Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/1992 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1993.ekonimi-urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen direnekoa.

1992-12-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1992/12/31, 254. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.

§ 143. 8/1992 LEGEA, ABENDUAREN 23KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1993. EKONOMI-URTERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEN DIRENEKOA

 

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1993. EKONOMI URTERAKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA

 

Lehenengo Atala - Onarpena

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1993. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen dira, lege honetan ezartzen diren baldintzetan.

 

2.- Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia Eratzen duten Oinarri-irizpideei buruz indarrean dauden Aginduei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuko 25-2-a) atalean jasotzen diren ondorioetarako, Eusko Legebiltzarraren Diruegitamua lege honen barruan sartzen da.

 

3.- Lege hau 1992.eko abenduaren 31z eta urte honi dagokion Diruegitamuaz geroztik sortu daitezkeen erakundeekin ere erabiltzekoa izango da.

 

2. Atala - Autonomi Elkarteko Administrazioaren diruegitamua

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik guztira 619.598.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik guztira 83.766.000.000 pezeta, horien 1993.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten dena izanik.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 619.598.000.000 pezeta jotzen du.

 

3.- Unibertsitatearen Eraberriketari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legeko 54. artikuluak agintzen duenari jarraiki, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion diru-laguntza 16.003.000.000 pezetakoa izango da guztira. Zenbateko hori honela banatzen da: 14.490.000.000 pezeta agizko gastuetarako eta 1.513.000.000 pezeta diru-ezarketen finantzaketarako.

 

3. Atala - Ihardutze-erakunde burujabeen diruegitamuak

 

1.- Ihardutze-erakunde burujabeen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira:

 

- Servicio Vasco de Salud-Osakidetzari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 184.625.090.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik 1.635.000.000 pezeta, horien 1993.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa lege honetako I. Eraskinean zehazten dena izango dela.

- Instituto Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.530.000.000 pezeta. Gerorako diru-izendapen lez 17.000.000 pezeta; diru-zenbateko horren banaketa, 1993.az geroztiko ekonomi urteka, lege honetako I. Eraskinean zehazten dena delarik:

- Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 3.625.000.000 pezeta.

- Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estatistika Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.039.881.000 pezeta.

- Instituto Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 273.600.000 pezeta.

- Instituto Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 380.000.000 pezeta.

 

2.- Aipatu diren erakunde autonomoen aurrekontuetako diru-sarreren egoera, horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituek duten erabateko zenbatekoaren araberakoa izango da.

 

4. Atala - Euskal Irrati Telebista herri-izaikiaren eta horren eraentzarako baltzuen diruegitamua

 

1.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikiaren ustiaketa eta kapital diruegitamuetan 10.661.900.000 eta 939.100.000 pezetako dotazioak ematen dira, hurrenez hurren, diru-eskuarteak ere kopuru berberekoak izango direla.

 

2.- Irrati eta Telebistako Herri-Zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak onartzen dira:

 

USTIAKETA AURR. KAPITAL AURR.

 

Euskal Telebista, A.B. 11.875.750.000 1.449.250.000

Eusko Irratia, A.B. 1.370.650.000 100.000.000

Gasteiz Irratia, A.B. 375.400.000 61.200.000

 

Eraentzarako Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuarteek, baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbateko bera jotzen dute.

 

3.- "Euskal Irrati Telebista" herri-izaikia sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 44. atalak dioenaren arabera, "Euskal Irrati Telebista" herri-izaikiaren eta Irrati Telebistako Herri-Zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzekoen aldetik guztira 14.245.900.000 pezetara jotzen dute, Ustiakuntza Aurrekontuari dagozkionak eta 1.698.450.000 pezeta, Kapital Aurrekontuari dagozkionak, diru-eskuarteak ere diruzenbateko horiei dagozkienak direlarik.

 

5. Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen diruegitamua

 

Enerjiaren Euskal Erakundearen ustiakuntzako eta domuko diruegitamuetan, ordainketarako diru-izendapenei buruzkoan, hurrenez hurrez, 1.767.116.000 eta 2.869.140.000 pezetako diru-izendapenak egiten dira, diru-eskuarteak ere hainbateko berean jarriz. Bestalde, 1.830.000.000 pezeta jotzen duten gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira, horien 1993.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten denez egingo dela.

 

6. Atala - 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen diruegitamuak

 

1.- Lege honetako 4. atalean sartu gabeko herri-baltzuen ustiakuntza eta kapital diruegitamuetan, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko guztira ematen diren 39.433.085.000 eta 32.364.871.000 pezetak, hurrenez hurren, eta geroko lotzezko diru-izendapenak hornitzeko guztirako 9.685.523.000 pezetak baltzuka zehazten dira, horien 1993.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten denez egingo dela.

 

2.- Ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ohartemandako diru-eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, horien guztirako diru-zenbatekoak aurreko zenbakian adierazitako berberak direla.

 

3.- Baltzu bakoitzaren ustiakuntza eta kapital diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II. Eraskinean zehazten dira.

 

4.- Beren helburuak Euskadiko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusietan sartutako egitarauetan jasota baldin badaude eta aribideko lehenengo lau urteetarakoa gutxienez izango den ekintza-egitamua aurkeztu ondoren, Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, lege hau indarrean jarriz gero sor daitezen herri-baltzuen Diruegitamuak onartu ahal izango ditu, eta onartutako diruegitamu horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari bidaliko dizkio.

 

7. Atala - Gaudimenak emateko mugak eta jaurbideak

 

1.- 1993.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko Administraritzak, egingo diren egiketak direnak direla, zenbatekoz gehienera 25.000.000.000 pezeta joko duten gaudimenak eman ahal izango ditu, eta muga horri ez zaio lehenago emandako gaudimenak baliogabetzea dakarten egiketak ordezkatzeko edo horientzako dirubide berriak egiteko eman daitezen gaudimenen zenbatekoa eratxikiko.

 

Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzak gaudimenak emateko baldintzak arauz ezar ez ditzan bitartean, Eusko Jaurlaritza izango da, dagokion Sailaren saloz, horiek emateko baimena emateko gai, eta emateko ardura Ogasun eta Finantza Sailarena izango da.

 

Emandako gaudimenen eraenpidea eta jarraipena egiteko ardura dagokion Sailarena izango da, gaia dela eta, Ogasun eta Finantza Sailak horretan duen gaitasun orokorraren kaltetan gabe.

 

2.- Halaber, 1993.eko ekonomi urtean zehar, finantza entitateek egin ditzaten abal-eragiketak, parte hartzezko kreditapenak bermatzeko direnak, Autonomi Elkarteko Administrazioak, dagozkion hitzarmenen bidez, egin ahal izango ditu zati batetan. Ogasun eta Finantza Sailak gauzatuko ditu eragiketa horiek eta horien diru-zenbatekoa, atal honetako aurreko lerroaldian ezarritako mugartearen barruan kontatuko da.

 

8. Atala - Zorpetze-egiketen mugak eta jaurbideak

 

1.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetze-egiketen zenbatekoak 1993ko abenduaren 31n ez du, bere agiriztapen-era edozein izanik, 198.345.000.000 pezetatik gorakoa izan beharko, atal honetako 2-b) zenbakian agintzen dena salbu.

 

Aurreko zatian onartutako mugari, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zorpetze-zenbatekotik 66.000.000.000 pezeta eratxikiko zaio gehienera, 1993.eko ekonomi urteari dagokiona. 1993.eko ekonomi urteari dagokion norbanako-alorreko legeen menpeko diren erakundeen kanporako zorpetzea gehienera 11.203.515.000 pezetakoa izango da.

 

Zuzenbide pribatuko herri-baltzuek eta baltzu publikoek zorpetze-eragiketak bakarrik egin ditzakete, dituzten ezaugarriak, epea eta gauzatze-jaurpideak nolakoak diren berdin diola, baldin eta, eragiketok, dagozkien aurrekontuetan jasota badaude eta horiek izan ditzaketen aldaketak onartuak badaude indarrean dauden legeen arabera. Eragiketok burutzearen berri Ogasun eta Finantza Sailari emango zaio gauzatu baino lehen.

 

2.- Honako hauek izan dira zorpetze-egiketen jaurpideak:

 

a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urtean hitzartu beharreko egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomi urtearen barruan hitzartu beharreko, urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek Diruzaintzaren egiketei aurre egitea izango dute helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, aurreko a) eta b) txataletan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-jareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Ogasun eta Finantza Sailari ematen zaio egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.

d) Euskadiko Autonomi Elkartearen Herri-Zorra, kontuan erasota utziz nahiz eraz hori ontzat eman dezan beste edozein bidez adierazi ahal izango da.

Euskadiko Herri-Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatikako balore-agirien ezabaketan, herri-sendesleak eskuhartzea ez da beharrezko izango.

e) Euskal Herriko Autonomi Elkarteak egin ditzan Herri-Zorraren jaulkipenak, horko Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo dira.

f) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, aurreko ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egin eta/edo haiek ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzurekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatu ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-egitarauan horretarako diru-izendapenak egingo dira, horietarako dirubideak, inolako mugarik gabe, egon dauden eskuarteen bidez egin ahal izango direla.

 

II IDAZPURUA

GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA

 

I ATALBURUA

DIRUIZENDAPEN-MOETAK. BERARIZKOTASUNAK

 

9. Atala - Diru-izendapen gehikizunak eta dirubideketa-moduak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko legeko 26., 27. eta 28. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta honen ihardutze-erakunde burujabeen diruegitamuetan sartuta egon eta lege honetako III. Eraskinean zehazten diren diru-izendapenak, 1993.ean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira.

 

2.- Gehikizuntzat zermugatutako diru-izendapenen eta aipatzen diren gainontzeko diru-izendapenen gehikuntzen dirubideak honako era honetan egingo dira:

 

a) Ukitutako eskubideen bilketa eginkorraren araberakoen dirubideak, hasieran ohartemandakotik gora eskuratutako diru-sarreren gaindikina oinarri izanez egingo dira.

b) Kondaira-Lurraldeek Estatuari ordaindu beharreko Kupoa neurri berean gutxitzea ekar dezatenen dirubideak haiek egingo dituzte, izandako gutxitzearen zenbateko beraz, lege honetako 26. atalean jarritako, 1993.erako ekarketa-heinen arabera.

c) Dirubideketa-modu zehatzik izendatuta ez dutenen dirubideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko Legearen 26.3 atalean esaten den ihardunbidez egingo dira.

 

3.- Horretaz gainera, "Zenbait Sailen Gastuak" Saileko gastuen zehaztapen-zerrendan ematen diren diru-izendapen gehikizunak eta "Euskadi 2000" proiektuei buruzko diru-izendapenean eman daitezkeen gehiketetatik sortutako finantzaketa-beharrak Diruzaintzako gerakinen pentzutan burutu ahal izango dira. Era bereko dirubideak egingo zaizkie Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko legearen 21. atalean esaten diren diruizendapen-gehikuntzei, beti ere, atal horretan jarritako muga ez gainditzearen baldintzapean.

 

10. Atala - Gerorako lotzezko diru-izendapenak

 

1.- Hasiera eman zaioneko ekonomi urteaz gaindiko eta horietarako gerorako lotzezko diru-izendapenik gabeko betebeharrak hartu ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita EEEko baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruz lege honetako 13. atalaren 4 idazatiko f) letran ezarritakoa betetzeko ere eta "Euskadi 2000" proiektuarekin lotutako diru-ezarketak ihardunean jartzeko beharrezkoa den partean ere.

 

Jaurlaritzak, era berean, gastu-premiek hala eskatzen dutenean eta ordainketa-kredituak eraginik jasan ez eta lotzezko kreditua orohar gainditu ez dadinean, baimendutako gerorako lotzezko kredituak aldatu eta banatu ditzake urteka.

 

2.- Aurreko 1 zenbakian ezarritakotik kanpo, gehigarri bezala, Ogasun eta Finantza Sailak, Herrizaingo Sailaren 09130 programan aurretik adierazi gabeko gerorako lotzezko diru-izendapenak baimendu ahal izango ditu eta Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren Ikastegia Erakunde Autonomoaren aurrekontuari dagozkion programak ere, eta hori, ertzain-banaketa bereziei darizkien gauzetango diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika aldetikako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, diru-izendapen horien kopuruak, Kupoaren Bitariko Batzordearen erabakien arabera, diru aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

11. Atala - Diru-izendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko aginpideen dirubidetarako diru-izendapenak diru-izendapen aldakizun izango dira, horiek gaikuntza-aldiango ertzainei nahiz zerbitzuango ertzainei buruzkoak izan, baita Administrazio Nagusiaren aurrekontuan adierazita badaude eta, bere garaian, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren Ikastegia erakunde autonomoaren aurrekontuan ere.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diru-izendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diru-izendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretazko dekretuz egingo da.

 

12. Atala - Langilegoarentzako diru-izendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legeko 23. atalean agintzen denaren ondorioetarako, herrilanarien, estatutupeko langileen, lan-itunepeko langile finkoen eta aldi baterako langileen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, herrilanariei eta estatutupeko lanariei eta aldi baterako langilegoaren lantokiari dagozkien tituluak sortaka, eta lan-itunepeko langilegoari buruzkoa mailaka emanez, errolda osoarekikoa izango da.

 

2.- Lanpostuen sorketa, ezabaketa eta aldaketa, Jaurlaritzak lanpostuen zerrendak onartzearen bidez egingo dira.

 

Onartutako zerrendetan lanpostuak sortzea, aldatzea eta kentzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren proposamenez, Ogasun eta Finantza Sailak artekaritza egin eta beharrezkoa den txostena eman ondoren, Jaurlaritza-Batzarrari dagokio. Lanpostu berriak sortu ahal izateko, urteroko koste gordin bera edo gehiagokoa izan dezaten beste batzuk amortizatu beharko dira beti. Era horretan izapidetutako aldaketek aurrekontu-plantilaren aldi bereko aldaketa dakarte eta, beharko balitz, dagokion egitura organikoa aldatzea ekarriko lukete.

 

Hasierako zerrendetan sartutako lanpostuen lan-izendapenagatikako eta berarizko osagarrien aldaketei buruzkorako ihardunbidea aurreko zatian adierazitako bera izango da.

 

3.- I. atalburuari dagozkion diru-izendapenak, Sail edo ihardutze-erakunde burujabe bakoitzeko, zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoari, ordezkotza-lanetan diharduenari, aldi baterakoari eta bestelako gizarte-gastuei dagozkienak salbu, atalburu-mailan mugatze eta behartze-indarrekoak izango dira, eta beraz, behartze-mailaren barruan, diruizendapen-bestetarakotzeak nahiz birbanaketak ez dira beharrezko izango, baina horrek ez du gastuaren kontaduritzako eratxikipena behar denez egin beharrik ez izateko jareipiderik ematen.

 

Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoaren kasuan, I. atalburuari dagozkion diru-izendapenek, beste gizarte-gastuak salbu, atalburuko mailan mugatze eta behartze-izaera izango dute.

 

II ATALBURUA

DIRU-IZENDAPENEN JAURPIDEAK. ALDAKUNTZAK

 

13. Atala - Diru-izendapenen bestetarakotze-jaurpideak eta berrantolaketak

 

1.- 1993.eko ekonomi urtean zehar, Autonomi Elkartearen eta honen erakunde burujabeen Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

2.- EGITARAU BEREANGO BESTETARAKOTZEAK

 

Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII. eta VIII. atalburuen artean diru-izendapen berriak sortarazterik izango dela, hartzailea lehengo bera izan dadinaren baldintzapean.

 

3.- EGITARAU ARTEKO BESTETARAKOTZEAK

 

Alde batetik, II. atalburuko diru-izendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira, diru-izendapen horietarako egitarau berria sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI. atalburuko diru-izendapenen artean, bestetik, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- EGITARAU BATEN BARRUKO EDO EGITARAU BEREZIEN ARTEKO BESTETARAKOTZEAK

 

Beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira:

 

a) Sail beraren barruan, diru-izendapen berriak egin dakizkiekeela:

1.- II. eta IV. atalburuen artean.

2.- VI. eta VII. atalburuen artean.

3.- IV. atalburuko zertako guztien artean.

4.- VII. atalburuko zertako guztien artean.

b) Administrazio Orokorraren aurrekontuko "Zerbitzuko Ertzaintza"ren egitarauetako diruizendapenen eta izen bereko erakunde autonomoaren aurrekontuko "Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia"ren egitarauetako diruizendapenen artean egin ahal izango dira, Ertzaintzaren zabalkunderako benetako premietara aurrekontuzko diruizendapenak egokitzeko, bigarren hori eraginkorra izan dadinean Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko aldi baterako xedapenetatik bigarrenaren arabera. Hori zehatz gauzatzeko modua aurrekontu bietan berez eta besterik gabe gehiketak eta gutxiketak eginez burutuko da, Herri-zaingo Sailean egon daitezen agizko eskualdaketazko eta kapitalezko diru-izendapenak egokituz, kasua hori bada.

c) Lege honetako 12. atalean esaten den behartze-mailan sartutako diru-izendapenen eta zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastutarako diru-izendapenei dagozkienen artean.

d) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2.- Arduralaritza-berrantolapenei erantzuteko beharrezkoak gerta daitezen sailak, zerbitzuak, egitarauak eta zertakoak sortaraziz, eta diru-izendapenak egitura berriari egokitzeko berrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diru-egitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diru-izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

e) Euskal eskola publikoa arautzen duen lege-esparru berrian gerta daitekeen hezkuntza-sistemaren berrantolaketari dagokion babesa emateak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

f) EEEko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko xedezko diru-izendapenak egiteko, eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

 

5.- Gerorako lotzezko diru-izendapenei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenen indarreango legepideen araberako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diru-izendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1993.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den orohartzezko diru-izendapena beste edozein diruegitamutako diru-izendapenetatiko gaindikinen diruz gehitu daiteke, eta hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diruegitamuan izendatutako hasera bateko diru-izendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura arte. Orohartzezko diru-izendapen berriak 31/1983 Legeko 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira, eta lege bereko 83. ataleko mugak ez dira erabiltzekoak izango.

 

7.- Euskal Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen uztailaren 8ko 2/1987 Legeko 7. atalaren ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko gehigarrizko xedapenetatik hamargarrenaren eraginez bere indarraldia luzatuta ikusi baitzuen, horren indarraldia 1993rako bakar-bakarrik luzatzen dela aditzera emanez, 221, 244, 246, 247, 250, 251 eta 260 kontzeptuei dagozkien Administrazio Orokorreko Aurrekontuen eta beronen Administraziozko erakunde autonomoen gastuen egoeretan sartzen diren ordainketarako diru-izendapenak kontzeptu legez mugatuak eta behartze-indarrekoak izango dira; beraz, behartze-indar horretatik sortutako diziplinaren menpe gelditzen da eskuraketa eta ordainketa bidez diruegitamuetan egindako aldaketen jaurbidea.

 

8.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legean zehaztutako diru-izendapenak bestetarakotzeko jaurpideak 1993.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 100. ataleko lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

14. Atala - Diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren ihardutze-sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek, aurreko ataleko 4. zenbakiko c) letran ohartemandako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail edo erakunde burujabe bakar batek eskuhar dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. atalburuko bestetarakotzeetarako ere.

 

2.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzeetan, diru-izendapen orokorraren berrizendapen eta erabilerak barne direla, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 85 atalean agintzen dena egingo da.

 

15. Atala - Diru-izendapenak diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1993.erako Diruegitamuetan diru-izendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeak dakartzanak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1993.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzari dagozkion diru-izendapenak sartuko dira ekonomi ekitaldiaren edozein unetan, 1992.eko Diruegitamuan sartutako aurreko urteetako gerakinak barne. Sartze hori Administrazio Orokorreko diruegitamuan egingo da edo, hala badagokio, "Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegi" erakunde Autonomoarenean.

 

Diru-izendapenak jabego-kentzezkoetan sartzen badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko legearen 102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.

 

16. Atala - Bestelako aldakuntzak

 

1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreretarako izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.

 

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 111. atalean aipatzen den baimena, dagokien izaikietan mugatzezkotzat jotako diru-izendapenetarako baino ez da izango. Ustiapen-diruegitamurako diru-izendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra dute, domu-diruegitamuaren diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion izaikiaren diruegitamuen diruizendapen-multzoaren ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean. Halaber, aipatutako 111. atalean adierazitako izaikien diruegitamuetan gerta dadin edozein aldaketa, berarizko kontrakontua duten ibilgetu-ekarpenez gertatzen bada, Jaurlaritzak baimendu beharko du, Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta.

 

Organo horrexek izango du aginpidea herri-bazkunen aurrekontu-aldakuntzak baimentzeko, aldakuntza horiek erakunde-Administrazioari eta, horrenbestez, aurrikus daitezkeen haien finantza-egoerei eragingo dieten administrazio-berrantolaketen ondorioz sortuak izanez gero.

 

3.- Norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek eta herri-baltzuek partzuer direneko erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurlaritza-Batzarraren baimena. Antzematezko diru-izendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.

 

4.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B.-ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B.-k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko herri-baltzuen diruegitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.

 

III ATALBURUA

ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN-SARIEN JAURPIDEAK

 

17. Atala - Ordainsari-gehikuntza

 

1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta beronen erakunde autonomoen zerbitzupean diharduten langileen urteko ordainsari guztiek, hain zuzen lan-itunepekoak ez direnenek, 1993ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ez dute inolako aldaketarik izango 1992ko urtealdirako ezarritakoei buruz.

 

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten karrerako eta behin-behineko funtzionariak joko dira lan-itunepekoak ez diren langiletzat, eta bai Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoko estatutupeko langileak ere.

 

3.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten lan-itunepeko langileen ordainsari-kopuru osoa ez da aldatuko 1992ko urtealdian ezarritakotik, baina dagokion bateango itunebidearen ondorioz zehatz dadin banaketa bakoitzari ezartzearen kaltetan izan gabe egingo da.

 

4.- 1993ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, alor publikoan ihardunean egon eta lan-legepekoak ez diren langileen ordainsariak osatzen dituzten kopuruak honako hauek izango dira:

 

a) Langile horien oinarrizko ordainsarientzat eta betetzen dituzten lanpostuei izendatutako osagarrientzat, bai finkoak eta bai aldizkakoak izan, ez da aldaketarik izango 1992ko urtealdirako ezarritakoei buruz. Hala ere, ordainsari osagarri horiek egokitu egin ahal izango dira, lanpostu bakoitzari izendatutakoak lanpostu horren zailtasun berezi eta prestakuntza teknikoaren, dedikazioaren, erantzukizunaren, aginpidearen, azturaren, autonomiaren, arriskugarritasunaren edo nekagarritasunaren arabera egokiak izan daitezen, baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeko 79. atalean ohartemandakoaz bat etor daitezen ere.

Guzti hori, halaber, euskal Administrazio publikoetako langileen homogeneizazio funtzionalaren eta laboralaren ondorioak bakoitzari ezartzearen kaltetan joan gabe.

b) Beste ordainsari osagarriek, batera hartuta, ez dute aldaketarik izango 1992ko urtealdiari dagokionez; baina berritu egin ahal izango dira egitarau bakoitzari izendatutako lagunen kopurua aldatzen bada, horretarako finkatutako helburuak zelako mailan lortu diren ikusita eta hori ezartzean bakoitzak lortutako emaitzen arabera, langileen ordezkariekin lor daitezen akordio edo ituneen ondoren.

 

5.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeari atxikitako funtzionarien oinarrizko soldatak 1993ko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, lege horretako 78. atalean jasotakoei egokituta, eta lege horretako 79. atalean ohartemandako kopuruei Jaurlaritzak egindako zehaztapenaren arabera.

 

6.- Alor publikoko lan-itunepeko langileen lansarien zenbateko osoak ezingo du inolako gehiketarik izan 1992koari dagokionari buruz; baina hori ez da eragozpen izango, lanaren antolaketa-sistemak edo lanbide-sailkapena aldatzeagatik edo produktibitatea gehitzeagatik izaiki edo erakunde bakoitzari ezarritako helburuak lortzen badituzte, hortik erator daitezenentzat.

 

Aurreko idazatian ohartemandakoak lansari osoaren gehienezko muga ezartzen du, baina horren banaketa eta bakoitzarentzako ezarpena bateango itunebidez baliatuz egingo da.

 

7.- Lehendakariaren, Lehendakariordeen, Sailburuen, goi-kargudunen eta parekideen 1993ko lansariek ez dute inolako aldaketarik izango 1992ko urtealdian ezarritakoei buruz. Nolanahi ere, bermatuta utziko zaie, gutxienez, mailarik goreneko funtzionarientzat orokorrean ohartemandako soldatarik gorenekoen parekoak eta erantzukizun bereziagatiko osagarria jasoko dutela, ordainketen egitura errespetatuz dagozkien kategoriari eta mailari eustearen kaltetan joan gabe.

 

18. Atala - Ertzaintza

 

Ertzaintzak izango dituen lansariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

19. Atala - Berarizko arauak

 

1.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen araberako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketatan partzuer izaterik izango.

 

2.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko legepidez arautuko dira.

 

20. Atala - Lan-itunepeko langileak. Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

 

1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta honen erakunde autonomoetako lan-itunepeko langileen gain eragina izan dezaketen hitzarmen kolektiboei, soldaten berrikusketei edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batetan atxikitze edo horietara jotze akordioei, Jaurlaritza-Batzarrak emango die onarpena, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren txostena aztertu ondoren. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio instituzionaleko baltzu publikoei edo zuzenbide pribatupeko izaiki publikoei atxikita egon eta lan-itunepekoak diren langileei buruzko hitzarmenak izan daitezenean, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak beren txostena eman eta Ekonomi Batzordearen aldezko diktamena izango da beharrezko, hitzarmena izenpetu baino lehen.

 

2.- Aurreko parrafoan aipatu direnen ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkie Ogasun eta Finantza Sailari eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: akordioaren proiektua, 1992. urteko ekonomi ekitaldiko soldata masaren zenbatekoa, 1993. urteko ekitaldirako gorakadaren kalkulua homogeneitatea kontutan hartuz eta proiektu horretan jasotzen diren alde ekonomiko guztien baloraketa. Agiri horiek eskuratu daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, horretarako agintea duteneko txostena emango dute Sail horiek, honako hauek jasoko direla Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionetan: gastu publikoan eragina izan dezaketen alde guztiak, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden Xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuko 60. atalean ezartzen den artekaritza kontrolaren kaltetan gabe.

 

3.- Atal hau egiteratzearen ondorioz, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko erakunde burujabeen diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.

 

21. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publiko eta zuzenbide pribatupekoetako zuzendaritzako langilegoa

 

1.- Atal honetan aipatzen diren langileen edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro barnezko lansariak baino gehiagokoak izan beharko.

 

2.- Goi-Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. parrafoan agintzen dena betez, suspergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren eretzean neurtutako eraentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko eraentza-batzordeak zehaztu ahal izango ditu, suspergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbatekoa.

 

3.- Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatupeko izaiki publikoetako langilegoa kontratatzerakoan edo izendapen-erabakiak ematerakoan, ezin itundu izango da, instituzio mailako Administrazioko erakundearekiko lotura juridikoa galdu izanaren ondoriozko kalteordainei buruzko klausularik.

 

22. Atala - Alokairu pasibo mailako kredituak

 

Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berarizko eta indarreango arauetan agindutakoarekin bat etorriz.

 

IV ATALBURUA

ITUNEPEKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EREDU EKONOMIKOA

 

23. Atala - Itunepeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko eredu ekonomikoa

 

1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi moduluaren urteko erabateko diru-kopuruak irakaskuntza maila bakoitzeko, Aurrekontu-lege honetan azaltzen den zenbateko osoa banatzeko, honako hauek izango dira:

 

- Haur Hezkuntza (2. zikloa) 4.207.497.-

- Oinarrizko Hezkuntza Orokorra 4.865.822.-

- Berarizko Hezkuntza (garakuntza-ments haundiak) 7.489.060.-

- Berarizko Hezkuntza (psikikoak) 6.208.912.-

- Berarizko Hezkuntza (fisikoak) 9.543.254.-

- Berarizko Hezkuntza (sensorialak) 5.940.570.-

- Lehen Mailako Lanbide Hezkuntza 8.496.846.-

- 2. Mailako Lanbide Hezkuntza 8.535.433.-

- BBB/UBI 7.596.775.-

- Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza 7.340.221.-

 

2.- Irakaskuntza doan eman dadila horren zenbatekoak bermatu behar dueneko eskola-unitate bakoitzeko gastuei aurre egiteko modulu ekonomikoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan ezarritakoa izango da, eta Euskal Autonomi Elkarteko modulu bereziaz osatuko da.

 

Modulua osatzen dutenak eta hezkuntza unitate bakoitzerako horietan finkatzen den zenbatekoak, lege honen IV. Eraskinean finkatutakoak izango dira.

 

Haur Hezkuntza (2. zikloa) eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko moduluan, euskarazko berarizko irakasleen dirubideketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta batenaz besteko kostearen arabera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arabera, eta diru-ordainketa benetako kostearena izango da, euskara ematen bete diren orduak kontutan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko dela.

 

3.- Ikastetxeari ezargarri izan eta Euskal Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako neurriaren gastu finkoaren osagaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez badu, aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko zaio soil-soilik, osagai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe. Egokitze hori oinarrizko lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila bereko itunea egin izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.

 

4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena irakaskuntza-maila berezietarako IV. Eraskinean ohartemandako neurrietako a) letrari dagokiola ulertuko da.

 

III IDAZPURUA

DIRU-SARREREN EGOERA

 

I. ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARKETAK

 

24. Atala - Ekarketa orokorra

 

1.- 1993ko ekonomi ekitaldian, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuetan egindako kredituei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Aurrekontuen dirubidetarako 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko eta onartzeko azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 6. atalean agintzen denez kalkulatuz, 305.214.800.000 pezeta jotzen du, eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 50.869.133.333 pezetako sei ekarketa izango dira.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako ekarketa orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontutan:

 

a) Foru Aldundiek 1993ko ekonomi ekitaldian egingo duten diru-bilketa 747.441.300.000 pezetakoa izango da. Ohartemate hori azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. atalean espreski aipatzen diren diru-eskuraketei dagokie.

b) Foru Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga indarrean jartzearekin galdu dituzten zergengatikako ordain garbiak 47.088.800.000 pezeta jotzen du, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 2. ataleko bigarren zatian ohartemandakoaren arabera.

c) Itundutako zerga diru-sarrerengatik Foru Aldundien alde sortutako korritu garbiak 219.600.000 pezetara iristen dira.

d) Hauek dira egin beharreko kenketak:

- Estatuari egin beharreko 1992ko ekonomi ekitaldiari dagokion Kupoaren kitapena, ohartemandako 846.600.000 pezetako zenbatekoa, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Estatuari 1993ko ekonomi ekitaldiari dagokion Kupo garbia ordaintzeko 71.814.700.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1992rako dagokion dirubideketaren biderapenaren kitapena, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 674.400.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1993rako dagokion dirubideketa, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 40.735.700.000 pezeta.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako 1992rako eskuraketei dagokien dirubideketaren kitapena, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 2.971.500.000 pezeta, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eta 1993rako eskuraketei dagokien dirubideketa, Estatuari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 128.171.800.000 pezeta.

e) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Lurralde Historikoetako Foru Instituzioen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua 1.524.400.000 pezetakoa da.

f) Zailtasunak dituzten industriako enpresentzako ez-ohizko iharduera-plana dirubideratzearen ondorioz gutxiagotu beharreko kopurua 4.550.000.000 pezetakoa da.

g) Era berean, Zor Publiko Berezia jaulkitzea eta jartzea dela medio, Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek Foru Aldundiek eskura ditzaten errendimendu garbietan jarri behar dutena kontutan hartuz, 1.350.000.000 pezetatan gehituko da ekarketa orokorra, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean jasotzen denaren arabera.

 

25. Atala - Ekarketa bereziak

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen aipatutako azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 7. atalean ohartemandako berarizko ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei epeetan.

 

2.- Honako hauek izango dira ekarketa bereziak:

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuetan Ertzaintzarentzako jasotzen diren gastuen dirubideketa, 39.349.800.000 pezetakoa.

b) Elkarte osorako aginpidea duten Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideketa, 115.480.300.000 pezetakoa.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.524.400.000 pezetakoa.

d) Zailtasunetan dauden industriako enpresentzako ez-ohizko iharduera-plana diru-bideratzeari dagokion laguntza, 4.500.000.000 pezetakoa.

 

26. Atala - Ekarketen koefizienteak

 

Lurralde Historiko bakoitzaren diru-ekarketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoei ondoren ematen diren portzentaiak aplikatzeak eman dezan emaitza izango da:

 

ARABA %15,18

BIZKAIA %52,88

GIPUZKOA %31,94

 

II ATALBURUA

ZERGEI BURUZKO ARAUAK

 

27. Atala - Tasak

 

1.- Oinarrizko portzentaia finkatu gabe egon edo oinarri hori diru-unitateetan baloratzeke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren tasak, 1992. ekonomi ekitaldian aplikagarri izan daitekeen zenbatekoaren bat koma zero bost koefizientea aplikatzeak eman dezan zenbatekoraino igoko dira.

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko iragarpenak argitaratzeagatikako 02.02 tasa eta tituloak emateagatitako 07.01 tasa gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko zenbakian jarritako koefizientea erabiliz atera daitezen zenbatekoak hamarrekotan borobilduko dira, kendu edo gutxituz.

 

3.- 3/1990 Legearen 71. atala aldatu egiten da, tarifari 5. zenbakia gehitzen zaiola:

 

"5. EGA egiaztagiria Agizko ordainkizun-taula/ Pezetak

 

5.1 Egiaztagiria (lehenengo jatorrizkoa salbu) 3.000.-"

 

4.- 3/1990 Legearen 72. atala aldatu egiten da, 3. apartadua gehitzen zaiola.

 

"3.- Aurreko apartaduek aipatzen dituzten jaretasun eta gutxitzeak ez zaizkie EGA egiaztagiriei aplikatuko".

 

5.- 3/1990 Legearen 99. atalari, joku-baimenak emateagatikako tasari buruzko atalari alegia, idazkera berria ematen zaio:

 

"99. Atala - Saria

 

Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:

 

1.- JOKUKO TRESNEI LEGEZKO BALIOA EMATEA:

1.1. Jokuko erruletentzako kurpilak 30.000

1.2. Kasinoetarako jokuko mahaiak 30.000

1.3. Kasinoetarako kartak, fitxaketa jokurako bestelako gaiak 30.000

1.4. Bingo-jokuko bolak ateratzeko berainezko aparailuak 30.000

1.5. Bingo-jokuko bolak eskuz ateratzeko edo erdi-berainezko aparailuak 30.000

2.- EREDUEN ERROLDAN SARTZEA:

2.1. "A" moetako edo solaserako aparailuak 40.000

2.2. "B" moetako edo solaserako saridun aparailuak 40.000

2.3. "C" moetako edo zori-jokuko aparailuak 40.000

3.- JOKUKO ENPRESEN ERROLDAN SARTZEA:

3.1. Solaseko eta zori-jokuko aparailuak erabiltzen dituzten enpresak 12.000

3.2. Jokuko kasinoen ardura duten enpresak 20.000

3.3. Bingo-jokuko enpresa eraenlariak 20.000

3.4. Jokurako tresnak egiten dituzten enpresak 15.000

3.5. Jokurako gaiak edo aparailuak banatzen, bere onean zaintzen edo edukitzen dituzten enpresak 15.000

3.6. Boletuak ustiatzen dituzten enpresak 20.000

3.7. Apostuak ustiatzen dituzten enpresak 20.000

3.8. Solas eta joku-aretoak ustiatzen dituzten enpresak 8.000

3.9. Errolderaketaren berriztapena: errolderatze-tarifaren ehuneko 50

4.- PROFESIONAL-AGIRIAK EMATEA EDO BERRIZTEA:

4.1. Jokuko kasinoetakoak 1.000

4.2. Bingoko aretoetakoak 1.000

4.3. Beste ekintzetarakoak 1.000

5.- BAIMENAK:

5.1. Jokuko kasinoetakoak 150.000

5.2. Bingoko aretoetakoak 50.000

5.3. Solaserako aretoetakoak 25.000

5.4. Jokurako beste lokalak 10.000

5.5. Rifak, tonbolak eta zoripeko beste konbinazioak 15.000

5.6. "A" moetako edo solaserako aparailuak 2.000

5.7. "B" moetako edo solaserako saridun aparailuak 5.000

5.8. "C" moetako edo zori-jokuko aparailuak 7.000

6.- BAIMENAK BERRITZEA EDO HORIETAN ALDAKETAK EGITEA:

6.1. Jokuko kasinoak berritzea 75.000

6.2. Bingoko aretoak berritzea 25.000

6.3. Solaserako eta jokurakoaretoak berritzeak 12.500

6.4. Erabakia eskatzen duten aldakuntzak 5.000

7.- JOKUKO APARAILUEI BURUZKO BESTELAKO IZAPIDEAK:

7.1. "A", "B" eta "C" aparailuak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea. Aparailu bakoitzeko 1.500

7.2. Ustiapen-baimenen aldi baterako uzteak berriz indarrean jartzea 1.500

7.3. "A", "B" eta "C" aparailuak tokiz aldatu edo aparailuak berak aldatzea 1.500

7.4. "A", "B" eta "C" aparailuak deuseztatzea

- 10 aparailu arte 5.000

- 25 aparailu arte 10.000

- 100 aparailu arte 20.000

8.- ARAUDIZ ESKATUTAKO LIBURUEN EGIAZTAPIDEAK:

8.1. Liburuen egiaztapideak, 100 orriko edo zatiko 1.500"

 

6.- 3/1990 Legearen 102. atalari, ikuskizunengatikako tasari buruzko atalari idazkera berria ematen zaio:

 

"102. Atala - Saria

 

Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:

 

1.- SOLASEKO IKUSKIZUNAK: Pezetak

1.1. Solaseko ekintzak, jaiak, dantzaldiak, gaueko dantzaldiak, musikako saioak, jaialdiak (beti ikuskizunetarako baimenik gabeko toki itxian) 3.500

2.- SOLASEKO IKUSKIZUNAK:

2.1. Kirol ekintzak 2.500

3.- ZEZENKETA-IKUSKIZUNAK:

3.1 Zekorketak eta berrientzakoak 5.000

3.2 Ziztatzailerik gabeko zekorketak 5.000

3.3 Gaueko zekorketak 5.000

3.4 Ziztatzaile eta guztiko zekorketak 5.000

3.5 Zezenketak 10.000

3.6 Larrabehiak, entzierroak, jenio biziko abereak jare uztea, sokamuturrak 5.000

4.- ORDUAK ETA IKUSKAKETAK:

4.1. Ordu gehiago ematea 12.000

4.2. Udalek eskatuta, Jokuko eta Ikuskizunetako Taldeak ikuskaketak egitea 8.000"

 

7.- Euskal Autonomi Elkarteko titularitatepeko portuetan eskeinitako zerbitzu orokorren eta berarizkoen tasei buruzko 3/1990 Legeko 122. atala beste era batera ematen da:

 

"122. Atala - Saria

 

Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:

 

1. G-1 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

1.1 Orokorki:

 

Ontziaren orohartzezko edukiz dituen 100 tonelada edo horien zati bakoitzeko eta egonaldi edo ainguran egon deneko aldi bakoitzeko, ondorengo taulan ematen diren kopuruak ordainduko ditu:

 

TONELADAK EGONALDIA ITSASKETA-MODUA

KOSTA-OSTERA KANPOKOA

PEZETAK

 

T R B < 3.000 6 < P E < 24 189 1.210

P E < 6 95 605

 

3.000 < T R B < 5.000 6 < P E < 24 210 1.345

P E < 6 105 670

 

Derrigorrean porturatu beharreko ontziei ezarriko zaien sari-taula taula hau ezarriz egokitu dakiekeenaren erdia izango da, baldin eta portuko erakuntzaren industria nahiz merkataritzako zerbitzu batez beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan dabiltzanen bizia zaintzea xede izanezko zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo geratzen dira.

 

1.2 Egutegi-urtean zehar portuko uretan 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen ontziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:

 

- 13 sarreratik 24ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.

- 25 sarreratik 40ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

- 41 sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.

 

1.3 Araupekotan zermugatutako itsas-bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:

 

- 13 sarreratik 24ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.

- 25 sarreratik 50ra artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa.

- 51 sarreratik aurrera: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

 

1.4 Turismo-bidaldiak egiten dituzten bidaztientzako ontziei 1.1 taulan azaltzen diren sari-taulak ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaizkie.

 

1.5 Geldi dauden itsasontziek, hau da, zainketarako langileak bakarrik dituztenek eta egitebidean, konpontzen eta zatikapen aldian dauden itsasontziek, G-1 tarifa aplikatzearen ondorioz legokiekeenaren erdia ordaindu beharko dute. Geldialdia hilabetekoa baino gehiagokoa bada, aurreratutako hilabeteka eska daiteke.

 

Geldialdia bi hilabetekoa baino gehiagokoa bada, ez du murriztapenerako eskubiderik izango. Geldialdiak dirauen lau hilabeteak igaro ondoren, %5eko gehiketa metagarria izango dute hilabetero.

 

1.6 Barne-nabigaziorako izan eta badia edo toki mailakoak diren itsasontziek, portu batetan basea duten erremolkagailu, draga, aljibe, gangila, gabarra eta antzekoek, pontoiek eta abarrek, kabotaia-nabigazioaren tarifa aplikatzeari egunero legokiokeen zenbatekoa baino 15 aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero.

 

2. G-2 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

2.1 Ontziak luzerako metro edo honen zati bakoitzeko eta lotuta egon dadin aldian, ondorengo taulan zehazten diren kopuruak ordainduko ditu.

 

MOILAREN SAKONA (P) 6 ORDUKO EDO ZATIKO 24 ORDUKO EDO ZATIKO

METROTAN PORTUALDI OSO BAKOI- PORTUALDI OSO BAKOI

TZEKO PEZETAK TZEKO PEZETAK

 

P < 4 20 81

4 < P < 6 27 115

P > 6 37 145

 

2.2 Egutegi-urtean zehar portuko moiletan 12 porturaketa baino gehiago egin ditzaten ontziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:

 

- 13. porturatze-alditik 24.era artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa.

- 25. porturatze-alditik 40.era artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

- 41. porturatze-alditik aurrerakoetan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa.

 

2.3 Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, ontzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:

 

- 13. porturatze-alditik 24.era artekoan: 2.1 taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa.

- 25. porturatze-alditik 50.era artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa.

- 51. porturatze-alditik aurrera: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa.

 

2.4 Albo bat kaian atrakatuta duen itsasontzi bati edo abarloatuta dauden beste itsasontzi batzuri abarloatuta dauden itsasontziek, 2.1 taulan finkatzen den tarifaren erdia ordaindu beharko dute, horien eslora, kaian atrakatuta dagoen itsasontziarena edo honekin abarloatuta dauden gainontzeko itsasontziena bezalakoa edo txikiagoa izan dadinaren baldintzapean. Eslora, handiagoa izatea gerta dadinean, esloraren gaindikina ordaindu egin beharko du 2.1 taulan finkatzen den tarifaren arabera.

 

2.5 Kaiarekiko muturrez mutur atrakatuta dauden itsasontziek 2.1 taulan finkatzen den tarifaren %50a ordaindu beharko dute. Zerbitzuko buiei lotuta dauden itsasontziek, lau metroko sakontasuna duten kaietan atrakatuta egongo balira ordaindu beharko luketenaren %50a ordaindu beharko lukete.

 

2.6 Atrakea uzteko edo atrakalekua aldatzeko agindua jaso arren maniobrak atzeratu ditzan itsasontziak honako zenbateko hauek ordaindu beharko ditu, horretan agintea duenak ezarri ditzakeen zigorrez aparte, beharrezkoa izan dadinean:

 

- Lehenengo bi orduetako ordu bakoitzagatik edo frakzioagatik: 2.1 taulako 24 orduko tarifaren zenbatekoa.

- Gainontzeko ordu bakoitzagatik: 2.1 taulako 24 orduko tarifaren zenbatekoa, bost aldiz.

 

2.7 Edozein arrazoi dela medio, itsasontziren bat baimenik gabe atrakatzea gertatuko balitz, aurreko zenbakian finkatu den tarifaren zenbatekoa hainbat ordaindu beharko luke, hala agindutakoan atrakea utzi beharko duela, ekintza horrek ekar ditzakeen zigorrez aparte.

 

2.8 Toki edo badia mailakoak izan, portu barneko zerbitzua egin, kai jakin batetan atrakatu eta hori eska dezaten itsasontziek G-2 tarifa aplikatzeari legokiokeen eguneroko zenbatekoa baino zazpi aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero.

 

3. G-3 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

3.1 Bidazti bakoitzeko:

 

BIDAI MODUA BIDAZTIEN MAILA

III. SAILEKOAK II. SAILEKOAK I. SAILEKOAK

PEZETAK PEZETAK PEZETAK

 

Bertatik bertakoa 3 6 6

Kosta-ostera 44 133 444

Kanpokoa 296 740 1.183

 

Bertatik bertako bidaian ontziratzean besterik ez da ordainduko sari-taula.

 

Lagun bat edo birentzako ontzi-geletako bidaztiei I. saileko sari-taula ezarriko zaie; II. sailekoa, hiru lagun edo gehiagorentzako ontzi-gelak edo areto nagusiko besalkiak har ditzatenei, eta III. sailekoa, ontzigaineko bidaztiei.

 

3.2 Turismoko bidari gisa joan daitezen bidaztiei 3.1 sari-taula ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaie.

 

3.3 Bidaztien kopurua, bidarien nolakoa edo bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu nahi izatea gertatuz gero, oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal osoagatik 3.1 sari-taularen bi halakoa ezarriko da.

 

3.4 Merkatalgai-atal bakoitzagatik ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren tonelada edo honen zati bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko dira, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta ondoren ematen den taulan azaltzen denez:

 

MERKATALGAIEN ITSASKETA-MODUAK

TALDEAK NAZIO-MAILAKO MERKATARITZA KANPOKO MERKATARITZA

BERTATIK BERTAKOA KOSTA OSTERA

ONTZIRATZEA ONTZITIK

ONTZIRATZEA ETA ONTZIRATZEA ETA IRTETZEA

ONTZITIK IRTETEA ONTZITIK IRTETEA

PEZETAK PEZETAK PEZETAK PEZETAK

 

Lehenengoa 14 26 66 105

Bigarrena 19 38 94 151

Hirugarrena 28 56 140 223

Laugarrena 41 82 205 328

Bosgarrena 57 112 281 449

Seigarrena 76 150 376 601

Zazpigarrena 93 187 467 748

Zortzigarrena 225 449 1.123 1.798

 

G-3 Sari-taula kitatzeko, petrolio-gaiak eta hauen eratorkinak merkatalgaien sortan sartu, ondoren ematen den eran sartuko dira:

 

EKOIZKIA SARI-TAULATARAKO TALDEA

 

Petrolio ondu gabea 1

Gas-oila eta fuel-oila 2

Nahaslika, pikea eta petroliotikako galipotak 3

Gasolinak, naftak eta irazitako petrolioa 4

Baselina eta labaingarriak 5

 

Kosta-osteratako gas-oil eta fuel-oilari, salbuespenez, 42 pezetako sari-taula ezarriko zaie.

 

Itsasontzi haundi eta txikiak zuzkitu ahal izateko portura lehorretik eramandako petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula "Kosta-osteratako itsasketa, ontziratzea eta ontzitik ateratzea" izenekoan ekoizki ezberdinentzat ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da.

 

Guztira tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren atalei ezarriko zaien zenbatekoa, 200 kiloko, edo hortik gorako zati bakoitzeko, tonelada bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.

 

3.5 Igaroaldiko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Sortari jarraiki, honako hauek izango dira:

 

3.5.1 Itsasotikako igaroaldiko lanak:

 

MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK

TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.

 

Lehenengoa 26 52 52 105

Bigarrena 38 76 76 151

Hirugarrena 56 111 111 223

Laugarrena 82 164 164 328

Bosgarrena 112 225 225 449

Seigarrena 150 300 300 601

Zazpigarrena 187 374 374 748

Zortzigarrena 449 899 899 1.798

 

3.5.2 Lehorretikako igaroaldiko lanak:

 

MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK

TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.

 

Lehenengoa 26 66 66 66

Bigarrena 38 94 94 94

Hirugarrena 56 140 140 140

Laugarrena 82 205 205 205

Bosgarrena 112 281 281 281

Seigarrena 150 376 376 376

Zazpigarrena 187 467 467 467

Zortzigarrena 449 1.123 1.123 1.123

 

3.6 Ontzi batetik bestera aldatzeko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Sortari jarraiki, honako hauek izango dira:

 

MERKATALGAIEN ABIAPUNTUA NAZIO BARRUAN DUTENAK ABIAP.ATZERRIAN DUTENAK

TALDEA HELB.N.B.D. HELB.A.D. HELB.N.B.D. HELB.A.D.

 

Lehenengoa 26 52 52 105

Bigarrena 38 76 76 151

Hirugarrena 56 111 111 223

Laugarrena 82 164 164 328

Bosgarrena 112 225 225 449

Seigarrena 150 300 300 601

Zazpigarrena 187 374 374 748

Zortzigarrena 449 899 899 1.798

 

3.7 Kosta-osteratan ibilizko ontziak urez zuzkitzeko urari ezarri beharreko sari-taula 3.4 taulan lehenengo talderako ohartemandakoaren ehuneko 20koa izango da.

 

3.8 Nazioarte mailako transito errejimenpeko trafikoari dagozkionetan, hau da, atzerriko portu batetan hasiera izan eta atzerriko beste portu baterako destinoa duten merkantzientzat, 3.4 taulan finkatzen diren zenbatekoei aplikatuko zaizkien koefiziente zuzentzaileak jarri ahal izango ditu portuko Administrazioak urtero, bezero bakoitzak jartzen duen trafiko-bolumenaren arabera.

 

Kontenedore-trafikoari dagokionean, honako sinplifikazio hau sar daiteke, hau da, horietan garraiatzen diren merkantzia guztiak, pisuaren arabera dagokien merkantzi repertorioko taldean sartutakoak direla eta, zama-unitate bakoitzeko, batazbesteko pisuko lez onartzea. Kontenedore hutsak horretan sartzen direneko 3.4 taulan ezartzen direnetatik, laugarrena hainbatekotzat edo txikiagotzat edo 10 tonelada baino txikiagoa den pisu garbiaren batazbestekotzat hartzea, bereziki ziurtatu eta justifikatu beharko da Garraio eta Herrilan Sailaren aurrean eta garraioaren gai den merkantzi moetaren arabera. Sail horrek eman beharko die onarpena errejimen berezi hauei beti eta, 3.4 taulan finkatzen den tarifa erabat aplikatuz gero, ordaindu beharko litzatekeen tarifa %50etik gora gutxitzea ezin ekarriko du portu guztietara.

 

3.9 Administrazio-emakida errejimenpean partikularrek egin ditzaten kaietan, pantalanetan edo buietan zamatu edo hustu daitezen merkantziek, emakida eman zeneko aginduan ezartzen zen zenbatekoa ordaindu beharko dute tarifa honegatik. Zenbateko horiek ezin beheratu ahal izango dira %10etik gora, arau hauetan ezartzen diren tarifei dagozkienetan. Emanda dauden emakideei kontzesio-aginduetan ezartzen dena aplikatuko zaie, agindu horietan ezartzen diren murriztutako tarifei eutsiko zaiela.

 

4. G-4 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

4.1 Orokorki, zergakizunaren ehuneko 2koa.

 

4.2 Bakailau berdeagatik eta ontzian bertan industri gertakuntzarako lehen ikuturik emandako arrantzutikako edozein ekoizkirengatik sari-taularen ehuneko 50ekoa ordainduko da.

 

4.3 Portuko uretan, moilatik pasa gabe, ontzitik ontzira aldatutako arrain harrapatu berriagatik sari-taularen ehuneko 75ekoa ordainduko da.

 

4.4 Portuko Agintaritzak, portuko gunean lurretikako baliabidez baliatuz, enkanterako edo portuko instalazioak erabiltzeko, portuan sartzeko baimena eman dezaneko arrain freskoaren produktuek, tarifaren %50a ordaindu beharko dute, G-4 Tarifa edo horren baliokidea beste portu batetan ordaindu dutela kredita dezaten baldintzapean. Bestela, tarifa osoa ordaindu beharko dute.

 

4.5 Lurreratu diren arrainen produktu freskoek, edozein zio dela medio, saldu ez eta berriro ontziratutakoek, tarifaren %25a ordaindu beharko dute, antzeko espezieko arrainek egun horretan egin duten batazbesteko prezioa basetzat hartuz egingo dela kalkulu hori.

 

4.6 Tarifa hau ordaindu dezaten arrantzako ontziak zerbitzu orokorrengatiko gainontzeko tarifak ordaindu beharretik libre geldituko dira, hustuketa edo ontzialdaketa lanei ekin zitzaien egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epez. Dagokion agintzaritzak ziurtagiriz espreski eta banan-banan kreditatu eta itsasontziaren ohizko ihardunekin lotura duten konponketa, ekaitz, gebenaldi, kostera edo lizentziak direla eta, derrigorrez geldi egon beharreko aldiei gehitu ahal izango zaie epealdi hori. Denboraldi luzez geldi egon beharra gertatuz gero, dagokion agintaritzak finkatuko ditu itsasontzi horiek ainguratu edo atrakatu beharko duteneko lekuak, atrakaketarako ematen diren ahalbideak eta portua ustiatzeko beharrak kontutan hartuko direla horretarako. Dena dela, geldialdia sei hilabetetik gorakoa izan dadinean, G-1 eta G-2 Tarifen %100a ordaindu beharko dute, epe hori bete dadinetik hasita. Geldialdia hamabi hilabetetik gorakoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera %2ko gehiketa pilagarria aplikatuko da hilabetero.

 

4.7 Arrantza-ontziek, aurreko puntuan ezarri denaren arabera tarifa hauen pean egon daitezen bitartean, nahiz arrantza-kaietan, nahiz horretarako gaitutako beste kai batzutan, itsasontzien kontsumorako har ditzaten erregai, hornidura, itsasontzirako eta arrantzarako tresna, izotz eta gatza, ez dute G-3 Tarifa ordaindu beharrik izango.

 

Portuko Administrazioak agintea izango du arrainen pisua, espezieen moeta eta kalitatea ziurtatu ahal izateko, ziurtapen horiek ekar ditzaketen gastuak tarifa ordaintzera behartutako sujetu pasiboak ordaindu beharko dituela.

 

5. G-5 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

5.1 Orokorki:

 

ERA PTAK. M2 ETA EGUNERO

 

Administraritzaren hilaberik edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe 5

Administraritzaren hilabe edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti 9

Moiletan lotuta 12

Ur-gaineko moila edo pantalanetan lotuta 17

 

5.2 Metro bat baino gehiagoko baina bi metro baino gutxiagoko ugaroko aldeetan ainguran edo lotuta dauden ontziekikoan ehuneko 25ekoa gutxiago ezarriko da, baina ondoren ematen diren xehetasun hauek guztiok gertatu beharko dute:

 

a) Ontziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa izatea.

b) Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa izatea.

c) Sari-taula hiruhilabetekoen hasieran ordaindu beharko da.

 

Gutxitze hau ez da ur gaineko moila edo pantalanei lotutako ontziei ezartzerik izango.

 

5.3 Erakuntzaren lehorreko tokiak hartzen dituzten ontziekikoan, sari-taula ordaindu beharko deneko egunak kitapena egitea dagokion aldikoen ehuneko 25ekoa izango dira, itsasoan ibilizko egunen eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik ordaindu beharko litzatekeen E-2 eta E-4 Sari-taularen kopurua direnak direla.

 

5.4 Portuaren beraren kontrako kanpokaldeaz baliatu eta portuan dauden zerbitzuak hurbil izatearen edo horiek erabiltzearen onurak izan ditzaten aise-alditarako ontziei ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa 5.1 puntuan jarritakoaren ehuneko 40koa izango da, eta gutxitxe hau araudi honetan ohartemandako beste edozeinekin batera ezinekoa izango da.

 

5.5 Bai ainguratze-zerbitzua eta bai atrake-zerbitzua ere portuko Administrazioari eskatu beharko zaizkio. Hori burutzen ez baldin bada, dagokionaren bikoitza kobratuko da arauz izendapena egin dadin arte. Eta hori, indarrean dauden xedapenak bete ez direlako ezar daitekeen zigorraren kaltetan gabe.

 

Tarifa hori ordaintzeak ez du ekarriko itsasontzia desatrakatu beharrik eza, hilaberatze edo ainguratze lekutik ez dela aldatu behar eta, agintaritzak bidezkotzat jo duelako hala ezartzen baldin badu, portuari dagokiona ordaindu behar ez denik. Azken kasu honetan, aurrez ordaindu zen okupazio-zenbatekoa eskuratzeko eskubidea izango du bezeroak.

 

6. E-1 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

GARABIEN JASOKETARAKO INDARRA BALIOA ORDUKO-PEZETATAN

 

Grua TM 5 2.100

Grua 5 < TM 12 3.780

Grua TM > 12 5.380

 

Sari-taula hauek aste-egunetan, portuko erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako zerbitzuak ehuneko 25ekoan garestiago sartuko dira kontuan eta jai-egunetan egindako guztiak, ehuneko 50ekoan, jai-egunetako kasuan bi ordu gutxienez sartuko direla kontuan.

 

7. E-2 Sari-taularen zenbatekoa, metro koadro eta egun bakoitzeko, honako hau izango da:

 

7.1 Igaroaldiko aldea:

 

EGUNAK PEZETAK, METROKO ETA EGUNEKO

ZERUPEANGO ESPARRUA ESTALPEKO ESPARRUA

 

1 al 3 ---- 10

4 al 10 6 14

11 al 17 10 26

18 al 30 26 80

30 en adelante 70 212

 

7.2 Bilketak egiteko aldea:

 

Zerupeangoa ... 6 pezeta metro koadro eta egun bakoitzeko.

Estalpekoa ... 14 pezeta metro koadro eta egun bakoitzeko.

 

8. E-3 Sari-taularen zenbatekoa zuzkitutako gaien kopurua gai bakoitzaren eroste-prezioarekin biderkatuz ateratzen dena ehuneko 50ekoan garestituta izango da.

 

9. E-4 Sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

 

9.1 Lehorrera ateratzeko bideak:

 

9.1.1 Jaso-aldi edo jeitsi-aldi bakoitzeko.

 

Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Ontziaren luzera (metroak) 91 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Toneladen kopurua 46 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Toneladen kopurua 70 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

9.1.2 Egun bakoitzeko egonaldia.

 

Orohartzezko Edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Ontziaren luzera (metroak) 46 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

Orohartzezko Edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Toneladen kopurua 23 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

Orohartzezko Edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Toneladen kopurua 46 pezetaz biderkatuz ateratzen dena pezetatan jarrita.

 

9.1.3 Lehorreratze-irrilak.

 

Erabiltzen den egun edo honen zati bakoitzeko: 91 pezeta.

 

9.2 Aparkalekua:

 

Donostiako portua: Donostiako Udalak bere agintepeko aldeetarako Trafiko eta A-parkaleku-Ordenamendu (TAO) moduan jarritako manu berak izango dira jaurpide.

 

Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzapekoak diren gainerako portuetan, aparkamendua antolatuta eta araututua duten portuetan alegia, erabilpen edo horren zatiaren trukez 73 pezeta kobratuko zaie kamioiei eta 60 pezeta kotxeei eta denboraldiko aparkalekuetan 200 pezeta kobratuko da erabiltzen den egun bakoitzeko edo egunaren zati bakoitzeko.

 

9.3 Baskula:

 

171 pezeta, pisaldi bakoitzeko".

 

8.- Herri-Osasuneko Saiaketategiaren zerbitzuengatikako arielei buruzko 3/1990 Legeko 141. ataleko 1.8, 2.1, 2.2 eta 3.1 idazatiei idazkera berria ematen zaie (4.12.04 sekzioa):

 

"141. Atala - Kuota

 

Herri-Osasuneko Saiaketategiaren saioak

Betekizun bakunak Pezetak

 

1.8 Erikaiztasun-teknikak.

1.8.1 Lasterragotzekoa (flokulaketa ere sartzen da) 1.390

1.8.2 Elkar-erastekoa 1.390

1.8.3 Elektroloretikazkoa 4.750

1.8.4 Osagarria tarteansartuzko erantzunak 2.670

1.8.5 Inmunofluoreszentzia 2.080

1.8.6 Enzima-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA) 2.670

1.8.7 Enzima-inmunoanalisi homogeneoa 580

1.8.8 Zehaztu gabeko besteetako bakoitzagatik 5.320

2.1 Tresnazkoez besteko teknikak

2.1.1 Lurrinketa 1.620

2.1.2 Intsuldaketarako imutuaz ateratzea 2.080

2.1.3 Soxhlet-az ateratzea 4.170

2.1.4 Solido-likidoa ateratzea 2.320

2.1.5 Meazketa 2.440

2.1.6 Geruza mehean edo papereanegindako kromatografia 3.010

2.1.7 Kromatografia, erresoluziohandiko geruza finean (HPTLC) 4.630

2.1.8 Zutabean egindako kromatografia 3.480

2.1.9 Grabimetria 2.080

2.1.10 Bolumetria 700

2.1.11 Zehaztu gabeko besteetako bakoitzagatik 4.630

2.2 Tresna-bidezko teknikak

2.2.1 Errefraktometria 230

2.2.2 Erreflektometria 230

2.2.3 Potentziometria 1.390

2.2.4 Turbidimetria 295

2.2.5 Konduktimetria 345

2.2.6 Espektrofotometria 1.740

2.2.7 Gasen kromatografia (detekzio sistema bakoitzagatik, masen espektrometria izan ezik) 5.790

2.2.8 Gasen kromatografia/masen espektrometria 11.580

2.2.9 Xurgatze atomikoari buruzko espektrofotometria 3.480

2.2.10 Xurgatze atomikoari buruzko espektrofotometria/Zeeman emaitza 5.790

2.2.11 Gorriaren azpiko proper-ean xurgaketa-bidez egindako berainezkotutako azterketa (NIRA) (parametroka) 2.320

2.2.12 DQO 2.320

2.2.13 DBO 2.320

2.2.14 HPLC (isurkizko kromatografia) 9.850

2.2.15 Ionezko kromatografia 5.790

2.2.16 Gorriaren azpikoaren espektrofotometria 4.630

3.1 Urak

3.1.1 Uraren fisika eta kimikazko eta bakteriologiazko erabateko azterketa. (Plagizidak, erradiaktibitatea eta aromadun hidrokarburu poliziklikoak izan ezik) 61.500

3.1.2 Uraren fisika eta kimikazko eta bakteriologiazko agizko azterketa 11.110

3.1.3 Uraren fisika eta kimikazko eta bakteriologiazko gutxieneko azterketa 5.210

3.1.4 Hondakin-uren azterketa (oinarrizko saila), honako hauek sartzen direla: aideango gaiak, DBO, DQO, pH, konduktibitatea,anioia eta katioia 6.600

3.1.5 Hondakin-uren azterketa (egiten diren hiru xedapen gehiagoko) 2.890

3.1.6 Uraren fisika eta kimikazko erabateko azterketa. (Pestizidak, erradiaktibitatea eta aromadun hidrokarburu poliziklikoak izan ezik) 57.000

3.1.7 Uretako azterlan plagizidak (organofosforadoak, organo-kloradoak, triazinak) 27.000

3.1.8 Uretango erradiaktibitate azterlana (guztira alfa eta beta) 18.000

3.1.9 Uretango aromadun hidrokarburu poliziklikoen azterlana (6 parametro) 20.000

3.1.10 Uraren fisika eta kimikazko agizko azterketa 5.790

3.1.11 Uraren gutxieneko azterlan fisiko-kimikoa 2.890

3.1.12 Uraren bakteriologiazko agizko azterketa 5.320

3.1.13 Uraren bakteriologiazko gutxieneko azterketa 2.320"

 

IV IDAZPURUA

FINANTZA-ERAGIKETAK

 

28. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egin ditzakeen finantzaketak

 

Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, urtebetetik gora gabeko aldian atzera itzuli beharreko maileguak eta abantzuak egin ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkartearen erakunde-administrazioa osatzen duten izaikiei. Ogasun eta Finantza Sailari dagokio mai-leguketa horien korrituak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, baita horiek Jaurlaritzaren izenean formalizatzea ere.

 

V IDAZPURUA

KONTRATAZIO-ARAUAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO ERREJIMENA

 

29. Atala - Kontratazio-arauak

 

1.- Gastua 250.000.000 pezetatik gorakoa bada, Jaurlaritza-Batzarrak onartu egin beharko du, diru-izendapena egiten zaionaren zernolakoa dena dela; ez da Batzarraren onarpenik behar izango erakunde-administrazioari egin beharreko agizko eskuraketak edo Aurrekontuetan zertarakoa jarriz izendatuta dauden dirulaguntzak badira.

 

2.- Erakunde autonomoek atxikirik daudeneko Sailburuaren edo, behar izanez gero, Jaurlaritza-Batzarraren aldez aurreko baimena beharko dute, hasierako aurrekontua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten kontratazioak izenpetzeko. Osakidetza erakunde autonomoari dagokionez, idazati honetan esaten den baimena 100.000.000 pezetatik gora izango da beharrezko.

 

3.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapena hasi duten erakunde autonomoak atxikita daudeneko Sailen saloz, bakoitzaren aurrekontuen pentzutan eta diruen jatorria dena dela, 1993ko ekonomi ekitaldian hasi eta hasierako zenbatekoa, Administrazio publikoentzat jarritako araupidetzaren arabera, hirurogeita hamabost milioi pezetatik gora gabekoa izan dezaten diruezarketa-egitasmoen kontratazioa artez egiteko baimena eman ahal izango du.

 

4.- Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 43. atalean ezartzen denaren ondorioetarako, Sailek, erakunde autonomoek edo zuzenbide pribatupeko izaiki publikoek egingo dituzte ondasun higiezinak alogeran hartzeko kontratuak, urtebeterako edo hortik beherako aldirako izan eta kontratuen zenbatekoaren guztizkoa 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada. Ibilgailu ofizialak depositatzeko eta suztapeneko, argipideketa eta antzeko lanetarako standak edo tegiak alogeran hartzeko kontratuak izan beharko dute. Erabaki horiek Herrizaingo Sailak hartuko lituzke Eusko Jaurlaritzaren Parke Mugikorreko ibilgailu ofizialak gordetzeari balegozkio.

 

Esandako kontratazioak egiteko administrazio mailako izapideketak, behar hainbateko diru-izendapena dagoela egiaztatzera eta alogeran uztea zein baldintzatan egiten den zehatz esango deneko alogeratzaileak izenpetutako eskaintzara mugatuko dira, eskaintza horri oniritzia dagokion kontratazio-organuak eman beharko diola.

 

Dena dela, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari eman beharko zaio kontratazioa izenpetu izanaren berri.

 

30. Atala - Dirulaguntzen gastu publikoari buruzko aurrekontu eta burutze mailako errejimena

 

Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 124-4 atalean jasotzen direnen ondorioetarako, dirulaguntzak edo laguntzak ematerakoan ezarritakoak finkatuko du laguntzetarako diren gastuen beherapena eta dirulaguntzei buruz kasu bakoitzerako ezarri daitezen arauetan finkatuko dira beherapenaren mugak. Bestalde, kreditu, ordainketa edo konpromezu moetarekiko adostasuna duen eta gastuei aurre egiteko eta/edo dirulaguntzen edo laguntzen baldintzak benetan bete ahal izateko egokien izan dadin aurrekontu-errejimena aplikatuko zaie gastu horiei, eta hori, Ogasun eta Finantza Sailak, 31/1983 Legeko 60-2 atalean ezartzen duena aplikatuz, aurrekontuak gertatzeari buruz eman ditzan artezbide teknikoen arabera egingo da.

 

VI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIBIDEAK EMATEA

 

31. Atala - Aldizkako argibideak eta bestelakoak

 

1.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, honako aurrekontu eragiketok jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari:

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuetako diru-izendapenetan eskuraketen bidez egindako aldaketak eta zenbateraino gauzatu diren.

b) Lanak artez kontratatzeko baimena Jaurlaritzak emanez bideratutako espedienteen zerrenda.

c) 10.000.000 pezeta baino gehiagoko obra, zerbitzu eta zuzkiketa-kontratuen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenengatik aurre egin behar izan dienen argibideak.

e) Zuzenbide pribatupeko izaiki publikoen eta baltzu publikoen egoera-balantzea, galera-irabazien egoera, diruen jatorri eta aplikazioaren egoera-orria eta ustiaketa eta kapital aurrekontua.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira ukitu-tako egitaraua, sekzioa eta atalburua, eta argipideak emateko aldia hiruhilabetekoa betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari, epea amaitu eta hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

3.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten egitarau, sekzio, zerbitzu eta atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako aurrekontu-eragiketa hauen argibideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari:

 

a) Lege honetako 8. atalaren babespean egindako zorpetze-eragiketena.

b) Lege honetako 29. atalaren babespean egindako kreditu-eragiketena.

c) Foru Aldundietako bakoitzak itundutako zergengatik egindako sarrerena, zergaka sailkatuta.

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen-Batzordea

 

Batzorde bat osatuko da prestakuntza eta enpleguari dagokionez 13500 programaren ezarpena kontrolatu eta jarraipena egiteko. Batzorde horretan izango dira Lan eta Gizarte Segurantza Saila, erakunde-ordezkaritza duten enpresari-elkarteak eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien duten sindikatuak.

 

Bigarrena - Ospitaleentzako eta beste sorospen-erakundeentzako dirulaguntzak

 

Aurrekontu hauetan, ospitaleentzako eta beste sorospen-erakundeentzako izendatutako ustiaketa-laguntzak ordaintzeko ondoko baldintza bete beharko dute zentru horiek:

 

Zentru horietan lan egiten duten langileen urteko ordainsarien gehikuntzak, 1993ko urtarrilaren 1etik hasita, ezin izango du gainditu euskal Administrazio publikoan diharduten langileentzako lege honetan finkatutakoa.

 

Hirugarrena - Erakunde autonomoen berrizendapenak

 

1993an zehar, erakunde autonomoek administrazio eta zerbitzu orokorrei dagokien egitarauaren 249 diru-izendapena gehitu ahal izango dute, bere aurrekontuetako edozein diru-izendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion erakundearen aurrekontuetan hasieratik izendatuta dauden diru-izendapenetako guztirakoaren %1eko kopurua egin arte, horretarako berarizko diru-atala sortuko dela. Diru-izendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legeko 21. atalean aipatzen den aurrekontu-errejimen beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Laugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak

 

1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko II. atalburuaren eta ondorengoen aplikazioa 1993ko abenduaren 31 arte luzatzen da.

 

2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1993. urterako, hilabeteka kontatuta, 36.500 pezetatan jartzen da.

 

Familia jarea lagun batek baino gehiagok osatzen badu, goragoko zenbatekoari 0,3 gehituko zaio onuradunarekin bizi den lehenengo kideagatik, horiekin batera bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik 0,2 eta gainontzeko bakoitzagatik 0,1.

 

Bostgarrena - Gerorako lotzezko diru-izendapenak etxebizitza arloan

 

Berarizko arautegiari egokitu daitezen, 1993ko Aurrekontuetako gastuen egoeran sartutako etxebizitza arloko 1993ko finantza-hitzarmenetik sortutako gerorako lotzezko diru-izendapenak berriz izendatzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritza-Batzarrari, gehienez ohartemanda egon den 5 urtekoa baino epe luzeagorako izan daitezen eta aipatu ihardueretarako izendatuta zeuden gerorako lotzezko diru-izendapenen kopuru osoaren % 20rainoko gehiketa egin ahal izateko.

 

Seigarrena - Hezkuntza arloko prezio publikoak

 

Lege hau indarrean jartzen denetik hasita, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen IV. Atalburuko 2.07.02 sekzioan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren tasei buruzkoan, ezarritako Hizkuntza Eskola, Zeramika eta Berriztapen Eskola, Kontserbatorio, Arte Dramatikoko, Dantza eta Kantu Eskoletako irakaskuntzei dagozkien tasa akademikoak prezio publikotzat joko dira eta lege horretan ezarritakoari jarraiki arautuko dira.

 

Zazpigarrena - Atxilotuari jartzen zaion ofiziozko txandarako eta sorospenerako diru-izendapenak

 

Abokatuek eta auzitegietako prokuradoreek, kasuan kasu, atxilotuari eskaintzen dioten ofiziozko txandako eta sorospeneko ekintzetarako dirulaguntzen prozedura arautzeko uztailaren 24ko 200/1990 eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuetan ohartemandako prezioen moduluetako zenbatekoak 1992ko ekitaldirako ezarritako berberak izango dira.

 

Zortzigarrena - 10/1988 Legean jasotako hitzarmenetarako dirulaguntzak

 

1.- 10/1988 Legeaz baliatuz Administrazioarekin hitzarmenak izenpetu dituzten ikastoletarako aurrekontu hauetan ohartemandako dirulaguntzak ordaintzeko, ikastetxe horietan diharduten langileen urteko ordainsarien gehikuntzak, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera, ez du inola ere ekitaldi horretarako aurrikusitako KPI baino gorago joko.

 

2.- Nolanahi ere, aipatutako hitzarmenen ondoriozko berarizko finantziazioa bukatu egingo da baterabiltze-aukera burutzeko jarri dadin epea amaitutakoan. Aukera hori gauzatu ondoren, lege honetako 13. ataleko 4. azpiataleko e) letran xedatutakoaren arabera ikastetxe horiek hezkuntza-sisteman sartzeko egin behar diren egokitzapenak erabaki ditzake Jaurlaritzak.

 

Azken Xedapenak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari esku ematea

 

1.- Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde autonomoan, guztientzako nahiz batzurentzako eran, diharduten langileen ordainketa-egitura antolatzeko behar diren xedapenak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari, aipatutako erakunde autonomoak eskaintzen dituen osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun-maila hobetzeko neurrien artean.

 

Jaurlaritzak, sorospidetzako beharrizanen arabera arautuko ditu kupoko osasuntza-langilegoari iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Langilego hau, sorospidatzeko antolapideak sor daitezkeen zerbitzu-batzordeei atxiki ahal izango zaie ihardutze-egituraz eta erapidez. Kupoko sendagile espezialistak mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, mediku espezialista maila izanez.

 

2.- Jaurlaritzari esku ematen zaio bidezko izan daitezen diru-izendapenak eta Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren eta gastua bidezkotzearen eta Administrazio publikoaren berrikuntzaren esparruan Bateratutako Ekintzen Egitarauak ezartzetik eta martxan jartzetik sor daitezenak atxikitzeko.

 

3.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen xedapen guztiak emateko ahalmena aitortzen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

1993ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Lege hau.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra