Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

8/2007 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldiei dagozkien Aurrekontu Orokorren likidazioak onartzekoa

2007-06-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2007/8/9, 153. zk.; EAO, 2011/10/17, 250. zk.

§ 291. 8/2007 LEGEA, EKAINAREN 29KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 ETA 2004KO EKITALDIEI DAGOZKIEN AURREKONTU OROKORREN LIKIDAZIOAK ONARTZEKOA

 

ZIOEN AZALPENA

 

       Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 124. artikuluak zehaztua du Aurrekontu Orokorren likidazioa behar bezala sistematizatuta moldatzeko eta osatzeko gutxienezko dokumentazioa.

 

       Gobernuak, dagokion lege-proiektu bidez, Legebiltzarrera bidali behar du dokumentazio hori, Euskal Autonomia Erkidegoko finantzen eta ogasunaren egoerari buruzko dokumentazioarekin batera, han eztabaidatzeko eta onartzeko. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak parte hartuko du prozedura horretan, horretarako arauek agintzen duten moduan. Hori da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 126. artikuluak ezarria.

 

       Horri doakiola, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legeko 9.4 artikuluak xedatua du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, bere kontrol-eginkizunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren likidazioko dokumentazioa aztertu eta egiaztatu egin behar duela, eta egiten duen txostena jakitera emango zaiola bai Legebiltzarrari bai Gobernuari, dagozkion ondorioak izan ditzan. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla ondorioak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen duen 1/1994 irailaren 27ko Legegintzako Dekretuaren 126. artikuluan aipatutako lege-proiektuari batuko zaiola txostena.

 

       Arau-premisak horiek izanik, Ogasun eta Administrazio Sailak egina duenez eskatu zaion dokumentazioa –dokumentuen laburpenen koadroak lege honen eranskinean daude– eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere eginak dituenez kontroleko nahitaezko txostenak, lege honek onartu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldietako Aurrekontu Orokorren likidazioa. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenen ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren honako aldizkarietan argitaratu ziren: 148, 2000ko abuztuaren 3koa; 143, 2001eko uztailaren 26koa; 30, 2002ko otsailaren 12koa; 81, 2002ko maiatzaren 2koa; 56, 2003ko martxoaren 19koa; 96, 2003ko maiatzaren 19koa; 66, 2004ko apirilaren 6koa; 213, 2004ko azaroaren 8koa; 95, 2005eko maiatzaren 23koa; 25, 2005eko otsailaren 7koa; 28, 2005eko otsailaren 10ekoa; 6, 2006ko urtarrilaren 10ekoa; 26, 2007ko otsailaren 6koa; eta 175, 2006ko irailaren 13koa.

 

Artikulu bakarra

 

       Lege honen bidez onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldietako Aurrekontu Orokorren likidazioak. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 124. artikuluak zehaztua du likidazio horiek osatzen dituen dokumentazioa; dokumentuen laburpenen koadroak eranskinean daude.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra