Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legea aldatzekoa.

2007-06-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2007/7/10, 132. zk.; EAO, 2011/10/17, 250. zk.

Indargabetua: 2007-12-18

§ 288. 5/2007 LEGEA, EKAINAREN 22KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN TASA ETA PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO MAIATZAREN 29KO 13/1998 LEGEA ALDATZEKOA

 

ZIOEN AZALPENA

 

       Administrazio moderno batek, eskura dituen bitarteko teknikoekin, erantzuten jakin beharra dauka iragartzaileek iragarkiak urgentziaz argitaratzeko eskatzen dutenean. Iragarkiaren prezioari ehuneko ehuneko errekargua ezartzeak mugatu egingo du iragarkia behar ez bezala erabiltzea.

 

       Azken xedapenean adierazitako indarrean sartzearen bidez, Administrazio Orokorrak  zerbitzu hau adierazitako baldintzetan egiteko beharrezkoak izan litezkeen moldaketa teknikoak zein giza baliabideei dagozkienak burutu ahal izango ditu.

 

Artikulu bakarra - 3. paragrafoa gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 54. artikuluari, ondoko testuarekin:

 

"3.   Urgentziaz argitaratzeko bidalitako iragarkien kasuan 10 egun balioduneko epean argitaratu beharko dira, argitaratzeko baiezpena jasotzen denetik kontatzen hasita. Argitarapen horietan tasa ohiko argitarapenena baino ehuneko ehun handiagoa izango da".

 

Azken xedapena. "Lege hau 2007ko urriaren 1ean sartuko da indarrean".

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra