Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

7/1982 Legea, ekainaren 30ekoa, Eskola-Osasunaz.

1982-06-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/8/13, 101. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

 

§ 22. 7/1982 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, ESKOLA-OSASUNAZ

 

ZIOEN ADIERAZPENA

Jaurlaritzak, osasuna bere osoan ikusiz bere ekintzapideak aurrehartzearen eta suztapenaren aldetik egitaratzeko asmoa du. Nolakoz eta zenbatekoz, eskola-ikasleek osatzen dute herritaren zatirik haundienetakoa.

Eskola-osasunari buruzko Legeak osasunaren alde aritzeko lanabes eraginkor bat izan nahi du, osasun hori bere zabalenean ikusita, eta horretan osasunikerketaz funtsezko gertatzen dira, sikopedagojiaren edo osasunbide-hezkuntzaren alorretakoez ahaztu gabe, nolanahi ere.

Honako agintepide hauek ditu Autonomia-Elkarteak alor honetan:

- Osasunbidetzari buruz bakarreangoa, abenduaren 18ko 3/79 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10.15 Atalak dionez.

- Esandako Estatuto honen 18garren Atalak dionez, Erresumaren Barne-Osasunketaren alorreko oinarrizko legeen legegintza-osaketa eta egiterapena Euskal Herriari dagozkio.

- Irailaren 7ko 2209/1979 Errege-Dekretoaren 5.1.e) Atalaren arauera Euskal Autonomia-Elkartean Osasunketaren alorrean eskuratutako agintepideen artean, ama, haur, eskola, industria, lan, kirol eta adimen-osasunketa-egitasmoak daude, eta bai gaitz kutsakor nahiz kutsakor ez diranei, abereegatikako gaitzei eta osasunbide-hezkuntzari buruzkoetango etenga-beango osasunketa-ekintzak ere.

Azken baten, Lege hau, XIV Oinarri-Arauan Erresumaren eskoletara nahiz norbanakoen jabetzapekoetara doazen ikasleentzako osasun-sorozketa nahitaezko izango dela dion 1944garreneko azaroaren 25eko Erresuma-Osasunketaren Oinarri-arauen Legea osatzera dator; eta bai 36garren Atalaren 11garren zatian, ikasleei behar daitezen mediku-ikerketarako, osasunketaren artarako eta aurrea hartzezko medikutza-arretarako eskubidea aitortzen dien ekainaren 19ko 5/80 Oinarrizko Legea ere.

Bestalde, Erresuman indarrean egon eta gai honetan osatze-bidez erabilgarri den araupide-tza (Osasunketa eta Gizartesegurantza-Ministeritzaren abuztuaren 25eko 2473/1978 Dekretoa) ez da behar adinekoa, eta horrek -besteak beste- ekar zezakeen, agian, ez egiteratu izana.

Horregatik, Lege honek, ahalik eta sakonen izatera eta diru-eskuarteak gehituala osoagotzera joko duten osasun-ikerketen egitasmoketa baten bidez batipat aurrea hartzezko medikutza-bidetatik abiatzea.

Orain arte gurean egitamu bati darraizkiola egin gabeko Aintzin-sendabideen artean bat, haurraren aginen aintzin-sendakuntza eta osasunbideak.

Bai gorputzaren eta bai adimenaren bete-beteko hezkuntza du berenezko ezaugarri, biolojiaren aldetik, eskolarako adinak.

Horretxegatik, hain xuxen, Osasunaren Lege batez erantzuna eman beharreko arazo bereziak gertatzen dira, Erantzun horrek, lehenengo eta behin haur bakoitzaren benetako egoera ezagutu, eta guztizko biztanle-kopuruan ehuneko 20 hartzen dituen sail horren osasunaz aurrez arduratzezko eta indartzeko neurriak araupetu eta jarri ditzan eremu baten barruan egon behar du.

Eskola-aldia dela eta haurrak zainpean euki ahal izateak baino ez du bai banaka bai taldeka osasunaren erakuskari garrantzitsuenetakoa izan eta egiten hain erraza den hazkuntza-marraren neurketa egingarri egiten.

Hasieran arin eta gero larriago izan daitezkeen makestasunei antz ematea, hoiek eskola-lanentzako eragozpen izan eta etorkizunerako gara-adinekoen eritasun-modu askoren iturri bait-dira.

Haurrak eskolan elkarrekin bizitzeak gaitz batzuk zabaltzeko giro egokia sortarazten du; hortik, Legeak ohartemandako helburuen artean txertaketetiko arta eta bakoitzean behar daitezen berarizko neurriak hartzea sortu izana.

Haurra giroari ez egokitzea, jokabide errebesak azaltzea, Eskolan hastean haurrak berri-berritan aurkitzen duen gizarte-egoerak sortarazitako nahaspideei antz ematea, horra hor haurra hain sentibera eta giroari egokitzeko eta erantzuteko hain gai deneko adin horretan ahalik eta bizkorren heldu beharreko ebazkunak.

Bukatzeko, eskolako eta inguruko giroak, gurasoek bezala gizarte osoak ere haurrei dagozkien gertakariei egiten dieten arretak, Eskolako Osasunarekiko Egitasmoan haurrarengana ezezik gizartearen zati haundi batera ere iritsi daitezen osasunketarekiko argipideak eta hezkuntzarentzako aukerarik onenak dakartza.

Legeak erantzunbehar-soka bat jarriko ez balu, orain arte esandakoak asmo-adierazpen huts lirateke; horregatik, honako hauei guzti hauei dagokie, nola edo ala, eginbeharrei erantzun beharra: Gurasoei, ikastegietako irakasle eta irakasleez bestekoei, berenezko medikuei eta, azken baten, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari.

Ez gaitezen, bestalde, udalen lankidetasunaz ahaztu, berenezko medikuak, toki-osasunketako herrilanari direnez, aginte-egituraz Alkatearen artezko menpeko direla kontutan izanik.

Dirubideei buruz, bai Herri-Agintaritzaren menpekoentzat bai Norbanako-jabetzapekoentzakoak Herri-Agintaritzaren pentzutangoak izango direla agintzen du Legeak. Eta, hori, osasunarekiko eskubidearen ari gareneko honetan eskola-ikaslearenaren izakera bera dela eta, horrekiko aintzin-zaingoa Arduralaritzari bait-dagokio, Konstituzioak ematen dion eratu eta babesa eman beharra inolako bereizikeriarik gabe egiten duela.

Garbi dagoenez, Legeak dakartzanen egiterapenaren alderdi bereziak, beharrezko eritzi dakien erabakien bidez osabideratuko dira, arau-bidez.

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

Lehenengo Atala

Lege honek diona, Euskal Autonomia-Elkartearen mugartean dautzan Eskolaurre-Hezkuntzaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren. Berarizko Hezkuntzaren. Batxilerraren eta Lehen-mailako Lanbide-Kezkuntzaren irakaskuntzamailetako herrijabetzapeko nahiz norbanako-jabetzapeko Ikastegiei dagokie.

2. Atala

Honako hauek atxiki beharko zaizkio Lege honetan agindutakoari: esandako maila hoietako ikasleak, eta bai gurasoak, kuradore edo arduradunak, eta bai irakaskuntza-maila hoiek ematen dituzten Ikastegietako artezkaritzakoak, irakasleak, irakasleez bestekoak eta baimendunak ere. Halaber, horren erabiltze-eremuak eraikintzetako, eta lehendik dauden edo berritan jarri daitezen antolapidetza eta baliapideen osasunbide eta osasunketa-aukerak ere hartzen ditu.

3. Atala

Lege honetan ohartemandakoa egitekoek, behar hainbateko osasunketazko eta aurrea hartzezko eskuarteak ematearen bidez, bai gorputz, bai adimen, eta gizarte-aldetik eskola-osasunari bere onean eusten eta hobetzea dute xede.

Ekintzapideek, honako hauetara joko dute lehenengo eta behin:

- Eskola-ikasleen, Ikastegietako irakasle eta irakasleez bestekoen aldian-aldiango osasunikerketak.

- Eskola-ikasleen arauzkontrako jokabideez ohartzea eta hoiekiko arta.

- Osasunketa-hezkuntzan gaitzezko egitarauak.

- Janariekiko osasunbideak eta eskola-jangeletako elikadura-zaingoa.

- Eskola-alorrean zabaldu daitezkeen gaitzekiko aurrea hartzezko ekintzak.

- Irakastegi eta antolapideen osasunbide eta osasunketaren aldeetatikako egoerari bere onean eustea eta hobetzea.

II IDAZPURUA

I ATALBURUA

IKASLEGOARI BURUZ

4. Atala

Eskolan lehenengoz sartzerakoan, ikaslearen guraso edo kuradoreek, medikutza eskolako xehapen-txartelari erantsiko zaion osasun altzinekiko itaunketa-orri bat beteko dute; ikastegiz aldatuz gero, medikutza-eskolako zehaztapidetzekin batera joango da.

5. Atala

Oinarrizko Hezkuntza Oro korreko ikasleei osasun-ikerketak Lehenengo, 5garren eta 8garren ikasturteetan egingo zaizkie, hala-beharrez. BUP-eko eta Lanbide-Hezkuntzako lehenengo aldiko ikasleei, berriz, bakoitzari bere ikasketetako azkeneko urtean.

Eskola-aurreko urteetan arauz erabaki daitezen osasunketa eta sendabide-neurriak hartuko dira.

Osasun-ikerketa hoien zertazkoa, noizkoa eta zernolakoa, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak eta Hezkuntza-Sailak horretarako egin ditzaten araupidetan zehaztuko dira.

Medikutza-eskolako zehapen-txartela bete ondoren, bertako ondorioen berri ikaslearen guraso edo kuradoreei ematea beharrezkoa izango da.

6. Atala

Ardura bere gain duen irakasle bakoitzak, ikaslearen jokabidearekiko sikopedagojiazko xehapenak eman beharko ditu.

7. Atala

Kasu berezietan, edo aurreko bi ataletan esandako ikerketen ondorioz, ikasle batzuei osatze-bidezko ikerketa bat egin beharra atera ahal izango da.

8. Atala

Eritasunegatikako nahiz ezbeharra gertatu izanagatikako huts-egite guztiak ardura bere gain duen dagokion irakasleari jakinarazi beharko zaizkio, ikaslearen guraso, kuradore edo arduradunei eskuratuko zaien eredu-itxurako idazkiz.

9. Atala

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, Hezkuntza-Sailarekin elkar hartuta, Ikastegietako ikasle, guraso, irakasle eta irakasleez bestekoentzako Osasunketa-Hezkuntza ematezko egitarauak eratuko ditu.

II ATALBURUA

IRAKASLEGOARI ETA IRAKASLEEZ BESTEKOEI BURUZ

10. Atala

Lege honek hartzen dituen Ikastegietako irakasle eta irakasleez besteko lanariei ikasturtearen hasieran osasun-ikerketa bat egin beharko zaie; ikerketa horren nolakotasunak arauz erabaki eta hortik atera daitezen ondorioak dagokion osasunketa-agirian idatzita utziko dira.

11. Atala

Gaisorik egoteagatik nahiz ezbeharra gertatu izanagatik Ikastegirako ezein huts Ikastegiko Artezkaritzari jakinaraziko beharko zaio, horren itxura-eredua bere garaian ezagutaraziko den idatziz.

III ATALBURUA

ESKOLA-ERAIKINTZA ETA ANTOLAPIDETZEI BURUZ

12. Atala

Irakastegien etxe, antolapide, altzari eta gainontzeko gai guztiek, legez jarritako osasunbide-osasunketazko baldintzak eta dekretoz eman daitezen segurantza-bideak bete beharko dituzte.

Taldeentzako jangela eta sukaldeei, baita hauei atxikitako lanarigoari ere, buruzko araupidetza bete dedinari berarizko arreta berezia jarriko zaio.

Halaber, Ikastetxeetan, bertako artezte-arduradunek erretzaileentzako izango diren tokiak zehaztuko dituzte.

13. Atala

Irakastegi guztietan, nahitaez, osasunbide-osasunketazko eta presako laguntzetarako behar diren baliapideak egongo dira; hoien gutxienezkoa arau-bidez zehaztuko da.

III IDAZPURUA

DIRUBIDEAK

14. Atala

Ikastegiak Osasunketa eta Gizarte-Segurantzaren medikutza-osasunketarako tresneriaz baliatzen badira, doakien Herri-Agintariek egingo dituzte, bere Diruegitamuen pentzutan, Lege honek aipatzen dituen Ikastegietako Osasun-egitasmoak gauzatzeak ekar ditzaten gastuetarako dirubideak.

Heurek akuratutako medikutza-osasunketarako tresneriez baliatu daitezen Ikastetxeen gain joango da tresneri hoien dirubide-kontua.

IV IDAZPURUA

EKINTZAPIDEEN ANTOLAKETA

I ATALBURUA

OROTARIKO ARAUPIDEAK

15. Atala

Osasunketa eta Gizarteseguruntza-Sailari dagozkio egitamuketa, artezkaritza, arta, ikerlaritza eta, hala baledi, egiterapena, eta hori, esandako ekintzapide hoien ikerlaritza, gaia dela eta, ekintzapide hoiek eskuratuta dauzkaten arduralaritza-erakundeek egin dezatenaren kaltetan gabe.

16. Atala

Udalek eta, halabearrez, Foru Erakundeek, dagokien agintepide eta mugartean, Lege honek araupetzen dituen ekintzapidetarako eta hoien artarako bere laguntza eman beharko dute.

17. Atala

Halaber, herri-jabetzapeko nahiz norbanako-jabetzapeko Irakastegietako Artezkariek ere Lege honen alderdi guztiak betetzera behartuta daude.

Honako hauek dituzte artezkariak berarizko eta gutxienezko eginbehar:

- Osasun-ikerketak eta gainontzeko osasunketa-artapideak egiteratu daitezeneko bermea.

- Lege honetan eskatzen diren itaunketa, xehapen-orriak eta gainontzeko arduralaritza-agiriak bete eta agiri-gordetegiratu daitezenaren eta hoien isilpekotasunaren ardura izan.

- Irakasleek eta irakasleez besteko lanariek osasunketaren aldetik dituzten eginbeharrak betetzen dituenekiko zaingoa.

II ATALBURUA

LANARIGOA ETA IRAKASTEGIAK

18. Atala

Dagokion herriko osasunketa titulodunek, bere agintepideen hesparruan, Lege honen 3garren, 5garren eta 10garren Ataletan aipatzen diren aldian-aldiango osasun-ikerketak egin beharko dituzte.

19. Atala

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, Legea benetan bete dedina bermatzeko behar hainbat gizakizko eta gauzazko eskuarte antolatuko ditu. Horretarako, sor daitezen mediku, psiko-pedagogo eta laguntzaileen beharrak osatuko ditu.

20. Atala

Ikerketa Irakastegi guztietan era berean egingo eta erasota utziko da.

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak eskuratuko dizkie horretarako irarkiak.

21. Atala

Norbanako jabetzapeko Irakastegiek akuratutako mediku eta laguntzaileentzako ordainsariak arauz ezarriko dira, dagozkien Lanbide-Elkarteei entzun ondoren.

V IDAZPURUA

ERANTZUNBEHARRA ETA ZIGORRAK

22. Atala

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, Lege honek hartzen dituen norbanakoek izan ditzaketen erantzun-beharrak zehazteko zehaztapidetzak hasiko ditu -edo hala dagokionean hoien saloa egingo du- Erresuman indarrean dauden araupideen arauera bidezko lirateken zigorrak jartzeko.

Gehitzezko Erabakiak

Lehenengoa

Lege hau eta bera gauzatu dezaten osatzezko erabaki guztiak Elkarte Autonomiaduneko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen Legeak eta Osasunaren Euskal Zerbitzuaren Legeak eskola-osasunaren hesparruan oharteman dezatenari egokituko zaizkie.

Bigarrena

Lege honetan ohartematen den antolapidetzarako eta ihardunerako egitura, Osasunaren Euskal Zerbitzua ihardunean jarri izanaren ondorioz sortarazi dedin sorozpidetza berria osatzera sartuko da.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

Toki-Osasunketaren Araudia betetzetik salbuetsitako Udaletan (Bilbon eta Donostian), Lege honetan ohatemandakoa betetzeko beharrezko izan daitezen neurriak Udal bakoitzaren bitartez gauzatuko dira.

Bigarrena

Eusko Jaurlaritzak emango ditu Lege hau egiteratzeko behar daitezen manuak.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra