Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

16/2012 Legea, abenduaren 27koa, finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzekoa

2012-12-27

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/12/28, 312. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

15650

16/2012 Legea, abenduaren 27koa, finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzekoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusi eta aditzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

ATARIKOA I

Azken hilotan, hainbat neurri hartu dira zerga‑arloan finantza publikoak finkatzeko, eta, horrela, lehenbailehen zuzentzeko Espainiako ekonomiari eragiten dioten desoreka nagusiak; batik bat, defizit publikoaren murrizketa. Horren guztiaren helburua Espainiako ekonomia berreskuratzen laguntzea da. Neurriok ordenamenduan sartu dira, honako hauen bitartez, nagusiki: abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu‑, zerga‑ eta finantza‑arloko premiazko neurriei buruzkoa; martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa murrizteko zenbait zerga‑ eta administrazio‑neurri txertatzen dituena; eta uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretua, aurrekontu‑egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzkoa.

Nolanahi ere, sarrera publikoen bilakaera dela‑eta, beharrezkoa da oraindik ere neurri gehigarriak hartzea. Hala, horiek indartuta eta aurrekoak osatuta, ekonomia modu egonkor eta iraunkorrean berreskuratzeko oinarriak zehaztu ahal izango dira.

II Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arloan, zenbait neurri hartu dira, zerga‑finkapena lortzeko.

Lehenik eta behin, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria ezabatu da, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hala eta guztiz ere, aldi baterako erregimen bat ezarri da. Horren arabera, ohiko etxebizitza 2012ko abenduaren 31 baino lehen erosi duten zergadunek edo, ezgaitasunen bat dutela‑eta, ohiko etxebizitzan eraikitzeko, handitzeko, birgaitzeko edo lanak egiteko ordainketak egun hori baino lehen egin dituzten zergadunek ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egiten jarraitu ahal izango dute hemendik aurrerako ekitaldietan.

Bigarrenik, estatuko, autonomia‑erkidegoetako, Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE), Espainiako Gurutze Gorriko eta Europako antzeko erakundeetako loteria‑sariak, orain arte salbuetsita zeudenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende egongo dira, karga berezi baten bidez.

Zehazki, karga berezia saria ordaintzen edo kobratzen den unean sortuko da, eta atxikipen edo konturako sarrera bat egin beharko da. Hori eginda, ez da autolikidaziorik aurkeztu behar izango.

Bestalde, gainerako jokoen zerga‑erregimena argitu da: galerak ekitaldian lortutako irabazien mugaren arabera zenbatu ahal izango dira.

Hirugarrenik, espekulazio‑mugimenduak zerga bidez zigortze aldera, honako hauek baino ez dira sartuko aurrezkiaren zerga‑oinarrian: zergadunaren ondarean urtebetez egon diren ondare‑elementuak transmititzetik eratorritako ondare‑irabazi eta ‑galerak.

Etxebizitza langileei lagatzetik eratorritako gauzazko ordainsaria kalkulatzeko araua ere aldatu da etxebizitza enpresarena ez den kasuetan. Kasu horretan, enplegatzaileak bere gain hartutako alokairu‑kostuaren zenbatekoa hartuko da gauzazko ordainsaritzat.

2007‑2012 aldian, langileak komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabiltzera ohitzeko gastu eta inbertsioetarako tratamendu jakin bat aplikatu zen bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, bai Sozietateen gaineko Zergan. 2013an, bada, luzatu egingo da tratamendua, jarduera ekonomikoaren sektore garrantzitsu bati eman diezaiokeen bultzadagatik.

Azkenik, zerga gehiago ordaindu beharko dira lan‑ edo merkataritza‑harremana amaitzetik eratorritako kalte‑ordainak edo bestelako ordainsari oso altuak jasotzeagatik.

Horretarako, % 40ko murrizketa aplikagarria gutxitu edo, zenbatekoaren arabera, ezabatu egingo da, baldin eta bi urtetik gorako sortze‑aldia badute edo denboran zehar nabarmen modu irregularrean lortu badira.

III Sozietateen gaineko Zergaren arloan, aldi baterako neurri bat sartu da, enpresa handientzako 2013. eta 2014. urteen artean hasitako zerga‑aldiei dagokien amortizazioak, zerga bidez ken daitezkeenak, partzialki mugatzeko. Horren bidez, diru gehiago bildu nahi da zerga horretan.

Bestalde, mikroenpresek enplegua mantentzeko edo sortzeko Sozietateen gaineko Zergan aplikatzen zen karga‑tasa murriztua luzatu egingo da 2013an, jarduera ekonomikoan izan ditzakeen onurengatik. Halaber, neurri horren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako korrelatua, hots, jarduera ekonomikoen etekin garbiaren murrizketa, luzatu egingo da, indarraldiari dagokionez.

Gainera, etxebizitzak alokatzeko zerga‑erregimen berezia aplikatzeko berariazko irizpideak malgutu dira; hori horrela, murriztu egin dira eskatutako gutxieneko etxebizitza‑kopurua eta horiek alokatuta izateko aldia, eta ezabatu egin dira etxebizitzen tamaina‑betekizunak. Halaber, ezabatu egin da alokatutako etxebizitza bakoitzaren tamaina‑betekizuna.

Aldatu egin da, halaber, finantza‑alokairuko kontratuetarako aurreikusitako zerga‑erregimena, zenbait aktiboren aurretiko amortizazioaren bidez, SA.34936 (2012/N) estatuko laguntzaren harira, Europar Batasunak emandako baimena betetzeko. Baimen horren arabera, laguntza neurri orokortzat jo da, eta ez da estatu‑laguntzatzat hartzen, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunarekin bat.

Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan sartu den aldaketaren ildotik, zenbateko jakin batetik gorako kalte‑ordainen fiskalitatea aldatu da. Hala, kalte‑ordainok gastu ez‑kengarritzat joko dira, erakundeen sarrerekin erlazionatuta egon edo ez.

IV Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei, jarduera ekonomikoak egiten dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei eta establezimendu iraunkor baten bidez Espainian diharduten Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei balantzeak eguneratzeko aukera emango zaie, enpresa‑arloan sor ditzakeen onurengatik; izan ere, barne‑finantzazioa errazten du eta kapital‑merkatura hobeto sartzeko aukera ematen du. Kontabilitateko balioen moneta‑eguneraketa honek zenbait arau‑aurrekari ditu, eta eguneraketa‑teknika ezagunak sartzeaz gain, zerga‑karga murriztua du.

V

Irailaren 16ko 13/2011 Errege Lege Dekretuak aldi baterako berrezarri zuen ondarearen gaineko zerga 2011rako eta 2012rako. 2013 ekitaldian, bada, luzatu egingo da indarraldia, sarrera publikoak indartzen lagunduko baitu.

VI Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren harira, aurretik aipatutako loteria‑sariei buruzko zerga berezi bat ezarri da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ildotik adierazitako modu berberean.

Gainera, erakunde ez‑egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga bereziaren konfigurazioa aldatu da. Hala, paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde bateko erakundeak baino ez dira egongo aipatutako kargaren mende.

VII Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, aldaketa bat sartu da, argitzeko helburu bakarrarekin: ondasun‑entregatzat joko da ondasun‑komunitateek erkideei ondasunak esleitzea, partaidetzaren arabera.

Gainera, epekako eragiketetan, nahikoa izango da epe baten kobrantza eskatzea zerga‑oinarria aldatzeko. Horrez gain, aldaketa teknikoak sartu dira enpresaburu edo profesional gisa ez diharduten hartzaileentzako fakturak zuzendu beharreko kasuetan, argitzeko helburuarekin. Horren arabera, hartzaileak kontraprestazio guztia edo zati bat geroago ordaintzen badu, ez da zordun izango Ogasun Publikoaren aurrean, egindako ordainketaren barne dagoen zerga‑kotaren zenbatekoan, alegia.

VIII Administrazio publikoek bahikuntzaren aurreneurrizko idatzoharrak zehazteko dokumentua aurkeztu behar diote eskumena duen autonomia‑erkidegoari, ondare‑eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egon arren. Behar ez diren administrazio‑izapideak egin ez ditzaten, bada, ez dute aipatutako zergaren egintza juridiko dokumentatuen modalitateko administrazio‑dokumenturik aurkeztu beharrik izango, eskumeneko administrazioak ofizioz agindutako bahikuntzaren aurreneurrizko idatzoharretarako.

IX Tokiko tributuen ildotik, lehenik eta behin, ondare historikoko higiezinetarako Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aurreikusitako salbuespenetik at geldituko dira halako ustiapen ekonomiko jakin batzuk gauzatzen dituzten higiezinak.

Horren bidez, aipatutako ondareko higiezinak interes orokorrik gabeko ustiapen ekonomikoak egiteko erabiltzen dituztenek salbuespenaz baliatzea saihestu nahi da.

Nolanahi ere, tokiko autonomia handitze aldera, aukerako hobari bat sortu da, udalek higiezinoi zerga‑hobariak ematen jarraitu ahal izan dezaten, hala nahi badute.

Bestalde, Eraikuntzen, Instalazioen eta Lanen gaineko Zergan aplikagarria den aukerako hobaria Ondasun Higiezinei buruzko Zergara eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergara ere hedatu da, interes bereziko edo udal‑erabilerako jarduera ekonomikoak egiten direnean, halakotzat jotzeko egoera sozialak, kulturalak, historikoak, artistikoak edo enplegua sustatzekoak ematen direnean.

Horren bidez, aipatutako tokiko autonomia bultzatzen da, interes bereziko edo udal‑erabilerako jarduerak sustatzeko.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergari helduta, urtebetez baino gutxiagoz irekita dauden establezimenduetarako, tarifen errubrikan finkatutako murrizketa azalera‑kuotari ere aplikatuko zaio, eta bateraezinak izango dira murrizketa hori aplikatzea eta jarduera eteteagatiko baja aurkeztea.

Azkenik, jakinarazpenei, tasen txosten tekniko eta ekonomikoari eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren mende ez egoteko zenbait kasuri eragiten dieten hobekuntza teknikoak sartu dira.

X Higiezinen katastroa eratzeko eta mantentzeko zenbait neurri sartu dira.

Lehenik, katastroa ikuskatzeko prozedura izapide laburtuz egiteko aukera aurreikusi da, zergei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitakoaren ildotik. Hala, uko egin dakioke ebazpen‑proposamenaren aurretiko entzunaldi‑izapideari adostasuna duten aktak egiten direnean edo prozedura arautzen duten arauetan proposamen horren ondorengo alegazio‑izapide bat aurreikusita dagoenean.

Bestalde, malgutasun handiagoa eman zaio katastro‑balioen eguneraketari, estatuko aurrekontu orokorrei buruzko legeen bidez.

Ildo beretik, katastroa erregularizatzeko beste prozedura bat arautu da; izan ere, ondasun higiezinak nahiz haien ezaugarri fisikoak katastrora ez gehitzeak zerga‑iruzurra dakar, eta horren kontrako borroka hobetu nahi da.

Azkenik, aurreikusten denez, katastroa arautzeko aipatutako prozedura aplikatzearen ondorioz, beste katastro‑balio bat eman ahal izango zaie nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko ustiapenak egiteko ezinbestekoak diren nekazaritza‑lurzoruko eraikuntzak dituzten ondasun higiezinei, udalean balorazio kolektiboko prozedura orokor bat egin beharrik izan gabe.

XI Kanarietako ekonomia‑ eta zerga‑erregimenari dagokionez, Balio Erantsiaren gaineko Zergan sartutako aldaketa berriak Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra arautzen duen Legean sartu dira, bai eta erregimenerako estatu osoan uniformeak diren xedapenak ere.

Ildo eta helburu beretik, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorraren zenbait artikulu aldatu dira. Zehazki, honako hauei buruzkoak: ondasun‑entregak lokalizatzeko arauak, ondasun‑sarreren eta zerbitzu‑emateen sortzapena eta zerga‑oinarria.

Azkenik, zenbait arau‑aurreikuspen indargabetu dira Kanarietako ekonomia‑ eta zerga‑erregimena arautzen duten legeetan, orain Autonomia Erkidegoko lege batek arautzen dituen gaietan, estatuak zenbait araudi‑eskumen esleitu baitizkio.

XII Kreditu Erakundeetako Gordailuei buruzko Zerga sortu da, zerga‑tratamendu bateratu bat bermatzeko, finantza‑sistemak eraginkortasun handiagoz funtziona dezan.

XIII Higiezinen Merkatuetan Inbertitzeko Sozietate Anonimo Kotizatuei aplika dakiekeen arauketaren zenbait alderdi aldatu dira. Sozietate horiek 2009an sortu ziren, etxebizitzen eta edozein hiri‑higiezinen alokairuaren higiezinen merkatura bideratutako inbertsio‑tresna berri bat sortzeko.

Erakundeon helburua higiezinen alokairuaren merkatua dinamizatzea zen, eta, horretarako, herritarrek higiezinen jabetzan parte hartzea erraztuko zuen mekanismo bat ezarri zen. Hori lortzeko, kapital‑inbertsioan errentagarritasun egonkorra bermatzen saiatzen ziren, mozkinak nahitaez banatzearen bidez eta likidezia‑maila egokiaren bidez; azken hori, erakundeon merkatu arautuetan nahitaez negoziatzearen bidez.

Nolanahi ere, eskarmentuak erakutsi duenez, erakunde gutxik betetzen du erregimen berezi hori, akaso aplikatzeko betekizunak direla medio; izan ere, betekizunok direla‑eta, erregimena ez da erabilgarria. Hortaz, erakundeon esparru juridikoa berrikusi beharra dago, horien eraketa bultzatu ahal izateko; hartara, Espainiako higiezinen merkatua sustatu eta dinamizatu ahal izango da, eta higiezinen inbertsioei likidezia eman ahal izango zaie.

Ildo horretatik, erakundeon funtsezko arloan, betekizunetako batzuk malgutu egin dira –nabarmentzeko modukoak dira kotizatzeko sistema aldeaniztun batean kotizatzeko aukera eta besteren finantzazioari lotutako betekizunak ezabatu izana–, baina erakundeok eratzeko egitura‑elementuei uko egin gabe, gure inguruko herrialdeetan daudenen antzera. Baina, nobedade nagusia haiei aplika dakiekeen zerga‑erregimenean dago.

Aipatutako herrialdeek bezala arautuko da: % 0ko karga‑tasaren araberako zerga ezarriko zaie erakundeoi, beren helburu eta berariazko xedea garatzetik eratorritako errentei dagokienez.

XIV Zigarreten merkatuaren egungo egoera dela‑eta, beharrezkoa da horien gutxieneko zerga handitzea. Hori horrela, 1.000 zigarretako 123,97 eurokoa izango da zerga. 3,95

eurotik behera saltzen diren 20 zigarretako paketeei gutxieneko berri bat aplikatuko zaie, baina, horrez gain, gutxieneko hori zertxobait igoko zaie 20 zigarretako paketea prezio jakin batetik behera saltzen diren elaborazioen kasuan.

Zigarreten kasuan zehaztu legez, eguneratu egin da puru, puru txiki eta biltzeko tabako xeherako aurreikusitako gutxienekoa ere, eta gutxienekoa igo egingo zaie, baldin eta prezio txikiagoan saltzen badira I. KAPITULUA Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga 1. artikulua.  Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak: Bat. 67. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«1.  Honela kalkulatuko da zergaren estatuko kuota likidoa: estatuko kuota osoari lege honen 68. artikuluan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoaren % 50

kenduko zaio.» Bi. 68. artikuluaren 1. paragrafoa ezabatu da.

Hiru. 69. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«2.  Lege honen 68. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitako kenkariaren mugak Sozietateen gaineko Zergaren araudiak enpresa‑inbertsioetarako pizgarrietarako zehazten dituenak izango dira. Mugok honako eragiketa hau egitetik ateratako kuotaren gainean aplikatuko dira: Espainiako Ondare Historikoa eta Munduko Ondare izendatutako hiriak, multzoak eta ondasunak babesteko eta hedatzeko jarduerengatiko kenkariaren –lege honen 68.5 artikuluan aurreikusitakoa– zenbatekoari kuota osoa kenduta, bai Estatukoa, bai autonomia‑erkidegoetakoa, ateratzen dena.» Lau. 70. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«1.  Aurrezki‑enpresa kontuagatiko kenkaria aplikatzearen ondorioz, zergadunak zerga‑aldia amaitzean duen ondarearen zenbateko egiaztatuak zerga‑aldiaren hasierako egiaztapenak emandako balioa baino handiagoa izan beharko du, egindako inbertsioen zenbatekoan gutxienez, interesak eta gainerako finantzaketa‑gastuak zenbatu gabe.» Bost. 77. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«1.  Autonomia‑erkidegoen kuota likidoa kalkulatzeko, autonomia‑erkidegoen kuota osoari honako hauen batura kenduko zaio:

a)  Lege honen 68. artikuluan aurreikusitako kenkarien zenbatekoaren % 50, 69. eta 70. artikuluetan aurreikusitako ondare‑egoeraren mugen eta betekizunen arabera. b )  2 2 / 2 0 0 9 L e g e a n a u r r e i k u s i t a k o e s k u m e n a k b a l i a t z e k o autonomia‑erkidegoek zehazten dituzten kenkarien zenbatekoak. Lege horrek erregimen komuneko autonomia‑erkidegoen eta autonomia‑estatutua duten hirien finantzaketa‑sistema arautzen du.» Sei. 78. artikulua ezabatu egin da.

Zazpi. 96. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«4.  Honako zergadun hauek beti egin beharko dute aitorpena:

aurrezki‑enpresa kontuagatiko kenkarirako eskubidea dutenek, nazioarteko inposaketa bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea dutenek nahiz honako hauetan ekarpenak egiten dituztenek: ezgaitasunen bat duten pertsonen ondare babestuetan, erretiro‑planetan, aurreikuspen‑plan bermatuetan edo gizarte‑aurreikuspeneko mutualitateetan, enpresa gizarte‑aurreikuspeneko planetan eta zerga‑oinarria murrizten duten mendekotasun‑aseguruetan, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.» Zortzi.  Hogeita hirugarren xedapen gehigarria aldatu egin da. Honela gelditu da idatzita:

«Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.  Ohiko etxebizitzatzat jotzea, salbuespen jakin batzuen ondorioetarako.

Lege honen 7.t), 33.4.b) eta 38. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat joko da zergaduna hiru urtez jarraian bizi den etxebizitza. Hala ere, etxebizitza horrelakoa izan dela joko da, baldin eta, epe hori igaro ez arren, etxebizitza ezinbestean aldatu behar badu (besteak beste, ezkondu delako, banandu egin delako, lantokiz aldarazia izan delako, edota lehen enplegua edo lan hobea lortu duelako).

Zergaduna hamabi hilabetez bizi izan bada etxebizitzan, erosketaren edo lanen amaieraren egunetik aurrera kontatzen hasita, aurreko lerrokadan aurreikusitako hiru urteko epea azken egun horretatik aurrera zenbatuko da.» Bederatzi.  Beste xedapen iragankor bat, hemezortzigarrena, erantsi da, eta honela gelditu da idatzita:

«Hemezortzigarren xedapen iragankorra.  Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria.

1.  Honako hauek aplikatu ahal izango dute ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, xedapen honen 2. paragrafoan aurreikusitako baldintzetan:

a)  Ohiko etxebizitza 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi duten zergadunek edo ohiko etxebizitza eraikitzeko ordainketaren bat data hori baino lehen egin dutenek.

b)  Ohiko etxebizitza birgaitzeko edo handitzeko lanen ordainketak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egin dituzten zergadunek, baldin eta lanok 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen amaituko badira.

c)  Ezgaitasunen bat duten pertsonen ohiko etxebizitza egokitzeko lanak edo instalazioak egiteko ordainketak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egin dituzten zergadunek, baldin eta lan eta instalaziook 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen amaituko badira.

Nolanahi ere, zergadunak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egina beharko du izan 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako zerga‑aldi batean, aipatutako etxebizitza erosteko edo eraikitzeko ordainketei dagokienez, non eta ez den aplikagarria lege honen 68.1.2 artikuluan xedatutakoa, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean izan zen idazkeraren arabera.

2.  Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria zergari buruzko Legearen 67.1, 68.1, 70.1, 77.1 eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat aplikatuko da, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazkeraren arabera, autonomia‑erkidegoak 22/2009 Legean xedatutakoarekin bat onartzen dituen kenkari‑ehunekoei eragin gabe.

3.  Xedapen honetan xedatutakoa aplikatuz kenkarirako eskubidea baliatzen duten zergadunek zerga honi lotutako aitorpena aurkeztu beharko dute, eta kalkulatutako kenkariaren zenbatekoak zergaren estatuko zein autonomia‑erkidegoko kuota osoaren baturaren zenbatekoa murriztuko du, lege honen 69. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako.

4.  Ohiko etxebizitza bat lehenbizikoz erosteko edo birgaitzeko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen etxebizitza‑kontuetan dirua sartu duten zergadunek, baldin eta data horretan ez bada lau urteko epea igaro kontua ireki zenetik, 2012

ekitaldian sortutako estatuko eta autonomia‑erkidegoko kuota likidoei 2011

ekitaldira arte egindako kenkariak gehitu ahal izango dizkiete, berandutzako interesik gabe.» 2. artikulua.  Jokoko irabaziei aplika dakiekeen zerga‑erregimena aldatzea.

Honako aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak: Bat.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 7. artikuluaren ñ) idatz‑zatia ezabatu da.

Bi.  2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 33. artikuluaren 5. paragrafoaren d) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«d)  Zerga‑aldian lortutako jokoko galeren ondoriozkoak, baldin eta galerak zerga‑aldi berean jokoan lortutako irabaziak baino handiagoak badira.

Ez dira inoiz ere zenbatuko lege honen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatutako jokoetan parte hartzetik eratorritako galerak.» Hiru.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.  Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia.

1.  Zerga hau ordaindu behar dutenek lor ditzaketen sari hauek karga honen mende egongo dira, zerga berezi baten bidez:

a)  Estatuko Loterien eta Apustuen Sozietateak eta autonomia‑erkidegoetako organo edo erakundeek antolatzen dituzten loteria eta apustuetako sariak, bai eta Espainiako Gurutze Gorriak antolatzen dituen zozketen sariak eta Espainiako Itsuen Erakundeari (ONCE) baimendutako joko‑modalitateetako sariak ere.

b)  Irabazi asmorik gabeko gizarte‑ edo laguntza‑jarduerak egiten dituzten eta aurreko idatz‑zatian adierazitako organismo edo erakundeen helburu berak dituzten Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batzuetako organismo publiko nahiz erakundeek antolatzen dituzten loterietako, apustuetako eta zozketetako sariak.

Karga berezia bereiz exijituko da, saritutako loteria‑ edo apustu‑dezimo, ‑zatiki edo ‑kupoia aintzat hartuta.

2.  2.500 euroko edo gutxiagoko sariak karga berezitik salbuetsita egongo dira.

2.500 eurotik gorako sarien kasuan, zenbateko hori gainditzen duen zatia hartuko da aintzat zergak ordaintzeko.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatzeko, loteria‑dezimo, ‑zatiki edo ‑kupoiaren zenbatekoak edo egindako apustuarenak 0,50 euro izan behar du, gutxienez. 0,50 euro baino gutxiago bada, aurreko lerrokadan adierazitako gehieneko zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.

Saria partekatua bada, aurreko lerrokadetan aurreikusitako zenbateko salbuetsia titularkideen artean hainbanatuko da, dagokien kuotaren arabera.

3.  Karga bereziaren zerga‑oinarria aurreko 2. paragrafoan aurreikusitako zenbateko salbuetsia gainditzen duen sariaren zenbatekoa izango da. Saria gauzazkoa bada, honako hau izango da zerga‑oinarria: aurreko 2. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoa gainditzen duen sariaren merkatu‑balioaren zatia, konturako sarreraren zenbatekoari kendu ondoren ateratzen dena.

Saria partekatua bada, zerga‑oinarria titularkideen artean hainbanatuko da, dagokien kuotaren arabera.

4.  Karga bereziaren kuota osoa lortzeko, aurreko 3. paragrafoan aurreikusitako zerga‑oinarriari % 20ko tasa aplikatuko zaio. Aipatutako kuotari xedapen gehigarri honen 6. paragrafoan aurreikusitako atxikipenen edo konturako sarreren zenbatekoa kenduko zaio.

5.  Karga berezia lortutako saria ordaintzen den unean sortuko da.

6.  Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako sariak atxikipenaren edo konturako sarreraren mende egongo dira, lege honen 99. eta 105. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

% 20 atxikiko edo kontura sartuko da. Atxikipenaren edo konturako sarreraren oinarria karga bereziaren zerga‑oinarriaren zenbatekoak zehaztuko du.

7.  Xedapen honetan aurreikusitako sariak lortu dituzten zergadunek karga berezi horren autolikidazio bat aurkeztu beharko dute, eta dagokion zerga‑zorraren zenbatekoa zehaztu beharko dute. Horrez gain, zenbatekoa Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak ezartzen duen tokian, moduan eta epeetan sartu beharko dute.

Nolanahi ere, lortutako saria aurreko 2. paragrafoan aurreikusitako zenbateko salbuetsia baino txikiagoa bada edo atxikipena edo konturako sarrera egin bada – aurreko 6. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat–, ez da aipatutako autolikidazioa egin beharko.

8.  Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako sariak ez dira zerga‑oinarrian integratuko. Aipatu xedapenean aurreikusitakoari jarraikiz egindako atxikipenek edo konturako sarrerek ez dute zergaren kuota likidoa murriztuko, eta ez dira aintzat hartuko lege honen 103. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

9. Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako jokoetako sariei.» 3. artikulua.  Zergadunaren ondarean urtebetez baino gutxiagoz egon diren ondare‑elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare‑irabazi eta ‑galerei aplika dakiekeen zerga‑erregimena aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak:

Bat.  46. artikuluaren b) idatz‑zatia aldatu egin da, eta hau da testu berria:

«b)  Erositako ondare‑elementuak eskualdatzearen edo eskualdatu baino urtebete lehenago horietan egindako hobekuntzen ondoriozko ondare‑irabazi eta ondare‑galerak, edo aurrerapen berarekin erositako baloreei dagozkien harpidetze‑eskubideak.» Bi.  48. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«48. artikulua.  Errentak integratzea eta konpentsatzea zerga‑oinarri orokorrean.

Zerga‑oinarri orokorra lortzeko, honako bi saldo hauek batu behar dira:

a)  Lege honen 45. artikuluan aipatutako etekinak eta errenta‑egozpenak bata bestearekin, mugarik gabe, zerga‑aldi bakoitzean integratzearen eta konpentsatzearen ondoriozko saldoa.

b)  Ondare‑irabazi eta ‑galerak, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak izan ezik, soilik bata bestearekin, zerga‑aldi bakoitzean, integratzearen eta konpentsatzearen saldo positiboa.

Aurreko lerrokadan aipatutako integrazioak eta konpentsazioak saldo negatiboa ematen badute, zenbatekoa artikulu honen a) lerrokadan aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zerga‑aldi berean lortutakoarekin, konpentsatuko da, saldo positibo horren % 10eko muga aintzat hartuta.

Konpentsazio horren ondoren, saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan zehaztutako ordena berean.

Konpentsazioa hurrengo ekitaldietako bakoitzak baimentzen duen gehieneko zenbatekoaren arabera egin beharko da, eta ezingo da lau urteko epetik kanpo egin, hurrengo ekitaldietako ondare‑galeretara pilatzearen bidez.» Hiru.  5. eta 6. paragrafoak gehitu zaizkio zazpigarren xedapen iragankorrari, eta honela gelditu dira idatzita:

«5.  Lege honen 49.1 b) artikuluan, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, adierazitako ondare‑galerak, 2009ko, 2010eko, 2011ko eta 2012ko zerga‑aldiei dagozkienak, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, lege honen 49.1 b) artikuluan adierazitako ondare‑irabazi eta ‑galeren saldoarekin konpentsatuko dira oraindik ere.

6.  Lege honen 48 b) artikuluan, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, adierazitako ondare‑galerak, 2009ko, 2010eko, 2011ko eta 2012ko zerga‑aldiei dagozkienak, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, lege honen 48. artikuluaren b) lerrokadan aurreikusitako moduan konpentsatuko dira oraindik ere, eta aipatutako b) idatz‑zatiaren bigarren lerrokadan aurreikusitako muga % 25 izango da oraindik ere. Paragrafo honetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz egindako konpentsazioak eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako izaera bertsuko ondare‑galerei dagozkien konpentsazioak ezingo dute lege honen 48. artikuluaren a) lerrokadan aurreikusitako errenten saldo positiboaren % 25 inola ere gainditu.» 4. artikulua.  Etxebizitza erabiltzetik eratorritako gauzazko ordainsaria baloratzeko arau berezia aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak: Bat.  43.artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakiaren a) idatz‑zatia aldatu da; eta honela gelditu da idatzita:

«a)  Ordaintzailearen jabetzakoa den etxebizitza bat erabiltzen bada, katastro‑balioaren % 10.

Higiezinak katastro‑balioak berrikusi edo aldatu dituzten udalerrietan badaude, edo katastro‑balioak, katastro‑araudiari jarraikiz, balorazio kolektiboko prozedura orokor baten bidez zehaztu dituzten udalerrietan badaude, eta 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu badira indarrean, katastro‑balioaren % 5.

Zerga sortzen den egunean, higiezinek ez badute katastro‑baliorik edo titularrak ez badu higiezinen katastro‑balioaren berri, horien egozte‑oinarria ondarearen gaineko zergaren kasuan zenbatu behar den oinarriaren % 50 izango da. Kasuotan, ehunekoa % 5 izango da.

Lortzen den balorazioak ezingo du gainerako lan‑kontraprestazioen % 10

gainditu.» Bi.  43. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakiaren d) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«d)  Ordaintzailearentzako kostuagatik, eragiketa kargatzen duten tributuak barne, honako errenta hauek: Mantenu‑, ostatu‑, bidaia‑prestazioak eta antzekoak.

Aseguru‑kontratu bat edo antzeko bat betez ordaindutako primak edo kuotak, aurreko artikuluaren 2. paragrafoaren e) eta f) idatz-zatietan aurreikusitakoari eragin gabe.

Zergadunaren edo horri ahaidetasun‑lotura bidez lotutako beste pertsona batzuen –kideak barne, laugarren mailara arte– ikasketa‑ eta mantenu‑gastuak ordaintzeko zenbatekoak, aurreko artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoari eragin gabe.

Ordaintzailearen jabetzakoa ez den etxebizitza bat erabiltzea. Ondoriozko balorazioak ezingo du paragrafo honen 1. zenbakiaren a) idatz‑zatian xedatutakoa aplikatuko balitz legokeena baino txikiagoa izan.» Hiru.  Beste xedapen iragankor bat, hogeita laugarrena, gehitu da, eta honela dio:

«Hogeita laugarren xedapen iragankorra.  Etxebizitza erabiltzean datzan gauzazko lan‑etekina.

2013ko zerga‑aldian, etxebizitza erabiltzetik eratorritako gauzazko lan‑etekinak, baldin eta etxebizitza ordaintzailearen jabetzakoa ez bada, lege honen 43. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakiaren a) idatz‑zatian, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazkeran, xedatutakoari jarraikiz baloratu ahal izango dira oraindik ere, betiere, erakunde enplegatzaileak 2012ko urriaren 4a baino lehen ere ordaindu izan baditu aipatutako etxebizitzagatik.» 5. artikulua.  Enplegua mantendu edo sortzeagatik jarduera ekonomikoen etekin garbia murriztea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatu egin da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita zazpigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geldituko da:

«Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.  Enplegua mantendu edo sortzeagatik jarduera ekonomikoen etekin garbia murriztea.

1.  2009ko, 2010eko, 2011ko, 2012ko eta 2013ko zerga‑aldietan, zergadunek % 20 murriztu ahal izango dute aitortutako etekin garbi positiboa (lege honen 32. artikuluan aurreikusitako murrizketak eginda, hala badagokio, enplegua mantendu edo sortzen dutenean), baldin eta beren jarduera ekonomikoen negozio‑zifraren zenbateko garbia 5 milioi euro baino gutxiagokoa bada eta batez beste 25 langile baino gutxiago badituzte.

Horretarako, zergadunak enplegua sortu edo mantentzen duela ulertuko da zerga‑aldi horietako bakoitzean jarduera ekonomiko guztietan batez beste erabilitako langile‑kopurua 2008ko zerga‑aldiko batez besteko unitatea eta langile‑kopurua baino txikiagoa ez denean.

Horrela kalkulatutako murrizketaren zenbatekoa ez da ekitaldian langile guztiei ordaindutako lansarien % 50 baino handiagoa izango.

Murrizketa bereiz aplikatuko da baldintza hauek betetzen diren zerga‑aldi bakoitzean.

2.  Aurreko 1. paragrafoan aipatutako erabilitako batez besteko langile‑kopurua kalkulatzeko, lan‑arloko legeriak xedatu legez enplegatutako pertsonak hartuko dira aintzat, kontuan hartuz, batetik, kontratatutako lanaldia lanaldi osoarekiko eta, bestetik, lan‑harreman horren iraupena zerga‑aldiaren egun‑kopuruarekiko.

Hala ere, zergadunak ez badu jarduera ekonomikorik egin 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta 2008ko zerga‑aldian ekin badio, bertako batez besteko langile‑kopurua kalkulatzeko, jarduera hasi denetik igarotako denbora hartuko da kontuan.

Zergadunak ez badu jarduera ekonomikorik egin 2009ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta data horren ostean ekin badio, 2008ko zerga‑aldiko batez besteko langileria zero izango da.

3.  Negozio‑zifraren zenbateko garbia zehazteko orduan, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 108. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoa hartuko da aintzat.

Zerga‑aldiren batean jarduera ekonomikoaren iraupena urtebete baino txikiagoa izan bada, negozio‑zifraren zenbateko garbia urtebetera luzatuko da.

4.  Zergadunak ez badu jarduera ekonomikorik egin 2009ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta 2009an, 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an ekiten badio horri, eta jarduera hasten duen zerga‑aldiaren batez besteko langile‑kopurua zero baino handiagoa eta unitatea baino txikiagoa bada, jarduera hasteko zerga‑aldian aplikatuko da xedapen gehigarri honen 1. paragrafoan ezarritako murrizketa, betiere ondorengo zerga‑aldian batez besteko langile‑kopurua unitatea baino txikiagoa ez bada.

Aurreko lerrokadan azaldutako baldintza betetzen ez bada, ez da murrizketarik aplikatuko jarduera ekonomikoa hasteko zerga‑aldian, eta autolikidazio osagarri bat aurkeztu beharko da, berandutzako interesak barne, baldintza betetzen ez den egunetik hori gertatzen den zerga‑aldian aitorpena egiteko dagoen arauzko epea bukatu arteko denboran.» 6. artikulua.  Langileak komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ohitzeko gastuak eta inbertsioak.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak: Bat.  Honela gelditu da idatzita hogeita bosgarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoa:

«1.  Langileak komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ohitzeko 2007an, 2008an, 2009an, 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an egindako gastu eta inbertsioek, baldin eta lantokitik eta lan‑ordutegitik kanpo baino ezin badira egin, honako zerga‑tratamendua izango dute:

a)  Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: aipatutako gastu eta inbertsioak prestakuntza‑gastutzat hartuko dira, lege honen 42.2.b artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

b)  Sozietateen gaineko Zerga: aipatutako gastu eta inbertsioek eskubidea emango dute kenkaria aplikatzeko; kenkari hori Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren –4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua– 40. artikuluan dago aurreikusita.» Bi.  Hogeigarren xedapen iragankorra honela egongo da idatzita:

«Hogeigarren xedapen iragankorra.  Langileak komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ohitzeko gastuak eta inbertsioak.

Lege honen bigarren xedapen indargabetzailean xedatutakoari eragin gabe, luzatu egingo da martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 40. artikuluaren indarraldia 2011n, 2012an eta 2013an, langileak komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ohitzeko gastuei eta inbertsioei dagokienez.» II. KAPITULUA Sozietateen gaineko Zerga 7. artikulua.  Sozietateen gaineko Zergako amortizazio kengarriak mugatzea.

2013an eta 2014an martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 108. artikuluaren 1., 2. edo 3. paragrafoetan zehaztutako betekizunak betetzen ez dituzten erakundeentzako, aipatutako bi urte horietan hasitako zerga‑aldiei dagozkien ibilgetu materialaren, ukiezinaren eta higiezin‑inbertsioen kontabilitateko amortizazioa zerga‑oinarrian kenduko da, aipatu ehunekoa aplikatu ez balitz zerga bidez kengarria izango litzatekeenaren % 70era arte, lege horren 11. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoei jarraikiz.

Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 111., 113. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera amortizatzen diren ondasunak direla eta, amortizazio kengarriari ere artikulu honetan aurreikusitako muga aplikatuko zaio, baldin eta subjektu pasiboak ez baditu dagokion zerga‑aldian betetzen aipatutako Legearen 108. artikuluaren 1., 2. eta 3. paragrafoetan zehaztutako betekizunak.

Artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz zerga bidez kengarria ez den kontabilitateko amortizazioa modu linealean kenduko da 10 urteko epean edo, nahi bada, ondare‑elementuaren bizitza erabilgarrian zehar, 2015ean hasten den lehenengo zerga‑alditik aurrera.

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz zerga bidez kengarria ez den kontabilitateko amortizazioa ez da narriaduratzat joko.

Ondare‑elementuei ez zaie artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko, baldin eta zerga arloko administrazioak horien amortizazioari buruzko berariazko jakinarazpen‑ edo baimen‑prozedura egin badu.

8. artikulua.  Sozietateen gaineko Zergako karga‑tasa murriztua, enplegua mantendu edo sortzeagatik.

Aldatu egingo da Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren – martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua– hamabigarren xedapen gehigarria, eta aldaketak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga‑aldietan izango ditu ondorioak. Honela egongo da idatzita:

«Hamabigarren xedapen gehigarria.  Sozietatearen gaineko Zergako karga‑tasa murriztua, enplegua mantendu edo sortzeagatik.

1.  2009an, 2010ean, 2011n, 2012an eta 2013an hasitako zerga‑aldietan, negozio‑zifraren zenbateko garbia 5 milioi euro baino gutxiagokoa duten erakundeek, batez beste 25 langile baino gutxiago badituzte, zergak ondoko eskalaren arabera ordainduko dituzte, salbu eta, lege honen 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, orokorra ez den beste tasa batekin ordaindu behar badituzte:

a)  0 eta 120.202,41 euro bitarteko zerga‑oinarriagatik, % 20ko tasa.

2011n, 2012an eta 2013an hasitako zerga‑aldietan, tasa hori 0 eta 300.000 euro bitarteko zerga‑oinarriagatik aplikatuko da.

b)  Gainerako zerga‑oinarriagatik, % 25eko tasa.

Zerga‑aldiak urtebete baino gutxiago irauten duenean, lege honen 114. artikuluaren azken lerrokadan ezarritakoa aplikatuko da.

2.  Aurreko paragrafoan aipatutako eskala aplikatzeko, dena den, zerga‑aldi horietako bakoitza hasi ondoko hamabi hilabeteetan erakundearen batez besteko plantilla ez da unitatea baino txikiagoa izango, ezta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zerga‑aldia hasi aurreko hamabi hilabeteetako plantillaren batez bestekoa baino txikiagoa ere.

Erakundea hamabi hilabeteko aurreko epe horren barruan eratu baldin bada, aldi horretako batez besteko plantilla hartuko da.

Eskala aplikatzeko eskakizunak bereiz hartuko dira aintzat zerga‑aldi horietako bakoitzean.

Paragrafo honetan ezarritako baldintza bete ezean, erregularizazioa xedapen gehigarri honen 5. paragrafoan ezarritako moduan egingo da.

3.  Batez besteko plantilla kalkulatzeko, lanari buruzko legeriak xedatu bezala enplegatutako pertsonak hartuko dira aintzat; betiere, lanaldi osoaren aldean kontratatutako lanaldia kontuan harturik.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zerga‑aldia hasi aurreko hamabi hilabeteetako batez besteko plantilla zero dela joko da erakundea egun horren ostean eratu denean.

4.  Negozio‑zifraren zenbateko garbia zehazteko orduan, lege honen 108. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoa hartuko da aintzat.

Erakundea sortu berria denean, edo xedapen gehigarri honetako 1. paragrafoan aipatutako zerga‑aldietako bat urtebete baino laburragoa denean, edo jarduera epe laburrago batez egin denean, negozio‑zifraren zenbateko garbia urtebetera luzatuko da.

5.  Erakundea 2009an, 2010ean, 2011n, 2012an edo 2013an eratu bada eta lehen zerga‑aldia hasi ondorengo hamabi hilabeteetako batez besteko langileak zero baino gehiago eta unitatea baino gutxiago badira, xedapen gehigarri honen 1. paragrafoan zehaztutako eskala erakundea eratu zeneko zerga‑aldian aplikatuko da, baldintza honekin: zerga‑aldi hori amaitu ondorengo hamabi hilabeteetan batez besteko langile‑kopurua bat baino gehiago izatea.

Baldintza hori betetzen ez bada, ez‑betetzea gertatzen den zerga‑aldiko kuotarekin batera, aipatutako lehen zerga‑aldi horren zerga‑oinarriaren % 5

aplikatzearen emaitza ere ordaindu beharko du subjektu pasiboak, baita berandutzako interesak ere.

6.  Subjektu pasiboari lege honen 45. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako ordainketa zatikatuaren modalitatea aplikagarria zaionean, aurreko 1. paragrafoan aipatutako eskala ez da aplikatuko zatikatutako ordainketak zenbatzeko orduan.» III. KAPITULUA Balantzeak eguneratzea 9. artikulua.  Balantzeak eguneratzea.

1.  Honako hauek eguneratu ahal izango dute balioa, borondatez, xedapen honetan arautu legez: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, baldin eta jarduera ekonomikoak egiten badituzte, kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera egiten badute edo jarduera ekonomikoaren erregistro‑liburuak osatu behar badituzte; eta Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, baldin eta establezimendu iraunkorra badute.

Zerga‑finkapeneko erregimenean zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek – martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren VII. tituluaren VII. kapituluan xedatutakoaren arabera– banakako erregimenean eguneratuko dituzte eragiketak.

2.  Espainiako zein atzerriko ibilgetu materialaren elementuak eta higiezinen inbertsioak eguneratu ahalko dira. Establezimendu iraunkorra duten Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, egunera daitezkeen elementuak establezimendu iraunkor gisa atxikita egongo dira.

Honako hauek ere eguneratu ahalko dira:

a)  Alokairu‑erregimenean eskuratutako ibilgetu materialaren eta higiezinen inbertsioen elementuak. Aipatu erregimena kreditu‑erakundeen diziplinari eta haietan esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan jasotzen da. Erosteko aukera gauzatzeari baldintzatuta egongo dira eguneraketaren ondorioak, eta erabakigarria izango da.

b)  Abenduaren 23ko EHA/3362/2010 Aginduan –horren bidez onartzen dira Kontabilitateko Plan Orokorra azpiegitura publikoen enpresa emakidadunei egokitzeko arauak– zehaztutako kontabilitate‑irizpideak aplikatu behar dituzten enpresa emakidadunek aktibo ukiezin gisa erregistratutako emakida‑akordioei dagozkien ondare‑elementuak.

Eguneraketa elementu eguneragarri guztiei eta dagozkien amortizazioei egingo zaie, higiezinei izan ezik. Horien kasuan, bereiz egin ahal izango da eguneraketa. Higiezinen kasuan, lurzoruaren balioa eta eraikuntzaren balioa bereizita egin beharko da eguneraketa.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, eguneratu beharreko elementuek jarduera ekonomikoari atxikita egon beharko dute.

3.  Xedapen hau indarrean sartu ondoren itxitako lehen balantzean jasotako elementu eguneragarrietan egingo da balio‑eguneraketa, bai eta 2012ko abenduaren 31n erregistro‑liburuetan jasotakoetan ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, baldin eta zerga horrek erregistro‑liburuak osatzera behartzen baditu; betiere, ez badaude guztiz amortizatuta zerga bidez. Horretarako, izaera horrekin egin behar ziren amortizazioak hartuko dira aintzat, gutxienez.

Eguneraketa‑eragiketen ondorio diren kontabilitateko errebalorizazioen zenbatekoa «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontura, funts propioen parte denera, eramango da. Jarduera ekonomikoaren erregistro‑liburuak osatu behar dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, kontabilitateko errebalorizazioaren zenbatekoa inbertsio‑ondasunen erregistro‑liburuan islatu beharko da.

Paragrafo honen lehen lerrokadan adierazitako balantzea ixten den egunetik hasi eta onartzeko epea amaitzen den egunera arte egingo dira eguneratze‑eragiketak. Pertsona juridikoen kasuan, elkarte‑organo eskudunak onartu beharko du balantze eguneratua.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek 2012ko abenduaren 31tik zerga horri lotutako aitorpena –2012ko zerga‑aldiari dagokiona– aurkezteko epea amaitzen den egunera arteko epean egingo dute eguneraketa.

4.  Honako hauei ez zaie xedapen hau aplikatuko: kontabilitateko liburuetan erregistratuta ez dauden ondare‑elementuak sartzeko eragiketak; edo erregistro‑liburuetan erregistratuta ez dauden ondare‑elementuak sartzeko eragiketak, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira eta zerga horrek erregistro‑liburuok osatzera behartzen baditu; ezta existitzen ez diren pasiboak liburuotatik kentzeko eragiketak ere.

5.  Eguneraketa‑eragiketak egiteko, honako koefizienteak aplikatuko dira: Koefizientea 1984ko urtarrilaren 1a baino lehen . . . .

1984 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1985 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1986 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1987 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1988 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1989 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1990 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1991 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1992 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1993 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1994 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1995 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1996 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1997 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1998 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1999 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2000 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2001 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2002 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2003 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2004 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2005 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2006 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2007 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2008 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2009 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2010 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2011 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2012 ekitaldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

2,2946

2,0836

1,9243

1,8116

1,7258

1,6487

1,5768

1,5151

1,4633

1,4309

1,4122

1,3867

1,3312

1,2679

1,2396

1,2235

1,2150

1,2089

1,1839

1,1696

1,1499

1,1389

1,1238

1,1017

1,0781

1,0446

1,0221

1,0100

1,0100

1,0000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

a)  Ondasunaren erosketa‑prezioaren gainean edo produkzio‑kostuaren gainean, ondasunaren erosketa‑ edo produkzio‑urtea aintzat hartuta. Hobekuntzei aplikatzeko koefizientea izango da hobekuntza horiek egindako urteari dagokiona.

b)  Erosketa‑prezioari edo produkzio‑kostuari dagozkien kontabilitateko amortizazio kengarrien gainean, erosketa‑ edo produkzio‑urtea aintzat hartuta.

Ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eguneratutako ondasunen kasuan, koefizienteak erosketa‑prezioaren gainean eta amortizazio kengarrien gainean aplikatuko dira, eguneratze‑eragiketetatik ateratako balio‑gehikuntza garbiaren zenbatekoa aintzat hartu gabe.

Kreditu‑erakundeen eta aseguru‑etxeen kasuan, paragrafo hau aplikatzeko ez dira aintzat hartuko honako bi hauek lehenbizikoz aplikatzearen ondorioz egin diren higiezinen errebalorizazioak, zerga‑eraginik izan ez zutenak: kreditu erakundeen kasuan, kreditu‑erakundeei banatu zitzaien abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularra, finantza‑informazio publiko eta erreserbatuaren arauei eta finantza‑egoeren ereduei buruzkoa, eta aseguru‑etxeen kasuan, berriz, uztailaren 24ko 1317/2008 Errege Dekretua, aseguru‑erakundeen kontabilitate‑plana onartzen duena.

6.  Aurreko atalean xedatutakoa aplikatzearen ondorioz aterako diren zenbatekoen arteko diferentziari ondare‑elementuaren aurreko balioaren zenbatekoa kendu behar zaio, eta emaitzari honako hauek zehaztuko duten koefizientea aplikatuko zaio, hala badagokio:

1.  Zenbakitzailean: ondare garbia.

2.  Izendatzailean: ondare garbia gehi pasiboa guztira ken kreditu‑eskubideak eta diruzaintza.

Koefizientea zehazten duten magnitudeak ondare‑elementua eduki den denboran edo eguneraketa‑balantzearen egunaren aurreko bost ekitaldietan izandakoak izango dira, azken hori txikiagoa bada, subjektu pasiboaren edo zergadunaren aukeran.

Koefizientea ez da aplikatuko 0,4 baino handiagoa denean.

Eguneratutako ondare‑elementuaren aurreko balioa jakiteko, paragrafo honetan adierazitako eguneratze‑koefizienteak aplikatzeko erabilitako balioak hartuko dira, amortizazioak barne.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei ez zaie paragrafo honetan adierazitako koefizientea aplikatuko.

7.  Aurreko paragrafoan adierazitako eragiketak eginez gero ateratzen den zenbatekoari, 7/1996 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako eguneratze‑eragiketen ondorioz ateratzen den balio‑gehikuntza garbia kenduko zaio, eta, horrenbestez, ateratako diferentzia monetaren balio‑galeraren zenbatekoa edo ondare‑elementu eguneratuaren balio garbiaren gehikuntza izango da. Zenbatekoa «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuan ordainduko da, eta xedapen hau aplikatzearen ondoriozko eguneraketa‑eragiketak egin aurreko balioari gehituta, ondare‑elementu eguneratuaren balio berria zehaztuko du.

Balio eguneratu berriak ezingo du ondare‑elementu eguneratuaren merkatu‑balioa baino handiagoa izan, kontuan izanik, batetik, erabileraren egoera –higadura tekniko eta ekonomikoen arabera–, eta, bestetik, subjektu pasiboak edo zergadunak zer‑nola erabiltzen dituen.

«Abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuaren saldoak ezingo du zordun izan, ez eguneraketa‑eragiketa guztiei dagokienez, ez ondare‑elementuren baten eguneraketari dagokionez.

Eguneraketa‑eragiketen ondoriozko balio garbiaren gehikuntza 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenengo zerga‑alditik aurrera amortizatuko da, harik eta ondare‑elementuaren bizitza erabilgarria osatu arte gelditzen direnetan zehar, berrikuntzei, handitzeei eta hobekuntzei dagozkien baldintza beretan.

8.  Eguneraketak egiten dituzten subjektu pasiboek edo zergadunek % 5eko karga bakarra ordaindu behar dute, «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuaren saldo hartzekoduna aintzat hartuta». Jarduera ekonomikoen erregistro‑liburuak egin behar dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, karga bakarra ondare‑elementu eguneratuen balio garbiaren gehikuntzari aplikatuko zaio.

Pertsona juridikoek karga bakarraren zergapeko egitatea egin dutela ulertuko da, organo eskudunak balantze eguneratua onartzen duenean, eta pertsona fisikoen kasuan, balantze eguneratua egiten denean. Jarduera ekonomikoen erregistro‑liburua egin behar duten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, zergapeko egitatea 2012ko abenduaren 31n egin dela ulertuko da.

Karga bakarra eguneraketa‑eragiketak jasotzen dituen balantzearen zerga‑aldiari dagokion aitorpena aurkezten den egunean izango da galdagarria. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, karga bakarra 2012ko zerga‑aldiari dagokion aitorpena aurkezten den egunean izango da galdagarria.

Karga hau eguneratze‑eragiketak jasotzen dituen balantzearen zerga‑aldiari dagozkion Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpenekin batera autolikidatuko eta ordaindukok da, edo 2012ko zerga‑aldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenarekin batera. Aipatu aitorpenean, balantze eguneratua eta Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak zehazten duen informazio osagarria jasoko dira. Aitorpena epez kanpo aurkezten bada, eguneraketa‑eragiketak baliorik gabe utziko dira.

Karga bakarraren zenbatekoa ez da ez Sozietateen gaineko Zergaren kuotatzat, ez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatzat, ez Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergatzat joko, «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuan zordunduko da, eta ez da aipatutako zergen zerga bidezko gastu kengarritzat joko.

Karga bakarra zerga‑zortzat joko da.

Karga bakar honen aitorpen‑eredua Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren agindu bidez onartuko da.

9.  «Abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoa ez da ez Sozietateen gaineko Zergaren, ez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, ez Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zerga‑oinarrian txertatuko.

10.  «Abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoa ezingo da erabili, harik eta zerga arloko administrazioak egiaztatzen eta onartzen duen arte. Egiaztapena aurreko 8. paragrafoan adierazitako aitorpena aurkezteko egunaren ondoko hiru urteko epean egin beharko da. Horretarako, ez da ulertuko kontuko saldoa erabili dela, artikulu honen 12. paragrafoan aurreikusitako informazio‑betebeharrari eragin gabe, honako kasu hauetan:

a)  Bazkideak edo akziodunak sozietatetik bereizteko eskubidea baliatzen duenean.

b)  Kontuko saldoa erabat edo partzialki ezabatzen denean, fusioetarako, zatitzeetarako, aktibo‑ekarpenetarako, balio‑trukeetarako eta Europako sozietate baten edo Europako kooperatiba‑sozietate baten helbide soziala Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzeko erregimen berezia aplikatu behar zaien eragiketen ondorioz. Erregimen hori Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren VII. tituluaren VIII. kapituluan aurreikusten da.

c)  Erakundeak, lege‑betebehar bati jarraikiz, kontuko saldoa aplikatu behar duenean.

Administrazioaren egiaztapena dela‑eta, «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoa gutxitu bada, gutxitutako saldoari dagokion karga bakarraren zenbatekoa itzuliko da, ofizioz. Arau hori bera aplikatuko da balio garbiaren gehikuntza murriztuz gero, pertsona fisikoen kasuan.

Egiaztapena egin ondoren edo hori egiteko epea igaro ondoren, kontuko saldoa honako hauetara bideratu ahalko da: kontabilitateko emaitza negatiboak ezabatzera, kapital soziala handitzera edo, eguneraketa‑eragiketak islatzen dituen balantzea ixteko egunetik kontatzen hasita hamar urte igaro badira, erabilera libreko erreserbetara.

Nolanahi ere, honako hauetan baino ezingo da saldoa banatu, dela zuzenean, dela zeharka: ondare‑elementu eguneratuak erabat amortizatuta daudenean, transmititu direnean edo balantzean baja eman zaienean.

Aipatutako erreserbek dibidendu bikoitza ezartzeagatiko kenkarirako eskubidea emango dute; kenkari hori Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren –4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua– 30. artikuluan dago aurreikusita. Era berean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez‑egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 7. artikuluaren y) idatz‑zatian aurreikusitako salbuespenerako eskubidea emango dute.

«Abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoa paragrafo honetan aurreikusitakoez bestelako helburuetarako aplikatzen bada, edo egiaztapena egin baino lehen edo hori egiteko epea igaro ondoren aplikatzen bada, aplikazioa egin den zerga‑aldiko zerga‑oinarrian txertatuko da saldoa, eta aurreko zerga‑aldietako zerga‑oinarri negatiboak ezingo dira aipatutako saldoarekin konpentsatu.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei ez zaie paragrafo honetan «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuaren erabilgarritasunari eta kontu horretako saldoaren xedeari buruz esandakoa aplikatuko.

11.  Ondare‑elementu eguneratuen eskualdaketan edo balio‑narriaduretan izandako galerei «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoaren zenbatekoa kenduko zaie, zerga‑oinarrian txertatze aldera. Saldo hori erabilgarri egongo da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunei ez zaie paragrafo honetan xedatutakoa aplikatuko.

12.  Elementu eguneratuak erakundearen ondarean dauden ekitaldiei dagozkien urteko kontuen memorian honako alderdi hauei buruzko informazioa jasoko da:

a)  Eguneraketan erabilitako irizpideak, delako urteko kontuetako eragindako ondare‑elementuak aipatuta.

b)  Balantzeko elementu eguneratuen zenbateko eguneratua, eta amortizazioari buruzko eguneraketaren ondorioa.

c)  «Abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuaren ekitaldiko mugimenduak, eta hori aldatzeko kasuen azalpena.

Paragrafo honetan zehaztutako betebeharrak ez betetzea zerga arloko arau‑hauste larritzat joko da. Hona hemen zehapena: isilean gordetako datu bakoitzeko 200 euroko diru‑isuna, informazioa eman ez den lehenengo lau urteetako bakoitzean; eta isilean gordetako datu bakoitzeko 1.000 euro, hurrengo urteetako bakoitzean, «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldo osoaren % 50eko mugarekin.

Zehapena zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 188. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakorekin bat murriztuko da.

Nolanahi ere, paragrafo honetan aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira, «abenduaren 27ko 16/2012 Legearen errebalorizazio‑erreserba» kontuko saldoa ez‑betetzea gertatu den lehenengo zerga‑aldi zaharreneko –preskribatu ez direnen artean– zerga‑aldian txertatuko da, eta ezingo da aurreko zerga‑aldietako zerga‑oinarri negatiboekin konpentsatu.

IV. KAPITULUA Ondarearen gaineko Zerga 10. artikulua.  Ondarearen gaineko Zerga 2013an zehar.

Ondarearen gaineko zerga aldi baterako ezartzen duen irailaren 16ko 13/2011 Errege Lege Dekretuaren artikulu bakarraren bigarren paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«Bigarrena.  2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako aldaketa hauek izango ditu ondarearen gaineko zergaren ekainaren 6ko 19/1991 Legeak: Bat.  33. artikulua aldatu egin da, eta hau da testu berria:

“33. artikulua. Kuota osoaren hobari orokorra.

Zergak ordaintzeko betebehar pertsonalagatiko edo errealagatiko subjektu pasiboei % 100eko hobaria aplikatuko zaie zergaren kuota osoaren gainean.” Bi.  6., 36., 37. eta 38. artikuluak indargabetu egin dira.» V. KAPITULUA

Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zerga 11. artikulua.  Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, beste xedapen gehigarri bat, bosgarrena, erantsi zaio ez‑egoiliarren gaineko zergaren Legearen testu bateginari, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartuari, eta honela egongo da idatzita:

«Bosgarren xedapen gehigarria.  Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia.

1.  Zerga honen mende egongo dira, karga berezi baten bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1.a) paragrafoan aipatutako sariak, lege horretan bertan zehaztutako baldintzetan, baldin eta establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe lortu badituzte zergadunek, jarraian adierazten diren berezitasunak aintzat hartuta.

2.  Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako sarien kasuan atxikipen edo konturako sarrera bat egin beharko da, testu bategin honen 31. artikuluan aurreikusitako kondizioetan. Halaber, atxikipena edo konturako sarrera egin beharko da saria, ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen batean xedatutakoari jarraikiz, salbuetsita dagoenean.

% 20 atxikiko edo kontura sartuko da. Atxikipenaren edo konturako sarreraren oinarria karga bereziaren zerga‑oinarriaren zenbatekoak zehaztuko du.

3.  Xedapen honetan aurreikusitako sariak lortu dituzten zerga honen mendekoek zerga berezi horren aitorpen bat aurkeztu beharko dute, eta dagokion zerga‑zorraren zenbatekoa zehaztu beharko dute. Horrez gain, zenbatekoa Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak ezartzen duen tokian, moduan eta epeetan sartu beharko dute.

Nolanahi ere, lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa denean edo horren harira aurreko 2. paragrafoan aurreikusitako atxikipena edo konturako sarrera egin bada, ez da aipatutako aitorpena egin beharko.

4.  Diruzaintzan ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen bat aplikatzetik eratorritako zenbatekoak baino zenbateko handiagoak sartu direnean, edo karga berezi honen harira konturako atxikipenak egin badira, aipatutako aplikazioa eskatu ahal izango da, bai eta dagokion itzulketa ere, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

Zerga‑arloko administrazioak aipatutako itzulketa‑eskaeran jasotako datuak eman ahal izango dizkio zergaduna bizi den estatuari, elkarren arteko laguntzari buruzko araudian zehaztutako baldintza eta mugen arabera.

5.  Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren arloan, xedapen gehigarri honetan aurreikusitako sariak, baldin eta establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe lortzen badituzte zergadunek, karga berezi honen bidez baino ezingo dira kargatu.» VI. KAPITULUA Balio Erantsiaren gaineko Zerga 12. artikulua.  Balio erantsiaren gaineko zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzea.

Aldaketa hauek egin dira balio erantsiaren gaineko zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legean: Bat.  8. artikuluaren bigarren paragrafoaren 2. idatz-zatia aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«2.  Zerga honen mendekoek ondasun‑sozietateei edo ‑komunitateei edo beste edozein erakunderi egiten dizkieten enpresa‑ edo lanbide‑ondasuneko ekarpenak, diruzkoak ez direnak, bai eta, horiek likidatuz edo erabat edo partzialki deseginez gero, izaera horretako esleipenak ere, ondare‑eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren “egintza juridiko dokumentatuak” eta “sozietateen eragiketak” kontzeptuak arautzen dituzten arauei jarraikiz dagokion ordainsariari kalterik egin gabe.

Zehazki, ondasun‑entregatzat joko da ondasun‑komunitate batek erkideei lurzoruak edo eraikuntzak esleitzea, partaidetza‑kuotaren arabera».

Bi.  80. artikuluaren laugarren eta bosgarren paragrafoak aldatu dira, eta honela gelditu dira idatzita:

«Lau.  Zerga‑oinarria proportzionalki murriztu ahal izango da, kargatutako eragiketengatik jasanarazten diren kuotei dagozkien kredituak erabat edo partzialki kobraezinak direnean. Horretarako: A)  Kreditu bat erabat edo partzialki kobraezina izango da honako baldintza hauek biltzen dituenean:

1.  Jasanarazitako zerga sortu zenetik urtebete igaro izana, hartatik eratorritako kreditua erabat edo partzialki kobratu gabe.

Nolanahi ere, epeka edo prezio geroratuekin egindako eragiketen kasuan, urtebete igaroa beharko du ordaindu ez diren epeen epemugatik, zerga‑oinarria proportzionalki murrizteko. Horretarako, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egindakoak direla ulertuko da haien kontraprestazioa, hurrenez hurren, ordainketa jarraituetan edo ordainketa bakarrean egitea hitzartu denean, betiere jasanarazitako zergaren sortzapenetik azken ordainketa edo ordainketa bakarra egiteko epea amaitu arte urtebete baino gehiago igaro bada.

Kreditu‑eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena, lege honen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, 6.010.121,04 eurotik beherakoa izan bada aurreko urtean, haren zerga‑oinarria murriztu nahi bada, 1. baldintzan aipatutako urtebeteko epea sei hilabetekoa izango da.

2.  Gorabehera hori zerga honetarako exijitutako erregistro‑liburuetan jasota gelditzea.

3.  Eragiketen hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa jardutea, edo, bestela, horren zerga‑oinarria, Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartu gabe, 300 euro baino handiagoa izatea.

4.  Subjektu pasiboak zordunari eskatzea, erreklamazio judizialaren bidez edo notario‑errekerimendu bidez, ordaindu dezala, baita erakunde publikoek fidantzatutako kredituak direnean ere.

Aurreko 1. baldintzan aipatutako epekako eragiketen kasuan, nahikoa izango da zordunari horietako bat ordaindu dezala eskatzea, dela erreklamazio judizial bidez, dela notario‑errekerimendu bidez, zerga‑oinarria aldatzeko, ordaindu ez diren epeen arabera.

Erakunde publikoek zor dituzten kredituen kasuan, aurreko 4. baldintzan aipatutako erreklamazio judizialaren edo notario‑errekerimenduaren ordez, erakunde publiko zordunaren organo eskudunak egindako ziurtapen bat eduki beharko da, organo horren kontu‑hartzaile edo diruzainaren txostenarekin bat – txostenean, obligazioaren aintzatespena jasoko da–.

B)  Aldaketa aurreko 1. baldintzan aipatutako urtebeteko epea amaitu eta hurrengo hiru hileko epean egin beharko da, bai eta Zerga Arloko Administrazioko Estatu Agentziari erregelamendu bidez zehaztutako epean jakinarazi ere.

Kreditu‑eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena, lege honen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, 6.010.121,04 eurotik beherakoa izan bada aurreko urtean, haren zerga‑oinarria murriztu nahi bada, aurreko lerrokadan aipatutako urtebeteko epea sei hilekoa izango da.

C)  Zerga‑oinarria murriztu ondoren, hori ez da berriro gorantz aldatuko, subjektu pasiboak kontraprestazioaren kobrantza osoa edo partziala lortuagatik ere, hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa ez badihardu izan ezik. Kasu horretan, ulertuko da Balio Erantsiaren gaineko Zerga jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, ordaindutako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, subjektu pasiboak atzera egiten badu zordunaren aurkako erreklamazio judizialean edo, dela notario‑errekerimenduaren ondorioz, dela beste edozein arrazoi dela bide, zorra kobratzea adosten badu zordunarekin, zerga‑oinarria handitu beharko du berriro, eta horretarako, zuzenketa‑faktura bat egin beharko du hilabeteko epean, erreklamazioan atzera egin denetik edo zorra kobratzea adosten denetik aurrera, bidezko kuota jasanarazteko.

Bost.  Aurreko hirugarren eta laugarren paragrafoetan zerga‑oinarria aldatzeari buruzko kasuei dagokienez, honako arauak aplikatuko dira:

1.  Zerga‑oinarria ezingo da aldatu honako kasuak direnean:

a)  Berme erreala duten kredituak, bermatutako zatian.

b)  Kreditu‑sozietateek edo elkarrekiko bermedun sozietateek fidantzatutako kredituak, edo kreditu‑aseguruen edo kauzio‑aseguruen kontratu bidez estalitakoak, fidantzatutako edo aseguratutako zatian.

c)  Lege honen 79. artikuluaren bosgarren paragrafoan definitutakoaren arabera lotuta dauden pertsonen edo erakundeen arteko kredituak.

d)  Erakunde publikoek zor dituzten edo fidantzatu dituzten kredituak.

Aurreko d) idatz‑zatian xedatutakoa ez da aplikatuko erabat edo partzialki kobraezinak diren kredituen zerga‑oinarria lege honen 80. artikuluaren laugarren paragrafoaren arabera murrizten denean, baina horrek ez du eragotziko ordainketa‑ezaren frogagiria aurkeztu behar izatea aipatu legearen 4. baldintzak zehazten duen moduan.

2.  Zerga‑oinarria ezingo da aldatu, halaber, eragiketen hartzailea ez badago finkatuta ez zergaren aplikazio‑eremuan, ez eta Kanarietan, Ceutan edo Melillan ere.

3.  Aldez aurretik sortutako eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituetarako konkurtsoa aitortzeko autoaren ondoren ere ezin izango da zerga‑oinarria lege honen 80. artikuluaren laugarren paragrafoarekin bat aldatu.

4.  Aldaketa hori egin aurretik ordainketaren bat egin bada, ulertuko da Balio Erantsiaren gaineko Zerga jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, ordaindutako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean.

5.  Eragiketen hartzaileak izandako kenkariak zuzentzeak –lege honen 114. artikuluaren bigarren paragrafoaren 2. idatz-zatiaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera egin beharko da– dagokion kreditua sorraraziko du Ogasun Publikoaren alde.

Zergari lotutako eragiketen hartzaileak ez badu izan zerga osorik kentzeko eskubiderik, zorduna izango da Ogasun Publikoaren aurrean, kengarria ez den zergaren kuotaren zenbatekoagatik. Hartzaileak ez badihardu enpresaburu edo profesional gisa, eta ez badu aipatu zorra kitatu, aurreko Lau.C) paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da.» VII. KAPITULUA Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga 13. artikulua.  Ondare‑eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bategina aldatzea –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen –.

Ondare‑eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bateginaren 40. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen–; eta honela gelditu da idatzita:

«2.  Erregistro publikoetan egiten diren aurreneurrizko idatzoharrak, horien gaia eskubide edo interes baloragarri bat denean eta agintari judizial edo administratibo eskudunek ofizioz agindu gabe egiten direnean.» VIII. KAPITULUA Tokiko tributuak 14. artikulua.  Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako tokiko ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatu egin da tokiko ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–. Hauek dira aldaketak: Bat.  25. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«25. artikulua.  Tasak ezartzeko erabakiak: txosten tekniko eta ekonomikoa.

Jabari publikoaren erabilera pribatibo nahiz aprobetxamendu bereziagatik edota zerbitzu berriak osorik zein partzialki finantzatzeko, tasak ezartzeko hartzen diren erabakiak txosten tekniko eta ekonomikoak ikusita hartu behar dira; non, hurrenez hurren, jabari publikoaren merkatu‑balioa edo zerbitzu horiek estaltzeko aurreikusten den era berariaz adierazi beharko baitira. Txosten hori dagokion erabakia hartzeko espedienteari gehituko zaio.

Aurreko paragrafoan aipatutako txosten tekniko eta ekonomikoa aurkeztea ez da beharrezkoa izango erabakiak izaera orokorreko balio‑handitze edo eguneratzeengatik hartzen direnean edo tasen zenbatekoa murrizten denean, kasuan kasuko zerbitzuaren kostua nabarmen jaisten ez bada behintzat.

Aurreko paragrafoan xedatutakoari dagokionez, murrizpena nabarmena dela joko da aurreikusten denean zerbitzuaren kostua % 15 baino gehiago jaitsiko dela tasak ezarri edo aldatzeko erabakiaren aurreko txosten tekniko eta ekonomikoan aurreikusitakoaren aldean. Txosten tekniko eta ekonomikorik ez aurkeztea arrazoitzeko, gastua kudeatzen duen organoak berariaz utzi behar du jasota aldaketa onartzeko espedientean kostua ez dela modu nabarmenean murrizten.» Bi.  61. artikuluaren 5. paragrafoaren a) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«a)  Errepideak, bideak, gainerako lurreko bideak eta itsasoko eta lurreko jabego publikoko ondasunak eta ondasun hidraulikoak, erabiltzaileek publikoki eta doan aprobetxa baditzakete.» Hiru.  62. artikuluaren 2. paragrafoaren b) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«b)  Kultura‑intereseko monumentu edo lorategi historiko aitortutakoak – berariaz eta banaka–, errege‑dekretu bidez, Espainiako ondare historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9. artikuluak zehaztu legez, eta lege horren 12. artikuluan aipatutako erregistro orokorrean Espainiako ondare historikoaren parte gisa inskribatutakoak, bai eta lege horren lehenengo, bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan jasotakoak ere.

Salbuespen hau ez zaie arkeologia‑guneak eta horietan txertatutako toki eta multzo historikoak mugatzen dituen perimetroaren barruan dauden hiri‑ondasun guztiei aplikatuko; aitzitik, honako baldintza hauek biltzen dituztenei baino ez zaie aplikatuko: Arkeologia‑guneetan, Espainiako ondare historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluan adierazitako hirigintza‑plangintzako tresnen babes bereziko objektutzat hartutakoak.

Toki edo multzo historikoetan, berrogeita hamar urte edo gehiago dituztenak eta lurzoruaren erregimenari eta hiri‑antolamenduari buruzko legea garatzeko eta aplikatzeko plangintza‑erregelamendua onartzen duen ekainaren 23ko 2159/1978 Errege Dekretuan aurreikusitako katalogoan babes osoko objektutzat hartutakoak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Aurreko b) idatz‑zatian aipatutako ondasun higiezinak ez dira salbuetsita egongo, ustiapen ekonomiko gisa atxikita daudenean, non eta ez zaien aplikagarria irabazi‑asmorik gabeko erakundeen zerga‑erregimenari eta mezenasgorako zerga‑hobariei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legean aurreikusitako salbuespen‑kasuren bat, edo non eta zergaduna zergarekin lotzea ez dagoen estatuaren, autonomia‑erkidegoen edo tokiko erakundeen esku edota estatuko organismo autonomoen edo autonomia‑erkidegoen antzeko izaerako zuzenbide publikoko erakundeen eta tokiko erakundeen esku.» Lau.  Beste bi paragrafo gehitu zaizkio 74. artikuluari; honela diote:

«2 ter.  Udalek zergaren kuota osoaren % 95era arteko hobari bat arautu ahal izango dute ordenantza bidez, lege honen 62. artikuluaren 2. paragrafoaren b) idatz‑zatiaren azkeneko lerrokadan adierazitako salbuespenetik kanpo dauden ondasun higiezinen alde.

2 quater.  Udalek zergaren kuota osoaren % 95era arteko hobari bat arautu ahal izango dute ordenantza bidez, interes bereziko edo udal‑onurako jarduera ekonomikoak ostatatzen dituzten higiezinen alde. Jarduera horiek halakoak direla joko da haietan gizartearekin, kulturarekin, historiarekin edo artearekin lotutako inguruabarrak edo enplegua sustatzekoak ematen direnean. Udalbatzaren osoko bilkurak joko ditu halakotzat, eta erabakia kideen gehiengo sinplearen aldeko botoekin hartuko da, subjektu pasiboak aurrez eskatu ondoren.» Bost.  88. artikuluaren 2. paragrafoari e) idatz‑zatia gehitu zaio. Honela dio:

«e)  Kuotaren % 95era arteko hobaria udal‑kuotagatik zergak ordaintzen dituzten eta interes bereziko edo udal‑erabilerako jarduera ekonomikoak egiten dituzten subjektu pasiboentzako. Halakoak egiten dituztela joko da gizartearekin, kulturarekin, historiarekin edo artearekin lotutako inguruabarrak edo enplegua sustatzekoak ematen direnean. Udalbatzaren osoko bilkurak joko ditu halakotzat, eta erabakia kideen gehiengo sinplearen aldeko botoekin hartuko da, subjektu pasiboak aurrez eskatu ondoren.

Hobaria artikulu honen 1. paragrafoan eta paragrafo horren aurreko lerrokadetan aipatutako hobariak aplikatzearen ondorioz lortutako kuotari aplikatuko zaio.» Sei.  Hamahirugarren xedapen gehigarria erantsi da. Honela egongo da idatzita:

«Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Zerga‑ordenantza higiezinen katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 32.2 artikuluan aurreikusitako koefizienteei egokitzea.

Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako higiezinen katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 32.2 artikuluan aurreikusitakoa aplikagarri zaien udalerrietan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga‑tasa onartzeko eta jakinarazteko epea dagokion koefizientea aplikatzen den ekitaldiko martxoaren 1era arte handituko da.» Sei.  Hamalaugarren xedapen gehigarria erantsi da. Honela egongo da idatzita:

«Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Aldizkako tributuen jakinarazpenak.

Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren tributuak osatzen dituzten elementuetan zerga‑ordenantzen bidezko aldaketak egiten direnean, ez da beharrezkoa izango eratorritako likidazioak banaka jakinaraztea, zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 102. artikuluaren 3. paragrafoan zehaztutako kasuetan salbu.» Zortzi.  Hogeita batgarren xedapen iragankorra gehitu da. Honela egongo da idatzita:

«Hogeita batgarren xedapen iragankorra.  2013 ekitaldirako zerga‑ordenantzak onartzea.

2013 ekitaldirako baino ez, finantza publikoak finkatzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko zenbait zerga‑neurri hartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legean tokiko tributuetarako aurreikusitako neurriak aplikatzea erabakitzen duten udalek zerga‑ordenantzen behin betiko testua onartu beharko dute, bai eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratu ere, 2013ko apirilaren 1a baino lehen, testu bategin honen 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.» 15. artikulua.  Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eta erregelamendua ezartzeko irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretua aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako aldaketa hauek izango ditu jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eta erregelamendua ezartzeko irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak: Bat.  Ohar bat gehitu zaio jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifen lehenengo atalaren 981.3 epigrafeari («Izaera egonkorreko jolas‑parkeak, ur‑parkeak eta antzekoak barne»). Honela egongo da idatzita:

«OHARRA: Urtean zortzi hilabete baino gutxiago irekita dauden jolas‑parkeen kuota epigrafe honetan aipatutakoaren % 70 izango da.» Bi.  Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak aplikatzeko erregelamenduaren 14.a.1.F).b) arauaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«2.  Sasoiko jardueretarako erabilitako –bide publikoa postu eta antzekoekin okupatzearen bidez– azaleraren % 40.

Tarifen arabera, epigrafeari edo taldeari dagokion kuota establezimendua urtebete baino gutxiagoan irekita egoteagatik murriztu –horren gaineko ehunekoa aplikatzearen bidez– behar duten jardueretan, ehuneko hori lokalen azalerari ere aplikatuko zaio.» Hiru.  5. paragrafoa sartu da jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak aplikatzeko erregelamenduaren 14. arauan, eta honela dio:

«5.  Sasoiko jarduerak edo urtebete baino gutxiagoan irekita dauden jendearentzako establezimenduak.

Sasoiko jardueretan edo urtebete baino gutxiagoan irekita dauden jendearentzako establezimenduetan, ez da bateragarria izango jardueran baja eman delako adierazpena aurkeztea eta tarifetan zein arau honen 1.F).b).2.º paragrafoan salbuespenotarako aurreikusitako kuota‑murrizketak aplikatzea.» IX. KAPITULUA Higiezinen katastroa 16. artikulua.  Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen higiezinen katastroari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

Higiezinen katastroari buruzko legearen testu bateginaren –martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartua– aldaketok 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  3. paragrafoa gehitu zaio 20. artikuluari; hona hemen testua:

«3.  Nahiko datu daudenetan eta ikuskaritza‑prozedurak ez dionean ezein hirugarreni eragiten, prozedurari zuzenean ekin ahalko zaio, ikuskaritza‑akta jakinarazi ondoren. Akta horretan, ondasun higiezinaren deskribapena erregularizatzeko proposamena jasoko da, bai eta artikulu honen eta behin betiko ebazpenaren aurrean egoki diren errekurtsoen berariazko aipamena ere. Kasu horretan, interesdunei espedientearen berri emango zaie, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten 15 eguneko epean. Epe hori igarota, interesdunek ez badute alegaziorik aurkeztu, ikuskaritza‑aktan sartutako erregularizazio‑proposamena behin betiko proposamen bilakatuko da, eta hura jasotzen duen erabakia hartu eta jakinarazi dela ulertuko da, aipatu epea amaitu eta hurrengo egunean, eta espedientea itxi eta artxibatu egingo da.» Bi.  32. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«32. artikulua. Katastro‑balioak eguneratzea.

1.  Estatuko aurrekontu orokorren legeek katastro‑balioak eguneratu ahal izango dituzte, koefizienteak aplikatzearen bitartez. Horiek ezberdinak izan ahalko dira erregelamendu bidez zehazten den udalerri‑talde bakoitzerako edo higiezinen mota bakoitzerako.

2.  Halaber, aurrekontu orokorren legeek udalerri bateko hiri‑higiezinen katastro‑balioak eguneratu ahal izango dituzte, koefizienteak aplikatzearekin bidez, udalerriko balioen txostena indarrean jartzen den urtearen arabera.

Udalek paragrafo honetan aurreikusitako koefizienteak aplikatzea eskatu ahalko dute, honako betekizun hauek betetzen direnean:

a)  Aurreko balorazio kolektiboko prozedura orokorretik eratorritako katastro‑balioak indarrean jarri zirenetik bost urte pasatzea, gutxienez.

b)  Merkatu‑balioen eta indarreko katastro‑balioak zehazteko oinarri hartzen direnen artean ezberdintasun nabarmenak egotea; betiere, modu homogeneoan eragiten badiete udalerriko erabilera, poligono, eremu eta guneei.

c)  Eskaera Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, koefizienteak aplikatzea eskatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko urtarrilaren 31 baino lehen.

Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak balioetsiko du aurreko lerrokadan adierazitako betekizunen egokitasuna, ministerio‑agindu bidez. Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ekitaldi bakoitzeko irailaren 30a baino lehen, eta estatuko aurrekontu orokorren legeak hurrengo ekitaldirako zehazten dituen koefizienteak zer udalerri jakini aplikatuko zaion jasoko du.

Paragrafo honetan aurreikusitako koefizientea aplikatuz gero, ez dira aplikatuko artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatutako eguneraketa‑koefizienteak.» Hiru.  Beste xedapen gehigarri bat, hirugarrena, gehitu da. Hau da testua:

«Hirugarren xedapen gehigarria.  Katastroa erregularizatzeko 2013-2016

prozedura.

1.  Testu bategin honen 11. artikuluan xedatutakoa gorabehera, hiri‑ondasun higiezinak eta eraikuntzadun landa‑ondasun higiezinak eta horien ezaugarrien aldaketak higiezinen katastrora gehitzeko, katastroa erregularizatzeko prozedura erabili ahalko da.

Prozedura hori ofizioz hasiko da, baldin eta alta edo aldaketa bat egitea dakarten gorabeherak erabat eta zuzen aitortzeko betebeharra betetzen ez bada, ondasun higiezinen katastro‑deskribapena eta higiezinaren errealitatea bat datozela bermatzeko.

Erregularizazio‑prozedurari testu bategin honen 11. eta 12. artikuluetan zehaztutako erregimen juridikoa aplikatuko zaio, xedapen honek aurreikusten ez duen guztian.

2.  Erregularizazio‑prozedura Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez –Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, 2016ko abenduaren 31

baino lehen– zehaztutako udalerriei aplikatuko zaie, bertan zehaztutako epean aplikatu ere. Nolanahi ere, aipatu ebazpenean aurreikusitako epea luzatu ahal izango da, organo berak hala nahi badu, eta luzapen hori ere Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta horretan aipatutako epean, dagokion arauan aurreikusitako epetik kanpo aurkezten diren aitorpenak ez dira izapidetuko, 13. artikuluan araututako aitorpen bidezko txertatze‑prozedurarekin bat. Hala ere, 36. artikuluan aurreikusitako lankidetza‑betebeharra betetzeko, horietan jasotako informazioa eta horrekin batera dauden dokumentuak entregatu direla ulertuko da, eta kontuan hartuko dira erregularizazio‑prozeduraren ondorioetarako.

Erregularizatu beharreko jarduerak izapidetzetik kanpo utziko dira, lankidetza‑formulen bitartez.

3.  Erregularizazio‑prozedura izapidetzeko, honako aurreikuspen hauek hartuko dira aintzat:

a)  Erregularizazio‑prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunaren akordioz.

Interesdunei hasieraren berri emango zaie, eta 15 egun izango dituzte egoki irizten dieten alegazioak egiteko.

Testu bategin honen 36. artikuluan araututako lankidetza‑betekizuna gorabehera, jarduerak 9. artikuluan aurreikusitako eskubideen titularrekin egiten direla ulertu ahalko da, aitorpena egin behar dutenak izan edo ez.

b)  Prozedurak ez badio ezein hirugarreni eragiten, zuzenean ekin ahalko zaio erregularizazio‑proposamena jakinarazi ondoren, katastroa erregularizatzeko 8.  artikuluan aurreikusitako tasaren likidazioarekin batera.

Erregularizazio‑proposamenean, arau honen eta behin betiko ebazpenaren kontra egin daitezkeen errekurtsoen berariazko aipamena jasoko da.

Interesdunei espedientearen berri emango zaie, egoki irizten dieten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten 15 eguneko epean, jakinarazpenaren egunetik aurrera.

Epe hori pasata, interesdunek ez badute alegaziorik aurkeztu, erregularizazio‑proposamena behin betiko proposamen bilakatuko da, eta espedientea itxi eta artxibatu egingo da. Gainera, ulertuko da erregularizazio‑prozeduran jasotako aldaketa‑akordioa aipatu epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera emanda eta jakinarazita dagoela.

c)  Interesdunak jakinaren gainean jartzeko, zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio. Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, interesdunei hasiera‑akordioa edo erregularizazio‑proposamena jakinarazten zaienetik kontatzen hasita. Ebazpenaren gehienezko epea amaitzen denean, espedientea iraungi egingo da eta jarduera guztiak artxibatu egingo dira.

4.  Erregularizazioaren ondorioz ondasun higiezinak nahiz haien deskribapen‑aldaketak katastrora gehitzeak katastroa aldatzea eragin duten egitate, egintza edo negozioak gertatu ziren egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, noiz jakinarazi ziren kontuan izan gabe, laugarren xedapen gehigarriaren hirugarren lerrokadan landa‑ondasun higiezinetarako, nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko ustiapenetarako eraikuntzak dituztenetarako, xedatutakoa gorabehera.

5.  Xedapen honetan araututako prozedurari jarraikiz, higiezinen katastro‑deskribapena erregularizatuz gero, ez dira haien alta edo aldaketa dakarten gorabeherak erabat eta zuzen aitortzeko betebeharra ez betetzearen ondorioz exiji daitezkeen zehapenak aplikatuko.

6.  Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du erregularizatuko diren ondasunen Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren oinarri likidagarria, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako tokiko ogasunak arautzen dituen legearen testu bateginaren 67.1.b).4. artikuluan eta antzekoetan aurreikusitakoarekin konforme.

7.  Erregularizazio‑prozeduran egindako jarduerak higiezinen katastroa osatzeko eta mantentzeko lantzat joko dira, administrazio publikoen ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren ondorioetarako.

8.  Katastroa erregularizatzeko tasa sortu da; estatuko tributu izaera izango du, eta xedapen honetan xedatutakoak arautuko du, bai eta tasei eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 9. artikuluan zehaztutako gainerako arau‑iturriek ere.

a)  Zergapeko egitatea: tasa honen zergapeko egitatea izango da ondasun higiezinen deskribapenaren erregularizazioa, xedapen honetan zehazten den prozeduraren ondoriozkoa.

b)  Subjektu pasiboak: honako hauek izango dira erregularizazio‑tasa honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko edo juridikoak eta zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Tributu Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatutako erakundeak, baldin eta, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako tokiko ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginean aurreikusitakoaren arabera, ondasun higiezinen gaineko zergaren subjektu pasibo badira erregularizazio‑prozedura hasi den ekitaldian.

c)  Sortzapena: katastroa erregularizatzeko tasa erregularizazio‑prozedura hasten denean sortuko da.

d)  Zenbatekoa: katastroa erregularizatzeko tasaren zenbatekoa prozedura jarraitu behar duen higiezin bakoitzeko 60 eurokoa izango da.

e)  Kudeaketa: Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko du katastroa erregularizatzeko tasa.

f)  Bilketa: tasaren bilketa uztailaren 29ko 939/2005 Lege Dekretuak onartutako Bilketako Erregelamendu Orokorrean eta hura garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

Lau.  Beste xedapen gehigarri bat, laugarrena, gehitu da. Hau da testua:

«Laugarren xedapen gehigarria.  Landa‑lurrean kokatutako nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko ustiapenak garatzeko nahitaezkoak diren eraikuntzak ebaluatzea.

Balorazio kolektiboko prozedura orokorra 2006ko urtarrilaren 1a ondoren – hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan aipatutako ebazpena argitaratu eta gero– egin duten udalerrietan, beste katastro‑balio bat emango zaie landa‑izaera duten –higiezinen katastroari buruzko abenduaren 23ko 48/2002 Legearen aurreko araudiari jarraikiz– eta nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko ustiapenak garatzeko nahitaezko eraikuntzak dituzten ondasun higiezinei.

Baliook lortzeko, lehenengo xedapen iragankorrean jasotako arauak –udalerrian indarrean diren balioen ponentziari buruzkoak dira– aplikatuko dira.

Balioek jakinarazten diren edo jakinarazitzat jotzen diren urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.» Bost.  Bederatzigarren xedapen iragankorra gehitu da. Honela dio:

«Bederatzigarren xedapen iragankorra.  32. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako koefizienteak aplika daitezen eskatzeko epea.

Udalek 2013ko martxoaren 1era arte eskatu ahalko diote Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari 32.2 artikuluan aurreikusitako koefizienteak 2014

ekitaldirako aplikatzeko.» X. KAPITULUA Kanarietako ekonomia‑ eta zerga‑erregimena 17. artikulua.  Kanarietako ekonomia‑ eta zerga‑erregimenaren zenbait alderdi aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legea aldatzea.

Bat.  4. artikuluaren 4. zenbakia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«4.  Zerga honi lotutako eragiketak ez dira Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako “kostu bidezko ondare eskualdaketa” kontzeptuari lotuta egongo.

Salbuetsi egiten dira aurreko paragrafoan xedatutakotik ondasun higiezinen entregak eta alokairuak, bai eta ondasun horiez gozatzeko eskubide errealak eratzea edo eskualdatzea ere, zerga ordaintzetik salbuetsita daudenean, salbu eta subjektu pasiboak uko egiten badio salbuespenari administrazio‑ eta zerga‑neurriei buruzko ekainaren 25eko Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2012 Legearen 50. bost artikuluan jasotako kasuetan eta baldintzekin.» Bi.  6. artikuluaren 2. idatz-zatiaren 5. paragrafoa aldatu egin da. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«5.  Zerga honen mendekoek ondasun‑sozietateei edo ‑komunitateei edo beste edozein erakunderi egiten dizkieten enpresa‑ edo lanbide‑ondasuneko ekarpenak, diruzkoak ez direnak, bai eta, horiek likidatuz edo erabat edo partzialki deseginez gero, izaera horretako esleipenak ere, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren “egintza juridiko dokumentatuak” eta “sozietateen eragiketak” kontzeptuak arautzen dituzten arauei jarraikiz dagokion ordainsariari kalterik egin gabe.

Zehazki, ondasun‑entregatzat joko da ondasun‑komunitate batek erkideei lurzoruak edo eraikuntzak esleitzea, partaidetza‑kuotaren arabera».

Hiru.  16. artikulua aldatu egin da. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«16. artikulua.  Ondasunak entregatzeko tokia.

Ondasunak entregatzeko tokia ondorengo arau hauen arabera zehaztuko da: Bat.  Bidali edo garraiatzekoak ez diren ondasun‑entregak zerga aplikatu beharreko lurraldean egindakotzat joko dira ondasun horiek lurralde horretan jartzen direnean eroslearen esku.

Bi.  Zerga aplikatu beharreko lurraldean egin direla ulertuko da, halaber:

1.  Ondasun higigarri gorpuzdunen entregak, eroslearen esku jartzeko ezinbestean igorri edo garraiatu behar direnean, baldin eta igorpena edo garraioa aipatutako lurraldean hasten bada.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, inportatu behar diren ondasunen igorpena edo garraioa aipatu lurraldetik kanpo hasten bada, inportatzaileak edo, hala badagokio, eskuratzaileek egiten dituzten entregak zerga aplikatu beharreko lurraldean egindakotzat joko dira.

2.  Eskura jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen entregak, instalazioa aipatutako lurraldean amaitzen bada. Arau hau aplikatuko da instalazioak edo muntaiak saldutako ondasunak ibilgetzea dakarrenean eta haren kostua instalatutako ondasunen entregak izan duen kontraprestazio osoaren % 15ekoa baino handiagoa denean.

3.  Aipatutako lurraldean kokatzen diren ondasun higiezinen entregak.

4.  Ontzi edo hegazkin baten barruan egiten diren ondasun‑entregak, zerga aplikatu beharreko lurraldean hasten eta amaitzen badira, eta ez bada eskalarik egiten aipatutako lurraldetik kanpoko portu eta aireportuetan.

Joan eta etorri egiteko garraioa baldin bada, etorria beste garraioaldi bat dela joko da.

Paragrafo honi dagokionez, zerga aplikatu beharreko lurraldean bidaiariak ontziratzeko aurreikusten den lehen tokia izango da hasiera‑lekua, aipatutako lurraldetik kanpoko lehenengo eskalaren ondoren ere.

Hiru. Europako Erkidegoko lurraldean dagoen gas naturalaren sare baten bidezko edo sare horri lotutako edozein sareren bidezko gas‑entregak, elektrizitate‑entregak, edota berokuntza‑ zein hozte‑sareen bidezko bero‑ edo hotz‑entregak zerga aplikatu beharreko lurraldean egindakotzat joko dira, honako kasu honetan: Enpresari edo profesional birsaltzaile bati egindakoak, horren jarduera ekonomikoaren egoitza edo helbidea aipatutako lurraldean badago, edo establezimendu iraunkorra bertan badago; betiere, entrega horien hartzailea aipatutako egoitza, establezimendu iraunkorra edo helbidea bada.

Horretarako, enpresari edo profesional birsaltzailea izango da gasa, elektrizitatea, beroa edo hotza birsaltzea duena jarduera nagusi eta horiek oso‑oso gutxi kontsumitzen dituena.» Lau.  18. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«18. artikulua.  Zerga sortzea.

Bat.  Honakoetan sortuko da zerga:

1.  Ondasun‑entregetan, eskuratzailearen esku jartzen direnean, edo, hala badagokio, aplika dakiekeen legeriarekin bat egiten direnean.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, domeinua erreserbatzeko hitzarmena edo beste edozein baldintza etengarri duen salmenta‑kontratu bati jarraikiz, ondasunen alokairu‑salmena kontratu bati jarraikiz edo bi aldeentzako loteslea den jabegoa eskualdatzeko klausula duen ondasunen alokairu‑salmenta kontratu bat jarraikiz egindako ondasun‑entregetan, xede‑ondasunak eskuratzailearen esku jartzen direnean sortuko da zerga.

2.  Zerbitzu‑emateetan, kargatutako eragiketak ematen, exekutatzen edo gauzatzen direnean.

Nolanahi ere, hartzailea subjektu pasiboa –lege honen 19. artikuluaren 1. zenbakiaren 2. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat– den zerbitzu‑emateetan, baldin eta urtebetetik gorako epean etengabe egiten badira eta ez badakarte aurretiazko ordainketarik aipatu epean, zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, eragiketa hasi zenetik edo aurreko sortzapenetik aipatutako egunera arteko epeari dagokion zati proportzionalean, harik eta zerbitzu‑emateak amaitu arte.

Aurreko lerrokadetan xedatutakotik salbuetsita, obrak gauzatzen direnean eta materialak ematen direnean, ondasunak obraren jabearen esku jartzen diren unean.

3.  Obrak gauzatzen direnean, dela materialak emanez, dela eman gabe, eta, hartzaileak administrazio publikoak direnean, jasotzen diren unean, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.

4 .  K o m i s i o ‑ e m a i l e a r e n e t a k o m i s i o ‑ h a r t z a i l e a r e n a r t e k o ondasun‑eskualdaketetan, baldin eta horiek salmenta‑komisioko kontratu bati jarraikiz egin badira, eta azkenekoak bere izenean badihardu, komisio‑hartzaileak ondasunak entregatzen dituenean.

Ondasun‑entregak kontratuei jarraikiz egiten direnean, eta kontratu horien arabera, aldeetako batek zenbateko jakin bateko balioa duten ondasun higigarriak entregatzen badizkio besteari, eta jasotzen dituenak horiek epe barruan saldu behar baditu eta saldutako ondasunen eta saldu ez diren gainerakoen balio kalkulatua itzuli behar badu, saldutako ondasunen entregen sortzapena ondasun horiek jasotzen dituenak eskuratzailearen esku jartzen dituenean sortuko da.

5 .  K o m i s i o ‑ e m a i l e a r e n e t a k o m i s i o ‑ h a r t z a i l e a r e n a r t e k o ondasun‑eskualdaketetan, baldin eta horiek erosketa‑komisioko kontratu bati jarraikiz egin badira, eta lehenak bere izenean badihardu, ondasunak komisio‑emaileari entregatzen zaizkionean.

6.  Alokairuetan, horniduretan eta, oro har, segidako traktuko eragiketetan, eskuratze bakoitza hartzen duen prezioaren zatia exiji daitekeenean.

Nolanahi ere, ez denean preziorik hitzartu edo, prezioa hitzartu bai baina ez denean zehaztu noiz izango den exijigarria, edo urtebete naturaletik gorako epearekin zehaztu bada, urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da zerga, eragiketa hasi zenetik edo aurreko sortzapenetik aipatutako egunera arteko epeari dagokion zati proportzionalean.

Aurreko 1. paragrafoaren bigarren lerrokadan adierazitako eragiketak aurreko lerrokadetan xedatutakotik salbuetsita daude.

Bi.  Aurreko Bat zenbakian xedatutakoa gorabehera, zergapeko egitatea egin aurreko aurretiazko ordainketak dakartzaten eragiketa kargatuetan, jasotako zenbatekoen prezioa erabat edo partzialki kobratzen den unean sortuko da zerga.

Hiru.  Inportazioetan zerga inportatzaileek eskatzen dutenean sortuko da, betiere legeria aplikagarrian zehaztutako baldintzak betetzen badituzte. Inportazioa ez bada erregelamendu bidez aurreikusitako epeetan eskatzen, zerga hau aplikatu beharreko lurraldean sartzen den unean sortuko da zerga, lege honen 3. artikuluan definitu legez.

Iragaitzazko, aldi baterako inportazioko, suspentsio‑sistemaren hobekuntza aktiboko, zona frankoko, gordailu frankoko edo gordailuko erregimenean edo egoeran dauden ondasunak behin betiko inportatu behar direnean, inportatzea eskatzen denean sortuko da Zerga, baldin eta, halaber, legeria aplikagarriak exijitutako betekizunak betetzen badira.

Aurreko lerrokadan adierazitako erregimenetako edozein emateko betekizunak betetzen ez badira, ez‑betetze hori gertatzen den unean sortuko da Zerga, edota, ez‑betetzearen data zehaztu ezin daitekeenean, erregimen horiek aplikatzea baimendu zeneko unean.

Lege honen 8. artikuluaren 2. zenbakiaren 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan inportazio gisa definitu diren eragiketetan, aipatu paragrafoetan adierazitako desafektazioak, baldintza‑aldaketak edo eskuratzeak, hurrenez hurren, gertatzen direnean sortuko da.» Bost.  Beste idatz-zati bat, h) idatz-zatia, gehitu zaio 19. artikuluaren 1. zenbakiaren 2. paragrafoari. Hona hemen:

«h)  Obrak gauzatzen direnean, dela materialak emanez, dela eman gabe, bai eta obrak egiteko langileak lagatzen direnean ere, sustatzailearen eta kontratistaren artean zuzenean formalizatutako kontratuen ondorioz; betiere, obren helburua lurrak urbanizatzea edo eraikinak eraikitzea edo birgaitzea bada.

Aurreko idatz‑zatian ezarritakoa aplikatu egin beharko da, era berean, eragiketen hartzaileak kontratista nagusia edo beste azpikontratista batzuk badira eta adierazitako baldintzak betetzen badira.» Sei.  1., 2., 7. eta 8. zenbakiak aldatu dira, eta 11. zenbakia erantsi zaio 22. artikuluari; honela idatzita geratuko dira:

«1.  Zerga‑oinarria zergari lotutako eragiketen ondorioz hartzailearengandik nahiz hirugarren pertsonengandik datorren kontraprestazioaren zenbateko osoak eratuko du.

2.  Zehazki, honako hauek daude kontraprestazio kontzeptuaren baitan:

a)  Komisio‑ eta garraio‑gastuak, aseguruak, prestazio aurreratuen sariak eta entrega edo zerbitzua egiten duenaren aldeko beste edozein kreditu, prestazio nagusitik nahiz hari erantsitakoetatik datorrena.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa hala izanik ere, prezioaren ordainketa geroratzeagatik sortzen diren interesak ez dira kontraprestazioan sartuko, gerorapen hori ondasunen entrega edo zerbitzuen prestazioa egin ondorengo epealdi bati badagokio.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hauek bakarrik hartuko dira interestzat: subjektu pasiboak egindako fakturan bereizita adierazten den prezioaren ordainketa geroratu edo atzeratzeko egiten diren eragiketa finantzarioen ordainsariak, administrazio‑ eta zerga‑neurriei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Kanarietako Autonomia Erkidegoko Legearen 50.bat.18 artikuluaren c) idatz‑zatian jasotakoaren arabera salbuetsitakoak.

Inoiz ere ez da interestzat hartuko merkatuan antzeko eragiketetarako aplikatu ohi den interesa gainditzen duen kontraprestazioaren zatia.

b)  Zergari lotutako eragiketen prezioari zuzenean lotutako diru‑laguntzak.

Entregatutako unitate‑kopuruaren arabera edo egindako zerbitzuen bolumenaren arabera ezarritako diru‑laguntzak zergapetutako eragiketen prezioari zuzenean lotuta egongo dira, betiere eragiketa egin aurretik finkatzen direnean.

Ez dira barne hartuko Europako Erkidegoko produktuez edo EEEren merkatuan eskuragarri daudenez hornitu ahal izateko diru‑laguntzak, Kanariar Uharteen urrutitasunari eta uhartetasunari lotutako berariazko aukeren programan aurreikusi bezala.

c)  Kargatutako eragiketa horien gainean ezartzen diren edozein motatako tributu eta kargak, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra bera eta Kanariar Uharteetako Inportazioei eta Entregei buruzko Erabakimena izan ezik.

Kargatutako eragiketen xede diren ondasunengatik exijitzen diren zerga bereziak idatz‑zati honetan xedatutakoari lotuta geratzen dira, Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia izan ezik.

d)  Prestazioa egitera behartutakoak zuzenbidearen arabera atxiki dituen kopuruak, Zergari lotutako eragiketak burutzen ez diren kasuetan.

e)  Eragiketaren hartzaileei kargatutako ontzien eta bilgarrien zenbatekoa, itzulgarri direnena ere barne, zenbateko hori jasotzea ekarri duen kontzeptua edozein dela ere.

f)  Zergari lotutako eragiketen hartzaileak haien kontraprestazio oso nahiz partzial gisa bere gain hartutako zorrak.» «7.  Zerga‑oinarria proportzionalki murriztu ahal izango da, kargatutako eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak erabat edo partzialki kobraezinak direnean. Horretarako: A)  Kreditu bat erabat edo partzialki kobraezina izango da honako baldintza hauek betetzen dituenean:

1.  Jasanarazitako zerga sortu zenetik urtebete igarotzea, hortik eratorritako kreditua erabat edo partzialki kobratu gabe.

Nolanahi ere, epeka edo geroratutako prezioarekin egindako eragiketen kasuan, urtebete igaro behar da ordaindu ez diren epeen epemugatik, zerga‑oinarria proportzionalki murrizteko. Horretarako, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egindakoak direla ulertuko da haien kontraprestazioa, hurrenez hurren, ordainketa jarraituetan edo ordainketa bakarrean egitea hitzartu denean, betiere jasanarazitako zergaren sortzapenetik azken ordainketa edo ordainketa bakarra egiteko epea amaitu arte urtebete baino gehiago igaro bada.

Kreditu‑eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena 6.010.121,04 eurotik beherakoa izan bada aurre‑aurreko urtean, lege honen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, eta haren zerga‑oinarria murriztu nahi bada, 1. baldintzan aipatutako urtebeteko epea sei hilekoa izango da.

2.  Gorabehera hori zerga honetarako exijitutako erregistro‑liburuetan jasota gelditzea.

3.  Eragiketen hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jardutea, edo, bestela, horren zerga‑oinarria, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra kenduta, 300 euro baino handiagoa izatea.

4.  Subjektu pasiboak erreklamazio judizialaren bidez edo notario‑errekerimendu bidez eskatzea zordunari ordaindu dezala, baita erakunde publikoek fidantzatutako kredituak direnean ere.

Aurreko I. baldintzan aipatutako epekako eragiketen kasuan, zerga‑oinarria ordaindu ez diren epeen arabera aldatzeko nahikoa izango da zordunari horietako bat ordaindu dezala eskatzea, dela erreklamazio judizial bidez, dela notario‑errekerimendu bidez.

Erakunde publikoek zor dituzten kredituen kasuan, aurreko 4. baldintzan aipatutako erreklamazio judizialaren edo notario‑errekerimenduaren ordez, erakunde publiko zordunaren organo eskudunak egindako ziurtapen bat izango da, organo horren kontu‑hartzaile edo diruzainaren txostenarekin bat –txostenean, obligazioaren aintzatespena jasoko da–.

B)  Aldaketa aurreko 1. baldintzan aipatutako urtebeteko epea amaitu eta hurrengo hiru hileko epean jakinarazi beharko da, bai eta Kanarietako Zerga Administrazioari erregelamendu bidez zehaztutako epean jakinarazi ere.

Kreditu‑eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena 6.010.121,04 eurotik beherakoa izan bada aurre‑aurreko urtean, lege honen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, eta haren zerga‑oinarria murriztu nahi bada, aurreko lerrokadan aipatutako urtebeteko epea sei hilekoa izango da.

C)  Zerga‑oinarria murriztu ondoren, hori ez da berriro gorantz aldatuko, subjektu pasiboak kontraprestazioaren kobrantza osoa edo partziala lortuagatik ere, hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa ez badihardu izan ezik. Kasu horretan, ulertuko da Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, jasotako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean jasota ere.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, subjektu pasiboak atzera egiten badu zordunaren aurkako erreklamazio judizialean edo, dela notario‑errekerimenduaren ondorioz, dela beste edozein arrazoi dela bide, zorra kobratzea adosten badu zordunarekin, zerga‑oinarria handitu beharko du berriro, eta horretarako, zuzenketa‑faktura bat egin beharko du hilabeteko epean, erreklamazioan atzera egin denetik edo zorra kobratzea adosten denetik aurrera, bidezko kuota jasanarazteko.

8.  Aurreko 6. eta 7. zenbakietan adierazitako zerga‑oinarria aldatzeari buruzko kasuei dagokienez, honako arauak aplikatuko dira:

1.  Zerga‑oinarria ezingo da aldatu kasu hauetan:

a.  Berme erreala duten kredituetan, bermatutako zatian. b.  Kreditu‑sozietateek edo elkarrekiko bermedun sozietateek fidantzatutako kredituetan, edo kreditu‑aseguruen edo kauzio‑aseguruen kontratu bidez estalitakoetan, fidantzatutako edo aseguratutako zatian. c.  Lege honen bosgarren paragrafoaren 23. artikuluaren 3. zenbakian definitutakoaren arabera lotuta dauden pertsona edo erakundeen arteko kredituetan. d.  Erakunde publikoek zor dituzten edo fidantzatu dituzten kredituetan.

Aurreko d) idatz‑zatian xedatutakoa ez da aplikatuko erabat edo partzialki kobraezinak diren kredituen zerga‑oinarria aurreko 7. zenbakiaren arabera murrizten denean, baina horrek ez du eragotziko ordainketa‑ezaren frogagiria aurkeztu behar izatea aipatu zenbakiaren a) idatz‑zatiaren 4. baldintzak zehazten duen moduan.

2.  Zerga‑oinarria ezingo da aldatu, halaber, eragiketen hartzailea ez badago finkatuta zerga aplikatu beharreko eremuan.

3.  Aldaketa hori egin aurretik ordainketaren bat egin bada, ulertuko da Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, ordaindutako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean.

4.  Eragiketen hartzaileak izandako kenkariak zuzentzeak –lege honen 44. artikuluaren arabera egin beharko da– dagokion kreditua sorraraziko du Ogasun Publikoaren alde.

Zergari lotutako eragiketen hartzaileak ez badu izan zerga osorik kentzeko eskubiderik, kengarria ez den zergaren kuotaren zenbatekoaren zorduna izango da Ogasun Publikoaren aurrean. Hartzaileak ez badihardu enpresaburu edo profesional gisa, eta ez badu aipatu zorra kitatu, aurreko 7. zenbakiaren c) idatz‑zatian xedatutakoa aplikatuko da.» «11.  Kontraprestazioaren zenbatekoa ez bada ezagutzen zerga hau sortzen denean, subjektu pasiboak behin‑behinean finkatu beharko du zenbateko hori, arrazoitutako irizpideak erabiliz. Horrek ez du eragotziko kopurua ezagutu ondoren zenbatekoa zuzendu ahal izatea.» Zazpi.  1. eta 2. zenbakiak aldatu dira eta 9. zenbakia erantsi zaio 23. artikuluari. Honela diote:

«1.  Eragiketek diruzko kontraprestaziorik ez dutenean, zerga‑oinarria alderdi independenteek merkatuaren baldintza normaletan eta ekoizpen‑ edo merkaturatze‑fase berean adostuko zutena izango da.

Hala ere, kontraprestazioaren zati bat diruzkoa bada zerga‑oinarria hauxe izango da: alegia, kontraprestazioaren zati ez‑diruzkoak merkatuan duen balioari haren diruzko zatia gehitzean ateratzen den emaitza, betiere emaitza hori aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuz kalkulatutakoa baino handiagoa bada.

2.  Eragiketa berean eta prezio bakarrez izaera desberdineko ondasun‑salmentak edo zerbitzu‑emateak egiten direnean, baita enpresaren ondare guztia edo haren zati bat eskualdatzen denean ere, bakoitzari dagokion zerga‑oinarria saldutako ondasunek edo emandako zerbitzuek merkatuan duten balioaren arabera zehaztuko da.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da aplikatuko aipatutako ondasunak edo zerbitzuak Zergari lotutako prestazio nagusi baten prestazio osagarrien xedea direnean.» «9.  Aurreko zenbakietan adierazitako eragiketen zerga‑oinarrian, aurreko artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan, hurrenez hurren, konprometitutako gastuak edo osagarriak barne hartu edo at utzi beharko dira, hala badagokio.» Zortzi.  33. artikuluaren 3. eta 5. zenbakiak aldatu dira; hona nola gelditu diren idatzita:

«3.  Titularrak kuota kengarriak jasan izan dituen likidazio‑aldiari dagokion aitorpen‑likidazioan edo hurrengoetan baino ezin izango da gauzatu kenkarirako eskubidea, baldin eta eskubide hori sortzen denetik hasita lau urteko epea igaro ez bada. Jasandako kuota kengarrien kenkariaren ehunekoa honako hau izango da:

aipatutako kuoten kenkarirako eskubidea sortu den urtekoaren behin betikoa.

Hala ere, konkurtso‑deklarazioaren kasuan, aldez aurretik jasandako kuoten kenkarirako eskubidea (baldin eta kenkaria aplikatu gabe badute) kuota horiek jasan diren likidazio‑aldiari dagokion aitorpen‑likidazioan gauzatu beharko da.

Aitorpen‑likidazio horietan ez direnean sartu aurreko lerrokadan aipatu diren jasandako kuota kengarriak, kuota horien kenkarirako eskubidea sortzen denetik hasita lau urte igaro ez badira, konkurtsopekoak edo, konkurtsoari buruzko Legearen 86.3 artikuluan ezarritako kasuetan, konkurtso‑administrazioak bere esku izango du kentzea, jasan ziren aldiari dagokion aitorpen‑likidazioan zuzenketa eginez.

Administrazioak errekerimendua egin duenean edo ikuskapenen bat izan denean, jasandako kuotak, zerga honetarako arauz ezarritako erregistro‑liburuetan behar bezala kontabilizatutakoak, kengarriak izango dira dagozkien likidazioetan, baina kontabilizatu ez diren kuotak, berriz, kontabilizatu diren aldiari dagokion aitorpen‑likidazioan edo hurrengoetan izango dira kengarriak. Dena dela, lehen lerrokadan aipatutako epea igaro ez bada bakarrik izango dira kengarriak kuota batzuk eta besteak.» «5.  Bidezko diren kenkarien zenbatekoak likidazio‑aldi berean sortutako kuoten zenbatekoa gainditzen duenean, gaindikin hori hurrengo aitorpen‑likidazioetan konpentsatu ahal izango da, baldin eta gaindikin hori agertu den aitorpen‑likidazioa aurkeztu denetik lau urte igaro ez badira.

Hala ere, subjektu pasiboak bere alde ateratzen den saldoa itzultzea aukeratu ahal izango du, titulu honen II. kapituluan xedatutakoaren arabera bidezkoa denean, baina kasu horretan ezin izango du konpentsatu hurrengo aitorpen‑likidazioetan, itzulketa gauzatu arte igarotako denbora edozein dela ere.

Aitorpen‑likidazioaren aurretik izandako zergapeko egitateekin loturiko aitorpen‑likidazioan –arauz dago ezarrita–, konpentsatu beharreko saldo metatu guztiak aplikatu beharko dira, alegia, aitorpen horren aurreko likidazio‑aldiei dagozkienak.» Bederatzi.  2012ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta administrazio‑ eta zerga‑neurriei buruzko ekainaren 25eko Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2012 Legea onartzearen ondorioz, indargabetu egin dira 10. eta 27. artikuluak, 58 bis artikuluaren 3. zenbakia, zortzigarren xedapen gehigarria eta I., I. bis, II. eta VI. eranskinak.

Indarrean dauden arauetan horiei egiten zaizkien aipamenak barne‑eragiketengatiko salbuespenei eta zerga‑tasei buruz Kanarietako Autonomia Erkidegoak onartzen duen indarreko arauari ere egiten zaizkiola ulertuko da.

18. artikulua.  Kanarietako ekonomia‑ eta zerga‑erregimena aldatzen duen uztailaren 6ko 19/1994 Legea aldatzea.

2012ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta administrazio‑ eta zerga‑neurriei buruzko ekainaren 25eko Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2012 Legea onartzearen ondorioz, indargabetu egin da 24. artikulua.

XI. KAPITULUA

19. artikulua.  Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga.

Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga sortu da, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak. Honako xedapen hauek arautuko dute: Bat.  Zergaren izaera eta xedea.

Kreditu Erakundeetako Gordailuen gaineko Zerga tributu zuzen bat da, eta kreditu‑erakundeetan eratutako gordailuak kargatzen ditu, artikulu honetan aurreikusitako modu eta baldintzen arabera.

Bi.  Aplikatzeko lurralde‑eremua.

Zerga Espainiako lurralde osoan da galdagarria. Horrek ez du eragozten Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, hurrenez hurren, indarrean diren kontzertu eta hitzarmen ekonomikoetako zergen foru‑erregimenak aplikatzea. Aplikatzeko, aintzat hartuko da Espainiako barne‑ordenamendua osatzen duten itun eta hitzarmenetan xedatutakoa.

Hiru.  Zergapeko egitatea.

Honako hau izango da zergapeko egitatea: artikulu honen seigarren paragrafoan adierazitako zergadunek hirugarrenen –izaera juridikoa aintzat hartu gabe– funtsak edukitzea, baldin eta zergadunok funtsok itzultzera behartuta badaude, Espainiako lurraldetik kanpoko sukurtsaletan edukitako funtsak izan ezik.

Lau. Salbuespenak.

Zergatik salbuetsita egongo dira honako hauek:

1.  2.  3.  4.  Espainiako Bankua eta moneta erregulatzeko agintaritzak.

Europako Inbertsio Bankua.

Europako Banku Zentrala Kreditu Ofizialeko Institutua (KOI).

Bost.  Zerga‑aldia eta sortzapena.

Zerga‑aldia urte naturala izango da.

Hala ere, jarduera Espainiako lurraldean hasten bada, honako hau izango da zerga‑aldia: jarduera hasten den egunetik urte naturala amaitzen den egunera arteko tartea.

Dena den, zerga‑aldia zergadunak jarduera Espainiako lurraldean amaitzen duenean amaituko da.

Zerga zerga‑aldiaren azkeneko egunean sortuko da.

Sei. Zergadunak.

Honako hauek dira zergadunak:

a)  Kreditu‑erakundeen alorreko indarreko zuzenbidea Europako Erkidegoetakora egokitu beharrari buruzko ekainaren 28ko 1298/1986 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan definitutako kreditu‑erakundeak.

b)  Atzerriko kreditu‑erakundeen Espainiako lurraldeko sukurtsalak.

Zazpi. Zerga‑oinarria.

Honako hau izango da zerga‑oinarria: kreditu‑erakundeei gordetako balantzeko pasiboaren «Bezeroaren gordailuak» 4. partidari dagokion zerga‑aldiaren hiruhileko natural bakoitzaren amaierako saldoaren –banakako finantza‑egoerak barne– batez besteko aritmetikoa egitetik ateratzen den zenbatekoa.

Horretarako, amaierako saldoari 4.1.5, 4.2.5, 4.3.2 eta 4.4.5 partidetan sartutako «Balorazio‑doikuntzetako» zenbatekoak kenduko zaizkio.

Paragrafo honetan adierazitako parametroak bat datoz abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularraren II. tituluan eta IV. eranskinean definitutakoekin –Espainiako Bankuak kreditu‑erakundeei egindako Zirkularra, finantza‑informazio publikoaren eta finantza‑egoeren erreserbaren eta ereduen arauei buruzkoa–, bai eta hori ordezten duen araudikoekin ere.

Zortzi. Tributu‑kuota.

Kuota osoa lortzeko, zerga‑oinarriari % 0ko karga‑tasa aplikatuko zaio.

Kuota diferentziala lortzeko, kuota osoari egindako konturako ordainketa kenduko zaio.

Bederatzi. Autolikidazioa.

Zergadunek autolikidazioa aurkeztu beharko dute zerga‑aldiaren hurrengo urteko uztailean, Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroak zehazten duen tokian eta moduan. Nolanahi ere, kuota osoa zero eurokoa bada, ez da autolikidazioa aurkeztu beharrik izango.

Hamar.  Konturako ordainketa egiteko betebeharra.

Zergadunek konturako ordainketaren autolikidazioa, uneko zerga‑aldiari dagokiona, aurkeztu beharko dute ekitaldi bakoitzeko uztailean, zerga‑aldi horretako indarreko karga‑tasa aurreko zerga‑aldiko zerga‑oinarriari aplikatzetik ateratako kuotaren % 50eko zenbatekoagatik. Nolanahi ere, kuota osoa zero eurokoa bada, ez da autolikidazioa aurkeztu beharrik izango.

Hamaika.  Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea gaitzea.

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak karga‑tasa eta konturako ordainketa aldatu ahal izango ditu.

Hamabi.  Arau‑hausteak eta zehapenak.

Lege honetan eta hori garatzeko araudian xedatutakoa ez betetzetik eratorritako zerga arloko arau‑hausteak zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoari jarraikiz kalifikatu eta zehatuko dira.

Hamahiru  Lege honetan araututako zergapeko egitateak, autonomia‑erkidegoek kargatutakoak.

Lege honek zehaztutako zerga autonomia‑erkidegoek kargatutako zergapeko egitateei badagokie, eta hori dela‑eta, sarrerak gutxitzen badira, autonomia‑erkidegoen finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 6.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa 2012ko abenduaren 1a baino lehen onartutako lege batean zehaztutako autonomia‑erkidegoen berezko tributuen kasuan baino ez da aplikatuko.

Hamalau.  Indarrean jartzea.

Zerga 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga‑aldietarako ondorioekin exijituko da.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga 2012ko abenduaren 31n autolikidatzea.

Zergaren xede‑eremuaren barruan dauden produktuen txikizkako salmentak 2012ko abenduaren 31n egin direla ulertuko da, baldin eta data horretan zerga‑, administrazio‑ eta lan‑arloetako neurriei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legearen 9. artikuluren laugarren paragrafoaren 2. zenbakian definitutako txikizkako saltokietan badaude. Ez da hala izango aipatu produktuei Hidrokarburoen gaineko Zergaren etete‑erregimena aplikatu behar bazaie.

Aurreko lerrokadan xedatutakoari dagokionez, produktuen txikizkako salmentak txikizkako saltokia kokatzen den autonomia‑erkidegoaren lurraldean egiten direla ulertuko da.

Zergari lotutako subjektu pasiboek sortutako kuoten autolikidazioa eta zerrenda aurkeztu beharko dituzte 2013ko apirilaren lehendabiziko 20 egun naturaletan, bai eta, hala badagokio, salbuetsitako eragiketena ere, aurreko lerrokadetan aipatutakoaren arabera. Hori 2012ko azken hiruhilekoko autolikidazioari dagokionetik bereiz izapidetuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.

Balore‑merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan Balio Erantsiaren gaineko Zergari egiten zaizkion aipamenak Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari ere egiten zaizkiola ulertuko da, bai eta baldintza beretan egiten direla ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.

2012ko azaroaren 15etik aurrerako ondorioekin, hemezortzigarren xedapen gehigarria, «Kreditu‑erakundeak berregituratzeko eta desegiteko eragiketei aplika dakiekeen zerga‑erregimen berezia», gehitu zaio martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginari.

Honela dio:

«Kreditu‑erakundeek –kreditu‑erakundeak berregituratzeko edo desegiteko planak betez, eta bankuak berregituratzeko araudiari jarraikiz– beste kreditu‑erakunde baten alde egiten dituzten negozio‑ edo aktibo‑ edo pasibo‑eskualdaketei lege honen testu bateginaren VII. tituluaren VIII. kapituluko 83. artikuluan aipatutako eragiketetarako zehaztutako zerga‑erregimena aplikatuko zaie, bai eta gainerako tributuen eraginak ere, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 83. eta 94. artikuluetan aipatutako eragiketekin bat ez badatoz ere».

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

1.  Indargabetuta geratzen dira lege honetan ezarritakoaren aurkako xedapen guztiak.

2.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zerga‑aldietarako ondorioekin, indargabetuta geratzen dira uztailaren 30eko 1777/2004 Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 49. eta 50.3 artikuluak.

Azken xedapenetan lehena.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartuko Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina aldatzea.

Lehena. Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginak honako aldaketa hauek izango ditu, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  14. artikuluaren 1. paragrafoari beste idatz‑zati bat, i), erantsi zaio, eta honela geratuko da idatzita:

«i)  Hartzaile bakoitzeko 1.000.000 euro gainditzen dituzten gastuak –edo, gehiago izanez gero, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 7.e) artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik salbuetsita dagoen zenbatekoa gainditzen dutenak–, aipatutako legearen 17.2.e) artikuluan aipatzen diren lan‑harremana, komuna edo berezia, edo merkataritza‑harremana, edota biak, amaitzetik eratorritakoak, zenbait zerga‑alditan ordainduagatik ere. Horretarako, sozietate‑talde bereko beste erakunde batzuek ordaintzen dituzten zenbatekoak zenbatuko dira, baldin eta Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.» Bi.  140. artikuluaren 4. paragrafoari f) idatz‑zatia gehitu zaio, eta artikulu bereko 6. paragrafoari c) idatz‑zatia. Honela diote:

«4. (Berdin).

f)  Zenbatekoa dela‑eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatutako karga berezitik salbuetsita dauden loteria‑ eta apustu‑sarietan.

6. (Berdin).

c)  Zenbatekoa dela‑eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatutako loteria eta apustu jakin batzuen karga bereziaren mende dauden eta salbuetsita ez dauden loteria‑ eta apustu‑sarien kasuan, % 20koa. Kasu horretan, atxikipena mende dagoen eta salbuetsita ez dagoen sariaren zenbatekoaren gainean egingo da, aipatutako xedapenaren arabera.

(Berdin).» Hiru.  Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra gehitu da. Honela dio:

«Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra.  2013ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako lan‑ edo merkataritza‑harremanetatik eratorritako gastuak.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako lan‑ edo merkataritza‑harremanetatik eratorritako gastuei ez zaie lege honen 14.1.i) artikuluan xedatutakoa aplikatuko».

Bigarrena.  Honako aldaketa hauek izango ditu martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginak, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zerga‑aldietarako izango dituzte horiek ondorioak: Bat.  27. artikuluaren 2. paragrafoa indargabetu egin da.

Bi.  Beste lerrokada bat erantsi zaio 45. artikuluaren 1. paragrafoari; honela dio:

«Lege honen 28. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan adierazitako erakundeek ez dute aipatutako ordainketa zatikatua egin beharko, ez eta aitorpena aurkeztu ere.» Hiru.  48. artikuluaren 4. paragrafoa indargabetu egin da.

Lau.  53. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«2.  Kapitulu honetan araututako zerga‑erregimen berezia aplikatzeak honako betekizun hauek betetzea eskatuko du:

a)  Erakundeak zerga‑aldi bakoitzean alokatutako edo alokairuan eskainitako etxebizitza‑kopurua 8 edo gehiago izatea uneoro.

b)  Etxebizitzak gutxienez hiru urtez egotea alokatuta edo alokairuan eskainita.

Epe hori honako kasu hauetan zenbatuko da:

1.  Erregimenari atxiki baino lehen erakundearen ondarean zeuden etxebizitzen kasuan, erregimenaren aukera jakinarazten den zerga‑aldia hasten den egunaz geroztik; betiere, data horretan etxebizitza alokatuta bazegoen.

Bestela, hurrengo lerrokadan xedatutakoari jarraituko zaio.

2.  Erakundeak gerora erosten edo sustatzen dituen etxebizitzen kasuan, lehenengoz alokatu zituen egunaz geroztik.

Betekizun hori bete ezean, etxebizitza bakoitzak dagokion hobaria galduko du.

Ez‑betetzea gertatu zen zerga‑aldiko kuotaz gain, erregimen berezi hau aplikatu den zerga‑aldi guztietan aplikatutako hobarien zenbatekoa ordaindu beharko da, egoki diren berandutzako interesei, gainkarguei eta zehapenei kalterik egin gabe.

c)  Higiezinen sustapeneko eta alokairuko jardueren kontabilitatean, erositako edo sustatutako higiezin bakoitza bereiz agertzea, eta beharrezkoa den banakapena egitea, horiek banatzen diren etxebizitza, lokal edo erregistro‑finka bakoitzari zer errenta dagokion jakiteko.

d)  Etxebizitzak alokatzeko jarduera ekonomiko nagusiaren osagarri diren jarduerak egiten dituzten erakundeen kasuan, zerga‑aldiko errenten –aurreko b) idatz‑zatian adierazitako gutxieneko atxikimendu‑epea amaitu ondoren alokatutako higiezinak eskualdatzetik eratorritakoak izan ezik– gutxienez % 55ek edo, erakundearen aktiboaren balioaren gutxienez % 55ek lege honen 54.1 artikuluan adierazitako hobariak aplikatzeko eskubidea duten errentak sortzeko aukera izatea.» Bost.  115. artikuluaren 11. paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«11.  Erakunde errentariek 6. paragrafoan adierazitako unea aktiboa eraikitzen hasi zeneko uneari dagokiola zehaztu ahal izango dute, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioren jakinarazpen baten bidez eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan. Horretarako, honako betekizun hauek bete beharko dituzte aldi berean:

a)  Aktiboak finantza‑alokairuko kontratu baten mendeko ibilgetu materialaren elementutzat jotzea, eta kontratu horretako kuotak aktiboa eraikitzen amaitu baino lehen ordaintzea.

b)  Aktiboak eraikitzeko denbora 12 hilekoa izatea, gutxienez.

c)  Aktiboek teknika‑ eta diseinu‑betekizun bereziak izatea, eta ez etortzea bat serieko ekoizpenekin.» Sei.  Hogeita hemeretzigarren xedapen iragankorra gehitu da. Honela dio:

«Hogeita hemeretzigarren xedapen iragankorra.  Finantza‑alokairuko zenbait kontraturen zerga‑erregimena.

Ondare‑elementuak, baldin eta horien administrazio‑baimena 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako zerga‑aldi batean lortu bada, lege honen 115. artikuluaren 11. paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, 2012ko abenduaren 31n indarrean zen araudiak arautuko ditu, aipatutako artikuluan eta tonen araberako itsasontzi‑enpresen erregimenean xedatutakoa aplikatzeari dagokionez.» Azken xedapenetan bigarrena.  Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergari buruzko abenduaren 18ko 29/1987 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek izango ditu oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergari buruzko abenduaren 18ko 29/1987 Legeak: Bat.  20. artikuluaren 7. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«7.  Ondarearen gaineko zergari buruzko ekainaren 6ko 19/1991 Legearen 4. artikuluaren lehenengo, bigarren eta hirugarren paragrafoetan jasotako ondasunak ezkontideari, ondorengoei edo adoptatuei dohaintzan emanez gero, murrizketa bera egingo da aurreko paragrafoan araututako zerga‑oinarrian, eta a) eta c) idatz‑zatietan adierazitako baldintza berak jarraituko dira, Espainiako Ondare Historikoaren edo autonomia‑erkidegoetako Ondare Historikoaren edo Kulturalaren partaide diren aldetik.

Espainiako Ondare Historikoaren edo autonomia‑erkidegoetako Ondare Historiko edo Kulturalaren zati diren ondasunak doan eskuratzeko, ulertuko da dohaintzak ez duela urratzen eskuratutakoa mantentzeko betebeharra, eskuratutako ondasunak Estatuari edo gainerako lurralde‑administrazio publikoei edo erakundeei modu puru, sinple eta ezeztaezinean dohaintzan ematen dizkionean zerga‑oinarriaren murrizketarekin.

Exijitutako betekizunak betetzen ez badira, ordaindu ez den zerga ordaindu beharko da, bai eta berandutzako interesak ere.» Bi.  34. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu egin da; hau da testu berria:

«4.  Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, zergaren nahitaezko autolikidazio‑erregimena zehaztu da honako autonomia‑erkidego hauetarako:

–  Andaluziako Autonomia Erkidegoa.

–  Aragoiko Autonomia Erkidegoa.

–  Asturiasko Autonomia Erkidegoa.

–  Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa.

–  Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

–  Gaztela eta Leongo Erkidegoa.

–  Kataluniako Autonomia Erkidegoa.

–  Galiziako Autonomia Erkidegoa.

–  Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa.

–  Valentziako Erkidegoa.» Azken xedapenetan hirugarrena.  Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legea aldatzea.

2012ko abenduaren 31tik aurrera, honela egongo da idatzita jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 49. artikuluaren 5. paragrafoaren f) idatz‑zatia:

«f)  Ustiapenaren sarrera gordinen milako 0,75.» Azken xedapenetan laugarrena.  Hipoteken Legea (1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren araberako testu bategina) aldatzea.

5. paragrafoa gehitu zaio Hipoteken Legeari (1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren araberako testu bategina), eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hona hemen testua:

«5.  Jabetzaren Erregistroak ez du inskribatuko hiri‑lurzoruen balioa handitzearen gaineko zergari lotutako zerga‑betebeharrak dakartzan egintza edo kontratuak dituen inongo dokumenturik, aurrez egiaztatu gabe zergaren autolikidazioa edo, hala badagokio, aitorpena aurkeztu duela, edo martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Tokiko ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 110. artikuluaren 6. paragrafoaren b) idatz‑zatian aipatutako jakinarazpena egin duela.» Azken xedapenetan bosgarrena.  Ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) aldatzea.

Honako aldaketa hauek izango ditu Ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen testu bateginak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  40. artikulua aldatu egin da, eta hau da testu berria:

«40. artikulua. Zergapetuta egotea.

Paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde bateko erakundeek, baldin eta ondasun higiezinak edo horiek gozatzeko eskubide errealak badituzte Espainian, edozein tituluren bidez, zergapean egongo dira, karga berezi baten bidez.» Bi.  41. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«41. artikulua. Zerga‑oinarria.

1.  Karga bereziaren zerga‑oinarria ondasun higiezinen katastro‑balioa izango da. Ez badago katastro‑baliorik, Ondarearen gaineko Zergari dagokionez aplikagarri diren xedapenen arabera zehaztutako balioa erabiliko da.

2.  Aurreko 40. artikuluan aipatutako erakundeetako bat ondasunen edo eskubideen titulartasunaren partaide bada, beste pertsona edo erakunde batzuekin batera, Espainiako Erakunde Ez‑egoiliarren Ondasun Higiezinen gaineko karga berezia exijitzeko, partaidetzaren arabera dagokion ondasunen edo eskubideen balioan dagokion zatia hartuko da aintzat.» Hiru.  42. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«42. artikulua. Salbuespenak.

Honako hauei ez zaie exijituko ondasun higiezinen gaineko karga berezia:

a)  Atzerriko estatuei eta erakunde publikoei eta nazioarteko erakundeei.

b)  Higiezina edukitze edo alokatze hutsetik bereizten diren ustiapen ekonomikoak egiten dituztenei Espainian, modu jarraituan edo ohikoan, erregelamendu bidez xedatzen denarekin bat.

c)  Ofizialki aintzatetsitako bigarren mailako balore‑merkatuan kotizatzen duten sozietateei.» Lau.  45. artikuluaren titulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«45. artikulua. Sortzapena, aitorpena eta zergapetzea.» Bost.  45. artikuluari 3. paragrafoa gehitu zaio; hona hemen testua:

«3.  Karga bereziari lotuta dauden erakundeek Espainiako lurraldean kokatutako ondasun higiezinak eskualdatzen badituzte, aipatu karga bereziaren pean egongo dira eskualdatzen diren ondasunak.» Azken xedapenetan seigarrena.  Ceuta eta Melillako ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zergari buruzko martxoaren 25eko 8/1991 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek izango ditu Ceutako eta Melillako ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zergari buruzko martxoaren 25eko 8/1991 Legeak. Aldaketok 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.

Bat.  9. artikulua aldatu egin da, eta hau da testu berria:

«9. artikulua. Ondasun‑inportazioetako salbuespenak.

Ceutan eta Melillan egiten diren behin betiko ondasun‑inportazioak salbuetsita egongo dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudi komunaren baldintza beretan, eta, aplikagarri direnak aurreko eragiketen pareko izango dira, salbuespen honen ondorioetarako.

Zehazki, bidaiari‑erregimeneko ondasun‑inportazioetan, salbuespena Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen araudian bidaiari‑erregimeneko ondasun‑inportazioetarako aurreikusitako baldintza eta zenbateko beretan aplikatuko da.» Bi.  11. artikuluaren b) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«b)  Inportazioetan, inportatzeko aitorpena onartzen den unean, edo, halakorik ezean, ondasunak zergapetze‑lurraldera sartzen direnean, aplikagarri den araudian zehaztutako baldintzak beteta, betiere.» Hiru.  22. artikuluaren 3. zenbakia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«3.  Inportazioetan, likidazioa eta ordainketa inportatzeko administrazio‑egintza baino lehen egin behar dira, edo salgaiak zergari lotutako lurraldean sartu baino lehen. Salgaiak sartzen direnetik zerga ordaintzen denera arte, gehienez ere 90

eguneko epea eman ahal izango da, baldin eta, administrazioaren edo organo kudeatzaileen aburuz, zerga‑zorra behar bezala bermatuta badago.» Lau.  Hirugarren xedapen iragankorra sartu da. Honela dio:

«Hirugarren xedapen iragankorra.  Inportatutako trakzio mekanikoko ibilgailuak, ontziak edo aireontziak, Ceutan eta Melillan matrikulatzeke daudenak.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen inportatzeko formalitateak bete dituzten eta Ceutan eta Melillan matrikulatzeke dauden trakzio mekanikoko ibilgailuek, ontziek eta aireontziek matrikulatzen diren unean sortuko dute zerga.» Azken xedapenetan zazpigarrena.  Defizit publikoa murrizteko zenbait tributu‑ eta administrazio‑neurri sartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga‑aldietarako ondorioekin, honako aldaketa hauek izango ditu defizit publikoa murrizteko zenbait tributu‑ eta administrazio‑neurri sartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluaren lehenengo paragrafoaren laugarren zenbakiak:

«Lau.  Subjektu pasiboek, beren negozio‑bolumenaren zenbateko garbia 2012. edo 2013. urteen barruko zerga‑aldiak hasi aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez hogei milioi eurokoa denean, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 45. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako ordainketa zatikatuekin lotuta ordaindu beharreko zenbatekoak ez dira, inolaz, urte natural bakoitzeko lehen hiru, bederatzi edo hamaika hilabeteen ekitaldiko galera‑irabazien kontuaren emaitza positiboaren % 12 baino txikiagoak izango, edo, zerga‑aldia urte naturalarekin bat ez datorren subjektu pasiboen kasuan, zerga‑aldia hasten denetik ordainketa zatikatua ordaintzeko aldi bakoitza hasi aurreko egunera arte igarotzen den ekitaldikoa, betiere Merkataritza Kodearekin eta hura garatzeko gainerako kontabilitate‑araudiarekin bat etorriz, eta zerga‑aldi berari dagokionez aldez aurretik egindako ordainketa zatikatuetan bakarrik gutxituta.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeei ehuneko 6ko portzentajea aplikatuko zaie, baldin eta urte natural bakoitzeko lehen hiru, bederatzi edo hamaika hilabeteetako diru‑sarreren gutxienez % 85, edota, zerga‑aldia urte naturalarekin bat ez datorkien subjektu pasiboei dagokionez, zerga‑aldia hasi zenetik zatikako ordainketari ekin baino egun bat lehenagora arteko diru‑sarreren % 85, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 21. eta 22. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak edo 30.2 artikuluan aurreikusitako kenkaria aplikagarri zaizkien errenten ondorio badira.

Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko ez Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 28. artikuluaren 4., 5. eta 6. paragrafoetan aipatutako erakundeei, ez Higiezinen merkatuetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legean aipatutakoei.» Azken xedapenetan zortzigarrena.  Higiezinen merkatuetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek izango ditu Higiezinen merkatuetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legeak. Aldaketok 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zerga‑aldietarako izango dituzte ondorioak.

Bat.  2. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz‑zatia aldatu da; hona nola gelditu den idatzita:

«c)  Espainian egoiliarrak diren zein ez diren beste erakunde batzuen kapitalean partaidetzak izatea. Hona hemen erakundeon ezaugarriak: xede sozial nagusi gisa hiri‑ondasun higiezinak erostea –ondoren, alokatzeko–; etekinak banatzeko nahitaezko politikari edo lege‑ edo estatutu‑politikari dagokionez, HMISAKentzat xedatutako erregimen beraren mende egotea; eta lege honen 3. artikuluan adierazitako inbertsio‑betekizunak betetzea.

c) idatz‑zatian adierazitako erakundeek ezingo dute beste erakunde batzuen kapitalean partaidetzarik izan. Erakundeon kapitalaren partaidetzek nominatiboak izan behar dute, eta kapital osoak HMISAKena edo aurreko b) idatz‑zatian aipatutako erakunde ez‑egoiliarrena izan behar du. Espainiako lurraldeko erakundeek zerga‑erregimen berezia aplika dezakete, lege honen 8. artikuluan zehaztutako kondizioetan.» Bi. 3. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«3. artikulua. Inbertsio‑betekizunak.

1.  HMISAKek gutxienez aktiboaren balioaren % 80 alokatzeko diren hiri‑ondasun higiezinenetan inbertitu behar dute, edo xede hori bera izango duten ondasun higiezinak sustatzeko lurzoruetan (betiere, sustapena erosi eta hurrengo hiru urte baino lehen hasten bada), edo lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako beste erakunde batzuen kapitalaren edo ondarearen partaidetzetan.

Ehuneko hori balantze bateratuaren arabera kalkulatuko da, baldin eta sozietatea talde bateko nagusia bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan zehaztutako irizpideekin bat, egoitza eta urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra kontuan hartu gabe. Talde hori HMISAKek eta lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako gainerako erakundeek osatuko dute.

Aktiboaren balioa hiru hilez behingo banakako balantzeen, edo, hala badagokio, bateratuen batez bestekoaren arabera zehaztuko da, eta sozietateak balantze horiek osatzen dituzten elementuen kontabilitateko balioaren ordez merkatuko balioa aintzat hartzeko aukera izango du aipatu balioa kalkulatzeko. Balio hori, bada, ekitaldiko balantze guztiei aplikatuko litzaieke. Horretarako, ez da zenbatuko ekitaldi bereko edo aurrekoetako higiezin‑ edo partaidetza‑eskualdaketetatik eratorritako dirua edo kreditu‑eskubideak; betiere, aurreko ekitaldien kasuan, ez bada lege honen 6. artikuluan adierazitako berrinbertsio‑epea igaro.

Zenbaketa horren ondorioetarako, atzerrian dauden ondasun higiezinek –lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz‑zatian adierazitako erakundeek dituztenak barne– Espainiako lurraldean daudenen antzeko izaera izan beharko dute, eta zerga arloko informazio‑truke efektiboa egon behar da beraien herrialdeekin edo lurraldeekin, Zerga‑iruzurra prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian zehaztu legez.

2.  Halaber, ekitaldi bakoitzari dagokion zerga‑aldiko errenten % 80 –xede sozial nagusia bete behar duten partaidetzak eta ondasun higiezinak eskualdatzetik eratorritakoak izan ezik– honako hauetatik etorri beharko da, hurrengo paragrafoan adierazitako atxikimendu‑epea igaro ondoren:

a)  Xede sozial nagusia betetzeari atxikitako ondasun higiezinak pertsonei edo erakundeei alokatzetik, baldin eta pertsona edo erakunde horiek ez badaude Merkataritza Kodearen 42. artikuluan zehaztutako inongo egoeratan, non bizi diren gorabehera.

b)  Xede sozial nagusia bete behar duten partaidetzetatik eratorritako etekinetako dibidenduetatik edo partaidetzetatik.

Ehuneko hori emaitza bateratuaren arabera kalkulatuko da, baldin eta sozietatea talde bateko nagusia bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan zehaztutako irizpideekin bat, egoitza eta urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra kontuan hartu gabe. Talde hori HMISAKek eta lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako gainerako erakundeek osatuko dute.

3.  Sozietatearen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinek gutxienez hiru urte eman beharko dituzte alokatuta. Zenbatzeko, higiezinak alokatzeko eskainita egon diren denbora gehituko da. Urtebeteko denbora izango da, gehienez ere.

Epea honako kasu hauetan zenbatuko da:

a)  Erregimenari atxiki baino lehen sozietatearen ondarean zeuden ondasun higiezinen kasuan, lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzen den lehen zerga‑aldiaren hasiera‑datatik; betiere, data horretan, ondasuna alokatuta edo alokatzeko eskainita badago. Bestela, hurrengo idatz‑zatian xedatutakoari jarraituko zaio.

b)  Sozietateak gerora sustatzen edo erosten dituen ondasun higiezinen kasuan, lehenengo aldiz alokatu edo alokatzeko eskaini ziren data.

Lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako erakundeen kapitaleko akzioen edo partaidetzen kasuan, sortu zirenetik edo lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzen den lehen zerga‑aldiaren hasieratik gutxienez hiru urtez egon beharko dute sozietatearen aktiboan.» Hiru.  4. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«4. artikulua.  Merkatu arautuan edo negoziazio‑sistema aldeaniztunean negoziatzeko betebeharra.

HMISAKen akzioek negoziatzeko onartuta egon behar dute merkatu arautu batean edo Espainiako negoziazio‑sistema aldeaniztun batean, edota Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste edozein estatu kiderenean, edo bestela zerga arloko informazio‑truke efektiboa duen edozein herrialde edo lurraldeko merkatu arautu batean, etenik izan gabe zerga‑aldi osoan zehar.

HMISAKen akzioek nominatiboak izan beharko dute.

Betebehar horiek berak exijituko zaizkie lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren b) idatz‑zatian adierazitako erakunde ez‑egoiliarren kapitalaren partaidetzei.» Lau.  5. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«1.  HMISAKek 5 milioi euroko gutxieneko kapital soziala izango dute.» Bost.  6. artikulua aldatu egin da, eta hau da testu berria:

«6. artikulua.  Emaitzen banaketa.

1.  HMISAKek eta parte hartzen duten Espainiako lurraldeko erakunde egoiliarrek, lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz‑zatian aipatutakoek, baldin eta lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzea aukeratu badute, dibidendutan banatu beharko diete akziodunei ekitaldian izandako etekina, merkataritzako betebeharrak bete ondoren. Banaketa, bada, ekitaldi bakoitza amaitu ondoko sei hilen barruan erabaki beharko da, honela:

a)  Lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako erakundeetan banatutako etekinetako dibidendu eta partaidetzetatik datozen etekinen % 100.

b)  Higiezinak eta akzioak edo lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako partaidetzak eskualdatzetik datozen etekinen % 50 gutxienez, baldin eta eskualdaketok lege honen 3. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako epeak igaro ondoren egin badira eta xede sozial nagusia bete behar badute. Gainerako etekinak aipatutako xedea bete behar duten beste higiezin edo partaidetza batzuetan berrinbertitu beharko dira, eskualdaketa egin eta hiru urteko epean.

Bestela, etekinak erabat banatu beharko dira, berrinbertitzeko epea amaitzen den ekitalditik datozen etekinekin batera, horrelakorik egonez gero. Berrinbertituko diren elementuak lege honen 3. artikuluaren 3. paragrafoan zehaztutako atxikitze‑epea baino lehen eskualdatzen badira, etekinak erabat banatu behar dira, eskualdatu diren ekitalditik datozen etekinekin batera, horrelakorik egonez gero.

Sozietateek beren zergak lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezian ordaintzen ez zituzten ekitaldiei egotz dakizkiekeen etekinen zatiari, ordea, ez zaio banatzeko betebeharra aplikatuko.

c)  Lortutako gainerako etekinen % 80 gutxienez.

Dibidendua banaketa adostu eta hurrengo hila amaitu baino lehen ordaindu beharko da.

2.  Dibidenduaren banaketa zerga‑erregimen berezia aplikatu den ekitaldi bateko etekinetatik datozen erreserben kargura egiten denean, banaketa aurreko paragrafoan adierazitako akordioaren bidez onartuko da, nahitaez.

3.  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzea erabaki duten sozietateen lege‑erreserbak ezingo du kapital sozialaren % 20 gainditu.

Sozietateon estatutuetan ezingo da erabaki aurrekoaz bestelako erreserba erabil ezinik sortzerik.» Sei.  7. artikulua indargabetu egin da.

Zazpi.  8. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«1.  HMISAKek eta 2. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz‑zatian adierazi diren Espainiako lurraldeko erakunde egoiliarrek, baldin eta lege honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, lege honetan araututako zerga‑erregimen berezia aplikatzea erabaki ahalko dute Sozietateen gaineko Zergan. Kideei ere aplikatuko zaie.

Akziodunen batzar nagusiak hartu beharko du erabakia, eta erakundearen helbide fiskaleko Estatuko Zerga Administrazioko Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio zerga‑aldia amaitu aurreko azken hiru hilabeteak baino lehen. Epe horretatik kanpo jakinaraziz gero, ezingo da zerga‑aldi horretan zerga‑erregimena aplikatu.» Zortzi.  9. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«9. artikulua.  Sozietateen zerga‑erregimen berezia Sozietateen gaineko Zergan.

1.  Lege honetan aurreikusitako zerga‑erregimen berezia aplikatzea aukeratzen duten erakundeek Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginean ezarritakoa jarraituko dute, bai eta lege honetan aurreikusitako xedapen bereziak ere.

Erakundeok % 0ko karga‑tasaren arabera ordainduko dituzte zergak Sozietateen gaineko Zergan. Hori horrela, zerga‑oinarri negatiboak sortzen badira, ez da Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 25. artikulua aplikatuko. Ez da aplikatuko, halaber, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren VI. tituluaren II., III. eta IV. kapituluetan ezarritako kenkarien eta hobarien erregimena.

Nolanahi ere, lege honen 3. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako luzaro atxikitzeko betekizuna betetzen ez bada, higiezinen kasuan, zerga‑erregimen berezi hau aplikagarri zen zerga‑aldi guztietan higiezin horiek sortutako errenta guztien zergak ordaindu beharko dira, Sozietateen gaineko Zergaren erregimen orokorrari eta karga‑tasa orokorrari jarraikiz.

Akzioen edo partaidetzen kasuan, luzaro atxikitzeko betekizuna betetzen ez bada, eskualdaketaren ondorioz sortutako errenten zatiaren zergak ordaindu beharko dira, Sozietateen gaineko Zergaren erregimen orokorrari eta tasa orokorrari jarraikiz.

Erregularizazio bera jarraituko da sozietatea, edozein kausa dela medio, bere zergak Sozietateen gaineko Zergaren bestelako erregimen baten arabera ordaintzera pasatzen bada aipatutako hiru urteko epea bete baino lehen.

Aurreko lerrokadetan adierazitako erregularizazioak Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 137.3 artikuluan zehaztutako baldintzetan egingo dira.

2.  Erakundeak kapital sozialean % 5eko edo hortik gorako partaidetza duten kideei banatutako etekinetako dibidenduen edo partaidetzen zenbateko osoaren % 19ko karga berezia izango du, baldin eta dibidenduak, kideei dagokienez, salbuetsita badaude edo % 10etik beherako karga‑tasaren arabera ordaintzen badituzte zergak. Karga hori Sozietateen gaineko Zergaren kuotatzat joko da.

Dibidendua jasoko duen kidea lege hau aplikagarri zaion erakunde bat denean, ez da aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko.

Karga berezia akziodunen batzar nagusiak edo antzeko organoak etekinak banatzeko akordioa hartzen duen egunean sortuko da, eta sortzen den egunetik bi hileko epean autolikidatu eta ordaindu beharko da. Zerga berezi honen aitorpen‑eredua Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren agindu bidez onartuko da, eta agindu horretan bertan ezarriko da hura aurkezteko modua eta tokia.

3.  Etekinetako dibidenduak edo partaidetzak lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren b) idatz‑zatian adierazitako erakunde ez‑egoiliarrek jasotzen dituztenean, ez da aurreko paragrafoan aurreikusitako karga berezia aplikatuko, horien kapital sozialean % 5eko edo hortik gorako partaidetza duten eta etekinetako dibidendu edo partaidetza horiengatik gutxienez % 10eko karga‑tasaren arabera zergak ordaintzen dituzten kideei dagokienez.

4.  Nolanahi ere, lege honen 10. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta b) idatz‑zatietan adierazitako etekinetako dibidenduak edo partaidetzak atxikipenaren mende egongo dira.

Atxikipenaren mende egongo dira, halaber, lege honen 10. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatz‑zatian adierazitako etekinetako dibidenduak edo partaidetzak, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplika dakiekeenak izan ezik, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen testu bateginaren 31. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.» Bederatzi.  10. artikulua aldatu egin da; eta honela gelditu da idatzita:

«10. artikulua.  Kideen zerga‑erregimen berezia.

1.  Etekinen edo erreserben kargura banatzen diren dibidenduek, baldin eta lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzen bazaie, honako tratamendu hau izango dute:

a)  Hartzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ez da aplikatuko Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 30. artikuluan zehaztutako kenkaria.

b)  Hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ez da aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko, eta sozietateen gaineko zergaren, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeen aldaketa partzialari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 7. artikuluaren y) idatz‑zatian zehaztutako salbuespena.

c)  Hartzailea establezimendu iraunkorrik gabeko Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ez da aplikatuko martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen testu bateginaren 14. artikuluaren 1. paragrafoaren j) idatz‑zatian zehaztutako salbuespena.

2.  Erregimen hau aplikatzea aukeratu duten sozietateen kapitaleko partaidetza eskualdatzearen edo itzultzearen ondorioz lortutako errentek, honako tratamendu hau izango dute:

a)  Eskualdatzailea edo hartzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ez da aplikatuko Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 30. artikuluan zehaztutako salbuespena, lege honetan aurreikusitako zerga‑erregimen berezia aplikatu zaien etekinetatik eratorritako erreserben gaineko errentari dagokionez.

b)  Eskualdatzailea edo hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ondare‑irabazia edo ‑galera azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 37. artikuluaren 1. paragrafoaren a) idatz‑zatian aurreikusitakoaren arabera kalkulatuko da –pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa, eta sozietateen gaineko zergaren, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeen aldaketa partzialari buruzkoa da lege hori–.

c)  Eskualdatzailea edo hartzailea establezimendu iraunkorrik gabeko Ez‑egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, ez da aplikatuko Ez‑egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen testu bateginaren 14. artikuluaren 1. paragrafoaren i) idatz‑zatian zehaztutako salbuespena.

3.  Erakundearen kapital sozialean % 5eko edo gehiagoko partaidetza duten eta gutxienez % 10eko karga‑tasan zergak ordaintzen dituzten etekinetako dibidenduak edo partaidetzak jasotzen dituzten kideek horren berri eman beharko diote erakundeari hamar eguneko epean, horiek ordaindu eta biharamunetik kontatzen hasita. Jakinarazpenik ezean, ulertuko da etekinetako dibidenduak edo partaidetzak salbuetsita daudela edo % 10etik beherako karga‑tasan ordaintzen dituztela zergak.

Erakunde ez‑egoiliar diren kideek (lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren b) idatz‑zatian adierazi legez), akziodunen osaera eta dibidenduak banatzeko akordioaren unean aplikagarri den araudia ikusirik, aurreko lerrokadan zehaztutako epean egiaztatu beharko dute horiek % 10eko karga‑tasan kargatuta geldituko direla, dela aipatu erakundean, dela kideetan. Ez da karga bereziaren mende egon beharko, hala ere, baldin eta aipatu dibidenduek gutxienez % 10eko karga‑tasan ordaintzen badituzte zergak, horiek lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoaren b) idatz‑zatian adierazitako erakundeek banatu behar dituztenean.» Hamar.  11. artikulua aldatu egin da; honela gelditu da idatzita:

«11. artikulua.  Informatzeko betebeharrak.

1.  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatzea aukeratu duten sozietateek «HMISAK izatetik eratorritako informazio‑eskakizunak, 11/2009 Legea» izeneko atal bat sortuko dute urteko kontuen memorian, eta honako hauek sartuko dituzte:

a)  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimena aplikatu aurreko ekitaldietatik datozen erreserbak.

b)  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimena aplikatu den ekitaldietatik datozen erreserbak, honako hauek bereizita: % 0ko edo % 19ko karga‑tasari lotutako errentetatik datorren zatia eta karga‑tasa orokorrean zergak ordaindu dituzten errentak.

c)  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimena aplikatu den ekitaldi bakoitzeko mozkinen kargura banatutako dibidenduak, honako hauek bereizita:

% 0ko edo % 19ko karga‑tasari lotutako errentetatik datorren zatia eta karga‑tasa orokorrean zergak ordaindu dituzten errentak.

d)  Dibidenduak erreserben kargura banatu badira, aplikatutako erreserba zer ekitalditatik datorren aipatzea eta % 0ko edo % 19ko karga‑tasaz edo karga‑tasa orokorraz kargatu diren adieraztea.

e)  Aurreko c) eta d) idatz‑zatietan adierazitako dibidenduak banatzeko akordioaren data.

f)  Lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako alokatzeko higiezinen eta erakundeen kapitaleko partaidetzen erosketa‑data.

g)  Lege honen 3. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako % 80aren barruan zenbatzen den aktiboa zein den adieraztea.

h)  Lege honetan zehaztutako zerga‑erregimen berezia aplikatu den ekitalditik datozen erreserbak, zerga‑aldian jarri direnak, banatzeko edo galerak konpentsatzeko ez direnak. Erreserbok zer ekitalditatik datozen adierazi beharko da.

2.  Aurreko paragrafoaren a) eta b) idatz‑zatietan zehaztutako urteko memoriako aipamenak aipatu idatz‑zatietan adierazitako erreserbak dauden bitartean egin beharko dira.

3.  Gainera, sozietateek errentaren iturrien arteko gastuen banaketaren emaitza zehazteko egindako kalkuluei buruzko informazio xehatua eman beharko dute, zerga arloko administrazioak hala eskatzen badie.

4.  Aurreko paragrafoetan aipatutako ekitaldi bakoitzeko informazio‑betebeharra ez betetzea zerga‑arloko arau‑haustea izango da. Arau‑hauste larria izango da, eta honako arau hauen arabera zehatuko da:

a)  Adierazi ez den, zehatza ez den edo faltsua den datu bakoitzeko 1.500 euroko eta datu‑multzo bakoitzeko 15.000 euroko diru‑zehapena ezarriko da, artikulu honen 1. paragrafoaren a), b), c) eta d) idatz‑zatietan jasotako informazio‑betebehar bakoitzari dagokionez.

Aurreko lerrokadan aipatutako idatz‑zatietan jasotako informazio bakoitza datu bat izango da.

a)  idatz‑zati honetan adierazitako idatz‑zati bakoitzean aipatutako informazioak datu‑multzoak izango dira.

b)  Adierazi ez den, zehatza ez den edo faltsua den datu edo datu‑multzo bakoitzeko 3.000 euroko diru‑zehapena ezarriko da, artikulu honen 1. paragrafoaren e), f), g) eta h) idatz‑zatietan adierazitako informazioetarako.

Aurreko lerrokadan aipatutako idatz‑zatietan jasotako informazio bakoitza datu bat izango da.

b)  idatz‑zati honetan adierazitako idatz‑zati bakoitzean aipatutako informazioak datu multzoak izango dira.

c)  Artikulu honen 3. paragrafoan adierazitako betebeharra ez betetzeagatik, 30.000 euroko diru‑zehapena ezarriko da.» Hamaika.  12. artikulua aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«12. artikulua.  Zerga‑erregimen berezian sartzeko eta hortik ateratzeko zerga‑erregimena.

1.  Zerga‑erregimen berezi hau aplikatzea aukeratzen duten sozietateei, baldin eta beste erregimen batean zergak ordaintzen ari badira, honako arau hauek aplikatuko zaizkie:

a)  Erregimen hau aplikatzerakoan, zerga‑oinarrira itzultzeke dauden zerga‑doikuntzak Sozietateen gaineko Zergaren erregimen orokorraren eta karga‑tasa orokorraren arabera integratuko dira.

b)  Erregimen hau aplikatzean, konpentsatzeke dauden zerga‑oinarriak erregimen orokorraren arabera zergak ordaintzen dituzten errenta positiboekin konpentsatuko dira, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 25. artikuluan zehaztutako baldintzetan.

c)  Erregimen hau aplikatu aurretik edukitako higiezinak erregimen hori aplikagarri den aldietan eskualdatzetik eratorritako errenta eskualdatutako higiezina eduki den denbora guztian modu linealean sortu dela ulertuko da, kontrakorik frogatu ezean. Aurreko zerga‑aldiei egotz dakiekeen errentaren zatia kargatzeko, zerga‑erregimen berezi hau aplikatu aurreko karga‑tasa eta zerga‑erregimena aplikatuko dira. Irizpide hori bera aplikatuko zaie lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako beste sozietate batzuetako partaidetzak eskualdatzetik eratorritako errentei, bai eta aktiboko gainerako elementuei ere.

d)  Aplikatzeke dauden kuota osoko kenkariak erregimen orokorra aplikatzetik datorren kuota osotik kenduko dira, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren VI. tituluan zehaztutako baldintzetan.

2.  Zerga‑erregimen berezi honetan zergak ordaintzen ari diren eta beste erregimen batean zergak ordaintzera pasako diren sozietateen kasuan, beste zerga‑erregimen batean zergak ordaintzera pasatzen den zerga‑aldiaren hasieran edukitako higiezinak beste erregimen hori aplikagarri zen aldietan eskualdatzetik eratorritako errenta eskualdatutako higiezina eduki den denbora guztian modu linealean sortu dela ulertuko da, kontrakorik frogatu ezean. Zerga‑erregimen berezi hau aplikagarri zen zerga‑aldiei egotz dakiekeen errentaren zatia lege honetan ezarritakoaren arabera kargatuko da. Irizpide hori bera aplikatuko zaie lege honen 2. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako beste erakunde batzuetako partaidetzak eskualdatzetik eratorritako errentei.

3.  Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 96. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, bat‑egiteko, banatzeko, aktiboak emateko eta balioak trukatzeko eragiketak, aipatutako testu bateginaren VII. tituluaren VIII. kapituluan zehaztutako erregimen bereziaren mendekoak, arrazoi ekonomiko baliodun batekin egindakotzat joko dira, eragiketon xedea lege honetan araututako HMISAKen zerga‑erregimenaren mende egon litezkeen sozietate batzuk sortzea bada, edo, bestela, aurretik zegoen sozietateak xede berarekin egokitzea.» Hamabi.  13. artikulua aldatu egin da; eta honela gelditu da idatzita:

«13. artikulua.  Zerga‑erregimen berezia galtzea.

Honako gorabeheraren bat egonez gero, erakundeak lege honetan ezarritako zerga‑erregimen berezia galduko du zerga‑aldian bertan, eta Sozietateen gaineko Zergaren erregimen orokorrean ordaindu beharko ditu zergak.

a)  Merkatu arautuan edo negoziazio‑sistema aldeaniztunean ez negoziatzea.

b)  Lege honen 11. artikuluan adierazitako informazio‑betebeharrak funtsean ez betetzea, betiere hurrengo ekitaldiko memorian ez‑betetze hori konpontzen ez bada.

c)  Dibidenduak lege honen 6. artikuluan adierazitako baldintza eta epeetan banatzeko edo erabat edo partzialki ordaintzeko akordiorik ez izatea. Kasu horretan, dibidenduak ekarri dituzten etekinen ekitaldiari dagokion zerga‑aldian ordainduko dira zergak erregimen orokorrean.

d)  Zerga‑erregimen berezi hau aplikatzeari uko egitea.

e)  Erakundeak zerga‑erregimen berezia aplikatu ahal izateko lege honetan exijitutako beste edozein betekizun ez betetzea, non eta ez‑betetzearen kausa ez den hurrengo ekitaldian desagertzen. Nolanahi ere, lege honen 3. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako epea betetzen ez bada, ez da galduko zerga‑erregimen berezia.

Erregimena galduz gero, ezingo da berriro lege honetan ezarritako zerga‑erregimen berezia aplikatu, erregimen hori aplikatu zen azken zerga‑aldia amaitzen denetik gutxienez hiru urte pasa aurretik.» Azken xedapenetan bederatzigarrena.  Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatzea.

Aldaketa hauek izango ditu zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 60. artikuluak. Aldaketok 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:

«60. artikulua.  Zerga‑tasak.

1.  Zerga tarifa honen arabera eskatuko da:

1. epigrafea.  Zigarroak eta zigarrotxoak: honako lerrokada hau aplikagarria den kasuetan izan ezik, % 15,8ko zerga ordaindu beharko da zigarro eta zigarrotxoengatik.

Zergaren zenbatekoak ezin du mila unitateko 34 euroko tasa bakarra baino txikiagoa izan, eta 36,5 eurokoa izango da zigarro eta zigarrotxoei mila unitateko 205 eurotik beherako publikoarentzako salmenta‑prezioa jartzen zaienean.

2. epigrafea.  Zigarretak: hurrengo lerrokada aplikatu behar denean izan ezik, zerga‑tasa hauek aplikatuko zaizkie zigarretei, aldi berean eta biak batera:

a)  Tasa proportzionala: % 53,1.

b)  Tasa espezifikoa: 19,1 euro 1.000 zigarretako.

Zergaren zenbatekoak ezin du mila zigarretako 123,97 euroko tasa bakarra baino txikiagoa izan, eta 132,97 eurokoa izango da zigarretei mila zigarretako 188,50 eurotik beherako publikoarentzako salmenta‑prezioa jartzen zaienean.

3. epigrafea.  Biltzeko tabako xehea: hurrengo lerrokada aplikatu behar denean izan ezik, zerga‑tasa hauek aplikatuko zaizkio biltzeko tabako xeheari, aldi berean eta biak batera:

a)  Tasa proportzionala: % 41,5.

b)  Tasa espezifikoa: 8 euro kilogramoko.

Zergaren zenbatekoak ezin du kilogramoko 85 euroko tasa bakarra baino txikiagoa izan, eta 92 eurokoa izango da biltzeko tabako xeheari kilogramoko 138 eurotik beherako publikoarentzako salmenta‑prezioa jartzen zaionean.

4. epigrafea.  Gainerako tabako‑elaborazioak: % 28,4.

2.  Artikulu honen ondorioetarako, epigrafe bakoitzerako publikoarentzako salmenta‑prezioa penintsulako eta Balear Uharteetako tabako‑ eta tinbre‑saltokietako publikoarentzako salmenta‑prezio handiena izango da, zerga guztiak barne.

3.  Estatuko aurrekontu orokorren legeek artikulu honen 1. paragrafoan adierazitako tasa bakarrak eta publikoarentzako salmenta‑prezioak eguneratu ahalko dituzte, tabako‑elaborazioen publikoarentzako salmenta‑prezioaren bilakaera kontuan hartuta.» Azken xedapenetan hamargarrena.  Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez‑egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez‑egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek izango ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez‑egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legeak: Bat.  14. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«3.  Zergadunak egoitza aldatu eta zergadun izateari uzten badio, egozteko dauzkan errenta guztiak, zerga honengatik aitortu beharreko azken zerga‑aldiari dagokion zerga‑oinarrian jaso behar dira, arauz finkatzen diren kondizioetan eta, hala badagokio, autolikidazio osagarri bat eginez, zehapenik, berandutzako interesik eta inolako gainkargurik gabe.

Egoitza Europar Batasuneko beste estatu kide batera aldatzen denean, zergadunak aurreko lerrokadan xedatutakoari jarraikiz egotzi ahalko ditu egozteko dauzkan errentak, edo zerga hori dela‑eta aitorpena egin behar den azken aldiari dagokion autolikidazio osagarri bat aurkeztu ahalko du, zehapenik, berandutzako interesik eta inolako gainkargurik gabe, egozteko dauzkan errentak lortzen dituen heinean. Autolikidazioa errentok egotzi behar ziren zerga‑aldiko aitorpen‑epean aurkeztuko da, baldin eta ez bada galdu zergadun izaera.» Bi.  17. artikuluaren 1. paragrafoaren f) idatz‑zatia aldatu egin da, eta honela gelditu da idatzita:

«f)  Enpresaburuek pentsioengatik hartutako konpromisoei aurre egiteko ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak, Pentsio‑plan eta ‑funtsei buruzko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian eta lege hura garatzeko araudian aurreikusitako eran, betiere ordainketa horiek guztiak prestazioekin lotutako pertsonei egozten bazaizkie. Enpresen gizarte aurreikuspeneko planekin zerikusirik ez duten aseguru kolektiboko kontratuetan borondatezkoa izango da zerga‑egozpen hori, baina ordaindutako gainerako primei buruz hartzen den erabakia aseguru‑kontratua amaitu arte mantendu beharko da.

Dena den, arrisku‑aseguruen kontratuetan nahitaezkoa izango da zerga‑egozpena egitea. Aseguru‑kontratuetan aldi berean erretiroa eta heriotza edo lanerako ezintasuna estaltzen direnean, zerga‑egozpena ez da nahitaezkoa izango.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa gorabehera, aurretik adierazitako aseguru‑kontratuen primen zerga‑egozpena nahitaezkoa izango da, zergadun bakoitzeko urteko 100.000 eurokotik gorako zenbatekoan eta enpresaburu berari dagokionez, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan xedatutakoarekin bat egindako kaleratze kolektiboen ondorioz kontratatutako aseguru kolektiboetan izan ezik.» Hiru.  18. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da idatzita:

«2.  a)  % 40ko murrizketa, lege honen 17.2 a) artikuluan aurreikusitakoez bestelako etekin osoen kasuan, baldin eta horiek bi urtetik gorako sortze‑aldia badute eta ez badira aldizka edo behin eta berriro lortzen, bai eta denboran irregularki jaso badira ere, erregelamenduaren arabera.

Sortze‑aldiaren zenbaketak, baldin eta etekinak zatika kobratzen badira, zatiketa‑urte kopurua aintzat hartu beharko du, erregelamendu bidez zehaztu legez.

Aurreko paragrafoan aipatutako etekin osoaren zenbatekoak –horri aplikatuko zaio murrizketa– ezingo du urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu.

b)  Aurreko lerrokadan adierazitako urteko muga aplikatzeari kalterik egin gabe, % 40ko murrizketa aplikatuko zaion etekinaren zenbatekoak ezingo ditu honako hauek gainditu:

1.  Etekinak langileek akzioak edo partaidetzak erosteko aukerak baliatzetik badatoz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako aitortzaileen urteko batez besteko soldata eta etekina sortzen egon den urte‑kopurua biderkatzetik datorren zenbatekoa.

Nolanahi ere, azkeneko muga hori bikoiztu egingo da, honako betekizun hauek betetzen dituzten langileek akzioak edo partaidetzak erosteko aukerak baliatzetik eratorritako etekinetarako:

– Erositako akzioak edo partaidetzak hiru urtez atxiki beharko dira, gutxienez, erosketa‑aukera baliatzetik kontatzen hasita.

– Erosketa‑aukera baldintza beretan eskaini behar zaie enpresako, taldeko edo enpresa‑azpitaldeko langile guztiei.

Urteko batez besteko soldataren zenbatekoa erregelamendu bidez zehaztuko da, zergadun guztien aurreko hiru urteetako zerga-estatistikak kontuan hartuta.

2.  700.000,01 euro eta 1.000.000 euro arteko lan‑etekinaren kasuan, baldin eta lan‑harremana, komuna edo berezia, amaitzetik edo lege honen 17.2 e) artikuluan aipatutako merkataritza‑harremana amaitzetik badator, etekinaren zenbatekoaren eta 700.000 euroren arteko aldeari 300.000 euro kentzetik ateratzen den zenbatekoa.

Etekin horien zenbatekoa 1.000.000 eurokoa edo handiagoa bada, % 40ko murrizketa aplikatuko den etekinen zenbatekoa zero izango da.

Aurreko 2. paragrafoan aurreikusitakoari dagokionez, zenbatu beharreko lan‑etekinaren zenbateko osoa aurretik aipatutako lan‑etekinen –enpresatik beretik edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten sozietate taldeko beste enpresa batzuetatik eratorritakoak– batura aritmetikoak zehaztuko du, egozten den zerga‑aldi kopurua aintzat hartu gabe.» Lau.  Hogeita bosgarren xedapen iragankorra gehitu da; honela dio:

«Hogeita bosgarren xedapen iragankorra.  Lan‑ edo merkataritza‑harremana amaitzetik eratorritako lan‑etekinen gaineko % 40ko murrizketaren muga.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko lan‑ edo merkataritza‑harremanen eteteetatik eratorritako lan‑etekinei ez zaie lege honen 18.2 b) 2. artikuluan aurreikusitako % 40ko murrizketaren muga aplikatuko.» Bost.  Hogeita seigarren xedapen iragankorra gehitu da; honela dio:

«Hogeita seigarren xedapen iragankorra.  2012ko abenduaren 1a baino lehen kontratatutako aseguru kolektiboen primak egozteari aplika dakiokeen erregimen iragankorra.

Lege honen 17. artikuluaren 1. paragrafoaren f) idatz‑zatiaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, 2012ko abenduaren 1a baino lehen kontratatutako aseguru kolektiboetan, baldin eta berariaz zehaztutako zenbatekoko primak badaude eta primon urteko zenbatekoak aipatu artikuluan ezarritako muga gainditzen badu, ez da gaindikin hori egotzi behar izango.» Azken xedapenetan hamaikagarrena.  Eskumen‑titulua.

Lege hau Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio Ogasun Nagusiaren gaineko eskumen esklusiboa.

Azken xedapenetan hamabigarrena.  Arau‑garapena.

Gobernuak ahalmena du lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu‑xedapenak eta neurriak sortzeko, dagozkion eskumenen esparruan.

Azken xedapenetan hamahirugarrena.  Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Beraz, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2012ko abenduaren 27an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra