Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

6/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Nekazaritza-Bazkundeei buruzkoa.

1990-06-15

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1990/7/6, 134. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.

Indargabetua: 2008-01-10

§ 129. 6/1990 LEGEA, EKAINAREN 15EKOA, NEKAZARITZA-BAZKUNDEEI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Euskal Herrirako Autonomi Estatutoaren 10.21 atalean Nekazaritza-Bazkundeei buruzkoan bakarreango aginpidea ematen zaio Autonomi Elkarteari, eta horren indarrez egiten da lege hau, Nekazaritza-Bazkundeak alorreko lanbide-erakuntzetatik, orohartzezkoak barne, bereizteko, Nekazaritza-Bazkundeek alorrarekiko duten menpekotasuna sendotzeko eta Bazkundeen egitura eta ihardunbidea euskal nekazaritzaren egoerari egokitzeko xedez.

 

       Horretarako Bazkundeak Herri-alorreko Legepidetzako Bazkun gisa eratzen dira eta beren egitekoak iritzi ematekoak eta Herri-Administraritzekin lankide izatekoak, Administraritzek eurek horien esku utzi ditzatenak eta nekazaritza-alorrari zerbitzu egitea izango dira, zerbitzu horiek, nekazaritzako lanbide-erakuntzek beren gain hartzen ez dituzten guztietan, orohartzezko eta irabazte-xederik gabekoetara mugatzen dira, eta Bazkundeek, orohartzezko lanbide-elkargoei dagozkien nekazarien lanbide, gizarte eta ekonomi-aldetikako zuduen aldeko ordezkotzarik, eskerik eta ituneketarik beren gain hartzerik ez dutela izango erabakitzen da.

 

       Nekazaritza-Bazkundeetako hautatzaile eta hautagai izateko baldintzei buruzkoan, nekazaritzako lanbide-ustiategien jabeak izango direla erabakitzen da, jabeak lege-nortasundunak diren kasutan, legezko ordezkaria izango dela, norbanaka, bertara joanez eta lan bakar hori dutela, familiko ustiategian lan egin dezaten ustiategi-jabearen familikoak eta famili-mailako nekazaritza-ustiategian laguntzera joaten direnak barne, beti ere Gizarte-Segurantzako berarizko Nekazaritza-Jaurpidean nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean izena emanda badaude.

 

       Idazkian Estaduko araupidetzari buruzko aipamenak egin, horiek oinarrizko kutsukuak direlako egiten dira, eta aipamen horien helburua arauak ezarri eta aldatzeko gaitasuna duen saila zein den argi uztea da, horrela, idazkia teknika aldetik egokiago geratzen denez, bertan biltzen diren arauak ere ulergarriagoak izango dira. Legeak nekazaritzako lanbide-elkargoen ordezkaritza-maila araupetzen du, horrela, dagokion Kondaira-Lurralde mailako ordezkari Lurralde-mailako Nekazaritza-Bazkundeetakoren bateko hauteskundeetan balio osoz emandako botoetatik ehuneko 20koa gutxienez lor dezatenak eta Autonomi Elkarte mailako ordezkari Euskal Autonomi Elkarte osoan ehuneko 10ekoa lor dezatenak izango direla finkatuz.

 

I ATALBURUA

LEGE-ALDETIKAKO IZAERA

 

1. Atala

 

       Euskal Herriko Nekazaritza-Bazkundeek eurekin erabili beharreko Estaduko oinarrizko legeak, lege hau, hau osabideratuko duten manuak eta bakoitzaren Estatutuak, eta erabili beharrezko izan dakizkien beste arau guztiak izango dituzte jaurpide.

 

2. Atala

 

       1.-   Nekazaritza-Bazkundeak Herri-alorreko Legepidetzako Bazkun dira, egituraz eta ihardunbidez demokraziazkoak, berenezko lege-nortasundunak eta bere xedeak betetzeko erabateko gaitasundunak, beren zudu eta baliabideen eraenpiderako burujabe izanik.

 

       2.-   Nekazaritza-Bazkundeak beren eratze-modu eta antolakuntzari buruzkoan, eta bai Herri-alorreko Legepidetzako Bazkun direnez egin eta administraritzakotan zermugatutakoak izan daitezen ekintzei buruzkoan ere, administraritza-legeen menpeko dira, ekintza eta erabaki horiek, erabili beharreko ihardunbiderako arauetan agintzen denez, administraritza-bideko jazarpenen gai izan daitezkeela. Lege-aldetikako bestelako izaerako gaiek dagokion aginte-sailaren menpeko izanez erabili beharreko izan daitezen arauak izango dituzte jaurpide.

 

3. Atala

 

       Bazkundeen Estatutuak lege honi, hau beren jaurtze-sailak aukeratzeari buruzkoan osabideratu dezaten manuei eta erabili beharreko beste arau guztiei moldatu beharko zaizkie eta, legezko eraginkortasuna lortu ahal izateko, sendespen-eske, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailera bidaliko dira, eta hori ukatu, lege hau eta, lehenengo atalean ezartzen denez, erabili beharko zaizkien gainontzeko manuak hausten badituzte ukatu ahal izango zaie, beste inola ere ez.

 

II ATALBURUA

EGITEKOAK

 

4. Atala

 

       1.-   Honako hauek Nekazaritza-Bazkundeen egiteko dira:

 

a)  Herri-Administraritzek eskatuta, nekazaritza-alorreko gaietan horiei iritziak emateko eta horiekin batera lan egiteko erakunde direnez jokatzea.

b)  Beren eskuarte eta ondarearen ardura izatea.

c)  Herri-Administraritzek beren esku utzi ditzaten egitekoetan esku-emate hori egiten deneko esate-modu eta neurritan aritzea.

 

       2.-   Horietaz gainera, honako hauek ere Nekazaritza-Bazkundeen egiteko izango dira:

 

a)  Nekazaritzari irabazte-xederik gabeko orohartzezko zerbitzuak egitea, Jaurlaritzak Dekretuz araupetuko duen esate-modu eta neurritan nekazaritzako lanbide-erakuntzek bere gain hartzen ez dituzte; ez dute toki-erakundeek nekazari guztien onerako dituzten zerbitzutakoak ere izan beharko.

b)  Beren ardurapean jarri daitezen gaiekikoan, nekazaritza-alorrari buruzko agiri-paperak aurkeztu eta horiei bideak eragin ahal izateko, norbanakoekin eta Herri-Administraritzekin erakunde laguntzaile direnez jokatzea.

 

5. Atala

 

       Nekazaritza-Bazkundeek ez dute orohartzezko lanbide-erakuntzei dagozkien nekazarien lanbide, gizarte eta ekonomi-aldetikako zuduen aldeko ordezkotzarik, eskerik eta ituneketarik beren gain hartzerik izango.

 

III ATALBURUA

ERROLDEA

 

6. Atala

 

       Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza-Bazkundeen Erroldea eratuko du eta hor beroien Estatutuak, hauei egindako aldaketak, jaurtze-sailetako kideak eta arauz ezarri daitezen xehetasun eta argibideak eraso beharko dira.

 

IV ATALBURUA

HAUTAKETA

 

7. Atala

 

       1.-   Nekazaritza-alorreko profesionalak dira nekazaritza-Bazkundeen jaurtze-sailetarako hautatzaile eta hautagai. Honako hauek jotzen dira nekazaritza-alorreko profesionaltzat:

 

a)  Nekazaritzako lanetan bere izenean arituz eta ekintza horretako arriskuak bere gain jabe, maister, partzuer edo legean nahiz ohizko legeetan ohartemandako beste edozein eratakoren bateko denez hartuz, lanbidez nekazaritzako ustiategian bertan, benetan eta bete-betean lanean aritzen diren gara-adineko lagun guztiak.

b)  Norbanaka, bertara joanez eta lan bakar hori dutela, familiko ustiategian lan egin dezaten nekazaritzako lanbidezko ustiategi-jabearen familikoak, beti ere Gizarte-Segurantzako berarizko Nekazaritza-Jaurpidean nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean izena emanda badaude.

c)  Elkarlanean nahiz koperatiba-eran edo elkarlaneko bestelako erakunde gisa arituzko ustiakuntzetan, nekazaritza-lanean benetan eta bete-betean aritzen diren jabekide eta bazkideak, atal honetako 2. atalean ezarritako betetze-maila osatzen bada.

d)  famili-mailako nekazaritza-enpresan lege-egoeraz laguntzaile diren norbanako guztiak, ustiakuntzak, lege honi jarraiki, lanbidezko eta Gizarte-Segurantzako berarizko Nekazaritza-Jaurpidean nahiz Bere Konturako Langileen Berarizko Jaurpidean izena emanda izan beharko duela.

e)  Beren estatutuen arauera, helburu nagusi nekazaritza, abeltzaintza edo oihan-ustiakuntza izan dezaten herri nahiz norbanako-alorreko lege-nortasundun guztiak, beti ere lanbidez arituko direneko ustiategiaren jabe izan beharko dutela. Hauek botoa emateko eskubideaz legez duten ordezkariaren bidez baliatuko dira.

 

       2.-   Lege honen ondorioetarako, Europako Ekonomi Elkarteak nekazaritzako estadistikagintzarako jarritakoaren arauera xedatutako lan-banakoetatik erdiak gutxienez urtean betetzen dituztenak joko dira lanbidez aritzeko ustiategitzat. Jaurlaritzak hauteskundeetarako deia egin baino lehen argitaratuko ditu, ustiakuntza-modu bakoitzerako, urteko lan-banakoari dagozkion lurren luze-zabalak, abel-buruak eta bestelako parametroak.

 

       3.-   Nekazaritza-Bazkundeetarako hauteskundeen jaurpiderako izango diren arauak Eusko Jaurlaritzak lege honetan eta erabili beharreko arau guztietan agindutakoa betez araupetuko ditu.

 

       4.-   Hauteskunde-aldi bakoitzean botua emateko eskubideaz ez da behin besterik baliatzerik izango.

 

V ATALBURUA

ERAKUNTZA

 

8. Atala

 

       Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzean Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundea izango da, eta hau Lurralde bakoitzeko nekazaritza-alorreko profesionalen 25 ordezkarik osatutako .

 

9. Atala

 

       1.-   Honako hauek dira Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundeen Jaurgo eta administraritzako sailak:

 

a)  Osoko Bilkura

b)  Egiteratze-Batzordea

c)  Lehendakaria

d)  Lehendakariordea

 

       2.-   Osoko Bilkura dagokion Lurraldeko nekazaritza-alorreko profesionalen 25 ordezkarik osatuko dute; hauek, heineango ordezkotza-irizpideak kontutan izanik, boto aske, berdin, zuzenezko eta isilpekoz, honako banaketa honi jarraiki aukeratuko dira:

 

a)  Lurraldeko nekazaritza-eskualde bakoitzean, nekazaritzako orohartzezko lanbide-erakuntzek edo lurraldeko erroldaren ehuneko 5ekoa gutxienez osatzen duten hautatzaileek salo egindakoen artetik, eskualdeko bertako hautatzaileek bi ordezkari hautatuko dituzte. Hautagaiek eskualde berekoak izan beharko dute.

b)  25 lagun osatu arteko beste guztiak, nekazaritzako orohartzezko lanbide-erakuntzek edo Lurraldeko Erroldearen ehuneko 5ekoa gutxienez osatzen duten hautatzaileek salo egindakoen artetik, Lurraldeko hautatzeileek aukeratuko dituzte. Hautagaiek Lurralde berekoak izan beharko dute.

 

       3.-   Egiteratze-Batzordea Osoko Bilkurako kideen artetik Osoko Bilkurak berak aukeratutako zazpi lagunek osatuko dute.

 

       4.-   Lehendakaria Osoko Bilkurak Egiteratze-Batzordeko kideen artetik aukeratuko du.

 

       5.-   Lehendakariordea Osoko Bilkurak Egiteratze-Batzordeko kideen artetik aukeratuko du. Lehendakariorde bat baino gehiago izateko aukera Bazkundeen Estatutuetan jarri ahal izango da.

 

10. Atala

 

       1.-   Honako hauek dagozkio Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundearen Osoko Bilkurari:

 

a)  Estatutuak onartzea.

b)  Aurrekontuak onartu eta kittzea.

c)  Ondasun mugiezinen salerosketa-egintzak.

d)  Lanarigoaren zenbatekoa zehaztea.

e)  4.2 a) atalean ezartzen denez, Nekazaritza-zerbitzuak jartzeko onarpena ematea.

f)   Bazkundea bere egitekoetan aritzean horren ihardunaren zaingoa izatea.

g)  Estatutuek esleitu diezazkioten guztiak.

h)  Lehendakaria eta Lehendakariordea aukeratzea eta horiek kargutik kentzea.

 

       2.-   Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundeko Egiteratze-Batzordeari Osoko Bilkuraren erabakiak egiteratzea eta Bazkundearen agizko eraentza dagozkio.

 

       3.-   Honako hauek dagozkio Lurraldeko Nekazaritza-Bazkundeko Lehendakariari:

 

a)  Bazkundearen ordezkotza egitea, horren jaurgo eta administraritzako artezpideak.

b)  Bateango sailen saioetarako deiak egin, horietako buru izan, horiek eten eta amaitutzat ematea.

c)  Zerbitzuak zuzendu eta ikuskatzea.

d)  Egiteratze-Batzordearen erabakiak egiteratu eta estatutuz ezar daitezen gainerako egitekoetan aritzea.

 

       4.-   Bazkunde bakoitzaren estatutuetan finka daitezen egiteko eta ahapideei jarraiki, Lehendakariari laguntzea eta, hau gaisorik edo kanpoan izan dadinetan, honen ordezko izatea dagokio Lehendakariordeari.

 

VI ATALBURUA

ORDEZKOTZA

 

11. Atala

 

       Kondaira-Lurraldeetako edozeinetako Nekazaritza-Bazkundeko kidetarakoen hauteskundeetan balio osoz emandako botoetatik ehuneko 20koa edo Euskal Autonomi Elkarte osoan balio osoz emandako botoetatik ehuneko 10ekoa gutxienez lor dezaten lanbide-erakuntzak joko dira, Herri-Administraritzen eta ordezkotza ohartemanik izan dezaten beste erakunde nahiz ihardutze-sailen aurrean iraskunde-mailako ordezkotza izateko, bai dagokion Kondaira-lurralde-mailan, baita Autonomi Elkarte-mailan ere, ordezkotzarik haundienekotzat.

 

VII ATALBURUA

DIRU-JAURPIDEA

 

12. Atala

 

       Honako baliabide hauek izango dituzte Nekazaritza-Bazkundeek:

 

a)  Hauen aurrekontuei jarraiki eta hauen agizko ihardunbiderako, Herri-Administraritzek eman ditzaketen diru-laguntzak.

b)  Beren ondareetatikako etekin eta ekoizkiak.

c)  Legozkiekeen opari, hilburuko emaitz, laguntza eta bestelako baliabideak.

d)  Lege honetako 4.1 c) eta 4.2 a) atalean esandakoaren arauera egindako zerbitzuen truke jasoriko diruak.

 

13. Atala

 

       Nekazaritza-Bazkundeek legez ezarritako zerga-hobariak izango dituzte.

 

VIII ATALBURUA

LANARIGOA

 

14. Atala

 

       Nekazaritza-Bazkundeek, lan-jaurpidepean, bere ihardunerako behar hainbat lanari akuratu ahal izango dituzte; hauek, Herri-Administraritzetako lanarigoari ezarri beharreko elkartu-ezinen jaurpidea betetzearen kaltetan gabe, inoiz ez dira Herri-Administraritzen zerbitzuan diharduten lanaritzat joko.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Lege honetan agindutakoa, udalerriek egin ditzaketen guztien onerako zerbitzuei buruzkoan Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Toki-Jaurpiderako Legean esaten denaren kaltetan gabekoa dela ulertuko da.

 

Aldi Baterako Erabakia

 

       Toki-mailako Nekazaritza-Bazkundeen jabetzapeko zen ondarea dagokion Kondaira-Lurraldeko Nekazaritzaritza-Bazkundearen izatera aldatuko da, lanbide-erakuntzen zerbitzurako jarri ahal izatearen kaltetan gabe. Nolanahi ere, lege hau indarrean jartzean herri bateko edo batzutako nekazariek erabiltzen dituzten ondasunek atxikipen bereko izaten jarraituko dute.

 

ERASKINA

 

Nekazaritza-Eskualdeen zerrenda

 

ARABAKO LURRALDEA

 

-    Arabako Haranak

-    Arabako Lautada

-    Vitoria-Gasteiz

-    Arabako Mendialdea

-    Arabako Errioxa

-    Gorbeako ingurualdeak

-    Arabako Kantauri-aldea

 

BIZKAIA

 

-    Bilbao Handia

-    Gernika-Bermeo

-    Markina-Ondarroa

-    Plentzia-Mungia

-    Enkarterriak

-    Arratia-Nerbioi

-    Durangaldea

 

GIPUZKOA

 

-    Bidasoa Behera

-    Donostialdea

-    Deba Garaia

-    Goierri

-    Tolosaldea

-    Urola-Deba

-    Urola-Kostaldea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra