Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Foru-saka eta ondasun tronkalak lehenespenez eskuratzeko eskubideak

Dohainik egindako xedatze egintzen deuseztasun adierazpenaren akzioa egikaritzeko demanda

TXANDAREN ARABERA EGOKI DENARI

Ni, *, auzitegietako prokuradorea naiz, eta, horrez gain, * jaunaren/andrearen prokuradore; hori egiaztatzeko, ahalordea aurkezten dut, eta arren eskatzen dut ahalorde hori niri itzultzea, orokorra delako eta beste erabilera batzuetarako behar dudalako. Epaitegian agertzen naiz, eta, zuzenbidean bidezkoa den moduan,HAUXE ESATEN DUT:

Nire komisio-emailearen jarraibideak betez, eta neuk dudan ordezkaritza honekin, epaiketa arruntaren inguruko demanda jartzen dut, * jaunaren/andrearen aurka, adin nagusikoa, *(e)ko biztanlea, *(e)n egoitza duena, eta horren ezkontide den * jaunaren/andrearen aurka. Demanda horretan,AKZIOAegikaritzen dut,ONDASUN TRONKALAK DOAN XEDATZEKO EGINTZAKburutu direnez gero, egintza horien inguruko DEUSEZTASUN-ADIERAZPENAlortzeko. Demandan bertan, eta, zehatzago, demandaren“eskaera”atalean, zehaztapen guztiak egingo ditut. Demandaren uztarri dira, batetik, zuzenbideko oinarri zenbait, gero aipatuko direnak, eta honako egitate hauek.

E G I T A T E A K:

Lehenengoa.-Sarrera.Tronkalitatea:

Tronkalitatearen erakunde juridikoa da, izan ere, beronen bitartez zein akzio egikaritu eta akzio horien guztien oinarria. Bada, tronkalitate horretan, nahitaezkoa da hiru osagai hauek betetzea:

  1. Osagai pertsonala. Horren eretzean, elkarren senide izan behar dira eskualdatzailea eta saka-eskubidea egikaritzen duena (Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 20 eta 21. artikuluak; aurrerantzean, EHFZZL); bi-biek Bizkaiko auzotasun zibila izan behar dute, orain edo iraganean.

  1. Osagai erreala. Tronkalitateari lotuta, onibar tronkalen bat egon behar da, eta onibarrak dira, ondorio horietarako, jabetza eta gozatzeko gainerako eskubide errealak, baldin eta lurzoruaren gainekoak badira edo bertan eraiki, landatu nahiz ereindakoaren gainekoak, edota elizetako hilobiak badira (EHFZZLren 19. artikulua). Betiere, ondasun higiezin hori Infantzonatuan egon behar da (EHFZZLren 18. artikulua). Eta

  1. Kausa-osagaia. Hori dela medio, alderdi saltzaileak eta akzioa egikaritzen duenak (hau da, nire mandatugileak) aurreko erkide bat izan behar dute, eta aurreko horrengandik etorri behar dira tronkalitatearen ondoriozko akzioa zein ondasunen gain egikaritu eta ondasun horiek (EHFZZLren 22. artikulua).

Bigarrena.-Osagai erreala.Finka auzigaia, horren eskualdaketari buruzkoa baita auzi hau:

Alderdi demandatua, * jauna/andrea, hurrengo finkaren jabea da:

ERREGISTROKO DESKRIPZIOA:LANDA-FINKA:* izeneko LURSAILA, *(e)n dagoena. Horren azalera * da, eta beraren mugak ondokoak dira: iparraldean, *; ekialdean, *; hegoaldean, *; eta, mendebaldean, *.Lursail horren zati batean, FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA dago. Etxebizitza horrek bi solairu ditu, eta solairu horiek * daude.Etxebizitza finkaren * kokatuta dago.Etxebizitzaren mugek, alderdi guztietatik, haren lurrera ematen dute.Etxebizitzak, orubean, * azalera okupatzen du.Etxebizitza horretan, beheko solairua eta lehenengo solairua bereiz daitezke. Eraikitako azalera, guztira, * da. Beheko solairuak, orubean, lehen aipatutako azalera okupatzen du, eta azalera hori honetara dago banatuta:  *, etxebizitza dago; *, korta; eta, *, oilategia. Etxebizitzaren banaketa hauxe da: ezkaratza, egongela, bainugela eta lau logela.Lehenengo solairuak * azalera okupatzen du, eta bertan daude ganbara eta trastelekua.Solairuak elkarrekin komunikatuta daude barrutik.

Inskribatuta dago, (e)ko Jabetza Erregistroan, * liburukian, * liburuan, * folioan, * finka-zenbakian, * inskripzioan.

TITULUA:Berari dagokio, * jaunaren/andrearen herentzia dela eta; * jauna/andrea *(e)n hil zen, *(e)ko * aren *(e)an, eta haren herentzia onartu zen, *(e)n, * notario jaunak/andreak, *(e)ko *aren (e)an, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.

KATASTROKO DATUAK:*(e)ko * poligonoko * finka.Berari dagokio * zenbaki finkoa.

Beroni eransten zaio,1. agiri gisa, erregistroko idazkun guztiei buruzko ziurtagiria, hau da, finkari buruzko erregistro-orri osoa; hori luzatu du *(e)ko Jabetza Erregistroak.

Finka auzigaia zein udalerritan egon eta udalerri hori Infantzonatuan dago, EHFZZLren 5. artikuluak eta ondorengoek hori definitzen dutenaren arabera.

Hirugarrena.-Tronkalitatearen osagai erreala eta kausa-osagaia, eta, horien ondorioz, alderdi demandatzaileak duen eskubidea, senide tronkero gisa auzi-paperetan jasotako akzioa egikaritzeko:

Ondasunaren izaera tronkala egiaztatzeko, eta, orobat, nire mandatugilea, * jauna/andrea, senide tronkeroa dela egiaztatzeko, komeni da finkaren gaineko titulartasunari buruz historia laburra egitea, edo, beste modu batera esanda, haren gaineko titulartasunen genealogia azaltzea:

Aipatu1. agiri horretatik, hauxe ateratzen da:

  1. * izeneko lursaila *(e)ko udalerrian dago.

  1. * jaunak/andreak eta horren ezkontideak, * jaunak/andreak, lursail horren gaineko jabetza izan zuten; jabe horiek nire mandatugilearen aitona-amonak dira.Jabetza hori ondorioztatzen du * folioko * inskripzioak.

  1. Geroago, finka hori dohaintzan eman zitzaion * jaunari/andreari; dohaintza-hartzailea aurreko jabeen semea/alaba da, eta, beraz, nire mandatugilearen osaba/izeba.Dohaintza hori ondorioztatzen du * folioko * inskripzioak.

  1. Beronen bitartez aurkaratzen den dohaintzaren ondorioz, finka auzigaia * jaunaren/andrearen jabetzapeko bihurtu zen; dohaintza-hartzailea, kasu honetan, dohaintza-emailearen, hau da, * jaunaren/andrearen ezkontidea da.Bigarren dohaintza hori ondorioztatzen du * folioko * inskripzioak.

Nire mandatugilea alderdi demandatuaren senide tronkeroa dela egiaztatzeko, honako agiri hauek aurkezten ditugu:

  • 2. agiria: * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen arteko ezkontza-ziurtagiria; ziurtagiri hori luzatu du *(e)ko Erregistro Zibilak.

  • 3. agiria: * jaunaren/andrearen (aurrekoen seme/alaba den horren) jaiotza-ziurtagiria; ziurtagiri hori luzatu du *(e)ko Erregistro Zibilak.

  • 4. agiria: * jaunaren/andrearen (aurrekoen seme/alaba den horren) jaiotza-ziurtagiria; ziurtagiri hori luzatu du *(e)ko Erregistro Zibilak.

  • 5. agiria: * jaunaren/andrearen (nire mandatugilearen) jaiotza-ziurtagiria, bera ere * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba baita; ziurtagiri hori luzatu du *(e)ko Erregistro Zibilak.

Laburbilduta, * finka nik nor ordezkatu eta horren aitona-amonena izan zen; aitona-amona horiek dira demandatukide den * jaunaren/andrearen gurasoak, eta, orobat, nire mandatugilearen aitaren/amaren, * jaunaren/andrearen gurasoak. Hori guztia dela eta, finkaren izaera tronkala eztabaidaezina da.

Nire mandatugilea demandatuaren, * jaunaren/andrearen hirugarren graduko senidea da (haren iloba da), eta, aldi berean, bizkaitar foruduna da, Kode Zibilaren 14. artikuluarekin bat etorriz, eta EHFZZLren 5. artikuluarekin eta ondorengoekin, eta 12. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz. Horixe ateratzen da *tik, eta *rekin egiaztatzen dugu.

Laugarrena.-Senide tronkero ez denari, eta, beraz, familia tronkaletik kanpokoari finka eskualdatu izana:

Lehen esan dugun bezala, finka auzigaiaren erregistro-orria1. agiri gisa jaso dugu. Bada, agiri horren * inskripziotik ateratzen da * jaunak/andreak finka eman ziola dohaintzan bere ezkontideari, * jaunari/andreari, *(e)n, *(e)ko *aren *(e)an, * notario jaunak/andreak * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez.

Bosgarrena.-Auzi hau epaiketatik kanpo konpontzeko, aurretiaz egindako saiakera:

Beroni eransten zaio,6. agiri gisa, * bidetik, alderdi demandatuari, hau da, * jaunari/andreari, egindako agindeia, horrek nire mandatugilearen uzi legitimoei men egin diezaien.

Seigarrena.-Agiritegiak aipatzea:

Ondorio egokietarako, aipatuta geratzen dira honako agiritegi hauek: *(e)ko Jabetza Erregistrokoa; *(e)ko Erregistro Zibilekoa; *(e)ko Udalarena; * notario jaunarena/andrearena; eta, halaber, alderdi demandatuarenak.

Aurreko egitateei dagokienez, aplikagarriak dira zuzenbideko oinarri hauek.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

I. Alderdien gaitasuna:Alderdiek oso-osoko gaitasuna dute, PZLren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, pertsona fisiko adin nagusikoak baitira eta ez baitaude ezgaituta.

II.Legitimazioa:Nire ahalorde-emaileak oso-osoko legitimazioa du,ad causametaad procesum.Arean ere, haren akzioa sortzen da, ondasun tronkalari begira, gradu hobeko senide tronkero izatetik.Akzio hori bere izenean egikari dezake demandatuen kontra, PZLren 10. artikuluaren ondorioetarako, eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 24. artikuluari begira —aurrerantzean, EHFZZL—. Izan ere, demandatuok elkarri eskualdatu diote, dohaintza bidez, hots, doan, ondasun tronkala; eta ondasun hori kanpoko batek eskuratu du, senide tronkeroei legez dagokien lehenespena errespetatu gabe.

Ikuspuntu pasiboari ekinez, legitimazioa dute dohaintza-emaileak, * jaunak/andreak, eta dohaintza-hartzaileak, * jaunak/andreak, beronen bitartez zein kontraturi buruz deuseztasun-adierazpena eskatu eta kontratu horren alderdi direlako.

Legitimazio pasiboa dute, halaber, bigarren erosleek, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, familia tronkaletik kanpokoak direlako.

Horixe ateratzen da EHFZZLren 24. artikuluko lehenengo lerrokadatik: “Tronkaleko ondasunak kanpoko inori zein eskualdatzailearen lehentasunezko belauneko ez den inolako senideri eskualdatzeko dohaineko ekintzak, “inter vivos” edo “mortis causa”zkoak, berez izango dira lege-baliogabekoak”.

III.- Alderdien ordezkariak:PZLren 7. artikuluaren arabera, nire ahalorde-emaileak, lege-testu bereko 23. artikuluarekin bat etorriz, baliozko ahalordea eman du, eta ahalorde horrek gaikuntza ematen dit niri, haren izenean jarduteko. Alderdi demandatuaren agertzea eta ordezkaritza ere modu berean gauzatu beharko dira.

IV.- Jurisdikzioa eta eskumena:Gai honetan epaitegi eskuduna zein izan eta epaitegi horretara jotzea ohorea da guretzat. Epaitegia, zinez, eskuduna da, gaia zibila delako. Gainera, bat dator demandatuen egoitzarekin, pertsona fisikoen foru orokorra dela medio, PZLren 50. artikuluarekin bat etorriz.

V. Prozedura:PZLren 248 eta 249. artikuluen arabera, epaiketa arruntari buruzko erregelekin bat etorriz egin behar da auzi honen izapidetza, ez baitu espezialitaterik, gaia eta horren balioa gogoan izanda, lege-testu bereko 251.2 artikuluari helduta. Demanda jartzeko unean ondasunek zein balio izan eta balio hori hartuko da kontuan, merkatuan ohikoak diren prezioak edo mota horretako ondasunak kontratatzeko orduan ohikoak direnak aplikatuz. Balio hori adituek finkatuko dute,7. agirian agertzen den bezala.

VI. Gaiaren funtsa:

Lehenengoa.Euskal Herriko foru-zuzenbide zibilaren arau-esparrua.Bizkaiko Forua eta hori kasu honetan aplikatzea:

Eztabaidapeko kasuan, betetzen dira demandak aurrera egin dezan beharrezkoak diren baldintzak. Izan ere, honako osagai hauek batera gertatzen dira:

  1. Osagai pertsonala. Horren eretzean, elkarren senide izan behar dira eskualdatzailea eta saka-eskubidea egikaritzen duena.

  1. Osagai erreala. Horren ondorioz, ondasuna onibar tronkala izan eta Infantzonatuan egon behar da. Eta

  1. Kausa-osagaia. Hori dela medio, alderdi saltzaileak eta nire mandatugileak (hau da, akzioa egikaritzen duenak) aurreko erkide bat izan behar dute, eta aurreko horrengandik etorri behar dira akzioa zein ondasunen gain egikaritu eta ondasun horiek.

EHFZZLren 5. artikuluak ezartzen du lege hori indarrean dagoela Bizkaiko Infantzonatuan edo Lur lauan.

6. artikuluak ez du *(e)ko udalerria baztertzen kalifikazio horretatik, eta, ondorenez, argi dago udalerri horretako ondasunei forua aplikatzen zaiela.

18. artikuluak hauxe xedatzen du: senidetasun tronkala zehaztu behar da beti, Infantzonatuan edo Lur lauan kokaturiko onibarrari begira, eta horixe da, hain justu ere, kasu honetan gertatzen dena.

19.1 artikuluak, bestalde, ondokoa ezartzen du:“Tronkalari begira, onibar dira hurrengoen gaineko jabetza zein gauzen gaineko bestelako gozamen-eskubideak: 1. Lurra eta lur gainean eraiki, landatu eta ereindako edozer”.Hortik ateratzen da tronkalitateak * izeneko lursaila barruratzen duela, bai eta bertan eraikitako etxebizitza familia bakarrekoa ere.

21. artikuluak, bestalde, hurrengoa xedatzen du: alboko lerroan, senidetasun tronkala odolkidetasuneko laugarren gradu zibilera hedatzen da, hori barne. Aurkeztutako agirietatik ateratzen da nire mandatugilea, * jauna/andrea, demandatuaren, hau da, * jaunaren/andrearen alboko senidea dela, hirugarren graduan (osaba/izeba eta iloba baitira).

Zinez, demandatukideak ezkontide dira elkarren artean, baina hori ezin da oztopo izan, akzioa egikaritzeko. Izan ere, EHFZZLren 20.3 artikuluak ez du senide tronkeroen artean aipatzen ezkontidea; horien artean sartzen du, bakar-bakarrik, bizirik dirauen aita edo ama, ezkontza bitartean erosi edo irabazitako eta bietako bat hildakoan bi-bion seme-alabek herentzia bidez eskuratutako ondasunen kasuan.

17. artikuluak ezartzen du, tronkalitatearen bitartez, ondarearen familia-izaera babesten dela. Gauzak horrela, onibarrak xedatu ahal izateko, senide tronkeroen eskubideak errespetatu behar dira, eta, ondorenez, xedatze-egintzek senide tronkeroen eskubideak urratzen badituzte, egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, foru zibilak ezarri modu eta ondorioetarako.

Nire mandatugilea demandatuaren, * jaunaren/andrearen senide tronkero bakarra da; eskubidea du, ondasun tronkalen gaineko oinordetzan; eta eskubide hori babestu behar da, izaera tronkal horren ondorioz berari baitagokio, dela testamentuzko oinordetzan, EHFZZLren 24. artikuluan ezarritako debekuaren ondorioz, dela abintestato oinordetzan, lege-testu bereko 68.a) artikuluaren ondorioz. Azken horrek ezartzen duenari helduta, ondorengorik izan ezean, aitarengandiko edo amarengandiko ondasun tronkalak izango dira ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurreko tronkeroentzat.

Tronkalitatearen erakundea urratuz gero, zein ondorio juridiko gertatzen den jakiteko, esan behar da EHFZZLren 82.etik 92.erako artikuluek itzulketa eta erreserbak arautzen dituztela, aurrekoen, ondorengoen eta gurasoen artean; ez, ordea, zirkulu horretatik kanpokoen artean.

Hori dela eta, tronkalitatea babesteko, alegia, ondasun higiezina familia-zirkulu tronkaletik atera ez dadin, nire mandatugileak irtenbide hau besterik ez du: EHFZZLren 24. artikulua aplikaraztea, eta, ondorenez, demandatukideek egindako dohaintzaren inguruan, erabateko deuseztasun-adierazpena eragitea.

Bigarrena.-Deuseztasun-akzioa:

EHFZZLren 24. artikuluak hauxe du xedaturik: “Tronkaleko ondasunak kanpoko inori zein eskualdatzailearen lehentasunezko belauneko ez den inolako senideri eskualdatzeko dohaineko ekintzak, “inter vivos” edo “mortis causa”zkoak, berez izango dira lege-baliogabekoak”.

Dohaintza doako egintza da, eta, kasu honetan, inter vivos egintza ere bada, Kode Zibilaren 618 eta 1274. artikuluek xedatzen dutenaren arabera (bi horiek ordezko moduan aplika daitezke, EHFZZLren 3. artikulua dela medio). Bi artikulu horiek, hurrenez hurren, hauxe esaten dute:"Dohaintza eskuzabaltasun-egintza da, eta, horren bitartez, norbaitek beste inoren mesederako gauza dohainik xedatzen du, eta azken horrek onartu"eta“Kostu bidezko kontratuetan, alderdi kontratugile bakoitzarentzat kontratuaren karia izango da beste kontratugileak gauza edo zerbitzu bat eman edo hitzematea; ordaintzeko kontratuetan, ordaindu beharreko zerbitzua edo onura; eta, ongintza hutsekoetan, ongilearen eskuzabaltasuna".

Orobat ikusi dugu dohaintza-hartzailea, * jauna/andrea, ez dela dohaintza-emailearen, * jaunaren/andrearen senide tronkeroa.

24. artikuluak aipatzen duen deuseztasuna erabatekoa eta erro-errotikoa da, printzipio hori urratzen duten egintzen kasuan. Eta deuseztasun hori, era berean, ongiezina eta preskribaezina ere bada. Ondorenez, ofizioz atzeman daiteke eta Kode Zibilaren 6.3 artikuluan du oinarria: “Aginduzko eta debekuzko arauen aurkako egintzak zuzenbide osoz deusezak dira, salbu eta arauotan urratze-kasuetarako bestelako ondorea ezarri denean”.

Jurisprudentziaren doktrinari helduta, erabateko deuseztasun-adierazpenari buruzko akzioa preskribaezina da, eta edozein hirugarrenek egikari dezake akzio hori, kalteturik gertatuz gero. Preskribaezina da eta ez du iraungitze-eperik; bestelakoa gertatzen da, ordea, Kode Zibilaren 1301. artikuluko deuseztatze- edo deuseztagarritasun-akzioarekin. Gainera, akzioa egikaritzen da, eskuratzailearen mesederako ondasun higiezinaren gainean usukapioa gertatu baino lehenago (Kode Zibilaren 1959. artikulua).

Nolanahi den ere, analogiaz aplikatu behar da Kode Zibilaren 1303. artikulua: “Behin betebeharraren deuseztasuna adierazi eta gero, kontratugileek elkarri itzuli behar dizkiote kontratuaren objektu diren gauzak, euren fruituekin batera, eta prezioa, horren korrituekin batera, hurrengo artikuluek xedatzen dutenari kalterik egin gabe”. Legeak kondena hori ezartzen du kontratuarentzat, eta, horretarako, ez da beharrezkoa alderdiak esanbidez eskaera egitea. Aitzitik, epaileak berak adieraz dezake hori, “iura novit curia” printzipioa betez, eta horrek ez du aldaraziko eskatutakoaren eta emandakoaren arteko harmonia.

Hirugarrena.-Deuseztasun-adierazpenari buruzko akzioa egikaritzea, eta hirugarren eskuratzaileak:

Demandatukidea, * jauna/andrea, ez da hipoteka-hirugarren eskuratzailea.

Hipoteka Legearen 34. artikuluak hauxe xedatzen du: “Hirugarren onustedunak eskubideren bat kostu bidez eskuratzen badu Erregistroaren arabera eskubide hori eskualdatzeko ahalmena duenarengandik, eskuraketak bere horretan iraungo du, behin eskubidea inskribatu ostean, nahiz eta gero eskualdatzailearen eskubidea deuseztatu edo suntsiarazi, Erregistroan agerrarazten ez diren arrazoiak direla medio”. Edonondik begiratuta ere, “Dohain bidezko eskuratzaileek euren kausatzaile edo eskualdatzaileei Erregistroak ematen dien babesa baino ez dute izango”.

Ondorenez, ez zaio salbuespenik egiten Hipoteka Legearen 33. artikuluaren aplikazioari, horrek hauxe ezartzen duenean:“Inskripzioak ez ditu baliozkotzen legeen aginduz deusezak diren egintzak eta kontratuak”.

VII. Kostuak:

PZLren 394 eta 395. artikuluen arabera, alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedura honen kostu guztiak; horretarako arrazoiak dira, besteak beste, alderdi demandatua guztiz galtzaile ateratzea, haren ausarkeria eta gaitzustea, bai eta epaiketatik kanpo aurretiaz egindako agindeia mespretxatu izana.

Azaldutakoa aintzakotzat hartuta,

EPAITEGIARI ARREN ESKATZEN DIOTidazki hau eta beroni erantsitako agiriak eta kopiak aurkeztutakotzat jotzea; horiek guztiak onartzea; * jaunaren/andrearen izenean, neu bertaratutakotzat eta alderditzat jotzea; eta, haren izenean, * jaunaren/andrearen aurka, demanda jarritakotzat jotzea; eta, behin lege-aginduz ezarritako izapideak eginda, epaia ematea, honako eduki honekin:

1.-Demandatuek,hau da, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak elkarri egindako dohaintza deuseza dela adieraztea; eskritura hori eskuetsi zuen, *(e)n, *(e)ko * aren *(e)an, * notario jaunak/andreak, * protokolo-zenbakiarekin. Deuseztasun horrek eratortzen dituen ondorio guztiak gertatuko dira, baita alderdiek elkarri egindako prestazioak itzuli beharra ere.

2.- (*)eko Jabetza Erregistroan egindako inskripzioa deuseza dela adieraztea; inskripzio hori egin zen, aipatu dohaintzaren ondorioz, eta hura ezereztu beharra dago.

3.-Eta, horren ondorioz, demandatuakKONDENATZEA, aurreko adierazpenak betetzera eta beharrezkoak diren eragiketa fisiko nahiz juridikoak egitera; eta, halaber, aipatu adierazpenak eragingarriak izan daitezen, beharrezkoak diren agiri publiko nahiz pribatuak egilestera, zuzenbidean horrek dakartzan beste ondorio guztiekin batera.

4.-Demandatuak kondenatzea, prozesuko kostuak ordaintzera.

BEREBAT DIOTnik zeinen ordezkaritza egiaztatu eta horrexen prokuradoretzat jotzea eta haren abokatu gisa * jauna/andrea izendatua izan dela onartzea, etaARREN ESKATZEN DUTaurreko adierazpena egindakotzat jotzea eta alderdi demandatuari horren berri ematea, PZLren 23, 32 eta 399.2 artikuluen ondorioetarako.

BEREBAT DIOT II,PZLren 253.1 artikuluarekin bat etorriz, auziaren zenbatekoa * dela, hori baitagokio auzipeko salerosketaren balioari; eta, ondorenez,ARREN ESKATZEN DUTadierazpen hori egindakotzat jotzea.

Eskaera nagusia eta berebat gehitutakoak bidezkoak direlako, horiexek eskatzen ditut, *(e)ko *aren *(e)an.

Lizentziaduna.- *Prokuradorea.- *

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra