Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1985 Legea, ekainaren 27koa, Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua sortarazi eta antolatzezkoa.

1985-06-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/7/11, 142. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

Indargabetua: 2004-04-01

§ 72. 6/1985 LEGEA, EKAINAREN 27KOA, EUSKAL HERRIKO UNIBERSITATEKO GIZARTE-KONTSEILUA SORTARAZTEKO ETA ANTOLATZEZKOA

 

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 16garren Atalak dionez, Konstituzioaren Lehenengo Erabaki Gehigarrian agertzen dena egiteratuz, irakaskuntza, bere zabalero osoan eta maila, gradu, moeta eta berarizkotasun guztiekin Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepekoa da, Konstituzioaren 27garren Atalaren eta hori egiteratu dezaten Oinarrizko Legeen, Konstituzioak berak Erresumari 141.1.30 Atalean ematen dizkion ahalmenen, eta hori betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den Goren Ikuskaritzaren kaltetan gabe.

 

Konstituzioaren 27.10 Atala egiteratzen duen Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Legeak agintzen duenez Unibersitate eguztietan Gizarte-Kontseilu bat izango da, gizarteak Unibersitatean eskuhartzeko ihardutze-sail, honen osatze-modua, Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Lege honen 14garren Atalean agintzen denaren arauera, dagokion Autonomia-Elkartearen Lege batek esan dezana izango dela.

 

Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua antolatzea dagokio, beraz, gure Unibersitatea indarreango lege-erapidetzari egokitzeko.

 

Lehenengo Atala

 

Euskal gizarteak Euskal Herriko Unibersitatean eskuhartzea bermatzen duen unibersitatearen eraentza-sail da Gizarte-Kontseilua.

 

2. Atala

 

Unibersitatearen Eraldakuntzarako Legean eta Lege honetan agintzen denaren esparruan, honako egiteko hauek dagozkio Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseiluari:

 

1.- Eusko Jaurlaritzari, Unibersitate-Sailak, Goren-mailako Teknika-Eskolak, Unibersitate-Eskolak eta Unibersitate-Institutoak jartzeko edo kentzeko saloak egitea, hoiek, Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legean agintzen denaren esparruan, Dekretoz onartuko direlarik.

 

2.- Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari, onartu ditzan, ikerketarako edo arte-sorpenerako herri nahiz norbanako-jabetzapeko iraskunde edo tegiak Unibersitateari Unibersitate-Instituto gisa eratxikitzeko ituneen saloak egitea. Onarpena eman ondoren, Unibersitateak horretarako itunea egin ahal izango du.

 

3.- Unibersitateko Arduraduna izendatentzun dakionekoa.

 

4.- Unibersitate-Kontseiluak erizpen-txostena egin ondoren, bakoitzean, eta izan daitezen ikasketen arauera, dagozkien saioak jarritako epearen barruan gainditu ez ditzaten ikasleen Unibersitateango jarraipena araupetu dezaten arauak jartzea.

 

5.- Hala egokituz gero ikasleentzako ikasketasari, laguntza eta mailegu-politika bat antolatu, eta ikasketa-arielak ordaintzetik erabat edo zati baten iare uzteko erak jartzea.

 

6.- Legez ezarritakoaren mugeta, Unibersitateko irakasle-erroldearen aldakuntzak erabakitzea.

 

7.- Jaurtze-Batzordearen saloz:

 

a) Unibersitate-irakasleei banaka eta irakaskuntzaren eta ikerketaren beharrei edo merezimendu gailenei begira berarizko ordainsari-bide ematea erabakitzea.

b) Unibersitatearen urte batzuetarako egitaraua ontzat eman, eta horretarako Unibersitate-ihardunaren ekonomiazko balio-neurketa egitea.

c) Unibersitatearen urteko diruegitamuak ontzat ematea.

 

8.- Ofizialtasun-indarreko titulotarakoez besteko ikasketentzako ikasketa-arielak eta gainontzeko ordainkizunak finkatzea.

 

9.- Agizko gastuen domu-gastutarako aldakuntzak erabakitzea eta baita, Eusko Jaurlaritzak bere baimena eman ondoren, domu-gastutatik beste edozer diruataletarakoak ere.

 

10.- Ikerketa-egitasmoak gauzatzeko behar daitezen tresneriak Unibersitateak artezko akurapenez erostea erabakitzea.

 

11.- Unibersitateko ekonomia-alorreko ekintzapideekiko eta bere zerbitzuen eginkortasunarekiko ikuskaketa.

 

12.- Gizarteak Unibersitatearentzako dirubideak egiten bere laguntza eman dezala suztatzea.

 

13.- Legez edo Unibersitatearen Araudiak eman diezazkioten beste guztiak.

 

3. Atala

1.- Gizarte-Kontseilua, osakera-modu honen arauera, hogeitamar kidek osatuko dute:

 

a) Unibersitateko Eraentza-Batzordearen izeneko hamabi lagun, Batzordeak bertako kideen artetik hautatuta, eta Erretorea, Idazkari Nagusia eta Arduraduna nahitaez hoien artean daudela.

b) Euskal herriko gizarte-zuduen ordezkotza egitezko hemezortzi kide, honela izendatuta

1. Bat, Eusko Jaurlaritzaren saloz, Eusko Legebiltzarreko bi hereneko berarizko gehiengoz hautatutako, Lehendakaritza izango duena.

2. Zortzi, Legebiltzar-Talde guztiek egindako saloz, Eusko Legebiltzarrak hautatuta.

3. Hiru, Batzar Nagusiek (Kondaira-Lurralde bakoitzetik bat) hautatuta.

4. Hiru, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakunde-mailako ordezkotza aitortzen zaien sindikaritza-erakundeen saloz.

5. Hiru, Euskal Enpresaritza-Elkarkundearen saloz.

 

2.- b) zatian esandako kideek, borondatezko utzialdian edo zahar-sarituta badaude salbu, ezingo dute unibersitate-elkartekoak izan, eta behin baino luzatu ezineko lau urteko aldirako izendatuko dira. Hoietakoren bat aukeratu zuenak kenduko balu, edo hoietakoren batek, hil delako, ezinagatik edo beste arrazoiren bategatik, edo berak eskatuta, bere tokia hutsik uztea gertatuz gero, horri bere batzordeango aldia betetzeko falta den aldirako ordezko bat jarriko da, beti ere "1" zatian ohartemandako osaketari men egiten zaiola.

 

b) zatian aipatutako iraskunde edo elkarteekiko, 3.1. atalaren 2, 3 eta 4 idazlerroekiko eragina izan dezaten hauteskunde berriak izango balira, behar izanez gero, kide berriak hautatuko dira.

 

3.- a) zatian esandako kideekikoan eta hautatze modu, manualdi eta ordezkaketarekikoan, Unibersitatearen Araudian ohartematen dena egingo da, beti ere honek eraentza-sail berezietarako agindu dezanari egokituz.

 

4.- Aurreko idazlerroetan esaten denez hautatutako Gizarte-Kontseilukideen izendapena Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz egingo da, abenduaren 20ko, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako Elkartuezinen 32/1983 Legearen 2garren atalean ohartemandako elkartuezinen jaurpidean geratzen direla.

 

4. Atala

 

1.- Gizarte-Kontseiluak bere Araudia berak egin, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailak sendetsiko du.

 

2.- Gizarte-Sailak, Osoko Bilkuran eta hoien osatze-modua eta egitekoak Kontseiluaren Araudiak zehaztuko ditueneko Lan-taldetan ihardun ahal izango du.

 

3.- Gizarte-Kontseiluak, Unibersitateko diruegitamuan berarizko diruatal gisa jarri beharko den eta Gizarte-Kontseiluko Lehendakaritza eta Teknika-Idazkaritza, hauek bere egitekoak behar bezala bete ditzaten, behar hainbat gauzazko eta gizakizko eskuartez osatzeko, beharrezko diruatalak izango dituen diruegitamua izan beharko du.

 

5. Atala

 

1.- Honako ahalmen hauek dagozkio Gizarte-Kontseiluko Lehendakariari:

 

a) Gizarte-Kontseiluaren goreneko ordezkotza izatea.

b) Gizarte-Kontseiluaren bilkuretarako deiak egin eta hoietan bilkuraburu izatea.

c) Bere agintepideen alorrean, Unibersitatearekin erabili beharreko legezko manuak bete daitezenaren ardura.

d) Teknika-Idazkaritzaburua izendatzea.

 

2.- Heriotza, ezina edo toki-uztea direla eta Lehendakaritza hutsik gelditzea gertatuz gero, Lege honetako 3garren atalean ohartemandako modu eta alditan beteko da.

 

Behin-Behingo Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua indarrean jartzeko beharrezkoak izan daitezen diruizendapenak egin, eta hoiek Unibersitatearen Diruegitamuetan sartuko dira.

 

Bigarrena

 

a) atalean esaten den Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legea indarrean jarri arte, Jaurlaritzak, Gizarte-kontseiluaren saloz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusien Legean ohartemandakoaren barruan, Unibersitate-Etxeak sortarazi eta/edo kendu ahal izango ditu.

 

Azken Erabakietakoak

 

Lehenengoa

 

Indarrean jarri eta hiri hilabetetik gora gabeko epe baten barruan, hirugarren Atalean esandako bazkun, erakunde eta ihardutze-erakundeek Gizarte-Kontseilurako bere ordezkariak aurkeztu beharko dituzte.

 

Bigarrena

 

Lege honen sortarazi eta araupetutako Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua eratzea, Azken Erabakietako Lehenengoan esandako urratsak egin ondorengo hilabetearen barruan egingo da.

 

Hirugarrena

 

Eusko Jaurlaritzari honen agintepideen alorrean, Lege hau egiteratzeko behar daitezen erabakiak emateko eskua ematen zaio.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra