Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1987 Legea, azaroaren 20koa, Nahitaezko Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaiak Sortarazteari buruzkoa.

1987-11-20

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1987/12/10, 233. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

§ 93. 8/1987 LEGEA, AZAROAREN 20KOA, NAHITAEZKO JABEGOKENKETETARAKO LURRALDE-EPAIMAHAIAK SORTARAZTEARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoa indarrean jarri zenetik hona zortzi urte igaro baldin badira ere, Euskadiko Autonomia-Elkartearen erakuntzarako hainbat alderdi gauzatu gabe gelditzen dira oraindik, horien artean, Administrazio ezberdinek, beste aginte-titulo batzuk egiteratuz egindako jabegokenketen bidezko prezioa zehazteko ardura izango duen ihardutze-saila sortzea helburutako bat dela. Lege eta politika mailako arian-ariango egituraketa hobea lortzean datza, Nahitaezko Jabegokenketetarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde-Epaimahaiak sortarazteari buruzko Lege honen helburua, eta horiek eratzearen oinarri-araua aipatutako Autonomia-Estatutoko 11.a.b) atala dela. Bestalde, Autonomia-Estatutoa da, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak dituen aginteak zehazten dituena, bai legegintza garapenari eta bai, bere eremu barruan, Erresumaren nahitaezko jabegokenketekiko oinarrizko legeak betearazteari dagozkionetan ere.

 

Honako hauek dira Lege honen arau-mailari bide ematen diotenak, alde batetik, Jabegokenketetarako Probintzia-Epaimahaiak izeneko ihardutze-sailetako kideak eta horien jardunbidea arautzen dituen 1954.eko Abenduaren 16ko Nahitaezko Jabegokentze Legeak eman diezaiokeen maila-mugaketa, eta, bestetik, lege-segurtasuna, oinarri-irizpide honek, jabegokenketetarako erakundean hartzen bait du bere neurri eta balio oso-osoa.

 

Lege honek, estatutotikako esandako agintepideez baliatuz, Erresumako Legea Euskadiko Autonomia-Elkarteko lege eta politika-mailako egiturei egokitzea du funtsezko xede. Epaimahaia izena ematen zaion Administraritza-sail honek, eragingarritasun, bizkortasun eta bidezkotasunez ioka dezaneko erabateko nahi sendoa darama barnean Lege honek, bere jardun-eremuaren xedeak, horren garrantzizko izan eta babesa merezi duten balioen gain artezko eragina bait du, adibidez, norbanako-alorreko jabetzaren gain eta herri-mailako jarduna finkatzen duen eta norbanako-alorreko jabetzaren gizarte-egitekoa osatzen duen herri eta gizarte-zuduzkotasunaren gain. Ildo honetan eta aipatu diren oinarri-irizpide horiek erabat betetze-lanari lagundu ahal izateko xedez sortzen da Balio-haztaketarako Euskadiko Batzorde Teknikoa, bere egitekoa, azken baten, Epaimahaien bidezkotasunezko jarduera zuzena lortzeko hain beharrezkoak diren balio-haztaketarako erizpide-batasuna izatea dela.

 

1. Atala

 

1.- Nahitaezko Jabegokenketetarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde-Epaimahaien osakera eta horien ihardunbidea arautzea da Lege honen xedea.

 

2.- Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaiek, Eusko Jaurlaritzari atxikitako Administrazio-Sail direnez, bakoitzak duen aginte-eremu barruan, Euskadiko Autonomia Elkarteko jeografiazko eremuan sortu eta bertan burutu daitezen bidezko prezioekiko zehaztapideez arduratuko dira eta horiekiko ebazpenak emango dituzte.

 

2. Atala

 

1.- Kondaira-Lurralde bakoitzeko hiriburuan eratuko dira Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaiak. Epaimahaiburu izango den eta dagokion Epaitegiko lehendakariak izendatuko duen Auzimaisu batek eta honako kide hauek osatuko dute Epaimahai bakoitza:

 

a) Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailean lan egiten duen Legelari batek.

b) Dagokion Herri-Arduralaritzako herri-lanari edo akurapen-bidezkoa den goi-mailako teknikari batek; jabegokenketagile den Administraritzako ihardutze-sail agintedunak izendatuko du, jabegokenketaren gai den ondasun edo eskubidearen nolakoaren arabera aldatuko da, eta nolako horri lanbide-gaitasunarekin batera teknika-mailako jakintzarik egokienak egokituko zaizkio.

c) Probintziako Nekazaritza-Bazkundeko ordezkari batek, jabegokenketa landa-mailako ondasunari buruzkoa izan dedinean. Gainontzekoetan, Hiri-alorreko Jabego-Bazkundeko edo Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkundeko ordezkari batek, jabegokenketaren gai diren ondasun edo eskubideen nolakoaren arabera.

d) Dagokion Eskribau-Elkarteak aukera dezan Eskribau batek.

 

2.- Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailean lan egiten duen Legelari batek egingo du Epaimahai bakoitzeko Idazkaritza, Sail horretako Sailburuak izendatuko duela Idazkaria.

 

3. Atala

 

1.- Jabegokenketarako Lurralde-Epaimahaiak balioz eratu eta horiek erabakiak hartu ahal izateko, honako hauek izango dira beharrezko, hots, lehen-deialdikoan kide guztiak bertan egotea eta Epaimahaiburua eta bi Epai-Mahaikide bigarren deialdikoan; Kide hauetako bat aurreko ataleko a) edo b) txatalean esandakoa eta bestea atal bereko c) edo d) txatalean esandakoa izango dira.

 

2.- Beren agintepeko diren gaiei gehiengoaren botoz emango diete ebazpena Lurralde-Epaimahaiek, Epaimahaiburuaren botoz ebatziko direla boto-berdinketak.

 

3.- Epaimahaien administraritza eta menpeko mailako egitekoak, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzei atxikitako langilegoaren kargura egongo dira, beroietan antolatuko direla beharrezko zerbitzuak.

 

4. Atala

 

Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaiek, jabeek eta Administraritzak egindako balio-haztaketaren orria ikusi ondoren eta hamabost eguneko gehienezko epearen barruan, jabegokenketaren gai diren ondasun eta eskubideei legokiekeen prezio zuzenari buruzko erabakia hertsapidez emango dute. Salbuespen gisa, jabegokenketarekiko zehaztapidean auzitan dabiltzan zuduen garrantzia dela-eta, jabegokenketak hartzen dituen ondasun eta eskubideak, daudeneko lekura joan eta bertatik bertara ikuskatzea beharrezkotzat jo dadinean, epe hori luzatu ahal izango da hogeitamar egunera arte gehienera, Lege honetako bigarren ataleko b) eta c) txataletan aipatzen diren Kideek ikuskatzelan horretan derrigorrez parte hartu beharko dutela.

 

5. Atala

 

1.- Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaien erabakiek nahitaez zio eta guztikoak, eta Lurraren eta Hiri-Antolaketarako Jaurpideei buruzko Legearen Eraberritutako Idazkera onartuzko Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege-Dekretoak, edo hori ordezkatzeko Autonomia Elkarteak berak dituen Legeek edo, hala balegokio, nahitaezko jabegokentze-legeak eta erabili beharreko izan daitezen legeetan agintzen denarekikoan erabilitako balio-haztaketarako irizpideen arrazoiak emanezkoak izan beharko dute.

 

2.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion erabaki honen berri, bai jabegokenketa egiten duen Administrazioari eta bai jabeari berari ere emango zaie eta arduralaritza-auzipidetara jo aurretik egin behar den birrabiatze-eskea egin ahal izango da erabaki horren aurka.

 

3.- Erabakia har dadineko eguna izango da, 1954.eko Abenduaren 16ko Nahitaezko Jabegokentze-Legeko 58. atalean esaten den balio-haztaketa indarrik gabe gelditzera iristeko aldiaren lehenengo eguna.

 

6. Atala

 

1.- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde-Epaimahaiek, beroietako kidez osatuko den Baloraketarako Euskadiko Batzorde Teknikoa sortuko dute, arauz ezar daitezen baldintzen arabera. Honako hauek izango dira Batzorde horren egitekoak:

 

a) Jabegokenketaren gai diren ondasun eta eskubideen baloraketa egiteko erabil daitezen lege-erizpideak ezartzerakoan eman daitezkeen arazo nagusienak aztertzea.

b) Herri-Arduralaritza ezberdinen jardunerako beharrezko diren oharpenak jasotzea, ondasun eta eskubideen baloraketetan eragina duten eta, batzutan, baloraketaren beraren nolakoa zehazten duten legeak erabiltzeari dagozkionetan hain zuzen.

c) Erizpideen alderaketa egin eta erizpide bateratuak sortaraztea, ondasun eta eskubideen balio-haztaketa egin ahal izateko.

d) Administrazioaren jarduna hobetzeko hartu beharreko erabaki orokorrak eta neurriak buzitzea.

 

2.- Baloraketarako Euskadiko Batzorde Teknikoak txosten bat egingo du urtero, eta txostenak ematen duen aldian ihardutze-sail jabegokentzaile gisa jokatu duten Administraritza bereziei aurkeztuko zaie eta Batzordearen lanen gai diren arazo, ohar eta irizpide buzipenak, laburki eta eraz jasoko dira bertan.

 

3.- Baloraketarako Euskadiko Batzorde Teknikariak, atal honetako 1. zenbakian aipatzen diren kideez gainera, ondasun eta eskubideen baloraketekin zerikusirik duten gaietan aituak diren pertsonak ere bere kideen artean sartzeko eskabidea egin ahal izango du; lagun horiek, araubidez ezar dadinaren arabera, Jaurlaritzak aukeratuko ditu.

 

Gehigarrizko Erabakia

 

Lege honetan araupetzen diren Jabegokenketarako Lurralde-Epaimahaiak arduratuko dira, Erresumako Arduralaritzarekin batera hori erabaki dadinean, Arduralaritza horrek Euskadiko Autonomia-Elkartearen lurretan egin ditzan jabegokentzeetatik sor daitezen bidezko prezioei buruzko zehaztapidetzez eta horiekiko erabakiak ere Epaimahai horiek eurek hartuko dituzte.

 

Aldibaterako Erabakia

 

Azaroaren 25eko 292/1986 Dekretoaren babespean sortutako Jabegokenketetarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Epaimahaietara aurkeztu diren eta ebazpenik jaso ez duten bidezko prezioarekiko zehaztapidetzei, Lege honen bidez sortzen diren Lurralde-Epaimahaiek emango diete ebazpena.

 

Indargabetze-Erabakia

 

Nahitaezko Jabegokenketetarako Lurralde-Epaimahaiak sortzeari buruzko Azaroaren 25eko 292/1986 Dekretoa, baliogabetuta gelditzen da.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Epaimahaien jarduera eta bai Epaimahaietako eta Baloraketetarako Batzorde Teknikoko kideek izan ditzaketen bateraezintasun, zuripide, partehar-ezin, egun-sari eta ordezkaketei dagozkien gaiak, araudiz araupetuko dira.

 

Bigarrena

 

Lege hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra