Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1985 Legea, abenduaren 4koa, R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordea Araupetzezkoa.

1985-12-04

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/1/7, 2. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

 

§ 75. 9/1985 LEGEA, ABENDUAREN 4KOA, R.T.V.E.-REN EUSKADIKO AHOLKU-BATZORDEA ARAUPETZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Irratigintzaren eta Telebistaren jaurpidearen legezko garapen eta egitarapenerako, Gernikako Estatutoaren 19. atalak agintepide bat ematen dio Euskadiko Autonomia-Elkarteari.

 

Urtarrilaren 10eko 4/80 Legeak, Irrati eta Telebistaren Estatutoak, bere 14.2 atalean zera agintzen du: R.T.V.E.-k Autonomia-Elkarte bakoitzean izango duen Lurralde-Ordezkariak, dagokion "jaurtze-sailak izendatutako Aholku-Batzorde baten laguntza izango du"-ela, eta Batzorde horren osatze-modua lurralde bakoitzeko horretzazko legeek diotenaren esku uzten du.

 

Delako Batzorde horrek, Lurralde-Ordezkariaren sail aholku-emale izatez gainera, Autonomia-Elkarteak R.T.V.E.-n dituen zuduen ardura du. Honela, euskal Agintaritzak izendatutako ihardutze-sail denez, Aholku-Batzordea, Irrati eta Telebistaren Araudiaren esparruan, sail bateratzaile eta partaidetzarako bide denez itxuratzen da.

 

Hori horrela, Lege honen xedea R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordeak izango dituen osatze-modu eta egitekoak araupetzean datza.

 

I ATALBURUA

XEDEA

 

Lehenengo Atala

 

Lege honen bidez, R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordearen egitekoak, osatze-modua eta izendapena araupetzen dira.

 

II ATALBURUA

EGITEKOAK

 

2. Atala

 

1.- R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordeak R.T.V.E.-ren Lurralde-Odezkariari, honen karguari dagozkion ahalmen eta egitekoei buruzko gai guztietan bertatik bertarako aholkuak eta laguntza ematea du xede.

 

2.- R.T.V.E.-ri, hau autonomia-jaurpideari egokitzearekikoan, azterlanak eta arta egitea du berarizko egiteko R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordeak.

 

3.- Egiteko hauek hartuko ditu batipat bere gain:

 

a) R.T.V.E.-ko Arduralaritza-Batzordeari, Lurralde-Ordezkariaren bitartez, Irrati eta Telebistaren Estatutoko 8 eta 24 ataletan jasotako arazoei buruz eta, orohar, Euskadiren zuduen eta hoiek babesteko, aritzeari bidezko derizkion beste edozein gairi buruz bere iritzia eta aholkuak ematea.

b) Irrati eta Telebistak Euskadin izango duen berarizko egitamuketaren eta orduen saloari buruz R.T.V.E.-ko Lurralde-Ordezkariari aholkuak ematea, horrekikoan, salo horri erantsi ahal izateko beharrezkotzat jo ditzan aholkuak eman ahal izango dituelarik.

c) Ematen diren saioak Euskadin nola hartu eta hedatzen direnari buruzko arazo guztietan R.T.V.E.-ko Lurralde-Ordezkariari bertatik bertako aholkuak eta laguntza ematea.

d) Irrati eta Telebistaren Estatutoko 4. atalean finkatutako araupideak saioetan nola bete diren Lurralde-Ordezkariari azaltzea, halaber, atal honen b) lerroaldia erabiltzeak sortarazi ditzakeen erabaki eta ituneak ondo egiteratzeari buruz ere.

e) Urterako lan-egitamuak, diruegitamuen aintzin-egitasmoak eta R.T.V.E.-ren Euskadiko urteko Txostenak eta bere elkarteenak, egitekoak hobeto bete ahal izateko, behar adinako aintzintasunez ezagutzea.

f) Irrati-Telebistaren Euskadiko Lurralde-Ordezkaria izendatzeari buruzkoan R.T.V.E.-ko Artezkari Nagusiari bere eritziak ematea.

g) R.N.E., R.C.E. eta T.V.E.-ren Aholku-Batzordeetan Euskal Herriari dagozkion ordezkariak izendatzeari buruzkoan aholkuak edo aburuak ematea.

 

3. Atala

 

Lanarigoari buruzkoan, Aholku-Batzordeak Lurralde-Ordezkariari honako hauei buruz emango dizkio argibide eta aholkuak:

 

a) R.T.V.E.-k Euskadin duen lanari-erroldearen osatze-modua eta aldatzeaz.

b) Lanarigoa aukeratzeko erizpideak, berdintasunaren, gaitasunaren eta merezimenduen araupideetan oinarriturik.

c) Lantoki-izendapenak emateko erizpideak eta lanarigoaren lantoki-aldaketarako baldintzak araupetzea, baldintza horiek R.T.V.E.-k Euskadin daukan lanarigoari doazkionean.

 

4. Atala

 

R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordeak, zerbitzuak nola dauden eta R.T.V.E.-ren bezeroek, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean, duten eritzia ezagutzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

 

5. Atala

 

Aholku-Batzordeak, bere Lehendakariaren bitartez, horretarako gai diren lagun eta ihardutze-saili, beren oharpidetzaren eta azterketaren pean jarri daitezen arazoei buruzko gaietan, argipideak eskatu ahal izango dizkie.

 

6. Atala

 

Aholku-Batzordeak egindako lanak, ekintzak eta lortutako emaitzak jasoko dituen txosten bat eta R.T.V.E.-k Euskal Herrian dituen irrapideekiko haztapen-azterlana eratu beharko ditu urtero. Txosten hori Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta R.T.V.E.-ren Lurralde-ordezkariari bidaliko zaie.

 

III ATALBURUA

DIRUBIDEKETA

 

7. Atala

 

R.T.V.E.-ren diruegitamuak ordaindu ez ditzan gastuak kitatzeko beharrezko izan daitezen diru-zenbatekoak Euskal Autonomia-Elkartearen Diruegitamuan sartuko dira.

 

IV ATALBURUA

OSATZE-MODUA ETA IHARDUNA

 

8. Atala

 

1.- R.T.V.E.-ren Euskadiko Aholku-Batzordea 15 kidek osatuko dute. Hauek Eusko Legebiltzarrak aukeratu eta Eusko Jaurlaritzak dagokion Legegintza-Aldirako izendatuko ditu.

 

2.- Izendapena Legebiltzar-Talde bakoitzeko kideen zenbatekoaren arauera egingo da, banakinen heintasunaren eta hondarren kontaketaren arauera, batez besteko sendoenaren sistemaren arauera.

 

3.- Batzordea izendapena egin ondorengo hilabeteren barruan eratuko da. Legegintza-aldia amaitutakoan bere aldia amaitzen duen Aholku-Batzordeak, kide berriak horretaz jabetu bitartean, egiteko horiek betetzen jarraituko du.

 

4.- Batzordearen manualdiaren barruan gerta daitezen hutsuneak atal honetako 1 eta 2 lerroaldietan ematen diren irizpideak kontutan izanik beteko dira.

 

9. Atala

 

1.- Aholku-Batzordeko kide izatea honako hauekin elkartu ezinezko izango da:

 

a) Zabalkunde-enpresekin, filmatutako, irratirako edo magnetoskopioetan sartutako saioak egiteko enpresekin inolako loturarik, artez nahiz besteen bitartez izatearekin.

b) Diskoetxeekin eta R.T.V.E.-rentzako, irratigintza eta telebistaren herri nahiz norbanako jabetzapeko beste izaikientzako edo hoiei dagozkien elkarteentzako saioak egiten dituzten edo hoiek gauzez hornitzen aritzen diren beste erakundeekin inolako loturarik, artez nahiz besteen bitartez izatearekin.

c) R.T.V.E.-ren, irratigintza eta telebistaren herri nahiz norbanako jabetzapeko izaikien edo hoiei dagozkien elkarteekin zerbitzuren bat edukitzearekin edo lan-mailako harremanik izatearekin.

 

2.- Kideen elkartuezina Aholku-Batzordearen erabateko gehiengoaren bitartez erabakiko da.

 

10. Atala

 

1.- Aholku-Batzordeak, bere kideen artean, urtebeteko aldi baterako Lehendakari bat eta Lehendakariorde bat aukeratuko ditu. Aldi hori bete ondoren, bere karguko lanak utziko dituzte, berriro aukeratu daitezkeelarik.

 

2.- Lehendakariak dauka Aholku-Batzordearen legezko ordezkaritza. Horren ordekotza, ondorio guztietarako, hutsunea edo bertan ez egotea edo gaixotasuna gertatuz gero, Lehendakariordeak beteko du.

 

3.- Aholku-Batzordeak, bere kideen artetik, gehiengoz Idazkari bat aukeratuko du, karguari dagozkion eginbeharrez.

 

11. Atala

 

1.- Aholku-Batzorderako deia Lehendakariak egingo du bere kabuz edo kideen herenak edo R.T.V. E.-ren Lurralde-Ordezkariak eskatuta.

 

2.- Agizko bilkurak gutxienez hiru hilabetez behin egingo dira, atal honetako 1 lerro-aldian ohartematen denaren arauera, berarizko bilkurak egin daitezkeela.

 

3.- Deia, ohizkoez besteko arrazoiengatik salbu, aurretik, berrogeitazortzi orduz gutxienez, egin beharko da eta tokia, eguna eta gai-zerrenda adierazi egin beharko dira.

 

4.- Gai-Zerrenda Lehendakariak zehaztuko du, eta bertan Batzordeko kideen bostenak bederen eska ditzan gaiak sartu beharko ditu.

 

5.- Aholku-Batzordeak bere saio eta bilkurak R.T.V.E.-ren Euskadiko lurralde-erakuntzak duen egoitzaren koka-lekuan egingo ditu, Batzorde beraren erabakiz, behin-behingoz Autonomia-Elkarteko beste nonbait egin ahal izatearen kaltetan gabe.

 

12. Atala

 

1.- Aholku-Batzordea bere kideen erdiak eta bat daudenean, Lehendakaria edo horren egitekoak betetzen dituena barne dela, noski, balio osoz eratutzat joko da.

 

2.- Lege honetan berariz finkatutako kasuetan salbu, erabakiak gehiengoz hartuko dira. Berdinketa egonez gero, Lehendakariaren edo, horrela dagokionean, Lehendakariordearen botoak erabakiko du.

 

13. Atala

 

R.T.V.E.-ren Lurralde-Ordezkariak, Aholku Batzordearen batzarretara etorri ahal izango du, hitza duela baina botorik ez.

 

Aldibaterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Aholku-Batzordea, Lege hau indarrean sartzen denetik hasi eta gehienez hiru hilabeteko epean eratuko da.

 

1986garreneko ekonomia-urtean, 7. atalak aipatzen dituen diruegitamuetako diru-izendapenak onartuak ez diren bitartean, Jaurlaritzak Aholku-Batzordearen ihardunerako beharrezko izan daitezen maileguak eratuko ditu.

 

Bigarrena

 

Aholku-Batzordea eratzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzak, Batzorde beraren saloz, Lege hau egiteratu eta garatzeko araudia onartuko du.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra