Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1992 Legea, urriaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzko apirilaren 6ko 1/1990 Legea osatzen duena.

1992-10-16

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1992/11/2, 213. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.

 

§ 140. 5/1992 LEGEA, URRIAREN 16KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO EPAILARITZA-BARRUTIETAKO HIRUBURUAK ERABAKITZEARI BURUZKO APIRILAREN 6KO 1/1990 LEGEA OSATZEN DUENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak finkatu zituen apirilaren 6ko 1/1990 Legearen bidez, Autonomi Estatutuko 34. ataleko 1 zenbakiko bigarren parrafoan ezartzen dena betez, Epailaritzari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Epailaritza-Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legea garatuz.

 

Geroago, Epailaritza-Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legea zuzentzeko neurriei buruzko martxoaren 20ko 3/1992 Legeko 2.3.a) atalean ezartzen denaren arabera, 38/1988 Legeko VII. eraskina aldatu egin zen zati batetan. Horren eraginez, bi Zigor Epaitegi berri sortu dira Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen barruan eta Lurralde horretako hiriburutik kanpo. Barakaldoko eta Balmasedako Epailaritza-Barrutiek osatu eta lurralde-mugape hori hartuko duen eskumen-eremua izango dute.

 

Aldaketa honen zioak honako hauetan dautza: alde batetik, biztanlegoari zerbitzu hobea eskaintzean orohar Zuzentzari dagozkionetan, izan ere, arazoak ugaritzen ari baitira egunetik egunera eskualde horretan eta, hori, eskubide demokratikoekiko kontzientzia geroz eta argiagoa delako gertatzen da; eta bigarren, alde horrek duen biztanle ugaritasuna eta dituen ezaugarri sozial berezien arabera, lurralde-mugape horrek jasaten duen lan-zamak dakartzan arrazoi zehatzetan.

 

Bestalde, kontutan hartu behar da, baita ere, apirilaren 6ko 1/1990 Legeari onarpena eman eta gero, bi udalerri berri sortu direla: Alonsotegi, Barakaldo udalerritik banandu dena eta, Ajangiz, Gernika-Lumo udalerritik banandu dena. Bizkaiko Batzar Nagusiek 1990ko azaroaren 20an banan-banan emandako onarpenen arabera egin da hori.

 

Udalerri horiek Epailaritza-Zedarriketa eta Kokagunea Aldatzeko Neurriei buruzko Legean sartuta daudenez, komenigarritzat jo da, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Epailaritza-Barrutien hiriburuak erabakitzeari buruzko Legearen barne sartzea.

 

Ondorioz, bidezkoa da, Zigor Epaitegi horien egoitza finkatzea eta udalerri horiek dagokien epailaritza-barrutian sartzea. Era honetan, osatu egiten da apirilaren 6ko 1/1990 Legea.

 

Azkenik, honako hau ere nabarmen jartzekoa da: Epailaritzaren Kontseilu Nagusiak informatu duela Lege-Egitasmo hau, Epailaritzari buruzko Lege Organikoko 108. atalean ezartzen dena betez.

 

Lehenengo Atala

 

Barakaldoko udalerrian jartzen da Zigor Epaitegien egoitza eta Barakaldoko eta Balmasedako Epailaritza-Barrutietan izango dute eskumen-eremua Epaitegi horiek.

 

2. Atala

 

1.- Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzko apirilaren 6ko 1/1990 Legeko 3. atala aldatu egiten da Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari dagozkionetan eta atal honetan ezartzen denaren arabera.

 

2.- Honako udalerri hauek, ondoren aipatzen diren Epailaritza-Barrutiei atxikitzen zaizkie:

 

- 2. Epailaritza-Barrutian "Alonsotegi" sartzen da, "Abanto eta Ciérvana-Abanto Zierbena" eta "Barakaldo"ren artean.

- 3. Epailaritza-Barrutian, "Ajangiz" sartzen da lehenengo lekuan, "Amoroto" baino lehen.

 

Azken Xedapena

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra