Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/2002 Legea, urriaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea bigarren aldiz aldatzekoa.

2002-10-04

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2002/10/15, 196. zk.; EAO, 2011/12/3, 291. zk.

§ 247. 5/2002 LEGEA, URRIAREN 4KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIA ARAUPETZEN DUEN LEGEA BIGARREN ALDIZ ALDATZEKOA

 

ZIOEN AZALPENA

 

      Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sareak koordinatzea helburu duen plangintza tresna horren edukia eta araubidea ezartzen ditu, eta, aplikazio eremua, hau da, planaren gai den sarea zehazten du. Planaren gai den sare horretan lehentasuneko sareko errepide guztiak eta oinarrizko sareko zenbait sartzen dira.

 

      Azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez osatu egin zen planeko sare horretan sartutako errepideen zerrenda, eta, bide batez, zerrenda horren aldaketa teknikoa legez bestelako bide batez egitea erabaki zen.

 

      Aldaketa teknikoak birritan gauzatu dira: abenduaren 30eko 355/1992 Dekretuaren bidez egin zen Errepideen 1. Plan Orokorraren berrikusketan eta ekainaren 8ko 250/1999 Dekretuaren bidez onartutako Errepideen 2. Plan Orokorrean, 1999-2010 urteetarakoan. Aldaketa horiek, aurretik erabiltzen ziren tarteen ordez eraiki berri diren beste batzuk erabiliko direla adieraztera mugatu dira.

 

      Hala, gaurdaino, Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen zerrendan ez da funtsezko aldaketarik egin.

 

      Errepideen 2. Plan Orokorra, 1999-2010 urteetarakoa, onartu ondoren, ordea, planaren gai zein sarean zein errepide zeuden berraztertu beharra ikusi zen. Horixe da, hain zuzen ere, lege honen helburua, planaren gai den sarearen katalogo berria finkatzea (katalogo hori I. eranskinean dator, eta maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen eranskina ordeztuko du).

 

      Horrela, bada, katalogo berrian, alde batetik, ibilbide berri batzuk sartu dira; izan ere, kasuan kasuko lurraldea egituratzen dutenez edo bi lurraldetako elkarren ondoko eskualdeak lotzen dituztenez, edota probintziak edo erkidegoak lotzen dituzten beste ibilbide batzuen barruan sartzen direnez, horiek bultzatzea komeni delako. Bestetik, arrazoi batengatik edo besteagatik funtzionaltasuna galdu duten zenbait errepide kendu egin da. Eta, oro har, izendapen, ibilbide eta luzerari buruzko datuak eta errepideei buruzko oharrak eguneratu egin dira, eskumenen banaketara eta Konstituzio Auzitegiaren erabakietara egokitzeko.

 

      Zehatzago esanda, hona hemen proposatutako aldaketak eta horretarako arrazoiak:

 

      Planaren gai den sarean honako errepideok sartu dira: lehentasuneko sarean, Donostia-San Sebastiángo bigarren saihesbidea eta, eskualdaketa egiten denerako, N-121 errepidea (ibilbide horiek maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 5.1.a artikuluko baldintza bat edo gehiago betetzen baitituzte), eta oinarrizko sarean, A-124, BI-631, BI-633, BI-635, BI-637, BI-639, BI-625, BI-604 eta GI-631 errepideak (lurralde historiko bakoitzaren barruan sarea egituratzen duten ardatz gisa funtzionatzen baitute), eta BI-638 eta GI-638 errepideak (bi lurraldetako elkarren ondoko eskualdeak lotzen baituzte).

 

      Errepideen Plan Orokorraren gai den saretik honakoak kendu dira: N-130 eta GI-120 errepideak, funtzionaltasuna galdu baitute, lehenengoak A-15 autobideak aukera hobea eskaintzen baitu, eta bigarrenak, N-240 eta N-I errepideek eskaintzen duten ibilbide alternatiboan egindako hobekuntzengatik.

 

      Gainera, sarean egindako lanengatik edo ibilbide batzuek funtzionaltasugatik beste batzuk ordeztu dituztelako zenbait aldaketa tekniko egin da, zenbait errepidetako ibilbideen eta luzeraren adierazpidean. Bestetik, GI-632 eta BI-632 errepideetan ibilgailu astun asko ibiltzen denez, lehentasuneko sarera igaro dira, N-636 kodearekin.

 

      Azkenik, beste aldaketa batzuk ere egin dira, errepide edo tarte bakoitzean aginpidea zein Administraziok duen behar bezala jasotzeko eta, lurraldetasun kontuak direla-eta, errepide tarte bat ibilbideren batetik kentzeko. Aldaketa horiek honako errepide hauetan egin dira: A-8 autobidean, eginkizunak eta zerbitzuak Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eskualdatu ondoren, erakunde horiek era berean, lurralde historikoei eskualdatu zizkiela islatzeko; N-I errepidean, Trebiñoko Konderriko tartea kendu egin da, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 132/1998 epaiak egindako inkonstituzionaltasun-adierazpenaren eraginez; A-624 errepidean ere, Burgosko probintzian egiten duen tartea kendu da, eta BI-624 errepidean, Bizkaiko Foru Aldundiari baitagokio kudeatu eta ustiatzea.

 

      Artikulu bakarra. Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen zerrenda aldatzea.

 

      Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen eranskina, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatu zena, I. eranskinean datorren bezala utziko da. Eranskin horrek Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gai den sarearen katalogoa jasotzen du.

 

Xedapen Gehigarria

 

Lehenengoa

 

      N-121 errepideak Gipuzkoan egiten duen tartea eskualdatzen badu Nafarroako Foru Erkidegoak, tarte hori automatikoki sartuko da planaren gai den sarean, II. eranskinean datozen xehetasunekin.

 

Bigarrena

 

      Funtzionaltasunari begira soil-soilik, planaren gai den sareko zenbait errepide Estatuaren interes orokorreko sarean sartu ahal izango dira:

 

-     A-8, Bilbao-Behobia autobidea

-     A-1, Burgos-Kantaurialdea (Maltzaga) autobidea

-     A-15, Aduna-Irurtzun autobia

-     N-I, Madril-Irun

-     N-622, Vitoria-Gasteiz-Altube (A-68)

-     N-636, Beasain-Durango (Kanpazartik)

 

Azken xedapena

 

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

 


I. ERANSKINA

EUSKADIKO ERREPIDEEN PLAN OROKORRAREN GAI DEN SAREAREN KATALOGOA

 

KODEA

IZENA

HASIERA

AMAIERA

LUZERA (km)

OHARRAK

A. IPARRA-HEGOA KORRIDOREA

A-1

Burgos-Kantaurialdeko autobidea (Maltzaga)

Arabako muga Rivabellosan

Eibar (Maltzaga, A-8)

74,80

 

N-I

Madril-Irun

Burgosko muga Rivabellosan

Trebiñoko Konderriko muga

7,75

 

N-I

Madril-Irun

Trebiñoko Konderriko muga

Nafarroako muga

55,54

 

N-I

Madril-Irun

Nafarroako muga

Irun (muga)

79,50

 

N-102

N-Ietik Vitoria-Gasteiza, Frantziako norabidean

N-I, Ariñezen

Vitoria-Gasteiz, Armentian

5,39

 

N-104

Vitoria-Gasteiztik N-Iera, Frantziako norabidean

Vitoria-Gasteiz, Arana

N-I (Venta del Patio)

9,47

 

GI-131 (*)

Andoaindik Donostia-San Sebastiána, Hernanitik

Andoain (N-I)

Donostia-S.S. (Loiolako gurutzagunea)

14,70

 

N-638

Hondarribiko aireportuko sarbidea

Irungo iparraldeko saihesb.

Hondarribiko aireportua

2,50

 

B. KANTAURIALDEKO KORRIDOREA

A-8

Kantaurialdeko autobidea

Irun -Behobia

Basauri

105,69

Donostiako saihesbidea izan ezik

A-8

Kantaurialdeko autobidea

Añorgako lotunea (Donostia-SS)

Herrerako lotunea (Donostia-SS)

5,27

Donostiako saihesbidea

A-8

Kantaurialdeko autobidea

Basauri

Barakaldo (Cruces)

12,13

Bilbao hegoaldeko soluzioa

A-8

Kantaurialdeko autobidea

Barakaldo (Cruces)

Kantabriako muga

16,76

Ugaldebieta soluzioa

A-8

Donostia/San Sebastiángo bigarren saihesbidea

A-8, Aritzetan

A-8, Errenterian

14,50

 

N-634

Donostia-SStik Santander eta Coruñara

Donostia-SS

(Errekalde N-I)

Atxuri

110,96

 

N-634 (*)

Donostia-SStik Santander eta Coruñara

Basurto (Bilbao)

Kantabriako muga

22,01

Zerbitzuan jarritakoan, Nocedal- Zorrotzako saihesbidea N-634 errepidetzat joko da ondorio guztietarako

N-637

Crucestik (aldagurutzetik) Gomu­zio-Erletxera Rontegiko zubitik

Crucesko lotunea

BI-604rekiko lotura

3,82

 

N-637

Crucestik (aldagurutzetik) Gomu­zio-Erletxera Rontegiko zubitik

BI-604rekiko lotura

N-633rekiko lotura (Derio)

6,73

 

N-637 (*)

Crucestik (aldagurutzetik) Gomu­zio-Erletxera Rontegiko zubitik

N-633rekiko lotura (Derio)

Gomuzio-Erletxe

9,64

Txorierriko korridorea (Larrabetzuko saihesbidea barne)

N-633

Bilboko aireportuko ekialdeko sarbidea

N-637

Aireportua

4,66

 

N-633

Bilboko aireportuko mendebaldeko sarbidea

Aireportua

BI-637

5,05

 

N-644

Portuko autobia

A-8

Bilboko portua

2,86

 

N-639

Portuko sarbidea, Zierbenatik

Bilboko portua (Abra kanpoaldea)

N-634

8,44

 

BI-637

Erandioko lotunetik Artatzara

N-637 lotunea

Artatza

5,42

 

BI-637

Artatzatik Sopelanara

Artatza

Sopelana

5,50

Uribe Kostako korridorea

BI-639

Uribe Kostatik A-8ra

Artatza

A-8 lotunea

4,35

Lamiakoko korridorea

BI-633

Durangotik Ondarroara, Trabakuatik

Matiena (N-634)

Ondarroa

27,58

 

BI-635

Lemoatik Gernikara

Lemoa (N-240)

Gernika

18,43

 

BI-625

Iparraldetik Bilborako sarbidea (Urduña-Bilbao ibilbidea)

N-634ko bidegurutzea

Artxandako tarteko lotura (La Salve), egiten denean

4,29

 

BI-625

Artxandako tartea (Urduña-Bilbao ibilbidea)

La Salve

Ibarrekolanda (BI-604)

2,46

 

BI-631 (*)

Bilboko ekialdeko saihesbidea

A-8

N-633ko hegoko lotura

7,39

 

BI-631

Mungia-Bermeo korridorea

N-633ko iparreko lotura

Bermeo

24,75

 

BI-604

Bilbotik Asuara, Enekuritik

Deustuko beheko aldean saihesbidea

La Cadena (BI-2704)

5,30

Deustuko beheko saihesbidea- Ibarrekolanda

C. EBROKO KORRIDOREA

A-68

Bilbao-Zaragoza autobidea

A-8ko lotunea (hegoaldeko soluzioa)

Errioxako muga

77,00

Estatuko Administrazioaren emakida

N-124

Vitoria-Gasteiztik Logroñora, Harotik

Armiñón (N-I)

Briñas (Errioxako muga)

14,38

 

A-124

Briñastik Logroñora, Laguardiatik (Arabako tartea)

Errioxako muga (Briñas)

Errioxako muga

27,76

San Vicente de la Sonsierrako tartea izan ezik

D. BIZKAIA-BURGOS LOTURA

BI-636 (*)

Bilbotik Reinosara

Bilbao (A-8)

Burgos probintziako muga

29,13

Cadaguako korridorea

E. BIZKAIA-KANTABRIA LOTURA

BI-630

Balmasedatik Karrantzara

Balmaseda (BI-636)

Kantabriako muga

24,48

Turtzioz (Kantabria) enklabeko tartea kenduta

F. BURGOS-SANTANDER LOTURA

N-629

Burgostik Santoñara

Kantabriako muga

Kantabriako muga

4,96

Lanestosa udalerria

G. NAFARROA-GIPUZKOA LOTURA

A-15

Irurtzun-Aduna autobia

Nafarroako muga (Berastegi-Urto)

Aduna (N-I)

17,32

 

H. ARABA-NAFARROA LOTURA

A-132

Vitoria-Gasteiztik Irunberrira, Lizarra eta Tafallatik

N-104, Elorriagan

Nafarroako muga, Kanpezun

37,88

 

I. ARABA-BIZKAIA LOTURA

N-622

Vitoria-Gasteiztik Bilbora, A-68 autobidetik

Zadorra hiribideko zubia, Vitoria-Gasteizen

Altube (A-68)

19,35

 

N-240

Tarragonatik Bilbora, Barazar mendatetik

Gamarra Nagusia, Vitoria-Gasteizen

Galdakao (Urgoiti N-634)

50,74

 

BI-625

Urduñatik Bilbora

Arabako muga

N-634ko bidegurutzea

17,76

Urduñako tartea barne

A-625

Urduñatik Bilbora

Arabako muga, Aretan

Bizkaiko muga

21,03

Amurrioko saihesbidea barne

A-623

Vitoria-Gasteiztik Durangora

Legutiano (N-240)

Bizkaiko muga, Gomilazen

6,04

 

BI-623

Vitoria-Gasteiztik Durangora

Arabako muga, Gomilazen

Durango (N-634)

20,86

 

N-624

Forondako aireportuko sarbidea

N-622ko lotunea

Forondako aireportua

3,48

 

J. ARABA-GIPUZKOA LOTURA

A-627

Vitoria-Gasteiztik Eibarra

N-240

Gipuzkoako muga

5,36

 

GI-627

Vitoria-Gasteiztik Eibarra

Arabako muga

Eibar (Maltzaga)

38,29

 

K. ARABA-KANTABRIA LOTURA

A-624

Altubetik Balmasedara (Arabako tartea)

N-622

Burgosko muga

38,39

 

BI-624

Altubetik Balmasedara (Bizkaiko tartea)

Burgosko muga

Balmaseda (BI-636)

2,64

 

L. GIPUZKOA-BIZKAIA LOTURA

N-636 (*)

Beasaindik Durangora, Kanpazartik

Beasain (N-I)

Bizkaiko muga

35,35

Bergara eta Arrasate artean N-636k bat egiten du A-1ekin

N-636 (*)

Beasaindik Durangora, Kanpazartik

Gipuzkoako muga

Durango

16,24

 

BI-638

Debatik Ondarroara

Gipuzkoako muga

Ondarroa

1,24

 

GI-638

Debatik Ondarroara

Deba (N-634)

Bizkaiko muga

7,90

 

GI-631

Zumaiatik Zumarragara

Zumaia (N-634)

Zumarraga (GI-632)

34,50

 

 

 

(*)   Izartxoa daramaten kasuetan, planaren gai den sareak egungo errepidea adierazi nahi du kode horrekin, baina trazatu berriko bidea egiten denean, bide berri horrek hartuko du kode hori, eta bide zaharrak zer izen hartu eta zer zerbitzu eman behar duen orduan erabaki beharko da.

 

II. ERANSKINA

 

KODEA

IZENA

HASIERA

AMAIERA

LUZERA (km)

OHARRAK

G. NAFARROA-GIPUZKOA LOTURA

N-121

Iruñetik Behobiara (Gipuzkoako tartea)

Nafarroako Foru Erkidegoko muga

Behobia

7,20

 

 

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra