Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

7/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1985karreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.

1987-07-08

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/8/20, 158. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 92. 7/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1985KARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKO LEGE-EGITASMOA

 

1. Atala - Baitespena

      1.-     Lege honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematen da, honako hauek osagai dituela:

a)   Arduralaritza Nagusiko Kontua.

b)   Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak.

c)   Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak.

d)   Ondoren zehazten diren Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Baltzu eta Herri-Izaikien dirubidetza-egoeraren taulak:

-  EUSKAL IRRATI-TELEBISTA

-  EUSKABISTA, A.B.

-  EUSKO IRRATIAL TELE, A.B.

-  GASTEIZ IRRATIA, A.B.

-  ENERJIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

-  INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA, A.B.

-  EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA-ELKARTEA, A.B.

-  EUSKADIKO ORKESTA, A.B.

-  EUSKO TRENBIDEAK, A.B.

-  I.H.O.B.E.

-  EUSKADIKO GAS-BALTZUA, A.B.

-  LANDABASO HIRIGINTZARAKO A.B.

-  ENERJIA ETA MEATZEN AURREZTE ETA HAZKUNTZARAKO AZTERTEGIA, A.B.

-  EUSKO MERKA, A.B.

-  EUSKO TURISMO, A.B.

-  "SOCIEDAD DE GESTIÓN DE LA CENTRAL NUCLEAR DE LEMONIZ, S.A."

-  EUSKADIKO HIDROKARBURO-BALTZUA, A.B.

-  GIPUZKOAKO KAMIOE-KOKALEKU BORTXATUA, A.B.

      2.-     Halaber, Diruzaintza Nagusiak emandako gaudimenen aldakuntzak eta egoera erakustezko taula bat ere sartzen da.

2. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua

      1.-     Arduralaritza Nagusiaren Kontuak ekonomia-urtearen barruko diruegitamu, ondare eta diru-eragiketa guztiak ditu barne, honako zehaztapen honen arauera:

-  LEHENENGO ZATIA. Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua.

-  BIGARREN ZATIA. Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta hoien Egoera erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.

-  LAUGARREN ZATIA. Geroko ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako gastuen zehaztapen-zerrenda.

-  BOSKARREN ZATIA. Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

-  SEIGARREN ZATIA. Ekonomia-urteko emaitzak.

-  ZORTZIGARREN ZATIA. Herri-Zorraren Guztizko Kontua.

      2.-     Arduralari Nagusiaren 1985garreneko ekonomia-urteko Kontuan ez dira honako hauek sartzen:

-  HIRUGARREN ZATIA. Diruzaingoaren aintzin-ordainketen aldakuntzen eta egoeraren zehaztapen-zerrenda, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza indarrean dagoen araupidetzak hoiek egiteko ematen dizkion ahalpideez baliatu ez delako.

-  ZAZPIGARREN ZATIA. Toki eta erakundeen Herriogasuntza Nagusiaren arduralaritzapeko eskuarteen Aldakuntza eta Egoera, ez dagokiolako.

3. Atala - Arduralaritza Nagusiaren kontua: gaindikinak baliogabetzea

      1.-     1985garreneko ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin honek 21.068.661 milaka peseta jotzen duela.

      2.-     Atal honen aurreko zatian esandako gaindikin-ezabapen hori, horretarako araupideei atxikiz 1986garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen kaltetan gabekoa dela joko da.

4. Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta ordainkizunak

      1.-     1985garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta eskurakizun zeuden harturenak 7.681.382 milaka peseta jotzen dute.

      2.-     1985garreneko ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta ordainkizun zeuden zorrek 25.864.398 milaka peseta jotzen dute.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra