Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

4/2014 Errege Lege Dekretua, martxoaren 7koa, enpresen zorraren berfinantzaketa eta berregituratzearen arloan premiazko neurriak onartzekoa

2014-03-07

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/3/8, 58. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

2485

4/2014 Errege Lege Dekretua, martxoaren 7koa, enpresen zorraren berfinantzaketa eta berregituratzearen arloan premiazko neurriak onartzekoa.

I

Sarritan, ikuspegi operatibotik erabat bideragarriak diren enpresak –hau da, negozio arruntean etekinak sortzeko gauza direnak– bideraezin bihurtu dira finantzen ikuspegitik.

Egoera horren aurrean, bi aukera izaten dira: enpresa osorik likidatzea edota finantzaren ikuspegitik onbideratzea, zor-gaineratikoa jasangarria izan dakion eta enpresak zirkulazio ekonomikoan dituen konpromisoei erantzuten jarraitu ahal izan dezan, aberastasuna eta lanpostuak sortuz. Bistan da bigarren aukera egokiagoa dela lehena baino; hortaz, botere publikoek finantza-karga arintzen edo «egonetik irteten» laguntzeko neurriak hartzeko betebeharra daukate.

Hori da, hain zuzen ere, errege lege-dekretu honen xedea; hartzekodunen legezko itxaropenak albait gehien errespetatuz, betiere, hartzekodun horiek aktiboki eta berme handienekin hartu behar baitute parte finantza-kargak arintzeko prozedura horietan.

Azken batez, besteak beste desagerrarazi egin nahi ditugu hartzekodunek diru kopuru handiak kobratzearen inguruan izan ditzaketen zalantzak (zordunaren ordainketaahalmenarekin lotuta), eta ziurtatu nahi diegu kobratu egingo dutela, kopuru txikiagoan edo beranduago. Zorra kapital bihurtu ahal izateko mekanismoak ere sustatu nahi ditugu.

Zor jasanezina arintzea da kreditua berriro mugiarazteko modu bakarra. Eta kreditua ez da soilik ekonomiaren palanka, egiazko bizigarria baizik, ezinbestekoa baita enpresen berezko kobratze- eta ordainketa-desfaseei erantzuteko eta benetan produktiboak diren inbertsioak gauzatzeko; betiere –jakina–, dagokion zorra jasangarria denean.

II Azken bi urteetan, premiak eraginda, Espainiako ekonomian kreditua eskatzen zuten zenbait sektoreren kargak eta zorrak arintzeko behar espezifikoei erantzun diegu.

Lehen neurriak, premiazkoenak eta, beharbada, trinkoenak ere bai, etxebizitzak eskuratzeko hipoteka-zorren ingurukoak izan ziren. Hala, 2012ko martxoaz geroztik, zordun ahulenen egoera zaila arintzeko neurri garrantzitsuak hartu ditugu. Harrez gero hartutako neurriei esker, erantzun orekatua eman diegu zordun horiei; zehazki, arau hauen bidez: baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua; hipoteka-zordunen babesa indartzeko premiazko neurriei buruzko azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretua; eta hipoteka-zordunen babesa indartzeari, zorra berregituratzeko neurriei eta alokairu sozialari buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legea.

Ondoren, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legeak orotariko enpresei eta enpresari autonomoei laguntzeko zenbait neurri jorratu zituen; horien artean, nabarmentzekoa da erantzukizun mugatuko ekintzailearen irudia erregulatu zuela, ondoz ondoko eraketako sozietate mugatua sortu zuela eta enpresarien zorrak (enpresariak pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan) justiziaz kanpo negoziatzeko mekanismo bat sortu zuela.

Hauxe dugu enpresen zorra modu bideragarrian berregituratzera bideratutako neurriak hartzeko garaia. Hain zuzen ere, behin finantza-sektorea berregituratu ostean, eta banku-balantzeak onbideratu ondoren, kreditu-erakundeek eta gainerako finantzahartzekodunek lagundu egin dezakete, eta lagundu egin behar dute, oso zorpetuta egonagatik ere produktibo izaten jarraitzen duten enpresak onbideratzen.

III

Paradoxikoena da gaur egun zordunaren eta finantza-hartzekodunen artean akordioak lortzeko zailtasunak ez direla alderdien borondate-faltatik eratortzen, baizik eta, batez ere, konkurtso- eta aurrekonkurtso-arautegien zurruntasunetik.

Espainiako konkurtso-prozedurak zordunaren likidazioarekin bukatzen dira asko eta askotan; beraz, aurrekonkurtso-fasea guztiz erabakigarria da enpresen finantzaberregituraketarako. Hori horrela, merkatuaren zein enpresen egoera aintzat hartuta amortizazio-egutegi berriak eta finantza-baldintzak ezartzeko tresnarik egokienak birfinantzaketa-akordioak dira, kiten, itxaronaldien eta zorren kapitalizazioen truke.

Horregatik, erreforma honek birfinantzaketa-akordioen aurrekonkurtsoen legeesparrua hobetzea du ardatz, hori baita estrategikoki esanguratsuena den arloetako bat; izan ere, zordunaren eta hartzekodunen arteko adostasunaren bidez, akordio horiek aktiboen balioa maximizatzea dute xede, erakundearen konkurtsoa saihestuz, eta, halaber, pasiboak murriztea edo atzeratzea.

Lege-ziurgabetasunak desagerrarazteko, birfinantzaketa-akordio kolektiboak txertatu ziren Espainian, baita horien homologazio judiziala ere. Mekanismo horiek lege-babesa ematen diete hartzekodunen gehiengo egokiak hartutako akordioei; hala, konkurtsoegoera sortuz gero, akordioan txertatutako eragiketak ezin hutsaldu ahal izango dira eta, hala badagokio, ondorio zehatz batzuk hartzekodun disidenteei edo ez-partaideei zabaldu ahal izango zaizkie.

Puntu horretan, mugaketa batzuk hauteman ditugu birfinantzaketa-akordioen eduki potentzialean, eta mugaketa horiek murriztu egiten dituzte enpresetan finantzaberregituraketak egiteko behar diren eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa.

Horregatik, bidezkoa da balore horiek mantenduko direla bermatzeko neurriak hartzea.

Txertatzen diren aldaketen xehetasunetan murgildu aurretik, zehaztu dezagun aldaketa guztiek, azken batean, zordunaren ondare-egoera hobetzeko helburua dutela; ondare-egoera hori haren aktiboek pasibo eskagarrien gainean duten proportzioan neurtzen da, eta, horien barruan, betebehar premiazkoenak betetzeko zati egokian.

Hartara, bermatzen da akzio horiek ez diotela hartzekodunen balizko konkurtsoari kalterik egingo, dela konkurtso hori gertatzeko arriskua behin betiko urruntzen delako –eta hori da egoera desiragarriena–, dela konkurtsoaz aurreko jarduerek zordunaren ondare-egoerari kalterik eragin ez diotelako.

Horregatik, akordio horiek, errege lege-dekretu honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten bitartean, ez dira konkurtsoaren aurreko fasean alderdien jarduera hainbeste mugatu izan duen hutsaltze-arriskuan egongo.

IV Errege lege-dekretu honen xedapen-zatiak artikulu bakarra du, eta, horren bidez, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen zenbait arau aldatzen dira.

Hartara, lehenik eta behin, 5 bis artikulua aldatzen da, aukera egon dadin, zenbait akordio lortzeko negoziazioei ekin zaiela adierazten duen komunikazioa aurkeztean, zordunaren lanbide- edo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezko diren ondasun-exekuzio judizialak eteteko, aurreikusitako epean. Aukera dago, halaber, laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren finantza-hartzekodunek sustatutako gainerako exekuzio singularrak eteteko; betiere, justifikatzen bada finantza-pasiboen hartzekodunen ehuneko 51, gutxienez, birfinantzaketa-akordioa izenpetzera bideratutako negoziazioak hastearen alde agertu dela esanbidez. Nolanahi ere, etenalditik kanpo geratzen dira jatorria zuzenbide publikoko kredituetan duten prozedurak. Horrela, 5 bis artikuluak negoziazio eraginkorra sustatzea nahi dugu, eta, halaber, zenbait ondasunen gaineko bermeak presaka exekutatzean zordunaren kaudimengabezia-egoera ez bizkortzea.

Horrez gain, 56. artikulua aldatzen da, berme erreala duten ondasunen exekuzioa eteteko kasuak lanbide- edo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoak diren kasuetara mugatzeko. Izan ere, tradizionalki jabetza-eskubidea osatzen duten ahalmenen barruan (ius utendi, ius fruendi eta ius disponendi), ez da beti beharrezkoa izaten ahalmen horiek guztiak gertatzea, ondasun jakin bat enpresa-jardueraren eraginpean gera dadin. Egoera jakin batzuetan, xedatzeko ahalmena bereizi egin daiteke erabiltzeko eta gozatzeko ahalmenetatik, ekoizpen-jardueraren jarraipenari inolako kalterik egin gabe, baina hartzekodunarentzat abantaila handi bat duela; izan ere, lehenago mobilizatu ahal izango du xedatzeko daukan ahalmena, eta, ondorioz, finantza-kostu txikiagoak eragingo dizkio mobilizazio horrek; azken batean, zordunarentzako finantzaketa-aukera hobeak izango dira, eta haren aktiboak birbalorizatu egingo dira. Hala bada, exekuzioek oztopatu egiten dute enpresa-jardueren jarraitutasuna, xedatzeko eskubide hori bereizteak kalte eginez gero enpresa erabiltzeko eta gozatzeko ahalmenei. Adibide gisa, 56. artikuluan, jarduerei jarraipena emanez bereizketa hori nahiko erraz egin daitekeen egoera bat jasotzen da:

etenalditik kanpo uzten dira soilik aktibo bat izatera edota finantzaketarako beharrezko pasiboa izatera bideratutako sozietateen akzioen edo partaidetzen exekuzioak. Horrekin, aktiboen finantzaketa erraztu nahi da, ondasuna gauzatzea ahalbidetzen duten egitura eta hitzarmenen bidez, eta zordunak ustiaketarekin jarraitzeko behar adina titulu gordeta, nahiz eta hori obligaziozkoa izan.

Konkurtso Legea jatorrizko sistematikara itzultzen da, eta 71. artikuluan osorik erregulatzen ditu berrintegrazio-ekintza deritzenak.

Orain arte artikulu horren 6. paragrafoan suposizio ez-hutsalgarri modura jasotzen zena, bereiz jasotzen da orain, 71 bis artikuluan, suposizio berri batekin batera.

Hartara, 1. paragrafoan funtsean mantendu egiten da orain arte 71. artikuluaren 6. paragrafoan aurreikusitakoen erregulazioa, baina argitu egiten da helmena, eta zehazten da ondoko hauei aplikatuko zaiela: kreditua nabarmen gehitzea edota obligazioak aldatzea edo deuseztatzea ahalbidetzen duten negozio, ekintza eta ordainketei, edozein izaerakoak direla. Horien barruan sartzen dira, justizia-erabaki ugaritan aitortu den bezala, ondasun eta eskubideak ordainketan edo ordainketarako lagatzea ere. Gainera, ezabatu egiten da aditu independente batek txostena egiteko beharra, eta, horren ordez, beharrezkoak diren gehiengoak badaudela egiaztatzen duen kontu-ikuskatzailearen ziurtagiria eskatzen da.

71 bis artikuluaren 2. paragrafoan, suposizio berri bat jasotzen da; horren arabera, lortutako akordioak ez-hutsalgarri deklaratzen dira, pasibo-gehiengo zehatzak lortzeko beharrik gabe. Ondorioz, «portu seguru» bat sortzen da, zordunaren eta hartzekodun baten edo gehiagoren artean negoziazio zuzena ahalbidetzeko; betiere, horrela zordunaren ondare-posizioa nabarmen hobetzen bada eta esku hartzen ez duten gainerako hartzekodunen eskubideak kaltetzen ez badira. Horrela, zorduna eta hartzekoduna adostasunera iristeko aukera bat gehiago ezartzen da, artikulu bereko 1. paragrafoko aukera baino mugatuagoa suposizioei dagokienez, baina zabalagoa eskuhartzaileei dagokienez. Hain zuzen ere, 1. paragrafoan pasiboaren hiru bostenek parte hartzea eskatzen da, baina, modu orokorragoan, finantzaketa-baldintzak hobetzea aipatzen da; 2. paragrafoan, berriz, ez da pasiboaren gehiengo zehatzik eskatzen, baina oso baldintza zorrotzak ezartzen dira, akordioak ez daitezen artikuluan bertan ezartzen diren baldintzak ez betetzeaz bestelako kausengatik hutsalgarriak izan. Adibidez, c) hizkian oinarrituz, kasu askotan hartzekodun parte-hartzaileak askatu egingo ditu bermeak –finantzaketa berri bat erraz dezaketenak–, baina hori ez da derrigorrezko birfinantzaketaakordio kolektiboen kasuan.

Hutsalgarriak ez izatean, 71 bis artikuluko baldintzak betetzen dituzten akordioak ez dira egongo 71. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetako presuntzioen mende, nahiz eta aktiboa xedatzeko ekintzak izan. Gainera, hutsaltze-akzioa gauzatzeko legitimazioa – akzio hori itxuraz 71 bis artikuluari meneratutako akordioek baldintzak materialki ez-betetzean oinarritu ahalko da soilik– konkurtso-administratzaileak izaten jarraitzen du, berak bakarrik, eta beharrezkoa da 71 bis artikuluaren lehen bi paragrafoetan araututako baldintzak ez ematea. Konkurtso-administratzaileak soilik izango du, halaber, gainerako inpugnazio-akzioak erabiltzeko legitimazioa.

Era berean, eta beste finantzaketa bat ematea sustatzeko neurri gisa, aldi baterako masaren aurkako kredituaren kalifikazioa ematen zaio diruzaintzan diru-sarrera berriak sortzen dituen orori, barne direla birfinantzaketa-akordio batetik eratorritakoak eta zordunak berak nahiz erlazionatutako pertsonek egindakoak, kapitala gehitzeko eragiketak kanpo utziz. Ezohiko eta aldi baterako neurri hori errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik bi urteko epean diruzaintzan gertatzen diren diru-sarrera berri guztiei aplikatuko zaie. Bi urteko epe hori igaro ostean, 82. artikuluaren 2.11 paragrafoan adierazitako baldintzetan joko dira masaren aurkako kreditutzat.

Aurreko guztia 92. artikuluaren aldaketarekin osatzen da; bertan, berariaz jasotzen da bazkide izaera birfinantzaketa-eragiketa baten testuinguruan hitzartutako zorra kapitalizatzean lortu dutenak ez direla joko bereziki erlazionatutako pertsonatzat, eragiketa horren ondorioz eman duten finantzaketa subordinatutzat kalifikatzeari dagokionez.

Birfinantzaketa-akordioen araubidearekin lotuta, berrikusi egiten da laugarren xedapen gehigarrian jasotako homologazio judizialaren araubidea. Zehazki, zabaldu egiten da esparru subjektiboa, eta finantza-pasiboen hartzekodun mota guztiei ematen zaie horrelako akordioak izenpetzeko aukera, merkataritza-eragiketetako hartzekodunak eta zuzenbide publikoko hartzekodunak kanpo utziz.

Era berean, hartzekodun disidenteei edo parte hartzen ez duten hartzekodunei ere zabaltzen zaie aukera, ez soilik itxaronaldiei dagokienez, baizik eta baita, pasibo-ehuneko handiago baten bidez, birfinantzaketa-akordioen baitan hitzartutako beste neurri batzuei dagokienez ere, hala nola kitak, zor-kapitalizazioa eta ordainketako edo ordainketatarako ondareak ematea.

Xedapen honetan, bi elementu berritzaile daude berme erreala duten hartzekodunei dagokienez. Berritasunek ez diote azpian dagoen errealitate juridiko edo ekonomikoari gehiegi eragiten, baina bai errealitate horri aitortzen zaizkion efektuei; hain zuzen ere errealitatearen eta efektuen arteko aldea izan baita, orain arte, akordio horien bideragarritasunak zuen oztopo handienetako bat.

Lehenik eta behin, gogora dezagun orain arte bereizketa egiten zela berme erreala zeukaten zordunen eta berme errealik ez zeukaten zordunen artean, eta lehenak ia immuneak zirela akordio homologatuen aurrean, iraupen mugatuko itxaronaldiei edo exekuzioen eteteari zegokienez salbu. Baina ez dago esaterik berme erreala daukaten zordun guztiak egoera berekoak direla. Batzuetan, egoera hori nominalismo hutsa izaten da, eskuragarri dagoen bermeak beste berme lehenetsi batzuen ondorengo heina duelako, edota zorraren zati txiki bat estaltzen duen oso balio gutxiko aktibo batekoa delako, edota bi egoerak aldi berean gertatzen direlako. Beraz, kontua ez da bereizketa subjektiboa egitea, bereizketa objektiboa egitea baizik; zehazki, bermearen balio errealak estaltzen duen zorraren zatia eta horrek estaltzen ez duen zor-zatia bereiztea, konkurtsolikidazioan gerta litekeena aurreikusiz, nolabait. Horrenbestez, kontzeptu nagusia bermearen balio erreala da; laugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan definitzen da, modu sinplean, aipaturiko bermearen errealitate juridikoarekin eta ekonomikoarekin erabat koherentea dela. Hortik aurrera, bermeak estaltzen ez dituen kredituen zatiari berme errealik gabeko hartzekodunei ematen zaien tratamendu bera ematen zaio.

Bigarren berritasuna hauxe da: garrantzi eta argitasun handiagoa ematen zaiola juridikoki jada definituta dagoen bereizketa bati; hots, betebehar nagusiaren eta betebehar osagarriaren arteko bereizketari. Batzuetan, bereizketa hori lausotu egiten da, eta horrek ere birfinantzatzeko akordioak gaizki erregulatzera eraman dezake. Zirkulazio juridiko eta ekonomikoan gertatu dena zera da: betebehar gehigarria izanagatik ere, bermeak betebehar nagusitik nolabait urrundu den balioa hartu duela, gero eta gehiago espiritualizatu delako, ukiezina delako, eta bermearen objektua transmititu egin daitekeelako, bermea murriztu gabe. Dena den, ez dugu ahaztu behar bermea betebehar nagusi bati lotzen zaiola beti, eta, betebeharraren balioa besteak beste bermearen mende egonagatik ere, bakoitzak bere funtsa eta berezko ezaugarriak dituela. Horregatik, baldin eta, beste hartzekodun batzuen gehiengo oso kalifikatu baten erabakiz, zor nagusia erasan egin badaiteke berme errealaren estaldurarik ez duelako, berme errealaz estalitako zorra ere erasan ahal izan behar da; betiere, gehiengoaren erabakia are gehiengo kalifikatuagoen bidez hartzen bada, baina bermeen guztizkoaren gainean zenbatuta –hau da, akordioko disidenteen edo akordioan parte hartzen ez dutenen antzeko egoeran dauden bermedun zorreko titularretan oinarrituz–.

Aurrekoarekin bat, akordioaren efektuak berme erreala daukaten zenbait hartzekoduni zabaltzeko aukera aurreikusten da, eta homologazio prozedura sinplifikatu egiten da; hartara, epaileak zuzenean aztertzen du eskaera, konkurtsoaz aurreko fase honetan arintasun eta malgutasuna bermatze aldera; horrenbestez, homologazioa adosteko eskatzen diren gehiengoak badaudela besterik ez du egiaztatu beharko du epaileak.

Nolanahi ere, zordunaren aldetik ez-betetzea gertatuz gero bermearen balioa ez kaltetzeko, arau berezi batzuk ezartzen dira, emaitza hartzekodunari egozteko.

Bestalde, finantzaketa-akordio sindikatuetan gutxiengoen zenbait partaidetza amarruz eta neurriz gaindi haztatzea ekiditeko neurri bat ezartzen da, halako partaidetzek ikaragarri zailtzen baitzuten zenbait akordio homologatzeko aukera. Horrela, muga bat jartzen zaio sindikatuan aldeko botoen ehunekoari, zorduna birfinantzatzeko akordio globalen kasuan.

Hartara, saihestu egiten dira jokabide oportunistak; hain zuzen ere, gainerako hartzekodunek pasibo bat neurriz gaindi baloratzean sortutako etekina besterik bilatzen ez zutenak eta euren sakrifizioa areagotzen zutenak.

Gainera, zenbait neurri ezartzen dira, zorra kapital bihurtzen laguntzeko eta, hala, Kapital Sozietateen Legeak eska ditzakeen gehiengoak murrizteko; era berean, dagokion kautela eta bermeekin, zordunaren erruduntasun-presuntzioa ezartzen da, alegia, zordunak arrazoizko kausarik gabe birkapitalizazio-akordio bat egikaritzeari uko egiteagatiko erruduntasun-presuntzioa.

Gogoan izan behar da errege lege-dekretu honen bidez uztailaren 9ko 22/2003 Legeari egindako aldaketak soilik aplikazio-eremuari dagozkiola eta, hortaz, legedi bereziak finantza-erakundeen konkurtsoa eta horien aurrekonkurtso-egoerak arautzen jarraituko duela. Horrez gainera, salbu geratzen dira, besteak beste, produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren I. tituluko II. kapituluko xedapenak.

V Errege lege-dekretu honen azken zatian, bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta hamaika azken xedapen daude.

Lehen xedapen gehigarriak hilabeteko epea ematen dio Espainiako Bankuari, judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordioen bidez birfinantzatutako edo berregituratutako eragiketen arrisku normala sailkatzeko irizpide homogeneoak finka ditzan eta publiko egin ditzan.

Bigarren xedapen gehigarriak aurrez aipaturiko diruzaintzako diru-sarrera berrien ezohiko araubidea ezartzen du.

Xedapen iragankor bakarrak Konkurtso Legearen lehenagoko 71.6 artikuluaren babesean negoziatzen ari diren birfinantzaketa-akordioen araubide iragankorra erregulatzen du.

Xedapen indargabetzaile bakarraren bidez, indargabetu egiten dira errege legedekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren lerrun bereko edo beheragoko xedapenak.

Azken xedapenetako lehenengoak aldatu egiten du Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 568. artikuluaren idazkera, konkurtso-egoeren edo aurrekonkurtso-egoeren kasuan etete-araubidea uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 5 bis artikuluaren bidez egindako aldaketetara egokitzeko.

Azken xedapenetako bigarrenak aldatu egiten du Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina, martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuena, eta zorrak kapitalizatzen diren kasuetan tributurik ordaindu beharko ez dela ezartzen du, zor hori hartzekodunaren erosketa deribatiboaren xede den kasuetan izan ezik, zorraren balio nominalaz bestelako balio baten truke. Hartara, legean berariaz jasotzen da elkarri loturiko erakundeen arteko zorrak kapitalizatzeko kasu jakin batzuetarako administrazio-doktrinak jada onartuta zeukan irizpidea.

Era berean, egungo egoera ekonomikoari tratamendu egokia emate aldera, eta fiskalitatea birfinantzaketa-eragiketetarako oztopo izan ez dadin, aldatu egiten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legea, Konkurtso Legea aplikatzetik eratorritako kitek eta itxaronaldiek eragindako errenten zerga-trataerari dagokionez. Hartara, kontuan hartuta bi eragiketek ez dutela erakundeen zerga-ahalmena handitzen, zerga-oinarrian sortutako diru-sarrerak egozteko sistema bat ezartzen da, gerora erregistratzen diren finantza-gastuen arabera.

Azken xedapenetako hirugarrenak ondare-eskualdaketen eta ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespena mailegu, kreditu eta gainerako betebeharren kitak edo minorazioak dituzten idazkeretara zabaltzen du eta, hala, birfinantzatzeko edo ordaintzeko akordioak errazten ditu.

Azken xedapenetako laugarrenak, Autonomia Erkidegoen Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak hartutako akordioen ondorioz, ezabatu egiten du autonomiaerkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait zerga-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 6. paragrafoa.

Azken xedapenetako bosgarrenak aldatu egiten du apirilaren 3ko 3/2009 Legea, merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzkoa; hartara, desagerrarazi egiten da administratzaileek fusio-proiektuen gainean txostena emateko betebeharra, ehuneko laurogeita hamarreko partaidetzako sozietateen xurgatze-kasuetan, erkidego-mailako mugaz gaindiko fusioak direnean. Betebehar hori jadanik ez dago jasota 2005/56/EE Zuzentarauaren 15.2 artikuluan, 2009/109/EE Zuzentarauak aldatu zuenetik, fusio- eta zatiketa-kasuetako informazio- eta dokumentazio-betebeharrei dagokienez.

Azken xedapenetako seigarrenak aldatu egiten du merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada. Idazkera horrek ekintzaileari laguntzeko, hazkundea sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legean du jatorria; lege horrek berrikuntza garrantzitsu bat ekarri zuen, parametro bat ezarri baitzuen, zeinaren barruan baliozko izango baitziren berandutzako lege-interesen aldaketak. Horrela, ezarri zen hitzartutako interesa abusuzkoa izango zela, berandutzako lege-interesa baino ehuneko 70 baxuagoa izanez gero. Idazkera horrek zalantzak piztu ditu herri-administrazioek berandutzako interes-tasaren beherapen horietara jotzeko aukeraren inguruan, baina Europako Batzordeak erabat baztertu du interpretazio hori, eta Gobernua bat dator jarrera horrekin. Hori dela eta, lehenbailehen argi utz dezagun herri-administrazioek ezin dutela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako berandutzako interes-tasa aldatu.

Azken xedapenetako zazpigarrenak aldatu egiten du abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretua, enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituena, enpresek ez dezaten haien kapitala legeak behartuta murrizteko beharra izan, eta, bere kasuan, ez dezaten galeren ondorioz desegiteko beharra izan. Finantza-sektorea berriro egituratzeak eta Bankuen Berregituraketatik datozen Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea (SAREB) martxan jartzeak eragina dute higiezinen sektorean eta aktibo higiezinen prezioak birdoitzean. Errege legedekretu hau onartzeak ere eragina izango du ziurrenik; horregatik, gomendagarria da aurten neurria aplikatzeko luzapen berri bat onartzea. Iazko urtearen bukaeran, gainera, ekitaldi honetan erabat eraginkor izango diren zenbait zerga-neurri onartu ziren.

Azken xedapenetako zortzigarrenak aldatu egiten du baloreak erosteko eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretuaren 8. artikulua, eta salbuetsi egiten ditu erosketa-eskaintza publikoa eta, hala badagokio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dispentsa eskatzeko betebeharra, eragiketak judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordio baten ondorio zuzenak direnean eta, betiere, aditu independente batek aldeko txostena eman badu.

Azken xedapenetako bederatzigarrenak aukera ematen du errege lege-dekretu honek aldatzen dituen erregelamendu-arauetan jasotako zehaztapenak erregelamendulerruneko arauen bitartez aldatzeko.

Azkenik, azken xedapenetako hamargarrenak errege lege-dekretua onartzeko eskumen-tituluak zehazten ditu; hamaikagarrenak, berriz, adierazten du araua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko dela indarrean.

VI

Errege lege-dekretu honen bidez hartutako neurriak apartekoak eta presazkoak dira; betetzen dira, beraz, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak mota honetako arauak onartzeko eskatzen dituen baldintzak.

Zioen azalpen honen II. paragrafoan adierazitako testuinguruan, bereziki garrantzitsua da gure ordenamendu juridikoan identifikatutako oztopoak desagerraraziko direla lehenbailehen bermatzea; izan ere, oztopo horiek, praktikan, abian dauden edo aurki hala egongo diren enpresak berregituratzeko eta birfinantzatzeko eragiketak eragozten ari dira. Guztiari esker, enpresen jarraitasuna bermatu ahalko da, eta hori funtsezkoa da gure herrialdearen ekoizpen-ehuna mantentzeko.

Errege lege-dekretu honetan jasotzen diren neurriak berehala hartzen ez badira, eragiketa horietako askok porrot egingo dute edo, besterik gabe, ez dira planteatu ere egingo, eta eragindako enpresak aurrena hartzekodun-konkurtsoa deklaratzera eta, gero, likidatzera behartuta geldituko dira.

Hala, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan zehaztutako baimenaz baliatuta, Ekonomiako eta Lehiakortasuneko ministroak eta Justiziako, Ogasuneko eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, eta Ministroen Kontseiluak 2014ko martxoaren 7ko bileran eztabaidatu ondoren, XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra.  Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea honela aldatzen da: Bat.  5 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«5 bis artikulua.  Negoziazioak komunikatzea eta ondorioak.

1.  Zordunak bere konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari jakinarazi ahal izango dio negoziazioetan hasi dela, 71 bis.1 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzazio-akordioa lortzeko edo hitzarmenaren proposamen aurreratu baterako atxikipenak lortzeko, lege honetan xedatutako moduan.

Ordaintzeko auzibideaz kanpoko akordio bat eskatuz gero, proposatutako konkurtso-bitartekariak kargua onartutakoan, konkurtso-bitartekaria izendatzeko eskaera jaso duen merkataritza-erregistratzaileak edo notarioak, ofizioz, negoziazioak hasi direla jakinarazi beharko dio konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari.

2.  Komunikazio hori 5. artikuluan ezarritako epea iraungi aurreko edozein unetan egin ahalko da. Komunikazioa epe hori iraungi baino lehen egindakoan, ez da borondatezko konkurtsoa deklaratzeko betebeharrik egongo.

3.  Idazkari judizialak ebazpenaren laburpena Konkurtso Erregistro Publikoan argitaratzeko agindua emango du; ebazpen horretan, zordunak aurkeztutako komunikazioa jaso beharko da, edota, ordainketarako akordioa auzibideaz kanpo negoziatzeko kasuetan, notarioak edo merkataritza-erregistratzaileak aurkeztutakoa, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.

Zordunak berariaz eskatzen badu negoziazioen komunikazioak izaera pribatua izan dezan, ez da emango ebazpenaren laburpena argitaratzeko agindurik.

Zordunak edozein unetan egin ahal izango du komunikazioaren izaera pribatua indargabetzeko eskaera.

4.  Komunikazioa aurkezten denetik 71 bis.1 artikuluan aurreikusten den birfinantzaketa-akordioa izenpetu arte, edota birfinantzaketa-akordioaren homologazio judizialerako eskaera izapidetzeko onartzen duen probidentzia eman arte, edota auzibideaz kanpoko akordio bat hartu arte, edota hitzarmenproposamena izapidetzeko onartzeko beharrezko atxikipenak lortu arte, edota konkurtsoa deklaratu arte, ezin izango dira zordunaren lanbide- edo enpresajarduera jarraitzeko beharrezkoak diren ondasunen exekuzio judizialak hasi.

Izapidetzen ari diren ondasunen exekuzioak etenda geratuko dira komunikazioaren berri ematen duen idazkari judizialaren ebazpena aurkeztutakoan. Aurreko tartekietan aurreikusitako mugak indargabetuta geratuko dira hurrengo paragrafoan aurreikusitako epeak igarotakoan.

Ezin izango dira hasi edota, hala badagokio, etenda geratuko dira, laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren finantza-pasiboen hartzekodunek sustatutako exekuzio singularrak; betiere, justifikatzen bada finantza-pasiboen gutxienez ehuneko 51k berariaz agertu dela birfinantzaketa-akordioa izenpetzera bideratutako negoziazioak hastearen alde, eta konpromisoa hartu duela negoziatzen den bitartean zordunaren aurrean banako exekuzioak ez hasteko edo jarraitzeko.

Aurreko bi lerrokadetan xedatutakoa ez da eragozpen izango berme erreala daukaten hartzekodunek akzio erreala erabil dezaten haien bermearekin lotutako ondasun eta eskubideen aurrean; dena den, behin prozedura hasitakoan, akzio hori geldiarazita geratu ahal izango da, paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako epeak igarotzen ez diren bitartean.

Edonola ere, paragrafo honetan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira zuzenbide publikoko kredituak efektibo bihurtzeko helburua duten exekuzio-prozedurak.

5.  Epaitegiari komunikazioa egin eta hiru hilabetera, zordunak konkurtsodeklarazioa eskatu beharko du hurrengo hilabete baliodunaren barruan, birfinantzaketa-akordioa lortu edo ez, ordaintzeko judizioz kanpoko akordioa lortu edo ez, eta hitzarmenaren proposamen aurreratu bat izapidetzera onartzeko beharrezko atxikipenak lortu edo ez; betiere, konkurtso-bitartekariak aurretik eskatu ez badu, edo kaudimengabezia-egoeran ez badago.

6.  Artikulu honetan jasotako komunikazioa egin ostean, zordun berak ezin izango du urtebeteko epean beste komunikaziorik egin.» Bi.  Honela geratzen da idatzita 28. artikuluaren 6. paragrafoa:

«6.  Ezin izango da konkurtso-administratzaile izendatu lege honen 71 bis.4

artikuluan aipatzen den txostena aditu independente gisa eman duen pertsona, zordunak konkurtso-deklarazioa baino lehen lortutako birfinantzaketa-akordioari dagokionez.» Hiru.  56. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1.  Konkurtsopekoaren lanbide- edo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoak diren ondasunen gainean berme erreala duten hartzekodunek ezin izango dute bermearen exekuzioa edo derrigorreko diru-bihurketa abiarazi, harik eta eskubide horren egikaritza ukitzen ez duen hitzarmena onetsi arte, edota konkurtsoa deklaratu zenetik urtebete igaro arte, epe horretan likidazioa ireki ez bada. Zehazki, ez dira jarduerarekin jarraitzeko beharrezkotzat joko esklusiboki aktibo bat eta hori finantzatzeko beharrezko pasiboa izatera bideratutako sozietateen akzio edo partaidetzak; betiere, eratutako bermearen exekuzioa ez baldin bada kontratu-harremanak indargabetzeko edo aldatzeko kausa, aipaturiko sozietateak, kontratu-harreman horien mende egonik, zordunari aktiboa ustiatzen jarraitzea ahalbidetzen badio.

Aldi horretan, honako hauek ere ezin izango dira gauzatu:

a)  Epeka saldutako edo Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatutako kontratuen bidez domeinu-erreserbarekin finantzatutako ondareak berreskuratzeko akzioak.

b)  Prezio atzeratua ez ordaintzeagatik higiezinak saltzea ebazten duten akzioak, nahiz eta horiek Jabetza Erregistroan inskribatutako baldintza esplizituetatik eratorritakoak izan.

c)  Jabetza Erregistroetan edo Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatutako edota exekuzioa atxikita duen dokumentu batean formalizatutako kontratuen bidez finantza-errentamenduan emandako ondasunak berreskuratzeko akzioak.

2.  Aurreko paragrafoan aipaturiko akzioak egikaritzeko hasitako jarduerak eten egingo dira konkurtso-adierazpena, irmoa izan edo ez, dagokion prozeduran jasotzen denetik, nahiz eta ondasuna edo eskubidea enkantean jartzeko iragarkiak argitaratuta egon. Exekuzioaren etenaldia indargabetu egingo da eta jarraitzeko agindua emango da soil-soilik prozedurari konkurtso-epailearen ebazpenaren testigantza eransten zaionean, zeinaren bidez adierazten den ondasun edo eskubide horiek ez direla beharrezko zordunaren lanbide- edo enpresa-jarduera jarraitzeko.

3.  Akzioak geldiarazita edo jarduerak etenda dauden bitartean, eta konkurtsoaren izapide-egoera edozein izanda ere, konkurtso-administrazioak 155. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako aukera baliatu ahal izango du.

4.  Konkurtso-deklarazioak ez du eraginik izango bermearen exekuzioaren gainean, konkurtsopekoa berme horren xede den ondasunaren hirugarren edukitzailea denean.

5.  Artikulu honetan eta aurrekoan xedatutakoaren ondorioetarako, konkurtsoepaileak zehaztu beharko du konkurtsopekoaren ondasun bat zordunaren lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko beharrezkoa den.» da.

Lau.  Ezabatu egiten da 71. artikuluaren 6. paragrafoa, eta 7. paragrafoa 6. bihurtzen Bost.  71 bis artikulua honela idatzita geratzen da:

«71 bis artikulua.  Birfinantzaketa-akordio batzuen araubide berezia.

1.  Ondoko kasu hauetan, zordunak lortutako birfinantzaketa-akordioak ezin izango dira hutsaldu, ez eta negozio, ekintza eta ordainketak ere –horien izaera eta gauzatzeko modua edozein izanik–, eta horiek egikaritzean eratutako bermeak ere ez:

a)  Horien bidez, gutxienez, kreditu eskuragarria nabarmen gehitzen denean edota obligazioak aldatzen edo desagerrarazten direnean, bai iraungipen-epea luzatuz edota horiek ordezkatzeko bestelako batzuk ezarriz, betiere, epe labur eta ertainean lanbide- edo enpresa-jarduera jarraitzea ahalbidetzen duen bideragarritasun-plan bati erantzuten badiote; eta b)  Konkurtsoa deklaratu baino lehen:

1.a  Birfinantzaketa-akordioa hartzeko unean, zordunaren pasiboaren gutxienez hiru bosteneko kreditua duten hartzekodunek sinatu izana akordioa.

Taldeko akordioen kasuan, adierazitako ehunekoa banakako oinarrian kalkulatuko da, eragindako sozietate guztiekiko, baita oinarri finkatuan ere, eragindako talde edo azpitalde bakoitzaren kredituekiko eta, bi kasuetan, pasiboaren zenbaketatik taldeko sozietateek emandako mailegu eta kredituak kanpo utzita.

2.a  Zordunaren kontu-ikuskariak ziurtapena ematea, akordioa onartzeko beharrezkoa den pasibo-nahikotasunari buruz. Halakorik egon ezean, zordunaren helbideko merkataritza-erregistratzaileak horretarako izendatutako pertsona izango da ikuskaria; zorduna sozietate talde bat edo azpitalde bat izanez gero, berriz, sozietate nagusikoa.

3.a  Akordioa agerkari publikoan formalizatzea, eta agerkari horri akordioaren edukia eta aurreko baldintzen betetzea justifikatzen duten dokumentu guztiak atxikitzea.

2.  Halaber, ezin izango dira hutsaldu konkurtsoa deklaratu aurretik egin diren ekintzak, aurreko paragrafoan jaso ezin direnean baina ondorengo baldintza guztiak betetzen dituztenean, dela banaka, dela birfinantzaketa-akordio bera exekutatzean egin diren beste batzuekin batera:

a)  Aurreko pasiboaren gaineko aktibo-proportzioa handitzea.

b)  Ondorioztatzen den aktibo arrunta pasibo arrunta baino handiagoa edo berdina izatea.

c)  Esku hartzen duten hartzekodunen aldeko bermeen balioa ez izatea haien aldeko zorraren balioa baino bederatzi hamarren baino handiagoa, ez eta akordioa baino lehen ordaintzeke zegoen zorraren gaineko bermeen proportzioa baino handiagoa ere. Bermeen baliotzat jotzen da laugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan definitutakoa.

d)  Esku hartzen duten hartzekodunen edo horien aldeko birfinantzaketaakordiotik eratorritako zorrari aplikatzen zaion interes-tasak ez gainditzea aurretiazko zorrari zegokionaren heren bat.

e)  Akordioa esku hartzen duten alderdi guztiek egiletsitako agerkari publikoan formalizatzea, berariaz jasoz ikuspegi ekonomikotik zordunaren eta hartzekodunen artean egindako ekintza eta negozioak justifikatzen dituzten arrazoiak, aurreko hizkietan aurreikusitako baldintzak bereziki aipatuz.

Aurreko a) eta b) baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ondare- edo finantzaizaera duten ondorio guztiak hartuko dira kontuan, zerga-izaerakoak, aurretiazko iraungipen-klausulak eta antzekoak barne, gauzatzen diren ekintzetatik eratortzen direnean, baita esku hartzen ez duten hartzekodunekiko gertatzen direnean ere.

Aurreko baldintza horiek guztiak akordioak jasotzen dituen agerkari publikoa izenpetzeko unean bete beharko dira.

3.  Artikulu honetan araututako akordioak hurrengo artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera soilik aurkaratu ahal izango dira.

4.  Hala zordunak nola hartzekodunek aditu independente bat izendatzea eskatu ahalko dute, ondoko alderdi hauen berri eman dezan: bideragarritasunplana arrazoizkoa eta egingarria den, bermeak akordioa sinatzen den uneko merkatu-baldintza arruntekiko proportzionalak diren, eta, hala badagokio, araudi aplikagarriak aurreikusten dituen gainerako alderdiak. Txostenak inolako erreserbarik edo mugarik jasotzen badu, akordioaren sinatzaileek berariaz ebaluatu beharko dute horien garrantzia.

Zordunaren helbideko merkataritza-erregistratzaileari dagokio aditu independentea izendatzea. Birfinantzaketa-akordioak talde bereko hainbat sozietateri eragiten badie, txosten bakar bat egin ahal izango da, eta aditu bakar batek egin ahal izango du txosten hori. Aditu hori sozietate menderatzailearen helbideko erregistratzaileak izendatuko du –akordioak sozietate horri eragiten badio– edo, bestela, taldeko edozein sozietateren helbidekoak.

Funtzio hori betetzeko egokiak diren profesionalen artean bat izendatuko da horretarako. Aditu horiek 28. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte, eta kontuikuskaritzen legediak ikuskatzaileentzat ezarritako bateraezintasun-kausa berberak izango zaizkie aplikagarri.» Sei.  Honela geratzen da idatzita 72. artikuluaren 2. paragrafoa:

«2.  Konkurtso-administrazioak soilik izango du 71 bis artikuluko birfinantzaketa-akordioen aurka hutsaltze-akzioa eta egoki diren gainerako aurkaratzeak erabiltzeko legitimazioa. Hutsaltze-akzioa artikulu horretan aurreikusitako baldintzak ez betetzean bakarrik oinarritu ahal izango da, eta akzioa erabiltzen duenari egokituko zaio ez-betetze hori frogatzea. Akzio horiek gauzatzeko, ez da aplikagarria izango aurreko paragrafoan aurreikusten den legitimazio subsidiarioa.» Zazpi.  Honela geratzen da idatzita 84. artikuluaren 2.11 paragrafoa:

«11.a  Diruzaintzako diru-sarrera berriak diren eta birfinantzaketa-akordio baten esparruan eman diren kredituen ehuneko berrogeita hamar, 71 bis artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.

Likidazio-kasuan, konkurtsopekoari hitzarmen baten esparruan emandako kredituak, 100.5 artikuluan jasotakoaren arabera.

Sailkapen hori ez zaie aplikatuko zordunak berak edota berarekin harreman berezia duten pertsonek kapitala gehitzeko eragiketa baten, maileguen edo antzeko helburua duten bestelako ekintzen bidez egindako diruzaintzako diru-sarrerei.» Zortzi.  Honela geratzen da idatzita 92. artikuluaren 5. zenbakia:

«5.a  Hurrengo artikuluan aipatzen diren eta zordunarekin bereziki erlazionatuta dauden pertsonetako bat titularra den kredituak, 91.1 artikuluan jasotakoak izan ezik, zorduna pertsona naturala denean eta maileguez bestelako kredituak edota xede bereko ekintzak, 93.2.1 eta 93.2.3 artikuluetan aipatzen diren bazkideak titularrak direnean, betiere, adierazten diren kapital-partaidetzako baldintzak betetzen direnean.

71 bis artikuluaren edo laugarren xedapen gehigarriaren arabera egindako birfinantzaketa-akordio baten bidez kreditu guztiak edo batzuk zuzenean edo zeharka kapitalizatu dituzten hartzekodunak ez dira joko konkurtsopekoarekin bereziki erlazionatutako pertsonatzat, akordio horren arabera emandako birfinantzaketaren ondorioz zordunaren aurka dituzten kredituak kalifikatzeko ondorioetarako.» Bederatzi.  93. artikuluaren 2. paragrafoaren 2. zenbakia honela idatzita geratzen da:

«2.a  Zuzenbidezko edo egitezko administratzaileek, pertsona juridikoa den konkurtsopekoaren likidatzaileek eta enpresaren ahalorde orokorrak dituzten ahaldunek, bai eta konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan halakoak izan direnek ere. Aurkakoa frogatzen bada salbu, ez dira izatezko administratzailetzat joko 71. bis artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzaketaakordioa izenpetu duten hartzekodunak, zordunak bideragarritasun-planarekiko bere gain hartzen dituen betebeharrengatik.» Hamar.  4. zenbakia gehitu zaio 165. artikuluari, honako eduki honekin:

«4.a  Arrazoizko kausarik gabe kredituen kapitalizazioari edo balore nahiz tresna bihurgarrien igorpenari uko egin badiote, 71 bis.1 artikuluan edo laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzaketa-akordioa lortzea eragotziz.

Helburu horietarako, kapitalizazioak arrazoizko kausa bati erantzuten diola joko da, hala adierazten denean 71 bis.4 artikuluan xedatutakoaren arabera izendatutako aditu independente batek zordunak uko egin baino lehen emandako txosten batean.

Txosten bat baino gehiago egonez gero, txosten gehienak alderdi horretan bat etorri beharko dira.

Nolanahi ere, onarpenari uko egiteak konkurtsoaren erruduntasuna eragin dezan, proposatutako akordioak zordunaren bazkideen alde aitortu beharko du hartzekodunek izenpetutako akzio, partaidetza, balore edo tresna bihurgarriak lehentasunez erosteko duten eskubidea, proposatutako kapitalizazio edo igorpenaren ondorioz, horiek ondoren besterenduz gero. Dena den, proposatutako akordioak baztertu egin ahal izango du hartzekodunak bere taldeko sozietate bati edo beste erakunde batzuen kapitalean partaidetzak edukitzeko eta administratzeko xedea duen beste edozein entitateri egindako transmisioetan lehentasunez erosteko eskubidea. Nolanahi ere, besterentzetzat joko da hartzekodunak berak edota aurreko tartekian aipatzen diren sozietate edo erakundeek hirugarren baten egindakoa.» da:

Hamaika.  172. artikuluaren 2. paragrafoaren 1. zenbakia honela idatzita geratzen «1.a  Kalifikazioak eragindako pertsonak zehaztea, bai eta, hala dagokionean, konplize deklaratutakoak ere. Pertsona juridikoen kasuan, kalifikazioak eragindako pertsonatzat jo ahal izango dira administratzaileak edo likidatzaileak, egitezkoak zein zuzenbidezkoak, ahaldun orokorrak, eta baldintza horietako edozein izan dutenak konkurtsoa deklaratu aurreko bi urteetan; orobat, arrazoizko kausarik gabe kreditu-kapitalizazioari edo balore nahiz tresna bihurgarrien jaulkipenari uko egin dioten bazkideak ere, 165. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako baldintzetan, akordioa baztertzeko beharrezkoa den gehiengoa eratzeko egin duten ekarpenaren helmenaren arabera. Eragindako pertsonaren bat egitezko administratzaile- edo likidatzaile-egoeran eragin bada, epaiak egoera hori esleitu izanaren arrazoiak eman beharko ditu.

165.  artikuluaren 4. zenbakian jasotako presuntzioa ez zaie aplikatuko birkapitalizazioa arrazoizko kausa batean oinarrituz gomendatu duten administratzaileei, nahiz eta ondoren bazkideek aukera hori baztertu.» Hamabi.  Honela geratzen da idatzita 172 bis artikuluaren 1. paragrafoa:

«1.  Kalifikazioaren sekzioa likidazio-fasea irekitzearen ondorioz eratzen edo berrirekitzen bada, epaileak konkurtsopeko pertsona juridikoaren administratzaile, likidatzaile (izatezkoa edo zuzenbidezkoa) edo ahaldun orokor guztiak edo batzuk kondenatu ahalko ditu, baita arrazoizko kausarik gabe kredituak kapitalizatzeari edo balore nahiz tresna bihurgarriak jaulkitzeari uko egin dioten bazkideak ere, 165. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako baldintzetan, horiek defizitaren estaldurari egindako kalifikazioan (totala edo partziala) eragindako pertsona deklaratu direnean, eta, betiere, kalifikazio erruduna zehaztu duen jokabideak kaudimengabezia sortu edo larritu badu.

Konkurtsoa jadanik erruduntzat kalifikatu bada, hitzarmena ez betetzeagatik seigarren atala berriro irekiz gero, epaileak, konkurtsoaren defizitari dagokion kondena finkatzeko, kontuan hartuko ditu bai kalifikazio-epaian frogatutako jazoerak eta bai berriro irekitzera eraman dutenak.

Kondenatu bat baino gehiago egonez gero, epaiak horietako bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu beharko du, konkurtsoa kalifikatzera eraman duten jazoeretan izan duten partaidetza aintzat hartuta.» Hamahiru.  Laugarren xedapen gehigarriak testu hau izango du hemendik aurrera:

«Laugarren xedapen gehigarria.  Birfinantzaketa-akordioak homologatzea.

1.  Birfinantzaketa-akordioa judizialki homologatu ahalko da, finantza-pasiboen gutxienez ehuneko 51 ordezkatzen duten hartzekodunek sinatu badute eta, onartzeko unean, 71 bis artikuluaren 1. paragrafoko a) hizkian eta b) hizkiaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu. Aipatutako gehiengoak onartutako akordioak ezin izango dira hutsaldu, 13. paragrafoan xedatutakoarekin bat. Efektuak sortzeko, hurrengo paragrafoetan eskatzen diren gehiengoak lortu beharko dira.

Xedapen honetan adierazten diren gehiengoak zenbatzeko orduan, ez dira kontuan hartuko 93. artikuluaren 2. paragrafoaren arabera harreman bereziko pertsona diren hartzekodunen titulartasuneko finantza-pasiboak; nolanahi ere, xedapen gehigarri honetan aurreikusitako homologazioak eragin ahal izango die.

Xedapen honen ondorioetarako, finantza-pasiboen hartzekodun izango dira edozein finantza-zorpetzeren titularrak, finantza-ikuskaritzaren pean egon edo ez.

Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira merkataritza-eragiketen hartzekodunak eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodunak.

Mailegu sindikatuen kasuan, hartzekodun mailegatzaileek birfinantzaketaakordioa onartzen dutela joko da, horren alde bozkatzen dutenean maileguaren pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen dutenek; nolanahi ere, sindikazioa arautzen duten arauek gehiengo txikiagoa ezartzen badute, azken gehiengo hori izango da aplikatzekoa.

Finantza-pasiboen eta zuzenbide publikoko pasiboen hartzekodun ez diren gainerako hartzekodunak euren borondatez atxiki ahal izango dira birfinantzaketaakordio homologatura. Atxikipen horiek ez dira kontuan hartuko xedapen honetan aurreikusten diren gehiengoak zenbatzeko orduan.

2.  Xedapen honen ondorioetarako, hartzekodun bakoitzaren berme errealaren balioa honela kalkulatuko da: bermearen oinarrian dagoen ondasunaren arrazoizko balioaren bederatzi hamarren ken ondasun beraren gaineko berme lehenetsia duten eta ordaintzeke dauden zorrak; nolanahi ere, bermearen balioa ezin izango da zero baino txikiagoa izan, ez eta dagokion hartzekodunaren kreditu-balioa baino handiagoa ere.

Ondorio horietarako, arrazoizko baliotzat joko dira:

a)  Bigarren mailako merkatu ofizial batean, beste merkatu erregulatu batean edo diru-merkatuko tresnetan kotizatzen duten balio higigarrien kasuan, birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasi aurretiko azken hiruhilekoan erregulatutako merkatu batean edo gehiagotan negoziatutako batez besteko prezio haztatua, dagokion bigarren mailako merkatu ofiziala edo merkatu arautua zuzentzen duen sozietateak emandako ziurtapenarekin bat.

b)  Ondasun higiezinen kasuan, homologatuta dagoen eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatuta dagoen tasazio-sozietate batek emandako txostenetik ondorioztatzen dena.

c)  Aurreko hizkietan adierazitako ondasunez bestelakoetan, aditu independente batek emandako txostenetik eratorritakoa, ondasun horietarako orokorki aitortzen diren balorazio-printzipio eta -arauekin bat.

b)  eta c) hizkietan aurreikusitako txostenak ez dira beharrezkoak izango balio hori aditu independente batek zehaztu duenean birfinantzaketa-akordioa lortzeko negoziazioak hasi aurretiko sei hilabeteetan.

Ondasunen arrazoizko balioa nabarmen aldaraz dezaketen baldintza berriak egonez gero, aditu independente baten beste txosten bat aurkeztu beharko da.

Paragrafo honetan aurreikusten diren kasuetarako aditu independentea 71

bis.4 artikuluan jasotakoari jarraiki izendatuko da.

Hartzekodun baten beraren aldeko bermea zenbait ondasuni egokitzen bazaio, ondasun bakoitzari lehen lerrokadan jasotako araua aplikatuz lortzen dena batuko da, eta bermeen baterako balioak ezin izango du gainditu dagokion hartzekodunaren kredituaren balioa.

Bi hartzekodunen edo gehiagoren aldeko indibiso gisa eratutako bermeen kasuan, hartzekodun bakoitzari dagokion bermearen balioa honela kalkulatuko da:

bermearen balio totalari hartzekodun bakoitzari dagokiona aplikatu behar da, indibisoa arautzen duten arau eta akordioen arabera, kasuan kasu, mailegu sindikatuetan aplikatzekoak diren arauei eragin gabe.

3.  Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantza-pasiboen hartzekodunei, berme errealik gabeko kredituak dituztenean edota berme errealaren balioa gainditzen duten kredituak dituztenean, birfinantzaketa-akordioan adostutako honako efektu hauek aplikatuko zaizkie, homologazio judizialaren bidez:

a)  Akordioa finantza-pasiboaren gutxienez ehuneko 60 ordezkatzen duten hartzekodunek izenpetu badute, itxaronaldiak, bai nagusiak, bai interesenak edota bai zor den edozein kantitaterena, gehienez ere bost urteko epearekin, edota zorra partaidetza-mailegu bihurtzea, epe berean.

b)  Akordioa finantza-pasiboaren gutxienez ehuneko 75 ordezkatzen duten hartzekodunek izenpetu badute, honako neurri hauek:

1.a  Bost urteko edo gehiagoko epea duten itxaronaldiak, baina inola ere ez hamar urtetik gorakoa.

2.a Kitak.

3.a  Zorra sozietate zordunaren akzio edo partaidetza bihurtzea. Kasu honetan:

i)  Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten hartzekodunek kita aukeratu ahalko dute; kita hori izenpetzea edo onartzea egokituko litzaieken akzio edo partaidetzen edota dagokion igorpen- edo onarpen-primaren– balio nominalaren baliokidea izango da. Berariaz ezer adierazten ez badute, aipatutako hartzekodunek kita aukeratzen dutela joko da ii)  Kredituak kapitalizatzeko beharrezkoa den zordunaren kapitala gehitzeko akordioa ondorengo gehiengo hauek izenpetu behar dute: Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren –uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuena– 198. eta 201.1 artikuluetan zehaztutakoak, erantzukizun mugatuko sozietateetarako eta sozietate anonimoetarako, hurrenez hurren. Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategineko 301.1 artikuluaren ondorioetarako, finantza-pasiboak likidoak direla, mugaeguneratuta daudela eta eskagarriak direla joko da.

4.a  Zorra bost urteko edo gehiagoko epean, baina inola ere ez hamar urtez baino gehiagoz, partaidetza-mailegu bihurtzea, edota obligazio bihurgarri edo mendeko mailegu, interes kapitalizagarriko mailegu edo jatorrizko zorraz bestelako heina, iraungipena edo ezaugarriak dituen beste edozein finantza-tresna.

5.a  Ondasun edo eskubideak hartzekodunei ematea, zor osoa edo zorraren zati bat ordaintzeko.

4.  Birfinantzaketa-akordioa izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantza-pasiboen hartzekodunei, berme errealaren balioa gainditzen ez duen kredituaren zatian, homologazio judizialaren bidez, aurreko paragrafoan adierazitako efektuak zabalduko zaizkie; betiere, efektu horietako bat edo batzuk dagokion helmenarekin hitzartu badituzte ondorengo gehiengo hauek, berme onartzaileen balioak emandako bermeen balio osoaren gainean duen proportzioaren arabera kalkulatuta:

a)  % 65, aurreko paragrafoko a) hizkian aurreikusitako neurriak direnean.

b)  % 80, aurreko paragrafoko b) hizkian aurreikusitako neurriak direnean.

5.  Homologazioa ebazteko eskumena hartzekodun-konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen merkataritza-epaileak izango du.

Eskaera zordunak egin beharko du; eskaerarekin batera, onartutako birfinantzaketa-akordioa eta kasu bakoitzerako aurreikusitako efektuekin akordioak onartzeko eskatzen diren gehiengoak frogatzen dituen ikuskariaren ziurtapena aurkeztu beharko ditu, baita 71 bis.4 artikuluaren arabera izendatutako aditu independenteek prestatutako txostenak eta, jadanik onartu bada, kapitala gehitzeko akordioaren ziurtagiria. Xedapen honen 2. paragrafoan aurreikusten diren ziurtagiri, tasazio edo txostenak eman badira, horiek ere eskaerarekin batera aurkeztuko dira.

Epaileak, homologazio-eskaera aztertu ostean, probidentzia bat emango du, eskaera izapidetzeko onartuz, eta homologazioa erabaki arte exekuzio singularrak geldiarazteko agindua emango du.

Idazkari judizialak erabakia Konkurtso Erregistro Publikoan argitaratzeko agindua emango du. Iragarkian zorduna identifikatzeko datuak, epaile eskuduna, homologazioaren prozedura judizialaren zenbakia, birfinantzaketa-akordioaren data eta jasotzen diren neurrien efektuak zehaztu beharko dira; horrez gain, adierazi beharko da akordioa hartzekodunen eskura dagoela, edukiak publiko egiteko –baita bide telematikoetatik ere– aukeratu den Merkataritza Auzitegi eskudunean.

6.  Akordioak lehenengo paragrafoan zehaztutako baldintzak betetzen baditu, epaileak homologatu egingo du eta dagozkion efektuak izan ditzala deklaratuko du, ikuskariak hirugarren edo laugarren paragrafoetan eskatzen diren gehiengoak ziurtatzen dituenean.

Birfinantzaketa-akordioaren homologazioa onartzen duen ebazpena premiazko izapidez onartuko da, hamabost eguneko epean, eta Konkurtso Erregistro Publikoan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, iragarki baten bidez, aurreko paragrafoaren azken lerrokadan zehaztutako datuak jasotzen dituela.

7.  Homologazio-akordioa argitaratu eta hurrengo hamabost egunetan, akordio hori izenpetu ez duten edota horrekin ados ez daudela adierazi duten finantzapasiboen hartzekodunek aurkaratu egin ahalko dute, homologazio judizialak eragiten dienean. Aurkaratzeko arrazoiak xedapen honetan eskatzen diren ehunekoak lortzea eta eskatutako sakrifizioaren izaera proportzioz kanpokotzat jotzea izan daitezke soil-soilik.

Aurkaratze guztiak batera izapidetuko dira, konkurtso-jazoeraren prozeduraren bidez, eta guztiak zordunari eta birfinantzaketa-akordioan alderdi diren gainerako hartzekodunei jakinaraziko zaizkie, aurkaratzea aurkatu ahal izan dezaten.

Homologazioaren aurkaratzea ebazten duen epaiari ezin izango zaio apelazioerrekurtsorik jarri, eta homologazio-ebazpenerako aurreikusitako publizitate berbera emango zaio.

8.  Birfinantzaketa-akordioaren homologazioa epaia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da efektuak izaten, kasu guztietan, eta eteteko aukerarik gabe.

9.  Finantza-pasiboen hartzekodunek, homologazio-akordioa izenpetu ez dutenean edota horrekin ados ez daudela adierazi dutenean, baina homologazioak eragiten dienean, beren eskubideak mantenduko dituzte zordunarekin solidarioki obligatutakoen aurrean eta horien fidatzaile edo abal-emaileen aurrean; azken horiek ezin izango dituzte birfinantzaketa-akordioaren onarpena edo homologazioaren efektuak inbokatu, haien aurka. Birfinantzaketa-akordioa izenpetu duten finantza-hartzekodunei dagokienez, gainerako obligaziodun, fidatzaile edo abal-emaileen aurrean eskubideak mantentzea dagokion erlazio juridikoan adostu zenaren araberakoa izango da.

10.  Homologatutako birfinantzaketa-akordioa exekutatzean, birfinantzaketaakordioak eragindako zorrak exekutatzeko prozeduretan egindako enbargoak bertan behera uztea dekretatu ahalko du epaileak.

11.  Zordunak ez baditu birfinantzaketa-akordioaren baldintzak betetzen, edozein hartzekodunek (akordioarekiko atxikipena izan ala ez) homologatu duen epailearen aurrean ez-betetzea deklaratzeko eskatu ahalko du. Horretarako, konkurtso-jazoeraren baliokidea den prozedura bat erabiliko du, eta hori zordunari eta gainerako hartzekodun guztiei jakinaraziko zaie, aurkatu ahal izan dezaten.

Ez-betetzea deklaratu ostean, hartzekodunek hartzekodun-konkurtsoa deklaratzeko edota exekuzio singularrak abiarazteko eskaera egin ahal izango dute. Gertakaria ebazten duen epaiaren kontra apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.

Berme errealak exekutatzen badira, eta akordioan ez-betetzeen kasuan indargabetuta geratuko dela hitzartu ez bada, honako arau hauek aplikatuko dira:

a)  Exekuzioan lortzen den zenbatekoa handiagoa bada jatorrizko zorra baino, edo akordiorik lortu ez balitz ordaintzeke geratuko litzatekeen kopurua baino, lehen eta bigarren zenbatekoen arteko diferentzia hartuko da kontuan gaineratikotzat, Prozedura Zibilaren Legearen 674. eta 692. artikuluen eta Hipoteka Legearen 133. artikuluaren ondorioetarako.

b)  Exekuzioan lortzen den zenbatekoa txikiagoa bada jatorrizko zorra baino, edo akordiorik lortu ez balitz ordaintzeke geratuko litzatekeen kopurua baino, baina handiagoa bada aurreko 4. paragrafoa aplikatuz gero lortuko litzatekeena baino, gaineratikorik nahiz soberakinik ez dagoela joko da, eta hartzekodunak exekuziotik ondorioztatzen den kopuru osoa hartuko du.

c)  Exekuziotik lortzen den kopurua txikiagoa bada aurreko 4. paragrafoa aplikatzean lortutakoa baino, bien arteko diferentzia kredituaren gaineratiko zatitzat joko da.

12.  Homologazioa eskatu ostean, zordun berak ezin izango du urtebeteko epean beste bat eskatu.

13.  Judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordioak ezin izango dira hutsaltze-akzioen xede izan. Gainerako aurkaratze-akzioek 72.2 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.» Lehenengo xedapen gehigarria.  Birfinantzaketa-akordio baten ondorioz birfinantzatutako edo berregituratutako eragiketen tratamendua.

Espainiako Bankuak, hilabeteko epean, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 71 bis artikuluak edo laugarren xedapen gehigarriak erregulatutako birfinantzaketa-akordioen ondorioz berregituratutako eragiketak arrisku normal gisa sailkatzeko irizpide homogeneoak ezarriko eta jakinaraziko ditu.

Bigarren xedapen gehigarria.  Diruzaintzako diru-sarrera berrien araubidearen indarraldia.

1.  Errege lege-dekretu hau indarrean sartu eta hurrengo bi urteetan, ez dira aplikagarriak izango Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 84. artikuluko 2. paragrafoko 11. zenbakian eta 91. artikuluko 6. zenbakian jasotzen diren araubideak.

2.  Epe horretan, honako araubide juridiko hau izango da aplikagarria:

1.a  Masaren aurkako kreditutzat joko dira diruzaintzara diru-sarrera berriak ekartzen dituzten eta errege lege-dekretu hau indarrean sartu ondoren izenpetu diren –71 bis artikuluan edo Konkurtso Legearen laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan– birfinantzaketa-akordioaren barruan ematen diren kredituak, diruzaintzako diru-sarrera berriaren zenbatekoraino.

2.a  Sailkapen hori birfinantzaketa-akordio horietan zordunak berak edo berarekin bereziki erlazionatutako pertsonek emandako kredituei ere aplikatuko zaie; betiere, diruzaintzara diru-sarrera berriak ekartzen badituzte, eta egindako diru-sarrera berriaren zenbatekoraino. Kapitala gehitzeko eragiketa baten bidez egindako diruzaintzako dirusarrerak ez dira, inola ere, masaren aurkako kreditutzat joko.

3.a  Aurreko zenbakietan aipatzen diren diruzaintzako diru-sarrera berriek sortutako interesek Konkurtso Legearen 92. artikuluko 3. zenbakian aurreikusitako kalifikazioa izango dute.

4.a  Likidazio-kasuan, masaren aurkako kreditutzat joko dira konkurtsopekoari Konkurtso Legearen 100.5 artikuluan xedatutako hitzarmen baten esparruan emandako kredituak ere.

3.  Aurreko paragrafoan deskribatutako kredituak eman eta bi urtera, kreditu horiek masaren aurkako kreditutzat joko dira, Konkurtso Legearen 84. artikuluko 2. paragrafoko 11. zenbakian adierazten diren baldintzetan.

Xedapen iragankor bakarra.  Araubide iragankorra.

Errege lege-dekretu hau indarrean sartzean Konkurtso Legearen 71.6 artikuluaren babesean negoziatzen ari diren birfinantzaketa-akordioei errege lege-dekretu hau indarrean sartu aurreko araubidea aplikatuko zaie, baldin eta zordunak, ordurako, aditu independente bat izendatzea eskatu badio merkataritza-erregistratzaileari, bi alderdiek birfinantzaketa-akordioan 71 bis.1 artikuluko araubidea –errege lege-dekretu honek ematen dion idazkerarekin– aplikatzea aukeratzen badute salbu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

Indargabeturik geratzen dira errege lege-dekretu honetan xedatutakoa kontraesaten duten lerrun bereko edo beheragoko arau guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea.

Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 568. artikuluaren titulua eta 1. paragrafoa honela idatzita geratzen dira:

«568. artikulua.  Konkurtso- edo aurrekonkurtso-egoeretan etetea.

1.  Ez da emango exekuzioa baimentzen eta agintzen duen autorik, Auzitegiak dakienean demandatua konkurtso-egoeran dagoela edota Konkurtso Legearen 5

bis artikuluan aipatzen den komunikazioa egin denean, artikulu horretan zehazten diren ondasunei dagokienez. Azken kasu horretan, exekuzioak berme erreal bati eragiten dionean, exekuzioa abiarazitzat joko da Konkurtso Legearen 57.3

artikuluaren ondorioetarako, azkenean konkurtsoa gertatzen den kasuan, exekuzioa ez abiarazita ere.» Azken xedapenetako bigarrena.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldiei dagokienez, honako aldaketa hauek egiten zaizkio Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginari, zeina martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen: Bat.  15. artikuluaren 1. paragrafoaren amaieran, lerrokada bat eransten da, hauxe dioena:

«Kapitala kreditu-konpentsazio bidez gehitzeko eragiketak gehitze horrek merkataritzaren ikuspegitik duen zenbatekoan baloratuko dira fiskalki, kontabilitatebalorazioa edozein izanik ere.» Bi.  Aldatu egiten da 15. artikuluaren 2. paragrafoko b) hizkia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

«b)  Erakundeei emandakoak eta kontraprestazioan jasotako baloreak, aurreko paragrafoaren azken lerrokadan aurreikusitako kasuan salbu.» Hiru.  Aldatu egiten da 15. artikuluaren 3. paragrafoaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«3.  a), b), c) eta d) lerrokadetan aurreikusitako kasuetan, entitate eskualdatzaileak eskualdatutako elementuen merkatuko ohiko balioaren eta horien kontabilitate-balioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian. Dena den, kapitala kreditu-konpentsazioz gehitzen bada, entitate transmititzaileak kapitalgehikuntzaren zenbatekoaren eta kapitalizatutako kredituaren zerga-balioaren arteko diferentzia sartuko du bere zerga-oinarrian, dagokion proportzioan.» Lau.  19. artikuluari 14. paragrafoa gehitzen zaio; hona hemen testua:

«14.  Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aplikatzearen ondoriozko kiten eta itxaronaldien kontabilitate-erregistroari dagokion diru-sarrera zordunaren zerga-oinarrian inputatuko da, ondoren zor beretik eratorritako finantzagastuak erregistratzea dagokion heinean eta aipaturiko diru-sarreraren mugaraino.

Dena den, aurreko lerrokadan aipatzen den diru-sarreraren zenbatekoa erregistratzeke dauden eta zor beretik eratortzen diren finantza-gastuen guztizkoa baino handiagoa bada, hori zerga-aldi bakoitzean erregistratutako finantza- gastuekiko proportzioan egotziko da zerga-oinarrian, zor beretik eratorritako eta erregistratzeke dauden guztizko finantza-gastuekiko.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren Legearen testu bategina, irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, aldatzea.

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren Legearen testu bateginaren, irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoaren, 45. artikuluaren 1. paragrafoaren b) hizkiaren 19. zenbakia aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

«19.  Maileguen, kredituen edo zordunaren beste obligazio batzuen zenbatekoen kitak edo minorazioak jasotzen dituzten eskriturak, birfinantzaketaakordioetan edo Konkurtso Legean ezarritako auzibideaz bestelako ordainketaakordioetan jasotzen direnak; betiere, subjektu pasiboa zorduna denean. » Azken xedapenetako laugarrena.  Araubide komuneko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait tributu-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorra aldatzea.

Ezabatu egiten da araubide komuneko autonomia-erkidegoen eta autonomiaestatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zenbait tributu-arau aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen lehenengo xedapen iragankorraren 6. paragrafoa.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legea aldatzea.

Merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 50. artikuluaren 1. paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«1.  Sozietate xurgatzailea ehuneko laurogeita hamarraren edo gehiagoren titular zuzena denean, baina ez sozietate anonimoaren edo anonimoen edo erantzukizun mugatukoen kapital osoarena, administratzaileen eta adituen fusioproiektuari buruzko txostenak ez dira beharrezkoak izango; betiere, sozietate xurgatzaileei xurgatutako sozietateetako bazkideei akzioak edo partaidetza sozialak erostea eskaintzen zaienean, arrazoizko balioarekin zenbatetsita, xurgatzea Merkataritza Erregistroan erregistratzen den unetik hasita gehienez ere hilabeteko epean.» Azken xedapenetako seigarrena.  Merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzea.

Honela idatzita gelditzen da merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. paragrafoaren azken lerrokada:

«Edonola ere, deusezak dira 6. artikuluan berandutza-interesak eskatzeko ezarritako baldintzen aurkakoak diren aldeen artean hitzartutako klausulak edo praktikak, bai eta 8. artikuluan aurreikusitako kobrantza-kostuengatiko kalteordainen edo berandutza-tasa horren kobrantza kanpo uzten dutenak ere. Era berean, deusezak dira berandutza-interesa kanpo uzten duten aldeek hitzartutako klausulak eta praktikak, baita 7. artikuluaren 2. paragrafoan ordezko izaera duten eta berandutza-interesaren legezko tasari buruzkoak diren bestelakoak ere, hartzekodunari kalte egiten dioten abusuzko edukia dutenean; abusuzko klausula edo praktikatzat joko dira, orobat, hitzartutako interesa legezko berandutza- interesaren ehuneko 70 txikiagoa denean, artikulu honetan aurreikusitako egoerak kontuan hartuta aplikatutako interesa abusuzkoa ez dela froga daitekeenean izan ezik. Berandutza-interesaren aldaketa posible hori, Lege honetan jasotakoarekin bat, ez da aplikagarria izango Administrazioarekin egindako merkataritzaeragiketetan.» Azken xedapenetako zazpigarrena.  Enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituen abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Enpresa txiki eta ertainen likidezia hobetzeko finantza-neurriak eta beste neurri ekonomiko osagarri batzuk ezartzen dituen abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra honela geratzen da idatzita:

«1.  Ez dira kontuan hartuko urteko kontuetan aitortutako narriaduragatiko galerak, ibilgetu materialekoak, ondasun higiezinetako inbertsioetakoak eta izakinetakoak badira, edota kobratu beharreko mailegu edo partidetakoak, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 327. artikuluan –uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina– araututako derrigorrezko kapital-murrizketarako galerak eta testu bategin horretako 363.1.e) artikuluan aurreikusitako desegiterako galerak zehazteko, eta, halaber, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 2. artikuluan xedatutako konkurtsoaren aurrekontu objektiboa betetzeko.

2.  Aurreko paragrafoan xedatutakoa 2014. urtean ixten diren sozietateekitaldietan aplikatuko da soilik, salbuespen gisa.» Azken xedapenetako zortzigarrena.  Balore-erosketen eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretua aldatzea.

Balore-erosketen eskaintza publikoen araubideari buruzko uztailaren 27ko 1066/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren d) hizkia honela geratzen da idatzita:

«d)  Kredituak finantza-bideragarritasuna arrisku larri eta berehalakoan duten sozietate kotizatuen –nahiz eta konkurtsopean ez egon– akzio bihurtzetik edo kapitalizatzetik datozen erosketak edo bestelako eragiketak; betiere, sozietatearen epe luzeko finantza-berreskurapena bermatzeko xedea duten eragiketak badira.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egokituko zaio eskaintza publikoa eskatu ezin dela erabakitzea, edozein pertsona interesdunek dagokion eskaera aurkezten duenetik gehienez ere hamabost eguneko epean. Dispentsa-akordioa ez da beharrezkoa izango hizki honetan deskribatutako eragiketak Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat judizialki homologatutako birfinantzaketa-akordio baten ondorioz zuzenean egin badira; betiere, aditu independente batek aldeko iritzia eman badu, aipaturiko lege-testuko 71 bis.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.» Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Erregelamendu-xedapenak aldatzea.

Errege lege-dekretu honek aldatzen dituen erregelamenduetako xedapenak dauden arauaren lerrun bereko arauen bitartez aldatu ahal izango dira.

Azken xedapenetako hamargarrena.  Eskumen-titulua.

Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen aldaketa, errege lege-dekretu honen artikulu bakarrean jasotzen dena, Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan xedatutakoaren babesean emana da; artikulu horrek eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari «merkataritza-legediaren eta prozesu-legediaren» esparruetan, arlo horietan autonomiaerkidegoen zuzenbide substantiboaren bereizgarrietatik eratortzen diren berezitasunei kalterik egin gabe.

Lehenengo xedapen gehigarria 149.1.11 artikuluaren babesean emana da; artikulu horrek kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.

Errege lege-dekretu honen azken xedapenetako lehenengotik zortzigarrenera bitartean jasotzen diren lege-testuetako gainerako aldaketak aldatutako arauan ezarritako eskumen-tituluan babesten dira.

Azken xedapenetako hamaikagarrena.  Indarrean sartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Madrilen, 2014ko martxoaren 7an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko jarduneko presidentea, SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra