Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa

2013-12-27

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/12/28, 311. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13723

26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta nik, hemen, berretsi egiten dudala: HITZAURREA I

XIX. mendearen hogeita hamarreko hamarkadan agertu zirenetik, aurrezki-kutxak aurrezkia sustatzera eta babestera eta gizarte-klase ahulenen kreditua lortzeko aukera orokortzera bideratutako ongintza-erakunde gisa eratu ziren. Gaur egun ere kezka handia eragiten duten alderdiei (hala nola aurreztaile txikiaren interesak babestea edo finantzabazterketa, hau da, hainbat inguruabar direla medio ohiko finantza-zerbitzuak lortu ezin dituzten herritarrak izatea) ekin zieten hainbat erakundek eta erakunde horiek lehiakorra zen finantza-panoraman txertatzeaz gain, gizarte-arloko kezkak beren kezkatzat hartu zituzten. Gizarte-bokazio horren beraren ondorioz, arrisku eta sofistikazio gutxieneko finantza-jarduera oinarrizkoenaren eta herritarraren interesetik hurbilen dagoen finantzajardueraren aldeko lehentasun naturalera jo zen. Era berean, aurrezki-kutxek negozioeredu sinplearen alde egindako lehentasunezko aukera horrekin eta haien gizartebokazioarekin batera, aurrezki-kutxen jardun historikoa nabariki tokikoa zen ikuspegitik garatu zen, eratu ziren probintziarekiko edo udalerriekiko errotze sakonak izanik eta jarduten duten lurraldearen premiekiko eta berezko berezitasunekiko sentsibilitate handia izanik. Gizarte-izaerako jatorrizko alderdi horietan (negozioaren sinpletasuna eta lurraldeatxikimendua) errotu zen historikoki aurrezki-kutxek banku-erakunde berezi gisa izan duten onarpen orokorraren eta arrakastaren zati handi bat.

Aurrezki-kutxak arautu zituen lehen arautik aurrera, hots, 1835eko apirilaren 3ko Errege Agindutik aurrera, aurrezki-kutxen bilakaerak etengabeko hedapena izan du, aurrezki-kutxen araubide juridikoa pixkanaka liberalizatzeak eta gainerako kredituerakundeekin, bereziki bankuekin, parekatzeak eragindakoa. Gauzak horrela, XX. mendearen lehenengo erdian aurrezki-kutxek egiten zituzten kreditu-eragiketen motak areagotu baziren ere, joan den mendeko bigarren erdian hedatu zen behin betiko aurrezkikutxen tamaina eta eragina, eta, azkenik, kreditu-erakunde gisa ezarri ziren behar bezala.

Bilakaera horri esker, aurrezki-kutxek gero eta konplexutasun handiagoko eragiketak egin ahal izan zituzten, eta nabarmen hedatu ahal izan zuten beren lurraldeko jardun-eremua.

Zehazki, gobernu-organoak eta Aurrezki Kutxen eginkizunak arautzen dituen abuztuaren 27ko 2290/1977 Errege Dekretua izan zen aurrezki-kutxei baimena eman ziena banku pribatuei baimendutako eragiketa berak egiteko. Halaber, 1978ko Espainiako Konstituzioa onartzeak eta horren ondorioz, Estatuaren lurralde-antolamendua deszentralizatzeak beste funtsezko gertaera garrantzitsu bat eragin zuen; izan ere, autonomia-erkidegoek funtsezko zeregina eskuratu zuten erakunde horiek arautzeari dagokionez ez ezik, haiek kudeatzeari dagokionez ere. Aurrezki-kutxen behin betiko eredua Aurrezki-Kutxen Eraentza Organoei buruzko oinarrizko arauak arautzen dituen abuztuaren 2ko 31/1985 Legean gauzatu zen azkenean. Lege horrek hiru helburu zituen:

alde batetik, aurrezki-kutxen gobernu-organoak demokratizatzea; bestetik, organo horiek profesionalizatzea, eta, azkenik, erakunde horien arauen araubidea Estatuaren lurraldeantolaketa berrira egokitzea. Lege horrek eta lege hori garatzeko autonomia-erkidegoek eman duten araudiak aurrezki-kutxei gaur egun arte aplika dakiekeen araubide juridikoa taxutu dute. Araubide juridiko horretan aurrezki-kutxen ohiko finantza-dimentsioa areagotu egin da, haien gizarte-helburuak ongintzako gizarte-ekintza deiturikoarekin lotu dira, eta haien lurralde-errotzea bideratu egin da beren jarduera lurralde jakin batean gauzatze hutsetik autonomia-erkidegoen inplikazioa aktiboagoa izatera igaro baita, bai haien esparru juridikoa diseinatzeari dagokionez, bai haien gobernu-organoetan duten eraginari dagokionez.

Azken urte hauetan eredua Espainiako geografia osoan erabat hedatu ondoren, krisi ekonomikoak Espainiako finantza-sektore osoan izan dituen ondorioek izugarri eragin diete aurrezki-kutxei, eta eragin hori hain handia izan denez, ezinbestekoa izan da aurrezki-kutxen araubide juridikoa sakon eta osorik birpentsatzea. Ez da gehiegikeria esatea sektorean izandako arauen eta jardunen aldaketen azkartasuna eta sakontasuna historikoak eta inoiz ez bezalakoak izan direla. Izan ere, Espainiako aurrezki-kutxa ia guztiek integrazio-prozesuren batean hartu dute parte edo orain ari dira parte hartzen; zeharkako jarduneko aurrezki-kutxen figura berria sortu da, finantza-jarduera bankuerakundeen bitartez gauzatzen duten aurrezki-kutxak, eta, era horretan, hainbat erakunde merkatu ofizialetan kotizatzen hasi dira, eta, era berean, izaera bereziko fundazioak arau bidez ezarri dira, aurrezki-kutxen banku-jarduera eta gizarte-ekintza erabat bereizteko aukera izateko. Egia esan, prozesu horretaz gain, legeria oparoa izan da, eta legeria horrek ezinbestean azkarrak izan behar zuten erantzunak eman dizkie aparteko bizkortasunez sortzen ari ziren gertaerei. Legeria hori (horren artetik aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua nabarmendu behar da esanbidez) Estatuko nahiz nazioarteko finantza-egoeraren okerragotzeari erantzun behar zaiolako eta, azken batean, kutxak berregituratzeko prozesua bideratu behar delako sortu da. Horren ondorioz, arau multzo bat dago, eta multzo horretan, modu sakabanatuan, aurrezki-kutxei eragiten dieten arauak daude.

Baina, batez ere, nabarmendu behar da azken urte hauetan ezinbestekoa izan dela botere publikoen esku-hartze sakona egitea aurrezki-kutxa askoren saneamenduari eta berregituraketari ekiteko, aurrezki-kutxa horien finantza-egoerak arrisku oso larrian jarri baitu Espainiako finantza-egonkortasun osoa. Aurrezki-kutxa batzuen bideragarritasuna bermatzeko zailtasunen eta aurrezki-kutxek beren kaudimena autonomikoki indartzeko dituzten gizarte-ahultasunen ondorioz, Espainiako gizarteak ezohiko ahalegina egin behar izan du; ahalegin horren barruan Eurotaldeko kideei kanpoko finantza-laguntza eskatzea eta kaudimen-arazo handienak zituzten aurrezki-kutxak nazioartekotzea daude. Ahalegin hori egin ostean, aurrezki-kutxen etorkizuneko araubide juridikoa, egonkortasun-bokazioz eta testu bakar batean, bilduko duen lege bat onartu behar da orain. Arestian aipatutako aurrezki-kutxen ohiko balioak (gizarte-izaera eta lurralde-errotzea) eta azken gertakizun historikoek agerian jarri dituzten ikasbideak elkartuko dituen araubide berria.

II Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. arauetan aurreikusitakoaren arabera eman da, berorietan, Estatuari egozten baitzaizkio merkatulegeriari buruzko eskumenak, baita kreditu, banketxe eta aseguruak antolatzearen gaineko oinarriei buruzkoak eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren gaineko oinarriei eta haren koordinazioari buruzkoak ere.

Aurrezki-kutxen erregulazioari dagokionez, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa behar bezala definituta geratu da azken hamarkada hauetan Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziari esker; izan ere, Konstituzio Auzitegiak hainbat kasutan iritzia emateko aukera izan du oinarrizkoak diren eta, beraz, Estatuaren eskumenekoak diren aurrezki-kutxen erregulazioari buruzko alderdiak eta, garatzeko legeriakoak direlako, autonomia-erkidegoen eskumen-eremuan sartzen diren alderdiak bereizteko.

Logikoa denez, lege honek jurisprudentzia kontuan hartzen du, eta erregulazioa Espainiako kreditu-sektorearen erregulaziorako oinarrizko gisa definitzen diren gaietan oinarrituta dago. Aipatutako gai horiek honako hauek izan daitezke: kutxen egitura ezartzea, kutxen barne-egituraketa eta kutxen eginkizunak, edo kutxen jardueraren funtsezko alderdi batzuk ezartzea. Era berean, lege honetan aurrezki-kutxen kaudimenari eta gainbegiratzeari eragiten dieten gaiak sartu dira; izan ere, gai horiek era bereko arautratamendua izan behar dute lurralde nazional osoan. Nolanahi ere, kontuan izan behar da onartuko den legeriak, nahiz eta eduki desberdina izan, abuztuaren 2ko 31/1985 Legearen antzeko forma-eskemari jarraitzen diola. Konstituzio Epaitegiak eman zuen bere iritzia haren konstituzionaltasunari buruz.

Hala eta guztiz ere, aurrezki-kutxen erregulazio honetan alderdi berri batzuk daude, haien justifikazioari dagokionez zehaztu behar direnak. Alde batetik, aurreikusi da aurrezki-kutxen tamaina murriztu egin behar dela ezein kasutan, ezin baitute sistemiko bihurtuko dituen dimentsiorik eduki. Beraz, neurri horrekin finantza-sistemaren egonkortasuna bermatu nahi da. Aurrezki-kutxen egitura juridikoak ez du ahalbidetzen krisi-egoerei behar den bizkortasunez aurre egitea, kapitalak erakartzeko zailtasunak baitituzte. Horregatik, ezinbestekoa da saihestea aurrezki-kutxek gehiegizko tamaina izatea eta finantza-sistema arriskuan jarri ahal izatea. Bestalde, nahiz eta aurrekoarekin lotuta dagoen, ahaleginak egin dira aurrezki-kutxek autonomia-erkidego bateko lurraldeeremuan edo elkarrekiko mugakideak diren probintzietan (kasu horretan, eta logikoa denez, probintzia bakarreko autonomia-erkidegoak ere sartu dira) jardun dezaten, batez ere, erakundearen gizarte-eginkizuna ezaugarri, berezitasun eta premia komunak dituen geografia-eremuarekin lotuta egon dadin. Era horretan, aurrezki-kutxaren jatorrizko lekuaren eta gizarte-eginkizunaren onuradun izango den lurraldearen arteko lotura estutu egiten da, eta horri esker, aurrezki-kutxek beren jardun-tokian izan duten ohiko errotzea lortuko da. Argi dago erregulazio honek kutxen funtzionamenduaren funtsezko elementuei eragiten diela, eta, beraz, erregulazioak oinarrizkoa izan behar duela.

Banku-fundazioei dagokienez, figura hori berria da Espainiako antolamendu juridikoarentzat. Hortaz, komenigarria da haren oinarrizko erregulazioa justifikatzen duten arrazoiak azaltzea Estatuak.

Lege honen arabera, fundazioek kreditu-erakunde batean duten partaidetzak ehuneko jakin bat gainditzen badu, fundazio horiek banku-fundaziotzat hartuko dira. Erakunde mota horretarako finantza-ikuspegia duen araubide juridiko sistematiko bat ezarri behar da, banku-fundazioa, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, gure herrialdeko kredituerakunde askotan (batzuk sistemikoak) azalduko den eragile nagusia izango baita; hortaz, areagotu egiten da erakunde horien funtzionamendu desegokiak finantza-sistemaren egonkortasunean ondorioak izateko aukera.

Finantza-erakundeetan partaidetza esanguratsuak ez ezik, kontroleko partaidetzak ere badituztenez, legegileak kontuan hartu behar du derrigorrean fundazio mota horren araubide juridikoa. Aitzitik, ezinbestekoa da Estatuak gainerako kreditu-erakundeei dagokienez eman duen erregulazioaren antzeko erregulazioa izatea banku-fundazioek.

Soilik era horretan bermatuko da kredituaren antolamendua egokia izatea gure lurraldean.

Dena den, arlo honetan aplika daitekeen eskumen-banaketa –fundazioei ez ezik, kredituaren eta bankuen antolamenduari ere eragiten diena– errespetatu behar izateak eragiten du legeak banku-fundazioen antolamenduaren eta funtzionamenduaren funtsezko alderdiak –gobernu-organoak osatzen dituzten kideen profesionaltasunaren eta bateraezintasunaren inguruko araubideari buruzkoak, kreditu-erakunde partaidetuekiko harremanak, esaterako– soilik arautzea, eta alderdi horien ondorioz, kudeaketa-plan bat eta finantza-plan bat onartuko dira. Era berean, lege horrek gainbegiratze- eta gardentasun-gaiak ere arautuko ditu. Estatuak banku-fundazioetan egingo duen eskuhartzea pixkanaka gauzatuko da banku-fundazioak kreditu-erakunde partaidetuan izan dezakeen kontrol-mailaren arabera; izan ere, banku-fundazioak zenbat eta partaidetza handiagoa izan kreditu-erakunde horretan, orduan eta handiagoak izango dira finantzaegonkortasunean izango duen eragina eta afektazioa.

III

Lege hau bi titulutan egituratzen da; lehenengo tituluak aurrezki-kutxen berezko erregulazioa lantzen du, eta bigarrenak, aldiz, banku-fundazioei buruzko erregulazioa ezartzen du. Bi erakundeen arteko lotura estua denez, egoki deritzogu bi erakundeen erregulazio juridikoa arau-testu bakar batean azaltzeari.

Aurrezki-kutxen araubide juridikoari dagokionez, arau honetako I. tituluaren egituraren abiapuntua abuztuaren 2ko 31/1985 Legean azaltzen dena da neurri handi batean, nahiz eta garrantzi handiko berrikuntzak dituen.

Lehenik eta behin, aurrezki-kutxen ohiko eredura itzultzea proposatu da, aurrezkikutxen finantza-jardueraren eta bezero txikizkarien eta enpresa txiki eta ertainen premien arteko lotura esplizitua egin baita, finantza-erakundeek beren eginkizunak beste mota bateko finantza- edo zerbitzu-erakundeak eskuratzeko zailtasun handiagoak dituzten gizarte-mailetara bideratzeko. Aurrekoarekin loturik, lege honetan honako betebehar hau sartu da: aurrezki-kutxek tokiko eremuan gauzatu behar dituzte beren jardunak eta tamaina murritza izan behar dute. Aurrezki-kutxek jarduteko funtsezko esparruak aurrezkikutxa ezartzen den autonomia-erkidegoaren esparrua izan behar du batez ere, eta ezin izango ditu eginkizunak garatu Estatuan; era berean, esanbidez galarazten da aurrezkikutxen tamaina aurrezki-kutxek izaera sistemikoa lortzeko bezain handia izatea.

Baimendutako mugen gainetik hazten diren aurrezki-kutxek galdu egingo dute beren banku-lizentzia, beren finantza-jarduera kreditu-erakunde bati eman beharko diote, eta banku-fundazio bilakatu beharko dute. Ildo horretatik, arauak jarraitutasuna ematen dio eta osatu egiten du aurrezki-kutxen finantza-jarduera zeharka gauzatzearen eskema, aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuak aurreikusi zuena, hain zuzen ere.

Bestalde, legeak aurrezki-kutxen gobernu-organoak profesionalizatzeko lan garrantzitsua ere egiten du; alderdi horren premia hori garrantzitsua da nazioartean nahiz Estatuan. Bereziki, hemendik aurrera ezinbestekoa izango da aurrezki-kutxaren administrazio-kontseiluko kide guztiek, eta ez soilik gehiengoak, lehen eskatzen zen bezala, beren eginkizunak betetzeko jakintza eta esperientzia espezifikoak izatea. Horrenbestez, banku-erakundeei aplika dakiekeen profesionaltasunari buruzko araubidea aurrezkikutxetara eraman da. Aurrezki-kutxen kudeaketari dagokionez, profesionaltasuna igotzeko helburu horrek berak eragin du aldaketa garrantzitsuak egitea batzar orokorraren osaerari dagokionez. Izan ere, herri-administrazioen partaidetzaren ehunekoa ehuneko 40tik ehuneko 25era jaitsi da, eta ezarleen zeregina indartu da, batzar orokorrean haien ordezkariak izendatzeko mekanismo berri bat aurreikusi baita, eta batzar orokorrean izango duten presentzia ehuneko 50-60ko tarteraino igo baita. Neurri multzo horrekin lortu nahi da aurrezkiak aurrezki-kutxetan dituztenek beren interesak gobernu-organoetan hobeto ordezkatuta daudela ikustea. Ezarle kopurua eta horien garrantzia nabarmen hazi denez aurrezki-kutxen gobernuan, ezinbestekoa da Estatu osoan era bereko arau bat bermatzea, ezarleak kontseilari orokor gisa aukeratzea ezarriko duen araua, hain zuzen ere.

Lege honetan lantzen den garrantzi bereziko beste alderdi bat independentziabetekizunak eta kutxek beren gobernu-eginkizunak betetzean dituzten bateraezintasunen gaineko arauak ezartzeari buruzkoa da. Horri dagokionez, bereziki berria da aurrezkikutxen gobernu-organoetan eta batzordeetan kontseilari independenteen ehuneko jakin bat izateko beharra. Kontseilari independentearen figura funtsezkoa da gobernu korporatiboaren alorrean; izan ere, kontseilari horrek objektibotasun- eta neutraltasunirizpideen arabera hartzen ditu bere erabakiak gobernu-organoan.

Legearen II. tituluak banku-fundazioei buruzko oinarrizko erregulazioa lantzen du, izaera bereziko fundazioen figuran inspiratuta. Aipatutako fundazioak uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuan bilduta daude.

Erregulazioaren hasieran, banku-fundazioak banku batean ehuneko 10eko gutxieneko partaidetza duten fundazio gisa definitzen dira, eta horrek, berdintasun-printzipioaren eta ez-baztertzearen printzipioaren nahitaezko errespetua kontuan hartuta, partaidetzaren ehuneko hori banku batean duten edo lortzen duten fundazio arruntei ere eragiten die.

Era berean, banku-fundazio baten bilakaera-araubidea ere arautzen da, bai aurrezkikutxena, baita fundazio arruntena. Aurrezki-kutxei dagokienez, haien bilakaera bi kasu desberdinetan gertatuko da: alde batetik, aurrezki-kutxa bat legeak ahalbidetzen dituen neurrien gainetik hazten denean, ezinbestekoa baita aurrezki-kutxek beren bolumena ez igotzea kutxak sistemiko bihurtuko dituen mailetara, eta, bestetik, legea indarrean jartzen denean aurrezki-kutxak beren finantza-jarduera banku baten bitartez gauzatzen ari direnean. Aurrezki-kutxak finantza-jarduerarik egiten ez duenez, eta haren eginkizunak gizarte-ekintzan bermatzen direnez, ez du justifikaziorik, eta, neurri batean, irregulartasuna da banku-lizentzia izaten jarraitzea. Fundazio arruntei dagokienez, banku-fundazio bilakatuko dira banku batean ehuneko 10eko partaidetza (arestian aipatu dena) badute.

Legean, gainera, banku-fundazioen gobernu-organoei buruzko arauak eta bankufundazioak kreditu-erakundean duen partaidetzari buruzko araubidea sartzen dira, baita gobernu korporatiboari eta gardentasunari buruzko betebeharrak ere. Nolanahi ere, helburua zera da, banku-fundazioak, Espainiako kreditu-sistemaren eragile esanguratsuak direnez, ahalik eta profesionaltasun-, independentzia-, gardentasun- eta eraginkortasunmaila handienekin jardutea, eta ezein kasutan ezin izango da arriskuan jarri bankufundazioek parte hartzen duten erakundeen kaudimena. Nolanahi ere, esan behar da arau hauek eskema mailakatu baten arabera aplikatzen zaizkiela banku-fundazioei, eta era horretan, eskumenen banaketa konstituzionala errespetatuz zehatz-mehatz; horrenbestez, lege honetan aurreikusitako betebehar batzuk kreditu-erakunde batean partaidetza kualifikatua edo kontroleko partaidetza duten banku-fundazioetan soilik aplikatuko dira.

Oro har, gobernu korporatiboari buruzko araudia aplikatuko zaie banku-fundazio guztiei, baina kreditu- edo kontrol-erakunde batean ehuneko 30eko edo gehiagoko partaidetza duten fundazioei soilik ezarriko zaie kudeaketa-protokolo bat egiteko betebeharra. Kudeaketa-protokolo horretan bi erakundeen arteko harremanak definituko dituzten funtsezko elementuak azalduko dira, baita finantza-plan bat ere. Plan horretan definituko da kreditu-erakunde batek zailtasun-egoera batean eska ditzakeen eta egon daitezkeen finantza-premiei banku-fundazioak nola egin ahal izango dien aurre.

Azkenik, Estatuko araudiaren esku-hartzearen mailarik handiena kreditu-erakunde baten gaineko kontrol-posizioak dituzten edo ehuneko 50etik gorako partaidetza duten banku-fundazioei egokituko zaie. Erakunde horiek beren inbertsioei buruzko dibertsifikazio-plan bat egin beharko dute arriskuak txikiagotzeko eta erreserba-fondo bat eratu beharko dute kreditu-erakunde partaidetuaren finantziazioa bermatzeko zailtasunegoeretan; ezin izango dituzte eskubide politikoak gauzatu kapitalaren igoeretan parte hartzen badute hainbat egoeratan, eta dibidenduen banaketa batzar orokorraren quorum eta gehiengo indartuek onartu beharko dute. Neurri horiekin guztiekin sustatzen da bankufundazioek kreditu-erakundeetan duten partaidetza pixkanaka murriztea, Espainiako finantza-sistema berregituratzeko prozesua arrazoizko denboraldian amaitzeko.

Azkenik, legean hainbat xedapen biltzen dira; xedapen horien artean araubide berezi baten ezarpena nabarmentzen da. Ezarpen hori gauzatuko da banku-fundazioek kapitala zabaltzen badute banku-erakunde partaidetuetan eta dibidenduak banatzen badira.

Kreditu-erakunde baten kontrola duten banku-fundazioen partaidetza handitzeari dagokionez bereziki, zortzigarren xedapen gehigarrian galarazten da kreditu-erakundearen kapitalaren zabalkuntzetan harpidetutako akzioen eskubide politikoak gauzatzea. Hala eta guztiz ere, era berean bermatzen da akzioak zabalkuntza batean lortzen dituzten fundazioek behar-beharrezkoa denetik haratago ez barreiatzeko beharrezkoak diren eskubide politikoak baliatzeko aukera izatea, fundazio horien partaidetza ehuneko 50etik edo erakundearen kontrol-posiziotik beherago gera dadin.

Bestalde, lehenengo xedapen iragankorrak aurreikusten du zeharkako jarduneko aurrezki-kutxak banku-fundazio bilakatzea urtebeteko epean, legea indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, eta bigarren xedapen iragankorrak 40.3 artikuluaren bigarren lerrokadan aurreikusitako bateraezintasunerako araubide iragankorra aurreikusten du.

Azken xedapenetan zehazten da zer artikulu diren oinarrizkoak; era berean, legea garatzeko behar diren arau-antolaketak egiten dira, eta zerga-araudia aldatzen da, aurrezki-kutxen zerga-tratamendua etorkizuneko banku-fundazioetara hedatzeko.

AURKIBIDEA

1. artikulua.  Xedea.

I. titulua.  Aurrezki-kutxak.

I. kapitulua.  Xedapen orokorrak.

2. artikulua.  Definizioa, helburua eta aplika daitekeen araudia.

II. kapitulua.  Gobernu-organoak.

3. artikulua.  Gobernu-organoak.

1. atala.  Batzar orokorra.

4. artikulua.  Batzar orokorreko ordezkaritza-taldeak.

5. artikulua.  Ezarleak ordezkatzeko hautatutako kontseilari nagusiak.

6. artikulua.  Toki-erakundeen ordezkaritza.

7. artikulua.  Fundatzaileen (pertsonak edo erakundeak) ordezkaritza.

8. artikulua.  Enplegatuen ordezkaritza.

9. artikulua.  Kontseilari orokorren betekizunak.

10. artikulua.  Kontseilari orokorren bateraezintasunak.

11. artikulua.  Kontseilari orokorren agintaldia eta berritzea.

12. artikulua.  Kontseilari nagusiak izendatzeko ezeztaezintasuna eta kontrataziorako mugak.

13. artikulua.  Batzar orokorraren eginkizunak.

14. artikulua.  Batzar orokorraren antolamendua eta funtzionamendua.

2. atala.  Administrazio-kontseilua.

15. artikulua.  16. artikulua.  17. artikulua.  18. artikulua.  19. artikulua.  20. artikulua.  21. artikulua.  22. artikulua.  Administrazio-kontseilua.

Administrazio-kontseilua aukeratzea.

Administrazio-kontseiluko kideak.

Bateraezintasun-kausak.

Administrazio-kontseiluko kideen agintaldia.

Administrazio-kontseiluaren eginkizunak.

Administrazio-kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua.

Arduraldi esklusiboa.

3. atala.  Kontrol-batzordea.

23. artikulua.  24. artikulua.  25. artikulua.  26. artikulua.  Kontrol-batzordea.

Kontrol-batzordeko kideak.

Kontrol-batzordeko kideen betekizunak.

Kontrol-batzordearen eginkizunak.

4. atala.  Ordainsariak.

27. artikulua.  Ordainsariak.

III. kapitulua.  Xedapen erkideak.

1. atala.  Administrazio-kontseiluaren batzordeak.

28. artikulua.  Inbertsioen batzordea.

29. artikulua.  Ordainsarien eta izendapenen batzordea.

30. artikulua.  Gizarte-ekintzaren batzordea.

2. atala.  Gobernu korporatiboa.

31. artikulua.  Gobernu korporatiboaren txostena eta urteko txostena ordainketei buruz.

II. titulua.  Banku-fundazioak.

I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

32. artikulua.  Banku-fundazioa.

33. artikulua.  Araubide juridikoa.

II. kapitulua.  Banku-fundazio bilakatzea.

34. artikulua.  Aurrezki-kutxak eraldatzeko betebeharra.

35. artikulua.  Aurrezki-kutxak eraldatzeko prozedura.

36. artikulua.  Fundazio arruntak eraldatzeko prozedura.

III. kapitulua.  Banku-fundazioaren gobernua.

37. artikulua.  38. artikulua.  39. artikulua.  40. artikulua.  41. artikulua.  42. artikulua.  Gobernu-organoak.

Patronatua.

Patronatuaren osaera.

Patronoen betekizunak.

Patronatuaren lehendakaritza.

Patronatuaren zuzendari nagusia eta idazkaria.

IV. kapitulua.  Partaidetza kreditu-erakundeetan.

43. artikulua.  Finantza-partaidetza kudeatzeko protokoloa.

44. artikulua.  Finantza-plana.

V. kapitulua. Kontrol-araubidea.

45. artikulua.  Protektoratua.

46. artikulua.  Espainiako Bankuaren eginkizunak.

47. artikulua.  Zehapen-araubidea.

VI. kapitulua.  Gobernu korporatiboaren betebeharrak.

48. artikulua.  Gobernu korporatiboaren urteko txostena.

VII. kapitulua.  Banku-fundazioen zerga-araubidea.

49. artikulua.  Zerga-araubidea.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Fundazio bereziak eta fundazio arruntak.

Bigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxak egokitzea.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Baliabideak aplikatzea banku-fundazioen helburuak betetzen direnean.

Laugarren xedapen gehigarria.  Gobernu-organoen jarraitutasuna.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Bahitetxeak.

Seigarren xedapen gehigarria.  Fundazio arrunten izendapena.

Zazpigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen bat-egiteak eta helbide soziala lekuz aldatzea.

Zortzigarren xedapen gehigarria.  Banku-fundazioek kreditu-erakunde batean duten partaidetzaren zabalkuntzak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.  Jardun goiztiarreko, berregituratzeko eta indargabetzeko prozesuak.

Hamargarren xedapen gehigarria.  Banku-fundazio batek kontrolatzen dituen kredituerakundeen dibidenduak.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Espainiako aurrezki-kutxen Konfederazioa.

Hamabigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen federazioak.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Partaidetzako kuoten amortizazioa.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen jaulkipen biziak.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.  Finantza-jarduera aurrezki-kutxetatik jaso duten kreditu-erakundeen izendapena.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.  Foru-araubideak.

Lehenengo xedapen iragankorra.  Zeharkako jarduneko aurrezki-kutxak.

Bigarren xedapen iragankorra.  Kontseilarien denbora-bateragarritasuna.

Xedapen indargabetzailea.

Azken xedapenetako lehenena.  Irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretua aldatzea. Horren bitartez, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta instrukzioa onartu ziren.

Azken xedapenetako bigarrena.  Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzea.

Azken xedapenetako hirugarrena.  Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bategina aldatzea –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen–.

Azken xedapenetako laugarrena.  Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea aldatzea.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

Azken xedapenetako seigarrena.  Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Azken xedapenetako zortzigarrena.  Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua aldatzea.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legea aldatzea.

Azken xedapenetako hamargarrena.  Eskumen-tituluak.

Azken xedapenetako hamaikagarrena.  Autonomia-erkidegoetako legeria –aurrezkikutxei buruzkoa– egokitzea.

Azken xedapenetako hamabigarrena.  Arauak onartzeko gaikuntza.

Azken xedapenetako hamahirugarrena.  Indarrean jartzea.

1. artikulua. Xedea.

Lege honen xedea aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen oinarrizko araubide juridikoa ezartzea da.

I. TITULUA Aurrezki-kutxak I. KAPITULUA Xedapen orokorrak 2. artikulua.  Definizioa, helburua eta aplika daitekeen araudia.

1.  Aurrezki-kutxak fundazio-izaera eta gizarte-helburua duten kreditu-erakundeak dira; haien finantza-jarduera ordain daitezkeen funtsak hartzera eta txikizkako bezeroei eta enpresa txiki eta ertainei banku- eta inbertsio-zerbitzuak ematera bideratuko da batez ere.

Aurrezki-kutxen jardun-eremuak ez du autonomia-erkidego baten lurraldea gaindituko.

Nolanahi ere, muga hori gainditu ahal izango da elkarrekiko mugakideak diren hamar probintziaren gainean jarduten badute gehienez ere.

2.  Aurrezki-kutxen gizarte-ekintzaren hartzaileak ezarleak, kutxako enplegatuak eta premia duten kolektiboak izan daitezke; era berean, aurrezki-kutxak ezarrita dauden lurraldearen interes publikoko helburuetarako ere erabil daitezke.

3.  Aurrezki-kutxek beren helbide soziala duten autonomia-erkidegoetako araudia bazter utzi gabe, aurrezki-kutxak, oinarrian, lege honetan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira, baita, osagarri gisa, aplika daitekeen bezain laster, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietate Kapitalisten Legearen Testu Bateginean eta ordenamendu juridiko-pribatuaren gainerako arauetan ezarritakoaren arabera ere.

II. KAPITULUA Gobernu-organoak 3. artikulua. Gobernu-organoak.

1.  Aurrezki-kutxen administrazioa, kudeaketa, ordezkaritza eta kontrola honako gobernu-organo hauei dagokie:

a)  Batzar orokorra.

b) Administrazio-kontseilua.

c) Kontrol-batzordea.

Horrez gain, administrazio-kontseiluaren barruan, inbertsioen, ordainsarien eta izendapenen batzordeak eratuko dira, baita gizarte-ekintzaren batzordea ere.

2.  Gobernu-organoak osatzen dituztenek kutxen interesen mesederako eta lege honetako 2.2 artikuluan aurreikusitako helburuak betetzeko soilik gauzatuko dituzte beren eginkizunak. Bereziki, administrazio-kontseiluko kideek eta zuzendari nagusiek edo antzekoek ez ezik, barne-kontroleko eginkizunen ardura dutenek eta erakundearen jardueraren eguneroko garapenerako beste funtsezko postu batzuk betetzen dituztenek ere zintzotasunaren, esperientziaren eta gobernu onaren betekizunak –administrazioorganoko kideei eta bankuetan kargu baliokideak dituztenei ondorio hauetarako aplika dakiekeen legeriak eskatzen dituenak– bete beharko dituzte.

3.  Aurrezki-kutxa bateko gobernu-organoetako kidearen kargua betetzea bateraezina izango da kargu politiko hautetsi ororekin, baita alderdi politikoan, enpresa-elkartean edo sindikatuan duen kargu betearazle ororekin ere.

4.  Aurrezki-kutxa bateko gobernu-organoetako kidearen kargua betetzea ere bateraezina izango da Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoetako Administrazioko eta toki-administrazioko goi-mailako karguarekin, baita sektore publikoko, zuzenbide publikoko edo pribatuko erakundeetako (haiekin lotuta daudenak edo haien mendekoak direnak) goi-mailako karguarekin ere. Bateraezintasun hori bi urtez luzatuko da goi-mailako karguak uzten diren egunetik aurrera zenbatzen hasita.

1. atala.  Batzar orokorra 4. artikulua.  Batzar orokorreko ordezkaritza-taldeak.

1.  Batzar orokorrak, aurrezki-kutxaren goreneko organo gisa, bere osaeran behar ordezkatu azaldu beharko ditu erakunde fundatzaileen, ezarleen eta gizarte-ekintzaren hartzaileen interesak.

Batzar orokorreko kideei kontseilari nagusi deituko zaie.

2.  Batzar orokorreko kide kopurua aurrezki-kutxa bakoitzaren estatutuek ezarriko dute proportzionaltasun-printzipioarekin bat etorriz, aurrezki-kutxen dimentsio ekonomikoaren arabera. Kopuru hori 30 izango da gutxienez eta 150 gehienez.

3.  1. paragrafoan aipatutako interesen ordezkaritza fundatzailearen borondatearen araberakoa izango da. Nolanahi ere, honako muga hauek errespetatu beharko dira:

a)  Ezarleek izendatutako kontseilari nagusien kopurua, 5. artikuluan adierazitako prozeduraren arabera, ez da ehuneko 50etik beherakoa izango, ezta ehuneko 60tik gorakoa ere.

b)  Herri-administrazioek eta zuzenbide publikoko erakundeek eta korporazioek izendatutako kontseilari nagusien kopurua, hala badagokio, ez da ehuneko 25etik gorakoa izango orokorrean.

c)  Langileek izendatutako kontseilari nagusien kopurua, hala badagokio, ez da ehuneko 20tik gorakoa izango.

d)  Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeek izendatutako kontseilari nagusien kopurua, hala badagokio, ez da ehuneko 20tik gorakoa izango.

4.  Batzar orokorraren buru administrazio-kontseiluaren lehendakaria izango da, eta lehendakariorde gisa jardungo dute kontseiluaren lehendakariordeak edo lehendakariordeek, kasuak kasu; kontseiluaren idazkariak dagozkion eginkizunak beteko ditu bi organoetan ere.

Lehendakaria eta lehendakariordeak falta baldin badira, batzar orokorrak bertako kideen artetik jarduneko lehendakari bat aukeratuko du, dena delako bilkura zuzentzeko.

5. artikulua.  Ezarleak ordezkatzeko hautatutako kontseilari nagusiak.

1.  Kutxako sektore honi dagozkion kontseilari nagusiak barrutien arabera banatuko dira. Barruti horiek probintziakoak, eskualdekoak, udalekoak edo hiriburu handietako barrutiak izan daitezke. Barruti bakoitzeko kontseilari kopuruaren banaketa kutxak barruti bakoitzean bildutako gordailuen kopuruaren arabera egingo da.

2.  Barruti bakoitzari dagozkion kontseilari nagusietatik, gutxienez erdiak ezarle handien txandari esleituko zaizkio. Txanda horretan, berritu aurreko azken bi urteetan barrutian batez besteko gordailu handienak eduki dituzten ezarleak izendatuko dira.

3.  Gainerako kontseilari nagusiak konpromisario-sistemaren arabera aukeratuko dira. Konpromisario horiek barrutiko ezarleek izendatuko dituzte notario publikoaren aurrean egindako zozketa bidez. Izendatu beharreko konpromisario kopuruaren proportzioa eta aukeratu beharreko kontseilari nagusien kopuruaren proportzioa berdinak izango dira, baina proportzio hori ez da 1eko 10etik beherakoa izango. Konpromisario bakoitza barruti bakar batean azaldu ahal izango da.

4.  Barrutien eta barruti bakoitzak aukeratu behar duen konpromisarioen kopuruaren ezarpena kontrol-batzordeak berrikusiko du berritze-prozesuari ekin aurreko sei hilabeteetan.

5.  Autonomia-erkidegoek eta aurrezki-kutxek behar diren neurriak hartuko dituzte, ezarle taldea ordezkatuz, kontseilari nagusien independentzia bermatzeko beste talde batzuekiko.

Aurrezki-kutxek txosten bat igorri beharko diote urtero Espainiako Bankuari. Txosten horretan talde horretako kontseilari nagusien independentzia bermatzeko hartutako neurriak zehaztuko dira. Txosten hori kontrol-batzordeak egingo du eta batzar orokorrean aurkeztuko da, eta batzar orokorrak gai-zerrendatik kanpoko puntu gisa emango dio botoa.

6.  Lege honetako 11.2 artikuluan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, ezarleak ordezkatzeko hautatutako kontseilari nagusiak honela berrituko dira: kontseilari nagusi horien erdiak ordeztuko dira, estatutuen arabera dagokien agintaldiaren epea zati bi eginda ateratzen den denboraldi bakoitzean.

6. artikulua.  Toki-erakundeen ordezkaritza.

Beste aurrezki-kutxa baten jardun-eremu berean osorik edo partzialki jarduten duten aurrezki-kutxen fundatzaileak diren toki-erakundeek ezin izango dute ordezkaririk izendatu lehenengo aurrezki-kutxan.

7. artikulua.  Fundatzaileen (pertsonak edo erakundeak) ordezkaritza.

Kutxen fundatzaileak (pertsonak edo erakundeak) ordezkatzen dituzten kontseilari nagusiak zuzenean izendatuko ditu fundatzaileak (pertsonak edo erakundeak).

8. artikulua.  Enplegatuen ordezkaritza.

1.  Enplegatuen ordezkari diren kontseilari nagusiak sistema proportzionalaren arabera hautatuko dituzte, hala badagokio, enplegatuen legezko ordezkariek. Hautagaiek gutxienez bi urteko antzinatasuna izango dute plantillan.

2.  Enplegatuen ordezkariak diren kontseilari nagusiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 68 c) artikuluan langileen legezko ordezkarientzat ezarritako berme berak izango dituzte.

9. artikulua.  Kontseilari nagusien betekizunak.

Kontseilari nagusiek honako betekizun hauek izango dituzte:

a)  Aurrezki-kutxak bere jarduera gauzatzen duen eskualdean edo eremuan ohiko bizilekua duen pertsona fisikoa izatea.

b)  Adin nagusikoa izatea eta ezgaitua ez izatea.

c)  Kontseilari nagusiek beren kabuz edo beste pertsona edo erakunde batzuk ordezkatuz aurrezki-kutxekin hartutako betebeharrei dagokienez egunean egotea.

d)  Lege honen 10. artikuluan arautzen diren bateraezintasunik ez edukitzea.

Horrez gain, ezarleen taldea ordezkatzeko aukeratzen badituzte, kontseilariek izendapenari dagokion aurrezki-kutxetako ezarleak izango dira eta izendatzen dituztenean bi urtetik gorako antzinatasuna izango dute. Era berean, Lege hau garatzen duten arauetan ezartzen den saldoa baino txikiagoa ez den batez besteko saldoa eduki beharko dute kontuetan.

10. artikulua.  Kontseilari nagusien bateraezintasunak.

Honako hauek ezin izango dute kontseilari nagusiaren kargua bete:

a)  Beste kreditu-erakunde bateko edo kreditu- edo finantza-erakundeak edo -establezimenduak defendatzen, mantentzen edo bermatzen dituzten korporazioen edo erakundeen lehendakariak, kontseilariak, administratzaileak, zuzendariak, gerenteak, aholkulariak edo antzekoak, edo Estatuko Administrazio Orokorraren edo autonomiaerkidegoen zerbitzura jarduten duten pertsonak, aurrezki-kutxen berezko jarduerekin zuzenean lotutako eginkizunak gauzatzen dituztenak. Idatz-zati honetan aurreikusitakotik salbuetsita daude aurrezki-kutxa ordezkatzen duten beste kreditu-erakunde batzuetan karguak dituztenak edo aurrezki-kutxak sustatutako karguak dituztenak.

b)  Obra-kontratuak, zerbitzuak, hornidurak edo ordaindutako beste edozein lan dela medio aurrezki-kutxari edo aurrezki-kutxak parte hartzen duen kapitala duen sozietateari lotuta daudenak, lan-harremana dela medio aurrezki-kutxari lotuta daudenak izan ezik, dagokion harremana indarrean dagoen aldian eta harremana iraungitzen denetik zenbatzen hasita bi urte geroago gutxienez.

c)  Berez edo beste pertsona edo erakunde batzuk ordezkatuz honako egoera honetan daudenak:

1.  Karguak hautatzen direnean, erakundearekin edozein motatako zor mugaeguneratuak eta eska daitezkeenak dituztenak.

2.  Kontseilariak bere kargua bete bitartean, kredituak edo maileguak direla medio edo erakundearekin dituen edozein motatako zorrak ordaindu ez dituelako kutxarekin hartutako betebeharrak bete ez dituztenak.

11. artikulua.  Kontseilari nagusien agintaldia eta berritzea.

1.  Kontseilari nagusiak estatutuetan aipatzen den aldirako izendatuko dira, baina aldi hori ez da lau urtetik beherakoa izango, ezta sei urtetik gorakoa ere, autonomiaerkidegoetako legeek ezartzen dituzten baldintzen arabera. Nolanahi ere, estatutuetan aurreikusi ahal izango da berriz hautatzeko aukera, baldin eta lege honen 9. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen jarraitzen badute.

2.  Kontseilari nagusiak berritzeak ez du ekarriko erabateko berritzea edo berritutako ehunekoa edo berritzeen arteko denbora-hurbiltasuna dela medio erabateko berritzearen antzekoa izan daitekeen berritze partziala egitea, eta, nolanahi ere, batzar orokorra osatzen duten ordezkarien proportzionaltasuna errespetatuz gauzatuko da berritzea.

12. artikulua.  Kontseilari nagusiak izendatzeko ezeztaezintasuna eta kontrataziorako mugak.

1.  Kontseilari nagusiak izendatu zireneko epea amaitu ez bada, eta hainbat kasu (karguari uko egitea, zentzea edo heriotza-adierazpena egitea edo legezko absentzia) kenduta, kontseilari nagusien izendapena ezeztaezina izango da honako kasu hauetan soilik izan ezik: gerora sortutako bateraezintasuna, izendatzeko eskatzen diren baldintzetako edozein galtzea edo, bidezko arrazoia dagoela ikusten bada, batzar orokorrak hartutako banantze-erabakia.

Ulertuko da bidezko arrazoia dagoela kontseilari nagusiak bere karguari atxikitako betebeharrak betetzen ez baditu edo bere jardunarekin (publikoa edo pribatua) kutxaren ospea, izen ona edo jarduera kaltetzen badu.

2.  Aurrezki-kutxako gobernu-organoko kide izan direnek ezin izango dute aurrezkikutxarekin obra-kontraturik, hornidurarik, zerbitzurik edo ordaindutako lanik egin gutxieneko bi urteko epean, dagokion gobernu-organoan kargua uzten dutenetik zenbatzen hasita, lege honen 8. artikuluan aipatzen den ordezkaritza-taldeak izendatutako aurrezki-kutxako enplegatuen kasuan lan-harremanarekin jarraitzea bazter utzi gabe.

13. artikulua.  Batzar orokorraren eginkizunak.

Gobernuaren ahalmen orokorrak bazter utzi gabe, honako eginkizun hauek ditu bereziki batzar orokorrak:

a)  Administrazio-kontseiluko kideak izendatzeaz gain, kontrol-batzordeko, ordainsarien eta izendapenen batzordeko eta gizarte-ekintzaren batzordeko kideak izendatzea, baita kargutik bereizteko erabakiak –lege honen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera dagozkion erabakiak– hartzea ere.

b)  Estatutuak eta erregelamendua onartzea eta aldatzea.

c)  Erakundea desegitea eta likidatzea, hark beste batzuekin bat-egitea edo beste batzuk osatzea eta fundazio arrunt edo banku-fundazio bilakatzea.

d)  Erakundearen jardun-planaren ildo orokorrak urtero definitzea, administraziokontseiluaren eta kontrol-batzordearen lanaren oinarri izan dadin.

e)  Hala badagokio, administrazio-kontseiluaren kudeaketa eta urteko kontuak onartzea.

f)  Gizarte-ekintzak sortzea eta desegitea, baita haien urteko aurrekontuak onartzea eta aurrekontu horiek kudeatzea eta likidatzea ere.

g)  Horretarako ahalmena duten organoek haren iritziaren esku uzten duten beste edozein gai.

14. artikulua.  Batzar orokorraren antolamendua eta funtzionamendua.

1.  Batzar orokorrak ohikoak edo ezohikoak izango dira.

Ohiko batzarrak urtean behin egingo dira. Bestalde, ezohiko batzarrak berariaz deitu bestetan egin ahal izango dira.

Batzar orokorrak administrazio-kontseiluak deituko ditu, batzarraren eguna baino gutxienez hamabost egun lehenago «Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean» argitaratutako iragarki baten bidez, baita aurrezki-kutxaren web orrian ere. Deialdi horretan eguna, tokia eta aztergaien zerrenda adieraziko dira, baita bigarren deialdiaren eguna eta ordua ere.

Estatutuetan deialdia aurrezki-kutxaren web-orriaren bidez egiteko aukera ezarri ahal izango dute, aurreko sistemaren tokian; era berean, edozer komunikazio-prozedura ezarri ahal izango dute, banakoa eta idatzia, betiere kontseilari nagusi guztiek iragarkia jasoko dutela bermatzen bada.

Batzar orokorra lehen deialdian behar bezala osatzeko, bertaratutako kontseilari nagusiek boto-eskubideen gutxienez ehuneko 50 eduki beharko dute. Bigarren deialdian behar bezala osatuta egongo da, bertaratutakoen kopurua edozein dela ere. Kontseilari nagusiak ezin izango dira ordezkatu, ez beste kontseilari batzuekin, ez beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin.

2.  Batzar orokorrean hartutako erabakiak arau orokor gisa hartuko dira bertaratutakoen botoen gehiengo soil bidez. Aurrezki-kutxaren estatutuak eta erregelamendua onartzeko eta aldatzeko, erakundea desegiteko eta likidatzeko, erakundeak beste erakunde batzuekin bat egiteko edo beste erakunde batzuk osatzeko eta aurrezki-kutxa fundazio arrunt edo banku-fundazio bilakatzeko, boto-eskubideen gehiengoa duten kontseilari nagusien laguntza beharko da. Ezinbestekoa izango da, gainera, bertaratutakoen boto-eskubideen gutxienez bi herenen aldeko botoa izatea.

Kontseilari nagusi bakoitzak boto baterako eskubidea izango du, eta bileraren buru denari kalitateko botoa emango zaio. Baliozki hartutako erabakiek kontseilari nagusi guztiak behartuko ditu, baita disidenteak eta bertaratu ez direnak ere.

2. atala.  Administrazio-kontseilua 15. artikulua. Administrazio-kontseilua.

1.  Administrazio-kontseilua aurrezki-kutxen finantza-administrazioaren eta -kudeaketaren organo arduraduna da, baita haien gizarte-ekintzarena ere, dagozkion helburuak bete ditzan.

Administrazio-kontseiluak funtzionamendu-arauak eta prozedura egokiak ezarri beharko ditu kontseiluko kide guztiek beren betebeharrak uneoro bete ahal izateko eta dagozkien erantzukizunak beren gain hartzeko, kreditu-erakundeen antolamendu- eta diziplina-arauen eta aurrezki-kutxei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenen arabera.

2.  Aurrezki-kutxaren dimentsio ekonomikoaren araberako proportzionaltasunprintzipioaren arabera, administrazio-kontseiluko kide kopurua ez da bostetik beherakoa izango, ezta hamabostetik gorakoa ere.

3.  Administrazio-kontseiluko kide gehienak independenteak izango dira. Kide horiek izendatzeko ordainsarien eta izendapenen batzordearen aldeko txostena beharko da.

Txosten horretan kreditu-erakundeen gobernu korporatiboaren gaineko praktika eta estandar nazionalak eta nazioartekoak izango dira kontuan.

Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, kontseilari nagusiak ezingo dira kide independente izan.

16. artikulua.  Administrazio-kontseilua aukeratzea.

1.  Administrazio-kontseiluko kideak batzar orokorrak aukeratuko ditu estatutuek ezartzen duten moduan.

2.  Nolanahi ere, ordezkaritza proportzionala onartuko da, eta kontseilari nagusiak taldetan bil daitezke taldekatutako kopurua izendatzeko. Kopuru hori kontseilari nagusien guztizko kopurua independenteak izan behar ez duten administrazio-kontseiluko kide kopuruarekin zatituta ateratzen den zatidurarekin zatitu ondoren ateratzen den zati osoaren berdina izango da. Kasu horretan, taldekatutako kideek ezin izango dute administrazio-kontseiluko gainerako kideen hautaketan parte hartu.

17. artikulua.  Administrazio-kontseiluko kideak.

1.  Administrazio-kontseiluko kideen betekizunak eta kontseilari nagusiei buruz lege honen 9. artikuluan ezartzen diren betekizunak berdinak izango dira.

2.  Lege honetako 3.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administraziokontseiluko kideek ondorio hauetarako administrazio-organoko kideei eta bankuetan kargu baliokideak dituztenei aplika dakiekeen legerian eskatzen diren betekizunak (zintzotasuna, esperientzia eta gobernu ona) bete beharko dituzte.

18. artikulua. Bateraezintasun-kausak.

1.  Honako hauek izango dira aurrezki-kutxetako administrazio-kontseiluko kidearen kargua betetzeko bateraezintasun-kausak:

a)  Kontseilari nagusiei dagokienez lege honen 10. artikuluan ezarritakoak.

b)  Administrazio-kontseiluko edo lau merkataritza-sozietate edo kooperatibaerakunde baino gehiagoko organo baliokideko kide izatea. Horretarako, ez dira kontuan hartuko administrazio-kontseiluetan edo horren baliokideak diren organoetan betetako postuak, baldin eta interesdunek, horien ezkontideek, aurrekoek edo ondorengoek, elkarrekin edo bakoitza bere aldetik hartuta, dituzten akzioak ondorengo kopurua edo kopuru hori baino gehiago badira: kapital soziala zati administrazio-kontseiluko kide kopurutik ateratzen den zatidura. Arau bera aplikatuko zaie adingabeak, bertaratu ez direnak edo ezgaituak legez ordezkatzeko kasuei. Edozein kasutan, guztira egongo den kontseilu kopurua ez da zortzi baino handiagoa izango.

2.  Administrazio-kontseiluko kideek, horien ezkontideek, aurrekoek edo ondorengoek, edo pertsona horiek berek kapitalarekin parte-hartze handia duten sozietateek, bakoitzak bere aldetik parte hartu zein elkarrekin parte hartuta ere, edo enpresa horietan lehendakari, kontseilari, administratzaile, gerente, zuzendari nagusi edo horren pareko kargua baldin badute, ezin izango dute dagokien aurrezki-kutxatik krediturik, abalik edo bermerik eskuratu, ezta aurrezki-kutxari bere jabetzako edo erakunde horiek jaulkitako ondasun edo baloreak kendu ere, non eta ez den aurrezki-kutxaren administrazio-kontseiluaren akordioa eta Espainiako Bankuaren eta dagokion autonomiaerkidegoaren esanbidezko baimena lortu. Debeku hori ez zaie langileen ordezkariei aplikatuko, horientzat kredituak emateko lan-hitzarmenak hartuko baitira kontuan, kontrolbatzordeak eta Espainiako Bankuak txostena egin ondoren.

19. artikulua.  Administrazio-kontseiluko kideen agintaldia.

1.  Administrazio-kontseiluko kideen kargua betetzeko aldiaren iraupena estatutuetan ezarritakoa izango da, baina ez da lau urtetik beherakoa izango, ezta sei urtetik gorakoa ere.

Nolanahi ere, estatutuetan aurreikusi ahal izango da kideak berriz hautatzeko aukera, betiere izendapena gauzatzeko baldintza, betekizun eta izapide berak betetzen badira.

Kide independenteak ezin izango dira egoera horretan egon hamabi urtetik gorako aldi batean.

2.  Kideak berritzeko, berriz aukeratzeko eta hutsik dauden postuak betetzeko prozedura eta baldintzak lege honetan garatzen diren arauetan ezarriko dira, eta ezin izango da behin-behineko izendapenik egin.

3.  Hala eta guztiz ere, kideak izendatzen eta berriz aukeratzen direnean, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, Espainiako Bankuari eta dagokion autonomia-erkidegoari jakinarazi beharko zaie, horren berri eta froga izan dezaten.

20. artikulua.  Administrazio-kontseiluaren eginkizunak.

1.  Administrazio-kontseilua aurrezki-kutxen ordezkaria izango da aurrezki-kutxaren gizarte-xedean bildutako ekintza guztietarako. Gizarte-xede hori aurrezki-kutxaren estatutuetan mugatuta dago.

2.  Administrazio-kontseiluak bere ahalmenak baliatzeko, estatutuetan eta batzar orokorraren akordioetan ezarritakoa hartuko du kontuan.

3.  Nolanahi ere, kontseiluak honako funtsezko helburu hauek hartuko ditu bere gain:

aurrezki-kutxaren estrategia onartzea eta aurrezki-kutxa abian jartzeko behar den antolamendua, baita ezarritako helburuak betetzen direla eta erakundearen gizartehelburua eta -interesa errespetatzen dela gainbegiratzea eta kontrolatzea ere.

21. artikulua.  Administrazio-kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua.

1.  Administrazio-kontseiluak kontseiluaren lehendakaria izendatuko du bere kideen artetik; lehendakari hori aurrezki-kutxaren eta batzar orokorraren lehendakaria ere izango da. Era berean, lehendakariorde bat edo gehiago eta idazkari bat, kontseilaria izan daitekeena edo ez, aukeratu ahal izango ditu.

2.  Erakundeak martxa ona izateko behar den adina aldiz bilduko da kontseilua.

Osoko bilkuran jardun ahal izango du edo eginkizunak beste norbaiten esku utzi ahal izango ditu, batzar orokorrari proposamenak egiteari buruzko eginkizunak izan ezik, edo bereziki kontseiluaren esku utzitako ahalmenak direnean, salbu eta horretarako esanbidezko baimena badago.

Erabakiak bertaratutako kideen gehiengoaren aldeko boto bidez hartuko dira, eta bileraren buru denari kalitateko botoa emango zaio. Estatutuek gehiengo kualifikatua behar duten gaiak aurreikusi ahal izango dituzte.

3.  Administrazio-kontseiluaren eztabaidak isilpean gorde beharko dira.

4.  Administrazio-kontseiluko kideak (kontseilari nagusiak ez direnak) batzar orokorretara joango dira eta hitza nahiz botoa izango dute.

22. artikulua.  Arduraldi esklusiboa.

Aurrezki-kutxetako administrazio-kontseiluaren lehendakari betearazlearen kargua betetzeko, arduraldi esklusiboa behar izango da, eta ondorioz, ordaindutako beste edozein jarduerarekin bateraezina izango da, publikoa zein pribatua izan, non eta ez den ondare propioa administratzea edo aurrezki-kutxa ordezkatzeko aurrera eramandako jarduera. Azken kasu horretan, lortzen dituzten diru-sarrerak, administrazio-kontseiluetara bertaratzeagatiko dietak edo helburu bera duten beste konpentsazio batzuk ez direnak, aurrezki-kutxari laga beharko zaizkio (jarduera edo ordezkaritza hori aurrezki-kutxa haren kontura egiten da) edo jarduera edo ordezkaritza horrengatik jasotako ordainsaria kendu egin beharko da.

3. atala.  Kontrol-batzordea 23. artikulua. Kontrol-batzordea.

Kontrol-batzordearen helburua aurrezki-kutxen hauteskunde-prozedura eta gizarteekintza gainbegiratzea da, baita administrazio-kontseiluari dagokionez eslei diezazkioketen beste eginkizun batzuk gainbegiratzea ere, batzar orokorrak ezarritako jardunaren eta finantza-arauditik eratorritako jarraibideen ildo orokorren barruan.

Kontrol-batzordeko kide kopurua ez da hirutik beherakoa izango, ezta zazpitik gorakoa ere.

24. artikulua.  Kontrol-batzordeko kideak.

1.  Kontrol-batzordeko kideak batzar orokor bidez hautatuko dira, lege honen 17.2

artikuluan aipatzen diren jakintza eta esperientzia egokiak dituzten eta administraziokontseiluko kideak ez diren pertsonen artetik. Kideen erdiak, gutxienez, independenteak izan behar dute.

Hautagaiak administrazio-kontseiluko kideentzat ezarritakoaren arabera aurkeztuko dira.

Lege honetako 16.2 artikuluan aurreikusitako ordezkaritza proportzionaleko sistema ere aplikatu ahal izango da kontrol-batzordeko kideak aukeratzeari dagokionez.

2.  Kontrol-batzordeak lehendakaria izendatuko du bere kide independenteen artetik.

3.  Kontrol-batzordeak horrelakorik eskatzen badu, administrazio-kontseiluaren lehendakaria bileretara joango da; hitza izango du, baina botorik ez.

25. artikulua.  Kontrol-batzordeko kideen betekizunak.

Kontrol-batzordeko kideek eta administrazio-kontseilukoek betekizun berak izango dituzte, eta bateraezintasun eta muga berak izango dituzte.

26. artikulua.  Kontrol-batzordearen eginkizunak.

1.  Dagozkion helburuak betetzeko, kontrol-batzordeari honako eginkizun hauek esleituko zaizkio:

a)  Gobernu-organoetako kideak hautatzeko eta izendatzeko prozesua zaintzea.

b)  Batzar orokorrari gizarte-ekintzaren aurrekontuen eta diru-kopuruaren berri ematea, baita aurreikusitako inbertsioak eta gastuak betetzen ote diren zaintzea ere.

c)  Batzar orokorrari proposatzea erakundearen administrazio-kontseiluaren erabakien eraginkortasuna etetea, haren ustez indarreko xedapenak urratzen badira, edo larriki kaltetzen badituzte aurrezki-kutxaren edo haren ezarleen edo bezeroen ondareegoera, emaitzak edo kreditua.

d)  Erakundearen ekonomia- eta finantza-kudeaketa aztertzea, kudeaketa horri buruzko informazioa emanez sei hilean behin Espainiako Bankuan, autonomia-erkidegoan eta batzar orokorrean.

e)  Ekitaldiaren kudeaketa laburbilduko duen kontu-auditoria aztertzea eta, ondoren, egindako azterketa bilduko duen txostena batzar orokorrari aurkeztea.

f)  Batzar orokorrak, Espainiako Bankuak eta autonomia-erkidegoak eskatuz gero, gai edo egoera jakin batzuei buruzko informazioa ematea.

g)  Lehendakariari eskatzea ezohiko batzar orokorrerako deialdia egitea, e) idatzzatian aurreikusitako kasuan.

h)  Hala badagokio, Balio Merkatuei buruzko uztailaren 28ko 24/1998 Legearen xedapen gehigarrien arteko hemezortzigarrenean aurreikusitakoak, horretarako sortutako auditoria-batzorde batek bere gain hartu dituenak izan ezik.

2.  Eginkizun horiek betetzeko, beharrezkotzat hartzen duen informazio eta aurrekari oro eskatu ahal izango dio administrazio-kontseiluari.

4. atala.  Ordainsariak 27. artikulua. Ordainsariak.

Aurrezki-kutxen gobernu-organoko kideen eginkizunak –batzar orokorreko kontseilari nagusien eginkizunak ez direnak– betetzea ordaindu ahal izango da. Batzar orokorrari dagokio ordainsari hori ezartzea, lege honen 29. artikuluan aurreikusitakoa bazter utzi gabe.

III. KAPITULUA Xedapen erkideak 1. atala.  Administrazio-kontseiluaren batzordeak 28. artikulua.  Inbertsioen batzordea.

1.  Aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluak inbertsioen batzorde bat sortuko du bere baitan, eta kontseiluari aurrezki-kutxak (zuzenean edo taldeko beste erakunde batzuen bitartez) egingo dituen inbertsio eta desinbertsio estrategiko eta egonkorren berri emango dio; era berean, aipatutako inbertsioen finantza-bideragarritasunaren berri emango dio eta inbertsio horiek erakundearen aurrekontu eta plan estrategikoekin bat datozen azalduko du batzorde horrek. Inbertsioen batzordeko kide kopurua ez da hirutik beherakoa izango, ezta zazpitik gorakoa ere.

Batzordeko kideak batzar orokorrak izendatuko ditu administrazio-kontseiluko kideetatik, kide horien gaitasun teknikoa eta lanbide-esperientzia kontuan hartuta.

Batzordearen lehendakaria kide independentea izango da.

Inbertsioen batzordeak urtero txostena bidali beharko du administrazio-kontseilura, eta txostenean erakundeak egindako inbertsioak jaso beharko dira, gutxienez. Halaber, urteroko txosten horretan batzorde horrek urtean zehar egindako beste txosten batzuen zerrenda eta arrazoiak azaldu beharko ditu. Inbertsioen Batzordeak egindako urteroko txosten hori erakundearen gobernu korporatiboaren txostenarekin batera jaso beharko da.

2.  Estrategikotzat hartuko da kotizatzen duen edozein sozietateren partizipazio kopuru adierazgarria erostea edo saltzea, edo aurrezki-kutxak beste erakunde batzuetako kudeaketan edo gobernu-organoetan parte hartzea dakarten enpresa-proiektuetan parte hartzea.

Era berean, gutxienez bost urtez eustea aurreikusten diren inbertsioak hartuko dira inbertsio egonkortzat.

3.  Inbertsioen batzordearen funtzionamendu-araubidea aurrezki-kutxaren estatutuetan eta barne-erregelamenduetan zehaztu beharko da.

29. artikulua.  Ordainsarien eta izendapenen batzordea.

1.  Aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluak ordainsarien eta izendapenen batzordea eratuko du. Batzorde horrek honako eginkizun hauek izango ditu:

a)  Administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideentzako eta zuzendaritzako gainerako langileentzako ordainsarien eta pizgarrien politika orokorraren berri ematea eta politika hori betetzen dela zaintzea.

b)  Administrazio-kontseiluko kideei, administrazio-kontseiluko zuzendariei (orokorrak edo parekatuak) eta barne-kontroleko eginkizunak betetzen dituztenei edo banku-jarduera egunero gauzatzeko funtsezkoak diren postuak betetzen dituztenei dagokienez, lege honetan aurreikusitako betekizunak betetzen direla bermatzea.

2.  Batzordea gutxienez hiru kidek eta gehienez sei kidek osatuko dute. Kide horiek batzar orokorrak izendatuko ditu administrazio-kontseiluko kideen artetik. Kideen erdiak gutxienez, eta, hala badagokio, batzordearen lehendakaria, independenteak izango dira.

3.  Ordainsarien eta izendapenen batzordearen jarduteko araubidea aurrezkikutxaren estatutuek eta barne-erregelamenduak ezarritakoa izango da; 1. paragrafoaren a) eta b) idatz-zatietan aurreikusita dauden eginkizunak esleitu ahal izango dizkiote ordainsarien batzordeari eta izendapenen batzordeari, hurrenez hurrenez, betiere artikulu hau aplikatu behar zaien batzordeak badira, kide kopuruari dagokiona izan ezik; kasu horretan, batzorde bakoitzeko kideak hiru izango baitira.

30. artikulua.  Gizarte-ekintzaren batzordea.

1.  Aurrezki-kutxaren gizarte-ekintza betetzen dela bermatzeko, gizarte-ekintzaren batzorde bat sortuko da.

2.  Batzorde hori batzar orokorrak izendatzen dituen administrazio-kontseiluko kideek osatuko dute.

2. atala.  Gobernu korporatiboa 31. artikulua.  Gobernu korporatiboaren txostena eta urteko txostena ordainketei buruz.

1.  Aurrezki-kutxek gobernu korporatiboaren txosten bat eta ordainsariei buruzko txosten bat emango dute jakitera urtero.

Gobernu korporatiboko eta aurrezki-kutxen ordainsariei buruzko urteko txostenak, balioen merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako balioak ematen dituztenak, Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko zaizkio. Txosten horiekin batera balioak azaltzen diren dokumentuen kopia aurkeztuko da. Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakinarazitako txostenen kopia igorriko du Espainiako Bankura eta autonomiaerkidegoetako organo eskudunetara.

Gobernu korporatiboko eta aurrezki-kutxen ordainsariei buruzko urteko txostenak, balioen merkatu ofizialetan negoziatzeko onartu ez diren balioak ematen dituztenak, Espainiako Bankuari jakinaraziko zaizkio. Txosten horiekin batera balioak azaltzen diren dokumentuen kopia aurkeztuko da. Espainiako Bankuak jakinarazitako txostenen kopia igorriko du Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalera eta autonomia-erkidegoetako organo eskudunetara.

Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezkikutxei dagokienez, txostenak gertakari nabarmen gisa argitaratuko dira. Nolanahi ere, txostenak baliabide telematiko bidez argitaratuko dituzte erakunde horiek.

2.  Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxen gobernu korporatiboaren urteko txostenaren edukiak eta egiturak erakundearen gobernu-sistemaren egiturari eta jardunean duen funtzionamenduari buruzko azalpen xehatua eskaini beharko dute, betiere erakunde horien izaera juridikoa kontuan hartuta.

Nolanahi ere, gobernu korporatiboaren txostenaren gutxieneko edukia honako hau izango da:

a)  Erakundearen administrazio-egitura, administrazio-kontseiluak, kontrolbatzordeak, inbertsioen batzordeak, ordainsarien eta izendapenen batzordeak, gizarteekintzaren batzordeak eta batzorde betearazleak, hala badagokio, jasotako ordainsariei buruzko informazioa emanez; horretarako, organo horietara bertaratzeagatik jasotako dietak eta beren eginkizunak betetzeagatik jasotako soldatak zenbatuko dira, baita aurreko ordainsarien antzekoak diren ordainsariak ere; era berean, pentsioen alorrean edo bizi-aseguruen primak ordaintzearen alorrean hartutako betebeharrei buruzko informazioa ere emango da. Gobernu-organoko kideek eta zuzendaritzako langileek jasotako ordainsari mota guztiak ere jasoko dira. Ordainsari horiek aurrezki-kutxek sozietate kotizatuetan edo aurrezki-kutxak presentzia edo ordezkaritza esanguratsua duten beste erakunde batzuetan parte hartzeagatik sortutakoak izango dira.

b)  Egindako kredituko, abaleko edo bermeko eragiketak (zuzenean edo erakunde hornituen, atxikien edo partaidetuen bitartez) aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideekin, eta lehen mailako ahaideekin, eta Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresa edo erakundeekin.

Bereziki, eragiketaren baldintzen deskribapena egin beharko da, finantza-eragiketena barne.

c)  Egindako kreditu- abal- edo berme-eragiketak (zuzenean edo erakunde dotatuen, atxikien edo partaidetuen bitartez) tokiko korporazioetan eta hauteskunde-prozesuan parte hartu duten autonomia-erkidegoko parlamentu-biltzarretan ordezkaritza duten talde politikoekin. Bereziki, eragiketaren baldintzen deskribapena egin beharko da, finantzaeragiketena barne.

Horrez gain, kredituen kasuan, kredituen egoera zehaztu beharko da; horretarako, ordaintzeko geratzen den zenbatekoa, zenbateko hori ordaintzeko epeak eta zorgeldikinaren barkamena zer kasutan eta baldintzatan, hala badagokio, gertatu den edo gerta daitekeen aipatu beharko da.

d)  Kreditu-eragiketak erakunde publikoekin, lurraldeko erakunde publikoak barne, kontseilari nagusiek izendatu dituztenekin.

e)  Aurrezki-kutxan edo aurrezki-kutxa horrek kontrolatzen dituen erakundeetan zerbitzuak betetzeagatik aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideek eta zuzendaritzako langileek jasotako ordainsariak.

f)  Negozio-egitura eta dagokien talde ekonomiko barruko harremanen egitura, erakundearen talde barruko eragiketak eta administrazio-kontseiluko, kontrol-batzordeko, ordainsarien eta izendapenen batzordeko eta inbertsioen batzordeko kideekin eta zuzendaritzako gainerako langileekin lotutako eragiketak aipatuz.

g)  Arriskuen kontrolerako sistemak.

h)  Gobernu-organoen funtzionamendua, erakundearen gobernu- eta administraziosistema zehazki azalduz, bereziki enpresa-partaidetzak hartzeari (zuzenean, edo erakunde esleituen, atxikien edo partaidetuen bitartez) dagokionez.

i)  Aurrezki-kutxen eta Aurrezki-kutxaren gizarte-ekintzaren gobernu-organoetako kideen arteko interes-gatazkak.

j)  Arriskuak kontrolatzeko eta kudeatzeko barne-sistemen ezaugarri nagusien deskribapena, finantza-arloko informazio arautua emateko prozesuari dagokionez.

Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari ahalmena ematen zaio, aurreko lerrokadan ezarritako gutxienekoa kontuan hartuta, aurrezki-kutxen gobernu korporatiboaren urteko txostenaren edukia eta egitura ezartzeko, eta, esanbidezko gaikuntza duenez, ahalmen hori bera ematen zaio Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalari balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezkikutxak baldin badira.

Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen ez dituzten aurrezki-kutxek gobernu korporatiboaren txostenaren edukia, erakunde ez-nagusiak diren aldetik dagozkien egokitzapenekin, lege honetan, lege hori garatzeko araudian, eta, hala badagokio, balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxetarako ezartzen diren eredu eta inprimakietara egokituko dute. Horretarako, Espainiako Bankuari ahalmena ematen zaio egokitzat jotzen dituen egokitzapenak egiteko.

3.  Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideen ordainsariei buruzko urteko txostenean hasitako urterako onartutako erakundearen ordainsarien politikari eta, hala badagokio, etorkizuneko urteetarako aurreikusitako politikari buruzko informazio osoa, argia eta ulergarria bilduko da. Era berean, ordainsarien politika dagokion ekitaldian nola aplikatu zen azaltzen duen laburpen globala bilduko da, baita kontseilariek eta kontrol-batzordeko kideek sorrarazitako banakako ordainsariei buruzko zehaztasunak ere.

Administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideen ordainsariei buruzko urteko txostena, sozietatearen ordainsari-politika (hasitako urterako onartutakoa eta etorkizuneko urteetarako aurreikusitakoa), ordainsari-politika dagokion ekitaldian nola aplikatu zen azaltzen duen laburpen globala eta kontseilari bakoitzak sorrarazitako banakako ordainsarien zehaztasuna zabalduko da eta botatu egingo da, kontsulta gisa, eta gaizerrendatik kanpoko puntu gisa, batzar orokorrean.

Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, bere esanbidezko gaikuntza erabiliz, Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalak ordainsariei buruzko txostenaren edukia eta egitura ezarriko ditu. Txosten horretan honako gai hauei buruzko informazioa azaldu ahal izango da, besteak beste: osagai finkoen zenbatekoa, ordainsari-kontzeptu aldagarriak eta txostena egiteko hautatutako etekin-irizpideak, baita, hala badagokio, ordainsarien eta izendapenen batzordeak egindako lana ere.

Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen ez dituzten aurrezki-kutxek gobernu korporatiboaren txostenaren edukia, erakunde ez-nagusiak diren aldetik dagozkien egokitzapenekin, lege honetan, lege hori garatzeko araudian, eta, hala badagokio, balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxetarako ezartzen diren eredu eta inprimakietara egokituko dute. Horretarako, Espainiako Bankuari ahalmena ematen zaio egokitzat jotzen dituen egokitzapenak egiteko.

4.  Igorri beharreko dokumentazioa edo txostenak ez igortzeagatik jarri behar diren zehapenak bazter utzi gabe, Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta Espainiako Bankuari dagokie, beren eskumenen esparruan, aurrezki-kutxen gobernu korporatiboaren arauen jarraipena egitea; horretarako, horren inguruan behar duten informazio oro eskatu ahal izango dute; halaber, erakundearen gobernu korporatiboaren arauen benetako betetze-mailari buruz garrantzitsutzat jotzen duten informazioa jakitera eman dezakete.

5.  Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxen gobernu korporatiboaren urteko txostena edo haien ordainsariei buruzko urteko txostena egin edo argitaratzen ez bada, edo txosten horretan ez-aipatzeak edo datu faltsuak edo engainagarriak badaude, arau-hauste larritzat hartuko da Balio Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 100 b) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

6.  Balio-merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen ez dituzten aurrezki-kutxen kasuan, gobernu korporatiboaren urteko txostena edo ordainsariei buruzko urteko txostena egiten edo argitaratzen ez bada, edo txosten horretan ez-aipatzeak edo datu faltsuak edo engainagarriak badaude, arau-hauste larritzat hartuko da Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Esku-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1998 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

II. TITULUA Banku-fundazioak I. KAPITULUA Xedapen orokorrak 32. artikulua. Banku-fundazioa.

1.  Honako hau hartuko da banku-fundaziotzat: kreditu-erakunde batean, zuzenean edo zeharka, erakundearen kapitalaren edo boto-eskubideen gutxienez ehuneko 10eko partaidetza duen edo bere administrazio-organoko kideren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko eskubidea ematen dion fundazioa.

2.  Banku-fundazioak gizarte-helburua izango du eta haren jarduera nagusia gizarteekintza zaintzera eta garatzera bideratuko du, baita kreditu-erakunde batean duen partaidetza modu egokian kudeatzera ere.

3.  Banku-fundazioen izenean «banku-fundazioa» hitzak azalduko dira.

Hala badagokio, banku-fundazioek beren izendapen sozialean eta beren jardueran beren jatorri diren aurrezki-kutxen izenak erabili ahal izango dituzte.

33. artikulua.  Araubide juridikoa.

Banku-fundazioak lege honetan aurreikusitako araubide juridikoaren arabera arautuko dira, eta, ordezko gisa, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen eta aplika daitekeen autonomia-erkidegoko araudiaren arabera.

II. KAPITULUA Banku-fundazio bilakatzea 34. artikulua.  Aurrezki-kutxak eraldatzeko betebeharra.

1.  Aurrezki-kutxek, ondorengo paragrafoan aurreikusiko diren kasuetan, beren finantza-jardueraren eraginpeko ondare guztia beste kreditu-erakunde batera intsuldatu beharko dute kreditu-erakundearen akzioen truke, eta aurrezki-kutxak banku-fundazio bilakatuko dira, baldin eta lege honen 32. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen badituzte; edo aipatutako betekizunak betetzen ez badituzte, fundazio arrunt bilakatuko dira, eta kreditu-erakunde gisa jarduteko baimena galduko dute.

2.  Aurreko paragrafoan aipatu diren kasuak honako hauek izango dira:

a)  Auditatutako azken balantzearen arabera, aurrezki-kutxaren guztizko aktibo kontsolidatua hamar mila milioi eurotik gorakoa izatea; edo, b)  Aurrezki-kutxak jarduten duen lurralde-eremuko gordailu-merkatuan duen kuota guztizko gordailuen ehuneko 35etik gorakoa izatea.

3.  Merkataritza Kodearen 42. artikuluan bildutako irizpideak aplikatuz, erakundea talde bateko kide bada, aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuak balantze eta kontu kontsolidatuei buruzkoak izango dira, eta bilakatzeko betebeharrak taldeko aurrezki-kutxa guztiei eragingo die, dagoen aurrezki-kutxa adina fundaziotan bilakatu ahal izango baitira.

35. artikulua.  Aurrezki-kutxak eraldatzeko prozedura.

1.  Lege honen 34. artikuluan aurreikusitako kasuetan, aurrezki-kutxaren batzar orokorrak banku-fundazio edo fundazio arrunt bilakatzeko erabakiak hartuko ditu; horrez gain, estatutuak onartuko ditu, patronatua izendatuko du eta aurrezki-kutxaren ondaretik eratorritako ondasunak edo eskubideak (fundazio-zuzkiduraren eraginpekoak izango direnak) ezarriko dira.

2.  Banku-fundazio edo fundazio arrunt, dagokionaren arabera, bilakatzeko erabakiak lege honen 34. artikuluan aurreikusitako kasuren bat betetzen dela egiaztatzen denetik zenbatzen hasita sei hileko epean hartuko dira, baina aurrezki-kutxa ez da bere aurreko egoerara itzulia izango, Espainiako Bankuak horretarako baimendutako itzultzeko plan bat aplikatuz. Aipatutako unea gertatutakotzat hartuko da auditoreek erakundearen urteko kontuen, edo, hala badagokio, urteko kontu kontsolidatuen auditoria-txostena – aurreikusitako kasuren bat betetzen dela agerian jartzen den kontabilitate-ekitaldiari dagokiona– aurkezten dutenetik zenbatzen hasita.

Aurreko lerrokadan aipatu den itzultze-planean honako hau azalduko da: alde batetik, aurrezki-kutxak banku-fundazio edo fundazio arrunt ez bilakatzeko eskatzeko aukera ematen ez duen egoerara itzultzeko aurreikusitako ekintzen deskribapena, eta bestetik, ekintza horiek hartzeko epeen aurreikuspena, baina epe hori ez da hiru hilabetetik gorakoa izango.

3.  Aipatutako bilakaera gauzatu gabe sei hilabeteko epea igaro bada, aurrezkikutxaren organo guztiak zuzenean desegingo dira eta baja emango zaie Espainiako Bankuaren kreditu-erakundeen erregistro berezian, eta banku-fundazio edo fundazio arrunt bihurtuko da, dagokionaren arabera. Ez bada banku-fundazio bilakatzen artikulu honetan aurreikusitako epean, arau-hauste oso larria egingo da Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Esku-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Aurrekoa bazter utzi gabe, banku-fundazioaren protektoratuak kudeaketa-batzordea izendatuko du estatutuak onartzeko, patronatua izendatzeko, aurrezki-kutxen ondaretik eratorritako ondasunak edo eskubideak –fundazio-zuzkiduraren eraginpekoak izango direnak– ezartzeko eta egindako bilakaera gauzatzeko beharrezkoak diren egintzak edo erabakiak hartzeko, aplika daiteken araudia betez.

4.  Finantza-jardueraren banaketa merkataritza-elkarteen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legeak ezartzen duenaren arabera egingo da.

5.  Aurrezki-kutxak artikulu honetan aurreikusitako baldintzen arabera eraldatzeko, ez da geroko administrazio-baimenik beharko.

36. artikulua.  Fundazio arruntak eraldatzeko prozedura.

1.  Honako hau hartuko da fundazio arruntzat: kreditu-erakunde batean, zuzenean edo zeharka, erakundearen kapitalaren edo boto-eskubideen gutxienez ehuneko 10eko partaidetza eskuratzen duen edo bere administrazio-organoko kideren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko eskubidea ematen dion fundazioa.

2.  Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, banku-fundazio bilakatzeko erabakiak hartuko ditu patronatuak; horrez gain, estatutuak onartuko ditu eta patronatu berria izendatuko du.

3.  Banku-fundazio bilakatzeko erabakia protektoratuari jakinaraziko zaio, eta protektoratuak berretsi egin beharko du bi hilabeteko epean, eta legezko arrazoiengatik soilik kontra egin ahal izango du. Nolanahi ere, banku-fundazio bilakatzeko erabakia sei hilabeteko epean hartu beharko da, eta epe hori artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako partaidetzaren eskuratzea formalizatzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen.

4.  Aurreko epea igaro bada, eta aipatutako bilakaera gauzatu ez bada, fundazioa iraungi egingo da eta likidazio-prozedura irekiko da. Hori guztia fundazioaren Patronatuak egingo du protektoratuaren kontrolpean.

5.  Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, ez bada banku-fundazio bilakatzen artikulu honetan aurreikusitako epean, arau-hauste oso larria egingo da Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Esku-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legean aurreikusitakoaren arabera.

III. KAPITULUA Banku-fundazioaren gobernua 37. artikulua. Gobernu-organoak.

Banku-fundazioen gobernu-organoak honako hauek izango dira: patronatua, patronatuaren ordezkarien batzordeak –estatutuek aurreikusten dituztenak–, zuzendari nagusia eta patronatuaren gainerako organoak (ordezkoak edo ahaldunak) –beren estatutuak fundazioen araudi orokorraren arabera aurreikusten dituztenak–.

38. artikulua. Patronatua.

Patronatua banku-fundazioen goreneko gobernu-organoa eta ordezkaritza izango da.

Patronatuari dagokio fundazio-helburuak betetzea eta fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak arduraz administratzea.

Patronatua arduratuko da, halaber, kontrolatzeaz, ikuskatzeaz eta Espainiako Bankuari informazioa emateaz.

39. artikulua.  Patronatuaren osaera.

1.  Patrono kopurua fundazioaren estatutuek ezartzen dutena izango da, proportzionaltasun-printzipioaren arabera, beren aktibo kopurua kontuan hartuta. Ez dira inoiz ere hamabost baino gehiago izango.

2.  Patronoek banku-fundazioaren interesen eta beren gizarte-eginkizuna betetzearen mesedetan soilik gauzatuko dituzte beren eginkizunak.

3.  Patronoak banku-fundazioaren gizarte-ekintzaren jardun-eremuan garrantzia duten pertsona fisikoak edo juridikoak izango dira, eta honako talde hauetakoren batekoak izango dira:

a)  Pertsona edo erakunde fundatzaileak, baita jatorrizko aurrezki-kutxan edo aurrezki-kutxetan (kasu honetan banku-fundazioaren ondarea) tradizio luzea dutenak ere.

b)  Banku-fundazioaren jardun-eremuan interes kolektiboak ordezkatzen dituzten edo eremu horretan errotze aitortua duten erakundeak.

c)  Pertsona pribatuak, fisikoak edo juridikoak, banku-fundazioan edo, hala badagokio, jatorrizko aurrezki-kutxan baliabideak eman dituztenak modu esanguratsuan.

d)  Banku-fundazioaren gizarte-helburuak betetzearekin lotutako gaietan edo sektoreetan, finantza-sektorearekin zerikusirik ez dutenetan, banku-fundazioak inbertsio garrantzitsuak dituztenetan, ospe profesional aitortua duten pertsona independenteak.

e)  Finantza-alorrean jakintza eta esperientzia espezifikoak dituzten pertsonak, patronatua lege hau garatzen duen legeriak aurreikusten duen ehunekoan osatuko dutenak. Pertsona horien presentzia ordezkaritzakoa eta gero eta handiagoa izango da, dagokion kreditu-erakundean duten partaidetza-mailaren arabera.

Patronatuak aurreko a), b), d) eta e) taldeetako ordezkari bat izango du gutxienez, eta patronatua eratu aurreko hamabost urteetan ekarpen esanguratsua egin izana identifikatu badaiteke, baita c) taldeko ordezkari bat ere, gutxienez. Ondorio hauetarako, fundazioaren berezko baliabideen ehuneko 5etik gorako ekarpena hartuko da ekarpen esanguratsutzat.

4.  Administrazio publikoetako eta zuzenbide publikoko erakunde eta korporazioetako patrono kopurua ez da ehuneko 25etik gorakoa izango.

40. artikulua.  Patronoen betekizunak.

1.  Patronoek merkataritza- eta lanbide-zintzotasunaren betekizunak bete beharko dituzte, lege hau garatzen duten arauek ezartzen dutenaren arabera.

2.  Patronoek jakintza eta esperientzia espezifikoak izan behar dituzte beren eginkizunak gauzatzeko.

Lege honen 39.3 e) artikuluan aurreikusitako patronoek 17.2 artikuluan aurreikusitako jakintza eta esperientzia izan beharko dituzte.

3.  Patronoei lege honen 3. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako bateraezintasun-kausak aplikatuko zaizkie.

Era berean, patrono-izaera bateraezina izango da banku-fundazioa akziodun den banku-erakundean edo banku-taldeak kontrolatutako beste erakunde batzuetan kargu baliokideak betetzearekin.

Estatutuek patronoei aplika dakizkiekeen beste betekizun eta bateraezintasun batzuk ezarri ahal izango dituzte, baita egon daitezkeen interes-gatazkak arautuko dituzten arauak ere.

4.  Patronoek dohainik beteko dute beren kargua; nolanahi ere, beren eginkizuna betetzearen ondorioz, karguak eragiten dizkien gastuak, behar bezala justifikatuta, ordaintzeko eskubidea bazter utzi gabe.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa gorabehera, patronatuak ordainsari egokitua ezarri ahal izango du banku-fundazioan patronatuko kide gisa dagozkien eginkizunak ez diren beste zerbitzu batzuk betetzen dituzten patronoentzat, betiere protektoratuaren baimena izan ondoren.

5.  Banku-fundazioen estatutuek patronoak izendatzeko prozesuak eta horien agintaldi kopurua eta iraupena arautuko dituzte. Hala eta guztiz ere, agintaldia betetzen ez den bitartean, patronoen izendapena ezeztaezina izango da, honako kasu hauetan soilik izan ezik: gerora sortutako bateraezintasuna, izendatzeko bete behar diren betekizunetakoren bat galtzea, patronatuak hartutako banantze-erabakia, betiere bidezko kausa badago.

Lege honen 39.3 d) artikuluan aurreikusitako taldeko patronoek ezin izango dute kargua segidako bi agintalditan baino gehiagotan bete, eta, hala badagokio, ezta hamabi urtetik gorako epean ere.

41. artikulua.  Patronatuaren lehendakaritza.

Patronatuak lehendakari bat izendatuko du bere kideen artetik, eta hark izango du banku-fundazioaren ordezkaritza-mailarik handiena. Estatutuek ezarriko dute patronatuaren lehendakaritzari aplika dakiokeen araubidea.

42. artikulua.  Patronatuaren zuzendari nagusia eta idazkaria.

1.  Zuzendari nagusia patronatuak izendatuko du eta patronatuaren bileretara joango da; hitza izango du, baina botorik ez. Zuzendari nagusiaren kargua bateraezina izango da patronatuko kidearen karguarekin; nolanahi ere, lege honen 40. artikuluan aurreikusitako betekizunen eta bateraezintasunen eraginpean egongo da.

2.  Patronatuak idazkari bat izendatuko du, patronoen artetik aukeratua edo ez; azken kasu horretan hitza izango du, baina botorik ez, eta hari egokituko zaio erabakiak ziurtatzea.

IV. KAPITULUA Partaidetza kreditu-erakundeetan 43. artikulua.  Finantza-partaidetza kudeatzeko protokoloa.

1.  Kreditu-erakunde batean kapitalaren ehuneko 30eko edo goragoko partaidetza duten edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren irizpideetakoren bat aplikatzearen ondorioz kreditu-erakundea kontrolatzeko aukera duten banku-fundazioek finantzapartaidetzaren kudeaketa-protokoloa egingo dute bakarka edo elkarrekin. Protokolo horrek honako alderdi hauek arautuko ditu gutxienez:

a)  Banku-fundazioak kreditu-erakunde partaidetuan duen partaidetzaren kudeaketa arautzen duten oinarrizko irizpide estrategikoak.

b)  Banku-fundazioaren patronatuaren eta kreditu-erakunde partaidetuaren gobernuorganoen arteko harremanak; kontseilarien hautaketa arautzen duten irizpideak aipatuz, besteak beste; kontseilariek lege honen 3.2 artikuluan aurreikusitako zintzotasun- eta profesionaltasun-irizpideak errespetatu beharko dituzte.

c)  Banku-fundazioaren eta erakunde partaidetuaren artean eragiketak egiteko irizpide orokorrak eta egon daitezkeen interes-gatazkak saihesteko aurreikusitako mekanismoak.

Kudeaketa-protokoloa banku-fundazioaren patronatuak egingo du eratzen denetik zenbatzen hasita bi hilabeteko epean, eta Espainiako Bankura igorriko da hilabeteko epean onar dezan. Espainiako Bankuak, kreditu-erakunde partaidetua gainbegiratzeko ardura duen agintaritza denez, bere eskumenen esparruan aztertu egingo du, eta bereziki, banku-fundazioak aipatutako erakundearen kudeaketa osasuntsuan eta zuhurrean duen eragina aztertuko du, Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Esku-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1998 Legean aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidean ezarritako irizpideen arabera. Espainiako Bankuak gutxienez urtean behin berrikusiko du kudeaketaprotokoloaren edukia.

Protokoloa fundazioen eta kreditu-erakundearen web-orrian argitaratuko da, eta, hala badagokio, dagokion gertakari aipagarriaren bitartez.

2.  Titulu honen ondorioetarako, honako hau hartuko da partaidetza bakartzat:

kreditu-erakunde berean modu itunduan jarduten duten fundazio guztien (arruntak edo banku-fundazioak) partaidetza; kasu horretan, kapitulu honetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte elkarrekin.

3.  Espainiako Bankuak finantza-partaidetzaren kudeaketa-protokoloaren gutxieneko edukia zehaztuko du.

44. artikulua. Finantza-plana.

1.  Lege honen 43. artikuluan aipatzen diren banku-fundazioek finantza-plan bat aurkeztu beharko dute urtero Espainiako Bankuan, azken horrek onar dezan. Plan horretan, banku-fundazioek parte hartzen duten erakundeak eduki ditzakeen kapitalpremiei aurre egiteko modua ezarriko da, baita finantza-erakundeetan inbertsioa egiteko estrategiaren oinarrizko irizpideak ere. Hasierako finantza-plana banku-fundazioa eratzen denetik zenbatzen hasita hiru hilabeteko gehieneko epean aurkeztuko zaio Espainiako Bankuari.

2.  Espainiako Bankuak, kreditu-erakunde partaidetua gainbegiratzeko ardura duen agintaritza denez, bere eskumenen esparruan aztertuko du finantza-plana, eta bereziki, banku-fundazioak aipatutako erakundearen kudeaketa osasuntsuan eta zuhurrean izan dezakeen eragina aztertuko du, Kreditu-erakundeen Diziplinari eta haietan Esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1998 Legean aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidean ezarritako irizpideen arabera.

3.  Kreditu-erakunde batean ehuneko 50eko edo hortik gorako partaidetza duten edo kreditu-erakundea Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera kontrolatzea ahalbidetzen dien banku-fundazioen kasuan, finantza-planari honako hauek erantsi beharko zaizkio:

a)  Inbertsioak dibertsifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko plan bat. Plan horretan, nolanahi ere, aurkako alderdi berak emandako aktiboetan (likidezia eta kaudimen handia duten aktiboak ez direnak) egindako inbertsioak guztizko ondarearen gaineko gehieneko ehunekoak ez gainditzeko konpromisoak bildu beharko dira, betiere Espainiako Bankuak ezarritakoaren arabera. Ehuneko horiek ezartzeko, fundazioak inbertsioa egiten duen erakundeen likidezia eta kaudimena izan beharko dira kontuan, baita jardueraren aurkako alderdi edo sektore bakoitzean dagoen kontzentrazio-arriskua ere.

Espainiako Bankuak ehuneko hori kalkulatzeko metodoak eta aplikatzeko moduak garatuko ditu.

b)  Erreserba-funts bat ezartzea egon daitezkeen kreditu-erakunde partaidetuaren berezko premiei aurre egiteko, premia horiek ezin direnean estali beste baliabide batzuekin, eta, Espainiako Bankuaren iritziz, kaudimenaren alorrean kreditu-erakunde partaidetuaren betebeharrak betetzea arriskuan jar dezaketenean.

Horretarako, finantza-planak erreserba-funtsera gutxieneko ekarpenak egiteko egutegi bat izango du helburu den kopurua lortu arte, erakunde partaidetuaren kudeaketa osasuntsua eta zuhurra bermatzeko. Egutegi hori Espainiako Bankuak ezarriko du, honako alderdi hauen arabera, besteak beste:

1.  Finantza-planean aurreikusitako berezko baliabideen premiak; 2.  Erakunde partaidetuaren arriskua dela medio haztatutako aktiboen balioa eta banku-fundazioak erakundean duen partaidetza kopurua; 3.  Erakundearen akzioak negoziaziorako onartu badira balioen bigarren mailako merkatu ofizial batean; 4.  Banku-fundazioaren inbertsioen finantza-sektoreko kontzentrazio-maila.

Horrela eratutako erreserba-funtsa likidezia eta kreditu-kalitate handiko finantzatresnetan inbertitu beharko da; finantza-tresna horiek guztiz eskuragarri egongo dira fundazioak erabili ahal izateko une oro.

Espainiako Bankuak garatuko ditu erakunde partaidetuaren kaudimen-premiei aurre egiteko banku-fundazioak funts horiek nola erabili behar dituen azaltzeko kasuak eta modua. Nolanahi ere, erakunde partaidetuaren berezko baliabideak nabarmen murriztu direnean eta, Espainiako Bankuaren iritziz, erakundearen kaudimen-araudia betetzea arriskuan jar daitekeenean erabiliko da erreserba-funtsa. Orobat, likidezia handikotzat eta kreditu-kalitate handikotzat har daitezkeen aktiboak zirkular bidez garatuko ditu artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako.

Aurrekoa gorabehera, banku-fundazioaren finantza-planak ez du eskatuko erreserbafuntsa eratzea, betiere dibertsifikazio-planari desinbertsio-programa bat eransten bazaio.

Azken plan horretan zehaztuta azalduko dira fundazioak kreditu-erakundean duen partaidetza idatz-zati honetako lehenengo lerrokadan aipatutako bost urteko gehieneko epearen mailatik behera jaisteko ezarri behar dituen neurriak. Programa hori isilpekoa izango da, eta Espainiako Bankuak onartuko du; era berean, Espainiako Bankuak gainbegiratuko du programa hori betetzen den, eta egokitzat hartzen duen informazio oro eskatu ahal izango dio fundazioari. Ez-betetzeren bat badago, Espainiako Bankuak banku-fundazioari eskatu ahal izango dio finantza-planaren aldaketa aurkeztea hogei eguneko gehieneko epean. Aldaketa horretan erreserba-funtsa artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera eratu dela azalduko da. Betebehar hori lege honen 47. artikuluaren aplikazioa, dagokionean, bazter utzi gabe ulertuko da.

c)  Espainiako Bankuaren iritziz, kreditu-erakunde partaidetuaren kudeaketa osasuntsua eta zuhurra eta aplikatzeko modukoak diren antolamendu- eta diziplinaarauak kreditu-erakunde partaidetuak modu iraunkorrean betetzeko duen gaitasuna bermatzeko beharrezkotzat hartzen den edozein neurri.

4.  Espainiako Bankuak, erakunde partaidetuaren kudeaketa osasuntsua eta zuhurra bermatzeko, finantza-planaren gutxieneko edukia zehaztuko du, artikulu honetan ezarritako irizpideen arabera. Finantza-planak honako alderdi hauek izango ditu, gutxienez:

a)  Erakunde partaidetuaren berezko baliabideen premien arrazoizko estimazioak hainbat egoera makroekonomikotan; b)  Fundazioaren estrategia berezko baliabide horiek egoera bakoitzean lortzeko; c)  Kreditu-erakundeetan inbertitzeko estrategiaren oinarrizko irizpideak, hala nola inbertsio-epea, arriskua eta dibertsifikazioa.

5.  Banku-fundazioak artikulu honetan aurreikusitako finantza-plana egiten ez badu, edo Espainiako Bakunaren aburuz, finantza-plana ez bada nahikoa kreditu-erakunde partaidetuaren kudeaketa osasuntsua eta zuhurra eta hari aplika dakizkiokeen antolamendu- eta diziplina-arauak kreditu-erakunde partaidetuak modu iraunkorrean betetzeko gaitasuna bermatzeko, Espainiako Bankuak banku-fundazioari eskatuko dio desinbertsio-plan bat aurkeztea eta abian jartzea kreditu-erakundean, eta haren partaidetza kontrol-mailetara ez igotzeko betebeharra ezarriko du.

V. KAPITULUA Kontrol-araubidea 45. artikulua. Protektoratua.

Protektoratuak zaindu beharko du banku-fundazioen osaeraren eta funtzionamenduaren legezkotasuna, Espainiako Bankuari dagozkion eginkizunak bazter utzi gabe.

Banku-fundazioen jardun-eremu nagusiak autonomia-erkidegoaren jardun-eremua gainditzen duen kasuan, protektoratua Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak gauzatuko du. Banku-fundazioen jardun-eremu nagusiak autonomia-erkidegoen jarduneremua gainditzen ez duen kasuan, aldiz, protektoratua dagokion autonomia-erkidegoak gauzatuko du.

Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 35.1 artikuluaren c), e), f) eta g) idatz-zatietan aurreikusitako eginkizunak betetzeko (aurreko lerrokadaren arabera Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari dagokio eginkizun horiek betetzea), bankufundazioak bere gizarte-ekintza garatzen duen autonomia-erkidegoei buruzko txostena eskatuko du aurretik.

46. artikulua.  Espainiako Bankuaren eginkizunak.

1.  Kreditu-erakundeen Diziplinari eta haietan Esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1998 Legearen VI. tituluan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, Espainiako Bankuari dagokio lege honen IV. kapituluan azaltzen diren arauak betetzen diren kontrolatzea, kreditu-erakunde partaidetua gainbegiratzeko ardura duen agintaritza denez, bere eskumenen esparrutik; eta bereziki, banku-fundazioak aipatutako erakundearen kudeaketa osasuntsuan eta zuhurrean duen eragina aztertuko du, Kreditu-erakundeen Diziplinari eta haietan Esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1998 Legearen VI.

tituluan aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidean ezarritako irizpideen arabera.

2.  Aurreko paragrafoan esleitutako gainbegiratze-eginkizunen ondorioetarako, Espainiako Bankuak honako hauek gauzatu ahal izango ditu:

a)  Egoki iruditzen zaizkion ikuskapenak eta egiaztapenak egitea bere eginkizunak betez.

b)  Eginkizunak bete ahal izateko behar beste informazio eskatzea banku-fundazioari.

Espainiako Bankuak eskatutako informazioak eta datuak eskuratzea izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2.a) artikuluak babestuta dago.

3.  Era berean, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak edo Espainiako Bankuak, haren esanbidezko gaikuntzarekin, banku-fundazioaren kontabilitateak kontuan hartu beharko dituen arauak eta ereduak garatu ahal izango ditu.

Aipatutako arauak eta ereduak ezartzeko eta aldatzeko, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Erakundearen aurretiko txostena ezinbestekoa izango da.

47. artikulua. Zehapen-araubidea.

Lege honen IV. kapitulutik eratorritako betebeharrak ez betetzea arau-hauste oso larritzat hartuko da, salbu eta Espainiako Bankuaren iritziz, jarduna aldizkakoa edo isolatua bada; kasu horretan, arau-hauste larritzat hartu ahal izango da.

Kreditu-erakundeen Diziplinari eta haietan Esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legean aurreikusitako zehapen-prozedura aplikatuko da.

VI. KAPITULUA Gobernu korporatiboaren betebeharrak 48. artikulua.  Gobernu korporatiboaren urteko txostena.

1.  Banku-fundazioek gobernu korporatiboaren txosten bat argitaratuko dute urtero.

Txosten horren edukia, egitura eta argitaratzeko betekizunak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak xedatutakora egokituko dira.

Gobernu korporatiboaren urteko txostena dagokion protektoratuari jakinaraziko zaio; horrez gain, txostena azaltzen den dokumentuaren kopia ere emango da.

2.  Gobernu korporatiboaren txostenak honako eduki hau izango du gutxienez:

a)  Gobernu-organoak: egitura, osaera eta funtzionamendua, eta izendapen-politika ezartzea.

b)  Banku-erakundean inbertitzeko politika: ekitaldian akzio-partaidetzari dagozkion eskubideak nola bete behar diren deskribatzea.

c)  Bestelako inbertsioak: jardunak eta jarraitu den politika.

d)  Ordainsarien politika: ordainsarien politikak gehiegizko arriskuak hartzea ekar dezan saihesteko mekanismoak, eta patronatuak (bakarka edo kolektiboan), eta, hala badagokio, zuzendaritza nagusiak jasotako ordainsariak.

e)  Lotutako eragiketak: banku-erakundearekin eta lotutako bestelako erakundeekin gauzatutako eragiketak azaltzea.

f)  Interes-gatazkako politika.

g)  Garatutako gizarte-ekintzaren jarduera.

3.  Banku-fundazioen gobernu korporatiboak ez badu urteko txostena egiten edo argitaratzen, edo txosten horretan ez-aipatzeak edo datu faltsuak edo engainagarriak badaude, honako zehapen hauek jarriko dira:

a)  Banku-fundazioaren baliabide propioen ehuneko 0,5era arteko isuna, edo 500.000 eurora arteko isuna, aipatutako ehuneko hori kopuru horretara iristen ez bada.

b)  Publikoki ohartaraztea, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» gertatutakoaren berri emanda.

4.  Protektoratuak du artikulu honetan aipatzen diren espedienteen izapideak egiteko eta dagozkion zehapenak ezartzeko eskumena.

5.  Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta lege hori garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da zehapen-prozedura.

VII. KAPITULUA Banku-fundazioen zerga-araubidea 49. artikulua. Zerga-araubidea.

1.  Banku-fundazioek Sozietateei buruzko Zergaren araubide orokorrean ordainduko dituzte zergak, eta ez zaie aplikatuko irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legean aurreikusitako zerga-araubide berezia.

2.  Kreditu-erakunde berean modu itunduan jarduten duten fundazioek (arruntak edo banku-fundazioak), lege honen 43. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera, partaidetza-maila bera duten banku-fundazioei dagokien zerga-tratamendu bera izango dute.

3.  Aurrezki-kutxen Espainiako Konfederazioak banku-fundazioei dagokien zergatratamendua –lege honen 43. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen dena– izango du.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Fundazio bereziak eta fundazio arruntak.

1.  Aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eratutako fundazio bereziak banku-fundazio bilakatuko dira lege hau indarrean jarri eta ondorengo sei hilabeteko epean, betiere lege horretan aurreikusitako betekizunak betetzen badira. Kreditu-erakundean duen partaidetza ez bada 32. artikuluan aurreikusitako mailetara iristen, fundazio arrunt bilakatuko da.

2.  Lege hau indarrean jartzen denean, kreditu-erakunde batean 32. artikuluan aurreikusitako mailetara iristen den partaidetza duten fundazioak banku-fundazio bilakatuko dira, baldin eta kreditu-erakundean duten partaidetza-maila igotzen badute, eta igoera hori gertatzen den egunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean gertatu bada aldaketa hori.

3.  Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako kasuei lege honen 34.3 artikuluan aipatutakoa aplikatuko zaie.

4.  Fundazio bereziek bilakaera-erabakiak hartu ahal izango dituzte, baina erabaki horiek xedapen gehigarri honetan ezarritakoa betez onartu beharko dira gehiengo soilez.

Bigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxak egokitzea.

Lege hau indarrean jartzen denean aurrezki-kutxa gisa jarduten jarraitzeko betekizunak betetzen ez dituzten aurrezki-kutxek, lege honen II. tituluaren II. kapituluan aurreikusitakoaren arabera, sei hilabeteko epea izango dute betekizun horiek betetzeko, edo, kontrako kasuan, fundazio bilakatzeko. Horretarako, beren finantza-jarduerari atxikitako ondare osoa beste kreditu-erakunde batera intsuldatuko dute, azken horren akzioen truke, eta banku-fundazio, edo, hala badagokio, fundazio arrunt bilakatuko dira, kreditu-erakunde izateari utzita.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Baliabideak aplikatzea banku-fundazioen helburuak betetzen direnean.

Lege honetan araututako banku-fundazioak ez dira Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 27. artikuluan ezarritako mugen eraginpean egongo.

Laugarren xedapen gehigarria.  Gobernu-organoen jarraitutasuna.

Batzar orokor berria eratu arte, aurrezki-kutxen gobernua, ordezkaritza eta administrazioa aurrezki-kutxen egungo gobernu-organoei esleituta egongo da; organo horiek, hortaz, behar diren erabakiak hartuko dituzte lege honetako arauak behar bezala gauzatzeko eta betetzeko, eta haien agintaldiak luzatuta geratuko dira ondorio horietarako.

Bosgarren xedapen gehigarria. Bahitetxeak.

Bahitetxeak aurrezki-kutxen gizarte-ekintzari, banku-fundazioei edo banku arruntei edo lege honen 44. 3 artikuluan aipatzen diren banku-fundazioek kontrolatzen dituzten kreditu-erakundeei atxiki ahal izango zaizkie.

Seigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxetatik eratorritako fundazio arrunten izena.

Aurrezki-kutxetatik eratorritako fundazio arruntek beren izen sozialean eta beren jardueran haien jatorri diren aurrezki-kutxen izenak erabili ahal izango dituzte.

Zazpigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen bat-egiteak eta helbide soziala lekuz aldatzea.

1.  Aurrezki-kutxen arteko bat-egiteak autonomia-erkidegoko garapen-araudian aurreikusitako baimen-prozeduraren eraginpean egongo dira. Baimena arrazoietan oinarritutako ebazpen bidez soilik ukatu ahal izango da, ateratzen den erakundeak aipatutako araudian aurreikusitako helburu diren betekizunak betetzen ez baditu.

2.  Lekuz aldatzeko proiektuaren baimen-prozedura kontuan hartuta gauzatuko da aurrezki-kutxen helbide soziala lekuz aldatzea, betiere autonomia-erkidegoko garapenaraudian aurreikusitakoaren arabera. Baimena arrazoietan oinarritutako ebazpen bidez soilik ukatu ahal izango da, aipatutako araudian aurreikusitako helburu diren betekizunak betetzen ez direlako.

Zortzigarren xedapen gehigarria.  Banku-fundazioek kreditu-erakunde batean duten partaidetzaren zabalkuntzak.

44.3  artikuluan aipatzen diren eta kreditu-erakunde partaidetuaren kapital soziala zabaltzeko prozeduretara jotzen duten banku-fundazioek ezin izango dituzte ehuneko 50eko edo goragoko posizioa edukitzen jarraitzea ahalbidetzen dieten eskuratutako kapitalaren zatiari dagozkion eskubide politikoak edo kontrol-eskubideak baliatu.

Espainiako Bankuak aurreko lerrokadan aurreikusitakoa salbuetsi ahal izango du, baldin eta banku-erakunde partaidetua kreditu-erakundeak berregituratzeari eta indargabetzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legean aurreikusitako jardun goiztiarreko, berregituratzeko edo indargabetzeko prozesuetakoren batean badago.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.  Jardun goiztiarreko, berregituratzeko eta indargabetzeko prozesuak.

Azaroaren 14ko 9/2012 Legean aurreikusitako kreditu-erakundeen jardun goiztiarreko, berregituratzeko eta indargabetzeko planetan honako betebehar hau ere gehitu ahal izango da: banku-fundazioek beren partaidetza ez igotzeko edo jaisteko betebeharra, kontrol-posiziorik ez lortzeko.

Hamargarren xedapen gehigarria.  Banku-fundazio batek kontrolatzen dituen kredituerakundeen dibidenduak.

Banku-fundazio batek kontrolatutako kreditu-erakundeen dibidenduak banatzeko erabakiak, lege honen 44.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eratze-quorum indartuaren eraginpean egongo dira. Aipatutako quoruma Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bateginaren 194. artikuluan ezarrita dago eta aipatutako Testu Bategina uztailaren 2ko 1/2010 Legegintza Errege Dekretuak onartu zuen. Era berean, erabaki horiek batzarrean dagoen edo ordezkatuta dagoen kapitalaren gutxienez hiru herenen gehiengoz hartu beharko dira. Erakunde partaidetuaren estatutuek igo ahal izango dute gehiengo hori.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Espainiako aurrezki-kutxen Konfederazioa.

1.  Lege hau indarrean jarri aurretik zegoen araubidearen arabera eratutako aurrezkikutxen Espainiako Konfederazioa bertan sartu ahal izango diren aurrezki-kutxek, bankufundazioek eta kreditu-erakundeek eratu ahal izango dute, eta aipatutako araubidearen arabera dituzten eginkizunak eta helburuak edukitzen jarraitu ahal izango dute, baita haien estatutuek ezartzen dituzten beste batzuk ere.

2.  Aurrezki-kutxen Espainiako Konfederazioak kreditu-erakunde izateari utziko dio ondorengo paragrafoan azalduko diren estatutuak indarrean jartzen direnean, betiere bazter utzi gabe konfederazio horrek bere zerbitzuak ematen jarraitu ahal izango duela hark partaidetutako banku baten bitartez, haren estatutuetan ezarritakoaren arabera.

3.  Lege hau indarrean jarri eta ondorengo sei hilabeteko epean, aurrezki-kutxen Espainiako Konfederazioak bere estatutuak araubide juridiko berrira egokitzeko proposamena aurkeztuko du Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan, hark baimena eman dezan.

Hamabigarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen Federazioak Aurrezki-kutxak eta banku-fundazioak ez ezik, haiei lotutako kreditu-erakundeak ere lurralde-eremuko federazioen bitartez elkartu ahal izango dira, haien ordezkaritza eta lurraldeetako botere publikoekiko lankidetza bateratzeko, baita, hala badagokio, beren eremuaren barruko erakundeei zerbitzu teknikoak eta finantza-zerbitzuak emateko ere.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Partaidetzako kuoten amortizazioa.

Lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean, aurretik partaidetza-kuotak jaulki dituzten aurrezki-kutxek kuota horien amortizazio-plan espezifiko bat aurkeztu beharko dute Espainiako Bankuan, hark onar dezan. Denbora-tarte hori igarotakoan, aurrezki-kutxek ezin izango dute partaidetza-kuotak baliabide propio gisa zenbatzen jarraitu.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Aurrezki-kutxen jaulkipen biziak.

Banku-fundazio bihurtuko diren eta bilakaera gertatzen denean bizirik dauden aurrezki-kutxek jaulkitako zor-tresnek kreditu-erakundeek egindako jaulkipenen araubide juridikoa izaten jarraituko dute mugaeguna iritsi arte.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.  Finantza-jarduera aurrezki-kutxetatik jaso duten kreditu-erakundeen izendapena.

Finantza-jarduera (osorik edo zati bat) aurrezki-kutxetatik jaso duten kredituerakundeek aurrezki-kutxa horien merkataritza-marka edo izen ospetsuak edo entzutetsuak erabiltzen jarraitu ahal izango dute beren jardueran, betiere merkataritzamarka edo -izen horien titularrak badira edo haien titularra den erakundearen aurretiko baimena badute.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Foru-araubideak.

1.  Lege honetan xedatutakoa Nafarroako Foru Erkidegoari aplikatzeko garaian, bere foru-araubidea dela-eta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 64. artikuluan ezarritakoa beteko da, Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoari jarraiki.

2.  Lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeko garaian, bere foru-araubidea dela-eta, Ekonomia Itunari buruzko Legean xedatutakoa beteko da.

Lehenengo xedapen iragankorra.  Zeharkako jarduneko aurrezki-kutxak.

1.  Lege hau indarrean jartzen denean beren jarduera kreditu-erakunde gisa –bankuerakunde baten bitartez– betetzen duten aurrezki-kutxak banku-fundazio edo fundazio arrunt, dagokionaren arabera, bilakatuko dira urtebeteko epean, eta ordura arte Aurrezki Kutxen Eraentza Organoei buruzko Oinarrizko Arauak Erregulatzen dituen abuztuaren 2ko 31/1985 Legea eta hura garatzen duen araudia aplikatuko zaie, baita, hala badagokio, aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko (haien zerga-araubidea barne) uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren aplikatzeko moduko xedapenak eta finantza-bitartekoen inbertsiokoefizienteei, berezko baliabideei eta informatzeko betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3 d) artikulua ere, eta ez da bidezkoa izango haien estatutuak eta gobernu-organoak lege honen I. tituluan ezarritakora egokitzea, ezta gobernu-organo horiek berritzea ere (edo, hala badagokio, organo horiek eskuordetutako edo sortutako batzordeak), berritzea agintaldia amaitu delako; izan ere, agintaldi hori luzatutzat hartuko baita bilakaera hori egiten den egunera arte, ezta gobernu-organo horiek berritzea ere (edo, hala badagokio, organo horiek eskuordetutako edo sortutako batzordeak), berritzea agintaldia amaitu delako; izan ere, agintaldi hori luzatutzat hartuko baita bilakaera hori egiten den egunera arte.

Bilakaera gauzatzeko, aurrezki-kutxek, lege honen 35.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez dute geroko administrazio-baimenik behar izango, soilik dagozkion izapideak bete beharko dituzte protektoratuan, eta protektoratuak, lege honen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, zaindu beharko du bilakaeraren ondorioz sortuko den fundazioaren osaera eta funtzionamendua legezkoa izatea.

2.  Lege hau indarrean jartzen den unean izaera bereziko fundazio bilakatzeko kausa legalak (uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluan araututa daudenak) behar dituzten aurrezki-kutxek, kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari uko egitea eskatu badute edo ez, lege honen 35.2 artikuluan adierazitako sei hilabeteko epetik gelditzen den epea izango dute, kausa sortzen den unetik kontatzen hasita.

Bestalde, lege hau indarrean jartzen denean, bilakatzeko legezko kausan sartuta sei hilabetetik gorako aldia daramaten aurrezki-kutxek, uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, banku-fundazio edo fundazio arrunt (dagokionaren arabera) bilakatzeko prozedurarekin jarraituko dute, baina prozedura hori ez da hiru hilabete baino gehiago luzatuko lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

Kasu horietan, fundazioen kudeaketa-batzordeek ahalmen osoa izango dute haien estatutuak onartzeko, patronatua izendatzeko, aurrezki-kutxen ondaretik eratorritako ondasunak edo eskubideak –fundazio-zuzkiduraren eraginpekoak izango direnak– ezartzeko eta egindako bilakaera gauzatzeko beharrezkoak diren egintzak edo erabakiak hartzeko, aplika daitekeen araudia betez.

3.  Banku-fundazio berezi bilakatzeko prozesuari ekin dieten aurrezki-kutxek, horretarako legezko kausan sartuta egon gabe, prozedurarekin jarraituko dute eta bankufundazio edo fundazio arrunt (dagokionaren arabera) bilakatuko dira, baina prozedura ezin izango da sei hilabete baino gehiago luzatu lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori gainditzen bada, eta bilakaera amaitu ez bada, aurreko paragrafoan aurreikusitakoa aplikatu beharko da.

4.  Xedapen honen 1. paragrafoan aurreikusitako epeak igaro badira eta oraindik ez badira fundazio bilakatu, xedapen honetan azaltzen diren aurrezki-kutxak automatikoki eraldatuko dira eta haien organoak desegingo dira eta baja emango da Espainiako Bankuaren kreditu-erakundeen erregistro berezian, 35.3 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.

5.  Xedapen iragankor honetan aurreikusitako kasuei 34.3 artikuluan aipatutakoa aplikatuko zaie.

6.  Banku-fundazio bilakatzeko, estatutuak onartzeko eta patronatua izendatzeko erabakiak ez ezik, xedapen iragankor honetan aipatzen den bilakaera gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta erabakiak ere bertaratutako kontseilari nagusien gehiengo soilez hartuko ditu aurrezki-kutxen batzar orokorrak.

Bigarren xedapen iragankorra.  Kontseilarien denbora-bateragarritasuna.

40.  artikuluaren 3. paragrafoaren bigarren lerrokadan ezarritakoak lege hau indarrean jartzen denean aurrezki-kutxa baten administrazio-kontseiluko kide diren eta aldi berean banku-erakundearen (horren bitartez bere jarduera gauzatzen du kredituerakunde gisa) administrazio-kontseiluko kide diren pertsonak eraginpean hartzen baditu, baimena emango da eraginpeko kontseilari guztiek edo batzuek aldi baterako bateragarritasuna izan dezaten, honako muga hauekin:

a)  Ezin izango dira betearazpen-eginkizunak gauzatu bankuan eta fundazioan.

b)  Kreditu-erakundeko kide bateragarrien kopurua ez da kreditu-erakundearen administrazio-kontseiluko kideen ehuneko 25etik gorakoa izango.

c)  Kide bakoitzaren bateragarritasunari eutsiko zaio lege hau indarrean jartzean banku-erakundean hasitako agintaldia amaitu arte, eta, nolanahi ere, inoiz ez 2016ko ekainaren 30a baino geroago.

Xedapen indargabetzailea.

Lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitakoa bazter utzi gabe, indargabeturik gelditzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko arau guztiak; zehazki, honako hauek:

a)  Aurrezki-kutxetako organo gidarien inguruko oinarrizko arauen erregulazioari buruzko abuztuaren 2ko 31/1985 Legea.

b)  Aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua; III. titulua eta V. titulua, babesteko erakunde-sistemen zerga-araubideari dagokionez, eta seigarren xedapen iragankorra izan ezik.

c)  Finantza-bitartekoen inbertsio-koefizienteei, berezko baliabideei eta informatzeko betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 7. artikuluaren 1. paragrafotik hasita (partaidetza-kuotei dagokienez) 10. paragraforaino.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretua aldatzea. Horren bitartez, ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta instrukzioa onartu ziren.

Aldatu egiten da «Aurrezki-kutxei» buruzko irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren Tarifei buruzko lehenengo atalaren 812. taldearen oharra, eta honela geratzen da idatzita:

«Oharra: Talde honetan honako aurrezki-entitate hauek sartzen dira: Espainiako aurrezki-kutxen Konfederazioa, aurrezki kutxak, nekazarien aurrezki kutxak, kreditu-kooperatibak, banku-fundazioak eta antzekoak diren gainerako entitateak.» Azken xedapenetako bigarrena.  Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 37/1992 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria gehitu da, eta honela geratu da idatzita:

«Zazpigarren xedapen gehigarria.  Erakunde-taldeetan banku-fundazioak sartzea.

Zergari buruzko Legearen IX. tituluaren IX. kapituluan araututako erakundetalde baten mendeko erakundetzat hartu ahal izango dira aurrezki-kutxa eta bankufundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 43.1 artikuluan aipatzen diren banku-fundazioak, baldin eta erakunde-talde horiek enpresaburuak edo profesionalak badira, eta erakunde horiek zerga aplikatuko den lurraldean ezarrita badaude, baita beren kapitalaren ehuneko 50etik gorako partaidetzari (zuzenean edo zeharka) eusten dieten erakundeak ere.

Aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 43.1 artikuluan azaltzen den kreditu-erakundea hartuko da kredituerakunde nagusitzat, baldin eta ondorio hauetarako lotesle gisa ezartzen baditu taldearen jardueraren politikak eta estrategiak eta barne-kontrola eta kudeaketakontrola.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bategina aldatzea –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen–.

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren legearen testu bateginaren 45. artikuluaren I.A) paragrafoa aldatu egin da –lege hori irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen–, eta honela geratu da idatzita:

«I.A)  Honako hauek egongo dira zergatik salbuetsita:

a)  Estatuak eta lurraldeetako eta erakundeetako herri-administrazioak eta beren ongintza, kultura, gizarte-segurantza, irakaskuntza eta zientzia-helburuen ezarpenak.

Salbuespen hori aplikatuko zaie, halaber, beren zerga-araubidea lege baten bidez Estatuaren edo aipatutako herri-administrazioen zerga-araubidera egokitu duten erakundeei.

b)  Irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgoaren aldeko zergapizgarrien zerga-araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta zergaerregimen bereziari lege honen 14. artikuluan aurreikusi bezala heltzen badiote.

Salbuespena aplikatzen zaion autolikidazioarekin batera salbuespenerako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.

c)  Aurrezki-kutxak eta banku-fundazioak, haien gizarte-ekintzara zuzenean bideratutako eskuratzeengatik.

d)  Eliza Katolikoa, eta Espainiako Estatuarekin lankidetza-akordioak sinatuta dituzten elizak, konfesioak eta erlijio-komunitateak.

e)  Espainiako Institutua eta Institutu horretan sartutako Errege Akademiak, baita Espainiako Errege Akademiaren helburuen antzeko helburuak dituzten autonomia-erkidegoetako instituzioak ere.

f)  Parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi politikoak.

g)  Espainiako Gurutze Gorria eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala.

h)  Leku Santuen ongintzako ekintza.» Azken xedapenetako laugarrena.  Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legea aldatzea.

Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeari zortzigarren xedapen gehigarria gehitu zaio. Honela dio:

«Zortzigarren xedapen gehigarria. Banku-fundazioak.

Banku-fundazioak aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko 23/2013 Legean ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazten diren zergaldietarako, honako aldaketa hauek txertatu dira martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginean: Bat.  24. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak aldatu dira, eta 4. paragrafoa erantsi zaio; honela geratzen dira idatzita:

«24. artikulua.  Aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen ongintzako gizarte-ekintza.

1.  Zerga-arloan kengarritzat hartuko dira aurrezki-kutxek eta bankufundazioek beren emaitzetatik ongintzako gizarte-ekintzetara bideratzen dituzten zenbatekoak, betiere haiek arautzen dituzten arauen arabera.

2.  Aurrezki kutxen eta banku-fundazioen ongintzako gizarte ekintzara esleitutako zenbatekoen gutxienez % 50 dagokion ekitaldi berean erabili beharko dira edo, bestela, ondoko lehen ekitaldian, inbertsioak egiteko edo ongintzako gizarte-ekintza horretara bildutako instituzioei edo establezimenduei eusteak eragiten dituen gastuak ordaintzeko.

«4.  Banku-fundazioek ongintzako gizarte-ekintzara egindako zuzkidurek haiek partaide diren kreditu-erakundeetako tributu-oinarria murriztu dezakete, aipatutako erakundeek jasotako dibidenduek banku-fundazioen guztizko diru-sarrerei dagokienez daukaten proportzioan, aipatutako dibidenduen gehieneko mugaraino.

Horretarako, banku-fundazioak kreditu-erakundeari jakinarazi beharko dio dibidenduak eta horrela kalkulatutako murrizketaren zenbatekoa ordaindu dituela; era berean, jakinaraziko dio ez duela zenbateko hori zerga-arloko partida kengarri gisa aplikatu zerga horren aitorpenean.

Aipatutako zenbatekoa bere ongintzako gizarte-ekintzaren helburuetara aplikatu ez badu, banku-fundazioak kreditu-erakundeari jakinaraziko dio ez duela aipatutako helburua bete, kreditu-erakundeak behar ez bezala murriztutako zenbatekoak erregularizatzeko lege honen 137.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.» Bi.  Aldatu egin da 67. artikuluaren 3. paragrafoa eta 6. paragrafoa erantsi zaio; honela geratzen dira idatzita:

«3.  Sozietate bat menpekoa izango da baldin eta sozietate nagusiak bere gainean aurreko idatz-zatiko b) eta c) idatz-zatietan jasotako betekizunak betetzen dituen partaidetza badauka.

Era berean, halakotzat hartuko dira inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei, eta finantza-bitartekarien informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8. artikuluaren 3. paragrafoaren d) idatz-zatian aipatzen den babeseko erakunde-sisteman bildutako kreditu-erakundeak, betiere sistemaren erakunde nagusiak zerga-taldea osatzen badu eta sistema osatzen duten erakundeen emaitzen batera-jartzea ehuneko 100 bada, eta bi erakundeek hartutako kaudimen- eta likidezia-konpromisoa erakunde horietako bakoitzaren baliabide propio konputagarrien ehuneko 100 bada. Betekizun horiek betetzat hartuko dira babeseko erakunde-sistemetan, baldin eta sistema horien erakunde nagusiaren bitartez, zuzenean edo zeharka, hainbat aurrezki-kutxak, itunduta, kreditu-erakunde gisa duten helburua soilik gauzatzen badute, aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta haien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluaren 4. paragrafoan ezartzen denaren arabera.

Aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko 2/2013 Legearen 43.1 artikuluan aipatzen diren banku-fundazioak ere mendeko sozietatetzat hartuko dira, betiere zerga-taldeko sozietate nagusiak ez badira, baita banku-fundazioak partaide diren edozein erakunde ere, baldin eta banku-fundazio haien bitartez kreditu-erakundean parte hartzen bada.» «6.  Banku-fundazio batek zerga-talde bateko sozietate nagusi izateari uzten badio zerga-sistema batean, kreditu-erakundea egoera horretan subrogatuko da zerga-sistemaren hasieratik, eta ez dira lege honen 81. artikuluan azaltzen den zerga-taldearen desegitearen ondorioak gertatuko, salbu eta artikulu honen 3. paragrafoan aipatutako baldintzen arabera, mendekoak izateari uzten diotelako, talde honetako kide izateari uzten diotenak.» Hiru.  Hemezortzigarren xedapen gehigarria aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«Hemezortzigarren xedapen gehigarria.  Kreditu-erakundeak berregituratzeko eta indargabetzeko eragiketei aplika dakiekeen zerga-araubide berezia.

1.  Lege honen VII. tituluaren VIII. kapituluan ezarritako zerga-araubidea, lege honen 83. artikuluan aipatzen diren eragiketetarako, gainerako tributuetan dituzten ondorioak barne, kreditu-erakundeek beste kreditu-erakunde baten alde egiten dituzten negozioaren edo aktiboen edo pasiboen intsuldaketei aplikatuko zaie, banku-berregituraketaren araudiaren babesean, nahiz eta lege honen 83. eta 94. artikuluetan aipatutako eragiketekin bat ez etorri.

2.  Eragiketa horietan parte hartzen duten kreditu-erakundeek Espainiako Bankuari edo Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari eskatu ahal izango diote Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Tributuen Zuzendaritza Nagusiari eska diezaiola eragiketen ondoriozko zerga-ondorioei buruzko txostena ematea.

Txostena hilabeteko epean emango da, eta eragin lotesleak izango ditu zergen aplikazioaz arduratzen diren zerga-administrazioko organoentzat eta erakundeentzat.» Lau.  Berrogeita bigarren xedapen iragankorra gehitu da, eta honako hau dio:

«Berrogeita bigarren xedapen iragankorra.  Aurrezki-kutxa edo banku-fundazio baten mendeko erakundeei aplika dakiekeen araubide iragankorra.

Lege honen 67. artikuluaren 3. paragrafoaren azken lerrokadan eta 6. paragrafoan aipatzen den zerga-taldeko mendeko erakundetzat hartuko dira aurrezki-kutxa edo banku-fundazio batek osorik partaidetutako erakundeak, baldin eta aurrezki-kutxaren edo banku-fundazioaren bitartez erakundeak kredituerakundeko partaide izatera igarotzen badira aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko 26/2013 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako epean.» Azken xedapenetako seigarrena.  Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea.

Honela geratuko da idatzita Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea: Bat.  Aldatu egin da 61 ter artikulua, eta honela geratu da idatzita:

«61 ter artikulua.  Kontseilarien ordainsariei buruzko urteko txostena.

1.  Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostenarekin batera, kotizatutako sozietate anonimoen Kontseiluak bere kontseilarien ordainsariei buruzko urteko txostena egin beharko du. Txosten horretan sozietatearen ordainsari-politikari buruzko informazio osoa, garbia eta ulergarria bilduko da. Ordainsari-politika hori Kontseiluak hasitako urterako onartu duena edota, hala badagokio, etorkizuneko urteetarako aurreikusi duena izango da. Era berean, ordainsarien politika dagokion ekitaldian nola aplikatu zen azaltzen duen laburpen globala bilduko da, baita kontseilariek sorrarazitako banakako ordainsariei buruzko zehaztasunak ere.

2.  Kontseilarien ordainsariei buruzko urteko txostena, sozietatearen ordainsari-politika –Kontseiluak hasitako urterako onartutakoa–, etorkizuneko urteetarako aurreikusitako ordainsari-politika, ordainsari-politika dagokion ekitaldian nola aplikatu zen azaltzen duen laburpen globala eta kontseilari bakoitzak sorrarazitako banakako ordainsarien zehaztasuna zabalduko da, eta botatu egingo da, kontsulta gisa, eta gai-zerrendatik kanpoko puntu gisa, akziodunen ohiko batzar nagusian.

3.  Merkatu-ofizialetan negoziaziorako onartutako balioak ematen dituzten aurrezki-kutxek administrazio-kontseiluko eta kontrol-batzordeko kideen ordainsariei buruzko urteko txostena egin beharko dute 1. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

4.  Administrazio-kontseiluko kideen ordainsariei buruzko urteko txostena, sozietatearen ordainsari-politikak (hasitako urterako onartutakoa eta etorkizuneko urteetarako aurreikusitakoa), ordainsari-politika dagokion ekitaldian nola aplikatu zen azaltzen duen laburpen globala eta kontseilari bakoitzak sorrarazitako banakako ordainsarien zehaztasuna zabalduko da, eta botatu egingo da, kontsulta gisa, eta gai-zerrendatik kanpoko puntu gisa, batzar orokorrean.

5.  Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, bere esanbidezko gaikuntza erabiliz, Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalak ordainsariei buruzko txostenaren edukia eta egitura ezarriko ditu. Txosten horretan honako gai hauei buruzko informazioa azaldu ahal izango da, besteak beste: osagai finkoen zenbatekoa, ordainsari-kontzeptu aldagarriak eta txostena egiteko hautatutako etekin-irizpideak, baita, hala badagokio, ordainsarien eta izendapenen batzordeak egindako lana ere.

da:

Bi.  Kendu egin da 100. artikuluaren z) sexies idatz-zatia.

Hiru.  Aldatu egin da 104. artikuluaren bigarren lerrokada, eta honela idatzita geratu «85.8 artikuluan azaltzen diren pertsonek egindako arau-hausteen kasuan, zehapenak lege honen 98. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira, Europar Batasuneko beste agintaritza eskudun batzuek kreditu-kalifikazioko agentziei buruzko 2009ko irailaren 16ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1060/2009 zenbakiko Erregelamenduak (EE) ezarritakoaren arabera zehapenak jartzeko duten gaitasuna bazter utzi gabe.» Lau.  106 ter artikuluaren f) idatz-zatia aldatu da; aurrerantzean honela egongo da idatzita:

«f)  Arau-haustea norberaren ekimenez konpondu izanaren zirkunstantzia.» Azken xedapenetako zazpigarrena.  Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Bat.  Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoari l) lerrokada gehitu zaio, eta honela idatzita geratuko da:

«l)  Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legearen 34. artikulua.» Bi.  Laugarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoa honela idatzita gelditzen da:

«1.  Birfinantzatzeko akordioa judizialki homologatu ahal izango da, baldin eta, finantza-erakundeen titulartasuneko pasiboaren ehuneko 55 gutxienez ordezkatzen duten hartzekodunek sinatuta egonik, berau hartzeko unean akordioak lege honen 71.6 artikuluaren baldintzak betetzen baditu aditu independentea izendatzeari eta instrumentu publiko bihurtzeari dagokienez. Homologazio judizialaren bidez, berau sinatu duten finantza-erakundeentzat itundutako itxaronaldiaren ondorioak berme errealeko krediturik ez duten finantza-erakunde ez parte-hartzaile edo disidenteentzat ere zabalduko dira. Paragrafo honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea, SA deituriko sozietatera intsuldatutako maileguak edo kredituak, sozietate horren edota edozein titulu dela medio, sozietate horretatik eskuratzen dituenaren titulartasunekoak badira, finantza-erakundeenak direla ulertuko da berriz finantzatzeko erabakia judizialki homologatzeko behar den gehiengoa zenbatzeko.» Azken xedapenetako zortzigarrena.  Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua aldatzea.

Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 104. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu da (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen Legea); honela idatzita geratu da:

«4.  Ez da zergarik sorraraziko kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian arautzen den Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateari egindako ekarpenak edo ondasun higiezinen eskualdatzea dela-eta, betiere aktiboak kudeatzeko sozietateen araubide juridikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 1559/2012 Errege Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak horren partaidetza zuzena edo zeharkakoa duten erakundeei (gutxienez partaidetutako enpresaren kapitalaren, funts propioen, emaitzen edo boto-eskubideen ehuneko 50ekoak, transmisioaren aurre-aurretik edo horren ondorioz) egindako ekarpenak edo transmisioak direla-eta, ez da zergarik sortuko.

Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak edo bere xede soziala betetzeko eratutako erakundeek azaroaren 14ko 9/2012ko Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatutako banku-aktiboen funtsei egindako ekarpenak edo transmisioak direla-eta, ez da zergarik sortuko.

Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa funtsen arriskupean dagoen aldian –aipatutako hamargarren xedapen gehigarriaren 10. paragrafoaren arabera– aipatutako funtsek elkarri egiten dizkioten ekarpenak edo transmisioak direla-eta, ez da zergarik sortuko.

Ondorengo higiezinen transmisioan, lurren balio-handitzea agerian jarri den urte kopurua ez da etengo paragrafo honetan aurreikusitako eragiketetatik eratorritako transmisioak direla-eta.» Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Kreditu-erakundeak berregituratu eta indargabetzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen aldaketa.

Kreditu-erakundeak berregituratu eta indargabetzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriari 10. paragrafoa gehitu zaio:

«10.  Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak urteko kontuak prestatzeko betebehar orokorrak bete beharko ditu Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, salbu eta 537. artikuluan ezarritakoa, sozietatearen agindua eta helburu orokorrak (lege honetan ezarritakoak eta arau bidez ezartzen direnak) direla medio aplikagarriak zaizkion kontabilitate-printzipioen trinkotasuna bermatzeko beharrezkoak diren berezitasunekin. Aipatutako berezitasunak honako hauek dira:

a)  Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatera intsuldatutako aktiboen hasierako kontabilitate-erregistroa lege honen zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da, transmisioaren balioa kontuan hartuta.

b)  Aktiboen balio eguneratuak ezartzeko, aktiboen balioa kalkulatzeko Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak erabiliko duen metodologiaren oinarri izango diren irizpideak garatuko ditu Espainiako Bankuak.

Metodologia hori bat etorriko da Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatera intsuldatzeko prezioak ezartzeko metodologiarekin.

Ondorengo balioespenak Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen berezitasunak kontuan hartuta kalkulatu beharko dira, merkatuprezioen bilakaera aintzat hartuta eta negozio-planean aurreikusitako denboramugen arabera.

c)  Aurreko b) idatz-zatia aplikatzearen ondorioz beharrezkoak diren balioespen-zuzenketak aktiboen unitateen arabera kalkulatuko dira. Horretarako, 1559/2012 Errege Dekretuaren 48.1 artikuluan banaka deskribatutako aktiboen kategoria bakoitza hartuko da aktiboen unitatetzat.

d)  Transferitutako aktibo guztiak kudeatzeko eta modu ordenatuan likidatzeko prozesuaren ondorioz sortutako diru-sarrerak enpresaren ohiko jardueratik lortutakotzat hartuko dira, eta, horrenbestez, erakundearen galdu-irabazien kontuan bilduko dira, erakundearen «Negozio-zifraren zenbateko garbia» osatuz.

Espainiako Bankua gaitzen da aurreko berezitasunak, bereziki b) idatz-zatian aipatu den berezitasuna, garatzeko Zirkular bidez. Zirkularra hiru hilabeteko epean onartu beharko da arau hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Espainiako Bankuak berezitasun horiei buruz ematen duen Zirkularra onartzeko eta aldatzeko, ezinbestekoa izango da Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuaren aurretiko txostena. Txosten horretan bereziki aipatuko da balioespen-metodologiaren oinarri diren irizpideak ez datozela bat aktiboak Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatera transmititzeko erabilitakoekin. Nolanahi ere, Espainiako Bankuak konpondu beharko ditu Banku Berregituraketatik Datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietateak aurreko berezitasunei buruz egiten dituen kontsultak.» Azken xedapenetako hamargarrena. Eskumen-tituluak.

1.  Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 11. eta 13. arauetan aurreikusitakoaren arabera eman da, berorietan, Estatuari egozten baitzaizkio kreditu, banketxe eta aseguruak antolatzearen gaineko oinarriei buruzko eskumenak, baita jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren gaineko oinarriei eta haren koordinazioari buruzkoak ere.

II. tituluaren VII. kapitulua eta azken xedapenetako lehena, bigarrena, hirugarrena eta bosgarrena Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eman dira. Artikulu horretan Estatuari esleitzen zaio Estatuko Ogasun Orokorrari eta Zorrari buruzko eskumen esklusiboa.

Era berean, gobernu korporatiboaren eta araubide bereziaren eta araubide hori ordezkatzen duen sozietate-araudiaren betebeharren alorrean lege honetan ezartzen dena Espainiako Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eman da; izan ere, artikulu horretan Estatuari esleitzen zaio merkatu-legeriari buruzko eskumena.

2.  Lege honen aginduak –ondoren aipatuko direnak– ez dira oinarrizko arautzat hartuko. Aipatutako aginduak honako hauek dira:

a)  4. artikuluaren 2. paragrafoa, batzar orokorreko kide kopuruari dagokionez.

b)  8 artikuluaren 1. paragrafoa.

c)  11. artikuluaren 2. paragrafoa.

d)  14. artikuluaren 1. paragrafoaren bigarren eta hirugarren lerrokadak.

e)  15. artikuluaren 2. paragrafoa, administrazio-kontseiluko kide kopuruari dagokionez.

f)  30. artikulua.

g)) 39. artikuluaren 1. paragrafoa, patronatuko kide kopuruari dagokionez.

Azken xedapenetako hamaikagarrena.  Autonomia-erkidegoetako legeria, aurrezkikutxei buruzkoa, egokitzea.

Lege hau indarrean jarri eta ondorengo sei hilabeteko epean, autonomia-erkidegoek aurrezki-kutxei buruz duten legeria lege honetan ezarritakora egokituko dute.

Azken xedapenetako hamabigarrena.  Arauak onartzeko gaikuntza.

Baimena eman zaio Gobernuari hartu beharreko neurriak hartu eta eman beharreko xedapenak eman ditzan lege hau garatzeko eta aplikatzeko.

Azken xedapenetako hamahirugarrena.  Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Hortaz, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko abenduaren 27an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra