Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1981 Legea, uztailaren 16koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko diruegitamu nagusiei buruz.

1981-07-16

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/7/29, 48. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 11. 8/1981 LEGEA, UZTAILAREN 16KOA, 1981 URTERAKO EUSKAL HERRIKO ELKARTE AUTONOMIDUNEKO DIRUEGITAMU NAGUSIEI BURUZ

I IZENBURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Guztizko Diruegitamuan honako hauek sartzen dira: Esandako Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuak eta horren arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeenak.

2.- Gaur egun, arduralaritza-mailako Erakunde burujaberik ez dagoenez, 1981garreneko urterako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua Lege honen bidez onartzen da.

2. Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua

1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira berrogeita zortzi mila berrehun eta larogeita hamabi miloe pesetakoa da. Jaurlaritzak dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du kopuru hau.

2.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-egoera berrogeita zortzi mila berrehun eta larogeita hamabi miloe pesetakoa da. Honako era honetan banakatzen dela:

a) Lege honetako VII Izenburuan agintzen denaren ariora, Kondaira-Lurraldeek, Euskal Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko, berrogeita bi mila hogeita hamaika miloe peseta emango dituzte.

b) Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomia-eskubideak mila ta hamaika miloe jotzen dute.

c) Lege honetako 26 atalean zehaztutako baldintzetan, bost mila berrehun eta berrogeita hamar miloe pesetako herri-zorra eralgiko da.

3.- Xahupen eta sarrera-egoeretan beharrak eta eskubideak, Autonomia Estatutoan eta Eskuraketen Bitariko Batzordearen hoiekiko erabakietan agintzen denez, 1981garreneko Maiatzaren 31 arte egindako ahalmen-eskuraketari eta zerbitzualdaketari darie.

3. Atala - Arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeen Diruegitamua

Nahiz eta Lehenengo ataleko bigarren txatalean agintzen dena agindu, lege honek sortu daitezkeen arduralaritza-mailako Erakunde burujabeengan eta bere Diruegitamuan ere betebideratze-indarra izango du.

II IZENBURUA

IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO ARAUBIDEA

4. Atala - Erresumatikako Ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzeaz

1.- Bigarren ataleko hiru txatalean izendatutako egunetik atzera eta mila bederatzirehun eta larogeita hamaikagarreneko, hau ere barruan dela, Abenduaren 31 bitartean, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak Erresumatikako ahalmen berri eta/edo zerbitzurik jasotzeak atal honetan agintzen den arauera, Jaurlaritzak erabaki dezan eran, berari darizkion beharrei erantzun ahal izateko, Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan bertan behera, behar diren izendatutako diruak sartzea ekarriko du.

2.- Eskuraketetako Bitariko Batzordeak horri buruz hartutako Erabakia "Boletín Oficial del Estado" delakoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azkenengo aldiz argitaratzen denetik hasita hamabost egun igaro baino lehen, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-sailaren eta Eskuratutako ahalmen berriak eta/edo zerbitzuak doazkien edo doazkiekeen beste sailen bateango aurretiazko txosten batez, dagokion Diruegitamuan, lege honek aipatzen duen Ekonomia-urtea amaitu artekoan, eskuraketa hoiei darizkien beharrei erantzuteko behar diren diruen zenbatekoa izendatuko du.

Atal honetan agindutakoaren babesean egindako diruizendapenaren berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari.

Erakarritako ahalmen edo/eta zerbitzu berriei doazkien dirubideen eskuraketek, lege honetako 9 atalaren bigarren zatian ezarritako mugapenak izango dituzte.

5. Atala - Ahalmenak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea

Lege honek aipatzen dituen Diruegitamu nagusietan diru-izendapena duten ahalmen eta/edo zerbitzuak itzultzea egiteratu dadinean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak izendatutako diruak Erresumari eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antol atuko ditu.

6. Atala - Ahalmen eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzea

1.- 1981 urte-barruan Kondaira-Lurraldeei, edo hauetako bateren bati, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuketan diruizendapenik dezaten ahalmen eta/edo zerbitzurik eskuratuko balitzaio, eskuraketa hoiek araupetu ditzaten erabakiak kontutan izanik, ezeztatu egingo da; horretarako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, direlako Lurralde hoien onerako egoki izan daitezen izendatutako diruak eskuratzeko behar diren zehaztapidetzak antolatuko ditu.

2.- Direlako zehaztapidetza hoientzako zenbatekoa ahalmen edo zerbitzu hoientzako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuketan izendatuta eta eskuraketak indar hartzen duen egunean sendesteko zain legokeena izango da. Kondaira-Lurraldeen arteango banaketa, Lege honetako 27garren atalean agintzen den eratxikipen-biderkaria erabiliz egingo da.

3.- Araubide erabilgarri bidez Kondaira-Lurraldeei egindako lanari-zerbitzuen eskuraketak inolazko diru-izendapenik ez daukatenak badira, bai Erresumak Elkarteari eskuratutako lanarigoari, bai Elkarteak zuzenean akuratutakoari dagokiola, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, dagokion lanari-erroldea gutxituz, hutsune hoiek Euskal Herriko Guztizko Diru-egitamuketako lehenengo atalean izan ditzaten diru-izendapenei buruzko mailegu-eskuraketak izendatuko ditu. Mailegueskuraketa hoien pentzutan, Kondaira-Lurraldeek bere lanarigoz edo horretarako aukeratutakoz bete ahal izango dituzte aipatutako hutsune hoiek.

4.- Aurreko zatietan araututako ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketek, eta bai haietan jasotako diruegitamuzko eskuarteen zuinketarako arauek, behin behingorako zantzua izango dute Kondaira-Lurraldeen Legea onartu arte.

5.- Eskuz aldatutako ahalmen eta/edo zerbitzuei dagokienez, Kondaira-Lurraldeek, bakoitzak berarizko bere diruegitamuketa-araubidez, eskuraketak eta izendatutako diruen birbanaketak egiterik izango dute, beti ere, eskuartean dituzten eskuraketen arau berek agindu dezatenaren kaltetan gabe.

7. Atala - Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzea

Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzurik beretzakotuko balu, Lege honetako 4garren atalak agintzen duena beteko da.

8. Atala - Eraspenak

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 1981garren urteko Diruegitamuketari honako hauek ere erantsi ahal izango dizkio; 1980garreneko Abenduaren lehenengo eguna baino lehen izenpetutako xahupen bete-beharrak babes ditzaten eta, arrazoizko zioegatik, epe horretan egiteratzerik izan ez zitezen Jaurlaritzaren 1980garrenerako Egituraxahupenen Egitarauko erabili gabeko ordainkizunak.

2.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 1981 garreneko Diruegitamuari, domu-egiketei dagozkien, 1980garrenerako Jaurlaritzaren Egitura-xahupenen Egitarauko dirubide-mozkinak batuko dizkio lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egunean jo dezaten hainbatekoz eta jaulkitzeko Herri-zorraren gutxitzeari edo diruezarketa edo domu-eskuraketa berriei erantsiko zaizkie.

3.- Atal honetan aintzin-ohartemandako eraspenen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuketa-Batzordeari emango zaio.

9. Atala - Izendatutako diru-eskuraketak

1.- Lege honetako beste ataletan araupetutako eskuraketez gainera, atal honetakoak ere egiteratu ahal izango dira.

2.- Hurrengo idazpuruan berariz adierazi ez badadi behintzat, bertan dauden izendatutako dirueskuraketak honako murriztapen hauekin burutuko dira.

a) Ez die lanari-xahupenetarako izendatutako diruei eragingo, ez eta urtean zehar emandako bereziei ere.

Diruegitamuzko izendapena izan dezaten lanari-lantokiak kitatzekotan, hala ere, nahitaez benetako Diruezarketazko 6 Atalburuarentzat edo domu-eskuraketen 7garren Atalburuarentzat izango diren diru-eskuraketak egin ahal izango dira.

b) Ez dute izenpeko diru-laguntzetarako, ez eta osakiez edo eskuraketez gehitu izan daitezen xahupenetarako dirubideentzat izendatutako dirurik gutxituko. Beste eskuraketen ondorioz gutxitu izan daitezen dirubideetan ere ez dute gehiketarik erabakiko.

c) Ohizko dirubideketak egiteko, dirutza egiketen pentzutan ezin egingo dira, diruezarketa berriak ihardunbideratzeko izendatutako diruak beharrezko gerta daitezenean salbu.

3.- Jaurlaritzari dagokio, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, honako mailegu-eskuraketak onartzea:

a) Xahupen jakin eta zehatz bati lotuta daudenez, helburu-izapiderik ez dezaten guztietan, atal bakoitzeango zernolako-diruegitamuketa ezberdinen artean izendatutako diruak eskuratzeko xede dezatenak. Zati honek aipatzen dituen eskuraketen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari emango zaio.

b) Araupetu ditzan araupidearen arauera erabakitako Arduralaritza-birregituraketen ondorioz beharrezko gerta daitezenak, eta, hala baledi, Euskal Herriko Zuzentzako Goren-Epaikaritza eta Legebidez sortu daitekeen beste ezein erakunde ihardunbidean jartzeari darizkienak.

c) Ekonomia-izaera bereko berarizkoei, "Zenbait sailen xahupenak" izeneko 99 zatian azaltzen diren ohizko eta dirutza-eragipenerako batean izendatutako diruenak.

d) Seigarren eta Zazpigarren atalburukoen artean, alor bat beraren barruan, Oletik 14ra bitarteko zenbakiz edo hauetako batzuen artean, dirutza-egiketetarako izendatutako diruen barruan, egoki daitezenak. Zati honek aipatzen dituen eskuraketen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari emango zaio.

e) Euskalduntze-Egitaraua eginkor bihurtzeko, Kultura eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailen xahupenen diruegitamuketa-kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.

f) Hezkuntzaren eta Hezkuntza Eraberritzeko Dirubidetzaren Guztizko Legea egiteratzeak beharrezko egingo balu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ariora, beharrezkotzat jo daitezenak esandako Sail horrek 1981-1982 ikasturteko beharrei eta batipat erresuma-ikastetxekoei eta gizarte-zudu bereziko ikastetxeentzako dirulaguntzei aurre egin ahal diezaien. Eskuraketen berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuketa-Batzordeari emango zaio. Diru-laguntzetarako izendatu daitezen eskuraketak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berak xahupenetatik atera ondoren, erresuma irakaskuntzarako daukan erresumapeko lantokiaren gosteak berekin duenaz gorakoak ezin izango dira inoiz.

g) Lanik ezaren aurkako egitaraua eginkor bihurtzeko, Hezkuntza, Lan eta Osasunketa eta Gizarte-Segurantza Sailetako Xahupenen Diruegitamuketa-kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.

h) Arduralaritza-ihardunaren eginkortasuna eta emankortasuna hobetzeko eta informatikazerbitzu egokiak akuratzeko edo, horretarako, eskuratzeko egitarauak eginkor bihurtzeko Jaurlaritzako Sail guztien xahupen-Diruegitamuaren kontu ezberdinen artean egin behar daitezenak.

i) "Sail ezberdinen Xahupenak", 99 sailean bera osatzen duten kontu eta zernolako guztien artean, baita aurreko hoien eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Jaurlaritzak sor ditzakeen kontu eta zernolako berrien artean ere, egoki gerta daitezenak, bere araudi bereziari atxikita geratuko den "Lurralde-Erakunde"ekiko 730 zernolakoari bostehun miloe pesetazko izendapena salbu.

10. Atala - Izendatutako Diruen birbanaketa

Sail ezberdinetako Sailburuek eta erakunde burujabeetako artezkariek Ekonomia eta Herriogasun-Saila jakinean ipiniz, diru-izendapenak diruegitamuketa-zernolako bereko kontu ezberdinen artean birbanatu ahal izango dituzte. Sail honek, lanarigoari buruzko zernolakoak direnean, baimena aurrez eman beharko du.

11. Atala - Haundiagotu daitezkeen dirubidetzak

Legez ezarritako edo ezarri daitezen arauzkotasunak bete ondoren, Elkarte Autonomiaduneko Egitarauetan, Erakunde Burujabeetan edo lege honen bidez onartutakoetan sartzen eta ondoren zehazten diren izendatutako diruak, hoien onartzea aginduzkoa izan dedineko betebeharren adinako kopururaino haundiagotu daitezkeenekotzat jotzen dira.

1.- Erresumako Arduralaritzak eskuratutako ahalmen eta/edo zerbitzuei dagozkien diru-bidetzak, Erabakietango adierazpen-akatsak edo zurigarri daitekeen beste ezein arrazoi dela eta, bere egiteratzeko benetako gostea, Eskuraketa-Erabaki bakoitzean oinarriturik, Diru-egitamu hauetan izendatzen denaz gorakoa dedin neurrian.

2.- Dirusariak ordaintzeko eta, hala baledi, mailegu bera kitatzeko, eta "Herri-Zorra"ri, hau ezein eratakoa izan eta dituen agiriz ornitua dagoelarik ere, darizkion xahupenetarako izendatu daitezenak.

3.- Ihardun bakoitzaren berarizko beharrak onartzearen arauera, "Gozamen-Saridun"en beharrei buruzkoak, Jaurlaritza-legeak edo maila berdineko beste erabakiek agindu dezaten eran.

4.- Elkarte Autonomiadunaren zerbitzuetara atxikitako lanarigoaren gizarte-zorpideei, eta lege honen 19garren ataleko 2garren txatalak aipatzen dituen ordainketei erantzuteko izendatutakoak.

5.- Bakoitzari dagokion diruegitamuetan sartutako atalek eman ditzaten zergapidetzez besteko ariel edo lakapenetan lortutako dirubilketaz zenbatekoa neurtu daiteneko dirubidetzak. Dirubidetza hauen izendapena eta bere erabilgarritasuna, neurpetu ditzan zergapidetzaz besteko ariel eta lakapen bakoitzetik atera daitekeen dirusarrera-kopuruaren mende geratzen da. Dirubidetza hauek l98l urtean lortutako, zegokion diru egitamu-atalarentzat urte horreta-rako izendatutako diruz gora atera daitezen diru-sarrerei erantsi ahal izango zaizkie.

6.- "Industria eta Energia-Saila" 08 Sailean, bai dirutza-eskuraketen, bai agizko eskuraketen bidez, industria suztatzeko eta birrantolatzeko gizartearen erakuntza eta ihardunaren dirubideetarako izendatuak.

7.- "Sail ezberdinen xahupenak" 99 sailean honako hauetarako izendatutako dirubidetzak:

a) Ekonomia-Ituneko zazpigarren aldibaterako Erabakiaren 5 garren txatalean agintzen denaren arauera Kupoaren Bitariko Batzordearen saloz, ahalmen hoien dirubidearen zenbatekoa Erresumako Jaurlaritzak onartu ondoren, Elkarte Autonomiadunak Hertzaingo Gaian, hala baledi, beretzakotu ditzan ahalmenen dirubideak egiteko.

b) Eusko Legebiltzarraren Abenduaren 18ko 3/1980 Legearen eta bera egipideratzen duten erabakien esanera, "Bilbo Haundia" Arduralaritza Bazkuna deuseztatzeari, hala baledi, jario dakizkion ondorioei erantzuteko.

c) Hala baledi, "Bilbo-Behobi Errepide Nagusiko Donostia-Oiartzun zatia dohango bihurtze" ari buruz, Eusko Legebiltzarrak 1980garreneko Abenduaren 18an onartutako Legez besteko baten Saloaren edukia Jaurlaritzak betebideratzeko.

d) Jaurlaritzaren zerbitzurako izendapenezko lanbideentzat osasunketa-sorozpidea betetzeko.

e) Elkarte Autonomiadunaren bai epaikaritza, bai epaikaritzaz landako eskubide eta zuduen aldezpenerako, ekintzen erabilpenerako, goradeiak jartzeko eta, hitz batean, lege-mailako erabidez baliatzeko.

f) Elkarte Autonomiadunak, bere ihardunaren erabilkeran bere gain hartu izan dezakeen erantzukizunagatik, bere aurka geroagoko goradeirik sartu ezin dezaneko erabaki edo epaiei darizkien diruak ordaintzeko.

8.- Ondoren zehazten diren diruizendapenak merkataritza, industria edo dirubide-mailako Erakunde burujabeei bakar bakarrik dagozkien eta ondoren zehazten diren izendapenak:

a) Benetan lortutako helburu-dirubideen arauera, kopurua mugatua izan dezaten haiek.

b) Erakundearentzat indarrean dauden araubideen ariora egindako etekin-banaketei buruzkoak.

c) Errekaipen eta andeapen-baltsak ornitzeko izendatuak.

d) Egindako diru-sarreren arauera xedatu beharko direla aurrez aginduta dagoenean, agizko diru-laguntzentzako aintzin-ohartemandakoak.

9.- Diruegitamuketaren xehetasunean zabalgarri gisa azaltzen diren ordainkizun guztiak.

12. Atala - Ordainkizunak gaitzea

Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, ondoren aipatuko diren egiketei darizkien dirusarreretan oinarriturik, ordainkizunak dirutza-egiket etarako gaitu ahal izango ditu:

a) Elkarte Autonomiadunarekin edo bere Erakunde Burujaberen batekin batera, berez Erakunde hoien helburu edo xedeetan egon daitezen xahupenen dirubideak egiteko, nor bakoitzaren edo lege-nortasuna dutenen dirulaguntzei.

b) Elkarte Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen ondasunak saltzeei.

c) Zerbitzu lanak egiteei.

d) Mailegu-kitapenei.

e) Atzerritikako maileguei.

f) Hala baledi, Eusko Legebiltzarreko Abenduaren 19ko 3/1980 Legearen bidez deuseztutako "Bilbo Haundia" Arduralaritza Bazkunaren eskubide eta betebeharren dirugarbiketaren gaindikinei, gaia araupetzen duten erabakiek bestelako xederik agindu dezatena salbu.

13. Atala - Dirubidetzak lehengoratzea

1.- Diruegitamuetan izendatutako diruen pentzutan behar ez bezala egindako ordainketak birreskuratzeagatik diru-sarrerak lortuko balira, hauek ordainketa egiteko unean zituzten baldintza berdinetan, lehenengo hartara berriz sartuko dira, bai behar ez bezala egindako ordainketa, bai dirusarrera, 1981garrenerako Diruegitamuetan izendaturiko diruari dagozkion guztietan.

2.- Diru-sarrera Jaurlaritzaren 1980garrenerako Egitura-xahupenen Egitarauko dirubidetzaren bati balegokio, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Diruegitamuetako dirubidetza edo dirubidetzak, berriz sartzea doakien 1981garrenekoetan erabakiko du.

14. Atala - Urte batzutako xahupenak

1.- Jaurlaritzak gaurgeroko ekonomia-urteetara luza daitezen edozertarako xahupenak bere gain har ditzake, hoien egiterapena aurtengo ekonomiaurtean hasi eta honako hauetakoren batentzat izanik.

a) Diruezarketak eta domu-Eskuraketak.

b) Suzkiketa, teknika eta zientzia-laguntza eta antolapidetzen alogerazko hitzarmenak.

c) Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sailek erabiltzeko ogasun mugiezinen alogerak.

d) Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Sail Burujabeen zorretatiko dirubide zorpideak.

2.- Jaurlaritzari, orohar nahiz bakoitzerako xahupen hoiek eta hoien ehunekoak geroko zenbat ekonomia-urtetan erabilgarri izango diren zehazteko eskua ematen zaio.

3.- Aurreko hitzarmen hoiek behar bezala eta banaka erasoko dira kontutan.

15. Atala - Diru laguntzez

1.- Autonomia-Elkartearen diruegitamuen pentzutango agizko nahiz domuzko laguntzak har ditzatenek, herri nahiz norbanako-jabetzapeko Zerak, enpresa edo orohar norbanako izan, hartutako diruen erabilpena agiripaperez zuritu beharko dute Herriogasun-Sailak arauz erabaki dezan eran.

2.- Autonomia-Elkartearen diruegitamuetan ihardutze-Sail Burujabeen agizko eta domuzko xahupenen dirubidetarako izan, eta lege hau onartu dedin egunean eginbideratu gabe egon daitezen laguntzak, ez dira jakinekotzat, ez behin betirakotzat joko eginbiderapen hori egin ondoren haien benetako beharrak bakoitzaren diruegitamuari begira zehaztu ahal izan arte.

Jaurlaritzari, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, esandako diruegitamu hoiek kontutan izanik, direlako dirulaguntzok eskuratzeko edo erabilkizun ez direla aldarrikatzeko baimena ematen zaio.

3.- Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sailengandik edo horren Ihardutze-Sail burujabeengandik agizko nahiz domuzko laguntzak har ditzaten herri eta norbanako-jabetzapeko enpresek, enpresa-batzordeei edo lanarigoaren ordezkariei hoien berri eman beharko diete, eta bai hoiek nola erabiltzen dituztenari buruzkoak ere. Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri eta bi hilabeteko epearen barruan, argipide-eskubide hau arautu dezaten araupideak taiutuko ditu.

III IZENBURUA

LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK

16. Atala - Lehendakaria eta Sailburuak

1.- 1981garreneko ekonomia ihardunaldian, Lehendakariak eta Sailburuek, Sail ezberdinen pentzutan izendatutako eta "Eusko Jaurlaritzaren 1980garreneko Maiatza-Abendua aldirako Egitura-Xahupenen Egitaraua", Abenduaren 18ko 2/1980 Legeko 11garren Diruegitamu atalean azaltzen diren ordainketa guztiek ez dute inolako aldaketarik izango.

2.- Era berean, aipatutako 2/1980 Legeko 25garren diruegitamu-atalean azaltzen diren ordezkatze-xahupenak ez dute inolako aldaketarik izango.

17. Atala - Arduralaritzako gorenlanbideak

1.- Eusko Jaurlaritzako-Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek izendatutako eta aipatutako 2/1980 Legeko 11 garren diru-egitamuatalean azaltzen diren ordainketa guztiak, 1981 garreneko ekonomia-ihardunaldian ehunetik 12 jasoko dira.

2.- Era berean, aipatutako 2/1980 Legeko 25garren diruegitamu-atalean azaltzen diren ordezkotze-xahupenak, ehunetik 12 jasoko dira.

18. Atala - Arduralaritza-legearen arauz akuratutako lanarigoa

Jaurlaritzak arduralaritza-legearen arauera zuzenean akuratutako lanarigoak izendatutako lansari osoak aurreko ekonomia-urtekoekin erkatuz % 12 jasoko dira 1981garreneko ekonomiaurtean.

19. Atala - Lan-itunepeko lanarigoa

1.- Guztizko heinean erabakitako ogibidearteko gutxienezko lansaria aldatuz gero, edota Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen, bakoitzari dagokion lanarigoaren ihardunsail guztiari datxezkon bateango-ituneen zerbitzura dagoen lan-itunepeko lanarigoari ezarriz gero, lanitunepeko lanarigoaren ekonomia-araua aldatu ahal izateko, hala gertatuz gero, ordainpideak egitezko zehaztapidetza egokia bakarrik egin beharko da.

2.- Lanarigoak bakoitzari dagokion Itune, Araudi edo araupidetiko mailatik % 10 baino, goragoko lansariak jaso baditza, ezarrita egon litezen oldezko heineko eta eskuratu daitezkeen hobekuntza haietan bere zenbatekotik %50erainokoa aurrez kitatu ondoren, ezarriko da onartutako gehitzea. Haatik, lanarigo honentzat ondorengo txatalean aipatutako ituneren bat indarrean egon dadinean, Itune, Araudi edo Araupide bakoitzari dagozkionetako gehitze guztiak hartuak izango dira.

3.- Hala ere, Elkarte Autonomiadunaren eta honen Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako dagoen lan-itunepeko lanarigoari bakarrik egokitu dakizkion bateango Itune berriak itundu ahal izateko, hori dagokion Sailak horrekiko zehaztapidea, Jaurlaritzarengana jo aurretiko bide gisa, Maiatzaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen txostenaren arauera jartzea beharrezkoa izango da. Elkarte Autonomiadunaren edo Erakunde Burujabeen Diruegitamu-ordainkizunetan beharrezko gerta daitezen aldakuntzak Diruegitamu-Lege Nagusian aintzin-ohartemandako eran egingo dira.

4.- Aurreko txatalean ohartemandakoetarako itune-bideetan bakoitzari dagokion herri-erakundearen ordezkaritzak kontutan euki behar duen lansari-multzoaren gehitzetzat, eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1980garrenekoari begira %12 izendatzen da.

20. Atala - Beste Lanarigoa

1.- Elkarte Autonomiadunaren, horko Erakunde Burujabeen eta aurreko ataletan erabakitakoaren ezarpen-esparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden gainontzeko Herri-Erakundeen Arduralaritzaren zerbitzua dagoen beste edozein lanarigoren lansariak gehienez ere %12rainoko gehitzea izango du eta araupidez erabakiko denaren ariora banatuko da.

2.- Eusko Trenbideen zerbitzurako dagoen lanarigoaz ari badadi, eraskinezko hainbesteko bat ekoizkortasunaren berregituraketa eta gehitzeneurriak ezartzeko eman ahal izango da.

21. Atala - Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena

1.- 1981garreneko ekonomia-urtean lan-itunepeko lanarigorik ezin akuratu izango da diruezarketa-dirubidetzen pentzutan.

2.- Hala ere, eta salbuespenez, Sailburuek eta Erakunde Burujabeek artezko arduralaritzaz eta indarrean dagoen akuraketa-araudia ezarriz, bere diruegitamuetan sartutako diruezarketaren bati dagozkion ekintza edo zerbitzuak egin ditzatenean, eta beroiek egiteratzeko lan-itunepeko lanarigorik akuratu behar dezatenean, atal honegatiko ordainketak bakoitzarekiko diruezarketa-ordainkizunen kontuan ezarri ahal izango dira.

3.- Horri buruzko txostena egin eta Jaurlaritzari bidali diezaion, eta honek lanarigoa akuratzearen aurretiko heinez dagokion baimena eman dezan, horretarako bideak egin dituen zehaztapidetza, Martxoaren 18ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia Batzordeari bidaliko zaio. Horretarako Lanarigo atxikirik ez eukitzeagatik, akuraketara ezin bestezko jo beharra egiaztatu beharko du zehaztapidetzan. Martxoaren 1eko 8/1980 langile-Estatutoarekiko Legea erabakitakoari atxikiz nahi eta ez idatziz egingo diren akurapenetan zein lan edo zerbitzu zehatz egiteratzeko akuratzen den erasoko den, baita lan edo zerbitzuaren egiterapen-aldia ezin gaindituko duen iraupen-aldia ere; eta akurapen hoiek inoiz ere, bakoitzarekiko lanarigoaren alde beroietan adierazitako mugaz goragoko eskubiderik ematen ez dutela, eta hoietatik Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako laniraupenik ezin sortuz.

22. Atala - Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena

1.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, ez da Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza Nagusiaren zerbitzurako lanarierroldeen zabalkuntza-txostenen biderik egingo, horretarako Diruegitamuan izendatutako ordaingarrien gainetik, ahalmen eta/edo zerbitzu berrien eskuraketatik etorriz salbu, orduan Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari adieraziko zaiolarik.

2.- Gainontzeko lanarigoari buruz, ez da aipatutako iharduketan lanari-erroldeen zabalkuntzazko txostenen biderik egingo, hau diruegitamuan jasorik ez badago.

3.- Lanari-erroldeen birregituraketa-txostenen biderik ere ez da egingo, Diruegitamuan izendatutakoaren goitiko xahupenaren gehitzea ez baldin bada beste agizko xahupen zabalezinezko ale edo atalburutan murriztearekin orekatzen.

IV IZENBURUA

ZORPIDEEN HARTZEKO DIRUBIDETZEZ

23. Atala - Izendapen eta bizisariak

Bizi-sariak eta beste izendapen eta zorpide mailako hartzekoak, Jaurlaritzaren legean eta arau maila berdineko beste erabakitan jaso daitezen aurreiritzi, hainbateko eta ihardueraz emango dira.

V IZENBURUA

DIRUEZARKETAZKO DIRUBIDETZEZ

24. Atala - Diruezarketen artezko akurapena

1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen saloz, 1981garreneko ekonomia-urtean zehar has daitezen egitasmo guzti haiei artezko akurapenerako baimen eman ahal izango die, Lege hau "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria"n argitaratzen denetik, dagokion Sailaren edo Erakunde Burujabeen Diruegitamuak zordunduz, dirubaltsen iturburu edozein izanik eta bere Diru-egitamua 50 miloe peseta baino gutxiago izanik.

2.- Hiru hilabetero, Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari adierazitako baimena erabiliz, bideak eginiko txostenen zerrenda bat bidaliko die.

VI IZENBURUA

DIRUBIDEZKO EGIKETEZ

25. Atala - Bermeak

1.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomidunak, Eusko Legebiltzarrak sortu dezan Industriaren Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkargoak lortu dezan diru-bidetzaegiketak bermatu ahal izango ditu, eta bai enpresa txiki eta herri mailakoek, haietako bazkide esku-hartzaileek, gehienez eta guztira bi mila miloe pesetazko ordain bateraino, itundu ditzaten Euskal Herrian dagoen Ordainezko Berme-Elkargoek bermatutako egiketei buruz legez erabaki daitezen baldintzetan berme eman ere. Lehenik emandako berme-indargetzea ekar dezaten ordaingarriegiketen birlaguntzea edo ordezkatzearen arrazoiz egin daitezen berme-ordainik ez da, aipaturiko mugara, kontuan ezarriko.

2.- Erabakia, Martxoaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz, Jaurlaritzari dagokio eta bere antolapena Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

26. Atala - Dirubidetza-egiketak

1.- Indarrean dirubidetza-dauden egiketen zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1981garreneko Abenduaren 31n ez du 10.000 miloe peseta baino gehiago jotzerik izango.

2.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua benetako ezarketei dirulaguntza ematea izango da.

3.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua, diruketazko aldibaterako beharrei aurre egitea izango da, haien baimen ematea Jaurlaritzari dagokiolarik.

4.- Era berean, bere Ekonomia Batzordearen saloz Jaurlaritzari dagokio, aurreko idazpurutan adierazitako zudu-mota, baldintza, gabetasun eta zorpidezko egiketen gainontzeko ezaugarriak zehaztea. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak baimena dauka aipaturiko egiketak, hala baledi, Elkarte Autonomiadunaren izenean eratzeko.

5.- Eusko Jaurlaritzak, atal honetako aurreko idazpuruetan jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta guztien berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

VII IZENBURUA

KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETEZ

27. Atala - Kondaira-Lurraldeen Ekarketak 1981garreneko ekonomia-urtean zehar

1981garreneko ekonomia-urtean zehar, Euskal Herriko Elkarte autonomiadunaren Diru-egitamuan izendatutako dirubidetza guztien euspenarekiko Kondaira-Lurraldeen ekarketa honela ezarriko da:

a) Ekarketa-erizpide gisa, Kondaira-Lurralde bakoitzaren urteko irabaziaren haztapena erabiliko da, Ekonomia-Itunearen aldibaterako Zazpigarren Erabakian jasotakoa, honako ekarketa-ehuneko hauek jotzen dituztela.

Araba....... % 12,25947

Gipuzkoa... % 32,69219

Bizkaia....... % 55,04834

Elkarte Autonomiadunak... % 100,00000

b) Aipaturiko ehunekoak berrogeita sei mila berrogeita hemezortzi miloe pesetako kopuruaren gain egingo dira, hori batuketa honetatik dator:

-Elkarte Autonomiaduneko Iraskundeen euspenaren gostea (Eusko Legebiltzarra, Lehendak aria eta Jaurlaritza) bi mila bederatzirehun eta hogeita hamasei miloe pesetazko ordain batez.

-Elkarte Autonomiaduna bereganatutako Erresumako ahalmen eta/edo zerbitzuen gosteak, aipaturiko Zazpigarren Aldibaterako Erabakiak agintzen duenez, erresuma-mailan, seirehun eta hirurogeita hamabost mila berrogei miloe peseta jotzen dituela. Zenbateko honi aipaturiko Ekonomia-Itunearen Elkarte Autonomiadunarentzako erabakitako laguntza-hainbateko berdina eratxikitzen zaio, honek bereganatu gabeko erresumaren zorpideekiko erakarketa zenbatzeko, hots, % 6,24, berrogeita bi mila ehun eta hogeita bi miloe pesetazko erakarketa jotzen duena.

-Elkarte Autonomiadunak altzairu berezien alorra birregituratzeko eman beharreko dirulaguntzaren gostea, mila miloe peseta jotzen duena.

c) Hala ere, Araba Kondaira-Lurraldeak, 1981garren ekonomia-urtean Azaroaren 26ko 2.948/ 1976 Errege-Dekretoz onartutako Ekonomia-Ituneari eta hau osatzen edo aldatzen zuten erabakiei zerien dirubide-ahalmen berari eutsi diezaion, egiten dituen zerbitzuak Ekonomia Itune horri esker bait dihardu egiten, honako era honetan jokatuko da:

1. Lege honetan 28garren atalaren ondoriotarako ez bestetarako, Arabak behin behingorako ekarketa gisa eman beharrekotzat, 2.975 miloe peseta izendatzen dira.

2. Euskal Herriko diruegitamuetako xahupenetarako behin betiko ekarketaren zenbatekoa, indarrean dagoen Ekonomia-Itunearen 55garren atalean eta Seigarren eta Zazpigarren Erabakien arauera Erresumarentzako 1981garreneko kupoaren garbitasuna egin ondoren, Arabak lehengo Ekonomia-Ituneak indarrean iraun balu, 1981garreneko ekonomia-urteagatik Erresumari ordaindu behar izango ziokeena, esandako kupo horren behin betiko zenbatekotik kenduta aterako da. 196garreneko Kontziertoaren arauera, 1981garreneko ekonomia-urteagatik ordaindu beharko zatekeena zehaztu ahal izateko, honako zenbateko hauetatik abiatuko da:

Kenketa egin aurretikako behin behingo kupoen guztirakoa 9.418,3 miloe pesetakoa izango da.

Behin behingo xahupen ordezkagarrien guztirakoa 3.051,81 miloe pesetakoa izango da.

1981garreneko Otsailaren 19ko Ministeritza Aginduan ezarritakoaren arauera, Erresumako 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 29ko 74/1980 Legearen 13garren Erabaki Gehigarrian Toki-Erakundeei norbanakoen urte irabaziekiko zergapideagatik bildutakotik, ematen zaizkien zati berriak jo dezaten zenbatekoa gehituko zaie xahupen ordezkagarriei.

Forondako Aireportuagatik, xahupen ordezkagarri jakineko gisa, 371 miloe peseta doituko dira.

Osasunegatikako Zergabide Bereziagatik Araban 1981garren urtean benetan jasotakotik ehunetik 90ekoa gehituko da, baita Telefonoarekiko zergapideagatik eta Jokuko Lakagatik garbi jasotakoa ere.

3. Lehenengo eta bigarren puntuetan agindutako ekarketen artean alde edo aurka gerta daitekeen aldea, dagokionak diru-garbiketak egiteko beharrezko diren aintzin-argibideak zehazten direnetik hilabeteren barruan ordainduko du.

4. Elkarte Autonomiaduneko Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko harremanen Legea Eusko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onar dezanetik aurrera, etorkizuneko ekonomiaurteetako diruegitamuetan egin beharko denik ez du inola ere aurrepaitzen edo baldintzapetzen c) idazati honetan aintzin-ohartematen denak.

d) Halaber, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazioek, Ekonomia-Itunearen ondorioz bereganatzen dituzten Herriogasun-zerbitzuentzako jotako gostea kenduko dute; horrek, agintepide horrentzat itunearen eraskinetan egindako balio-neurketaren arauz, 21.448 miloe peseta jotzen du erresuma-mailan. Zenbateko horri behin eta berriz esandako % 6,24 eratxikiz, eta hori eginda atera dedinari berriz aurreko lehenengo puntuan dauden bakoitzaren ekarketa ehunekoak, honako beherapen hauek ateratzen dira esandako Foru Diputazioen alde:

Gipuzkoa 437 miloe peseta

Bizkaia 737 miloe peseta

Beherapen hoiek 67 eta 114 miloe pesetatan areagotuko dira Gipuzkoa eta Bizkaiarentzako bere Lege eta Arduralaritzazko Ihardutze Erakundeen gostearen balio-haztaketa gisa.

28. Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna

Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketak, ondoren aipatzen diren zenbatekoz eta epetan obratuko dizkiote Foru-Diputazioek Euskal Herriko Herriogasun Nagusiari:

a) Lege honetan jasotako Guztizko Diruegitamuak indarrean jartzeko unean, Foru-Diputazio bakoitzak dagoeneko igarotako 1981garreneko hilei dagokien zatia ordainduko du, erresumak aurreratutako kopuru guztiei eta Elkarte Autonomiadunak bere gain hartutako gainontzeko betekizunei aurre egiteko xedez, aipaturiko kopuru aurreratuen ordainketa, erresumaren aldetiko dagokion kontu-garbitasunarekin bat egin araziz.

b) Gainontzeko zenbatekoa hiru zati berdinetan eta honako epe-muga hauetan ordainduko da:

- Lehenengo zatia, aurreko a) izkian esandako diru-zenbatekoarekin batean.

- Bigarren zatia, handik bi hilabetetara.

- Hirugarren zatia, bigarrenetik bi hilabetetara eta nolanahi ere, diruegitamu-urtearen azkenean.

29. Atala - Kondaira-Lurraldeen hasierako ekarketen aldakuntza eta/edo zerbitzuen mailaren aldaketagatik

1.- Kondaira-Lurraldeen ekarketak hasieran Lege honen 27 atalean ezarriak areagoturik gertatuko dira, Elkarte Autonomiadunak Erresumatik, aitatuko ataleko b) zatian aipatutako 675.040 miloe pesetazko kopurutik kanpoko ahalmen eta/edo zerbitzu berriak bereganatu ditzan heinean, Kondaira-Lurraldeen erresumarekiko laguntza-kopurua murriztu dedin hainbatekoan. Lege honen laugarren atalaren eratxikipenaren ondorioz, hasierako xahupen-Diruegitamuari lotu diezazkion dirubidetzei dagozkien ekarketen hainbatekoak, Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren eskabidez Foru-Diputazioek obratuko dituzte, eskuraketen egin-kortasuna euki dezaten unetik zenbatutako hogeita hamar eguneko epe batean, dagokion Bitariko Batzordearen Erabakiari jarraiki.

2.- Kondaira-Lurraldeekiko ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketak direnean, Lege honetako 6 atalaren 2 zatiak jasotzen duen dirubidetzen zenbatekoa, haiek egin dezaten hurrengo ekarketan beheratu ahal izango da.

3.- Lege honen 5 atalak dioen ahalmen eta/edo zerbitzuen itzulpenaren aurreustean, atal honen 1 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa eratxikiko da.

4.- Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurraldeetatik etorritako ahalmen eta/edo zerbitzuak bereganatuko balitu, atal honen 2 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa eratxikiko da, dagozkien eskuraketa-itunetan beste ezer erabaki dedinaz salbu.

30. Atala - Ekarketen behin betirako diru-garbiketa

Kondaira-Lurraldeek egiteratutako ekarketen ordaina, Lege honetako aurreko ataletan erabakitakoa egiteratuz, erresumarekin itundutako Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko Abenduaren 31 arte benetan eskuratutako ahalmenen behin betirako balio emateari egokituko zaio.

VIII IZENBURUA

HERRI-XAHUPENA GEHITZEAZ ETA SARTZEA GUTXITZEAZ

31. Atala - Aurrezko neurriak

1.- Bere egiteratzeak xahupenen gehitze bat edo herridiru-sarreren gutxitze bat ekar dezaketen lege aurregitamu edo arduralaritzazko erabakiegitamu guztiek, Lege hau indarrean jartzetik, zera sartu beharko du aurretikoen eta aurreko azterlanen artean: Bere egiketaren Diruegitamuzko agiango ondorioak ezagutzeko beharrezko izan daitezen zertzelada guztiak egokiro hainbaturik azal daitezeneko salo bat eratu dezan Sailak antolatutako ekonomia-txosten bat.

2.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, aldi berean beharrezko gehitze-eskuharteen edo bere Diruegitamuzko zehaztapen egokiaren heineango xahupen-murrizpenen salo edo onarpena egin ez dedinean, Jaurlaritzak egitamututako herrixahupenaren hazkuntza ekar dezan arauzko, legezko edo arduralaritzazko ario guztiak kontutan ez hartu eta aurka egiteko beharturik geratzen da, Legebiltzarraren behin behingo araudiaren 108garren atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

IX IZENBURUA

ARAUPIDE OSAGARRIAK

32. Atala

Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordea, Diruegitamuan ohartemandako diruezarketekiko Jarraipen-Batzorde bilakatuko da, eta haien egiterapenaz eta antolakideketaz arduratuko. Hiruhilabetekal egitaraututako diruezarketak zenbateraino egiteratu direnari buruzko idatzizko argipide-txostena bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

33. Atala

1982garreneko ekonomia-urterako, Jaurlaritzak diruezarketa, xahupenak lurraldeka sailkatu ahal izateko moduan aurkeztuko du Diruegitamua.

Erabaki Gehigarriak

Lehenengoa

Merkatal-mailako "Garraikizun-akurategi" Autonomia-Erakundea, ihardunean jartzen denetik, gehienera bi hilabetetako epearen barnean, dagokion Diruegitamuaren antolapenari eta bere erabakitzerako Eusko Legebiltzarrera igortzeari ekingo zaio.

Bigarrena

Lege honekin batean, Eraskin gisa, Euskal Trenbideen Diruegitamua doa.

Hirugarrena

Eusko Legebiltzarraren saileko Diruegitamuzko izendapenak bere izenean legez eta aldika ordainduko dira, honek eska dezan neurrian, eta ez dira Jaurlaritzaren aurrean inolako zuriketari baldintzapeturik izango.

Laugarrena

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordearen arauera, bere Saileko zernolakoen arteko dirubidetza-eskuraketak erabaki ahal izango ditu inolako mugapenik gabe, beharrezko zuzenbide eta berriematerako Ekonomia eta Herriogasun Sailari jakinaraziz.

Bostgarrena

Jaurlaritzak, bere Ekonomia Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1981garreneko egiterapenerako, 1.500 miloe baino gehiago joko.

Aldi Baterako Erabakia

1981garreneko Urtarrilaren batetik Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1981garreneko Guztizko Diruegitamuetan edo adierazitako denboraldian egiteratu daitekeen Araudi bikoitzaren (Otsailaren 12ko 1/1981 Legea eta honako hau) ondorioz, bere iharduketan gerta daitezkeen desegokitasunak, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz konponduko ditu, dirubidetza-eskuraketen bidez edo egokien uste dezan moduan, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari berri emanez.

Baliogabetze-Erabakia

Lege hau indarrean jartzerakoan "1981garreneko ekonomia-urterako Jaurlaritzaren xahupenak", Eusko Legebiltzarraren Otsailaren 12ko 1/1981 Legea deuseztatu egiten da, eta baita oraingoaren esangura gaitzetsi dezaten beste erabaki guztiak ere.

Azken Erabakia

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osoki argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

2.- Halaz ere, Lege honetan erabakitakoa, 1981garreneko Urtarrilaren batetik erabiliko da atzera begira.

II ERASKINA

XAHUPENAREN DIRU-SAILKETARI ETA AZALPEN ZEHATZARI

DIRUEGITAMUEZTABAIDAN EZARRITAKO ALDAKETAK

SAIL GUZTIAK

1goa) 00 Saila, "Legebiltzarra", 90, "HerriZorra" eta 99, "Zenbait Saili dagozkien Xahupenak" ez beste Sail guztitako zerbitzu guztien 691 (Ikerlanak, Azterlanak eta eginbidean dauden Egitasmoak) eta 692 (Inoren bitartez egindako Azterlan eta Txostenak) diruegitamuen zernolakoentzako diru-izendapenak, adierazten den bezala, 100.000 pezetatara murriztuak geratzen dira.

Xahupenaren Azalpen Zehatzak ez du idazkera-aldaketarik. Hala ere, lehen esandako 691 eta 692 zernolakoetako bakoitzaren barruan diru-sail bat baino gehiago daudenean egindako 100.000 pezetatako diru-izendapena, denentzat bateangoa izango dela ulertu behar da, noski.

34garren eta 35garren aldaketetan adierazten den bezala, murriztapenaren guztirakoa ezarriko da.

01 Saila - LEHENDAKARITZA

2gna) Honako zernolako hauen diru-izendapenak murrizten dira:

Pezetak

==========================

01.04.110. 858.668

01.04.170 1.633.316

01.04.180. 442.202

01.04.243. 100.000

01.04.244. 100.000

01.04.246. 50.000

01.04.247. 25.000

01.04.248. 25.000

3.234.186

35garren Aldaketan adierazten den bezala, murriztapenaren guztirakoa ezarriko da.

03 Saila - NEKAZARITZA

3gna) Honako diru-izendapen hauek kentzen dira:

Pezetak

03.01.470 (Azalpena 3. orr) 225.000

03.02.470 (Azalpena 3. orr) 81.000

03.03.470 (Azalpena 3. orr). 7.000

03.04.470 (Azalpena 3. orr) 7.000

Esandako kopuruetan eta xede berdinari erantzunez, kenketa izan duten zerbitzuen 256 zernolakoa (zerbitzuak egiteko Akurapenak) diruz osatzeko erabiliko dira kendutako guztirakoak.

4gna) 03.04.63 2ren eretzean 15.400.000 pezeta gehitzen dira, IRYDAren bitartez, Gipuzkoan landa-etxeak eletra-indarrez ornitzeko egitasmoei erantzuteko berarizko xedez ("azalpena" 6. orr.), eta horren dirubideak 35garren Aldaketaren arauera egingo dira.

04 Saila - MERKATARITZA ETA TURISMOA

5gna) 04.01.243 zernolakoarentzako izendapena, 04.01.248ren pentzutan, 850.000 pezeta gehitzen da.

6gna) 20.000.000 pezetako izendapenarekin eta (8garren orrialdean sartzeko) azalpen honekin: "udal-merkataritzak eraberritzeko xedez. Izendapen hau berarizko mailakoa eta Diputazioei dagokien udalekiko dirubidetza-babesezko erantzukizunaren osagarria da", 04.02.730 zernolakoa sortzen da. Horren dirubideak 35garren Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.

05 Saila - KULTURA

7gna) Honako diru-izendapenal gehitzen dira:

Pezetak

05.04.621 (Azalpena,13 orrialdean, "tokiko erakundeekin batera kultura-etxeak sortzea") 3.500.000

05.05.470 (Azalpena, 14orrialdean "guztizko mailako Kultura-Elkarteei) 4.000.000

05.07.460 (Azalpena, 15orr.) 5.000.000

05.07.480 (Azalpena, 15orr.) 4.500.000

17.000.000 pezetatako gehitzearen guztirakoa honako diru-sail hauek gutxituz egingo da.

05.01.251 2.000.000

05.05.252. 500.000

05.05.256 1.000.000

05.06.256 2.000.000

05.08.251 1.500.000

05.09.254 5.000.000

05.09.256 5.000.000

05.06.256 zernolakoan egindako gutxitzea bere osoan kiroldegi-jabeekin egindako zerbitzuak egiteko akurapenetarako emandako diru-sailari erantsiko zaio (Azalpena, 14orr.).

8gna) Dirubideak 35. Aldaketan adierazten den bezala eginez, Euskadingo emakume-egoerari buruzko azterlana egiteko ("Azalpen"ean, 16.orr. sartu) 3.000.000 pezetataraino gehitu daitezkeen 100.000 pezetatan gehitzen da 05.07.251ren eretzean.

9gna) 09 Zerbitzuak "Irrati eta Telebista"ren ordez "Gizarte-Adierazpideak" izena hartuko du.

07 Saila - HEZKUNTZA

10gna) "Ikasleen guraso-elkarteen iharduketarako diru-laguntzak emateko" berarizko xedez (21 orrialdeko "Azalpen"ean sartzeko), eta dirubideak 35 Aldaketan adierazten den bezala eginez, 07.20.470ren eretzearekiko diru-izendapena 3.000.0000 pezeta gehitzen da.

11gna) Gehitu egiten dira honako diruegitamuen zernolakoei egindako diru-izendapenak:

07.21.621 (Azalpena, 22 orr.) 20.000.000

07.24.621 (Azalpena, 23 orr.) 20.000.000

07.27.621 (Azalpena, 23 orr.) 17.000.000

Herri-ikastetxetan tokiak sortzeko berarizko xedez ("Azalpen"ean aipatutako orrialdeetan sartzeko), eta dirubideak 99.09.689 dirusailaren pentzutan eginez.

12gna) 07.21.760ren eretzekoaren barruan herri-ikastetxeetango garraio-prezioak gehituzko ordainak bermatzeko egindako 27.000.000ko diru-izendapena kendu egiten da (Azalpena, 22.orr.) eta hori, xede bera betetzeko 07.30.460 zernolakora aldatzen da (24.orrialdeko Azalpenean zartzeko).

13gna) Hizkuntza egokituazko ikerketaegitasmoei sorosteko (25.orrialdeko Azalpenean sartzeko) 07.60.780 zernolakoari egindako diruizendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da, eta dirubideak 35garren Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.

14gna) 07.27.760 zernolakoari egindako 3.000.000 pezetatako diru-izendapena kendu egiten da (Azalpena, 23.orr.) eta, helburu berarekin, 07.27.460 zernolakoa gehitzen du horrek.

15gna) "Euskeraren irakasleak" gaitasunagirirako egindako zerbitzu osagarriei sorosteko berarizko xedez (25.orrialdeko "Azalpen"ean sartzeko) 07.60.470 zernolakoari egindako diruizendapena 10.000.000 pezeta gehitzen da eta dirubideak 35.Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.

16gna) 07.20.243 zernolakoaren pentzutango 600.000 pezetatako diruizendapena duelarik, 07.10.243 zernolakoa sortzen da.

08 Saila - INDUSTRIA ETA ENERGIA

17gna) 08.02.460ren eretzean, Energia eta Mehatzen Egipide eta Aurreratze-Etxerako, eta 99.09.689ren pentzutan, 20.000.000 pezetatako diru-izendapena gehitzen da.

10 Saila - ZUZENTZA

18gna) 10.01.470ren eretzean, 99.09.689ren pentzutan, 10.00.000 pezetatako diruizendapena gehitzen da.

19gna) 10.01.261ren eretzean 560.000 pezeta gutxitzen dira; diru horrek 10.0 1.243ren diruizendapena gehitzen duela.

11 Saila - LURRALDE-POLITIKA ETA HERRILANAK

20gna) 11.04.247ren eretzean diru-izendapena 6. 103.000 pezetatan gutxitzen da. Diru hori 35garren Aldaketan esaten denaren arauera ezarriko da.

21gna) 11.02.420ren eretzean 75.000.000 pezetatako diru-izendapena kentzen da, diru hori 11.02.430 zernolako berriaren diru-izendapena zuzkitzera doala.

22gna) 11.03.460ren eretzean 100.000.000 pezetatako diru-izendapena kentzen da, diru hori 11.03.760 zernolako berriaren diru-izendapena zuzkitzen duela. Eta (3 2garren orrialdean sartzeko) "Azalpen"ean, lehendik adierazten denaz gainera, honako hau adierazi beharko da: "diruizendapen honen pentzutan eman daitezen dirulaguntzak agirikoak izango direla Jaurlaritzak eman duen hitz eta guzti".

23gna) 11.04.623ren eretzean 6.103.000 pezetatan gehitzen dira Ermuan zehar doan 634-NE (Nazio-Errepidea) egokitzeari eta hobetzeari arreta jartzeko xedez eta behar diren jabego-kentzeak esandako Udalak burutu behar dituenaz Jaurlaritzak ematen duen hitzean (adierazpen hauek 33 orrialdeko "Azalpen"ean sartu behar dira).

Izendapen honen dirubideak 35 garren Aldaketan adierazten den eran egingo dira eta, behar hauei dagokien arretak bide ematen duen neurrian, zernolako honen beraren barruan (Azalpena, 33 orr.), Bizkaiango "Eraikuntzak eta Ezusteak" dirusailaren pentzutan, diru-izendapen hori gehitu daiteke.

12 Saila - OSASUNKETA ETA GIZARTESEGURANTZA

24gna) Bere dirubideak 35garren aldaketan esaten den bezalaxe eginez Familia-Egitamuketazko Zerbitzuen ihardukerari Udaletxeen bidez diruz laguntzeko xedez ("Azalpena" 36 orrian sartzeko), 7.500.000 pezetatako izendapen batez, 12.02.430 zernolakoa sortzen da.

25gna) 20.756.000 pezetatako, 12.02.420 zernolakoa kendu egiten da, pezeta hoiek 12.02.430ra aldatzen direla.

26gna) Honako izendapen hauek gehitzen dira:

16.000.000 ptas. ......................12.02.621

20.000.000 ptas. ......................12.02.623

osasundegietarako ("Azalpena" 37 orr.). Horren dirubideketa 35 garren aldaketan adierazten denari jarraiki egingo da.

27gna) 12.02.623 zernolakoa, honako izendapen hauek gehitzera aldatzen diren 38.000.000 pezetatan murrizten da:

21.000.000 pta. 12.02.621

12.000.000 pta. 12.02.623

5.000.000 pta. 12.02.641

14 Saila - GARRAIO, ELKARTZEPIDE ETA ITSASARAZOAK

28gna) Honako izendapen hauek kentzen dira:

10.000.000 pta. 14.03.460

7.000.000 pta 14.03.760

Honela kendutako hainbatekoak 34 garren Aldaketari jarriki eginbideratuko dira eta hura eta 1. Aldaketa oinarritzat harturik, 22.000.000 pezetatako 99.09.692 zernolakotik eskuratze mugatuzko aitortzen da 14.03.692 zernolakoa.

29gna) 14.02.760 zernolakoa 45.000.000 pezetatan gehitzen da, honako hauen gutxitzearen bitartez dirubidetuz:

11.900.000 pta 14.02.450

14.900.000 pta 14.02.750

18.200.000 pta 99.09.689

Gutxitze honen ondoren 14.02.450 eta 14.02.750 zernolakoentzat izendatuta geratzen diren diru-izendapenak 12.000.000 eta 15.000.000 pezetataraino gehitu ahal izango dira, hurrenez hurrenka xahupena egiteratzearen benetako ahalbideari jarraiki.

99 Saila - ZENBAIT SAILEN XAHUPENAK

30gna) Gutxitu egiten dira honako zernolako hauekiko izendapenak.

900.000 pta. 99.09.120

900.000 pta. 99.09.160

900.000 pta. 99.09.170

900.000 pta. 99.09.180

3.000.000 pta. 99.09.259

99.09.259 zernolakoaren barruan, gutxituriko diru-saila Eusko Kontseilu Nagusia utzitako lanarigoari kontu-garbiketa egiteko jarria da (Azalpena, 58.orr.) eta gehitu ahal izango da.

Sortzen diren 6.600.000 pezetatako dirubaltsek 99.09.689 zernolakoarekiko diruizendapena gehituko dute.

31gna) 99.09.490 zernolakoa kendu egiten da eta horren ordez "Bereizi gabeko Eskuraketak" izeneko 99.09.400 zernolakoa jarriko da eta 44. orrialdeko "Azalpena" honako idazkera honetara aldatuko da: "Erakunde Burujabeen Lurraldeetako Erakundeen eta Herri-Enpresen diruegitamuetan aurki daitezkeen eskariei buru emateko".

32gna) "Legebiltzarrak Jaurlaritzari, bere egunean erabaki zenez, emandako aginduaren arauera, Donostiako "La Voz de España" egunkariaren eginkortasuna aztertzetik sor daitezen xahupenei buru egiteko" xedez ("Azalpen"ean, 44.orr. sartzeko), 5.600.000 pezetatako 99.09.251 diruegitamuen zernolakoa sortzen da, eta dirubideak 35 garren Aldaketan adierazten den bezala egingo dira.

33gna) 99.09.259 zernolakoa 18.800.000 pezeta gehitzen da; eta bere xedea (58. Orrialdeko "Azalpen"ean sartzeko) honako hau izango da: "Lemonizi buruzko itaunketa-batzordearen iharduketa-xahupenei buru egitea. Diru-izendapen hau 00 Saila, Legebiltzarra deritzanaren barruan, 259, diruegitamuen zernolako berdinera aldatuko da", eta dirubideak 99.09.689 zernolakoaren pentzutan egiten direlarik.

34gna) Honako diruegitamu-zernolakoak sortzen dira:

91.882.500 pta. 99.09.691

219.611.250 pta 99.09.692

____

311.493.750 pta

1goa eta 28garren Aldaketetan adierazitako murrizpenen (%75) hainbatekoaren pentzutan. Bi zernolako hauek guztirakoak, Diruegitamuko gainontzeko Sailen berarizko ekonomia-izate berdinekoetara alda daitezkeenak izango dira, baina Sail berezi bati egindako eskuraketak 1go eta 28garren Aldaketetan adierazitako muga gainditu ezin dezaketela. Gainera, bi diruegitamu-zernolako hauek gehitu daitezenak izango dira, honako muga hauetaraino:

122.510.000 pta 99.09.691

292.815.000 pta 99.09.692

415.325.000 pta.

35gna) 99.09.689ren eretzean 3.065.436 pezeta gehitzen da diru-izendapena, eta diru hauek, ondorengo aldaketek aipatzen dituzten dirubideak eta ekarketak egin ondoren, 1go eta 28garren Aldaketetan eginiko murrizpenaren kopurutik datoz:

1go. Aldaketa 394.925.000 pta.

2gn. Aldaketa 3.234.186 pta.

4gn. Aldaketa (15.400.000) pta.

6gn. Aldaketa (20.000.000) pta.

8gn. Aldaketa. (100.000) pta.

10gn. Aldaketa (3.000.000) pta.

13gn. Aldaketa (3.000.000) pta.

15gn. Aldaketa (10.000.000) pta.

20gn. Aldaketa 6.103.000 pta.

23gn. Aldaketa (6.103.000) pta.

24gn. Aldaketa (7.500.000) pta.

26gn. Aldaketa (36.000.000) pta.

28gn. Aldaketa (17.000.000) pta.

32gn. Aldaketa (5.600.000) pta.

34gn. Aldaketa (311.493.750) pta.

3.065.436 pta.

Aipaturiko hainbatekotik, 2.900.000 pezetako zenbatekoa, 8garren Aldaketan jasotako dirubidetza gehitzeko izendatzen da.

36gna) 750.000.000 pezetako diru-izendapenez, "Domu-Eskuraketak. Lurralde-Erakundeei" 99.09.730 zernolakoa sortzen da. Izendapen horren dirubideak, 99.09.689ren eretzean 500.000.000 pezeta gutxituz eta gainontzeko 250.000.000 pezetagatik Herri-Sor agiriak kaleratuz egingo dira.

Honela sortutako diru-izendapena udaletarako domu-eskuraketetarako utziko da eta horretaz baliatu ahal izateko, honako erizpide hauek bete beharko dira:

a) Diru-Baltsaren kopurua, Udalei dirulaguntzak emanez, azpiegitura eta gizarte-orniketa zuzkitzea udalen esku balego, hoien dirubideak egiteko izendatuko da.

b) Udaletxeek, egingo diren lanei buruzko egitasmoak aurkeztuz, aipatutako diru-laguntzak hartu nahi dituztenekoaren saloa egin dezatela eskatuko du berehala Jaurlaritzak egokitzat jo daitezen iragarpidez.

Eskabide hoiek Irailaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira.

c) Behar diren ematezko erabakiak 1981garreneko Azaroaren 30a baino lehen hartu beharko ditu Jaurlaritzak.

d) Jaurlaritzaren erabakian honako irizpide hauek izango dira kontutan:

1. Lehentasunez langile asko erabil ditzaten lanei emango zaie diru-laguntza.

2. Langilez osatzea eska dezan dirubidea osatzeko izan ezik, udal-diruegitamuetan 1981garreneko ekonomia-urterako aintzin-ohartemandako lanentzat ezingo da diru-laguntzarik izendatu.

3. Lanik ezak gogorrago erasotzen dien lurraldeei doazkien egitasmoek izango dute lehentasuna.

4. Hartzeko baldintzetan dagokion lanaren egiterapenean, familia-zamarik izan dezatenei lehentasuna emanez, inolako sorospiderik hartzen ez duten langabeziangoak hartu beharko direnekoa nahitaezko beharkizun gisa adierazi beharko da, lana sortzen duen enpresako lanari-errolde tinko direnak salbu.

5. Pertsona hauen akuraketa, Udaletxeak edo lana egiteratu lezan enpresak, nahitaez lanbideidazguen bitartez egin beharko du.

e) Aurreko 4 eta 5ean erabakitakoaren betetzea zaintzeko, Jaurlaritzak, bere Lehendak aritzarekin, sindikal elkarte gehiengodunak ordezkatuta egongo direneko batzorde bat eratuko du.

f) Aipaturiko dirubideak ez dira agizko xahupenen dirubideak egiteko, ez eta domu-eskuraketak beste inori egiteko ere erabili ahal izango.

g) Aipaturiko dirubidetzak lurrez jabetzeko ere ez dira erabili ahal izango, hauetaz jabetzea egitasmoaren egiterapenerako beharrezko urrats bat dedinekoetan salbu, eta hala izanez gero, Udaletxe bakoitzaren esku legokeen maileguaren % 15eko hainbatekoa gehienez.

h) Lehen aipaturiko dirubidetzak gehienez % 10ean eman ahal izango zaizkio dagozkion ornitze-lanak gauzatu izan behar daitezeneko egitasmoak gertutzekoari.

i) Egitamuan jarritako lanak, herri-onurazko aitorpena eta presaka bidez lurrez jabetu beharra e berekin batera eramango dute Nahitaezko Jabego-kentzeko Legearen 10 eta 52 Ataletan aintzin-ohartemandako hitzetan.

j) Lanen egiterapena Azaroaren 15a baino lehen hasi behar da; hau gertatu ez badadi, Jaurlaritzak aipaturiko egunean lanak hasi izan ez ditzaten udalei dirubidetzak kendu egingo dizkie, hasi izan zitzatenei herriarekiko eta lana burutzeko dirubideketarako askitasunarekiko heinezko erizpidez birbanatuz.

k) Hainbatekoen kitatzea, eginiko lana egiaztatu ondoren egingo da.

l) Jaurlaritzak Egitamu honen egiterapenerako beharrezko laguntzak Foru-Diputazioekin itundu ahal izango ditu.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra