Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

Ebazpena, 2017ko maiatzaren 29koa, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzarena. Honen bidez, 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenak «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, ezarri zuen aldi baterako zirkulazio-murriztapena indarrik gabe uzten da

2017-05-29

Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa

Argitalpena: EHAA, 2017/06/05, 105. zk. eta EAO, 2017/06/06, 134. zk.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2017ko ekainaren 5a, 105. zenbakia

 

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA

2767

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 29koa, Trafikoko zuzendariarena. Honen bidez, 2017ko apirilaren 12ko ebazpenak «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, ezarri zuen aldi baterako zirkulazio-murriztapena indarrik gabe uzten da.

Belabieta eta San Lorenzo tunelen segurtasuna hobetzeko, «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Andoain-Berastegi bide-zatian, 141,80 eta 156,56 kilometro puntuen artean egiten dabiltzan obrak direla eta, 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, A-15 bideko bide-zati horretan, 7.500 kilogramo baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa (BGM) daukaten salgaien garraiorako ibilgailu eta ibilgailu taldeei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezarri zitzaien, maiatzaren 2tik ekainaren 30era bitartean, 00:00etatik 24:00etara.

Programatuta zeuden obrak aurreikusitako data baino lehen amaitu direnez,

EBAZTEN DUT:

2017ko apirilaren 12ko ebazpenaren bidez ezarritako aldi baterako zirkulazio-murriztapena indarrik gabe uztea, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Artapeneko eta Kudeaketako Zerbitzuari ebazpen hau jakinaraztea eta, A-15 bideko erabiltzaileek horren berri izan dezaten, behar den zabalkundea egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 29a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

 
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra