Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1986 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eta Gasteizko Udalaren arteko lur-trukeari buruzkoa.

1986-06-26

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/7/5, 133. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.

 

§ 85. 9/1986 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN ETA GASTEIZKO UDALAREN ARTEKO LUR-TRUKEARENA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Guztizko Diruegitamuen Legearen bidez diruz hornitutako hutsik zeuden lan-tokiak betetzeko lanari berriak hartu izanagatik alde batetik, eta, bestetik, zerbitzu berriak aginte-eskuraketak eginala eta askotan Erresuma-Arduralaritzan zituzten tokien ordezko murritzekin beretzakotu izanagatik izandako hazkuntzaren eta hedapenaren ondorioz, larria izatera iritsi den egoera gertatu da, arduralaritza-idazguentzat dagoen tokiaren mugatuak arriskuan jartzen bait-du herriaren zerbitzutango bere iharduna horrek behar duen eginkortasunez egiteratu ahal izatea.

 

Horregatik, Sail, Erakundegoren-mailako Izaiki, Ihardutze-Erakunde eta Herri-Baltzu berezien beharrei erantzuteko, Jaurlaritzak Gasteizko Udalean lur batzuk eskuratzea erabaki eta bertako Udalbatzar Txit Gorenarekin horretarako bideak egiteari ekin zitzaion; izapide hoien ondorioz, Udalbatzarraren jabetzapeko eraikintzarako gai diren lur batzuk eta Autonomia-Elkartea hoien jabe deneko lur-zati batzuk trukatzeko elkar hartu dute.

 

Ogasun hoiek duten balioa dela eta, Euskadiren Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legaren 50garren eta 47garren atalen arauera Eusko Legebiltzarrak Lege honen bidez truke hori baitestea beharrezkoa gertatzen da.

 

Lehenengo Atala

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta Gasteizko Udalak bere lur-zati batzuen trukea egitea ontzat ematen da.

 

2. Atala

 

Gasteizko Udalbatzarra hoien jabe deneko lur-zatiak honako hauek dira:

 

1.- Gasteizko Udaleko onibar-erroldaritzako 715garren liburuan 55.630 zenbakia daraman eta 186garren orriko lehenengo idazkunaren gai den onibarretik banandu beharreko lur-zatia:

 

Luze-zabalez 2.865, 12 metro kuadro dituen lur-zatia. Iparraldetik Perez de Arribas eta Saez jaunen lur-zatiak, Nicaragua kalea, Ruiz de Azua eta Arregi, Tomas Ibarzabal eta Jesus Uzkianorenak ditu mugakide; hegoaldetik, Basoa kalean datzan etxe baten atzekaldea; Sortaldetik zati hau kentzen zaion onibarraren gainontzeko zatia, eta Sartaldetik Uzkiano eta Ruiz de Azua eta Agirre jaunen lur-zatia, Alfonso XIaren plaza eta Jesus Uzkiano Jaunaren lur-zatia.

 

Lur-zati honen diruzko balioak EHUN ETA HOGEITA HAMALAU MILOE HIRUREHUN ETA HOGEITA HAMAR MILA (134.330.000) peseta jotzen du.

 

2.- Gasteizko Udaleko onibar-erroldaritzako 976garren liburuan 74.368 zenbakia daraman eta 170garren orriko 21garren idazkunaren gai den onibarretik banandu beharreko lur-zatia.

 

Luze-zabalez 23.500 metro kuadro dituen lur-zatia. Iparraldetik berritan urratutako kalea du mugakide, Hegoaldetik Hiri-Ingurubidea, Sortaldetik berritan urratutako kalea, eta Sortaldetik Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Egoitza den Etxea.

 

Lur honen diruzko balioa HOGEITA HAMABI MILOE ZORTZIREHUN ETA HAMAHIRU MILA ZAZPIREHUN ETA BERROGEITA HAMABOST (32.813.755.-) pesetakoa da.

 

3.- Gasteizko udal-mugarteko Suskiziako barrutian egon eta 8.000 metro kuadro hor nonbait dituen orubea. Iparraldetik, eta 80 metrotan gutxi gora behera, Lauzurika Anaien lur-zati bat du mugakide, Hegoaldetik, eta 85 metrotan hor nonbait Asores-en lur-zatia, Sortaldetik, 75 metrotan gutxi gora-behera Apaizgaitegiaren lur-zatia, eta Sartaldetik, 100 metroko luzean gutxi gora behera eraikintzarik gabeko herri-ba1iakuntzarako eremu bat, eta hiri-ingurubidearekiko para1erroa den sarpidea.

 

Onibar-erroldean erasota uzteko izapideak egiten ari dira.

 

Lur-zati honen diruzko balioak HEMERETZI MILOE ZORTZIREHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA (19.850.000) peseta jotzen du.

 

3. Atala

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteko jabetzapeko lur-zatiak ondoren zehazten diren hauek dira:

 

Gasteizko Udaleko onibar-erroldaritzako 95garren liburuan 3.416 zenbakia daraman eta 131garren orriaren alderantziko lehenengo idazkunaren gai den onibarretik banandu beharreko lur-zatiak:

 

A) Lur-eremuaren hego-erdialdean egon eta alde guztietatik landareguneak eta bideak muga dituen merkataritza, idazgu eta zerbitzutarako 2.575 metro kuadroko 2-A lur-zatiak.

Lur-zati honen diruzko balioa HOGEITABOST MILOE BERREHUN ETA HOGEITABI MILA ZAZPIREHUN ETA BERROGEITA HAMABOST (25.222.755) pesetakoa da.

B) 1-B, 2-B, 3-B eta 4-B lur-zatiak biltzen dituen eta merkataritza, idazgu eta zerbitzutarako, zinetarako eta Merkataritza, Industria eta Jabego-Elkarteak eta Herrilan-Ministeritzaren Ordezkaritza bezalako herri-zerbitzutarako hiru mila zortzirehun eta hirurogeita hamabost metro eta hogeita hamalau metro-hamarren kuadroko lur-zati bakarra. Hegoaldetik Chile kalea du muga, Sortaldetik Gasteiz Hiribidea, eta Iparraldetik eta Sortaldetik oinezkoentzako aldeak.

Diru-balioz lur-zati honek EHUN ETA BERROGEITA BAT MILOE ZAZPIREHUN ETA HIRUROGEITA HAMAIKA MILA (141.771.000) peseta jotzen du.

 

4. Atala

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak trukearen gai diren ogasunen balioen artean egon eta HOGE MILOE (20.000.000) peseta jotzen duen aldea ordainduko du, Udalbatzarrak zenbateko hori ontzat eman ondoren.

 

5. Atala

 

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo ditu, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren bidez, Lege honetan agindutakoa egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen izapideak.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra