Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1983 Legea, apirilaren 14koa, Euskadiren Ereserki Ofizialari buruzko.

1983-04-14

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/4/21, 49. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

§ 37. 8/1983 LEGEA, APIRILAREN 14KOA, EUSKADIREN ERESERKI OFIZIALARI BURUZKO

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Herriek, batzutan bere-berez eta beste batzutan kondaira-gertakarien eraginez, bere kideen batasun sentimena eta iraun-nahia gauzatzen duten ikur, ikurrin, ereserki eta horrelako irudibideak beretza kotzen dituzte, bere herri-nortasunaren adierazgarri.

 

       Euskal herriak ez du jokabide hori arrotz izan, eta noiz nola bere nortasunaren adierazgarri eta Herri denezko izakeraren irudi izan diren ereserki berezien bidez adierazi izan du bere herri-nortasuna.

 

       Xede eta asmo hoietxek izan dituzte, eta horretarako erabili izan dira, ikurriña bezala sentipen hoietxen ezaugarri izan diran beste irudi-bide batzuk ere.

 

       Ikurriña eta Ereserkia ditugu berez, biak batean, Herri baten herri denezko nortasuna irudi-bidez gauzatzeko bide, eta herrien kondairan aldakor badira ere, egiten zaien aitorpena eta eginarazten zaizkien aldakuntzak, beti, ikur hoien aldakuntzen berezko iturri diren egoera eta gora-beherei erantzuten diete.

 

       Euskal Herriaren ariman herrotu izan eta horren erakuspide eta ikur izan diren ereserki berezien aldeko arrazoiak izan daitezke, beraz, eta ez litzateke bidezko Ereserki bat berri-berritan egin eta erabiltze-hutsez onartu dezan Euskal Herriari eskaintzea; aitzitik, lehen onartutako pilo ugarian herriaren onarpenaz gainera nagusitu-arazten dioten Kondairatikako zioak izan ditzana aukeratzea dugu arrazoibidezkoena eta arauzkoena.

 

       Hoiegatik guztiegatik, kondairan alderdikeria nabarmenezko esangura izandakoak bazter utzi beharra dago, Ereserki batek Alderdi-Ereserki ez baina Herri-Ereserki izan behar bait-du, horren ezean zaila bait-litzateke politika-iritzi ezberdinetakoek beretzakotzea.

 

       Hala ere, askotan, Herri baten berezko sentimenaren eta Herri horrek Ereserki bat beretzakotu izanaren ondorioz, politika-alderdi edo iritzi berezitako ek bakoitzak bere hitzak ezarrita erabiltzea gertatu izan da, hori Euskal Herriak doinua gogo onez beret zakotu izanaren inolako eragozpen ez dela.

 

       Lege-Salo hau izenpetzen duten Legebiltzar Taldeen iritziz, Euskal Herriko Behin-behingo Jaurlaritza eratzerakoan EAJ-ren, PSOE-ren, Alderdi Erre publikarraren, Eusko Indarraren eta Alderdi Komunistaren bateango Jaurlaritzak beretzakotu, egoera hura bukatu eta Euskal Herriko Autonomia Estatutoa onartu ondoren Juan Karlos I Errege Jaunari Gernikan atospena egiteko eta Karlos Garaikoetxea Lehendakariak Adolfo Suarez Espainiako Jaurlaritzako Lehendakaria Ajuria-Enea Jauregian hartzeko erabili, eta izenpuruz Euzko Abendaren Ereserkia daraman doinuak baldintza hoiek guztiak betetzen ditu.

 

       Euskal Herriak Estatutoa herri-itaunketaren bidez onartu zuenean ikurrin gurutzedunari alderdi-kutsu guztiak galarazi eta aitzikeriak gainditzeko ereduzko jokabidez hori beretzakotu zuenez, gaur Eusko Legebiltzarrari dagokio Elkartearen ezaugarri izan behar duen Ereserkiari buruz ereduzko jokabide horixe izatea.

 

Atal bakarra

 

       Eusko Abendaren Ereserkia deritzan doinua izango du Euskadik bere Ereserki Ofizial, honekin bateango eraskinean ematen den doinuarekin.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Euskadiren Ereserkiaren jokera bat ofialtzat aldarrikatu dezaneko eskua ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra