Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1994 Legea, otsailaren 18koa, 1991.urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorraren kitapena onartzen duena.

1994-02-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1994/3/11, 49. zk.; EAO, 2012/2/1, 27. zk.

 

§ 157. 5/1994 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, 1991. URTEARI DAGOKION EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 137. atalak Aurrekontu Orokorraren kitapenerako gutxienez nolako agiri-sorta eta nola erapidetua aurkeztu behar den adierazten du.

Jaurlaritzak bidali beharko du agiri-sorta hori, kasuan kasu eskatuko den Autonomi Elkarteko finantzazko eta ondarezko egoeraren gainerako alderdiei buruzko informazioarekin batera, abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 139. atalak ezartzen duenaren arabera, dagokion lege-egitasmoaren bidez; ondoren Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu egin beharko du eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak arautegian jasotzen den modura parte hartuko du jardupide horretan.

Hori dela eta, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 azpiatalak xedatzen duenez arakaketa-lan horretan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorraren kitapenari buruzko agiri-sorta aztertu eta egiaztatuko du, eta erizpena Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari jakinaraziko zaie, dagozkion ondorioetarako, bertako ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lehen aipatutako Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideen Legeko 139. atalak agintzen duen lege-egitasmoari nahitaez erantsi beharko zaizkiolarik.

Oinarrizko arau horietatik abiatuz, Ekonomi eta Ogasun Sailak eskatutako agiri-sorta egin (agiri-sorten laburpen-koadroak lege honen eraskin gisa doaz) eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak derrigorrezko ikuskapen-erizpena eman ondoren (erizpen horren ondorioak 219. zenbakia duen 1993.eko azaroaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), lege honek 1991. urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzeari ekingo dio.

Atal bakarra

Lege honen bidez 1991. urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen da; Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 legearen 137. atalean adierazten den agiri-sortak osatzen du kitapena eta dagozkion koadroak eraskinean doaz.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra