Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

9/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa.

2019-06-27

Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa – EUSKO JAURLARITZA

Argitalpena: EHAA, 07/19/2019, 129. zk.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019ko uztailaren 9a, 129. zenbakia

 

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA

3347

9/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa.

Eusko Legebiltzarrak 9/2019 Legea, ekainaren 27koa, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 28ko 14/2012 Legeak, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoak, helburu zuen pertsona transexualen baldintza edo egoera personal edo sozialengatik legerian egon zitezkeen diskriminazio guztiak gainditzeari ekarpena egin eta horretan aurrera egitea, Konstituzioko diskriminaziorik ezaren, pertsonalitatearen garapen librearen eta pertsonen, familien eta taldeen babes sozial, ekonomiko eta juridikoaren printzipioak garatuz, eta egokituz aplikatu daitezkeen arauak bizi dugun momentu historikoaren errealitate sozialera.

Azken urteotan haziz joan da transexualitatearen despatologizazioaren aldeko tematika sartzea adituek eta nazioarteko erakundeek emandako dokumentu, gomendio eta adierazpenetako agenda politikoetan.

Aurreko horretatik abiatuta, komeni da transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legeko 3. artikulua aldatzea, horrela bilatuz transexualitatea despatologizatzea.

Hori dela eta, kontuan izanik Euskadin asko izan direla egindako aurrerapausuak, bai zerbitzu-karteran, bai transexualitate-egoeran dauden pertsonen arreta integralerako gidan, artikuluaren aldaketari ekiten zaio pertsona transexualek baliatu ahal izateko Lege honetan ezarritakoaz, aurretiazko diagnostiko edo txosten psikiatriko, psikologiko edo tratamendu mediko baten premiarik izan gabe.

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da ekainaren 28ko 14/2012 transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Legeko 3. artikulua, jarraian idatzi bezala geratzen dena:

«3. artikulua.– Pertsona transexualak.

Transexualitate-nozioak erreferentzia egiten dio egoera bati zeinean pertsona bati jaiotzean jarri zitzaion sexua ez datorren bat sentitzen duen eta berea dela badakien sexuarekin. Transexualitatea, beraz, modu bakarrean jakin daiteke: libreki adierazten duen pertsona entzunda. Eta, sexu-identitatea bezalaxe, ezin da diagnostikatu. Ez da gaixotasuna, ez desoreka, ez anomalia bat, giza aniztasunaren parte baizik.

Ondorioz, lege honen ondorioetarako, pertsona transexualaren kontsiderazioa arautuko du identitate sexualaren autodeterminazio librerako eskubideak. Eskubide hori ezingo da mugatua, murriztua, zaildua edo ezeztatua izan, beti arauak jarriz eta aplikatuz ariketa libre eta oso horren alde. Pertsona transexualek baliatu ahal izango dira lege honetan ezarritakoaz, diagnostiko edo txosten psikiatrikorik, psikologikorik edo tratamendu medikorik gabe».

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.

Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

 
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra