Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1983 Legea, martxoaren 23koa, Euskal "Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen 1983garreneko Diruegitamua onartzezkoa.

1983-03-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/3/30, 38. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

§ 35. 6/1983 LEGEA, EPAILAREN 23KOA, EUSKAL IRRATI-TELEBISTA HERRI-ERAKUNDEAREN ETA IRRATI-TELEBISTAZKO HERRI-ZERBITZUEN ERAENTZARAKO HERRI-BALTZUEN 1983GARRENERAKO DIRUEGITAMUA ONARTZEZKOA

"Euskal Irrati Telebista" sortaraziz Maiatzaren 20an eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hurrengo Ekainaren 2an argitaratutako 5/1982 Legeak, bere 42garrenetik 46garrenerainoko Ataletan, biak barne, bai Erakundea bera eta bai Lege honek agintzen duenaren babespean Irrati Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako sortarazitako Herri-Baltzu eta Menpe-Baltzuek bere ihardunean hoiei atxiki beharreko diruegitamu eta dirubide-jaurpideak araupetzen ditu.

Diruegitamu-jaurpide hoiek, funtsean, honetan zertzen dira: Bai Herri-Erakundearen eta bai sortarazi daitezen Herri eta Menpe-Baltzuetako bakoitzaren diruegitamu-egitasmoak Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuei erantsi dakizkiola, Legebiltzarrari bidali eta horrek hala badagokio onartu ditzan.

Autonomia-Elkarteko 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuak Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari bidaltzea Erakundeko Arduratze-Batzordeak horrenaren eta bere Herri-Baltzuenen egitasmoa Ekonomia eta Herriogasun-Sailari bidali baino lehen gertatu zenez gero, orain, egin beharreko legebideak eta bereziki Jaurlaritzak arauzko denez onartzea egin ondoren, hurrenez-hurren Azaroaren 30eko 148/1981 Dekretoz eta Uztailaren 19ko 157/1982 eta 158/1982 Dekretoz sortarazitako "Euskal rrati Telebista" Herri-Erakundearen eta "Gasteiz Irratia, A.B.", "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." eta "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. "Herri-Baltzuen 1983garrenerako Diruegitamuak onartzezko berarizko Lege-Egitasmo bat Legebiltzarrari bidaltzea dagokio.

Lehenengo Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta eraentzarako herri-Baltzuen diruegitamuak

1.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 42garren eta 43garren Atalek diotenaren arauera, Lege honen bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta ondoren zehazten diren Eraentzarako Herri-Baltzuen 1982garrenerako Diruegitamuak ontzat ematen dira:

- Azaroaren 30eko 148/1981 Dekretoz sortutako "Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, S.A." Akziokako Euskal Herri-Baltzuarena.

- Uztailaren 19ko 157/1982 Dekretoz sortutako "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." Akziokako herri-Baltzuarena.

- Uztailaren 19ko 158/1982 Dekretoz sortutako "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuarena.

2.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44garren Atalak agintzen duenaren arauera, Lege honen bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta Atal honen aurreko zatian esandako Eraentzarako Herri-Baltuzen 1983garrenerako bateratutako Diruegitamua ontzat ematen da.

3.- Lege honen gai diren Diruegitamuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta gelditzen dira, Lege honek eta Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak jartzen dituzten berarizkotasunekin.

2. Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen Diruegitamuak

1.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen egiterapenari erantzuteko behar diren diru-horniketak mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute guztira.

2.- Aurreko zatian esandako horniketa hoiek egiteko ohartematen diren dirueskuarteek mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute.

3. Atala - Eraentzarako Herri-Baltzuen diruegitamuak

1.- "Gasteizko Irratia-Radio Vitoria, S.A." Akziokako Euskal Herri Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek guztira hirurogeita hemeretzi miloe peseta jotzen dute, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, hirurogeita hemeretzi miloe pesetatara iristen dira.

2.- "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek mila seirehun eta hogeita bost miloe bostehun mila peseta jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, mila seirehun eta hogeita bost miloe bostehun mila pesetatara iristen dira.

3.- "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek ehun eta hogeita hamalau miloe peseta jotzen dute guztira eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, ehun eta hogeita hamalau miloe pesetatara iristen dira.

4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua

Lege honen gai diren "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuek, ekonomia-urtean burutu beharreko ekintzabide guztiei erantzuteko diruhorniketen aldetik mila bederatzirehun eta larogeita bat miloe peseta jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartemandako diru-eskuarteak, mila bederatzirehun eta larogeita bat miloe pesetatara iristen dira.

Erabaki Gehigarria Bakarra - Arau-baterakuntza

1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean ohartematen denaren arauera, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diru-egitamuen Legea eta oraingo Lege hau bateratzezko Legegintza-Dekreto bat eman dezaneko eskua ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.

2.- Aurreko zatiak dion esku-ematea, legegintza-teknikabideei behar bezela atxikitzeko idazki bakar baten biltzeko baino ez da egiten.

3.- Legegintza-Dekretoa Legeentzat ohartemandako orotariko jaurpideen arauera indarrean jartzearen kaltetan gabe, Jaurlaritzak, Legegintza-Dekreto hori onartu eta hamabost eguneko epearen barruan, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 Atalak dion adierazpena bidaliko dio Legebiltzarrari.

Azken Erabakia

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean, 1983garreneko Urtarrilaren lehenengorainoko atzera-indarrez erabiliko denarren.

2.- Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki eta manu guztiak emateko eskua ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra