Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1985 Legea, urriaren 23koa, Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzan zerbitzu egin zuen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko ekainaren 22ko 11/1983 Legea osatzezkoa.

1985-10-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/11/25, 241. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

§ 74. 8/1985 LEGEA, URRIAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIAZKO ARDURALARITZAN ZERBITZU EGIN ZUEN LANGILEGOAREN LANBIDE ETA GOZAMEN-ESKUBIDEEI BURUZKO EKAINAREN 22KO 11/1983 LEGEA OSATZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskal Herriko Autonomia Elkartean zerbitzuak egin zituzten langileen lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legea erabiltzean ikusitakoak, Lege horren lau alderdiri buruzko osatze-zatiak erastea eskatzen du, Lege honen zioa horien eginkortasuna dela.

 

Ekainaren 22ko 11/1983 Legearen 2. atalak aipatzen dituen dirulaguntzak hartzaile berri gehiagorentzat zabaltzeari buruzkoa da lehen aldea. Izan ere, lanuztearen zioz, eta aldi baterako bakarrik, Lege horretako 1. atalak aipatzen duen epearen barruan Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzan goikarguak izan zituztenentzako dirulaguntzetarako beren-berenezko eskubidea sortarazten du atal horrek; dirulaguntza horiek holako edo halako pertsonak kontutan hartuz gauzatu zirenez, ondare erako eskubide hau Legea indarrean jarri zen egunean bizirik zirauten goikarguek eskuratu zuten bakar-bakarrik, egun hori eskabideen eratze-aldia bait zen eta, ondorioz, eskubide hori norbereganatzekoa. Honek hainbat itxaropenen galera erakarri du, agian hartzaile izan zitezkeen goikarguen heriotza gertatu baitzen aipatutako 11/1983 Legea indarrean jarri baino lehen. Hori izan da Lege honek, bere I Idazpuruan ohartematen denaren arauera, esandako dirulaguntza, dagokion goikargudunaren ezkontideari eta, hala badagokio, haren halako edo holako ahaideei laguntzetarako eskubidea ematearen zio. 11/1983 Lege horren helburuak ordain eta laguntza-mailakoak direnez, Lege hau indarrean jar dadinean, Lege honetako 1. atalak aipatzen duen eskubidearen agiango hartzaile berria bizirik izatea derigorrezko da, egun hori izango bait-da laguntzen kalkuloak egiterakoan zenbatekoak zehazteko kontutan hartu behar dena. Bestalde, hartzaileen eskubide horien sorburu diren Lege horren eta Lege honen artean dagoen denborazko aldea da hain zuzen, hartzaile berriek, 11/1983 Legeko 2. atalak aipatzen dituen hartzaileenak baino dirukopuru haundiagoak jasotzearen arrazoia, 11/1983 Legearen arauerako hartzaileen eta berrien artean inolako bererizkeriarik ez dela egiten, haiek egun hartatik hasita dirulaguntza jaso ahal izan zutelako, Lege honetako I Idazpuruak ezartzen duenaren araberako hartzaile izango direnek ez bezala.

 

Bigarren aldea Lege honetako II Idazpuruak hartzen duenari dagokio, hau da, mediku eta botiketarako laguntzei hain zuzen. 11/1983 Legeak hainbat eskubide ezartzen zituen, horien artean mediku eta botiketarako eskubidea sartzen ez zela. 11/1983 Legearen xedeak ordain eta laguntza-mailakoak direnez, bai 11/1983 Legeko hartzaileei eta bai Lege honetako I Idazpuruan aipatzen direnei ere, mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea ematen zaie, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela. Gizartesegurantzatik eta emendiotarako beste herri-erakunderen batetik zerbitzu horietarako eskubiderik izan ez dezatenean, eskubide horren edukina Gizartesegurantzaren Jaurpide Orokorrak une bakoitzean eskaini dezan mediku eta botiketarako laguntzarena hainbatekoa izango dela, Lege honek dioenaren eta hau garatu dezaten gainontzeko erabakiek ezarri dezatenaren arabera. Bestalde, ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak aipatzen duten edozein eskubideren hartzaile izan, Gizartesegurantzaren edo emendiotarako beste herri-erakunderen baten mediku eta botiketarako zerbitzutarako eskubidea eduki, baina, orohar, bere edukina lehen aipatutakoarena baino murritzagoa izan dadinean, hartzaile horiek aldea osatzeko falta zaien laguntza jasotzeko eskubidea izango dute. Eskubide honek bere iturburua ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak aipatzen dituzten eskubideetan duenez, bere onarpena ezin daiteke izan erabaki baten gai horiek onartzen ez diren bitartean.

 

Hirugarren aldea bizi-sarien zenbatekoari dagokio, hoietan justiziazko arrazoiek eragindako aldaketa bat sartzen dela. Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak aipatzen dituen zaharsari, alarguntza edo umezurtz bizi-saritakoren batetatikako dirua besterik jaso ez dezanean hartzailea hangoa deneko familia-banakoak, 12. atalak zehazten duena izango da zahar-sariaren zenbatekoa, gutxieneko soldata kontutan hartuz finkatuko dela eta hura, Lege horrek ezartzen duen sistema orokorraren arabera, dagokiona baino goragokoa izan dadinean. Zenbateko hau jasotzeko eskubidea, beste eskubideetatik ezberdintzat jotzen da, Lege honetako III Idazpuruak arautzen duela eta Lege hau indarrean jar dadinean eragina izango duelarik. Eskubide hau galtzeak ez du Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak zenbatekoei buruz ezartzen duen erapide orokorraren araberako bizisaria jasotzearen gain eraginik izango, berak ezartzen duenaren arabera jokatzen jarraituko dela.

 

11/1983 Legeak ezartzen dituen onurak onartzeko eskea egiteko epeari dagokio laugarren aldea, hau Legeko IV Idazpuruak hartzen duela. Izan ere, Lege horretako Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoak, Legea indarrean jarri edo onurak jasotzeko zio izan zen ekintza gertatu ondorengo egunetik hasi eta urtebeteko epea ematen zuen bertako 7. atalak aipatzen duen eskabidea aurkezteko. Ondorioz, 11/1983 Legeak ematen dituen eskubideez jabetzea, Legeko Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoak esaten duen urtebeteko epearen barruan eskubide horien onarpen-eskea zegokienek egin zezatenaren baldintzapean gelditzen zen. 11/1983 Legea indarrean jarri ondorengo urtebeteko epe hori amaitu denez, bidezko da beste epealdi berri berdin bati hasera ematea, Legeak erabakitako eta gaur indargabetuta dagoen epearen barruan edozein zio dela medio, Legeak emandako eskubideen onarpen-eskea egin ez zutenei bideak errazteko.

 

11/1983 Legea eta hau elkar osatzezkoak direnez, komenigarritzat jo da beroien bateraketa egiteko Jaurlaritzari esku ematea, horretarako Gehigarrizko Erabakia sartuz.

 

Konstituzio-Epaitegiak Gobernuko Lehendakariak Ekainaren 22ko 11/1983 Legearen aurka sartutako Konstituzionaltasunik ezaren goradeiari buruzko Epairik eman ez badu ere, eta ez erabiltzeari eta ez indarrean egoteari dagozkienetan ere, baliogabetze-aldarrikapenik egin ez denez gero, Lege hura Berriarekin osatzeko inolako eragozpenik ez da gertatzen, Epaia eman dadinean, hala behar izanez gero, egokiketaren batzuk agian egin beharko direla.

 

I IDAZPURUA

EKAINAREN 22KO 11/1983 LEGEKO 2. ATALAK AIPATZEN DITUEN DIRULAGUNTZEN HARTZAILEAK GEHITZEAZ

 

1. Atala - Hartzaile berriak

 

Ekainaren 22ko 11/1983 Legea indarrean jarri baino lehen 2. atalak aipatzen dituen eskubideen hartzaileak bizi ez izatea gertatuz gero, Lege hau indarren jar dadin egunean bizirik dagoen ezkontidea eta, horren ezean, egun horretan bizirik dauden eta gorputz edo adimen-mailan gaitasunik ez duten eta adin nagusira heldu gabeko seme-alabak izango dira atal horretan esaten diren laguntzen hartzaileak.

 

2. Atala - Laguntzaren zenbatekoa

 

1. atalak aipatzen duen laguntza zehazteko, Lege hau indarrean jar dadin egunean ematen diren zenbatekoak hartuko dira kontutan.

 

3. Atala - Onarpena

 

Eskubide hau eskuratzea, Lege hau indarrean jar dadin egunaren ondorengo urtebeteren barruan, doakionak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari horren onarpen-eskea egin diezaionaren baldintzapean gelditzen da.

 

4. Atala - Beste arau batzuk

 

Ekainaren 22ko 11/1983 Legeko 2. atalak aipatzen duena gertatutakoan erabilgarri diren agindu guztiak, Idazpuru honek aipatzen duenean ere erabilgarri izango zaizkio.

 

II IDAZPURUA

MEDIKU ETA BOTIKA-LAGUNTZETARAKO ESKUBIDEA

 

5. Atala - Eraketa

 

1.- Gizartesegurantzatikako eta emendiotarako beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubiderik izan ez, eta Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak ezartzen dituztenetako ezein eratako eskubideren jabeek, laguntza horietarako eskubidea izango dute, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela, eta Gizartesegurantzaren Jaurpide Orokorrak une bakoitzean eman dezan mediku eta botiketarako laguntzaren edukin berberaz.

 

2.- Gizarte segurantzatikako eta emendiotarako beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea izan bai baina, orohar, aurreko idazatian ohartemandako eskubidea baino murritzagoa izan dadinean, Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I Idazpuruak ezartzen dituzten edozein eratako eskubideren jabeek, falta zaien alde hori osatzeko laguntza Elkartearen pentzutan izateko eskubidea izango dute.

 

3.- Euskal Herriko Autonomiaren pentzutan egingo den mediku eta botiketarako laguntzak, Gizartesegurantzaren Jaurpide Orokorrak eskatzen dituen baldintzen arauera, atal honetan zehaztutako eskubidearen jabe denaren peko diren pertsonek hartuko dituzte. Eskubidearen edukina, horien zio den jabeari dagokiona bera izango da.

 

6. Atala - Erabilkera

 

Idazpuru honek aipatzen duen mediku eta botiketarako eskubidea arauz ezar dadin modura erabiliko da, zerbitzuen bidez eta era berean zehaz daitezen betebehar eta baldintzen arabera.

 

7. Atala - Onarpena

 

1.- Eskubide hau eskuratzea, doakionak haren onarpena Autonomia Elkarteko Arduralaritzari atal honetan ohartematen denez eta arauz finkatu dedin modura eska diezaionaren baldintzapean gelditzen da.

 

2.- Onarpena eskatzeko epea, Lege hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta urtebetekoa izango da.

 

3.- Eskubideaz jabetze hori, Lege hau indarrean jarri aurretik eman ez den gertakizunen baten pean egongo balitz, aurreko idazatian finkatzen den epea gertakizun hori gauzatu dadin egunetik hasita kontatuko da.

 

4.- Eskubidearen onarpen-eskea Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak edo Lege honetako I Idazpuruak onartzen dituztenetako eskubideetakoren baten onarpena egitezko ebazpena eman aurretik egin ahal izango da; baina erabaki hori eman arte, mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidearen onarpena ezin eman ahal izango da.

 

5.- Aldezko arduralaritza-isiltasunez onartutakotzat joko da, honako xehetasun hauek guztiak gertatu daitezenean:

 

a) Doakionak onarpen-eskea atal honetako 1 idazatiaren arauera jarri daitezen baldintza guztiak betez aurkeztu izatea. 5karren idazati honetako b) eta c) lerroaldietan ezarritako epeak baldintza hoiek guztiak bete daitezen egunetik hasita kontatuko dira.

b) Eskea aurkeztu zenetik mediku eta botiketarako laguntzari buruz inolako erantzunik jaso gabe bi hilabete igarota izatea.

c) Atal honetako 4garren idazatian ohartematen denez, ekainaren 22ko 11/1983 Legean, edo Lege honetako I Idazpuruak aipatutako eskubideren bat onartzezko erabakia ematen den egunetik aurrera, mediku eta botiketarako laguntzari buruzko inolako erantzunik jaso gabe, bi hilabete igarota izatea.

 

8. Atala - Indarrean jartzea

 

Onarpenaren ebazpena egin denaren berria eman den egunaren edo baieste-isiltasuna dela eta onarpena duen egunaren biharamonetik hasita izango du indarra eskubide horrek.

 

9. Atala - Behin-behingo laguntza

 

1.- Ekainaren 22ko 11/1983 Legean, edo Lege honen I Idazpuruan ohartemandako eskubideren baten jabe direnei, 7. atalean esandako bideak eragiten diren bitartean, mediku eta botiketarako laguntza behin-behingoz emango zaie, beti ere doakionak eskea berariz egina izan dezalarik.

 

2.- 7. atalean ohartemandako bidea amaitzezko ebazpena eman arte emango da laguntza hori, onarpena ukatzeak, emandako mediku eta botiketarako behin-behingotasunezko laguntza dela eta, inolako ordainketarik egin beharrik ekarriko ez duela.

 

3.- Aurreko idazatian esandakoaren kaltetan gabe, doakionarengan azpikeria edo asmo txarra somatu dedinean, behin-behingo laguntza emateari bapatean utziko zaio; honelakoetan, ordaindu beharrekoa zehazteari ekingo zaio, hori, hala behar izanez gero, dagokion arduralaritzazko ohizko nahiz hertsipen-bidearen bidezko nahitaezko lakapen bidez gauzatuko dela.

 

10. Atala - Aldaketa eta Ezabaketa

 

1.- Sendagile-botikari laguntzetarako eskubidea, Lege honetako 5.2. atalean ohartematen diren zernolakoak aldatu edo ezabatu daitezenean, beste gabe aldatuko edo ezabatuko da.

 

2.- Eskubide horren aldaketaren edo ezabaketaren zio izan daitekeen edozein eratako gertakizunen berri eman beharko dio Autonomia Elkarteko Arduralaritzari doakionak.

 

3.- Lege honetako 5.2. atalean ohartemandako zernolako horiek berriro gertatzen badira, eskubidearen ezabaketa ez da eskabidea berriro egin ahal izateko eragozpen izango.

 

III IDAZPURUA

BIZI-SARIEN ZENBATEKOA, HALAKORIK GERTA DADINEAN

 

11. Atala - Gertakizunaren gaia

 

1.- Lege hau indarrean jarriz gero eta hartzailea hangoa deneko familia-banakoak Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak aipatzen duen zahar, alargun edo umezurtz-bizisarietatik bat besterik jasoko ez balu, diru-kopurua 12. atalak esaten duena izango da, hau, Lege horrek ezartzen duen erapidetza orokorraren arabera, goragokoa izan dadinean.

 

2.- Familia-banakoaren eraketa-modua arauz zehaztuko da, honako erizpide hauek oinarri izango direla:

 

a) Honako hauek osatzen dute familia-banako bat:

- Senar-emazteek eta gara adineko ez diren seme-alabek, hauek daudenean, gurasoen baimenez hauengandik landa bizi direnak izan ezik.

- Ezkontzaren baliogabetasuna, hausketa edo legezko banaketa gerta dadinean, ezkontideak eta, aurreko lerroaldian aipatzen diren baldintzetakoren bat betez, honen ardurapean dauden seme-alabek.

- Aita edo ama ezkongeek eta a) idazati honetako lehenengo lerroaldiak ezartzen dituen baldintzak bete ditzaten eta horietako baten ardurapean dauden seme-alabek.

- Guztiek egoitza Espainiako lurraldean dutela, kuradore bakar baten ardurapean bizi diren zaintzapeko anai-arrebek, beren egoera eta baldintzak direla-eta beste familia-banako bat osatu ez dezatenean.

b) Kide bat ezin daiteke izan, aldi berean, bi familia-banako kide.

 

3.- 1. zatiak aipatzen dituen dirusarrerak honako hauek izango dira:

 

a) Bakoitzaren lanetikako irabaziak.

b) Edozein eratako ekonomia-ustiapidetatikako irabaziak eta ogibide edo arte-lanetikakoak.

c) Aurreko letran aipatzen diren ihardunek hartzen ez dituzten edozein eratako ondasunetikako irabaziak.

d) Edozein eratako aldizkako edo ohizko irabaziak.

 

12. Atala - Zenbatekoak

 

1.- 11. atalak dioena gerta dadinean, bertan aipatzen diren bizi-sarien zenbatekoak honako hauek izango dira:

 

a) Zahar-saria: Hileko hogeita hamazazpi mila ehun eta hirurogeita hamar (37.170) peseta.

b) Alargun-bizisaria: Hogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita hamahiru (28.273) peseta.

c) Umezurtz-bizisaria: Hogeita hamabost mila eta hirurogeita hamalau (35.074) peseta.

 

2.- Gutxieneko lanbidearteko soldatak gora egin dezan bakoitzean, zenbateko hauek ere gehitu egingo dira, soldatak igoera indarra izan dezanean, hauek ere, beste gabe, izango dutela. Gehiketaren kopurua, honako matematikazko heintasun-arau hau erabiliz lortuko da.

 

SMIo ........................ Po

----- .......... = ......... ---

SMIn ....................... Pn

 

Horrela bada:

 

SMIo-k, Lege hau indarrean jartze-egunean indarrean dagoen gutxieneko lanbidearteko soldataren hileko zenbatekoa esan nahi du.

SMIn-k, "n" egunetik hasita indarra izango duen gutxieneko lanbidearteko soldata esan nahi du.

Po-k, zahar, alargun edo umezurtz-bizisarientzat, dagokiona dagokiola, 1 zatian ezartzen den zenbatekoa esan nahi du.

Pn-k, "n" egunetik hasita Po-k aipatzen dituen zahar, alarguntza edo umezurtz-bizisarientzako indarra izango duen zenbatekoa esan nahi du.

 

13. Atala - Onarpena

 

1.- 12. atalak aipatzen duen zenbatekoaren arauerako bizisaria jasotzeko eskubideaz jabetzea, doakionak, Euskal Herriko Arduralaritzari eta atal honek ezarritako edukinaz,eta arauz jarri daitezen baldintzen arauera, haren onarpena eska diezaionaren baldintzapean geldituko da.

 

2.- Onarpena eskatzeko epea 11. atalak ezarritako egoerari hasera eman zitzaionetik hasi eta urtebetekoa izango da. Egoera hori Lege hau indarrean jarri baino lehen jadanik hasia izango balitz, epea Legea indarrean jar dadin egunetik hasita zenbatuko da.

 

3.- Eskubide honen onarpen-eskea bizi-sariaren zenbatekoarekiko eskubidea onartzen duen erabakia eman aurretik egin daiteke; baina erabaki hori hartu arte, zenbateko berezi honekiko eskubidearen onarpenari buruzko ebazpenik ezin emango da.

 

14. Atala - Indarrean jartzea

 

1.- Idazpuru honetan jasotako eskubideak, onarpena egiten zaioneko erabakiaren berri doakionari eman eta 11.1. atalak ohartemandako egoerari hasiera eman zitzaion ondorengo hilaren lehenengo egunetik hasita izango du indarra.

 

2.- Egoera horri hasiera Lege hau indarrean jartzeko eguna aurretik eman izaneko kasuan, onartutako eskubideak Legea indarrean jarri dedin ondorengo hilaren lehenengo egunetik hasita izango du indarra.

 

15. Atala - Zenbatekoen geroagoko gehiketak

 

Autonomia Elkarteko Arduralaritzak, erabaki-bidez egingo dizkie Idazpuru honek aipatzen dituen eskabideak onartuta dituztenei geroago gerta daitezkeen gehiketak, 12.2. atalak dioenaren arauera.

 

16. Atala - Indargaltzea

 

1.- 11. atalak aipatzen duen egoera amaitu dadinean, 12. atalak aipatzen duen bizisari-zenbatekoa jasotzeko eskubidea ere besterik gabe ezabatu egingo da. Eskubidearen indargabetzea ekar lezakeen edozein ekintzaren berri eman beharko dio doakionak Autonomia Elkarteko Arduralaritzari.

 

2.- Ezabaketak ez luke ekarriko inolako eragoz penik dagokion onarpena birreskatzeko, 11. atalak ohartemandakoak geroago berriro bete daitezenean.

 

3.- Ezabaketak ez du eraginik izango Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak ezartzen duen zenbatekoetarako sistema orokorraren arabera bizisaria eskuratzeko eskubidearen gain.

 

IV IDAZPURUA

EKAINAREN 22KO 11/1983 LEGEAK ESKEIDAZKIAK AURKEZTEKO EZARTZEN DUEN EPEA LUZATZEA

 

17. Atala - Epea luzatzea

 

1.- Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epea ematen da, Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak ohartemandako eskubideen onarpen-eskea Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Arduralaritzari egiteko.

 

2.- Eskubide horietaz jabetzea Lege hau indarrean jarri aurretik izan gabeko egoeren pean egon dadinean, aurreko zatian esandako epe hori agiango egoerak gerta daitezen egunetik kontatuko da.

 

Gehigarrizko Erabakia

 

Arauak bateratzea

 

1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 52. atalak dioenaren arabera, esku ematen zaio Jaurlaritzari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Lege hau argitaratu ondorengo sei hilabeteko epearen barruan Ekainaren 22ko 11/1983 Legea eta Lege hau idazki bakar batetan bateratzezko Dekreto-Lege bat eman dezan.

 

2.- Aurreko zatian aipatzen den baimenak, baterakuntza-ekintzaren gai diren lege-idazkiei arau era ematea, argiagotzea eta elkar egokitzea daramatza bere baitan.

 

3.- Lege guztientzako ohartemandako egitemodu orokorraren arabera Dekreto-Legea indarrean jar dadinaren kaltetan gabe, Jaurlaritzak, hau onartu ondorengo hamabost eguneko epearen barruan, Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 52.5 atalak aipatzen duen mezua bidaliko dio Legebiltzarrari.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Arauen garapena

 

Lege honen garapenerako beharrezko izan daitezen arauzko erabakiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra