Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1988 Legea, ekainaren 29koa, Foru-Diputazioek, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko aurrekontuak finantzatzeko egin behar dituzten aportazioak zehazteko metodologia onartuz 1989, 1990 eta 1991 ekitaldietarako.

1988-06-29

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/8/6, 154. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

 

§ 105. 9/1988 LEGEA, EKAINAREN 29KOA, FORU-DIPUTAZIOEK, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEKO AURREKONTUAK FINANTZATZEKO EGIN BEHAR DITUZTEN APORTAZIOAK ZEHAZTEKO METODOLOGIA ONARTUZ 1989, 1990 ETA 1991 EKITALDIETARAKO

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 22. artikuluak, bere Zortzigarren idazatian, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak baliabideak banatzeko metodologia eta Lurralde Historiko bakoitzak Autonomia Elkarteko aurrekontu-gastuei egin beharreko aportazioen finkaketa onartuko dituela ezartzen du, gutxienez hiru aurrekontu-aldirako indarraldia izango dutelarik; eta hori horrela izango da, horren indarraldia Batzordearen eritziz ekitaldi baterako eta bitarako aholkagarri egiten duten egoera bereziak eman daitezenean salbu. Halaber, Jaurlaritzak, aurrez aipatutako metodologia inkorporatuko duen eta Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak onartutako Lege-proiektua bidaliko du Legebiltzarrera.

      Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, 1985.eko uztailaren 24ean egindako bileran, 1986, 1987 eta 1988 ekitaldietarako erabilgarria den metodologia onartu zuen, eta Legebiltzarrak, horren ondoren, metodologia hori bereganatzen duen 7/85 Legea onartu zuen.

      Foru Diputazioen aipatutako hurrengo hiru ekitaldietako aportazioak finkatzea ekarri du Lege honen aplikapenak, 1989, 1990 eta 1991 hurrengoko hiru ekitaldietan aplikatu beharreko metologia zehaztu behar dueneko garaira iritsiz.

      Bestalde, Estatuari ordaindu behar zaion Kupoari buruzko erabakiak, Kuporako Bitariko Batzordearen 1987.eko abenduaren 4eko bileran erdietsitakoak alegia, Legearen geroko aplikazioei finantza aldetikako egonkortasunaren bermeaz aurregitea dakar. Estatuari ordaindu behar zaion Kupo likidoaren zenbatekoa, hots, Ekonomia Ituneko Aldibaterako Xedapenetatik Seigarrenean adierazten diren konpentsazioak eta BEZ-ren ondoriozko egokitzapenari buruzko kenketak burutu aurretikoa, Diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatzekoak diren baliabide ondoriozkoak zehazteko biderik garrantzitsuenetarikoa da.

      Egoera honetan, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, baliabideak banatzeko eta Lurralde Historiko bakoitzak 1989, 1990 eta 1991 ekitaldietan Autonomia Elkarteko aurrekontu-gastuetarako egin behar dituen aportazioak zehazteko metodologia erabaki du, izan ere, azaroaren 25eko 27/1983 Legean agindutakoa betez Lege honi atxikitzen zaio.

Atal bakarra

      Lege honen eraskin gisa jasotzen den Finantza Publikoetarako Euskal Batzordearen Erabakia onartzen da; Erabaki horretan, Autonomia Elkarteko Aurrekontuak finantzatzeko Foru Diputazioek egin behar dituzten aportazioak ezartzeko metodologia, 1989, 1990 eta 1991 ekitaldietarako aplikagarria dena alegia, ezartzen da eta Foru Diputazioek Euskal Herriko Autonomia Elkarteko aurrekontu-gastuetarako egin beharreko aportazioen koefizienteak finkatzen dira epealdi horretarako.

ERASKINA

FINANTZA PUBLIKOETARAKO EUSKAL BATZORDEAREN ERABAKIA

      Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, 1988.eko maiatzaren 9ko bileran, honako hau

ERABAKITZEN DU:

I ATALBURUA

BANAKETA BERTIKALAREN MODELUA

Lehenengo Atala

      1989, 1990 eta 1991 aurrekontu-ekitaldietan Foru Diputazioek Euskal Autonomia Elkarteko Aurrekontuen finantzaketa orokorrerako egin behar duten aportazioa, honako modelu honi jarraiki kalkulatuko da:

-  Itunepeko Dirusarreretatikako bilketa (R), ken BEZ-k ordezkatutako Probintziakako Dirusarrerengatikako Konpentsazioa (I), H

-  Kenketak, D

-  Estatuarentzako Kupo likidoa

-  Ertzainaren finantzaketa

-  Kupo bidezko finantzaketa, Gizartesegurantzaren Kudeaketa-Entitateei loturik dauden Intsuldaketengatik.

-  L.H.L.-ko 22.3 artikuluan aipatzen diren Politikak gauzatzea, P

.  Banatzeko baliabideak: H - (D + P)

.  Foru Diputazioek Guztientzako Erakundeen karga orokorrei eusteko egiten dituzten aportazioak (Aportazio Orokorra): H - (D + P) -ren %65,14

2. Atala

      1.-     Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 20. artikuluan aurrikusitako banaketari loturiko Foru Diputazioen dirusarrerak (R), honako hauek dira:

a)   Itunepeko artezko eta zeharkako zergak.

b)   Meatze-superfiziarekiko kanona eta ustekabeko konbinaketekiko eta jokuarekiko zergabide-tasa.

c)   Premiamenduagatikako errekarguak, luzapenak eta ituneak hartzen dituen zergei dagozkien egitate zergagarrien ondorioz sartutako atzerapen-interesak.

d)   Itunepeko dirusarrera fiskalen ondorioz Foru Diputazioen alde ekitalde bakoitzean sortutako korritu likidoak.

      2.-     Aurreko idazatian adierazitako dirusarreretatik BEZ-k ordezkatutako dirusarrera probintzilengatik Foru Diputazioen aldeko konpentsazio garbiari dagokion kopurua kenduko da, aurreko a), b) eta c) azpi-idazatiei dagozkien dirusarreren %6,3a izango delarik.

3. Atala

      Aurreko artikuluko d) idazatian aipatutako korrituen behin-behingo zenbatekoa 810 milioi pesetakoa izango da hirurtekoko lehenengo ekitaldirako. Gainontzeko ekitaldietakoa, aurreko urterako aurrikusitakoari hurrengo 8. artikuluak aipatzen duen gaurkotze-indizea aplikatuz lortuko da; indize hori, Autonomia Elkarteko Administrazioak Elkarteko Finantza-Erakundeekin erabaki beharreko gordinari dagokion korritu-mota garbiaren aurrikuspenari aurreko ekitaldirako aurrikusitakoa zatitzearen ondoriozko indizeak ponderatua da.

4. Atala

      Konpentsazioan BEZ-k ordezkatutako dirusarrera probintzialek (I) gutxitutako Itunepeko dirusarreregatikako bilketari, honako kenketa hauek egingo zaizkio:

a)   Kupo likido gisa Estatuari ordaindu beharreko diru-kopurua.

b)   Ertzainaren finantzaketari dagokion diru-kopurua, Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoaren kalkuluan konputatutakoa.

c)   Gizartesegurantzako Kudeaketa-Entitateei lotutako intsuldaketak finantzatzeari dagokion kopurua, Estatuari ordaindu beharreko Kopu likidoaren kalkuluan konputatutakoa.

      1987/1991 bosturtekorako Euskal Herriko Kupoa finkatzeko metodologian, hots, 1987.eko abenduaren laueko Kupoaren Bitariko Batzordean erabakitakoan, hitzartutakoa ekitaldi bakoitzean aplikatzearen ondoriozkoak izango dira kopuru hauek.

5. Atala

      Itunepeko diru-sarreran bilketatik, Jaurlaritzak, ekonomia-egitasmogintza, suztapen eta garapenerako politikak burutzeari dagokion kopurua gutxituko da; eta, 27/1983 Legeko 22.3 artikulua betez, Autonomia Elkartearen egonkortasun politikoa eta ekonomikoa bermatzeko neurriak hartu.

      Aurreko ekitaldiari dagokion aurrikuspenari hurrengo 8. artikuluak aipatzen duen gaurkotze-indizea aplikatuz lortuko da zenbateko hori.

6. Atala

      Guztientzako Erakundeetako karga orokorren euspenerako Foru Diputazioek egiten duten aportazioa, itunepeko dirusarreretatik eskuratutako bilketari banaketa bertikalaren koefizientea aplikatuz kalkulatuko da, eta hori, aurreko 4 eta 5 artikuluek aipatzen dituzten kenketak eta gutxiztapena burutu ondoren.

      1989-1991 hirurtekorako indarra izango duen banaketa bertikalerako koefizientea %65,14ean zehazten da. Zehaztapen horretarako jarraitutako metologia I Eraskinean jasotzen da.

      Erabaki honek indarrean dirauen bitartean, Estatuko Administrazio Zentralaren eta Autonomia Elkartearen, edo Guztientzako Erakundeen eta Foru Diputazioen artean zerbitzu-intsuldaketarik izango balitz, 10. artikuluan xedatutakoari ekingo zaio.

7. Atala

      Aurreko artikuluak dioen Aportazio Orokorraz gain, Foru Diputazioek aportazioak egingo dizkiete Autonomia Elkarteko Guztientzako Erakundeei, honako kontzeptu hauei dagozkienak alegia:

a)   Ertzainaren alorrean Autonomia Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuan sartutako gastuen finantzaketa, 4.b) artikuluan definitutako kenketak duen zenbateko berdinaz.

b)   Gizartesegurantzako Kudeaketa Entitateei lotutako intsuldaketak finantzatzea, agintepidearen erabilera Guztientzako Erakundeei dagokienean; finantzaketa horren diru-kopurua, intsuldaketa-Dekretuen arabera, Estatuari ordaindu beharreko Kupoa gutxituz finantzatu beharrekoa izango da.

c)   Jaurlaritzari laguntza ematea 27/1983 Legeko 22.3 artikuluan jasotako politikak eta egitekoak burutu ditzan, 5. artikuluan zehaztutako gutxiketaren zenbateko berdinaz.

8. Atala

      Aurreko 3 eta 5 artikuluek aipatzen duten gaurkotze-indizea, dagokion ekitaldirako Autonomia Elkartean itunepeko dirusarrerengatik bildutako aurrikusitakoaren -2.1 artikuluko a), b) eta c) idazatietan adierazitakoak bereziki-eta aurreko ekitaldirako bilketa-aurrikuspen horren arteko zatidurak emango dute.

9. Atala

      Beren titularitatea Autonomia Elkarteko Guztientzako Erakundeei dagokien dirusarrerak dira Lurraldearteko Konpentsazio Fondoaren intzuldaketak.

10. Atala

      1.-     Aurrekontu-ekitaldian zehar Estatuko Administrazio Zentralak zerbitzu berriak intzuldatzen badizkio Autonomia Elkarteari, 4. artikuluan espezifikatutakoei kenketa gehigarri bat egingo zaie, eta horren zenbatekoa, aurrekontu-ekitaldi horretan Estatuari ordaintzeko Kupoan egin beharko litzatekeen zenbateko berdinaz.

      2.-     Intzuldaketa berrien finantzaketa burutu ahal izateko, Foru Diputazioek, kenketaren gai izan den eta zenbateko berdineko osagarrizko emanketa bat egin beharko dute Euskal Herriko Herriogasun Nagusiaren alde, honako kasu honetan izan ezik, hau da, 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoko 2. apartaduan aipatzen diren Bitariko Batzordeen erabakiz, zerbitzu horiek Foru Diputazioei traspasatzea gerta dadinean hain zuzen, kasu honetan ez da egin beharko lehen aipatu den osagarrizko emanketa hori.

      3.-     Hirurteko hurrengo aurrekontu-garaian, zerbitzuak eskuratzea gertatuko balitz, kenketaren urteko zenbatekoa eta bidezko izan dadin osagarrizko emanketa, honako era honetan gaurkotuko da, hots, Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoa gaurkotzeko erabil dadin gaurkotze-indizea aplikatuz alegia, 1987-1991 bosturterako Kupoa zehazteko ezarrita dagoen metodologian jasotzen denaren arabera.

      Dagokion ekonomia-urteko urtarrilaren batetik hasita indarra izan ez dezanean intzuldaketak, urtekotasuna kontutan hartuz gauzatu behar diren konponketak egin ondoren gaurkotuko da kenketaren zenbatekoa hurrengo aurrekontuetako ekonomia-ekitaldietarako.

11. Atala

      Urte bakoitzeko Kupoaren kalkuluan sartzen den Ertzaintzaren kosteei buruzko itunea Estatuko Administrazioarekin egin ondoren, Ertzaintzaren plantilan, nahiz kopuruari, nahiz destinoari, nahiz indarrean dagoen prozeduraren arabera baimenaren gai izan daitezkeen moduluen aldibaterako gehiketei dagozkienetan eman daitezkeen edozein eratako aldaketek, 4. b) artikuluan aipatzen den kekentaren eta 7. a) artikuluan aipatzen den osagarrizko emanketaren gehiketa ekarriko dute Estatuari ordaindu beharreko Kupoan onar dadin zenbateko berdinez.

12. Atala

      Gizarte-segurantzako Erakunde Gestorei atxikitako dagokien eta Estatuari ordaindu beharreko Kupo likidoaren kalkuluan kontatuta dagoen diruzenbatekoa aldatzea gertatuko balitz, 4. c) artikuluan aipatzen den kenketa eta 7. b) artikuluan aipatzen den osagarrizko emanketa aldatu egingo dira bidezko izan dadin terminuetan eta Estatuari ordaindu beharreko Kupoan onar dadin zenbateko berdinez, intzuldaketei buruzko Dekretuek ezartzen dutena aplikatuz.

13. Atala

      Aurreko 10., 11. eta 12. artikuluetan aipatzen diren eta ordainketarako epemuga betegabe duten osagarrizko emanketak, 27/1983 Legeko 25. artikuluan zehazten diren epealdietan banatuko dira diru-kopuru berdinez.

II ATALBURUA

BANAKETA HORIZONTALERAKO MODULUA

14. Atala

      1.-     Aurreko artikuluetan ezarritako emanketei honako erizpide hauen arabera lortutako portzeintaiak aplikatzeak eman dezan emaitza izango da 1989., 1990. eta 1991. ekitaldietan Lurralde bakoitzak eman beharrekoa:

a)   Lurralde Historiko bakoitzaren errentaren arabera banatuko da eman beharreko ehuneko 70a.

b)   Lurralde Historiko bakoitzak egin behar duen ahalegin fiskalaren inbertsaren artezko funtzioaren arabera burutuko da ehuneko 30aren emanketa, Zergabilketarako duen Gaitasunaren arabera kalkulatuko dela hori.

      2.-     Erizpide hauen azalpen matematikoa, honako ekuazio honen bidez formulatuko da:

      T/Y

               CRi -------

      Yi       Ti /Yi

AI = 70 ------ + 30 --------------------------------------

      Y       3      T/Y

      CRi --------

      i = 1 Ti /Yi

      Hona hemen letra edo letra multzo bakoitzaren esanahia:

Ai =     Lurralde Historiko bakoitzak eman behar duenaren koefizientea, guztira eman behar duen portzentaietan.

Yi =     i Lurraldearen errenta.

Y =      Euskal Herriko Autonomia Elkartearen errenta.

Ti =     i Lurraldearen bilketa.

T =      Hiru Lurraldeen guztirako bilketa.

CRi =  i Lurraldeak bilketarako duen gaitasun relatiboa.

      3.-     Aurreko apartaduan aipatutako formula aipatutako ekitaldi bakoitzari aplikatzeak eman ditzan emaitzek, ez dute aldatu behar koefiziente bat bakarra ere ehuneko bat t'erdi (1,5) baino gehiagoan, ez positiboki edo ez negatiboki ere, aurreko ekitaldian izan zuen balioari dagozkionetan; eta hori, emanketen gaurregungo egitura bapatean ez aldatzeko xedez.

15. Atala

      1.-     Aurreko artikuluan aipatutako emanketa-erizpideak aplikatu ahal izateko, honako definizio hauei egokitu beharko zaizkie erabil daitezen bariableak:

a)   Errentarako, Barne-Ekoizpen Gordina erabiliko da, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko guztirakoari dagozkionetan Lurralde bakoitzean ematen diren merkatu-prezioen arabera eta Estatistikarako Euskal Institutoak argitaratutako azken datoa erabiliko dela basetzat.

b)   27/1983 Legeak dioenaren arabera, zerga-kontzeptu guztiak kontutan hartuz, artezko udal-zergak barne, urtean biltzen den zenbatekoaren eta errentaren artean ematen den lotura, hartzen da ahalegin fiskaltzat. Foru Diputazioetako eta Udaletako aurrekontuetako I eta II atalburuetan jasotzen diren kontzeptuak dira, aipatu diren zerga-kontzeptuak.

      Erabil daitezen bilketa-datuek eta amaitutako azken ekitaldiari dagozkionek bat etorri behar dute.

      Ahalegin fiskalaren kalkuluari aplikatuko zaizkion errenta-datuek eta errenta-bilketari buruzkoek, urte berekoak izan behar dute. Horretarako, a) apartaduan aipatzen den Barne-Ekoizpen Gordina proiektatuko da, legozkiokeen ekitaldietan Euskal Herriko Autonomia Elkartean eman den moneta-hazkundearen tasak aplikatuko zaizkiola.

      Ahalegin fiskalaren inbertsak, Lurralde bakoitzaren Bilketa-Gaitasunarekin lotuta egon beharko du multiplikatiboki.

      II Eraskinean jasoten diren zerga-kontzeptuei dagokien eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteak orohar duen bilketa-egitura oinarritzat hartuz egingo da Bilketa-Gaitasunaren kalkulua, guztirako bilketan duen portzentaia-zatia emango zaiola zerga-kontzeptu bakoitzari. Zerga-bilketaren zio den indikadore ekonomiko egoki bat gehituko zaio zerga-bilketa kontzeptu bakoitzari Lurralde Historikoka eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko guztirakoarekiko portzentaia-terminuetan. Bi elementu hauek oinarritzat hartuz eta bigarrena lehenengoaz ponderatuz, Lurralde Historiko bakoitzaren bilketa teorikoa edo indikadore bakoitzaren batezbesteko zerga-bilketarako gaitasuna kalkulatuko da portzentaia-terminuetan guztirakoarekiko beti ere.

      Indikadore bakoitzerako lortutako emaitzen bateraketa izango da Lurralde Historiko bakoitzaren Bilketa-Gaitasuna.

      Zerga-bilketarako, kontzeptu bakoitzean, erabiliko diren indikadore ekonomikoak II Eraskinean zehazten dira. Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak eman beharko du onarpena, indikadore horietan edozein aldaketa egin ahal izateko.

      2.-     Estatistikarako Euskal Institutoak azkena argitaratutakoak izango dira indikadore eta kalkulu ezberdinetan erabiliko diren datuak. Argitalpenaren gai izan den daturik ez egotea gertatzen bada, Estatistikarako Euskal Institutoak horiei buruz egindako zenbatespenak edo Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak egokitzat jo ditzan estatistika-iturrietatik jasotako azken datuak erabiliko dira.

III ATALBURUA

EMANKETAK EGITEKO MODUA

16. Atala

      1.-     Foru Diputazioek, aurrekontu-ekitaldi baten barruan, Euskal Autonomia Elkarte Osorako Instituzioei egin beharreko emanketa orokor eta osagarrien kalkulua egiteko, honako hauek aplikatuko dira: 2. artikuluan aipatzen diren eta Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak egin eta 2. artikuluan aipatzen den dirusarreren aurrikuspena alegia eta bai I Atalburuan zehazten diren gainontzeko mekanismoak ere, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Diputazioek ekitaldi bakoitzarekiko aurrekontuak egin ditzaten.

      2.      Aurreko apartadua aplikatzeak ekar dezakeen guztirako zenbatekoa jasoko duten eta diru-kopuru berdineko sei emanketa egingo dituzte Foru-Diputazioek, 27/1983 Legeko 25. artikuluan aipatzen diren epeen barruan.

17. Atala

      1.-     Azken emanketa egin dadinean, egokitzapen prelikidatorio bat egingo da, horretarako, urteko lehenengo harmar hilabetetan izandako aurreko urteko azken bi hilabetetan izandako egiazko diru-bilketak eta aurreko urteko azken bi hilabetetan egindakoak hartuko dira kontutan, aurreko urtekoarekiko azken Guztirako Urteko Higikorrean itunepeko zergek errejistratutako batazbesteko gehiketaren tasari egokitu beharko zaizkiola diru-bilketa horiek.

      2.-     Hurrengo ekitaldiko otsailaren barruan, emanketen likidapena egingo da.

      Likidapen honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira kontutan, hau da, 2.1 artikuluko a, b eta c apartaduetan aipatzen diren bilketako datu realak eta bai BEZ-ak Foru Diputazioen alde garbi-garbi dakartzan probintziatikako diru-sarrerek ematen duten diru-kopurua ere. 2.1.d eta 3. artikuluek aipatzen dituzten interesen zenbatekoa eta 5. artikuluan aipatzen den gutxitu beharreko kontzeptua zehazteko, honako hau egingo da: Autonomia Elkarte mailan benetako bilketak eman dezana birraztertze-indizearen eta, bereziki, 2.1 artikuluko a, b eta c apartaduetan aipatzen direnen arabera, aurrez finkatutako zenbatekoak birraztertu hain zuzen. Gainera, interesen kasuan, era honetan lortuta emaitza, Autonomia Elkarteko Administrazioak Elkarteko Finantza-Erakundeekin egindako itunepeko gordinari dagokion benetako interes-mota garbiaren kozientearen eta hastapenetan aurrikusitakoaren artean ponderatuko da. 4. artikuluan aipatzen diren kenketak, likidapenean kontatu behar direnak hain zuzen, hastapenetan ekitaldirako aurrikusitakoak izango dira.

      3.-     Estatuari ordaindu beharreko Kupoaren behin-betiko likidapenetik letozkeen zenbatekoak, 4. artikuluan aipatzen diren behin-betiko kenketei dagozkienak alegia, ihardunean dagoen ekintzarako aurrikusitako emanketen kalkuluan konputatuko dira. Likidapen hau egin ondoren, aipatutako emanketen kalkulua birraztertuko da, era honetan gel daitezen zenbatekoen arteko ezberdintasunak eta egun hori arte egiatan ordaindu diren zenbatekoak zati berdinetan banatuko direla epemuga amaitu gabe duten epeen artean.

Gehigarrizko Xedapenak

Lehenengoa

      Zerga-sisteman sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla eta, banaketa bertikal modeluan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, metodologia eta kalkulo mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu. Proposamenaren gai izan daitezen aldaketak jasoko dituen Lege-Proiektua bidaliko du Jaurlaritzak Legebiltzarrera, honek onarpena eman diezaion.

Bigarrena

      Lurralde Historikoetako Organu Foralek, Ekonomia-Ituneko 46. artikuluak eta 27/1983 Legeko Gehigarrizko Xedapenetatik Bigarreneko 1.ak eta 2.ak ematen dizkieten aginteen kaltetan gabe, askoren arteko arrisku-erizpidea erabiliko dute Lurralde Historikoei dagozkien itunepeko dirusarreretan Toki-Erakundeen partaidetza urtero ezartean, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak emandako argibideen arabera.

      Horretarako, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, batzar berean, III Eraskinean sartzen den argibidea ematen du; argibide hori, bere izakera kontutan hartuz, gaurkotu ahal izango dela Finantza Publikoetarako Euskal Batzordearen erabakiz, zerga-sistema sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstanziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla eta, beharrezkotzat jo dezanean.

Aldibaterako Xedapena

      Akordio hau onartu dadinetik hasi eta 1988.eko abenduaren 31ra arteko epealdiaren barruan, Estatuko eta Autonomia Elkarteko Administrazioaren eta, behar bada, Autonomia Elkartearen eta Lurralde Historikoen arteko konpetentzia-intzuldaketa berriak egitea gertatuko balitz, 10. artikuluan deskribatu denaren modura jokatuko litzateke horiei dagozkienetan.

I ERASKINA

BANAKETA BERTIKALERAKO KOEFIZIENTEEN KALKULUA

      Hainbat erizpidetan hartzen du oinarri, banaketa bertikalerako modeluak. Honako hauek nabarmendu behar dira erizpide horien artean:

a)   Askoren arteko arrisku-erizpidea. Ondorioz, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoen finantzaketa, diru-kopuru aldakorrez burutzen dela egin daitezen bilketen arabera.

b)   1988. urteari dagozkion aurrekontu-gastuen bolumena hartzen da, instituzio maila bakoitzak finantzatu beharreko gastu publikoaren beharrak zehazteko basetzat.

c)   Autonomia Elkarteko Herriogasun Sail ezberdinek jasotzen dituzten diru-sarrerak, bi bloke handitan artikulatzen dira: Alde batetik, L.H.L.-ko 20. artikuluaren arabera banatu beharrekoak eta, bestetik, banagarri ez direnak. Horiei dagozkienetan, finantzatu beharreko gastu publikoaren arabera banatu beharko dira lehenengoak, bakoitzarenak diren zerbitzu eta konpetentzien finantzaketarako gastuak bigarrenekin ordaindu ondoren.

      Erizpide hauek oinarritzat hartuz, ondoren zehazten den metodologiaren arabera jokatuko da 1989-1991 hirurterako banaketa bertikalaren koefizientearen kalkulua egiteko:

      1.-     Foru-Diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren 1988.erako Gastu-Aurrekontuak hartzen dira oinarritzat, Aurrekontu-proiekturako gastuak azken instituzio horri izendatzen zaizkiola.

      2.-     Enplegu-Sustapenerako eta Teknologia mailako Berrikuntza eta Garapen arloetan, Eusko Jaurlaritzaren konpetentziei dagozkien halako edo holako partidak direla eta, Foru Diputazioen aurrekontuetako konpetentzia-azterketa kontutan hartuz, homogeneizazio-konponketa bat sartzen da aurrekontuetan, 1.247,7 milioi pezeta hartzen dituela guztira. Eusko Jaurlaritzarekin egindako itunepeko ihardunen finantzaketarako diren aurrekontu-horniketak ez dira sartzen arlo honetan.

      3.-     Gastu-zentru gestionatzaile bakoitzak finantzatuko du gastu osoaren zati bat, bakoitzak dituen diru-sarrera bereziez baliatuz. Hona hemen kasu batzuk:

.  Herri Zorra, zorketabidez egiten dela horren finantzaketa eta Foru Diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren (33.472, 9 eta 18.280,0 milioi pezeta hurrenez-hurren) aurrekontuetan jasotzen dela finantzaketa-modu hori.

.  Erakunde bakoitzak, ondareak direla eta, eskuratzen dituen diruak; kontzeptu honetatiko guztirako zenbatekoari Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak onartutako zenbatekoa kenduko zaiola, hau da, banaketaren pean dauden interesei dagokiena alegia.

.  Itunepekoak ez diren Zergetan (2.812,0 milioi pezeta) parte hartzen dela eta, Udalei egindako transferentziak hartzen dituen Udal-finantzaketa.

.  Erakunde bakoitzaren diru-sarrera bereziek hartzen dituzten beste batzuk: Zerbitzuak eskaintzeagatiko tasak, FCI delako transferentziak, Fondo Europearrak, Inbertsio errealen salketak etab... Honako hau hartzen da kontutan arlo honetan, hau da, Foru Diputazioen aurrekontuetako itunepeko diru-sarrerak, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak onartutako zenbatekoari egokitzea alegia.

      4.-     (1) apartaduari (2) eta (3) apartaduak kenduz, finantzaketaren gai izan behar duten guztirako gastuen emaitza lortuko da, (389.186,1 miloi pezeta Foru Diputazioentzako eta 184.653,4 Eusko Jaurlaritzarentzako), egokitzapen eta kenketa batzuk aplikatu beharko zaizkiela.

      5.-     Honako hau izango da lehenengo egokitzapena; hau da, Foru Diputazioek, Ezohizko Eurijasak zirela eta, Eusko Jaurlaritzari egindako transferentziaren zenbatekoa (893,4 miloi pezeta) kentzea, barne mailako eta banaketaren modelu orokorretik kanpo dagoen kontzeptu bat finantzatzeko transferentzia bat bait da.

      6.-     Honako hauek dira egin behar diren kenketak:

.  Estatuari ordaindu beharreko kupoa, 101.670,5 miloi pezetakoa dela ordaindu beharreko kupo likidoa.

.  E.H.A.E.-ri ordaindu beharrekoak, Ezohizko Eurijasei dagozkienak izan ezik. (183.307,2 miloi pezetakoa da. E.H.A.E.-ri ordaindu beharreko guztirako zenbatekoa).

.  BEZ-ak ordezkatu dituen diru-sarrera probintzialak, BEZ-ari buruzko ituneak, Foru Diputazioentzako diru-sarrera propioak ziren dirubideen gain izan dituen ondorioak orekatzeko xedez (24.463,5 miloi pezeta).

.  Ertzaintzaren finantzaketa, banaketa orokorreko modelutik kanpo dagoen finantzaketa berezi baten kontzeptua bait da (16.075,8 miloi pezeta).

.  Gizartesegurantzaren Erakunde Gestoreei atxikitako kostearen finantzaketa, banaketa orokorrerako modelutik kanpo finantzatzen den kontzeptu bat bait da. Kontzeptu hau dela eta, INSERSO-ren finantzaketari dagokion zatia kendu beharko zaie Foru Diputazioei (1.161,8 miloi pezeta) eta gainontzekoa Eusko Jaurlaritzari (20.842,4 miloi pezeta).

      7.-     Finantzatu beharreko gastuen guztirakoaren (4) eta egin beharreko egokitzapen eta kenketen (5) eta (6) arteko ezberdintasun garbia kontutan hartuz, Instituzio bakoitzaren gastu-kopuruak lortuko dira eta, horien arabera, banaketaren gai izango diren diru-sarreren banaketa egingo da. Ondorioz, honako hauek direla portzentaiak, hau da, %34,86 Foru Diputazioentzako eta %65,14 Eusko Jaurlaritzarentzako hurrenez-hurren.

III ERASKINA

      Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, Lurralde Historikoei dagozkien itunepeko dirusarreretan Toki-Erakundeek duten partaidetza urtero finkatzeko garaian banatutako arriskuaren erizpidea erabiltze ondorioetarako, eta Itunepekoak ez diren dirusarreretan dagokien partaidetzaren kaltetan gabe, honako hau gomendatzen du, hots, Diputazio bakoitzak, baldintzarik gabeko finantzaketa gisa, Toki-Erakundeei esleitu beharreko zenbatekoa itunepeko dirusarreretatikako baliabideen %50a izan dadila; zenbateko hori, konpentsazioak, kenketak eta gutxiketak burutu ondoren egingo da, honako zerrenda honen arabera:

-  Itunepeko Dirusarreretatikako bilketa (Ri), ken BEZ-k ordezkatutako Probintziakako Dirusarrerengatikako Konpentsazioa (Ii), Hi

-  Kenketak, Di

-  Estatuarentzako Kupo likidoa

-  Ertzainaren finantzaketa

-  Kupo bidezko finantzaketa, Gizartesegurantzaren Kudeaketa-Entitateei loturik dauden Intsuldaketengatik.

-  Hirurtekoan zehar izandako intsuldaketengatikako finantzaketa.

-  L.H.L.-ko 22.3 artikuluan aipatzen diren Politikak gauzatzea, Pi

-  Aportazio orokorra Guztientzako Erakundeei, AGi

-  Baliabide erabilgarriak: Hi - (Di + Pi) -AGi

      Kontzeptu bakoitzaren kopurua Lurralde Historiko bakoitzari benetan dagokiona dela adierazten du i azpindizeak.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra