Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1983 Legea, maiatzaren 19koa, Merkataritza-Iharduna Antolatzezkoa.

1983-05-19

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/4/21, 49. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

Indargabetua: 1994-07-03

§ 38. 9/1983 LEGEA, MAIATZAREN 19KOA, MERKATARITZA-IHARDUNA ANTOLATZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Estatutoaren 10garren atalaren 27 eta 28 zatiek diotenez, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea Barne-Merkataritzaren eta Bezero eta Baliatzaileen Aldezpenaren alorretan bakarreango agintepideen jabe da, prezioekiko orotariko politikaren, ogasunak Erresuma osoan nahi bezala eraman-ekartzearen eta merkataritza-lehiaren aldezpenerako legeen kaltetan gabe.

 

       Horregatik, Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak azaroaren 18ko 10/1981 Legez onartu zuen Bezeroaren Araudiaren bidez heldu zien bezeroen eta baliatzaileen arazoei.

 

       Gaudeneko une honetan, guragarri den merkataritza-askatasunaren eta berezoen bidezko eskubideekiko begirunearen arteko elkar egokitasuna bi lege hoien bidez lortzeko merkataritza-ihardunaren arduralaritzazko araupeketari ekiten zaio.

 

       Oraingo Lege honek askatasunezko lehia leialak, ogasunak nahi bezala eraman-ekarri ahal izateak eta bezeroen zuduekiko aldezpenak eta bermeak jartzen dituzten mugaz besterik gabe, nagusi izan behar duen askatasun-irizpidea aldarrikatzen du.

 

       Merkataritza-tokiak jartzeko baimenak emateko eta lanean hasteko eta ixteko eta irikita euki beharreko gutxienezko ordua finkatzeko eskua Udalei ematen zaie eta, hori, eginkizun hoiek herritarren elkarbizitza antolatzeko hoiek dituzten betebeharrei egokitu lekiekeelako.

 

       Lege, honek, halaber, salmenta berezien arazo nahaspilatsuari ere aurre egin, eta bai merkatariek bai bezeroek konpondu beharrezkotzat jotzen duten arazoari aterapide bat ematen dio.

 

       Beherapenak, atzeratutako salgaien salmentak eta biltegi-hustuketak zermugatuta eta araupetuta gelditzen dira. Kaleango eta etxerik-etxeko salmentamoduez ari da eta hoiek antolatzen dira.

 

       Bestalde, salgaiei eta prezioei dagozkienak araupetu, eta merkataritza-iragarketaren arazoari ere aurre egiten zaio.

 

       Merkataritza-egituren eraldaketari, merkataritzako teknikabide eta moduak hobetzeari eta, azken baten, salgaien zabalkundea arrazoizkotzeko eta horren gostea gutxitzeko bide guztiez baliatzeari bultza egiteko asmo sendioa ere adierazten da.

 

       Halaber, merkataritza-hirigintza araupetzezko Lege-Saloa egin beharra eta Elkarteko Lur-Eremuan irekitako merkataritza-tokien araubidezko zerrenda gisako Errolde bat izan beharra leporatzen da.

 

       Eta, bukatzeko, arau-hauspenak sailkatzeko eta hoien ondoriozko zigorrak jartzeko arauak jartzen dira.

 

       Lege honek azken baten, Euskadiko merkataritza-iharduna Arduralaritzari dagozkionetan Autonomia-Estatutoak araupetutako agintepideen arauera antolatzea dakar eta, hori, Eusko Legebiltzarrak onartutako 10/1981 Legeak agintzen duena kontutan izanik eta prezioekiko orotariko politikabideei, merkatu-ekonomiaren hesparruango enpresa-askatasunari, ogasunak Erresuma osoan askatasunez ibiltzeari eta lehiakortasunaren aldezpenerako legeei buruzko Konstituzio-irizpideekiko menpetasuna errepikatuz.

 

AINTZIN-IDAZPURUA

 

Lehenengo Atala

 

       Lege honek, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean egipideratutako merkataritza-iharduna Autonomia-Estatutoaren 10garren Atalaren 27garren eta 28garren zatietan ohartematen denez arduralaritza-mailan araupetzea du helburu.

 

2. Atala

 

       Lege honi dagozkionetarako, merkataritza-harremanen gai izan daitekeen ezein ogasun edo zerbitzu bezero eta baliatzaileen esku artez jartzeko norbanakoek nahiz lege-nortasundunek irabazteko xedez egindako arartekotza joko da merkataritza-iharduntzat.

 

3. Atala

 

       1.-   Lege hau bertan araupetzen diren merkataritza-ekintza guztietarako izango da eragingarri, egin ditzatenak merkatari izan ez izan, eta merkataritzaz gainera horri datxekon edo horren osagarri diren ekoizpidezkoak, gintzazkoak edo eraldatzezkoak egin ditzatenarren.

 

       2.-   Honako hauek Lege honen erabiltze-eremutik kanpo uzten dira:

 

a)  Banku, asegurolaritza eta garraio-zerbitzuak egitea, garraiatze-modua dena dela.

b)  Karrerako lanbidetango iharduna.

c)  Edaritegi, jatetxe eta orotariko hostalaritza-zerbitzuak.

 

I IDAZPURUA

MERKATARITZA IHARDUNEAN ARITZEAZ

 

4. Atala

 

       Merkataritza-ihardunean aritzeari enpresa-askatasunezko irizpidea dario eta, hori, merkataritza-ekonomiaren hesparruan eta horren guztizko egitamuketan egipideratzen da.

 

       Merkataritza-legepideetan agintzen denez, eta Lege honetan ohartemandakoaren arauera legez horretarako gai izan daitezenek ari ahal izango dute horretan.

 

5. Atala

 

       Merkataritzari ekiteko askatasunaren arauerako orotariko irizpidearen kaltetan gabe, eta indarrean dauden araupideen ariora, berarizko esku-ematea den gaiaren edo zerbitzuaren idekoa edo herri-zerbitzuaren alorreko buruzpideak direla eta berarizko jokabide bat dagokien merkataritza-lanetarako gaitasun, baldintza edo titulo batzuk eskatu ahal izango dira.

 

6. Atala

 

       Zuzkitzaileak eta merkatariak, lehiakortasunaren aldezpenerako legetan ohartematen direnetan salbu, ez dira bereizkeriazko jokabideetan arituko.

 

II IDAZPURUA

BERARIZKO SALMENTA-MODUAK

I ATALBURUA

ZERMUGAPENA

 

7. Atala - Berarizko Salmentak

 

       Lege honen ondoriotarako, ohizko merkataritza-ihardunetik bereizten dituzten zernolakoak izan, toki berean gabe egin, edo salerosketari darizkion egin behar eta eskubideak egiteratzeko era edo moduari eragin daragioten merkataritza-teknikabidez baliatuz egiten direnak dira berarizko salmenta.

 

8. Atala

 

       Lehen esandakoaren arauera, ondorengo Atalean araupetzen direnak joko dira, Lege honen ondoriotarako, berarizko salmenta-moetatzat.

 

II IDAZPURUA

BEHERAPENAREKINGO SALMENTAK

 

9. Atala

 

       Urtaroaren edo salmenta-aldien aldakuntzaren ondorioz, merkataritzako salmenta-neurriak merkatuz merkatariak egin ditzan salmentei deituko zaie beherapenarekingo salmenta.

 

       Beherapenarekingo salmenta hauetan, lehengo prezioa eta orduan eskaintzen dena jarri beharko dira.

 

       Beherapenarekingo salmentak direlakoen iragarpen edo zabalkundea, udarako nahiz neguko salmenta-aldi bakoitzean gehienez hilabetekoa izango da.

 

10. Atala

 

       Honako salgaiak beherapenarekingo izenez saltzea debekatuta dago:

 

a)  Andeatutakoak.

b)  Horretarakotxe erositakoak.

c)  Beherapenarekingo salmenta gisa saltzen hasteko eguna baino hilabete lehenagotik merkatariak berekin izan ez ditzanak.

 

III ATALBURUA

ONDAR-SALMENTA

 

11. Atala

 

       Ondar-salmenta, iadanik erabiltzen ez diren edo andeatuta dauden gaiak saltzezkoa izango da.

 

       Izen hori, salgaiak horrelakoak izan daitezenean baino ezingo da erabili.

 

12. Atala

 

       Merkatariak, ondar-salmentaren gai izan daitezen gaien zernolako zehatzez ohartarazi beharko du eroslea.

 

IV ATALBURUA

BILTEGI-HUSTUKETAK

 

13. Atala

 

       Honako hauetakoren baten ondorioz egindako salmentak baino ez dira biltegiak hustutzezko salmenta gisa iragarriko:

 

       - Garazpideari uztea.

       - Enpresaren edo saltokiaren eraldaketa.

       - Ezbeharra edo besterik ezinen bat.

 

14. Atala

 

       Biltegiak hustutzezko salmenta bat egin ahal izateko, asmo hori Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailari hogeita hamar egun aurrez jakinarazi beharko zaio, zergatikakoa zehaztu eta salgaien zerrenda bat eratxikita.

 

       Sailak behar bezalako arrazoiak emanez aurkako adierazpenik egin gabe hogei egunetako epea igaro ondoren, merkataria, biltegia hustutzeko salmentari eskabidean jarritako egunean ekin ahal izango zaio.

 

V ATALBURUA

BIDE-SALMENTA

 

15. Atala

 

       1.-   Esku-langileek artez edo bere ahaideen laguntzaz besterik gabe merkataldegietatik kanpo, zerupeango orube edo tokitan edo kalean eta toki eta egun aldakorretan egindako salmentari deritza bide-salmenta.

 

       2.-   Salmenta hori merkataritza edo industria-eremuetarako sarpidetan, hoien erakuste-leiho edo erakustegietan eta herri-baliapidetarako eraikintzetan ezin egongo duten txoznetan edo kendu daitezkeen antolapidetan egingo da.

 

       3.-   Bide-salmentan aritzeko honako hauek bete beharko dira:

 

a)  Industria-Zergaren zerga-ordainkizun finkoaren edo zergalaritza-baimenaren zerrendetan dagokion idazpuruan sartuta egon, eta ordurartekoak ordainduta eukitzea.

b)  Gizartesegurantzan sartuta egotea.

c)  Saltzeko euki ditzaten gaiekin erabilgarri diren berarizko araupidetzetan jarritako baldintzak betetzea.

d)  Toki jakinetan bide-salmentan aritzeko udalbaimenaren jabe izatea.

e)  Denda-merkataritzarentzat erabilgarri izan eta bidesalmentarentzat udal-mailan ezarrita dauden petxak edo horretarako Agintarau berezietan ohartemanda daudenak ordaintzea.

f)   Atzerritarrek, gainera, bertan bizi izateko eta berekabuz lan egiteko baimenaren jabe direla eta indarrean dauden legeen eskakizunak bete dituztela egiaztatu beharko dute.

 

16. Atala

 

       1.-   Udalei dagokie bere mugartean bide-salmentan aritzeko baimena ematea.

 

       2.-   Ihardun hori asteko bi egunetan gehienera egin ahal izango da, 18garren Atalean egiten den salbuespena gertatu ezik.

 

       3.-   Udalei dagokie, halaber, bide-salmentaren alorreango ikerlaritza eta zigorrak jartzea.

 

17. Atala

 

       Bide-salmentarako udal-baimena, eskabidea egiten duenak 15garren Atalak dion merkataritza-moduan ihardutzeko indarrean dauden legearen aldetikako baldintzak bete izana Udalak aurrez egiaztatzearen menpe egongo da, eta honako zernolako hauek izango ditu:

 

a)  Norberarentzakoa eta inori utzi ezinezkoa izango da.

b)  Ez du urtebete baino gehiagoko indarraldirik izango.

c)  Dagokion lurraldea zehazki-mugatuko du eta, lurralde horren barruan, egin daitekeeneko tokia edo tokiak, egunak eta orduak zehaztuko ditu.

d)  Baimenaren gai diren salgaiak zehaztuko dira, funtsean ehungintzazkoak, eskulanak eta apaingarri txikiak baino ezin izan deitezkeela, hurrengo atalean egiten den salbuespena gertatu ezik.

 

18. Atala

 

       Udalek, kaleko toki berean edo jakineko leku zabaletan astean bi egun baino gehiagotan aurrerago aipatzen diren salmenta-moduak egin daitezeneko baimena eman ahal izango dute, honako baldintza hauekin: Hoien ezarpenerako eta zaingorako baldintzak Udal-Agintarauen bidez aurrez araupetuta egotea hoiek, nahitaez, aurreko 15garren Atalean ohartemandakoak barne daramatzatela eta, janarien salmentarako, Elikabide-Legebilduman ezarritako bideen arauera egitea.

 

       Salmenta-modu hoiek honako hauek izango dira:

 

- Kaleko saltoki iraunkorretango salmenta.

- Lehenengo ordutarakoak deritzen saltokietango salmentak.

- Urtaroan-urtaroko janari galkorren salmenta.

- Kamioe-denden bidezko salmenta, merkatutxikirik ez dagoen hogeita bost mila biztanletik gorako Udaletan.

 

19. Atala

 

       Bere egoitza Udalean bertan duten merkatariek izango dute lehentasuna baimen hoiek eman daitezenean.

 

20. Atala

 

       Baimenak aukeran eman ahal izango dira eta, beraz, haien zio izandakoak bukatu izanagatik egingarri eritzitakoan eta Lege honek dionaren arauera erabilgarri diren araupidetzak hautsi izanagatik Udalak kendu ahal izango ditu, horrek inolako diruzko edo bestelako ordainik ez dakarrela.

 

21. Atala

 

       1.-   Hogeita bost mila biztanletik gorako Udal guztietan, bide-salmenta hori ezin egin ahal izango deneko "salbuetsitako Udal-marrarte" bat zehaztuko da.

 

       2.-   Salbuetsitako Uda-marrarte hori Udalak izendatuko du, dagokion Merkataritza-Etxe Ofizialari entzun ondoren, alderdi hartako merkataritza-antolapideen eta bertako biztanleen erosketarako gaitasun-maila egokitzearen arauera.

 

       3.-   Izendatu dedin hiri-marrarteak giro bereangoa eta etenik gabekoa izan beharko du eta, nolanahi ere, kaleartearen erdi-unea barne duela.

 

       4.-   Dagoeneko merkatutxikiak edo azokak egon eta hoietarako baimena eman dedineko Udaletan, bide-salmenta ezingo da horretarako tokietan baino egin.

 

22. Atala

 

       Udalek merkatutxiki eta azoketango salmentarako baimenak eman ahal izango dituzte, azoka bakoitzeko saltokien gehienezko zenbatekoak eta saldu daitezkeen gaiak zehaztuz, hoietan arrainik, okela berri nahiz izoztutakorik eta estebeterik ezin sartu daitekeela. Gainontzeko janariak saltzeko baimena emateko, hoiekin erabilgarri den araupidetza bete dedineko ardura izan beharko da.

 

23. Atala

 

       Dagoeneko merkatutxikia edo azokak egon edo hoietarako baimena eman dedineko Udaletan, bide-salmenta ezingo da horretarako tokietan haiek egin daitezen egunetan heuretan baino egin. Horrelakoetan, bide-salmentarako udal-baimenak berariz esan beharko du merkatu-txikia edo azoka egin dedin egunetan baimendunari bertan izendatzen zaion tokia.

 

24. Atala

 

       Berritan sortu daitezen merkatu-txiki eta azoketako saltoki baten salmentan aritzeko baimena, bidesalmentarako jarritako baldintzen heuren menpe egongo da.

 

25. Atala

 

       Merkatutxiki eta azoka berrientzako baimenak ezingo dira merkataritza-giroko kale edo hiriguneetatik kanpo egon daitezenean baino eman, eta hoiek egiteko egunak ezingo dute, merkatu-txiki edo azoka batentzat, astean bi baino gehiago izan eta, hoietatik, bat gutxienez jaiguna.

 

       Lege hau atera baino lehen zeuden merkatutxiki eta azokak ohizko leku eta egunetan egiten jarraitu ahal izango dute oinezkoentzako merkataritza-giroko kaletan egon daitezenean salbu, orduan tokiz aldatu egin beharko bait-dira.

 

       Hogeita bost mila biztanletik gorako hiritan berritan sortarazi daitezenak, 21garren Atalean salbuetsitako hiri-marrartetik kanpo jarri beharko dira.

 

VI ATALBURUA

ETXERIK-ETXERAKO SALMENTAK

 

26. Atala

 

       Norbanako nahiz lege-nortasundun izan daitezen merkatariek salgaiak edo zerbitzuak etxerik-etxe saltzea, Lege honetan jartzen diren baldintzapean egingo da.

 

27. Atala

 

       Salmenta saltzailearen arioz hasi, eta salmenta-hitzarmena bere dendatik kanpo eroslearen etxean egindako eskaintza edo tratuak oinarri direla egiten denean, hori etxerik-etxekako salmenta-hitzarmentzat joko da.

 

28. Atala

 

       Honako hauek ez dira Lege honen ondoriotarako etxerik-etxekako salmenta-hitzarmentzat joko:

 

a)  Dendetan erositako salgaiak banatze hutsa.

b)  Bezeroaren ario hutsez egindako salmenta-hitzarmenak. Alderantziz, salgai-zerrendak edo txantxiloiak eskatzea ez da eroste-ariotzat joko, eta ez bezeroak etxera joan dakizkion edo bere etxean erakusketa bat egin dakion egindako eskea edo berak erakusketa baten eskuhartu izana ere.

c)  Hoietarako aintzin-itunebideak edo tratuak idatzizkoak izandako salmenta-hitzarmenak.

d)  Sendesle baten aurrean edo erosleak bere eskubide eta egitekoei buruzko argipideak eman diezazkion deitutako eskribau baten aurrean egindakoak.

 

29. Atala

 

       Nolanahi ere, ontzi-barruan gabeko janariak etxerik-etxe saltzea debekatuta gelditzen da.

 

30. Atala

 

       Etxerik-etxekako salmentan aritzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

 

a)  Zergalaritza-Baimenean dagokion idazpuruan edo idazpuruetan sartuta egon eta ordurartekoak ordainduta eukitzea.

b)  Gizartesegurantzan sartuta egotea.

c)  Saldu ditzaten gaiekin edo egin ditzaten zerbitzuekin erabilgarri diren berarizko araupidetzek jarri ditzaten baldintza guztiak betetzea.

d)  Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailean horretarako sortarazten den Etxerik-Etxekako saltzaileen Erroldetegian izena emanda egotea.

e)  Atzerritarrek, gainera, hala behar izanez gero, egoitza-baimenaren eta berekabuz lan egitekoaren jabe direla egiaztatu beharko dute.

 

31. Atala

 

       Etxerik-etxekako salmentetan saltzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

 

a)  Bere nortasun-egiaztapena edo behar izanez gero haren ordezkotza egiten ari deneko enpresarena.

b)  Aurreko ataleko d) zatian aipatu den Saltzaileen Erroldean izena emana duela egiztatuko agiria berekin eramatea.

c)  Eskaintzen den salgai edo zerbitzurekiko eta gaia eskuratzeko edo zerbitzua egiteko, baita prezioari eta ordainketa-moduari buruzko argipideak ematea.

 

III IDAZPURUA

SALGAIEZ ETA PREZIOEZ

 

32. Atala

 

       Salgaiek, Euskal Herriko Bezero-Araudiaren Legean eta indarrean dauden beste erabaki guztietan agintzen diranak bete beharko dituzte.

 

33. Atala

 

       Merkatariek bere salgai eta zerbitzuen prezioak, Lege honetako aginduen arauera, nahi bezala jarri ahal izango dituzte, ekonomiaren araupidetza nagusiari darizkion mugapenez salbu.

 

34. Atala

 

       Saltzeko gai edo zerbitzu guztien prezioak berariz eta garbi jarri beharko dira agirian, salmentan erabili ohi diren banako ale bakoitzeko pesetatan, argipide bila merkataldegi barrura sartu beharrik izan ez dedineko moduan.

 

       Halere, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailak, segurantza-zurrean aholkagarri izan daitezen salbuespenezko egoerak kontutan hartu ahal izango ditu, beti ere bezero edo baliatzaileari beharrezko argipideak ematearen kaltetango izan ez daitezelarik.

 

IV IZENBURUA

IRAGARKETA-ZABALKUNDEA

 

35. Atala

 

       Bezeroek merkataldegi, salgai edo ikur bati arreta egin diezaiotenaren xedezko ekintzapide guztiak jotzen dira iragarketa-zabalkundetzat.

 

36. Atala

 

       Iragarketak, aukeratze-askatasunaren artezpidetarako, bezeroentzako argipidetarako eta merkatuango bidezko lehiarako eragile denez, egiazkoa eta sinesgarria izan behar du.

 

37. Atala

 

       Ezein eratan, gezurrezko oharpen edo aurkezte-moduz, nahiz bere zernolakoa bera dela edo izakerari, nolakoari, osagarriei, funtsezko tasunei, baliagarritasunari, moetari, eraginari, erabiltzeerei, saltzeko edo zerbitzu egiteko moduei, iragarketagileak bere gain hartzen duen erantzukizunaren norainokoari, egilearen, saltzaileen, zerbitzu-egile edo suztatzailearen nordenari, tasunei edo gaitasunari buruz iruzur egin dezaketen iragarketa-modu guztiak debekatuta gelditzen dira.

 

38. Atala

 

       Jaurlaritzak, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren bidez, merkataritza-iharduneango iragarketaren egiatasuna zainduko du, horretarako, iragarpenetan egiten diren adierazpen, oharpen edo eskaintza guztiak egiazta ditzaketen xehapen guztiak eskuratu diezazkiola eskatu ahal izango dio iragarpen-egileari.

 

V IDAZPURUA

MERKATARITZA-BANAKUNTZAREKIKO ARDURALARITZA-IHARDUNA

I ATALBURUA

GUZTIZKO IHARDUNA

 

39. Atala

 

       Arduralaritzaren iharduna, merkataritzan aritzeko askatasunaren, indarrean dauden legebideen arauerako askatasunezko lehiakortasun leialarekiko begirunearen, ogasunak Erresuma osoan nahi bezala ibiltzearen, eta bezero eta baliatzaileen segurantza, osasuna eta bidezko ekonomia-zuduak bermatzearen arauzko irizpideei atxikiko zaie.

 

       Funtsean ihardun horrek honako hauetara joko du:

 

a)  Saltokiak gaurkotzera.

b)  Merkataritza-bideak arrazoibidezkotze-xedezko banakuntza-modu berriak jartzera.

c)  Merkataritza-egiturak eraldatzera.

d)  Enpresa txiki eta arteinetara.

e)  Merkatari-elkarteak sortarazteko ekintzapidetara.

f)   Esku-langintzari merkataritza-bideak irekitzera.

 

40. Atala

 

       Jaurlaritzak, merkatuek gardentasunez ihardutzea suztatzeko eta bermatzeko neurri guztiak hartuko ditu, hoietan ari diren guztiek salgaiekiko eskaintza-eskeetara eta dabiltzan prezioak ezagutzera aukera-berdintasunez iritsi ahal dezaten.

 

41. Atala

 

       Merkatariei eta bezeroei aitortutako eskubideen aldezpena eta hoiek elkarri egokitzea egiteko, Jaurlaritzak Merkatuaren artarako indarrean dauden araupideei atxikiz ihardungo du, bere ihardunak, batipat, honako hauetara jotzen duela:

 

a)  Zuzkiketa-alorreango hutsak kentzera.

b)  Gehiegikeriazko eta bereizkeriazko jokabideak galeraztera.

c)  Ebaskeria, andeaketa, iruzurpideak, bezeroari gezurrez eragiteak eta leialtasunaren aurkako ezein lehiatze-modu galeraztera.

 

42. Atala

 

       Jaurlaritzak, artekaritzapeko edo zaingopeko salgaien banakuntza segurtatzeko behar daitezen neurriak hartuko ditu.

 

       Halaber, behin-behingoagatik eta aldi baterako, janarien eta/edo lehenbiziko mailako beharrekoen banakuntza eta merkataritza-bideraketarako artezkaritza-neurriak ere hartu ahal izango ditu, horniketa-mentsek hori beharrezko egin dezatenean.

 

       Azkeneko hori gertatuz gero, eta hiru eguneko epearen barruan, hartutako erabakiak dagokion Legebiltzar-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

 

43. Atala

 

       Jaurlaritzak, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren bidez, bere arioz nahiz Autonomia-Elkartearen mugartean dautzan beste Bazkun, Iraskunde edo herri nahiz norbanako jabetzapeko Erakunderen batzuekin elkarlanean, merkataritzan aritzeko teknika eta lanbide-hezkuntza emateko beharrezko izan daitezen egitarauak egiteratuko ditu, eta bai merkatarien aurrerapenerako, eta hoiek merkataritzaren gaurko erapide eta hazkunde-bideei egokitzekoak ere.

 

II ATALBURUA

MERKATALDEGIAK IREKITZEA

 

44. Atala

 

       Udalei dagokie indarrean dauden araupideen ariora eta Lege honi darizkion manuei atxikiz bere bideak egindako merkataldegiak irekitzeko baimenak ematea.

 

45. Atala

 

       1.-   Gutxikako salmentarako merkataldegi haundiak irekitzeko edo eraldatzeko, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo eta Lurralde-Politika eta Garraio-Sailen baimena beharrezkoa izango da, eta hoiek bere txostena Eusko Jaurlaritzaren Dekreto bidez horretarako eta aurrez emango diren arauei egokituz egingo dute.

 

       2.-   Esandako Dekreto horretan honako hauek izango dira kontutan:

 

a)  Salmentarako eremuaren edo etxe-oinaren luze-zabalaren metro kuadroak, biltegi eta errekaitutegiak barne.

b)  Eskaintzen diren salgaien nolakoa.

c)  Udaleko edo agian saltokiaren eraginpeko izango den eskualdeko biztanle-kopurua.

d)  Udaleko edo agian saltokiaren eraginpeko izango den eskualdeko merkataritza-ihardunarekiko eragina.

 

       3.-   Dena dela, salmentak egiteko tokiak berritatik edo haundiagotu izanagatik bi mila metro kuadro baino gehiago izan ditzatenak joko-dira Denda Haunditzat.

 

46. Atala

 

       Jaurlaritzak, Dekretoz, herri-segurantzaren eta osasunaren aldeetatikako arrazoiegatik, merkataldegiak irikitzeko hoiei atxiki beharreko orotariko udal-agintarauak jarriko ditu.

 

III ATALBURUA

ORDUAK

 

47. Atala

 

       Udalek zehaztuko dute herri bakoitzean lanari ekiteko eta erabat ixteko ordua, eta hoien bitartean merkataldegi ezberdinek jendearentzat irekita egon ahal izango dute.

 

       Halaber, zenbait merkataldegi ixteko egunak eta hoiek irikita eukitzeko gutxieneko orduak ere zehaztu ahal izango dituzte.

 

       Dena dela, aste-egunetan, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpiak bitartean, gutxienez bost ordutan irikita euki beharko dira.

 

 

48. Atala

 

       Aurreko atalean esaten diren udal-mailako aginduak betez gero, merkataldegi-jabeek askatasun osoz jarri ahal izango dituzte jendearen zerbitzurako eta arreta izateko orduak.

 

       Jendearentzat irekita egongo direneko egunak eta orduak toki agiri batean jarri beharko dituzte saltoki guztiek eta, hori, jendeak jakin dezan.

 

IV IDAZPURUA

MERKATARITZA-EGITURAK

 

49. Atala

 

       Jaurlaritzak, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren edo horren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabearen bidez, artezko ekintzapideak egiteratu eta bere merkataritza-politikari ezarritako helburuen arauerako diruzko laguntzak eman ahal izango ditu honako hauek suztatu eta hoiei bultz egiteko:

 

a)  Autonomia-Elkartearen mugartean merkataritza-egiturak eraldatzea.

b)  Merkatalbideratze-teknikabideak eta erak hobetzea.

c)  Banakuntza arrazoibidekotzea eta merkatzea.

d)  Gutxikako saltzaileen koperatibak sortaraztea.

e)  Merkataritza-enpresa, ekoizle edo bezeroz osatutako bazkun edo banakoak eratzea.

f)   Merkataritza-lanean ihardun-asmo direnentzako lanbide-irakaskuntza eratzea, eta enpresariei eta hoien lanariei teknikazko laguntza ematea.

g)  Merkataritzaren egitura eta bideak hobeki ezagutzeko azterlan eta ikerlanak egitea.

h)  Merkataritza-azpiegiturango mentsak kentzea.

 

50. Atala

 

       Merkataritza eta Gintza-Etxeak, edo hala egokituz gero Euskal Herriko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa-Etxeen Batzorde Nagusiak, Arduralaritzako aholku ematezko ihardutze-sail direnez, Arduralaritzaren lankide izango dira dagozkien gaiekiko argipideketa-lanean, eta bai merkataritza-ihardunari buruzko egitamu eta egitarauak egiteratzen ere.

 

V IDAZPURUA

HAUSPENAK ETA ZIGORRAK

 

51. Atala

 

       Lege honetan agindutakoekiko hauspenek, bere mailaren arauera zigortuko den arduralaritza-alorreko erantzun beharra ekarriko dute.

 

       Egin daitezkeen hauspenak hauspen arin, larri eta oso larritan sailkatuko dira.

 

- Lege honek dakartzan manuak ekonomiazko garrantzirik eta bezeroentzako kalterik gabe ez betetze soilak hauspen arintzat joko dira.

- Honako hauek hauspen larriak izango dira:

a)  Ekonomiazko garrantzia izan edo bezeroari kaltea dakarkiotenak.

b)  Bere egitekoak betetzen ari diren agintedunek egindako ikerlaritza-lanari uko egitea edo eragozpenak jartzea.

c)  Birrauspenak edo hauspen larriak errepikatzea.

- Honako hauek joko dira oso hauspen larritzat:

a)  Ekonomia-erapidetzarekiko nahaspila haundia edo bezeroarentzako kalte larria ekarri dezaten hauspenak.

b)  Aurreko zatiak dionaren arauera larritzat jotako hauspenak berriz edo beste batzutan egitea.

 

52. Atala

 

       Lege honetan agindutakoarekiko hauspenei isun, aldi baterako merkataritza-iharduna galerazte edo, behar izanez gero, saltokia ixte-bidezko zigorra jarriko zaie.

 

       Zigor-taula, Jaurlaritzak horretarako jarri ditzan araupideen ariora egingo da.

 

       Nolanahi ere, isunak mailakatzeko honako irizpide hauek erabiliko dira:

 

a)  Gizartearekiko garrantzia.

b)  Bezeroarentzako kaltea.

c)  Hauspen-egilearen irabazte-egrinazko jokabidea.

d)  Hauspenaren gai den salerosketaren guztizko balioa.

e)  Zilegi ez dela erabakitako irabaziaren zenbatekoa.

 

53. Atala

 

       Hauspen arinegatikako zigorrak eta berrogeita hamar mila pesetatatik gorakoak izan ez daitezen guztiak Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren Lurralde-Ordezkariak jarriko ditu, edo hala egokituz gero, Alkateak.

 

       Hauspen larriegatikako bostehun mila pesetatako goren-mugarainoko zigorrak Merkataritza-Sailburuordeak jarriko ditu, eta hauspen larri edo oso larriegatikako bi miloe pesetarainokoak gehienera Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuak. Hortik gora jo dezatenak Jaurlaritzak jarriko ditu, eta bai enpresaren iharduna aldi baterako geldiaraztea edo merkataldegia ixtea ere.

 

54. Atala

 

       Halaber, oso hauspen larriak izan daitezenean, dagokion Ihardutze-Sailak zigorra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarazi ahal izango du, hauspena egin duen erakundearekiko eta jarritako isunarekiko xehapenak esanez.

 

55. Atala - Bideak egitea

 

       Bere bideak egiteari dagozkionetan, zigor-zehaztapideak indarrean dauden arduralaritza-araupideek diotenez eginaraziko zaizkio.

 

Aldi Baterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Lege honetan sartutako salmenta-moduak araupetzeko Agintarauak iadanik indarrean euki ditzaten Udalek, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta gehienezko sei hilabeteko epearen barruan horri egokitu beharko zaizkio.

 

Bigarrena

 

       Oraingo Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak merkatal-hirigintza araupetzezko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari.

 

Hirugarrena

 

       Eusko Jaurlaritzak behar den araubidez beharrezko izan dedin agiri-sorta igorriko dio Eusko Legebiltzarrari honek, Autonomia-Estutoko 28 b) Atalean agindutako esate-modu eta neurritan, Konstituzioko 87.2 Atalean ohartemandako legegintza-arioa egipideratu dezan eta, hori, honako hauek eskatzeko:

 

a)  Etxerik-etxekako salmenta-moduekikoan, akurapena eta horren funtsezko nolakotasunak idatziz egin beharra araupetu daitezeneko araupidetzaren onarpena.

b)  Etxerik-etxekako salmenta-modurako erabilgarri izan dedin eroslearen aldeko atzera egiteko edo damu-eskubidea sortaraztea, horren erabilpenerako gertatu behar duten zertzeladak beharrezkoak izango direlarik.

c)  Erosleak bere aldetik hainbeste erosle berri aurkitu edo erosketa-txartelak zabaltzen baditu salgaia merkeago edo dohan eskaintzezko "pilatzezko", "elur-bolazko" edo horrelako izenen bat ematen zaienetako salmenta-moduak debekatzea.

d)  Galerango salmenta delakotzat eroste-prezioaren eta dagozkion zerga eta arielen guztizkoa baino prezio apalagoan saltzen denean egiten dena horrelakotzat jotzen delarik, kasu berezietan izan ezik, salgai-ale bakoitzaren galerazko salmenta hori debekatzea.

 

Laugarrena

 

       Merkataritza-Artekariek, Autonomia-Elkartean legeak abenduaren 18ko 3. 300/1981 Dekretoz jasotako agintepideak erabiliz egitera jotzen ez den bitartean, indarrean dauden legeak izango dituzte bere jaurpide.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Autonomia-Elkartearen Diruegitamu Nagusien Lege-Egitasmoan Jaurlaritzak urteoro merkataritzaren birregituraketarako egitaraua egiteratzeko eta Lege honen V Idazpuruari darizkion laguntzak emateko diruizendapena sartu beharko du.

 

Bigarrena

 

       Jaurlaritzak, berenez edo Merkataritza-Etxeen bidez, Euskal Herriko Merkataritza-Errolde bat egin eta jendearen esku eukiko du, Elkartearen mugartean ihardun diharduten merkataritzategien egunean-eguneango errolde gisa.

 

Hirugarrena

 

       Lege hau behar bezela egiteratzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Laugarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinetik hilabetera jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra