Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1982 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa araupetuz.

1982-06-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/7/15, 89. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

Indargabetua: 1983-12-11

 

§ 23. 8/1982 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, "EUSKAL LEGEBILTZARKIDEEN ORDEZKAKETA ARAUPETUZ"

 

ZIOEN ADIERAZPENA

            Eusko Legebiltzarrari doakion hauteskunde-legegintza onartzeko bakarreango ahalmena Elkarte-Autonomiadunari aitortzen dio Autonomia-Estatutoak.

            Bakarreango ahalmen hau erabiliz, eta zendutako, ezindutako edo bere tokia utzitako euskal legebiltzarkideen ordezkoak izendatzeko, epailaren 18ko 20/77 Erregeren Dekreto-Legean, eta 29garren atalaren 6garrenari datxekola 20garren atalaren 8garreneko 2garren zatiak jartzen duen mugapena kentzeko, honako Lege hau onartzearen saloa egiten da:

Lehenengo Atala

            Eusko Legebiltzarraren legegintzaldi bakoitzeko edozein unetan bertako legebiltzarkideren bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuko balitz, horren legebiltzarkidetokia hautagai-zerrenda bereko aldarrikatutako hautagaiari emango zaio, zerrendako hurrenkerari atxikiz.

2. Atala

            Lege honetan agindutakoaren aurka egon daitezen erabaki guztiak baliogabetuz gelditzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra