Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

34/2015 Legea, irailaren 21ekoa, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra zati batean aldatzen duena

2015-09-21

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/09/22, 227. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10143 34/2015 Legea, irailaren 21ekoa, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra zati batean aldatzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

I

Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrak, indarrean jarriz geroztik, hainbat aldaketa izan ditu, baina orain ezartzen ari garen hau da aldaketa garrantzitsuena, lege- testuaren hainbat zati hartzen baititu eraginpean; aldaketok askotariko arrazoietan justifikatzen dira –aurrerago zehaztuko ditugu–, eta, erreforma honen bitartez, dela aldatzen diren gaietan, dela txertatzen diren gai berrietan, bermatzen da eutsi egingo zaiola abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrak bere zioen azalpenean jasotzen duen izaera kodetzaileari.

Arau hau bat dator tributu-araua gizartearen bilakaerara etengabe egokitzeko printzipioarekin eta, oso bereziki, herritarren arteko harreman juridiko eta ekonomikoak eratzen dituzten askotariko mekanismoen bilakaerara egokitzeko printzipioarekin; izan ere, harreman horietan oinarritzen baita, azken batean, zerga-betebeharra; baina, egokitzapen horren bitartez, araudiaren egonkortasun-printzipioa bete nahi da, segurtasun juridikoa indartzearren zerga-sistema aplikatzen duten operadore juridikoen mesedetan: zergapekoen, laguntzaile sozialen eta Zerga Administrazioaren beraren mesedetan.

Ildo beretik, lege honek honako beste lege hauetan finkatutako jarraibideak ditu oinarri: batetik, Iruzur Fiskala Prebenitzeko Neurriei buruzko 36/2006 Legea, azaroaren 29koa, eta bestetik, berrikiago argitaratutako Iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzeko 7/2012 Legea, urriaren 29koa berau.

Testu honen bitartez, askotariko premiak bete nahi dira: alde batetik, indarrean dagoen abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean jada txertatuta dauden manuei dagozkien aldaketa teknikoak txertatzen dira, eta, bestetik, figura substantibo eta prozedurazko figura berriak txertatzen dira, egun dauden legezko hutsuneak betetzeko edo araua egokitzeko, urte hauetan guztietan agerian geratu diren eztabaida-egoerak gainditzearren (interpretazio-eztabaidak, administrazio-arlokoak eta jurisdikzionalak).

Aldaketen funtsezko helburuak honako hauek dira:

Segurtasun juridikoa indartzea, bai zergapekoei dagokienez, bai Zerga Administrazioari dagokionez, eta gai horrekin lotutako auziak murriztea; horretarako, zerga-sistema aplikatzeko eta kudeatzeko diren prozedura guzti-guztien erregulazio zehatzagoa, argia eta sistematikoa lortu behar dugu.

Iruzur fiskala prebenitzea, zerga-betebeharrak borondatez betetzea sustatuta. Tributuak aplikatzeko administrazio-jarduketaren eraginkortasuna areagotzea;

horretarako, Administrazioaren esku dauden baliabideak hobeto aprobetxatzea lortu behar da.

Helburu horiek guztiak bakar batean laburbil daitezke: Espainiako zerga-sistemaren erregulazioa hobetzea, egokitzea eta osatzea, bidezkoagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Zehatz-mehatz, hona hemen testu honen bitartez hartzen diren neurriak:

II

Zerga-antolamenduan xedapenak egiteko eskumena esleituta daukaten Zerga Administrazioko organoen interpretazio-xedapenak egiteko ahalmena zehazten da arauan; xedapen horiek lotesleak dira tributuen aplikazioari dagokionez, eta ahalmen hori lehendik ere inplizituki jasota zegoen indarreko araudian esleitzen zaien eginkizunean, baina lege honetan espresuki jasota agertzen da, besterik gabe.

Araua aplikatzearekin lotutako gatazkaren figura abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean eratu zen, aurreko lege-iruzurraren bilakaeratzat eta azken horretan ez bezalako konfigurazioarekin; iruzur fiskala egiteko mekanismo sofistikatuenei aurre egiteko tresna bihurtu da, eta, jardunbidean frogatuta geratu denez, abusuzkotzat jo daitezkeen figura negozialen erabileran gauzatzen da, ohiko moduan, tresna hori.

Legea indarrean jarri zenetik hamar urte igarota eta institutu horren gainean metatutako esperientzian oinarrituta, komenigarritzat jo da araubide juridikoa aldatzea, zigorgarritasuna ahalbidetzeko, helburu bikoitzarekin.

Alde batetik, araubide hori jurisprudentzia-doktrinara egokitzea, figura horretan ez baitu kanpoan uzten iruzur egiteko borondatea –doktrina zientifikoaren sektore handi bat ere bat dator ondorio horrekin, eta Zuzenbide konparatuan ohiko egoera da–, eta, horretarako, Zuzenbide zehatzaileko tipikotasun-printzipioa babestea arauan –Legearen IV. tituluan zehaztua–, eta, aldi berean, abusuaren aurkako klausula orokor batek behar duen malgutasuna ematea.

Horretarako, Legean arau-hausle mota berri bat zehatzen da, haren barruan jasota geratzeko bai zergapekoaren portaeraren balizko ondorio materialak, bai, halaber, zergapekoak funtsean berdinak diren egintza edo negozioen abusuzko izaera finkatzen duten aldez aurreko administrazio-irizpideak betetzen ez ditueneko egoerak ere.

Bestetik, Konstituzioaren 31. artikulua zehatz-mehatz betetzen dela ahalbidetzea; artikulu horren arabera, guztiek lagundu behar dute gastu publikoei aurre egiten, zerga- iruzurra egitera bideratutako gailu konplexuei jazarpena eginez.

Martxoaren 19ko 335/2010 Errege Dekretua, aduanako aitorpenak egiteko eskubidea eta aduana-ordezkariaren figura arautzen dituena, indarrean jarri zenetik, aduana-ordezkari guztiek –ez soilik aduanetako komisionista eta agenteek– jarduera hori bete dezakete Aduanan zuzeneko ordezkaritza bidez; horren ondorioz, haiek guztiek erantzukizun subsidiarioa izateko aukera gehiago dituzte.

Erreforman azalpen garrantzitsu bat txertatzen da, esplizituki jasotzen baita testu positiboan Administrazioaren egiaztatze- eta ikertze-eskubidea erregulatzeko arau multzoaren interpretazioa, berariaz bereizita eskubide horren eta likidatzeko eskubidearen kontzeptuak, betiere gai horretan sortzen diren interpretazio-arazoak gainditzeko asmoz; izan ere, tradizionalki, arazo izan dira, bai zerga-kreditu jakin batzuen zuzentasuna egiaztatzeko eremuan, bai kreditu horien aplikazioaren, murrizketaren edo konpentsazioaren legezkotasunean.

Horretarako, Legean argitzen denez, likidatzeko eskubidearen preskripzioak ez du gainditzen egiaztatzeko eta ikertzeko eskubidea, ezein alderditan, eskubide horren mugak Legean jasotakoak baino ez baitira izango, lege-testuan bertan espresuki aipatzen diren kasuetan, zehazki egiaztapenak egiten hasteko ezarritako gehieneko denboraren kasuan baldin eta egiaztapenaren xedean zerga-kreditu jakin batzuk biltzen badira; edo, bestela, tributu bakoitzari dagokion legean ezar daitezkeen mugak izango ditu.

Interpretazioan berriro ere zalantzarik izan ez dadin, funtsezkoa da esplizituki aipatzea Administrazioari kalifikazio-ahalmenak esleitzen zaizkiola likidatzeko eskubidea preskribatua duten zergaldietan gertatu, burutu, garatu edo formalizatutako gertakari, egintza, jarduera, ustiategi eta negozioei dagokienez, zerga-ondorioak preskribatu ez diren ekitaldi edo aldietan izan behar lituzketen heinean.

Aldaketa horien bitartez, batetik, Administrazioak egiaztapenak eta ikerketak egiteko eskubidea baliatu ahal izango du, baina, horrez gain, ziurtatuko da zergapekoak goian aipatutako zerga-kredituez baliatzeko aukera izango duela eta beste eskubide batzuk

behar bezala baliatzeko aukera ere izango duela, hala nola bere autolikidazioak zuzentzekoa, zuzenketaren egokitasuna egiaztatzeko orduan Administrazioak likidatzeko eskubidea preskribatuta duten ekitaldiekin lotutako alderdiak egiaztatu behar dituenean.

Aldaketa bat txertatzen da zerga-betebehar formalen eremuan, erregistro-liburuak baliabide telematikoen bitartez eramateko betebeharra erregelamendu-mailako arau bidez erregulatzeko aukera zehaztearren.

Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren tributuen kasuan, dagokion erregistro, errolda edo matrikulan alta hartu ostean, ez da aitorpenik ez autolikidaziorik aurkeztu behar izaten; beraz, tributu horren sortzapena gertatzen den unean zenbatzen hasiko da preskripzio- epea, une horretatik aurrera egin baititzake administrazio kudeatzaileak azken xedea tributua likidatzea duten jarduketak. Espezialitate hori Legean jasota dago.

Lotutako zerga-betebeharrak egoteak arazo garrantzitsuak dakartza preskripzioaren arloan, eta, gaur egun, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean ebatzi gabe daude arazo horiek. Izan ere, Zerga Administrazioak zergapeko beraren zerga-betebehar batekin lotutako beste zerga-betebehar bat erregularizatzen duenean, Administrazioak – ofizioz edo zergapekoak aurkeztutako autolikidazioa zuzentzeko eskaera baten ondorioz– lotutako zerga-betebeharra aldatzeko asmoa baldin badu lehenengo zerga-betebeharraren erregularizazioan oinarritzat hartutako irizpideak aplikatuta, baliteke asmo hori gauzatu ezin izatea zorra jada preskribatuta dagoelako, eta, horren ondorioz, zergapekoak eta hartzekodun publikoa larriki kaltetzeko moduko egoerak sor daitezke.

Horrela, bada, zergapetze bikoitzeko kasuak sor daitezke, zergapekoaren kalterako. Baina zerga-ordainketarik gabeko egoerak ere sor daitezke, eta altxor publikoaren interesen kalterako izango litzateke hori.

Azaldutako arazo horiek konpontzearren, zergapeko beraren titulartasunpeko zerga- betebehar lotuen preskripzioa geldiarazteko araubidea erregulatzen da.

Horren osagarri, Administrazioak likidatzeko eskubidea –lehen esandakoaren arabera etendakoa– baliatzeko prozedura-bidea arautzen da; ondorioz ordaindu beharreko eta itzuli beharreko balizko zenbatekoak ofizioz konpentsatzeko aukera ahalbidetzen da, eta bermatzen da zergapeko berak errekurtsoa edo erreklamazioa aurkeztu duen likidazioekin lotutako itzulketak jasoko direla.

Bestalde, 69.1 eta 82.1 artikuluetan zuzenketa tekniko bana egiten da, 68. eta

81.artikuluetako atalen zenbakiak egokitu egin behar izan baitira defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu-, zerga- eta finantza-arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik lehenaren eraginez.

Zerga-aholkularitzako profesionalek egindako lana are gehiago aintzatesten da; hala, berariaz aipatzen da lankidetza-ildo berriak prestatu behar direla, zerga-betebeharrak lankidetzaren bidez betetzea sustatzeko.

Zerga Administrazioak datuak lagatzeari dagokionez, informazioa argitaratu ahal izango da, baldin eta informazio hori Europar Batasunaren araudiaren ondorio bada.

Horrekin batera, Ogasun Publikoak dituen mekanismoak indartu egin behar dira Konstituzioaren 31. artikuluan aipatzen den betebehar orokorra sustatzeko –hau da, guztiek lagundu behar izatea gastu publikoei aurre egiteko–, baita iruzur fiskalari aurka egiteko mekanismoak bultzatzeko ere, baina ez bakarrik iruzur hori zuzenean itotzera soilik bideratzen diren neurrien bitartez. Ezin dugu ahaztu Espainiako Konstituzioaren hitzaurrean xedatzen dena; alegia, Espainiako Nazioak gizarte demokratiko aurreratua ezartzeko borondatea duela. Besteak beste, gardentasunaren eta publikotasunaren printzipioari jarraitu behar diote botere publiko guztiek beren jardunean, helburu hori betetzearren.

Ildo beretik, abenduaren 17ko abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean aipatutako zordunen zerrendak argitaratzeko neurria iruzur fiskalari prebentzioko eta hezkuntzako tresnen bitartez aurka egiteko esparruan txertatu behar da; tresna horiek zerga-betebeharrak borondatez bete daitezen bultzatu behar dute, zerga-arloko benetako kontzientzia zibikoa garatzen lagundu behar dute, eta jarduera publikoaren gardentasunaren ondoriozko publikotasun aktiboa sustatu behar dute, jakin beharreko informazioari dagokionez.

Neurriak erabat errespetatzen du zerga-datuen erreserba, eta, beraz, baita erreserba horren oinarri diren printzipioak ere, baina betiere ahaztu gabe gai horretan eragin handia duela intimitaterako eskubidea babesteko printzipioak eta zerga-sistemaren eraginkortasunaren printzipioa indartu egin behar dela; printzipio horiek guztiak batu, eta ikuspegi kuantitibo garrantzitsu batetik begiratuta gaitzesgarriak diren zerga-jokabideak baino ez dira publiko egingo. Horretarako, legegileak Ogasun Publikoarentzat kalte ekonomiko handiena eragiten duten jokabideak zabaltzea soilik baimenduko du, zorren tipologiaren arabera Legean ezarritako borondatezko epean ordaintzeko hasierako epeetan ez ordaintzearen ondorio diren jokabideak izanik.

Azken batean, zenbait kasutan gardentasunaren eta publikotasunaren printzipioek Konstituzioaren arabera babestutako beste eskubide batzuekin –hala nola, intimitaterako eta datuak babesteko eskubideekin– talka egin dezaketen arren, zer interes babestu nahi diren aztertu behar da, eta, horretarako, bereziki izan behar dira kontuan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 4.1 artikuluan bildutako proportzionaltasunaren, zehaztasunaren eta datuak kontserbatzearen printzipioak. Gure inguruko herrialdeetan ere –esaterako, Alemanian edo Finlandian– horrelaxe egiten dute, tributuei buruzko datuen konfidentzialtasunaren printzipio orokorrari hainbat salbuespen eginda.

Publiko egingo diren zerrendak osatzeko tasatutako arauak txertatzen dira, arauan biltzen diren eskubideen, zerga-betebeharrak bete behar dituztenen multzoaren eskubideen eta zergapekoen intimitatea babesteko eskubideen arteko oreka bilatzearren.

Beste eremu batzuetan ere hori egin da, publikotasun-printzipio hori babes berezia behar duten hainbat sektoretan txertatuta. Esate baterako, finantza-sektorean, lan- arriskuen prebentzioaren arloan, eta, berriki, goi-kargudunen zehapenei dagokienez, eremu horietan guztietan frogatuta geratu baita horrelako neurriak eraginkorrak direla lortu nahi den xedeari dagokionez. Testuak puntu horretan berrikuntza dakarrela kontuan izanik eta testuak dakartzan ondorioak garrantzitsuak direnez, arauan, interesdunei aukera ematen zaie administrazioarekiko auzien jurisdikziora zuzenean jotzeko, baldin eta haien ustez publikotasuna zuzenbidearekin bat ez badator.

Erregulazio horren osagarri da xx(e)ko XX/XX Lege Organikoa, iruzur fiskalaren arloan emandako epaietan bildutako informazioa eskuratzeko aukera arautzen duen aldetik; izan ere, ez litzateke koherentea izango zerga-betebeharrak bete ez dituztenak nortzuk diren argitaratzea eta, aldi berean, mota horretako delituengatik epai irmoz zigortu diren iruzurgile handienak ezkutuan geratzea.

Bestalde, Auzitegi ekonomiko-administratibo zentralaren doktrinan ezarritakoari jarraikiz, fakturen froga-balioa zein den zehazten da; hau da, ukatu egiten da fakturak froga-baliabide pribilegiatua direnik eragiketen errealitateen aldean.

Auzitegi ekonomiko-administratibo zentralaren doktrinaren arabera, BEZaren likidazioak, kasuan kasu, hilabeteko edo hiru hilabeteko likidazioaldikoak baino ez daitezke izan; hortaz, aldi horien artean linealki banatu daitezke Administrazioak adierazitako zergaren kuotak, urteko zenbaketan, zergapekoak ez badu justifikatzen kuotak beste aldi bati dagozkiola, zergaren araudiari jarraikiz.

Berariaz aipatzen da honako kasu hau: egiaztatze- edo ikerketa-prozeduraren hasieran ordaintzeke dituzten zenbatekoak jada aplikatuta edo konpentsatuta dauzkaten zergadunek ezin izango dute beste ekitaldi batean egindako konpentsazioa edo aplikazioa aitorpen osagarri baten bitartez indarrik gabe utzi eta zenbateko horiek egiaztatutako ekitaldian konpentsatu edo aplikatzeko eskatu, egindako balizko arau-haustearen kalifikazioa alda baitezake horrek.

Zehapen-prozedura hasteko edo bukatzeko epea eten egingo da perituen tasazio kontrajarria eskatzen denean, egungo erregulazioaren arabera agian ezinezkoa izan baitateke zehapena ezartzea likidazioaren aurka tasazio hori sustatzen bada.

Gerta liteke, halaber, zehapena ezarria izatea perituen tasazio kontrajarria jada eskatuta dagoen unean. Kasu horretan, zehapena tasazioaren ondoriozko likidaziora egokitzeko aukera izan behar da, baina horretarako ez da beharrezkoa izango errebokatze- prozedurara jotzea.

Egiaztapen mugatuaren araubide juridikoa aldatzen da zergapekoaren eskubideak babestu ahal izateko; izan ere, bere borondatez eta aurretiazko errekerimendurik gabe, egiaztapen mugatuko prozedura baten bitartez merkataritzako bere kontabilitatea aurkezteko aukera ematen zaio, Administrazioak dituen datu jakin batzuk egiaztatu ahal izateko, baina borondatezko ekarpen horrek ez du preklusio-ondoriorik izango.

Ikuskapen-jarduketako epeen erregulazioa interpretatzeko garaian gorabehera ugari izaten direla ikusi denez, beste erregulazio bat behar da, betiere zergapekoen eskubide eta bermeei kalterik egin gabe, arlo horretako gatazkak murriztearren.

Ikuskapen-prozeduraren epeen erregulazio berri horrekin hainbat helburu bete nahi dira:

a)Indarrean dagoen araudia nabarmen sinplifikatzea, justifikatutako geldiarazte- aldien, Administrazioari egotz ez dakizkiokeen luzapenen eta epea zabaltzeko kasuen sistema zabal eta konplexua ezabatzen baita. Era berean, justifikatu gabeko sei hilabetetik gorako geldiarazte-aldiaren kasua ere ezabatzen da.

b)Segurtasun juridikoa handiagoa izatea ikuskapen-prozeduraren epeak zenbatzeari dagokionez; horretarako, zergapekoari epe horrekin lotutako gorabeherak (iraupena eta, hala badagokio, epea etetea eta luzatzea) jakinarazteko betebehar berriak txertatzen dira, zergapekoak argi eta garbi jakin dezan zein den prozeduraren epemuga.

c)Zerga-gatazkak nabarmen murriztea.

Bestela esateko, ikuskapen-prozeduraren epearen erregulazioa aldatzen bada, ikuskapen-jarduketen amaierako data errazago aurreikusi ahal izango da, eta zergapekoak horren berri izango du, haren ezein eskubide urratu gabe; gainera, aldi berean, lagungarri izango da zerga-likidazioak egoki burutzeko eta interes orokorrak defendatzeko.

Ikuskapen-prozeduraren epea handitzea dakar erreformak, eta, ordain gisa, zenbait gorabehera gertatuko dira, baina ez dute luzatuko Zerga Administrazioak prozedura amaitzeko duen epea, hala nola zergapekoak izapideak betetzeko eskatutako atzerapenak edo beste administrazio batzuei eskatutako datuen itxaronaldia. Hala ere, Legean modu objektiboan zehaztutako etenaldi jakin batzuk deskontatu ahal izango dira prozeduraren jarraipena eragozten duten kasuetan, eta prozeduraren iraupena kortesiazko egunetan luza daiteke zergapekoak jarduketarik ez egiteko eskatzen duen egun kopuruaren arabera, edo zergapekoak aurretiaz eskatu zaion dokumentazioa berandu aurkezten duenean, edo zeharkako zenbatespenaren metodoa aplikatu beharraz jabetu ondoren aurkezten badu dokumentazioa.

Ikuskapen-prozeduraren epea gaindituz gero, ondorioak egun aurreikusitakoak izango dira.

Bestalde, zeharkako zenbatespenaren metodoaren erregulazioa ez da nahikoa zenbait alderditan. Akats eta gabezia horiek jurisprudentziaren bitartez zuzendu dira, hein batean. Hala ere, auzitegietako erabakiak barreiatuak eta heterogeneoak dira, eta, horren ondorioz, araubide hori aplikatzeko garaian ez da segurtasun juridikorik izaten.

Horregatik, arlo horretako zenbait alderdi argitu eta zehazten dira; horrela, bada, zeharkako zenbatespenean erabili beharreko datuak nondik etor daitezkeen aipatzen da: zeinu, indize eta moduluetatik baldin eta zergapekoak zenbatespen objektiboaren metodoa aplikatu ahal izan bazuen, enpresatik bertatik, azterketa estatistikoetatik edo Ikuskaritzak egindako lagin batetik.

Zeharkako zenbatespena honako hauetan aplika daiteke: salmenta eta diru-sarreretan soilik, edo erosketa eta gastuetan soilik, edo bietan aldi berean, ezkutatuta dauden edo existitzen ez diren datuen arabera.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren gainean jasandako kuotei dagokienez, sistema honetan kengarritasuna onartzen zaie, nahiz eta ez izan fakturarik edo Zergaren araudian, oro har, eskatzen den dokumenturik, betiere Administrazioak datuak edo zantzuak lortzen baditu zergapekoak dagokion zerga jasan duela frogatzeko.

Oinarrien eta kuoten zenbatespena urtean behin egiten denez, BEZean eta antzeko tributuetan –alegia, urtebetetik beherako likidazioaldiak dituztenetan– zenbatetsitako

urteko kuota linealki banatuko da dagozkion likidazioaldietan, baldin eta zergapekoak justifikatzen ez badu beste denbora-banaketa bat egin behar dela.

Zehapen-eremuari dagokionez, manu beraren bi zenbakitan aukerako bi zehapen ezar ez daitezen arau-hauste bererako –zehazki, aduana-dokumentuak osatu gabe, akatsekin edo datu faltsuekin aurkezten diren arau-hausteetarako–, dokumentu horiek aduana-zorra sortzeko erabakigarri ez direnean, dagokion tituluan aldaketak egitea beharrezkoa da; titulu hori, era berean, ikuskapen-prozeduraren epearen erregulazio berriaren ondorioz ere aldatuko da, epe hori luzatzea gerta baitaiteke zehapen-prozedura abiarazitakoan, eta, beraz, zehapen-prozedurara eraman behar da ikuskapen-prozeduraren balizko luzapena.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen bitartez, konfigurazio berria ematen zaio zerga-kontsolidazioaren araubideari, eta subjektu arau-hauslearen kalifikazioa egokitzen da konfigurazio berri horren ondorioz zergak araubide horretan ordaintzen dituzten Taldeen eremuan.

Erregistro-liburuei dagokienez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Egoitza elektronikoaren bitartez liburu horiek eraman eta hornitzeko betebeharrean atzerapena izateko arau-haustea tipifikatzen da.

III

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak arautzen dituen arau-multzoaren aldaketak oinarrizko bi helburu ditu:

auzitegien jarduketa arintzea eta

auziak murriztea.

Helburu horiek lortzeko, prozeduraren fase guztietan baliabide elektronikoak gehiago eta hobeto erabiltzea sustatzen da erreforman; auzitegietako doktrina ezartzeko sistema aurreratzen da; prozedurak arintzen dira, eta indarreko araudia teknikoki hobetzen da, hutsuneak betez eta jardunbidean zalantzazkoak direla agerian geratu diren zenbait alderdi argituz, zalantzazkoak diren aldetik gatazka juridikoak eragin baititzakete.

Ildo beretik, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiari esleitzen zaio partikularren arteko jarduketei dagozkien erreklamazioez arduratzeko eskumena, erreklamatzailearen egoitza fiskala Espainiatik kanpo dagoenean.

Doktrina bateratzeko sistema zabaltzen da, segurtasun juridikoa bultzatuz, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiari esleitzen baitzaio irizpideak bateratzeko ebazpenak emateko eskumena, eta Eskualdeko auzitegi ekonomiko-administratiboei, aldiz, areto deskontzentratuei dagozkien irizpidea finkatzeko ebazpenak emateko aukera.

Metaketaren arloan, derrigorrezko metaketaren arauak sinpletzen dira, eta aukerako metaketa txertatzen.

Bestalde, aurkaratutako egintza eragin zuen tributuak aplikatzeko prozeduran borondatezko ordezkaritza izan zutenen kasuan, haien aldeko borondatezko ordezkaritzaren presuntzioa ezartzen da; hortaz, zalantzarik gabe, zergapekoen zeharkako kostuak ezabatzen dira.

Jakinarazpen elektronikoa txertatzen da bide horretatik derrigorrez jartzen diren erreklamazioetarako.

Onartzen ez den kasuan, kostuak ordaintzearekin lotutako argibidea ematen da; hain zuzen ere, kostuak ordaintzeko kondenaren eremu subjektiboa zehazten da, eremu hori auzialdi bakoitzarekin lotuta; hala, lehen auzialdian emandakoa gerora berretsi beharko da.

Ezer ere esaten ez den kasuan errekurritzeko epea zenbatzeko arau berezia ezabatzen da, betiere Auzitegi Gorenaren azkenaldiko jurisprudentziari eta Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiaren doktrinari jarraikiz. Zergapekoen defentsa-eskubide legitimoa babestearren, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ostean ebazpen espresua ematen bada, jakinarazi egingo da, eta auzitegi ekonomiko-administratiboen aurrean alegazioak aurkezteko epea ere ezarriko da; halaber, aurkaratutakotzat hartuko da, baina horrek ez du esan nahi organo ekonomiko-administratibo arduradunak prozesuz kanpoko akordioa deklaratu behar ez duenik.

Espediente elektronikoaren aipamena txertatzen da; hala, nahitaez bide elektronikoz aurkeztu beharko da, aurkaratutako egintza nahitaez bide horretatik jakinarazi beharrekoa den kasuan; horrekin batera, bide elektroniko horiek gehiago erabiltzearen alde egiten da.

Lege-mailako arauan espresuki xedatzen da Administrazioak zenbateko epea duen auzitegi ekonomiko-administratiboak emandako ebazpena betearazteko atzeraeraginekoak ez diren kasuetan, hau da, funtsezko edo sakoneko arrazoiengatik ebazten den kasuetan.

Partikularren arteko erreklamazioen arloko erregulazioa osatzen da; horretarako, espresuki aipatzen da eraginkorrak direla tributuak aplikatzeaz arduratzen den Zerga Administrazioaren aurrean ematen diren ebazpenak.

Ebazpen ekonomiko-administratiboa eteteko aukera ezartzen da, egoera jakin batzuetan zuzendari orokorrek gora jotzeko errekurtso arruntak aurkezten dutenerako.

Deuseztatzeko errekurtsoaren arloan hobekuntzak egiten dira; hala, espresuki arautzen da errekurtso hori zein kasutan ezin den aurkeztu.

Beste errekurtso bat sortzen da, betearazteko errekurtsoa –orain arte betearazpen- intzidentea esaten zitzaion–, eta Auzitegiaren baiespen-ebazpen baten ondorioz emandako egintzen aurka aurkez daiteke; hala, aplikazio-eremu objektiboa argitzen da, prozedura sinplifikatzen, eta presako izapidetzea ezartzen.

Berrikuspeneko errekurtso berezia ebazteko epea sei hilabetera murrizten da. Azkenik, pertsona bakarreko organoen aurreko prozeduraren ordez, prozedura

laburtua ezartzen da, zenbateko txikiko erreklamazioetarako; kasu horretan, pertsona bakarreko organotzat joka dezake auzitegiak.

IV

Abenduaren 27ko 7/2012 Lege Organikoaren bitartez, Ogasun Publikoaren aurkako delituaren erregulazioa aldatu zen, eta, erreforma horren ondorioz, beharrezkoa gertatu da zenbait aldaketa egitea abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean, zerga- likidazioak egin eta horiek kobratzeko aukera emango duen administrazio-prozedura bat ezartzeko, baita zigor-arloko prozedura izapidetzen hasten den kasuetan ere, horixe baita Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan egindako aldaketa garrantzitsuenetako bat.

Aipatu dugun aldaketa organikoa hain da garrantzitsua, ezen aldaketa horrek berak justifikatu egiten baitu abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean VI. titulua txertatzea, beren-beregi zehazteko kasu horietan garatu beharreko jarduketak, agerian geratu baita legegile organikoaren gidalerroa: arau orokorra izango da likidazioa egitea eta horren bitartez kuantifikatutako zerga-zorra biltzeko jarduketak garatzea, baina horrek ez du esan nahi tributu-arauan zehaztutako kasu jakin batzuetan legegileak ezin duenik jarduketak gelditzea hautatu –zigor-arloko arauan puntu horretan finkatutako aukerako izaerari zorrotz atxikita–, likidaziorik egin gabe, baldin eta egoitza jurisdikzionalean erabakirik ez badago.

Aldaketa horri esker, kasu gehienetan, orain arteko egoera gainditu ahal izango da; izan ere, zerga-zorra likidatzeko administrazio-jarduketak nahitaez geldiarazi behar zirenez, horren ondorioz, besteak beste, zerga-zorra beste mota bateko figura bihurtzen zen, delituaren ondoriozko erantzukizun zibila, betiere eragindako kaltea Ogasun Publikoari ordaintzeko formulatzat hartuta.

Ondorio horretaz gain, arauaren egitura berriari esker, lehendik zegoen erregulazioan Ogasun Publikoaren aurkako delitua ustez egiten zuenaren aldeko tratu desberdin eta bidegabea ere gainditu ahal izango da; izan ere, arau-hausle administratibo soilak administrazio-egintzaren betearazpena etetea ordaintzeko edo bermatzeko betebeharra zuen, eta Ogasun Publikoaren aurkako delitua ustez egiten zuenak ez.

Hortaz, tributu-arau berrian, alde batetik, likidazioko eta kobratzeko administrazio- jarduketak txertatzen dira, eta, bestetik, iruzur egitea zigor-arloan epaitzea uztartzearen ondoriozko egoera bereziak ebazteko arauak.

Ogasun Publikoaren aurkako delituaren egungo konfigurazioan, arau positiboan txertatzen da erregularizazioaren kontzeptua: zerga-zorra erabat onartu eta ordaintzea esan nahi du, eta delituaren benetako ifrentzu gisa egituratzen da; hala, legezkotasunera

erabat itzultzea ahalbidetzen du, eta iruzur egitean eragindako ondasun juridiko babestuaren behin-behineko kaltea amaitzen. Horretarako, zerga-zorra zer elementuk osatzen duten gogorarazten da Legean, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 58. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zerga Administrazioak egin beharreko egiaztapenak egiteko duen ahalmena berresten da, betiere, hala badagokio, erregularizazio horrek eskatzen duen zorraren erabateko onarpena eta ordainketa egon ba ote dagoen erabakitzearren.

Erregularizazio horren existentziari buruzko ziurtasunik eza erabakigarria izango da erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikziora igarotzeko edo espedientea Fiskaltzari igortzeko.

Beste ondorioa, oro har, gorago adierazi dugunez, likidazio administratiboa egitea izango da; horretarako, prozedura espezifikoa arautzen da, eta abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean araututako ikuskapen-prozeduraren egungo egiturari eusten dio hasierari eta izapidetzeari dagokienez, baina aldaketa adierazgarriak txertatzen ditu prozedura amaitzeko fasean delituari lotutako likidazioari dagokionez. Likidazio hori emateko, organo eskudunak baimena eman beharko du aldez aurretik salaketa edo kereila jartzeko.

Jarraian, gorago aipatutako salaketa edo kereila onartzen ez den kasuetan espedientea administrazio-egoitzara itzultzeko aukera aurreikusten da; hartara, Administrazioak jarduketei ekin beharko die berriro, eta, ondorio horietarako, dagozkion epeak finkatzen dira.

Administrazio-egiaztapenaren barruan eta Ogasun Publikoaren aurkako ustezko delitua izan badela zehaztu ostean, gerta daiteke zerga-betebehar, kontzeptu eta aldi berari dagokienez zenbait elementuri dagokienez delituzko iruzurra dagoela esan ahal izatea eta beste zenbait elementu delituaren eraginpean ez egotea. Kasu horretarako banaketa-mekanismo bat arautzen da, eta egoera baten eta bestearen eraginpeko elementuak bi likidazio desberdinetan bereizten dira, zigor-arloko arauan aipatzen denari jarraikiz. Zergapekoarekiko berme-bokazio argiarekin –zigor-arloko arauaren gutxieneko esku-hartzearen printzipioa aplikatzean oinarrituta–, arau orokor bat finkatzen da, eta, horren arabera, zergapekoaren alde oinarrian edo kuotan kendu edo konpentsatu behar diren partida guztiak delituarekin lotutako likidazioari egotziko zaizkio; alabaina, zergapekoak partida horiek modu proportzionalean banatzeko sistema bat hautatzeko aukera izango du.

Ogasun Publikoaren aurkako delitua egitearekin lotutako espediente horiek izapidetzeari dagokionez, honako premisa honetatik abiatu behar da: arauek araubide juridiko desberdina mugatu dezakete zuzenbide publikoko zorretarako, haien izaera bereziaren arabera. Tributu-eremuaren barruan, arau substantibo espezifikoak ezarri behar dira zerga-iruzur mota larrienaren, hau da, Ogasun Publikoaren aurkako delituaren ondoriozko zerga-zorretarako; izan ere, berezia izaki, prozedurazko tratamendua ere desberdina dute, administrazio-eremuan hasi eta judizialean bukatua. Araubide juridiko propio hori –funtsean, egiaztapeneko administrazio-prozeduran izandako akats edo atzerapenengatiko zorraren azkentze erabatekoa edo partziala kanpoan uzten du–, gainera, bat dator delituzko portaeren behar bezalako errepresioaren jarraibide arruntekin, ez baitu errukirik portaera horiek zigorrik gabe geratzeko aukerarekin egiaztapen- espedientearen administrazio-arloko izapidetzean izandako irregulartasunekin lotutako kontuengatik, betiere kontu horiek ez badute eraginik edo ez badute zalantzan jartzen delituzko iruzurraren existentzia edo zenbatekoa. Arau sustantibo espezifiko horiek aplikatu beharrekoak direnez, Ogasun Publikoaren aurkako delituekin lotutako likidazioak izapidetze berezi bati atxiki behar zaizkio; izapidetze horretan, betiere aplikatu beharreko araubide substantiboarekiko koherentziari eustearren, ez dira aztertuko zerga-betebeharraren azkentze erabateko edo partzialarekin loturarik ez duten alderdiak, hala nola –zor mota horretan– prozedurazko akatsak edo atzerapenak. Ildo beretik, irregulartasun horiek tratatzeko ezintasuna bat dator zigor-arloko jurisdikzioak lehendik dagoen araudiaren babespean emandako erabakiekin, delituzko egintza bat auzipetzean eraginik ez duten aurretiazko administrazio-prozedurari buruzko alderdien kontua alde batera utzita.

Komeni da berriro ere aipatzea delituzko zerga-iruzurraren kasuan Estatuko bi agintaritzak esku hartzen dutela, administratiboak eta judizialak, bakoitzak dagokion eremuan betiere.

Aurrekoa esan ostean, zigor-arloko ordenaren lehentasuna nabarmentzea garrantzitsua da, bi alderditan: alde batetik, zigor-arloko epaileari dagokio kobratzeko administrazio- jarduketak etetea, eta, hartara, kautelazko justiziarako aukera ematen du, zerga- likidazioaren betearazgarritasunaren aurrean; bestalde, zigor-arloko ordenaren lehentasuna errespetatuta geratzen da, zerga-likidazioak ezinbestean egokitu behar baitu zigor-arloko epaileak zigor bat ezartzeko iruzurraren existentzia eta zenbatekoa epaitzen eta erabakitzen duenean frogatutzat jotzen dituen gertakarietara. Erabaki judizialean Ogasun Publikoaren aurkako deliturik ez dagoela xedatu bada baina administrazio- likidazioa egingarria bada, Ogasun Publikoaren aurkako delituekin loturarik ez duen beste edozein zerga-likidazioren kasuan aurreikusitako moduan garatuko da babes judiziala, gaur egun egiten den bezalaxe.

Gorago esan dugunez, zigor-arloko aldaketaren ondorioz, dagokion likidazioa gauzatzeaz gain, Zerga Administrazioak likidatutako zerga-zorra kobratzeko jarduketak egin ditzake abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean eta lege hori garatzeko araudian araututako mekanismoak aplikatuta.

Hori dela-eta, likidatutako zerga-zorraren diru-sarrera egiteko epeari dagokionez arau espezifiko bat ezartzen da; epe horren hasiera salaketa edo kereila onartu ondokoa izango da, eta, kasu horretan, bilketa-jarduketak berrikusteko aukera ere izango da zerga-arloko administrazio-prozedura arrunten bitartez, legean tasatutako kausengatik.

Erreforma honen esparruan, une honetan ezin da eremu bat alde batera utzi: zerga- erantzulearena.

Gorago aipatu dugun aldaketa organikoaren bitartez pribilegio-egoerak desagerrarazi eta ustezko delitugilea beste edozein zerga-zordunaren egoera berean jarri nahi da. Helburu horrekin koherente izanik, zerga-erantzukizunarekin lotutako beste kasu bat ezarri behar da; kasu hori iruzurraren eragile edo laguntzailearen izaeran oinarrituta dago, eta, gainera, zigor-arloko prozesuan inputatu-izaera izan beharrarekin kualifikatuta.

Kasu horietan erantzukizun-adierazpena eginez gero, Zerga Administrazioak zerga- zorra kobratzeko jarduketari ekin ahal izango dio –jatorrian zergapeko subjektu pasiboari likidatzen zitzaion, erantzuletzat hartuta–, zigor-arloko aldaketaren mandatua azken ondorioetara eramanda, betiere ustezko delituarekin lotutako likidatutako zerga-zorraren bilketari dagokionez.

Azkenik, aldaketan hainbat espezialitate txertatzen dira, Erkidegoko legeriatik zuzenean etorriak, eta kontuan izatekoak dira aduana-zorraren likidazioaren eremuan.

Txertatzen den aldaketa dela-eta, aldaketak egin behar dira abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren beste zenbait artikulutan. Zehazki, alde batetik, VI. titulu berria aplikatuta garatu beharreko administrazio-jarduketak tributuen aplikazioaren barruan sartzen direnez, horiek gauzatzen dituzten organoak Zerga Administrazioaren barruan sartzen dira. Aldi berean, ordezkaritzako arau orokorrak aplikatu beharko dira jarduketa horien garapenean.

Bestetik, kautela-neurriak hartzeko prozesua arautzen duten manuak aldatzen dira, bai eta behin-behineko likidazioen zerrenda ere; bi kasuetan, arauan orain arautzen diren likidazio berriengatik izan da, orain arte ez baitzegoen horrelakorik.

Halaber, beste manu bat ere egokitu behar da; hain zuzen ere, ezartzen duena zerga- egoera borondatez erregularizatzeko ordaintzen diren zenbatekoak ez direla itzuliko; izan ere, Ogasun Publikoaren aurkako delituaren erregulazio berriari jarraikiz, zenbateko horiek erabakigarriak dira legezkotasunera erabat itzultzeko.

V

Europar Batasuneko Zuzenbideak eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiek fiskalitatearen eremuan duten eragin berezia dela-eta, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren mekanismo eta manuak txertatzen dira Europar Batasuneko Zuzenbidearen eraginkortasuna eta lege-integrazioaren maila areagotzeko.

Organo ekonomiko-administratiboek Europar Batasuneko Justizia Auzitegian arazo prejudizialak sustatzeko duten legitimazioari dagokionez, organoak berak onartu duenez, Europar Batasuneko Zuzenbidearen nagusitasunaren eta zuzeneko eraginaren adierazpentzat, prozedura-arauak ezartzen dira jarduera hori arautzeko, eta, horretaz gain, arazo prejudizial horiek aurkeztuz gero, prozedura ekonomiko-administratiboa etengo da, bai eta preskripzio-epearen zenbaketa ere.

Bestalde, beste titulu bat txertatzen da abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean, haren bitartez Europar Batasuneko araudira egokitu dadin 58/2003 Legea legez kanpo eta bateraezin geratutako estatu-laguntzei dagokienez.

Estatu-laguntzak berreskura daitezen eskatzeko Europako Batzordeak hartutako erabakiak ezinbestean eta osorik bete beharrekoak dira hartzaileentzat, hau da, Estatu kideentzat; hala, bada, Estatu kideek laguntza baliatu aurreko egoera berrezartzea lortu beharko dute, luzatu gabe eta Estatu kide hartzailearen barne-zuzenbideko prozedurei jarraikiz.

Espainiaren kasuan, barne-araudian ez da aurreikusten Estatuaren laguntzak berreskuratzeko prozedurarik tributu-eremuan, baina testu honen bidez beteko da hutsune hori. Horretarako, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren izaera kodetzailearen adierazpen gehigarritzat hartuta, beste titulu bat txertatzen da Legean, haren bidez eremu honetako berreskuratzeko erabakiak betearazteko jarraitu beharreko prozedurak arautzeko.

Estatuaren laguntzak berreskuratzeko prozesuan, Europako Batzordetik ezarritako erabaki baten betearazle dihardu Zerga Administrazioak; hala, Europar Batasunak arlo horretako ezarritako araudira egokitu beharko du, batik bat erabakia berehala eta modu eraginkorrean betearazteko printzipioetara, zeinak Tratatuaren 93. artikulua aplikatzeko xedapenak ezartzeko Kontseiluak 1999ko martxoaren 22an emandako 659/1999 Erregelamenduaren (EB) 14. artikuluan zehazten baitira.

Printzipio horien araberakoa da berreskuratze-erabakien erregulazioa, eta erregulazio horren berezitasun garrantzitsuenak justifikatzen dituzte:

Administrazio-egintza irmoak aldatzeko aukera, gauza epaituaren indarra izanik ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak xedatu duenez.

Ondoriozko zerga-zorrak atzeratu edo zatikatu ezintzat hartzea.

Horrez gain, Europar Batasuneko araudiak ezarritako preskripzio-arau bereziak txertatzen dira; hortaz, barneko preskripzio-epeak ez dira aplikatu beharrekoak izango, soilik erabakia betearaztearen ondoriozko zerga-zorrari dagokionez.

Berreskuratzeko erabakiak betearazteko bi prozedura mota sortzen dira, eta bata edo bestea aplikatuko da erabakian biltzen diren zerga-betebeharraren elementuen izaeraren arabera. Bata edo bestea aplikatu beharko da, kontuan hartuta erabakia betearazteak zerga-zorraren kuantifikazioan edo likidazioan eraginik duen edo ez duen.

Dena den, berreskuratzeko erabakiak ikuskapen-prozedura arruntaren bitartez ere betearazi ahal izango dira, baldin eta egiaztatzen bada zergapekoak beste betebehar batzuk edo betebeharraren beste elementu batzuk ere badituela, betiere berreskuratzeko erabakiaren xedea osatzen dutenak ez badira.

Titulu berri hori aipatzen da 5. eta 46.2 artikuluetan, zeren, alde batetik, Zerga Administrazioaren eskumena baita bertan araututako jarduketak betearaztea eta, bestetik, ordezkaritzako arau orokorrak berreskuratzeko prozeduretan aplikatzekoak izango baitira.

VI

Seigarren xedapen gehigarria aldatzen da, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiari buruzkoa, alde batetik, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia baliogabetzeak zerga-arloan dituen ondorioak argi eta garbi adierazteko eta, bestetik, ondorio horiek pertsona fisikoei esleitutako zenbakietara subjektiboki zabaltzeko.

Era berean, hamargarren xedapen gehigarria ere aldatzen da –Ogasun Publikoaren aurkako delituengatik erantzukizun zibila ordainarazteari buruzkoa– tributu-araua Zigor

Kodearen azken aldaketetara egokitzearren; izan ere, aldaketa horien bitartez, Zerga Administrazioaren eskumenak zabaltzen dira, isun-zigorrak ordainaraztea ere barnean hartuta.

Aintzatesten da aduanen arloan badirela Europar Batasuneko Zuzenbidetik zuzenean eratorritako arau espezifikoak, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean xedatutakoari gailenduko zaizkionak; besteak beste, honako hauek zehazten dira, garrantzi berezia dutelako: likidazioen izaerari eta ebazteko epeei buruzkoak, eta, bereziki, aduana- zorra osatzen duten tributuak aplikatzeko egintzak berrikusteari dagozkion zenbait alderdiri buruzkoak, betiere aduanen arloko eskumenak organo nazionalen eta Batzordearen artean banatzearen ondorioz.

Indarreko araudiaren arabera, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian aipatzen diren adiskidetasunezko prozedurei ekitea bateragarria da administrazio-errekurtso bat edo administrazioarekiko auzi-errekurtso bat izapidetzearekin, lagunarteko prozeduran bildutako gai berdinei buruzkoa baldin bada.

Mekanismo hori aldi berean bete-beteko berrikuste-auzialdi batekin batera gerta dadin saihestu behar denez, eta babes judizial eraginkorraren printzipioan eraginik izan gabe, bai administrazio-bidean bai auzibidean hasita egon daitezkeen berrikuste-prozedurak etetea xedatzen da lagunarteko prozedura bideratzen den arte; horregatik, beste xedapen gehigarri bat txertatzen da abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean, eta beste bat Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria gehitzen da finantza-erakundeek arau jakin batzuk modu efektiboan aplikatzeko ezinbesteko neurriak hartzeko –hor dira, alde batetik, informazioa komunikatzeko eta behar den arduraz jokatzeko arauak, hain zuzen ere, Kontseiluaren 2011ko otsailaren 15eko 2011/16/EB Zuzentarauan (Kontseiluaren 2014ko abenduaren 9ko 2014/107/EB Zuzentarauaren bidez aldatua) fiskalitatearen arloan informazio-truke automatikorako betebeharrari dagokionez jasotakoak, eta, bestetik, ELGAk informazioa komunikatzeko prestatutako estandar erkidetik ondorioztatutakoak (estandar hori Espainian aplikagarria da finantza-kontuen informazio-truke automatikoari buruz agintari eskudunen artean adostutako akordio aldeaniztunaren sinatzailea izan delako)–; hala, hogeita bigarren xedapen horretan, besteak beste, bi arau-hauste mota berri arautzen dira, finantza-kontuen titular edo kontrolatzaile diren pertsonen bizilekua identifikatzeko betebeharra ez betetzeari dagokionez.

Orobat, xedatzen da ez dela zerga-arloan aplikatu behar maiatzaren 20ko 11/2011 Legearen xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoa (abenduaren 23ko Arbitrajeko 60/2003 Legea aldatzen eta Estatuko Administrazio Orokorrean Arbitraje Instituzionala arautzen du 11/2011 Legeak); beraz, Zerga Administrazioaren eta zuzenbide publikoko erakundeen artean sortzen diren eztabaida juridikoak tributu-araudian xedatutako prozeduren arabera ebatziko dira.

Lehen Ekonomia eta Ogasun Ministerioa zenaren izena aldatu denez, egokitu egiten dira abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean agertzen diren ministerio horren aipamenak, egungo izena jartzeko.

Manu jakin batzuk indarrean noiz jartzen diren zalantzarik ez izateko, araubide iragankorra xedatzen da beharrezkoa duten artikuluetan, bereziki, Ogasun Publikoaren aurkako delituekin zerikusia duten zerga-zorrak likidatzeko prozedura berria aplikatzeari dagokionez; halaber, balizko delituekin lotutako erantzukizuneko kasu berriak noiz aplikatu ere xedatzen da.

VI. titulu berrian bildutako erregulazioaren osagarri, eta zigor-arloko prozesuan liskarra izan arren zerga-zorra kobratzeko administrazio-prozedurarekin jarraitzea ahalbidetzen duen Zigor Kodearen erreformari jarraikiz, Prozedura Kriminalaren Legean xedatzen da zigor-arloko epaileari likidazioaren betearazgarritasuna eteteko eskaera aurkezte hutsak ez duela ondoriorik eragingo baldin eta bermeak formalizatzen dituen esanbidezko erabaki judizialik ez badago.

Horren ondorioz, zerga-bilketako organoek premiamenduzko prozedurarekin aurrera jarraitu ahal izango dute etetea erabakitzen duen autoa ematen den egunera arte. Hala ere, bermea eratutakoan, eteteak eskaera egin zen egunetik izango ditu ondorioak, eta Legean arautuko dira emate-autoak eskaera aurkeztu aurretik egindako enbargoetan izango dituen ondorio zehatzak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzen da; lege horretan argitzen denez, delitu hori gaur egun Zigor Kodean arautzen den moduan, administrazioarekiko auzien ordenatik kanpo dago zergapekoek administrazio-jardunaren babespean proposa ditzaketen uzien berri izatea.

Kontrabandoa zigortzeko abenduaren 12ko 12/1995 Lege Organikoan zenbait manu aldatzen eta txertatzen dira, eta, lege horren azken xedapenetatik bigarrenaren arabera, lege arruntaren maila dute. Zigor Kodeak zabaldutako bide beretik –58/2003 Tributuen Lege Orokorraren VI. titulu berrian mamitua– kontrabandoaren eremuko aldaketei esker, oro har, kontrabandoaren ondoriozko zerga- eta aduana-zorrak likidatu eta bildu ahal izango dira; hortaz, Zerga Administrazioa jabetzen bada kontrabando-delitua izan daitekeela, administrazio-jarduketek aurrera jarraituko dute, salbu eta zehapen-prozedura jada hasita badago, ezin baita aldi berean zehapen bat baino gehiago egon.

Une honetan tabako-laboreekin lotutako jarduera ekonomikoan eragiten duten faktoreak asko direnez –batez ere, zeregin horien prezio-igoera, Espainiako geografiako zenbait tokitan dagoen egoera sozio-ekonomikoa eta aduana- eta zerga-frankizien erregulazioan dauden muga juridikoak, bidaiariei eta bidalketa txikiei dagokienez–, nabarmen areagotzen ari dira salgai mota horrekin kontrabandoko arau-haustetzat tipifikatutako egite eta ez-egiteak.

Bestalde, establezimendua ixteko zehapenaren aplikazio eraginkorra saihesteko joerak areagotzen ari dira arau-hausleen artean, eta, gainera, orokortzen ari dira ustezko arau- hausleengan zehapen-espedienteak izapidetzeaz eta ikerketaz arduratzen diren funtzionarioen jarduketaren aurrean jarkitzeko, oztopo egiteko, aitzakiak jartzeko edo uko egiteko egoerak dakartzaten jokabideak.

Horrelako jokabideak zabaldu ez daitezen eta irregulartasun mota horren igoerari aurre egitearren, arau-hausteetan aplikatu beharreko zehapenak berrikusi behar dira zehapen ororen helburuarekin bat etortzeko, hau da, arau-hausteen xedea eratzen duten portaera antijuridikoak egiteko asmoa kentzeko.

Kontuan izanik eskumenak nola dauden banatuta organo nazionalen eta Batzordearen artean, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia aintzat hartuta aduana-zorra a posteriori ez egiteko, barkatzeko edo itzultzeko, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren ildo beretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legea ere aldatzen da, prozedura judiziala etenda geratu dadin Batzordeak dagokion erabakia hartu artean.

Ikuskapen-prozedura egiteko epearen geldiarazte-aldi justifikatuak ezabatu eta horien ordez etenaldiak ezartzeko prozedurekin koherente izate aldera, terminologia egokitzen da Produktibitatea Sustatzeko Zerga Alorreko Eraberrikuntzari buruzko azaroaren 18ko 23/2005 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian, Baloreen Merkatuaren Batzorde Nazionalak Inbertsio Kolektiboko Erakunde bati emandako baimena eten edo ezeztatzeari buruz iritzia eman behar duen kasuetarako.

7/2012 Legean –urriaren 29an emana, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzeko– ordainketak eskudirutan egiteko mugak ezarri ziren. Finantza-arloko araua da, nahiz eta helburua, lege horren zioen azalpenean aipatzen denez, iruzur fiskalaren aurka borrokatzea den.

Diru-trukerako establezimenduetan moneta bateko eskudirua beste moneta bateko eskudiruarekin trukatzeko muga kanpoan utzi behar dela jotzen da, eta salbuespen horren barruan sartzen dira, halaber, Ordainketa-zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legean araututako ordainketa-erakundeak, betiere bi kasuetan Espainiako Bankuak gainbegiratuta eta kapitalak zuritzeko araudiari jarraikiz.

Era berean, lege horretan arautzen diren eskudirutan egindako ordainketen muga betetzen ez duten arau-hausteen kasuan jarraitu beharreko zehapen-prozeduren barruan, jakinarazpenen araubide juridikoa aldatzen da, jakinarazpenak arintzeko eta araubide hori Zerga Administrazioko Estatu Agentziak zerga-prozeduretan, oro har, jarraitzen duen araubidearekin harmonizatzeko.

Azken xedapenetatik seigarrenean, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen araudiaren zenbait aldaketa biltzen dira; hala, besteak beste, kreditu fiskalak –zerga-oinarri negatiboak, ezarpen bikoitzagatiko kenkariak zein pizgarri fiskalak– egiaztatzeko epe espezifikoak ezartzen dituzten atalak aldatzen dira, Tributuen Lege Orokorraren idazkerarekin bat etortzearren eta interpretazio-zalantzarik sor ez dadin Zerga Administrazioko organoek garatu beharreko egiaztapen-jarduketak egiteari dagokionez.

Horri jarraikiz, Kooperatiben Araubide Fiskalari buruzko abenduaren 19ko 20/1990 Legean egin beharreko aldaketak egiten dira, kuota negatiboen tratamendu fiskala 27/2014 Legean zerga-oinarri negatiboentzat aurreikusitakoaren arabera egokitzeko.

Bestalde, ezartzen da Ministro Agindu bidez onartu behar dela zorra borondatez erregularizatzeko eredua, erabakigarria baita, hala badagokio, Ogasun Publikoaren aurkako delitua egiteagatiko zigor-arloko gaitzespena desagertzeko.

Bukatzeko, hainbat manurekin osatzen da testua: xedapen indargabetzailea ezartzekoa, arauan xedatutakoa ezartzearen ondoriozko gastuak mugatzeari buruzko xedapena ezartzekoa, eskumen-tituluari dagozkiona, Gobernuari legea garatzeko xedapenak emateko ahalmena ematekoa eta legea indarrean jartzeari buruzkoa.

Artikulu bakarra. Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra aldatzea.

Aldaketa hauek txertatzen dira abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean:

Bat. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Lege honen ondorioetarako, III., IV., V., VI. eta VII. tituluetan araututako eginkizunak garatzen dituzten zuzenbide publikoko organo eta erakundeek osatuko dute Zerga Administrazioa.»

Bi. Aldatu egiten da 12. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Estatuaren eskumenen eremuan, zerga-arloko legeak eta gainerako arauak interpretatzeko edo argitzeko xedapenak emateko ahalmena Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari dagokio, bai eta lege honen 88.5 artikuluan aipatzen diren Zerga Administrazioko organoei ere.

Ministroak emandako interpretatze- edo argitze-xedapenak nahitaez bete beharrekoak izango dira Zerga Administrazioko organo guztientzat.

Lege honen 88.5 artikuluan aipatzen diren Zerga Administrazioko organoek emandako interpretatze- edo argitze-xedapenek ondorio lotesleak izango dituzte tributuak aplikatzeaz arduratzen diren Zerga Administrazioko organo eta erakundeentzat.

Zenbaki honetan aurreikusitako interpretatze- edo argitze-xedapenak dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko dira.

Zenbaki honetan aipatzen diren ebazpenak eman aurretik eta testua landuta dagoela, ebazpenen izaera aintzat hartuta komeni baldin bada, jendaurreko informazio-aldian erakusgai jarri ahal izango dira.»

Hiru. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioz egiten diren likidazioetan, tributua eskatuko da; horretarako, ohiko edo berezko egintza edo negozioei zegokiekeen araua aplikatuko da, edo lortutako abantaila fiskalak ezabatuko dira, eta berandutze-interesak likidatuko dira.»

Lau. Aldatu egiten da 29. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Artikulu honetan xedatutako garatzeko, erregelamenduzko xedapenen bitartez zerga-betebehar formalak betetzeari buruzko inguruabarrak arautu ahal izango dira.

Zehazki, erregistro-liburuak aldizka eta baliabide telematikoen bitartez zer kasutan aurkeztu edo eraman behar diren erabakiko da.»

Bost. Aldatu egiten da 43. artikuluaren 1. zenbakiko e) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«e) Aduanetako ordezkariak, haien komisio-emaileen izenean eta kontura jarduten dutenean. Dena den, aduana-zorra ez da egongo erantzukizun subsidiario horren eraginpean.»

Sei. Aldatu egiten da 46. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Errekurtsoak edo erreklamazioak jartzeko, horiek bertan behera uzteko, eskubideei uko egiteko, zergapeko baten izenean betebeharrak hartzeko edo aitortzeko, bidegabeko diru-sarrerak itzultzea edo itzulketak eskatzeko eta lege honen III., IV., V., VI. eta VII. tituluetan araututako prozeduretan zergapekoaren sinadura beharrezkoa den gainerako kasuetarako, Zuzenbidean baliozkoa den edozein eratan egiaztatu beharko da ordezkaritza hori, betiere modu fidagarrian jasota geratzen dela bermatuta edo, bestela, interesduna bera administrazio-organo eskudunera bertara joanda.

Ondorio horietarako, Zerga Administrazioak prozedura jakin batzuetarako onartzen dituen ordezkaritza-dokumentu normalizatuak izango dira baliodunak.»

Zazpi. Aldatu egiten da 65. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Honako zerga-zor hauek ezin izango dira geroratu edo zatikatu:

a)Efektu tinbratuen bidez ordainarazten direnak.

b)Atxikitzaileak edo konturako ordainketak egiteko betebeharra duenak bete behar dituen tributu-betebeharrei dagozkienak, salbu eta tributuen arloko araudian aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.

c)Zergapekoaren konkurtsoaren kasuan, konkurtso-legeriaren arabera masaren kontrako kreditutzat jo behar direnak.

d)Lege honen VII. tituluan araututako Estatuko laguntzak berreskuratzeko erabakiak gauzatzearen ondoriozkoak.

Zenbaki honetako letretan aipatzen diren geroratze- edo zatikatze-eskabideak ezetsi egingo dira.»

Zortzi. Gehitu egiten da 66 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«66 bis artikulua. Egiaztatzeko eta ikertzeko eskubidea.

1.Lege honen 66. artikuluan ezarritako eskubideen preskripzioak ez du eraginpean hartuko Administrazioak egiaztapenak eta ikerketak egiteko duen eskubidea, lege honen 115. artikuluaren araberakoa, salbu eta hurrengo zenbakian xedatutako egoeran.

2.Administrazioaren eskubidea da hasiera ematea konpentsatutako edo oraindik konpentsatzeko dauden oinarri edo kuotak edo aplikatutako edo oraindik aplikatzeko dauden kenkariak egiaztatzeko prozedurari, baina Administrazioaren eskubide hori hamar urtera iraungiko da, oinarri edo kuota horiek konpentsatzeko eskubidea edo kenkari horiek aplikatzeko eskubidea sortu den ekitaldiari edo zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko zehaztu den erregelamenduzko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lege honen 148. artikuluan aipatzen diren ikuskapen-prozedura orokorretan, likidatzeko eskubidea preskribatua ez duten zerga-betebeharrei eta zergaldiei dagokienez, barnean hartuko dute aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera egiaztatze-eskubidea preskribatuta ez duten konpentsatu gabeko oinarri edo kuota guztien edo aplikatu gabeko kenkarien egiaztapena. Bestela, zenbaki honetan aipatzen den egiaztapena espresuki aipatu beharko da prozeduraren xedean, egiaztatu behar diren oinarri edo kuotak konpentsatzeko edo kenkariak aplikatzeko eskubidea zein zergaldi edo zerga-ekitaldietan sortu zen adierazita.

Zenbaki honetan aipatzen den egiaztapena eta, hala badagokio, konpentsatutako edo konpentsatu gabeko oinarri edo kuoten edo aplikatutako edo aplikatu gabeko kenkarien zuzenketa edo erregularizazioa egin ahal izango da –lehenengo paragrafoan xedatzen den preskripzioa betetzen ez dutenei dagokienez–, baina soilik likidatzeko eskubidea preskribatua ez duten zergaldi edo zerga-betebeharrei dagozkien egiaztapen-prozeduren barruan.

3.Tributu bakoitzaren berezko araudian besterik xedatzen ez bada, aurreko zenbakian aipatzen den egiaztatze-eskubidearen mugak ez du barnean hartuko oinarri, kuota edo kenkariak biltzen dituzten likidazio edo autolikidazioak eta kontabilitatea aurkezteko betebeharra, zenbaki horretan zehaztutako konpentsazio edo aplikazioak gertatu ziren preskribatu gabeko ekitaldiak egiaztatzeko edo ikertzeko prozeduretan.»

Bederatzi. Aldatu egiten da 67. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Lege honen 66. artikuluan aipatzen diren kasuetan, preskripzio-epea ondoren azaltzen diren arauen arabera hasiko da kontatzen:

a)kasuan, aitorpena edo autolikidazioa aurkeztu beharreko erregelamenduzko epea bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Ordainagiri bidez aldizka kobratzeko tributuen kasuan, zerga-zorra dagokion likidazioaren bitartez zehazteko ez bada beharrezkoa aitorpena edo autolikidazioa aurkeztea, preskripzio-epea tributuaren sortzapen-egunean hasiko da kontatzen.

b)kasuan, nork bere borondatez ordaintzeko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera, artikulu honen 2. zenbakian ezarritakoa alde batera utzi gabe.

c)kasuan, tributu bakoitzaren araudiaren ondoriozko itzulketa eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, eperik ez badago, itzulketa hori eska zitekeen egunaren biharamunetik aurrera; okerreko diru-sarrera egin eta hurrengo egunetik edo autolikidazioa aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera, baldin eta oker egindako diru-sarrera esandako epe horren barruan egina bazen; edo errekurtsoz erasotako egintza guztiz ala hein batean bidegabetzat jotzen duen epaia edo administrazio-ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eragiketa bera zergapetzen duten eta elkarren artean bateraezinak diren tributuen kasuan, ez dagokion tributuaren okerreko diru-sarreraren itzulketa eskatzeko preskripzio-epea kontatzen hasiko da dagokion tributua zein den ebazteko berariaz aurreikusitako organoak ebazpena ematen duenean.

d)kasuan, tributu bakoitzaren araudiaren ondoriozko itzulketak egiteko xedatutako epeak amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bermeen kostuaren itzulketa jasotzeko eskubidea onartzen duen erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.»

Hamar. 9. zenbakia gehitzen zaio 68. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«9. Lege honen 66. artikuluaren a) letran –zerga-betebehar bati buruzkoan– aipatzen den eskubidearen preskripzio-epea geldiarazten bada, artikulu horren a) eta c) letretan –zergapeko beraren lotutako zerga-betebeharrei buruzkoetan– aipatzen diren eskubideen preskripzio-epeak ere geldiaraziko dira, baldin eta zerga- betebehar horietan beste zerga-ordainketa bat gertatzen bada edo gertatuko bada dagozkien zerga-betebeharrei lotutako betebeharraren erregularizazioak oinarri

dituen irizpide edo elementuak aplikatu ostean bai Zerga Administrazioaren eskutik bai zergapekoen eskutik.

Zenbaki honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lotutako zerga-betebehartzat hartuko dira elementuren bat beste betebehar edo aldi bati dagozkion elementuen eraginpean edo horien araberakoa dutenak.»

Hamaika. Aldatu egiten da 69. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Zerga-zorra ordaintzeko betebeharra dutenetako baten aldeko preskripzioak ondorio berberak sortzen ditu ordaintzeko betebeharra duten guztientzat, aurreko artikuluaren 8. zenbakian xedatutakoari eragin gabe.»

Hamabi. Aldatu egiten da 70. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Preskribatutako zergaldietan egindako eragiketetako datuen jatorria justifikatzeko betebeharrak iraun egingo du dagokion eragiketaren eraginpeko zerga-zorrak zehazteko eskubidearen preskripzio-epean eta, edonola ere, lege honen 66.bis.2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren kasuetan.»

Hamahiru. Aldatu egiten da 73. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Zerga Administrazioak ofizioz konpentsatuko ditu betearazte-aldian dauden zerga-zorrak.

Egiaztapen mugatuko edo ikuskapeneko prozedura beraren ondorioz, edo aurreko likidazio bat deuseztatu delako beste likidazio bat egitearen ondorioz sartu beharreko eta itzuli beharreko zenbatekoak ofizioz konpentsatuko dira diru-sarrerak borondatez egiteko epean, lege honen 26. artikuluaren 5. zenbakian xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, lege honen 225.3 eta 239.7 artikuluetan aipatzen den ebazpena betearaztearen ondorioz sartu beharreko edo itzuli beharreko zenbatekoak ere ofizioz konpentsatuko dira diru-sarrerak borondatez egiteko epean.»

Hamalau. Aldatu egiten dira 81. artikuluaren 6. eta 8. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«6. Kautelazko neurriek, hartzen direnetik aurrera, sei hilabetez izango dituzte ondorioak, honako kasu hauetan izan ezik:

a)Premiamendu-prozeduran enbargo edo artikulu honen 8. zenbakiko neurri edo kautelazko neurri judizial bihurtzen badira; orduan, kautelazko neurria hartzen den egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

b)Kautelazko neurriak hartzeko inguruabarrak desagertzen badira.

c)Interesdunak eskatuta, nahikotzat jotzen den bestelako berme batez ordezkatzea erabakitzen bada.

Edonola ere, kautelazko neurriak kendu egingo dira honako kasu hauetan: zergapekoak kreditu-erakunde edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioa edo kautelazko neurriaren zenbatekoa kobratuko dela bermatzen duen kauzio-aseguruko agiria aurkezten badu. Kautelazko neurriak ziurtatzen zuen zerga- betebeharra betetzeko borondatezko aldian zergapekoak ordainketa egiten badu, sartu beharrekoa sartzea galarazi gabe, aurkeztutako bermearen kostuak ordaindu beharko ditu Zerga Administrazioak.

d)Aipatu epea arrazoitutako erabaki baten bidez luzatzen bada; betiere luzapena sei hilabete baino gutxiagokoa izango da.

e)Lege honen 253. artikuluan deskribatutako prozedura izapidetzen den bitartean edo amaitutakoan hartzen badira. Kasu horietan, neurriek hogeita lau hilabetez izango dituzte ondorioak, hartzen direnetik hasita.

Lege honen 253. artikuluan deskribatutako izapidea hasi aurretik hartu baldin badira, lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den likidazioa eman ostean, epea

luzatu ahal izango da arrazoitutako erabaki bidez, baina hartutako neurrien guztizko luzapena gehienez ere 18 hilabetekoa izango da.

Bestalde, e) letra honetan aipatzen diren neurriak enbargo bihurtu ahal izango dira egindako likidazioa kobratzeko abiarazitako premiamenduzko prozeduran.

Neurriok hartu ostean, zigor-arloko organo judizial eskudunari Zigor Kodearen

305.5artikuluan biltzen den etenaldia eskatzen bazaio, hartutako neurrien berri jakinaraziko zaie Fiskaltzari eta organo judizial horri, eta neurri horiei eutsiko zaie organo judizialak neurri horien kontserbazioari edo kentzeari buruzko erabakia hartzen duen arte.»

«8. Egiaztapeneko eta ikuskapen-ikerketako prozedura baten kariaz Herri Ogasunaren kontrako delituagatik salaketa edo kereila aurkeztu denean, edo delitu hori dela eta prozesu judiziala abiarazi denean baina lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den likidazioa agindu gabe, Zerga Administrazioko organo eskudunak bere esku izango du artikulu honetan arautzen diren kautelazko neurriak ezartzea, hargatik eragotzi gabe hemeretzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

Baldin ustezko delitu horren ikerketaren abiapuntua ez bada egiaztatzeko edo ikuskapena egiteko ikerketa baten prozedura, Zerga Administrazioko organo eskudunak bere esku izango du kautelazko neurriak onartzea, baina Fiskaltzak ikerketa egiteko dagozkion eginbideak abiarazi ostean baino ez, edo, hala balegokio, dagozkion zigor-eginbideak abiarazi ostean.

Aurreko zenbakietan aipatzen diren kasuetan, aukeran izango da Zigor Kodeko

126.artikuluan aipatzen diren zenbatekoak ordaintzeko erantzukizun zuzena edo ordezkoa dutenen kontra abiaraztea kautelazko neurriak, baldin salaketan edo kereilan jo bada litekeena dela erantzukizun hori izatea.

Zerga Administrazioan eskumena duen organoak kautelazko neurria onartu ostean –hala badagokio–, jakinarazi egingo zaio interesdunari, Fiskaltzari eta organo judizial eskudunari, eta eutsi egingo zaio kautelazko neurriari, harik eta organo eskudunak kautelazko neurria neurri jurisdikzional bihurtzeko edo kautelazko neurri hori kentzeko bidezko erabakia onartzen duen arte.»

Hamabost. Aldatu egiten da 82. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Zerga-zorraren geroratzeak edo zatikatzeak bermatzeko, Zerga Administrazioak zera eska dezake, kreditu-erakunde edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioa edo kauzio-aseguruko agiria eratzea bere alde.

Abal edo agiri hori lortu ezin dela justifikatzen bada edo hura aurkeztuz gero jarduera ekonomikoaren bideragarritasuna larriki eragozten dela justifikatzen bada, Administrazioak bestelako berme batzuk onar ditzake, hala nola hipoteka, bahia, fidantza pertsonala eta solidarioa edo nahikotzat jotzen den beste edozein, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

Erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, Administrazioak kautela- neurriak har ditzala eska dezake zergapekoak, goiko letretan aurreikusitako bermeen ordez. Kasu horietan, ez da aplikatuko lege honen aurreko artikuluaren 6. zenbakian xedatutakoa.»

Hamasei. Aldatu egiten da 92. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Bereziki, lankidetza hori gauzatzeko, Zerga Administrazioak hitzarmenak egin ditzake beste administrazio publiko batzuekin, erakunde pribatuekin edo gizartearen, lanaren, enpresaren edo profesionalek interesak edo sektoreak ordezkatzen dituzten elkarteekin, eta, zehazki, eginkizuna garatzen laguntzeko xedez zerga-betebeharrak elkarlanean bete daitezen sustatzearren, zerga- aholkularitzako profesionalen elkargo eta elkarteekin.»

Hamazazpi. 95. artikuluari dagokionez, m) letra txertatzen da 1. zenbakian, eta, bestalde, 4. zenbaki berria ere gehitzen zaio; hortaz, birzenbakitu egiten dira oraingo 4. eta

5. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«m) Aktiboak Berreskuratzeko eta Kudeatzeko Bulegoarekin elkarlanean jardutea, zigor-arloko prozesu batean enbargatutako edo konfiskatutako ondasunak lokalizatzeko beharrezkoak diren datuak, txostenak edo aurrekariak lagata, betiere inguruabar hori aldez aurretik egiaztatuta.»

«4. Artikulu honetan ezarritako datuen izaera erreserbatua ez da eragozpen izango horiek publiko egiteko, publikotasun hori Europar Batasuneko araudian ezartzen bada.»

Hemezortzi. Gehitu egiten da 95 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«95 bis artikulua. Zerga-betebeharrak nabarmenki betetzen ez diren egoeretako publikotasuna.

1.Zerga-zor edo -zehapenak dituztelako Ogasun Publikoarekiko zordunen zerrendak aldizka publiko egitea erabakiko du Zerga Administrazioak, honako baldintza hauek betetzen direnean:

a)Ordaintzeko geratzen diren zerga-zor eta -zehapenen guztizko zenbatekoa 1.000.000 eurotik gorakoa izatea.

b)Zerga-zor edo -zehapen horiek borondatez ordaintzeko epea amaitzen denean ordaindu gabe egotea.

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, geroratuta edo etenda dauden zerga-zor eta -zehapenak ez dira barnean hartuko.

2.Zerrenda horietan honako informazio hau jaso beharko da: a) Zordunen identifikazioa, xehetasun hauekin:

Pertsona Fisikoak: izen-abizenak eta IFZ.

Pertsona Juridikoak eta lege honen 35.4 artikuluko erakundeak: izendapen sozial osoa eta IFZ.

b)Ordaintzeko dauden eta publiko egitean aintzat hartu diren zor eta zehapenen baterako zenbatekoa.

3.Estatuko eremuan, artikulu honetan arautzen den publikotasuna Estatua titular den tributuei soilik dagokie; hain zuzen ere, tributuen aplikazioa, zehatzeko ahala baliatzeko aukera eta berrikusteko ahalmenak Estatuaren Zerga Administrazioko organoek esleituta dituzten tributuei, betiere eremu horietako eskumenak Autonomia Erkidegoen edo tokiko erakundeen gain eskuordetu gabe.

Artikulu honetan araututako publikotasuna aduana-zorra osatzen duten tributuen kasuan ere aplikatu beharko da.

4.Zerrendan sartzeko eskatutako betekizunak betetzen diren erabakitzeko, publiko egiteko erabakiaren aurreko urteko abenduaren 31 hartuko da erreferentziako eguntzat, erabaki hori hartzeko egunean sartzeko geratzen den zenbatekoa edozein izanik ere.

Zerrendan sartzeko proposamenaren berri emango zaio eraginpeko zordunari, eta hark 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, jakinarazpen hori egintzat hartuko da Zerga Administrazioak frogatzen badu jakinarazteko saialdi bat egin duela interesdunaren zerga-egoitzan, edukiaren testu osoarekin.

Lehen zenbakian aipatu diren betekizunei dagozkien errakuntzak –materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak– daudenerako alegazioak baino ezin izango dira aurkeztu.

Alegazio-izapidearen ondorioz, Administrazioak zerrenda zuzentzea erabaki dezake, frogatzeko moduan egiaztatzen badu ez direla betetzen 1. zenbakian xedatutako legezko betekizunak.

Zuzenketa hori ofizioz ere erabaki daiteke.

Egin beharreko zuzenketak eginda, publiko egiteko erabakia emango da. Erabakiaren jakinarazpena egintzat emango da erabakia eta zerrenda

argitaratzen direlarik.

Ministro-agindu baten bidez finkatuko da noiz argitaratuko den –urte bakoitzeko lehen seihilekoan, betiere– baita zer fitxategi eta erregistro dagozkion ere.

Nolanahi ere, baliabide elektronikoak erabiliz argitaratuko da, eta hartu beharreko neurriak hartu beharko dira Interneteko bilaketa-motorren bitartez edukia ez dadin indexatu; zerrendak argitaratu eta hiru hilabetera, eskuragarri egoteari utziko diote.

Publiko egiteko egin beharreko datu-tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren araberakoa izango da, bai eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretu bidez onartutako Erregelamenduaren araberakoa ere.

5.Estatuaren eskumenen eremuan, artikulu honetan araututako erabakiak publiko egiteko eskudun izango da Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren zuzendari nagusia.

6.Zerrenda argitaratzen denean, zera zehaztu beharko da, zerrendan jasotzen den egoera 4. zenbakian aipatutako erreferentziako eguneko egoera dela, eta zerrenda argitaratzeak ez duela eraginik zordunak erreferentziako egun horren ondoren zerrendako zor eta zehapenak ordaintzeko egindako jarduketetan.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du eraginik izango, inolaz ere, lege honetan ezarritako aurkaratze-araubidean, zerga-zor eta -zehapenak eragin dituzten jarduketa eta prozedurei dagokienez; ez du eraginik izango, halaber, geroago abiarazitako edo abiaraz daitezkeen tributuak aplikatzeko jarduketa eta prozeduretan, horiei dagokienez.

Artikulu honetan araututako informazioa argitaratzeari buruz artikuluan bertan xedatutako prozeduran garatutako jarduketak ez dira izango eteteko arrazoi, lege honen 68. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

7.Zerrenda publiko egiteko erabakiak administrazio-bidea amaituko du.»

Hemeretzi. c) letra berria eransten zaio 101. artikuluko 4. zenbakiari, eta honela idatzita geratzen da:

«c) Edonola ere, lege honen 250.2 artikuluan xedatutakoaren babespean emandako likidazioak behin-behinekoak izango dira.»

Hogei. Aldatu egiten da 104. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Jakinarazpena prozeduren gehieneko epearen barruan egiteko betebeharra beteta dagoela ulertzeko, nahikoa izango da jakinarazteko saialdi bat egin dela frogatzea, edukiaren testu osoarekin.

Baliabide elektronikoen bidez egindako jakinarazpenak jasotzera behartuta dauden edo horiek borondatez jaso nahi dituzten subjektuen kasuan, jakinarazpena prozeduren iraupeneko gehieneko epearen barruan egiteko betebeharra betetzat hartuko da jakinarazpena Zerga Administrazioaren egoitza elektronikoan edo gaitutako helbide elektronikoan agertzen denean.

Ebazpena emateko epea zenbatzeko garaian, ez dira aintzat hartuko ez erregelamendu bidez zehazten diren geldiarazte-aldiak justifikatuak, ez prozeduran Zerga Administrazioari ezin lepora dakizkiokeen arrazoiengatik izandako

luzapenak, ez eta lege honetan aurreikusitakoaren araberakoak ez diren epearen etenaldiak ere.»

Hogeita bat. Kendu egiten da 106. artikuluko 5. zenbakia, eta 4. zenbakia aldatu; honela idatzita geratzen da:

«4. Gastu kengarriak eta egiten diren kenkariak –baldin eta enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen ondorio badira– justifikatu egin beharko dira, ahal dela, eragiketa egin duen enpresaburu edo profesionalak aurkeztutako faktura bidez; faktura horrek tributu-arauan aipatzen diren betekizunak bete beharko ditu.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, faktura ez da hartuko eragiketak egin izana frogatzeko baliabide pribilegiatutzat; beraz, Administrazioak fakturaren eraginkortasuna modu arrazoituan zalantzan ipiniz gero, zergapekoari dagokio eragiketen errealitateari buruzko frogak aurkeztea.»

Hogeita bi. 5. zenbakia gehitzen zaio 108. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Urtebetetik beherako likidazioaldiak dituzten zerga-betebeharren kasuan, ateratzen den urteko kuota dagozkion likidazioaldien artean banatu ahal izango da linealki, baldin eta Zerga Administrazioak –bere esku duen informazioan oinarrituta– ezin badu likidazioaldi zehatz batekin lotu, tributua arautzen duen araudiari jarraikiz, eta zergapekoak, espresuki eskatuta ere, ez badu justifikatzen beste denbora- banaketa bat egokiagoa dela.»

Hogeita hiru. Aldatu egiten dira 81. artikuluaren 6. eta 8. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. Zerga Administrazioak egintzak, elementuak, jarduerak, ustiapenak, negozioak, balioak eta zerga-arloko beste egoera erabakigarriak egiaztatu eta ikertu ahal izango ditu, aplikatu beharreko arauak behar bezala betetzen direla egiaztatzeko.

Egiaztapen eta ikerketa horiek egin ahal izango ditu nahiz eta lege honen 66.a) artikuluan araututako preskripzioa beteta duten zerga-arloko kontzeptu eta ekitaldi edo aldiei dagozkienak izan, betiere egiaztapen edo ikerketa hori lege honen

66.artikuluan aipatzen diren eta preskribatu ez diren eskubideetako bati buruzko zehatza baldin bada, lege honen 66 bis.2 artikuluan aipatzen diren kasuetan izan ezik; kasu horretan, artikulu horretan xedatzen den muga aplikatu beharko da.

Zehazki, egiaztapen eta ikerketa horiek goiko 66.a) letran araututako preskripzioaren baldintza beteta duten ekitaldi edo zergaldietan gertatu, burutu, garatu edo formalizatu diren gertakari, egintza, jarduera, ustiapen eta negozioetara ere luzatu ahal izango dira, baldin eta preskripzioaren baldintza hori betetzen ez duten ekitaldi edo zergaldietan izango badituzte zerga-ondorioak.

2.Artikulu honetan aipatzen diren egiaztapeneko eta ikerketako eginkizunak garatzean, zergapekoek egindako gertakari, egintza, jarduera, ustiapen eta negozioak kalifikatu ahal izango ditu Zerga Administrazioak, horiei aldez aurretik emandako kalifikazioa edozein izanik ere edo edozein alditan eginda ere; hala badagokio, lege honen 13., 15. eta 16. artikuluetan xedatutakoa aplikatu beharko da.

Zerga Administrazioak egiaztapeneko eta ikerketako prozeduretan egiten duen kalifikazioaren ondorioek, zenbaki honetan xedatutakoa betez, prozedura horien xede den zerga-betebeharra ere hartuko dute eraginpean eta, hala badagokio, baita lege honen 66.a) artikuluan aratutako preskripzioaren baldintza betetzen ez duten bestelakoak ere.»

Hogeita lau. 4. zenbakia gehitzen zaio 119. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«4. Tributuak aplikatzeko prozedura baten ondoriozko likidazioan, zergapekoak oraindik konpentsatu edo kendu gabe dituen zenbatekoak aplikatu ahal izango dira, baina ondorio horietarako, zenbateko horiek ezin izango dira aldatu aitorpen

osagarriak edo zuzentzeko eskaerak aurkeztuta, tributuak aplikatzeko prozedura abiarazi ostean.»

Hogeita bost. Aldatu egiten da 135. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Interesdunek peritu-tasazio kontrajarria sustatu ahal izango dute, lege honen 57. artikuluan aipatutako zerga-egiaztapeneko baliabideak zuzenduz, administratiboki egiaztatutako balioen arabera egindako likidazioaren aurkako lehen errekurtsoa edo erreklamazioa aurkezteko epearen barruan edo, tributu-arauan hala aurreikusita dagoenean, behar bezala jakinarazitako balioak egiaztatzeko egintzaren aurka.

Tributuaren beraren araudian hala aurreikusten den kasuetan, interesdunak peritu-tasazio kontrajarria sustatzeko eskubidea gorde ahal izango du, bere ustez jakinarazpenean ez bada behar beste azaltzen zer datu edo arrazoi aintzat hartu diren aitortutako balioak aurkezteko eta berraztertzeko errekurtso edo erreklamazio ekonomiko-administratibo baten bidez salatzen badu ez-aipatze hori. Kasu horretan, jarritako errekurtsoa edo erreklamazioa ebazten duen erabaki irmoa administrazio- bidean ematen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen aurreko paragrafoan aipatzen den epea.

Peritu-tasazio kontrajarriaren eskaera aurkezteak edo aurreko paragrafoan aipatzen den tasazioa sustatzeko eskubidea gordetzeak zera eragingo du, likidazioaren betearazpena edo haren aurkako errekurtsoa edo erreklamazioa aurkezteko epea eten egingo dela. Era berean, perituen tasazio kontrajarriaren eskaera eginez gero, eten egingo da dagokion likidazioaren ondoriozko zehapen- prozedura abiarazteko epea edo, jada abiarazita baldin badago, zehapen-prozedura amaitzeko gehieneko epea. Peritu-tasazio kontrajarria egiteko prozedura amaitu ostean, dagokion likidazioaren jakinarazpenean zehaztuko da lege honen

209.artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako epea berriro ere zenbatzen hasiko dela jakinarazpen hori egiten denetik aurrera edo, prozedura jada abiarazita baldin badago, amaitzeko geratzen den epearen zenbaketa berriro ere hasiko dela.

Likidazioaren aurkako peritu-tasazio kontrajarria eskatzeko unean dagokion zehapena jada ezarrita baldin badago eta zehapen horren ondorioz beste likidazio bat eman baldin bada, zehapena deuseztatu egingo da eta beste bat ezarriko da, likidazio berriaren kuantifikazioa kontuan hartuta.»

Hogeita sei. Aldatu egiten da 136. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Prozedura horretan, Zerga Administrazioak honako jarduketa hauek soilik egin ahal izango ditu:

a)Zergapekoek beren aitorpenetan idatziz jasotako datuak eta aurkeztutako edo horretarako eskatutako frogagiriak aztertzea.

b)Zerga Administrazioaren esku dauden datuak eta aurrekariak aztertzea, betiere agerian jartzen badute zerga-egitatea gauzatuta dagoela edo zerga- betebehar baten aurrekontua egina dagoela, edo agerian jartzen badute zergapekoak aitortu ez dituen edo aitortutakoekin bat ez datozen elementu erabakigarriak daudela.

c)Tributu-arauan eskatutako erregistroak eta gainerako dokumentuak aztertzea, bai eta beste edozein liburu, erregistro edo dokumentu ofizial ere, merkataritza-kontabilitatea izan ezik; halaber, liburu, erregistro edo dokumentu horietan bildutako eragiketen frogagiri diren fakturak edo dokumentuak ere azter ditzake.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa gorabehera, prozeduraren barruan zergapekoak, aurrez errekerimendurik egon gabe, kontabilitateko dokumentazioa aurkezten badu bere ustez egokia delako eragiketa jakin batzuen kontabilizazioa egiaztatzeko, Administrazioak dokumentazio hori azter dezake; alabaina,

kontabilitateko dokumentazioan jasota dagoen hori eta Zerga Administrazioak duen informazioa bat datozela egiaztatzeko baino ez.

Aurreko paragrafoan aipatzen den dokumentazioa aztertzeak ez du eragotziko, ez eta mugatuko ere, gerora ikuskapen-prozedura batean dokumentazio horretako eragiketak egiaztatu ahal izatea.

d)Hirugarrenei errekerimenduak egitea, oro har aurkeztu beharreko informazioa aurkez dezaten edo dagozkien frogagiriak aurkeztuta informazio hori berrets dezaten.»

Hogeita zazpi. Aldatu egiten da 150. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«150. artikulua. Ikuskapen-jarduketak egiteko epea.

1.Ikuskapen-prozedurako jarduketak honako epe honetan amaituko dira:

a)18 hilabete, oro har.

b)27 hilabete, edozein zerga-betebeharretan edo egiaztatzen ari diren edozein alditan honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

1.Zergapekoaren Urteko Negozio Zifra kontuak ikuskatzeko eskatzen den zifraren berdina edo handiagoa izatea.

2.Zergapekoa talde batean txertatuta egotea eta talde hori zerga- kontsolidazioaren araubideari edo ikuskapen-egiaztapenaren xede den erakunde- taldearen araubide bereziari atxikita egotea.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen

18.artikuluan xedatutakoaren arabera lotutako erakundeekin edo pertsonekin ikuskapen-jarduketak egiten direnean, erakunde edo pertsona horietatik edozeinek letra honetan aurreikusitako inguruabarrak betetzen baditu, epe hori aplikatuko da haiekin guztiekin egiten ari diren ikuskapen-prozeduretan.

Zenbaki honetan aipatzen den prozeduraren iraupen-epea luzatu ahal izango da, 4. eta 5. zenbakietan adierazitako baldintzetan.

2.Ikuskapen-prozeduraren epea zergapekoari hasiera-data jakinarazten zaion egunean hasiko da kontatzen, eta haren ondoriozko administrazio-egintza jakinarazten den arte edo jakinarazitzat jotzen den arte luzatuko da. Jakinarazpena egiteko betebeharra eta ebazpena emateko epea zenbatzeko betebeharra betetzat jotzeko, nahikoa izango da jakinarazte-saialdi bat egin dela frogatzea, edukiaren testu osoarekin.

Ikuskapen-prozeduraren hasieraren berri ematen denean, zergapekoari zer epe aplikatuko zaion jakinarazi behar zaio.

Aurreko zenbakiko b) letran aipatzen diren inguruabarrak betetzen direla ikusten bada ikuskapen-jarduketen barruan, 27 hilabeteko epea izango da, hasieraren berri emateko jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita, eta horren berri eman beharko zaio zergapekoari.

Ikuskapen-prozeduraren xedea osatzen duten zerga-betebehar eta zergaldi guztietan epea bakarra izango da, nahiz eta epea finkatzeko inguruabarrek prozeduran bildutako hainbat betebehar edo aldi baino ez hartu eraginpean; salbuespen izango da 3. zenbakian aurreikusitako desagregazio-kasua.

Ikuskapen-prozeduraren epea zenbatzeko, lege honen 104. artikuluaren

2.zenbakian xedatutakoa ez da aplikatuko justifikatutako geldiarazte-aldiei dagokienez, ez eta Administrazioari lepora ez dakizkiokeen arrazoiengatik prozeduran izandako luzapenei dagokienez ere.

3.Ikuskapen-prozeduraren epearen zenbaketa eten egingo da honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

a)Espedientea Fiskaltzara edo jurisdikzio zibilera bidaltzea likidazioa egin gabe, lege honen 251. artikuluan aipatutakoari jarraikiz.

b)Organo jurisdikzional baten komunikazioa jasotzea eta, komunikazio horretan, aribideko ikuskapen-prozedura bateko zerga-betebehar jakin batzuk edo zerga-betebeharren elementu jakin batzuk eten edo geldiaraz daitezela agintzea.

c)Ikuskapen-prozedura garatzen ari den zerga administrazioak gatazka bat proposatzea Autonomia Erkidegoei buruzko araudian, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duen abenduaren 26ko 28/1990 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia-ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean aurreikusitako Arbitraje Batzordeetan, edo gatazkaren komunikazioa jasotzea.

d)Interesdunari jakinaraztea gatazka-espedientea Aholku Batzordera igorri dela, tributu-araua aplikatuta.

e)Ebazpen- edo likidazio-proposamena edo lege honen 156.3.b) artikuluan aipatzen diren jarduketak burutzea agintzen duen erabakia zergapekoari jakinarazten saiatzea.

f)Jarduketak etetera behartzen duen ezinbesteko kasu bat gertatzea.

Zenbaki honen e) letran aurreikusitako inguruabarra gertatzen ez bada, ikuskapenean ezin izango da burutu aurreko arrazoiengatik etendako prozedurarekin lotutako jarduketarik, baina zergapekoari edo hirugarrenei aldez aurretik egindako eskaerak erantzun egin beharko dira. Dena den, Zerga Administrazioaren ustez zergaldi edo zerga-betebeharren bat edo haren elementuren bat ez badago eteteko arrazoien eraginpean, horiei dagokien ikuskapen-prozedurak jarraitu egingo du, eta, hala badagokio, horiengatik dagokion likidazioa egin ahal izango da. Gehieneko iraunaldia zenbatzeko, kasu horietan, eteteko inguruabarra gertatzen den unetik aurrera, epeak bereizi egingo dira: alde batetik, aurrera jarraitzen duen prozedura, eta bestetik, etenda geratzen dena. Bereizketa horretatik aurrera, prozeduraren zati bakoitza epea eteteko eta luzatzeko arrazoi propioen eraginpean egongo da.

Lehen aipatutako inguruabarrak gertatzen diren unetik etengo da epearen zenbaketa, eta horren berri emango zaio zergapekoari, informazio-ondorioetarako, baldin eta komunikazio horrekin ikerketa judizialak egitea eragozten ez bada; egoera hori behar beste justifikatu beharko da espedientean. Komunikazio horretan, zer aldi, zer zerga-betebehar edo betebehar horien zer elementu eteten den zehaztu beharko da, bai eta eteteko arrazoi horien eraginpean ez daudelako zer prozedurak aurrera jarraitzen duten ere.

Dokumentu batek eteteko arrazoia amaiarazten baldin badu, dokumentu hori Zerga Administrazioan sartzen denean bukatuko da etenaldia, edo, bestela, jakinarazpena egitea lortzen denean, edo ezinbesteko kasua eragin duten inguruabarrak desagertu direla egiaztatzen denean. Dena den, d) letran bildutako kasuan, eteteko epeak ezin izango du gainditu txostena egiteko gehieneko epea.

Etenaldia amaitutakoan, prozedurak aurrera jarraituko du geratzen den epean.

4.Entzunaldiaren izapidea hasi aurretik, eta erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, zergapekoak honako hau eskatu ahal izango du: ikuskaritzak aldi batez edo batzuez zergapekoarekin jarduketak egiteko aukerarik ez izatea, eta aldi horretan edo horietan zergapekoari egindako errekerimenduei erantzuteko epea eten egingo da. Aldi horiek, oro har, gehienez ere 60 egutegi-egunekoak izango dira prozedura osorako, eta prozeduraren iraupeneko gehieneko epea luzatzea eragingo dute.

Jarduneko organoak eskaerari uko egin ahal izango dio bere ustez ez badago behar beste justifikatuta, edo jarduketen garapena eragotz dezakeela iritzi badio. Uko horren aurka ezin izango da errekurtso edo erreklamazio ekonomiko- administratiborik aurkeztu.

5.Ikuskapen-prozeduran zergapekoak adierazten badu eskatu zaion informazioa edo dokumentazioa ez daukala edo ez duela aurkeztuko, edo ez badu osorik aurkezten hirugarren errekerimenduan emandako epearen barruan, geroago aurkeztuz gero, ikuskapen-prozeduraren iraupeneko gehieneko epea luzatu egingo da hiru hilabetez, betiere prozedura abiarazi eta gutxienez bederatzi hilabetera

aurkezten badu. Hala ere, luzapena 6 hilabetekoa izango da akta formalizatu ostean aurkezten badu, eta horren ondorioz likidatzeko organo eskudunak jarduketa osagarriak egin behar direla erabakitzen badu.

Era berean, ikuskapen-prozeduraren iraupeneko gehieneko epea sei hilabetez luzatuko da baldin eta zeharkako zenbatespenaren metodoa aplikatzea eragin duten inguruabarrak betetzen direla jasota geratu ostean inguruabar horiekin lotutako datu, dokumentu edo frogak aurkezten badira.

6.Artikulu honetako 1. zenbakian aipatzen den prozeduraren iraupeneko epea betetzen ez bada, horrek ez du esan nahi prozedura iraungita geratuko denik; aitzitik, prozedurak aurrera jarraituko du amaitu arte, baina likidatu gabe dauden zerga-betebeharrei dagokienez, honako ondorio hauek eragingo ditu:

a)Preskripzioa ez da geldiarazitzat hartuko 1. zenbakian aipatutako epearen barruan garatutako ikuskapen-jarduketen ondorioz.

Preskripzioa geldiarazitzat hartuko da, 1. zenbakian aipatzen den epea amaitu ostean jarduketak egiten badira. Zergapekoak egingo diren jarduketen eraginpeko aldi eta kontzeptuen berri izateko eskubidea izango du.

b)Prozedura hasi zenetik 1. zenbakian aurreikusitako prozeduraren iraupeneko epetik kanpo gauzatu den lehen jarduketara bitarte egindako diru- sarrerak –zergapekoak ikuskapen-jarduketen xede diren tributu eta aldiarekin lotzen dituenak– espontaneotzat hartuko dira lege honen 27. artikuluan jasotako ondorioetarako.

c)Ez da berandutze-interesik eskatuko ez-betetze hori gertatzen denetik prozedura amaitzen denera bitarte.

7.Ebazpen judizial edo ekonomiko-administratibo batean akats formalak daudela xedatzen bada eta ikuskapen-jarduketen atzeraeragina agintzen bada, jarduketa horiek honako epe honetan amaitu beharko dira: jarduketak atzera eramaten diren unetik 1. zenbakian aurreikusitako epea amaitzen denera bitarteko epean, edo, sei hilabeteko epean, azken epe hori handiagoa izanez gero. Epe hori zenbatzen hasiko da organo eskudunak ebazpena betearazteko espedientea jasotzen duenean.

Berandutze-interesak eskatuko dira prozedura amaitzen duen likidazio berriarengatik. Berandutze-interesak zenbatzen hasteko data bat etorriko da deuseztatutako likidazioari zegokiokeen datarekin, 26. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoari jarraikiz, eta likidazio berria ematen den unera arte sortuko dira interesak. »

Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 158. artikuluko 3. zenbakia, eta 4. eta 5. zenbakiak eransten zaizkio. Honela idatzita geratzen da artikulu hori:

«3. Zeharkako zenbatespenaren metodoa aplikatzeko erabiltzen diren datu eta aurrekariak honako iturri hauetako edozeinetatik etor daitezke:

a)Zenbatespen objektiboaren metodorako ezarritako zeinu, indize eta moduluetatik; gehienbat, metodo horri uko egin dioten zergapekoen kasuan erabiliko dira. Dena den, Ikuskaritzak egiaztatzen badu jarduera ekonomikoaren ondoriozko kuota edo errendimendu handiagoak daudela, azken hori hartuko da kontuan erregularizazioaren ondorioetarako.

b)Zergapekoaren beraren bidez lortutako datu ekonomikoetatik eta produkzio- prozesukoetatik.

Erregularizatutakoaren aurreko edo ondoko ekitaldietako datuak erabili ahal izango dira, dagoen informazioa nahikotzat eta fidagarritzat hartuz gero. Bereziki, ikuskapen-jarduera garatzen den uneari dagokion informazioa erabili ahal izango da; informazio hori aurreko ekitaldietan aplikatzeko modukotzat hartu ahal izango da, salbu eta Ikuskaritzak edo zergapekoak egokiro justifikatzen eta kuantifikatzen datu horietan doikuntzak egin behar direla.

Metodo hori ezaugarri homogeneoak dituzten zergapekoaren eragiketak kuantifikatzeko aplikatzen denean eta zergapekoak ez badu horri buruzko informaziorik aurkezten edo aurkeztutako informazioa okerra edo behar adinakoa ez bada, edo eragiketa horien lagin batean behin eta berriz okerrak aurkitzen badira, tributu-ikuskaritzak laginketa bidez erregularizatu ahal izango ditu. Kasu horietan, egiaztatutako aldiko eragiketa guztiei dagokienez laginak osatzen duen batez bestekoa aplikatu ahal izango da, salbu eta zergapekoak egiaztatzen badu proportzio hori egokitzat ez hartzeko moduko kausa espezifikoak daudela.

c)Erakunde publikoek edo erakunde pribatuek estatistika-teknika egokiei jarraikiz egindako sektoreko azterlanetako datuetatik, betiere erregularizazioaren xede den aldiko datuak izanik. Kasu horretan, azterlanen iturria identifikatuko da, zergapekoak bere eskubideei dagokiona argudiatu ahal izan dezan horiei buruz.

d)Ikuskaritzaren organoek zergapekoaren enpresa, jarduera edo produktuen antzeko ezaugarri garrantzitsuak dituzten enpresa, jarduera edo produktuei buruz lortu duten lagin bateko datuetatik, betiere urte berekoak izanik. Kasu horretan, Ikuskaritzak hautatutako lagina identifikatu beharko du, zergapekoaren ezaugarriekin bat datorrela bermatzearren, eta datuak zer Erregistro Publikotatik edo zer iturritatik lortu dituen ere adierazi beharko du. Erabilitako datuak Zerga Administraziotik bertatik ateratakoak baldin badira, lagina erregelamendu bidez xedatutakoaren arabera egingo da.

4.Zuzeneko ezarpenaren kasuan, zeharkako zenbatespenaren metodoaren bidez finkatu ahal izango dira honako hauek: salmenta eta prestazioak, erosketa eta gastuak, edo jardueraren errendimendu garbia. Zeharkako zenbatespena salmenta eta prestazioei dagokiena soilik izan daiteke, baldin eta irizten bada kontabilitatean edo zerga-erregistroetan agertzen diren erosketa eta gastuak behar beste egiaztatu direla. Halaber, soilik erosketa eta gastuei dagokiena ere izan daiteke, baldin eta salmenta eta prestazioak ez badaude behar beste egiaztatuta.

Kontsumoaren gaineko ezarpenaren kasuan, zeharkako zenbatespenaren metodoaren bidez kalkulatu ahal izango dira honako hauek: oinarria eta jasanarazitako kuota, jasandakotzat eta kengarritzat jotako kuota, edo bi zenbateko horiek. Jasandakotzat eta kengarritzat jotako kuota kalkulatzeko, dagozkien salmenta edo prestazioak lortzeko normalean behar izango liratekeen ondasun eta zerbitzuei legozkiekeen kuoten zenbatespena egingo da, baina soilik zergak jasanarazitako eta zergapekoak benetan jasandako zenbatekoan. Zerga Administrazioak ez badu informaziorik kuoten oihartzunaren zenbatespena egiteko, zerga jasanarazi zioten pertsona edo erakundeak identifikatzea ahalbidetuko duen informazioa aurkeztu beharko du zergapekoak, eta haren zenbatekoa kalkulatu.

Zeharkako zenbatespenaren bidez erregularizatutako ekitaldi bati dagokion ezein gastu edo kuota ezin izango da beste ekitaldi batean kendu.

5.Urtebetetik beherako likidazioaldiak dituzten tributuen kasuan, Ikuskaritzak urtero zenbatesten duen kuota linealki banatuko da dagozkien likidazioaldietan, baldin eta zergapekoak ez badu justifikatzen egokiagoa dela beste denbora- banaketa bat.»

Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 159. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Ikuskapen-prozeduraren epea zenbatzeko ondorioetarako, lege honen 150. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoa hartuko da aintzat.»

Hogeita hamar. Aldatu egiten da 179. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Legeetan tipifikatutako egiteek edo ez-egiteek ez dute zerga-arloko arau- hausteagatiko erantzukizunik izango honako kasu hauetan:

a)Zerga-gaietan jarduteko ahalmenik ez dutenek egiten dituztenean.

b)Ezinbesteko kasua gertatzen denean.

c)Erabaki kolektibo batetik datozenean, hura onartu zenean bere botoa salbuetsi edo bilerara joan ez ziren haientzat.

d)Zerga-betebeharrak betetzeko behar den arreta jarri denean. Besteak beste, beharrezkoa den arreta jarri dela ulertuko da zergapekoak arauaren zentzuzko interpretazio baten babespean jardun duenean, edo zergapekoaren jarduna bat datorrenean Zerga Administrazio eskudunak lege honen 86. eta 87. artikuluetan aipatzen diren idatzitako komunikazio eta argitalpenetan adierazitako irizpideekin. Ez da erantzukizun hori eskatuko zergapekoaren jarduna bat baldin badator beste zergapeko batek egindako kontsultari emandako erantzunean Administrazioak adierazitako irizpideekin, betiere zergapekoaren inguruabarrak eta kontsultari emandako erantzunean agertzen direnak funtsean berdinak baldin badira eta irizpide horiek aplikagarri direla uler badaiteke, eta betiere irizpide horiek ez badira aldatu.

Bigarren zenbaki honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lege honen 206 bis artikuluan aipatzen diren kasuetan, ezingo da ulertu, kontrakorik frogatu ezean, ez zerga-betebeharrak betetzeko behar den arreta egon denik ez eta aurreko paragrafoan aipatutako arauen interpretazioa betetzen denik.

e)Zerga Administrazioak zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko eskaintzen dituen programa informatikoen akats tekniko baten ondoriotzat har daitezkeenean.»

Hogeita hamaika. Aldatu egiten da 180. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«180. artikulua. Zerga-zehapenak aldi berean ez ezartzeko printzipioa.

1.Egite edo ez-egite bat arau-hauste bat mailakatzeko irizpide gisa edo arau- hauste bat astuntzat edo oso astuntzat kalifikatzeko inguruabar gisa aplikatu behar baldin bada, ezin izango da arau-hauste independente gisa zehatu.

2.Arau-hauste bat baino gehiago eratzen dituzten zenbait egite edo ez-egite jazoz gero, horiei guztiei dagozkien zehapenak ezarri ahal izango dira.

Besteak beste, lege honen 191. artikuluan aurreikusitako arau-haustea egiteagatiko zehapena bateragarria izango da, hala badagokio, lege honen 194. eta

195.artikuluak aplikatzeagatik dagokion zehapenarekin.

Era berean, lege honen 198. artikuluan aurreikusitako arau-haustea egiteagatiko zehapena bateragarria izango da, hala badagokio, lege honen 199. eta

203.artikuluak aplikatzeagatik dagozkion zehapenekin.

3.Tributu-arloko arau-hausteak egiteagatiko zehapenak bateragarriak izango dira betearazte-aldiko errekargu eta berandutze-interesak exijitzearekin.»

Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 181. artikuluaren 1. zenbakiko d) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«d) Zerga-kontsolidazioaren araubideari atxikitako talde fiskaleko ordezkari den erakundea.»

Hogeita hamahiru. Aldatu egiten dira 199. artikuluaren 1., 2., 4., 5. eta 7. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. Tributuen arloko arau-haustea da autolikidazioak edo aitorpenak ez osorik aurkeztea, akatsekin aurkeztea edo datu faltsuekin aurkeztea; gauza bera aduana- betebeharrekin lotutako agirien kasuan ere –non eta ez zaion kalte ekonomikoa edo kalte ekonomikoaren arriskua eragin Herri Ogasunari–, bai, halaber, banako jakinei egindako informazio-errekerimenduei emandako erantzunen kasuan ere.

Tributuen arloko arau-haustea izango da, orobat, autolikidazioak, aitorpenak, aduana-betebeharrekin lotutako agiriak edo tributuen arloan garrantzia duten bestelako agiriak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoekin aurkeztu behar direnean, bestelako bitartekoekin aurkeztea.

Artikulu honetan aurreikusitako arau-hausteak astunak direla joko da, eta hurrengo paragrafoetan xedatutakoari jarraituz zehatuko dira.»

«2. Autolikidazioak edo aitorpenak osorik aurkezten ez badira, akatsekin aurkezten badira edo datu faltsuekin aurkezten badira, zehapena isun finkoa izango da, 150 eurokoa.

Autolikidazioak, aitorpenak edo tributuen arloan garrantzia duten bestelako agiriak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoekin aurkeztu behar direnean bestelako bitartekoekin aurkezten badira, zehapena isun finkoa izango da, 250 eurokoa.»

«4. Banakoei egindako errekerimenduen kasuan edo lege honetako 93. eta

94.artikuluetan aipatzen den informazioaz hornitzeko betebeharra betetzeko eskatzen den aitorpenen kasuan, ez batzuen ez besteen xedea ez bada diru- magnitudetan adierazitako datuak ematea, eta aitorpenok edo erantzunok ez badira osorik aurkeztu, edo akatsekin edo datu faltsuekin aurkeztu badira, zehapena isun finkoa izango da, 200 eurokoa, pertsona edo erakunde bati buruzko datu edo datu- multzo eman gabeko, akastun edo faltsu bakoitzeko.

Aitorpena baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoekin aurkeztu behar bada eta bestelako bitarteko batzuekin aurkeztu bada, zehapena 100 eurokoa izango da pertsona edo erakunde bati buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko,

250euro izanik gutxieneko muga.»

«5. Banakoei egindako errekerimenduen kasuan edo lege honetako 93. eta

94.artikuluetan aipatzen den informazioaz hornitzeko betebeharra betetzeko eskatzen diren aitorpenen kasuan, batzuen eta besteen xedea bada diru- magnitudetan adierazitako datuak ematea, eta aitorpenok edo erantzunok ez badira osorik aurkeztu, edo akatsekin edo datu faltsuekin aurkeztu badira, zehapena isuna izango da, proportzionala eta aitortu gabe utzitako edo behar ez bezala aitortutako eragiketen zenbatekoaren ehuneko 2ra artekoa, 500 euro izanik gutxieneko muga.

Aitortu gabe utzitako edo behar ez bezala aitortutako eragiketen zenbatekoa aitortu behar ziren eragiketen zenbatekoaren ehuneko 10, 25, 50 edo 75 baino gehiago bada, zehapena isuna izango da, proportzionala eta aitortu gabe utzitako edo behar ez bezala aitortutako eragiketen zenbatekoaren ehuneko 0,5, 1, 1,5 edo 2, hurrenez hurren. Portzentajea ehuneko 10 baino gutxiago bada, isun finkoa ezarriko da, 500 eurokoa.

Aitorpena bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoekin egin behar denean eta bestelako bitartekoekin egin denean, zehapena aitortutako eragiketen ehuneko 1 izango da, 250 euro izanik gutxieneko muga.»

«7. Aduana-formalitateekin lotutako aitorpenen edo agirien kasuan, ez badira osorik aurkeztu, edo akatsekin edo datu faltsuekin aurkeztu badira, aduana-zorra sortzeko erabakigarri ez direnean, zehapena isuna izango da, proportzionala eta dagozkien aitorpen eta agirietan aipatzen diren salgaien balioaren 1.000ko batekoa, 100 euro izanik gutxieneko muga eta 6.000 euro gehienekoa.

Horiek bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoekin aurkeztu behar direnean bestelako bitartekoekin aurkezten badira, zehapena isun finkoa izango da, 250 eurokoa.»

Hogeita hamalau. Aldatu egiten da 200. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«200. artikulua. Tributu-arloko arau-haustea, kontabilitateko eta erregistroko betebeharrak ez betetzeagatik.

1.Tributu-arloko arau-haustetzat hartuko da kontabilitateko eta erregistroko betebeharrak ez betetzea; besteak beste:

a)Tributu-arauetan eskatzen diren liburu eta erregistroetan edo kontabilitatean eragiketak ez egotea edo zehatz ez agertzea.

b)Izaeraren arabera dagokienaz besteko helburuaz kontuak erabiltzea, zergapekoaren zerga-egoeraren egiaztapena eragozteko asmoz.

c)Tributu-arauetan ezarritako liburuak, erregistroak eta kontabilitatea eramateko edo gordetzeko betebeharra ez betetzea, ez eta lagungarri diren programa eta artxibo informatikoak eta erabiltzen dituzten kodetzeko sistemak ere.

d)Jarduera eta ekitaldi ekonomiko berari dagozkion hainbat kontabilitate eramatea, zergapekoaren benetako egoera ezagutzea oztopatzeko moduan.

e)Tributu-arauetan jasotako kontabilitatea edo liburu eta erregistroak lau hilabete baino gehiagoko atzerapenaz eramatea.

f)Liburu eta erregistroak baimentzea Administrazioak bideratu edo gaitu gabe, baldin eta tributu- edo aduana-araudian betekizun hori eskatzen bada.

g)Erregistro-liburuei dagokienez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Egoitza elektronikoaren bitartez liburu horiek eramateko betebeharrean atzerapena izatea, fakturazio-erregistroak erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan hornitzean.

2.Artikulu honetan ezarritako arau-haustea astuna izango da.

3.Zehapena isun finkoa izango da, 150 eurokoa, betiere hurrengo letretan xedatutakoa aplikatu behar ez bada.

Eragiketak zehatzak ez izatea edo ez agertzea, edo kontuak dagokienaz besteko esanahiarekin erabiltzea zehatu egingo da, eta zehapena isuna izango da, proportzionala eta agertzen ez diren, zehatzak ez diren, gezurtatu diren edo dagozkienaz bestelako esanahia duten kontuetan bildutako zordunketa, ordainketa edo idatzoharren zenbatekoaren ehuneko batekoa, 150 euro izanik gutxieneko muga eta 6.000 euro gehienekoa.

Zehatu egingo da ez eramatea edo ez gordetzea tributu-arauetan eskatzen diren kontabilitatea, liburuak zein erregistroak eta lagungarri diren programa eta artxibo informatikoak eta erabiltzen dituzten kodetzeko sistemak, eta zehapena isuna izango da, proportzionala eta arau-haustea egindako ekitaldian subjektu arau- hausleak duen negozio-zifraren ehuneko batekoa, 600 euro izanik gutxieneko muga.

Zehatu egingo da jarduera eta ekitaldi ekonomiko beraren gainean kontabilitate bat baino gehiago eramatea –zergapekoaren benetako egoera ezagutzea oztopatzeko moduan–, eta zehapena isun finkoa izango da, eramate horren eraginpeko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko 600 eurokoa.

Tributu-arauetan jasotako kontabilitatea edo liburu eta erregistroak lau hilabete baino gehiagoko atzerapenaz eramatea zehatu egingo da, eta zehapena isun finkoa izango da, 300 eurokoa.

Erregistro-liburuei dagokienez, zehatu egingo da Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Egoitza elektronikoaren bitartez liburu horiek eramateko betebeharrean atzerapena izatea –fakturazio-erregistroak erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan hornitzean–, eta zehapena isuna izango da, proportzionala eta erregistroaren xede den fakturaren zenbatekoaren ehuneko 0,5ekoa, hiruhileko bakoitzeko gutxienekoa 300 euro izanik eta 6.000 euro gehienekoa.

Zehatu egingo da liburu eta erregistroak baimentzea Administrazioak bideratu edo gaitu gabe –baldin eta tributu- edo aduana-araudian betekizun hori eskatzen bada–, eta zehapena isun finkoa izango da, 300 eurokoa.»

Hogeita hamabost. Gehitu egiten da 206 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«206 bis artikulua. Tributu-arauaren aplikazioari buruzko gatazka-kasuetako arau- haustea.

1.Tributuen arloko arau-haustetzat hartuko da zerga-betebeharrak ez betetzea lege honen 15. artikuluan xedatutakoa aplikatuta erregularizatutako ekintza edo negozioak eginez eta honako egoera hauetakoren bat egiaztatuz gero:

a)Tributu bakoitzaren araudian ezarritako epearen barruan zerga-zorraren zenbateko osoa edo zati bat ez sartzea.

b)Tributu bakoitzaren araudiaren ondoriozko itzulketa bidegabe lortzea.

c)Zerga-arloko pizgarri, onura edo itzulketa bat bidegabe eskatzea.

d)Norberaren edo hirugarrenen geroko aitorpenetan, oinarrian edo kuotan kendu edo konpentsatu beharreko partida positiboak edo negatiboak eta tributu- kredituak behar ez bezala mugatzea edo kreditatzea.

2.Aurreko zenbakian aipatzen den ez-betetzea kasu honetan soilik hartuko da tributuen arloko arau-haustetzat: egiaztatzen denean funtsezko berdintasuna dagoela erregularizazioaren xede den kasuaren eta administrazio-irizpidea finkatuta duten eta jende guztiak horren berri izan dezan irizpide hori dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko epea hasi baino lehen publiko egin den kasuaren edo kasuen artean.

Ondorio horietarako, administrazio-irizpidea izango da lege honen

15.artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoa aplikatzeagatik ezartzen dena.

Lege honetako 15. artikuluaren 2. zenbakian xedatutako txostenen ondoriozko

administrazio-irizpidearen publikotasuna erregelamendu bidez arautuko da.

3.Artikulu honetan ezarritako tributuen arloko arau-haustea astuna izango da.

4.Honako zehapen hau izango du:

a)Isun proportzionala, 1.a) letran xedatutako kasuan sartu gabeko zenbatekoaren % 50ekoa.

b)Isun proportzionala, 1.b) letran xedatutako kasuan bidegabe itzulitako zenbatekoaren % 50ekoa.

c)Isun proportzionala, 1.c) letran xedatutako kasuan bidegabe eskatutako zenbatekoaren % 15ekoa.

d)Isun proportzionala, bidegabe erabakitako edo egiaztatutako zenbatekoen

%15ekoa, baldin eta zerga-oinarrian kendu edo konpentsatu beharreko partidak baldin badira; bestela, % 50ekoa, baldin eta itxurazko tributu-kredituetatik edo kuotatik kendu beharreko partidak baldin badira, 1.d) letrako kasuan.

5.Artikulu honetan araututako arau-hauste eta zehapenak bateraezinak izango dira lege honen 191., 193., 194. eta 195. artikuluetan araututako kasuengatik jarri beharrekoekin.

6.Artikulu honetan araututako kasuetan, lege honen 188. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da.»

Hogeita hamasei. Aldatu egiten da 211. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Tributuen arloko zehapen-prozedurak, gehienez ere, sei hilabeteko epearen barruan bukatu behar du, prozeduraren hasieraren berri ematen denetik aurrera zenbatzen hasita. Prozedura amaitutzat emango da berau ebazten duen administrazio-egintza jakinarazten den egunean. Jakinarazteko betebeharra betetzat hartu eta ebazteko epea zenbatzen hasteko, lege honen 104. artikuluaren 2. zenbakian bildutako arauak aplikatu beharko dira.

Zehapen-prozedura hasitakoan, zehapena eragin duen ikuskapen-prozeduran lege honen 150. artikuluaren 5. zenbakian aurreikusitako inguruabarren bat betetzen

bada, luzatu egingo da zehapen-prozedura amaitzeko epea, zenbaki horretan xedatutakoaren arabera bidezko den aldian.»

Hogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 221. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko eskubidea aintzatesteko prozedura ofizioz edo interesdunak eskatuta hasiko da, honako kasu hauetan:

a)Zerga-zorrak edo zehapenak ordaintzean bikoizketa gertatu denean.

b)Ordaindutako zenbatekoa administrazio-egintza edo autolikidazio baten ondorioz sartu beharreko zenbatekoa baino handiagoa izan bada.

c)Preskribatze-epeen ondoren ordaintzen direnean zerga-zorrei edo -zehapenei dagozkien kantitateak. Lege honen 252. artikuluan xedatutako borondatezko erregularizazioan ordaindutako zenbatekoak ez dira inolaz ere itzuliko.

d)Tributu-araudiak horrela jasotzen duenean.

Zenbaki honetan aurreikusitako prozedura erregelamendu bidez garatuko da, eta lege honen 220. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoa aplikatuko zaio prozedura horri.»

Hogeita hemezortzi. 5. zenbaki berria eransten zaio 224. artikuluari; hortaz, orain arteko 5. zenbakia 6.a da hemendik aurrera. Honela idatzita geratzen da:

«5. Lege honen 68.9 artikuluko kasuetan, errekurtsoa zerga-zor bati badagokio eta, aldi berean, zerga-zor hori erabakigarria izan bada zergapekoaren aldeko itzulketa bat onartzeko, etetea lortzeko aurkeztu diren bermeek bermatuko dituzte, halaber, hala badagokie, errekurtsoa osorik edo partzialki baiestearen ondorioz ordaindu beharreko zenbatekoak.»

Hogeita hemeretzi. 3. zenbaki berria eransten zaio 225. artikuluari; hortaz, oraingo 3.,

4.eta 5. zenbakiak 4., 5. eta 6. zenbakiak izango dira hemendik aurrera. Honela idatzita geratzen da 3. zenbaki hori:

«3. Lege honen 68.9 artikuluaren arabera, zergapeko beraren beste zerga- betebehar batekin lotutako zerga-betebehar baten likidazioaren aurkako errekurtsoa osorik edo partzialki baiesten duen ebazpena betearazteko, errekurtsoaren xede denaz besteko betebeharra erregularizatu egingo da, betiere Administrazioak erreklamazioaren xede den zerga-betebeharraren likidazioaren oinarri izan diren irizpide edo elementuak aplikatu badizkio.

Erregularizazio horren ondorioz errekurtsoaren xede denaz besteko betebeharraren likidazioa deuseztatu egiten bada eta errekurtsoan ebatzitakoaren arabera beste likidazio bat egiten bada, lege honen 26.5 artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da.»

Berrogei. Aldatu egiten da 229. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«229. artikulua. Organo ekonomiko-administratiboen eskumenak.

1. Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusia honako hauetaz arduratuko da:

a)Auzialdi bakarrean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak edo beste ministerio- sail batzuek, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin lotura duten eta haren mende dauden zuzenbide publikoko erakundeek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazio ekonomiko-administratiboak, bai eta, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako administrazioaren organo gorenek emandako egintzen aurkakoak ere.

Era berean, Estatuko Kontseiluaren iritzia entzun beharrekoa duten edo entzuna duten erreklamazioen ardura ere hartuko du auzialdi bakarrean.

b)Auzialdi bakarrean, Estatuko Administrazio Orokorraren, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin lotura duten eta haren mende dauden zuzenbide publikoko erakundeen organo periferikoek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazio ekonomiko- administratiboak edo, hala badagokio, aurreko letran sartzen ez diren autonomia- erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako Administrazioaren organoek emandakoak, bai eta erreklamazioa aurkez dakiekeen partikularren jarduketen aurka aurkezten direnak ere, baldin eta, lehen auzialdian erreklamazioa eskualdeko edo tokiko dagokion auzitegi ekonomiko-administratiboan edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboan aurkezteko aukera izanik ere erreklamazioa Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusian aurkezten bada zuzenean, artikulu honen

6.zenbakian xedatutakoari jarraikiz.

c)Bigarren auzialdian, eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko- administratiboek lehen auzialdian emandako ebazpenen aurka aurkezten diren gora jotzeko errekurtso arruntak eta, hala badagokio, Estatuari dagokion irizpidea bateratzeko zereginaren ondorioz, autonomia-erkidegoetako edo autonomia- estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboek emandako ebazpenen aurkakoak.

d)Irizpidea bateratzeko zereginaren ondorioz, lege honen 242. artikuluan aurreikusitako irizpidea bateratzeko gora jotzeko errekurtso bereziak.

Era berean, eta bateratzeko zeregin horren ondorioz, eskualdeko edo tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboen ebazpenean beste Auzitegi Ekonomiko Administratibo batzuetan aplikatzen diren irizpideez bestelakoak aplikatzen badira, edo eskualdeko edo tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboen ebazpenak bereziki garrantzitsuak badira, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiko presidenteak edo kide koordinatzaileak, bere ekimenez edo Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiko edozein kidek edo eskualdeko edo tokiko auzitegi ekonomiko- administratiboetako presidenteek eskatuta, zera sustatu ahal izango dute: Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiaren Osoko Bilkurak edo Salak irizpidea bateratzeko ebazpena ematea, eta ebazpen horrek lege honen 242. artikuluan araututako errekurtsoaren ebazpenaren ondorio berdinak izango ditu. Irizpideak bateratzeko ebazpena eman aurretik, alegazioak egiteko izapidea emango da hilabeteko epean, kontatzen hasita irizpideak bateratzeko ebazpena sustatzeko erabakiaren berri ematen zaienetik Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko zuzendari nagusiei, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren saileko zuzendariei eta autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo baliokide edo parekatuei, betiere euren eskumeneko gaiei dagokienez.

e)Berrikuspeneko ebazpen bereziak, araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen 22/2009 Legearen 59.1.c) artikuluko azken paragrafoan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

f)Bere ebazpenetan egiten diren akatsen zuzenketa, lege honen

220.artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.Eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboak honako hauen gaineko ardura hartuko dute:

a)Auzialdi bakarrean, Estatuko Administrazio Orokorraren, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin lotura duten eta haren mende dauden zuzenbide publikoko erakundeen organo periferikoek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazioak eta, hala badagokio, aurreko zenbakiko a) letran sartzen ez diren autonomia-erkidegoetako eta autonomia-estatutua duten hirietako Administrazioaren organoek emandakoak,

betiere erreklamazioaren zenbatekoa erregelamendu bidez zehazten den zenbatekoaren berdina edo hori baino txikiagoa denean.

b)Lehen auzialdian, zenbaki honetako a) letran aipatzen diren organoek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazioak, betiere erreklamazioaren zenbatekoa erregelamendu bidez zehazten den zenbatekoa baino handiagoa denean.

c)Beren ebazpenetan egiten diren akatsen zuzenketak, lege honen

220.artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3.Eskualdeko auzitegi ekonomiko-administratibo baten sala deszentralizatu baten ebazpenak ez badatoz bat auzitegiaren irizpideekin edo auzitegi beraren beste sala deszentralizatu baten ebazpenen aurkakoak badira edo bereziki garrantzitsuak badira, irizpidea bateratzeko ebazpen bat ematea susta dezake Eskualdeko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren presidenteak; ebazpen hori Eskualdeko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Osoko Bilkurak emango du, edo horretarako deitutako sala batek, betiere presidentea bera buru izanik eta presidenteak erabakitako Auzitegiko kideekin, aztertu beharreko gaietan espezialistak diren heinean. Emango den ebazpenak ez du eraginik izango aurretiazko ebazpenen ondoriozko egoera juridiko partikularrean. Horrela erabakitako irizpideak lotesleak izango dira salentzat eta auzitegi horretako kide bakarreko organoentzat. Ematen diren ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtso berezia aurkeztu ahal izango da, lege honen 242. artikuluan aurreikusitako irizpidea bateratzeko.

4.Autonomia-erkidegoetako eta autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboek honako hauen gaineko ardura hartuko dute, hala badagokie eta salbuespentzat harturik araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen 22/2009 Legearen 59.1.c) artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa:

a)Auzialdi bakarrean, 1. zenbakiko a) letran sartzen ez diren autonomia- erkidegoetako eta autonomia-estatutua duten hirietako organoek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazioak, betiere erreklamazioaren zenbatekoa erregelamendu bidez zehazten den zenbatekoaren berdina edo hori baino txikiagoa denean.

b)Lehen auzialdian, zenbaki honetako a) letran aipatzen diren organoek emandako administrazio-egintzen aurka aurkezten diren erreklamazioak, betiere erreklamazioaren zenbatekoa erregelamendu bidez zehazten den zenbatekoa baino handiagoa denean.

c)Beren ebazpenetan egiten diren akatsen zuzenketak, lege honen

220.artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.Era berean, eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboak eta, hala badagokie, autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboak partikularren zerga-arloko jarduketen aurka jartzen diren erreklamazioez arduratuko dira, betiere erreklamazio ekonomiko- administratiboa egin badakieke lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean, kontuan hartuta erreklamazioaren zenbatekoa erregelamendu bidez xedatutako zenbatekoa gainditzen duen edo ez eta salbuespen izanik araubide erkideko autonomia- erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen 22/2009 Legearen 59.1.c) artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa.

Kasu horietan, eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboen eta autonomia-erkidegoetako eta autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboen eskumena erreklamazioa jartzen duen pertsona edo erakundearen zerga-egoitzaren araberakoa izango da. Zerga-egoitza hori Espainiatik kanpo baldin badago, eskumena Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiari dagokio, zenbatekoa edozein izanik ere.

6.Erreklamazio ekonomiko-administratiboaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtso arrunta aurkez badaiteke Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusian, erreklamazioa zuzenean organo horretan aurkeztu ahal izango da. Kasu horretan, eskualdeko edo tokiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren edo Autonomia Erkidegoko edo Autonomia Estatutua duen Hiriko organo ekonomiko- administratiboaren Idazkaritzari dagokio izapidetzea, baina Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiak erabakitzen dituen izapidetze-jarduketa osagarriak alde batera utzi gabe eta baldin eta interesdunak ez badu eskatzen aditzera emateko ekintza Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusian egitea; izan ere, kasu horretan, izapidetzea organo horretan egiten jarraituko da.

7.Autonomia-erkidego bakoitzean egongo da eskualdeko auzitegi ekonomiko- administratibo bat. Autonomia-estatutua duen hiri bakoitzean tokiko auzitegi ekonomiko-administratibo bat egongo da.

Eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboen eremua bat etorriko da autonomia-erkidegoaren edo autonomia-estatutua duen hiriaren eremuarekin, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboez arduratzeko lurralde-eskumena zehazteko, erreklamazioaren xede den egintza eman duen organoaren egoitza non dagoen hartuko da kontuan. Eskualdeko auzitegi ekonomiko-administratiboetan, sala deskontzentratuak sortu ahal izango dira, eta tributu-arauan zehaztutako lurralde-eremua eta eskumenak izango dituzte.»

Berrogeita bat. Aldatu egiten da 230. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«230. artikulua. ERREKLAMAZIO EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOAK METATZEA.

1.Errekurtso eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak metatu egingo dira izapidetzeko eta ebazteko, honako kasu hauetan:

a)Interesdun berak jarritakoak direnean, prozedura beraren ondorio eta tributu berari buruzkoak izanik.

b)Hainbat interesdunek jarritakoak direnean baina espediente beraren ondorio izanik, betiere gai berdin-berdinak planteatzen badituzte eta organo ekonomiko- administratibo berak ebatzi behar baditu.

c)Zenbait interesdunek administrazio-egintza beraren aurka edo partikularren tributu-jarduketa beraren aurka jarritakoak direnean.

d)Zehapen baten aurka jarritakoa denean, betiere erreklamazioa aurkeztu bada zehapena eragin duen zerga-zorraren aurka.

2.Aurreko zenbakian ezarritako kasuetatik kanpo, Auzitegiak, ofizioz edo alde batek eskatuta, erreklamazioak metatzeko aukera izango du –egokiro arrazoituta beti–, baldin eta irizten badu erreklamazio horiek –tributu beraren gainekoak izan, zein tributu desberdinen gainekoak izan– ebazpen bateratua behar dutela eta betiere haien artean loturarik badago. Erreklamatzaileak desberdinak badira eta haiek eskatu ez badute, 5 eguneko epea eman beharko zaie aldez aurretik, erreklamazioak metatzeari buruz egoki iritzitakoa adieraz dezaten.

Zenbaki honetan aipatzen diren metatzeek ez dute eraginik izango, auzitegiak erreklamazioak bereizita ebaztea komeni dela iritziz gero.

3.Metatzeari buruzko erabakiak edo metatze bat eraginik gabe uzten duten erabakiak izapide-egintzatzat hartuko dira, eta ezin izan da errekurtsorik aurkeztu haien aurka.

4.Metatzea auzitegi ekonomiko-administratibo bakoitzaren edo sala deskontzentratu bakoitzaren lurralde-eremuaren araberakoa izango da, eta inolaz ere ezin izango da ebazteko eskumena edo dagokion aurkaratzeko bidea aldatu, artikulu honen 1. zenbakiaren a), c) eta d) letretan aurreikusitako kasuetan izan ezik. Kasu horietan, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiak metatu diren erreklamazioetatik bat ebazteko eskumena badu, metatutakoez arduratzeko eskumena ere izango du; bestela, 1. zenbakiaren a) eta c) letretan aipatzen diren

kasuetan, lehenengo ezarri den erreklamazioaz arduratzeko eskuduna den organoari dagokio eskumena, eta, d) letraren kasuan, zerga-zorraren aurkako erreklamazioaz arduratzeko eskuduna den organoari.»

Berrogeita bi. 7. zenbaki berria eransten zaio 233. artikuluari, eta hurrenkera berria ezartzen zaie 7. zenbakiari eta hurrengoei. Honela idatzita geratzen da zenbaki hori:

«7. Lege honen 68.9 artikuluko kasuetan, erreklamazioa zerga-zor bati badagokio eta, aldi berean, zerga-zor hori erabakigarria izan bada zergapekoaren aldeko itzulketa bat onartzeko, etetea lortzeko aurkeztu diren bermeek bermatuko dituzte, halaber, erreklamazioa osorik edo partzialki baiesteagatik ordaindu beharreko zenbatekoak.»

Berrogeita hiru. Aldatu egiten da 234. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«234. artikulua. ARAU OROKORRAK.

1.Erreklamazio ekonomiko-administratiboak auzialdi bakarrean edo lehen auzialdian izapidetuko dira, eta lege honetan xedatzen diren errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira.

2.Borondatezko ordezkaritza egiaztatutzat hartuko da, eta ez da lege honen

46.2artikuluan ezarritako baliabiderik aurkeztu behar izango ordezkaritza hori Zerga Administrazioak onartua izan bada aurkaratutako egintza eman zen prozeduran.

3.Prozedura ofizioz bultzatuko da, eta xedatutako epeak bete beharko dira; epeak ezin izango dira luzatu, eta ez da iragarri beharrik izango epea amaitu dela.

4.Interesdunak eraginpean hartzen dituzten edo erreklamazio ekonomiko- administratibo bat edozein auzialditan amaiarazten duten egintza eta ebazpen guztiak interesdunei jakinarazi behar zaizkie, dela baliabide elektronikoak erabilita, dela adierazi duten helbidean, edo bestela, lege honen 112. artikuluari jarraikiz.

Jakinarazpena bide elektronikoz egingo zaie, derrigorrez, interesdunei, eta erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan, betiere lege honen

235.5artikuluaren arabera, erreklamazioa bide horretatik aurkeztea derrigorrezkoa den kasuetan.

Jakinarazpenean, egintza edo ebazpena bide ekonomiko-administratiboan behin betikoa ote den adierazi behar da, eta, hala badagokio, zer errekurtso aurkez daitezkeen, zer organori aurkeztu behar zaizkion eta horiek aurkezteko zer epe dagoen; horrek ez du esan nahi interesdunek egoki iritzitako beste errekurtsorik baliatu ezin dutenik.

5.Prozedura ekonomiko-administratiboa doakoa izango da. Dena dela, erreklamazioa edo errekurtsoa ezetsi egiten bada edo ez bada onartzen eta organo ekonomiko-administratiboak uste badu ausarkeriaz edo asmo txarrez jokatu dela, ausarkeria edo asmo txar hori egin duen pertsonari prozeduraren kostuak ordaintzeko eskatu ahal izango dio, erregelamendu bidez zehaztutako irizpideen arabera.

Ematen den ebazpenean ezarriko da kostuak ordaintzeko kondena, eta asmo txarra edo ausarkeria zergatik hauteman duen azaldu beharko du esanbidez organo ekonomiko-administratiboak; era berean, horren kuantifikazioa ere adierazi beharko du.

Gora jotzeko errekurtso arrunta aurkeztu baldin bada, lehen auzialdian emandako kostuak ordaintzeko kondenaren eraginkortasuna baldintzatuta egongo da; izan ere, gora jotzeko errekurtso arrunt horretan ematen den ebazpenean berretsi beharko da kondena.

6.Prozedura ekonomiko-administratiboa kapitulu honetan aurreikusitako xedapenen arabera arautuko da, bai eta berau garatzeko ematen diren erregelamenduzko xedapenen arabera ere.»

Berrogeita lau. Aldatu egiten da 235. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«235. artikulua. HASTEA.

1.Auzialdi bakarrean edo lehen auzialdian, erreklamazio ekonomiko- administratiboa hilabeteko epean aurkeztuko da aurkaratutako egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita edo, bestela, atxikipena edo konturako sarrera egin izana edo egin ez izana, erreklamazioa eragin duen oihartzuna edo ordezkoaren eta zergadunaren arteko harremanen ondorioz sortutako ordezkapena jasota geratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Administrazioaren isiltasun kasuan, haren ondorioak hasi eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango da erreklamazioa. Erreklamazioa aurkeztu ondoren eta ebazpena eman aurretik ebazpen espresua ematen bada, Auzitegira helaraziko da interesdunari jakinarazi ostean.

Jakinarazpenean zera ohartaraziko da, ebazpen espresua, edukiaren arabera, bide ekonomiko-administratiboan aurkaratutzat hartuko dela, edo prozeduraren amaiera eragingo duela uziak prozesutik kanpo betetzeagatik; prozeduraz arduratzen ari den organo ekonomiko-administratiboak adierazi beharko du prozedura amaitu dela.

Nolanahi ere, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea egongo da interesdunak egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan Auzitegian. Alegazio horietan, interesdunak aurreko paragrafoan aipatutako ondorioei buruzko iritzia emateko aukera izango du. Horrelakorik egin ezean, ondorio horiekin ados dagoela ulertuko da.

Enpresaburu eta profesionalek faktura egiteko eta emateko duten betebeharrarekin lotutako erreklamazioak baldin badira, lehenengo paragrafoan aipatzen den epea betebehar hori betetzeko errekerimendua formalki egin eta handik hilabete batera hasiko da kontatzen.

Aldizkako epemugadun eta jakinarazpen kolektiboko zorren kasuan, borondatezko ordainketarako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen erreklamazio-idazkia aurkezteko epea.

2.Prozedura idazki bidez hasiko da; idazki horretan, errekurtsoa aurkeztutzat hartzeko eskaera soilik egin ahal izango da, eta hartan zehaztu beharko dira erreklamatzailea nor den, erreklamazioa zer egintza edo jardunen aurka aurkeztu den, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea zein den eta zer auzitegitan aurkeztu den. Halaber, erreklamatzaileak bere zuzenbidea zer alegaziotan oinarritzen duen ere adierazi ahal izango du.

Atxikipen, konturako sarrera, jasanarazpen, faktura egin eta emateko betebehar eta ordezkoaren eta zergadunaren arteko harremanei buruzko erreklamazioen kasuetan, idazkian jarri behar dira errekurritutako pertsonaren datuak eta helbidea, eta erreklamatzailearen esku edo erregistro publikoetan dauden aurrekari guztiak erantsi.

3.Erreklamazio-idazkia erreklama daitekeen egintza eman duen administrazio- organora helaraziko da; organo horrek auzitegi eskudunera bidali beharko du hilabeteko epean, egintzari dagokion espedientearekin batera –elektronikoa, hala badagokio–, eta, egoki iritziz gero, txosten bat ere erantsi ahal izango zaio. Lege honen 229.6 artikuluan aurreikusitako kasuan, erreklamazio-idazkia erreklamazioa izapidetzea dagokion Auzitegi Ekonomiko Administratibora helaraziko da.

Hala ere, erreklamazio-idazkian alegazioak ere baldin badaude, egintza eman zuen administrazio-organoak aukera izango du aurkaratutako egintza hori osorik edo partzialki deuseztatzeko espedientea auzitegira helarazi aurretik, aurreko paragrafoan aipatzen den epearen barruan, betiere aldez aurretik berraztertzeko errekurtsorik aurkeztu ez bada. Kasu horretan, emandako egintza berria erreklamazio-idazkiarekin batera bidaliko da auzitegira.

Administrazio-organoak ez badu erreklamazioa aurkezteko idazkia auzitegira helarazi, erreklamatzaileak idazki horren kopia zigilatua auzitegian aurkeztea nahikoa izango da erreklamazioa izapidetu eta ebatzi ahal izateko.

4.Erreklamazioa ebazteko eskumena duen auzitegira helaraziko da erreklamazio-idazkia, erreklamazioa honako gai hauen gainekoa denean: atxikipenak, konturako sarrerak, jasanarazpenak, faktura egin eta emateko betebeharrak eta ordezkoaren eta zergadunaren arteko harremanak.

5.Erreklama daitekeen egintza eman duen organoaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da, nahitaez, erreklamazioa, erreklamatzaileak komunikazio eta jakinarazpenak baliabide elektronikoen bitartez jasotzera behartuta daudenean.»

Berrogeita bost. Aldatu egiten da 236. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Auzitegiak, espedientea jaso eta, hala badagokio, osatu ostean, aditzera emango die erreklamazioan agertu bai baina erreklamazio-idazkian alegaziorik aurkeztu ez duten interesdunei edo alegazioak aurkeztu bai baina izapide horren esanbidezko eskaerarekin aurkeztu dituzten interesdunei; hilabeteko epe komuna izango du horretarako, eta, epe horretan, alegazio-idazkia aurkeztu beharko dute interesdunek, egoki diren frogak eta guzti. Espediente elektronikoa baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez eman daiteke aditzera, eta alegazioak eta frogak ere baliabide horiek erabiliz aurkez daitezke. Erreklamazioa modu elektronikoan aurkeztera behartuta daudenek alegazioak, frogak eta idazki guztiak bide beretik aurkeztu beharko dituzte. Zerga Administrazioari egotz dakiokeen akats tekniko baten ondorioz ezin bada izapidea bide horretatik bete, Auzitegiak dagozkion neurriak hartuko ditu interesdunari kalterik ez eragiteko, eta, besteak beste, beste epe bat eman ahal izango du, lehendik emandako epea luzatu, edo beste bide batzuk erabiltzeko baimena eman.»

Berrogeita sei. 3. zenbakia gehitzen zaio 237. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Europar Batasuneko Justizia Auzitegian arazo prejudizialak proposatzeko prozedura erregelamendu bidez garatuko da. Arazo prejudiziala proposatzea ez badute interesdunek eskatu erreklamazio edo errekurtso ekonomiko- administratiboan, proposamen hori egin aurretik, interesdunek hamabost eguneko epea izango dute proposamen horren egokitasunarekin beren-beregi lotutako alegazioak aurkezteko.

Nolanahi ere, Auzitegiak, arazo prejudiziala proposatu baino lehen, hamabost eguneko epea emango dio egintza egin duen Zerga Administrazioari, alegazioak aurkezteko.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegian arazo prejudizial bat aurkeztu bada goiko paragrafoetan adierazitakoari jarraikiz, prozedura ekonomiko-administratiboa eten egingo da arazoa proposatzen denetik arazo prejudizial hori ebazten duen ebazpena jasotzen den arte. Halaber, eten egingo da proposatutako arazo prejudizialaren emaitza zein den jakitea beharrezkoa duten prozedura ekonomiko- administratiboen izapidea. Etete horren berri emango zaie interesdunei prozedura ekonomiko-administratiboan, eta haren arabera etengo da lege honen 66. artikuluan aipatzen den eskubideen preskripzio-epearen zenbaketa, zeinak aurrera jarraituko baitu proposatutako arazoaren ebazpena jasotzen denean organo ekonomiko- administratibo eskudunean.»

Berrogeita zazpi. Aldatu egiten da 238. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Erreklamatzaileak uko edo atzera egiten badu, instantzia iraungi egiten bada edo uziak prozesutik kanpo betetzen badira, auzitegiak jarduketak artxibatzea erabakiko du, arrazoituta. Erabaki hori kide bakarreko organoen bidez har daiteke.

Jarduketak artxibatzeko erabakia berraztertu ahal izango da, lege honen 241 bis artikuluan xedatutakoaren arabera.»

Berrogeita zortzi. Aldatu egiten dira 239. artikuluaren 3., 5. eta 6. zenbakiak, eta 7. zenbakia gehitzen da; beraz, orain arte 7. zenbakia zena 8. zenbaki bihurtzen da. Honela idatzita geratzen dira:

«3. Ebazpena baiestekoa edo ezestekoa izan daiteke, edo onartezintasuna deklaratu ahal izango du. Baiesteko ebazpenaren bitartez, zuzenbide substantiboaren arrazoiengatik edo akats formalengatik aurkaratutako egintza osorik edo partzialki deusezta daiteke.

Ebazpenean akats formalak daudela xedatzen bada eta akats horien ondorioz erreklamatzailearen defendatzeko aukerak murriztu badira, egintzatik dagokion zati hori deuseztatu egingo da, eta akats formala gertatu zen unera arteko atzeraeragina aginduko da jarduketetan.

Aurreko paragrafoan aipatzen den kasua salbuespen izanik, betearazteko egintzak –auzitegietako erabakien ondoriozko likidazioak gauzatzea barnean hartuta– ez dira sartuko aurkaratu den egintza eragin duen prozeduran.

Atzeraeragineko kasuetan izan ezik, ebazpena betearaztearen ondoriozko egintzak hilabeteko epean jakinarazi beharko dira, betiere ebazpen hori betearazteko organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik kontatzen hasita. Administrazioak hilabeteko epea betetzen ez badu, une horretatik duenetik aurrera ez da berandutze- interesik eskatuko.»

«5. Ematen den ebazpenak eraginkortasun osoa izango du erreklamazioaren berri eman zaien interesdunei dagokienez. Partikularren jarduketei edo ez-egiteei buruzko erreklamazioetan auzitegi ekonomiko-administratiboek emandako ebazpenak –lege honen 227.4 artikuluan aipatzen direnak– irmo bihurtzen direlarik, Zerga Administrazioa lotetsiko dute ebazteko aintzat hartu diren egintzen kalifikazio juridikoari dagokionez, betiere egiaztatzeko eta ikertzeko ahalak alde batera utzi gabe. Ondorio horretarako, administrazio eskudunari jakinaraziko zaizkio ebazpen horiek.

6.Faktura egiteko betebeharra, Auzitegiak agindutakoa, legez ezarritako epean ez denean betetzen, erreklamatzaileak faktura egin ahal izango du erreklamatuaren izenean eta haren kontura; faktura horretan, eragiketaren nondik norakoak jasoko dira, honako arau hauen arabera:

1.) Idazki bidez jakinarazi behar zaio dagokion prozeduraz arduratzen ari den auzitegi ekonomiko-administratiboari ahalmen hori erabiltzen ari dela, eta bertan azaldu beharko da epaia ez dela bete eta dagokion faktura egin egingo dela. Era berean, erreklamatzaileari ere ahalmen hori baliatzeko asmoaren berri eman behar zaio, jaso izana egiaztatzen duen edozein bide erabiliz.

2.) Eragiketa jasotzen duen faktura erreklamatzaileak egingo du; erreklamatzailea eragiketaren hartzailetzat agertuko da, eta betebeharra bete ez duena, aldiz, bidaltzailetzat.

3.) Erreklamatzaileak fakturaren kopia bidaliko dio erreklamatuari, baina faktura originala gorde beharko du. Halaber, Zerga Administrazioko Estatu Agentziara ere bidali beharko du faktura horren kopia, bai eta emandako ebazpena bete ez izanaren berri emateko Auzitegi Ekonomiko Administratiboan aurkeztutako idazkiaren kopia ere.

7.Lege honen 68.9 artikuluaren arabera, zergapeko beraren beste zerga- betebehar batekin lotutako zerga-betebehar baten likidazioaren aurkako erreklamazioa osorik edo partzialki baiesten duen ebazpena betearazteko, erreklamazioaren xede denaz besteko betebeharra erregularizatu egingo da, betiere Administrazioak erreklamazioaren xede den zerga-betebeharraren likidazioaren oinarri izan diren irizpide edo elementuak aplikatu badizkio.

Erregularizazio horren ondorioz errekurtsoaren xede denaz besteko betebeharraren likidazioa deuseztatu egiten bada eta Auzitegiak ebatzitakoaren arabera beste likidazio bat egiten bada, lege honen 26.5 artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da.»

Berrogeita bederatzi. Aldatu egiten da 240. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Prozedurak –edozein auzialditan– urtebete iraungo du erreklamazioa aurkezten denetik kontatzen hasita. Epe hori igarotakoan, interesdunak erreklamazioa ezetsitzat hartu ahal izango du, dagokion errekurtsoa aurkezteko.

Auzitegiak espresuki ebatzi beharko du, kasu guztietan. Dagozkion errekurtsoak aurkezteko epeak ebazpen espresua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira zenbatzen.»

Berrogeita hamar. Aldatu egiten da 241. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Errekurtso hori jartzeko legitimatuta daude honako hauek: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko zuzendari nagusiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren saileko zuzendariak beren eskumeneko gaietako, eta autonomia- erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo baliokideak edo parekatuak beren eskumeneko gaietan.

Erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, Administrazioko organoek aurkaratutako ebazpenaren betearazpena eteteko eskaera aurkeztu ahal izango da. Eskaera eginez gero, errekurritutako ebazpenaren betearazpena kautelaz etenda geratuko da Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiak eteteko eskaera egokia den edo ez den erabakitzen duen bitartean. Auzitegiak etenaldiaren egokitasunari buruz hartzen duen erabakiak administrazio- bidea amaituko du.

Eteteko erabaki hori arrazoizko zantzuetan oinarrituko da; hain zuzen ere, azkenean eskatu beharko den zorra kobratzea zapuztuta edo larriki eragotzita gera daitekeelako arrazoizko zantzuetan. Kasu horretan, ez da beharrezkoa bermea aurkeztea. Eteteko eskaeran, egoera horiek betetzen direla behar beste frogatu beharko da.

Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiak eteteko eskaerari buruzko ebazpena errekurtsogileari eta prozedurako gainerako interesdunei jakinarazi behar die.

Kautelazko edo behin betiko etendura eragozpen izango da sartutako zenbatekoak itzultzeko, bai eta interesdunak lehen auzialdiko erreklamazio ekonomiko-administratiboan errekurritutako egintza etetea lortzeko eratutako bermeak liberatzeko ere. Halaber, diru-bilketako prozeduraren egintzei dagokienez, zerga-zorra ordainduko dela bermatzeko eman diren egintzek iraun egingo dute, eta eraginkor izaten jarraituko dute.

Aurreko letretan xedatutakoa gorabehera, aurkaratutako ebazpena betearaztea erabakigarria izan badaiteke zerga bat itzultzeko eskubidea onartzeko, betearazpen hori gauzatu egingo da, baina zergapekoak lege honen 224.2 artikuluan araututako bermeetakoren bat aurkeztu beharko du aldez aurretik.»

Berrogeita hamaika. Gehitu egiten da 241 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«241 bis artikulua. Deuseztatzeko errekurtsoa.

1.Lege honen 241.3 artikuluan aipatzen direnek deuseztatzeko errekurtsoa aurkez dezakete erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpenen aurka, 15 eguneko epean, aurkaratzen den ebazpena eman duen auzitegian; honako kasu hauetan soilik, alabaina:

a)Erreklamazioa onartezina dela bidegabe deklaratu bada.

b)Bide ekonomiko-administratiboan egoki aurkeztutako froga edo alegazioak ez direla existitzen deklaratu bada.

c)Ebazpenean erabateko eta ageriko inkongruentzia dagoela alegatu bada.

2.Deuseztatzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, halaber, lege honen

238.artikuluan aipatzen den jarduketak artxibatzeko erabakiaren aurka.

3.Ezin izango da errekurtso hori berriro ere ondorioztatu ebazpena ematen denean. Deuseztatzeko errekurtsoa ezin izango da jarri berrikusteko errekurtso berezia ebazten denean.

4.Erreklamazio-idazkian, alegazioak aipatu behar dira, eta egoki iritzitako frogak erantsi. Auzitegiak izapide gehiago egin gabe ebatziko du hilabeteko epean; bestela, ezetsitzat hartuko da.

5.Deuseztatzeko errekurtsoa aurkezten bada aurkaratutako ebazpenaren aurka, hala badagokio, eten egingo da gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea; epe hori berriro hasiko da zenbatzen deuseztatzeko errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean, edo administrazioaren isiltasun bidez ezetsitzat jo eta hurrengo egunean.

Deuseztatzeko errekurtsoaren ebazpena baiestekoa baldin bada, hala badagokio, jarri egingo da ebazpen horren aurka jar daitekeen gora jotzeko errekurtso arrunta, eta errekurtso hori jartzeko epea baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen.

6.Deuseztatzeko errekurtsoaren ebazpenean errekurtso hori ezetsi egiten bada, deuseztatzeko errekurtsoa ebatzi ondoren jartzen den errekurtsoaren bitartez ebazpen hori ez ezik, deuseztatzeko errekurtsoaren xede den auzitegi ekonomiko- administratiboak lehendik emandakoa ere aurkaratuko da; errekurtso horretan, deuseztatzeko errekurtsoaren arrazoiei buruzko alderdiak aipatu ahal izango dira, bai eta gaiaren funtsari eta hasieran aurkaratutako administrazio-egintzari buruzko beste edozein alderdi ere.»

Berrogeita hamabi. 241 ter artikulu berria gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«241 ter artikulua. Betearazpenaren aurkako errekurtsoa.

1.Ebazpen ekonomiko-administratiboak betearazteko egintzak ebazpenetako erabakien araberakoak izango dira, zehatz-mehatz.

2.Interesduna ez badago ados ebazpen ekonomiko-administratibo bat betearaztearen ondorioz emandako egintzekin, errekurtso hori aurkezteko aukera izango du.

3.Betearazten ari den ebazpena eman duen auzitegiko organoari dagokio errekurtsoaz arduratzeko eskumena. Emandako ebazpenean, epaia behar bezala betetzeko nola jardun behar den zehaztu ahal izango da.

4.Errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa izango da, aurkaratutako egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

5.Errekurtsoa prozedura laburtuaren bidez izapidetuko da, baldin eta ebazpen ekonomiko-administratiboan jarduketen atzeraeragina agindu ez bada; kasu horretan, hasierako erreklamazioaren zenbatekoaren arabera dagokion prozedura laburtuarekin edo orokorrarekin jarraituko da. Errekurtsoa zenbateko epean ebatzi behar den zehaztu behar da aplikatu beharreko prozeduran.

6.Errekurritutako egintza ezin izango da inolaz ere eten betearazten ari den ebazpen ekonomiko-administratiboari buruzko gai berririk aurkezten ez bada.

7.Ezin izango da berraztertzeko errekurtsorik aurkeztu betearazpenaren aurkako errekurtsoa jarri aurretik.

8.Auzitegiak betearazpenaren aurkako errekurtsoa onartezina dela deklaratuko du, betearazten ari den ebazpenean jada erabakita dauden gaiei buruzko alderdiak proposatzen direnean edo betearazten ari den ebazpenaren erreklamazioan planteatu diren gaiei buruzkoak direnean edo lege honen

239.4artikuluan aipatzen diren kasuetakoren bat betetzen denean.»

Berrogeita hamahiru. Aldatu egiten dira 81. artikuluaren 6. eta 8. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. Eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboek eta autonomia- erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko- administratiboek emandako ebazpenei dagokienez, gora jotzeko errekurtso arrunta jarri ezin zaien ebazpenak aurkaratu ahal izango dira eta, hala badagokio, bai eta autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboek emandako ebazpenak ere, auzialdi bakarrean, irizpidea bateratzeko gora jotzeko errekurtso berezi baten bidez; Ekonomia eta Ogasun Ministerioko zuzendari nagusiek, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren saileko zuzendariek eta autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo baliokide edo parekatuek aurkeztu ahal izango dute aurkaratzea, nork bere eskumeneko gaietan, baldin eta ebazpen horiek larriki kaltegarriak eta okerrak direla uste badute, edo Estatuko beste auzitegi ekonomiko-administratibo batzuek edo autonomia-erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko-administratiboek emandako ebazpenetan bildutakoekin bat ez datozen irizpideak aplikatzen badira.

Eskualdeko eta tokiko auzitegi ekonomiko-administratiboek eta autonomia- erkidegoetako edo autonomia-estatutua duten hirietako organo ekonomiko- administratiboek emandako ebazpenetan goian adierazitakoarekin bat ez datorren irizpidea aplikatzen bada, ebazpenetan espresuki adierazi beharko dute egoera hori.»

«3. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman behar da, eta errekurritutako ebazpenaren ondoriozko egoera juridiko partikularra errespetatu beharko du, aplikatu beharreko doktrina zehaztuta.»

Berrogeita hamalau. Aldatu egiten da 244. artikuluaren 6. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«6. Berrikusteko errekurtso bereziaren ebazpena sei hilabeteko epean emango da. Epe hori igaro eta ebazpen espresurik ez bada eman, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izango du interesdunak.»

Berrogeita hamabost. Aldatu egiten da V. tituluko IV. kapituluko 3. zenbakia, eta honako izenburu hau hartzen du:

«Prozedura laburtua».

Berrogeita hamasei. Aldatu egiten da 245. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«245. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Erreklamazio ekonomiko-administratiboak atal honetan aurreikusitako prozeduraren bidez izapidetuko dira, erregelamendu bidez zehaztutako zenbatekoa baino txikiagokoak direnean.

2.Prozedura horren bidez izapidetutako erreklamazio ekonomiko- administratiboak auzialdi bakarrean ebatziko dira, auzitegi ekonomiko- administratiboetan. Ebazteko, auzitegi ekonomiko-administratiboek kide bakarreko organo moduan jokatu ahal izango dute.

3.Prozedura laburtua atal honetan xedatutakoaren arabera arautuko da, berau garatzeko ematen diren erregelamendu-mailako arauetan xedatutakoaren arabera, eta, esanbidezko araurik ezean, kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.»

Berrogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 246. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«246. artikulua. Hastea.

1.Erreklamazioa idazki baten bidez hasiko da; idazkian honako eduki hau jaso beharko da:

a)Erreklamatzailea nor den eta erreklamazioa zer egintza edo jarduketaren aurka aurkeztu den, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea zein den eta zer auzitegitan aurkeztu den.

Idazkian errekurritutako pertsonaren datuak eta helbidea ere zehaztu beharko dira, erreklamazioak honako gai hauei buruzkoak direnean: atxikipenak, konturako sarrerak, jasanarazpenak, faktura egin eta emateko betebeharrak eta ordezkoaren edo zergadunaren arteko harremanak.

b)Alegazioak egiten badira, zer alegazio egiten diren.

Erreklamatzaileak espedientea behar izanez gero alegazioak egiteko, aurkaratutako egintza eman zuen organoaren aurrean agertu beharko du erreklamazioa aurkezteko epean, espedientea aditzera eman diezaioten; espedientean horren guztiaren berri jasota geratuko da.

Erreklamazio-idazkiarekin batera, aurkaratzen den egintzaren kopia aurkeztu behar da, bai eta egoki iritzitako frogak ere.

2.Erreklamazioa lege honen 235. artikuluaren 3. eta 5. zenbakietan aipatzen den organora helarazi behar da, eta zenbaki horietan xedatutakoa aplikatu beharko da.»

Berrogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 247. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«247. artikulua. Izapideak eta ebazpena.

1.Organo ekonomiko-administratiboak espedientea jaso baino lehen ere eman dezake ebazpena, betiere ebazteko beharrezkoak diren datu guztiak egiaztatuta geratzen badira erreklamatzaileak aurkeztutako dokumentazioan.

2.Ebazpena jakinarazteko gehienez sei hilabeteko epea egongo da, erreklamazioa aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpen espresua ez bazaio jakinarazi, interesdunak erreklamazioa ezetsitzat hartu ahal izango du, dagokion errekurtsoa aurkezteko.

Organo ekonomiko-administratiboak espresuki ebatzi beharko du, kasu guztietan. Ebazpen espresua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen dagokion errekurtsoa aurkezteko epea.

3.Erreklamazioa aurkeztu zenetik aurreko zenbakian adierazitako epea igaro eta ebazpen espresua jakinarazi ez bada, erreklamatutako egintza etetea erabakiz gero betiere, berandutze-interesa sortzeari utziko zaio lege honen 26. artikuluaren

4.zenbakian aurreikusitako baldintzetan.»

Berrogeita hemeretzi. Beste titulu bat, VI.a, gehitzen da. Hona hemen:

«VI. TITULUA

Tributuak aplikatzeko prozedurak eta jarduketak Ogasun Publikoaren

aurkako delituen kasuetan

250.artikulua. Likidazioak egitea Ogasun Publikoaren aurkako delituen zantzuak dauden kasuetan.

1.Zerga Administrazioaren ustez Ogasun Publikoaren aurkako delitu-zantzuak daudenean, prozedura izapidetzen jarraituko da aplikatu beharreko arau orokorrei jarraikiz, baina horrek ez du esan nahi erruduntasun-testigantza ez zaionik eskumeneko jurisdikzioari helaraziko edo espedientea ez zaionik Fiskaltzari igorriko, betiere titulu honetan xedatutako arauen arabera.

Hurrengo artikuluan aipatuko diren kasuetan izan ezik, egiaztatzen ari den zerga-betebeharraren elementuen likidazioa eman beharko da; likidazio desberdinetan bereiziko dira, alde batetik, Ogasun Publikoaren aurkako balizko delituarekin lotutakoak eta bestetik, Ogasun Publikoaren aurkako balizko delituarekin loturarik ez dutenak.

2.Ogasun Publikoaren aurkako balizko delituarekin lotura duten zerga- betebeharraren elementuei dagokienez, hala badagokio, ematen den likidazioa titulu honetan xedatutakoaren araberakoa izango da.

Zenbaki honetan aipatzen diren kasuetan, Administrazioak ez du abiaraziko edo, hala badagokio, ez du jarraituko egintza horiei berei dagokien zehapen-prozedura. Zehapen-prozedura abiarazita egonez gero, prozedura hori lehenago amaitzen ez bada, amaitutzat hartuko da, nolanahi ere, erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasatzen zaion unean edo espedientea Fiskaltzari igortzen zaion unean; horrek ez du esan nahi ez denik beste zehapen-prozedura bat abiaraziko zenbaki honetako azken paragrafoan aipatzen diren kasuetan.

Aginte judizialaren epai kondenatzaileak egintza berengatik administrazio- zehapena jartzea eragotziko du.

Delitua gertatu dela iritzi ezean, Zerga Administrazioak administrazio- zehapenaren espedientearekin jarraituko du auzitegiek frogatutzat eman dituzten egitateetan oinarrituz.

3.Ogasun Publikoaren aurkako balizko delituarekin loturarik ez duten tributu- kontzeptuei dagokienez ematen den likidazioaren izapidetze-prozesuak bat etorri beharko du lege honen III. tituluaren IV. kapituluan xedatutakoaren arabera dagokion prozedura arruntarekin, eta V. tituluan ezarritako berrikusteko araubideari atxikiko zaio.

251.artikulua. Likidazioak egiteko salbuespenak Ogasun Publikoaren aurkako delituen zantzuak dauden kasuetan.

1.Zerga Administrazioaren ustez Ogasun Publikoaren aurkako delitu-zantzuak daudenean, erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasako dio edo espedientea Fiskaltzari igorriko dio, baina honako kasu hauetan ez du egingo lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den likidaziorik:

a)Administrazio-likidazioa izapidetzearen ondorioz delitua preskriba badaiteke, Zigor Kodearen 131. artikuluan aurreikusitako epeen arabera.

b)Ikerketaren edo egiaztapenaren ondorioz, ezin bada likidazioaren zenbatekoa zehatz-mehatz zehaztu edo ezin izan bazaio zergapeko zehatz bati esleitu.

c)Administrazio-likidazioak nola edo hala kalte egin badiezaioke iruzurraren ikerketari edo egiaztapenari.

Goian aipatutako kasuetan, Zerga Administrazioak aurkeztutako salaketa- edo kereila-idazkiarekin batera, likidazioa ematea egokitzat ez hartzeko administrazio- erabakian erabakigarriak izan diren inguruabarretakoren bat betetzen dela justifikatzen duen arrazoitutako erabakia ere helaraziko da.

Kasu horietan, zergapekoari ez zaio entzunaldiaren edo alegazioen izapiderik emango.

2.Aurreko zenbakian aipatutako kasuetan, Administrazioak ez du abiaraziko edo, hala badagokio, ez du jarraituko administrazio-prozedura; prozedura hori etenda geratuko da, harik eta agintaritza judizialak epai irmoa eman arte edo jarduketak largetsi nahiz artxibatu arte edo Fiskaltzak espedientea itzuli arte.

Dena den, zehapen-prozedura abiarazita egonez gero, prozedura hori amaitutzat hartuko da, nolanahi ere, erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasatzen zaion unean edo espedientea Fiskaltzari igortzen zaion unean. Horrek guztiak ez du esan nahi beste zehapen-prozedurarik ezin denik abiarazi, baldin eta azkenean ez bada deliturik hautematen auzitegiek, hala badagokio, frogatutzat jotzen dituzten egitateei jarraikiz.

Erruduntasun-testigantza pasa edo espedientea Fiskaltzari igortzen bazaio, geldiarazi egingo dira zerga-zorra zehazteko eta zehapena ezartzeko eskubidearen preskripzio-epeak, lege honen 68.1 eta 189.3 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Aginte judizialaren epai kondenatzaileak egintza berengatik administrazio- zehapena jartzea eragotziko du.

Salatutako egitateei dagokienez, etenaldian egindako egiaztatzeko eta ikerketako prozeduraren jarduketak ez-egindakotzat hartuko dira.

3.Aurreko kasuetan, delitua izan badela hautemango ez balitz, Zerga Administrazioak jarduketak abiarazi edo jarraituko ditu organo jurisdikzionalek frogatutakotzat jotako egitateen arabera, lege honen 150.1 artikuluan aipatzen den epea amaitzeko geratzen den aldian, edo 6 hilabeteko epean, baldin eta azken epe hori aurreko aldia baino handiagoa bada; prozedurarekin aurrera jarraitu behar duen organo eskudunak ebazpen judiziala edo Fiskaltzak itzulitako espedientea jasotzen duenean hasiko da epea kontatzen.

Preskripzio-epeak berriro hasiko dira kontatzen ebazpen judiziala zerga- administrazio eskudunaren erregistroan sartzen denean.

252.artikulua. Borondatezko erregularizazioa.

Zerga Administrazioak ez dio igorriko erruduntasun-testigantza eskumeneko jurisdikzioari; era berean, ez dio igorriko espedientea Fiskaltzari, baldin eta ez badago frogatua zergapekoak ez duela bere tributu-egoera erregularizatu zerga- zorra guztiz aitortu eta ordainduta, erregularizatu beharreko zerga-zorra zehazteko asmoz egiaztatzeko edo ikertzeko jarduketak hasi direla jakinarazi aurretik edo, hala badagokio, jarduketa horiek izan ezean, Fiskaltzak, Estatuaren abokatuak edo dagokion autonomia erkidegoko, foru aldundiko edo tokiko administrazioaren ordezkari prozesalak haren aurkako kereila edo salaketa jarri aurretik, edo Fiskaltzak edo instrukzioko epaileak jarduketak egin aurretik, betiere, jarduketa horiek aukera ematen diotenean eginbideak hasi direla formalki jakiteko.

Zerga-zorraren elementutzat hartzen dira lege honen 58. artikuluan aipatzen direnak, eta zergapekoak, kuota ez ezik, berandutze-interesak eta diru-sarreraren egunean legez sorrarazitako errekarguak ere sartu eta autolikidatu beharko ditu, aldi berean. Dena den, borondatez erregularizatutako tributuak ez direnean autolikidazio- prozeduran eskatzen, zergapekoak dagokion aitorpena aurkeztu beharko du, eta Administrazioak likidatutako zerga-zorraren zenbateko osoa sartu beharko du, tributu-arauan ordaintzeko ezarritako epearen barruan.

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatu egin beharko da kasu honetan ere: erregularizazioa Administrazioak zerga-zorra zehazteko duen eskubidea preskribatu denean egin bada.

Artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatu den erabateko aitortza eta ordainketa bete direla erabakitzeko, Zerga Administrazioak egoki iritzitako egiaztatzeko edo ikertzeko jarduketak egin ahal izango ditu, nahiz eta lege honen 66.a) artikuluan araututako preskripzioa beteta duten zerga-arloko kontzeptu eta aldiei dagozkienak izan.

253.artikulua. Ikuskapen-prozedura izapidetzea likidazioa egin behar den kasuan.

1.Zerga Administrazioaren ustez Ogasun Publikoaren aurkako delituaren zantzuak badaude eta ez badira betetzen lege honen 251.1 artikuluaren arabera likidazioa ematea eragozten duten inguruabarrak, delituarekin lotutako likidazio- proposamena egin beharko da; bertan, proposamena zer egitatetan eta zuzenbideko zer oinarritan oinarritzen den adierazi beharko da.

Proposamena zergapekoari jakinaraziko zaio, eta entzunaldiaren izapidea emango zaio, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan; egutegiko 15 eguneko epea izango du horretarako, proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Administrazio-izapideak egiteko garaian prozedurazko akatsen bat izan bada ere, horrek ez du eragingo, inolaz ere, delituarekin lotutako zerga-betebeharra osorik edo partzialki iraungitzea, ez eta lege honen 150.6 artikuluaren a) eta b) letretan aurreikusitako ondoriorik ere, Zerga Administrazioak zerga-zorra likidatzeko garatutako jarduketei dagokienez; hala ere, ondorio horiek eragingo dira Fiskaltzak espedientea itzultzen badu, edo lege honen 257.2 c) artikuluan aurreikusitako egokitzapena egitera behartzen duen ebazpen judizial irmoa ematen bada Ogasun Publikoaren aurkako deliturik ez dagoelakoan.

Entzunaldiaren izapiderako aurreikusitako epea igaro eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak aztertu ostean, organo eskudunak administrazio-likidazioa emango du, eta Zerga Administrazioak aldez aurretik edo aldi berean baimena emango du salaketa edo kereila jartzeko, uste badu dagokion erregularizazioak agerian uzten duela Ogasun Publikoaren aurkako balizko delitu bat egon daitekeela.

Administrazio-likidazioa emandakoan, Zerga Administrazioak erruduntasun- testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasako dio edo espedientea Fiskaltzari igorriko dio, eta egiaztapen-prozedura amaitu egingo da likidazio horren bitartez erregularizatutako zerga-betebeharraren elementuei dagokienez; amaieraren berri jakinaraziko zaio zergapekoari, eta, jakinarazpen horretan, zera ohartaraziko zaio, diru-sarrera egiteko borondatezko epea kontatzen hasiko dela dagokion salaketa edo kereila izapidetzera onartu izana jakinarazten denean, lege honen

255.artikuluan xedatutako baldintzetan.

Erruduntasun-testigantza pasa edo espedientea Fiskaltzari igortzen bazaio, zerga-zorra zehazteko eta zehapena ezartzeko eskubidearen preskripzio-epeak geldiarazi egingo dira, lege honen 68.1 eta 189.3 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

2.Salaketa edo kereila ez onartzeak ikuskapen-jarduketen atzeraeragina eragingo du delituarekin lotutako likidazio-proposamena eman baino lehenagoko unera; kasu horretan, dagokion akta egin beharko da, eta lege honetan nahiz berau garatzeko araudian ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

Ikuskapen-jarduketak burutzean III. tituluko IV. kapituluaren 2. ataleko 3. azpiatalean xedatutakoa bete beharko da.

Jarduketak atzera eramaten diren unetik lege honen 150. artikuluan adierazten den epea amaitzen denera bitarteko aldian amaitu beharko da prozedura, edo sei hilabeteko epean, azken epe hori handiagoa izanez gero. Epe hori kontatzen hasiko da prozedurarekin aurrera jarraitu behar duen organo eskudunak ebazpen judiziala edo Fiskaltzak itzulitako espedientea jasotzen duenean.

Berandutze-interesak eskatuko dira prozedura amaitzen duen likidazio berriarengatik. Berandutze-interesak zenbatzen hasteko data bat etorriko da deuseztatutako likidazioari zegokiokeen datarekin, 26. artikuluaren 2. zenbakian

xedatutakoari jarraikiz, eta likidazio berria ematen den unera arte sortuko dira interesak.

Kasu horietan, zerga-zorra zehazteko eta zehapena ezartzeko eskubidearen preskripzio-epeak zenbatzen hasiko dira lege honen 68.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.Zerga-kontzeptu eta zergaldi berari dagokionez, Ogasun Publikoaren aurkako delitu batean erabakigarria izan daitekeen jokabide maltzurra dagoela adierazten duten elementuekin batera jokabide maltzurrik adierazten ez duten beste elementu batzuk eta erregularizatu beharreko beste zenbateko batzuk ere bereizten diren kasuetan, bi likidazio egingo dira modu bereizian.

Bi likidazioak kuantifikatzeko, delituarekin lotutako likidazio-proposamena eta ikuskapen-akta bat egingo dira, honako arau hauen arabera:

a)Delituarekin lotutako likidazio-proposamenean, aitortutako elementuak sartuko dira, eta, hala badagokio, jokabide maltzurra adierazten duten elementu guztiak ere gehituko zaizkie; era berean, zergapekoaren aldeko doikuntzak – zergapekoaren eskubide direnak– kendu beharko dira, bai eta zergapekoari dagozkion oinarri edo kuotan konpentsatu edo kendu beharreko partidak ere. Aurkeztutako aitorpenean sartu beharreko kuota bat zehaztu bada, zenbateko hori deskontatuko da likidazio-proposamena kalkulatzeko garaian.

b)Aktan bildutako likidazio-proposamenari dagokionez, egiaztatutako elementu guzti-guztiak sartuko dira bertan, balizko delituarekin lotura izan ala ez izan, eta aurreko letran aipatzen den likidazio-proposamenaren ondoriozko zenbatekoa kenduko da.

Hala ere, zergapekoak bi kuotak kalkulatzeko sistema jakin bat aukeratu ahal izango du; hain zuzen ere, oinarrian edo kuotan konpentsatu edo kendu beharreko partiden aplikazio proportzionalean oinarritutako sistema, betiere erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan. Aukera hori hautatuz gero, horren berri eman beharko zaio Administrazioari, delituarekin lotutako likidazio-proposamena jakinarazi osteko alegazio-epearen barruan.

254.artikulua. Likidazioak aurkaratzea.

1.Lege honen 250.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioz emandako administrazio-likidazioaren aurrean, ezin izango da erreklamazio edo errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean, baina ez da alde batera utziko Zigor Kodearen

305.artikuluan eta lege honen 257. artikuluan xedatutakoari jarraikiz egin beharreko egokitzapena; epaileak epaian erabaki beharko du Ogasun Publikoaren aurkako delituekin lotura duen iruzur egindako kuota zenbatekoa den, betiere Zigor Kodearen

305.artikuluaren 5. zenbakian eta lege honen VI. tituluan aurreikusitakoaren babespean likidatu bada.

Administrazio-izapideak egiteko garaian prozedurazko akatsen bat izan bada ere, horrek ez du eragingo, inolaz ere, delituarekin lotutako zerga-betebeharra osorik edo partzialki iraungitzea, ez eta lege honen 150.6 artikuluaren a) eta b) letretan aurreikusitako ondoriorik ere, Zerga Administrazioak zerga-zorra likidatzeko garatutako jarduketei dagokienez.

2.Balizko delituarekin loturarik ez duten elementu eta zenbatekoen erregularizazioaren ondoriozko likidazioaren aurrean, lege honen V. tituluan aurreikusitako errekurtso eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

255.artikulua. Likidatutako zorra biltzea Ogasun Publikoaren aurkako delituen zantzuak dauden kasuetan.

Lege honen 250.2 artikuluan adierazitako kasuetan, Ogasun Publikoaren aurkako delitu batengatik zigor-arloko prozedura egoteak ez ditu geldiaraziko likidatutako zerga-zorra kobratzera bideratutako administrazio-jarduketak, baldin eta epaileak betearazpen-jarduketak etetea erabaki ez badu.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren kobratzera bideratutako administrazio- jarduketak lege honen III. tituluko V. kapituluan xedatutako arau orokorren arabera arautuko dira, salbuespen izanik titulu honetan ezarritako espezialitateak.

Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko salaketa edo kereila onartu dela egiaztatu ostean, Zerga Administrazioak borondatez ordaintzeko epea hasi dela jakinaraziko dio zergapekoari, eta likidatutako zerga-zorraren diru-sarrera lege honen 62.2 artikuluan aipatzen den epeen barruan egiteko eskatuko dio.

256.artikulua. Bilketa-jarduketei aurka egiteko arrazoiak.

Lege honen 250.2 artikuluan xedatutakoaren arabera likidatutako zerga-zorra kobratzeko garatutako bilketa-prozedurako egintzen kasuan, lege honen 167.3 eta

170.3artikuluetan eta 172.1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako arrazoiak baino ezin izango dira aurkeztu aurka egiteko, eta lege honen V. tituluan xedatutakoaren arabera berrikusiko dira.

257.artikulua. Zerga-likidazioari buruzko ebazpen judizialaren ondorioak.

1.Lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den kasuetan, Zerga Administrazioak emandako likidazioa egokitu egin beharko da zigor-arloko prozesuan iruzurraren existentziari eta zenbatekoari dagokienez azkenean erabakitzen denaren arabera.

2.Egokitzapen hori honela egingo da:

a)Zigor-arloko prozesuan Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko epai kondenatzailea ematen bada eta, prozesu horretan erabakitakoaren arabera, iruzur egindako kuota administrazio-bidean likidatutakoaren berdin-berdina baldin bada, egindako likidazio hori ez da aldatu beharrik izango, baina dagozkion berandutze- interesak eta errekarguak likidatu beharko dira.

Iruzur egindako zenbatekoa, zigor-arloko prozesuan erabakitakoaren araberakoa, ez badator bat administrazio-bidean finkatutakoarekin –txikiagoa edo handiagoa delako–, aldatu egin beharko da lege honen 250.2 artikuluaren babespean emandako likidazioa. Kasu horretan, hasierako egintzak iraungo du, eta epaiaren edukiaren arabera zuzenduko da, zigor-arloko prozesuan iruzur egindako kuotatzat finkatutako zenbatekoaren arabera egokitzeko.

Zerga Administrazioak egingo du aldaketa hori aurreko paragrafoan xedatutakoaren babespean, baina ez du eraginik izango egindako bilketa-jarduketen baliozkotasunean, zigor-arloko prozesuan berretsitako zenbatekoari dagokionez.

Aldatze-erabakiaren berri emango zaie hura betearazteko eskumena duen Auzitegiari, ordaintzera behartuta dagoenari eta zigor-arloko prozesuan agertutako gainerako aldeei.

Zigor-arloko prozesuan erabakitakoaren arabera, iruzurraren zenbatekoa administrazio-bidean finkatutakoa baino txikiagoa izanez gero, tributu-arauan horretarako zehaztutako arau orokorrak aplikatu beharko dira diru-sarrerak itzultzeari eta bermeen kostuak berreskuratzeari dagokienez.

b)Zigor-arloko prozesuan azkenik erabakitzen bada deliturik ez dagoela zerga- betebeharrik ez dagoelako, deuseztatu egingo da administrazio-likidazioa, eta tributu-arauan horretarako zehaztutako arau orokorrak aplikatu beharko dira diru- sarrerak itzultzeari eta bermeen kostuak berreskuratzeari dagokienez.

c)Zigor-arloko prozesuan ebazpen irmoa ematen bada eta erabakitzen bada deliturik ez dagoela argudiotzat hartuta zerga-betebeharrik ez dagoelako bestelako arrazoiren bat, ikuskapen-jarduketak atzera eraman beharko dira lege honen

253.1artikuluan aurreikusitako delituarekin lotutako likidazio-proposamena eman aurreko unera, baina organo judizialak frogatutzat jotako egitateak aintzat hartu beharko dira; era berean, akta formalizatu beharko da, eta lege honetan eta berau garatzeko araudian xedatutakoaren arabera izapidetuko da.

Ikuskapen-jarduketak burutzean lege honen III. tituluko IV. kapituluaren 2. ataleko 3. azpiatalean xedatutakoa bete beharko da.

Jarduketak atzera eramaten diren unetik lege honen 150. artikuluan adierazten den epea amaitzen denera bitarteko aldian amaitu beharko da prozedura, edo sei hilabeteko epean, azken epe hori handiagoa izanez gero. Epe hori zenbatzen hasiko da organo eskudunak jarduketak berriz abiarazteko espedientea jasotzen duenean.

Berandutze-interesak eskatuko dira prozedura amaitzen duen likidazio berriarengatik. Berandutze-interesak zenbatzen hasteko data bat etorriko da deuseztatutako likidazioari zegokiokeen datarekin, 26. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoari jarraikiz, eta likidazio berria ematen den unera arte sortuko dira interesak.

Likidazio hori zerga-likidazio ororen berrikuspeneko eta baliabide propioetako araubideari atxikiko zaio –lege honen V. tituluan arautzen da–, baina epai judizialean frogatutzat jotako egitateak ezin izango dira aurkaratu.

Kasu horietan, zerga-zorra zehazteko eta zehapena ezartzeko eskubidearen preskripzio-epea zenbatzen hasiko da lege honen 68.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

258.artikulua. ERANTZULEAK.

1.Lege honen 250.2 artikuluan agindutakoaren arabera likidatutako zerga- zorraren erantzule solidario izango dira likidazio hori eragin duten egintzak egin dituztenak edo egintza horiek egiten modu aktiboan parte hartu dutenak, betiere salatutako delituagatik abiarazitako zigor-arloko prozesuan inputatuta badaude edo prozesu horren ondorioz kondenatuak izan badira.

Likidazio-prozeduran bildutako edo eskuratutako datu, froga edo inguruabarrei dagokienez, artikulu honetan ezarritako erantzukizuna eskatzeko prozeduran kontuan hartuko diren datu, froga edo inguruabarrak prozeduran sartu beharko dira ebazpen-proposamena egin aurretik.

2.Lege honen 250.2 artikuluan adierazten diren likidazioei dagokienez, lege honen 42.2 artikuluan arautzen diren erantzukizun-kasuetan ere aplikatuko dira.

3.Aurreko 1. zenbakian aurreikusitako erantzukizuna deklaratzen duen erabakiaren aurkako errekurtsoan edo erreklamazioan, erantzukizun horren hedadura globala baino ezin izango da aurkaratu.

4.Zigor-arloko prozesuan 1. zenbakian aipatzen diren erantzuleetako edozein absolbitzea edo largestea erabakiz gero, deuseztatu egingo da haren erantzukizunaren deklarazioa, eta tributu-araudian ezarritako arau orokorrak aplikatu beharko dira diru-sarrerak itzultzeari eta bermeen kostuak berreskuratzeari dagokienez.

5.Lege honen 68.8 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, 1. zenbakian aipatzen diren erantzukizun-kasuetan zergapeko bati dagokion preskripzio-epea geldiarazi egiten bada, ondorio horrek gainerako zergapekoak ere hartuko ditu eraginpean, erantzuleak barnean hartuta.

6.Bestalde, 1. eta 2. zenbakietan araututako kasuetan, bilketa-organoari dagokio erantzukizuna deklaratzeko erabakiak emateko eskumena.

7.Erantzukizun-deklarazioa egiteko prozeduraren epea etentzat joko da Fiskaltzan edo organo judizialean salaketa edo kereila aurkezten denetik auzipetuak formalki inputatzen diren arte igarotzen den aldian.

Artikulu honetan aurreikusitako erantzukizun-deklarazioa egiteko prozedura izapidetzean hartutako kautelazko neurriei lege honen 81.6.e) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

259.artikulua. Aduana-zorraren likidazioaren espezialitateak Ogasun Publikoaren aurkako delituen kasuetan.

1.Europar Batasuneko araudian aurreikusitako aduana-zorra osatzen duten tributuei buruz VI. titulu honetan xedatutakoa aplikatzean, artikulu honetako hurrengo zenbakietan deskribatzen diren espezialitateak hartuko dira kontuan.

2.Administrazioak ez du lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den likidazioa egingo lege honen 251.1 artikuluaren b) eta c) letretan bildutako kasuetan soilik.

3.Erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasatzen zaionean edo espedientea Fiskaltzari igortzen zaionean, aduana-zorra zordunari jakinarazteko eta likidatzeko epea honako arau hauen araberakoa izango da:

a)Artikulu honen 2. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz, aduana-zorra likidatu baldin badaiteke, likidazio hori egin eta jakinarazi egingo da Europar Batasuneko Ogasunaren aurkako delitua preskribatzeko aurreikusitako bost edo hamar urteko epeen barruan, betiere zorra sortzen denetik kontatzen hasita.

b)Artikulu honen 2. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz, aduana-zorra likidatu ezin bada edo egindako likidazioa zigor-arloko prozesuan finkatutako zenbatekoaren arabera egokitu behar bada, likidazioa egin eta zorra zordunari jakinarazteko epea hiru urtekoa izango da; epea zenbatzen hasiko da agintaritza judizialak auziari hasiera ematen dionean agertutako aldeentzako sekreturik gabe, edo bestela, zigor- arloko prozesua amaitzen duen ebazpen judiziala irmo bihurtzen den unean.

4.Lege honen 251. eta 253. artikuluetan epe edo prozedurak geldiarazteari buruz xedatutakoa ez da aplikatuko artikulu honetako 3.b) letrako kasuetan.

5.Ikuskapen-prozedura izapidetzeko prozeduran lege honen 250.2 artikuluan aipatzen den likidazioa eman behar denean, honako arau hauen arabera aplikatuko da 253. artikulua:

a)Administrazio-likidazioa izapidetzearen ondorioz delitua preskriba badaiteke, Zigor Kodearen 131. artikuluan aurreikusitako epeen arabera, erruduntasun- testigantza eskumeneko jurisdikzioari ematea edo espedientea Fiskaltzari igortzea administrazio-likidazioa egin aurretik egin ahal izango dira.

b)Zerga Administrazioak lege honen 251. artikuluko 1. zenbakiaren c) letran xedatutakoaren arabera ez badu likidazioa egin, administrazio-prozedura izapidetzeko prozedura berriro hasiko da agintaritza judizialak auziari hasiera ematen dionean agertutako aldeentzako sekreturik gabe.

c)Egiten den likidazioa sartzeko borondatezko aldia berau jakinarazten denean hasiko da kontatzen, eta Europar Batasunaren araudian aurreikusitako epeetan egingo da. Zergapekoak likidazioaren betearazpena eteteko eskatu ahal izango du salaketa edo kereila onartzen den arte; horretarako, bermea aurkeztu beharko du, edo berme osoaren edo zati baten dispentsa eskatu, baldin eta justifikatzen badu ezin duela aurkeztu eta betearazpenak kalte konponezinak edo konpongaitzak eragingo lizkiokeela.

d)Lege honen 253.2 artikuluko kasuetan, salaketa edo kereila ez onartzeak ez du eragingo administrazio-likidazioa deuseztatzea. Zerga Administrazioak entzunaldiaren izapidea emango du; izapide horretan, interesdunak lege honen

253.artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako mugen eraginpeko alderdiak aintzat hartzea eskatu ahal izango du. Alegazioak ikusita, Zerga Administrazioak ebazpena emango du, baina aduana-zorraren likidazioari bere horretan eutsi beharko dio edo zuzendu egin beharko du, hala badagokio, betiere aldez aurretik egindako bilketa- jarduketei eutsita; era berean, hala badagokio, egindako enbargo eta traben zenbatekoak egokitu ahal izango dira. Ebazpen hori berrikusteko prozedura lege honen V. tituluan xedatutakoaren arabera arautuko da.

6.Lege honen 257.2.c) artikuluan aipatzen diren kasuetan, artikulu honetako

5.zenbakiaren d) letran xedatutakoa aplikatuko da.»

Hirurogei. VII. titulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«VII. TITULUA

Tributu-eremuari dagozkion estatu-laguntzak berreskuratzea

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

260.artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Zerga Administrazioari dagokio Estatuaren laguntzak –tributu-eremuari dagozkionak– berreskuratzeko erabakiak betearazteko beharrezkoak diren jarduketak egitea.

2.Tributuen aplikaziotzat hartuko da tributu-eremuari dagozkion Estatuaren laguntzak berreskuratzeko erabakiak betearazteko beharrezkoak diren administrazio-jarduerak egitea, bai eta zergapekoek beren eskubideak baliatzean edo erabaki horien ondoriozko zerga-betebeharrak betetzean egiten dituzten jarduketak ere.

3.Artikulu honetako aurreko zenbakietan aipatzen diren kasuetan ez ezik, titulu honetan xedatutakoa beste honako kasu hauetan ere aplikatuko da: Europar Batasunaren Zuzenbidea betez, tributu-eremuari dagozkion Estatuaren laguntza moduan jasotako zenbatekoak itzultzea eskatu behar den kasu guztietan.

261.artikulua. Estatuaren laguntzak berreskuratzeko erabakiak betearazteko prozedurak.

1.Estatuaren laguntzak berreskuratzeko erabakiak betearazteko prozeduratzat jotzen dira honako hauek:

a)Erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozedura.

b)Beste kasu batzuetako berreskuratze-prozedura.

2.Estatuaren laguntzak berreskuratzeko erabakiak betearazi egin daitezke, halaber, III. tituluko IV. kapituluaren 2. atalean araututako ikuskapen-prozeduraren bitartez, prozedura horren hedadurak lege honen 265.1 artikuluan xedatutakoa gainditzen duenean.

Kasu horietan, egiaztatzen ari diren zerga-betebeharraren elementuen likidazioa eman beharko da, eta likidazio desberdinetan bereiziko dira, alde batetik, erabakiaren eraginpeko elementuak eta, bestetik, erabakiarekin loturarik ez dutenak.

262.artikulua. Preskripzioa.

1.Hala badagokio, berreskuratzeko erabakia betearaztearen ondorio den zerga-zorra zehazteko eta zorra ordaintzea eskatzeko eskubidea du Administrazioak, eta eskubide hori hamar urtean preskribatuko da.

2.Erregularizazioaren xede den zerga-betebeharra betez, Estatuaren laguntza aplikatzeak tributu-arauaren araberako ondorio juridikoak eragin eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen preskripzio-epea.

3.Preskripzio-epea geldiarazi egingo da honako kasu hauetan:

a)Batzordeak eskatuta Zerga Administrazioak edo Batzordeak berak Estatuaren laguntzarekin lotutako edozein jarduketa egiten duenean.

b)Zerga Administrazioak edozein ekintza egiten duenean honako xede hauetako batekin: berreskuratzeko erabakiaren eraginpeko elementuen ondorio den zerga-zorra onartu, erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, ziurtatu edo likidatzea; edo

zorra ordaintzeko eskatzea, betiere zergapekoak ekintzaren berri behar bezala jakin badu.

c)Zerga-zorra likidatu edo ordaintzeko asmoz, zergapekoak jarduketaren bat modu frogagarrian egiten duenean edo dagozkion errekurtsoak aurkezten dituenean.

4.Preskripzio-epea eten egingo da berreskuratzeko erabakia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren prozedura baten xede den bitartean.

263.artikulua. Berreskuratzeko erabakia betearaztearen ondorioak.

1.Zerga Administrazioak aldez aurretik egindako likidazio edo ebazpen bat dagoenean Estatuaren laguntza berreskuratzeko erabakiaren eraginpeko zerga- betebeharrari dagokionez, erabaki hori betearazten bada likidazioa edo ebazpena aldatu egin beharko da, nahiz eta irmoa izan.

2.Berandutze-interesak Europar Batasuneko araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

264.artikulua. Betearazteko egintzaren aurkako errekurtsoak.

Berreskuratzeko erabakia betearaztearen ondoriozko likidazioaren edo ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da eta, hala badagokio, erreklamazio ekonomiko-administratiboa ere bai, lege honetan aurreikusitako baldintzetan.

Likidazioa edo ebazpena aurreko zenbakiaren arabera berrikusten bada, administrazio-egintzen betearazpena etetea onartu ahal izango da, baina bermea aurkeztuta soilik, hau da, Gordailu Kutxa Orokorrean dirua gordailuan utzita.

II. KAPITULUA

Berreskuratzeko erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozedura

265.artikulua. Berreskuratze-erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratzea.

1.Erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozeduran, Zerga Administrazioak zerga-betebeharraren barruan erabaki horri dagozkion elementuak egiaztatu baino ez du egingo.

2.Prozedura horretan, Zerga Administrazioak honako jarduketa hauek soilik egin ahal izango ditu:

a)Zergapekoek beren aitorpenetan idatziz jasotako datuak eta aurkeztutako edo horretarako eskatutako frogagiriak aztertzea.

b)Zerga Administrazioaren esku dauden datuak eta aurrekariak aztertzea.

c)Tributu-arauan eskatutako erregistroak eta gainerako dokumentuak aztertzea, bai eta beste edozein liburu, erregistro edo dokumentu ofizial ere, merkataritza-kontabilitatea barnean hartuta; halaber, liburu, erregistro edo dokumentu horietan bildutako eragiketen frogagiri diren fakturak edo dokumentuak ere azter ditzake.

d)Hirugarrenei informazio-errekerimenduak egitea.

3.Prozedurako jarduketak Zerga Administrazioaren bulegoetatik kanpo egin daitezke; horretarako, lege honen 142.2 eta 151. artikuluetan bildutako arauak aplikatu beharko dira.

4.Aurreko zenbakietan aipatu diren jarduketa eta dokumentuen azterketa Estatuaren laguntza berreskuratzea egokia ote den erabakitzeko soilik hartuko da egintzat; horrek ez du esan nahi egintza edo dokumentu horiek berak geroago aztertuko ez direnik, eta ez du azterketa hori mugatuko ere.

266.artikulua. Hasiera.

1.Erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozedura ofizioz hasiko da organo eskudunaren erabaki bidez; Zerga Administrazioaren antolakuntza-arau espezifikoetan zehaztuta egongo da prozedura hori.

2.Prozedurako jarduketen hasiera jakinarazi egin behar zaie zergapekoei; komunikazio horretan, jarduketen nondik norakoa eta hedadura zein den adierazi beharko da, eta jarduketetan dituzten eskubide eta betebeharren berri ere eman beharko zaie.

Zerga Administrazioaren esku dauden datuak nahikoak badira likidazio- proposamena egiteko, prozedura hasi ahal izango da proposamen hori jakinarazita.

267.artikulua. Izapideak.

1.Erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozeduran zer jarduketa egiten diren jasota geratuko da lege honen 99. artikuluaren 7. zenbakian aipatzen diren eginbide eta komunikazioetan.

2.Zergapekoek kasu egin beharko diote Zerga Administrazioari, eta behar duen laguntza emango diote haren eginkizunak garatzean.

Jarduketak egiteko adierazitako toki, egun eta orduan agertu beharko du errekerimendua jaso duen zergapekoak, eta eskatu zaizkion dokumentuak eta gainerako elementuak aurkeztu beharko ditu edo Administrazioaren esku jarri.

3.Behin-behineko likidazioa egin aurretik, Zerga Administrazioak likidazio- proposamenaren berri eman beharko dio zergapekoari, 10 eguneko epean egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

268.artikulua. Amaiera.

1.Erabakiaren eraginpeko zerga-betebeharraren elementuak erregularizatzeko kasuetako berreskuratze-prozedura honako modu hauetakoren batean amaituko da:

a)Zerga Administrazioaren ebazpen espresua bidez; ebazpen horrek honako eduki hau izan beharko du, gutxienez:

1.Berreskuratzeko erabakiaren eraginpean dauden zerga-betebeharraren elementuak, eta jarduketen denbora-eremua.

2.Ebazpena eragin duten egitateen zerrenda eta zuzenbideko oinarriak.

3.Behin-behineko likidazioa edo, hala badagokio, berreskuratzeko erabakiaren ondorioz zerga-egoera erregularizatzea ez dela egokia espresuki dioen adierazpena.

b)Berreskuratze-prozeduraren xedea barnean hartzen duen ikuskapen- prozedurari ekinez.

2.Lege honen 104. artikuluan araututako prozeduraren iraupen-epea betetzen ez bada, horrek ez du esan nahi prozedura iraungita geratuko denik; aitzitik, prozedurak aurrera jarraituko du amaitu arte. Kasu horretan, preskripzioa ez da geldiarazitzat hartuko epe horren barruan garatutako ikuskapen-jarduketen ondorioz.

Kasu horietan, preskripzioa geldiarazitzat hartuko da aurreko paragrafoan aipatzen den epea amaitu ostean jarduketak egiten badira. Betiere zergapekoak jarduketen berri behar bezala jakin badu.

3.Ebazpen judizial batean akats formalak daudela xedatzen bada eta administrazio-jarduketen atzeraeragina agintzen bada, jarduketa horiek honako epe honetan amaitu beharko dira: jarduketak atzera eramaten diren unetik lege honen

104.artikuluan aipatzen den epea amaitzen denera bitarteko epean, edo hiru hilabeteko epean, azken epe hori handiagoa izanez gero. Epe hori zenbatzen hasiko

da organo eskudunak Estatuaren laguntzak berreskuratzeko prozedura berriz abiarazteko espedientea jasotzen duenean.

III. KAPITULUA

Beste kasu batzuetako berreskuratze-prozedura

269.artikulua. Beste kasu batzuetako berreskuratze-prozedura.

1.Berreskuratzeko erabakia betearazteak ez badakar zerga-betebehar baten erregularizazioa, kapitulu honetan araututako prozedurari jarraitu beharko zaio.

2.Berreskuratzeko erabakia betearazteko, organo eskudunak lege honen

162.artikuluan Zerga Administrazioari onartzen zaizkion ahalmenak izango ditu, artikulu horretan xedatutako betekizun eta guzti.

270.artikulua. Hasiera.

Berreskuratzeko prozedura ofizioz hasiko da.

Prozedurako jarduketen hasiera jakinarazi egin behar zaie zergapekoei; komunikazio horretan, jarduketen nondik norakoa zein den adierazi beharko da, eta jarduketetan dituzten eskubide eta betebeharren berri ere eman beharko zaie.

Hasiera jakinarazteko komunikazioan ebazpen-proposamena ere jasoko da, eta zergapekoari 10 eguneko epea ematen zaio, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

271.artikulua. Amaiera.

1.Berreskuratze-prozedura Zerga Administrazioaren ebazpen espresu bidez amaituko da; ebazpen hori lau hilabeteko epean jakinarazi beharko da, zergapekoari prozeduraren hasieraren berri jakinarazi zitzaion egunetik kontatzen hasita, salbu eta berreskuratzeko erabakian beste epe bat ezartzen bada; orduan, lege honen 268.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

2.Prozedurari amaiera emango dion ebazpenak honako eduki hau izan beharko du, gutxienez:

a)Aldatzeko erabakia, berreskuratzeko erabakiari dagokiona, Administrazioak aldez aurretik emandako ebazpenari dagokiona, edo, bestela, berreskuratzeko erabakiaren ondorioz aldaketarik ez dela egin behar espresuki dioen adierazpena.

b)Ebazpena eragin duten egitateen zerrenda eta zuzenbideko oinarriak.

c)Likidazioa, berreskuratzeko erabakia betearaziz gero zerga-zorra eskatuko den kasuetan, batik bat, berandutze-interesen sortzapenen ondorioz, lege honen

263.2artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.Ebazpen judizial batean akats formalak daudela xedatzen bada eta administrazio-jarduketen atzeraeragina agintzen bada, jarduketa horiek honako epe honetan amaitu beharko dira: jarduketak atzera eramaten diren unetik 1. zenbakian aipatzen den epea amaitzen denera bitarteko epean, edo bi hilabeteko epean, azken epe hori handiagoa izanez gero. Epe hori zenbatzen hasiko da organo eskudunak Estatuaren laguntzak berreskuratzeko prozedura berriz abiarazteko espedientea jasotzen duenean.»

Hirurogeita bat. Aldatu egiten da seigarren xedapen gehigarriaren 4. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«4. Esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakiaren errebokatzea argitaratzen bada Estatuko Aldizkari Ofizialean, zenbaki horrek zerga-eremuan duen identifikazio- balioa bertan behera geratuko da.

Era berean, errebokatze hori argitaratzen bada, kreditu-erakundeek ez dute zordunketarik edo ordainketarik egingo errebokatutako zenbaki horien titularrak

titulartzat edo baimendutakotzat agertzen diren bankuko gordailu edo kontuetan, baldin eta zenbaki hori birgaitzen ez bada edo identifikazio fiskaleko beste zenbaki bat esleitzen ez bazaie.

Errebokatzea erakunde bati dagokionean, goian aipatutako argitalpena egiten bada, erakundea erregistratuta dagoen erregistro publikoak, erakunde motaren arabera, errebokatzearen eraginpeko erakundeari zabaldutako orrian orri bazterreko ohar bat idatziko du; ohar horretan zera idatziko du, aurrerantzean, ezin izango dela erakunde horrekin lotutako inskripziorik egin, baldin eta zenbaki hori birgaitzen ez bada edo identifikazio fiskaleko beste zenbaki bat esleitzen ez bazaio.

Zenbaki honetan xedatutakoa gorabehera, erakundeari ordaintzeko dituen zerga-betebeharrak ordaintzeko eskatu ahal izango dio Zerga Administrazioak. Dena den, errebokatutako identifikazio fiskaleko zenbakia agertzen den autolikidazio, aitorpen, komunikazio edo idazkiak onartu ahal izateko, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, identifikazio fiskaleko zenbaki hori birgaitu egin beharko da, edo bestela, identifikazio fiskaleko beste zenbaki bat eskuratu.»

Hirurogeita bi. Aldatu egiten da hamargarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:

«Hamargarren xedapen gehigarria. Erantzukizun zibila ordainaraztea eta isuna Ogasun Publikoaren aurkako delituagatik.

1.Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko prozeduretan, erantzukizun zibilaren barruan sartuko dira honako zenbateko hauek: Zerga Administrazioak preskribatu direlako edo lege honetan aurreikusitako legezko beste arrazoiren batengatik likidatu ez duen zerga-zorraren zenbatekoa, gehi horren berandutze- interesak. Prozedura horietan, erantzukizun zibila eskatzeaz gain, isuna ere jarriko da premiamenduzko administrazio-prozeduraren bitartez.

2.Epaia irmoa delarik, epaia betearazi behar duen epaile edo auzitegiak lekukotza helaraziko du Zerga Administrazioko organoetara, eta ordainarazteko aginduko du. Modu berean jardungo da epaile edo auzitegiak errekurritutako epai bat behin-behinekoz betearaztea erabakitzen duen kasuan ere.

3.Erantzukizun zibila edo isuna zatika ordaintzea erabakitzen bada Zigor Kodearen 125. artikuluari jarraikiz, epaile edo auzitegiak Zerga Administrazioari jakinaraziko dio. Kasu horretan, premiamenduzko prozedurari ekingo zaio zatikatzearen baldintzak ez badira betetzen.

4.Zerga Administrazioak agindu zaion betearazpenaren izapidetzearen berri eta, hala badagokio, betearazpen horrekin lotutako gorabeheren berri emango dio epaia eman duen epaile edo auzitegiari, Espainiako Konstituzioaren

117.3artikuluaren ondorioetarako.»

Hirurogeita hiru. Xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, hogeigarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Hogeigarren xedapen gehigarria. Aduana-zorra osatzen duten tributuak.

1.Bat etorrita 7.1 artikuluarekin, lege honetan xedatutakoa aplikatu beharko da Europar Batasuneko araudian aurreikusitako aduana-zorra osatzen duten tributuei dagokienez, betiere kontra egiten ez badio. Bereziki, honako letra hauetan xedatutakoa aplikatu beharko da:

a)Aduana-zorraren likidazioak –tributuak aplikatzeko prozedura edozein izanik ere– behin-behinekoak izango dira Europar Batasunaren araudian zergapekoari jakinarazteko aurreikusitako gehieneko epea igarotzen ez den bitartean. Likidazio horiek behin-behinekoak izan arren, horrek ez du eragotziko, inolaz ere, zerga- betebeharra aurrerago erregularizatzeko aukera, Europar Batasunaren araudian aurreikusitako baldintzak betez gero.

b)Tributuak aplikatzeko prozeduretan, ebazpena emateko gehieneko epea ez betetzeak eta ebazpenik ez emateak Europar Batasunaren araudian aurreikusitako ondorioak eragingo dituzte. Araudi horretan ez bada aurreikusten administrazioaren isiltasunaren ondoriorik, isiltasun hori negatibotzat hartuko da beti. Halaber, prozedura ezin izango da, inolaz ere, iraungitzat jo, baldin eta Europar Batasunaren araudian zorra zergapekoari jakinarazteko aurreikusitako gehieneko epea igarotzen ez bada.

c)Lege honen III. tituluaren III. kapituluko 2. atalaren 4. azpiatalean araututako balioak egiaztatzeko prozedura ez da aplikatuko aduanako balioa zehaztu behar denean; kasu horretan, Europar Batasunaren araudian xedatutakoa aplikatuko da.

2.Europar Batasunaren araudian Batzordeari esleitzen zaio, zenbait kasutan, aldeko erabakia emateko ahalmena aduana-zorra a posteriori ez hartzearekin, zorra barkatzearekin edo itzultzearekin lotuta; kasu horietan, aduana-zorra osatzen duten tributuak aplikatzeko egintzak honako letra hauetan deskribatutako espezialitateekin berrikusiko dira:

a)Tributuak aplikatzeko egintza Batzordearen erabaki baten eraginpean jarri bada, organo berrikusle nazionala eskudunak berrikusteko prozedura eten egingo du inguruabar horren berri jakiten duenetik batzorde horrek ebazpena eman eta ebazpena irmo bihurtzen den arte.

b)Tributuak aplikatzeko egintza Batzordeak hartutako erabaki bati atxikita dagoenean, berrikuspena ezin izango da zabaldu erabaki horren eduki osora.

c)Tributuak aplikatzeko egintza eman bada baina aduana-zorra a posteriori ez hartzeko, zorra barkatzeko edo itzultzeko aukera Batzordearen erabakiaren eraginpean jarri gabe, eta organo berrikuslearen ustez, Europar Batasunaren araudian xedatutakoaren arabera, erabaki horren eraginpean jarri behar bada, eten egingo du prozedura, eta gaia Batzordean aztertzeko eskatuko dio Zerga Administrazioari.

d)Aurreko guztiak ez du esan nahi interesdunek ez dutenik eskubiderik Batzordearen erabakien aurka dagozkien errekurtsoak aurkezteko Europar Batasuneko erakunde eskudunetan, ez eta nazio-organo berrikusle eskudunek arazo prejudizial bat proposatu ezin dutenik ere Europar Batasuneko Justizia Auzitegian.»

Hirurogeita lau. Xedapen gehigarri bat, hogeita batgarrena, gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Prozedura etetea lagunarteko prozedurak izapidetzeko kasuetan.

Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarriaren 1. zenbakian xedatutakoaren arabera, nazioarteko hitzarmen edo tratatuetan aurreikusitako zuzeneko ezarpenaren arloko adiskidetasunezko prozedura batekin batera lege honen V. tituluan araututako berrikusteko prozedura bat gauzatuz gero, azken hori eten egingo da adiskidetasunezko prozedura amaitu arte.»

Hirurogeita bost. Xedapen gehigarri bat, hogeita bigarrena, gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Informazioa emateko eta behar den arduraz jokatzeko betebeharrak finantza-kontuei dagokienez, elkarlaguntzaren eremuan.

1.Finantza-erakundeek finantza-kontu jakin batzuen titular diren edo kontu horiek kontrolatzen dituzten pertsonen bizilekua identifikatu beharko dute, eta kontu

horiei buruzko informazioa Zerga Administrazioari eman beharko diote, fiskalitatearen arloan informazio-truke automatikorako betebeharrari buruz Kontseiluak 2011ko otsailaren 5ean emandako 2011/16/EB Zuzentarauan xedatutakoaren arabera (fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzko Zuzentaraua, Kontseiluaren 2014ko abenduaren 9ko 2014/107/EB Zuzentarauaren bidez aldatua), eta finantza-kontuen informazio-truke automatikoari buruz agintari eskudunen artean adostutako akordio aldeaniztunean xedatutakoaren arabera.

Era berean, finantza-kontuen titular diren edo kontu horiek kontrolatzen dituzten pertsonek beren egoitza fiskala identifikatu behar dute, nahitaez, kontu horiek irekita dituzten finantza-erakundeetan. Bizilekua identifikatzeko eta informazioa emateko betebeharrak erregelamendu bidez garatuko dira, bai eta finantza-erakundeek bertan irekita dauden finantza-kontuei dagokienez behar den arduraz jokatzeko arauak ere, kontuen titular diren edo kontuak kontrolatzen dituzten pertsonen egoitza fiskala identifikatzeko.

2.Xedapen gehigarri honen 1. zenbakian aurreikusitako informazioa emateko betebeharra ez betetzearen ondoriozko arau-hauste eta zehapenak lege honen IV. tituluan xedatutakoaren arabera arautuko dira.

3.Tributuen arloko arau-haustea izango da xedapen gehigarri honen

1.zenbakian aipatzen den betebeharra ez betetzea –alegia, finantza-kontuen titular diren edo kontu horiek kontrolatzen dituzten pertsonen bizilekua behar den arduraz jokatzeko arauen arabera identifikatzeko betebeharra–, baldin eta ez-betetze horrek ez badu eragiten kontu horiei buruzko informazioa emateko betebeharra ez betetzea.

Tributuen arloko arau-haustea izango da finantza-erakundeari datu faltsuak, osatugabeak edo zehaztugabeak ematea finantza-kontuen titular diren edo kontuak kontrolatzen dituzten pertsonei beren egoitza-fiskala identifikatzeko eskatu beharreko deklarazioei dagokienez, baldin eta horren ondorioz pertsona horien egoitza fiskala oker identifikatzen bada.

4.Aurreko zenbakiaren lehenengo paragrafoan aipatzen den arau-haustea astuna izango da, eta ez-betetzea egin duen pertsona bakoitzeko 200 euroko isun finkoa ezarriko da.

Aurreko zenbakiaren bigarren paragrafoan aipatzen den arau-haustea astuna izango da, eta 300 euroko isun finkoa ezarriko da.

5.2016ko urtarrilaren 1etik aurrera irekitako finantza-kontuen titular diren edo kontu horiek kontrolatzen dituzten pertsonei xedapen gehigarri honetan aurreikusitako ondorioetarako beren egoitza-fiskala identifikatzeko eskatu beharreko deklarazioei dagokienez, 90 eguneko epean finantza-erakundeari deklarazio hori aurkezten ez badiote kontua ireki zenetik kontatzen hasita, finantza-erakundeak ez du egingo ez zordunketarik, ez ordainketarik, ezta eragiketarik ere, harik eta deklarazioa aurkezten den arte.

6.Finantza-kontua ixten denetik kontatzen hasita laugarren urtea amaitzen den arte Zerga Administrazioaren esku jarri beharko dira, bai finantza-kontuen titular diren edo kontu horiek kontrolatzen dituzten pertsonei eskatu beharreko deklarazioak, bai dokumentu bidezko frogak baita xedapen gehigarri honetan aipatzen diren betebeharrak –informazioa ematekoa eta behar den arduraz jokatzekoa– betetzeko erabiltzen den gainerako informazioak ere.

7.2011/16/EB Zuzentarauaren arabera informazioa ematera behartuta dagoen finantza-erakunde orok informazioa eman behar duten pertsona fisiko guztiei jakinarazi behar die haiei buruzko informazioa –2011/16/EB Zuzentarauaren

8.artikuluko 3 bis zenbakian aipatzen dena– Zerga Administrazioari emango zaiola eta dagokion estatu kidera transferituko dela, zuzentarau horren arabera. Kontua informazioa emateko betebeharra duen kontu bihurtzen den lehenengo urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen eman behar da informazio hori.

8.Finantza-kontuekin lotuta informazioa emateko eta behar den arduraz jokatzeko betebeharrei dagokienez ere 5. eta 6. zenbakietan xedatutakoa aplikatu beharko da, aintzakotzat hartuta Espainiako Erresumaren eta Amerikako Estatu

Batuen artean sinatutako akordioa, nazioarteko konplimendu fiskala hobetzekoa eta atzerriko kontuen zerga-konplimenduari buruzko lege estatubatuarra (FATCA -Foreign Account Tax Compliance) aplikatzekoa.

Halaber, 2015. urtean irekitako kontuen kasuan, 2016ko urtarrilaren 1ean

5.zenbakian aipatzen diren deklarazioak aurkeztu ez dituztenei dagokienez, ez badituzte deklarazioak 60 eguneko epean aurkezten –2016ko urtarrilaren 1etik aurrera kontatzen hasita–, finantza-erakundeak ez du egingo ez zordunketarik, ez ordainketarik, ez eta bestelako eragiketarik ere, harik eta deklarazioak aurkezten diren arte.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Tributuen arloko eztabaidak erakunde publikoen artean.

Maiatzaren 20ko11/2011 Legeak (abenduaren 23ko 60/2003 Arbitrajeko Legea aldatzekoa eta Estatuko Administrazio Orokorrean Arbitraje Instituzionala arautzekoa) xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoa ez da aplikatu beharko tributu- edo aduana- sistema aplikatzeari buruzko alderdien ondorioz sortutako eztabaiden kasuan, ez eta Zerga Administrazioak kudeatzen dituen prozedurei buruzkoetan ere.

Bigarren xedapen gehigarria. Ekonomia eta Ogasuneko ministroaren edo Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren erreferentziak.

Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrean Ekonomia eta Ogasuneko ministroa edo Ministerioa aipatzen denean, ulertu behar da Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari edo Ministerioari buruz edo Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari edo Ministerioari buruz garela, eskumen-eremua aintzat hartuta dagokionaren arabera.

Xedapen iragankor bakarra. Araubide iragankorra.

1.Zergaldi baten likidazioaldia lege hau indarrean jarri ondoren amaitzen bada, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 15. artikuluaren 3. zenbakiaren idazkera berria aplikatu beharko zaio zergaldi horri.

2.Lege honetan 66 bis artikuluari, 115. artikuluko 1. eta 2. zenbakiei eta 70. artikuluko

3.zenbakiari eman zaien idazkera berrian xedatutakoa aplikatu beharko da Legea indarrean jartzean dagoeneko abian ziren egiaztapen- eta ikerketa-prozedura guztietan, baldin eta egun horretan likidazio-proposamenik egin ez bada.

3.Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 66. artikuluaren a) letran aipatzen den eskubidearen preskripzio-epea lege hau indarrean jarri ondoren eteten baldin bada, kasu horietan abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 68. artikuluaren

9.zenbakiaren idazkera berria aplikatu beharko da.

4.Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 95 bis artikulua aplikatuta egiten den lehenengo zerrendan sartzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote diren erabakitzeko garaian 2015eko uztailaren 31. eguna hartuko da erreferentziatzat. Lehenengo zerrenda hori 2015. urteko azken hiruhilekoan argitaratuko da.

5.Peritu-tasazio kontrajarriaren eskaera lege hau indarrean jarri ondoren aurkezten bada, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 135. artikuluaren

1.zenbakiaren idazkera berria aplikatu beharko zaio eskaera horri.

6.Lege hau indarrean jarri ondoren abiarazten diren ikuskapen-prozedura guztiei abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 150. artikuluaren 1. zenbakitik 6.era bitarteko idazkera berria aplikatu beharko zaie.

Dena den, agindu den atzeraeraginaren ondorioz ebazpena betearazteko organo eskudunak espedientea jaso duenerako lege hau indarrean badago, haren gaineko ikuskapen-jarduketen kasu guztietan aplikatuko da abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 150. artikuluaren 7. zenbakiaren idazkera berria.

7.Lege honek abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren V. tituluko IV. kapituluan egiten dituen aldaketa guztiak aplikatzekoak izango dira, honela:

a)229.6, 230., 234.2, 235.5, 241 ter, 242. eta 245.–247. artikuluen idazkera berria aplikatuko da Legea indarrean jarri ondoren aurkezten diren erreklamazio eta errekurtsoen kasuan.

b)233.7 eta 241.3 artikuluen idazkera berria aplikatuko da Legea indarrean jarri ondoren aurkezten diren eteteko eskaeren kasuan.

c)235.1 artikuluaren idazkera berria aplikatuko da Legea indarrean jarri ondoren ematen diren ebazpen espresuaren kasuan.

d)Ministro-aginduz hala xedatzen denean jarriko da indarrean 236.1 artikuluan aurreikusitako baliabide elektronikoen bidez aditzera emateko prozedura; agindua auzitegi ekonomiko-administratiboen egoitza elektronikoan argitaratuko da.

e)239.6 artikuluaren idazkera berria aplikatuko da Legea indarrean jarri ondoren ematen diren ebazpenen kasuan.

8.58/2003 Tributuen Lege Orokorraren VI. tituluan xedatutakoa aplikatu beharko da lege hau indarrean jarri ondoren abiarazitako prozeduren kasuan, betiere prozedura horietan abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 250.1 artikuluan aipatzen diren zantzuak betetzen badira baina Legea indarrean jarri den egunean erruduntasun- testigantza oraindik ez bazaio eskumena duen jurisdikzioari pasa edo espedientea oraindik ez bazaio Fiskaltzari igorri.

9.Zerga Administrazioak, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren

258.artikuluari jarraikiz, erantzuletzat deklaratu ahal izango ditu honako pertsona hauek: manu horretan araututako kasuak betetzen direlarik, tributuen arloko arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonak, betiere Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko zigor-arloko prozesu bat izapidetzeko prozesuaren ondorioz Legea indarrean jarri den egunean ezin izan bada formalki deklaratu arau-haustea egin dutenik.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Lege honen xedapen iragankor bakarrean xedatutakoa izan ezik, Legea indarrean jartzen denean indargabetuta geratuko dira bertan ezarritakoari kontra egiten dioten xedapen guztiak.

Azken xedapenetatik lehena. Prozedura Kriminalaren Legea, 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, aldatzea.

Honako aldaketa hauek egiten dira Prozedura Kriminalaren Legean (1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez onartua):

Bat. 614 bis artikulu berria gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko zigor-prozesua abiarazitakoan, zigor-arloko epaileak erabakiko ditu Tributuen Lege Orokorraren 81. artikuluaren babespean emandako kautela-neurriei dagozkien uziak.»

Bi. X bis titulu berria gehitzen da II. liburuan, 621 bis eta 621 ter artikuluak biltzeko hartan, eta honela idatzita geratzen da:

«X BIS TITULUA

Ogasun Publikoaren aurkako delituen espezialitateak

621 bis artikulua.

1.Ogasun Publikoaren aurkako delituetan, Zerga Administrazioak likidazio- egintza eman badu, zigor-arloko prozedura egoteak ez du geldiaraziko

Administrazioaren jarduna, eta kobratzera bideratutako jarduketak abiarazi ahal izango dira, baldin eta epaileak, ofizioz edo alde batek eskatuta, betearazte- jarduketak etetea erabaki ez badu Zigor Kodearen 305.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.Likidazio-egintzaren betearazpena etetea eskatzen denean, epaileak edo auzitegiak, Fiskaltzari eta kaltetutako administrazioari hamar eguneko epean entzunaldia eman ostean, auto bidez erabakiko du bidea emango ote dion eskatutako etete horri; ematen badu, aurkeztu beharreko bermearen zenbatekoa eta horretarako epea zehaztu beharko ditu, baina gehienez ere bi hilabeteko epea izango da, salbu eta 6. zenbakian aipatutako inguruabarrak betetzen badira.

3.Horrela aurkeztutako bermeak honako zenbateko hauek estaltzeko adinakoa izan beharko du: egindako administrazio-likidazioaren ondoriozko zenbatekoa, eteteak eragindako berandutze-interesak eta bermea betearaziz gero legozkiokeen errekarguak.

4.Etetea emateko autoa ondoriorik gabe geratuko da automatikoki eta gerora erabaki judizialik hartu behar izan gabe, baldin eta 2. zenbakian aipatutako bermea formalizatzeko epea igaro eta berme hori formalizatzen ez bada.

5.Adostutakoaren arabera auzipetuari dagokion prozedura soilik geratuko da etetearen eraginpean, eta gainerako auzipetuen aurka bideratutako kobratze- jarduketak ez dira geldiaraziko harik eta zergapekoak zorra oso-osorik ordaindu edo bermatu arte.

6.Guztiz edo partez bermerik eman ezin bada, salbuespen gisa, epaileak etetea erabaki ahal izango du, bermeak guztiz edo partez salbuetsita, baldin eta betearazpenak konpondu ezin diren edo konpontzen zailak diren kalteak eragin ditzakeela ikusten badu.

7.Likidazio-egintza eteteko eskaera ebazten duten autoen aurka apelazioko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ondorio bakar baterako.

621 ter artikulua.

1.Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera dagokion bermea behar bezala eratzen denetik aurrera hasiko da ondorioak izaten etendura, betiere aurreko artikuluan aipatzen den autoa eman ostean; kasu horretan, etetearen ondorioek eskaera egin zen unera arteko atzeraeragina izango dute, artikulu honen hurrengo zenbakietan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

2.Administrazioak garatutako jarduketen ondorioz, auzipetuaren ondasun edo eskubideak enbargatu egin baziren etendura erabakitzen duen autoaren eguna baino lehen, enbargo horiek indarrean iraungo dute auzipetu horri aurreko artikuluaren 3. zenbakian aipatutako zenbatekoak estaliko dituen bermea edo, bestela, auzipetuari eska dakizkiokeen zenbatekoak formalizatzeko ematen zaion epean.

Nolanahi ere, Fiskaltzak edo kaltetutako administrazioak, etetearen ondorioetarako, auzitegiari eska diezaioke bermetzat era daitezela lehendik egindako enbargoak, edo bestela, enbargo horien eraginpeko ondasunen gainean era daitezkeen eskubide errealak, betiere auzipetuak eskaintzen dituen bermeak kobratzeko modurik egokiena ondasun horiek direla iritziz gero. Bereziki, eskaera hori egin ahal izango da etetea bermeak guztiz edo partez salbuetsita eskatu baldin bada.

Etetearekin batera bermeak guztiz edo partez salbuestea erabakiz gero, zor diren zenbatekoak gutxitu dituzten diru-sarrerek eraginkor izaten jarraituko dute, eta diru-sarrera horiei ez die eragingo artikulu honen 1. zenbakian aipatzen den atzeraeraginak.

3.Administrazioak ezin izango ditu premiamenduzko prozeduran enbargatutako ondasun eta eskubideak besterendu likidazioa osorik edo partzialki berresten duen epai kondenatzailea irmoa den arte, jarraian aipatuko diren kasuetan izan ezik –kasu horietan, Auzitegiak baimendu beharko du besterentzea–.

a)Galkorrak direnean.

b)Jabeak abandonatu egin baditu edo, ondorio judizialaren xedeari buruzko errekerimendua behar bezala egin ostean, ez badu adierazpenik egiten.

c)Kontserbatzeko eta gordetzeko gastuak objektuaren beraren balioa baino handiagoak badira.

d)Kontserbatzea arriskutsua izan badaiteke osasun edo segurtasun publikoarentzat.

e)Denboraren poderioz balioa galtzen badute, nahiz eta ez hondatu.

Ezin izango dira besterendu konbikzio-piezatzat jotzen diren ondorioak, ez eta prozeduraren kontura geratu behar dutenak ere, baldin eta aurreko a) eta c) letretan sartzen ez badira.

4.Etetea –bermearekin edo bermerik gabe– erabaki ostean, aldatu edo errebokatu egin ahal izango da prozesuak dirauen bitartean, aldaketarik gertatzen bada neurriok hartzeko inguruabarretan.»

Hiru. 999. artikulua eransten zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«999. artikulua.

1.Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko epaiak betearaztean, ordaintzera behartuta dagoena ez badago ados Administrazio Publikoak Tributuen Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera egindako aldaketekin, betearazte- eskumena duen auzitegiari emango zaio desadostasun horren berri, jakinarazten denetik 30 eguneko epean; auzitegiak entzunaldia eskainiko die epe berdinarekin administrazio betearazleari eta Fiskaltzari, eta, horren ondoren, auto bidez erabakiko du ea egindako aldaketa bat datorren edo ez epaian deklaratutakoarekin. Bat ez badator, likidazioa zertan aldatu behar den adierazi beharko du zehatz-mehatz.

2.Intzidente hori ebazten duen autoaren aurka, ondore bakarreko apelazio- errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, edo bestela, erregutze-errekurtsoa.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Kontrabandoa Zigortzeko abenduaren 12ko 12/1995 Lege Organikoa aldatzea.

Honako aldaketa hauek egiten dira Kontrabandoa Zigortzeko abenduaren 12ko 12/1995 Lege Organikoan:

Bat. Aldatu egiten da 4. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«4. artikulua. Erantzukizun zibila.

Kontrabando-delituagatiko prozeduretan, erantzukizun zibilaren barruan sartuko dira honako zenbateko hauek: preskribatuta geratu delako edo abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 251.1 artikuluan aurreikusitako beste arrazoiren bat jazo delako Zerga Administrazioak likidatu ezin izan duen zerga-zorraren zenbateko sartu gabea, horren berandutze-interesak ere barnean hartuta.

Zerga-zorraren likidazioa egin daitekeenean, lege honen laugarren xedapen gehigarriaren bildutako arauak bete beharko dira.

Aduana-zorrari dagokionez, halaber, laugarren xedapen gehigarri horretan aurreikusitakoa bete beharko da.»

Bi. Aldatu egiten da 11. artikuluko 2. zenbakia, eta 3., 4. eta 5. zenbaki berriak eransten zaizkio. Honela idatzita geratzen da:

«2. Artikulu honen aurreko zenbakian aurreikusitako kontrabandoko arau- hauste administratiboak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke, ondasun, salgai, produktu edo arau-hausteen xede diren efektuen balioaren arabera, honako zenbateko hauei jarraikiz:

a)Arinak: 37.500 eurotik behera; edo, lege honen 2.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, 6.000 eurotik behera, salbu eta tabako-laboreak badira –kasu horietan 1.000 eurotik behera izango da–.

b)Astunak: 37.500 eurotik 112.500 eurora bitarte, biak barnean hartuta; edo, lege honen 2.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, 6.000 eurotik 18.000 eurora bitarte, salbu eta tabako-laboreak badira –kasu horietan, 1.000 eurotik 6.000 eurora bitarte izango da–.

c)Oso astunak: 112.500 eurotik gora; edo, lege honen 2.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, 18.000 eurotik gora, salbu eta tabako-laboreak badira –kasu horietan, 6.000 eurotik gora izango da–.

3.Kontrabandoko arau-hauste administratiboa egingo dute, halaber, honako hauek egiten dituzten pertsonek:

a)Tabako-makinen zigilua haustea, lege honen 14. artikuluan aurreikusitako neurri baten xede izan diren makinen kasuan.

b)Establezimenduak ixten diren kasuan zigilua haustea, edo establezimenduak itxita egon behar duela erabaki den aldian jarduerak gauzatzea bertan, edo kontrabandoaren xede den jarduera gauzatzeko etenaldia urratzea.

4.Kontrabandoko arau-hauste administratibotzat hartuko dira 12bis.1.b) artikuluan aurreikusitako jarkitzeko, uko egiteko edo oztopo egiteko ekintzak, betiere kontrabandoko zehapena mailakatzeko irizpidetzat aplikatzen ez direnean.

Ondorio horietarako, jarkitzetzat, oztopotzat, aitzakiatzat edo ukotzat hartuko dira ikertutako pertsonaren, ustezko arau-hauslearen edo zehatutako pertsonaren honako jokabide hauek:

a)Kontrabandoko ikerketaren xede diren ondasun, salgai, produktu edo efektuak eta jarduerak justifikatzen dituzten dokumentuak edo kontrabandoko zehapen-espedientea izapidetzeko beharrezkoak diren dokumentuak aztertzen ez uztea.

b)Behar bezala jakinarazitako errekerimenduren bati ez erantzutea.

c)Adierazitako tokian eta garaian ez agertzea, justifikatutako arrazoirik ez dagoenean.

d)Honako aukera hauek ukatzea edo eragoztea: agintari, funtzionario edo indarrei finka edo lokaletan sartzeko edo egoteko aukera; edo kontrabandoko ikerketarekin lotutako garraiobide, lokal, makina, instalazio eta ustiategiak aztertzeko aukera; espedientea izapidetzekoa, edo establezimendua ixteko zehapena betearaztekoa, edo jarduera etetekoa.

e)Lege honetan aurreikusitako eginkizunak betetzen ari diren agintari, funtzionario eta indarrak hertsatzea.

f)Ustezko arau-hauslearen edo kontrabandoko ikerketaren xede den pertsonaren beste edozein jarduketa, betiere jarduketak luzatzeko, oztopatzeko edo eragozteko asmoa izanez gero.

5.Artikulu horren 3. eta 4. zenbakietan aurreikusitako arau-hausteei dagokienez:

a)Arau-hauste oso astuntzat hartuko dira artikulu honen 3. zenbakian aurreikusitako jokabideak.

b)Arau-hauste astuntzat hartuko dira artikulu honen 4. zenbakiko d) eta

e)letretan aurreikusitako jokabideak.

c)Arau-hauste arintzat hartuko dira artikulu honen 4. zenbakian aurreikusitako gainerako jokabideak.»

Hiru. Aldatu egiten da 12. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«12. artikulua. Zehapenak.

1.Kontrabandoko arau-hauste administratiboen erantzuleak zehatu egingo dira, eta zehapena isuna izango da, arau-hausteen xede diren ondasun, salgai, produktu edo efektuen balioaren araberako proportzioan, eta artikulu honetako gainerako zenbakietan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

Arau-hauste mota bakoitzari aplikatu beharreko ehunekoak jarraian adierazten diren mugen barruan egongo dira:

a)Arinak: % 100etik % 150era bitarte.

b)Astunak: % 150etik % 250era bitarte.

c)Oso astunak: % 250etik % 350era bitarte.

Isuna, gutxienez, 500 eurokoa izango da, nolanahi ere.

2.Lege honen 2.2 artikuluan sartzen diren ondasunekin lotutako kontrabandoko arau-hauste administratiboen erantzuleak honela zehatuko dira:

a)Isuna jarrita, salgaien balioaren araberako proportzioan.

Arau-hauste mota bakoitzari aplikatu beharreko ehunekoak jarraian adierazten diren mugen barruan egongo dira:

1.) Arinak: % 200etik % 225era bitarte, tabako-laboreak ez baldin badira; kasu horretan, mugak % 200etik % 300era bitarte izango dira.

2.) Astunak: % 225etik % 275era bitarte, tabako-laboreak ez baldin badira; kasu horretan, mugak % 300etik % 450era bitarte izango dira.

3.) Oso astunak: % 275etik % 350era bitarte, tabako-laboreak ez baldin badira; kasu horretan, mugak % 450etik % 600era bitarte izango dira.

Isuna, gutxienez, 1.000 eurokoa izango da, salbu eta tabako-laboreen kasuan; kasu horretan, gutxienez, 2.000 eurokoa izango baita isuna.

b)Establezimendua itxita edo jarduera etenda.

Tabako-laboreak baldin badira, arau-hausleak titular diren establezimenduak ixteko zehapena ezarriko da. Itxialdia aldi baterako izan daiteke, edo, behin betikoa, arau-hausteak oso astunak badira eta behin eta berriz egin badira. Ondorio horietarako, arau-hausteak behin eta berriz egin direla ulertuko da baldin eta oso astuntzat jotako arau-hauste bat egin aurreko bost urteko epean subjektu arau- hauslea kontrabandoko delitu batengatik kondenatua izan bada edo kontrabandoko arau-hauste administratibo oso astuna egiteagatik gutxienez bi aldiz zehatua izan bada, epai edo ebazpen administratibo irmoen bidez.

Tabako-laboreak ez direnean, establezimendua aldi baterako ixteko zehapena ezarri ahal izango da, edo, kontrabandoaren xede diren jarduerak inportazioa edo esportazioa izan badira, kontrabandoaren xede izan diren produktuekin lotutako jarduera aldi baterako etetea. Ixteko agindua eman bada, kontrabandoaren xede diren produktuak biltegiratzeko, merkaturatzeko edo fabrikatzeko erabiltzen den establezimendua itxiko da. Kontrabandoaren xede diren ondasunak biltegiratzeko, saltzeko edo fabrikatzeko tokiak eta gainerako ondasunei dagozkienak bereizita daudenean, kontrabandoari dagozkionak soilik itxiko dira.

Arau-hauste mota bakoitzerako, aldi baterako itxialdia edo kontrabandoaren xede diren jardueren etenaldia honako gutxieneko eta gehieneko muga hauen barruan egongo da:

1.) Arinak: tabako-laboreak direnean, zazpi egunetik sei hilabetera bitarte.

2.) Astunak: tabako-laboreak direnean, sei hilabete eta egun batetik hamabi hilabetera bitarte; lege honen 2.2 artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan, lau egunetik sei hilabetera bitarte.

3.) Oso astunak: tabako-laboreak direnean, hamabi hilabete eta egun batetik hogeita lau hilabetera bitarte; lege honen 2.2 artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan, sei hilabete eta egun batetik hamabi hilabetera bitarte.

3.Lege honen 11.3 artikuluan aurreikusitako arau-haustearen kasuan, arau- haustearen erantzuleak honela zehatuko dira:

a)Establezimendua ixteko edo jarduera eteteko zehapen-espedientean erabakitako diruzko zehapenaren zenbatekoaren bikoitzarekin.

b)Zehapen gehigarri batekin:

1.) Establezimendua itxiko zaio urratutako zehapenean erabaki zen aldiaren adinako beste aldi batez, zigilua hautsi bada establezimendu horretan jarduera ekonomikoa garatzen den frogatu gabe. Establezimenduan jarduera ekonomikoa garatzen dela frogatuz gero, urratutako zehapenean erabaki zen aldiaren bikoitza izango da aldi gehigarri hori.

2.) Kontrabandoaren xede den jarduera eteteko zehapena urratuz gero, urratutako zehapenean agindutako etenaldiaren bikoitza ezarriko zaio.

4.Lege honen 11.4 artikuluan aurreikusitako jarkitzearen arau-haustearen kasuan, diruzko zehapena ezarriko zaie arau-haustearen erantzuleei:

a)Arinak: 1.000 euro.

b)Astunak: 3.000 euro, lege honen 11.4.e) artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik; kasu horretan, isuna 5.000 eurokoa izango da, delitutzat hartzen ez bada.

5.Ixteko edo jarduera eteteko zehapen bakoitza modu jarraituan beteko da.»

Lau. Aldatu egiten da 14 bis artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aduana-administrazioko organoen ustez, administrazio-prozedura batean jokabide bat delitu izan badaiteke, organo horiek erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasako diote edo espedientea Fiskaltzari igorriko diote, eta utzi egingo diote zehapeneko administrazio-prozedura izapidetzeari –etenda geratuko da–, harik eta agintaritza judizialak epai irmoa eman arte, jarduketak largetsi nahiz artxibatu arte, edo Fiskaltzak espedientea itzuli arte.

Epai kondenatzailea egonez gero, ezin izango da kontrabandoko arau-hauste administratiboagatiko zehapenik ezarri.

Epaian ez bada aipatzen deliturik dagoenik, aduana-administrazioak aurrera jarraituko du zehapen-jarduketekin, betiere auzitegiek frogatutakotzat jotako egitateen arabera; halaber, preskripzio-epea berriro ere zenbatzen hasiko da, eten zenean zegoen puntutik aurrera. Etenaldian egindako administrazio-jarduketa zehatzaileak ez-egindakotzat hartuko dira.»

Bost. Xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, laugarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Laugarren xedapen gehigarria. Kontrabandoko delituekin lotutako aduana- eta zerga-zorra likidatzea, eta delitu horietarako ondare-ikerketako eskumenak eta kautela-neurriak ezartzea.

1.Zerga-zorraren likidazioa egin badaiteke ez delako biltzen lege honen

4.artikuluan xedatutakoaren arabera likidazioa eragotz dezakeen arrazoirik, abiarazten den edo abiarazi den administrazio-prozeduraren arauei atxikiko zaie likidazio hori, eta premiamenduzko administrazio-prozeduraren bitartez betearazi ahal izango da. Likidazioa eta bilketa kudeatzeko egintzak administrazio-bidean eta administrazioarekiko auzibidean aurkara daitezke, arau orokorrei jarraikiz.

Likidazioa behin-behinekoa izango da, eta Administrazioak deuseztatu egingo du zigor-arloko prozedura amaitzen duen ebazpenean deklaratutako egitateak erabakigarriak badira zerga-egitaterik ez dagoela erabakitzeko.

Aurreko paragrafoan adierazitako egitateak direla-eta, egindako likidazioa aldatu egin behar bada, hasierako egintzak iraungo du, eta egitate horien arabera aldatuko da, baina egindako bilketa-jarduketek baliozkoak izaten jarraituko dute egitateen eraginpean ez dauden zenbatekoei dagokienez.

2.Erruduntasun-testigantza eskumena duen jurisdikzioari pasatzea edo espedientea Fiskaltzari igortzea ez da eragozpen izango aduana-zorra likidatzeko eta premiamenduzko prozeduraren bidez diru-bilketa egiteko, betiere honako arau hauen arabera:

a)Kontrabandoko delituaren preskripzio-epearen barruan egin eta jakinarazi ahal izango da likidazioa, betiere Administrazioak egitateak salatu edo salatzen baditu eta likidazio hori egiteko beharrezkoak diren elementu guztiak eskura baditu.

b)Administrazioak ez baditu likidazioa egiteko beharrezkoak diren elementu guztiak eskura, edo likidazioa egitea kaltegarri izan badaiteke, modu batera edo bestera, iruzurraren ikerketarako edo egiaztapenerako, hiru urteko epea egongo da zigor-arloko prozedura amaitzen duen ebazpen judizial irmoa jakinarazten denetik kontatzen hasita, edo agintaritza judizialak auziari aldeentzako sekreturik gabe hasiera ematen dion unetik kontatzen hasita.

c)Likidazioak eta bilketa kudeatzeko egintzak aplikatu beharreko administrazio- prozeduraren arauei atxikiko zaizkie, eta administrazio-bidean eta administrazioarekiko auzibidean aurkara daitezke, arau horietan aurreikusitakoari jarraikiz.

d)Zigor-arloko prozeduran ebazpen irmoa eman aurretik egindako likidazioen kasuan, behin-behinekoak izango dira, eta Administrazioak deuseztatu egingo ditu frogatutakotzat jotako egitateak erabakigarriak badira zerga-egitaterik ez dagoela erabakitzeko.

Aurreko paragrafoan adierazitako egitateak direla-eta, egindako likidazioa aldatu egin behar bada, hasierako egintzak iraungo du, eta egitate horien arabera aldatuko da, baina egindako bilketa-jarduketek baliozkoak izaten jarraituko dute egitateen eraginpean ez dauden zenbatekoei dagokienez.

3.Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 81.8 artikuluan eta hemeretzigarren xedapen gehigarrian bildutako aurreikuspenak kontrabandoko delituari aplikatuko zaizkio.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzea.

Honako aldaketa hauek egiten dira Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean:

Bat. Xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, bederatzigarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Bederatzigarren xedapen gehigarria. Europar Batasunaren eskumenek tributuen arloko administrazioarekiko auzien prozesuan duten eragina.

1.Lege honen 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazioarekiko auzi- errekurtsoaren xedea aduana-zor bati buruzko administrazio-egintza bat bada eta egintza hori Europar Batasuneko erakundeek hartutako erabaki batekin lotuta badago, erabaki horren edukia ezin izango da berrikusi.

Errekurritutako administrazio-egintza ezin bada deuseztatu auzi-jartzailearen gainerako alegazioetan oinarrituta, Europar Batasuneko araudiaren arabera aduana- zorra a posteriori ez hartzea, zorra barkatzea edo itzultzea Europako Batzordearen erabaki baten mende geratzen bada, eta errekurritutako egintza auzia Batzordean

aztertu gabe eman bada, organo jurisdikzionalak zera erabaki beharko du, Europar Batasunaren araudian xedatutakoaren arabera, auzia Batzordean aztertu behar den ala ez. Organo jurisdikzionalaren ustez auzia Batzordean aztertu behar bada, prozedura etengo du, eta Zerga Administrazioari eskatuko dio Batzordean landu dezan gaia gehienez ere bi hilabeteko epean.

2.Errekurritutako aduana-zor baten likidazioarekin lotutako egintza Europar Batasuneko erakundeen erabaki baten mende jarri bada –hain zuzen ere, zor hori a posteriori ez hartzea, zorra barkatzea edo itzultzeari buruzko erabakiaren mende–, autoen izapidetzea eten egingo da organo jurisdikzionalak inguruabar horren berri izaten duen unetik hasi eta erakunde horiek hartutako ebazpena irmoa den arte.

Halaber, autoen izapidetzea eten egingo da zuzeneko ezarpenaren arloko adiskidetasunezko prozedura abiarazten den unetik hasi eta adiskidetasunezko prozedura hori amaitzen den arte; adiskidetasunezko prozedura hori martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian aipatzen da.»

Bi. Xedapen gehigarri berri bat eransten da, hamargarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Hamargarren xedapen gehigarria. Ogasun Publikoaren aurkako delituak.

Lege honen 3.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez dagokio administrazioarekiko auzien ordena jurisdikzionalari honako uzi hauen ardura hartzea: Ogasun Publikoaren aurkako delituekin lotutako tributuen arloko jarduketei dagozkien uzien ardura, betiere abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren VI. tituluaren babespean eman badira, eta lege horren 256. eta 258.3 artikuluetan aurreikusitakoa salbuespen izanik.

Ogasun Publikoaren aurkako delituagatiko zigor-prozesua abiarazitakoan, halaber, ez dagokio administrazioarekiko auzien ordena jurisdikzionalari abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 81. artikuluaren babespean emandako kautela-neurriei dagozkien uziez arduratzea.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Produktibitatea sustatzeko zerga-alorreko eraberrikuntzari buruzko azaroaren 18ko 23/2005 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da produktibitatea sustatzeko zerga-alorreko eraberrikuntzari buruzko azaroaren 18ko 23/2005 Legearen hirugarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Ikuskapen-prozeduraren epearen zenbaketari dagokion etenduratzat hartuko da honako hau –Tributuen Lege Orokorraren 104. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako–: Zerga Administrazioak komunikazioa egiten duenetik Batzordearen irizpena edo erabakia jasotzen duen arte igarotzen den denbora, edo aurreko 3. zenbakian aipatzen den sei hilabeteko epea, irizpena edo erabakia jasotzen ez badira. Batzordearen erabakiaren betearazpena eteten bada, zenbatzeko akordioaren etenaldia amaitu arteko tartea hartuko du ikuskapen- prozeduraren epearen zenbaketa eteteko aldiak.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzeko urriaren 29ko 7/2012 Legea aldatzea.

Iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzeko urriaren 29ko 7/2012 Legean honako aldaketa hauek egin dira:

Bat. Aldatu egiten da 7. artikuluaren bat.5 zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Muga hori ez zaie aplikatuko kreditu-erakundeetan egindako ordainketa eta diru-sarrerei, ez eta diru-trukerako establezimenduek eskudirutan egindako moneta- trukeko eragiketei ere, Espainiako Bankuak gainbegiratu behar baditu eta kapital- zuriketari buruzko araudiari atxikita badaude. Diru-trukerako erakundeak 2660/1998 Errege Dekretuan aipatzen dira (2660/1998 Errege Dekretua, abenduaren 14koa, kreditu-erakundeak ez diren eta jendearentzat irekita dauden establezimenduetan egiten den atzerriko monetaren aldaketari buruzkoa). Halaber, artikulu honetan aipatzen diren eragiketei ere ez zaie aplikatuko muga hori, baldin eta Ordainketa-zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legean arautzen diren ordainketa-erakundeen bitartez egin badira.»

Bi. Aldatu egiten da 7. artikuluaren hiru.1 zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Zehapen-prozedurak honako arau hauek izango ditu oinarri: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. titulua, batetik, eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zehatzeko ahala gauzatzeko prozeduraren erregelamendua, bestetik.

Aurrekoa gorabehera, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren

III.tituluko II. kapituluaren 3. atalean aurreikusitakoa izango da prozedura horietako jakinarazpenen araubidea.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Sozietateen gaineko Zergaren 27/2014 Legea, azaroaren 27koa, aldatzea.

Honako aldaketa hauek egiten zaizkio Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeari, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan eragina izan dezaten:

Bat. Indargabetu egiten da 18. artikuluaren 2 zenbakiaren f) letra; eta, hala, g), h) eta i) letrak f), g) eta h) bilakatzen dira, hurrenez hurren.

Bi. Aldatu egiten da 26. artikuluaren 5. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Konpentsatutako edo oraindik konpentsatzeko dauden zerga-oinarri negatiboak egiaztatzeko prozedura abiarazteko Administrazioaren eskubidea preskribatu egingo da 10 urtera, hura konpentsatzeko eskubidea sortu den zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko zehaztu den epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori igaro ostean, zergadunak konpentsazioari dagozkion zerga-oinarri negatiboak egiaztatu beharko ditu; horretarako, likidazioa edo autolikidazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, eta egiaztatu beharko du epe horretan Merkataritza Erregistroan aurkeztu dituela.»

Hiru. Aldatu egiten da 31. artikuluaren 7. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«7. Aplikatutako edo oraindik aplikatzeko dauden ezarpen bikoitzagatiko kenkariak egiaztatzeko prozedura abiarazteko Administrazioaren eskubidea preskribatu egingo da 10 urtera, hura aplikatzeko eskubidea sortu den zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko zehaztu den epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori igaro ostean, zergadunak aplikatu nahi dituen kenkariak egiaztatu beharko ditu; horretarako, likidazioa edo autolikidazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, eta epe horretan Merkataritza Erregistroan aurkeztu dituela egiaztatu beharko du.»

Lau. Aldatu egiten da 32. artikuluaren 8. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«8. Aplikatutako edo oraindik aplikatzeko dauden ezarpen bikoitzagatiko kenkariak egiaztatzeko prozedura abiarazteko Administrazioaren eskubidea preskribatu egingo da 10 urtera, hura aplikatzeko eskubidea sortu den zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko zehaztu den epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori igaro ostean, aplikatu nahi dituen kenkariak egiaztatu beharko ditu zergadunak; horretarako, likidazioa edo autolikidazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, eta epe horretan Merkataritza Erregistroan aurkeztu dituela egiaztatu beharko du.»

Bost. Aldatu egiten da 39. artikuluaren 6. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«6. Aplikatutako edo oraindik aplikatzeko dauden kenkariak –kapitulu honetan aurreikusitakoak– egiaztatzeko prozedura abiarazteko Administrazioaren eskubidea preskribatu egingo da 10 urtera, hura aplikatzeko eskubidea sortu den zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Epe hori igaro ostean, zergadunak aplikatu nahi dituen kenkariak egiaztatu beharko ditu; horretarako, likidazioa edo autolikidazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, eta epe horretan Merkataritza Erregistroan aurkeztu dituela egiaztatu beharko du.»

Sei. Aldatu egiten dira 50. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. Arrisku-kapitaleko entitateek, zeinak araututa dauden 22/2014 Legean (22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko entitateak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzekoa eta Inbertsio kolektiboko erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzekoa), lege horretako 3. artikuluan adierazten diren arrisku-kapitaleko entitateen funts propioetan edo kapitalean partaidetza irudikatzen duten balioen eskualdatzetik lortutako errenta positiboen ehuneko 99ko salbuespena izango dute lege horretako 21. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen ez dituzten errentei dagokienez, betiere eskualdatze hori eskurapen-momentutik edo kotizazioaren baztertzetik kontatzen hasita bigarren urtearen ondoren gertatzen bada, hamabosgarrenera arte, hura ere barne.

Salbuespenez, azken epe hori zabaltzea onartu ahal izango da hogeigarren urtera bitartean, hori ere barne. Zabalpen horren kasu, baldintza eta beharkizunak zehaztuko dira erregelamendu bidez.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa salbuetsita, lehen urtean eta hamabosgarrenetik aurrera ez da aplikatuko salbuespena.

Nolanahi ere, errentak lortzen direnean 22/2014 Legearen 9. artikuluaren

2.zenbakiko a) letran aipatzen diren enpresen kapitalean edo funts propioetan parte hartzearen baloreak eskualdatzeagatik, lege honetako 21. artikuluan ezarritakoak bete ezean, salbuespena aplikatu ahal izateko ezinbestekoa izango da entitate partaidetuak dituen higiezinen kontabilitate-balio osoaren gutxienez ehuneko 85era iristen diren ondasun higiezinak atxikita egotea, etengabe eta baloreak edukitzen diren bitartean, jarduera ekonomiko baten garapenari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritako eran. Jarduera hori ezingo da finantzarioa izan, 22/2014 Legeak dioen bezala.

Entitate partaidetuak araututa dauden balore-merkatuetan kotizatzen badu, aurreko paragrafoetan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko, ezinbestekoa izango da arrisku-kapitaleko entitateak gehienez ere 3 urteko epean eskualdatzea enpresa partaidetuaren kapitalean duen partaidetza. Epe hori enpresa partaidetua merkatuan kotizatzen hasten den egunetik aurrera kontatuko da.

2.22/2014 Legean araututako arrisku-kapitaleko entitateek lege honen

21.1artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatu ahal izango dute sustatzen dituzten sozietateetatik edo entitateetatik eratorritako etekinetako partaidetzetan eta dibidenduetan, direnak direla horien partaidetza-ehunekoa eta akzioak edo partaidetzak izan dituzten denbora-tartea.»

Zazpi. Aldatu egiten dira azken xedapenetatik laugarrenaren hirugarren zenbakiko Bat eta Bi zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:

«Bat. Aldatu egiten da 24. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

“24. artikulua. Kuota negatiboen konpentsazioa.

1.Aurreko artikuluan aipatzen den batura aljebraikoa negatiboa bada, kooperatibak haren zenbatekoa konpentsatu ahal izango du hurrengo zergaldietako kuota oso positiboekin, betiere konpentsazioaren aurretiko kuota osoaren ehuneko 70eko mugarekin. Edonola ere, zergaldian entitatearen batez besteko karga- tasari milioi bat euro biderkatzean ateratako zenbatekoa konpentsatu ahal izango da.

Konpentsatutako edo oraindik konpentsatzeko dauden kuota negatiboak egiaztatzeko prozedura abiarazteko Administrazioak duen eskubidea preskribatu egingo da 10 urtera, kontatzen hasita hura aplikatzeko eskubidea sortu den zergaldiari dagokion aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko zehaztu den epea amaitu eta hurrengo egunetik.

Epe hori igaro ostean, zergadunak konpentsazioari dagozkion kuota negatiboak egiaztatu beharko ditu; horretarako, likidazioa edo autolikidazioa eta kontabilitatea aurkeztu beharko ditu, eta epe horretan Merkataritza Erregistroan aurkeztu dituela egiaztatu beharko du.

2.Prozedura horrek Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 26. artikuluan aurreikusitako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa ordezkatzen du, eta, beraz, ez zaie aplikagarria izango kooperatibei.”»

«Bi. Zortzigarren xedapen iragankorra gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

“Zortzigarren xedapen iragankorra. 2015. eta 2016. urteetako kuota negatiboen konpentsazioa.

1.Lege honen 24. artikuluko 1. zenbakian aipatzen den muga ez da aplikagarria izango 2015. urtean abiarazten diren zergaldietan.

Dena den, aurreko ekitaldietako kuota negatiboen konpentsazioak honako muga hauek izango ditu, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulaturik, 2015. urtearen barruan zergaldiak hasi aurreko 12 hilabeteetan 6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa-bolumena izan duten zergadunek:

Kuota negatiboen konpentsazioa konpentsazioaren aurretiko kuotaren ehuneko 50ekoa izango da gehienez ere, 12 hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez 20 milioi eurokoa baina 60 milioi eurotik beherakoa izan denean.

Kuota negatiboen konpentsazioa konpentsazioaren aurretiko kuota osoaren ehuneko 25ekoa izango da gehienez ere, 12 hilabete horietan negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez 60 milioi eurokoa izan denean.

Kuota negatiboen konpentsazioari dagokion muga hori ez da aplikagarria izango zergadunaren hartzekodunen eraginez sortutako kitapen edo itxaronaldiei dagozkien errentetan.

2.Lege honen 24. artikuluko 1. zenbakian aipatzen den muga ehuneko 60koa izango da 2016. urtean abiarazten diren zergaldietan.”»

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Guardia Zibilak zentral nuklearren edo beste instalazio nuklear batzuen barruan erantzun-zerbitzuak emateagatiko Estatuko tasa sortzea.

1.Guardia Zibilak legez zehazten diren zentral nuklearren edo beste instalazio nuklear batzuen barruan erantzun-zerbitzuak emateagatiko Estatuko tasa sortzen da. Tasa hori Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean eta Tributuen Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera arautuko da, eta lurralde nazional osoan aplikatuko da, hala zehaztutako zentral nuklearren eta instalazio nuklearren kasuan.

2.Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: Guardia Zibilak zehazten diren zentral nuklearren eta bestelako instalazioen barruan segurtasun-zerbitzu iraunkorrak ematea, Guardia Zibilaren Unitate bat modu iraunkorrean barruan finkatuta.

3.Sortzapena.

Urtean behin sortuko da tasa, urte bakoitzeko urtarrilaren lehenengo egunean, edo zerbitzua ematen hasten denean, dagokion urteko aldian.

4.Subjektu pasiboa.

1.Subjektu pasibo gisa hartuko dira abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta entitateak, Guardia Zibilaren Erantzun Unitateak izatera behartuta dauden instalazioen titular badira.

2.Tasaren zerga-zorraren erantzule solidarioak izango dira zerga-egitatea sortzen duten instalazio nuklearren jabeak, horiek ustiatzen dituztenekin bat ez datozenean.

5.Zerga-oinarria, karga-tasak eta zerga-kuota.

Zerga-oinarria zehazteko, zentral edo instalazio bakoitzera zenbat agente esleitu diren hartu beharko da kontuan. Karga-tasa finko bat aplikatuko da zerga-kuota kalkulatzeko, honako tarifa honen arabera:

Urtebeterako esleitutako agente bakoitzeko: 61.053 €.

Zerbitzua urtebetez baino gutxiagoz eman behar izanez gero, kuota modu proportzionalean kalkulatuko da dagozkion hilabeteetarako. Zenbateko horiek aldatu eta eguneratu egin daitezke Barne Arazoetako Ministerioaren Agindu bidez, betiere Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aldez aurretik aldeko txostena egiten badute.

Nolanahi ere, Erantzun Unitateen ezarpenaldia igaro ostean, zenbatekoak berrikusi egin beharko dira, unitate horien mantentze-gastuak ordaintzeko xede bakarrarekin.

6.Kudeaketa eta likidazioa.

Barne Arazoetarako Ministerioak kudeatuko du tasa.

Likidatzeko prozedura, aitorpen-ereduak, eta tasa ordaintzeko epeak eta moduak Barne Arazoetako Ministerioak finkatuko ditu, ministro-agindu baten bidez.

Tasaren subjektu pasiboek tasa autolikidatzeko betebeharra izango dute; horretarako, ministerioaren agindu bidez onartzen den aitorpen likidazioaren ereduko datuak bete beharko dituzte. Urte bakoitzeko lehengo hiruhilekoan ordaindu beharko da. Tasa ordaindu beharreko lehen ekitaldia baldin bada, tasa sortu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan ordaindu beharko da.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Estatuko Administrazio Orokorraren gastua mugatzea.

Lege honetan jasotako neurriak ezartzean hornidurak ez dira handituko, ezta ordainsariak edo bestelako langile-gastuak ere.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 1., 3., 8., 10., 14. eta 18. zenbakietan Estatuari esleitutako eskumenen babesean ematen da.

Azken xedapenetatik lehena eta hirugarrena Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan Estatuari esleitzen zaizkion eskumenen babesean ematen dira.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Ogasun Publikoaren aurkako balizko delituekin lotutako zorraren borondatezko erregularizazioa gauzatzeko eredua.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren aginduaren bidez onartuko dira abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 252. artikuluan aipatzen den zerga-zorraren borondatezko erregularizazioa egiteko ereduak.

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Arauak emateko ahalmena.

Gobernuak lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emango ditu.

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera.

Aurrekoa gorabehera, indarrean jartzeko honako arau espezifiko hauek xedatzen dira:

1.Abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorraren 29. artikuluan eta

200.artikuluan egindako aldaketak 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

2.Azken xedapenetatik bigarrenaren bigarren eta hirugarren zenbakiak indarrean jarriko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabete igarota.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko irailaren 21ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra