Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/1993 Legea, abenduaren 22koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1994.ekonomi urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen direnekoa.

1993-12-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1993/12/31, 252. zk.; EAO, 2012/2/10, 35. zk.

 

§ 152. 9/1993 LEGEA, ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1994. URTERAKO AURREKONTU NAGUSIAK ONARTZEN DIRENEKOA

 

I IDAZPURUA

1994. URTERAKO EUSKADIKO AURREKONTU OROKORRAREN ONARPENA ETA EDUKIA

 

Lehenengo Atala - Onarpena

 

1.- 1994. urterako Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorra onartzen da, Lege honetan ezartzen den bezala.

 

2.- Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere Lege honen barruan sartzen da, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Indarreango Lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 25-2-a) atalean jasotzen diren ondorioetarako.

 

3.- 1993.eko abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta beren aurrekontuei ere ezarriko zaie lege hau.

 

2. Atala - Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontua

 

1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik guztira 631.712.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik guztira 123.875.000.000 pezeta, horien 1994.az geroko aurrekontu-urtekako banaketa I. eranskinean zehazten dena izanik.

 

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko diru-sarreren zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 631.712.000.000 pezeta jotzen du.

 

3.- Euskal Autonomi Elkarteak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako, abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalean agintzen denaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko dirulaguntza 16.566.000.000 pezetatan finkatzen da, honako era honetan banatuko dela: agizko gastuaren dirubideetarako 15.000.000.000 pezeta eta inbertsioen dirubideetarako 1.566.000.000 pezeta.

 

3. Atala - Erakunde Autonomiadunen Aurrekontuak

 

1.- Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira:

 

- Osakidetzari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 191.220.000.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapen gisa 335.000.000 pezeta, horien 1994.aren ondorengo aurrekontu-urtekako banaketa lege honen I. eranskinean zehazten dena izango dela.

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 3.435.124.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapen gisa 451.100.000 pezeta, horien 1994.aren ondorengo aurrekontu-urtekako banaketa lege honen I. eranskinean zehazten dena izango dela.

- Euskal Herriko Ertzaintzaren Ikastegiari, 2.310.771.990 pezetako ordainketetarako diru-izendapena.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 1.313.000.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapen gisa 24.000.000 pezeta, horien 1994.aren ondorengo aurrekontu-urtekako banaketa lege honen I. eranskinean zehazten dena izango dela.

- Euskal Estatistika Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 1.109.854.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapen gisa 2.300.000 pezeta, horien 1994.aren ondorengo aurrekontu-urtekako banaketa lege honen I. eranskinean zehazten dena izango dela.

- Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 373.790.000 pezeta.

- Emakumearen Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 261.531.609 pezeta.

 

2.- Aipatu diren erakunde automiadunen aurrekontuetako diru-sarreren zehaztapen-zerrendek, horietako bakoitzari izendatutako ordainketetarako diru-izendapenek duten zenbateko oso bera izango dute.

 

4. Atala - Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundearen eta bere kudeaketa baltzuen aurrekontua

 

1.- "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen iharduera- eta kapital-aurrekontuetarako 9.704.342.000 eta 529.100.000 pezeta izendatzen dira, hurrenez hurren. Diru-sarrerek zenbateko berbera jotzen dute.

 

2.- Irrati eta telebistako herri-zerbitzuen kudeaketarako herri-baltzuen aurrekontuetan honako zenbateko hauetako izendapenak onartzen dira:

 

IHARDUERA AURR. KAPITAL AURR.

Euskal Telebista, A.B. 11.028.452.000 1.115.600.000

Eusko Irratia, A.B. 1.305.250.000 81.000.000

Gasteiz Irratia, A.B. 354.500.000 36.300.000

 

Kudeaketarako herri-baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuarteek, baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbateko bera jotzen dute.

 

3.- "Euskal Irrati-Telebista" Herri Erakundea Sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalak dioenaren arabera, "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen eta irrati-telebistako herri-zerbitzuen kudeaketarako herri-baltzuen bateratutako aurrekontua onartzen da, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik guztira 13.316.892.000 pezeta jotzen duena, iharduera-aurrekontuari dagokionez, eta 1.270.900.000 pezeta, kapital-aurrekontuari dagokionez. Diru-sarrerek zenbateko berbera jotzen dute.

 

5. Atala - Energiaren Euskal Erakundearen Aurrekontua

 

Energiaren Euskal Erakundearen iharduera- eta kapital-aurrekontuetan 1.177.201.000 eta 1.853.232.000 pezetako diru-izendapenak egiten dira hurrenez hurren, ordainketetarako izendapenei dagokienez. Diru-eskuarteak zenbateko berberekoak izango dira. Bestalde, 1.280.000.000 pezeta jotzen duten gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira, horien 1994.az geroko aurrekontu-urtekako banaketa I. eranskinean zehazten denez egingo dela.

 

6. Atala - 4. Atalean Sartzen ez diren Herri Baltzuen Aurrekontuak

 

1.- Lege honen 4. atalean sartu ez diren herri-baltzuen iharduera- eta kapital-aurrekontuetan, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko guztira ematen diren 45.152.046.000 eta 42.144.838.000 pezetak, hurrenez hurren, eta gerorako lotzezko diru-izendapenak hornitzeko guztirako 8.669.312.000 pezetak baltzuka zehazten dira, horien 1994.az geroko aurrekontu-urtekako banaketa I. eranskinean zehazten den bezala egingo dela.

 

2.- Ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ohartemandako diru-eskuarteak bakoitzaren diru-sarreren zehaztapen-zerrendan zehazten dira, horien zenbateko osoak aurreko zenbakian adierazitako berberak direla.

 

3.- Baltzu bakoitzaren iharduera eta kapital-aurrekontuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

 

7. Atala - Gaudimenak emateko mugak eta jaurpideak

 

1.- 1994.eko ekonomia-urtean Autonomi Elkarteko Administrazioak zenbatekoz gehienera 15.000.000.000 pezeta joko duten gaudimenak eman ahal izango ditu, edozein motatako eragiketak direla eta; muga hori ez dagokie lehenago emandako gaudimenak baliogabetzea dakarten eragiketak ordezkatzeko edo horientzako dirubide berriak egiteko eman daitezen gaudimenen zenbatekoei.

 

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak gaudimenak emateko baldintzak araudi bidez ezarri artean, Eusko Jaurlaritzaren aginpidea izango da, dagokion sailaren proposamenez, horietarako baimena ematea, eta gaudimena gauzatzearena, berriz, Ekonomi eta Ogasun Sailarena.

 

Emandako gaudimenen kudeaketa eta jarraipena dagokion sailaren aginpide izango da, gaia dela eta, Ekonomi eta Ogasun Sailak horretan duen aginpide orokorraren kalterik gabe.

 

2.- Halaber, 1994.eko ekonomia-urtean zehar, finantza-erakundeek egin ditzaten berme-eragiketak, partaidetza-maileguak bermatzeko direnak, Autonomi Elkarteko Administrazioak zati batean berme-berritu ahal izango ditu, dagozkion hitzarmenen bidez. Ekonomi eta Ogasun Sailak gauzatuko ditu eragiketa horiek eta horien diru-zenbatekoa, atal honetako honen aurreko lerroaldian ezarritako mugaren barruan kontatuko da.

 

8. Atala - Zorpetze eragiketen mugak eta jaurpidea

 

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioak egin eta indarrean egon daitezen zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri-motatan gauzatzen direla ere, ezingo da 248.772.000.000 pezetatik gorakoa izan 1994.eko abenduaren 31n, atal honetako 3-b) zenbakian agintzen dena salbu.

 

Aurreko lerroaldian baimendutako mugaren barruan, Autonomi Elkarteko Administrazioari zorpetze-zenbatekotik 77.484.000.000 pezeta eratxikiko zaio gehienera 1994.eko urteari dagokionez. Zuzenbide pribatuaren menpeko erakundeen 1994.eko urteari dagokion kanporako zorrak 15.475.000.000 pezeta joko du gehienera.

 

2.- Zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta herri-baltzuek bakoitzari dagokion aurrekontuan jasota baldin badaude bakarrik egin ditzakete zorpetze-eragiketak, edozein ezaugarri, epe eta gauzatze-jaurpidekoak direla ere, eta horiek izan ditzaketen aldaketak baimenduta baldin badaude indarrean dauden legeen arabera. Eragiketok egiteko, eragiketa zehatz bakoitza urtean zehar egin ahal diren inbertsioen araberako erakundearen benetako dirubide-beharrei egokitu beharko zaie, eta, beti ere, erakundeak jaso beharreko kapital-eskuraketak jaso ondoren egin beharko da eta aurrikusitako kapital-handitzeak egin ondoren eta horien baldintzen arabera. Ekonomi eta Ogasun Sailak aurretiaz emango du nahitaezko txostena lerroaldi honek aipatutako zorpetze-eragiketei dagokienez eta baldintza horiei buruz.

 

3.- Zorpetze-eragiketen jaurpidea honako hau izango da:

 

a) Urtean zehar hitzartuko diren urtebete baino gehiagorako zorpetze-eragiketen helburua inbertsioak ordaintzea izango da.

b) Urtean zehar hitzartuko diren urtebete baino gutxiagorako zorpetze-eragiketen helburua diruzaintzaren eragiketei aurre egitea izango da, horietarako baimenak ematea Eusko Jaurlaritzari dagokiola.

c) Euskal Autonomi Elkartearen Herri Zorra kontuan oharpena eginez nahiz eraz zorra onar dezan beste edozein bidez gauzatu ahal izango da.

Euskadiko Herri Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatiko balore-agirien iraungipenean ez da beharrezko izango fedegile publikok esku hartzea.

d) Euskal Autonomi Elkarteak egin ditzan herri-zorraren jaulkipenak, Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo dira.

e) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, aurreko urteetan hitzartutako zorpetze-eragiketetarako dirubide berriak egin eta/edo haiek ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatu ere. Hori gertatuz gero, herri-zorraren egitarauean horretarako diru-izendapenak egingo dira, horietarako dirubideak, inolako mugarik gabe, egon dauden eskuarteen bidez egin ahal izango direla.

f) Atal honek aipatzen dituen zorpetze-eragiketen baldintza orokorrak eta gainerako ezaugarriak zehaztea ere Jaurlaritzari dagokio, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenari jarraiki. Ekonomi eta Ogasun Sailak baimena badu, nolanahi ere, aipatu eragiketen korritu-tasak zehazteko eta, halaber, eragiketok gauzatzeko, hori bai, Jaurlaritzaren ordezkari gisa azkeneko horretan.

 

II IDAZPURUA

GASTUEN ZEHAZTAPEN ZERRENDA

 

I ATALBURUA

DIRU IZENDAPEN MOTAK. BEREZITASUNAK

 

9. Atala - Diru izendapen gehikizunak eta dirubideak

 

1.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 26., 27. eta 28. ataletan agindutakoaren kalterik gabe, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan sartuta egon eta lege honen III. eranskinean zehazten diren diru-izendapenak 1994.ean gehikizun izango dira nahitaez ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbatekoraino.

 

2.- Gehikizuntzat jotako diru-izendapenen eta aipatzen diren gainontzeko diru-izendapenen gehikuntzen dirubideak honako era honetan egingo dira:

 

a) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberakoen dirubideak hasiera batean aurrikusitakoetatik gora eskuratutako diru-sarreren gaindikina oinarri izanez egingo dira.

b) Kondaira-lurraldeek Estatuari ordaindu beharreko kupoa neurri berean gutxitzea ekar dezatenen dirubideak lurraldeok egingo dituzte, izandako gutxitzearen zenbateko beraz, lege honetako 26. atalean ezarritako 1994.erako ekarpen-ehunekoen arabera.

c) Dirubide jakinik izendatuta ez dutenen dirubideak Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 26.3 atalean esaten den ihardunbideaz egingo dira.

 

3.- Horretaz gainera, "Zenbait sailen gastuak" saileko gastuen zehaztapen-zerrendan ematen diren diru-izendapen gehikizunen gehikuntza diruzaintzako gerakinen pentzutan egin ahal izango du Jaurlaritzak. Dirubide bera izan dezakete Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 21. atalean aipatzen diren diru-izendapen gehitzeek, atal horretan ezarritako muga gainditu gabe, beti ere.

 

10. Atala - Gerorako lotzezko diru izendapenak

 

1.- Hasi diren aurrekontu-urtean burutu ezineko eta gerorako lotzezko diru-izendapenik gabeko beharkizunak onartu ahal izango dira, baldin eta betetzerakoan atzerapena gertatu izanagatik aurrikusitako helburua urte hartan lortu ezina gertatuz gero; baita EEEko fondoekin batera ordaintzeko egitasmo berriei buruz lege honen 13. atalaren 4 idazatiko f) letran ezarritakoa betetzeko ere.

 

Jaurlaritzak, era berean, gastu-premiek hala eska dezatenean, baimendutako gerorako lotzezko diru-izendapenak aldatu eta urteka bana ditzake, ordainketetarako diru-izendapenak eraginik jasan ez eta lotzezko diru-izendapena orohar gainditu ez dadinean.

 

2.- Horietaz gain, eta aurreko 1 zenbakian ezarritakoaz kanpo, Ekonomi eta Ogasun Sailak aurretik sortu gabeko gerorako lotzezko diru-izendapenak baimendu ahal izango ditu Herrizaingo Sailaren 09130 egitarauean eta Euskal Herriko Ertzaintzaren Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuari dagozkion egitarauetan, ertzain-hedapenei darizkien inbertsio, horniketa, teknika-laguntza eta tresneria-alogera beharren ondorioz, diru-izendapen horien zenbatekoak Kupoarekiko Bitariko Batzordearen erabakien arabera diru aldetik hurrengo aurrekontu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

11. Atala - Diru izendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko aginpideak ordaintzeko diru-izendapenak diru-izendapen aldakizun izango dira, bai presta-aldiko ertzainak zein zerbitzu-aldikoak izan, administrazio orokorraren aurrekontuan jasota egon zein Euskal Herriko Ertzaintzaren Ikastegia erakunde autonomiadunarenean.

 

2.- Aurreko idazatian aipatu diren aldakizuntzat jotako diru-izendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako dirubideei buruz erabakitakoaren arabera aurrekontuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diru-izendapenen aldakuntza Jaurlaritzaren dekretuz egingo da, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela.

 

12. Atala - Langilegoarentzako Diru Izendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 23. atalean agintzen denaren ondorioetarako, herri-langileen, estatutupeko langileen, lan-legepeko langile finkoen eta aldi baterako langileen aurrekontu-zerrendaren mugatze-indarra herri-langile eta estatutupeko langileen titulazio-talde bakoitzeko kopuru osoari dagokio, aldi baterako langilegoaren lantoki bakoitzeko kopuruari eta lan-legepeko langilegoaren lan-maila bakoitzeko kopuruari.

 

2.- Jaurlaritzak sortuko, ezabatuko eta aldatuko ditu lanpostuak, lanpostu-zerrendak onartuz.

 

Onartutako zerrendetan lanpostuak sortzea, aldatzea eta ezabatzea Jaurlaritza Batzarrari dagokio, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren proposamenez eta Ekonomi eta Ogasun Sailak nahitaezko txostena eman eta kontuhartzailetza egin ondoren. Nolanahi ere den, lanpostu berriak sortu ahal izateko, urteroko kostu gordin bera edo handiagoa izan dezaten beste zenbait iraungi beharko da. Era horretan bideratutako aldaketek aldi berean aurrekontu-zerrendaren aldaketa ekarriko dute eta, beharko balitz, dagokion egitura organikoaren aldaketa eskatuko lukete.

 

Hasierako zerrendetan sartutako lanpostuen lan-izendapenagatiko eta berariazko osagarrien aldaketek aurreko zatian azaldutako ihardunbide berari jarraituz egingo dira.

 

3.- I. atalburuari dagozkion diru-izendapenak, mugatze- eta behartze-indarrekoak izango dira, atalburu mailan, sail edo erakunde autonomiadun bakoitzarentzako, aldi jakinerako lan-legepeko langilegoari, ordezkotza-lanetan diharduenari, aldi baterakoari eta bestelako gizarte-gastuei dagozkienak salbu; beraz, behartze-mailaren barruan, diru-izendapenen bestetarakotzeak nahiz birbanaketak ez dira beharrezko izango, horrek gastuaren kontaduritzako atxikipena egoki egin beharra salbuetsiko ez duela.

 

Osakidetza erakunde autonomiadunaren kasuan, I. atalburuari dagozkion diru-izendapenak, beste gizarte-gastuak salbu, atalburu mailan, mugatze- eta behartze-indarra izango dute.

 

II ATALBURUA

DIRU IZENDAPENEN JAURPIDEA. ALDAKUNTZAK

 

13. Atala - Diru izendapenen bestetarakotzeen eta berrantolaketen jaurpidea

 

1.- 1994.eko urtean zehar, Autonomi Elkartearen eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu Orokorreko diru-izendapenen bestetarakotzeak Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agindutakoak izango ditu jaurpide, hurrengo idazatietan zehazten diren berezitasunen kalterik gabe.

 

2.- EGITARAU BERAREN BAITAKO BESTETARAKOTZEAK.

 

Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII. eta VIII. atalburuen artean diru-izendapen berriak sortarazterik izango dela, hartzailea bera izan dadinean.

 

3.- EGITARAU ARTEKO BESTETARAKOTZEAK.

 

Alde batetik, II. atalburuko diru-izendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira, diru-izendapen horietarako egitarau berria sortaraztea barne, eta zernolako bereko VI. atalburuko diru-izendapenen artean, bestetik, sail berekoak izan daitezenean.

 

4.- EGITARAU BATEN BARRUKO EDO EGITARAU ARTEKO BESTETARAKOTZEAK.

 

Beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira:

 

a) Sail beraren barruan, diru-izendapen berriak egin daitezkeela:

1. II. eta IV. atalburuen artean.

2. VI. eta VII. atalburuen artean.

3. IV. atalburuko zertako guztien artean.

4. VII. atalburuko zertako guztien artean.

b) Administrazio orokorraren aurrekontuko "Zerbitzuko Ertzaintza"ren egitaraueko diru-izendapenen eta izen horretako erakunde autonomiadunaren aurrekontuko "Euskal Herriko Ertzaintzaren Ikastegia"ren egitaraueko diru-izendapenen artean egin ahal izango dira, eta baita egitarau bi horietako diru-izendapenen artean ere, aurrekontuko diru-izendapenak Ertzaintzaren hedapenaren benetako beharretara egokitzeko. Hori zehatz gauzatzeko modua aurrekontu bietan berez eta besterik gabe gehiketak eta murrizketak eginez burutuko da, Herrizaingo Sailean egon daitezen agizko eta kapitalezko eskuraketetako diru-izendapenak egokituz, kasua hori bada.

c) Lege honen 12. atalean aipatutako behartze-mailan sartuta dauden I. atalburuko diru-izendapenen eta aldi jakinerako lan-legepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastuetarako diru-izendapenei dagozkienen artean.

d) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1. Kontaduritzan behar bezalako atxikipena lortzearren.

2. Administrazio-berrantolapenei erantzuteko beharrezkoak gerta daitezen sailak, zerbitzuak, egitarauak eta zertakoak sortarazteko, eta diru-izendapenak egitura berriari egokitzeko berrantolatzeko.

Eragiketa horiek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Aurrekontuko gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 21. atalean egiten den guztizko diru-izendapenaren arauen kalterik gabe.

Eragiketa horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen batzordeari jakinaraziko zaizkio.

e) Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legeak agintzen duenaren araberako hezkuntza-sistemaren berrantolaketari beharrezko babesa emateak beharrezko egin ditzan egokitzapenen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

f) EEEko fondoekin batera ordaindutako egitasmoak mamitzeko diru-izendapenak egiteko; beharrezko balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

 

5.- Gerorako lotzezko diru-izendapenei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenen bestetarakotzeak, indarrean dagoen araubidearen arabera baimenduta, dagokion gerorako lotzezko diru-izendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1994.ean, Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den guztizko diru-izendapena aurrekontuko beste edozein diru-izendapenetatiko gaindikinez gehitu ahal izango da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuan izendatutako hasierako diru-izendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura arte. Guztizko diru-izendapen berriak 31/1983 Legearen 21.3 atalean aipatzen den aurrekontu-jaurpide berberaz baliatuz bestetarakotuko dira, eta lege beraren 83. ataleko mugak ez zaizkio ezarriko.

 

7.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei 31/1983 Legean zehaztutako diru-izendapenak bestetarakotzeko jaurpidea 1994.eko Agizko Aurrekontuari eta bertan sartutako aurreko urteetako gerakinei ezarriko zaie, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 100. ataleko lehenengo lerroaldian agintzen denaren kalterik gabe.

 

14. Atala - Diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren organoak

 

1.- Jaurlaritzako sailburuek, aurreko ataleko 4. zenbakiko c) letran ohartarazitako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai sail edo erakunde autonomiadun bakar batek esku har dezaneko egitarauei dagozkien II. atalburuko bestetarakotzeetarako ere.

 

2.- Gainontzeko diru-izendapenen bestetarakotzeetan, guztizko diru-izendapenaren berrizendapen eta erabilerak barne direla, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 85. atalean agintzen dena egingo da.

 

15. Atala - Diru-izendapenak aurrekontuan sartzea

 

1.- 1994.erako Aurrekontuan diru-izendapenak sartzeko jaurpidea Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legeak jasotakoa izango da.

 

2.- Aurreko idazatian ezarritakoa gorabehera, eta finantza aldetik posible denean, 1994.erako Aurrekontuan sartuko dira ekitaldiko edozein unetan 1993.eko ekitaldiko Ertzaintzari buruzko diru-izendapenen gerakinak.

 

Diru-izendapenak jabetza kentzekoetan sartzen badira, Diruegitamu Jaurpideari buruzko Legearen 102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako aldiari buruzko baldintza bi urtealdirako ulertu beharko da.

 

16. Atala - Bestelako aldakuntzak

 

1.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehieneko ehunekoa ez da kontutan hartuko diru-izendapenetan gaitu beharrekoa foru-aldundien aurrekontuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarrerei dagokiena baldin bada. Halaber, Ekonomi eta Ogasun Sailak egingo ditu FEOGAko garantia-sailetik eskura daitezkeen diruei dagozkien gaikuntzak, baldin eta aurrikusitako eskuhartzeak arautzen dituzten arauen arabera Autonomi Elkarteak gasturik edo gastu-aurrerakinik egin behar izango balu.

 

2.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 111. atalean aipatzen den baimena han aipatutako erakundeetan mugatze-indarrekotzat jotako diru-izendapenetarako baino ez da izango. Iharduera-aurrekonturako diru-izendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimena beharko dute kapital-aurrekontuko inbertsioak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion erakundearen aurrekontuaren diru-izendapen guztien ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean. Halaber, aipatutako 111. atalean aipatutako erakundeen aurrekontuan gerta dadin edozein aldaketa, berariazko kontrakontua duten inmobilizatu-ekarpenez gertatzen bada, Jaurlaritzak baimendu beharko du, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta.

 

Organo horrek izango du halaber herri-baltzuen aurrekontuak aldatzeko baimena emateko aginpidea, aldaketa horiek administrazio-berrantolaketek edo talde barneko baltzu-berrantolaketek sortuak direnean eta erakunde-administrazioari eta, ondorioz, haien aurrikusitako finantza-egoerei edo dagozkien aurrekontuei eragiten dietenean.

 

3.- Zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta herri-baltzuek partzuer direneko erakundeek egin ditzaten finantza-inbertsioak beren aurrekontuetatik ordaintzeko kopurua aldatzeko ezinbesteko izango dute Jaurlaritza Batzarraren baimena, baita ordainketa antzematezko diru-izendapenez egiten bada ere.

 

4.- Euskal osasun-sistemaren antolakuntzari buruzko Eusko Legebiltzarraren 1993.eko ekainaren 23ko erabakiaren esparruan, Osakidetzaren aurrekontuan beharrezko diru-izendapen aldaketak egin ahal izango dira 1994.eko urtean zehar erakunde horren eritetxeekin ezarriko diren egitarau-hitzarmenek jaso beharko dituzten gutxieneko edukiak saio-bidez martxan jartzea ordaintzeko.

 

5.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Legearen 107. atalean ohartarazitakoetarako, Industrialdeak egitaraueko herri-baltzuen aurrekontu bakoitzean aurrekontu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da ISEB, A.B.k egitarauaren dirubideetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, ISEB, A.B.k baltzu horietako bakoitzean dituen partzuer-zatien kopurua aldatu bada ere.

 

III ATALBURUA

ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN SARIEN JAURPIDEA

 

17. Atala - Ordainsari gehikuntza

 

1.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen zerbitzuan diharduten eta lan-legepeko ez diren langileen urteko ordainsari guztiek, 1994.eko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ez dute inolako aldaketarik izango 1993. urterako ezarritakoekiko.

 

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen zerbitzuan lan egiten duten karrerako eta bitarteko herri-langileak joko dira lan-legepeko ez diren langiletzat, eta bai Osakidetza erakunde autonomiaduneko estatutupeko langileak ere.

 

3.- 1. idazatian ezarritakoa urtean zehar zorpidetutako hirurtekoak ordaintzearen eta ordainsari osagarri finko eta aldizkakoetan egin beharreko egokitzapenen kalterik gabe ulertuko da, egokitzapen horiek modu bakan eta apartekoan ezinbesteko gerta daitezenean lanpostuaren edukia aldatu izanagatik. Gainerako ordainsari osagarriek ez dute beren zenbateko osoa aldatuko, hala behar izanez gero banan-bana ezartzeak aipatutako langilegoari dakarkiokeenaren kalterik gabe.

 

4.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen zerbitzuan diharduten lan-legepeko langileen urteko ordainsari guztiek, 1994.eko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ez dute inolako aldaketarik izango 1993. urterako ezarritakoekiko.

 

Guzti hori, antzinatasunari dagozkionetatik, helburuen iriste-mailagatik, lanaren antolaketa-sistemak aldatzeagatik edo lanbide-sailkapena aldatzeagatik sortutako ordainketak erabiliz langile bakoitzari dagozkionen kalterik gabe.

 

Aurreko lerroaldian ohartarazitakoak 1993.erako finkatutako lansari-kopurua du muga, beti ere, inongo gehikuntzarik ezingo baitu izan.

 

5.- Lehendakariaren, lehendakariordeen, sailburuen, goi-kargudunen eta horien parekoen 1994.eko ordainsariek ez dute inolako aldaketarik izango 1992. urterako ezarritakoekiko.

 

18. Atala - Ertzaintzako langileak

 

Ertzaintzak orohar jasoko dituen ordainsari guztiak Eusko Jaurlaritzak finkatuko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik. Aurreko atalean zehaztutako edukia eta erizpideak ezarriko zaizkie, nolanahi ere.

 

19. Atala - Arau bereziak

 

1.- Euskal herri-administrazioaren zerbitzuko langileek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen araberako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute administrazioak jaso ditzan zerga, bitartekaritza-sari edo nolanahiko beste edozein diru-sarreratan hartukizunik izango.

 

2.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordainsari-zernolakoak, edo horrela araututa egonagatik zenbatekoa aldaezina izan behar dutenak, araubide bereziak arautuko ditu.

 

20. Atala - Lan itunak izenpetzeko baldintzak

 

1.- Euskal Autonomi Elkartearen administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-legepeko langileen gain eragina izan dezaketen lan-itunei, soldaten berrikusketei edo lehendik izenpetuta dauden itunei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko edo horietara jotzeko akordioei Jaurlaritza Batzarrak emango die onarpena, Ekonomi eta Ogasun Sailaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren txostena aztertu ondoren. Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-Administrazioko herri-baltzuei edo zuzenbide pribatuko herri-erakundeei atxikita egon eta lan-legepekoak diren langileei buruzko itunak izan daitezenean, Ekonomi eta Ogasun Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak beren txostenak eman eta Ekonomi Batzordearen aldeko erizpena izango da beharrezko, ituna izenpetu baino lehen.

 

2.- Aurreko idazatian aipatu direnen ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkie Ekonomi eta Ogasun Sailari eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: akordio-egitasmoa, 1993. urteko lansari-kopuruaren eta ordainsarien zenbatekoa, 1994. urterako berdintasuna eta egitasmo horretan jasotzen diren diru-alderdi guztien balioztapena. Agiri horiek eskura daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena emango dute sail horiek, honako hauek jasoko direla Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkionetan: herri-gastuan eragina izan dezaketen alderdi guztiak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Indarreango Lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 60. atalean ezartzen den kontuhartzailetzaren kontrolaren kalterik gabe.

 

3.- Atal hau ezartzearen ondorioz, Autonomi Elkarteko Administrazioren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuko diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartarazitako bideak eragingo zaizkie.

 

21. Atala - Euskal Autonomi elkarteko herri baltzu eta zuzenbide pribatuko herri erakundeetako zuzendaritza langileak

 

1.- Atal honetan aipatzen diren langileen edozergatikako urteko gehieneko lansariek ezingo dute inola ere Eusko Jaurlaritzako sailburuei dagozkien urteko ordainsari osoak baino handiagoak izan.

 

2.- Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. lerroaldian agintzen dena betez, suspergarriak balioesteko eta emateko erizpideak baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko aurrekontua eta urtero horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete diren arabera neurtutako kudeaketa-eraginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko administrazio-kontseiluak zehaztu ahal izango ditu suspergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbatekoa.

 

3.- Euskal Autonomi Elkarteko herri-baltzuetako eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako langilegoa kontratatzerakoan edo izendapen-erabakiak ematerakoan, ezin itundu izango da dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko legezko lotura galdu izanagatiko kalteordainei buruzko atalik.

 

22. Atala - Gozamen hartzekoetarako diru izendapenak

 

1.- Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berariazko eta indarreango arauetan agindutakoarekin bat etorriz.

 

2.- Euskal Herriko administrazio autonomiadunaren zerbitzura lan egindako langileen lanbide- eta gozamen-eskubideak aitortzeko eskabideak aurkezteko epea 1991.eko abenduaren 31n amaituko zela erabaki zen Euskadiko Autonomi Elkarteko 1991.erako Diruegitamu Nagusiak Onartzeko Legearen 22. atalaren bigarren lerroaldian. Lerroaldi horretan ohartarazitako ondorioetarako, ireki egiten da, epe-mugarik gabe, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuak emandako onurei heltzeko epea.

 

Aipatu den irekiera baino lehenagoko eskabideak, 1991.eko abenduaren 31z gero aurkeztu izanik epez kanpoko bezala baztertu zirenak, Administrazioak bere kabuz berraztertuko ditu eta, horietarako, interesdunek eskabideak egin zituzten egunetik izango dituzte diru-ondorioak.

 

IV ATALBURUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO DIRU MODULUA

 

23. Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko diru modulua

 

1.- Gastuei aurre egiteko ikasgela bakoitzari dagokion diru-moduluaren urteko guztizko zenbatekoak, irakaskuntza-maila bakoitzerako Aurrekontu Lege honetan azaltzen den zenbateko osoa banatzeko, honako hauek izango dira:

 

Haur Hezkuntza (2. zikloa).............................................................................. 4.498.625.-

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra..................................................................... 5.208.014.-

Hezkuntza Berezia (garapenaren nahaste haundikoa)..................................... 8.058.147.-

Hezkuntza Berezia (buru-urrituak)................................................................... 6.656.474.-

Hezkuntza Berezia (gorputz-urrituak)............................................................ 10.306.392.-

Hezkuntza Berezia (zentzumen-urrituak).......................................................... 6.362.659.-

Lehen MailakoLanbide Heziketa...................................................................... 9.117.927.-

2. Mailako Lanbide Heziketa........................................................................... 9.151.807.-

BBB/UBI.......................................................................................................... 8.146.064.-

Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza.............................................................. 7.955.234.-

 

2.- Gastuei aurre egiteko ikasgela bakoitzari dagokion diru-moduluaren zenbatekoa, irakaskuntza doan eman dadila ziurtatu beharko duena, Estatuaren Aurrekontu Orokorrean finkatutakoa izango da eta Euskal Autonomi Elkarteko modulu bereziak osatuko du.

 

Moduluaren osagaiak eta hezkuntza-maila bakoitzerako dagozkion zenbatekoak lege honen IV. eranskinean finkatutakoak izango dira.

 

Haur Hezkuntza (2. zikloa) eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko modulu osoak euskarazko berariazko irakasleak itunpeko ikasgela guztien bataz besteko kostuaren arabera ordaintzea dago aurrikusita. Hala ere, zernolako hori zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arabera, eta diru-ordainketa benetako kostuarena izango da, euskara ematen bete diren orduak kontutan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko dela.

 

3.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 20. atalean jasotako salbuespena irakaskuntza-maila bakoitzerako IV. eranskinean ohartarazitako moduluen a) letrari dagokiola ulertuko da.

 

4.- Ituntzen den irakaskuntza-maila irakasteko beharrezko diren irakasleez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzako irakasleak kontratatzeko baimena eman ahal izango die OHO, Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezi eta Lehen Mailako Lanbide Heziketa irakaskuntza-mailetan ituna duten ikastetxeei.

 

Lege hau indarrean jarriz geroztik kontrata daitezen laguntzako irakasleak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ugazaba-erakundeek eta, hala badagokio, sindikatuek izenpetutako hezkuntza-itunak osorik ala zati batean ez berritzeak eragindako ikastetxeei buruzko akordioan ohartarazitako birlaneratze-egitarauetik aterako dira.

 

III IDAZPURUA

DIRU SARREREN ZEHAZTAPEN ZERRENDA

 

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

 

24. Atala - Ekarpen orokorra

 

1.- 1994.eko urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuan jasotako diru-izendapenei erantzuteko egin beharreko diru-ekarpenak 288.131.900.000 pezeta joko du, eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldiaren barruan ordainduko diren 48.021.983.333,3 pezetako sei ordainketetan egingo da, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetako Ekonomi ekitaldiei Aplikagarri izango zaien eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuak Finantzatzeko Foru Aldundiek egin beharko dituzten Ekarpenak Finkatzeko metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eranskineko 6. atalean agintzen denez kalkulatuta.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontutan:

 

a) Foru Aldundiek 1994.eko ekitaldirako aurrikusitako diru-bilketa 685.712.500.000 pezetakoa da. Aurrikuspen hori azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eranskineko 2. atalean espreski aipatzen diren diru-sarrerei dagokie.

b) Foru Aldundiei beren eskuarte zituzten eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga indarrean jartzearekin galdu zituzten zergengatiko ordain garbiak 43.199.900.000 pezeta jotzen du, aipatu azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eranskineko 2. ataleko bigarren zatian aurrikusitako kalkuluaren arabera.

c) Itundutako zergengatiko diru-sarrerengatik foru-aldundien alde zorpidetutako korritu garbiek 145.600.000 pezeta jotzen dute.

d) Hauek dira egin beharreko kenketak:

- Estatuari ordaindu beharreko 1993.eko urteari dagokion kupoaren kitapena, 17.688.800.000 pezetako aurrikusitako zenbatekoa, plus zeinuarekin.

- Estatuari ordaindu beharreko 1994.eko urteari dagokion kupo garbia, 34.938.500.000 pezetako zenbatekoa.

- Ertzaintzari 1993.erako dagokion ordainketaren kitapena, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 935.900.000 pezeta, plus zeinuarekin.

- Ertzaintzari 1994.erako dagokion ordainketa, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 48.535.200.000 pezeta.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako 1993.erako eskuraketei dagokien ordainketen kitapena, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 6.102.500.000 pezeta, plus zeinuarekin.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako 1994.erako eskuraketei dagokien ordainketa, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 139.071.400.000 pezeta.

e) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartarazitako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko zenbatekoa 1.398.500.000 pezetakoa da.

f) Zailtasunak dituzten industria-enpresentzako ekintza-plan berezia ordaintzearen ondorioz gutxiagotu beharreko zenbatekoa 4.500.000.000 pezetakoa da.

g) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa ordaintzearen ondorioz gutxiagotu beharreko zenbatekoa 6.390.000.000 pezetakoa da.

h) Era berean, Herri Zor Bereziaren jaulkipen eta ezarpena dela medio, Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeei foru-aldundiek eskura ditzaten etekin garbietan dagokien hartukizuna kontutan hartuz, 1.350.000.000 pezetatan gehituko da ekarpen orokorra, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eranskineko erabaki Gehigarrietatik bigarrenean jasotzen denaren arabera.

 

25. Atala - Berariazko ekarpenak

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarpen orokorraz gain, foru-aldundiek, lehen aipatutako azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eranskineko 7. atalean aurrikusitako berariazko ekarpenak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztutako sei epeetan.

 

2.- Honako hauek izango dira ekarpen berariazkoak:

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuan Ertzaintzarentzako jasotzen diren gastuen ordainketa, 47.599.300.000 pezetakoa.

b) Aginpidea Autonomi Elkarte osorako erakundeei dagokien Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskuraketen ordainketa, 118.983.400.000 pezetakoa.

c) Aipatutako azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak betetzeari dagokion laguntza, 1.398.500.000 pezetakoa.

d) Zailtasunak dituzten industria-enpresentzako ekintza-plan berezia ordaintzeko laguntza, 4.500.000.000 pezetakoa.

e) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa ordaintzeko laguntza, 3.390.000.000 pezetakoa.

 

26. Atala - Ekarpen ehunekoak

 

Kondaira Lurralde bakoitzaren diru-ekarpena, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoei ondorengo ehunekoak ezartzetik ateratzen den emaitza izango da:

 

ARABA: %..................... 15,43

BIZKAIA: %................... 52,34

GIPUZKOA: %............. 32,23

 

II ATALBURUA

ZERGA ALORREKO ARAUAK

 

27. Atala - Arielak

 

1.- Oinarriaren ehunekotan finkatu gabe egon edo oinarri hori dirutan balioztatu gabe dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren arielak, 1993.eko urtean ezartzea dagokion zenbatekoari bat koma zero hiru biderkagarria ezarriz ateratzen den zenbatekoraino igoko dira.

 

Lege honetan eguneratzen diren arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko zenbakian ezarritako ehunekoa erabiliz atera daitezen zenbatekoak hamarrekotan borobilduko dira, gora ala behera.

 

3.- 3/1990 Legearen 16. ataleko jareipen eta beherapenei buruzko 1 idazatiaren idazkera aldatzen da:

 

"1.- Erresuma, Euskadiko Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritza eta toki nahiz erakunde-mailako gainontzeko herri-izaikiak ariel horietatik jare egongo dira, lege honetan zein bestetan besterik erabaki ezean".

 

4.- 3/1990 Legearen Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian derrigorrezko iragarkiak argitaratzeagatiko arielaren zergaduruari buruzko 52. atalaren idazkera aldatzen da:

 

"52. Atala - Zergadurua

 

1.- Aurreko atalean esandako iragarkiak Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzea eska dezaten norbanako edo lege-nortasundunak dira ariel honegatikako zergaduru. Hala ere, lanetarako, herri-zerbitzu edo zuzkiketetarako arduralaritza-akurapena Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Orokorrak egin dezanean, zergaduruak lan, zerbitzu edo zuzkiketa horiek akuran har ditzatenak izango dira.

2.- Lanetarako, herri-zerbitzu edo zuzkiketetarako arduralaritza-akurapenak izan daitezenean, Erresumak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakunde-Arduralaritzak eta lurralde nahiz erakunde-mailako bestelako herri-izaikiek ez dute lege honen 16. ataleko lehen idazatian ohartemandako jareipenaz baliatzerik izango. Horrelakoetan, izaiki horiek akurapendunari kargatu beharko diote arielaren zenbatekoa".

 

5.- 3/1990 Legearen Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian derrigorrezko iragarkiak argitaratzeagatiko arielaren ordainkizunari buruzko 54. atalaren idazkera aldatzen da:

 

"54. Atala - Ordainkizuna

 

Ariel honen eretzeango ordainkizuna irar-lerro bakoitzeko 398 pezetakoa izango da".

 

6.- 3/1990 Legearen Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arielen III. atalburuari 3.03.03 saila gehitzen zaio:

 

"3. Saila.- 03.03: Itsaso eta Arrantzarako Pasaiako Instituto Politeknikoaren arduralaritza-zerbitzuengatikako ariela.

 

64. Atala - Zergakizuna

 

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Pasaiako Instituto Politeknikoak egindako arduralaritza-zerbitzuak dira ariel honen eretzeango zergakizun.

 

65. Atala - Zergadurua

 

Datorren 71. atalean zehazten den zerbitzua eska dezatenak dira ariel honegatikako zergaduru.

 

66. Atala - Zerga-zorraren sorrera

 

Ariel honegatikako zerga-zorra hurrengo atalean zehaztutako zerbitzuetakorik eskatzean sortuko da.

 

67. Atala - Ordainkizuna

 

Ariek honegatikako ordainkizuna honako taula honen arabera ordainaraziko da:

 

Pezeta

1.- Azterketa-egiaztagiriak emateagatik.............................................. 450

2.- Bestelako egiaztagiriak emateagatik.............................................. 360

3.- Ikasgaien baliokidetzak emateagatik............................................. 600

4.- Azterketa-egiaztagiriak emateagatik, galdutakoan....................... 4.000"

 

7.- 3/1990 Legearen Eraikuntzako Ontasun-Mailaren Artarako Saiaketategiaren arielen ordainkizunari buruzko 117. atalaren idazkera aldatzen da:

 

"117. Atala - Ordainkizuna

 

Honako taula honen arabera ordainaraziko da ariela:

 

37 hojas en blanco

 

8.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko arielei buruzko VII. atalburuari hiru sail berri eransten zaizkio:

 

"4. Saila.- 10.04: Erabilitako Olioen Arakaketarako Etxearen arielak.

 

Zergakizuna

Ariel honen zergakizuna Erabilitako Olioen Arakaketarako Etxeak egindako zerbitzuek eta arakaketa-saioek osatzen dute.

 

Zergadurua

Ariel honen xede diren zerbitzuak eman edo lanak egiten zaizkien norbanakoak edo lege-nortasundunak dira ariel honen zergaduru.

 

Zerga-zorraren sorrera

Arielaren xede den zerbitzua egiteko unean zorpidetuko da ariela. Hala ere, ordainketa eskaria egin dadin unera aurreratu ahal izango da.

 

Zergaduruek horrela eska dezatenean, ariela aldizka zorpidetu ahal izango da.

 

Ordainkizuna

Ondoren ematen den taularen arabera eskatuko da ariela:

 

1. Ibiliango likistasuna xedatzeko arakaketa-saioak (ASTM-D445).

1.1. Hasierakoa = 1.000 pezeta.

1.2. NAOHz berotu ondoren = 1.100 pezeta.

2. Su hartze-/erretze-unea xedatzeko arakaketa-saioak (ASTM-D92) = 1.200 pezeta.

3. Ur-edukia xedatzeko arakaketa-saioak (ASTM-D95) = 1.500 pezeta.

4. Kloro guztiaren edukia xedatzeko arakaketa-saioak (EPA SW - 846 - 1 Erabidea) = 1.500 pezeta.

5. Poliklorobifeniloen (PKBen) edukia xedatzeko arakaketa-saioak: (EPA-600) = 8.000 pezeta.

6. Tringotasun-kalkulua xedatzeko arakaketa-saioak (ASTM-D1298) = 100 pezeta.

7. Metal pisuen eta sufrearen edukina zehazteko saio analitikoak (ASTM-D5185) = 2.500 pezeta.

8. Jalkiera zehazteko saio analitikoak (ASTM-D1796) = 1.000 pezeta.

 

5. Saila.- 10.05: Hondakin toxikoei eta arriskutsuei buruzko araudiari dagozkion arielak: informatika-materiala eskuratzeagatiko ariela.

 

Zergakizuna

Ariel honen zergakizuna hondakin toxikoak eta arriskutsuak ekoizten dituztenen urteroko aitorpena betetzeko beharrezkoa den informatika-materiala eskuratzea da, maiatzaren 14ko 20/1986 Legearekin bat etorriz.

 

Zergadurua

Ariel honen xede den materiala eskuratzen zaien norbanakoak edo lege-nortasundunak dira ariel honen zergaduru.

 

Zerga-zorraren sorrera

Arielaren xede den materiala jasotzerakoan zorpidetuko da ariela.

 

Ordainkizuna

Hondakin toxikoen eta arriskutsuen ekoizleek urteroko aitorpena betetzeko informatika-ezarpenaren kopia bakoitzeko, 1.300 pezeta.

 

6. Saila.- 10.06: Kontrol eta jarraipen-agiriak eskuratzeagatiko ariela.

 

Zergakizuna

Ariel honen zergakizuna hondakin toxikoen eta arriskutsuen kontrol eta jarraipenerako bete beharreko agiriak eskuratzea da, maiatzaren 14ko 20/1986 Legean eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege-Dekretuan ezartzen denaren arabera.

 

Zergadurua

Ariel honen zergaduruak aurreko atalean adierazten diren agiriak jasotzen dituzten norbanakoak eta lege-nortasundunak dira.

 

Zerga-zorraren sorrera

Aurreko atalean aipatzen diren agiriak eskuratzerakoan zorpidetuko da ariela. Hala ere, ordainketa eskabidea egiten den unera aurreratu ahal izango da.

 

Ordainkizuna

Hondakin toxikoen eta arriskutsuen kontrol eta jarraipen-agiri bakoitza eskuratzeagatiko ariela: 40 pezeta."

 

9.- 3/1990 Legearen bidegoai-arielen ordainkizunei buruzko 96. atala aldatzen da, A) letrari bi zenbaki gehituz:

 

"4.- Bide-hezkuntzako irakasleen gaitasun-egiaztagiria iristeko ikastaroak.

 

Pezeta

4.1.- Izen-ematea........................................... 1.200

4.2.- Urrutiko Irakastaldia............................... 6.000

4.3.- Bertaratutako irakastaldia.................... 18.000

 

5.- Gidari-eskola pribatuetako zuzendaritarako gaitasun-egiaztagiria iristeko ikastaroak.

 

5.1.- Izen ematea............................................ 1.200

5.2.- Bertaratutako irakastaldia..................... 18.000".

 

IV IDAZPURUA

DIRUBIDE ERAGIKETAK

 

28. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak emandako dirubideak

 

Jaurlaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez, urtebetera arteko eperako maileguak eta itzuli beharreko aurrerakinak eman ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkartearen Erakunde Administrazioa osatzen duten erakundeei. Ekonomi eta Ogasun Sailari dagokio mailegu-eragiketa horien korrituak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, eta baita eragiketa horiek Jaurlaritzaren izenean gauzatzea ere.

 

V IDAZPURUA

KONTRATAZIO ARAUAK

 

29. Atala - Kontratazio arauak

 

1.- Jaurlaritza Batzarrak onartu beharko ditu 250.000.000 pezetatik gorako gastuak, edozein motatako diru-izendapenetik egiten dela ere, erakunde-administrazioari egin beharreko agizko eskuraketak edo aurrekontuetan zuzenean norentzakoa izendatuta duten dirulaguntzak izan ezik, horiek ez baitute onarpen horren beharrik izango.

 

2.- Erakunde autonomiadunek atxikirik daudeneko saileko sailburuaren edo, behar izanez gero, Jaurlaritza Batzarraren aurretiazko baimena beharko dute, hasierako aurrekontua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten kontratazioak izenpetzeko. Osakidetza erakunde autonomiadunari dagokionez, idazati honetan esaten den baimena 100.000.000 pezetatik gora izango da beharrezko.

 

3.- Jaurlaritzak, doakien sailen edo kontratua bultzatu duten erakunde autonomiadunak atxikita daudeneko sailen proposamenez, bakoitzaren aurrekontuen pentzutan eta diruen jatorria dena dela, 1994. urtean hasi eta hasierako zenbatekoa, herri-administrazioentzat ezarritako araubidearen arabera, 75.000.000 pezetatik gora gabekoa izan dezaten inbertsio-egitasmoen kontratazio zuzena egiteko baimendu ahal izango du.

 

4.- Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legearen 43. atalean ezartzen denaren ondorioetarako, sailk, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak egingo ditu onibar-ondasunak alogeran hartzeko kontratuak, urtebeterako edo hortik beherako aldirako izan eta kontratuen zenbatekoaren guztizkoa 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada, eta baita ibilgailu ofizialak gordetzeko eta sustapeneko, informaziorako eta antzeko lanetarako txosnak edo tegiak alogeran hartzeko kontratuak ere. Akordio horiek Herrizaingo Sailari dagozkio Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailu Zuzendaritzaren ibilgailuak baldin badira.

 

Esandako kontratazioak egiteko administrazio mailako izapideak, behar hainbateko diru-izendapena dagoela egiaztatzera eta alogeran uztea zein baldintzatan egiten den zehatz esango deneko alogeratzaileak izenpetutako eskaintzara mugatuko dira, eskaintza horri oneritzia dagokion kontratazio-organoak eman beharko diola.

 

Dena dela, Ekonomi eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari eman beharko zaio kontratazioa izenpetu izanaren berri.

 

VI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIBIDEAK EMATEA

 

30. Atala - Aldizkako argibideak eta bestelakoak

 

1.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, honako aurrekontu-eragiketak jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen batzordeari:

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontuko diru-izendapenetan eskuraketen bidez egindako aldaketak.

b) Lanen zuzeneko kontrataziorako baimena Jaurlaritzak emanez bideratutako espedienteen zerrenda.

c) 10.000.000 pezeta baino gehiagoko lan, zerbitzu eta zuzkiketa-kontratuen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan emandako gaudimenak eta gaudimendunen porrota dela eta, aurre egin behar izan dienei buruzko informazioa.

e) Zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen egoera-balantzea, galera-irabazien egoera, diruen jatorri eta erabileraren egoera-orria eta iharduera- eta kapital-aurrekontua.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den informazioan behar bezain zehatz emango dira ukitutako egitaraua, saila eta atalburua; argibideak emateko aldia hiruhilabetekoa betetzearekin amaituko da eta epea amaitu eta hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen bidaliko zaizkio Legebiltzarrari.

 

3.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten egitarau, sail, zerbitzu eta atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako aurrekontu-eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen batzordeari:

 

a) Lege honen 8. atalaren babespean egindako zorpetze-eragiketena.

b) Lege honen 28. atalaren babespean egindako mailegu-eragiketena.

c) Foru-aldundietako bakoitzak itundutako zergengatik izandako diru-sarrerena, zergaka sailkatuta.

d) Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horko erakunde burujabeen Aurrekontuen betetze-maila.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen batzordea

 

Batzorde bat osatuko da prestakuntza eta enpleguari dagokionez 13500 egitarauaren ezarpena kontrolatu eta jarraipena egiteko. Batzorde horretan izango dira Lan eta Gizarte Segurantza Saila, erakunde-ordezkaritza duten enpresari-elkarteak eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien duten sindikatuak.

 

Bigarrena - Unibertsitatearentzako, ikastetxeentzako, ospitalentzako eta beste sorospen erakundeentzako dirulaguntzak

 

1.- Aurrekontu honetan ospitalentzako eta beste sorospen-erakundeentzako izendatutako ihardunerako laguntzak ordaintzeko ondoko baldintza bete beharko dute zentru horiek: zentru horietan lan egiten duten langileen urteko ordainsari guztien gehikuntzak, 1994.eko urtarrilaren 1etik hasita, ezin izango du gainditu euskal herri-administrazioan diharduten langileentzako lege honetan finkatutakoa.

 

2.- Halaber, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorrak eta bere menpeko erakunde autonomiadunek, 1994.eko urtean zehar, besteak beste, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten dirulaguntzak zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: dirulaguntzak ez du kontutan hartuko, ez zuzenean ez zeharka ere, onura-hartzaileak lansari-gehikuntzarik izan ote duen 1993.eko ekitaldiarekiko. Horretarako, sailek kasuan kasuko dirulaguntza-egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute, ezarritako hori bete dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1994. urtean zehar lege hau indarrean jarri aurretik ezartzekoak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin horrek ondorio guztietarako balioa izango du.

 

Hirugarrena - Erakunde autonomiadunetako berrizendapenak

 

1994. urtean zehar, erakunde autonomiadunek administrazioari eta zerbitzu orokorrei dagokien egitarauaren 249 diru-izendapena gehitu ahal izango dute, beren aurrekontuetako edozein diru-izendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion erakundearen aurrekontuan hasieratik izendatuta dauden diru-izendapenetako guztirakoaren %1eko zenbatekoa egin arte, horretarako berariazko diru-atala sortuko dela. Diru-izendapen honen eskuarte berriak Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den aurrekontu-jaurbide beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Laugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera

 

1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II. atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1994.eko abenduaren 31 arte luzatzen da.

 

2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1994. urterako, hilabeteka kontatuta, 37.780 pezetatan jartzen da.

 

Familia askea lagun batek baino gehiagok osatzen badu, goragoko zenbatekoari 0,3 gehituko zaio onuradunarekin bizi den lehenengo kideagatik, horiekin batera bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik 0,2 eta gainontzeko bakoitzagatik 0,1.

 

Bostgarrena - Gerorako lotzezko diru izendapenak etxebizitza arloan

 

Araubide berezituari egokitzearren, 1994.eko Aurrekontuko gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako etxebizitza arloko 1994.eko dirubide-hitzarmenetik sortutako gerorako lotzezko diru-izendapenak berriz izendatzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritza Batzarrari, gehienez ohartarazitako 5 urtekoa baino epe luzeagorako izan daitezen eta aipatu ihardueretarako izendatuta zeuden gerorako lotzezko diru-izendapenen zenbateko osoaren %20rainoko gehiketa egin ahal izateko.

 

Seigarrena - Atxilotuari jartzen zaion ofiziozko txandarako eta sorospenerako diru izendapenak

 

Abokatuek eta auzitegietako eskuordekoek atxilotuari eskaintzen dioten ofiziozko txandako eta sorospeneko ekintzetarako dirulaguntzen ihardunbidea arautzeko uztailaren 24ko 200/1990 eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuetan, hurrenez hurren, aurrikusitako prezioen moduluetako zenbatekoak 1993. urterako ezarritako berberak izango dira.

 

Zazpigarrena - Indarraldiari eustea

 

Euskal Autonomi Elkarteko 1993.eko Aurrekontu Orokorra onartzen duen abenduaren 23ko 8/1992 Legearen 6. ataleko laugarren idazatiak eta 30. atalak indarra izaten jarraituko dute aurtengo eta ondorengo ekitaldietan.

 

Zortzigarrena - Aurrekontu arauak

 

1.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 41. atala honela geratuko da idatzirik:

 

"41. Atala - Diruizendapen-motak

 

1.- Aurreko atalaren gai diren gastuen zehaztapen-zerrenden kontaduritza-egituran, agizko gastutarako eta domu-eragiketetarako diruizendapenen arteko bereizketa egingo da.

2.- Agizko gastutarako diruizendapenetan, honako hauek bereiziko dira:

a) Lanari-gastutarakoak.

b) Ihardunagatikako gastutarakoak.

c) Dirubidezko gastutarakoak.

d) Agizko gastutarako eskuraketak eta dirulaguntzak.

3.- Domu-eragiketetarako diruizendapenetan, diruezarketetarako diruizendapenak eta dirubidetza-egiketetarakoak sartuko dira, ondoren azaltzen den moduan:

a) Gauzetango diru-ezarketak.

b) Gauzetango diru-ezarketetarako edo dirubidetza-egiketetarako eskuraketak eta dirulaguntzak.

c) Dirubidetza-ogasunak gehitzekoak.

d) Dirubidetza-zorpideak gutxitzekoak.

4.- Lege honi dagozkionetarako, hartzaileak Autonomi Elkarteko herri-alorra osatzen duten izaikietakoak direnean horiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa izango da, eta diruen hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak izan daitezenean, berriz, dirulaguntzak".

 

2.- Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 124. ataleko lehenengo idazatiaren E) hizkia indargabe uzten da.

 

Bederatzigarrena - Inbertsio estrategikoetarako fondoa

 

Batetik, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1993 Legearen 20. ataleko b) hizkian ezarritakoaren kaltetan izan gabe, eta, bestetik, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetako Ekonomi ekitaldiei Aplikagarri izango zaien eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuak Finantzatzeko Foru Aldundiek egin beharko dituzten Ekarpenak Finkatzeko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen hirugarren erabaki gehigarrian ohartarazitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Eusko Jaurlaritzak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-hitzemateak har ditzake bere gain, beti ere estrategiazko inbertsioak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, bertan agertzen den moduan, diruzko babesa ematen badiete laguntza horiei.

 

Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitala Baltzua, A.B.ren bitartez egin ahal izango da, beti ere lankidetzarako hitzarmenetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa ihardun ahal izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu horrek, besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen jaurpidea eta betebeharrak arautzen ditu.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari esku ematea

 

1.- Jaurlaritzaren ekonomia-politika orokorraren eta gastua arrazoizkotzearen eta herri-administrazioaren eraberrikuntzaren esparruan bateratutako ekintzen egitarauak ezartzetik eta martxan jartzetik sor daitezen eta egoki gerta daitezen diru-izendapenak atxikitzeko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

2.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta betearazteko behar daitezen agindu guztiak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

1994.eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Lege hau.

 

III ERANSKINA

DIRU IZENDAPEN GEHIKIZUNAK

 

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen zerbitzuko langilegoari ordaintzeko diren I. atalburuko diru-izendapenak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean finkatutako ordainsari-jaurpidea betetzeko.

2.- Lan-legepeko langileen ordainsaritarakoak, indarrean egon dadin araubidearen arabera erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.

3.- Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri Administrazioan egindako zerbitzuen aitorpenaz abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa betetzeari darizkien hirurtekoak ordaintzeko diru-izendapenak.

4.- Hutsik dauden lanpostuengatik horiei dagozkien diru-izendapenak gutxitu zaizkion langileentzako diru-horniketa, hutsik dauden lanpostuak erabili beharreko araubidearen arabera bete daitezen neurrian.

5.- Gozamendunentzakoak, horiekiko zorra sortu zen ekonomi urteko berariazko ordainkizunak indarrean dagoen araubidearen arabera aitortuz.

6.- Diruegitamuetako teknikazko akatsetan eta, bereziki, aginte-eskuraketarako hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan dezaketenak, akats horiek zuzentzeari darion kostu-gehikuntzari erantzuteko beharrezkoa izan dadin zenbatekoan.

7.- Autonomi Elkarteko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Herri Zorraren korrituak, oinaren kitapena eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, langile-gastuak salbu, ordaintzeko diru-izendapenak.

8.- Indarrean dagoen legediaren arabera, terrorismoaren eragina jasan dutenentzako dirulaguntzak eta bestelako laguntzak emateko jarritako diru-izendapenak.

9.- Indarrean dagoen legediaren arabera, bizitokiagatikako kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lanpostuetako langileei zor dakiena ordaintzeko diru-izendapenak.

10.- Osakidetza aurrekontuan jarritako ospitaletako eta ospitalekoez kanpoko botika-sorospeneko eta protesi eta ezinduen ibilgailuetako gastuak ordaintzeko bideratutako diru-izendapenak.

11.- Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta ager daitezen diru-izendapen guztiak.

 

AURREKONTUKO GASTUEN EGOERARI EGINDAKO ALDAKETAK

 

Legearen atalkako testuan onartutako horniduren banaketa, Aurrekontuan egitarauka sailkaturik datozen kontuen artean eta sailkapen horretan zehazturiko zenbatekoei loturik egingo da. Kontuen zehazketa lege-egitasmoarekin batera doan dokumentazioan dago jasota eta honako aldaketa hauek egin behar zaizkio:

 

00 SEKZIOA. LEGEBILTZARRA

 

00010. Legebiltzarra

Gutxitu egiten da 36.964.202 pezeta 00 zerbitzuko 458 gaiko "Eusko Legebiltzarrari" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

 

01 SEKZIOA. LEHENDAKARITZA

 

01400 egitaraua. Hizkuntza-politika

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 07 zerbitzuko 480 gaiko "Euskararen gizarte-erabilera normalizatzea" izeneko 003 kontu-sailaren hornidura.

Aldatu egiten da 07 zerbitzuko 780 gaiko 001 kontu-sailaren izena, izen berria hau izango delarik: "Euskararen kultura-ondarearen alde diharduten erakundeei".

 

03 SEKZIOA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

 

03010 egitaraua. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 18.000.000 pezeta 02 zerbitzuko 460 gaiko "I.K.T. Nekazal Ikerketa eta Teknologia" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Sortu egiten da 02 zerbitzuko 843 gaian "I.K.T. Nekazal Ikerketa eta Teknologia" izeneko 001 kontu-saila, 18.000.000 pezetakoa.

 

03030 egitaraua. Nekazaritza eta baserrialdearen garapena

Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 03 zerbitzuko 480 gaiko "Nekazaritza arloko elkarte profesionalak" izeneko 004 kontu-sailaren hornidura.

Sortu egiten da 03 zerbitzuko 480 gaian "Nekazaritzako sindikatuak" izeneko 006 kontu-saila, 30.000.000 pezetakoa.

Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 03 zerbitzuko 780 gaiko "Baserrialdearen garapenerako egitarau operatiboak. Leader, 5B, Intereg. F.E.O.G.A.k finantziatua" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura.

 

03040 egitaraua. Nekazaritzako elikagaien industriak

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 480 gaiko "Elikagai-industriako enpresa-elkarteak" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 680 gaiko "Basque Consultants. Idaho-Euskadi Hitzarmena" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 770 gaiko "I+G inbertsioen sustapena nekazaritzako elikagaien industrian" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura.

Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 770 gaiko "Nekazaritza eta arrantzako ekoizkien lehen eraldaketarako inbertsioen sustapena" izeneko kontu-sailaren hornidura. Hitz emandako diru-izendapena. 1995: 1.000,0M; GUZTIRA 1.000,0M.

 

03050 egitaraua. Elikagai-politika

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 05 zerbitzuko 770 gaiko "Nekazal turismoa. F.E.O.G.A.k finantziatua" izeneko kontu-sailaren hornidura.

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 05 zerbitzuko 770 gaiko "Merkataritza-egituren garapena eta nekazaritzako elikagaien alorraren profesionalizazioa" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura.

 

03060 egitaraua. Arrantza

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 06 zerbitzuko 480 gaiko "Pasaiako Eskola ikasleentzako beketarako" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 06 zerbitzuko 770 gaiko "Ontziak berritzea eta gaurkotzea. Jabetza lortzea. Kala berriak bilatzea. Arrantza-modu berriak probatzea. Arrainhazkuntza sustatzea" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura. Hitz emandako diru-izendapena. 1995: 1.000,0M; GUZTIRA: 1.000,0M.

 

03070 egitaraua. Natura-inguruaren antolaketa eta ikerketa

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 07 zerbitzuko 660 gaiko "Natura-parkeak" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura.

 

06 SEKZIOA. EKONOMIA ETA OGASUNA

 

06010 egitaraua. Egitura eta laguntza orokorra

Gutxitu egiten da 2.500.000 pezeta 01 zerbitzuko 829 gaiko "Langileentzako maileguak eta aurrerakinak" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

 

06030 egitaraua. Finantza-politika

Gehitu egiten da 11.000.000 pezeta 05 zerbitzuko 770 gaiko "Enpresa txiki eta ertainen finantziazio-kostua gutxitzeko dirulaguntza" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura. Hitz emandako diru-izendapena. 1995: 176,0M; 1996: 176,0M; 1997: 176,0M; 1998: 176,0M; gainerakoa 2004 arte: 1.012,0M; GUZTIRA: 1.716,0M.

 

06050 egitaraua. Ekonomia-politika

Kendu egiten da 08 zerbitzuko 660 gaiko "Euskal alor publikoa nazioarteko eremuan" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura, 10.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 08 zerbitzuko 660 gaiko "Alorkako politiken analisia" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura, 10.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 08 zerbitzuko 660 gaiko "Euskal ekonomiaren etorkizunari buruzko analisia" izeneko 004 kontu-sailaren hornidura, 11.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 05 zerbitzuko 660 gaian "Bestelako azterlanak" izeneko kontu-sail berria, 20.000.000 pezetakoa.

 

07 SEKZIOA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA

 

07040 egitaraua. Unibertsitateko irakaskuntza

Aldatu egiten da 08 zerbitzuko 610 gaiko 001 kontu-sailaren izena, izen berria hau izango delarik: "Campusean gizarte-zerbitzuak eta lanak egiteratzea". Hitz emandako diru-izendapena. 1995: 400,0M; GUZTIRA: 400,0M.

 

07050 egitaraua. Irakaskuntza osagarriak

Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 480 gaiko "Atzerriko hizkuntzak ikasteko bekak Irakaskuntza Ertainetako ikasleentzat" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

 

07080 egitaraua. Ikerketa

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 07 zerbitzuko 780 gaiko "Ikerketa-egitasmoetarako" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura. Hitz emandako diru-izendapena. 1995: 80,0M; GUZTIRA: 80,0M.

 

07090 egitaraua. Hezkuntza-sistemaren eraberrikuntza

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 01 zerbitzuko 610 gaiko "Hezkuntza-eraberrikuntzari lotutako lanak" izeneko 004 kontu-sailaren hornidura.

Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 01 zerbitzuko 610 gaiko "Hezkuntza-eraberrikuntzari lotutako lanak" izeneko 004 kontu-sailaren hornidura.

 

08 SEKZIOA. INDUSTRIA ETA ENERGIA

 

08010 egitaraua. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 3.000.000 pezeta 01 zerbitzuko "Irabazte-asmorik ez duten familia eta erakundeei" izeneko 480 gaiaren hornidura.

Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 01 zerbitzuko "Irabazte-asmorik ez duten familia eta erakundeei" izeneko 480 gaiaren hornidura.

 

08020 egitaraua. Industria-politika eta -iharduerak

Kendu egiten da 02 zerbitzuko 470 gaiko "Enpresentzako laguntza" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 355,0M; 1996: 355,0M; 1997: 355,0M; 1998: 355,0M; gainerakoa 1999 arte: 355,0M; GUZTIRA: 1.775,0M, 355.000.000 pezeta egiten duela.

 

0840 egitaraua. Teknologia eta berrikuntza

Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 05 zerbitzuko 770 gaiko "Teknologia-interes bereziko ihardunak, industria-enpresek garaturikoak, sendotzeko egitaraua zentro teknologikoekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Aldatu egiten da 05 zerbitzuko 780 gaiko 002 kontu-sailaren izena, izen berria hau izango delarik: "Europako Software Institutua". Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena: 1995: 82,0M; 1996: 254,0M; 1997: 262,0M; GUZTIRA: 598,0M.

 

08070 egitaraua. Baltzuen antolakuntza, kontrol eta plangintza

Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 10 zerbitzuko 744 gaiko "S.P.R.I." izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Sortu egiten da 10 zerbitzuko 747 gaian "EVErentzako kapital-eskuraketa, CADEMek enpresei gauzetako inbertsioetarako dirulaguntzak emateko finantzabidea izan dezan" izeneko 001 kontu-saila, 1.000.000 pezetakoa.

 

08080 egitaraua. Enpresei buruzko ohiz kanpoko iharduerak eta inbertsio-fondo estrategikoa

Sortu egiten da 11 zerbitzuko 470 gaian "Enpresentzako laguntza" izeneko 001 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 355,0M; 1996: 355.0M; 1997: 355,0M; 1998: 355,0M; gainerakoa 1999 arte; 355,0M; GUZTIRA: 1.775,0M, 355.000.000 pezetaz horniturik.

Gehitu egiten da 1.000.000.000 pezeta 11 zerbitzuko 770 gaiko "Euskal Herriko ihardunean sustatzen eta akuilatzen diharduten enpresak jarri, garatu edo handiagotzeko laguntzak" izeneko 004 kontu-sailaren hornidura. Hitz emandako diru-izendapenak. 1995: 2.500,0M; 1996: 2.000,0M; 1997: 1.500,0M; 1998: 1.000,0M; GUZTIRA: 7.000,0M.

 

09 SEKZIOA. HERRI ZAINGOA

 

09010 egitaraua. Egitura eta laguntza

Sortu egiten da 04 zerbitzuko 480 gaian "A.E.n diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntza, ohizko iharduera-gastuei erantzuteko eta Eusko Jaurlaritzak banatzekoa Alderdi Politikoen Finantziaziorako Lege Organikoaren irizpideari jarraiki, oinarritzat azken autonomia-hauteskundeetako emaitzak hartuz" izeneko 001 kontu-saila, 288.564.000 pezetakoa.

 

11 SEKZIOA. GARRAIOAK ETA HERRI LANAK

 

11130 egitaraua. Garraioaren antolaketa

Sortu egiten da 07 zerbitzuko 760 gaian "Kapital-dirulaguntzak GESPROSAri" izeneko 002 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 140,0M; GUZTIRA: 140,0M, 360.000.000 pezetaz horniturik.

Gutxitu egiten da 360.000.000 pezeta 07 zerbitzuko 843 gaiko "Garraio-zentro bateratuen eta beste enpresa partaidetzadun batzuen akzioak erostea" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

 

14 SEKZIOA. ZUZENTZA

 

14030 egitaraua. Zuzentza

Sortu egiten da 02 zerbitzuko 480 gaian "Euskadiko bakearen aldeko erakunde eta ekinbideentzako laguntza" izeneko 016 kontu-saila, 13.000.000 pezetakoa.

 

15 SEKZIOA. MERKATARITZA, KONTSUMO ETA TURISMOA

 

15020 egitaraua. Barne-merkataritza

Kendu egiten da 02 zerbitzuko 458 gaiko "Bilboko Erakustazokaren interesentzako diru-laguntza" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 3,6M; 1996: 2,0M; 1997: 1,0M; 1998: 0,3M; GUZTIRA: 6,9M, 5.512.500 pezeta egiten duela.

Kendu egiten da 02 zerbitzuko 458 gaiko "Bilboko Erakustazokaren interesentzako diru-laguntza. Gehikuntza-mailegua" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 33,7M; 1996: 29,5M; 1997: 25,0M; 1998: 21,0M; gainerakoa 2002 arte: 42,0M; GUZTIRA: 151,2M, 37.908.000 pezeta egiten duela.

Kendu egiten da 02 zerbitzuko 758 gaiko "Erakustazokaren mailegua kitatzeko dirulaguntza" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 13,5M; 1996: 7,2M; 1997: 4,5M; 1998: 4,5M; GUZTIRA: 29,7M, 13.500.000 egiten duela.

Kendu egiten da 02 zerbitzuko 758 gaiko "Bilboko Erakustazokaren mailegua kitatzeko dirulaguntza. Gehikuntza" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 35,1M; 1996: 35,1M; 1997: 35,1M; 1998: 35,1M; gainerakoa 2002 arte: 140,4M; GUZTIRA: 280,8M, 31.500.000 pezeta egiten duela.

 

15030 egitaraua. Kanpo-merkataritza eta lankidetza ekonomikoa sustatzea

Sortu egiten da 03 zerbitzuko 458 gaian "Bilboko Erakustazokaren interesentzako dirulaguntza"izeneko 002 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 3,6M; 1996: 2,0M; 1997: 1,0M; 1998: 0,3M; GUZTIRA: 6,9M, 5.512.500 pezetaz horniturik.

Sortu egiten da 03 zerbitzuko 458 gaian "Bilboko Erakustazokaren interesentzako dirulaguntza. Gehikuntza-mailegua" izeneko 003 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 33,7M; 1996: 29,5M; 1997: 25,0M; 1998: 21,0M; gainerakoa 2002 arte: 42M. GUZTIRA: 151,2M, 37.908.000 pezetaz horniturik.

Sortu egiten da 03 zerbitzuko 758 gaian "Bilboko Erakustazokaren mailegua kitatzeko dirulaguntza" izeneko 001 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 13,5M; 1996: 7,2M; 1997: 4,5M; 1998: 4,5M; GUZTIRA: 29,7M, 13.500.000 pezetaz horniturik.

Sortu egiten da 03 zerbitzuko 758 gaian "Bilboko Erakustazokaren mailegua kitatzeko dirulaguntza. Gehikuntza" izeneko 002 kontu-saila. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena. 1995: 35,1M; 1996: 35,1M; 1997: 35,1M; 1998: 35,1M; gainerakoa 2002 arte: 140,4M. GUZTIRA: 280,8M, 31.500.000 pezetaz horniturik.

 

99 SEKZIOA. HAINBAT SAIL

 

99020 egitaraua. Guztizko diru-izendapena

Gehitu egiten da 36.964.202 pezeta 09 zerbitzuko 680 gaiko "Ordainketarako diru-izendapenen horniduretako urritasunei erantzuteko edo hornidurarik gabeko behar berriei aurre egiteko, bai eta diru-izendapen gehikizunak finantziatzeko ere, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/83 Legeko 21. atalaren arabera" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

Gutxitu egiten da 304.064.000 pezeta 09 zerbitzuko 680 gaiko "Ordainketarako diru-izendapenen horniduretako urritasunei erantzuteko edo hornidurarik gabeko behar berriei aurre egiteko, bai eta diru-izendapen gehikizunak finantziatzeko ere, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/83 Legeko 21. atalaren arabera" izeneko 001 kontu-sailaren hornidura.

 

OSAKIDETZA ADMINISTRAZIO ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

 

41100 egitaraua. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 02 zerbitzuko 260 gaiaren hornidura, "Lokomozioa, egonaldi eta lekualdaketako gastuak".

 

41240 egitaraua. Eritetxeko sorospena

Sortu egiten da 04 zerbitzuko 480 gaian "Ludopatientzako dirulaguntza" izeneko 006 kontu-saila, 1.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 04 zerbitzuko 610 gaiko "Revilla pabiloiaren egitura-eraberritzea (FREE). Basurtoko ospitala. Lehengo urteetan hitz emandako diru-izendapena" izeneko kontu-sailaren hornidura, 110.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 04 zerbitzuko 610 gaiko "Revilla pabiloiko 2. solairua egokitzea. Basurtoko ospitala" izeneko 002 kontu-sailaren hornidura, 200.000.000 pezetakoa.

Gehitu egiten da 310.000.000 pezeta 04 zerbitzuko 790 gaiko 001 kontu-sailaren hornidura, eta aldatu egiten da horren izena, honela gelditzen delarik: "Basurtoko ospitalarentzat lanetarako dirulaguntza".

 

08100. "ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA" HERRI ERAKUNDEA

 

Iharduera-aurrekontua. Gastuak

Sortu egiten da 08 epigrafeko 0802 azpiepigrafean "CADEMentzako kapital-eskuraketak, CADEMek hirugarrengoei kapital-dirulaguntzak emateko finantzabidea izan dezan" izeneko 1 kontu-saila, 1.000.000 pezetakoa.

 

08103. CADEM, S.A. HERRI-BALTZUA

 

Iharduera-aurrekontua. Gastuak

Sortu egiten da 08 epigrafean "Hirugarrengoei" izeneko 0803 azpiepigrafea, 1.000.000 pezetakoa.

 

08200. S.P.R.I., S.A. HERRI BALTZUA

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 1.000.000.000 pezeta 05 eta 06 epigrafeen hornidura, honako banaketa honen arabera:

 

05 FINANTZA INBERTSIOAK HERRI ALORREAN........................................ 772.460.000

0501 H.A.ko enpr. partzuer-zatiak. Kapital-izenpetzea

2. Elgoibarko Industrialdea......................................................... 25.500.000

4. Laudioko Industrialdea............................................................ 25.500.000

5. Oñatiko Industrialdea............................................................. 40.800.000

6. Okamikako Industrialdea........................................................ 51.000.000

7. Zarautzko Industrialdea.......................................................... 20.400.000

8. Aialako Industrialdea............................................................ 178.500.000

9. Centro de Empresas de Zamudio............................................ 30.000.000

10. G.E.T.I., S.A.......................................................................... 205.660.000

13. Amurrioko Industrialdea.......................................................... 45.100.000

15. Gasteizko Industria Lurra........................................................ 25.000.000

16. Centro de Empresas de Erandio........................................... 125.000.000

06 GAINONTZEKO FINANTZA INBERTSIO ETENGABEAK......................... 227.540.000

0601 H.A.z kanpoko enpresetako partzuer-zatiak................................. 227.540.000

1. Herri-alorrean sortzekoak diren enpresetako gainontzeko partzuer-zatiak.

 

08205. Elgoibarko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Deba ibaiko mozte-lanak egitea" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08210. Laudioko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0102 azpiepigrafeko "Pabiloiak eraikitzea" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08213. Oñatiko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 80.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0102 azpiepigrafeko "Pabiloiak eraikitzea" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08214. Okamikako Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 100.000.000 pezeta 03 epigrafeko "6.900 m2-ko 3 zenbakidun pabiloia eraikitzea" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08217. Zarautzko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 40.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Industrialdearen 2. ekinaldiko proiektuko lurrak eta hirigintza-lanak" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08221. Aialako Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 350.000.000 pezeta 01 epigrafearen hornidura, honako banaketa honen arabera:

 

01 GAUZETAKO INMOBILIZATUA

0101 Lurra eta ondasun naturalak

1. Lur-erostea 200.000.000

0102 Eraikuntzak

1. Pabiloi-eraikuntza 150.000.000

 

08222. Centro de Empresas de Zamudio, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 1 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Lur-erostea" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08224. G.E.T.I., S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 403.225.000 pezeta 01 epigrafeko "Eraikuntzak" izeneko 0102 azpiepigrafearen hornidura.

 

08232. Amurrioko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 45.100.000 pezeta 03 epigrafeko "Hirigintza-lanak, eraikuntza, zuzendaritza eta baimenak direla eta egin beharreko inbertsioa" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08262. Gasteizko Industria Lurra, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta 10 epigrafeko "Izakinezkoak" izeneko 1001 azpiepigrafearen hornidura.

 

Iharduera-aurrekontua. Gastuak

Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Hirigintzarako lurrak" izeneko 1 kontu-sailaren hornidura.

 

08263. Centro de Empresas de Erandio, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Gutxitu egiten da 125.000.000 pezeta "Indarrean dagoen inmobilizatua"izeneko 03 epigrafearen hornidura.

 

AURREKONTUKO DIRU SARREREN EGOERARI EGINDAKO ALDAKETAK

 

08100. "ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA" HERRI ERAKUNDEA

 

Iharduera-aurrekontua. Diru-sarrerak

Sortu egiten da 04 epigrafeko 0401 azpiepigrafean "EHAEtik, Industri eta Energi Sailetik jasotzeko kapital-eskuraketak, CADEMek hirugarrengoei kapital-dirulaguntzak emateko finantzabidea izan dezan" izeneko 1. kontu-saila, 1.000.000 pezetakoa.

 

08103. CADEM, S.A. HERRI-BALTZUA

 

Iharduera-aurrekontua. Diru-sarrerak

Sortu egiten da 04 epigrafeko 0401 azpiepigrafean "EVEtik jasotzeko kapital-eskuraketak, hirugarrengoei kapital-dirulaguntzak emateko" izeneko 1 kontu-saila, 1.000.000 pezetakoa.

 

08200. S.P.R.I., S.A. HERRI BALTZUA

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 1.000.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0102 azpiepigrafeko "Inbertsioak finantziatzeko EHAEtik, Industri eta Energi Sailetik jasotzeko kapital-eskuraketak" izeneko 1 kontu-sailari dagokion diru-sarrera.

 

08205. Elgoibarko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK............................................ 25.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK................................................... 24.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

 

08210. Laudioko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK............................................ 25.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK.................................................... 24.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

 

08213. Oñatiko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 80.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK............................................ 40.800.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02. LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza. 19.600.000

2.   Inbertsioak finantziatzeko Oñatiko Udalak izenpetu beharreko kapital- gehikuntza. 19.600.000

 

08214. Okamikako Industrialdea S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 100.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK............................................ 51.000.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK................................................... 49.000.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak izenpetu beha-rreko kapital-gehikuntza.

 

08217. Zarautzko Industrialdea S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 40.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK............................................ 20.400.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza. 9.800.000

2. Inbertsioak finantziatzeko Zarauzko Udalak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza. 9.800.000

 

08211. Aialako Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 350.000.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK.......................................... 178.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK................................................ 171.500.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Arabako Foru Aldundiak eta Aialako Udalak izenpe-tu beharreko kapital-gehikuntza.

 

08222. Centro de Empresas de Zamudio, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza" izeneko 1 kontu-sailari dagokion diru-sarrera.

 

08224. G.E.T.I., S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 403.255.000 pezeta 01 eta 02 epigrafeei dagokien diru-sarrera, honako banaketa honen arabera:

 

01 EHAE-KO HERRI ALORRAREN EKARPENAK.......................................... 205.660.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

02 LURRALDE ERAKUNDEEN EKARPENAK................................................ 197.595.000

0101 Baltzu-kapitala

1. Inbertsioak finantziatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donos-tiako Udalak izenpetu beharreko kapital-gehikuntza.

 

08232. Amurrioko Industrialdea, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 45.100.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza" izeneko 1 kontu-sailari dagokion zenbatekoa.

 

08262. Gasteizko Industria Lurra, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza" izeneko 1 kontu-sailari dagokion diru-sarrera.

 

Iharduera-aurrekontua. Diru-sarrerak

Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta "Bukatuta eta egite-bidean dauden ekoizki-izakinen gehitzea" izeneko 10 epigrafeari dagokion diru-sarrera.

 

08263. Centro de Empresas de Erandio, S.A.

 

Kapital-aurrekontua. Finantziazioa

Gutxitu egiten da 125.000.000 pezeta 01 epigrafeko 0101 azpiepigrafeko "Inbertsioak finantziatzeko SPRIk izenpetu beharreko kapital-gehikuntza" izeneko 1 kontu-sailari dagokion diru-sarrera.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra