Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1981 Legea, ekainaren 26koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garreneko Guztizko Diruetamu-Legearen Egitasmoko araupide batzuk egiteratzea aurreratuz.

1981-06-26

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/7/7, 41. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 9. 6/1981 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1981GARRENEKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAREN EGITASMOKO ARAUPIDE BATZUK EGITERATZEA AURRERATUZ

ZIOEN ADIERAZPENA

Legebiltzarra, oraintsu, Jaurlaritzak berak hartutako erabakiaren arauera aurtengo Maiatzaren 29an bidalitako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari bere bideak eginarazteari ekin zaio.

Gaudeneko urtaroa dela eta, diruegitamuotan sartutako gastu batzuk berehala egiteratu beharra dago, turismo-ekintzapiderako, errepideen konponketarako eta urtaroaren menpe-menpeko diren beste zenbait gauzetarakoak adibidez; Diruegitamuen Lege-Egitasmoa osorik onartu arte zain egoteak, gastu hoietarako diru-izendapenen aldetik ezinezko egingo luke, edo gutzienez oso zail, hoiek egiteratu ahal izatea.

Horregatik, Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoan sartuta dagoen arau-sail baten egiterapena aurreratzea beharrezko eta noraezeko gertatzen da, aurreko lerroaldian aipatutako xahupenak egiteko ezinbestekoa den legezkotasuna lortzeko; hori du xede aurkezten den legegaiak, hoiei bideak eginaraztea eta hoiek onartzea Diruegitamuetango gainontzekoena baino lehenago eginaz.

Legegai honek ez dio Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoko gainontzekoen eztabaidaketari inolako trabarik jartzen, esan denez, berehala egiteratu beharreko diruizendapenetara mugatzen bait-da. Bestalde, diruegitamuen batasunari eta erazkotasunari ere kalterik ez dakarkie, Lege honen gai diren diru-izendapenak Legebiltzarrak bere garaian onartuko duen Euskal Herriko 1981garrenerako Guztizko Diruegitamu osoan ere sartuta egongo bait-dira.

Lehenengo Atala - Hoien egiterapena aurreratzen deneko diru izendapenak

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garreneko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoan sartuta egon eta Lege honen Eraskinean agiri diren diru-izendapenen egiterapena aurreratu egiten da, Eraskin horretan zehazten diren zenbatekoetan.

2. Atala - Diru-izendapenetarako Dirubideak

1.- Hoien egiterapena lehenengo Atalean esaten denez aurreratzen deneko diru-izendapenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek honako ehuneko hauen arauz egingo dituzten ekarketez egingo dira:

Arabak ehuneko 12,25947

Gipuzkoak ehuneko 32,69219

Bizkaiak ehuneko 55,04834

G U Z T I R A ehuneko 100,00000

2.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, lehenengo atalak aipatzen dituen diru-izendapenentzako dirubideak egiteko arian-arian behar ditzan zenbatekoak Kondaira-Lurraldeei aurreko leroaldian jarritako ehunekoen arauz eskatzeko eskua ematen zaio.

3.- Atal hau hoietzaz ari deneko Kondaira-Lurraldeen diru-ekarketak behin-behingorakoak izango dira, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diru-egitamuen Legeak agindu dezanaren menpe, eta haiek Autonomia-Elkarteari horretarako eman diezaizkioten diruak, gero Lege horren arauz eman beharko dituztenen aurrerapen gisa emango dituzte.

3. Atala - Artezko akurapena

1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen saloz, Lehenengo Atalak aipatzen dituen diru-izendapenei dagozkien egitasmo guztien akurapena artez egiteko baimena eman ahal izango du, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, dagokion Sailaren diruegitamuen pentzutan, 50 miloe pesetarik beherakoak direnean.

2.- Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, esandako baimen horretzaz baliatuz bideak egindako zehaztapidetzen zerrenda bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

3.- Atal honek diona, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981 garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legeak horretzaz agindu dezanaren kaltetan gabe ulertuko da.

Behin-Behingo Erabakia

Lege honetako Lehenengo Atalaren gai diren diruizendapenak, Legebiltzarrak onartu dezan Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legean ere sartuko dira, eta Lege honen araupideak diruizendapen hoiekin inolako salbuespenik gabe erabiliko dira.

Azken Erabakia

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

ERASKINA:

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta egon, eta diruegitamuok onartu baino lehen egiteratzeko baimena eskatzen deneko diru- izendapenak.

00 SAILA. EUSKO LEGEBILTZARRA

- Zerbitzu bakarra: Legebiltzarra.

111 gaia: Lansariak, sari bereziak eta gastuak 50.685.332

181 gaia: Gizarte-Segurantza eta Tarama 2.974.293

243 gaia: Bidesariak 3.540.000

259 gaia: Beste ihardutze-gastu berezi batzuk 19.188.000

623 gaia: Eraikintza berriak 96.208.047

632 gaia: Antolapidetzak 53.334.572

Sailaren Gustizkoa 225.930.244

04 SAILA. MERKATARITZA ETA TURISMOA

- 02 Zerbitzua. Merkataritza.

254 gaia: Berarizko Teknika-Eskuarteak (III liburua, 174garren orrialdea) 3.750.000

- Bilboko Azoka-Erakusketako ikustemintzak.

- Bezero-Iraskundea.

- 03 Zerbitzua. Turismoa.

215 gaia: Jazkera eta arauzko jantziak (II Liburua, 180garren orrialdea) 100.000

- Turismo-Idazguetako Urgazte-neskentzako jantziak.

216 gaia: Ura, Argia, Berogarria; Idazguen antolapena (II Liburua, 180garren orrialdea) 600.000

- La Florida-ko eta Forondako Turismo-Idazguen Antolaketa.

254 gaia: Berarizko Teknika-Eskuarteak (II Liburua, 181garren orrialdea) 1.500.000

- Industria-Turismoari buruzko zine eta bideoa (Bilboko Azoka, Bezero-Iraskundea, etabar).

255 gaia:Ura, Argia, Erregaiak eta Osagarriak (II liburua, 181garren orrialdea) 175.000

- Irungo Mugan 2 atoe-orga Turismo-Idazgu gisa eukitzeko.

259 gaia: Ihardunerako beste berarizko xahupen batzuk (II liburua, 181 garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 47garren orrialdean) 50.000.000

- Turismo- Liburuskak 6.250.000

- Ostalaritza-Eskola 2.500.000

- Turismo-Eskola 2.500.000

- Turismoaren Guztizko Suztapena (Turismo-ekintzapidea, Bainu-etxeen suztapena, Lasarte, Treñeruak, Kirol-lehiaketak, Nazioarteko Zine eta Jazz-Jaialdiak, Herri-jaien suztapena, Biltzar eta Lan-bilkurak, Sari-txartelen bidezko Suztaketa, etabar) 38.750.000

632 gaia: Antolapideak (II liburua, 182garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 9garren orrialdean) 1.000.000

- Irungo Mugarako Turismo-Idazguterako 2 atoe-orga erostea.

- 04 Zerbitzua. Lurralde- Ordezkaritzak.

621 gaia: Dauden Tegien egokitze-lanak (II liburua, 185garren orrialdea) (Xahupiden zehaztapena 10garren orrialdean) 9.500.000

- Honako Lurralde-Ordeskaritzetako Idazguen Berriztapen-lanak:

- Araba: 3.000.000

- Gipuzkoa: 3.000.000

- Bizkaia: 3.500.000

641 gaia: Altzariak (II liburua, 185garren orrialdea) 1.525.000

- Honako Lurralde- Ordezkaritzetako Idazguetarako:

- Araba: 750.000

- Bizkaia: 775.000

Sailaren Guztizkoa 68.150.000

05. SAILA. KULTURA

- 04 Zerbitzua. Elkartearen Arduralaritza eta Ondarea.

254 gaia: Berarizko Teknika-Eskuarteak ( II liburua, 200garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 12garren orrialdean) 1.108.000

- Udara-Ekurategietarako es-kuarteak (Oihal-txabolak, etabar) 255 gaia: Ura, Argia, Errekaiak eta osagarriak. (Xahupideen zehaztapena 12garren orrialdean) 1.922.800

- Udara-Ekurategien ihardunerako Xahupenak.

- 05 Zerbitzua. Elkargoak.

470 gaia: Irabazte-xederik gabeko erakundeentzako agizko eskuraketak (II liburua, 203garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 13-14garren orrialdetan) 14.570.881

- Gorputz-ezinduentzako udaraldirako laguntza 3.570.881

- Zahartzarorako Ikasgeletzako laguntza 1.000.000

- Gazte-Elkart, Ekurategi eta Udalekuen udaraekintzarako laguntza 10.000.000

Sailaren Guztizkoa 17.601.681

07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERSITATE ETA IKERLANA

- 21 Zerbitzua. O.H.O.

621 gaia: Dauden Tegietako egokitze-lanak (III liburua, 246garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 22garren orrialdean) 371.000.000

- Eskolaratze-beharrei erantzuteko Irakastegiak haundiagotzeko:

- Araban: 60.000.000

- Gipuzkoan: 40.000.000

- Bizkaian: 271.000.000

- 24 Zerbitzua. B.U.P. eta C.O.U.

621 gaia: Dauden tegietako Egokitzelanak (III liburua, 250garren orrialdean) (Xahupideen zehaztapena 23garren orrialdean) 143.000.000

- Irakastegiak mailaz edo zertarakoz aldatu izanagatikako egokitze-lanak:

- Gipuzkoan: 72.000.000

- Bizkaian: 71.000.000

- 30 Zerbitzua. Eskuratutako beste ihardutze-sail batzuk. 621 gaia: Dauden Tegiatako egokitze-lanak (III liburua, 259garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 24garren orrialdean) 753.300.000

- Dauden herri-irakastetxeak eraberritzeko, egokitzeko eta hobetzeko-lanak:

- Araban: 50.000.000

- Gipuzkoan: 118.000.000

- Bizkaian: 208.000.000

----------------

376.000.000

- Irakastegi berriak eraikitzea:

- Araban: 39.000.000

- Gipuzkoan: 119.000.000

- Bizkaian: 120.000.000

----------------

278.000.000

- Irakasturtearen hasierako ikastagiak egokitzeko ohartemandako lan bereziak: 99.300.000

- 27 Zerbitzua. Lanbide-Hezkuntza.

631 gaia: Tresneria (III liburua, 254garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 23garren orrialdean) 350.000.000

- Lanbide-Irakastegietako baliapide-hutsuneak betetzeko antolapide-orniketa.

Sailaren Guztizkoa 1.617.300.000

11 SAILA. LURRALDE-ANTOLAKETA ETA HERRILANAK

- 04 Zerbitzua. Herri-Lanak.

623 gaia: Herrilan berriak (IV liburua, 331garren orrialdea) (Xahupideen zehaztapena 33garren orrialdean) 500.600.000

- Errepide-zoluak gogortzea, etan onean eustea:

Gipuzkoa:

- CC-6322. Deskargako Garatea 30.000.000

Eizagako Aldapa 20.800.000

Ormak 8.000.000

- CN-240 Tolosa-Lizartza 5.000.000

Lizartza-Nafarroa 5.000.000

Ormak 3.000.000

- CN-1.Etxegarate 29.700.000

Donostia-Errenteri 29.300.000

Pasaia-Errenteri 29.300.000

Hondarribiako Aideportua eta IrungoSaihetsbidea 30.000.000

- CN-634. CN-1/ Orio ebatunea 29.300.000

- CC-6212. Eizaga. Orma 5.000.000

---------------

Gipuzkoako Guztizkoa 224.400.000

Bizkaia:

- CC-6318. Gueñes-Balmaseda 73.000.000

Ormak 26.900.000

- CC-6315. Gernika-Bermeo 73.400.000

- CC-6313. Derio-Mungia 42.800.000

Bidebieta-Bermeo 14.200.000

- CC-634.Trapaga 11.000.000

Ortuella-El Casal 11.000.000

- CC-6320 Barrika-Gaminiz 7.500.000

Zugazarte 11.500.000

- BI-140 Trabakua. Orma 5.000.000

---------------

Bizkaiako Guztizkoa 276.200.000

SaiIaren Guztizkoa 500.600.000

Aurreratutako diru-Izendapen Guztizkoa 2.429.581.925

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra