Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1986 Legea, ekainaren 26koa, Legegintzarako Herri-Arioari buruzkoa.

1986-06-26

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/7/21, 145. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.

§ 84. 8/1986 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, LEGEGINTZARAKO HERRI-ARIOARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Gaurregungo Kostituzio-arauzko erakuntzetan, eta mundu-mailako Bigarren Gudua bukatu zenez gero, herritarren eta Kostituzioaren arauerako Ihardutze-Erakundeen arteko lotura hauteskundeen bidez egin eta Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren arteko harremanak ardatz zituen liberal-joerako demokraziaren erakunde-egitura zaharra hori sortu zenean zegoenetik erabat bestelakoa izan eta auniztasuna eta gero eta gehiago eskuhartze-nahia ezaugarri beinen dituen gizarte-egoerari egokitzeko bideak egiten ari direla somatzen da.

 

       Eta erapidetzaren zilegitasunaren oinarriak zabaltzera ezezik horretzaz gainera eta funtsean, arauak eta benetako gizartea elkarri egokituz politika-oreka iraunkorragoa lortzea itu duen bide hori, aldi berean, erresuma liberala sortu zenez gero iraun dirauen ereduzko artezko demokraziaren eta azkenean onartutako ordezkari-bidezkoaren arteko tirabira zaharrari atxikitzen zaio.

 

       Demokraziazko erakuntzak norbanakoen eta taldeen eskeen bide diren gizarte-erakundeei eta batipat politika-alderdiei politika-partzuergorako funtsezko tresna direnez kostituzio-erakuntzan toki ematea dugu esan dugun joera horren ezagupiderik nagusiena. Eta horren beste erakusgarri garrantzitsu bat, zalantzarik gabe, Euskal Estatutoaren 9.3 atalean egiten denez herri-agintari guztiei eskuhartze hori politika-alorrera mugatu gabe baizik eta ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren alorretara zabalduz suztatu eta onartu dezaten egiten zaien manua da. Eskuhartze-bideak Herri-Arduralaritzaraino edo Epailaritzaraino iristea ere aipa daiteke.

 

       Esparru horretan herriaren legegintzarako arioak garrantzizko egiteko bat betetzen du, gizartearen oldez sortu, Legebiltzarrean ordezkariak dituzten politika-alderdiek beretzakotu gabeko herritarren eskarientzako bide izan eta ordezkaritza-bidezko demokrazian erakunde nagusi denarengana, hots, Legebiltzarrarengana joten bait-du horrek, legegintza-ahalmenaren jabe denez, herri-arioaz baliatuz Legebiltzarraren bere bideak eginarazi nahi zaizkion eskearen atalakako idazkera bere gain hartzen duenari ala hartzen ez duenari buruzko azken erabakia har dezan.

 

       Autonomia-Estatutoak, 27.4 atalean legegintzarako herri-arioa kontutan izan eta, bertan tajutzen den Jaurtze-erapidetzari dagokionez, Legebiltzarraren lehentasunari egokitzen dio. Horrela, herri-arioa herritarren zerbitzurako beste eskuhartze-tresna bat denez hartzen da, Estatutoan ohartematen dena, horrela, Euskal Herrian 1936garreneko Estatutoaren 10garren atalak jartzen zuen bidetik sartzen dela.

 

Lehenengo Atala

 

       Politika-izakeraz euskaldunak eta gara-adinekoak izan eta hautatzaile-erroldan sartuta dauden herritarrek, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 27.4 Atalean ohartemandako Legegintzarako herri-arioaz Lege honetan agintzen denaren arauera baliatzeko eskubidea dute.

 

2. Atala

 

       Honako gai hauek herriaren legegintza-ariotik kanpo gelditzen dira:

 

a)  Autonomia-Elkarteak heuretzaz legegintzarako agintepiderik ez duenekoak eta bai Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen erakuntza, lege-jaurpide eta agintepideei eta Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen agintepideei buruzkoak, eta Autonomia-Elkartearen lurralde-antolaketari datxezkonak ere.

b)  Zergalaritza-alorrekoak.

c)  Autonomia-Estatutoaren eraldakuntza.

d)  Ekonomia-ekintzaren oro-egitamuketari buruzkoak.

e)  Legegintzarako ario eta izapidetza.

f)   Hauteskunde-jaurpideak.

g)  Autonomia-Estatutoak edo legeek hoietarako arioa Jaurlaritzarentzat gordetzen duteneko gaiak.

 

3. Atala

 

       Legegintzarako herri-arioa, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean gutxienez hogeita hamar mila euskal-herritarrek Lege honek esaten duenez egiaztatuta izenpetutako Lege-Saloak aurkeztuz egiteratzen da.

 

       Suztapenerako Batzordeak arioari darion guztirako izenpetzaileen ordezkotza izango du.

 

4. Atala

 

       1.-   Izapidetzari, Eusko Legebiltzarreko Mahaiari, bere Idazkari Nagusiaren bidez, ondoren esaten direnak barne izan ditzan idazki bat aurkeztuz ekingo zaio:

 

a)  Aurrean Zioen Adierazpena izango duen Lege-Saloaren atalkako idazkera.

b)  Izenpetzaileen ustez Legebiltzarrak Lege-Saloari bere bideak eginaraztea eta hori baitestea komenigarri egiten duten zioen adierazpen zehatza.

c)  Herri-Arioaren Suztapenerako Batzordea osatzen duten kideen izanak, guztien nortasun-xehapenak eman eta adierazpenak egin dakizkion izendatutako kidea zein den adieraziz.

 

       2.-   Aurreko zatiak dion idazkia Suztapen-Batzordekideak izenpetu beharko dute.

 

       3.-   Legegintza-arioaren aurkezpena Legebiltzarraren bilkura-alditatik kanpo aurkeztuz gero, epeak agirisorta hori aurkeztu eta hurrengo bilkura-aldian hasiko dira kontatzen.

 

5. Atala

 

       1.-   Legebiltzarreko Mahaiak bidali zaion agirisorta aztertu, eta aurkezte-egunetik hasi eta hogeitamar eguneko epearen barruan horren onargarritasunari buruzko erabakia hartuko du.

 

       2.-   Honako hauek izango dira saloa onargarri ez izateko zioak:

 

a)  Lege honen 2garren atalean kanpo utzitako gaietakoren bati buruzkoa izatea.

b)  Lege honen 4garren Atalean jarritako betebeharrak ez bete izana. Hala ere, zuzendu daitekeen akatsen bat baldin badago, Legebiltzarreko Mahaiak Suztatze-Batzordeari jakinaraziko dio, hala baderitza hilabeteko epe baten barruan zuzendu dezan.

c)  Saloa gai bereziei edo elkarrekin kidekatu ezinekoei buruzkoa izatea.

d)  Legebiltzarrean, une berean, herri-arioaren gaiari-berari buruzko Lege-Egitasmo edo Lege-Saloren bat bere bideak egiten aritzea.

e)  Legegintza-aldi berean aurkeztutako funtsean eduki bereko beste herri-ario baten bir-idazkia izatea.

f)   Aurrez herri-arioaren xede bereko eta Legebiltzarrak Legegintza-aldi berean baitetsitako lege-salo bat egotea.

 

       3.-   Legebiltzarreko Mahaiak hartutako erabakia, ondorio guztietarako, Herri-Arioaren Suztapenerako Batzordeari jakinarazi eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

 

       4.-   Mahaiak hartutako onargarritasuna ukatzezko erabakien aurka, Kostituzio-Epaitegirako babesa eskatzezko goradeia sartu ahal izango da.

 

       5.-   Epaitegiak saloa 5garren ataleko 2garren zatian ohartemandako onargarri ez izateko ezein ziok hartzen ez dueneko epaia emanaz gero, saloak bere bideak egiten jarrituko du.

 

       6.-   Alderantziz, Epaitegiak arauzkontrakotasuna saloko manu batzugatikakoa dela erabakitzen badu, Legebiltzarreko Mahaiak suztatzaileei jakinaziko die, saloa atzera kentzea edo dagozkion zuzenketak egin eta horri eustea nahi duten adierazi dezaten.

 

6. Atala

 

       1.-   Saloa onartu ondoren Legebiltzarreko Mahaiak Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi, eta horrek izenpeak biltzeko erabilitako eraren arauzkotasuna egiaztaraziko du.

 

       2.-   Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Suztapen-Batzordeari saloa onartuta dagoela jakinaraziko dio, eskatzen diren izenpeen bilketa egin dezan.

 

       3.-   Aurreko zatien gai diren bideak, bildutako izenpeak, aurreko txatalean esandako jakinaraztea egiten denetik hasita kontatuko den lau hilabeteko epearen barruan. Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei aurkeztuz bukatu beharko dute. Epe hori bukatu eta behar diren izenpeak aurkezten ez badira, arioa baliogabetuta geldituko da.

 

       4.-   Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren eritziz besterik ezina gertatu izanez gero, izenpe-bilketa egiteko aldia bi hilabetez luzatu ahal izango da.

 

7. Atala

 

       1.-   Saloa onartu denaren adierazpena hartu ondoren, Suztapen-Batzordeak izenpeak biltzeko beharrezkoak izan daitezen agizko paperezko orri bikoitzak eramango dizkio Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari. Orri hoietan saloa osorik idatzita egongo da.

 

       2.-   Saloaren idazkerak orri bikoitz bakoitzeko aldetako hiru gainditzea gertatuz gero, izenpeak biltzekoari banandu ezineko eran eratxikiko zaizkion orri bikoitz berezitan egingo da, hurrengo zatian esaten den eran ikurratzez jo eta zenbakiak jarriz.

 

       3.-   Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, orri bikoitzak hartu eta, hurrengo berrogeita zortzi orduren barruan, ikurratzaz jo, zenbakiak jarri eta Suztapen-Batzordeari itzuliko dizkio.

 

8. Atala

 

       1.-   Hautatzailearen izenpearekin batean, bere izen-deiturak, Erresumako Nortasun-Txartelaren zenbakia eta zein Udaletako hautatzaile-zerrrendatan dagoen adieraziko dira.

 

       2.-   Izenpea Eskribau batek, Kontsul batek, Epaitegi-Idazkari batek edo izenpetzailea bertako hautatzaile-erroldan sartuta dagoeneko Udaleko Udal-Idazkariak edo Batzorde Suztatzaileak izendatutako berarizko herri-sendesleek egiaztatu beharko dute.

 

       Berarizko herri-sendesleen izendapena Eskribauaren aurrean egindako eskribau-agiriz egingo da, eta izendatutakoek, legez euskaldun eta eta zigorpide-kondairarik gabeak eta gara-adinekoak izan beharko dute. Berarizko herri-sendesleek, gezurretan harrapatuz gero, Legean ohartematen diren zigorrezko erantzukizuna izango dute.

 

       Egiaztapenak zer egunetan egin den adierazi beharko du eta bateangoa, hots, orrikakoa izan ahal izango da. Horrelakoa bada, egunaren ondoan orriak daramatzaten izenpeen zenbatekoa eraso beharko da.

 

9. Atala

 

       1.-   Bildu diren izenpeak berebaitan izan, eta bakoitzak bertan gai diren izenpetzaileek hauteskunde-erroldan gara-adineko direnez sartuta daudela egiaztatu dezan egiaztagiria aldean daramala, Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei bidaliko zaizkie, hoiek egiaztatu eta lehen-kontaketa egin dezaten. Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeek lehen-kontaketa hori Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko diote, hogeita hamar eguneko epearen barruan.

 

       2.-   Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak izenpeen egiaztapena egiteko behar dezan laguntza eskatu ahal izango die Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei.

 

       3.-   Suztapen-Batzordeak, nonahi, egoki deritzan bildutako eta baliozkotzat egiaztatutako izenpeei buruzko argipideak eskatu ahal izango dizkie Kondaira-Lurraldeetako Hauteskunde-Batzordeei.

 

10. Atala

 

       1.-   Orriak Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidali ondoren, honako hoien egiaztapena eta behin-betiko kontaketa egingo ditu.

 

       2.-   Lege honetan jarritako baldintzak bete ez ditzaten izenpeak, baliorik gabekotzat jo eta ez dira kontatuko.

 

       3.-   Saloa balioz aurkezteko bete behar diren baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak balio duten izenpeen-zenbatekoarekiko egiaztagiria Legebiltzarrari bidali, eta bere esku izan ditzan izenpe-orriak ezabatu egingo ditu.

 

11. Atala

 

       Legebiltzarreko Mahaiak, eskatzen den izenpe-zenbatekoa lortu denaren egiaztagiria hartu ondoren, Legebiltzarreko Araudiaren 105garren atalean Lege-Saloentzat jartzen dituen bideak egingo dira, eztabaidaketari Lege honen 4.b) atalak dion agiria irakurtzearekin ekingo zaionaren salbuespenarekin.

 

12. Atala

 

       Legebiltzarra ezabatzeko unean bere bideak egiten ari dedin legegintzarako herri-arioa ez da horregatik indargabetuko. Legebiltzarreko Mahaiak legegintza-bideei zer izapidetatik birrekingo zaien erabakiko du, arioa berriz egiteratzea behin ere beharrezkoa izango ez dela.

 

13. Atala

 

       1.-   Suztapen-Batzordeak Saloarekiko zabalkundean eta izenpe-bilketan egindako gastuak, Lege honetan jarritako baldintza guztiak bete eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzera iritsi dedinean ordainduko dira.

 

       2.-   Suztapen-Batzordeak gastuak behar bezala egiaztatu beharko dizkio Eusko Legebiltzarreko Mahaiari. Gastu hoiek ordaintzeko izendatutako kopurua urtero birregokituko du Legebiltzarrak, eta hoiek Legebiltzarreko diruegitamuetan horretarako gauzatutako diruegitamu-sailaren pentzutan ordainduko dira.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Suztapen-Batzordearen gastuak ordaintzeko izendatutakoa, Lege honen 13.2 atalean ohartematen denez birregokitu ez dedin bitartean, ez da bi miloe pesetatik gorakoa izango.

 

Azken Erabakia

 

       Lege hau garabideratu eta betearazteko egokiak izan daitezen manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra