Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

16/2013 Legea, urriaren 29koa, ingurumen-fiskalitatearen arloan zenbait neurri ezarri eta beste tributu- eta finantza-neurri batzuk onartzen dituena

2013-10-29

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/10/30, 260. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

11331

16/2013 Legea, urriaren 29koa, ingurumen-fiskalitatearen arloan zenbait neurri ezarri eta beste tributu- eta finantza-neurri batzuk onartzen dituena.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA I

Errealitate ekonomikoak nabarmendu duen moduan, nahiz eta 2012an ahalegin handiak egin diren finantza publikoak sendotzeko oinarriak ezartzeari begira, oraindik ere neurri osagarriak hartu behar dira helburu hori lortzeko eta, hartara, antolamenduan jada txertatutakoekin batera bidean aurrera egin ahal izateko.

Horretarako, lege honek hainbat aldaketa txertatzen ditu tributu-araudian; sozietateen gaineko zergaren arauketari dagokionez, batik bat. Beste tributu batzuetan ere eragiten du; hala nola pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan, ondarearen gaineko zergan eta tokiko beste tributu batzuetan.

Finantza publikoak finkatzen laguntzeko helburu horrekin −kasu honetan, ingurumenaren esparruko helburuak lortzen laguntzea ere bada helburua, Europar Batasuneko zergen, energiaren eta ingurumenaren arloko politika arautzen duten oinarrizko printzipioen ildo berean−, eta 2012. urtearen amaieran esparru horretan onartutako neurrien jarraipen gisa, lege honen bidez, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga arautzen da, hidrokarburo halogenatuen isuriengan jarduten duen erreminta gisa.

II Sozietateen gaineko zergari dagokionez, eta funtsezko berritasun gisa, entitateen kapital edo funts propioetako partaidetzen balio-narriaduragatik ez da kenkaririk aplikatuko; ezta ere atzerrian kokatutako establezimendu iraunkorrak mantentzen diren epean sortutako errenta negatiboen kasuan. Bi neurri horiek galeren kengarritasun bikoitza saihestea dute helburu; lehenik eta behin, horiek sortzen dituen establezimendu edo erakunde iraunkorrari dagokionez, eta, bigarrenik, inbertitzaile edo etxe zentralari dagokionez. Neurri horren bidez, sozietateen gaineko zergaren araudia gure inguruko herrialdeetako zerga-araudira hurbiltzen da, eta, hala, areagotu egiten dira arlo horretako konparazioetarako eta lehiakortasunerako aukerak.

Aldaketa horrek erregimen iragankor bat dakar berekin. Haren bitartez, zergen arloan kengarriak izan diren establezimendu iraunkorren errenta negatiboen eta partaidetzen balio-narriadurak berreskuratuko dira sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian, eta, horretarako, emaitzen banaketa edo funts propioen gehikuntza gauzatuko da, lehenengo kasuan, eta aurreko erregimenaren antzeko errenta positiboak lortuko dira, bigarren kasuan.

Era berean, hitzartutako egonkortasun-konpromisoak betetze aldera, aldi baterako neurri batzuk 2014ko eta 2015eko ekitaldietara luzatu behar dira; hots, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri onartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez eta aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bitartez txertatutako aldi baterako neurri batzuk. Neurri horiek ondoko hauek dira, zehazki: zerga-oinarri negatiboen konpentsazioari dagokion mugaketa, merkataritzafuntsaren −haren bertsio guztietan− eta bizitza erabilgarri mugagabeko aktibo ukiezinen zerga-kengarritasunari dagokion mugaketa, eta jarduera jakin batzuk sustatzeko kenkarien aplikazioari dagokionez ezarritako mugaketa.

Arrazoi horiek berak direla-eta, beste bi neurriok ere aipatutako ekitaldi horietara luzatuko dira: egiten diren zatikako ordainketen oinarrian salbuespen-erregimenaren eskubidea duten partaidetzen eskualdatzetik eragindako errenten eta dibidenduen ehuneko 25en txertaketa, eta gutxieneko zatikako ordainketaren finkapena, kasu horretan enpresa handiei bakarrik aplikatu arren. Zatikako ordainketei dagozkien tasa gehituak ere 2014ra luzatuko dira.

Bestalde, zinema-produkzioetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsiokenkarien indarraldi mugagabea ezartzen da, eta kenkari horren oinarria areagotzen da, aurrerantzean ekoizleak ordaindu beharreko publizitate-gastuak eta kopiak bilduko baititu.

Era berean, aldatu egiten da Ceutan eta Melillan lortutako errenta-hobarien gaur egungo araudia, bai pertsona fisikoen esparruko araudiarekin parekatzeko, bai hobariaren aplikazio praktikoa erraztuko duten gutxieneko arau batzuk ezartzeko.

Nolanahi ere, 2012 eta 2015. urteen artean abiarazten diren finantza-errentamenduko kontratuen kasuan, luzatu egiten da zergaren araudian aurreikusitako salbuespena, finantza-errentamenduaren kuotetan izandako ondasun-kostuaren berreskuratzeari dagokion zatiaren izaera konstanteari edo gorakorrari dagokiona; izan ere, gaur egun dugun egoera dela-eta, kontratu horien errentariek baldintzak aldatzen jarraitu behar dute.

Azkenik, zerga-erregimen zehatz bat ezartzen da Bankuak Berregituratzeko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearentzat, zerga-neurri jakin batzuk aplikatzeko orduan hura kredituerakundeekin parekatu ahal izateko; horrela, ezabatu egin ahal izango dira erakunde horretan sortzen diren desorekak, haren funtsezko erregulazioaren ikuspuntutik konfigurazio hori ez izatearen ondorioz sortzen direnak.

III Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan hainbat aldaketa txertatzen dira, lege honetan jasotzen diren sozietateen gaineko zergaren esparruko beste batzuen ildo berean, baita «omnibus kontuak» izendatutakoen kasuan ezarritako arauketatik eratorritakoei dagokienez ere; azken horrek ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan txertatu diren aldaketak azaltzen ditu.

IV Tokiko autonomia sendotzeko eta udalerrirako erabilera edo interes bereziko jarduerak sustatzeko helburuarekin, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari ere aplikatuko zaio ondasun higiezinen gaineko zergan, ekonomia-jardueren gaineko zergan eta eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergan aplikatzekoa den aukerako hobaria; betiere, egoera sozial, kultural edo historiko-artistikoak eragiten dituztelako edo enplegua sustatzen dutelako udalerriarentzat erabilera edo interes berezikoak diren jarduera ekonomikoak burutzen badira.

Era berean, doikuntza teknikoak egiten dira Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginean, Ondasun Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 32.2 artikuluan aurreikusitako eguneratze-koefizienteak aplikatzean higiezinen zergaoinarria txikiagotu egiten den kasuetarako. Horretarako, aldatu egiten dira 68 eta 69. artikuluak, ondasun higiezinen gaineko zergaren zerga-oinarriaren murrizketari buruzkoak.

Espainiako Erresumak egonkortasunaren izenean hartu dituen konpromisoen eraginez, jarraitutasuna eman behar zaio hiri-lurretako ondasun higiezinen gaineko zergari dagokion zerga-tasaren gehikuntzari (2011ko abenduan finkatu zen zerga hori); horrela, saihestu egingo da 2014. urterako aurreikusitako eragin negatiboa.

Bestalde, Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategina aldatu egiten da; batetik, udalek 32.2 artikuluan aurreikusitako eguneratze-koefizienteak aplika daitezen eskatzeko duten epea luzatzeko, eta, bestetik, ministro-agindu bidez katastro esparruko ediktu elektronikoa arautu dadin, tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 artikuluan aurreikusitakoa betez.

V Mendebaldeko ekonomien esparruan, eta, batik bat, Europar Batasuneko ekonomiari dagokionez, duela urte batzuetatik hona, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio ingurumenaren arloko tributuek ekonomia jasangarria eraikitzeko orduan duten eginkizunari, askitasun-printzipioa behar bezala betetzen laguntzen dutelako. Gainera, Espainiaren kasuan, ingurumenaren arloko zergak ezartzeko neurriak Konstituzioaren 45. artikuluan xedatutakoaren bidez justifikatzen dira, ingurumena babesteko beharra jasotzen baita bertan. Hortaz, ingurumenaren arloko zerga-sistema ingurumena babesten eta defendatzen laguntzeko bitarteko osagarri bat da, ingurune naturala gehiago errespetatzen duten jarrerak pizteko eta sustatzeko helburua duena.

Gauzak horrela, egokia da ingurumena kaltetzen duten jokabide batzuk zuzentzeko mekanismoak txertatzea (adibidez, berotegi-efektuko gasen isuriek eragiten dituzten ondorioak zuzentzeko), mundu-mailako irismena eta ingurumen-eragin handia dutelako.

Horregatik, lege honek berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga txertatzen du gure ordenamenduan.

Hidrokarburo halogenatuak sektore ugaritan erabiltzen dira hozgarri, disolbatzaile, agente apartzaile edo suteak itzaltzeko ohiko agente gisa, dituzten ezaugarri bereziak direla-eta.

Baina substantzia horiek ekarpen negatiboa egiten diote atmosferaren berokuntzari, CO2 gasak baino askoz ere berotze-potentzial handiagoa baitute; horregatik, berotegiefektuko gasei buruzko Kyotoko Protokoloak substantzia horietako asko arautu ditu.

Protokolo horren bidez, nahitaez bete beharreko isurpen-helburuak zehazten dira hura berretsi duten herrialde garatuentzat; Europar Batasuneko estatu kideentzat, besteak beste.

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga gas horien kontsumoan eragiten duen zeharkako tributu bat da, eta horien kontsumoa kargatzen du fase bakar batean, atmosfera berotzeko duten potentziala kontuan hartuta. Bestalde, zerga horretan kenkari bat aplikatuko da zergak hartzen dituen produktuak desegin izana egiaztatzen den kasuetan; izan ere, horrelako aukerak araututa, teknologia ekologikoen garapena sustatzen da.

VI Gainera, aldatu egiten da zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia, lehen matrikulazioan zerga salbuesteko, edota, hala badagokio, enpresek alokairu-jardueretara xedatzen dituzten olgetako edo ur-kiroletako ontzien zirkulazioan edo erabileran salbuesteko, horien luzera edozein dela ere. Horrela, gure zerga-sistema Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan dutenaren antzekoa izatea nahi dugu, olgetarako nautikaren sektorea sustatuz, beste sektore ekoizle batzuen eragin dinamizatzaileak sortuz, eta, horrela, aberastasuna eta enplegua sortzeko gaitasuna areagotuz.

VII Era berean, nazioko frankizia bat arautzen da itsasontzi eta aireontzien zuzkidurako eragiketa batzuetarako, zeharkako ezarpenaren beste irudi batzuekin koordinatuta; hain zuzen ere, Espainiako araudia Europar Batasuneko beste estatu kide batzuen araudira gerturatzearren.

VIII

Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatu egiten da, Espainian sortutako inbertsio-funtsen kontu global bidezko barne-merkatuko merkaturatzeari dagokionez, hala gure inguruko herrialdeen antzeko sistema bat ezartzeko, nola sektorearen lehiakortasuna sendotzeko.

Aldaketa horren eraginez, baztertu egingo da entitate kudeatzaileak inbertsio-funts bateko partaideen erregistro bakarra eramateko sistema, eta, horren ordez, beste sistema bat ezarriko da; horrela, erabakitzen denean Espainian finkatutako kontu global bidezko finantza-bitartekari batekin funtsa merkaturatzea, bitartekari hori izan ahalko da bere bezeroek osatutako partaidetza-erregistro hori eramatearen arduraduna.

Horrenbestez, erakunde kudeatzaileak aurrerantzean ez duenez funtseko partaideen informazio guztia izango, eta partaideen edo partaidetzen zati bat entitate merkaturatzaileen erregistroan jasoko denez, entitate merkaturatzaileek hainbat betebehar izango dituzte finantzen eta zergen esparruetan, beren erregistroetan jasotako partaideei dagokienez. Hori dela-eta, beharrezkoa da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga arautzen dituzten legeetan hainbat aldaketa egitea.

IX Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeak energia nukleoelektrikoa sortzetik eragindako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak ekoiztearen gaineko zerga sortu zuen II. tituluko II. kapituluan.

Zerga horren arauketa eta aplikazio praktikoa argitzeko helburuarekin, legearen artikuluak berrantolatu egin behar dira, eta hainbat aldaketa txertatu.

Horrela, agortutako erregai nuklearrari dagokionez, zergapeko egitatea aldatu egiten da; batetik, erregai nuklear agortuaren definizioa sartzeko, eta, bestetik, erreaktore bakoitzak eragindako erregai nuklear agortuaren ekoizpena kargatu egiten dela zehazteko. Horrez gain, ustiaketa behin betiko uzten den kasuetan zerga-oinarria nola zehaztu behar den arautzen da. Zergaldia ere aldatu egiten da, aurrerantzean erreaktore bakoitzaren eragiketa-zikloa izango baita; hau da, erreaktore-nukleoko erregai nuklear agortua kargatzeko bi geldialdiren artean igarotzen den denbora-tartea.

Bestalde, eta diru-bilketa homogeneizatzeko helburuarekin, beste modu batera arautzen dira konturako ordainketak. Horrela, abian den zergaldi bakoitzeko, zatikako bi ordainketa ezartzen dira, ekainean eta abenduan egin beharrekoak. Honako hau izango da zatikako ordainketa kalkulatzeko oinarria: abian den zergaldiaren amaieran erreaktoretik behin betiko izaeraz atera behar den erregai nuklear agortuak ustez dituen metal astunaren kilogramoak. Behin betiko autolikidazioa zergaldia amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egunen barruan egin beharko da.

Energia nukleoelektrikoaren sorreratik eratorritako hondakin erradioaktiboei dagokienez, zatikako ordainketen epeak aldatu egiten dira, erregai nuklear agortuarentzat finkatutako epeekin bat etor daitezen, eta, bide batez, zergadunaren nahiz Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren kudeaketa- eta administrazio-gastuak murriztearren.

Azkenik, hiru xedapen iragankor eransten zaizkio aipatutako 15/2012 Legeari:

hirugarrena, laugarrena eta bosgarrena.

Lehenengoaren bitartez, zatikako ordainketen oinarria eta zerga-oinarria kalkulatzeko metodo zehatz bat zehazten da, erreaktoretik behin betiko atera den erregaiak erreaktorenukleoan 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen gaineratu diren erregai-elementuak dituen zergaldietarako.

Bigarrenak 2013ko urtarrilaren 1a zehazten du erreaktore bakoitzaren eragiketazikloaren hasierako data gisa.

Eta, azkenik, hirugarrenak zergaren aitorpena egiteko epea finkatzen du, 15/2012 Legean xedatutako araudiari jarraiki zergaldia 2013an amaitu zuten zergadunentzat.

1. artikulua.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea (martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua).

Lehena.  Aldatu egiten da Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren (martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) hogeita hamargarren xedapen iragankorraren 1. paragrafoa; aldaketak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazitako zergaldietan izango ditu ondorioak. Honela egongo da idatzita:

«1.  2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazten diren eta indarrean diren finantza-errentamenduko kontratuetan, ondasuna berreskuratzeko kostuari dagozkion errentamendu-kuoten zenbatekoak ez du lege honetako 115. artikuluko 4. paragrafoan zehaztutako baldintza bete beharrik izango.» Bigarrena.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazten diren zergaldietarako, honako aldaketa hauek txertatzen dira martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginean: Bat.  Indargabetu egiten da 12. artikuluaren 3. paragrafoa.

Bi.  j), k) eta l) hizkiak eransten zaizkio 14. artikuluko 1. paragrafoari, eta honela geratzen dira idatzita:

«j) Entitateen funtsetako edo kapitaleko partaidetzaren balore adierazgarrien narriaduragatik izandako galerak.

k)  Establezimendu iraunkor baten bidez atzerrian lortutako errenta negatiboak, hura eskualdatzen denean edo jarduna uzten duenean salbu.

l)  Atzerrian lan egiten duen aldi baterako enpresa-elkarte bateko enpresa kideek bereganatutako errenta negatiboak, haren partaidetza eskualdatu edo iraungitzen den kasuetan salbu.» Hiru.  19. artikuluari 11 eta 12. paragrafoak gehitzen zaizkio, eta honela geratzen dira idatzita:

«11.  Entitateen funts propioetako edo kapitaleko partaidetzaren balore adierazgarriak eskualdatzeagatik errenta negatiboak sortzen direnean, eta eskuratu duen entitatea sozietate-multzo berekoa denean −Merkataritzako Kodearen 42.  artikuluan zehaztutako irizpideei jarraiki−, errenta negatibo horiek baloreak sozietate-multzoari ez dagokion hirugarren bati eskualdatzen zaizkion zergaldian inputatuko dira, edo, bestela, eskualdatu duen edo bereganatu duen entitateak sozietate-multzoaren kide izateari uzten dion momentuan, bizilekua edozein dela ere, eta urteko kontu bateratuak egiteko beharrari kalterik egin gabe.

Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko eskualdatutako entitatea iraungitzen den kasuetan.

12.  Establezimendu iraunkor bat eskualdatzean errenta negatiboak sortzen direnean, eta eskuratzailea sozietate multzo bereko entitatea denean − Merkataritzako Kodearen 42.  artikuluan zehaztutako irizpideei jarraiki−, errenta negatibo horiek establezimendu iraunkorra sozietate-multzoari ez dagokion hirugarren bati eskualdatzen zaion zergaldian inputatuko dira, edo, bestela, eskualdatu duen edo bereganatu duen entitateak sozietate-multzoaren kide izateari uzten dion momentuan, bizilekua edozein dela ere, eta urteko kontu bateratuak egiteko beharrari kalterik egin gabe.

Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko establezimendu iraunkorraren jarduera bertan behera geratzen den kasuetan.» Lau.  21. artikuluko 4. paragrafoa aldatu egiten da, eta 5. paragrafo berri bat eransten zaio; honela geratzen dira idatzita:

«4.  Entitate ez-egoiliar baten partaidetza eskualdatzean errenta negatibo bat sortzen bada, eta partaidetza hori beste entitate batek eskualdatu badu − Merkataritzako Kodeko 42.  artikuluak jasotzen dituen subjektu pasiboarekin batera sozietate-multzo bera osatzeko egoerak betetzen dituena−, errenta negatibo hori murriztu egingo da aurretiaz egindako eskualdaketaren eraginez lortutako errenta positiboan; hau da, salbuespena aplikatu zaion errentan.

5.  Entitate ez-egoiliar baten partaidetza eskualdatzetik eragindako errenta negatiboen zenbatekoa murriztu egingo da 2009. urtean abiarazitako zergaldiaren ostean entitate parte-hartzailearengandik jasotako etekinetako partaidetzen edo dibidenduen zenbatekoan, betiere etekinetako partaidetza edo dibidenduek hura erosi zeneko balioa murrizten ez badute, eta artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko eskubidea izan badute.» Bost.  Aldatu egiten da 22. artikuluaren 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«2.  Establezimendu iraunkor bat eskualdatzean sortutako errenta negatiboen zenbatekoa kendu egingo zaio aurretiaz lortutako errenta positibo garbien zenbatekoari.» Sei.  4. paragrafoko e) hizkia aldatu egiten da, eta 6. eta 7. paragrafoak eransten zaizkio 30. artikuluari; horrenbestez, aurreko 6. paragrafoak 8. zenbakia hartzen du, eta honela geratu dira idatzita:

«e)  Etekinetako partaidetzaren edo dibidenduaren banaketak zehazten ez duenean errenta zerga-oinarrian sartu behar denik, sarrera gisa hartzen ez delako.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

1.–Subjektu pasiboak behar bezala frogatzen duenean etekinetako partaidetzaren edo dibidenduaren zenbateko baliokidea sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian sartu dela, lege honetako 28. artikuluaren 1, 2 eta 7

paragrafoetan edo 114. artikuluan aurreikusitako karga-tasaren batean zergatuz, partaidetzaren ondoz ondoko entitate jabeek eskualdatzetik lortutako errentaren kontzeptuan, eta aipatu errentak ez duela kenkarietarako eskubiderik izan dibidenduen egozpen bikoitzagatik.

Kasu horretan, partaidetzaren aurreko entitate jabeek aparteko mozkinen berrinbertsioa aplikatzen badiete eskualdatzearen eraginez lortutako errentei, kenkaria dibidenduaren edo etekinetako partaidetzaren ehuneko 18 izango da.

Kenkaria partzialki aplikatuko da e) lerrokadan adierazitako frogak izaera partziala duenean.

2.–Subjektu pasiboak frogatzen duenean dibidenduaren edo etekinetako partaidetzaren zenbateko baliokidea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarrian sartu dela, partaidetzaren ondoz ondoko jabe izan diren pertsona fisikoek eskualdatzetik lortutako errentaren azalpenez. Kenkaria partzialki aplikatuko da e) lerrokadan adierazitako frogak izaera partziala duenean.

Kasu horretan, kenkariak ezin izango du gainditu dibidenduari edo etekinetako partaidetzari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aurrezkiaren edo zergaoinarriaren zati berezian txertatutako ondare-irabaziei dagokien karga-tasa aplikatzetik lortzen den zenbatekoa, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako eskualdatzeen kasuan.» «6.  Entitateak dibidenduaren edo etekinetako partaidetzaren zenbateko bereko tributu-ordainketa egiaztatzen badu, artikulu honetako 4. paragrafoko e) hizkiko 1 eta 2. lerrokadetan adierazten diren baldintzetan, etekinetako partaidetza edo dibidendu hori ez da entitatearen zerga-oinarrian txertatuko. Etekinetako partaidetza edo dibidendu horrek murriztu egingo du partaidetzaren zerga-balioa.

Kasu horretan, subjektu pasiboak artikulu honetako 1 edo 2. paragrafoetan adierazitako moduan aplikatuko du kenkaria, egoki bada.

7.  Entitate egoiliar baten partaidetza eskualdatzetik eragindako errenta negatiboen zenbatekoa murriztu egingo da 2009. urtean abiarazitako zergaldiaren ostean entitate parte-hartzailearengandik jasotako etekinetako partaidetzen edo dibidenduen zenbatekoan, betiere etekinetako partaidetza edo dibidenduek hura erosi zeneko balioa murrizten ez badute eta artikulu honetako 2. paragrafoan aurreikusitako kenkaria aplikatzeko eskubidea izan badute.» Zazpi.  31. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu egiten da, eta 5. paragrafoa eransten zaio; horrenbestez, aurreko 4. paragrafoa 6. bihurtzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«4.  Aurreko zergaldietan entitatearen zerga-oinarrian txertatu ez diren errenta negatiboak lortu dituzten establezimendu iraunkorren kasuan, ez dira gero lortutako errenta positiboak txertatuko, zenbateko horretara iritsi arte.

5.  Establezimendu iraunkor bat eskualdatzean sortutako errenta negatiboen kasuan, horien zenbatekoa kendu egingo zaio aurretiaz lortutako errenta positibo garbien zenbatekoari.» Zortzi.  32. artikuluko 5. paragrafoa aldatu egiten da, eta 6. paragrafo berri bat eransten zaio; honela geratzen dira idatzita:

«5.  Etekinetako partaidetzak edo dibidenduak zehazten ez badu errenta zerga-oinarrian txertatzea hark sarrera izaera ez izateagatik, kenkaria aplikatuko da subjektu pasiboak frogatzen duenean partaidetzaren edozein eskualdatze bidez Espainian dibidendu edo etekinetako partaidetza horren zenbateko baliokidea ordaindu duela; betiere, artikulu honetan zehaztutako moduan. Artikulu honetako 3. paragrafoan aipatzen den muga kalkulatzeko, dibidendua edo etekinetako partaidetza zerga-oinarrian txertatzetik lortutako kuota osoa hartuko da kontuan.

Era berean, eta subjektu pasiboak behar bezala frogatzen badu partaidetzaren edozein eskualdatzeren bidez Espainian etekinetako partaidetzaren edo dibidenduaren zenbateko baliokidea ordaindu duela, artikulu honetan zehaztutako moduan, dibidendu edo etekinetako partaidetza hori ez da entitatearen zergaoinarrian txertatuko, haren banaketak partaidetza-balioaren narriaduragatiko kontabilitate-galera eragin duenean. Etekinetako partaidetza edo dibidendu horrek partaidetzaren zerga-balioa murriztuko du. Kasu horretan, subjektu pasiboak artikulu honetan adierazitako moduan aplikatuko du kenkaria, betiere 3. paragrafoan adierazten den muga kontuan hartuta; muga hori kalkulatzeko, zerga-oinarrian etekinetako partaidetza eta dibidendua txertatzetik sortzen den kuota osoa hartzen da kontuan.

6.  Entitate ez-egoiliar baten partaidetza eskualdatzetik eragindako errenta negatiboen zenbatekoa murriztu egingo da 2009. urtean abiarazitako zergaldiaren ostean entitate parte-hartzailearengandik jasotako etekinetako partaidetzen edo dibidenduen zenbatekoan, betiere etekinetako partaidetza edo dibidenduek hura erosi zeneko balioa murrizten ez badute eta artikulu honetan aurreikusitako kenkaria aplikatzeko eskubidea izan badute.» Bederatzi.  50. artikuluaren 2 eta 3. paragrafoak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«2.  Aldi baterako batasunen pareko lankidetza-formulen bidez atzerrian egin edo ematen dituzten obra, zerbitzu edo horniketetan parte hartzen duten entitateak atzerritik datozen errentengatik salbuetsita geratu daitezke. Dena den, salbuespenerregimena erabiltzea erabaki ala ez, atzerritik eratorritako errenta negatiboek ez dute zerga-kenkaririk izango. Azken kasu horretan, geroago lortutako errenta positiboak ez dira zerga-oinarrira gehituko, errenta negatiboen zenbateko horretara iritsi arte.

Entitateek Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari eskatu beharko diote salbuespen hori aplikatzeko, eta, horretarako, Espainiako lurraldean sortutako aldi baterako enpresa-elkarteei eskatzen zaien antzeko informazioa ekarri beharko dute.

3.  Salbuespena baliatzeko aukerak eragingo du aldi baterako batasuna baliogabetu arte aplikatzea.

Aldi baterako batasunaren partaidetza eskualdatzean edo hura baliogabetzean sortutako errenta negatiboen zenbatekoa kendu egingo zaio lehendik lortutako errenta positibo garbien zenbatekoari.» Hamar.  71. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio; hona hemen testua:

«4.  Talde fiskaleko kide izateari uzten dion sozietate baten partaidetza eskualdatzetik eratorritako errenta negatiboen zenbatekoa murriztu egingo da eskualdatutako entitateak talde fiskalaren barruan sortu dituen zerga-oinarri negatiboen zenbatekotik, bertan konpentsatuak izan direnak.» Hamaika.  Indargabetu egiten da 73. artikuluaren 3. paragrafoa.

Hamabi.  Aldatu egiten da 87. artikuluaren 4. paragrafoa; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«4.  Kideak lurralde espainiarreko egoiliar izateari uzten badio, honako diferentzia hau txertatuko da gertakari hori gertatu den zerga-aldiko zergaren edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarrian: akzio edo partaidetzen merkatuko ohiko balioa ken aurreko paragrafoan aipatu den balioa.

Errenta horri dagokion tributu-zorra geroratu daiteke, eta balioak eskualdatzen diren zergaldiko aitorpenarekin batera ordainduko da; betiere, subjektu pasiboak bermatzen badu zorra ordainduko duela.» Hamahiru.  Aldatu egiten da 88. artikuluaren 3. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«3.  Kideak lurralde espainiarreko egoiliar izateari uzten badio, honako diferentzia hau txertatuko da gertakari hori gertatu den zerga-aldiko zergaren edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarrian: akzio edo partaidetzen merkatuko ohiko balioa ken aurreko paragrafoan aipatu den balioa.

Errenta horri dagokion tributu-zorra geroratu daiteke, eta balioak eskualdatzen diren zergaldiko aitorpenarekin batera ordainduko da; betiere, subjektu pasiboak bermatzen badu zorra ordainduko duela.» Hamalau.  89. artikuluaren 3. paragrafoari lerrokada bat gehitzen zaio; hona nola geratzen den idatzita:

«Paragrafo honetan aipatzen den eta fiskalki kengarria izango den diferentziaren zenbatekoa murriztu egingo da eskualdatzen duen entitateak oraindik ordaintzeko dituen zerga-oinarri negatiboen zenbatekoan, horiek entitate eskuratzaileak ordaindu ditzakeenean; kenkaria partaidetzaren araberakoa izango da, betiere zerga-oinarri negatibo horiek entitate erosleak esku-hartzailearekin batera parte hartu duen denbora-tartean sortu badira.» Hamabost.  Aldatu egiten da 90. artikuluaren 3. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«3.  Entitate eskualdatzaileak ordaintzeko dituen zerga-oinarri negatiboak entitate eskuratzaileak ordaindu ahal izango ditu.

Entitate eskuratzaileak entitate eskualdatzailearen kapitalean parte hartzen duenean, edo biak Merkataritzako Kodeko 42. artikuluan aipatzen den sozietatemultzoaren kide direnean, ordaindu beharreko zerga-oinarri negatiboari honako zenbateko hau gutxituko zaio: kideek, edozein titulu dela medio, duten partaidetzagatik edo elkarri lotutako entitateek entitate eskualdatzailean dituzten partaidetzengatik egindako ekarpenen balioaren eta kontabilitate-balioaren arteko diferentzia positiboa.» Hamasei.  Aldatu egiten da 92. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«92. artikulua.  Establezimendu iraunkorren galerak.

Establezimendu iraunkor bat eskualdatzean errenta positiboa sortzen denean, eta lege honetako 84. artikuluko 1. paragrafoko d) hizkian aurreikusitako erregimena aplikatu behar denean, establezimendu iraunkorrak lortutako errenta negatibo garbiak gainditzen dituen zenbatekoa entitate eskualdatzailearen zerga-oinarrian gehituko da, betiere kuota osotik honako hau kentzeko aukerari kalterik egin gabe:

2009/133/EE Zuzentarauko xedapenengatik izango ez balitz, zerga-oinarrian integratutako errenta hori establezimendu iraunkorra kokatua dagoen estatu kidean zergapetuko lukeena, zerga-oinarrian gehitutako errenta horri dagokion kuota osoaren zenbatekoaren mugarekin.» Hamazazpi.  Aldatu egiten da 95. artikuluaren 1. paragrafoa; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«1.  Lege honetako 86, 87.2 eta 94. artikuluetan aurreikusitako balorazioarauak aplikatzean sor daitezkeen ezarpen bikoitzak saihesteko, honako arau hauek jarraituko dira:

a)  Ekarritako ondasunei egotz dakizkiekeen errenten kargura banatzen diren etekinek kenkarirako eskubidea izango dute, lege honetako 30.2 artikuluan aipatzen diren dibidenduen barruko ezarpen bikoitza ekiditeko, edozein delarik ere bazkidearen partaidetzaren ehunekoa eta haren antzinatasuna. Irizpide bera erabiliko da partaidetzaren eskualdaketan sortutako errenten kenkariari dagokionez, lege honetako 30.5 artikuluan aipatzen diren balio erantsien barruko ezarpen bikoitza ekiditeko.

b)  Ekarritako ondasunei egotz dakizkiekeen errenten kargura banatzen diren etekinek kenkarirako edo salbuespenerako eskubidea izango dute, dibidenduen nazioarteko ezarpen bikoitza ekiditeko, edozein delarik ere bazkidearen partaidetzaren ehunekoa.» Hemezortzi.  Berrogeita batgarren xedapen iragankorra gehitzen da; honela dio:

«Berrogeita batgarren xedapen iragankorra.  Entitateen funts propioetako edo kapitaleko partaidetzaren balore adierazgarrien narriaduragatiko galerei eta establezimendu iraunkorren bitartez atzerrian lortutako errenta negatiboei aplikatu beharreko erregimen iragankorra, betiere 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan sortu badira.

1.  Lege honetako 12. artikuluaren 3. paragrafoan zehazten denari jarraiki, sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarriari kengarriak zaizkion entitateen kapitaleko edo funts propioetako partaidetzaren balore adierazgarrien narriaduragatiko galeren bihurketak −2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan, eta galera eta irabazien kontuan kontabilitate-egozpena dena dela− honako zerga-oinarri honetan gehituko dira: ekitaldi amaierako funtsen balioa ekitaldi hasierakoa baino handiagoa den aldiko zerga-oinarrian, haren partaidetzaren arabera; gainera, behar bezala hartu beharko dira kontuan bertan egindako ekarpenak edo ekarpenen itzulketak, betiere zehaztutako mugari kalterik egin gabe. Ondorio horietarako, eta lerrokada honetan zehaztutako moduan, ekitaldiaren amaierako eta hasierako funts propioen balioaren arteko diferentzia positiboa fiskalki kengarriak izan diren narriaduragatiko galerei dagokiela ulertuko da.

Era berean, zerga-oinarrian gehituko dira narriaduragatiko galera horiek ere; horiek entitate parte-hartzaileen aldetik jasotako dibidenduen edo etekinetako partaidetzen zenbatekoa izango dute, banaketa horrek kontabilitate-sarreraren izaera ez duen kasuetan salbu.

Atal honetan xedatutakoa ez da aplikatuko partaidetza-balioaren narriaduragatiko galeretan, baldin eta horiek etekinetako partaidetzen edo dibidenduen banaketaren arabera zehaztuta badaude eta barneko ezarpen bikoitzagatiko kenkaria aplikatzea eragin ez badute, edo galera horiek nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkarien esparruan kengarriak izan ez badira.

2.  Merkatu arautu batean kotizatzen duten eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan lege honetako 12. artikuluaren 3. paragrafoa aplikatu ez zaien entitateen kapitaleko edo funts propioetako partaidetzaren balio adierazgarrien narriaduragatik izandako galeren bihurketak balio horiek berreskuratzen diren zergaldiko sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian txertatuko dira, kontabilitate-esparruan.

3.  Establezimendu iraunkor batek lortutako errenta negatibo garbiak entitatearen zerga-oinarrian txertatu badira 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan, lege honetako 22. artikuluan aurreikusitako salbuespena edo 31. artikuluan adierazitako kenkaria gero lortutako errenta positiboei bakarrik aplikatuko zaizkie, errenta negatibo horien zenbatekoa gainditzen duten unean, alegia.

4.  Establezimendu iraunkor bat eskualdatzen bada, eta lege honetako 84. artikuluko 1. paragrafoko d) hizkian aurreikusitako erregimena aplikatu behar bada, Espainiako lurraldean dagoen entitate eskualdatzailearen zerga-oinarriak honako gehikuntza hau izango du: establezimendu iraunkorrak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan inputatutako errenta negatiboen eta positiboen arteko diferentzia, betiere haren eskualdatzetik eragindako errenta positiboari dagokion muga kontuan hartuta.

5.  Salbuespen-erregimena aukeratu duten aldi baterako enpresa-elkarketen kasuan, atzerrian errenta negatiboak lortu badituzte eta horiek elkarteko entitateen zerga-oinarrian txertatu badira 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan, aldi baterako elkarketak errenta positiboak lortzen dituen ondoz ondoko hurrengo ekitaldietan, entitate partaideek izaera positiboz sartu beharko dute beren oinarri ezargarrian lehendik egotzitako errenta negatiboa. Errenta positibo horien zenbatekoak ezarriko du muga.

6.  Lege honetako VII. tituluko VIII. kapituluan zehaztutako zerga-erregimen bereziaren araberako berregituraketa-eragiketen kasuan:

a)  Bazkideak lurralde espainiarreko egoiliar izateari uzten badio, lege honen 87. artikuluko 4. paragrafoak eta 88. artikuluko 3. paragrafoak aipatzen duten diferentzia zuzenduko da egoki bada, eta zuzenketa hori 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan fiskalki kenkaridunak izan diren balio narriaduragatiko galeren araberakoak izango dira.

b)  Lege honetako 90. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, entitate eskualdatzaileak galerak izan baditu eta, horien ondorioz, entitate eskuratzaileak edo beste entitate batek entitate eskualdatzailearen kapitalean duen partaidetzak balioa galdu badu, galera horiei dagozkien zergaoinarri negatiboak ezingo dira inoiz konpentsatu entitate horiek Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazten den sozietate-multzo bati dagozkionean, baliogalera horiek 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen abiarazitako zergaldietan gertatu badira.» Hirugarrena.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginari, martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoari, hogeigarren xedapen gehigarria eransten zaio; xedapen gehigarri horrek lege hau indarrean sartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, eta honela geratzen da idatzita:

«Hogeigarren xedapen gehigarria.  Ingurumen-fiskalitateari buruzko neurriei eta beste tributu- eta finantza-neurriei buruzko urriaren 29ko 16/2013 Legean zehaztutako aldaketek zatikako ordainketetan eragindako ondorioak.

Ingurumen-fiskalitatearen arloan zenbait neurri ezarri eta beste tributu- eta finantza-neurri batzuk onartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legearen 1. artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoa ez da aplikatuko zatikako ordainketetan, horien aitorpen-epea lege hori indarrean sartu aurretik abiarazi bada.» Laugarrena.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginean – martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua–, 141. artikuluko 4. paragrafoko hirugarren lerrokada aldatzen da; aldaketa horrek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta honela geratzen da idatzita:

«Era berean, inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek eta entitate merkaturatzaileek horien akzioei eta partaidetzei buruzko informazioa eman beharko dute; erakunde eta entitate horiek beren akziodunen eta partaideen erregistroan egongo dira.» Bosgarrena.  Honako aldaketa hauek egiten zaizkio Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginari, martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoari, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldiei dagokienez: Bat.  Aldatu egiten da 33. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«33. artikulua.  Hobariak Ceutan edo Melillan lortutako errentengatik.

1.  Ehuneko 50eko hobaria izango du Ceutan edo Melillan benetan eta materialki jarduten duten entitateek lortutako errentei kuota osoan dagokien zatiak.

Honako hauek izango dira aurreko lerrokadan aipatzen diren entitateak:

a)  Zerga-egoitza lurralde horietan duten entitate espainiarrak.

b)  Zerga-egoitza lurralde horietatik kanpo duten eta beren establezimendu edo sukurtsal bidez horietan jarduten duten entitate espainiarrak.

c)  Espainiako egoiliarrak ez diren eta beren establezimendu iraunkor bidez lurralde horietan jarduten duten atzerriko entitateak.

2.  Ceutan edo Melillan lortutako errentatzat joko dira lurralde horietan merkataritza-ziklo bat ixten duten eta emaitza ekonomikoak ematen dituzten jarduerei dagozkien errentak.

Ondorio horietarako, aurreko lerrokadan xedatutakoa behar bezala betetzen dela ulertuko da lurralde horietan kokatutako higiezinak alokatzen direnean.

Ez da ulertuko egoera horiek gertatzen direla merkataritza-gaiak ateratzeko, fabrikatzeko, erosteko, garraiatzeko, sartzeko eta irteteko eragiketa isolatuak direnean, eta, oro har, eragiketa soilek errentarik eragiten ez dutenean.

3.  Artikulu honetan aurreikusitako hobaria aplikatzeko, Ceutan edo Melillan lortutako errenta gisa hartuko dira artikulu honetako 1. paragrafoan adierazten diren entitateei dagozkien errentak; betiere, lurralde horietan negozioetarako leku finko bat badute. Zenbateko hori gehienez 50.000 eurokoa izango da Ceutan edo Melillan lanaldi osoko lan-kontratua duen pertsona bakoitzeko, eta 400.000 eurokoa izango da gehienezko muga. Zenbateko horretatik gorako errentak lortuz gero, artikulu honetan aurreikusitako hobaria aplikatzeko, behar bezala egiaztatu beharko da Ceutan edo Melillan emaitza ekonomikoak ematen dituen merkataritza-ziklo bat ixten dela. Paragrafo honetan adierazten diren kopuruak sozietate-multzoaren arabera zehaztuko dira, hura osatzen duten entitateen kasuan; guztia ere, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan zehazten diren irizpideei jarraiki.

Era berean, handizkako merkataritzatik eratorritako errentak Ceutan edo Melillan lortu direla ulertuko da, jarduera lurralde horietan kokatutako negozio finko baten bidez antolatzen, zuzentzen, kontratatzen eta fakturatzen denean, eta horretarako beharrezko bitarteko materialak eta langileak dituenean bertan.

4.  Salbuespen gisa, arrantzako entitateek lortutako eta Ceuta edo Melillari egotzitako errenta kalkulatzeko, honako ehuneko hauek erabiliko dira:

a)  Errenta osoaren ehuneko 20, benetako zuzendaritzaren egoitza dagoen lurraldeari.

b)  Errenta horren ehuneko 40 Ceutan edo Melillan harrapatutako bolumenaren arabera banatuko da.

Esportazioak, berriz, benetako zuzendaritzaren egoitzaren lurraldeari egotziko zaizkio.

c)  Errenta osoaren gainerako ehuneko 40, Ceutan, Melillan edo beste lurralde batean matrikulatuta dauden ontzien kontabilitate-balioaren arabera.

c)  lerrokadan aurreikusten den ehunekoa soilik aplikatuko da entitateak benetako zuzendaritza Ceutan edo Melillan duenean. Beste kasuetan, ehunekoa b) lerrokadan zehaztutakoaren arabera handituko da.

5.  Aire eta itsas nabigazioko entitateak direnean, errenta Ceutari edo Melillari egotziko zaio, arrantzako enpresei aplikatzen zaizkien irizpide eta ehuneko berdinei jarraiki. Harrapatutakoaren erreferentziaren ordez han kontratatutako igaroaldi, zama eta errentamenduena erabiliko da.

6.  Benetako zuzendaritzaren egoitza Ceutan edo Melillan duten eta artikulu honetako 1. paragrafoko a) hizkian aipatzen diren entitateek nahiz c) hizkian aipatzen diren eta Ceutan edo Melillan gutxienez hiru urte jarduten duten entitateek artikulu honetan aurreikusitako hobaria aplikatu ahal izango dute, aipatutako epe hori igaro ostean zergaldietan hiri horietatik kanpo lortutako errentengatik, beren aktiboen erdiak edo gehiago leku horietan kokatuta daudenean. Dena den, paragrafo honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko lurralde horietatik kanpo kokatutako ondasun higiezinen errentamenduari dagozkion errenten kasuan.

Hobaria aplikatzeko eskubidea izango duten errenten gehienezko zenbatekoa Ceutan edo Melillan lortutako errenten zenbateko bera izango da, artikulu honetan zehaztutako moduan.» Bi.  Aldatu egin da 38. artikuluaren 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«2.  Serieko produkzio industrialaren aurretik euskarri fisiko bat egiteko aukera ematen duten zinemako luzemetraien eta fikzio, animazio edo dokumentalei buruzko ikus-entzunezko serieen produkzio espainiarretan egindako inbertsioek ehuneko 18ko kenkaria egiteko eskubidea izango dute. Kenkariaren oinarria produkzioaren kostua izango da, baita ekoizlearen kargura ordaindu beharreko publizitate- eta sustapen-gastuak nahiz kopietarako gastuak ere −ekoizpenkostuaren ehuneko 40ko muga, bien kasuan−, koproduktore finantzarioak finantzatutako zatian gutxituta.

Zinemako film luzeko produkzio espainiar batean parte hartzen duen koproduktore finantzarioak eskubidea izango du berak finantzatzen duen inbertsioaren ehuneko 5eko kenkaria egiteko, inbertsio horietatik zergaldian eratorritako errentaren ehuneko 5eko mugarekin.

Kenkari honen ondorioetarako, koproduktore finantzario gisa hartuko da aurreko lerrokadan adierazitako filmen produkzioan parte hartzen duen entitatea, betiere soilik produkzioaren kostu osoaren ehuneko 10etik beherakoak ez diren eta ehuneko 25etik gorakoak ez diren diru baliabideak eskaintzen baditu, film horien ustiapenak dakartzan diru-sarreretan parte hartzearen truke. Aipatutako egoerak jasoko dituen koprodukzio-kontratua Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan aurkeztuko da.

Paragrafo honetan aipatutako kenkariak filmaren produkzioa amaitzen den zergalditik aurrera egingo dira. Zergaldi horretan egin ez diren kenkariak hurrengo zergaldietako likidazioetan aplikatu ahal izango dira, lege honen 44. artikuluko 1. paragrafoan jasotako baldintzei kalterik egin gabe. Hala gertatzen denean, paragrafo honetan aipatutako ehuneko 5eko muga kenkaria egiten den zergaldian lortutako koprodukziotik eratorritako errentaren gainean kalkulatuko da.

Erregelamendu bidez, kenkari hau egiteko baldintza eta prozedurak ezarri ahal izango dira.» 2. artikulua.  Sozietateen gaineko zergari dagokionez aplikatzekoak diren aldi baterako neurriak.

Lehena.  2014. urtean abiarazten diren zergaldien ondorioetarako, osasun-sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, kontsolidazio fiskalerako kontribuziorako, eta Estatuaren 2011rako abalen gehienezko kopurua handitzeko neurriei buruzko abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluko lehen paragrafoko lehen zenbakia aldatzen da. Honela idatzita gelditu da:

«Bat.  Honako hau izango da Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 45. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen den ehunekoa, artikulu horretako 3. paragrafoan aurreikusten den modalitaterako:

a)  2012, 2013 edo 2014. urteetako zergaldiak abiarazi baino hamabi hilabete lehenago 6.010.121,04 euroko zenbatekoa gainditu ez duten eragiketen zenbateko osoa gauzatu duten subjektu pasiboen kasuan −balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta−, dagokion karga biribildua bost zazpirenekin biderkatuta lortzen den kopurua.

b)  2012, 2013 edo 2014. urteetako zergaldiak abiarazi baino hamabi hilabete lehenago 6.010.121,04 euroko zenbatekoa gainditu duten eragiketen zenbateko osoa gauzatu duten subjektu pasiboen kasuan −37/1992 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta−:

– Dagokion karga biribildua bost zazpirenenekin biderkatuta lortzen den kopurua, hamabi hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia hamar milioi euro baino txikiagoa denean.

– Handiagora biribildutako karga-tasa hamabost hogeirenekin biderkatuta lortzen den kopurua, hamabi hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia hamar eta hogei milioi euro artekoa denean.

–  Handiagora biribildutako karga-tasa hamazazpi hogeirenekin biderkatuta lortzen den kopurua, hamabi hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia hogei eta hirurogei milioi euro artekoa denean.

– Handiagora biribildutako karga-tasa hemeretzi hogeirenekin biderkatuta lortzen den kopurua, hamabi hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez hirurogei milioi eurokoa denean.

2012, 2013 edo 2014. urteetako zergaldiak abiarazi baino hamabi hilabete lehenago 6.010.121,04 euroko zenbatekoa gainditu duten eragiketen zenbateko osoa gauzatu duten subjektu pasiboen kasuan −37/1992 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta−, Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 45. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako modalitatea bete beharko dute.» Bigarrena.  Honako aldaketa hauek gehituko dira martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko zergari buruzko Legean, eta horiek 2014an eta 2015ean hasten diren zergaldietarako izango dituzte ondorioak: Bat.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 37. xedapen iragankorreko 2. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«2.  Dena den, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urteetan abiarazitako zergaldietan, lege honetako 108. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako baldintzak bete ez dituzten zergaldietan eta martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik inbertsioak egin dituzten subjektu pasiboek −lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria aplikatu behar zaienean, betiere apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuan adierazten den moduan− aplikatzeko zenbatekoak dituztenean, zenbateko horiek aplikatu ahal izango dituzte lege honetako 25. artikuluan aipatzen diren zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren eta haien aplikazioren aurretiko zergaldiko ehuneko 40ren mugarekin.

2012, 2013, 2014 edo 2015. urteetan abiarazitako zergaldietan, lege honetako 108. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako baldintzak bete ez dituzten zergaldietan eta martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik inbertsioak egin dituzten subjektu pasiboek −lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria aplikatu behar zaienean, betiere abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuan adierazten den moduan− aplikatzeko zenbatekoak dituztenean, zenbateko horiek aplikatu ahal izango dituzte lege honetako 25. artikuluan aipatzen diren zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren eta haien aplikazioren aurretiko zergaldiko ehuneko 40ren mugarekin.

Baldin eta subjektu pasiboek aplikatu gabeko kopuruak badituzte aurreko bi lerrokadetan adierazitako baldintzen arabera, ehuneko 40ko muga aplikatuko dute, harik eta apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren arabera sortu eta aplikatu gabe dauden kopuruak agortu arte; kopuru horiek lehendabizi aplikatuko direla ulertuko da. Zergaldi horretan bertan aplikatu gabeko kopuruak aplikatu ahal izango dira, aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera; nolanahi ere, lerrokada horretan aurreikusitako mugaren eta zergaldi horretan bertan aplikatutako kopuruen arteko aldearen zenbatekoa izango da muga.

Paragrafo honetan aurreikusitako mugak aplikatuko dira, halaber, paragrafo honetan adierazitako subjektu pasiboen eta martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik egindako inbertsioen kasuan, horiek obraexekuziorako kontratuen edo inbertsio-proiektuen bidez enkargatu diren elementu berriei dagozkienean eta, bi kasuetan, bi urte baino gehiagoko denbora-tartea igarotzen denean enkargua egin edo inbertsioa abiarazi den unetik hura funtzionamenduan jarri den egunera arte; horiei lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarria aplikatuko zaie, apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren eta abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren arabera.» Bi.  2014an edo 2015. urteko zergaldiak abiarazi baino hamabi hilabete lehenago 6.010.121,04 euroko zenbatekoa gainditu duten eragiketen zenbateko osoa gauzatu duten subjektu pasiboen kasuan −37/1992 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta−, Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 25. artikuluan adierazitako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioan honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

– Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa konpentsazioaren aurretiko zergaoinarriaren ehuneko 50ekoa izango da gehienez ere, hamabi hilabete horietan negoziozifraren zenbateko garbia gutxienez hogei milioi eurokoa baina hirurogei milioi eurotik beherakoa izan denean.

– Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa konpentsazioaren aurretiko zergaoinarriaren ehuneko 25ekoa izango da gehienez ere, hamabi hilabete horietan negoziozifraren zenbateko garbia gutxienez hirurogei milioi eurokoa izan denean.

Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioaren muga ez da aplikatuko subjektu pasiboarekin loturarik ez duten hornitzaileekin adostutako zor-kitatzeei dagozkien errenten zenbatekoan, horiek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazitako zergaldian zehar onartu badira.

Hiru.  Osasun-sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, kontsolidazio fiskalerako kontribuziorako, eta Estatuaren 2011rako abalen gehienezko kopurua handitzeko neurriei buruzko abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluko lehen paragrafoko hirugarren zenbakia aldatzen da. Honela idatzita gelditu da:

«Hiru.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 12. artikuluko 5. paragrafoan adierazten den eta 2011, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldietako zerga-oinarrietatik eratorri den kenkaria zenbateko osoaren ehunena izango da gehienez ere, urteko.» Lau.  Defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituen martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluko lehen paragrafoko 1, 2 eta 3. zenbakiak aldatzen dira, eta honela idatzita geratu dira:

«Bat.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 12. artikuluko 6. paragrafoan adierazten den merkataritza-funtsari dagokion kenkaria, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldietako zerga-oinarrietatik eratorria, zenbateko osoaren ehunena izango da gehienez ere.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez zaie aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergapekoei, baldin eta sozietateen gaineko zergaren Legearen testu bateginaren 108. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bi.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 89. artikuluko 3. paragrafoan adierazten den entitate eskuratzailearen partaidetzaren eskurapen-prezioaren eta entitate eskualdatzailearen funts propioen –eskuratutako ondasunei eta eskubideei egotzi ez zaizkienak– arteko diferentziaren kenkaria, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldietako zerga-oinarrietatik eratortzen dena, haren zenbateko osoaren ehunena izango da gehienez ere.

Hiru.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 44. artikuluko 1. paragrafoko azken lerrokadan zehaztutako muga honako hau izango da: kenkarietan murriztutako kuota osoaren ehuneko 25, barneko nahiz nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko eta 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldietan aplikatutako kenkariekin lotutako hobariak ekiditeko. Hala eta guztiz ere, muga hori ehuneko 50ekoa izango da, 35. artikuluan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoa −zergaldian bertan egindako gastuei eta inbertsioei dagokiena− estatuko eta nazioarteko zorpetze bikoitza eta hobariak saihesteko helburuarekin murriztutako kuota osoaren ehuneko 10 baino handiagoa denean.

Era berean, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldien kasuan, Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 44. artikuluaren 1. paragrafoko azken lerrokadan aurreikusitako muga hori era berean aplikatuko da lege bereko 42. artikuluan araututako ezohiko etekinen berrinbertsio bidezko kenkarietan, eta kenkari hori kontuan hartuko da arestian aipatutako muga kalkulatzeko.» Bost.  Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 26. artikuluko lehen paragrafoko hirugarren zenbakia aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

«Hiru.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 12. artikuluko 7. paragrafoan adierazten den bizitza erabilgarri zehaztugabeko ibilgetu ukiezinari dagokion kenkaria, 2012, 2013, 2014 edo 2015. urtean abiarazitako zergaldietako zerga-oinarrietatik eratortzen dena, haren zenbateko osoaren berrogeita hamarrena izango da gehienez ere.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzen dutenen kasuan; betiere, horiek Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 108. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.» Hirugarrena.  2014 eta 2015. urteetan abiarazitako zergaldiei dagozkien zatikako ordainketen kasuan, honako aldaketa hauek txertatu dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko lege-araudian: Bat.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 45. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako modalitatean egiten diren zatikako ordainketak zehazteko orduan, dagokion zatikako ordainketa kalkulatzeko erabili den zergaldiko zerga-oinarrian eratorritako dibidenduen eta errenten zenbateko osoaren ehuneko 25 txertatuko da, lege horren 21. artikulua aplikatzekoa den kasuetan.

Bi.  Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 45. artikuluko 3. paragrafoan zehaztutako zatikako ordainketei dagokienez ordaindu beharreko zenbatekoa ez da, inola ere, urte natural bakoitzeko lehen hiru, bederatzi edo hamaika hilabeteetako galeren eta irabazien kontuko emaitza positiboaren ehuneko 12 baino txikiagoa izango modalitate hau aplikatu behar duten eta 2014 edo 2015. urteko zergaldien aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez hogei milioi euroko negozio-zifra izan duten subjektu pasiboen kasuan; zergaldia eta urte naturala bat ez datozen kasuetan, zergaldia hasten denetik zatikako ordainketa egiteko epealdi bakoitza hasi baino egun bat lehenagora arte igarotakoa izango da −Merkataritzako Kodearekin eta garapenerako gainerako kontabilitate-araudiarekin bat etorriz zehaztua−, eta hura zergaldi berari dagozkion eta aurretiaz egin diren zatikako ordainketetan bakarrik murriztuko da.

Nolanahi ere, aurreko lerrokadan zehaztutako portzentajea ehuneko 6koa izango da bertan aipatzen diren entitateen kasuan, urte natural bakoitzeko edo –zergaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean– zergaldia hasten denetik zatikako ordainketa egiteko epealdi bakoitza hasi baino egun bat lehenagora arte igarotako ekitaldiaren lehen hiru, bederatzi edo hamaika hilabeteetako diru-sarreren ehuneko 85, gutxienez, lege honetako 21 eta 22. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak edo 30.2 artikuluan aurreikusitako kenkaria aplikatu dakizkiekeen errentei dagozkienean.

Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko VII. tituluko XV. kapituluan zehaztutako zerga-araudi berezia aplikatzen zaien eta partzialki salbuetsita dauden entitateen kasuan, salbuespena aplikatzen ez zaien errentei dagokien emaitza positiboa hartuko da emaitza gisa.

Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 28. artikuluko 4, 5 eta 6. paragrafoetan adierazten diren entitateen kasuan, ez eta Inbertsiorako Sozietate Anonimo Kotizatuak Higiezinen Merkatuan arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legean aipatzen diren entitateen kasuan ere.

3. artikulua.  Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituen azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.

Lehena.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 30. artikuluko 2. paragrafoari 6. arau berri bat txertatzen zaio, honela idatzita geratu dena:

«6. Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 14.1

artikuluko k) hizkian xedatutakoa ez da aplikatzekoa izango.» Bigarrena.  2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, honako aldaketa hauek txertatuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legean: Bat.  Aldatu egiten da 96. artikuluaren 2. paragrafoko b) hizkia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«b) Atxikipena edo konturako sarrerak aplikatzen zaizkien kapital higigarriaren eta ondarezko sarreren etekin guztiak, horien guztien arteko zenbatekoa urtean 1.600 eurokoa bada, gehienez ere.

Hizki honetan xedatutakoa ez da aplikatuko inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzen edo akzioen errenboltsotik edo eskualdatzetik eratorritako ondarezko diru-sarrerei dagokienez, baldin eta atxikipen-oinarria zerga-oinarrian txertatu beharreko zenbatekoaren arabera zehaztu behar ez bada, betiere erregelamenduan zehazten denari jarraiki.» Bi.  Aldatu egiten da 100. artikuluaren 4. paragrafoko hirugarren lerrokada.

Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Era berean, inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek eta entitate merkaturatzaileek horien akzioei eta partaidetzei buruzko informazioa eman beharko dute; erakunde eta entitate horiek beren akziodunen eta partaideen erregistroan egongo dira.» Hiru.  Aldatu egiten da hamahirugarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoa.

Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«1.  Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileentzat, inbertsiosozietateentzat, Espainian edo atzerrian helbideratuta dauden inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak lurralde espainiarrean merkaturatzen dituzten entitateentzat, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen bigarren xedapen gehigarrian eta 55.7 artikuluan xedatutakoaren arabera izendatzen den eta zerbitzuen prestazio librearen erregimenean jarduten duen kudeatzailearen ordezkari gisa jardungo duen ordezkariarentzat, informazioa emateko obligazioak ezarri ahal izango dira erregelamenduz finkatuko den eran, dela erakunde horien akzio eta partaidetzekin egindako eragiketei buruz, dela horien salerosketaren emaitzari buruz.» 4. artikulua.  Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa –martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori–.

Honako aldaketa hauek izango ditu martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginak eta aldaketa horiek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  Aldatu egin da 28. artikuluaren 3. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«3.  Zerga hau ordaintzen dutenei ez zaie eskatuko 31. artikuluan adierazitako atxikipena edo konturako diru-sarrera egin zaien errentei dagokien aitorpena aurkezteko; nolanahi ere, eskakizun hori eskatuko zaie inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean araututako inbertsio-funtsetako partaidetzen errenboltsotik eratorritako ondarezko sarreren kasuan, gauzatutako atxikipena lege honetako 24 eta 25. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera kalkulatutako zerga-kuota baino txikiagoa denean.» Bi.  Hirugarren lerrokada gehitu zaio 31. artikuluko 2. paragrafoari, eta honela geratu da idatzita:

«Paragrafo honetako lehen lerrokadan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak araututako inbertsio-funtsen partaidetzen errenboltsoen kasuan, atxikipena kalkulatzeko oinarria erregelamendu bidez zehazten dena izango da.» Hiru.  Aldatu egin da 53. artikuluaren 4. paragrafoko hirugarren lerrokada.

Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Era berean, inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek eta entitate merkaturatzaileek horien akzioei eta partaidetzei buruzko informazioa eman beharko dute; erakunde eta entitate horiek beren akziodunen eta partaideen erregistroan egongo dira.» 5. artikulua.  Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga sortuko da, honako paragrafo hauek izango dituena: Bat. Izaera.

Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga bere eremu objektiboan sartzen diren produktuen kontsumoan eragiten duen zeharkako zerga bat da, eta fase bakarrean kargatzen du produktu horien kontsumoa, atmosfera berotzeko duten potentzialaren arabera.

Bi.  Eremu objektiboa.

Zerga honen ondorioetarako, «berotegi-efektuko gas fluordun» izaera izango dute hauek: berotegi-efektuko gas fluordun batzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 17ko 842/2006 (EE) Erregelamenduko I. eranskinean jasotzen diren hidrofluorokarburoak (HFC), perfluorokarburoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6); substantzia horiek dituzten prestakinak, birsortzaileak eta birziklatuak, ozono-geruza ezabatzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera araututako substantzien kasuan salbu.

Hiru. Ezarpen-eremua.

1.  Zerga lurralde espainiar osoan aplikatuko da.

2.  Aurreko zenbakian xedatutakoa behar bezala beteko da, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoan indarrean diren kontzertu eta hitzarmen ekonomikoko foru izaerako zerga-erregimenei kalterik egin gabe.

Lau.  Tratatu eta hitzarmenak.

Artikulu honetan zehaztutakoa behar bezala beteko da, barne-ordenamendura txertatu diren nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan xedatutakoari kalterik egin gabe, Espainiako Konstituzioko 96. artikuluari jarraiki.

Bost.  Kontzeptuak eta definizioak.

1.  «Ekipo eta tresna berriak»: lehen aldiz erabiltzen diren edo abian jartzen diren ekipoak, tresnak eta instalazioak dira.

2.  «Atmosfera berotzeko potentziala»: berotegi-efektuko gas fluordun batek karbono dioxidoaren potentzialarekin alderatuta duen berokuntza klimatikorako potentziala da, 100

urte inguruko epea hartuta kontuan. Gas horiek hamaikagarren paragrafoko 1. zenbakian adierazten den atmosfera berotzeko potentziala dute.

3.  «Prestakin batek atmosfera berotzeko duen potentziala»: hamaikagarren paragrafoko 1. zenbakian aipatzen den substantzia bakoitzaren pisuaren araberako zatikien batura atmosfera berotzeko duten potentzialarekin eta +/–% 1eko pisutolerantziarekin biderkatzetik eratorritako batezbesteko haztatua da.

4.  «Prestakina»: bi substantziaren edo gehiagoren arteko nahasketa, horietako bat gutxienez berotegi-efektuko gas fluorduna denean, prestakin horrek atmosfera berotzeko duen potentziala 150 baino txikiagoa denean salbu.

5.  «Birziklatzea»: berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga aplikatzekoa den lurraldean garbiketarako oinarrizko prozedura bidez egiten den tratamendua.

6.  «Birsorkuntza»: berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga aplikatzen den lurraldean prozedura edo tratamendu kimikoen bitartez egiten den berreskuratzeko tratamendua eta hobekuntza; betiere, gas fluordunaren ezaugarri teknikoei buruzko arauaren araberako mailak ezartzeko helburuarekin.

7.  Artikulu honetan agertzen diren kontzeptuei eta terminoei dagokienez, eta bertan hala definitzen den kasuetan salbu, berotegi-efektuko gas fluordunei dagokienez Europar Batasuneko eta Estatuko araudian xedatzen dena bete beharko da.

Sei.  Zergapeko egitatea.

1.  Zerga aplikatuko zaie:

a)  Europar Batasunean ekoitzi, inportatu edo erosi ondoren lehenengoz saldu edo entregatzen diren berotegi-efektuko gas fluordunei. Era berean, lehen salmentaren edo entregaren parekoa izango da enpresariek berotegi-efektuko gas fluordunak berriz saltzea, horiek bereganatzean zazpigarren paragrafoko 1. zenbakiko a) hizkian araututako salbuespena aplikatu zaienean.

b)  Berotegi-efektuko gas fluordunen autokontsumoari. Autokontsumotzat hartuko da aurreko hizkian aipatzen diren enpresariek, Europar Batasuneko erosleek, inportatzaileek edo ekoizleek berotegi-efektuko gas fluordunak erabiltzea edo kontsumitzea.

2.  Berotegi-efektuko gas fluordunak saltzearen edo entregatzearen zerga ez da ordaindu beharrik izango, baldin eta Europar Batasuneko ekoizleak, inportatzaileak edo erosleak zerga aplikatzen den lurralde-esparrutik kanpo bidali behar baditu.

Era beran, ez dute zerga hori ordaindu beharrik izango atmosfera berotzeko 150 edo gutxiagoko potentziala duten berotegi-efektuko gas fluordunen salmenta edo entregek eta autokontsumoak.

3.  Aurkakoa frogatu ezean, berotegi-efektuko gas fluordunak zergarekin lotutako salmenta edo entregaren xede izan direla ulertuko da, zergadunek produktu fabrikatuen, inportatuen edo erosien norakoa justifikatzen ez dutenean.

Zazpi. Salbuespenak.

1.  Ondoko hauek salbuetsita geratuko dira, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan:

a)  Berotegi-efektuko gas fluordunak zerga aplikatzen den lurralde-esparruan birsaldu behar dituzten enpresariei lehen aldiz saltzea edo entregatzea.

Salbuespen hori aplikatzeko orduan, ez da joko enpresariek berotegi-efektuko gas fluordunak horien birsalmentara xedatzen dituztela, horiek produktuak, ekipoak edo tresnak fabrikatzeko, kargatzeko, birkargatzeko, konpontzeko edo mantentzeko erabiltzen direnean; betiere, d) hizkian ezarritakoari kalterik egin gabe.

b)  Enpresariei berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo entregatzea −produktu, ekipo edo aparatuetako edukiak barne−, horiek zerga aplikatzen den lurraldeesparrutik kanpo bidaltzen edo erabiltzen direnean.

Salbuespen-eskubidea aplikatzeko baldintzak erregelamendu bidez ezarriko dira, horiek zerga aplikatzen den lurralde-esparrutik kanpo bidaltzen edo erabiltzen direnean.

c)  Berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo entregatzea gas horien konposizioa guztiz aldatzeko transformazio kimikoko prozesuetan lehengai gisa erabiltzen dituzten enpresariei.

d)  Berotegi-efektuko gas fluordunak enpresariei lehen aldiz saltzea edo entregatzea, horiek lehen aldiz ekipo edo aparatu berrietan txertatzen direnean.

e)  Enpresariei berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo entregatzea, gas horiek inhalaziorako aerosol dosifikatzaile gisa aurkezten diren sendagaiak fabrikatzeko erabiltzen direnean.

f)  Ekipo edo aparatu berrietatik lortutako berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo entregatzea.

g)  Inhalaziorako aerosol dosifikatzaile gisa aurkezten diren sendagaietatik lortutako edo inportatutako berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo entregatzea.

2.  Erregelamendu bidez zehazten diren baldintzei jarraiki, enpresariei edo profesionalei egindako lehen salmentak edo entregak ehuneko 90eko salbuespena izango du, atmosfera berotzeko 3.500 edo gutxiagoko potentziala duten berotegi-efektuko gas fluordunak suteak itzaltzeko sistema finkoetara bideratzen direnean, edo suteak itzaltzeko sistema finkoetatik inportatzen edo bereganatzen direnean.

3.  Paragrafo honetako 1 eta 2. zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, horrela bereganatutako berotegi-efektuko gas fluordunak salbuespen-eskubidea eragiten duten beste erabilera batzuetara bideratzen badira, lehen salmenta edo entrega gas horiek zerga aplikatzekoa den lurralde-esparruan kontsumitzen diren edo erabilera horietarako erabiltzen diren momentuan bertan egin dela ulertuko da.

Zortzi. Sortzapena.

1.  Zergaren xede diren produktuak erosleen edo, hala badagokio, autokontsumoaren eskura jartzen diren momentuan sortuko da zerga.

2.  Seigarren paragrafoko 3. zenbakian aurreikusitako kasuetan, produktua fabrikatzean, inportatzean edo erostean sortuko da zerga, irregulartasuna egin den data frogatu daitekeen kasuetan salbu, horrelakoetan hura izango baita zerga sortzen den momentua.

3.  Zazpigarren paragrafoko 3. zenbakian aurreikusitako egoeretan, lehen salmenta edo entrega egiten denean sortuko da zerga.

Bederatzi. Zergadunak.

1.  Zerga ordaindu beharko dute berotegi-efektuko gas fluordunen erkidegoko erosleek, inportatzaileek edo fabrikatzaileek; baita horiek saldu edo entregatzen, edo zergari loturik dauden autokontsumorako jarduerak gauzatzen dituzten enpresari birsaltzaileek ere.

2.  Zazpigarren paragrafoko 3. zenbakian aurreikusitako egoeretan, zergadun gisa hartuko dira berotegi-efektuko gas fluordunak zerga aplikatzen den lurralde-esparruko salbuespen-eskubidea aplikatzen ez zaien beste erabilera batzuetara bideratzen dituzten enpresariak.

Hamar. Zerga-oinarria.

Zergaren xede diren produktuen pisuaren araberakoa izango da zerga-oinarria; pisu hori kilogramotan adieraziko da.

Hamaika. Zerga-tasa.

1.  1. tarifa: Zerga atmosfera berotzeko potentzialaren araberakoa izango da.

Zerga-tasa kalkulatzeko, 0,020 koefizientea aplikatuko zaio gas fluordun bakoitzak atmosfera berotzeko duen potentzialari; dena den, gehienez ere 100 euro ordainduko dira kilogramo bakoitzeko, honako epigrafe hauei jarraiki: Berotegi-efektuko gas fluorduna Epigrafea 1.1

1.2

1.3

1.4

1.5

1.6

1.7

1.8

1.9

1.10

1.11

1.12

1.13

1.14

1.15

1.16

1.17

1.18

1.19

1.20

1.21

1.22

1.23

1.24

1.25

Sufre hexafluoruroa.

HFC - 23 HFC - 32 HFC - 41 HFC - 43-10mee.

HFC - 125 HFC - 134 HFC - 134a.

HFC - 152a.

HFC - 143.

HFC - 143a.

HFC - 227ea.

HFC - 236cb.

HFC - 236ea.

HFC - 236fa.

HFC - 245ca.

HFC - 245fa.

HFC - 365mfc.

Perfluorometanoa.

Perfluoroetanoa.

Perfluoropropanoa.

Perfluorobutanoa.

Perfluoropentanoa.

Perfluorohexanoa.

Perfluoroziklobutanoa.

Atmosfera berotzeko potentziala Mota – €/kg 22.200

12.000

550

97

1.500

3.400

1.100

1.300

120

330

4.300

3.500

1.300

1.200

9.400

640

950

890

5.700

11.900

8.600

8.600

8.900

9.000

10.000

100

100

 11

 –  30

 68

 22

 26

 –   6,6

 86

 70

 26

 24

100

 12,8

 19

 17,8

100

100

100

100

100

100

100

2.  2. tarifa:

2.1 epigrafea. Prestakinak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,020 koefizientea aplikatuko zaio prestakinetik eratorritako atmosfera berotzeko potentzialari, betiere bosgarren paragrafoko 2. zenbakian xedatutakoa kontutan hartuta eta kilogramo bakoitzeko gehienez ere 100 euro ordainduko direlarik.

3.  3. tarifa:

3.1 epigrafea. 1. tarifako gas birsortuak eta birziklatuak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,85

koefizientea aplikatuko zaio 1. tarifan zehaztutako tasari.

3.2 epigrafea. 2. tarifako prestakin birsortuak eta birziklatuak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,85 koefizientea aplikatuko zaio 2. tarifan zehaztutako tasari.

Hamabi.  Kuota osoa.

Zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzearen emaitza izango da kuota osoa.

Hamahiru.  Zerga jasanaraztea.

1.  Zergadunek sortutako kuoten zenbatekoa jasanarazi beharko diete zergaren xede diren produktuen erosleei. Erosleak kuotak jasatera behartuta egongo dira.

2.  Jasanarazitako kuotak fakturan jasanaraziko dira, bertan jasotzen diren gainerako kontzeptuetatik bereizita. Zerga ordaindu behar ez duten edo salbuetsita dauden eragiketen kasuan, egoera hori berariaz adieraziko da aipatutako dokumentuan, betiere hobari horren aplikazioa jasotzen duen artikulu honetako manua argi eta garbi adieraziz.

3.  Eragindako kuotak ez dira jasanaraziko ikuskapen-akten ondorio diren likidaziokasuetan eta oinarrien zeharkako balioespeneko kasuetan.

Hamalau.  Kenkariak eta itzulketak.

1.  Likidazio-aldi bakoitzari dagozkion autolikidazioetan, eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, zergadunek herri-administrazio eskudunak aitortutako hondakin-kudeatzaileei eman dizkieten berotegi-efektuko gas fluordunei dagozkien zerga ordainduaren kuotak murriztu ahal izango dituzte, horiek hondakinen sektoreko legedian jasotako dokumentazioari eta kontrolei jarraiki suntsiarazteko, birziklatzeko edo birsortzeko helburuarekin.

Murrizketa hori gauzatzeko, suntsipena gertatu den likidazio-aldiari dagokion kuota murriztuko da. Eratorritako kenkarien zenbatekoa likidazio-aldi berean eragindako kuoten zenbatekoa baino handiagoa denean, diferentzia hurrengo autolikidazioetan konpentsatu ahal izango da; betiere, diferentzia hori islatzen duen autolikidazioa aurkeztu denetik lau urte igaro ez badira.

2.  Berotegi-efektuko gas fluordunen azken kontsumitzaileek, zerga ordaindu dutenean, eta zazpigarren paragrafoan aurreikusitako salbuespenak aplikatzeko eskubidea dutenean edo herri-administrazio eskudunak aitortutako hondakin-kudeatzaileei berotegi-efektuko gas fluordunak eman izana egiaztatzen dutenean −horiek hondakinen sektoreko legedian jasotako dokumentazioaren eta kontrolen arabera suntsitu, birziklatu edo birsortzeko helburuarekin, eta aurretiaz kenkaririk aplikatu ez bazaie−, hura itzultzeko eskatu ahal izango diote Tributu Administrazioari, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

Hamabost.  Kudeaketa-arau orokorrak.

1.  Sortutako kuotak adieraziko dituen autolikidazio bat aurkeztu beharko dute lau hilez behin zergadunek; era berean, zerga-zorra ordaindu beharko dute harekin batera.

2.  Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak ezarriko ditu aurreko zenbakian aipatzen diren autolikidazioak aurkezteko ereduak, epeak, betebeharrak eta baldintzak, bai eta, hala badagokio, aurretiaz produkturen prezioan jasan duen baina kenkaririk izan ez duen zergaren itzulketa eskatzekoak ere.

3.  Artikulu honetako seigarren paragrafoan adierazitako jarduerak gauzatzen dituzten zergadunek nahitaez inskribatu beharko dituzte beren instalazioak berotegiefektuko gas fluordunei buruzko zergaren lurralde-erregistroan.

Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zerga hori nahitaez ordaindu beharko dutenen erroldaren egitura zehaztuko du, baita horiek lurralde-erregistroan inskribatzeko prozedura ere.

4.  Merkataritzako xedapenek eta zerga nahiz sektore izaerako beste arau batzuek zehaztutako kontabilitate-baldintzak edozein direla ere, berotegi-efektuko gas fluordunen izakinen kontabilitatea erregelamendu bidez xedatutako moduan eramatea zehaztu ahal izango da.

5.  Hamaikagarren paragrafoko 3. zenbakian aurreikusitako zerga-tasak aplikatzeko, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzak bete beharko dira.

Hamasei.  Arau-hausteak eta zigorrak.

Zerga honi dagozkion arau-hausteak tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoari jarraiki kalifikatu eta zigortuko dira.

Hamazazpi.  Estatuko Aurrekontu Orokorren Legerako gaikuntzak.

Espainiako Konstituzioaren 134.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak aldatu egin ahal izango ditu artikulu honetan zehazten diren zerga-tasak eta horien zehaztapenak, zergara lotzen ez diren kasuak, salbuespenak, kenkariak eta itzulketak.

Hemezortzi.  Erregimen iragankorra.

2014ko eta 2015eko ekitaldietarako, berotegi-efektuko gas fluordunei buruzko zergan aplikatuko diren zerga-tasak kalkulatzeko, 5. artikuluko hamaikagarren paragrafoan araututako tasak 0,33 eta 0,66 koefizienteekin biderkatuko dira, hurrenez hurren.

Nolanahi ere, 2014ko, 2015eko eta 2016ko ekitaldietarako, poliuretanoa ekoiztera bideratutako edo dagoeneko fabrikatuta dagoen poliuretano bidez inportatutako edo bereganatutako gas fluordunei aplikatu beharreko zerga-tasa kalkulatzeko, atmosfera berotzeko duen potentzialaren arabera dagokion zerga-tasa −5. artikuluko hamaikagarren paragrafoan jasotzen da− 0,05, 0,10 eta 0,20 koefizientearekin biderkatuko da, hurrenez hurren.

Hemeretzi.  Erregelamendu bidez garatzea.

Gobernuari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen esparruan artikulu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak onartzeko.

6. artikulua.  Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek txertatzen dira: Bat.  14. artikuluaren 1 eta 4. paragrafoak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1.  Sortutako kuoten zenbatekoa fabrikazioari dagozkion zerga berezien xede diren produktuen erosleei jasanarazi beharko diete subjektu pasiboek. Erosleak kuotak jasatera behartuta egongo dira.

Legearen 50.4 artikuluan ezarritako baldintzetan gauzatutako gas naturalaren hornikuntzari dagokionez, sortutako kuoten zenbatekoa elektrizitate eta energia termikoaren sorkuntzarako zentralen titularrek jakinarazitako behin behineko ehuneko baten arabera jasanarazi duten subjektu pasiboek, gas naturalaren norakoaren behin betiko ehunekoaren arabera jasandako kuoten zenbatekoa jakiten dutenean, zenbateko hori erregularizatu beharko dute, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren bidez.

(…) 4.  Tributu-kuotak ordaindu dituzten fabrikazio-zerga berezien subjektu pasiboek Tributuei buruzko Lege Orokorraren 77 eta 79. artikuluetan Ogasun Publikoari aitortzen zaizkion eskubide eta berme berberak izango dituzte, tributukuota horien ondorioak jasan behar dituztenekin alderatuta; azken horiek, ordaindu ez badituzte, kuoten zenbatekoa ordaindu beharko dute, iraungitako kredituetan gehituta.» Bi.  50.1 artikuluan 1. tarifako 1.10 epigrafea eta 2.8, 2.11 eta 2.13 epigrafeak aldatu egiten dira, eta 2. tarifari dagokion 2.20 epigrafea sortzen da, hidrokarburoen zergari buruzkoa. Honela idatzita geratzen dira:

«1.10.1 epigrafea. Erregai-erabilerara bideraturiko gas naturala eta motor geldikorren erregai-erabilerara bideraturiko gas naturala: 0,65 euro gigajoule bakoitzeko.

1.10.2 epigrafea. Helburu profesionaletara bideraturiko gas naturala, betiere zuzenean nahiz zeharka energia elektrikoaren kogeneraziorako eta sorrerarako erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajoule bakoitzeko.

Epigrafe honetan aurreikusten denaren ondorioetarako, helburu profesionaletara bideraturiko gas natural gisa hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko erabiltzen diren gas naturalaren hornikuntzak, energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena salbu, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialen izaera ez duten establezimenduetan edo lokaletan ekoizten denean. Era berean, helburu profesionaletara bideraturiko gas natural gisa hartuko da nekazaritza-laborantzetan erabilitako gas naturala.

(…) 2.8 epigrafea. Gasolina bereziak eta NC 2710.12.11, 2710.12.15, 2710.12.21, 2710.12.25, 2710.12.70 eta 2710.12.90 kodeetan sailkatutako beste produktu batzuk, horien xedea dena dela: 1.1 epigraferako zehaztutako tasa.

(…) 2.11 epigrafea. Olio astunak eta NC 2710.19.71, 2710.19.75, 2710.19.81, 2710.19.83, 2710.19.85, 2710.19.87, 2710.19.91, 2710.19.93, 2710.19.99 eta 2710.20.90 kodeetan sailkatutako beste prestakuntza batzuk, horien xedea dena dela: 1.5 epigraferako zehaztutako tasa.

(…) 2.13.1 epigrafea. NC 2711.29.00 kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak eta NC 2705 kodean sailkatutako produktuak, baita biogasa ere, erregaiarenak ez diren beste erabilera batzuetan edo motor geldikorren erregai gisa erabiltzen direnean: 1.10.1 epigraferako zehaztutako tasa.

2.13.2 epigrafea. NC 2711.29.00 kodean sailkatutako hidrokarburo gaseosoak eta NC 2705 kodean sailkatutako produktuak, baita biogasa ere, horiek helburu profesionaletara xedatzen direnean, betiere elektrizitatearen generazio- eta kogenerazio-prozesuetan erabiltzen ez direnean: 1.10.2 epigraferako zehaztutako tasa.

Azken bi epigrafe horien aplikaziorako, «biogas» gisa hartzen da biomasatik eta/edo hondakinen zatiki biodegradagarritik sortutako erregai gaseosoa, gas naturalaren antzeko kalitatea lortzeraino purifikatu eta bioerregai gisa erabili daitekeena, edo egurretik sortutako gasa.

(…) 2.20 epigrafea. NC 2710.91.00 eta 2710.99.00 kodeetan sailkatutako olioen hondakinak: 1.5 epigraferako zehaztutako tasa.» Hiru.  50. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio; hona hemen testua:

«4.  Energia elektriko eta energia termiko erabilgarriaren kogenerazio-planta batean erabiltzera bideraturiko gas naturalaren hornikuntzen kasuan −Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen aplikazio-araudiak jasotzen duen errendimendu elektrikoaren baliokidea betetzen dela egiaztatu beharko da, edo erregelamendu bidez zehaztutako baldintzak bete beharko dira−, artikulu honetako 1. paragrafoko 1.10.1 eta 1.10.2 epigrafeetan zehaztutako zerga-tasak aplikatuko dira, energia termiko erabilgarriaren eta elektrizitatearen ekoizpenari (alternadore-borneetan neurtuta) egotzi beharreko gas naturalaren ehunekoa kontuan hartuta, betiere erregelamendu bidez zehazten denari jarraiki.» Lau.  55. artikuluaren 4, 5 eta 6. paragrafoak aldatu egiten dira, eta 7. paragrafoa ezabatu egiten da; honela geratuko dira idatzita:

«4.  Autoreari edo autore bakoitzari honako zigor hau ezarriko zaio:

a)  Arau-haustea egin duen ibilgailu-motorrak, makinak edo ontziak 10 ZP

arteko potentzia fiskala duenean, edo 220 kW artekoa, ontzien motorraren edo motorren kasuan, 1.200 euroko diruzko zigor finkoa.

b)  10 eta 25 ZP arteko potentzia fiskala edo 220 eta 550 kW arteko potentzia fiskala −ontzien motorraren edo motorren kasuan− duten motorrek 3.600 euroko diruzko zigor finkoa ordaindu beharko dute.

c)  25 eta 50 ZP arteko potentzia fiskala edo 550 eta 1.100 kW arteko potentzia fiskala −ontzien motorraren edo motorren kasuan− duten motorrek 7.200 euroko diruzko zigor finkoa ordaindu beharko dute.

c)  50 ZP baino potentzia fiskal handiagoa edo 110 kW baino potentzia fiskal handiagoa −ontzien motorraren edo motorren kasuan− duten motorrek 12.000

euroko diruzko zigor finkoa ordaindu beharko dute.

e)  2. paragrafoko a) lerrokadan jasotako kasuetan, 1.200 euroko diruzko zigor finkoa ordaindu beharko da.

5.  Arau-hauste mota hori behin eta berriz errepikatzen bada, aurreko paragrafoan zehaztutako zenbatekoak bikoiztu egingo dira.

Arau-hauste berriaren aurreko bi urteetan arau-hauslea administrazio-bidean behin betiko ebazpen bidez zigortua izan denean gertatuko da hori, aurreko artikuluan zehaztutako edozein debeku urratu duenean.

6.  1. tarifako 1.10.2 epigrafean zehaztutako zerga-tasa aplikatuz gauzatu diren gas naturalaren hornikuntzetan, tributuen arloko arau-hauste larritzat joko da subjektu pasiboei datu faltsuak edo okerrak ematea, horren ondorioz dagozkionak baino kuota txikiagoak jasanarazten badira.

Zehapenaren oinarria jasanarazi beharreko kuoten eta benetan jasanarazitakoen arteko diferentzia izango da.

Zehapenaren diruzko isun proportzionala ehuneko 50ekoa izango da.» Bost.  64.bost artikuluari 3. paragrafoa eransten zaio, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak; hona hemen testua:

«3.  Erkidego barruan erosi, inportatu edo fabrikatzea erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan honako erabilera hauetara bideratuko den energia elektrikoaren ehuneko 85:

a)  Murrizketa kimikoa eta prozesu elektrolitikoak.

b)  Prozesu mineralogikoak. Prozesu mineralogiko gisa hartzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) Erregelamenduaren 23. zatian sailkatzen diren prozesuak; hark NACE 2. berrazterketa izeneko jarduera ekonomikoen nomenklatura estatistikoa ezartzen du eta Kontseiluaren 3037/90 (EEE) Erregelamendua nahiz zenbait alderdi estatistikoren gaineko EEren hainbat erregelamendu aldatzen ditu.

c)  Prozesu metalurgikoak. Prozesu metalurgiko gisa hartzen dira metalaren ekoizpenari eta prestakuntzari dagozkion prozesuak, eta produktu metalikoen produkzioaren barnean, forja-pieza, prentsa, trokelaketa eta tenkaketa, eraztun ijeztu eta hautsezko mineral-produktuen ekoizpena, gainazalen tratamendua eta fundizio-termotratamendua, berokuntza, kontserbazioa, distentsioa edo bestelako termotratamenduak.» Sei.  Aldatu egiten da 65. artikuluaren 1. paragrafoko d) hizkia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«d)  Zergari lotuta egongo da aurreko paragrafoetan aipatutako garraiobideak Espainian zirkulatzea edo erabiltzea, lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera Espainian behin betiko matrikulatzea eskatu ez denean, Espainian erabiltzen hasi eta ondorengo 30 eguneko epearen barruan. Epe hori 60

egunera zabalduko da, garraiobideak beren titularraren ohiko bizilekua lurralde espainiarrera aldatzearen ondorioz Espainian erabiltzen direnean, baldin eta 66. artikuluko 1.n) paragrafoan jasotako salbuespena aplikatzekoa bada.

Ondorio horietarako, hauek hartuko dira garraiobidea Espainian zirkulatzen edo erabiltzen hasteko egun gisa:

1.–Aldi baterako inportazioko edo matrikula turistikoko erregimenetara bilduta egon diren garraiobideak badira, erregimen horiek utzi edo amaitu diren egunean.

2.–Gainerako kasuetan, garraiobidea Espainian sartu den egunean. Egun hori modu sinesgarrian agertzen ez bada, erabilpenaren hasierako egun moduan bi data hauek baino beranduagokoa dena ulertuko da:

1.–Garraiobidea erositako eguna.

2.–Interesduna Espainiako egoiliarra edo bertan kokatutako establezimendu baten titularra den lehen eguna.» Zazpi.  66. artikuluko 1. paragrafoko g) eta h) hizkiak aldatu egiten dira, eta lehengo h), i), j), k), l) eta m) hizkiek i), j), k), l), m) eta n) izena hartuko dute; era berean, 2. paragrafoko lehenengo lerrokada aldatu egiten da. Honela geratzen dira idatzita:

«g) Alokairu-jarduerak gauzatzera xedaturik dauden aisiarako edo ur‑kiroletarako ontzi eta itsasontziak.

Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, ibilgailuak alokatzeko zehaztuta dauden baldintzak eta mugak bete beharko dira. Edonola ere, alokairu-jarduerarik ez dagoela ulertuko da titularrak ontzia haren alokairurako lagatzen duenean, betiere titular horrek edo harekin loturiko pertsonak ontzi horren edo lagapena egin duen pertsonaren nahiz harekin lotutako pertsonaren beste edozein erabilera total edo partzial egiteko eskubidea bermatzen duen titulu bat duenean. Lerrokada hau aplikatu ahal izateko, zergari lotutakotzat hartuko dira balio erantsiaren gaineko zergari buruzko Legearen 79. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenak.

h)  Nabigazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak ofizialki aitortutako eta horiek erabiltzen irakasteko jardueretara bakarrik xedaturiko nautikako kirol-eskolen titulartasuneko aisiarako edo ur-kiroletarako ontzi eta itsasontziak.

Dena den, aisiarako edo ur-kiroletarako ontziek eta itsasontziek salbuespen hori aplikatzeko eskubidea izaten jarraituko dute, baldin eta, salbuespen hori gozatu arren, irakaskuntzara edo alokairura bideratzen badira; betiere, artikulu honetako 1. paragrafoko g) hizkiko bigarren lerrokadan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

(…) 2.  Aurreko paragrafoko a), b), c), d), f), g), h), k) eta m) hizkietan jasotzen diren salbuespenak aplikatzeko, Tributu Administrazioak erregelamendu bidez zehazten den moduan onartu beharko du salbuespena aurretiaz. d) hizkian aipatzen den salbuespenaren kasuan bereziki, Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionalak edo eskumena duten entitate kudeatzaileek minusbaliotasunagatik edo baliaezintasunagatik ziurtagiria eman beharko dute aurretiaz.» 7. artikulua.  Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategina aldatzea.

Lehena.  Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onarturiko Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginaren 108. artikuluko 3 eta 4. paragrafoak aldatu egiten dira, eta artikulu horri 5 eta 6. paragrafoak gehitzen zaizkio; honela geratu dira idatzita:

«3.  Zergaren kuota likidoa kalkulatzeko, hurrengo paragrafoetan adierazitako hobariak aplikatuko zaizkio, hala badagokio, kuota osoari.

4.  Ordenantza fiskaletan, zergaren kuota osoaren ehuneko 95era arteko hobaria arautu ahal izango da lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gozamenezko ondasun-eskubideen eskualdaketan edo eraketan, betiere ordainik gabeko eskualdaketak edo eraketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen edo aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira, heriotza dela-eta.

5.  Ordenantza fiskaletan, zergaren kuota osoaren ehuneko 95era arteko hobaria arautu ahal izango da lurren eskualdaketan eta lurren jabaria mugatzen duten gozamenezko ondasun-eskubideen eskualdaketan edo eraketan, betiere horietan udal-erabilerako edo interes bereziko jarduera ekonomikoak burutzen badira, horietan egoera sozialak, kulturalak, historiko-artistikoak edo enplegua sustatzen dutenak gauzatzen direlako, eta, beraz, aitorpen hori justifikatzen dutelako. Udalbatzaren osoko bilkurak joko ditu halakotzat, eta erabakia kideen gehiengo sinplearen aldeko botoekin hartuko da, subjektu pasiboak aurrez eskatu ondoren.

6.  Aurreko paragrafoetan adierazten diren hobarien funtsezko alderdi formalak ordenantza fiskalean arautuko dira.» Bigarrena.  Honako aldaketa hauek izango ditu martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginak, eta aldaketa horiek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  68. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu egiten da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«4.  Murrizketaren osagai indibiduala kalkulatzeko, higiezinari haren indarraldiko lehen ekitaldiko katastro-balio berriaren eta haren oinarrizko balioaren arteko diferentzia positiboa hartuko da kontuan. Diferentzia hori aplikatutako azken koefiziente murriztailearekin zatituko da lege honetako 67. artikuluko 1.b), 2.b) eta 3. paragrafoetako egoerak gertatzen direnean.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren legeetan ezarritako koefizienteak aplikatzearen eraginez egindako katastro-balioen eguneratzeagatik higiezinen zerga-oinarria murriztu beharko balitz, murrizketaren osagai indibiduala eguneratze horrek eragindako katastro-balioaren eta haren oinarrizko balioaren arteko diferentzia positiboa izango da, urte bakoitzean. Diferentzia hori azkenekoz aplikatutako koefiziente murriztailearekin zatituko da.

Dena den, eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinak izanik, murrizketaren osagai indibiduala kalkulatzeko, higiezinari indarrean den lehen ekitaldian dagokion katastro-balio berriaren eta 67.2 artikuluan aipatzen den balio bikoitzaren arteko diferentzia positiboa hartuko da kontuan, hura oinarrizko balio gisa hartuko baita ondorio hauetarako.» Bi.  Aldatu egiten da 69. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«69. artikulua.  Murrizketaren oinarrizko balioa.

Katastro-balio berria indarrean sartu aurreko ekitaldiko oinarri likidagarria izango da oinarrizko balioa, honako egoera hauetan salbu:

a)  67. artikuluan aipatzen diren balio-ponentzietatik ateratzen diren katastrobalioak indarrean sartu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehen edo planeamendualdaketa baino lehen katastro-inskripzioan sartzeko moduko aldaketak izan dituzten higiezinen kasuan −horiek onartzean beren katastro-balioa oraindik aldatu ez bada− honako hau izango da oinarrizko balioa: katastro-balio berriak indarrean sartu aurreko ekitaldiari dagozkion aldaketen araberako oinarri likidagarriaren zenbatekoa, ondasun horiei azken aldiz onartutako balio-ponentzia aplikatu ostean.

b)  67. artikuluko 1. b).4 paragrafoan adierazten diren higiezinen kasuan, honako hau izango da oinarrizko balioa: katastro-balio berria eta Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztutako zatidura biderkatzean lortutako zenbatekoa, lehenengo bi dezimalekin kalkulatuko dena; hura lortzeko, balio-ponentzia berria aplikatzetik lortutako katastro-balioen batez bestekoarekin zatituko da azken erroldan gaineratutako udalerriko mota horretako higiezin guztien batez besteko katastro-balioa.

Izaera orokorreko balorazio kolektiboko prozeduretan, eta dagokion balioponentzia onartu ostean, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratu egingo ditu udalerriko azken erroldan txertatutako mota horretako higiezin guztien batez besteko katastro-balioa eta ponentzia berria aplikatzetik lortzen den batez besteko katastro-balioa, katastro-balioen jakinarazpenak abiarazi aurretik. Batez besteko balio horiek jendaurrean jartzeko iragarkiak probintziako aldizkari ofizialean argitaratuko dira, ediktuen bidez, lekua eta epea behar bezala adieraziz; azken hori ez da, inola ere, hamabost egunekoa baino txikiagoa izango.

Oinarrizko balio hori erabiliko da beste mota bateko ondasun gisa berriz baloratu behar diren higiezinen kasuan.

c)  Estatuaren aurrekontu orokorren legeetan ezarritako koefizienteak aplikatzearen ondorioz katastro-balioak eguneratu behar badira, eta haren bidez higiezinen zerga-oinarria murrizten bada, eguneratze hori gertatu aurreko ekitaldiko oinarri likidagarria izango oinarrizko balioa.» 8. artikulua.  Ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasak.

1.  2014an eta 2015ean abiarazitako zergaldietarako, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategineko 72. artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztutako hiri-ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasak honako ehuneko hauetan handituko dira:

a)  Ehuneko 10, 2002. urtea baino lehen onartutako balio-ponentzia baten ondorioz hiriko ondasun higiezinentzako ezaugarri orokorreko balorazio kolektiboko prozeduren ondorio izan diren udalerrien kasuan; beraz, karga-tasa minimoa eta osagarria ez da ehuneko 0,6 baino txikiagoa izango.

b)  Ehuneko 6, 2002 eta 2004. urteen artean onartutako balio-ponentzia baten ondorioz hiriko ondasun higiezinentzako ezaugarri orokorreko balorazio kolektiboko prozeduren ondorio izan diren udalerrien kasuan; beraz, karga-tasa minimoa eta osagarria ez da ehuneko 0,5 baino txikiagoa izango.

c)  Ehuneko 4, 2009 eta 2012. urteen artean onartutako balio-ponentzia baten ondorioz hiriko ondasun higiezinentzako ezaugarri orokorreko balorazio kolektiboko prozeduren ondorio izan diren udalerrien kasuan.

Paragrafo honetan xedatutakoa kasu hauei baino ez zaie aplikatuko:

–  Bizitegi-erabilera ez duten higiezinei eta Tokiko Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bategineko 72.4 artikuluan aipatzen diren tasa diferentziatuekin kargatutako higiezinei.

–  2002. urtea baino lehen onartutako balio-ponentzia bat aplikatu behar zaien bizitegierabilerako higiezin guztiei.

–  2002. urtean edo ondoren onartutako balio-ponentzia total bat aplikatu behar zaien bizitegi-erabilerako higiezinei, betiere erabilera hori duten udalerriko higiezin-multzoaren katastro-balio handiena duten erdiei dagozkienean.

2.  Udalerriak 2014 edo 2015. urterako onartu duen tasa 2011. urterako onartutakoa baino txikiagoa bada, artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko da egoera hori gertatzen den urtean, 2011rako onartutako tasa oinarritzat hartuta. Dena den, 2012an balioponentzia bat onartu duten udalerrien kasuan, 2013rako onartutako tasa hartuko da oinarri gisa, hura 2014rako edo 2015erako onartutakoa baino handiagoa denean.

3.  Tasa aplikagarria ez da, inola ere, Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategineko 72. artikuluan zehaztutako gehienezko kopurua baino handiagoa izango.

4.  Ondoko hauei ez zaie aplikatuko artikulu honetan xedatutakoa:

a)  2005 eta 2008. urteen artean balio-ponentzia bat onartu duten udalerriei; b)  2013an eta 2014an balio-ponentzia bat onartzen duten udalerriei; c)  Dagokion zergaldian martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategineko 32.2

artikuluan xedatutakoa aplikatu behar duten udalerriei; d)  Dagokion zergaldian Herri-administrazioetako berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten tokiko entitateei laguntzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuaren 30. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar duten udalerriei.

9. artikulua.  Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa – martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori–.

Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren honako aldaketa hauek txertatu dira –martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori–.

Bat.  Aldatu egiten da 32. artikuluko 2. paragrafoko c) hizkia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«c)  Koefizienteen aplikazioa eskatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko maiatzaren 31 baino lehen jakinarazi beharko zaio eskaera Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari.» Bi.  Bosgarren xedapen gehigarria txertatzen da, eta honako hau dio:

«Bosgarren xedapen gehigarria.  Aurrez aurreko jakinarazpen-iragarkiak.

Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroaren agindu bidez zehaztuko dira baldintzak, argitalpen-datak eta iraunkortasun-epeak; horiek kontuan hartuta, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak eta Katastroaren Gerentziek aurrez aurreko jakinarazpen-iragarkiak argitaratu ahal izango dituzte Katastroaren egoitza elektronikoan, betiere tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1.a) artikuluan aurreikusten denari jarraiki.» 10. artikulua.  Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek txertatzen zaizkio jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeari: Bat.  Aldatu egiten da II. tituluko II. kapitulua. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«II. KAPITULUA Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko zerga 15. artikulua.  Zergapeko egitatea.

1.  Honako hauek osatzen dute zergapeko egitatea, hurrengo artikuluetan aurreikusten diren baldintzetan:

a)  Erreaktore nuklear bakoitzetik eragindako erregai nuklear agortuaren ekoizpenak.

b)  Energia nukleoelektrikoa sortzetik eragindako hondakin erradioaktiboen ekoizpenak.

2.  Aurreko paragrafoko a) hizkian aipatutakoaren ondorioetarako, erregai nuklear agortu gisa hartuko da irradiatutako erregai nuklearra, hura erreaktoretik behin betiko erauzten denean.

Erreaktoretik erauzitako erregai nuklear agortua gero berriz ere erreaktore horretan sartzen bada, eta, beraz, aurreko erauzketa batean artikulu honetako a) hizkian jasotako zergapeko egitatea gertatu bada, azken erauzketa horrek ez du beste zergapeko egitate bat eragingo.

16. artikulua.  Zergadunak.

1.  Zergadun gisa hartuko dira tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta entitateak, horiek aurreko artikuluan adierazten den jardueraren bat gauzatzen dutenean.

2.  Tributu-zorraren erantzule solidarioak izango dira zergapeko egitatea sortzen duten instalazio nuklearren jabeak, horiek ustiatzen dituztenekin bat ez datozenean.

16 bis artikulua.  Arau-hausteak eta zigorrak.

Zerga hauei dagozkien arau-hausteak tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraiki kalifikatu eta zigortuko dira.» Bi.  III. kapitulua aldatu egiten da, eta oraingo III.a aurrerantzean V. kapitulua izango da. Honela egongo da idatzita:

«III. KAPITULUA Erregai nuklear agortua 17. artikulua.  Zerga-oinarria.

1.  Erregai nuklear agortuan dauden metal astunaren kilogramoek osatuko dute zerga-oinarria. Bertan dauden uranioa eta plutonioa izango dira, hain zuzen, metal astunak.

2.  Aurreko 15.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erregai nuklear agortua erauzi den erreaktore nuklear bakoitzerako zehaztuko da zerga-oinarria.

3.  Ustiapena behin betiko eteten den kasuetan, honako hau izango da erreaktoreko erregai guztiaren behin betiko erauzketari dagokion zerga-oinarria:

aurreko lau karga-etenaldietan erreaktoretik behin betiko izaeraz erauzi den erregai nuklearreko metal astunaren pisuari dagokion batez besteko aritmetikoa.

17 bis artikulua.  Zerga-tasa eta tributu-kuota.

Zerga-oinarriari metal astunaren kilogramo bakoitzeko 2.190 euroko zerga-tasa aplikatzean lortutako emaitza izango da tributu-kuota.

17 ter artikulua.  Zergaldia eta sortzapena.

1.  Zergaldia erreaktore bakoitzaren eragiketa-zikloarekin bat etorriko da.

Zergadun bakoitzak erreaktoreak bezainbeste zergaldi izango ditu. Erreaktorea kargatzeko ondoz ondoko bi etenaldiren artean igarotzen den denbora-tartea izango da eragiketa-zikloa. Era berean, eragiketa-zikloa hura karga-etenaldi baten ostean berriz ere sare elektrikora konektatzen den egunean abiaraziko da, eta hurrengo karga-etenaldiaren ostean berriz konektatzen denean amaituko da.

2.  Zergadunak, 15.1.a) artikuluan adierazten den zergapeko egitatea osatzen duen jarduera burutzean jarduera eteten badu, etetea gertatzen den egunean bertan amaituko da zergaldia.

3.  Zergaldiaren azkeneko egunean sortuko da zerga.

17 quater artikulua.  Likidazioa eta ordainketa.

1.  Zergadunek nahitaez autolikidatu beharko dute zerga eta nahitaez ordaindu beharko dute dagokion kuota, zergaldi bakoitza amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturalen barruan, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

2.  Ekaineko eta abenduko lehen hogei egun naturaletan, zergadunek zatikako ordainketa bat egin beharko dute adierazitako hilabete bakoitzeko 1. egunean abian den zergaldi bakoitzari dagokion likidazioaren kontura, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

3.  Honako hauek osatuko dute zatikako ordainketa kalkulatzeko oinarria:

abian den zergaldian erreaktoretik behin betiko erauzi behar den erregai nuklear agortuko metal astunaren kilogramoak, honako zatidura honekin biderkatuta:

–  Zenbakitzailean, abian den zergaldiko lehen egunetik zatikako ordainketa egiteko epea abiarazi arte igarotako egun-kopurua; –  Izendatzailean, abian den zergaldiak iraungo duen aurreikusitako egunkopurua.

Horrenbestez, honako hau izango da zatikako ordainketaren zenbatekoa:

aurreko lerrokadan aurreikusitako oinarriari 17 bis artikuluan zehaztutako zergatasa aplikatzetik lortzen dena, zergaldian burututako zatikako ordainketak kenduta.» Hiru.  IV. kapitulua aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«IV. KAPITULUA Energia nukleoelektrikoa sortzetik eragindako hondakin erradioaktiboak 18. artikulua.  Zerga-oinarria.

1.  Ekoitzi diren jarduera ertaineko, baxuko eta oso baxuko hondakin erradioaktiboen metro kubikoek osatzen dute zerga-oinarria, hondakin horiek instalazioan bertan aldi baterako biltegiratzeko egokituak izan direnean.

2.  Zerga honen zergapeko egitatea osatzen duten jarduerak gauzatzen dituen instalazio bakoitzarentzat zehaztuko da artikulu honetan definitutako zerga-oinarria.

18 bis artikulua.  Zerga-tasa eta tributu-kuota.

Zerga-oinarriari karga-tasa hauek aplikatzearen emaitza izango da tributukuota:

a)  Jarduera txikiko eta ertaineko hondakin erradioaktiboen kasuan, 6.000 euro metro kubiko bakoitzeko.

b)  Oso jarduera txikiko hondakin erradioaktiboen kasuan, 1.000 euro metro kubiko bakoitzeko.

18 ter artikulua.  Zergaldia eta sortzapena.

1.  Zergaldia urte naturalarekin bat etorriko da.

2.  Zergadunak, 15.1.b) artikuluan adierazten den zergapeko egitatea osatzen duen jarduera burutzean, jarduera eteten badu, etetea gertatzen den egunean bertan amaituko da zergaldia.

3.  Zergaldiaren azkeneko egunean sortuko da zerga.

18 quater artikulua.  Likidazioa eta ordainketa.

1.  Zergadunek nahitaez autolikidatu beharko dute zerga eta nahitaez ordaindu beharko dute dagokion kuota, zergaldi bakoitza amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturaletan, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

2.  Ekaineko eta abenduko lehen hogei egun naturaletan, zergadunek zatikako ordainketa bat egin beharko dute hilabete horietako lehen egunean abian den zergaldi bakoitzari dagokion likidazioaren kontura, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

3.  Zatikako ordainketen zenbatekoa artikulu honetako 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera zatikako ordainketaren aldi bakoitzari dagozkion zergaoinarriaren zenbateko zehatzak kontuan hartuta kalkulatuko da, 18 bis artikuluko zerga-oinarria aplikatuta.» Lau.  V. kapituluko 25, 26 eta 27. artikuluak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«25. artikulua.  Zergaldia eta sortzapena.

1.  Zergaldia urte naturalarekin bat etorriko da; alabaina, 19. artikuluan adierazten den zergapeko egitatea osatzen duen jarduera burutzean zergadunak hura etetea erabakitzen badu, etetea gertatzen den egunean bertan amaituko da zergaldia.

2.  Zergaldiaren azkeneko egunean sortuko da zerga.

26. artikulua.  Likidazioa eta ordainketa.

1.  Zergadunek nahitaez autolikidatu beharko dute zerga eta nahitaez ordaindu beharko dute dagokion kuota, zerga sortu eta hurrengo lehen hogei egun naturaletan, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

2.  Apirileko, uztaileko eta urriko lehen hogei egun naturaletan, 19. artikuluan zehaztutako zergapeko egitatea egiten duten zergadunek zatikako ordainketa bat egin beharko dute abian den zergaldiari dagokion likidazioaren kontura, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako arauei eta ereduei jarraiki.

Zatikako ordainketen zenbatekoa kalkulatzeko, zatikako ordainketa bakoitzaren epea abiarazi aurreko hiruhileko naturalari dagozkion eta zerga-oinarria zehazten duten zenbatekoak hartuko dira kontuan, eta horiei lege honetako 24. artikuluan adierazten den zerga-tasa aplikatuko zaie.

27. artikulua.  Arau-hausteak eta zigorrak.

Zerga honi dagozkion arau-hausteak tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoari jarraiki kalifikatu eta zigortuko dira.» Bost.  Hirugarren, laugarren eta bosgarren xedapen iragankorrak txertatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«Hirugarren xedapen iragankorra.  Zatikako ordainketak eta zerga-oinarria kalkulatzea.

Lege honetako 17. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, erreaktorean 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen txertatutako elementu erregaiak behin betiko izaeraz erauzten diren zergaldietan, elementu horiei dagokien erregai nuklear agortuaren ekoizpenari buruzko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko, horietan dauden metal astunak honako zatidura honekin biderkatuko dira:

–  Zenbakitzailean, 2013ko urtarrilaren 1etik zergaldia amaitzen den egunera arte igarotako egun-kopurua.

–  Izendatzailean, sare elektrikora konektatutako egunaren −2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako azken karga-etenaldiaren ostean− eta zergaldia amaitzen den egunaren artean igarotako egun-kopurua.

Era berean, eta zergaldi horien ondorioetarako, 17 quater artikuluan zehaztutako zatikako ordainketak kalkulatzeko, aurreko kalkulutik eragindako metal astunaren kilogramoak hartuko dira kontuan.

Hirugarren xedapen iragankor hau ez da aplikatzekoa izango erreaktoreak 2013. urtean zehar erregai nuklearrik ez badu.

Laugarren xedapen iragankorra.  Zergaldia.

17 ter artikuluan zehaztutakoaren ondorioetarako, eta lehen zergaldiaren ondorioetarako, 2013ko urtarrilaren 1a hartuko da erreaktore bakoitzaren eragiketazikloaren hasierako data gisa, erreaktoreak data horretan erregai nuklearrik ez duen kasuetan salbu, horrelakoetan data horren ostean sarera egin den lehen konexioa hartuko baita hasierako data gisa.

Bosgarren xedapen iragankorra.  Zergaren autolikidazioa aurkezteko epea.

Energia nukleoelektrikoaren sorreratik eragindako hondakin erradioaktiboak eta erregai nuklear agortua sortzeari buruzko zerga ordaintzen duten zergadunek, lege hau indarrean sartzean beren zergaldia amaituta badute, 2014ko urtarrileko lehen hogei egun naturalen barruan aurkeztu beharko dute zerga horren autolikidazioa.» Xedapen gehigarri bakarra.  Itsasontzi eta aireontzi zehatzak hornitzera bideratzen diren hornigaien inportazioak.

Hirugarren herrialdeetako salgaiak inportazio-eskubideen frankiziarekin onartuko dira, betiere salgai horiek balio erantsiaren gaineko zerga ordaindu behar ez duten jardueretara bideratzen badira, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzko Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 148. artikuluko a), b) eta e) hizkietan xedatutakoari jarraiki onartutako legedi nazionaleko xedapenak betez.

Fabrikazio-zerga berezien aplikazio-esparruaren barnean dauden salgaien kasuan ere, inportazio-eskubideen frankiziarekin onartuko dira hirugarren herrialdeetatik datozen salgaiak; betiere, fabrikazio-zerga bereziak ordaindu behar ez dituzten jardueretara bideratzen badira horiek, zerga berezien araubide orokorrari buruzko Kontseiluaren 2008ko abenduaren 16ko 2008/118/EE Zuzentarauaren 41. artikuluan xedatutakoari jarraiki onartutako legedi nazionaleko xedapenen arabera. Zuzentarau horrek indargabetu egin zuen 92/12/EEE Zuzentaraua.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

1.  2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, indargabetuta geratuko dira Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duen urriaren 4ko 31/2011 Legearen azken xedapenetako lehena eta bigarrena.

2.  2014ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazten diren zergaldiei dagokienez, honako xedapen hauek indargabetuta geratzen dira:

a)  Azaroaren 28ko 35/2006 Legearen bigarren xedapen indargabetzailearen 3. paragrafoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko legeak partzialki aldatzen dituena.

b)  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren hamargarren xedapen gehigarriko 5. paragrafoa eta hogeita batgarren xedapen iragankorreko 2. paragrafoa.

c)  Uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuko 15. artikulua, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko, toki-erakundeek enpresekiko eta autonomoekiko dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzeko eta soiltzeko neurriei buruzkoa.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea.

Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean honako aldaketa hauek txertatzen dira, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  Aldatu egiten da 28. artikuluaren 2. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«2.  Eskualdatzea abiarazteko, partaideak edo akziodunak kudeaketaz, merkaturatzeaz edo inbertsioaz arduratzen den xede-sozietatearengana jo beharko du, eta eskualdatzea burutzeko beharrezko kudeaketa-lanak gauzatu ditzala aginduko dio, idatziz. Eskaera jaso duena sozietate merkaturatzailea bada, kudeaketaz edo inbertsioaz arduratzen den xede-sozietateari (aurrerantzean, xedesozietatea) igorri beharko dio, berehala, eskualdatze-eskaera. Eskualdatzeko eskaera jaso ostean, xede-sozietateak gehienez ere egun baliodun bateko epean helarazi beharko dio kudeaketaz, merkaturatzeaz edo inbertsioaz arduratzen den sozietateari (aurrerantzean, sorburu-sozietatea) egoki betetako eskaera. Bertan, honako datu hauek jasoko dira, gutxienez: xede den Inbertsio Kolektiboko Erakundearen izena eta, hala badagokio, zatitutako alderdiarena, eskualdatzea egin behar den Inbertsio Kolektiboko Erakundearen kontuko datu identifikatzaileak, haren hartzailearenak, eta, hala dagokionean, haren sozietate kudeatzailearenak, eta sorburuko Inbertsio Kolektiboko Erakundearenak, eta, hala badagokio, zatitutako alderdiarenak.

Sorburu-sozietateak eskaera jasotzen duenetik bi egun baliodun izango ditu, gehienez ere, beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko.

Sorburu-sozietateak eskaera jasotzen duenetik hiru egun baliodun igarotzen direnetik aurrera eman beharko dizkio xede-sozietateari bai dirua, bai eskualdatzea egin ahal izateko beharrezkoa den finantzen eta zergen arloko informazioa, errenboltsoak edo ekintzen besterentzea ordaintzeko erregelamendu bidez zehaztutako epeetan. Diruaren intsuldaketa banku-transferentzia bidez egin beharko da beti; transferentzia hori sorburu-sozietateak agindu beharko du, xedesozietatearen edo, hala dagokionean, merkaturatzailearen alde, eta, beraz, sorburuko Inbertsio Kolektiboko Erakundearen kontutik xede den Inbertsio Kolektiboko Erakundearen kontura egingo da.

Xede-sozietateak behar bezala gordeko du aurreko ekintzetatik eta betebeharretatik eratorritako dokumentazioa eta sorburu-sozietateren, ikuskapenorganoen, sorburu- eta xede-hartzaileen eta tributu-agintari eskudunen eskura jarri beharko du.

Partaideek edo akziodunek berariaz jakinarazi beharko dute eskualdatzeeskaeraren idatzian, eskualdatu diren partaidetzak edo akzioak izan dituzten bitartean beste entitate batean erregistratutako inbertsio kolektiboko erakunde beraren partaidetza edo akzio homogeneoen titular izan direla, edo eskualdatu diren partaidetzak edo akzioak beste partaidetza edo akzio batzuen ondoz ondoko eskualdatzeetatik datozela −osorik nahiz zati batean−, eta eskualdatze horietakoren bat ordaindutako edo eskualdatutako partaidetzen edo akzioen aldi berean gertatu dela. Era berean, partaide edo akziodun horiek behar bezala mantendu beharko dute inbertsio kolektiboko erakundeetan egindako eragiketen inguruko dokumentazioa, sorburu eta xede diren inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzei edo akzioei egotz dakizkiekeen erosketa-datak eta baloreak zehazteko eta, hala badagokio, egiaztatzeko; hori guztia azaroaren 28ko 35/2006 Legean jasotako aurreikuspenei jarraiki egin beharko da (pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko legeak partzialki aldatzen dituen legea), sorburu-sozietateak xede-sozietateari jakinarazitako zerga-informazioa edozein dela ere.

Inbertsio kolektiboko sorburu-erakundeak konpartimentu, partaidetza edo akzio mota desberdinak dituenean, ulertuko da aurreko lerrokadan jasotako egoerak konpartimentu, partaidetza mota edo akzio-multzo bakoitzari dagozkiola.» Bi.  Aldatu egiten da 40. artikuluaren 3. paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«3.  Sozietate kudeatzaileek Inbertsio Kolektiboko Erakundeen partaidetzak edo akzioak merkaturatu ahal izango dituzte. Jarduera osagarri hori agente edo ahaldunen bidez nahiz zuzenean gauzatu ahal izango da, betiere erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak kontuan hartuta, baita inbertsio-zerbitzuak eskaintzeko baimena duten entitateen bitartez ere.

Lurralde espainiarrean kokatutako edo helbideratutako sozietate kudeatzaileen edo inbertsio-zerbitzuak eskaintzeko baimena duten entitateen bitartez merkaturatutako inbertsio-funtsen partaidetzak merkaturatu nahi den funtsa kudeatzen duen sozietatearen partaidetza-erregistroan jaso ahal izango dira merkaturatzailearen izenean, partaidetzen kontura.

Era berean, funtsa kudeatzen duen sozietatearen erregistroan partaidetzen konturako merkaturatzaile baten izenean partaidetzak erregistratzen badira, merkaturatzaileak partaidetza horien partaide titularren erregistro identifikatzailea egingo du. Bertan, honako datu hauek jasoko dira beti, modu indibidualean:

partaidetzen saldoa eta balorea, egindako eragiketa bakoitzaren arabera xehatuak, eta dagozkion finantzaren nahiz zergaren arloko datuak, merkaturatzaileak tributuobligazio guztiak bete ditzan.

Inbertsio-funts baten partaideen kasuan −partaidetza mota berari dagokionez−, entitate merkaturatzaile batek ezin izango du, aldi berean, hura entitate merkaturatzailearen partaidetza-erregistroan eta funtsaren sozietate kudeatzailearen partaidetza-erregistroan sartu; horrenbestez, merkaturatzaile beraren bidez bideratutako funtseko inbertsio guztiak partaidearen izenean egon beharko du, erregistro bakar batean. Sozietate kudeatzaile batek aurreko bi lerrokadetan adierazitako erregistro-sistema aukeratzen badu inbertsio-funts baten merkaturatzailearekin, partaideei dagozkien harpidetzetan ez da sistema hori aplikatuko, baldin eta, akordio hori egiten den unean, partaide horiek funtsa kudeatzen duen sozietatearen erregistroan inskribatuta badaude merkaturatzaile horrek eskainitako partaidetzen titular gisa; partaidetza horiei azken erregistrosistema hori aplikatzen jarraituko zaie.

Sozietate kudeatzailearen eta merkaturatzailearen arteko kontratuetan jasoko den moduan, azken horrek informazioa eskaintzen duten hainbat dokumentu igorri edo jarri beharko ditu bere bitartez bideratutako partaideen eskura, inbertsio kolektiboko erakundeak arautzen dituen araudiaren arabera; horrenbestez, sozietate kudeatzaileak une bakoitzean aplikatzekoa den araudiari jarraiki dagokion informazioa eskaini beharko dio entitate merkaturatzaileari. Era berean, eta kontratuan jaso beharko den moduan, entitate merkaturatzaileak partaideei buruzko izaera erantsiko estatistika-informazio guztia igorri beharko dio sozietate kudeatzaileari, indarrean den araudiari jarraiki, sozietate kudeatzaile horrek Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalari igorri beharrekoa denean, betiere sozietate kudeatzaileak informazio hori eskura ez duenean.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoarekin bat etorriz, sozietate kudeatzailearen erregistroan partaidetzak merkaturatzailearen izenean daudenean partaidetzen kontura, Baloreen Merkatuko Legea eta haren garapen-araudia aplikatuko dira inbertitzaileen aktiboei buruzko informazioa emateko eta horiek babesteko.

Bereziki, otsailaren 15eko 217/2008 Errege Dekretuko 42.2 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da: errege-dekretu horrek inbertsio-zerbitzuetako enpresen eta inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten gainerako erakundeen araubide juridikoari buruzkoa da eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamendua –azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuak onartutakoa– zati batean aldatzen du.

Partaidetzen edo akzioen harpidetzak edo lorpenak inbertsio kolektiboko erakundeen alde igorritako txeke izendun bidez, banku-transferentzia bidez edo dirutan gauzatu beharko dira; dirutan egiten badira, interesdunak zuzenean egin beharko dio ordainketaren hartzaileari, gero sozietatearen edo funtsaren kontuan ordaindu dadin.

Paragrafo honetan aurreikusitako merkaturatze-prozedurari buruzko beste alderdi batzuk erregelamendu bidez garatu ahal izango dira, batzordeen erregimena, adibidez.» Hiru.  Aldatu egin da 46.1. artikuluaren e) lerrokada. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«e)  Titulu horien bidez ordezkatutako inbertsio-funtsetako partaidetzen ziurtagiriak igortzea. Era berean, kontabilitate-erregistroaz arduratzen diren entitateei Baloreen Merkatuei buruzko Legearen 12. artikuluan aipatzen diren ziurtagiriak igorri ditzatela eskatu ahal izango zaie, partaideen kontura eta izenean, betiere kontuko oharpen bidez ordezkatutako partaidetzak direnean. Aurrekoa ez da aplikatuko sozietate kudeatzailearen partaidetzen erregistroan partaidetzak entitate merkaturatzaile baten izenean daudenean partaideen kontura, lege honen 40.3 artikuluan zehaztutakoari jarraiki; kasu horretan, entitate merkaturatzaile horrek igorri beharko dizkio ziurtagiriak partaide bakoitzari.» Lau.  Bosgarren xedapen gehigarria txertatzen da, eta honako hau dio:

«Bosgarren xedapen gehigarria.  Inbertsio kolektiboko erakundeetako inbertitzaile jakin batzuei eskaini behar zaien tributu-arloko informazio osagarria.

1.  Lege honek arautzen dituen inbertsio-funtsekin lotuta, sozietate kudeatzaileek edo, hala badagokio, entitate merkaturatzaileek, tributuen arloko ondorioak jakinarazi beharko dizkiete partaideei, baldin eta horiek aldi berean funts bereko partaidetzak badituzte entitate bat baino gehiagoko partaidetzaerregistroetan; jakinarazpen hori edozein unetan egin beharko dute, partaidetza horiek ordaindu aurreko jabetza-epean. Zerga-ondorio horiek jakinarazi beharko dizkiete, halaber, beste partaidetza edo akzio batzuk eskualdatzetik eratorritako partaidetzak dituztenean, eskualdatze horietakoren bat egoera horietakoren batean gertatu denean.

Jakinarazpena egiteko obligazio hori ez da aplikatzekoa izango sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak diren partaideen edo lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren zerga ordaintzen duten partaideen kasuan.

Honako hauek dira tributuen arloan jakinarazi beharreko ondorioak:

a)  Errenboltso bat egiten denean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan edo ez-egoiliarren errentaren zergan txertatu beharreko ondare-irabazia edo -galera partaideak berak zehaztu beharko du, hura aldatu egin baitaiteke eragiketaren parte den entitate merkaturatzaileak edo sozietate kudeatzaileak kalkulatutako zenbatekoarekin alderatuta.

b)  Lortutako ondare-irabazia ezin izango da konturako diru-sarrerari edo atxikipenari lotutako ondare-irabazi gisa zenbatu, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen (pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko legeak partzialki aldatzen ditu) 96. artikuluan aurreikusitako aitortzeko obligaziotik at dauden mugak kontuan hartuta.

c)  35/2006 Legearen bigarren lerrokadako 94.1.a) artikuluan araututako gerorapen-erregimenari loturiko partaidetzen errenboltsoa egiten denean, partaideak bereganatzearen datak eta baloreak zehaztu beharko ditu, betiere aipatutako lege horretan bereganatutako partaidetza edo akzio berriei buruz xedatzen dena kontuan hartuta; gainera, informazio hori behar bezala gorde beharko da, gerora gertatu daitezkeen errenboltso edo eskualdatzeetarako, eragiketan esku hartu duten entitateen arteko zerga-informazioari kalterik egin gabe.

d)  Lurralde espainiarrean establezimendu iraunkorrik izan gabe lortutako irabaziak direla-eta, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar duten partaideek ondare-irabazi horiei dagokien tributu-zorra aitortu eta ordaindu beharko dute Altxorrean, betiere horien kontura egindako atxikipena edo diru-sarrera zerga horren bidez ordaindu beharrekoa baino txikiagoa denean.

2.  35/2006 Legearen 94. artikuluko 2.a) paragrafoan aipatzen diren atzerriko inbertsio kolektiboko erakundeei dagokienez, entitate merkaturatzaileek zerga arloko ondorioak jakinarazi beharko dizkiete partaideei edo akziodunei, baldin eta horiek aldi berean erakunde bereko partaidetzak edo akzioak badituzte entitate batean baino gehiagotan; jakinarazpen hori edozein unetan egin beharko dute, partaidetza edo akzio horiek ordaindu aurreko jabetza-epean. Zerga-ondorio horiek jakinarazi beharko dizkiete, halaber, beste partaidetza edo akzio batzuk eskualdatzetik eratorritako partaidetzak dituztenean, eskualdatze horietakoren bat egoera horietakoren batean gertatu denean.

Jakinarazpena egiteko obligazio hori ez da aplikatuko sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak diren partaideen edo ez-egoiliarren errentaren zerga ordaintzen duten partaideen kasuan.

Jakinarazi beharreko tributu-ondorioak 1. paragrafoko a) hizkitik c) hizkira aurreikusitakoak izango dira.

3.  Inbertsio kolektiboko erakundeek konpartimentu desberdinak edo akzio edo partaidetza mota desberdinak dituztenean, aurreko 1 eta 2. paragrafoetako lehenengo lerrokadan jasotzen diren egoerak konpartimentu, partaidetza mota edo ekintza-multzo bakoitzari dagozkiola ulertuko da.

4.  Artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitako informazioa dagokion entitate kudeatzaileak edo merkaturatzaileak helarazi beharko die bere erregistroetan txertatuko diren partaide berriei, entitate horrek kudeatutako edo merkaturatutako edozein inbertsio-funts gauzatu aurretik.

5.  Artikulu honetako 2. paragrafoan adierazitako informazioa dagokion entitate merkaturatzaileak helarazi beharko die beren erregistroetan txertatuko diren partaide edo akziodun berriei, entitate horrek merkaturatutako inbertsio kolektiboko erakundeetan partaidetzak edo akzioak bereganatu aurretik.» Azken xedapenetako bigarrena.  Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea aldatzea.

Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legeari hogeita batgarren xedapen gehigarria eransten zaio, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak; honela idatzita geratuko da:

«Hogeita batgarren xedapen gehigarria.  Banku-berregituraketatik datozen aktiboak kudeatzeko sozietatearen zerga-erregimena.

1.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 20. artikuluan aurreikusten denaren ondorioetarako, banku-berregituraketatik datozen aktiboak kudeatzeko sozietatea kreditu-erakunde gisa hartuko da.

Gauza bera gertatuko da sozietateekin transferitu zaizkion eta sarrera eratzen duten mailegu-interes eta -komisioen ondorioetarako, betiere aktiboen kudeaketarako sozietateen erregimen juridikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 1559/2012 Errege Dekretuko 48. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

2.  Ondasun higiezinak erosteko finantziaziorako bermeak salbuetsita egongo dira Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren egintza juridiko dokumentuen modalitateko notario-agirien gaineko kuota gradualetik, ondasunak honako hauei erosten zaizkienean: bankuen berregituraketatik eratorritako aktiboak kudeatzeko sozietateari; sozietate horrek zuzenean nahiz zeharka partaidetzen dituen erakundeei, erakunde horien botoeskubideen, emaitzen, funts propioen edo kapitalaren gutxienez ehuneko 50eko partaidetza duenean eskualdatzea egin aurreko momentuan, edo haren ondorioz; edo Banku Aktiboen Funtsei, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren aldetik entitate horiekiko esposizioa mantentzen den bitartean.

Era berean, hipoteka-maileguak subrogatu eta aldarazteari buruzko martxoaren 30eko 2/1994 Legean ezarritako zerga-etekinak aplikatuko zaizkie hartzekodunaren eta zordunaren arteko adostasun bidez hitzartutako maileguak aldatzen dituzten berritzeei, hartzekoduna bankuaren berregituratik eragindako aktiboen sozietate kudeatzailea denean, sozietate horrek zuzenean nahiz zeharka partaidetutako entitateak direnean −partaidetutako entitatearen boto-eskubideen, emaitzen, funts propioen edo kapitalaren ehuneko 50ean gutxienez−, bankuen funts aktiboak direnean, eta lege horretan aipatzen diren gainerako baldintza eta betebehar guztiak betetzen direnean.

3.  Kreditu-entitateak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian araututako bankuberregituratzetik sortutako aktiboak kudeatzeko sozietateak gauzatzen dituen higiezin-ekarpenak edo -eskualdatzeak ez dira kontuan hartuko irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei buruzko lehen ataleko 833.1 eta 833.2 epigrafeetako kuotak kalkulatzeko.» Azken xedapenetako hirugarrena.  2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek txertatzen dira 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legean, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak: Bat.  Aldatu egiten da 63. artikuluaren hirugarren paragrafoa; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Hiru.  Eguneratutako ondare-elementuak izanik (presazko zerga-neurriak eman eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeari buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitakoari edo finantza publikoak kontsolidatzeko eta ekonomia-jarduera bultzatzeko tributuen arloko hainbat neurri onartzeko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 9. artikuluari jarraiki), honako arau hauek aplikatuko dira:

1.–Aurreko paragrafoan adierazten diren eguneratze-koefizienteak erosi den prezioaren eta horri dagozkion amortizazio kontabilizatuen gainean aplikatuko dira, eguneratze-jardueretatik eragindako balioaren gehikuntza garbia kontuan hartu gabe.

2.–Aurreko zenbakian xedatutakoa aplikatzean zehaztutako kantitateen arteko diferentzia kendu egingo zaio ondare-elementuaren aurreko balioaren zenbatekoari.

3.–Eguneratutako ondare-elementuaren aurreko balioa zehazteko, eguneratzekoefizienteak aplikatzeko kontuan hartu diren balioak erabiliko dira.

Aurreko zenbakian deskribatutako eragiketetatik sortutako zenbatekoa kendu egingo zaio 7/1996 Errege Lege Dekretuan edo 16/2012 Legean aurreikusitako eguneratze-jardueretatik sortutako balioaren gehikuntza garbiari, eta, beraz, hortik ateratako diferentzia positiboa izango da monetaren balio-galeraren zenbatekoa.

Ondare-irabazia edo -galera honako hau izango da: aurreko zenbakian aipatzen den monetaren balio-galeraren zenbatekoari kontabilitate-balioaren eta eskualdatze-balioaren arteko diferentzia kentzean lortzen den zenbatekoa.» Bi.  Aldatu egiten da 64. artikuluaren hirugarren paragrafoa. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«Hiru.  Ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuko 5. artikuluan edo abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki eguneratutako ondare-elementuak izanik, erosi den prezioari eta horri dagozkion amortizazio kontabilizatuei aplikatuko zaizkie koefizienteak, eguneratze-eragiketek eragindako balioaren gehikuntza garbiaren zenbatekoa kontuan hartu gabe.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzean zehaztutako zenbatekoen arteko diferentzia kendu egingo zaio ondare-elementuaren aurreko balioaren zenbatekoari; hala dagokionean, Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 15. artikuluko 9. paragrafoko c) hizkian aipatzen den koefizientea aplikatuko zaio emaitzari.

Aurreko lerrokadan deskribatutako eragiketen emaitza den zenbatekoa kendu egingo zaio 7/1996 Errege Lege Dekretuan edo 16/2012 Legean aurreikusitako eguneratze-jardueretatik sortutako balioaren gehikuntza garbiari, eta, beraz, hortik ateratako diferentzia positiboa izango da monetaren balio-galeraren zenbatekoa, Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 15. artikuluko 9. paragrafoan adierazten dena hain zuzen.

Eguneratutako ondare-elementuaren aurreko balioa zehazteko, Bat paragrafoan zehaztutako koefizienteak aplikatzeko kontuan hartu diren balioak erabiliko dira.» Azken xedapenetako laugarrena.  Eskumen-titulua.

Lege hau Konstituzioko 149.1.6 eta 149.1.14 artikuluetan xedatutakoaren babesean onartzen da; artikulu horietan, merkataritza-legegintza eta Ogasun Nagusia arautzeko eskumena ematen zaio Estatuari, hurrenez hurren.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Erregelamendu bidez garatzea.

Gobernuari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen esparruan lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak emateko.

Azken xedapenetako seigarrena.  Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Horrenbestez, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko urriaren 29an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra