Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

7/1983 Legea, epailaren 23koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983 diruegitamuak bidegoiari eta ibilgailuentzako bide-arauei buruzko erresumako legeen alorrean egiteratzea onartzezkoa.

§ 36. 7/1983 LEGEA, EPAILAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1983GARRENERAKO DIRU-EGITAMUAK BIDE GOAIARI ETA IBILGAILUENTZAKO BIDE ARAUEI BURUZKO ERRESUMAKO LEGEEN ALORREAN EGITERATZEA ONARTZEZKOA

 

Orain Legebiltzarrean bere bideak egiten ari den Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoaren 2garren Atalaren 3garren zatiak dionez, Autonomia-Elkartearen Diruegitamuan sartuta dauden gastu eta dirueskuraketa-zerrendetan ohartematen diren eginbeharrak eta eskubideak, 1982garreneko Abenduaren 31rarte, egun hori barne, egindako Erresumagandikako agintepide-emateei eta zerbitzu-eskuraketei darizkie.

 

Indarrean dauden araupideen arioara, jakineko agintapide bati buruzko gastu eta diru-eskuraketa-zerrendak Guztizko Diruegitamuetan sartu ahal izateak Aginte-Eskuraketetarako Batzordearen horretzazko erabakia Erresumako eta Euskal Herriko Agintaritza-Egunkari Ofizialetan argitaratzea du aurrez egin beharreko bidealdia; horrela, argitalpen hori Guztizko Diruegitamu-Legeak berak jartzen duen egunean (1982garreneko Abenduaren 31n) egiten ez bada, sartze hori, Abenduaren 31ko 14/1982 Legeak eta Epailaren 23ko 1983 garrenerako Guztizko Diruegitamuen 5/1983 Legeak Lehenengo Erabaki Gehigarrian hoiei aurtengo ekonomia-urtean indarrean iraunarazteko hartara jotzen duteneko Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 4garren Atalean diru-izendapenak eratxikitzeko araupetzen den bideaz baliatuz egingo da.

 

Funtsean, arau honek bi eratxikitze-modu ohartematen ditu, agintepide-eskuraketa egin dedin egunaren eta horretzazko gastu-zerrendak jo dezan zenbatekoaren ariora, azkeneko honek lehen egindako diru-izendapenen guztizkoaren ehuneko 5ekotik edo hori bertan dagoeneko Diruegitamu-Atalari dagozkionen ehuneko 40kotik gora jo, eta egiteratzen Abenduaren lehenengoa baino lehenago hastea gertatuz gero, gai horrentzako Diruegitamuen Lege-Egitamu berezi bat beharrezkoa izan, eta bestela gertatutakoetan berriz eratxikipen hori Jaurlaritzaren Dekreto baten bidez egiten dela.

 

Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen bidegoaiari eta ibilgailuekiko bide-arauei buruzko Erresumako Legeak Autonomia-Elkarteak egiteratzeari buruzko Erabakia Urtarrilaren 17ko 4/1983 Dekretoaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1983garreneko urtarrilaren 29an egin zen, behin eta berriz esan dugunez Guztizko Diruegitamuekiko Legeak onarpenaren gai diren gastu eta dirueskuraketa-zerrendatan sartzeko epemugatzat jartzen duen 1982garreneko Abenduaren 31garrenez gero, beraz.

 

Bainan, gainera, esandako Erabaki honek 1982garreneko Azaroaren lehenengoa jartzen du aginte-eskuraketak eragite-indarra hartu dezaneko egun eta, azkenean, gastu-zerrenda horrek ez ditu lehen esandako ehuneko-mugak gainditzen.

 

Hoiek horrela, hartaz ari gareneko gaia diruegitamuetan zartzeko arauzko bideak honako hauek izan beharko lukete:

 

a) Agintepide-eskuraketak eragite-indarra izan zueneko Azaroko eta Abenduko hiletako gastu eta dirueskuraketa-zerrendak Autonomia-Elkartearen 1982garreneko Diruegitamuan sartzezko Dekretoa, Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 4garren Atalean agintzen denez.

Jaurlaritzak Dekreto hau 1982garreneko Otsailaen 14an egindako Batzarrean onartu zuen.

b) Abenduaren 31ko 14/1982 Legearen 6garren Atalak dionez Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako luza-arazitako Diruegitamuan sarraraztezko Dekretoa. Luzapen-aldiari dagozkionetarako Dekreto hau lehengoaren ordezkoa izango litzateke, bere nolakoa bera dela eta lehengoak izango bait-lieke eskuratutako agintepide aurreko ekonomia-urtean indarrean egon zeneko aldian (oraingo honetan bi hilabetetan) sortutako eginbehar eta eskubideei lege-babesik eman.

 

1983garren ekonomia-urteko behin-betiko gastu eta dirueskuraketa zerrendei gagozkiela, Abenduaren 31ko 14/1982 legearen esandako 6garren Atalaren 4garren zatiak diona egin beharko litzateke; honen arauera, Guztizko Diruegitamuak onartu daitezen unean bertan, aurreko b) zatian esandako Eratxikitze-Dekretoz egindako diru-izendapenak bertabehera baliogabetu, eta Diruegitamu hoiek onartzeko Legeak berak jarri ditzan modu eta bidetatik emandako baimenaren gai izan daitezenez ordezkatuta geldituko dira.

 

Horri darionez, Lege honek agindu dezanaren zain egon beharko litzateke; egitasmoak dionari atxikiz gero, lehen zehaztu denez Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 4garren Atalak dion bidea bera litzateke eta, beraz, diru-egitamuetan sartzea Jaurlaritzaren Dekretoz egitea aski litzateke.

 

Bainan, orain hartaz ari gareneko honetan bide horretzaz baliatzeak Agintaritza-Egunkarietan halako jakineko egun baten argitaratze hutsez indarrean dagoen diruegitamu-beherapena barne duen nahaiari itzuri egitea lekarke; nahi hori honako hau da, labur esanda, 1983garreneko ekonomia-urterako: 1982garreneko Abenduaren 31rarte Erresumagandik hartutako agintepide eta/edo zerbitzu guztien diruzko edukia (eta hietakoak dira orain haietzaz ari garenekoak) Guztizko Diruegitamuen Legean sartzea, eta egun horretzaz geroko indarrezko agintepide eta/edo zerbitzu-eskuraketa Diruegitamu-Lege baten edo Dekreto soil baten gai izatea, legegintza-ahalmenaren eta egintzapide-agintaritzaren ihardunaren xede izan behar duen egin-kortasunaren arteko oreka bat lortzeko legez jarrita egon daitezen zernolako batzuk izatearen edo ez izatearen arauera.

 

I ATALA

BIDEGOAI ETA IBILGAILUEN BIDE-ARAUEI BURUZKO ERRESUMAKO LEGEAK EGITERATZEAREN ALORREANGO AUTONOMIA-ELKARTEAREN IRUEGITAMUAK

 

1.- Lege honen bidez, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Diruegitamuak ontzat ematen dira, bidegoaiari eta ibilgailuentzako bide-arauei buruzko Erresumako Legeak egiteratzearen alorrean.

 

2.- Gastu-zerrendak, horretzazko eginbeharrak betetzeko beharrezko diru-zenbatekotan ehun eta hogeita hamar miloe (130.000.000) peseta jotzen du.

 

3.- Dirueskuraketa-zerrendak, Autonomia-Elkarteak berak lakatu beharreko eskubideei dagokion ehun eta hogeita hamar miloeko (130.000.000) zenbateko horixe jotzen du.

 

4.- Gastu eta dirueskuraketa-zerrendetan agertzen diren eginbehar eta diruzko eskubide hoiek, Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordearen 1982garreneko Urriaren 14ko Erabakian Erresumako bidegoai eta ibilgailuentzako bide-arauak egiteratzearen alorrean eta 1982garreneko abenduaren 31z geroko eragite-indarrez Erresumagandik hartutako agintepideei eta eskuratutako zerbitzuei dagozkie.

 

5.- Lege honen gai den diruegitamua, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta gelditzen da.

 

Erabaki Gehigarria Bakarra - Araupide-Baterakuntza

 

1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean ohartematen denez, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinetik hasi eta hiru hilabeteko epe baten barruan oraingo Lege hau eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuaren Legea idazki bakar baten biltzezko legegintza-Dekreto bat eman dezaneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

2.- Aurreko zatiak dion esku-emate hori, legegintza-teknikaren erazkotasuna lortzeko idazki bat bakarra ematekoa da, eta ez beste ezertarakoa.

 

3.- Legegintza-Dekretoa Legeentzat jarrita dauden orotariko jaurpideen arauera indarrean jartzearen kaltetan gabe, Dekreto hori onartu dedin egunetik hasi eta hurrengo hamabost egunen barruan, Jaurlaritzak, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52-4 Atalak dion adierazpena egingo dio Legebiltzarrari.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean, eta 1983garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko atzera-indarrez erabiliko da.

 

1983GARRENERAKO DIRUEGITAMUAK

 

09 SAILA Guztizkoa

 

1 Atalburua 42.990.173

2 Atalburua 9.050.000

4 Atalburua 3.000

6 Atalburua 9.852.000

 

09 Saileko Gastuak 61.895.173

 

99 Saila

 

1 Atalburua 222.560

6 Atalburua 67.882.267

 

99 Saileko Gastuak 68.104. 827

 

GASTUEN GUZTIZKOA 130.000.000

 

DIRUESKURAKETAK

 

09 Jaurlaritza-Saila - HERRIZAINGOA

 

06 Zerbitzua.- BIDEZAINGOA

39 Atala.- Beste dirueskuraketa batzuk.

391 Zernolakoa.- Beste dirueskuraketa batzuk

 

Gehigarriak eta Isunak 130.000.000

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra