Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

21/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Espainiako zuzenbidea Europar Batasuneko balore-merkatuari buruzko araudiaren arabera egokitzeko presako neurriena

2017-12-29

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2017/12/30, 317. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

15837 21/2017 Errege Lege Dekretua, abenduaren 29koa, Espainiako zuzenbidea Europar Batasuneko balore-merkatuari buruzko araudiaren arabera egokitzeko presako neurriena.

ZIOEN AZALPENA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentaraua finantza-tresnen merkatuei buruzkoa da, eta aldatu egiten ditu 2002/92/EE eta 2011/61/EB zuzentarauak. Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamendua ere finantza-tresnen merkatuei buruzkoa da, eta aldatu egiten du 648/2012 (EB) Erregelamendua. Bi horiek osatzen duten arau multzoa Europako araudiak bere historia osoan merkatuen eta finantza-tresnen arloan izan duen erreforma garrantzitsuenetakoa da.

2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamendua 2018ko urtarrilaren 3an hasiko da aplikatzen, eta data bera dago aurreikusita 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/ EB Zuzentaraua estatu kideen barne-zuzenbidean eraginkortasunez txertatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 23ko 2016/1034 (EB) Zuzentarauak ekarritako aldaketaren ondoren (zuzentarau horrek aldatu egiten du 2014/65/EB Zuzentaraua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa). Aipatutako zuzentaraua txertatzeko, sakonean egokitu behar da urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuan (Balore Merkatuaren Legearen testu bategina onartzen duena) orain jasorik dagoen araubidea. Egokitze hori izapidetzen ari da gaur egun, Balore Merkatuaren eta Finantza Tresnen Legearen aurreproiektu gisa. Hala ere, behar-beharrezkoa da araudi berriaren zenbait alderdi gure ordenamendu juridikoan lehenago txertatzea, merkatuko eragileei eta finantza- erakundeei eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari behar diren legezko bermeak emateko, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren eta 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren arabera jardun dezaten, horrek sortzen dituen ondorio juridiko guztiekin, merkatu bakarreko ingurunean.

II

Aparteko eta presako premia duen helburu horri erantzuten dio errege lege-dekretu honek. Beronen neurri nagusiak, hain zuzen, finantza-tresnak negoziatzeko Espainiako zentroen araubide juridikoari eragiten dioten zenbait aurreikuspenen ingurukoak dira; aurreikuspen horiek 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan jasorik daude, zeina aldatu egin baitu 2016ko ekainaren 23ko 2016/1034 (EB) Zuzentarauak. Bereziki, aurreikuspen horiek negoziazio algoritmikoari heltzeko antolaketa-neurriei eta negoziazio- zentroen baimentzeari eta jarduteko baldintzei dagozkie (horiek, gehienbat, aipatutako zuzentarauaren II. tituluko I. kapituluan eta III. tituluan daude). Espainiako negoziazio- zentroek arau horiek betetzea elementu erabakigarria da aipatutako merkatuak homologatzeko, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako zenbait betebehar betetze aldera; bereziki, erregelamendu horrek akzioen gaineko eragiketak merkatu arautuetan, negoziazio-sistema aldeaniztunetan edo barneratzaile sistematikoetan egiteko betebeharra ezartzen die inbertsio-zerbitzuetako enpresei.

Bermatu nahi da, zehazki, Espainiako negoziazio-zentroetan eragiketak egin ahal izatea zentro horiexetan negoziatzeko onartutako akzioen gainean. Horrelako neurririk ezean, Europar Batasuneko bitartekariek zalantza larrian jar lezakete Europako estandarrekiko beren homologazioa, kontuan izanik 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak ezarritako betekizunak oraindik Espainiako zuzenbidean txertatu gabe egongo liratekeela. Baldin eta 2018ko urtarrilaren 3rako honako hau bezalako araurik ez

balego, Espainiako negoziazio-zentroen sakontasun- eta likidezia-galera ia berehalakoa izango litzateke; izan ere, balore-merkatuetako agenteek, beren inbertsio- edo finantzaketa- beharrizan finantzarioak asetzeko, beste negoziazio-zentro batzuk hautatuko lituzkete, Europako araudiak ezarritako betebehar berriak zalantzarik gabe beteko lituzketenak. Eragin hori guztiz kaltegarria litzateke, Espainiako ekonomiari ondorio garestiak ekar lekizkiokeelako.

Halaber, kontratazio-sistema antolatuen figura txertatzen da, zeina merkatu arautuei eta negoziazio-sistema aldeaniztunei lotutako osagarri banaezina baita, zor publikorako eta produktu eratorrietarako Europar Batasunean 2018ko urtarrilaren 3tik aurrera eskuragarri dauden kontratazio-modalitate nagusiak ezartzeko.

Azkenik, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan eta 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduan jasotako betebeharrak eraginkortasun osoz betearazteko, ezinbestekoa da zehapen-araubide egokia antolatzea, errege lege-dekretu honetan ezarritako betebehar berriekin zerikusia duten arau-hausteak bakarrik tipifikatuko dituena. Araubide hori ezartzea beharrezkoa da transposizioaren eragin baliagarria bermatzeko. Izan ere, ez-betetzeei ez erantzuteak kolokan jarriko lituzke haren inplementazioa eta betetzea. Inguruabar horrek Espainiako negoziazio-zentroen homologazioari eragiteko aukera soilak ezinbesteko bihurtzen du hura arau honetan jasotzea. Ildo horretan, errege lege-dekretua arau-hausteak eta zehapenak ezartzeko araugintzako tresna gisa erabili ahal izatearen alde agertu da Konstituzio Auzitegia. Izan ere, ordenamendu juridikoan txertatzen den legegintzako xedapena da errege lege- dekretua, eta betetzen ditu, beraz, Espainiako Konstituzioaren 25.1 artikuluko legezkotasun-printzipioaren eskakizunak (KAren maiatzaren 31ko 29/1982 eta urtarrilaren 21eko 3/1988 epaiak), eta, horrenbestez, ez zaio aplikatzen herritarren eskubideak ukitzeko debekua, Konstituzioaren 86.1 artikuluan lege-dekretuei ezartzen zaiena. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak eskatzen du (KAren otsailaren 19ko 27/2015 Epaia) behar adina justifikatuta gera dadila arau-hausteak eta zehapenak era horretako arau baten bidez ezartzearen aparteko eta presako premia. Inguruabar hori behar adina justifikatu da aurreko paragrafoetan, ezinbesteko elementua baita Espainiako negoziazio-zentroek behar bezala funtzionatuko dutela eta transposizioaren xede den Europako araudiaren ondoriozko betebehar berriei egokituko zaizkiela bermatzeko.

Aipatutako manuen transposizioa aurreratzeko hautatutako teknikari dagokionez, Balore Merkatuaren Legearen testu bategin indardunean aldaketak egin ordez, Balore Merkatuaren eta Finantza Tresnen Legearen aurreproiektuan gai horiek arautzen dituzten manu zehatzak hautatzea hobetsi da, argitasunagatik eta segurtasun juridikoagatik (arau horrek 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren behin betiko transposizioa egiteko balio behar du). Balore Merkatuaren Legearen testu bategin indardunean behar- beharrezkoak ziren aldaketak baino ez dira egin. Era horretara, errege lege-dekretu honek arau indardunean jasotako manuak ordezten dituenez, bermatu egiten da trantsizioa erraza eta zuzena izango dela lege-araubide berri osoa indarrean jartzen denean. Gainera, merkatuak dagoeneko ezagutzen dituen manuak dira, aipatutako aurreproiektuari buruzko entzunaldi publikoa egin berri baita.

III

Errege lege-dekretu honetan hartzen diren neurriek aparteko eta presako beharrizana dute; bete egiten dira, beraz, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak mota honetako arauak onartzeko eskatzen dituen baldintzak. Aurrean azaldutako testuinguruan, guztiz garrantzitsua da luzamendurik gabe bermatzea Espainiako negoziazio-zentroek 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan jasotako betebeharrak beteko dituztela.

Izan ere, errege lege-dekretu honen xede nagusia da 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak negoziazio-zentroen inguruan ekarritako berrikuntzen transposiziorako ezinbestekoak diren egokitzapenak egitea Espainiako ordenamendu juridikoan. Hala, bada, arau honetan sartu dira negoziazio-zentroei buruzko manu batzuk, berehala indarrean jarri behar direnak, bermatu ahal izateko finantza-erakundeen eta inbertsio-zerbitzuetako enpresen oinarrizko funtzionamendua, zerbitzu horiei dagokienez,

eta negoziazio-zentroena. Horrela, Espainiako finantza-sisteman zailtasun larriak sor litzaketen etenak saihestuko dira, Europar Batasunean aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari diren honetan.

Indarrean jartzeko eguna 2018ko urtarrilaren 3a izan behar da, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak (puntu honetan 2016ko ekainaren 23ko 2016/1034 (EB) Zuzentarauaren bidez aldatua) 93. artikuluan aurreikusten duen transposizio-araubidea betetzeko. Artikulu horren 1. apartatuan argi adierazten denez, nahiz eta transposizio- araua luzeen jota 2017ko uztailaren 3rako onartu eta argitaratu behar zen, estatu kideek 2018ko urtarrilaren 3tik aurrera aplikatu behar dituzte haren xedapenak.

Horrela, bada, neurriak ezartzeko urgentziak bultzaturik, haiek berehalako eraginkortasuna izatea ahalbidetzeko, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko ministroaren proposamenari jarraituz, eta Ministro Kontseiluak 2017ko abenduaren 29ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, hau ematen da:

ATARIKO TITULUA

1. artikulua. Xedea.

Errege lege-dekretu honen xedea da finantza-tresnak negoziatzeko Espainiako zentroen araubide juridikoaren zenbait alderdi arautzea, bermatze aldera zentro horiek erabat homologatuko direla Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauan jasotako estandarrekin. Zuzentarau hori finantza-tresnen merkatuei buruzkoa da, eta aldatu egiten ditu 2002/92/EE eta 2011/61/EB zuzentarauak.

I. TITULUA

Merkatu arautuak

I. KAPITULUA

Antolaketa eta funtzionamendua

1.atala. Baimena eta araubide juridikoa

2.artikulua. Baimenaren beharra.

1.Merkatu arautuek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (aurrerantzean CNMV) baimena eskuratu beharko dute jarduerari ekin ahal izateko.

2.CNMVk baimena eman dezan, bai merkatuko zuzentze-erakundeak bai merkatu arautuaren sistemek titulu honetan ezarritako betekizun guztiak bete beharko dituzte.

3.Baimentzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe horretan ebazpen espresurik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da.

2.atala. Zuzentze-erakundeak

1.azpiatala. Izaera

3.artikulua. Zuzentze-erakundea.

1.Merkatu arautuak erakunde banak gobernatu eta administratuko ditu. Erakunde horrek kasuan kasuko merkatuko zuzentze-erakundearen legezko izaera edukiko du.

2.Merkatu arautua pertsona juridikoa bada eta merkatua bera ez den zuzentze- erakunde batek gobernatzen edo operatzen badu, titulu honetan aurreikusitako betekizunak eta betebeharrak merkatu arautuaren eta zuzentze-erakundearen artean banatuko dira.

4.artikulua. Zuzentze-erakundeen eginkizunak eta erantzukizunak.

1.Merkatu arautuetako zuzentze-erakundeek bermatu beharko dute kudeatzen dituzten merkatu arautuek errege lege-dekretu honetan eta, kasua bada, berau garatzen duen araudian ezarritako betekizun guztiak betetzen dituztela.

2.Merkatu arautuetako zuzentze-erakundeek baimenduta egon beharko dute berek kudeatzen duten merkatu arautuari errege lege-dekretu honetan eta berau garatzen duen araudian esleitzen zaizkion eskubideak egikaritzeko.

3.Baldin eta merkatuko zuzentze-erakunde batek CNMVri aldez aurretik aurkeztu dion edozein informaziotan aldaketa nabarmenen bat gertatzen bada, garrantzia duena ebaluatu ahal izateko ea zuzentze-erakunde horrek betetzen dituen errege lege-dekretu honek eta beste xedapen aplikagarri batzuek xedatutakoa —hala nola 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamendua edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamendua, merkatu-abusuari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/6/EE Zuzentaraua eta 2003/124/EE, 2003/125/EE eta 2004/72/EE zuzentarauak indargabetzen dituena—, merkatuko zuzentze- erakundeak aldaketa horren deskribapena emango dio CNMVri.

5.artikulua. CNMVk gainbegiratzea.

1.Merkatu arautuetako zuzentze-erakundeek CNMVk gainbegiratuta jardungo dute merkatu arautuaren antolaketarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten eginkizunetan.

2.CNMVk eginbehar hauek izango ditu:

a)Merkatu arautuek titulu honetan xedatutakoa betetzen dutela egiaztatzea aldian

behin.

b)Egiaztatzea merkatu arautuek une oro betetzen dituztela hasierako baimenaren baldintzak, titulu honetan ezarritakoak.

2.azpiatala. Antolaketa- eta funtzionamendu-betekizunak

6.artikulua. Antolaketa-betekizunak.

1.Merkatu arautuek antolaketa-betekizun hauek izango dituzte:

a)Merkatu arautuaren, horren jabeen edo merkatu horretako zuzentze-erakundearen interesen eta merkatu arautuak zuzen funtzionatzeko eskakizunen arteko edozein interes- gatazkak merkatu arautuaren funtzionamenduari edo merkatu arautuko kide zein partaideei ekar diezazkiekeen ondorio kaltegarriak argi detektatzeko eta zuzentzeko neurriak hartzea; batez ere, interes-gatazka horiek CNMVk araututako merkatuan eginkizun delegatuak betetzeko kaltegarriak izan daitezkeenean.

b)Dituzten arriskuak kudeatzeko behar bezala hornituta egotea, beren funtzionamendua kolokan jar dezaketen arrisku garrantzitsu guztiak identifikatu ahal izateko mekanismo eta sistemak erabiltzea, eta arrisku horiek arintzeko neurri eraginkorrak ezartzea.

c)Sistemaren alderdi teknikoak egoki kudeatzeko mekanismoak bereganatzea; tartean, sistemetan sor litezkeen nahasmenduei aurre egiteko kontingentzia-prozedura eraginkorrak.

d)Arau eta prozedura gardenak ezartzea, ez-diskrezionalak, negoziazio zuzen eta ordenatua bermatzen dutenak eta aginduak eraginkortasunez betetzeko irizpide objektiboak finkatzen dituztenak.

e)Beren sistemen arabera egiten diren eragiketak efizientziaz eta garaiz buka daitezen errazteko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

f)Baimena jasotzen duten unean eta beti, nahikoa finantza-baliabide edukitzea beren funtzionamendu ordenatua ahalbidetzeko, kontuan izanik beren baitan egiten diren eragiketen izaera eta norainokoa, dagoen arrisku mota eta arrisku-maila.

g)Izendapenetarako batzorde bat edukitzea, administrazio-organoko kideek osatua. Kide horiek ez dute betearazpen-eginkizunik izango zuzentze-erakundean.

2.Zuzentze-erakundeek ezingo dituzte ez bezeroen aginduak beren kontura bete ez kontu propioa tartekatu, arriskuarekin zein arriskurik gabe, jarduten duten merkatu arautuetako bakar batean ere.

7.artikulua. Negoziazio-sistemen funtzionamendu-betekizunak.

Merkatu arautuek sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak ezarriko dituzte beren negoziazio-sistemek baldintza hauek beteko dituztela bermatzeko:

a)Sendoak izatea, zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko garapen- araudiaren arabera.

b)Jarduera bizieneko uneei dagozkien agindu eta mezu kopuruak izapidetzeko adinako gaitasuna izatea.

c)Merkatuan tentsio handia dagoenean ere negoziazio ordenatua bermatu ahal

izatea.

d)Beren burua osorik probatu izana, aurreko baldintzak beteko dituztela bermatzeko.

e)Jardueraren jarraitutasunerako mekanismo eraginkorrei lotuta egotea, disfuntzioren bat gertatuz gero beren zerbitzuei eutsiko dietela bermatzeko.

f)Aurrez zehaztutako bolumen- eta prezio-atalaseak gainditzen dituzten edo argi eta garbi okerrak diren aginduak ez onartzea.

8.artikulua. Merkatua sortzeko akordioak eta planak.

1.Merkatu arautuek beren sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko tresna hauek edukiko dituzte:

a)Idatzizko akordioak, merkatu arautuan merkatu-sorreraren estrategiari jarraitzen dioten inbertsio-zerbitzuetako enpresa guztiekin eginak, Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2017/578 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritakoarekin bat; erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, merkatua sortzeko akordio eta planei dagozkien betekizunak zehazten dituzten erregulazio-arau teknikoei dagokienez.

b)Aipatutako akordioetan inbertsio-zerbitzuetako behar adina enpresak parte hartuko dutela bermatzeko planak, zeinen bidez enpresa horiei kotizazio irmoak eskatuko baitzaizkie prezio lehiakorretan; horrela merkatuari likidezia emango zaio modu erregular eta aurreikusgarrian. Betekizun hori kasuan kasuko merkatu arautuko negoziazioaren izaerarako eta tamainarako egokia izango da. Merkatu arautuek ez dute merkatua sortzeko planik eduki beharrik izango honako arau hauetan hala xedatzen den kasuetan: zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko garapen-araudian, eta, bereziki, merkatua sortzeko akordio eta planei dagozkien betekizunei buruzkoetan.

2.Merkatua sortzeko akordioetan honako hauek zehaztuko dira, gutxienez:

a)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak likidezia eskaintzeari dagokionez dituen betebeharrak, eta, kasua bada, 1. apartatuko b) letran aurreikusitako planetan parte hartzearen ondoriozko beste edozein betebehar.

b)Edozein pizgarri (gutxitze erakoa nahiz bestelakoa), merkatu arautuak inbertsio- zerbitzuetako enpresa bati eskaintzen diona, halako moldez non merkatuari likidezia eskaintzen baitzaio modu erregular eta aurreikusgarrian; eta, kasua bada, 1. apartatuko b) letran aipatutako planetan parte hartzearen ondorioz inbertsio-zerbitzuetako enpresei legokiekeen beste edozein eskubide.

3.Merkatu arautuek:

a)Kontrolatu eta bermatu egingo dute inbertsio-zerbitzuetako enpresek bete egiten dituztela merkatua sortzeko akordioetan ezarritako betekizunak.

b)Merkatua sortzeko akordioen edukiaren berri emango diote CNMVri.

c)Errekerimendua jasoz gero, CNMVri behar den informazio gehigarri osoa emango diote, hark egiaztatu ahal izan dezan merkatu arautuak bete egiten duela artikulu honetan eta merkatua sortzeko akordioei eta merkatua sortzeko planei buruz zuzenean aplikatu behar diren gainerako arauetan xedatutakoa.

9.artikulua. Negoziazio-baldintzen anomaliei aurrea hartzea negoziazio-sistema algoritmikoetan.

1.Merkatu arautuek sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak ezarriko dituzte honako hau bermatzeko:

a)Negoziazio algoritmikoko sistemek ezin dutela anomaliarik eragin merkatuko negoziazio-baldintzetan, ez eta anomalia horiek egon daitezen lagundu ere.

b)Kudeatu egin ditzaketela negoziazio algoritmikoko sistema horietatik sor daitezkeen negoziazio-baldintzen anomaliak.

2.Merkatu arautuak arduratuko dira aurreko apartatuan aipatutako sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak errespeta daitezen. Multzo horretan sartuko dira, besteak beste, honako mekanismo hauek:

a)Kide edo partaideei eskatzea algoritmoen proba egokiak egin ditzatela eta proba horiek errazten dituzten inguruneak eskain ditzatela, Batzordearen 2016ko uztailaren 14ko 2017/584 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritakoarekin bat (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, negoziazio-zentroen antolaketa-betekizunak zehazten dituzten erregulazio-arau teknikoei dagokienez).

b)Kide edo partaide batek sisteman sartu ahalko dituen eragiketa-agindu gauzatu gabeen proportzioaren muga jartzea, Batzordearen 2016ko maiatzaren 18ko 2017/566 (EB) Erregelamendu Delegatuan xedatutakoaren arabera kalkulatua (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, agindu gauzatu gabeen eta eragiketen arteko proportzioa erregulatzeko arau teknikoei dagokienez, negoziazio-baldintzen anomaliei aurrea hartzeko).

c)Aginduen jarioa moteltzea, sistemaren ahalmenaren mugara iristeko arriskua dagoenean.

d)Merkatuan gauzatu ahal izango den prezio-aldakuntzaren gutxieneko balioa murriztea.

10.artikulua. Negoziazio algoritmikoaren bidez sortutako aginduak seinalatzea.

1. Merkatu arautuek gai izan beharko dute honako hauek seinalatzeko, kide edo

partaideen adierazleen bitartez:

a)Negoziazio algoritmikoaren bidez sortutako aginduak.

b)Aginduak sortzeko erabilitako algoritmoak.

c)Agindu horiek abiarazi dituzten pertsona jakinak.

2.Informazio hori CNMVren eskura jarriko da, hala eskatuz gero.

11.artikulua. Zuzeneko sarbide elektronikoa.

1.Zuzeneko sarbide elektronikoa onartzen duten merkatu arautuek sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak ezarriko dituzte, zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko garapen-araudian ezarritakoarekin bat, honako hau bermatzeko:

a)Kide eta partaideei aipatutako zerbitzuak ematen utziko zaiela soil-soilik inbertsio- zerbitzuetako enpresa baimenduak badira, xedapen hauetakoren batean aurreikusitakoaren arabera: urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Balore Merkatuaren Legearen testu bategina onartzen duena, edo ekainaren 26ko 10/2014 Legea, kreditu- erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa, edo beste estatu kide batzuetan Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 2013/36/EB Zuzentaraua txertatzen duten xedapen nazionalak (zuzentarau hori kreditu-erakundeen jarduerarako sarbideari eta kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtasunezko gainbegiratzeari buruzkoa da, aldatu egiten du 2002/87/EE Zuzentaraua eta indargabetu egiten ditu 2006/48/EE eta 2006/49/EE zuzentarauak), edo 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentaraua txertatzen dutenak.

b)Irizpide egokiak ezarri eta aplikatuko direla sarbide hori eman ahalko zaien pertsonen egokitasunari buruz, eta kide edo partaideak zerbitzu hori erabiliz gauzatutako agindu eta eragiketen erantzukizunari eutsiko diola, Balore Merkatuaren Legearen testu bategineko betekizunei dagokienez.

2.Merkatu arautuek arriskuen kontrolari eta arrisku-atalaseei buruzko arau egokiak ezarriko dituzte, zuzeneko sarbide elektronikoaren bidezko negoziazioari aplikatu beharrekoak, eta gai izango dira sarbide hori kide edo partaidearen beste agindu edo negoziazio batzuetatik bereiz erabiltzen duten pertsonen aginduak edo negoziazioa antzemateko eta, behar izanez gero, eteteko.

3.Merkatu arautuek mekanismoak izango dituzte kide edo partaide batek bezero bati ematen dion zuzeneko sarbide elektronikoaren hornidura eteteko edo hornidura horri amaiera emateko, artikulu honetan xedatutakoa betetzen ez denean.

12.artikulua. Lokalizazio partekatuko zerbitzuei buruzko arauak.

Merkatu arautuek lokalizazio partekatuko zerbitzuei buruzko arauak ezarriko dituzte.

Arau gardenak, bidezkoak eta bereizkeriarik gabekoak izango dira, eta haien barne- funtzionamendurako arauen barnean bilduko dira.

13.artikulua. Komisioei buruzko arauak.

1.Merkatu arautuek komisio-egiturak ezarriko dituzte; tartean, eragiketak egiteko komisioak, zerbitzu osagarriengatiko komisioak eta murrizketak. Denak ere gardenak, bidezkoak eta bereizkeriarik gabekoak izango dira, eta ez dute pizgarririk sortuko aginduak kokatu, aldatu edo ezeztatzeko, ez eta eragiketak negoziazio-baldintzak nahasteko moduan edo merkatu-abusuzko praktikak sustatzeko moduan gauzatzeko ere.

2.Bereziki, merkatu arautuek merkatua sortzeko betebeharrak ezarriko dituzte, akzio jakinekin edo akzio-saski egokiekin lotuta, ematen den edozein murrizketaren trukean.

3.Merkatu arautuek egokitu ahal izango dituzte ezeztatutako aginduei ezartzen dizkieten komisioak, agindu horien indarraldiaren arabera, eta komisioak kalibratu ahal izango dituzte, zein finantza-tresnari aplikatzen zaizkion erreparatuta.

4.Merkatu arautuek tarifa eta komisio handiagoak ezarri ahal izango dituzte, sistemaren ahalmenari ezarritako zama gehigarria islatuko dutenak, honako kasu hauetan:

a)Agindu bat kokatu eta jarraian ezeztatzeagatik, agindua kokatu eta gauzatu ordez.

b)Ezeztatutako aginduen koefizientea benetan gauzatutako aginduena baino handiagoa duten partaideei.

c)Maiztasun handiko negoziazio algoritmikoko teknikak erabiltzen dituzten partaideei.

5.Merkatu arautuek beren barne-arauetan jasoko dituzte komisio-egiturak.

14.artikulua. Gutxieneko kotizazio-aldakuntza.

1.Merkatu arautuek gutxieneko kotizazio-aldakuntzaren araubideak ezarri beharko dituzte akzioetan, gordailu-ziurtagirietan, funts kotizatuetan, ziurtagirietan eta antzeko gainerako finantza-tresnetan, bai eta Batzordearen 2016ko uztailaren 14ko 2017/588 (EB) Erregelamendu Delegatuan jasotako beste edozein finantza-tresnatan ere, betiere erregelamenduarekin bat etorriz (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, akzioei, gordailu-ziurtagiriei eta funts kotizatuei aplikatu beharreko gutxieneko kotizazio-aldakuntzaren araubideari buruzko erregulazio-arau teknikoei dagokienez).

2.Gutxieneko kotizazio-aldakuntzaren araubideak, aurreko apartatuan aipatutakoak, honelakoak izango dira:

a)Finantza-tresnak hainbat merkatutan duen likidezia-profila eta erosketa-prezioaren eta salmenta-prezioaren arteko batez besteko diferentziala erakusteko moduan kalibratuta egongo dira, kontuan izanik komeni dela prezio aski egonkorrak ahalbidetzea, gehiegi mugatu gabe prezio-tarteen murrizketa progresiboa.

b)Finantza-tresna bakoitzari dagokion aldakuntza-balioa komeni bezala egokituko

dute.

15.artikulua. Erloju komertzialak sinkronizatzea.

Merkatu arautuek eta horien kide edo partaideek sinkronizatu egingo dituzte jakinarazi

beharreko edozein gertakariren eguna eta ordua erregistratzeko erabiltzen dituzten erloju komertzialak, erloju komertzialen zehaztasun-mailari buruz zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko garapen-araudian ezarritakoarekin bat.

16.artikulua. Hegakortasuna kudeatzeko mekanismoak.

1.Merkatu arautuek negoziazioa eten egingo dute edo aldi baterako mugatuko dute baldin eta finantza-tresna baten prezioaren gorabehera esanguratsuren bat gertatzen bada merkatu horretan edo lotutako merkatu batean aldi labur batez, eta, salbuespenezko kasuetan, edozein eragiketa ezeztatu, aldatu edo zuzendu ahal izango dute.

2.Merkatu arautuek negoziazioa eteteko parametroak ezarriko dituzte beren funtzionamenduari buruzko barne-arauetan. Parametrook betekizun hauek beteko dituzte:

a)Egoki kalibratuak izatea, halako moldez non kontuan hartuko baitituzte aktibo mota eta azpimota guztien likidezia, merkatu-ereduaren izaera eta erabiltzaile motak.

b)Nahikoak izatea negoziazioaren funtzionamendu egokiaren nahasmendu esanguratsuak eragozteko.

3.Etendako negoziazioari berriro ekiteko arauak ezarriko dituzte merkatu arautuek.

4.Merkatu arautuek CNMVri informazioa emango diote negoziazioa eteteko parametroei eta parametro horien edozein aldaketa garrantzitsuri buruz, modu koherente eta konparagarrian; eta CNMVk, berriz, informazio hori Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari emango dio.

5.Aipatutako finantza-tresnaren likideziaren aldetik garrantzia duen merkatu arautu batek finantza-tresna baten negoziazioa eteten duenean, negoziazio-zentroak berehala CNMVri jakinaraziko dizkio etete hori, finantza-tresnaren xehetasunak eta erabakiaren arrazoiak.

6.Merkatu arautuek behar diren sistemak eta prozedurak edukiko dituzte aurreko apartatuan ezarritako betebeharra betetzeko moduan daudela bermatzeko. Hartara, agintaritza eskudunek, beharrezkoa izanez gero, merkatu osoaren eskalako erantzuna koordinatu ahal izango dute, eta erabaki ahal izango dute ea komeni den finantza-tresna negoziatzen den beste zentro batzuetan negoziazioa etetea harik eta jatorrizko merkatuan negoziazioari berriro ekin arte.

7.Bosgarren apartatuan xedatutakoaren ondoreetarako, Europar Batasuneko garapen-araudiarekin bat etorriz zehaztuko da zein diren finantza-tresna baten likideziaren aldetik garrantzia duten merkatu arautuak.

17.artikulua. Finantza-tresnak negoziatzeko onartzearen inguruko betekizunak.

1.Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren 76. artikuluan jasotako betebeharrak eragotzi gabe, merkatu arautuek arau argi eta gardenak ezarri beharko dituzte finantza-tresnak negoziatzeko onartzeari buruz. Arauok bermatu egingo dute finantza-tresnak modu zuzen, ordenatu eta efizientean negoziatu ahalko direla, eta, balore negoziagarrien kasuan, ez dela haiek eskualdatu ahal izateko murrizketarik izango, Batzordearen 2016ko maiatzaren 24ko 2017/568 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritako irizpideen arabera (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, finantza-tresnak merkatu arautuetan negoziatzeko onartzeari buruzko erregulazio-arau teknikoei dagokienez). Finantza-tresna eratorrien kasuan, arauek bermatu egingo dute, bereziki, negoziazioaren xede den kontratuaren formulazioak prezioen eratze ordenatua bideratzen duela, bai eta likidaziorako baldintza efektiboak egotea ere.

2.Merkatuek mekanismo eraginkorrak eduki beharko dituzte, finantza-tresnak merkatu arautuetan negoziatzeko onartzeari buruz zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko garapen-araudiari jarraituz onartuak, honako xede hauetarako:

a)Egiaztatzea negoziatzeko onartu diren finantza-tresna negoziagarrien jaulkitzaileek beren legezko betebehar guztiak betetzen dituztela informazioaren zabalkundeari dagokionez.

b)Beren kideentzat eskuragarri jartzea balore-merkatuaren arloan indarra duen araudiari jarraituz argitaratutako informazioa.

c)Aldizka egiaztatzea negoziatzeko onartutako finantza-tresnek bete egiten dituztela onarpenerako ezarritako betekizunak.

3.Beste estatu kide bateko merkatu arautu batean negoziatzeko onartu den balore negoziagarri bat gerora Espainiako merkatu arautu batean negoziatzeko onartu ahal izango da, jaulkitzaileak baimenik eman gabe ere.

Merkatu arautuak jaulkitzaileari inguruabar horren berri eman beharko dio. Jaulkitzailea ez da behartuta egongo 2. apartatuan eskatutako informazioa finantza-tresnak beraren baimenik gabe negoziatzeko onartu dituen inongo merkatu arauturi zuzenean ematera.

3.atala. Merkatu arautuetan finantza-tresnak negoziatzea

18.artikulua. Merkatu arautuetako finantza-tresnen gaineko negoziazioen araubide juridikoa.

1.Espainian baimendutako merkatu arautuen sistemen esparruan egiten diren negoziazioak Espainiako legedian ezarritakoaren bidez arautuko dira.

2.Aurreikuspen horrek ez du ezertan eragotziko 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan edo 2014ko apirilaren 16ko 2014/57/EB Zuzentarauan xedatutakoa.

19.artikulua. Merkatu arautu bateko eragiketak.

Merkatu arautu bateko arauei lotuta amaitzen diren eragiketak merkatu arautu horren

esparruan amaitutako eragiketatzat joko dira.

20.artikulua. Merkatu arautuetako zuzentze-erakundeek finantza-tresnen negoziazioa etetea edo finantza-tresnak negoziaziotik baztertzea.

1.Merkatu arautu bateko zuzentze-erakundeak merkatuaren arauak betetzeari uzten dion finantza-tresnaren negoziazioa eten ahalko du, edo finantza-tresna hori negoziaziotik

baztertu, erabaki horrek inbertsoreen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragin diezaiekeenean izan ezik.

2.Merkatuko zuzentze-erakundeek, aurreko apartatuan adierazitako moduan, finantza-tresna baten negoziazioa eteten dutenean edo hura negoziaziotik baztertzen dutenean, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C ataleko 4.etik 10.era bitarteko apartatuetan aipatutako eratorrien negoziazioa ere etengo dute edo eratorri horiek negoziaziotik baztertuko dituzte, baldin eta finantza-tresna horri lotuta badaude edo erreferentzia egiten badiote eta neurri hori beharrezkoa bada azpian dagoen finantza-tresnaren negoziazioa etetearen edo finantza-tresna hori negoziaziotik baztertzearen helburuei laguntzeko.

3.Merkatuko zuzentze-erakundeek berehala CNMVri jakinaraziko diote finantza- tresna baten eta, hala badagokio, lotutako eratorri ororen negoziazioa etetea edo hura negoziaziotik baztertzea erabaki dutela, eta jarraian erabaki hori aditzera emango dute.

21.artikulua. CNMVk finantza-tresnen negoziazioa etetea eta finantza-tresnak negoziaziotik baztertzea.

1.CNMVk erabaki ahalko du berak gainbegiratzen dituen merkatu arautuetan negoziatzeko onartuta dauden finantza-tresnen negoziazioa etetea, finantza-tresna horien gaineko eragiketen garapen normala nahas dezaketen edo inbertsoreak babeste aldera neurri hori gomendatzen duten inguruabar bereziak gertatzen direnean.

2.CNMVk erabaki ahalko du berak gainbegiratzen dituen merkatu arautuetan negoziatzeko onartuta dauden finantza-tresnak negoziaziotik kanpo uztea, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

a)Tresna horien negoziazioak zabalkundeari, maiztasunari edo kontratazio- bolumenari buruz ezartzen diren betekizunak ez betetzea.

b)Tresna horien jaulkitzaileak dagozkion betebeharrak ez betetzea; batez ere, informazioa igortzeko eta argitaratzeko betebeharrak.

c)Finantza-tresnen jaulkitzailea sozietate bat izatea eta likidazio-fasea hasita edukitzea, Konkurtso Legearen (uztailaren 9ko 22/2003 Legea) arabera, edo sozietatearen likidazio-fasean egotea, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak (uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) aurreikusten duenaren arabera.

Ezar daitezkeen kautela-neurriak gorabehera, finantza-tresnak negoziaziotik baztertu aurretik erakunde jaulkitzaileari entzunaldia emango zaio, aurreko c) letran azaldutako kasuan izan ezik.

3.CNMVk erabakiko du 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C ataleko 4.etik 10.era bitarteko apartatuetan aipatutako eratorrien negoziazioa etetea edo horiek negoziaziotik baztertzea, eratorriok finantza-tresnari lotuta badaude edo erreferentzia egiten badiote eta erabaki hori beharrezkoa bada azpian dagoen finantza-tresnaren negoziazioa eteteko edo hura negoziaziotik kanpo uztearen helburuei laguntzeko.

22.artikulua. Zuzentze-erakundeen eta CNMVren arau komunak baztertze edo eteteetarako.

1.Merkatu arautu bateko zuzentze-erakundeak 20. artikuluan adierazitako moduan etete edo baztertze bat erabakiz gero, edo beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak CNMVri etete- edo baztertze-erabaki bat jakinarazten dionean, CNMVk aginduko du berak gainbegiratzen dituen eta finantza-tresna bera edota hari lotuta dauden edo erreferentzia egiten dioten eratorriak negoziatzen dituzten gainerako negoziazio-zentro eta barneratzaile sistematikoek ere finantza-tresna horren edo eratorri horien negoziazioa eten dezatela edo negoziaziotik bazter ditzatela, betiere jatorrizko etete- edo baztertze-erabakiaren arrazoia merkatu-abusuaren ustezko kasu bat izan bada, edo erosteko eskaintza publiko bat, edo

jaulkitzaileari nahiz finantza-tresnari buruzko informazio pribilegiatua atxiki izana, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 7. eta 17. artikuluak urratuz.

CNMVren erabakia beste agintaritza eskudun baten jakinarazpen batean oinarritzen bada, eta finantza-tresnaren edo finantza-tresna horri lotuta dauden edo erreferentzia egiten dioten finantza-tresna eratorrien negoziazioa ez etetea edo negoziaziotik ez baztertzea erabakitzen bada, jakinarazpen horrexek arrazoitu beharko du CNMVren erabakia.

CNMVk berehala eman beharko du aditzera baztertze- edo etete-erabakia, eta Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari eta gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei jakinarazi beharko die.

Apartatu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko etete edo baztertzeak kalte larria eragin diezaiekeenean inbertsoreen interesei edo merkatuaren funtzionamendu ordenatuari.

2.Bai 20. eta 21. artikuluetan ezarritako komunikazio- eta publizitate-araubidea bai artikulu honetako 1. apartatuan xedatutakoa aplikagarri izango dira, halaber, negoziazioaren etetea kentzen zaionean finantza-tresna bati edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C ataleko 2.etik 8.era bitarteko apartatuetan azaltzen diren eratorriei, horiek finantza-tresnari lotuta badaude edo erreferentzia egiten badiote.

3.20.2 eta 21.3 artikuluetan xedatutakoaren ondoreetarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren I. eranskineko C ataleko 4.etik 10.era bitarteko apartatuetan azaltzen diren eratorrien zehaztapena, horiek finantza-tresnari lotuta badaude edo erreferentzia egiten badiote, finantza-tresnen negoziazioa eteteari eta haiek negoziaziotik baztertzeari buruz zuzenean aplikatu behar diren Europar Batasuneko garapen-arauei jarraituz egingo da.

4.20.1 eta 21.2 artikuluetan xedatutakoaren ondoreetarako, inbertsoreen interesei eta merkatuaren funtzionamendu ordenatuari kalte larria eragiten dieten egoerak ere zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko araudiari jarraituz zehaztuko dira.

4.atala. Merkatu arauturako sarbidea

23.artikulua. Merkatu arautuaren arauak eta legezko beste betebehar batzuk betetzen diren gainbegiratzea.

1.Merkatu arautuek mekanismo eta prozedura eraginkorrak ezarri eta mantenduko dituzte —behar diren baliabideak barne— erregulartasunez gainbegiratzeko igorritako aginduak —merkatuko kideek egindako eragiketak eta ezeztatzeak barne—, eta erregulartasunez gainbegiratzeko ea kide edo partaideek arauak betetzen dituzten beren sistemen arabera. Horrela detektatu ahal izango dituzte merkatuko arauen urratzeak, negoziazio-baldintzen anomaliak edo 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduak debekatutako jokabideren bat agerian jar dezaketen jarduketak, edota sistemaren nahasmenduak, finantza-tresna batekin zerikusia dutenak.

2.Zuzentze-erakundeek berehala CNMVri informazioa emango diote aurreko apartatuan deskribatu diren arau-hausteei buruz, Batzordearen 2016ko apirilaren 25eko 2017/565 (EB) Erregelamendu Delegatuan xedatutakoarekin bat etorriz (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, inbertsio-zerbitzuetako enpresen antolaketa-betekizunei eta funtzionamendu- baldintzei dagokienez), eta zuzentarau horren ondoreetarako definitutako baldintzetan.

3.CNMVk aurreko apartatuan deskribatu den informazioa, halakorik bada, Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari eta gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei jakinaraziko die. 596/2014 (EB) Erregelamenduak debekatutako jokabideren bat agerian jar dezaketen jarduketei buruzko informazioa jasoz gero, CNMVk egiaztatu egin beharko du jokabide hori gertatzen ari dela edo gertatu dela, gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei eta Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari jakinarazi baino lehen.

4.Zuzentze-erakundeek CNMVri bidegabeko luzamendurik gabe emango diote merkatu arautuan egindako merkatu-abusua ikertzeko eta pertsegitzeko beharrezkoa den informazioa, eta laguntza osoa emango diote merkatu arautuaren sistemetan edo sistema horien bitartez egindako merkatu-abusua ikertzeko eta pertsegitzeko.

24.artikulua. Konpentsazio -eta likidazio- sistema edo kontrako alderdi zentrala aukeratzea.

1.Merkatu arautuek akordioak izenpetu ahalko dituzte Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko kontrako alderdi zentral edo konpentsazio-ganbera batekin eta likidazio-sistema batekin, merkatu arautuko kideek beren sistemen arabera amaitu dituzten eragiketetako baten edo guztien konpentsazioa edo likidazioa egiteko.

2.CNMVk akordio horiei aurka egin ahal izango die, hori merkatuaren funtzionamendu ordenatuari eusteko beharrezkoa dela froga badezake, eta kontuan izanik hurrengo artikuluan ezarritako likidazio-sistemen baldintzak.

3.Artikulu honen aplikazioak ez du ezertan eragotziko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduak (burtsaz kanpoko eratorriei, kontrako alderdi zentralei eta eragiketen erregistroei buruzkoa) III., IV. eta V. tituluetan xedatutakoa.

25.artikulua. Kideek likidazio-sistema bat izendatzeko duten eskubidea.

Merkatu arautuek beren kide guztiei eskubidea eskaini beharko diete merkatu arautuan

finantza-tresnekin egiten dituzten eragiketetarako likidazio-sistema izendatzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

a)Merkatuak izendatutako likidazio-sistemaren eta kideak izendatutako sistemaren edo azpiegituraren artean kasuan kasuko eragiketaren likidazio eraginkor eta ekonomikoa segurtatzeko behar diren prozedurak, loturak eta mekanismo tekniko eta operatiboak ezartzea.

b)CNMVk aitortzea merkatu horretan berak izendatuaz beste sistema baten bitartez egindako eragiketen likidaziorako baldintza teknikoek finantza-merkatuen funtzionamendu zuzen eta ordenatua bideratzen dutela, bereziki erreparatuta eragiketen eta finantza- tresnen erregistro-sistemen arteko harremanak segurtatzeko moduari. Ulertuko da CNMVren balorazioak ez dituela kentzen Espainiako Bankuak dauzkan eskumenak, ordainketa-sistemen gainbegiralea den aldetik, ez eta sistema horietako beste agintaritza gainbegirale batzuenak ere. Kontrolak alferrik errepika ez daitezen, CNMVk kontuan hartuko du banku zentralek konpentsazio- eta likidazio-sistemen gainbegiraleak diren aldetik dagoeneko konpentsazio- eta likidazio-sistema gainbegiratzeko egindako lana, edota halako sistemen gaineko eskumena duten beste agintaritza gainbegirale batzuek egindakoa.

II. TITULUA

Negoziazio-sistema aldeaniztuna eta kontratazio-sistema antolatua

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

26.artikulua. Sorrera.

1.Negoziazio-sistema aldeaniztunen (aurrerantzean NSA) eta kontratazio-sistema antolatuen (aurrerantzean KSA) sorrera CNMVk aldez aurretik baimendu beharko du eta gainbegiratu egin beharko du.

2.CNMVk egiaztatu beharko du, bereziki, NSA edo KSA bat kudeatzen duen merkatuko zuzentze-erakundeak edo inbertsio-zerbitzuetako enpresak bete egiten duela titulu honek, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginak eta zuzenean aplikatu behar den Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa.

3.NSA edo KSA baten baimena ebazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe horretan ebazpen espresurik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da.

27.artikulua. Kide edo erabiltzaileen gutxieneko kopurua.

NSA eta KSAek gutxienez hiru kide edo erabiltzaile izango dituzte eraginkortasunez

aktiboak. Horietako bakoitzak beste guztiekin interakzioan jarduteko aukera izango du prezioen eraketari dagokionez.

28.artikulua. Finantza-tresnen gaineko negoziazioen araubide juridikoa NSA edo KSAetan.

1.NSA edo KSAen esparruan egiten diren negoziazioak Espainiako legedian xedatutakoaren bidez arautuko dira.

2.Aurreikuspen horrek ez du ezertan eragotziko 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa, ezta merkatu-abusuaren araubide penala ere.

29.artikulua. NSA eta KSAen eragiketak.

NSA edo KSA baten arauei jarraituz amaitzen diren eragiketak kasuan kasuko NSA edo KSAren esparruan amaitutako eragiketatzat joko dira.

II. KAPITULUA

Antolaketa-eta funtzionamendu-betekizunak

30.artikulua. NSA edo KSA baten kudeaketa.

1.NSA edo KSA oro zuzentze-erakunde batek kudeatuko du. Zuzentze-erakundea haren barne-antolaketaren eta -funtzionamenduaren erantzulea izango da, eta horiek kudeatzeko behar diren baliabideak edukiko ditu.

2.Honako hauek izan daitezke NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeak:

a)Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren 140. h) edo i) artikuluan aurreikusitako inbertsio-zerbitzua emateko baimena duten erakundeak.

b)Merkatu arautuetako zuzentze-erakundeak.

c)Merkatu arautuetako zuzentze-erakunde batek edo batzuek berariaz eratutako erakunde bat, zeinak xede sozial bakartzat sistemaren kudeaketa izango baitu eta zuzentze-erakunde baten edo gehiagoren ehuneko 100eko partaidetza izango baitu.

3.NSA edo KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 16. artikuluan ezarritako antolaketa-betekizunak betetzeaz gainera, honako hauek ezarri beharko dituzte:

a)Negoziazio zuzen eta ordenatua bermatzen duten arau eta prozedura gardenak, eta aginduak eraginkortasunez betetzeko irizpide objektiboak.

b)Sistemaren alderdi teknikoak egoki kudeatzeko mekanismoak; tartean, sistemen balizko nahasmenduei aurre egin ahal izateko kontingentzia-prozedura eraginkorrak.

c)Arau gardenak, beren sistemetan negozia daitezkeen finantza-tresnak zehazteko irizpideei dagokienez.

d)NSA edo KSAren kudeaketari berariaz dagozkion barneko funtzionamendu- arauak. Arau horiek CNMVri igorri beharko dizkiote, baimen ditzan, eta ezartzen den publizitate-araubideari men egin beharko diote.

31.artikulua. NSA edo KSAetarako sarbideari buruzko arauak.

NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek beren sistemarako sarbideari buruzko arau gardenak eta bereizkeriarik gabekoak, irizpide objektiboetan oinarrituak, ezarri, argitaratu, mantendu eta aplikatuko dituzte.

32.artikulua. Finantza-tresnei buruzko informazio publikoa.

Hala dagokionean, NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek jendaurreko informazioa eman beharko dute edo, hala badagokio, horrelakorik badagoela ziurtatu beharko dute erabiltzaileek negoziatutako tresnei buruzko iritzia osatu ahal izan dezaten, horretarako kontuan harturik bai erabiltzaileen izaera, bai NSA eta KSAetan negoziatutako tresna motak.

33.artikulua. Interes-gatazkak.

NSA eta KSAek neurriak hartuko dituzte beren interesen, beren akziodunen edo NSA zein KSA kudeatzen duen inbertsio-zerbitzuetako enpresa nahiz merkatuko zuzentze- erakundearen eta horien funtzionamendu onerako eskakizunen arteko edozein gatazka argi detektatzeko eta beren funtzionamendurako nahiz beren kide edo partaide eta erabiltzaileentzat izan ditzakeen ondorio kaltegarriei aurre egiteko.

34.artikulua. Merkatu arautuen funtzionamendu-betekizunak aplikatzea.

1.NSA eta KSAek sistemen erresistentziari, hegakortasuna kudeatzeko mekanismoei eta negoziazio elektronikoari buruzko betebeharrak bete beharko dituzte. Betebehar horiek 7.etik 13.era bitarteko artikuluetan, 16. artikuluan eta merkatu arautuei zenbait finantza- tresnatan kotizazioaren gutxieneko aldakuntzaren araubideak aplikatzea agintzen dieten xedapenetan ezarrita daude.

2.NSA eta KSAentzat aplikagarri izango da merkatu arautuentzat 15. artikuluan xedatutakoa, erloju komertzialen sinkronizazioa dela-eta.

35.artikulua. Aholkulari erregistratua.

NSA eta KSAek jaulkitzaileen eta NSA edo KSAko beste edozein partaideren eskubideak eta betebeharrak ezarri beharko dituzte; besteak beste, jaulkitzaileek aholkulari erregistratu bat izendatu beharra, honako eginkizun hauek izango dituena:

a)Jaulkitzailearen eta NSA edo KSA kudeatzen duen merkatuko zuzentze- erakundearen edo inbertsio-zerbitzuetako enpresaren arteko solaskidetza.

b)Behar bezalako aholkularitza eta laguntza ematea jaulkitzaileei, finantza-tresnak kasuan kasuko merkatuan sartzeari dagokionez.

c)Jaulkitzaileek balore-merkatuko araudi aplikagarrian eta NSA edo KSAren barne- araudian ezarritako informazio-betebeharrak egoki betetzen ote dituzten zaintzea. Eginkizun horrek barnean hartuko du berrikustea ea jaulkitzaileak edukiari eta epeei buruzko eskakizunak betetzen dituen, bai eta, oro har, aipatutako arauak betez jada argitaratutako gainerako informazioekiko bat-etortzea ere.

36.artikulua. NSA eta KSAetarako urrutiko sarbidea.

1.Espainiako NSA eta KSAetako zuzentze-erakundeek mekanismo egokiak jarri ahalko dituzte beren sistemetan sartzen eta haiek urrutitik erabiltzen uzteko beste estatu kide batzuetako lurraldean kokatutako erabiltzaile edo kideei. Horretarako, erakundeak CNMVri adierazi beharko dio mekanismo horiek zein estatu kidetan ezartzeko asmoa duen. CNMVk informazio hori mekanismo horien ezarpena aurreikusita dagoen estatu kideari jakinaraziko dio, hura jaso eta hilabeteko epean. CNMVk harrerako estatuko agintaritza eskudunari jakinaraziko dio, azken horrek eskatuta eta arrazoizko epean, NSAko eta KSAko kideen identitatea.

2.Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako NSA eta KSAetako zuzentze- erakundeek Espainiako lurraldean mekanismo egokiak jarri ahalko dituzte beren sistemetan sartzen eta haiek urrutitik erabiltzen uzteko Espainiako lurraldean kokatutako erabiltzaile edo kideei. Horretarako, nahitaezkoa izango da CNMVk jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunaren komunikazio bat jasotzea, zeinean adieraziko baita halako mekanismoak Espainiako lurraldean ezartzeko asmoa dagoela. CNMVk agintaritza eskudun horri eskatu ahalko dio arrazoizko epean jakinaraz diezaiola NSA eta KSAetako kideen identitatea.

37.artikulua. Kontrako alderdi zentraleko akordioak eta konpentsazio-eta likidazio- akordioak.

1.NSA edo KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek behar diren neurriak hartuko dituzte NSA edo KSA horren sistemetan egindako eragiketen likidazio efizientea bideratzeko.

2.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek akordioak izenpetu ahalko dituzte, aurretik CNMVri jakinarazita, beste estatu kide bateko kontrako alderdi zentralekin, konpentsazio-ganberekin, likidazio-sistemekin eta baloreen gordailuzain zentralekin, beren sistemetako merkatuko kideekin amaituak dituzten transakzioetako batzuk edo transakzio guztiak konpentsatzeko edo likidatzeko. CNMVk akordio horien aurka jo ahalko du NSA eta KSAen funtzionamendu ordenatuaren kalterako izan daitezkeela irizten dionean soil-soilik. Halakoetan kontuan hartuko ditu errege lege-dekretu honen 25. artikuluan likidazio- sistemetarako ezarritako baldintza teknikoak.

3.NSA eta KSAetarako aplikagarri izango da Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren 94., 95., 96., 97., 113.1, 113.2 eta 116. artikuluetan merkatu arautuetarako ezarritakoa, eragiketen eta finantza-tresnei lotutako eduki ekonomikoko eskubideen eta betebeharren likidazioari dagokionez, likidazioaren arriskua arintzera bideratutako bermeei dagokienez, eta finantza-tresnen negoziazioa, konpentsazioa, likidazioa eta erregistroa gainbegiratzeko informazio-sistemarekin lotutako eskubide eta betebeharrei dagokienez.

4.648/2012 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, erregelamendu bidez zehaztuko diren zenbait finantza-tresnari dagokienez, NSA eta KSAetako kontratazio aldeaniztuneko segmentuetan egiten diren eragiketak beren likidazio ordenatua eta amaiera egokia bideratuko dituzten mekanismoei lotuta egongo dira, kontrako alderdi zentral baten nahitaezko esku-hartzearen bidez.

5.CNMVk kontuan hartuko du arloan eskumena duten agintaritzek konpentsazio- eta likidazio-sistema zaintzeko egiten duten lana, kontroletan behar ez diren errepikapenak saihesteko.

38.artikulua. NSA edo KSA bat kudeatzen duten enpresek edo zuzentze-erakundeek finantza-tresnen negoziazioa etetea eta tresna horiek negoziaziotik kanpo uztea.

1.NSA edo KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeentzat aplikagarri izango da

20.artikuluan finantza-tresnen negoziazioa eteteari eta tresna horiek negoziaziotik kanpo uzteari buruz merkatu arautuetarako xedatutakoa.

2.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek berehala beteko dituzte CNMVk Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren 234. artikuluarekin bat etorriz jakinarazten dizkien jarraibideak, finantza-tresna baten negoziazioa eteteari edo hura negoziaziotik baztertzeari dagokionez.

39.artikulua. NSA eta KSAen arauak eta beste lege-betebehar batzuk betetzen diren gainbegiratzea.

1.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek mekanismo eta prozedura eraginkorrak ezarriko dituzte, NSA edo KSA bakoitzaren beharrizanetarako egokiak, erregulartasunez gainbegiratze aldera ea erabiltzaileek haien arauak betetzen dituzten, eta gainbegiratu egingo dituzte kide edo erabiltzaileek haien sistemen arabera igorritako aginduak, ezeztatzeak barne, eta egindako eragiketak, aipatutako arauen urratzeak edo

negoziatzeko nahiz jarduteko baldintzen anomaliak detektatzeko, agerian jar dezaketenak 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduak debekatutako jokabideren bat, edo sistemaren nahasmenduak antzemateko, finantza-tresnaren bati dagokionez. Halaber, gainbegiratze horren eraginkortasuna bermatzeko behar diren baliabideak erabiliko dituzte, eta diziplina-araubidea ezarriko dute; zuzentze-erakundeak araubide hori aplikatuko du barne-arauak betetzen ez direnean, eta, nolanahi ere, errege lege- dekretu honetan ezarritakoaren arabera aplikagarri izan daitezkeen administrazio- zehapenak ezarri ahalko dira.

2.Aurreko apartatuan aipatutako erakundeek CNMVri berehala jakinarazi beharko dizkiote beren arauen ez-betetze esanguratsuak edo negoziazio-baldintzen anomaliak, 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduak debekatutako jokabideren bat agerraraz dezaketen jarduketak edo sistemaren nahasmenduak, finantza-tresnaren batekin zerikusia dutenak; eta laguntza osoa eman beharko dute beren sistemetan edo horien bitartez egindako merkatu-abusua ikertzeko eta pertsegitzeko.

CNMVk informazio hori Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari eta gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei jakinaraziko die. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduak debekatutako jokabideren bat agerraraz dezaketen jarduketei dagokienez, CNMVk egiaztatu egin beharko du jokabide hori gertatzen ari dela edo gertatu dela, gainerako estatu kideetako agintaritza eskudunei eta Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari jakinarazi baino lehen.

Era berean CNMVri jakinarazi beharko dizkiote, bildua duten informazioan oinarrituta, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren edo hura garatzen duten arauen balizko ez-betetze guztiak, edota jaulkitzaile eta kideei aplikatu behar zaizkien NSAren nahiz KSAren barne-arauen ez-betetzeak, berariaz ezartzen den prozeduraren arabera.

Batzordearen 2016ko apirilaren 25eko 2017/565 (EB) Erregelamendu Delegatuaren

81.eta 82. artikuluetan azaltzen diren egoeretan aktibatuko da jakinarazteko betebeharra (erregelamendu horrek osatu egiten du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua, inbertsio-zerbitzuetako enpresen antolaketa-betekizunei eta funtzionamendu-baldintzei dagokienez), eta zuzentarau horren ondoreetarako definitutako baldintzetan.

3.Lehenengo apartatuan aipatutako erakundeek, gainera, 2. apartatuan adierazitako informazioa aurkeztuko diete, bidegabeko luzamendurik gabe, merkatu-abusua ikertzeko eta pertsegitzeko eskumena duten agintaritza administratibo edo judizialei, eta laguntza osoa emango diete beren sistemetan edo horien bitartez egindako merkatu-abusua ikertzeko eta pertsegitzeko.

40.artikulua. FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA.

1.NSA eta KSAetako zuzentze-erakundeek NSA eta KSAen funtzionamenduaren deskribapen zehatza emango diote CNMVri, barnean hartuta inbertsio-zerbitzuetako enpresa berarenak edo merkatuko zuzentze-erakunde berarenak diren merkatu arautu, NSA, KSA edo barneratzaile sistematiko guztiekiko loturak edo horien partaidetzak, bai eta haien kide, partaide edota erabiltzaileen zerrenda ere.

2.Aurreko apartatuan aipatutako informazioa honako arau hauetan xedatutakoari jarraituz emango zaio CNMVri:

a)Europar Batasuneko garapen-arauetan xedatutakoa, negoziazio-sistema aldeaniztunen funtzionamenduaren deskribapenaren edukiari eta formatuari eta kontratazio-sistema antolatuei dagokienez; garapen-arau horietan aurreikusitako informazioa ere emango da.

b)Europar Batasuneko garapen-arauetan xedatutakoa, inbertsio-zerbitzuetako enpresei baimenak emateko beharrezkoak diren betekizunen eta informazioaren gaineko erregulazioari dagokionez. Inbertsio-enpresa batek edo merkatuko zuzentze-erakunde batek lehendik funtzionatzen duen NSA edo KSA bat kudeatzen duen kasuetan, zuzentze- erakundeak Batzordearen 2016ko maiatzaren 25eko 2016/824 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 4. artikuluan aurreikusitako informazioa emango du.

3.CNMVk informazio hori Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzaren esku jarriko du, azken horrek eskatuz gero, eta NSA edo KSAren bat kudeatzen duten zuzentze- erakundeei emandako baimen guztiak jakinaraziko dizkio.

41.artikulua. Informazioa igortzeko betebeharrak.

1.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek hiru hilean behin CNMVri igorriko diote beren barne-arauetan ezarritakoarekin bat etorriz NSA eta KSAen gainbegiratze-gaietan garatzen dituzten praktika eta jarduketei buruzko informazioa. Informazio hori negoziazio- zentroaren tipologiaren eta haietan negoziatzen diren tresnen arabera egokitu ahal izango da, eta hilabeteko epean igorriko da, erreferentzia egiten dion aldia amaitzen denetik hasita.

2.CNMVk erabaki ahal izango du zer eduki zehatz eta formatu espezifiko erabili beharko dituzten zuzentze-erakundeek betebehar hori betetzeko, eta NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeei edozein informazio gehigarri eskatu ahal izango die, NSA edo KSAen funtzionamendu egokia zaintzeko beharrezkoa baldin bada.

42.artikulua. Informazioaren erantzukizuna.

1.Hogeita hamabigarren artikuluan aipatzen den informazio publikoa —tresna negoziatuen jaulkitzaileei dagokiena— prestatzeagatiko erantzukizuna, gutxienez ere jaulkitzaileari eta haren administrazio-organoko kideei egokituko zaie; horiek guztiek erantzukizuna izango dute finantza-tresnen titularrei eragindako kalte-galera guztiengatik, aipatutako jaulkitzaileari aplikatu beharreko merkataritzako legediaren arabera, informazioak jaulkitzailearen irudi zehatza ez ematearen ondorioz kalterik eragiten bada.

2.Erantzukizuna eskatzeko akzioa hiru urteren buruan preskribatuko da, erreklamatzaileak jaulkitzailearen irudi zehatza ematen ez duen informazioaren berri izan duenetik kontatzen hasita.

43.artikulua. NSA edo KSA batean negoziatzea jaulkitzailearen baimenik gabe. Merkatu arautu batean negoziatzeko onartutako balore negoziagarri bat NSA edo KSA

batean ere negoziatzen denean bere jaulkitzailearen baimenik gabe, azken horrek ez du inolako betebeharrik izango hasierako finantza-informazioari, informazio jarraituari edo ad hoc informazioari dagokionez, NSA edo KSA hori dela-eta.

III. KAPITULUA.

Berariazko betekizunak NSA eta KSAetarako

1.atala. Berariazko betekizunak NSAetarako

44.artikulua. Berariazko betekizunak NSAetarako.

1.NSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek, aurreko I. eta II. kapituluetan jasotako betekizunak betetzeaz gainera, sisteman aginduak betetzeko arau ez-diskrezionalak ezarri eta aplikatuko dituzte.

2.NSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek NSArako sarbidea antolatzeko arauak ezarriko dituzte. Arau horiek Balore Merkatuaren Legearen testu bateginaren 69. artikuluan ezarritako baldintzei lotuko zaizkie.

3.NSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek helburu hauetarako neurriak hartuko dituzte:

a)Behar bezala hornituta egotea aurrean dituzten arriskuak kudeatzeko; beren funtzionamendua kolokan jar dezaketen arrisku esanguratsu guztiak identifikatu ahal izateko mekanismoak eta sistemak aplikatzea; eta arriskuok arintzeko neurri eraginkorrak ezartzea.

b)Beren sistemen arabera egiten diren eragiketak efizientziaz eta garaiz buka daitezen errazteko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

c)Baimena jasotzen duten unean eta beti, nahikoa finantza-baliabide edukitzea beren funtzionamendu ordenatua ahalbidetzeko, kontuan izanik merkatuan egiten diren eragiketen izaera eta norainokoa, dagoen arrisku mota eta arrisku-maila.

4.2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 24. eta 25. artikuluak, 27. artikuluko 1. eta 2. apartatuak eta 4.tik 10.era bitartekoak eta 28. artikulua ez zaizkio aplikatuko NSA bat erregulatzen duten arauei jarraituz haren kide edo partaideen artean egindako eragiketei edo NSAren eta haren kide eta partaideen artean egindakoei, NSAren erabilerari dagokionez. Hala ere, NSAren kide edo partaideek 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 24., 25., 27. eta 28. artikuluetan jasotako betebeharrei eutsiko diete beren bezeroei dagokienez, baldin eta, bezeroen kontura dihardutela, horien aginduak NSA baten sistemen bitartez betetzen badituzte.

5.NSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek ezingo dituzte bezeroen aginduak bete kapital propioa erabiliz edo kontu propioa arriskurik gabe tartekatuz.

45.artikulua. HEDATZEN ARI DIREN ETE-EN MERKATUA.

1.CNMVk hedatzen ari diren ETE-en merkatutzat erregistratu ahalko ditu artikulu honetan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten NSAk, horiek kudeatzen dituzten zuzentze-erakundeek hala eskatuz gero.

2.Hedatzen ari diren ETE-en merkatuek honako erregela hauek jaso beharko dituzte beren funtzionamendurako barne-arauetan:

a)NSAn negoziatzeko onartzen diren finantza-tresnen jaulkitzaileen ehuneko 50, gutxienez, ETEak izatea, delako NSA hedatzen ari diren ETE-en merkatu gisa erregistratzen den unean. Urtero ebaluatu beharko da betekizun hori betetzen ote den.

b)Jaulkitzaileen finantza-tresnak merkatuan negoziatzeko hasierako onarpenerako eta onarpen jarraiturako irizpide egokiak ezartzea.

c)Finantza-tresnak merkatuan negoziatzeko hasierako onarpenaren unean, behar adina informazio argitaratu izana, inbertsoreek zertan ari diren jakinda erabaki ahal izan dezaten finantza-tresnetan inbertituko duten ala ez, onarpen-agiri egoki batean edo liburuxka batean argitaratu ere, baldin eta azaroaren 4ko 1310/2005 Errege Dekretuan (zati batean garatzen duena uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuarena, baloreak merkatu arautuetan negoziatzeko onartzeari, salmenta- edo harpidetza-eskaintza publikoei eta xede horietarako eska daitekeen liburuxkari dagokienez) ezarritako betekizunak aplikagarriak badira finantza-tresna NSAn negoziatzeko hasierako onarpenarekin konbinatuta eskaintza publiko bat aurkezteari dagokionez.

d)Jaulkitzaileek aldian-aldian finantza-informazioa zuzentze-erakundeari igortzea eta argitara ematea. Gutxienez honako hauek jasoko dira informazio horretan:

1.a. erakundearen eta, kasua bada, haren talde bateratuaren urteko kontu laburtuak;

eta

2.a. auditoretza-txostena.

e)Merkatuko jaulkitzaileek —Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 1. apartatuko 21. puntuan definituta dauden moduan—, jaulkitzailean zuzendaritzako erantzukizunak dituzten pertsonek — erregelamendu beraren 3. artikuluko 1. apartatuko 25. puntuan definituta dauden moduan— eta horiei estu lotutako pertsonek —3. artikuluko 1. apartatuko 26. puntuan definituta dauden moduan— erregelamendu horren arabera aplikatu behar zaizkien betekizunak betetzea.

f)Merkatu horretako jaulkitzaileei dagokien informazioa zuzentze-erakundearen web- orrian biltegiratzea eta jendaurrean zabaltzea, Europar Batasuneko garapen-arauei jarraituz; eta

g)NSAk sistema eta kontrol eraginkorrak edukitzea merkatu-abusuari aurrea hartzeko eta hura detektatzeko aipatutako merkatuan, 2014ko apirilaren 16ko 596/2014 (EB) Erregelamenduak eskatzen duen bezala.

3.Aurreko apartatuan adierazitako arauak une oro betetzea bermatzen duten prozedura eta sistema eraginkorrak eduki behar dituzte hedatzen ari diren ETE-en merkatuek.

4.Bigarren apartatuan azaldutako irizpideen aplikazioak ez du ezertan galaraziko:

a)NSAko zuzentze-erakundeak errege lege-dekretu honetan eta berau garatzeko xedapenetan NSAen kudeaketari buruz ezartzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

b)NSAko zuzentze-erakundeak eskubidea izatea apartatu horretan zehaztutako betekizunez gain beste batzuk onartzeko.

5.Errege lege-dekretu honetan eta berau garatzeko xedapenetan aitortutako gainerako ahalak erabiltzea inola ere galarazi gabe, CNMVk ezereztu ahal izango du NSA batek hedatzen ari diren ETE-en merkatu gisa erregistroan daukan inskripzioa, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

a)NSAko zuzentze-erakundeak NSAren baja eskatzea erregistroan.

b)NSAri dagokionez 2. apartatuko betekizunak betetzeari utzi izana.

6.CNMVk Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari luzamendurik gabe jakinaraziko dio bai NSAren bat «hedatzen ari diren ETE-en merkatu» gisa CNMVren erregistro egokian inskribatu izana, bai inskripzio hori ezereztu izana.

7.Jaulkitzaile baten finantza-tresnak hedatzen ari diren ETE-en merkatu batean negoziatzeko onartuz gero, ezingo dira hedatzen ari diren ETE-en beste merkatu batean negoziatu harik eta jaulkitzaileak horren berri jaso eta eragozpenik ez duela adierazi arte. Hala ere, hedatzen ari diren ETE-en azken merkatu horri dagokionez, jaulkitzaileak ez du inolako betebeharrik izango ez gobernu korporatiboari buruz, ez hasierako informazioa, informazio jarraitua edo ad hoc informazioa zabaltzeari buruz.

8.Artikulu honen ondoreetarako, ETEtzat joko da merkatuko batez besteko kapitalizazioa 200 milioi eurotik beherakoa duen enpresa, oinarritzat hartuta aurreko hiru ekitaldietan izandako urte amaierako kotizazioak.

2.ATALA. BERARIAZKO BETEKIZUNAK KSAETARAKO

46.artikulua. BERARIAZKO BETEKIZUNAK KSAETARAKO.

1.KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek neurriak ezarriko dituzte, ez dadin bezeroen agindurik bete KSA kudeatzen duen zuzentze-erakundearen kapital propioaren bidez, ezta inbertsio-zerbitzuetako enpresarekin edo merkatuko zuzentze-erakundearekin batera talde berean nahiz pertsona juridiko berean dagoen edozein erakunderen kapital propioaren bidez ere.

2.KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek kontu propioa arriskurik gabe tartekatu ahal izango dute bonu eta obligazioetan, titulizazioetan, jaulkipen-eskubideetan eta zenbait eratorritan, baldin eta bezeroak prozesurako baimena emana badu.

KSA bat kudeatzen duen zuzentze-erakundeak ez du kontu propioa arriskurik gabe tartekatzera joko 2012ko uztailaren 4ko 648/2012 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat etorriz konpentsazio-betebeharrari lotua deklaratu den eratorri-kategoria bateko eratorrien bidez KSAn bezeroen aginduak betetzeko. Erregelamendu hori burtsaz kanpoko eratorriei, kontrako alderdi zentralei eta eragiketen erregistroei buruzkoa da.

KSA bat kudeatzen duen zuzentze-erakundeak kontu propioa arriskurik gabe tartekatzearen definizioarekin bat etortzea bermatuko duten neurriak ezarriko ditu, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 4. artikuluko 31. apartatuko 38. puntuan ezarritakoari jarraituz.

3.KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek merkatu likidorik ez duten zor subiranoko tresnei dagokienez soilik negoziatu ahal izango dute beren kontura, kontu propioa arriskurik gabe tartekatzera jo gabe.

4.Pertsona juridiko berak ezingo du KSA bat kudeatu eta aldi berean barneratzaile sistematiko gisa jardun. Inongo KSArik ez da lotu behar barneratzaile sistematiko batekin halako moduan non bide ematen baita KSA bateko aginduak eta barneratzaile sistematiko bateko agindu edo kotizazioak interakzioan aritzeko. KSA bat ez da beste KSA batekin lotu behar halako moduan non bide ematen baita hainbat KSAtako aginduak interakzioan aritzeko.

5.KSA bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeek inbertsio-zerbitzuetako beste enpresa bat kontratatu ahalko dute merkatua sortzen jardun dezan KSA horretan modu independentean.

Artikulu honen ondoreetarako, ez da pentsatuko inbertsio-zerbitzuetako enpresa batek merkatua sortzen diharduenik KSAn modu independentean, baldin eta lotura estuak baditu KSA kudeatzen duen merkatuko zuzentze-erakundearekin edo inbertsio-zerbitzuetako enpresarekin.

6.KSA batean modu diskrezionalean beteko dira aginduak.

KSA bat kudeatzen duen zuzentze-erakunde batek modu diskrezionalean jardun ahalko du soil-soilik inguruabar hauek edo hauetakoren bat gertatuz gero:

a)Kudeatzen duen KSAn agindu bat kokatzea edo kentzea erabakitzen duenean.

b)Bezero jakin baten agindu bat sistemetan une jakin batean baliagarri dauden beste agindu batzuekin ez ezkontzea erabakitzen duenean, betiere bezeroarengandik jasotako berariazko jarraibideak eta bere betebeharrak betez egiten badu hori, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 27. artikuluarekin bat.

Bezeroen aginduak ezkontzeko sisteman, KSA bat kudeatzen duen zuzentze- erakundeak erabaki ahalko du sistemaren barruan bi agindu edo gehiago ezkondu nahi dituen, eragiketa noiz egin, eta zenbatean egin. Aurreko 1., 2., 4. eta 5. apartatuekin bat etorriz eta 3. apartatua gorabehera, akzioez eta horiekin parekatutako tresnez bestelako finantza-tresnekin eragiketak egiten dituen sistema bati dagokionez, KSA bat kudeatzen duen zuzentze-erakundeak bezeroen arteko negoziazioa erraztu ahalko du eragiketa batean bateragarriak izan daitezkeen bi interes partikular edo gehiago aurrez aurre jartzeko.

Betebehar horrek ez dio eragingo errege lege-dekretu honen 30.etik 43.era bitarteko artikuluetan eta 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 27. artikuluan xedatutakoari.

7.CNMVk eskatu ahal izango du, zuzentze-erakunde batek KSA bat kudeatzeko baimena eskatzen duenean edo inguruabarren arabera, zehatz-mehatz azal dadila zergatik sistema ez datorren bat merkatu arautu batekin edo NSA batekin edo barneratzaile sistematiko batekin eta zergatik ezin duen horietako batek bezala funtzionatu, eta xehetasunez deskriba dadila nola egikarituko den diskrezionaltasuna; batez ere, adieraz dadila noiz kendu ahal izango den agindu bat KSAn eta noiz eta nola ezkonduko diren bezeroen agindu bi edo gehiago KSAren barruan. Gainera, KSA bateko zuzentze- erakundeak kontu propioa arriskurik gabe tartekatzeko aukera erabiltzeari buruzko informazioa emango dio CNMVri. CNMVk gainbegiratu egingo du zuzentze-erakundeak kontu propioa arriskurik gabe tartekatzeko jarduera, egiaztatu ahal izateko negoziazio horren definizioari eusten segitzen duela eta aipatutako jarduerak ez duela zuzentze- erakundearen eta haren bezeroen arteko interes-gatazkarik sorrarazten.

8.2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 24., 25., 27. eta 28. artikuluak ere aplikagarriak izango dira KSA batean egindako transakzioetarako.

III. TITULUA

Negoziazio-zentroei eragiten dieten beste xedapen batzuk

47.artikulua. Prebentzio-neurriak.

1.Espainia merkatu arautu baten, NSA baten edo KSA baten harrerako estatu kide denean eta CNMVk argi eta garbi dakusanean aipatu merkatu arautuak, NSAk edo KSAk urratu egiten dituela MIFID II zuzentarauari jarraituz onartutako xedapenetatik datozen betebeharrak, CNMVk merkatu arautuaren, NSAren edo KSAren jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari jakinaraziko dizkio egitateak.

Baldin eta, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunak hartutako neurriak gorabehera, merkatu arautu, NSA edo KSA horrek jarduera argi eta garbi kaltegarria atxikitzen badu Espainiako inbertsoreen interesetarako edo merkatuen funtzionamendu zuzenerako, CNMVk, jatorrizko estatu kideko agintaritza eskudunari horren berri eman ondoren, haiek babesteko egoki diren neurri guztiak hartuko ditu. Neurrion artean, honako hau izango da barne: merkatu arautu, NSA edo KSA horrek bere mekanismoak Espainian kokatu diren urruneko kideen eskura jar ditzan galaraztea. CNMVk luzatu gabe jakinaraziko dizkio Europako Batzordeari eta Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari hartutako neurriak. Azken horrek 1095/2010 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluak ematen dizkion ahalmenen arabera jardun ahalko du.

2.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatzeko hartutako neurri oro, zehapenak edo merkatu arautu baten edo NSA edo KSA baten jardueren murrizketak badakartza, behar bezala arrazoitu beharko da eta ukitutako merkatu arautuari, NSAri edo KSAri jakinarazi beharko zaio.

48.artikulua. Negoziazio algoritmikoa egiten duten erakundeen betekizunak.

Inbertsio-zerbitzuetako enpresek, negoziazio algoritmikoa egiten badute —merkatua sortzeko estrategiak aplikatzeko hura erabiltzea barne—, edo bezeroei zuzeneko sarbide elektronikoa eskaintzen badiete, 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauaren 17. artikuluan ezarritako betekizun teknikoak bete beharko dituzte.

49.artikulua. Exekuzioa negoziazio-zentroetan.

Negoziazio-zentro bakoitzak eta barneratzaile sistematiko bakoitzak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 23. eta 28. artikuluetan aurreikusitako negoziazio-betebeharrari lotuta dauden finantza-tresnetarako, eta exekuzio-zentro bakoitzak, gainerako finantza-tresnetarako, publikoaren eskura jarriko ditu, inolako kosturik gabe eta urtean behin gutxienez, aipatutako zentroko eragiketen exekuzioaren kalitateari buruzko datuak, Europar Batasuneko garapen-araudiarekin bat etorriz.

IV. TITULUA

Arau-hausteen eta zehapenen araubidea

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

50.artikulua. Zehapen-araubidea.

Errege lege-dekretu honi aplikagarri izango zaizkio urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Balore Merkatuaren Legearen testu bategina onartzen duena) VIII. tituluko IV., VII. eta VIII. kapituluetan arau-hauste eta zehapenei buruz dakartzan xedapen orokorrak.

II. KAPITULUA

Arau-hauste oso astunak

51.artikulua. Jarduera-erreserba eta behar diren baimenak lortzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak dira:

a)Merkatu arautu, negoziazio-sistema aldeaniztun edo kontratazio-sistema antolatu bat ezartzea errege lege-dekretu honetan eskatutako baimenak lortu gabe, edo baimen horiek adierazpen faltsuen bitartez nahiz bestelako bide irregularretatik lortuta.

b)Espainiako NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek eta haiek kudeatzen dituzten inbertsio-zerbitzuetako enpresek urrutiko mekanismoak ezartzea beste estatu kide batzuen lurraldean, aldez aurretik CNMV 36. artikuluan azaltzen den bezala jakinaren gainean jarri gabe.

52.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta negoziazio-zentroetan finantza-tresnak negoziatzeko ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak dira:

a)Merkatu arautuek 6.etik 9.era bitarteko artikuluetan, 11., 12., 17. eta 23.1 artikuluetan aipatzen diren arau, prozedura, mekanismo eta tresnak ez edukitzea edo ez aplikatzea, hori noizbehinka baino sarriago gertatzen denean; 8.2 artikuluan eta 13.etik 16.era bitarteko artikuluetan ezarritako betebeharrak ez betetzea; eta 10. artikulutik eta 23. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetatik eratorritako betebeharrak, mugak edo debekuak ez betetzea, hori noizbehinka baino sarriago gertatzen denean.

b)NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek ez betetzea edo ez aplikatzea 30.3, 31., 32., 34., 38.1 eta 40.1 artikuluetan aipatzen diren arau, neurri eta prozedurak, hori noizbehinka baino sarriago gertatzen denean; 27., 32. eta 36. artikuluetan ezarritako betebeharrak ez betetzea; eta 33., 35., 39.2, 40.2 eta 3, 41.1 eta 42.1 artikuluetatik eratorritako betebeharrak ez betetzea, hori noizbehinka baino sarriago gertatzen denean.

c)NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek 45. eta 47. artikuluetan haietako bakoitzarentzat aurreikusita dauden berariazko neurriak ez hartzea edo ez betetzea, hori noizbehinka baino sarriago gertatzen denean.

53.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak dira, noizbehinka baino sarriago gertatzen badira:

a)Merkatu arautuek ez betetzea beren betebeharra kide guztiei merkatu horretan finantza-tresnekin egiten dituzten eragiketetarako likidazio-sistema izendatzeko eskubidea eskaintzeari dagokionez, 25. artikuluan adierazitako moduan.

b)Merkatu arautu bateko inbertsio-zerbitzuetako enpresek, zuzentze-erakundeek edo kideek zeharkako konpentsaziorako akordioak egitea, merkatu arautu batean negozia daitezkeen eratorriei dagokienez, eta akordio horiek ez betetzea 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 30.1 artikuluan ezarritako betekizunak.

c)2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan, 36. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan eta 37. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, kontrako alderdi zentraletarako, negoziazio-zentroetarako eta erreferentzia-indizeetarako diskriminaziorik gabeko sarbideari eta lizentzia eman beharrari dagokienez.

54.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste oso astunak dira:

a)2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, ez-betetze horrek merkatuaren gardentasuna eta osotasuna arrisku larrian jartzen baditu:

1.a. Negoziazio aurreko eta ondoko gardentasunari buruzko betebeharrak, 3. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan, 6. artikuluan, 8. artikuluko 1., 3. eta 4. apartatuetan eta

10.artikuluan ezarritakoak; eta negoziazio aurreko eta ondoko datuak eskura jartzeko betebeharra, 12.1 eta 13.1 artikuluetan jasotakoa.

2.a. Barneratzaile sistematikoei eta barneratzaile sistematikoaren definizioarekin bat datozen inbertsio-zerbitzuetako enpresei dagozkien gardentasun-betebeharrak, 14. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan, 15. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan eta 18. artikuluko 1., 2., 5., 6., 8. eta 9. apartatuetan jasotakoak; kotizazioetarako sarbidea antolatzeko arau argirik ez ezartzea, 17.1 artikuluarekin bat; negoziazio ondoko informazio- eskakizunak, 20. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan eta 21. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan jasotakoak; eta negoziazio-zentroren bat kudeatzen duten zuzentze- erakundeek gardentasunerako eta beste kalkulu batzuetarako informazioari dagozkion datuak gordetzea, 22.2 artikuluan xedatu bezala.

3.a. Jakinarazteko, argitaratzeko eta informazioa emateko betebeharrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluko 1.tik 7.era bitarteko apartatuetan, 27.1 artikuluan eta 31. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoak, eta negoziazio-zentroren bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeen argitalpen geroratua, 7.1 artikuluan eta 11. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan aipatzen dena.

4.a. Inbertsio-zerbitzuetako enpresek zenbait negoziazio-zentrotan dituzten negoziazio-betebeharrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren

23.artikuluko 1.eta 2. apartatuetan jasotakoak; zenbait eratorri merkatu arautuetan, NSAetan edo KSAetan negoziatzeko betebeharra, 28. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan jasotakoa; 4.3 artikuluan aurreikusitako betekizunak; 29.1 artikuluko konpentsazio- betebeharra ez betetzea; eta kide konpentsatzaile gisa diharduten kontrako alderdi zentralek, negoziazio-zentroek eta inbertsio-zerbitzuetako enpresek ez ezartzea 29.2 artikuluan aipatzen diren sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 29.2 artikuluaren arabera.

55.artikulua. Barne-antolaketako neurriak eta behar diren zuhurtziazko eskakizunak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Arau-hauste oso astuna da inbertsio-zerbitzuetako enpresek edo negoziazio-zentroen kudeatzaileek betebehar hauek ez betetzea: egin dituzten edo beren sistemetan jaso dituzten finantza-tresnekiko eragiketa guztien eta agindu guztien datuen erregistroak gordetzeko betebeharra, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan aurreikusten dena; eta antolatzen dituzten edo parte hartzen duten zorro-trinkotze guztien erregistro osoak eta zehatzak eramateko betebeharra, erregelamendu horren 31.3 artikuluan aurreikusten dena.

56.artikulua. Informazioa emateko, inbertsorea babesteko eta merkatuaren osotasuna zaintzeko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Arau-hauste oso astuna da inbertsio-zerbitzuetako enpresek ez betetzea zintzotasunez, inpartzialtasunez eta profesionaltasunez jarduteko eta merkatuaren osotasuna sustatzeko betebeharra, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 24. eta 27.2 artikuluetan ezarritakoa, ez-betetze hori noizbehinka baino sarriago gertatzen bada.

57.artikulua. CNMVk bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau-hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.

Arau-hauste oso astuna da, noizbehinka baino sarriago egiten baldin bada, finantza- tresna jakin bat merkaturatu, banatu edo saltzea edota finantza-praktika zein -jarduera jakin batean aritzea Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzak, EBAk edo CNMVk hura debekatu edo mugatu duelarik, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 40.etik 42.era bitarteko artikuluek esku hartzeko ematen dizkieten ahalmenak baliatuz.

III. KAPITULUA

Arau-hauste astunak

58.artikulua. Lehen mailako balore-merkatuaren funtzionamendu zuzenerako eta negoziazio-zentroetan finantza-tresnak negoziatzeko ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak dira:

1.Merkatu arautuek 6.etik 9.era bitarteko artikuluetan eta 11., 12., 17. eta 23.1 artikuluetan aipatzen diren arau, prozedura, mekanismo eta tresnak ez aplikatzea, hori noizbehinka baizik gertatzen ez denean, edo behar bezala ez aplikatzea; eta 10. artikulutik eta 23. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetatik eratorritako betebeharrak, mugak edo debekuak ez betetzea, hori noizbehinka baizik gertatzen ez denean, edo atzerapenarekin betetzea.

2.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek 30.3, 31., 32., 34., 38.1 eta 40.1 artikuluetan aipatzen diren arau, neurri eta prozedurak ez aplikatzea, hori noizbehinka baizik gertatzen ez denean, edo behar bezala ez aplikatzea; eta 33., 35., 39.2, 40.2 eta 3,

41.1eta 42.1 artikuluetatik eratorritako betebeharrak ez betetzea, hori noizbehinka baizik gertatzen ez denean, edo atzerapenarekin betetzea.

3.NSA edo KSAetako zuzentze-erakundeek 45. eta 47. artikuluetan haietako bakoitzarentzat aurreikusita dauden berariazko neurriak behar bezala ez hartzea, edo neurri horiek ez betetzea, hori noizbehinka baizik gertatzen ez denean.

59.artikulua. Baloreen konpentsaziorako, likidaziorako eta erregistrorako sistemen inguruko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak dira:

1.Merkatu arautuek ez betetzea beren betebeharra kide guztiei merkatu horretan finantza-tresnekin egiten dituzten eragiketetarako likidazio-sistema izendatzeko eskubidea eskaintzeari dagokionez, 25. artikuluan adierazitako moduan, ez-betetze hori arau-hauste oso astuna ez denean

2.2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan, 36. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan eta 37. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, kontrako alderdi zentraletarako diskriminaziorik gabeko sarbideari, negoziazio-zentroetarako diskriminaziorik gabeko sarbideari, erreferentzia-indizeetarako diskriminaziorik gabeko sarbideari eta lizentzia eman beharrari dagokienez; betiere, ez-betetze hori arau-hauste oso astuna ez denean.

3.Merkatu bateko zuzentze-erakundeek edo kideek zeharkako konpentsaziorako akordioak egitea, merkatu arautu batean negozia daitezkeen eratorriei dagokienez, eta akordio horiek ez betetzea 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren

30.1artikuluan ezarritako betekizunak; betiere, horrelako jokabidea arau-hauste oso astuna ez denean.

60.artikulua. Merkatuaren gardentasun- eta osotasun-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak.

Honako ekintza edo ez-egite hauek arau-hauste astunak dira:

2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, ez-betetze hori arau-hauste oso astuna ez denean:

a.Negoziazio aurreko eta ondoko gardentasunari buruzko betebeharrak, 3. artikuluko

1.eta 3. apartatuetan, 6. artikuluan, 8. artikuluko 1., 3. eta 4. apartatuetan eta 10. artikuluan ezarritakoak; eta negoziazio aurreko eta ondoko datuak eskura jartzeko betebeharra, 12.1 eta 13.1 artikuluetan jasotakoa.

b.Barneratzaile sistematikoei eta barneratzaile sistematikoaren definizioarekin bat datozen inbertsio-zerbitzuetako enpresei dagozkien gardentasun-betebeharrak, 14. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan, 15. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan eta 18. artikuluko 1., 2., 5., 6., 8. eta 9. apartatuetan jasotakoak; kotizazioetarako sarbidea antolatzeko arau argirik ez ezartzea, 17.1 artikuluarekin bat; negoziazio ondoko informazio- eskakizunak, 20. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan eta 21. artikuluko 1.tik 3.era bitarteko apartatuetan jasotakoak; eta negoziazio-zentroren bat kudeatzen duten zuzentze- erakundeek gardentasunerako eta beste kalkulu batzuetarako informazioari dagozkion datuak gordetzea, 22.2 artikuluan xedatu bezala.

c.Jakinarazteko, argitaratzeko eta informazioa emateko betebeharrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluko 1.tik 7.era bitarteko apartatuetan, 27.1 artikuluan eta 31. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoak, eta negoziazio-zentroren bat kudeatzen duten zuzentze-erakundeen argitalpen geroratua, 7.1 artikuluan eta 11. artikuluko 1. eta 3. apartatuetan aipatzen dena.

d.Inbertsio-zerbitzuetako enpresek zenbait negoziazio-zentrotan dituzten negoziazio- betebeharrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 23. artikuluko

1.eta 2. apartatuetan jasotakoak; zenbait eratorri merkatu arautuetan, NSAetan edo KSAetan negoziatzeko betebeharra, 28. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan jasotakoa; 4.3 artikuluan aurreikusitako betekizunak; 29.1 artikuluko konpentsazio-betebeharra ez betetzea; eta kide konpentsatzaile gisa diharduten kontrako alderdi zentralek, negoziazio- zentroek eta inbertsio-zerbitzuetako enpresek ez ezartzea 29.2 artikuluan aipatzen diren sistema, prozedura eta mekanismo eraginkorrak, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 29.2 artikuluaren arabera.

61.artikulua. CNMVk bere gainbegiratze-, ikuskatze- eta kontrol-ahalaz baliatuta ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau-hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.

Arau-hauste astuna da finantza-tresna jakin bat merkaturatu, banatu edo saltzea edota finantza-praktika zein -jarduera jakin batean aritzea Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzak, EBAk edo CNMVk hura debekatua edo mugatua duelarik, 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 (EB) Erregelamenduaren 40.etik 42.era bitarteko artikuluek esku hartzeko ematen dizkieten ahalmenak baliatuz; betiere, jokabide hori arau-hauste oso astuna ez denean.

IV. KAPITULUA

Zehapenak

62.artikulua. Zehapenak arau-hauste oso astunak egiteagatik.

Arau-hauste oso astunak egiteagatik, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginak (urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) 302. artikuluan aurreikusten dituen zehapenetako bat edo gehiago ezarriko zaio arau-hausleari; alabaina,

artikulu horretako 1. apartatuko lehenengo tartekian aipatzen den isuna honako hauetatik handiena izango da:

a)5.000.000 euro.

b)Arau-hauslearen urteko negozio-bolumen osoaren ehuneko 10, administrazio- organoak onartu dituen eta eskuragarri dauden kontu berrienen arabera kalkulatua; erakunde arau-hauslea enpresa nagusi bat edo finantza-kontu kontsolidatuak ezarri behar dituen filial bat bada, kontuan hartu beharreko urteko negozio-bolumen osoa honako hau izango da: urteko guztizko negozio-bolumena edo diru-sarrera mota egokia, azken enpresa nagusiaren administrazio-organoak onartu dituen eta eskuragarri dauden kontu kontsolidatu berrienetan ageri diren kontabilitateari buruzko legegintza-egintzen arabera.

63.artikulua. Zehapenak arau-hauste astunak egiteagatik.

Arau-hauste astunak egiteagatik, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginak

(urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) 303. artikuluan aurreikusten dituen zehapenetako bat edo gehiago ezarriko zaio arau-hausleari; alabaina, artikulu horretako 1. apartatuko lehenengo tartekian aipatzen den isuna honako hauetatik handiena izango da:

a)2.500.000 euro.

b)Arau-hauslearen urteko negozio-bolumen osoaren ehuneko 5, administrazio- organoak onartu dituen eta eskuragarri dauden kontu berrienen arabera kalkulatua; erakunde arau-hauslea enpresa nagusi bat edo finantza-kontu kontsolidatuak ezarri behar dituen filial bat bada, kontuan hartu beharreko urteko negozio-bolumen osoa honako hau izango da: urteko guztizko negozio-bolumena edo diru-sarrera mota egokia, azken enpresa nagusiaren administrazio-organoak onartu dituen eta eskuragarri dauden kontu kontsolidatu berrienetan ageri diren kontabilitateari buruzko legegintza-egintzen arabera.

Lehenengo xedapen gehigarria. Definizioak.

Errege lege-dekretu honetan jasotako kontzeptuen norainokoa zehazteko, kontuan hartuko dira 2014/65/EB Zuzentarauak eta hura garatzen duten arauek dakartzaten definizioak.

Bigarren xedapen gehigarria. Agintaritza eskudunak.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala da agintaritza eskuduna Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 600/2014 Erregelamenduak (finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, 648/2012/EB Erregelamendua aldatzen duena) aurreikusten dituen baimentze-, gainbegiratze-, ikuskatze- eta zehatze-ahalmenenei dagokienez eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak (finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, 2002/92/EE eta 2011/61/ EB zuzentarauak aldatzen dituena) aurreikusten duenari dagokionez.

2.Aurreikuspen horrek ez ditu ezertan eragotziko autonomia-erkidegoek balore- merkatuak direla-eta eremu autonomiko soilean izan ditzaketen eskumenak.

Hirugarren xedapen gehigarria. Lehendik badiren merkatu arautuak.

Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziako balore-burtsak, Burtsen Interkonexio Sistema barne, eta errege lege-dekretu hau indarrean jarri baino lehenagotik badiren gainerako merkatu arautuak automatikoki baimendutzat joko dira errege lege-dekretu honen 2. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako. Horrek ez du galaraziko haientzat aplikagarri izatea errege lege-dekretu honetan merkatu arautuentzat ezarritako guztia eta aipatutako testu bategineko xedapenetan ezarritakoa. CNMVk egiaztatu egingo du, bereziki, merkatu horiek betetzen dituztela merkatu arautuak baimentzeko eska daitezkeen betekizun guztiak.

Laugarren xedapen gehigarria. Balore Merkatuaren Legea aplikatzea.

Xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoa gorabehera, errege lege-dekretu honetan aipagai diren Espainiako baloreen negoziazio-zentroen eta sistemen araubide juridikoa, errege lege-dekretu honetan aurreikusi gabeko gai guztiei dagokienez, Balore Merkatuaren Legearen testu bateginean (urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) jasotakoa izango da.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Balore Merkatuaren Legearen testu bateginean (urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), indargabeturik geratzen dira errege lege-dekretu honen aurkakoak diren xedapen guztiak. Berariaz indargabetzen dira 44., 78., 79., 80., 81., 83., 85., 86., 87., 88., 89., 90., 91., 92., 111., 112., 317., 318., 319., 321., 322., 323., 324., 325., 326., 327., 328., 329. eta 330. artikuluak.

Azken xedapenetatik lehena. Urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzea

Bat. 69. artikuluari 1 bis apartatua gehitzen zaio, honela idatzita:

«Merkatu bakoitzak xedatzen dituen sarbide-arauek funtzionamendurako barne- arauak bilduko dituzte gutxienez, honako gai hauei aplikatu beharreko erregelekin:

a)Merkatu arautuaren eraketa eta administrazioa.

b)Merkatuan egiten diren eragiketei buruzko xedapenak.

c)Merkatuan jarduten duten inbertsio-zerbitzuetako enpresetako edo kreditu- erakundeetako langileei ezarritako lanbide-arauak.

d)Inbertsio-zerbitzuetako enpresak edo kreditu-erakundeak ez diren beste kide edo parte-hartzaileei lege honetan xedatutakoaren arabera ezarritako baldintzak.

e)Merkatu arautuan egindako eragiketen konpentsaziorako eta likidaziorako arau eta prozedurak.»

Bi. 140. artikuluari i) letra gehitzen zaio, eta honela dio:

«i) Kontratazio-sistema antolatuak kudeatzea»

Hiru. 152.1.d) artikuluari paragrafo berri bat gehitzen zaio, honako hau dioena:

«Beren jarduera-programetan lege honen 140. artikuluko h) edo i) letran aurreikusitako inbertsio-zerbitzuren bat sartzen duten balore-agentziei aplikagarri izango zaizkie balore-sozietateentzat erregelamenduz aurreikusita dauden betekizunak, gutxieneko kapital sozialari dagokionez.»

Lau. Honela idatzita geratzen da 233.1.a)1 artikulua:

«1.a Bigarren mailako merkatu ofizialen zuzentze-sozietateak, negoziazio- sistema aldeaniztunen eta kontratazio-sistema antolatuen zuzentze-erakundeak, kontrako alderdi zentralak eta baloreen gordailuzain zentralak. Espainiako Bankua kanpo gelditzen da»

Azken xedapenetatik bigarrena. Eskumen-titulua.

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. arauetan xedatutakoarekin bat dago emanda; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio merkataritzako legediari, kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko oinarriei eta ekonomia- jardueraren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko eskumen esklusiboa, hurrenez hurren.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.

Errege lege-dekretu honek Espainiako zuzenbidean zati batean txertatzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentaraua (finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, 2002/92/EE Zuzentaraua eta 2011/61/ EB Zuzentaraua aldatzen dituena) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko ekainaren 23ko 2016/1034 (EB) Zuzentaraua (finantza-tresnen merkatuei buruzko 2014/65/ EB Zuzentaraua aldatzen duena).

Azken xedapenetatik laugarrena. Erregelamendu bidezko garapena.

Gobernuak beharrezkoak diren erregelamendu-arauak eman ditzake errege lege- dekretu honetan xedatutakoa garatzeko.

Azken xedapenetatik bosgarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau 2018ko urtarrilaren 3an jarriko da indarrean.

Madrilen, 2017ko abenduaren 29an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra