Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

12/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituena

2012-03-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/3/31, 78. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

4441

12/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituena.

I

Azken hilotan, Espainiako ekonomia jasaten ari den egoerak hartaratuta, hainbat neurri hartu dira, Espainiako ekonomian agertzen ari diren desoreka nagusiak ahal bezain laster zuzentzeko.

Desoreka horien artean, garrantzi berezia dauka defizit publikoa murrizteak, eta horretara zuzendu ziren defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu-, zerga- eta finantzaketagaietako neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuko zenbait neurri.

Harrezkero hiru hil igarota, azkenean 2012rako ezarritako defizit publikoa murrizteko helburua dela medio, aipatutako errege lege-dekretu horretan jasotako neurriak beste neurri gehigarri batzuekin osatu beharra dago. Horrenbestez, arau honen bidez, neurriak hartu ditugu sozietateen gaineko zergaren eta tabako-laboreen gaineko zergaren eremuan eta, horrez gain, hiri-izaerako lurzoruetako balioaren gehikuntzaren gaineko zergan udalei finantzaautonomia gehiago emateko.

Defizit publikoa murrizteko xedez, era berean, zergen aitorpen berezi bat ezarri dugu zenbait errentatarako, eta, horrez gain, neurri administratiboak hartu ditugu sektore publikoko higiezinen ondarearen kudeaketan aurrezten laguntzeko.

Helburuak zailak dira lortzen, zinez, eta, horregatik, ezinbestekoa da neurri hauek lehenbailehen txertatzea ordenamenduan. Horregatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak errege lege-dekretu bat onartu ahal izateko eskatzen dituen premia aparteko eta presazkoaren baldintzak betetzen dituzte.

II Testuinguru horretan, lehentasunezkoa da sozietateen gaineko zergen ondoriozko diru-sarrerak gehitzea. Diru-sarrera horiek enpresa handien zergen bidez lortzen dira gehienbat, enpresa horiek finantza publikoei eusten laguntzeko kontribuzio-ahalmen nahikoa baitute; aipatutako zerga horren bidez, hain zuzen.

Lehenik, aldi baterako zenbait neurri txertatu ditugu, 2012an eta 2013an soil-soilik aplikatzeko. Neurri horiek bat datoz abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Dekretu Legearekin − osasunaren sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, kontsolidazio fiskala laguntzeko eta 2011rako Estatuko abalen gehieneko zenbatekoa handitzeko neurriei buruzkoa–, eta zergen diru-sarrerak aurreratzea ahalbidetuko dute, zergapetze-karga inolaz ere handitu gabe.

Hain zuzen, mugatu egingo da merkataritza-funtsaren kenkaria, hala negozioak eskuratzean sortutakoa nola enpresa-berregituratzeen ondoriozkoa; hartara, kenkari hori aplikatzeko epea luzatuko da inplizituki. Era berean, murriztu egingo da aipatutako bi ekitaldi horietan hasitako zerga-aldietan aplikatutako kenkarien muga; nolanahi ere, aplikatu gabeko kenkariak geroko zerga-aldietan aplikatzeko epeak luzatuko direnez, ahuldu egingo da mugatze horren ondorio negatiboa. Mugatze horretan sar dezakegu ezohiko mozkinen berrinbertsioaren kenkaria, 2012an eta 2013an soil-soilik aplikatuko dena. Azkenik, enpresa handiei dagokienez, ordainketa zatikatuaren gutxieneko zenbateko bat ezarri da gainera, ekitaldiaren emaitza oinarri hartuta betiere; zenbateko hori murriztu egingo da ekitaldian bertan konpentsa daitezkeen zerga-oinarri negatiboen arabera.

Bigarrenik, neurri mugagabeak ezarri dira sozietateen gaineko zergaren legean.

Garrantzitsua da, besteak beste, gastu finantzarioen kenkarien inguruko murrizketa; gainera, kontuan hartu behar da hemen jasotzen den erreforma gure ingurune ekonomikoko beste estatu batzuen legediaren joeraren antzekoa dela.

Zehazki, merkataritza-talde batean sortu eta talde berekoak diren entitateen arteko zenbait eragiketatarako erabiltzen diren gastu finantzarioak ez dira kengarriak izango; nabarmendu beharra dago Zerga Administrazioak, orain arte, arrazoi ekonomiko baliozkorik ikusten ez zuenean soilik erreakzionatzen zuela. Horrenbestez, aurreikusita dago agindu honetan xedatutakoa ez aplikatzea, baldin eta eragiketak arrazoizkoak badira ikuspegi ekonomikotik; esate baterako, taldearen barneko berregituratzeetan, erosketa baten ondorio zuzena bada; edo, bestela, erositako erakunde partizipatuen benetako kudeaketa Espainiatik egiten den kasuetan.

Horrezaz gainera, murrizketa orokor bat egongo da gastu finantzarioen kenkarietan, eta hori, praktikan, aldi baterako inputazio-arau espezifiko bat da; alegia, posible izango da kenkariak geroko ekitaldietan aplikatzea, zerga-oinarri negatiboen konpentsazioarekin egiten den bezalatsu. Neurri hau onuragarria da −zeharka bada ere− enpresen kapitalizaziorako, eta nazioarteko gastu finantzarioen gaur egungo tratamendu fiskalari erantzuten dio, gure zuzenbide konparatuaren antzeko figurekin.

Espainiako enpresak nazioartekotzea sostengatzeko asmoz, aldatu egingo dugu egoitza Espainian ez duten erakundeen partizipazioak eskualdatzea salbuesteko erregimena, hura malgutzeko asmoz. Izan ere, orain arteko zurruntasunak salbuespena aplikatzea eragozten zuen, eskatutako baldintzaren bat betetzen ez zenean, ez-betetze hori zerga-aldi bakarrean gertatu arren. Hala, salbuespenaren proportzionaltasun-arau bat aplikatuko da hemendik aurrera, hura aplikatzeko baldintzak betetzen diren epearen eta partizipazioen edukitza-aldi osoaren arteko erlazioa kontuan hartuta.

Azkenik, sozietateen gaineko zergaren legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian araututako amortizazio-askatasuna ezabatu egingo da, hari eustea −enpleguarekin lotutako inolako baldintzarik ezarri ezean− ezin gauzatuzkoa baita erabat gaur egungo egoera ekonomikoan. Indargabetze horrekin batera, aldi baterako mugatuko da aplikatu gabe dauden zenbait zenbatekoren zerga-oinarria; alegia, amortizazio-askatasuna aplikatzeko eskubidea sortu den zerga-aldiei dagozkien zenbatekoena.

Halaber, aldatu egiten da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zergan egindako aldaketak −amortizazio-askatasunaren ingurukoak− aplikatzeko; horrezaz gainera, amortizazio bizkortua egin zaion ondasunaren ondorengo eskualdatzean lortutako errentaren gainean ordaindu beharreko zergak zehazten dira.

Azkenik, 2012rako soil-soilik, zerga berezi bat ezarriko da atzerritik datozen errenten gainean, dibidenduak Espainiaratzea edo partaidetzak eskualdatzea ahalbidetuz; hau da, enpresa-jardunak atzerrian egin arren, zergarik gabeko herrialdeetan edo paradisu fiskaletan dauden enpresei eragingo die zerga bereziak, salbuespen-erregimena aplikatzea eragozten baitu horrek.

III Halaber, aldaketak egin dira errege lege-dekretu honetan, tabako-laboreen gaineko zergari dagokionez; izan ere, tratamendu berezia merezi dute zerga bidezko diru-sarrera horiek gaur egungo egoeran, non defizit publikoa murriztea lehentasunezkoa baita.

Horiek horrela, lehenbizi, zenbait doikuntza tekniko egingo ditugu arauan; alde batetik, tabako-laboreen gaineko zergaren tarifako epigrafeen aldaketari dagokionez, eta, bestetik, erretzeko tabakoaren definizioa aldatze aldera. Izan ere, definizio berriaren arabera, erretzeko tabakoa zigarroak biltzeko tabako xehea izango da, horretarako saltzen denean; hau da, tratamendu bera eman behar zaio erretzeko tabakoari eta zigarroak biltzeko tabako xeheari, horien gaineko zerga zuzena eta uniformea izango bada, eta Europako Batzordearen araudiarekin bat etorriko bada.

Bestalde, zigarretei dagokienez, merkatuak gaur egungo testuinguru ekonomikoan hartu duen dinamika aztertuta, komenigarria da zergaren prezioarekin lotutako ehunekoetako elementua berrikustea, produktuaren unitatearekin lotutako elementu espezifikoarekin konparatuta. Hori dela eta, zergaren egitura berrikusi, eta osagarri espezifikoaren pisua areagotu dugu ad valorem osagarriaren aldean. Azken osagarri hori, bestalde, bi puntu murriztu dugu; horiek horrela, elementuen konbinazioa orekatuagoa izango da tabako-labore horien gaineko zerga bereziaren egitura mistoan.

IV Hiri-lurzoruen balioaren gehikuntzaren gaineko zergan, aukerakoa da udalentzat zerga-oinarriaren murrizketa aplikatzea, baldin eta balore katastralak aldatzen badira balorazio kolektibo orokorreko prozedura baten ondorioz. Neurri horri esker, udalek beren autonomia finantzarioa areagotu dezakete, eta horrek baliabide gehiago biltzea eta, ondorioz, udal-korporazioen defizita murriztea ahalbidetuko die.

V Ahalik eta bizkorren eman behar diegu segida kontsolidazio fiskala lortzea ahalbidetuko diguten aurrezte- eta austeritate-neurriei; hori dela eta, aldatu egin dugu azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Herri Administrazioen Ondarearena. Aldaketa horren xedea da herri-administrazioek higiezinen ondarea kudeatzeko duten ahalmena hobeto erabiltzea, egiturak sinplifikatuz eta koordinazioa hobetuz. Horri guztiari esker, administrazio-eraikinak modu arrazionalago batean kudeatuko dira, eta, horrezaz gainera, gastuak murriztu eta eraginkortasuna irabaziko dugu.

VI Kreditu Ofizialeko Institutuaren (ICO) jarduerak bereziak dira; izan ere, jarduera horretan pisu espezifiko handia du ETEen eta autonomoen finantzazioak, finantza-erakundeekiko bitartekotza-lerroak erabiltzen baititu. Horiek horrela, beharrezkoa da arau bat ezartzea, eta, arau horren bidez, kreditu-arriskua dela-eta ICOren baliabide propioen kontsumoari aplikatzekoa den haztapen-ehunekoa errealitatea horri egokitzea.

VII Azkenik, garrantzitsua da zerga-obligaziodunei aukera ematea zerga-obligazioak borondatez egunean jartzeko, aurreko egoerak ere erregularizatuta. Hain zuzen ere, egiaztapen-jarduerak hasi baino lehen edo, hala badagokio, salaketa edo kereila jarri baino lehen borondatezko erregularizazioa eginez erantzukizun penaletik salbuesteko aukera ematen duen arau penala horrexegatik eman da. Hala, dagokion aldaketa egin da Tributuen Lege Orokorrean, horrexetarako.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazio ministroak eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2012ko martxoaren 30eko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT:

1. artikulua. Sozietateen gaineko zergaren inguruko aldaketak.

Lehena.–Ondorengo aldaketa hauek sartu ditugu sozietateen gaineko zergaren lege-erregimenean, eta 2012ko eta 2013ko ekitaldietan hasiko diren zerga-aldietan hasiko dira eragina izaten.

Bat.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 12. artikuluaren 6. paragrafoak aipatzen duen merkataritza-funtsari dagokion kenkariak, 2012an edo 2013an hasitako zerga-aldietako zerga-oinarriari dagokionak, muga bat izango du urtean: haren zenbatekoaren ehunena.

Bi.  Erakunde eskuratzaileak partizipazioa erosi duen prezioaren eta erakunde eskualdatzailearen funts propioen arteko aldearen kenkariak muga bat izango du urtean:

zenbatekoaren ehunena, betiere 2012an edo 2013an hasitako zerga-aldietako zergaoinarriari dagokionez. Dena den, kanpoan geratuko dira Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 89. artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren eskuratutako ondasun eta eskubideei egotzitakoak.

Hiru.  Sozietateen gaineko zergaren Legearen 44. artikuluaren 1. paragrafoko azken lerrokadan ezarritako muga, 2012an edo 2013an hasitako zerga-aldietan aplikatzekoak diren kenkariei dagokienez, kuota osoaren ehuneko 25 izango da, estatuko eta nazioarteko zorpetze bikoitza saihesteko kenkarien eta hobarien murrizketa egin ostean.

Hala ere, muga hori % 50 izango da, 35. artikuluan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoa −zerga-aldian bertan egindako gastuei eta inbertsioei dagokiena− kuota osoaren % 10

baino handiagoa bada, betiere kuota osoa estatuko eta nazioarteko zorpetze bikoitza saihesteko kenkariekin eta hobariekin murriztuta.

Halaber, 2012an edo 2013an hasitako zerga-aldietan, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 44. artikuluaren 1. paragrafoko azken lerrokadan aurreikusitako muga orobat aplikatuko zaie lege horren beraren 42. artikuluan arautzen den ezohiko mozkinak berrinbertitzeagatiko kenkariei, eta kenkari hori muga hori kalkulatzeko zenbatuko da.

Lau.  Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 45. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako ordainketa zatikatuen zenbatekoa −2012ko edo 2013ko zergaaldiak hasi aurreko hamabi hiletako negozio-zifraren zenbateko garbia hogei miloi euro gutxienez duten subjektu pasiboentzat− ezin izango da inolaz ere urte natural bakoitzeko lehen hiru, bederatzi edo hamaika hiletako ekitaldiko galera-irabazien kontuaren emaitza positiboaren ehuneko 8 baino txikiago izan, betiere emaitza hori Merkataritzako Kodearekin eta hura garatzen duen gainerako kontabilitate-araudiaren arabera zehaztuta eta subjektu pasiboek oraindik konpentsatu ez dituzten zerga-oinarri negatiboekin murriztuta. Halaber, kontuan hartuko dira abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Lege Dekretuaren −osasunaren sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, kontsolidazio fiskala laguntzeko eta 2011rako Estatuko abalen gehienezko zenbatekoa handitzeko neurriei buruzkoa– 9. artikuluaren lehen paragrafoko bigarren lerrokadan ezarritako mugak.

Hala ere, aurreko lerrokadan ezarritako ehunekoa % 4 izango da han aipatzen diren erakundeentzat; alegia, urte natural bakoitzeko lehen hiru, bederatzi edo hamaika hiletako diru-sarreren % 85, gutxienez, 21. eta 22. artikuluetan edo Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 30.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenak aplikatzeko moduko errentei dagokienean.

Nolanahi ere, paragrafo honetako lehen lerrokadan ezarritako ehunekoa % 4 izango da, eta paragrafo honen bigarren lerrokadan ezarritakoa % 2, aitortzeko epea 2012ko apirilaren 20an amaitzen zaion ordainketa zatikatuaren kasuan. Horrezaz gainera, ez da aplikatuko, ordainketa zatikatu horretan, Sozietateen Zergaren gaineko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan ezarritakoa (martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuak idatzitako moduan).

Bigarrena.−Aldatu egingo da Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina – martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, eta aldaketak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga-aldietan izango ditu ondorioak. Hauexek izango dira aldaketak: Bat.  14. artikuluaren 1. paragrafoari, idatz-zati berri bat, h), eransten zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«h)  Zerga-aldian sortutako gastu finantzarioak, talde bereko erakundeekin egindako zorren ondoriozkoak −Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera−, enpresa nongoa den eta urteko kontu kontsolidatuak aurkeztu behar dituela kontuan hartu gabe, zor horiek ondorengo helburuetarako egin direnean: taldeko beste erakunde batzuei edozein erakundetako kapitalaren edo funts propioen partizipazioak erosteko, edo taldeko beste erakunde batzuen kapitalean edo funts propioetan ekarpenak egiteko, non eta subjektu pasiboak ez duen egiaztatzen arrazoi ekonomiko baliodunak daudela eragiketa horiek egiteko.» Bi.  Aldatu egiten da 20. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«20.  artikulua. Gastu finantzarioen kengarritasunaren muga.

1.  Gastu finantzario garbiak kengarriak izango dira, baina muga bat izango dute: ekitaldiaren mozkin operatiboaren ehuneko 30.

Horretarako, honako hauek hartuko dira gastu finantzario garbitzat: gehiegizko gastu finantzarioek zerga-aldian sortutako kapital propioak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko diru-sarreren gainetik duten aldea, betiere lege honen 14. artikuluaren 1. paragrafoko h) idatz-zatiak aipatzen dituen gastuak alde batera utzita.

Dagokion ekitaldiko galera-irabazien kontuaren ustiapen-emaitzatik abiatuta zehaztuko da mozkin operatiboa, Merkataritzako Kodearen eta hura garatzen duen gainerako kontabilitate-araudiaren arabera betiere. Nolanahi ere, ondorengoak ezabatuko dira: ibilgetuaren amortizazioa, ibilgetu ez-finantzarioen diru-laguntzen eta beste batzuen egozpena, ibilgetuaren inorenganatzeen ondoriozko narriadura eta emaitzak; horrezaz gainera, zerrenda horri ondare-tresnetako partizipazioen sarrera finantzarioak gehitu behar zaizkio, betiere sarrera horiek erakundeen dibidenduak edo mozkinetako partizipazioak badira, eta erakunde horietako partizipazio-ehunekoa, zuzena nahiz zeharkakoa, gutxienez % 5 bada edo partizipazioa eskuratzeko balioa 6 milioi euro baino handiagoa bada, salbu eta partizipazio horiek erosteko egindako zorren gastu finantzarioak kengarriak ez direnean, Lege honen 14. artikuluaren 1. paragrafoko h) idatz-zatia aplikatuta.

Nolanahi ere, kengarriak izango dira zerga-aldiko 1 milioi euroko gastu finantzario garbiak.

Kenkari gisa baliatu ez diren gastu finantzarioak ondorengo 18 urteetan eta hurrengoetan amaitzen diren zerga-aldietan izango dira kengarriak, dagokion zerga-aldikoekin batera, eta betiere paragrafo honen aurreikusitako muga kontuan hartuta.

2.  Baldin eta zerga-aldiko gastu finantzario garbiak artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako mugara iristen ez badira, muga horren eta zerga-aldiko gastu finantzario garbien arteko diferentzia artikulu honetako 1. paragrafoan ondorengo 5 urteetako eta hurrengoetako zerga-aldietako gastu finantzario garbien kenkariei dagokienez aurreikusitako mugari erantsiko zaio, harik eta diferentzia hori kendu arte.

3.  Zergak lege honetako 48. artikuluan ezarritakoaren arabera ordaintzen dituzten erakundeen bazkideei egotzitako gastu finantzario garbiak kontuan hartuko dituzte bazkide horiek, artikulu honetan aurreikusitako muga aplikatzeko orduan.

4.  Kontsolidazio fiskalaren erregimenaren arabera zergak ordaintzen dituzten erakundeentzat, artikulu honetan aurreikusitako mugak zerga-taldeari egingo dio erreferentzia.

Hala eta guztiz ere, erakunde batek zerga-taldean sartzean kendu gabe dituen gastu finantzario garbiak erakundearen beraren mozkin operatiboaren ehuneko 30eko mugarekin kenduko dira.

Baldin eta zerga-taldea osatzen duten erakundeetako bat taldetik aterako balitz edo taldea desagertuko balitz, eta zerga-taldean oraindik kendu gabeko gastu finantzarioak badaude, zerga-taldeak konpentsatu gabe dituen zerga-oinarri negatiboei dagozkien zerga-tratamendu bera izango lukete gastu horiek, Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.  Artikulu honetan ezarritakoa ez da ondorengo kasuetan aplikatuko:

a)  Talde bateko partaideak ez diren erakundeei, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera; salbuespen izango dira erakundean gutxienez ehuneko 20ko partizipazioa −zuzena edo zeharkakoa− duten pertsonekiko edo erakundeekiko zorren ondoriozko gastu finantzarioak, edota, erakunde batean gutxienez ehuneko 20ko partizipazioa izanik −zuzena edo zeharkakoa−, erakunde horrekiko zorren ondoriozko gastu finantzarioak, gastu finantzario garbien ehuneko 10 baino gehiago direnean.

b)  Kreditu-erakundeei. Hala eta guztiz ere, zerga-finkapeneko erregimenean kreditu-erakunde ez diren beste erakunde batzuekin batera zergak ordaintzen dituzten erakundeen kasuan, azken erakunde horien mozkin operatiboa eta gastu finantzarioa garbiak aintzat hartuta kalkulatuko da artikulu honetan ezarritako muga.

Hiru.  Aldatu egiten da 21. artikuluaren 2. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«2.  Salbuetsita egongo da Espainian egoitza ez duen erakunde bateko partizipazioa eskualdatzean lortutako errenta, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen direnean. Erregimen bera aplikatuko da bazkideak banantzen direnean edo erakundea desegiten denean.

Aurreko paragrafoko a) lerrokadan aurreikusitako baldintza eskualdatzea betetzen den egunean bertan bete beharko da. Bestalde, b) eta c) lerrokadetako baldintzak, partizipazioaren edukitzak irauten duen bitartean, ekitaldi guztietan bete beharko dira.

Hala eta guztiz ere, partizipazioaren edukitzak irauten duen bitartean, ekitaldiren batean edo batzuetan ez badira betetzen b) edo c) paragrafoetan aurreikusitako baldintzak, paragrafo honetan aurreikusitako salbuespena ondorengo arau hauen arabera aplikatuko da:

●  Erakunde partizipatuak partizipazioaren edukitzak irauten duen bitartean sortutako mozkin banatu gabeen hazkunde garbiarekin bat datorren errentaren zatiari dagokionez, salbuetsitzat joko da aurreko paragrafoko b) eta c) lerrokadetan ezarritako baldintzak betetzen diren ekitaldietan sortutako mozkinekin bat datorren zati hori.

●  Erakunde partizipatuak partizipazioaren edukitzak irauten duen bitartean sortutako mozkin banatu gabeen hazkunde garbiarekin bat ez datorren errentaren zatiari dagokionez, partizipazioaren edukitzak iraun bitartean modu linealean sortutakotzat joko da −baldin eta kontrakorik frogatzen ez bada−, eta salbuetsitzat joko da aurreko paragrafoko b) eta c) lerrokadetan ezarritako baldintzak betetzen diren ekitaldietan sortutako mozkinekin era proportzionalean bat datorren zati hori.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespenerako eskubiderik ez duen errentaren zatia zerga-oinarrian txertatuko da, eta eskubidea izango du Lege honen 31. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatua izan dadin. Hala eta guztiz ere, aipatutako artikuluaren 1. paragrafoko a) lerrokadan ezarritakoa betetzeko, zerga honen izaera bereko edo antzeko karga batengatik atzerrian ordaindutakoa soilsoilik hartuko da, aurreko paragrafoko b) edo c) lerrokadetan ezarritako baldintzak bete ez diren ekitaldiei dagozkien salbuespenaz gozatzeko eskubiderik ez duen errentari proportzionalki dagokion zatian, eta partizipazioaren eskualdaketan ateratako errenta osoaren aldean Erakunde ez-egoiliarraren partizipazioa ez bada baloratua izan lege honetako VII. tituluko VIII. kapituluaren erregimen bereziko erregelen arabera, paragrafo honetako d) lerrokadan ezarritako baldintzei jarraiki aplikatuko da salbuespena.

Ez da salbuespena aplikatuko eskuratzailea paradisu fiskaltzat hartutako lurralde batean bizi denean.

Ondorengo kasuetan, salbuespena aplikatzeak honako berezitasun hauek izango ditu:

a)  Egoitza Espainian ez duten erakundeak −zuzenean edo zeharka− partizipazioak dituenean egoitza Espainian duten erakundeetan edo Espainian aktiboak dituenean, eta batzuen eta besteen arteko baturak berak dituen aktibo guztien merkatu-balioaren ehuneko 15 gainditzen duenean.

Kasu horretan, erakunde partizipatuak partizipazioaren edukitza-aldian sortutako mozkin banatu gabeen hazkunde garbiarekin bat datorren errentaren zatia baizik ez du hartuko salbuespenak, aurreko paragrafoko b) eta c) lerrokadetan ezarritako baldintzak betetzen diren ekitaldietako edukitza kontuan hartuta. Era berean, Lege honetako 31. artikuluaren 1. lerrokadako b) paragrafoan ezarritakoa betetzeko, aurreko paragrafoko b) eta c) lerrokadetan ezarritako baldintzak bete ez diren ekitaldietako errentaren zatiari dagokionez, ekitaldi haietako edukitzari dagokion errentaren zatiagatik Espainian ordaindu beharko litzatekeen kuota osoaren zenbatekoa soili-soilik hartuko da kontuan.

b)  Subjektu pasiboak balio-zuzenketaren bat egin duenean kengarria den partizipazio eskualdatuaren gainean.

Kasu horretan, balio-zuzenketa subjektu pasiboaren zerga-oinarrian txertatuko da, edozein kasutan.

c)  Erakunde ez-egoiliarraren partizipazioa Merkataritza Kodeko 42. artikuluak subjektu pasiboaren talde berean egoteko ezarritako baldintzak betetzen dituen beste erakunde batek aldez aurretik eskualdatu duenean, baldin eta errenta negatibo bat lortu badu, ondoren zerga honetako zerga-oinarrian txertatua.

Kasu horretan, partizipazioa eskualdatzean lortutako errenta positiboa zergaoinarrian txertatuko da, taldeko beste erakundeak lortutako errenta negatiboaren zenbatekoa berdindu arte.

Halaber, baldin eta partizipazioaren edukitzak iraun bitarteko ekitaldiren batean aurreko paragrafoko b) edo c) lerrokadetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, paragrafo honetako hirugarren eta laugarren lerrokadetan aurreikusitakoa aplikatuko zaio errenta positiboari, taldeko beste erakundeak lortutako errenta negatiboaren zenbatekoa murriztu ondoren, partizipazioaren edukitza-aldiko ekitaldi guztiak kontuan hartuta.

d)  Erakunde ez-egoiliarraren partizipazioa Lege honetako VII. tituluko VIII. kapituluko erregimen bereziko arauak oinarri hartuta baloratua izan denean, eta arau horiek aplikatuta −aurreko eskualdatze batean izanda ere−, zerga honen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo ez-egoiliarren zergaren zerga- oinarrian errentarik ez txertatzea ebatzi denean, baldin eta errenta horiek honako hauen ondoriozkoak badira:

1.  Egoitza Espainian duen erakunde baten partizipazioaren eskualdatzea.

2.  Espainian egoitza ez duen erakunde baten partizipazioaren eskualdatzea, baldin eta erakunde horrek aurreko 1. paragrafoko b) edo c) lerrokadek ezarritako baldintzak ekitaldiren batean bete ez baditu.

3.  Beste ondare-elementu batzuen ekarpena, diruzkoa ez bada.

Kasu horretan, erakunde ez-egoiliarrean duen partizipazioaren eskualdatzearen balioaren eta erakunde eskualdatzaileak erosi zuen momentuan hark merkatuan zuen balio arruntaren arteko diferentzia positiboari dagokion errentaren gainean soilik aplikatuko da salbuespena, paragrafo honetan ezarritakoaren arabera.

Baldintza horiexetan oinarrituta, era berean, eskualdatzean lortutako errentaren gainerako zatia txertatuko da zerga-aldiko zerga-oinarrian.

Lau.  Aldatu egiten da 44. a4rtikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokada, eta honela geratuko da idatzita:

«Kenkari gisa aplikatu ez diren zerga-aldiko zenbatekoak ondorengo 15

urteetan eta hurrengoetan amaitzen diren zerga-aldietako kitapenetan aplikatu ahal izango dira. Nolanahi ere, Lege honetako 35. eta 36. artikuluetan aurreikusitako kenkariei dagozkien zenbatekoak ondorengo 18 urteetan eta hurrengoetan amaitzen diren zerga-aldietako kitapenetan aplikatu ahal izango dira.

Bost.  Aldatu egin da 48. artikuluaren 1. paragrafoko b) idatz zatia. Honela geratzen da idatzita:

«b)  Egoitza Espainian duten bazkideei egotziko zaizkie:

1.  Erakunde hauetan zerga-aldian kenkari gisa aplikatu ez diren gastu finantzario garbiak, Lege honetako 20. artikuluaren arabera betiere. Erakunde horietako bazkideei egozten zaizkien gastu finantzario garbiak ezingo ditu kenkari gisa aplikatu erakundeak.

2.  Erakunde horiek lortutako zerga-oinarri positibo edo negatiboak. Bazkideei egozten zaizkien zerga-oinarri negatiboak ezingo ditu konpentsatu zerga-oinarriok eragin zituen erakundeak.

3.  Berez, erakundeari dagozkion kuotako kenkariak eta hobariak. Kenkarien eta hobarien oinarriak bazkideen kitapenean txertatuko dira, eta kuota murriztuko dute, zerga honen edota pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauen arabera.

4.  Erakundeari dagozkion atxikipenak eta konturako diru-sarrerak.» Sei.  Hogeita hamaseigarren xedapen iragankorra eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hogeita hamaseigarren xedapen iragankorra.  Aplikatzeke dauden kenkariak.

Kenkariak aplikatzeko lege honetako 44. artikuluan ezarritako 15 edo 18 urteko epea −zein dagokion− 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenengo zergaaldiaren hasieran aplikatzeke dauden kenkariei ere aplikatuko zaie.» Hirugarrena.− Aldatu egiten da Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina –martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, eta aldaketak errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik izango ditu ondorioak. Hauek izango dira aldaketak: Bat.  Hamabosgarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hamabosgarren xedapen gehigarria. Egoitza Espainian ez duten erakundeen funts propioen balio adierazgarrien eskualdatzearen ondoriozko atzerriko dibidenduen eta errenten gaineko zerga berezia.

1.  Aukera izango da lege honetako 21. artikuluaren 1. paragrafoko a) eta c) idatz-zatietan ezarritako baldintzak bete eta Espainian egoitza ez duten erakundeen mozkinen dibidenduak edo partizipazioak zerga honetako zerga-oinarrian ez txertatzeko, baldin eta 2012an sortzen badira; horretarako, subjektu pasiboak hautatu beharko du zerga berezi baten pean ezartzea. Aukeran izango da paragrafo bereko c) idatz-zatian ezarritako baldintza zuzenean edo zeharka partizipatutako erakunde bakoitzarentzat zehazteko, partizipazioaren edukitza-aldian lortutako diru-sarrera guztiak kontuan hartuz.

Sortutako mozkinen dibidenduen edo partizipazioen zenbateko osoa izango da zerga bereziaren zerga-oinarria; eta zerga berezi hau aplikatzen zaien mozkinen banaketaren ondorioz partizipazioaren balioak izan dezakeen narriadurak eragindako galera ez da fiskalki kengarria izango.

2.  Egoitza Espainian ez duten erakundeen funts propioen balio adierazgarrien eskualdatzearen ondoriozko errentak, Lege honetako 21. artikuluaren 1. paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako baldintza eskualdatzea gertatzen den egunean betetzen badute, eta artikulu horretako paragrafo bereko c) idatz-zatian ezarritako baldintza partizipazioaren edukitzak iraun bitarteko ekitaldi guztietan-guztietan betetzen badute –betiere eskualdatzea 2012an egiten bada−, utz daitezke zerga honetako zerga-oinarrian txertatu gabe; horretarako, subjektu pasiboak hautatu beharko du aurreko paragrafoan aurreikusitako zerga bereziaren pean ezartzeko.

Kasu horretan, hauxe izango da zerga-oinarria: eskualdatzean lortutako errenta eta, era berean, balio-zuzenketaren bat egin denean eskualdatutako partizipazioaren gainean, baldin eta kenkari gisa aplikatu ahal izatekotzat jo bada partizipazioaren edukitza-aldian.

3.  Karga-tasa berezia ehuneko 8 izango da.

Hala eta guztiz ere, Egoitza Espainian ez duten erakundeen funts propioen balio adierazgarriak eskualdatzen direnean, partizipazioaren edukitza-aldian kenkari gisa aplikatzekotzat hartu den edozein balio-zuzenketarekin bat datorren zerga-oinarriaren zatiak subjektu pasiboari dagokion karga-tasaren arabera ordainduko ditu zergak.

Mozkinen dibidenduak edo partizipazioak eta, halaber, Egoitza Espainian ez duten erakundeen funts propioen balio adierazgarrien eskualdatzearen ondoriozko errentek, zerga berezi honen pean, ez dute eskubiderik sortuko Lege honetako 31. eta 32. artikuluetan aurreikusitako nazioarteko zorpetze bikoitzagatiko kenkariaz gozatzeko.

4.  Zerga berezi horri dagokion kontabilitateko gastua ez da fiskalki kengarria izango sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarritik.

5.  Egoitza Espainian ez duten erakundeen mozkinen dibidenduen edo partizipazioen kasuan, akziodunen batzar nagusiak edo beste organo baliokide batek mozkinak banatzea erabakitzen duen egunean sortuko da zerga berezia.

Espainian egoitza ez duten erakundeen funts propioen balio adierazgarrien eskualdatzearen kasuan, eskualdatzearen egunean bertan sortuko da zerga berezia.

Norberak egin beharko du zerga bereziaren kitapena, eta sortzapenaren ondoko 25 egun naturalen epean egin beharko da ordainketa. Hala eta guztiz ere, epe hori hasteko garaian ez bada oraindik onartu hurrengo paragrafoak hizpide duen aitorpen-eredua ezartzen duen ministro-ordena, agindu hori indarrean sartu eta hurrengo 25 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da aitorpena.

6.  Zerga berezi honen aitorpen-eredua Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren agindu bidez onartuko da, eta agindu horretan bertan ezarriko da hura aurkezteko modua eta tokia.» Bi.  Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra eransten da, eta honela geratuko da idatzita:

«Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra. Aplikatzeke dagoen amortizazioaskatasuna.

1.  Martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu arte Lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria −apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren eta abenduaren 3ko 13/2010 Errege Dekretu Legearen idazketaren arabera− aplikatzeko moduko inbertsioak egin eta amortizazio-askatasunari dagozkion zenbatekoak aplikatzeke dituzten subjektu pasiboek goiko errege lege-dekretuan ezarritako baldintzetan aplikatu ahal izango dituzte zenbateko horiek.

2.  Hala eta guztiz ere, 2012an edo 2013an hasten diren zerga-aldietan, martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu arte Lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria −apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren idazketaren arabera− aplikatzeko moduko inbertsioak egin −Lege honetako 108. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako baldintzak bete ez dituzten zerga-aldietan betiere− eta amortizazio-askatasunari dagozkion zenbatekoak aplikatzeke dituztenek subjektu pasiboek muga bat izango dute zenbateko horiek aplikatzeko orduan; hain zuzen, aplikatu aurreko eta lege honetako 25. artikuluak aipatutako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 40.

Hala eta guztiz ere, 2012an edo 2013an hasten diren zerga-aldietan, martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu arte Lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria −abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren idazketaren arabera− aplikatzeko moduko inbertsioak egin −Lege honetako 108. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako baldintzak bete ez dituzten zergaaldietan betiere− eta amortizazio-askatasunari dagozkion zenbatekoak aplikatzeke dituztenek subjektu pasiboek muga bat izango dute zenbateko horiek aplikatzeko orduan; hain zuzen, aplikatu aurreko eta lege honetako 25. artikuluak aipatutako zergaoinarri negatiboen konpentsazioaren aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 20.

Baldin eta subjektu pasiboek amortizazio-askatasunari dagozkion zenbatekoak aplikatzeke badituzte aurreko bi lerrokadetan adierazitako baldintzen arabera, ehuneko 40ko muga aplikatuko dute, harik eta apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren arabera sortu eta aplikatzeke dauden zenbatekoak agortu arte; zenbateko horiek lehendabizi aplikatuko direla joko da. Zerga-aldi horretan bertan, aplikatzeke dauden kopuruak aplikatu ahal izango dira, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera; nolanahi ere, paragrafo horretan aurreikusitako mugaren eta zerga-aldi horretan bertan aplikatutako kopuruen arteko aldearen zenbatekoa izango da muga.

Paragrafo honetan aurreikusitako mugak orobat aplikatuko dira paragrafo honetan aipatutako subjektu pasiboei eta martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu arte egin eta abian diren inbertsioei dagokienez, baldin eta obrak gauzatzeko kontratuen edo inbertsio-proiektuen bidez agindutako elementu berriei badagozkie (betiere, bai obrak gauzatzeko kontratuaren bai inbertsio-proiektuaren kasuan, gauzatze-epea bi urte baino gehiago bada, agindua eman zen edo inbertsioa hasi zen egunaren eta eskura utzi zen edo funtzionatzen hasi zen egunaren artean), betiere lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria aplikagarria bazaie, apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren eta abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren idazketaren arabera.» 2. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aldaketak.

Aldatu egin da azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamargarren xedapen gehigarria. Lege horrek pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen du, eta partez aldatzen ditu sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak. Aldaketak errege lege-dekretu hau indarrean hasten denetik izango ditu ondorioak. Xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Hogeita hamargarren xedapen gehigarria. Amortizazio-askatasuna aktibo material finkoaren elementu berrietan.

1.  Zergaren legearen 30.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, zergadunek, martxoaren 30eko 12/2012 errege lege-dekretua indarrean sartzen den arte egindako inbertsioetarako, amortizazio-askatasuna aplikatu ahal izango dute (sozietateen gaineko zergaren legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorrean dago aurreikusita) ondare-elementuak atxiki zaizkion jarduera ekonomikoaren errendimendu garbia dela muga, kontzeptu horrengatiko kenkaria aplikatu aurretik eta lege honen 30.2.4 artikuluan aipatutakoari dagokion murrizketa egin aurretik izandako errendimendu garbia, alegia.

Xedapen iragankor horren 2. paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar denean, hor ezarritako mugak aurreko paragrafoan aipatutako errendimendu garbi positiboaren gainean aplikatuko dira.

2.  Martxoaren 30eko 12/2012 errege lege-dekretua indarrean sartzen denetik aurrera, sozietateen gaineko zergaren legearen testu bateginaren hamaikagarren xedapen gehigarrian edo hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako amortizazio-askatasuna eduki duten ondare-elementuak eskualdatzen direnean, ondare-irabazia edo -galera kalkulatzeko orduan, honela jokatuko da: amortizazio-askatasuna aplikatu ezean zergetan kenkari gisa aplikatzekoak izango liratekeen amortizazioen zenbatekoa gainditzen duten amortizazio aplikatuen zenbatekoan ez da murriztuko eskuratze-balioaren zenbatekoa. Eskualdatzailearentzat, soberakin hori eskualdaketa egiten den zergaaldiko jarduera ekonomikoaren errendimendu osoa izango da.» 3. artikulua. Tabako-laboreen gaineko zergaren inguruko aldaketak.

Aldaketa hauek egin dira abenduaren 28ko 38/1992 Legean, zerga bereziei buruzkoan: Bat.  Aldatu egiten da 59. artikuluaren 5. paragrafoa, eta honela egongo da idatzita:

«5.  Zerga honen ondorioetarako, aurreko paragrafoko definizioaren ildotik, erretzeko tabakoa biltzeko tabako xehetzat joko da, tabako-partikulen ehuneko 25

baino gehiagok 1,5 milimetro baino gutxiagoko ebaki-zabalera dutenean.

Halaber, erretzeko tabakoa, zigarroak biltzeko saltzen denean, biltzeko tabako xehetzat joko da, baldin eta tabako-partikulen ehuneko 25 baino gehiagok gutxienez 1,5 milimetroko ebaki-zabalera badute.» Bi.  60. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita:

«60. artikulua. Zerga-tasak.

Zerga tarifa honen arabera eskatuko da:

1.  epigrafea. Zigarroak eta zigarrotxoak: 100eko 15,8.

2.  epigrafea. Zigarretak: hurrengo paragrafoa aplikatu behar denean izan ezik, zigarretei zerga-tasa hauek aplikatuko zaizkie, aldi berean:

a)  Tasa proportzionala: 100eko 55.

b)  Tasa espezifikoa: 19 euro, 1.000 zigarretako.

Zigarretek 116,9 euroko tasa bakarra ordainduko dute 1.000 zigarretako, baldin eta aurreko a) eta b) idatz-zatien tasak aplikatu ondorengo kuoten batura tasa bakarraren zenbatekoa baino txikiagoa bada.

3.  epigrafea. Biltzeko tabako xehea: hurrengo paragrafoa aplikatu behar denean izan ezik, biltzeko tabako xeheari zerga-tasa hauek aplikatuko zaizkio aldi berean:

a)  Tasa proportzionala: 100eko 41,5.

b)  Tasa espezifikoa: 8 euro, kilogramoko.

Biltzeko tabako xeheak 75 euroko tasa bakarra ordainduko du kilogramoko, baldin eta aurreko a) eta b) idatz-zatien tasak aplikatu ondorengo kuoten batura tasa bakarraren zenbatekoa baino txikiagoa bada.

4.  epigrafea. Gainerako tabako-laboreak: 100eko 28,4.» 4. artikulua. Hiri-lurzoruen balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren inguruko aldaketak.

Aldatu egiten da toki-ogasunak arautzen dituen legearen testu bategina –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–. Aldaketak hauexek dira: Bat. Aldatu egiten da 107. artikuluaren 3. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Udalek murrizketa ezarri ahal izango dute balorazio kolektibo orokorraren prozedura baten ondorioz balio katastralak aldatzen direnean. Horrelakoetan, lursailaren edo aurreko paragrafoan jasotako arauen arabera dagokion lursail- zatiaren baliotzat honako hau joko da: murrizketa hori balio katastral berriei ondoren aipatzen diren aldietan eta ondoren aipatzen diren gehieneko ehunekoen arabera aplikatuta sortzen den zenbatekoa:

a)  Murrizketa, hala badagokio, gehienez ere, balio katastral berriak eraginkorrak diren lehenengo bost urteetako bakoitzari buruz aplikatuko da.

b)  Murrizketa, gehienez ere, ehuneko 60 izango da. Udalek aukeran izango dute murrizketa aplikatzen duten urte bakoitzeko murrizketa-tasa desberdin bat finkatzea.

Paragrafo honetan aurreikusitako murrizketa ez da aplikatuko, baldin eta aipatzen duen balorazio kolektiboko prozeduraren ondoriozko balio katastralak ordura arte indarrean zeudenak baino txikiagoak badira.

Murriztutako balio katastrala ez da inolaz ere izango balorazio kolektiboko prozeduraren aurretik lursailak zeukan balio katastrala baino txikiagoa.

Murrizketaren gainerako kontu garrantzitsuak eta formalak ordenantza fiskalean ezarriko dira.» Bi. Hogeigarren xedapen iragankor bat eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hogeigarren xedapen iragankorra. Hiri-izaerako lurzoruen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga.

Lege honen 107. artikuluaren 3. paragrafoan –martxoaren 30eko 12/2012

errege lege-dekretuaren 4. artikuluak emandako idazketan– aurreikusitako aukerako murrizketa ezartzeko ordenantza onartu ez duten udalerriek 3. paragrafo horretan ezarritako murrizketa errege lege-dekretu horren aurreko idazketarekin aplikatuko dute. Horrek 2012an bakarrik izango ditu ondorioak».

5. artikulua. Herri-administrazioen ondarearen azaroaren 3ko 33/2003 legearen aldaketa.

Aldatu egiten da azaroaren 3ko 33/2003 Legea, herri-administrazioen ondareari buruzkoa. Hona hemen aldaketak: Bat. Ezabatu egiten da 10. artikuluaren 2. paragrafoa.

Bi. Aldatu egiten da 14. artikuluaren 3. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«Era berean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen edo Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, beharrezkoak diren datu guztiak eskatu ahal izango dizkie ministerioetako departamentuei, estatuko administrazio orokorraren mendeko erakunde publikoei eta 166.2 artikuluan aipatzen diren erakundeei, lotuta edo atxikita dituzten, errentamenduan erabiltzen dituzten, edo beren jabetza diren ondasunen eta eskubideen erabilerei eta egoerari buruz».

Hiru. Aldatu egiten da 157. Artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«157. artikulua. Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroa.

Estatuko administrazio orokorrak eta haren organismo publikoek erabilitako administrazio-eraikinen kudeaketaren koordinazioa Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroari dagokio, betiere Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordeak lagunduta».

Lau. Aldatu egiten da 158. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«158. artikulua. Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordea.

1.  Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordea ministerioen arteko kide anitzeko organoa da, eta haren eginkizuna da Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroari laguntzea administrazio-eraikinen kudeaketa koordinatzen, gidalerroak onartzen eta eraikinon erabilera eraginkorrago eta zentzuzkoagoa egiteko neurriak hartzen.

Batzorde honek erabilera arrazionalizatzeko edo ondare-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko onartzen dituen gidalerro eta neurriak 166.2 artikuluan aipatutako erakundeei ere aplikatuko zaizkie.

Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordeak osoko bilkuran edo batzorde iraunkorrean jardun dezake.

2.  Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen osoko bilkura kide hauek osatuko dute:

a.  Presidentea: Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroa. b.  Presidenteordea: Ogasun eta Herri Administrazioetarako idazkariordea. c.  Kideak: Aurrekontu eta Gastuen estatu-idazkaria, Defentsako estatuidazkaria, Segurtasuneko estatu-idazkaria, Azpiegituretako estatu-idazkaria, Gizarte Segurantzako estatu-idazkaria, Presidentziako idazkariordea, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako idazkariordea, Ekonomia eta Lehiakortasunerako idazkariordea, eta Estatuko Industria Partizipazioetarako Sozietatearen presidentea. d.  Idazkaria: Estatuko Ondarearen zuzendari nagusia.

Unean uneko aztergaiaren arabera egokitzat jotzen diren goi-karguei, funtzionarioei edo teknikariei deitu ahal izango zaie osoko bilkurara.

3.  Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen osoko bilkura, gutxienez, hilean behin egingo da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a.  156. artikuluan finkatutako printzipio eta irizpideen gidalerroak, planak eta garabideak onartzea. b.  Estatuko administrazio orokorraren eta haren organismo publikoen higiezineta hirigintza-eragiketen finantza- eta aurrekontu-inplikazioak aztertzea eta, hala badagokio, komeni diren proposamenak egitea. c.  Estatuko administrazio orokorraren eta haren organismo publikoen inbertsioko eta desinbertsioko planak eta proposamenak ezagutzea; betiere, aurrekontuetan eragiteagatik edo eragile jakin batzuei eragiteagatik, komeni bada organismo jakin batzuei konpentsazioak edo sarreren egozpen bereziak egitea, eta horiek zuzentzeko neurriak bultzatzea. d.  Hirigintza-eragiketa konplexuetan estatuko administrazio orokorrarekin lotutako higiezinetako eragileen jarduera koordinatzea. e.  Higiezinetako jarduera publikoak orientatzea, indarreko beste politika batzuen helburu nagusiak bete daitezen; bereziki, aurrekontu-kontsolidazioari buruzkok, administrazioa modernizatzeari buruzkoak eta etxebizitzari buruzkoak. f.  Batzorde iraunkorraren funtzionamendurako barne-arauak onartzea.

4.  Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen batzorde iraunkorrak osoko bilkurak erabakitako kideak izango ditu; presidentea Ogasun eta Herri Administrazioetarako idazkariordea izango da, eta presidenteordea, Estatuko Ondarearen zuzendari nagusia. Behar bezala ordezkatuta egongo dira batzorde horretan, bai administrazio-eraikinen titularrak diren ministerioak, bai eraikinon erabiltzaile nagusiak.

5.  Batzorde iraunkorra hilean behin bilduko da, gutxienez; batzordearen osoko bilkurak zehaztu bezala, nahitaezko txosten bat egingo du administrazio-eraikinen kudeaketa-eragiketa nahiz planifikazioari buruz, eta, nolanahi ere, ondoko hauei buruz:

a.  Estatuko ondarearen administrazio-eraikinak erabiltzeko oinarrizko irizpideak eta eraikinon okupazio-indizeak finkatzea; Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroari dagokio hori onartzea. b.  Administrazio-eraikinak atxikitzea, haien jabetza publikoa aldatzea eta haiek lotzea gertatzen direnean, baldin eta hainbat badira haiek erabiltzeko interesa duten ministerio-departamentuk edo organismo publikoak.

c.  Administrazio-eraikinen lotura-askatzeak eta atxikipen-galtzeak, ministeriodepartamendua edo haiek lotuta edo atxikita dituen organismo publikoa aurka agertzen denean. d.  Ondare-kudeaketaren jarduerak, zeinak, beren ezaugarri bereziengatik, Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroak edo Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiak aztertu behar dituen.

Batzorde iraunkorrak, bere ekimenez edo Ogasun eta Administrazio Publikoetarako ministroak nahiz Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordeak eskatuta, txostenak edo proposamenak egin ahal izango ditu, 156. artikuluan finkatutako printzipioei eta irizpideei buruz».

Bost.  Aldatu egiten da 162. artikuluaren 4. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«Optimizazio-plana ukitutako ministerioei edo organismoei helaraziko zaie, eta hilabeteko epea izango dute adostasuna agertzeko, edo alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori bukatzen denean, edo izapidea betetzen denean, Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroak, Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen txostenaren ostean, ministro-kontseiluari aurkeztuko dio plana, onartua izan dadin».

Sei.  Aldatu egiten da 164. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«Ezin izango da administrazio-erabilerako eraikinen eskuratze, errentamendu, lotura edo atxikipen berririk itundu edo baimendu, ministerioentzat edo organismo publikoentzat, eraikinoi dagozkien optimizazio-planak gauzatu arte, haien aurreikuspen guztiak beteta, kasu honetan izan ezik: Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordeak hori egiteko premiazko arrazoiak ikusten dituenean».

Zazpi.  Ezabatu egiten da bederatzigarren xedapen gehigarria.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Zerga-aitorpen berezia.

1.  Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek, baldin eta zerga horietan aitortutako errentekin bat ez datozen ondasunen edo eskubideen titularrak badira, xedapen honetan jasotako aitorpena aurkeztu ahal izango dute beren zerga-egoera erregularizatzeko; horretarako, ordea, aitorpen-epea xedapen hau indarrean sartu aurretik amaitua duen azken zerga-aldia amaitu aurretik izan behar dute eskubide edo ondasun horien titular.

2.  Aurreko 1. paragrafoan aurreikusitako pertsonek eta erakundeek aitorpena aurkeztu beharko dute, eta aurreko paragrafoan aipatutako ondasunak edo eskubideak eskuratzeko zenbatekoari edo balioari ehuneko 10 aplikatuta ateratzen den zenbatekoa ordaindu.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa betez gero, ez da zehapenik, interesik edo errekargurik eskatuko.

Aitorpenarekin batera, ondasun eta eskubide horiek zehazteko beharrezko informazioa ere aurkeztu beharko dute.

3.  Zergadunak aitortutako zenbatekoa errenta aitortutzat hartuko da, bi hauetan aurreikusitako helburuetarako: 35/2006 Legearen (azaroaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duena, eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partez aldatzen dituena) 39. artikulua, eta sozietateen gaineko zergaren legearen testu bateginaren 134. artikulua (martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zuen testu bategin hori).

4.  Zergei eta zerga-aldiei dagokienez, xedapen honetan ezarritakoa ez da aplikagarria izango, baldin eta horien aitorpena eta ordainketa zerga-administrazioak horiei dagozkien zerga-zorrak zehazteko egiaztapen- edo ikerketa-prozedurak hastearen berri eman ondoren gertatzen badira.

5.  Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroak aitorpenaren eredua, aurkezteko tokia eta ordainketa onartuko ditu; baita xedapena betetzeko beharrezko diren gainerako neurriak ere.

2012ko martxoaren 31, larunbata Aitorpenak eta haien ordainketa aurkezteko epea 2012ko azaroaren 30ean amaituko Bigarren xedapen gehigarria.  Administrazio eraikinen batzorde koordinatzailea ezabatzea.

Ezabatu egiten da administrazio-eraikinen batzorde koordinatzailea.

Indarreko legerian ezabatutako organoari egiten zaizkion aipamen guztiak Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordeari egingo zaizkio hemendik aurrera.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Finantza-erakundeen aurrean egindako jardueretan ICOk duen arriskua haztatzea.

Kreditu Ofizialeko Erakundeak Europar Batasuneko estatu kideetan egoitza soziala duten finantza-erakundeen aurrean egindako jarduerek, haien jatorrizko edo hondarrezko mugaeguna edozein dela ere, % 20ko arrisku-haztapena izango dute beren gutxieneko baliabideak zehazteko eta kontrolatzeko. Aukeran izango da haztapen hori erregelamenduz aldatzea, egoerak horrela eskatzen duenean.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

Errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera, sozietateen gaineko zergaren legearen testu bateginaren hamaikagarren xedapen gehigarria –martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori– indargabetuta geldituko da.

Azken xedapenetako lehena.  Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren aldaketa.

Aldaketa hauek sartzen dira zerga bereziei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legean: Bat. Beste paragrafo bat, 2.a, eransten zaio 180. artikuluari; beraz, zenbaketa berria izango dute oraingo 2.ak eta hurrengoek. Honela geratzen dira idatzita:

«2.  Zerga-administrazioak iritziz gero zerga-obligaziodunak, egiaztatzeko edo ikertzeko jarduerak hastea jakinarazi aurretik, zerga-zorra guztiz aitortuz eta ordainduz bere zerga-egoera erregularizatu duela, egindako erregulazio horrek erantzukizun penaletik libratuko du, nahiz eta bere garaian egindako arau-haustea Herri Ogasunaren kontrako delitua izateko aukera izan; hala, Administrazioak aukeran izango du administrazio-prozedurarekin aurrera jarraitzea delituagatik zegokiokeen erruaren berri epaileei edo Ministerio Fiskalari eman gabe..

Halaber, aurreko paragrafoan aipatzen diren erregularizazioaren ondorioak aplikagarriak izango dira, administrazioak zerga-zorrak zehazteko daukan eskubidea preskribatu ondoren ordaindu arren zor horiek».

Bi.  Aldatu egin da 221. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz-zatia, eta honela geratzen da idatzita:

«c)  Preskribatze-epeen ondoren ordaintzen direnean zerga-zorrei edo -zehapenei dagozkien kantitateak. Ez dira inolaz ere itzuliko lege honen 180. artikuluaren 2. paragrafoan jasotako kasuetan erantzukizuna libratzeko balio izan duten ordainketak».

Azken xedapenetako bigarrena.  Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean eman da, artikulu horrek estatuari esleitzen baitio Ogasun Nagusiaren eta Estatuaren Zorraren gaineko eskumen esklusiboa.

Azken xedapenetako hirugarrena.  Garatzeko eskumena.

Gobernuak aukeran izango du errege lege-dekretu honetan xedatutakoa garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak emateko.

Azken xedapenetako laugarrena.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean».

Madrilen, 2012ko martxoaren 30ean.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra