Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

10/2013 Errege Lege Dekretua, uztailaren 26koa, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Defentsa Ministerioaren aurrekontuetan ezohiko kredituak ematen dituena eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren obligazioei aurre egiteko kreditu osagarriak ematen dituena

2013-07-26

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/7/27, 179. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

8188

10/2013 Errege Lege Dekretua, uztailaren 26koa, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Defentsa Ministerioaren aurrekontuetan ezohiko kredituak ematen dituena eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren obligazioei aurre egiteko kreditu osagarriak ematen dituena.

Errege lege‑dekretu honen xede nagusia da 70.000.000 euroko ezohiko kreditu bat ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programa (PIVE‑3) finantzatzeko.

Gobernuaren ustez beharrezkoa da Ibilgailu Eraginkorrarentzako pizgarrien Programarekin (PIVE programa) jarraitzea, emaitzak onak baitira balantza komertziala hobetzeari; automobilaren industrian, horren industria laguntzaileetan eta loturiko beste industria batzuetan (ekipamendu‑ondasunen merkaturatzea, asegurua edo finantzazioa) jarduera ekonomikoa sortzeari eta, ondorioz, enplegua sortzeari eta enplegu‑mailak mantentzeari dagokienez.

Programaren lehen eta bigarren deialdien (PIVE‑1 eta PIVE‑2) eragina garrantzitsua izan zen ingurumenari dagokionez, CO2 eta kutsatzaileen isuriak murriztu baitziren.

Programa biak Estatu Espainolak Europako legeria betetzeko energia‑eraginkortasuna hobetzeko abian jarri beharreko politiken baitan egin dira; hauek dira bete beharreko zuzentarauak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko apirilaren 5eko 2006/32/EE Zuzentaraua, energiaren eta energia‑zerbitzuen azken erabileraren eraginkortasunari buruzkoa eta Europako parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentaraua, energia‑eraginkortasunari buruzkoa (aurreko zuzentaraua indargabetzen du eta Estatu kideak behartzen ditu 2020rako energia‑eraginkortasuna hobetzeko helburuak hartzera).

Zuzentarau horren baitan, ibilgailuen parkea berritzeko programei esker, Estatu espainolak 2012an lortu du azken energiako 21,5 ktep‑en eta lehen energiako 23,3 ktep‑en aurrezki baliokidea izatea, eta CO2 isuriak 61,3 mila tonaren kopuru baliokidean saihestea.

Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programaren laguntzen bigarren deialdiaren (PIVE‑2) oinarriak Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezkirako Institutuaren (IDAE) administrazio‑kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaren bidez onartu ziren (Energiaren Estatu Idazkaritzaren 2013ko urtarrilaren 31ko ebazpenean argitaratu zen, otsailaren 1eko BOEn), 2008‑2012 Ekintza Planaren baitan, eta administrazio‑kontseiluaren 2013ko martxoaren 20ko ebazpenaren bidez aldatu (Energiaren Estatu Idazkaritzaren 2013ko martxoaren 20ko ebazpen bidez argitaratu zen, apirilaren 19ko BOEn). Oinarri horietako Hirugarrena.1 atalean 150.000.000 euro esleitzen dira programarako, eta zazpigarren atalak ezartzen du oinarriak BOEn argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera izango dituela ondorioak programak (2013ko otsailaren 1ean argitaratu ziren) eta egun horretatik hamabi hilabetera amaituko dela, edo, aipatutako aurrekontua lehenago agortzen bada, orduan.

Bestalde, oinarrien Hirugarrena.3 atalean (Administrazio Kontseiluaren 2013ko martxoaren 20ko Ebazpenak emandako idazketa berrian) ezartzen da programa gauzatzeko gaitutako aurrekontua agortutzat joko dela 150.000.000 euroko zenbatekoa osatzen duen azken aurrekontu‑erreserba egiten denean.

Programak hain harrera ona izateak eragin du IDAEk gaitutako 150.000.000 euroko zuzkidura ez izatea nahikoa hasieran aurreikusitako hamabi hilabeteetan indarrean mantentzeko programa, 2013ko uztailaren 16an egin baita azken aurrekontu‑erreserba, eraginez programaren indarraldia amaitzea.

Hala eta guztiz ere, PIVE programa kentzeak eragin negatiboa izango luke automobilaren merkatuan, eta beharrezkotzat jotzen da hori saihestea. Horregatik, Gobernuak erabaki du PIVE programaren hirugarren deialdia egitea (PIVE‑3), Energia Eraginkortasunerako 2011‑2020 Ekintza Planaren baitan. PIVE‑3 programaren oinarriak, prozedurari jarraiki, IDAEren Administrazio Kontseiluak ezarriko ditu.

Laguntza horien finantzazioari dagokionez, neurria hartu zenean ez zegoenez kreditu nahiko eta egokirik Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, eta ezohiko kreditu baten bidez gaitu behar izan da.

Aurrez azaldu ditugun abantailekin jarraitzeko, ezinbestekoa da laguntzen ordainketa ez geroratzea. Ezohiko eta premiazko arrazoitzat har daiteke hori, eta errege lege‑dekretu bidez ezohiko kreditua ematea justifikatzen du.

Gainera, errege lege‑dekretu honen bidez, ezohiko kreditu bat ematen da Defentsa Ministerioaren aurrekontuan, armamentu‑ eta material‑programa bereziei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko.

Programa berezietan, Defentsa Ministerioak erosten dituen arma‑sistemarik garrantzitsuenak sartzen dira; eta garrantzitsuenak dira, hain zuzen, balio ekonomikoagatik eta planteatzen duten konplexutasun industrial eta teknologikoarengatik. Programa horiek gauzatzeko hainbat behar politiko‑estrategiko, ekonomiko, industrial eta teknologikok bat egin behar dute. Indar Armatuak modernizatzeko ezinbestekoak izateaz gain, garrantzi handia dute Espainiako industria‑sarerako, eta finantza‑baliabide ugari behar dituzte.

Programa berezien xedea da Espainiako Indar Armatuen beharrak asetzea, misioak burutzeko arma, ekipo eta laguntza‑azpiegitura hoberenak eskainita.

Programa bereziak finantzatzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak garapenerako aurrerakinak ematen dizkie eta, ondoren, Defentsa Ministerioaren aurrekontuaren kargura ordaintzen dira erositako unitateak; momentu horretan itzultzen dizkio fabrikatzaileak aurrerakinak Altxor Publikoari.

Munduko ekonomiaren, eta, bereziki, Espainiakoaren, dezelerazioak eragin du Estatuko Aurrekontuaren hainbat ataletako finantza‑baliabideak murriztea. Programetako atxikipen‑ edo kontratazio‑erabakietan, nahiz bietan, hartutako ordainketa‑konpromisoek Ministerioak kontzeptu horretarako aurreikusitako finantza‑gaitasuna gainditu dute. Horrek hainbat birprogramazio egitera behar du, aurreikuspenak egokitzeko, kredituak lehentasun handieneko kontu‑sailetara bideratzeko eta unitateen operatibitatea bermatzen duten gutxieneko mailak mantentzen direla ziurtatzeko asmoz; horrela, bada, arreta handiagoa eman zaie gatazka‑eremuetan dauden indarrei eta horien segurtasuna bermatzen eta hobetzen duten bitartekoak mantentzeari.

Ondorioz, finantzazio gehigarria behar da aurrekontuko zuzkidurak kontratuetako finantza‑konpromisoetara egokitzeko. Ildo horretan, irailaren 7ko 26/2012 Errege Lege‑dekretuaren bidez ezohiko kreditu bat onartu zen, 2010,2011 eta 2012. urteetako ordaindu gabeko betebeharrei aurre egiteko.

Ezohiko kredituak 2013ko programetako finantzazio‑beharrak estaltzen ditu, bai eta enpresek, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin adostutakoaren ondorioz, programarako aurrerakin gisa jaso dituzten eta Altxor Publikoari itzuli behar dizkioten zenbatekoak ere.

Administrazioak nahitaez erantzun behar dio kontratuetako obligazioen ordainketari eta ordainketa ez da atzeratu behar, hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Ezohiko eta premiazko arrazoitzat har daitezke horiek, eta errege lege‑dekretu bidez ezohiko kreditua ematea justifikatzen dute.

Azkenik, errege lege‑dekretu honen helburua da kreditu gehigarriak ematea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren obligazioak estaltzeko, langabeziagatiko prestazioei eta lan‑kontratuengatik Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioen gaineko hobariei dagokienez, eta langabeziagatiko kotizazioetako eta lanerako lanbide‑heziketako bilketan izandako beheraka konpentsatzeko.

Enpleguaren esparruan eragina duten aldagai ekonomikoek hasieran aurreikusitakoa baino bilakaera txarragoa izan dute 2013an, eta horrek eragin ditu aipatutako gastu‑beharrak.

2013ko apirilean, biztanleria okupatuaren eta BPGd‑aren beherakadaren inguruko aurreikuspenak eguneratu dira, eta ehuneko 3,40 eta 1,30 izango dira, hurrenez hurren; aldiz, langabezia‑tasa ehuneko 27,10ra igoko da.

Horrek guztiak eragin du, alde batetik, 2013an langabeziagatiko prestazioei aurre egiteko aurreikusitakoa baino 4.409.936.441,04 euro gehiagoko gastua izatea; eta, bestetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren sarreren aurrekontuetan aurreikusitako zenbatekoak baino 804.707.160,40 euro gutxiago biltzea. Zenbateko horri lan‑kontratuengatik Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioen gaineko hobariak finantzatzeko gastuen 232.319.147,90 euro gehitu behar zaizkio, Aurrekontu‑egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege‑dekretuko neurrien ondorioen balorazio zehatzagoa egin baita.

Horrez gain, kontuan izan behar da 2011 eta 2012ko 403.610.650,63 euroko gastuak aurrekontuari egozteko daudela; baina ekitaldi horietako defizita kalkulatzeko kontuan izan ziren.

Administrazioak nahitaez erantzun behar dio obligazioen ordainketari eta ordainketa ez da atzeratu behar, hirugarrenei kalterik ez eragiteko; ezohiko eta premiazko arrazoitzat har daitezke horiek.

Hori guztia dela‑eta, beharrezkoa da kreditu osagarri bat ematea Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurrekontuan, 5.850.573.399,97 eurokoa, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarentzat. Kreditu osagarriek estaltzen dituzten gastuak Administrazioaren obligazio galdagarriak dira, nahiz eta horien zenbatekoak ez duen Aurrekontu‑esleipenerako kontingentzia Funtsaren kargura finantzatzeko aukerarik ematen. Beraz, ez dago zertan bete Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 50.1 eta 55.1 artikuluetan xedatutakoa, eta kreditu osagarria zor publikoaren bidez finantzatuko da Estatuaren Aurrekontuan.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2013ko uztailaren 26ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT:

1. artikulua.  Ezohiko kreditu bat ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuarentzat (IDAE).

1.  70.000.000 euroko kreditu osagarria ematen da, kontzeptu honetan: 20. atala, «Industria, Energia eta Turismo Ministerioa»; 18 zerbitzua, «Energiaren Estatu idazkaritza»; 425A programa, «Araudia eta energia‑garapena»; 747 kontzeptua, «IDAEri, Ibilgailu Eraginkorraren gaineko pizgarrien programarako (PIVE‑3)».

2.  Ezohiko kreditua zor publikoarekin finantzatuko da.

2. artikulua.  Defentsa Ministerioaren aurrekontuan ezohiko kreditu bat ematea.

1.  Ezohiko kreditu bat baimentzen da, 877.334.595,95 eurokoa, indarrean dagoen aurrekontuan, kontzeptu honetan: 14. atala, «Defentsa Ministerioa»; 03 zerbitzua, «Defentsako Estatu Idazkaritza»; 122B programa, «Modernizazio Programa Bereziak»; 6. kapitulua, «Inbertsio Errealak»; 65. artikulua, «Inbertsio militarrak eta azpiegiturak eta beste ondasun batzuk»; 659 kontzeptua, «Armamentu‑ eta material‑programa bereziei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko». Hona hemen xehetasunak: Azpikontzeptua Izena Zenbatekoa – Euroak 659.01

659.02

659.03

659.04

659.05

659.06

F‑100 fragata . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . EF‑2000 hegazkina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . LEOPARDO tankea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . A‑400M hegazkina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

LLX itsasontzia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Tigre helikopteroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.769.950,49

371.550.000.00

2.429.001.43

46.602.795.60

93.290.187.31

88.263.170.00

Zenbatekoa – Euroak Azpikontzeptua Izena 659.07

659.08

659.09

659.10

659.11

659.12

659.13

659.14

659.15

BAC itsasontzia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 155/52 obusa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . TAURUS misila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . F‑105 fragata . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . BAM‑1 itsasontzia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Tankeen aurkako SPYKE misila . . . . . . . . . . . . . . NH‑90 helikopteroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . CIS UME nodoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . EC‑135 helikopteroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28.275.030.96

32.473.293.11

15.085.714.00

69.859.117.42

1.000.025.00

34.580.062.43

75.191.048.20

5.965.200.00

10.000.000.00

  Guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 877.334.595.95

2.  Defentsa Ministerioaren aurrekontuan ematen den ezohiko kreditu hau zor publikoaren bidez finantzatuko da.

3. artikulua.  Kreditu osagarri bat ematea Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurrekontuan.

1.  Langabezia‑prestazioen ordainketei aurre egin eta 2013ko kotizazio‑bilketetako galera konpentsatzeko, lan‑kontratuengatik Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioetan enplegua sustatzeko neurriei atxikitzeagatik jasotako hobarien finantzazioa estaltzeko eta aurreko ekitaldietako obligazioen ordainketa erregularizatzeko, 5.850.573.399,97 euroko kreditu osagarri bat baimentzen da, kontzeptu honetan: 19. atala, «Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa»; 03 zerbitzua, «Enpleguko Estatu Idazkaritza»; 000X programa, «Barne transferentziak»; 4. kapitulua, «Transferentzia arruntak»; 412 kontzeptua, «Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa finantzatzeko».

2.  Estatuko Aurrekontuan ematen den kreditu osagarria zor publikoarekin finantzatuko da, eta, ondorio hauetarako, ez da aplikatzekoa izango Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 50.1 eta 55.1 artikuluetan xedatutakoa.

3.  Kreditu hori Estatuko enplegu‑zerbitzu publikoaren finantza‑beharren eta Estatuko aurrekontua betearaztearen ondoriozkoen arabera gauzatuko da. Aurrekontua betearazteko nahitaezkoa izango da Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aldeko txostena jasotzea ordainketa‑agindu bakoitzerako.

4. artikulua.  Kreditu osagarriak ematea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuan.

1.  Aurreko artikuluan ematen den kreditu osagarriak honako aldaketa hauek eragingo ditu 19.101 erakunde autonomoaren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) diru‑sarreren aurrekontuan.

Diru‑sarreren aurrekontua.

Aurrekontuaren aplikazioa 19.101.129.00

19.101.129.01

19.101.400.02

Izena Zenbatekoa – Euroak Langabeziaren kuota . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Lanbide‑heziketaren kuota . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontua finantzatzeko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . –733.182.264.13

–71.524.896.27

5.850.573.399.97

Guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5.045.866.239.57

2.  Honako kreditu osagarri hauek baimentzen dira 19.101 erakunde autonomoaren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) gastuen aurrekontuan (guztira 5.045.866.239,57 euro): Gastuen aurrekontua Aurrekontuaren aplikazioa 19.101.241A.487.03

19.101.251M.480.00

19.101.251M.480.01

19.101.251M.480.02

19.101.251M.487.00

19.101.251M.487.01

19.101.251M.487.05

19.101.251M.488

Zenbatekoa – Euroak Izena Lan‑kontratuak eginez enplegua sustatzeko neurriei heldutako Gizarte Segurantzaren kotizazioetako hobariak finantzatzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Kontribuziokoak, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Langabezia‑sorospena, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . .

Nekazaritzako sistema bereziko aldi baterako langileentzako langabezia‑sorospena, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Kontribuzio‑mailako langabezia‑prestazioen onuradunen kuotak, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Langabezia‑sorospenaren onuradunen kuotak, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Nekazaritzako sistema bereziko aldi baterako langileentzako langabezia‑sorospenaren onuradunen kuotak, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Lanean txertatzeko errenta aktiboa, aurreko ekitaldietako obligazioak barne . . . . .

530.234.067.62

2.084.388.544.31

821.989.916.46

24.369.995.15

980.866.731.72

154.248.911.47

4.873.999.03

444.894.073.81

Azken xedapen bakarra.  Indarrean sartzea.

Errege lege‑dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.

Madrilen emana, 2013ko uztailaren 26an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra