Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

15/2013 Legea, urriaren 17koa, sistema elektrikoaren zenbait kostu –energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrietatik sortzea sustatzeko emandako pizgarri ekonomikoek eragindakoak– Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzeko ezartzen duena eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 2.200.000.000 euroko aparteko kreditua ematen duena

2013-10-17

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/10/18, 250. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10904

15/2013 Legea, urriaren 17koa, sistema elektrikoaren zenbait kostu –energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrietatik sortzea sustatzeko emandako pizgarri ekonomikoek eragindakoak– Estatuaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatzeko ezartzen duena eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan 2.200.000.000 euroko aparteko kreditua ematen duena.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

ATARIKOA Estatuaren 2013ko Aurrekontu Orokorren Legeak (17/2012 Legea, abenduaren 27koa) 2.921.467,86 milioi euro izendatu ditu Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuan, 20.18.425A.748, «A la Comisión Nacional de Energía para financiar costes del sistema eléctrico previstos en el artículo 16 de la Ley 54/1997, de 27 de noviembre, del Sector Eléctrico» izeneko aplikazioan, hain zuzen.

Bestalde, 2013ko Aurrekontu Orokorren Lege horren bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen aurrekontu orokorren legeetan, urtero-urtero, diru-zenbateko bat izendatuko dela Sektore Elektrikoaren Legearen 16. artikuluan aurreikusitako sistema elektrikoaren kostuak finantzatzeko, energia berriztagarriak sustatzeko kostuei buruzko kostuak, hain zuzen (54/1997 Legea, azaroaren 27koa); zenbateko hori bi hauek batuz ateratzen den emaitza adinakoa izango da, hau da, batetik, Iraunkortasun energetikorako neurri fiskalei buruzko Legean jasotzen diren tributuen ondorioz Estatuak urtean bilduko duela jotzen den zenbatekoa, eta, bestetik, berotegi-efektuko gasak botatzeko eskubideen enkantean bilduko duela jotzen den diru-sarreraren ehuneko 90 –gehienez 450 milioi euro– batuz atertzen den emaitza adinakoa.

Estatuak 2013an tributu horien ondorioz bilduko duela jotzen den zenbatekoa 2.921.467,86 mila euro dira; hain zuzen, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontuetan izendatutako zenbatekoa.

Nolanahi ere, sistema elektrikoaren kostuak eta kostu horiek finantzatzen dituzten diru-sarrerak nola aldatuko diren igartzeko bidean aurrera egin da, eta, hala, ohartzekoa da diru-sarrerak ez direla aski, aurreikusi baino neurri handiagoan.

Hain zuzen ere, araubide bereziko kostua hazi egin da, batetik, funtzionamenduorduak aurreikusi baino gehiago hazi direlako eta ordainketa-zenbatekoak ere hazi egin direlako Brentarekiko indexazioaren ondorioz, eta, bestetik, sarbide-sarien ondoriozko diru-sarrerak gutxitu egin direlako, eskaria ere nabarmen jaitsi izanagatik, Energiaren Batzorde Nazionalak agertu bezala. Hala, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako sarbidesariak eta araubide bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzeko aginduproposamenari buruz Energia Batzorde Nazionalak egindako abenduaren 20ko 35/2012

txostenean, nabarmentzekoa da berriro ere desbideratzeak izan direla 2012aren eta 2013aren amaierarako jo ziren kostuen eta diru-sarreren zenbatekoetan.

Hala, Estatuaren 2013ko Aurrekontu Orokorren Legean egun izendatutako sarbidesari elektrikoen eta partiden ondoriozko diru-sarrerak ez dira aski, nabarmenki.

Sarbide-sariak handitzera, kalte egingo litzaieke familien ekonomiari eta enpresen kostuei, eta ondorioa are eta larriagoa izango litzateke egungo egoera ekonomikoarekin; hartara, Gobernuak beste konponbide bat bilatu du, eta aldi baterako neurri bat ezarri, sisteman energia berriztagarriak sustatzeko izendatutako kostuen zati bat Estatuaren aurrekontu orokorretatik berariazko transferentzia eginez berdintzeko, betiere transferentzia hori aparteko kredituz finantzatuz.

Izan ere, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak 55. artikuluan xedatzen duenez (47/2003 Legea, azaroaren 26koa), estatuaren aurrekontu orokorren kontura gasturen bat egin behar denean eta ezin denean itxoin hurrengo ekitaldira arte, kreditu egokirik ez badago, aparteko kreditu bat tramitatu beharko da.

Horrenbestez, une jakin bateko arazo bati ematen zaio konponbidea, eta, hartara, ez zaio kalterik eragiten kontsumitzaileen kontsumo- eta inbertsio-gaitasunari, nahiz eta 2013an zehar beste neurri eta arau batzuk ere ezarriko diren sistema elektrikoaren kostuak doitzeko, haren eraginkortasun ekonomikoa hobetzeko eta sektorearen liberalizazioan aurrera egiteko. Eta, guztia ere, faktura elektrikoak kontsumitzaileei ekarriko dizkien ondorioak leuntzearren eta enpresen lehiakortasunari eta ekonomiajardueraren garapenari laguntzearren.

Partida hori zuzkitzea presazkotzat jo du lege honek, ezinbestekoa baita, sareetara sarbidea izateko ekitaldi honetarako sariak onartzen dituen Industria, Energia eta Turismo Ministroaren aginduak dakartzan aurrekontu-eskakizunak beteko badira. Zenbateko hori gabe, ezingo lirateke eskuratu sistemaren iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko behar diren diru-sarrerak.

1. artikulua.  Estatuak sistema elektrikoaren kostu jakin batzuk finantzatzea.

1.  Estatuak, 2013an, 2.200.000.000 euro jarriko ditu, gehienez ere, energia berriztagarriko iturrien bidezko produkzio elektrikoa sustatzeko pizgarri ekonomikoek sistema elektrikoari eragiten dizkioten kostuen zati bat finantzatzeko; hain zuzen ere, Sektore Elektrikoaren Legean daude aurreikusita kostu horiek (54/1997 Legea, azaroaren 27koa).

2.  Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Eskuordeak ezarriko ditu, erabaki bidez, aurreko paragrafo horretan aipatzen den finantzaketa horren epeak eta zenbatekoak.

2. artikulua.  Aparteko kreditua ematea.

1.  Aurreko 1.1 artikuluan xedatutakoetarako, aparteko kreditu bat izendatzen da egun indarrean dagoen 20. sekzioaren aurrekontuan, «Ministerio de Industria, Energía y Turismo», 18. zerbitzuan, «Secretaría de Estado de Energía», 425A programan, «Normativa y desarrollo energético», 7. kapituluan, «Transferencias de Capital», 749

kontzeptuan, «A la Comisión Nacional de Energía (CNE) para financiar costes del sistema eléctrico ocasionados por los incentivos económicos para el fomento de la producción de energía eléctrica a partir de fuentes de energía renovables previstos en la Ley 54/1997, de 27 de noviembre, del Sector Eléctrico», 2.200.000.000 euroko zenbatekoduna.

2.  Aurreko paragrafoan aipatutako aparteko kreditua zor publiko bidez finantzatuko da.

Azken xedapen bakarra.  Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madril, 2013ko urriaren 17a.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

http://www.boe.es BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra