Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1982 Legea, maiatzaren 20koa, Gizarte-Zerbitzuak.

1982-05-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/6/2, 71. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

Indargabetua: 1996-11-13

§ 21. 6/1982 LEGEA, MAIATZAREN 20KOA, GIZARTE-ZERBITZUAK

 

ZIOEN ADIRAZPENA

 

I.- Oraingo Egoera

 

Gizarte-Zerbitzuen oraingo egoerak arau eta barne-egokitasunezko irizpideekiko ia erabateko hutsa du ezaugarri nagusi. Lehenengo eta behin, Lege barreiapen nabarmen bat gertatzen da. Lege gehienek zatikako alorrak araupetzen dituzte, herritarrentzat berebiziko garrantzia duen beste zerbitzu pilo bat kontutan hartu gabe. Ahal dedin neurrian behintzat gizarte-zerbitzuen alorra osatzen duten sail guztiak har ditzaten batasun-arauzko eta barne-egokitasunezko legeen eza nabari da. Indarrean dauden legeek, bestalde, gizarte aurrerakoien joeren alderantziz, gizarte-zerbitzuez zerbitzu direnez baino gehiago arduratzen dira norbanako-talde berezientzako diruzko laguntzaz.

 

Legeen barreiapena eta barne-egokitasunik eza ez da orain gizarte-ongundeaz eta, beraz, hori suztatzeko gizarte-zerbitzuez arduratzen diren ihardutze-sailen ugariaren irudi garbia baino. Bada, erresuma-mailan, bakoitza bere dirubideen jabe eta ministeritza baten menpeko izan, eta ezein gaurko gizartek orohar gizarte-zerbitzu deitu ohi dietenetako zerbitzu-sailak egiten dituen herri-erakunderik. Lan-Ministeritzak, Osasunketa eta Gizarte-Segurantzakoak, Zuzentzakoak, Kulturakoak, Hezkuntzakoak eta beste hainbat agintaritzek egiten dituzte gaur, gurean, gizarte zerbitzuak. Erakundeen barreiapen horrek, lehen esandako lege-aunizkeria sortarazteaz gainera, zerbitzuen behar-beharrezko egitamuketa eta elkar-egokitasuna asko zailtzen ditu. Halaber, bakoitza bere diru-eskuarteen jabe den hainbeste erakunde izateak, diru-laguntzak giza-ongundea xede duten erakundeen artean bidezkotasunez banatzea ia ezinezko gertatzea dakar.

 

Eta, horretzaz gainera, gizarte-zerbitzuak bere ihardunean bata besteagandik erabat bestelako diren bi dirubidetza-jaurpideren menpeko izateak egoera nahaspilatsu hori areagotu egiten du; Gizarte-Segurantzako bazkide-sarien eta Erresumako bazkidetu gabeko gozamendunen arteko bidegabekeriazko bereizkuntza bat sortzen da, bazkide ez direnak "erruki-bidezko" laguntzapide zaharkitu baten menpe gelditzen direla.

 

Legeen eta egituren barreiapen hori ikusita, gizarte-zerbitzuak egitamuketa-irizpide guztietatik kanpo sortu eta egiteratu izana ez da harrigarria. Beharrei eta eskuarteei buruzko azterlan sinesgarririk ez dago eta, horren ondorioz, premiazko beharrei mailaz-maila erantzutezko arrazoiegatik ez baina politika-arizkoegatik eta halako indar batzuei men eginaz sortarazi izan dira zerbitzu batzuk. Hori dela eta, hutsunez eta bikoiztasunez, lurraldeen arteko aldaroz, egindako zerbitzuen ontasun-mailari eta gosteari buruzko onartu ezinezko ezberdintasunez betetako eta, labur esateko, herri-ekintzak "indartsuenaren legearen" antzeko zerbaiten menpe egotearen ezinbesteko ondorio den gizarte-zerbitzuen egitura bat dugu begien aurrean.

 

Anabasa hutsezkotzat jo daitekeen egoera honi, erdikoikeriarako joera indartsu bati darizkion egokitasunik ezak gehi dakizkioke. Beti baliatzaileagandik urruti egon ohi den agintetoki baten hartutako erabakien eraginez eratzen dira gizarte-zerbituak. Zerbitzu berriak jarri nahi direneko tokiko benetako egoera zehatza ia-ia ezezaguna da. Eta baliatzaileek, hoietzaz baliatzea erabakitzen dutenean, dagozkien erabakiak benetan hartzen direneko tokira iritsi ahal izateko, bere buruak idazgukeria-saretan harra-patuta aurkitzen dituzte. Udalak, -herritarrak hurbilen duen arduralaritza-sailak, alegia- ez du Herri-Arduralaritzak egiten dituen zerbitzu murritzekin inolako zerikusirik. Honela, sortarazten diren edo indarrean dauden zerbitzuek baliatzaileek benetan behar dituztenekin inolako loturarik ez dute, eta hauen zaingoari erabat ihes egiten diote. Erdikoikeria honen ondorio, baliatzaileak eskaintzen zaizkion zerbitzuetan modu eginkorrez eskuhartu dezaneko bide egokiak aurkitzeko ia erabateko ezina.

 

Beste zer batek ere ilunarazten du, azkenean, berez ere aski ilun den gizarte-zerbitzuen egoera. Erresuma osoan, baina Euskal Autonomia Elkartean areago, egiten diren gizarte-zerbitzu gehienak, orduan oraindik herri-alorraren ardura bere gain hartu gabe egonarren bere gizarte-egitekoa bihotz zabalez beretzakotzen jakin zuen ekintza batek sortarazi eta ihardunean jarriak dira. Eta, aldrebeskeria bat bada ere, herriaren zati haundi baten oinarritutako eta irabaztexederik gabeko norbanako-ekintza horri Arduralaritzak ez dio gutxitan baizik gizarte ongundearen aldeko bere egintzei zor zitzaien laguntza eman. Hoien ekintzabideak, gehienetan, herri-erakundeenen alboko izan ohi dira, askotan hoien susmo txar moduko bat edo jasan izan behar dutela. Gizarte-ario horren balioa aitortuz herri-eraginezko eta norbanako-ariozko ekintzapideen arteko lankidetasun bide bat ofizialki eratu dezan araupidetza bat noraezeneko gertatzen da, beraz.

 

II.- Euskal Autonomia-Elkartearen Legegintza Ahalmena

 

Beraz iadanik nolabaiteko legegintza-ekintzaren bat aholkugarri egiten duen orotariko egoera horretzaz gainera, bere jaurtze-Erakundeak lege-bideen aldetik egituratzezko kondaira-unean dagoen Euskal Autonomia-Elkartearen berarizkoa dugu. Bi alde hoietatik, Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Estatutoak ematen dion Legegintza-ahalmena erabiltzeak kominigarri dirudi beraz. Euskal Autonomia-Elkartea, gizarte-sorozpideen alorrean (Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10.12 Atala), ongintza eta sorozpide-iraskundeen eta bazkunen (10.13 Atala), gara-adinera gabekoen babeserako, zaingorako eta hoiek birgizarteratzeko erakunde eta etxeen erakuntza, jaurpide eta ihardunaren (10.14 Atala), atseden eta jolasaldien (10.36 Atala), elkarte-hazkundearen, emakumearen, haurrekiko, gazteekiko eta zaharrekiko jokabideen (10.39 Atala) alorretan bakarreango agintea du. Aginte horrek, egun gizarte-zerbitzuak diogunean adierazten dugun alor osoa hartzen du, hots, norbanakoen eta taldeen elkarteango ongundea eta hezkundea suztatu, eta hoiek gizarte-inguruari egokitzeko laguntza ematen duten zerbitzuak (Ikus Gizarte-Agiri Europearra, 14garren Atala).

 

III.- Lege Honen Xede Eta Oinarri-Irizpideak

 

Gizarte-Zerbitzuen Lege honek, oraingo egoeraren alde txarrak onbideratzea du lehenengo xede. Oinarrizko, bakun eta barne-egokitasunezko dela, gizarte-zerbitzuen zati bat ez baina hoiekosorik araupetzen dituen lege gisa aurkezten da, beraz. Zehaztapenak geroko araudi berezietan egiteko uzten dira.

 

Batasunerako joera hori ongundearen alorrean gaitasuna duten ihardutze-sailen oraingo ugariari buruz ere guragarri tzatekenarren, aginte-eskuraketak egiteko aldian egon eta Euskal Autonomia-Elartearen oraindikako behin-behingotasunezko egoerak legegintzaren alorrean zuhurki jokatzea eskatzen du, erakunde-barreiapenaren ondorio txarrak gutxitzeko, Arduralaritzak orain dauden aginte-sail berezien bidez gizarte-zerbitzuen alorrean darabiltzan ekintzapideak erakidetzea bere gain izango duen Sailarteko batzorde bat sortaraziz.

 

Legegintzarako zuhurtasun hori, gainera, berez guragarri litzateken bateratze-bide hori, dirubide bereziak, hots, Gizarte-Segurantza eta Erresumako Diruegitamu nagusiak dituzten ihardutze-sailei dagokiela are aholkagarriagoa gertatzen da. Euskal Autonomia-Elkarteak ez bait-ditu agintepide berdinak bi alor hoietan, Legeak, horretan, ihardunaren bateratze soil bat lortu nahi luke, geroan aterapide gogobetegarriagotaruntz aurrera egitearen kaltetan gabe.

 

Edukiari gagozkiola, gure inguruko beste erresuma batzuetan gizarte-zerbitzuak antolatzeko oso eraginkor agertu diren irizpide batzuk ditu oinarri oraingo lege honek.

 

Horrela, legeak, hasteko, gizarte-zerbitzuak behar bezala egiteko bide izan daitezen diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak inguratzeari buruz herri-agintaritzak erantzukizuna dueneko irizpidea beretzakotu egiten du.

 

Era berean, kidetasunezko irizpidea oinarri hartu, eta gizarte taldeek, herri-agintarien benetako laguntzarekin ezein bereizkeriari aurrea hartzen edo kentzen eskuhartzeko duten eskubidea eta egitekoa aitortzen ditu. Lege honek, beraz, herri-ariozko eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozko ekintzapideen arteko lankidetasun-modu iraunkor bat sortarazteko oinarriak jarri nahi ditu.

 

Legeak, halaber, inolako bereizkeriarik gabe herritar guztientzako diren gizarte-zerbitzu batzuen herritasuna eta orokortasuna azpimarratzen ditu, hori egitean, aukera gutxiago izan edo baztertuta daudelako erabat gizarteratzeko gaindikako zerbitzu bat zuen beharra duten taldeak ere badirenaz ahaztu gabe.

 

Gainera, gizarte-zerbitzuek osakuntza, hezkuntza eta horrelako zerbitzuzko sare zabalago baten barnean behar dutela uzte du, gizakizko eta gauzazko bitasunari ihes egin eta norbanakoarekiko osoko ardura lortzeko bide eginez.

 

Baliatzaileak zerbitzuen egitamuketan eta artan era eginkorragoz eskuhartu dezan, legeak ahalik eta erdikoikeriarik ez haundienerako bideak jartzen ditu, udala edo eskualdea zerbitzutarako oinarrizko alor egin eta herritarra hoietara iritsi dedineko erraztasunak emanez, bidebatez egitamuketa-batasun bati eutsi eta nekez baino udal-mailakotu ezingo lirateken alor-zerbitzu batzuk iraun ahal dezateneko bideak eginez.

 

Bukatzeko, legeak bi oinarrizko irizpide nagusi ditu: Eraentzaren erdikoikeriarik eza, eta egitamuketaren batasuna, Jaurlaritzak egitamuketa, antolakidetza eta arta eta udal mailako eta lurralde-mailako erakundeek, ongintzazko norbanapeko-jabetzapekoekin batera zerbitzuen bertatik-bertarako eraentza daramatzatela. Hala ere, agintaritza nagusia eta tokian-tokikoak lan hoietan nolabait lankide dira, legeak jarri ditzan eskuhartze-sailen bidez haietan dihardutela. Ongunde-batzordeak dira, lege honetan, ongundearen alorrean ari diren maila ezberdinakoen arteko ezinbesteko elkartzepide.

 

I IDAZPURUA

OROTARIKO AGINTZAK

 

Lehenengo Atala - Zerdena

 

Lege honek, zerbitzuen herri-araupidetza baten bidez, norbanakoaren gizarteango iareitasunezko eta osoko hazkuntzari laguntzea, gizarte-bizitzan eskuhartzearen suztapena eta bazter uztearen zio izaten direnei aurrea hartzea edo hoiek kenduko direla segurtatzea du xede.

 

2. Atala - Eskubidedunak

 

Euskal Herrian bizi eta arrotz ez direnak eta bidariak dira lege honetan araupetutako gizarte-zerbitzuen eskubidedun, arauz jarri daitezen baldintzapean.

 

Atzerritarrek ere baliatu ahal izango dute zerbitzu hoietzaz, eta bai iheslariek eta aberririk gabekoek ere, arauz jarri daitezen baldintzekin eta indarrean dauden horretzazko nazioarteko ituneetan agindutakoaren arauera.

 

3. Atala - Ekintza-eremuak

 

Honako hauek izango dira gizarte-zerbitzuen ekintza-eremu nagusiak:

 

1.- Herritar guztiei, bere gizarte-eskubideei buruz eta hoiek egitaratzeko bideei buruz argipideak eta aholkuak ematea.

 

2.- Familiari norabideak, aholkuak eta sendabideak ematezko berarizko zerbitzuen bidez babesa eta laguntza ematea.

 

3.- Haurren eta gazteen ongundearen suztapena, gizarteari erabat egokitu dakizkion, familia-giro egoki gabekoak badira bereziki.

 

4.- Zartzaroarentzako laguntza, zaharrek bere gizarte-giroan iraun dezateneko, bere gizarte eta kulturazko hobekuntza lortzeko, eta hala behar izanez gero egoitza-giro egoki bat eskaintzeko xedezko zerbitzuen bidez.

 

5.- Ezinduak hezkuntzaren, lanaren eta gizartearen alorretan ahalik eta gehien bertakotzeko, edo hala egokituz gero bere gaitasunak berarizko zerbitzuen bidez hobetzeko laguntza ematea.

 

6.- Alkoholeriadunak eta drogazaleak birgizarteratzeko laguntza.

 

7.- Gaizkintzari aurrea hartzearekiko eta gaizkileek onbideratzearekiko laguntza, eta espetxeratuen birgizarterapena.

 

8.- Gizon-emakumeen arteko ezein bereizkeriamoetari aurrea hartzeko eta kentzeko zerbitzuen suztapena, emakumeek gizarte-bizitzan bete-betean eta benetan eskuhar dezatela lortzeko bide.

 

9.- Gizarte-hestualdietan horretarako gaitasuna duten erakundeen lankide izatea.

 

10.- Gizarte-sail berezi bakoitzarentzako berarizko zerbitzuen bidez bazterkeriaren zioiei aurrea hartzea edo kentzea.

 

4. Atala - Diruzko laguntzak

 

1.- Gizarte-zerbitzuen osagarri, herri-agintariek, arauz jarri daitezen modutan, aldizkako diru-laguntzak eman ahal izango dizkiete zaharrak direlako edo ezinduta daudelako lanik lortu ezin eta bizi izateko beharrerazkoenei aurre egiteko beste irabazpiderik ez dutenei.

 

2.- Halaber, eta behin-behingoagatik, aldizkotasunik gabeko dirulaguntzak eman ahal izango zaizkie larrialdi gorrian egon daitezenei.

 

5. Atala - Orotariko oinarri-irizpideak

 

Honako oinarri-irizpide hauei atxikiko zaizkie lege honetan araupetutako gizarte-zerbitzuak:

 

1.- Herri-agintaritzaren erantzukizuna

 

Norbanakoak eta taldeak gizarte-bizitzan sartzeko beharrezko izan daitezen zerbitzuen erantzukizuna herri-agintaritzari dagokio; hoiek, herri-zerbitzuek modu eraginkorrez ihardun dezateneko diruzko, teknikazko eta gizakizko eskuarteak eskaini beharko dituzte, irabazte-xederik gabeko norbanakoen arioak haiek mugatutako hesparruaren barruan zerbitzu hoiek egiteko bere laguntza eman dezakeela.

 

2.- Kidetasuna

 

Herri-agintariek kidetasuna suztatuko dute, bazterkeria-egoeraren iturri direnak gainditze-ko nor banakoen eta gizarte-taldeen arteko harremanen sorburu denez.

 

3.- Herritarren eskuhartzea

 

Herri-agintariek, herritarrek, lege honetan jart zen diren bidez baliatuz gizarte-zerbitzuen egitamuke ta eta zaingoa egiten demokrazia-arauz eskuhartzea suztatuko dute.

 

4.- Gizarterapena

 

Gizarte-zerbitzuek, herritarrek bere familia edo gizarte-giroan jarraitu dezatenera joko dute edo, hala behar izanez gero, arauzko gizarte-giroan birsartzera, horretarako, ahal dedin neurrian, gizarte-beharrei erantzuteko agizko bideez baliatuz.

 

5.- Erdikoikeriarik eza

 

Gizarte-zerbitzuak egitea, hoien zernolakoa dela eta, ahal dedinean, ahalik eta irizpide erdikoikeriarik ezezkoenei atxikiz egingo da, hoien eraentzaile nagusia udala dela eta egitamu-ketaren oinarrizko maila eskualdea denez honen ardura izanik.

 

6.- Egitamuketa

 

Herri-agintariek gizarte-zerbitzuen egiterapena egitamutuko dute, bere ekintzapideak eta irabazte-xederik gabeko norbanako-ariozkoak antolakidetuz, eta bai herri-agintaritzaren sail berezien artekoak ere, gizarte-beharren eskabideari dagokionez eta zatikeriatan erori gabe erantzuteko.

 

7.- Aurrea hartzea

 

Gizarte-zerbitzuek, egon dauden bereizkeriai aterapide bat ematera ezezik, hoien zioei aurrea hartzera ere joko dute, batipat.

 

II IDAZPURUA

AGINTEPIDE-BANAKETA

I ATALBURUA

OROTARIKO AGINTZA

 

6. Atala

 

Legegintza Eusko Legebiltzarrari dagokio Gizarte-zerbitzuen alorreango egiterapena eta araubidezko osaketa, legeak agintzen duenaren arauera, honako hauei dagozkie:

 

a.- Jaurlaritzari

b.- Foru-Erakundeei

c.- Udal, Udal-elkarte edo udalmailaz gaineko erakundeei.

 

7. Atala

 

Norbanako-jabetzapeko erakundeek Lege honek araupetzen duen gizarte-zerbitzuen herri-erapidetzan lankide izan ahal izango dute, dagokien Foru-Diputazioaren erroldean sartzea egin ondoren, eta honako baldintza hauek beteaz:

 

1.- Irabazte-xederik eza;

 

2.- Arduralaritzaren arau eta egitarauei egokitzea;

 

3.- Bere egitarau eta diruegitamuak herriagintaritzaren zaingoaren menpe egotea;

 

4.- Bere Eraentza-sailen osatze-modua eta iharduna demokraziaren arauzkoak izango direnaren bermea.

 

II ATALBURUA

JAURLARITZAZ

 

8. Atala

 

Gai honetan bere dituen legegintza-arioaz eta arauak emateko ahalmenaz gainera, Jaurlari-tzak honako agintepide hauek beretzakotzen ditu:

 

1.- Gizarte-zerbitzuen Euskal Autonomia-Elkartearen eremuango guztizko egitamuketa, lehenasunak zehaztu, lurraldearteko aldaroak eragotzi eta emankizunen gutxienezko maila jartzeko;

 

2.- Alor honetan gaitasunaren jabe diren Arduraaritzako ihardutze-sail berezien ekintza-pideak elkarri egokitzea, eta bai norbanako ariozkoak ere, batasunarauzko gizarte-politika bat bermatzeko;

 

3.- Jarritako arauak eta erakunde bereziek emanda dituzten agintepideak betetzen direne-kiko arta eta zaingoa;

 

4.- Gizarte-arazoen iturriekiko azterpena eta bai hoiek eragozteko bideekikoa ere, alor honetan ari diren erakundeei teknikazko aholkularitza eta argipideak emateko bide.

 

5.- Gizarte-zerbitzu berezietarako lanariak gaitzea;

 

6.- Gizarte zerbitzuen egitamuketan, antolakideketa eta hoiekiko estadistikak tajutzea, eta bai hoiek egitea eta unean-unean gauzatzea ere; hori Udalek, Foru-Diputazioek eta beste Erakunde batzuk emandako xehapenak oinarri direla egin daiteke;

 

7.- Foru-Diputazioetan errolderatutako norbanako-jabetzapeko bazkunen guztizko errol-de bat egiteratu, eta lurralde-mailatik goragoko erakunde eta baterakundeekiko aitorpena;

 

8.- Ongintza-sorozpidetzako Iraskunde eta Elkarteekiko babesa;

 

9.- Lurralde-mailatik goragoko erakunde eta bataerakundeekingo harremanak, Autono-mia-Elkartearen mugartean, eta bai Erresuma edo beste Autonomia-Elkartean edo elkarteez bestekoetan alor horretarako gaitasuna dutenekin ere.

 

10.- Baliatzaileek zerbitzu batzuen gostea ordaindu dezateneko orotariko irizpideen zehaztapena.

 

11.- Kondaira-Lurraldeen egitamuetan egon eta bere nolakoa dela eta hoietako bati baino gehiagori doazkien zerbitzuen eraentza.

 

III ATALBURUA

FORU-ERAKUNDEEZ

 

9. Atala

 

Foru-Erakundeek, lege honetan ematen zaizkien agintepideak egiteratzerakoan, inda-rreango legeen eta Jaurlaritzaren orotariko arau eta egitamuketaren hesparruan ihardungo dute.

 

10. Atala

 

Honako egiteko hauek izango dituzte bere ardurapeko Foru-Erakundeek:

 

1.- Giza-zerbitzutarako araudiak jartzea, hoiek egiteratzeko maila egokiak eta modu zehatzak ezarriz;

 

2.- Gizarte-zerbitzuentzako egitarauak, hoien ihardunerako lurralde-eremu egokienak zehaztuz, eta alor honetan eragina duten beste herri-zerbitzu batzuekin beharrezko harremanak izanaz.

 

3.- Bere mugartean haiei erantzun beharreko beharren azterpena eta zehaztapena, eta erantzun horretarako beharrezko izan daitezen baliapideekiko mailaz mailako egitarauak.

 

4.- Bere mugarteango gizarte-sorozpidetzazko ekintzapideekiko zaingoa.

 

5.- Bere nolakoa edo biztanleekiko duten eragina dela eta udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen ahalmena gainditu dezaten zerbitzuen eraentza;

 

6.- Elkargoen errolderapena, gizarte-Zerbitzuen herri-erapidetzan lankide izan daitezen;

 

7.- Herri nahiz norbanako-jabetzapeko erakundeek lege honen bidez edo Jaurlaritzak gero eman ditzan aginduen bidez jarritako arauen ariora emandako zerbitzuekiko hitzarmenak;

 

8.- 4.1. Atalaren gai diren aldizkako diruordainkinekiko biderapena eta baimena;

 

9.- Bere mugarteango beharrei eta zerbitzuei buruzko gaurkotutako estadistikak egitea, lege honen 8.6 Atalean agintzen denez.

 

IV ATALBURUA

UDALEZ ETA UDAL-MAILATIK GORAKO ERAKUNDEEZ

 

11. Atala

 

Udalek edo ugal-mailatik gorako erakundeek izango dute bere gain bakoitzari dagokion lur-eremuaren hesparruan, gizarte-zerbitzuen erakuntza eta eraentza, eta bai horretarako eginda-ko egitarauketaren arauera beharrezko direla ikusitakoak sortaraztea ere.

 

12. Atala

 

Hirigune haunditan, Udalek zerbitzuak auzoka edo barrutika banatuko dituzte, eta txikie-tan berriz udalarteka bilduko, beti ere biztanleek beharrei eta biztanle-arauzko irizpidei atxikiz.

 

13. Atala

 

Udalei edo udal-mailatik gorako erakundeei dagokie bere lur-eremuko beharrei antz ematea, berarizko arazoak dituzten alorrei buruzko egunean-eguneango estadistikak egin eta xehapen hoiek dagozkien Foru-Diputazioen esku jarriz, edo hala behar izanez gero Jaurlari-tzaren esku, 8.6 Atalean agindutakoaren arauera gizarte zerbitzuekiko egitaraua gertatzeko laguntza emateko.

 

14. Atala

 

Udal-mailan edo udal-maila baino goragokoan, gizarte-zerbitzuak eremu berean egin eta ongundeari eta bereziki osasunketa-zerbitzuei datxezkien beste zerbitzu batzuek bateratzera joko da, sorozpidetzarako tresnez behar ainako baliapiderik eza toki bat baino gehiagotan izatea ahal dela galeraziz.

 

15. Atala

 

Udalak edo udal-mailaz goragoko erakundeak bertako biztanle guztientzat edo batzuentzat beharrezko eritzitako zerbitzuren baten eraentza artez egin ez dezanean, horretarako gai diren erakundeekin horretzazko harremanetan jarriko da, herritarrei zerbitzu egokiena lortzeko bideak emateko.

 

16. Atala

 

Udalek egingo dituzte 4.2 Atalaren gai diren aldizkotasunik gabeko laguntzen biderapena eta hoiek ematea.

 

III IDAZPURUA

ARTEZKARITZA, AHOLKULARITZA ETA ESKUHARTZE-SAILAK

 

17. Atala

 

Autonomia-Elkarteango gizarte-zerbitzuekiko politikaren ardura Jaurlaritzako Sail batek izango du; honek, Artezkaritza baino maila apalagokoa izango ez den ihardutze-sail bat izango du hori egiteratzeko.

 

18. Atala

 

Sail horrek, mailaz-maila, orain jaurlaritzako ihardutze-sail berezietan barreiatuta egon eta Lege honetan Diputazioei edo Udalei ematen ez zaizkien agintepideak beretzakotuko ditu.

 

19. Atala

 

Aholku-ematezko Gizarte-Ongunderako Euskal Batzordea sortarazten da; Jaurlaritzaren, Foru-Diputazioen, Udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuetako alorrean ari diren ogibide-dunen erakundeak izango dira bertan.

 

20. Atala

 

Batzorde horretan, Herri-Arduralaritzako maila berezien ordezkariak eta lehen esandako gizartezerbitzuetako lanari eta baliatzaileenak kopuru berdintasunez egongo, dira

 

21. Atala

 

Honako egiteko hauek izango ditu Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeak:

 

a) Zerbitzuen egitamuketari buruz Jaurlaritzari aholkuak ematea eta saloak egitea.

b) Gizarte-zerbitzuen alorreko diru-egitamuak egiten erabili beharreko irizpideei buruz bere iritziak eman eta saloak egitea.

c) Zerbitzuen eraentzaz jabetzea eta hori arakatzea.

d) Bere arioz nahiz Jaurlaritzak edo Legebiltzarrak eskatuta erizpenak ematea.

e) Lege hau arau-bidez osatzerakoan eman dakion beste edozein.

 

22. Atala

 

Kondaira-Lurralde bakoitzean Gizarte-Ongundearen Lurralde-Batzorde bat jarriko da. Diputazioen, udalen, baliatzaileen eta gizarte-zerbitzuen alorrean ari diren ogibidedunen erakundeen ordezkariak bertako direla. Honen eratze-moduari buruzko irizpideak eta honen egitekoak, Lege honen 20garren eta 21garren Ataletan Gizarte-Ongundearen Euskal Batzor-deari buruz ezartzen direnak bezalakoak izango dira, beti ere Lege honek Foru-Erakundeei izendatzen dizkien ahalmenen barruan.

 

23. Atala

 

Udal edo udal-mailatik gorako erakunde bakoitzak bere Gizarte-Ongundearen batzordea eratuko du, Udalak edo Udalek, baliatzaileen eta gizartezerbitzuen alorrean lan egiten duten ogibidedunen Erakundeek bertan ordezkariak dituztela.

 

Batzorde hori bere lan-eremuko zerbitzuen eraentza eta gizarte-beharrez jabetu eta hoiek aztertuko ditu, dagokien udal-sailentzako argipidetxostenak eginaz.

 

Hirigune haunditan, Udal-Batzordeek Gizarte-Zerbitzuen erakuntzari buruz 11garren Atalean esaten den erdikoikeriarik ezezko irizpidez arituko dira.

 

24. Atala

 

Jaurlaritzak erabakiko ditu, arau-bidez, Lege honen bidez sortarazten den Gizarte-Ongun-dearen Euskal Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta ihardutze-modua.

 

25. Atala

 

Halaber, Diputazioek, Udalek eta udal-mailatik gorako erakundeek erabakiko dituzte bakoitzak bere Batzordearen osatze-era, jaurpideak eta ihardutzemodua.

 

IV IDAZPURUA

DIRUBIDEAK

 

26. Atala

 

Jaurlaritzak, urteoro eta bere guztizko diruegitamuen pentzutan, lege honen bidez ematen diren agintepideak egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko diru-zenbatekoak izendatuko ditu.

 

27. Atala

 

Foru-Diputazioek, bakoitzaren lur-eremuan gizarte-zerbitzuen antolapidetzaren arduradun direnez, urteoro, lege honek dioenaren arauera, alor honetako bere agintepideak egiteratzeari darizkion gastuei erantzuteko, baita, dagokion Gizarte-Ongundearen Batzordearen saloz Diputazio bakoitzak onartutako zerbitzuen edo antolapidetzen dirubideak Udalei edo udal-mailetik gorako erakundeei bermatzeko ere, beharrezko izan daitezen diruen izendapena egin beharko dute bere diruegitamuetan.

 

Horretarako, Foru-Diputazioek bere egitarauetan, gizarte-zerbitzu ezberdinei eusteko eta hoien hazkunderako, Udalen edo udal-mailatik gorako erakundeen eskuharmen-heina sortuko dute.

 

28. Atala

 

Udalek, bere gizarte-zerbitzuei eusteko eta hoien hazkunderako ez bestetarako izan dedin berarizko atal bat sartuko dute bere diruegitamuetan.

 

29. Atala

 

Herri-agintaritzen berearteko eta beste Erakunde batzuekingo dirubidetza-alorreango elkarlanak, itzuli beharrik gabeko eta araurik gabeko diru-laguntzen ordez, arian-arian, alor horretarako egitamuketan jarritako helburuak betetzera eraman dezaten baldintzapeko moduak ezartzea izango du oinarri.

 

30. Atala

 

Baliatzaileek jakineko gizarte-zerbitzu batzuen diru-bidetarako eskuhartu ahal izango dute, jarri daitezen irizpideen arauera.

 

Behin-Behingorako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan Jaurlaritzak, Gizarte-Ongundearen Euskal Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Gizarte Zerbitzuen urtekako lehenengo egitamua gertatuko du.

 

Orotariko egitamuketa egin ondoren, Diputazio ek, Lurralde-Batzordeek bere argipide-txostena egin ondoren, haientzako egitaraua egingo dute.

 

Bigarrena

 

Aurreko Erabakian ohartemandakoak egiteratu daitezenerartekoan, Jaurlaritza orain bere agintepean dauden Gizarte-Zerbitzuen eraentza egiteari jarraituko zaio.

 

Hirugarrena

 

Karrerako edo lanbidezko herrilanari edo ak uratutako lanari izan, eta Lege honen bidez Kondaira-Lurraldeei eskuratutako aginpideak dagozkion Osasunketa eta Gizarte Segurantza-Sailari atxikitakoak, horretzazko aginte-eskuraketa benetan egin dedin unean bertan aginte-mailez eta ihardunez dagokien Foru-Diputazio edo Udalen menpeko izatera aldatuko dira, irabazita dauzkaten eskubidak aitortzen zaizkiela.

 

Laugarrena

 

Jaurlaritzak 18garren Atalean esaten den arduralaritza-sailen baterapena egin dezanerarte, Lehandakaritza, Osasunketa eta Gizarte-Segurantza, Kultura, Hezkuntza eta Lan-Sailen ordez-kariz osatutako Sailarteko Batzorde bat sortaraziko da, Dekretoz; batzorde horrek izango du bere gain Arduralaritzaren ekintzapide bereziak antolakidetzea, eta horren eratze-era, jaurpi-deak eta iharduna Jaurlaritzak arauz jarriko ditu.

 

Erabaki Gehigarria

 

Autonomia-Elkartari lege honetan araupetutako agintepide edo zerbitzuak eskuratu dakiz-kionean, hoiek Jaurlaritzaren Gizarte-Zerbitzuen ardura izango duen Sailari emango zaizkio, zerbitzu hoiekiko eta hoien dirubideekiko agintepidea edo eraentza orain duen Erakundea dena dela. Zerbitzu berri hoien erakuntza eta eraentza Lege honetan araupetutako Gizarte-Zerbitzuen Erapidetzan erabat sartzearen bermapide izan dedin moduan egingo dira.

 

Azken Erabakia

 

Lege honetan ematen diren zerbitzu eta agintepideei atxikitako ogasun eta eskubideen ja-betza edo baliapena Diputazioei edo Udalei eman diezaieneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra