Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1988 Legea, epailaren 18koa, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa.

1988-03-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/3/12, 70. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

Indargabetua: 1992-11-07

 

§ 102. 6/1988 LEGEA, EPAILAREN 18KOA, FORUZKO HERRI-LEGEA ZATI BATEN ALDATZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Euskal Herriko Autonomia-Estatutuko 10.5 atalak, Konstituzioko 149, 1.8 atalari eta erabaki gehigarrietako lehenengoari datxekiela, Autonomia-Elkarteari, honek bere-bere izan duen idatzizko eta aintzinatikako herri-alorreko foru-legepideak osatu, eguneratu eta aldatzeko agintepideak ematen dizkio.

      Herri-alorreko foruzko legepidetza hori eguneratzeko, osabideratzeko eta aldatzeko, herri-alorreko erakunde ezberdinen erapidetza eta sortarauen sorburuei buruzko ikerkuntza eta hausnarketa-bideak egin, legepidetza hori gaur egungo gizarterako eta indarra izango duteneko lurralde-eremurako egokitu beharra dago; lan horretan Eusko Legebiltzarra lehenengo aldian Bizkaiko foru-legepidetzarekikoak egiten hasia bada ere, gaiaren korapilotsua dela oraindik luzerako lana izango bait da.

      Lege honen aldi-egokitasuna bidezko egiten duten bakarrak ez dira Bizkaiko zuzenbidea, 1959garrenetik hona bederen, aurkitzen deneko bere horretantxe egonezko eta gaurkotasunik gabeko egoera, ez eta bizkaitarrek zenbait gaitan, hona nola, ezkontideen ekonomia-jaurpidea aldatzeko askatasunarekikoan edo oinordekotarako seme-alaben berdinketa egitearekikoan, gainontzeko euskaldunen eretzean berez bereizkeriazkoak diren oztopoak kentzeko egiten duten gero eta haundiagoa den eskea ere. Guzti hori eraberriketari beste gabe ekiteko nahiko zuripide izanik ere, ba dira orain-oraingoak izan eta hori ez atzeratzera behartzezko xehapenak eta, hori, atzerapena zeharbidezko epai-erabakien bidez gauzatu dadin galerazteko.

      Presako eta aldi-egokitasunezko arrazoi horiek egiten dute beharrezko lege hau, honen xedea ezkondu aurretiko nahiz ondorengo ezkontza-ituneak egiteko askatasunarekiko eta oinordekotzatarako ezkontzatikako eta ezkontzaz kanpoko seme-alaben berdintasunarekiko oinarri-irizpideak finkatzea delarik, salbuespenei buruzko gaur egungo araupeketari bere horretan eutsiz, eta osabideratzeko, eguneratzeko eta aldatzeko gaur egun aztergai diren Bizkaiko Foru-zuzenbideko gainontzeko alderdiak arriskuan jarri gabe.

Lehenengo Atala

      Ezkontideen ekonomia-jaurpidea ezkontideek euren ezkontza aurretik nahiz ondoren egindako ezkontza- ituneetan askatasunez erabaki dezatena izango da.

      Horren ezean, eta ondasunen jaurpidearekiko itunerik ez izanez gero, indarrean dauden foruzko legeetan esaten den eran eta baldintzetan, ondasunen foruzko adierazpen-jaurpidepean egindakotzat joko da ezkontza.

      Izakizun baten nahiz bestean, ezkontideek eurek elkar hartuta ezkontza-ituneen bidez aldatu ahal izango da ezkontideen ekonomia-jaurpidea.

2. Atala

      Oinordekotzarako seme-alaben berdintasuna finkatzen da, haiek nahiz ezkontzatikakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan.

      Berdinketa honek ez du salbuespenen alorrean gaur egun indarrean dagoen araupeketa hartzen ez eta ikutzen ere.

Baliogabetzezko Erabakia

      Lege hau indarrean jartzean, hemen agindutakoaren aurkako diren arau guztiak baliogabetuta eta indarrik gabe geratuko dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra