Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1987 Legea, abenduaren 16koa, Euskadiko Autonomia-Elkarteko arduralaritzarenak diren lur batzurekiko toki-eskubidea "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B." Herri-Baltzuarentzat sortarazteko baimena ematezkoa.

1987-12-16

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/1/15, 9. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.

 

§ 94. 9/1987 LEGEA, ABENDUAREN 16KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ARDURALARITZARENAK DIREN LUR BATZUREKIKO TOKl-ESKUBIDEA "EUSKO JAURLARITZAREN INFORMATIKA-BALTZUA, A.B." HERRI-BALTZUARENTZAT SORTARAZTEKO BAIMENA EMATEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Eusko Legebiltzarraren Ekainaren 26ko 9/1986 Legez, Gasteizko Udalaren eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren arteko lur-trukaketa onartu zen, honen ondorioz, Autonomia-Elkarteak, arduralaritza-lanetarako etxe batzuk eraikitzeko eta, honela, Sail, Iraskundegoren-mailako Izaiki, Ihardutze-Erakunde Burujabe eta Herri-Baltzu ezberdinetako langilegoaren leku-beharrei irtenbide eman ahal izateko, orube jakin batzuk erosi zituen.

 

Gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan kokatuta dagoen, eta 1.100 metro kuadro inguruko lekua hartzen duen "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B." Herri-Baltzuarentzako egoitza, erosita dauden orubeetako baten, Gasteizko Seminarioaren alboan dagoen eta gutxi gorabehera 8.000 metro kuadro dituenekoan, hain zuzen, dago ohartemanda eraikitzea, eta Baltzu horrek orain hartzen duen leku hori egoitza hartan jarrita dauden Sailen hazkunde-beharrei erantzuteko berreskuratu behar da.

 

"Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B."-k hori eraiki ahal izateko -horretarako ba ditu diruegitamu-izendapena eta egitasmo egokia, Euskadiko Autonomia-Elkartearen lurretan eraikitzeko baimena emango dion lege-bidea bere aldeko doango toki-eskubidea sortaraziz erabaki beharra dago.

 

Elkarteko Arduralaritzarena den ondasun mugiezin bat gauzekiko eskubidea inori emanez zorpetzea dakar horrek, eta hori, Euskadiko Ondare-Legeko 21. atalak dioenez, inorentzakotzeko eskatzen diren baldintza beretan egin behar da.

 

Zorpide hori dohainik sortarazten denez, eta gorago aipatutako Euskadiko Ondare-Legeko 21. atalean esaten denaren arauera, Lege bereko 51.1 atala erabili behar da, horren ondorioz ogasun eta eskubideak dohainik inorentzakotzeko baimena Eusko Legebiltzarrak eman beharko bait du.

 

1. Atala

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarena den honako orube honen toki-eskubidea "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B." Herri-Baltzuarentzat sortarazteko baimena ematen da.

 

"Vitoria-Gasteiz eremuko Suzkizia izeneko mugartean eta luze-zabalean 8.000 metro kuadro inguru den Orube-lurra. Honako muga hauek ditu: Iparraldera, 80 metro inguruko luzeran, Lauzurika Anaien lurzatia; Hegoaldera, 85 metro inguruko luzeran, Asoresen lurzatia; Ekialdera, 75 metro inguruko luzeran, Seminarioaren lurzatia, eta Mendebaldera, 100 metro inguruko luzeran, herri-baliapidetarako lekunea eta saihesbidearen alboko sarbidea.

 

2. Atala

 

Eskubide honen onuradunak gaurregun egiten dituen zerbitzu guztiak hartzeko hainbateko etxea, izango dituen hedatu-beharrak aldi berean kontutan izanik eraikiko du bertan, Gasteiz hirirako indarrean dagoen Hirigintza-Egitamuketan lurzati honentzako jarritako eraikigarritasun-neurriei atxikiz.

 

3. Atala

 

Lege honen bidez hori sortarazteko baimena ematen deneko eskubideak 50 urteko iraupena izango du, eta aldi hori bukatzean, eraikitakoa Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren ogasuntza osatzera sartuko da onuraduna, hau da, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B." legez baliozko diren bideetako edozeinez baliatuz, lurraren jabe egiten bada salbu; horrela izanez gero, baimenaren gai izandako toki-eskubidea beste gabe indargabetu egingo da, eta Herri-Baltzu horren lur eta etxearekiko jabetza sendetsita geratuko.

 

4. Atala

 

Toki-eskubidearen onuradunari inolako saririk ordaindu beharrik ezartzen ez zaionez, hori sortaraztea, beraz, doangoa izango da.

 

5. Atala

 

Orubea bere esku uztetik aurrerako bost urteko epea jartzen zaio onuradunari etxea egiteko.

 

6. Atala

 

Toki-eskubidea sortarazteko idazkia Jabego-Erroldetegian erasotzen den egunean izango du lurra bere esku "Eusko Jaurlaritzaren Informatika Baltzua, A.B."-k.

 

7. Atala

 

Toki-eskubideak indarrean dirauen bitartean, "Eusko Jaurlaritzaren Informatika-Baltzua, A.B." onuradunak eraiki dezan etxea bere ihardunen Baltzu-Egoitza izateko erabili beharko du eta Eusko Jaurlaritzaren berarizko baimenik gabe ez du etxe hori inori uzteko edo zorpetzeko ekintzarik egiterik izango.

 

8. Atala

 

Lege honetan oharteman gabekoetan, Toki-eskubidearen sortarazketa Bahikuntzetarako Araudian eta erabili beharreko izan daitezen norbanako-alorreko beste legeetan agintzen denari atxikiko zaie.

 

9. Atala

 

Herriogasuntza eta Dirubide-Sailari dagokio, Ondare eta Akurapenetarako Artezkaritzaren bidez, Lege honetan agindutakoa gauzatzeko beharrezko izan daitezen agiri guztiak eratzea eta biderapen guztiak egitea.

 

Azken Erabakia Bakarra - Indarren jartzea

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian osorik argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra