Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

5/2015 Legea, apirilaren 27koa, Enpresa Finantzaketa Sustatzearena

2015-04-27

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/04/28, 101. zk.

bcl_2093145139.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

4607

5/2015 Legea, apirilaren 27koa, Enpresa Finantzaketa Sustatzearena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

AURKIBIDEA

I. titulua. Banku-finantzaketaren hobekuntzak enpresa txiki eta ertainei.

I.kapitulua. ETE-en eskubideak finantzaketa-fluxua ezerezteko edo murrizteko kasuetan.

1. artikulua. Aurreabisua ETE bati finantzaketa-fluxua bukatu edo murrizteagatik.

2. artikulua. ETEaren finantza-informazioa.

3. artikulua. Eskubideen ukaezintasuna eta kontratu-informazioa.

4. artikulua. Gainbegiratzea eta zehapen-araubidea.

II.kapitulua. Elkarren bermerako sozietateen eta birfidantzamendu-sozietateen araubide juridikoa hobetzea.

5. artikulua. Elkarren Bermerako Sozietateen Araubide Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legea aldatzea.

II. titulua. Kredituko finantza-establezimenduen araubide juridikoa.

6. artikulua. Kredituko finantza-establezimenduak.

7. artikulua. Araubide juridikoa.

8. artikulua. Izen-erreserba.

9. artikulua. Baimentzea eta erregistratzea.

10. artikulua. Egiturazko aldaketen eragiketak baimentzea.

11. artikulua. Erakunde hibridoak baimentzea.

12. artikulua. Gainbegiratzea eta kaudimena.

13. artikulua. Kredituko finantza-establezimenduen informazio-betebeharrak.

14. artikulua. Zehapen-araubidea.

III. titulua. Titulizazioen araubide juridikoa.

I. kapitulua. Titulizazio-funtsak.

15. artikulua. Titulizazio-funtsak eta beren konpartimentuak.

16. artikulua. Titulizazio-funtsen aktiboa.

17. artikulua. Aktiboak eskualdatzea.

18. artikulua. Titulizazio-funtsen pasiboa.

19. artikulua. Titulizazio sintetikoa.

20. artikulua. Titulizazio-funts itxiak.

21. artikulua. Titulizazio-funts irekiak.

22. artikulua. Titulizazio-funtsak eratzeko baldintzak.

23. artikulua. Funtsak azkentzea.

24. artikulua. Titulizazio-funtsa eratzeko eskritura aldatzea.

II. kapitulua. Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak.

25. artikulua. Xede soziala.

26. artikulua. Sozietate kudeatzaileen betebeharrak.

27. artikulua. Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak baimentzea eta erregistratzea.

28. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.

29. artikulua. Jarduteko baldintzak.

30. artikulua. Antolamendu-baldintzak.

31. artikulua. Estatutuak aldatzea.

32. artikulua. Uko egitea.

33. artikulua. Nahitaez ordeztea.

III. kapitulua. Gardentasun-araubidea eta hartzekodunen batzarra.

34. artikulua. Informazio-betebeharrak.

35. artikulua. Urteko txostena eta hiru hilean behingo txostenak.

36. artikulua. Gertakari garrantzitsuak jakinaraztea.

37. artikulua. Hartzekodunen batzarra.

IV. kapitulua. Gainbegiratzeko eta zehatzeko araubidea.

38. artikulua. Gainbegiratzeko eginkizuna eta zehapen-araubidea.

39. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

40. artikulua. Arau-hauste astunak.

41. artikulua. Arau-hauste arinak.

42. artikulua. Zehapenak.

IV. titulua. Kapital-merkatuen sarbidea eta funtzionamendua hobetzea.

43. artikulua. Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea.

44. artikulua. Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legea aldatzea.

45. artikulua. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.

V. titulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen araubide juridikoa.

I. kapitulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformak.

46. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformak.

47. artikulua. Lurraldeko aplikazio-eremua.

48. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.

49. artikulua. Partaidetzazko finantzaketako proiektuak.

50. artikulua. Partaidetzazko finantzaketa gauzatzeko moduak.

51. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen zerbitzuak.

52. artikulua. Debekuak.

II. kapitulua. Baimentzea eta erregistratzea.

53. artikulua. Baimentzea.

54. artikulua. Erregistratzea.

55. artikulua. Jarduteko baldintzak.

56. artikulua. Finantza-baldintzak.

57. artikulua. Baimentzeko eta inskribatzeko eskaera.

58. artikulua. Baimena aldatzea.

59. artikulua. Baimena errebokatzea, etetea eta hari uko egitea.

III. kapitulua. Jokabide-arauak.

60. artikulua. Printzipio orokorrak.

61. artikulua. Informazio orokorraren betebeharrak.

62. artikulua. Interes-gatazkak.

63. artikulua. Lotutako proiektuak.

64. artikulua. Publizitatea.

65. artikulua. Informazioa gordetzea.

IV. kapitulua. Sustatzaileak eta proiektuak.

1. atala. Baldintza orokorrak.

66. artikulua. Arreta onarpenean eta sustatzailearen nortasuna egiaztatzean.

67. artikulua. Sustatzaileen baldintzak.

68. artikulua. Proiektu kopuruaren mugak eta erakar daitekeen gehieneko zenbatekoa.

69. artikulua. Proiektuaren denbora-mugak eta muga kuantitatiboak.

70. artikulua. Proiektuari buruzko informazioa.

71. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformak proiektuaren informazioari dagokionez zer erantzukizun duen.

72. artikulua. Betebehar gehigarriak informazioari dagokionez.

73. artikulua. Sustatzaileen erantzukizuna argitaratutako informazioagatik.

2. atala. Maileguei aplikatu beharreko baldintzak.

74. artikulua. Emandako maileguen egokitasuna.

75. artikulua. Maileguen bidez finantzaketa erakartzen duen sustatzaileari buruzko informazioa.

76. artikulua. Maileguei buruzko informazioa.

3.atala. Akzioei, partaidetzei, kapitalaren bestelako balore adierazgarriei eta obligazioei aplikatu beharreko baldintzak.

77. artikulua. Jaulkitako baloreen egokitasuna.

78. artikulua. Baloreak jaulkitzen dituen sustatzaileari buruzko informazioa.

79. artikulua. Baloreen eskaintzari buruzko informazioa.

80. artikulua. Sustatzaileen estatutu sozialen baldintzak.

V. kapitulua. Inbertitzailea babestea.

81. artikulua. Inbertitzaile motak.

82. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformetan argitaratutako proiektuetako inbertsioaren mugak.

83. artikulua. Inbertitu aurretiko informazio-betekizunak.

84. artikulua. Inbertitzailearen adierazpenak.

85. artikulua. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako eskubidea aplikatzea.

86. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformei kontsumorako eskubidea aplikatzea.

87. artikulua. Kontsumitzaileak dituzten proiektuetan hipoteka-maileguak edo -kredituak debekatzea.

88. artikulua. Egin beharreko ohartarazpenak.

VI. kapitulua. Gainbegiratzea, ikuskatzea eta zehatzea.

89. artikulua. Ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea.

90. artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ahalmenak eta lankidetza Espainiako Bankuarekin.

91. artikulua. Jakinarazpenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.

92. artikulua. Arau-hausteak.

93. artikulua. Zehapenak.

VI. titulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratzeko ahalmena indartzea.

94. artikulua. Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea.

Lehenengo xedapen gehigarria. Kredituko finantza-establezimenduen araubide fiskala.

Bigarren xedapen gehigarria. Kredituko finantza-establezimenduak aitortzea erregelamendu honen esparruan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua, kreditu-erakundeen eta inbertsioenpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.

Hirugarren xedapen gehigarria. Arantzelak murriztea.

Laugarren xedapen gehigarria. Hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak.

Bosgarren xedapen gehigarria. Kapital-sozietateak ez beste sozietateek, elkarteek eta bestelako pertsona juridikoek egindako obligazioen jaulkipenei aplikatu beharreko araubidea.

Seigarren xedapen gehigarria. Finantza-zerbitzuen bezeroei babesa hobetzea. Lehenengo xedapen iragankorra. Elkarren bermerako sozietateen sorrera

baimentzeko aribideko prozedurak.

Bigarren xedapen iragankorra. Elkarren bermerako sozietateak araudi berrira egokitzea.

Hirugarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduak ordainketako edo diru elektronikoko erakunde hibrido bihurtzea.

Laugarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduak baimentzeko aribideko prozedurak.

Bosgarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduek igorri beharreko kontabilitate-informazioa.

Seigarren xedapen iragankorra. Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak araudi berrira egokitzea.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Titulizazio-funtsen araubide iragankorra. Zortzigarren xedapen iragankorra. Etorkizuneko kreditu-eskubideen titulizazioen

araubide iragankorra.

Bederatzigarren xedapen iragankorra. Negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioak dituzten sozietateen araubide iragankorra, baldin eta bostehun milioi euro baino handiagoko burtsa-kapitalizazioa badute.

Hamargarren xedapen iragankorra. Obligazioak jaulkitzea abenduaren 24ko 211/1964 Legearekin bat etorriz; horren bidez, anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dira.

Hamaikagarren xedapen iragankorra. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen jardueraren aurretiko jarduna.

Xedapen indargabetzailea.

Azken xedapenetatik lehena. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik bigarrena. Finantza Sistema Erreformatzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2002 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik laugarrena. Aseguru eta Berraseguru Pribatuetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik bosgarrena. Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik seigarrena. Azaroaren 12ko 22/2014 Legea aldatzea. Lege horrek arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen ditu, eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen du.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Abenduaren 7ko 41/2007 Legea aldatzea. Lege horrek martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen du (hipoteka-merkatua arautzen duena eta hipotekaeta finantza-sistemaren beste arau batzuk ezartzen dituena, alderantzizko hipotekak eta mendekotasun-asegurua arautzen dituena eta zenbait tributu-arau ezartzen dituena) .

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Tasak Arautzen dituen irailaren 30eko 16/2014 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea aldatzea.

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Eskumen-titulua.

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Arauak onartzeko gaikuntza. Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Indarrean jartzea.

HITZAURREA

I

Finantza-sistemak baliabideak modu eraginkorrean bideratu behar ditu, aurrezteko gaitasuna duten eragileengandik finantzaketa behar dutenengana; horixe da haren azken eginkizuna eta jarduera ekonomikoari egiten dion ekarpen erabatekoena. Aurrezkia bankuerakundeen bitartez bideratu daiteke inbertsiora, edota, bestela, kapital-merkatuetan zuzenean sar daiteke, azken horiek inbertitzaileak eta finantzaketa-eskatzaileak harremanetan jartzen baitituzte. Bi bide horien behar bezalako funtzionamendua eta erregulazio egokia dira, besteak beste, hazkunde ekonomikoaren eta enplegu-sorkuntzaren parametro erabakigarriak.

Espainiako enpresak tradizioz bankuen finantzaketaren oso mendeko izan dira, bai inbertsio-beharretarako, bai eragiketa arruntetarako. Mendekotasun hori are nabarmenagoa da enpresa txikienetan, bolumenagatik zailtasun handiak baitituzte merkatuetara zuzenean jotzeko. Espainiako enpresa-ehunean, halaber, enpresa gehienak ETEak dira, zeinak, osotara hartuta, herrialdeko enplegatzaile nagusi ere badiren; hori dela eta, banku-kreditua eskuratzeko aukera murrizteak –hasieran finantza-arlokoak baino ez diren arazoen ondorioz– oso eragin handia du ekonomia osoan. Gurea bezalako ekonomia garatu batean ETE-en eginkizuna ez da mugatzen errenta nazionalaren hazkundeari, kontsumoari edo enplegu-sorkuntzari ekarpena egitera soilik; herrialdearen ongizatean eta gizarteeta ekonomia-egonkortasunean ere badu eragina.

Bankarizazio nabarmen horren ondorioak nabariak izan dira Espainiako ekonomian azken urteotan. Enpresa ez-finantzarioetarako eta etxeetarako kredituak hazkunde ekonomikoa halako hiru egin du gora azken hedapen-aldian. 2009tik aurrera, ordea, kredituaren murrizketa oso nabarmena gertatu da, eta areagotu egin da 2012an eta 2013an. Kreditu-bolumenaren murrizketa horrekin batera, orobat, haren kostua ere garestitu egin da. Egoera hori, berriro ere, bereziki nabarmena da ETE-etan, batez ere horrelakoen kaudimenari buruzko informazio gutxiago dagoelako, eta horrek finantzaketaren aurretik arriskua baloratzeko egin beharreko lana zailtzen eta garestitzen du.

Aurreko guztiagatik, biratze estrategikoa behar du araudiak, baina horri ekin aurretik Espainiako ekonomiaren finantzaketa-iturrietan zer ondorio izango dituen zehatz-mehatz aztertu beharra dago. Helburu bikoitza duten hainbat neurri prestatu ditugu horretarako. Lehen neurriaren bidez banku-finantzaketa ETE-entzat eskuragarriagoa eta malguagoa izatea lortu nahi dugu, uste osoa baitugu banku-kreditua are gehiago suspertu beharra

dagoela, gure finantza-sisteman garrantzi ikaragarria baitu. Bigarren neurriak ordezko finantzabideen garapenean aurrera egin nahi du, Espainian zuzeneko finantzaketa korporatiboko edo bankuez bestelako finantzaketako iturriak sendotzeko behar diren erregulazio-oinarriak finkatuz.

II

Itituluak bi berritasun jasotzen ditu ETE-en banku-finantzaketa laguntzeko. Horietan lehenaren arabera, I. kapituluan jasoa, kreditu-erakundeek idatziz eta behar besteko aurrerapenaz jakinarazi behar diete ETE-ei ordura arte emandako finantzaketa-fluxua ezeztatzeko edo nabarmen murrizteko erabakia hartu dutela. Era horretan, ETE-ek bestelako finantzabideak aurkitzeko edo diruzaintza-kudeaketa egokitzeko aski denbora izango dute, eta kreditu-iturria eteteak edo murrizteak ez die sortuko berregokitzea zailtzen edo ezinezko egiten duen ustekabeko likidezia-arazorik. Aurreabisu horrekin batera, kreditu-erakundeek beren finantza-egoerari eta ordainketa-historiari buruzko informazioa eman beharko diete ETE-ei, Espainiako Bankuaren irizpideen araberako formatu estandar batean eman ere. Horri esker, ETEak bestelako finantzabideak bilatzeari errazago ekin ahal izango dio, eta dagokion modurik onenean erabiliko du bere finantza-informazioa. ETE-ek finantzaketa lortzea zailtzen eta garestitzen duen informazio-asimetriaren arazoa, zati batez bada ere, konpontzeko helburu berberaz sartu dugu I. kapitulu horretan erakundeek beren kreditu-kalifikazioaren txostena ETE-en esku jarri beharra (Espainiako Bankuak ondorio horietarako prestatuko dituen metodologia komuna eta ereduak hartuko ditu oinarri kalifikazio horrek) . Espainiako ETE-en arriskua era konparagarri eta fidagarri batez balioesteko tresna eraginkor bihurtu beharko litzateke aipatutako txostena; hartarako, hain justu, kalitateko finantza-informazioa, erakundeek emana, eta gainbegiraleak prestatutako metodologia egoki eta estandarra uztartu beharko dituzte.

Elkarren bermerako sozietateen araubide juridikoa erreformatuz, ETE-ei bankukreditua eskuratzeko erraztasunak ematea ere bada helburua. Alde horretatik, Espainiako Birfidantzamendu Konpainiak horrelako sozietateei ematen dien berrabalaren funtzionamendua aldatzen du Legeak, zehazten baitu aipatutako berrabala aktibatuko dela elkarren bermerako sozietatearen lehen ez-betetzea gertatu eta berehala. Espainiako Birfidantzamendu Konpainiak emandako berrabala kreditu-erakundeek egoki balora dezaten bermatu nahi dugu era horretan, eta horrek ETE-ei eskainitako kreditu-baldintzak hobetzea ekarri beharko zukeen bide batez. Horrez gain, kreditu-erakundeetako administratzaileen eta zuzendarien egokitasun-araubidea elkarren bermerako sozietateetara ere zabaltzen da, modu horretan finantza-merkatuetan aritzen diren erakundeen gobernu korporatiboa indartzeko eta hobetzeko oraingo eskariei erantzutearren. Ohoragarritasun, esperientzia eta gobernu onaren irizpide zorrotzak gehitzeak horrelako erakundeetan profesionalizazio maila handitzen lagunduko du. Administrazio-kargak ere murriztuko dira, orobat, elkarren bermerako sozietateen eta bazkidearen (horren alde berme bat eman dutenean) arteko harremanak eskritura publikoan edo kontu-harturiko polizan formalizatu beharra ezabatzen baita.

II.tituluak kredituko finantza-establezimenduen araubide juridiko berria biltzen du, zeina 10/2014 Lege onartu berriak eragindakoa baita. Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legeak kredituerakundeen kaudimenaren arloko Europako araudia biltzen du. Erregulazio berri horretara egokituta, kredituko finantza-establezimenduek kreditu-erakundearen izaera galduko dute, baina finantzak gainbegiratzeko eta zorrotz arautzeko esparruari eutsiko diote. Titulu horrek establezimendu horien araubide juridikoa argitu, erregularizatu eta modernizatzen du, eta finantza-merkatuen oraingo eskakizunetara egokitzen; hala bada, aukera hau baliatzen du finantzabide horren garapena sustatzeko, txikizkako kontsumoa finantzatzeko bereziki oso garrantzitsua baita. Erregulazio berri horrek guztiak horrelako establezimenduei aurretik aplikatu beharreko araubide juridikoari –oro har, eta ondorio guztietarako– eustea du oinarritzat, Lege honetan xedatutako berezitasun egokiak erantsita.

Titulizazioa izan da, bestalde, historikoki finantzaketaren hazkundea lagundu duen tresna; izan ere, aktibo finantzario ez oso likido batzuk aldizkakotasun finkoko kutxako

fluxuak sortzen dituzten tresna negoziagarri eta likido bihurtzen ditu. Titulizazioek inguruko beste herrialdeetan baino erritmo biziagoan egin zuten gora Espainian hazkunde ekonomikoaren garaian, eta gure herrialdea era horretako baloreen Europako jaulkitzaile handienetako bat bilakatu zen. Nazioarteko finantza-krisia 2007an hasi zenean baina, ia-ia eten egin zen finantzaketa-tresna horren erabilera, eta orain haren araubide juridikoa berrikusi beharra dugu suspertze aldera.

III.tituluan jasotako titulizazioen araubidearen erreformak hiru ardatz ditu oinarri, eta horiek, nazioarteko joerekin bat etorriz, Espainiako titulizazioen gardentasuna, kalitatea eta sinpletasuna handituko dituzte. Lehenik, titulizazioen Espainiako araubide juridikoan arausakabanaketa handia dagoenez, Lege honek horiek guztiak bateratuko ditu ezinbestean; era horretan, arau-esparruari argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa emanez, arlo honetako diziplina ezartzen duten manu guztien koherentzia eta sistematika bermatuko dira. Horri dagokionez, nabarmendu beharra dago lege-kategoria bakar batean bateratzen direla orain arte aktiboen titulizazioko funtsak eta hipoteka-titulizazioko funtsak zeritzenak. Legea indarrean jartzen denean dauden hipoteka-titulizazioko funtsak, nolanahi ere, aktiboak titulizatzeko funts berriekin batera egongo dira, harik eta pixkanaka azkentzen diren arte. Lege honen bigarren ardatzak gure araubide juridikoa Europako beste jurisdikzio batzuetara hurbildu nahi du; izan ere, haiek aurreratuago daude arlo honetan. Xede horrekin, hain zuzen, horrelako tresnen aritzeko era malgutzen da, eta kendu egiten dira gure inguruko herrialdeetan arrakasta eta baliagarritasun egiaztatua duten titulizazioestrategia berritzaile jakin batzuk Espainian errepikatzea eragozten duten oztopoak. Azkenik, gardentasunaren eta inbertitzailearen babesaren arloko eskakizunak nabarmen indartzen dira, nazioarteko jardunbide onenen ildotik, eta sozietate kudeatzaileek bete beharreko eginkizunak zehazten dira; horien barruan, titulizazio-funtsetan taldekatutako aktiboen administrazioa eta kudeaketa jasoko dira beti, baina, eraketa-eskrituran aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagozkion gastuak titulizazio-funtsari jasanaraztea alde batera utzi gabe.

III

Sistema ekonomikoa guztiz garatua eta aurreratua egon dadin, nahitaezkoa da kapitalmerkatuek funtsen eskaintza ekoizpen-ehunera eta ekonomia errealera eraginkortasunez bideratzea, oinarri sendo eta egonkorretatik abiatuta. Zuzeneko finantzaketa-tresna horien garapenak Espainiako enpresen finantzaketa-iturriak are gehiago dibertsifikatzea sustatuko du. Horri esker, etorkizunean, bankuarteko merkatuen tentsioek Espainiako enpresen finantzaketa-ahalmenean hain eragin handia izatea saihestuko litzateke, eta bide batez gure ekonomiak kreditu-krisien aurrean duen ahultasuna murriztuko litzateke.

Helburu hori dute enpresek kapital-merkatuetara jo ahal izateko IV. tituluan jasotako hobekuntzek. Lehenik eta behin, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legean hainbat erreforma sartzen ditu, sozietateak negoziazio-sistema aldeaniztun batetik bigarren mailako merkatu ofizial batera igaro daitezen laguntzeko. Enpresa batzuek negoziaziosistema aldeaniztun batean hainbat urtez jardun ondoren, hedatzeko estrategiaren barruan, bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatzen hastea azter lezakete beren finantzaketa-aukerak areagotze aldera. Hori dela eta, horretara igarotzea erraztuko dugu baldintza batzuk aldi baterako bi urteko epe batez murriztuz. Horren osagarri, halaber, kapitalizazio-bolumen handiagoa lortzen duten enpresek nahitaez eskatu beharko dute merkatu arautu batean negoziaziorako onartzeko. Era horretan, bermatu egiten da negoziazio-sistema aldeaniztun bateko bilakaerak jada kapitalizazio esanguratsua – merkatuetako efektu baliokidearekin– ematen dien enpresak automatikoki lotuta geldi daitezen merkatu ofizialen berezko baldintzei, gobernu korporatiboaren araudiaren aplikazioari, esate baterako.

Kapital-merkatuetarako sarbidea errazteko erreformen bigarren multzoa obligazioen jaulkipenari dagokio. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina –uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua– eta Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legea erreformatuz, errenta finkoko jaulkipenen bidezko finantzaketa erraztu da. Horrela bada, oraingo erregulazioak kapital-merkatuen egungo funtzionamenduari dagokionez

dituen disfuntzioak kendu dira; neurri handi batean, Sozietate Anonimoen Araubide Juridikoari buruzko 1951ko uztailaren 17ko Legetik datorrelako ditu aipatutako disfuntzioak. Beste erreforma batzuekin batera, orain arte indarrean zegoen jaulkipenen muga kentzen da; hori zela eta, sozietate anonimoek eta akzio bidezko sozietate komanditarioek ezin zituzten beren obligazioak jaulki baliabide propioetatik harago. Halaber, erantzukizun mugatuko sozietateei obligazioak jaulkitzeko debekua kentzen zaie, baina hainbat babes sartzen dira gehiegizko zorpetzea saihestearren. Obligaziodunen sindikatua eratzeko eskakizuna arrazionalizatzen da, orobat; Espainian finkatutako sozietate jaulkitzaile orok zuen hori egin beharra orain arte. Hala, erreformak xedatzen duenez, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean ezarritako moduan sindikatua eratzea nahitaezkoa izango da Espainiako inbertitzailearen babes egokia aseguratzeko beharrezko diren egoeretan.

V.tituluak partaidetzazko finantzaketarako plataformentzako araubide juridikoa ezartzen du lehenbizikoz, eta horrela babesa ematen die oro har crowdfunding izenaz ezagutzen diren jarduerei. Horrelako plataformak desintermediazio finantzarioaren mekanismo berria dira, teknologia berriak oinarri harturik garatuak, eta oso hazkunde esanguratsua izan dute azken urteotan. Crowdfunding izeneko fenomenoa hainbat modutara ager badaiteke ere, hemen jardueraren finantza-osagaia nagusi duten figurak bakarrik arautu nahi dira edo, beste nolabait esanda, inbertitzaileak parte hartzeagatik diruzko ordainsaria jasotzea espero duten horiek, eta arautik kanpo geldituko dira, beraz, salerosketen edo dohaintzen bidez gauzatutako crowdfundingak.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek harremanetan jartzen dituzte baloreak eta partaidetza sozialak jaulkiz edo maileguak eskatuz funtsak eskatzen dituzten proiektusustatzaileak eta inbertsioan etekina bilatzen duten funtsen inbertitzaile edo eskaintzaileak. Jarduera horretan bi ezaugarri nabarmentzen dira; batetik, potentzial handiko proiektu txikiak kopuru txikiak emanez finantzatzen dituzten inbertitzaileen parte-hartze masiboa, eta bestetik, inbertsioaren arrisku-izaera. Horrelako plataformetan proiektuak metaketa bidez finantzatzen dituztenak inbertitzaile txikiak direla pentsa litekeen arren, nazioarteko esperientziak ikusita, inbertitzaile profesionalek –hemen inbertitzaile egiaztatu deituko ditugunek– ere egiten dute partaidetzazko finantzaketako proiektuen alde, eta horrelakoak argitaratzen dituzten plataformek bideragarri izan litezkeen proiektuak filtratzeko zerbitzu baliagarria eskaintzen dute.

V.tituluan fenomeno horri dimentsio hirukoitz batetik heltzen zaio. Lehenik, partaidetzazko finantzaketarako plataforma izeneko erakundeen araubide juridikoa ezartzen da. Bigarrenik, horien jarduera arautu eta baimendutako erakundeetara erreserbatzen da, sektore horren garapena sendotzeko eta, aldi berean, beharrezkoa den finantza-egonkortasuna zaintzeko; horrenbestez, premiaeta proportzionaltasunprintzipioak betetzen dira (Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen 5. artikuluan aipatuta daude horiek) . Hirugarrenik, finantzabide berri hori erabiltzen duten eragileei aplikatu beharreko arauak argitzen dira. Helburua hauxe da: batetik, gaur jada aplikatu beharko litzatekeen erregulazioa argitzea, eta, bestetik, hura egokitzea jarduera hori bultzatzearekin batera inbertitzailearen babes-maila egokia bermatzen duen erregulazioa lortzearren.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformen araubide juridikoari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean baimentzeko eta erregistratzeko baldintzak ezartzen dira. Jarduera operatiboari dagokionez, erregulazioaren helburua da partaidetzazko finantzaketarako plataformak neutralak izatea inbertitzaileekin eta sustatzaileekin dituzten harremanetan. Nabarmendu beharra dago, halaber, finantzaaholkularitza eta tankerako zerbitzuak eskaintzeko debekua, horrek plataformak jada araututa eta gainbegiratuta dauden bestelako erakundeetara hurbilduko bailituzke. Azkenik, Legeak gogoratzen du bezeroen kontura nork bere izenean ordainketak egiteko funtsak hartzeko debekua dagoela, baldin eta ordainketa-erakundearen nahitaezko baimenik ez bada. Laburbilduz, inbertitzaileek eta sustatzaileek plataformaren aurrean duten arriskua txikiagotu nahi da.

Nolanahi ere, argi gelditu behar da horrelako proiektuetan inbertitzea berez dela arriskutsua, balitekeelako sustatzailea jasotako funtsak itzuli edo ordaintzeko gauza ez izatea, eta plataformak, bitartekari gisa jarduten duenez eta eskatu beharreko arreta alde batera utzita, ez duelako inoiz sustatzailearen kaudimena edo bideragarritasuna bermatzen. Haatik, inbertitzaileek sustatzaileen aurrean duten arriskua ezabatzerik ez dagoenez, arauak lehenei hainbat tresna ematen dizkie, aipatutako arrisku horiek, gutxienez, arindu eta kudeatu ahal izateko. Horrela bada, hainbat neurri ezartzen dira, hala nola proiektu bakoitzak partaidetzazko finantzaketarako plataforma baten bidez erakar dezakeen bolumenaren mugak, egiaztatu gabeko inbertitzaile batek gehienez egin dezakeen inbertsioaren mugak eta, inbertitzeko erabaki oro behar bezala arrazoitua izan dadin, informazioa emateko betebeharra. Horrez gain, finantza-tresna konplexuekin lotuta emandako inbertsio-zerbitzuekin gertatzen den moduan, inbertitzailearen sinadura alde batera utzi gabe, inbertitzaileari eskatuko zaio adierazteko arriskuen berri behar bezala eman diotela. Era horretan, funtsak aktibo arriskutsu batzuetan, baina etekin handia eman dezaketenetan, inbertitzeko erabakiaren gainean borondate kontzientea eta ongi informatua dagoela bermatzen da.

Azkenik, gogorarazi behar da partaidetzazko finantzaketarako plataformek beste bide bat irekitzen dutela, sustatzaileek, batzuetan kontsumitzailetzat hartuta, finantzaketa eskatu ahal izan dezaten. Kontsumorako finantzaketaren zati bat fenomeno berri honen bitartez bideratu ahalko litzatekeela kontuan hartuta, aplikatu beharreko araudia egokitu eta argitu behar da haren pareko babes-maila bermatzeko, aldi berean finantzaketa inbertitzaile kopuru handi bati eskatzearen berezitasuna kontuan harturik. Azkenik, esan beharra dago legegileak ez duela ahaztu behar teknologia berriei esker lurralde batean bizi diren pertsona fisiko eta juridikoek atzerrian inbertitu ahal dutela. Horregatik, Lege honek ez die Espainiako inbertitzaileei eta sustatzaileei eragozten lurralde nazionaletik kanpo zerbitzuak ematen dituzten plataformetara jotzea, baina argitu egiten du merkaturatze pasibo hori nola gerta daitekeen Lege honen araubidepean gelditu gabe.

Azkenik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ahalmenen aldaketa bat biltzen du VI. tituluak, haren independentzia funtzionalean sakontzeko eta gainbegiratzeko eskumenak indartzeko, era horretan balore-merkatuen gardentasuna, horietako prezioen eraketa zuzena eta inbertitzaileen babesa begiratzeko eman zaion agindua hobeto bete ahal izan dezan. Ondorio horietarako, ahalmen berriak ematen zaizkio, hala nola gainbegiratzeko tresna berritzaileak erabiltzeko eta gida teknikoak emateko gaitasuna; horiek, zuzeneko izaera loteslerik ez badute ere, oso tresna lagungarriak dira sektoreari finantzaketaren arloko legeria –zeina gero eta konplexuagoa eta luzeagoa baita– betetzeko modurik onena jakinarazteko. Halaber, balore-merkatuetan aritzen diren erakundeak baimendu eta errebokatzeko ahalmen osoa du, bai eta arau-hauste oso astunak ezartzekoa ere; eskumen horiek orain arte Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren esku zeuden.

Azken xedapenen artean, bosgarrena aipatu behar dugu bereziki, Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legea aldatzen baitu. Aipatutako legea onartuta jarduerak hasteko epeak bizkortu eta murriztu dira, eta enpresa-ekimenaren dinamizazioa erraztu da barneko merkataritzaren esparruan; izan ere, irekiera, instalazio, funtzionamendu eta titulartasun-aldaketaren aurretiko udal-lizentziak zein merkataritza-jardueraren hasiera eta ariketari eta horren eranskinean aurreikusitako zerbitzu jakin batzuen prestazioari eragiten zieten birgaitzeko obra batzuen aurretiko udal-lizentziak kendu dira, betiere horrelakoak publikoari saltzeko eta erakusteko azalera gehienez 750 m2-koa duten establezimendu iraunkorretan egiten badira. Horrela bada, aipatutako aurretiko udal-lizentzien ordez jarduera, administrazioaren inolako adierazpenik itxaron beharrik gabe, berehala egiteko gaitasuna ematen duten erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiko jakinarazpenak jarri dira.

Indarrean jarri denetik, legearen neurrien ezarpen mailak establezimendu berriak irekitzeko zer eragin duen positiboki baloratu da, eta horiek eraginkortasunez aplikatzeko neurriak hartu dira.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluan xedatutakoa errespetatu eta abenduaren

26ko 12/2012 Legearen azken xedapenetatik hamahirugarrena betearazteko, administrazioarteko lankidetza eta elkarlanerako aipatutako tresnak bultzatuz, eta lege honen bidez, zehapen-araubide propioa ezartzen da, Administrazio Publikoak, abenduaren 26ko 12/2012 Legearen I. tituluan ezarritakoa bete ezean, zehatzeko ahala gauzatu ahal izan dezan. Era horretan administrazio publikoek errespetatu beharreko oinarrizko zehapen-esparrua ematen da, erantzukizunen mugak argitzen laguntzen da, eta beharrezkoa den operadoreen segurtasun juridikoa bermatzen da; azken horiek aldez aurretik jakin behar dituzte balizko ez-betetzeen ondorioak.

I. TITULUA

Banku-finantzaketaren hobekuntzak enpresa txiki eta ertainei

I.KAPITULUA

ETE-en eskubideak finantzaketa-fluxua ezerezteko edo murrizteko kasuetan

1. artikulua. Aurreabisua ETE bati finantzaketa-fluxua bukatu edo murrizteagatik.

1.Kreditu-erakundeek abisua hartu izana jasota geratzea ahalbidetzen duen edozein bide baliatuta eta gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenaz jakinaraziko dute ETE bati ematen dioten finantzaketa-fluxua ez dutela luzatuko edo azkenduko dutela, eta gauza bera egingo dute fluxu hori ehuneko 35 edo gehiago murriztu behar badute.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako hiru hilabeteko epe hori zenbatzean finantzaketafluxua osatzen duten zenbateko handieneko kreditu-kontratuaren epemuga hartuko da kontuan.

3.Titulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hona hemen nola ulertu behar diren termino hauek:

a) Finantzaketa-fluxua: kreditu-erakunde batek ETE bati emandako kreditukontratuen multzoa; kreditu-irekiera, deskontu komertzial, aurrerakin, ordainketa geroratu nahiz kreditu-lagapen modura emandakoak edo finantzatzeko antzeko eginkizuna betetzen duen beste edozein izan daitezke kreditu-kontratu horiek.

b) Finantzaketa-fluxuaren luzapena: finantzaketa-kontratuak luzatzea edo berri batzuk egitea antzeko baldintza eta zenbateko osoarekin, betiere merkatuko baldintzak kontuan harturik.

c) Finantzaketa-fluxua ehuneko 35 edo gehiago murriztea: indarrean dauden kontratu guztiak edo batzuk luzatzea edo beste berri batzuk egitea, baldin eta hiru hilabeteko epean egiten diren luzapen edo kontratu berrien ondorioz, batuta, finantzaketaren zenbateko osoa gutxienez ehuneko 35 txikiagoa bada aurreabisua jakinarazi behar zen unean zegoena baino.

d) ETEa: mikroenpresa, enpresa txikia edo ertaina Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera –mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzkoa–, eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak barne hartuta, Langile Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 1. artikuluarekin bat etorriz.

4.Honako kasu hauek salbuetsita daude 1. eta 2. zenbakietan jasotako betebeharretik:

a) Finantzaketa-fluxuaren gehieneko iraunaldia, fluxua osatzen duten kontratuen luzapenak barne, gehienez hiru hilabetekoa bada.

b) Baldin eta ETEa hartzekodunen konkurtsoan dagoela judizialki adierazi bada, 71 bis artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako birfinantzatzeko akordioa edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen X. tituluan aurreikusitako ordainketak egiteko auzibidetik kanpoko akordioa lortzeko negoziazioak hasi badituzte.

c) Baldin eta kreditu-erakundeak kontratua amaitutzat jo badu, ETEak bere betebeharrak ez betetzeagatik.

d) Baldin eta finantzaketa-fluxua osatzen duten kontratuak alde biak adostuta deuseztatu badituzte edo ez luzatzea edo gutxienez ehuneko 35 murriztea biek erabaki badute.

e) Baldin eta kreditu-erakundeak ETEarekiko negozio-harremanak edo eragiketak amaitzen baditu Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legean aurreikusitakoa betez.

f) Baldin eta kreditu-erakundeak arrazoi objektiboz justifikatzen badu ETEaren finantza-baldintzek edo, hala badagokio, ETEak kreditu-erakundeari laga dizkion kredituen hirugarren zordunarenek jakinarazpena egin beharko zen egunaren osteko hiru hilabeteetan nabarmen egin dutela okerrera, betiere lagatako kreditu horiek oinarri hartuta emandako finantzaketa finantzaketa-fluxuaren funtsezko zenbateko bat bada. Justifikazio hori idatziz jakinarazi beharko diote ETEari.

2. artikulua. ETEaren finantza-informazioa.

1.Kreditu-erakundeak ETEaren Finantza Informazioa izeneko dokumentua doan emango dio ETEari hamar egun balioduneko epean, aurreko artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; ETEaren finantzaketa-fluxuari buruz bildutako informazio guztian oinarrituko da dokumentu hori. Kreditu-erakundearen esku dauden datu historikoak hartuko ditu oinarri informazio horrek eta, gutxienez, honako elementu hauek jasoko ditu:

a) ETEari buruzko azken lau datu-deklarazioak, bai eta jakinarazpenaren aurreko azken bost urteetako hiruhileko bakoitzaren amaierari dagozkionak ere. Kreditu-erakunde deklaratzaileak horrelakoak igorri behar dizkio Arriskuen Informazio Zentralari, Finantza Sistema Erreformatzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Kreditu-erakundeek ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko informaziozerbitzuak ematen jarduten duten enpresei jakinarazitako datuak, halakorik badago (Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 29. artikuluan aurreikusita daude horiek) .

c) Kreditu-historia; jakinarazpenaren aurreko bost urteetako honako datu hauek jaso beharko ditu:

1.a Kreditu historikoen eta indarrean daudenen zerrenda bat, bai eta amortizatzeko dauden zenbatekoena ere.

2.a Ordaindu gabeko obligazioen zerrenda kronologikoa, haren xehetasunak barne hartuta edo, halakorik ezean, ETEak bere betebehar guztiak bete dituela dioen berariazko adierazpena.

3.a Ordaindu gabekoen egungo egoeraren berri ematen duen orria.

4.a ETEari dagokionez kreditu-erakundea parte den hartzekodunen konkurtsoen, ordainketak birfinantzatzeko akordioen edo auzibidetik kanpoko akordioen, enbargoen, betearazpen-prozeduren eta bestelako intzidentzia judizialen zerrenda.

5.a Finantzaketa-fluxuari lotutako aseguru-kontratuen zerrenda. Ondorio horietarako, finantzaketa-fluxua osatzen duten mailegu edo kredituko edo horien edozein luzapenen kontratu oro burutu aurretiko edo osteko 6 hilabeteko epearen barruan kontratatutakoak hartuko dira lotutako asegurutzat.

d) ETEaren finantzaketa-fluxuaren kontratuetan azken urtean egindako mugimenduen laburpena.

e) ETEaren arriskuaren kalifikazioa, artikulu honen 3. zenbakian aurreikusitakoarekin bat etorriz ezarritako estandarren arabera.

2.Aurreko zenbakian finantzaketa-fluxua bukatu edo murrizteko kasuetarako aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, ETEaren finantza-informazioa eskatzeko eskubidea

ere izango dute enpresa txiki eta ertainek edonoiz eta baldintzarik gabe. Kasu horietan honela jokatuko da:

a) Kreditu-erakundeak prezio bat eskatu ahal izango dio ETEari zerbitzu horren truke, baina inoiz ez da izango ETEaren finantza-informazioa prestatu eta ematearen kostua baino handiagoa. Espainiako Bankuak zerbitzu horren gehieneko prezioa finkatu ahal izango du.

b) Kreditu-erakundeak informazio hori ETEaren esku hamabost egun balioduneko epean jarri beharko du, eskaeraren osteko egunetik aurrera zenbatuta.

3.Espainiako Bankuak ETEaren finantza-informazioaren edukia eta formatua zehaztuko ditu. Eredu bat prestatuko du, zeina erakundeek bete beharko baitute informazioa argi eta erraz ulertzeko moduan emate aldera.

Halaber, Espainiako Bankuak ETEaren kreditu-kalitatea ebaluatzeko txosten estandarra egiteko eredua eta metodologia finkatuko ditu; artikulu honen 1.e) zenbakian aipatuta dago txosten hori.

3. artikulua. Eskubideen ukaezintasuna eta kontratu-informazioa.

Kapitulu honetan onartutako eskubideak ukaezinak dira. Kreditu-erakundeek aurreko artikuluetan jasotako ETE-en eskubideen erreferentziak sartu beharko dituzte kontratuinformazioan.

4. artikulua. Gainbegiratzea eta zehapen-araubidea.

1.Espainiako Bankuak titulu honetan araututako betebeharrak betetzen dituztela gainbegiratuko du.

2.Aurreko artikuluetan aurreikusitako betebeharrak ez betetzea arau-hauste astuntzat hartuko da Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean, xedatutakoarekin bat etorriz, eta arau-hauste arintzat, berriz, ez-betetzea noizbehinkakoa edo isolatua denean.

II. KAPITULUA

Elkarren bermerako sozietateen eta birfidantzamendu-sozietateen araubide

juridikoa hobetzea

5. artikulua. Elkarren Bermerako Sozietateen Araubide Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legea aldatzea.

Honela gelditzen da idatzita Elkarren Bermerako Sozietateen Araubide Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legea:

Bat. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«10. artikulua. Elkarren bermerako sozietateek emandako bermeei aplikatu beharreko araubidea.

1.Elkarren bermerako sozietateak abalatu edo bermatutako pertsonak bazkide izateak ez dio eragingo emandako abalen eta bermeen araubide juridikoari; horrelakoek merkataritza-izaera izango dute eta, lehenik eta behin, itun partikularren arabera zuzenduko dira, halakorik badago, eta, bigarrenik, sozietatearen estatutuetan jasotako baldintza orokorren arabera, betiere bata zein besteak ez badira aginduzko lege-arauen kontrakoak.

2.Elkarren bermerako sozietateek administrazio eta erakunde publikoen alde bermeak ematea eskatzen eta arautzen duten legezko xedapenek aipatutako abalak eman ahal izango dituzte, baina aplikatu beharreko legeriak berariaz ezartzen dituen mugekin.

3.Elkarren bermerako sozietateen aldeko segurtasun-hipoteka eratu ahal izango da.»

Bi. Erantsi egiten zaio beste lerrokada bat 11. artikuluaren 1. zenbakiari, eta honela geratzen da idatzita:

«Berrabala betez, berrabal-emailea izango da erantzulea hartzekodunaren aurrean, baldin eta obligatu zen abal-emailearen ez-betetzea gertatzen bada lehen errekerimenduan, betiere berrabalaren kontratuetan zehaztutako moduan.»

Hiru. Aldatu egiten da 43. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Elkarren bermerako sozietateetako administrazio-kontseiluko kide guztiek ohoragarritasun komertzial eta profesional egiaztatua izan behar dute, dagozkien eginkizunak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak izan behar dituzte, eta erakundea ondo gobernatzeko modua izan behar dute. Lehen adierazitako ohoragarritasunaren, ezagutzaren eta esperientziaren alorreko eskakizun horiek bete beharko dituzte, halaber, zuzendari nagusiek edo haien parekoek, barnekontroleko zereginen arduradunek, eta erakundearen eguneroko jardueraren garapenerako giltzarrizko beste postu batzuetan daudenek.

Ondorio horietarako, egokitasunaren balorazioa bat etorriko da kredituerakundeentzat oro har ezarritako ohoragarritasuna, esperientzia eta gobernu ona kontrolatzeko irizpide eta prozedurekin.

Elkarren bermerako sozietateek barneko unitate eta prozedura egokiak ezarri beharko dituzte administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak edo haien parekoak, eta barne-kontroleko zereginen arduradunak eta bankuaren eguneroko jardueraren garapenerako giltzarrizko beste postu batzuetan daudenak hautatzeko eta etengabe ebaluatzeko Lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.»

II. TITULUA

Kredituko finantza-establezimenduen araubide juridikoa

6. artikulua. Kredituko finantza-establezimenduak.

1.Enpresak kredituko finantza-establezimendu gisa eratu ahal izango dira baldin eta, kreditu-erakundeak ez badira ere eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren baimena eskuratu ondoren, honako jarduera hauetako bat edo batzuk modu profesionalez egiten badituzte:

a) Maileguak eta kredituak ematea, hauek barne: kontsumorako kreditua, hipotekakreditua eta merkataritzako eragiketen finantzaketa.

b) Factoring deritzona, baliabidez edo baliabiderik gabe, bai eta horren jarduera osagarriak ere, hala nola bezeroak ikertzea eta sailkatzea, zordunak kontabilizatzea eta, oro har, lagatzen dizkioten kredituen administrazio, ebaluazio, segurtasun eta finantzaketa errazteko beste edozein jarduera.

c) Finantza-errentamendua, jarduera osagarri hauek barne hartuta:

1.a Lagatako ondasunak mantentzeko eta kontserbatzeko jarduerak.

2.a Gaur egungo edo etorkizuneko finantza-errentamenduko eragiketa bati lotutako finantzaketa ematea.

3.a Finantza-errentamenduko eragiketetan bitartekaritza egitea eta horiek kudeatzea. 4.a Errentamendu ez-finantzarioko jarduerak, erosteko aukerarekin osatu daitezkeenak

edo ez.

5.a Merkataritzako aholkularitza eta txostenak.

d) Abalak eta bermeak emateko jarduerak, eta antzeko konpromisoak harpidetzekoak.

e) Alderantzizko hipotekak ematea, abenduaren 7ko 41/2007 Legearen lehen xedapen gehigarrian araututakoak barne. Lege horrek martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen du (hipoteka-merkatua arautzen duena eta hipotekaeta finantza-sistemaren beste arau batzuk ezartzen dituena, alderantzizko hipotekak eta mendekotasun-asegurua arautzen dituena eta zenbait tributu-arau ezartzen dituena) .

Halaber, kredituko finantza-establezimenduek aurreko jarduerak egiteko beharrezko diren gainontzeko jarduera osagarriak ere garatu ahal izango dituzte, beren estatutu sozialetan aurreikusitako moduan.

2.Kredituko finantza-establezimenduek, baldin eta, aurreko zenbakian ezarritako jarduera bat edo batzuk egiteaz gain, Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 1. artikuluan zehaztutako zerbitzuren bat ere egiten badute, administraziobaimena eskatu beharko dute 11. artikuluarekin bat etorriz. Erakunde horiek ordainketaerakunde hibridotzat hartuko dira eta, Lege honetan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, horrelako erakundeen berariazko araudia aplikagarri izango zaie.

3.Kredituko finantza-establezimenduek, baldin eta, 1 zenbakian ezarritako jarduera bat edo batzuk egiteaz gain, diru elektronikoa ere ematen badute Diru Elektronikoaren uztailaren 26ko 21/2011 Legearen 1.2 artikuluan zehaztutako moduan, administraziobaimena eskatu beharko dute 11. artikuluarekin bat etorriz. Erakunde horiek diru elektronikoko erakunde hibridotzat hartuko dira eta, Lege honetan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, aplikagarri izango zaie horrelako erakundeen berariazko araudia.

4.Kredituko finantza-establezimenduek ezin izango dituzte jendearen funts itzulgarriak erakarri. Nolanahi ere, funts itzulgarriak erakarri ahal izango dituzte Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legeari eta hori garatzeko arauei lotuta, betiere horrelako establezimenduentzat berariaz ezarritako baldintzak eta mugak betetzen badituzte.

Kredituko finantza-establezimenduek beren aktiboak titulizatu ahal izango dituzte, titulizazio-funtsei buruzko legeriak aurreikusitakoarekin bat etorriz.

7. artikulua. Araubide juridikoa.

1.Kredituko finantza-establezimenduak titulu honetan eta hori garatzeko araudian xedatutakoaren arabera zuzenduko dira, eta, araudi horretan aurreikusita ez dagoen guztiari dagokionez, kreditu-erakundeentzat aurreikusitako araubide juridikoa izango dute.

2.Kredituko finantza-establezimenduei bereziki aplikatuko zaie partaidetza esanguratsuei, goi-kargudunen egokitasun eta baterazintasunei, gobernu korporatiboari eta kaudimenari buruzko erregulazioa, Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean jasotakoa, eta hori garatzeko araudia, bai eta kreditu-erakundeentzat aurreikusitako gardentasunari, hipotekamerkatuari, konkurtso-araubideari eta kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeari buruzko araudia ere.

3.Edonola ere, Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian jasotakoa aplikagarri izango zaie kredituko finantza-establezimenduei; aipatutako xedapena kreditu-erakundeen arteko aktiboen eta pasiboen lagapen global edo partzialeko eragiketei aplikatu beharreko araubideari buruzkoa da.

8. artikulua. Izen-erreserba.

1.«Kredituko finantza-establezimendua» izena, bai eta horren «KFE» laburdura ere, horrelako erakundeei erreserbaturik geldituko da, eta horiek nahitaez erabili beharko dituzte beren izen sozialean.

2.«Kredituko finantza-establezimendua – ordainketa-erakundea» izena, baita horren «KFE-OE» laburdura ere, ordainketa-erakunde hibridotzat hartutako kredituko finantzaestablezimenduentzat erreserbatuko da, eta horiek, hala nahi izanez gero, beren izen

sozialean jaso ahal izango dute. Izen hori erabiltzen ez duten kredituko finantzaestablezimenduek, halere, 1. zenbakian aurreikusitakoa erabili beharko dute.

3.«Kredituko finantza-establezimendua – diru elektronikoko erakundea» izena, baita horren «KFE-DEE» laburdura ere, diru elektronikoko erakunde hibridotzat hartutako kredituko finantza-establezimenduentzat erreserbatuko da, eta horiek, hala nahi izanez gero, beren izen sozialean jaso ahal izango dute. Izen hori erabiltzen ez duten kredituko finantza-establezimenduek, halere, 1. zenbakian aurreikusitakoa erabili beharko dute.

9. artikulua. Baimentzea eta erregistratzea.

1.Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak kredituko finantza-establezimenduak sortzeko baimena emango du erregelamenduz aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz, betiere Espainiako Bankuak eta Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak, beren eskumeneko alderdiei dagokienez, txostena egin ostean.

2.Baimen-eskaerari buruzko erabakia hiru hilabeteko epean hartu beharko da, organo eskudunak jasotako egunetik zenbatzen hasita, edo beharrezko agiri guztiak osatutako unean; betiere, jaso ondorengo hamabi hilabeteetan. Epe horretan eskabideari erantzun ez bazaio, ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

3.Erregelamendu bidez ezarriko dira kredituko finantza-establezimenduen jardueran aritzeko eskakizunak, baimena ukatzeko kasuak zein atzerriko pertsonen kontrolpeko kredituko finantza-establezimenduak baimentzeko espezialitateak.

4.Lege honetan eta hori garatzeko araudian aurreikusita ez dagoen guztiari dagokionez, kreditu-erakundeentzat ezarritako baimentzeko, errebokatzeko, uko egiteko eta iraungitzeko prozedura aplikatuko da; prozedura hori Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta hori garatzeko araudian ezarrita dago.

5.Behin baimena eskuratuta eta establezimendua Merkataritza Erregistroan inskribatu eta eratu ondoren, kredituko finantza-establezimenduak, jarduerei ekin aurretik, kredituko finantza-establezimenduen erregistro berezian inskribatu beharko dira; Espainiako Bankuan sortuko da aipatutako erregistroa. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira erregistro berezi horretako inskripzioak zein bajak.

10. artikulua. Egiturazko aldaketen eragiketak baimentzea.

Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak baimendu beharko ditu, erregelamenduz

ezarritako prozedurarekin bat etorriz, kredituko finantza-establezimendu batek esku hartzen duen aktiboen eta pasiboen bat-egite, zatikatze edo lagatze oso edo partzialerako eragiketak. Kredituko bi finantza-establezimenduk edo gehiagok bat egitearen ondorioz sortzen den erakundeak bat egindako establezimenduek baimenduta zituzten jarduerak egin ahal izango ditu.

11. artikulua. Erakunde hibridoak baimentzea.

1.Enpresek, kredituko finantza-establezimendu gisa eratu ez ezik, aldi berean ordainketa-zerbitzuak ere eskaini nahi badituzte, berariazko baimen bakarra beharko dute jarduerak egin ahal izateko. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak eman beharko du baimen hori, betiere Espainiako bankuak eta Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak beren eskumeneko alderdiei dagokienez txostena egin ondoren. Ministroak baimena emandakoan, ordainketa-erakunde hibridotzat hartuko dira.

Halaber, baldin eta enpresek, kredituko finantza-establezimendu gisa eratu ez ezik, aldi berean diru elektronikoa ere eman nahi badute, berariazko baimen bakarra beharko dute jarduerak egin ahal izateko. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak eman beharko du baimen hori, betiere Espainiako bankuak eta Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen zerbitzu exekutiboak beren eskumeneko alderdiei

dagokienez txostena egin ondoren. Ministroak baimena emandakoan, diru elektronikoko erakundetzat hartuko dira.

2.Baldin eta lehendik baimendutako kredituko finantza-establezimenduek ordainketazerbitzuak egin nahi badituzte, hartarako, baimena eskatu beharko dute ordainketaerakunde hibrido gisa aritu ahal izateko, betiere Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, baldin eta lehendik baimendutako kredituko finantza-establezimenduek diru elektronikoa eman nahi badute, hartarako, baimena eskatu beharko dute diru elektronikoko erakunde hibrido gisa aritu ahal izateko, betiere Diru Elektronikoaren uztailaren 26ko 21/2011 Legean eta hori garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz.

12. artikulua. Gainbegiratzea eta kaudimena.

1.Espainiako Bankuak gainbegiratu beharko ditu kredituko finantzaestablezimenduak, Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen III. tituluak ezarritakoarekin bat etorriz eta erregelamenduz erabakitzen diren egokitzapenak eginda, halakorik badago. Eskumen horrek Espainiako lurraldearen barruko edo horretatik kanpoko bulego edo zentro oro hartuko du barnean, eta, Espainiako Bankuari agindutako eginkizunak betetzeak horrela eskatzen duen neurrian, kredituko finantza-establezimenduaren taldean sartzen diren sozietateak ere bai.

2.Kredituko finantza-establezimenduei aplikatu beharreko kaudimenari buruzko araudia ekainaren 26ko 10/2014 Legean eta hori garatzeko araudian ezarritakoa izango da, erregelamenduz aurreikusitako berezitasunak gehituta betiere.

Zehazki, kredituko finantza-establezimenduei ez zaie hemen xedatutakoa aplikatuko:

a) Ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 30. artikulua, ezta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamenduaren seigarren zatia ere –kreditu-erakundeen eta inbertsio-enpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa da erregelamendu hori, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.

b) Ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 44. eta 45. artikuluak; ETEak diren kredituko finantza-establezimenduek kapitala gordetzeko koltxoi bat eta kapital-koltxoi antizikliko bat izan beharrari buruzkoak dira artikulu horiek, betiere Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

3.Kredituko finantza-establezimenduek beren negozio-ereduaren izaera juridikoaren eta berezitasunen araberako aktibo likidoen gutxieneko kopuru bat edukiko dute. Erregelamenduz aurreko eskakizuna zehaztuko da, kredituko finantza-establezimenduak, edonola ere, honakoak egin ahal ditzan:

a) Pasiboen eta konpromisoen ondoriozko funtsen balizko irteerei aurre egin, bai eta likideziari eragin diezaioketen gertakari larriak direnean ere.

b) Beren aktibo, pasibo eta konpromisoetan finantzaketa-iturrien eta epemugen egitura egokia eduki, erakundearen finantza-egoera kaltetu edo arriskuan jarri ahal duten desoreka potentzialak edo likidezia-tentsioak saihestearren.

13. artikulua. Kredituko finantza-establezimenduen informazio-betebeharrak.

1.Kredituko finantza-establezimenduek eta kredituko finantza-establezimenduen talde bateragarriek beren finantza-egoerak eman beharko dizkiote Espainiako Bankuari, eta jendaurrean ere jarri beharko dituzte.

Kredituko finantza-establezimenduek, orobat, kontu-auditoretzapean jarriko dituzte urteko kontuak, uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Kontu Auditoretzaren Legearen testu bateginean xedatutakoarekin bat etorriz; ekitaldi ekonomikoa urte naturalera egokituko dute, halaber. Espainiako Bankuari igorri beharko diote auditoretza-txostena.

2.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko uztailaren 19ko 1606/2002

(EE) Erregelamenduak –nazioarteko kontabilitate-arauak aplikatzeari buruzkoak–, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legean jasotako kontabilitate-informazioari buruzko araudiak eta aplikatu beharreko gainerako merkataritza-legediak ezarritakoaren kalterik gabe, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak kontabilitate-arauak ezarri eta aldatu ahal izango ditu, bai eta kredituko finantza-establezimenduen finantza-egoerek eta finantza-egoera kontsolidatuek jarraitu beharreko ereduak ere, erregelamendu bidez ezarritako mugapen eta zehaztapenen arabera, datuak Espainiako Bankuari nolako maiztasunez eta zehaztasunez helarazi behar zaizkion xedatuta, eta kredituko finantzaestablezimenduek, oro har, informazioa jendearen eskura jartzeari begira. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak ahalmen hori eman diezaioke Espainiako Bankuari, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari edota Kontabilitate eta Kontu Auditoretza Institutuari. Ahalmen hori erabiltzeko mugapen bakarra izango da publizitate-irizpideek homogeneoak izan behar dutela kategoria bereko kredituko finantza-establezimendu guztientzat, eta antzekoak kategoria desberdinetako kredituko finantza-establezimenduentzat.

Gaikuntza ezarriko duen ministro-aginduak zehaztuko du zer txosten beharko diren aipatutako arau eta ereduak ezartzeko eta aldatzeko, bai eta araudi horri buruzko kontsultak ebazteko ere.

14. artikulua. Zehapen-araubidea.

Kredituko finantza-establezimenduei Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen IV. tituluan aurreikusitako zehapen-araubidea aplikatuko zaie, kreditu-erakundeen araubide juridikoaren aldean haienak izan liratekeen berezitasunen ondorioz erregelamenduz erabaki daitezkeen egokitzapenak eginda.

III. TITULUA

Titulizazioen araubide juridikoa

I. KAPITULUA

Titulizazio-funtsak

15. artikulua. Titulizazio-funtsak eta beren konpartimentuak.

1.Titulizazio-funtsak nortasun juridikorik gabeko ondare bereiziak dira, ondare-balio garbirik ez dutenak. Hauek daude barnean:

a) Aktiboari dagokionez, 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz taldekatzen dituzten oraingo edo etorkizuneko kreditu-eskubideak.

b) Pasiboari dagokionez, jaulkitzen dituzten errenta finkoko baloreak eta edozein hirugarrenek emandako kredituak.

2.Titulizazio-funtsen ondarea, eratzeko eskrituran horrela aurreikusten denean, konpartimentu independenteetan banatu ahal izango da, eta horien kontura klase ezberdinetako baloreak jaulki edo obligazioak hartu ahal izango dira, bai eta horiek modu independentean likidatu ere.

Konpartimentu bakoitzari egotzitako titulizazio-funtsaren ondarearen zatia konpartimentu horri berariaz egotzitako kostuen, gastuen eta betebeharren erantzule baino ez da izango, bai eta konpartimentu bati berariaz egotzi ez zaizkion kostuen, gastuen eta betebeharren erantzule ere, funtsa eratzeko eskritura publikoan edo eskritura publiko osagarrian finkatzen den proportzioan. Konpartimentu baten hartzekodunek horren ondarearen kontra baino ezin izango dituzte beren kredituak baliatu.

16. artikulua. Titulizazio-funtsen aktiboa.

1.Titulizazio-funts baten aktiboan honako kategoria hauetako baten aktiboak sartu ahal izango dira:

a) Lagatzailearen aktiboan ageri diren kreditu-eskubideak. Letra honen barruan sartzen dira maileguei dagozkien hipoteka-partaidetzak, baldin eta Hipoteka Merkatua Arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen bigarren atalean ezarritako baldintzak betetzen badituzte, bai eta hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak ere. Hipoteka-partaidetzak edo hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak aktiboan barne hartzen dituzten titulizazio-funtsek jaulkitako baloreak martxoaren 25eko 2/1981 Legearen hipoteka-titulutzat hartuko dira.

b) Neurri ezagun edo estimatuko diru-sarrerak edo kobrantzak dakartzaten etorkizuneko kreditu-eskubideak, baldin eta horien eskualdatzea kontratu bidez formalizatzen bada titulartasuna laga dela modu argi eta sinesgarrian frogatzeko moduan. Etorkizuneko kreditu-eskubideak hauek direla ulertuko da:

1.a Emakidadunak autobideko bidesaria kobratzeko eskubidea, beharrezkoa den administrazio-baimenaren eta emakidari aplikatu beharreko araubide juridikoaren arloko arau bereziei jarraikiz.

2.a Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zirkular bidez zehaztutako aurrekoen antzeko izaerako gainontzeko eskubideak.

2.Titulizazio-funtsek aktiboen titulartasuna edozein modutara eskuratu ahal izango dute, horien lagapenaz, eskurapenaz, lehen mailako merkatuetako harpidetzaz edota zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabiliz.

3.Titulizazio-funtsei dagozkien ondasun higiezinen gaineko jabaria eta gainerako eskubide errealak inskribatu ahal izango dira Jabetza Erregistroan. Titulizazio-funtsei dagozkien beste edozein ondasunen gaineko jabetza eta eskubide errealak ere inskribatu ahal izango dira dagozkien erregistroetan.

4.Hartzen dituzten maileguekin eta gainerako kreditu-eskubideekin lotuta, hipotekapartaidetzen titularren aldeko araubidea aplikatuko zaie titulizazio-funtsei; Hipoteka Merkatua Arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 15. artikuluaren azken lerrokadan jasota dago aipatutako araubidea.

17. artikulua. Aktiboak eskualdatzea.

Titulizazio-funts batera egindako aktiboen eskualdatzeek honako baldintza hauek bete

beharko dituzte:

a) Titulizazio-funts batean sartzeko sortutako baloreen eskualdatzaileak zein, halakorik badago, jaulkitzaileak azken bi ekitaldietako kontuak auditatuta eduki beharko dituzte funtsa eratzeko momentuan.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak titulizazio-funts bat eratzeko baimena ukatu ahal izango du, baldin eta baloreen eskualdatzailearen edo jaulkitzailearen azken ekitaldiko auditoretza-txostenean, beraren iritziz, titulizatu beharreko aktiboetan eragin dezaketen salbuespenak badaude.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak letra honetan aurreikusitakoa salbuetsi ahal izango du edo aldi laburrago baten kontu auditatuak eskatu ahal izango ditu erakunde eskualdatzailea eratu berria denean.

Eskakizun hori ez da aplikatzekoa izango egoera hauetan:

1.a Funtsak jaulkitako baloreak ez badira negoziatu behar bigarren mailako merkatu ofizial batean, ezta negoziazio-sistema aldeaniztun batean ere, eta inbertitzaile kualifikatuentzat baino ez badira.

2.a Eskualdatu beharreko aktiboen bermatzailea edo zorduna Estatua, autonomiaerkidego bat, toki-administrazio bat edo Espainia kide den nazioarteko erakunde bat bada.

b) Eskualdatzaileak urteko memoria guztietan jakinarazi beharko ditu dagozkien ekitaldiei eragiten dieten oraingo eta etorkizuneko kreditu-eskubideak eskualdatzeko eragiketak, bai eta lagatzeko prozesuaren behar bezalako amaiera bermatzen duten era guztietako eragiketak ere.

c) Funtserako aktiboen eskualdatzeak negozioa egiaztatzen duen kontratu-agirian formalizatuko dira.

d) Titulizazio-funtsetan aktibo berriak eransten diren aldiro, sozietate kudeatzaileak agiri bat, erakunde eskualdatzaileak eta biek sinatua, emango dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 92.o) artikuluak aipatutako erregistroan sartzeko. Agiriak honako hauek jasoko ditu:

1.a Erantsi beharreko aktiboen eta horien ezaugarrien xehetasuna, funtsa eratzeko eskritura publikoan taldekatutako aktiboez emandako zehaztasun maila bera emanda.

2.a Aktibo berriek eratzeko eskritura publikoan ezarritako baldintzak betetzen dituztela azaltzen duen adierazpena.

18. artikulua. Titulizazio-funtsen pasiboa.

1.Jaulkitzen dituzten errenta finkoko baloreek eta edozein hirugarrenek emandako kredituek osatuko dute titulizazio-funtsen pasiboa.

2.Jaulkitako baloreak bigarren mailako merkatu batean edo negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziatu ahal izango dira, eta elkarren ezberdinak izan ahalko dira interes-tasari, epeari eta amortizazio-moduari, kobratzeko hurrenkera-eskubideari edo beste edozein ezaugarriri dagokienez.

3.Funtsa eratzeko orduan, serie ezberdinen artean ezar litezkeen ezberdintasunak alde batera utzi gabe, funtsean taldekatutako aktiboentzat aurreikusitako printzipaleko eta intereseko fluxuak nahikoak izan beharko dira funtsak jaulkitako pasiboentzat aurreikusitako printzipaleko eta intereseko fluxuei aurre egiteko.

4.Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, sozietate kudeatzaileek funtsean taldekatutako aktiboen eta horren kontura jaulkitako pasiboen artean dauden interes-tasen diferentziak indargabetu ahal izango dituzte –jaulkitako baloreen eskubide ekonomikoak betetzeko segurtasuna handitzearren–, edota, oro har, aipatutako pasibo horien guztien edo batzuen finantza-ezaugarriak eraldatu edo funtsaren kontura finantza-trukeak, aseguru-kontratuak, interes-tasa bermatuko berrinbertsio-kontratuak edo bestelako eragiketa finantzarioak kontratatu ahal izango dituzte, betiere aipatutako helburuarekin.

5.Titulizazio-funtsek bermeak eman ahal izango dituzte hirugarrenek jaulkitako bestelako pasiboen alde.

19. artikulua. Titulizazio sintetikoa.

1.Titulizazio-funtsek maileguak eta bestelako kreditu-eskubideak modu sintetiko batez titulizatu ahal izango dituzte, eta horien kreditu-arriskua guztiz edo zati batez hartuko dute beren gain, dela kreditu-deribatuak hirugarrenekin kontratatuz, dela horrelako maileguen edo bestelako kreditu-eskubideen titularren alde finantza-bermeak edo abalak emanez.

2.Titulizazio sintetikoko eragiketak egiten dituzten titulizazio-funtsen aktiboak hauek izan daitezke: kreditu-erakundeetako gordailuak eta bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatutako errenta finkoko baloreak, aktiboak aldi baterako lagatzeko eragiketen bidez eskuratutakoak barne.

Aipatutako gordailu eta baloreak edonola laga, pignoratu edo kargatu ahal izango dira funtsak hartzekodunen aurrean –bereziki kreditu-deribatuen eta aktiboen aldi baterako lagapenen kontrako alderdien aurrean– bere gain hartutako obligazioen berme modura.

3.Lege honetan xedatutakoaren arabera zuzenduko dira titulizazio sintetikoko eragiketak, betiere erregelamenduz zehazten diren egokitzapenak eginda, horrelakorik behar bada. Ondorio horietarako, kreditu-lagapenei, lagatzaileei eta lagatako edo funtsera erantsitako aktiboei buruzko erreferentziak hauei egindakotzat ulertuko dira, hurrenez

hurren: horien arabera funtsera arriskua eskualdatuta duten erreferentziako kredituderibatuen kontratuei, aipatutako kontratu horien kontrako alderdiei eta kreditu-eskubideei.

20. artikulua. Titulizazio-funts itxiak.

1.Hauek dira titulizazio-funts itxiak: funtsa eratu ondoren aktiboak eta pasiboak sartzeko aukera ematen ez dutenak, eratzeko eskriturek hala jasotzen dutelako.

Aurreko izaerari eutsita, titulizazio-funts itxiak eratzeko eskriturak gehienez lau hileko epea aurreikusi ahal izango du, eratzen direnetik zenbatzen hasita; epe horretan, gehieneko bolumen batera iritsi arte aktiboak eta pasiboak gehitu ahal izango dira.

2.Edonola ere, aktiboak ordezteko eta zuzentzeko arauak ezarri ahal izango dira honako kasu hauetan:

a) Funtsean taldekatutako aktiboak aldez aurretik amortizatzean.

b) Hasieran sartutako aktiboen ezkutuko akatsak zuzentzean, baldin eta funtsa eratu ondoren egiaztatzen bada liburuxkan edo eratzeko eskrituran aurreikusitako ezaugarriak ez dituztela.

3.Horrez gain, funtsaren pasiboen kreditu-kalitatea ez hondatzeko bezainbesteko kalitatea duten aktiboak aldi baterako ere eskuratu ahal izango dira, sartutako aktiboetatik datozen fluxuen egutegiaren eta jaulkitako baloreen edo jasotako kredituen egutegiaren artean dauden denbora-desorekak berdintzearren.

21. artikulua. Titulizazio-funts irekiak.

1.Hauek dira titulizazio-funts irekiak: funtsa eratu ondoren aktiboa, pasiboa edo biak aldatzeko aukera ematen dutenak, eratzeko eskriturek hala jasotzen dutelako; aldaketak, betiere, modu hauetakoren batean egingo dira:

a) Pasiboa aldatzea, baloreak segidan jaulkitzea zein beste kreditu batzuk ituntzea aurreikusita dagoenean.

b) Funtsak iraun bitartean edonoiz aktiboa handitzea eta ordeztea, eratzeko eskrituran aurreikusitako moduan.

c) «Kudeaketa aktiboa» egitea. Kudeaketa aktiboa zera da: eratzeko eskrituran aurreikusita egonik, funtsaren aktiboaren ondare-elementuak aldatzeko aukera ematen duena, errentagarritasuna ahalik eta handiena izateko, aktiboen kalitatea bermatzeko, arriskuaren tratamendu egokia egiteko edo funtsa eratzeko eskrituran ezarritako baldintzei eusteko. Ez da kudeaketa aktiboaren barruan sartzen, halere, funts irekietan amortizatu edo likidatutako aktiboak ordeztea, ezta titulizazio-funtsak eskuratutako kreditu-eskubideen ordainetan emandako edo adjudikatutako higiezinak edo bestelako aktiboak saltzea ere. Kudeaketa aktiboaren politika zehatz-mehatz arautuko da eratzeko eskrituran eta, hala badagokio, jaulkipen-liburuxkan jasota egongo da.

2.Funts ireki bat eratzeko eskritura publikoak berariaz aurreikusi beharko du irekia dela, bai eta zehaztu ere adierazitako ezaugarrietatik zein dituen.

3.Funts irekiei aurreko artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitakoa aplikatuko

zaie.

22. artikulua. Titulizazio-funtsak eratzeko baldintzak.

1.Titulizazio-funtsak eratu aurretik honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Funtsa eratzeko eskaera-idazkia, sozietate kudeatzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean aurkeztua.

b) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurretik honako agiri hauek aurkeztu eta erregistratzea:

1.a Titulizazio-funtsa eratzeko eskritura publikoaren proiektua.

2.a Funtsean taldekatu beharreko aktiboen egiaztagiriak.

3.a Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak funtsa eratzeko eta konpartimentuak sortzeko, halakorik badago, eskatzen duen beste edozein egiaztagiri.

c) Titulizazio-funtsaren aktiboa edo horren konpartimentuak osatuko dituzten elementuei buruz egindako txostenak aurkeztea; horrelakoak sozietate kudeatzaileek, kontu-auditoreek edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz gaitasun nahikoa duten bestelako aditu independenteek egingo dituzte.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baldintza hori alde batera utzi ahal izango du funtsaren egitura mota eta merkatuko zein inbertitzaileak babesteko inguruabarrak aintzat hartuta.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, funts irekiei dagokienez, txostenak eguneratzeko araubidea zehaztuko du aktibo berriak gehitzearen ondorioz sortutako aldien arabera.

d) Titulizazio-funtsa eta konpartimenduak, halakorik badago, eta horien bidez finantzatuko diren pasiboak eratzeari buruzko informazio-liburuxka bat onartzea eta erregistratzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bat etorriz erabakitzen duen berariazko ereduaren araberakoa izango da liburuxka hori. Baldin eta titulizazio-funtsaren pasiboa baloreek osatuta ez badago, artikulu honen 4. zenbakian aurreikusitako prozedura jarraitu beharko du.

2.Aurreko zenbakian adierazitako baldintzak betetzeko, balore-jaulkipenari buruzko araudian xedatutakoa aplikatu beharko da.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak funtsa eratzeko baldintza gisa jarri ahal izango du funts horren pasiboak inbertitzaile kalifikatuentzat baino ez izatea; horren zergatiak eman beharko ditu betiere.

3.Funtsak ezin izango du jarduerarik egin harik eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 1. zenbakian aipatutako agiriak onartu eta erregistratzen ez dituen arte, ezta funtsa eratzeko eskritura publiko bihurtu arte ere.

4.Baldin eta aktiboen titulizazioko funts batek jaulkitako baloreak inbertitzaile kualifikatuentzat baino ez badira eta bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziaziorako onartu behar ez badituzte:

a) Eratu ahal izateko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurretik eskaera egitea eta eratzeko eskritura publikoa aurkeztea eta erregistratzea baino ez da nahitaezkoa izango.

b) Baloreak inbertitzaile kualifikatuen artean baino ezin izango dira eskualdatu.

5.Titulizazio-funtsek eta horien konpartimentuek hautazko izango dute Merkataritza Erregistroan inskribatzea. Nolanahi ere, aipatutako funts horien kontuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkeztu beharko dituzte.

6.Titulizazio-funts bat eratu ondoren konpartimentu bat sortu nahi izanez gero, dagozkion eskritura osagarrien beste eskaera eta erregistro bat egin beharko da Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean.

23. artikulua. Funtsak azkentzea.

1.Sozietate kudeatzaileak funtsa azkentzeko eskatuko du eratzeko eskritura publikoan horretarako ezarri beharreko kasuetan eta prozeduraren bitartez. Eskritura horrek berak funtsa nola likidatu aurreikusi beharko du, bai eta horren kontura jaulkitako baloreen eta maileguen amortizazioa ere.

2.Edonola ere, funtsa honako kasu hauetan azkenduko da:

a) Taldekatzen dituen kreditu-eskubide guztiak amortizatu eta aktiboa osatzen duen beste edozein ondasun eta balore likidatu ondoren.

b) Hartzekodunen batzarrak hiru laurdenen gehiengo bidez funtsa azkentzea erabaki ondoren.

c) Haren pasibo guztiak ordaindu ondoren.

d) Sozietate kudeatzailearen nahitaezko ordezpena gertatu ondoren (Lege honen 33. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusita dago) .

24. artikulua. Titulizazio-funtsa eratzeko eskritura publikoa aldatzea.

1.Funts bat eratzeko eskritura publikoa alda daiteke haren administrazioaz eta legeordezkaritzaz arduratzen den sozietate kudeatzaileak eskatuz gero, betiere artikulu honetan aurreikusitako moduan eta beste funts bat sortzea inola ere ekarri gabe.

2.Funts bat eratzeko eskritura aldatu ahal izateko, hau egiaztatu beharko du sozietate kudeatzaileak:

a) Funtsaren kontura jaulkitako baloreen titular guztien eta haren pasiboen gainerako hartzekodunen adostasuna (hartzekodun ez-finantzarioak alde batera utzita) eskuratzea, edota hartzekodunen batzarraren adostasuna lortzea, hartarako funtsa eratzeko eskrituran ezarritako prozedurarekin bat etorriz.

b) Aurreko letran aurreikusitako adostasuna ez da beharrezkoa izango, baldin eta honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

1.a Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritziz garrantzi txikiko aldaketa izatea. Ez dira inola ere garrantzi txikikotzat hartuko honako aldaketa hauek: funtsaren kontura jaulkitako baloreenak, likidatzeko prozesuko arauenak jaulkitako baloreei dagokienez edo funtsak jasotzen dituen baliabide erabilgarriak kalkulatzeko eta hartzekodunekiko ordainketa-betebeharren artean banatzeko arauenak.

Nolanahi ere, sozietate kudeatzaileak egiaztatu beharko du aldaketak ez dituela murrizten jaulkitako baloreen titularren bermeak eta eskubideak, ez duela horientzat betebehar berririk ezartzen, eta funtsaren pasiboei emandako kalifikazioak, aldaketaren ondoren, bere horretan gelditzen direla edo hobetu egiten direla.

2.a Baldin eta pasiboagatik funts irekia bada, aldaketaren eskritura publikoa egilesteko egunaren ostean jaulkitako baloreen titularren eskubide eta betebeharrei baino ez diela eragiten aldaketak. Horrelakoetan, sozietate kudeatzaileak egiaztatu beharko du aldaketak horren aurretik jaulkitako baloreen egoera bere horretan uzten edo hobetzen duela.

3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honetan aurreikusitakoa betetzen dela egiaztatu ondoren, sozietate kudeatzaileak aldaketaren eskritura publikoa egiletsiko du, eta aipatutako batzordeari horren kopia baimendua helaraziko dio, dagokion erregistro publikoan sar dezan.

4.Sozietate kudeatzaileak funtsaren aldizkako jendaurreko informazioaren bidez eta bere webgunean ezagutaraziko du funtsa eratzeko eskrituraren aldaketa.

Halaber, galdagarria denean, funtsaren liburuxkaren gehigarria ere egin beharko du, eta hori informazio garrantzitsu modura jakinarazi eta ezagutarazi beharko du, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 82. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

II. KAPITULUA

Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak

25. artikulua. Xede soziala.

1.Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileek titulizazio-funtsak zein banku-aktiboen funtsak eratzea, administratzea eta legez ordezkatzea dute xedetzat, Kreditu Erakundeak Berregituratu eta Desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legean aurreikusitako moduan.

2.Sozietate kudeatzaileek titulizazio-funtsen analogoak diren asmo bereziko funtsak edo tresnak, atzerrian sortuak, eratu, administratu eta ordezkatu ahal izango dituzte aplikagarri zaien araudiarekin bat etorriz.

26. artikulua. Sozietate kudeatzaileen betebeharrak.

1.Sozietate kudeatzaileek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Ahalik eta arreta eta gardentasun handienaz jardutea administratzen dituzten funtsen balore-edukitzaileen eta finantzatzaileen interes onenaren alde.

b) Titulizazio-funtsetan taldekatutako aktiboak administratzea eta kudeatzea.

c) Esperientzia egiaztatuko adituak edukitzea edo esperientziadun aholkulari independenteen zerbitzuak kontratatzea.

d) Aktiboaren arriskuak arretaz eta zehatz baloratzea.

e) Liburuxka gardentasun eta argitasunez idaztea.

f) Administrazioeta antolamendu-neurri egokiak edukitzea izan litezkeen interesgatazkak saihesteko, bereziki sozietate kudeatzailearen talde berean zeuden aktiboen lagatzaileen aldetik izan litezkeen behar ez bezalako eraginei dagokienez.

g) Kontu-auditoretzapean jartzea urteko kontuak, Kontu Auditoretzaren Legearen testu bateginean –uztailaren 1eko 1/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua– xedatutakoarekin bat etorriz; ekitaldi ekonomikoa urte naturalera egokituko dute, halaber.

h) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari azken ekitaldiko auditoretza-txostena igortzea, bai eta Lege honetan aurreikusitako betebeharrak gainbegiratzeko beharrezkoa den informazio guztia ere.

i) Lege honetan, balore-merkatuei buruzko legerian eta aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitako betebehar guztiak modurik onenean bete daitezen begiratzea; horrela bada, ematen dituzten zerbitzuen gaineko eragiketak erregistraturik edukiko dituzte, horrelakoak betetzen dituztela gutxienez bost urteko aldian egiaztatu ahal izateko.

2.25.1 artikuluaren jarduera erreserbatuari dagokionez, betebeharrak ez betetzeak eragindako kalte guztien erantzule izango dira sozietate kudeatzaileak, ordezkatzen dituzten funtsen baloreen edukitzaileen eta gainerako hartzekodunen aurrean.

3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sozietate kudeatzaileek bete beharreko informazio-ereduak ezarri eta aldatu ahal izango ditu.

27. artikulua. Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak baimentzea eta erregistratzea.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileen sorrera baimentzea.

Baimenari buruzko ebazpena eskaera jaso ondoko sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi beharko dute, edota eskatutako agiriak aurkeztean bestela. Epe hori igarotakoan ebazpen espresurik eman ez bada, eskabidea onartutzat joko da administrazio-isiltasunez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako ondorioekin.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honen arabera dagokion baimenahalmena baliatuz ematen dituen ebazpenek amaituko dute administrazio-bidea.

2.Eratu ondoren, jarduerari ekiteko, titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak Merkataritza Erregistroan eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatu beharko dira. Inskripzioa sei hilabeteko epean egin beharko dute, baimena ematen denetik zenbatzen hasita. Hala egin ezean, baimena iraungi egingo da.

3.Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaile bat sortzeko baimenaren eskaerarekin batera erregelamenduz ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira, eta, edonola ere, horien artean honako hauek egongo dira:

a) Estatutu sozialen proiektua.

b) Azalpen-memoria bat, honako hauek zehatz-mehatz azalduta: sozietatearen erakunde-egitura, garatu beharreko jardueren zerrenda eta zer bitarteko tekniko eta giza baliabide izango dituen.

c) Erakundean administrazioedo zuzendaritza-karguak beteko dituztenen zerrenda, bai eta horien egokitasunaren egiaztatzea ere.

d) Sozietatean partaidetza esanguratsua duten akziodunen nortasuna eta partaidetza horren zenbatekoa; akziodun horiek zuzenekoak edo zeharkakoak, pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke.

e) Kapitulu honetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko diren datu, txosten edo aurrekari guztiak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitakoaren arabera betiere.

28. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.

1.Pertsonek edo erakundeek ezin dituzte titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileentzat legez erreserbatutako jarduerak garatu nahitaezko baimena eskuratu gabe edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatuta egon gabe.

2.«Titulizazio Funtsen Sozietate Kudeatzailea» izena eta horren «TFSK» siglak erabiltzea nahitaezko baimena eskuratu duten eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan inskribatuta dauden erakundeentzat erreserbatuta dago, eta bestelako erakundeek ezin dituzte izen horiek edo horiekin nahastea eragin dezaketen bestelako batzuk erabili.

3.Merkataritza Erregistroak eta gainerako erregistro publikoek ez dituzte inskribatuko artikulu honetan xedatutakoaren aurkako jarduera, xede soziala edo izena duten erakundeak. Irizpide hori errespetatu gabe egindako inskripzioak erabat deusezak izango dira, eta ofizioz edo administrazio-organo eskudunaren eskariz ezereztu beharko dira. Deuseztasun horrek ez ditu kaltetuko fede oneko hirugarrenen eskubideak, dagozkien erregistroen edukiaren arabera eskuratuak.

29. artikulua. Jarduteko baldintzak.

1.Baimena lortu eta mantentzeko betekizunak hauek izango dira:

a) Sozietate anonimoaren forma izatea, aldi berean sortzeko prozeduraz eratua eta iraupen mugagabekoa.

b) Lege honen 25.1 artikuluan erreserbatu gisa aurreikusitakoa edukitzea xede sozial esklusibo.

c) Egoitza soziala, eta benetako administrazio eta zuzendaritza, Espainiako lurraldean egotea.

d) Guztizko baliabide propioak eta gutxieneko kapital soziala milioi bat eurokoa izatea; zenbateko hori guztia eskudirutan eman beharko dute eta akzio izendunek ordezkatuta egongo da.

Halaber, kudeatzen dituen titulizazio-funtsen aktiboak 250 milioi euro baino gehiagokoak badira, aktibo horien kontabilitate-balioaren baturaren ehuneko 0,02 gehituko zaie guztizko baliabide propioei. Hori gorabehera, baliabide propioetarako eta kopuru gehigarrirako eska daitekeen kopurua gehienez 5 milioi euro izango da. Ondorio horietarako, inbertsio kolektiboko erakundeak arautzen dituen araudian ezarritakoak izango dira baliabide propio konputagarriak, betiere Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitzen dituen berezitasunekin, halakorik badago.

e) Partaidetza esanguratsuen akziodun titularrak egokiak izatea. Partaidetza bat esanguratsua noiz den erabaki eta egokitasuna balioztatu ahal izateko, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean xedatutakoa jarraituko da.

f) Administrazio Kontseilu bat edukitzea, gutxienez hiru kidek osatuta. Horiek guztiak ohoragarritasun komertzial eta profesional egiaztatutako pertsonak izango dira; horrez gain, gehienek eginkizunak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak eduki beharko dituzte gutxienez. Erakundeko zuzendari nagusiek edo haien parekoek ere izan beharko

dituzte ohoragarritasun, ezagutza eta esperientzia horiek. Ohoragarritasunaren eta esperientziaren baldintzak balioztatu ahal izateko, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean xedatutakoa jarraituko da.

g) Lege honen 30. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, beren jardueren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako administrazioeta kontabilitateantolamendu egoki eta neurrizkoa izatea, eta jarduerak gauzatu ahal izateko bitarteko tekniko eta giza baliabide nahikoak izatea.

h) «Titulizazio Funtsen Sozietate Kudeatzailea» esapidea edo horren «TFSK» laburdura erabiltzea izen sozialean.

i) Barne-kontroleko prozedura eta mekanismo egokiak edukitzea, jarduerari lotutako arriskuak kudeatzeko prozedurak barne, sozietatearen kudeaketa zuzena eta zuhurra bermatu ahal izateko; halaber, informatikaren arloan kontroleta segurtasun-mekanismoak edukitzea, bai eta kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko organoak eta prozedurak ere. Horrekin batera, lotutako eragiketen araubide bat ere edukitzea.

j) Jokabideari buruzko barne-erregelamendua onartzea. Sozietateak eginkizunak eskuordetzen dizkien administratzaile, zuzendari, langile, ahaldun eta pertsona edo erakundeen jarduerak arautuko ditu erregelamendu horrekin, betiere inbertsio-zerbitzuen enpresei aplikatu beharreko araudian eskatutako baldintzekin bat etorriz, eta beharrezko diren egokitzapenak eginda.

2.Sozietate kudeatzailea aurreko zenbakiaren d) letran aurreikusitako baliabide propioen kopurura iristen ez bada, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari programa bat aurkeztuko dio, eta horretan baldintza hori betetzeko planak zein aurreikusitako epea zehaztuko ditu; aipatutako epea, edonola ere, hiru hilabetekoa izango da gehienez.

30. artikulua. Antolamendu-baldintzak.

1.Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileek behar beste bitarteko tekniko eta giza baliabide edukiko dituzte jarduerak egiteko, bai eta beren jardueraren izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberako erakunde-egitura egoki eta neurrizkoa ere.

2.Sozietate kudeatzailearen barruan, unitate operatiboetatik behar bezala bereizita, araudia betetzeko, arriskuak kontrolatzeko eta barne-auditoretzak egiteko unitateak egongo dira. Unitate horien guztien garapena bat etorriko da kudeatutako aktiboen konplexutasun eta bolumenarekin.

3.Baldin eta sozietate kudeatzaile batek, 21.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, titulizazio-funts bat eratzeko eskrituran aktiboen administrazioa eta kudeaketa bere gain hartu baditu kudeaketa aktiboa egiteko, honako baldintza hauek bete behar ditu:

a) Jarduera hori nola egiten duen gainbegiratzen duen batzorde berezia eduki behar

du.

b) Ordainsaria kalkulatu behar du funts bakoitzaren inbertsioari eta arriskukudeaketari buruzko politikarekin bat datozen prozeduren bitartez, bai eta saihestu ere, politika horietan ezarritako helburuen aurkako kudeaketa batentzako pizgarriak ager daitezen. Sozietate kudeatzailearen ordainsari-politikak printzipio horiek beraiek hartuko ditu oinarri goi-mailako zuzendariei dagokienez, bai eta sozietatearen arrisku-profilean nabarmen eragiten duen lanbide-jarduera egiten duten gainerako langileei edo eginkizunak eskuordetu diezazkieketen pertsona edo erakundeei dagokienez ere.

4.Sozietate kudeatzaileak eginkizunak hirugarrenei eskuordetzeak, ezta horiek berriro azpieskuordetzeak ere, ez dio inola ere eragingo sozietatearen erantzukizunari, eta sozietate kudeatzaileak bere eginkizunak ere ezin izango ditu eskuordetu, horrek erakunde instrumental edo edukirik gabea bihurtzen badu.

5.Erregelamenduz garatu ahal izango dira artikulu honetan jasotako printzipioak.

31. artikulua. Estatutuak aldatzea.

1.Sozietate kudeatzaileak eta estatutuak baimentzeko aurreikusitako prozeduraren araubide juridiko bera jarraitu beharko da titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileen estatuak aldatzeko. Sozietate kudeatzaileen estatutu sozialen aldaketak egiteko ez da aldez aurretiko baimenik beharko aldaketaren xedea hau bada (dena dela, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko zaizkio Merkataritza Erregistroan inskribatu ondoko hogei eguneko epean) :

a) Sozietate kudeatzailearen izena aldatzea.

b) Espainiako lurraldearen barruan helbidea aldatzea.

c) Sozietate kudeatzailearen estatutuetan aginduzko legezko edo erregelamenduzko manuak gehitzea, edo ebazpen judizialak edo administratiboak betetzea.

d) Kapitala handitzea eta murriztea.

e) Beste aldaketa batzuk, baldin eta horietarako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, dagokion sozietate kudeatzailearen aurretiazko kontsulta bati erantzunez, baimen-izapidea alferrikakotzat jo badu, garrantzi txikikoa izateagatik.

2.Aurreko zenbakian aipatutako jakinarazpena jaso ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hilabete baino lehen eskatu ahal izango dio sozietate kudeatzaileari indarreko arauekin bat ez datozen estatu-aldaketak berrikusteko; eta, horren ostean, kapitulu honetan baimentzeko aurreikusitako araubidearen mende geldituko dira.

32. artikulua. Uko egitea.

1.Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak, egoki deritzonean, kudeatzen dituen funts guztien edo batzuen administrazioari eta lege-ordezkaritzari uko egin ahal izango die; hartarako, baina, ordezkatzeko eskatu beharko du sozietateak, bai eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hori baimendu ere, betiere erregelamenduz ezarritako prozedurarekin eta baldintzekin bat etorriz.

2.Sozietate kudeatzaileak ezin izango dizkie inola ere eginkizunei uko egin, harik eta ordezkatzen duen erakundeak eginkizun horiek bere gain hartzeko baldintza eta izapide guztiak betetzen dituen arte.

Ordezkatzearen gastuak eginkizunari uko egiten dion sozietate kudeatzailearenak izango dira, eta ezin izango zaizkio funtsari inola ere egotzi.

33. artikulua. Nahitaez ordeztea.

1.Baldin eta sozietate kudeatzaileak konkurtso-deklarazioa jaso badu, ordezkatzen duen sozietate kudeatzaile bat aurkitu beharko du, betiere aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako kasuan lau hilabete igaro badira ordezkatzea eragin zuen gertakaritik eta kudeaketa bere ardurapean hartzeko prest dagoen beste sozietate kudeatzailerik ez badute aurkitu, funtsa aurretiaz likidatuko da eta horren kontura jaulkitako baloreak eta maileguak amortizatuko dira, betiere eratzeko eskritura publikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

III. KAPITULUA

Gardentasun-araubidea eta hartzekodunen batzarra

34. artikulua. Informazio-betebeharrak.

1.Kudeatzen dituzten funts bakoitzetik eta Lege honetan aurreikusitako moduan, titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileek hau argitaratu beharko dute beren web-orrian:

a) Eratzeko eskritura eta, hala badagokio, horren ostean egiletsitako gainerako eskritura publikoak.

b) Jaulkipen-liburuxka eta, hala badagokio, haren gehigarriak.

c) Urteko txostena eta hiru hilean behingo txostenak.

2.Aurreko zenbakian ezarritako informazio-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko moduan egon behar da sozietate kudeatzailea uneoro.

3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kapitulu honetan aipatutako informazioaren forma, edukia zein hura prestatzeko eta argitaratzeko gainerako baldintzak erabaki ahal izango ditu.

35. artikulua. Urteko txostena eta hiru hilean behingo txostenak.

1.Urteko txostenak hau eduki beharko du:

a) Behar bezala auditatutako urteko kontuak, dagokien auditoretza-txostenarekin

batera.

b) Funtsari lagatako aktiboen zerrenda banakatua, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritako irizpideekin bat etorriz.

c) Funtsaren pasiboen zerrenda banakatua, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarritako irizpideekin bat etorriz.

d) Hala badagokio, kontratatutako finantza-tresna deribatuen ondoriozko konpromisoen zenbatekoa.

e) Ordaindutako komisioen eta horien kontzeptuen banakapena.

f) Eratzeko eskrituran ezarritako funtsaren gainerako funtzionamendu-arauak betetzeari buruzko txostena. Sozietate kudeatzaileak kudeaketa aktiboa egiten badu, aktiboak eta arriskuak kudeatzeko politikak betetzeari buruzko txostena.

g) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitzen duen beste edozein informazio.

2.Urteko txostena, aurreko ekitaldia bukatu ondoko lau hilabeteko epearen barruan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorri beharko diote dagokion erregistroan inskriba dezan.

3.Artikulu honen 1. zenbakiko b) eta g) arteko letrek aipatutako informazioa jasotzen duten hiru hilean behingo txostenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorri beharko dizkiote hiruhileko naturala amaitu ondorengo bi hilabeteko epearen barruan, eta horrek dagokion erregistroan sartuko ditu.

4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak funtsen finantza-egoerak lotu beharreko kontabilitate-arauak eta ereduak ezarri eta aldatu ahal izango ditu, bai eta auditoreen edo bestelako aditu independenteen txosten berezien irismena eta edukia ere.

36. artikulua. Gertakari garrantzitsuak jakinaraztea.

1.Sozietate kudeatzaileak funts bakoitzaren egoera edo garapenerako espezifikoki garrantzitsua den gertakari oro jakinarazi beharko die Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta haren hartzekodunei, betiere funtsaren baloreak bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziaziorako onartuta badaude.

Funtserako gertakari espezifikoki garrantzitsuak izango dira jaulkitako baloreetan, halakorik badago, eta aktiboa osatzen duten elementuetan nabarmen eragin dezaketen horiek.

2.Gaitasuna ematen zaio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gertakari garrantzitsuak jakinarazteko modua, edukia eta epeak erabakitzeko.

37. artikulua. Hartzekodunen batzarra.

Titulizazio-funtsak eratzeko eskriturak hartzekodunen batzarra sortzea aurreikusi ahal

izango du. Hartzekodunen batzarraren osaera eta ahalmenak zein funtzionamendu-arauak titulizazio-funtsa eratzeko eskrituran bilduko dira, eta hartzekodunen kategoria ezberdinen parte-hartzea bereiziko da.

Hartzekodunen batzarrak, behar bezala deituta dagoenean, titulizazio-funtsen hartzekodunen interes legitimoak ondoen defendatzeko beharrezkoa den guztia erabakitzeko ahalmena duela iritziko da.

Eratzeko eskriturak aurreikusten ez duen guztiari dagokionez, hartzekodunen batzarrak merkataritza-legerian kapital-sozietateentzat jasotako obligaziodunen sindikatuari buruzko xedapenak jarraitu beharko ditu.

IV. KAPITULUA

Gainbegiratzeko eta zehatzeko araubidea

38. artikulua. Gainbegiratzeko eginkizuna eta zehapen-araubidea.

1.Titulu hau eta berariaz horri dagozkion manuak jasotzen dituzten Europar Batasuneko Zuzenbideari buruzko arauak betetzeari dagokionez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aldetik gainbegiratzeko eta zehatzeko araubideari lotuta egongo dira honako hauek:

a) Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak eta administratzen dituzten titulizaziofuntsak.

b) Titulizazio-funtsei aktiboak lagatzen dizkieten erakundeak, titulizazio-funtsera gehitzeko sortutako aktiboen jaulkitzaileak, funtsei lagatako aktiboen administratzaileak eta titulu honetan aurreikusitako arauek eta aplikagarri zaizkien Europar Batasuneko arauek behartuta gertatzen diren gainerako pertsonak eta erakundeak.

Pertsona juridikoei dagokienez, Lege honen arabera Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkion eskumenak horietan administrazioedo zuzendaritza-karguak edo haien parekoak betetzen dituztenei ezarri ahal izango zaizkie.

Aurreko lerrokadan aipatutako erakundeetan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzen dituzte horien administratzaileek edo kide anitzeko administrazio-organoetako kideek, bai eta horien zuzendari nagusi eta parekoek ere, halakotzat erakundean goimailako zuzendaritzako eginkizunak, egitatez edo eskubidez, betetzen dituztenak hartuta.

2.Aurreko zenbakian aipatutako pertsonei eta erakundeei Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legearen VI. tituluan ezarritako gainbegiratzeko eta zehapen-prozedurako araubidea aplikatuko zaie; halaber, arau horretan sozietate kudeatzaileei, inbertsio kolektiboko erakundeei eta partaide nahiz akziodunei egindako aipamenak, titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileei eta funts horien kontura jaulkitako baloreen finantzatzaile eta titularrei, hurrenez hurren, egindakotzat hartuko dira.

39. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Arau-hauste oso astunak izango dira honako hauek:

a) Lege honekin, liburuxkarekin edo funtsa eratzeko eskriturarekin bat etorriz eman edo argitaratu beharreko informazioan edo kontabilitatean gertatzen den ez-egitea edo faltsutzea.

b) Aldizkako informazioa igortzeko betebeharren ez-betetze oro, baldin eta ezkutatzeko interesa edo zabarkeria larria badago egin gabeko jakinarazpenaren garrantzia eta izandako atzerapena aintzat hartuta; horren barruan sartzen da, era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduko –kreditu-kalifikazioaren agentziei buruzkoa– 8 ter artikuluaren ondoriozko betebeharrei dagokiena.

c) Sozietate kudeatzaileak estatutu sozialak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimenik gabe aldatzea, hori beharrezkoa bada Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

d) Araututako finantza-informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez igortzea edo datu zehaztugabeak, ez-egiazkoak, engainagarriak edota alderdi edo datu

garrantzitsuak esaten ez dituztenak igortzea. Gauza bera igorri beharreko edo batzordeak bere eginkizunetan eskatzen dituen bestelako datu edo agiriei dagokienez, baldin eta horrek erakundearen kaudimena edo, hala dagokionean, titulizazio-funtsen ondareegoerarena balioestea zailtzen badu.

e) Funtsaren baliabideak aktiboetan inbertitzea edo funtsa eratzeko eskrituran baimenduta ez dauden eragiketak, edo Lege honetan xedatutakoaren kontrakoak, kontratatzea, betiere horrek funtsaren egitura edo xedea indargabetzen badu, aktiboen kalitateari modu larrian eragiten badio, balore-edukitzaileen eta finantzatzaileen interesak larriki kaltetzen baditu, edota errepikatutako ez-betetzea bada.

f) Lege honen 25. artikuluan sozietate kudeatzaileentzat erreserbatutako jarduera beharrezkoa den baimena eduki gabe egitea.

g) Titulizazio-funts bat eratzeko eskritura aldatzea aplikatu beharreko araudian ezarritako aurreikuspenak bete gabe.

h) Lege honen 26. artikuluarekin bat etorriz dagozkien betebeharretakoren bat ez betetzea.

i) Legez eskatu beharrekoak baino baliabide propio gutxiago edukitzea sei hilabetean.

j) Sozietate kudeatzaileak funtsaren kudeaketa aktiboa bere gain hartu badu, sozietate kudeatzaileei egotzitako eginkizunak eskuordetzea Lege honetan aurreikusitakoa bete gabe, baldin eta horrek funtsaren balore-edukitzaileen eta finantzatzaileen interesak kaltetu baditzake, edo baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren barneko kontrolerako edo gainbegiratzeko gaitasuna murrizten badu.

k) Titulizazio-funtsen jabetzako aktiboak baloratzea aplikatu beharreko araudiak ezarritakoari kasu egin gabe, baldin eta horrek kalte larria eragiten badie funtsaren baloreedukitzaileen eta finantzatzaileen interesei, behin eta berriz gertatzen bada edo titulizaziofuntsaren finantza-egonkortasunean funtsezko eragina badu.

l) Titulizazio-funtsa eratzeko eskritura egilestea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan sartutako eskritura-proiektuan eta liburuxkan jasota dagoena bete gabe, betiere ezberdintasunak garrantzitsuak badira funtsaren egituraren ondorioetarako.

m) Lege honetan eta 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 ter artikuluaren arabera eskatutako txostenak eta agiriak emateko orduan, horietan larriak diren zehaztasunik ezak egotea edo horiek egiazkotasunik gabe egitea, edota xedeari edo inbertsioari buruzko iritzi oinarriduna emateko funtsezkoak edo garrantzitsuak diren xehetasunak jakinarazi gabe egitea.

n) Titulizazio-funtsaren kontura jaulkitako baloreak amortizatzea edo edozein ordainketa egitea honako alderdi hauek bete gabe: lehentasun-hurrenkera, xedapen arautzaileek ezarritako mugak edo baldintzak, eratzeko eskritura edo liburuxka, baldin eta horrek inbertitzaileei kalte larria eragiten badie.

ñ) Kudeatzaileak kudeatzen dituen titulizazio-funts guztien edo batzuen administrazioko eta lege-ordezkaritzako eginkizunari uko egitea ezarritako baldintzak bete gabe.

o) Kontroleko partaidetza bat eskuratzea aplikatu beharreko legezko edo arauzko xedapenetan aurreikusitakoa bete gabe.

p) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitako kautelazko neurriak edo zehatzeko ahaletik kanpo aplikatutakoak ez betetzea.

q) Gainbegiratzean atzemandako gabeziak zuzentzeko sozietate kudeatzaileek hartutako konpromisoak ez betetzea, baldin eta horrek inbertitzaileen interesei kalte larria eragiten badie edo behin eta berriz gertatzen bada.

r) Sozietate kudeatzaileek administrazioeta kontabilitate-antolamenduan edo barnekontroleko prozeduretan (arriskuaren kudeaketari buruzkoak ere barne direla) hutsuneak erakustea, baldin eta hutsune horiek erakundearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen badute edota inbertitzaileen interesak modu larrian kaltetu edo arriskuan jartzen badituzte.

s) Arau-hauste astunak egitea, baldin eta hori gertatu aurreko bost urteetan egileak arau-hauste mota beragatik zehapen irmoa jaso badu.

t) 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 quater artikuluak aipatutako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada noizbehinka edo modu isolatuan gertatzen.

40. artikulua. Arau-hauste astunak.

Arau-hauste astunak izango dira honako hauek:

a) Lege honetan, liburuxkan edo titulizazio-funtsa eratzeko eskrituran xedatutakoaren arabera eman beharreko informazioa inbertitzaileen eskura jartzeko betebeharra urratzea, bai eta 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 ter artikuluaren ondoriozko informazio-betebeharrak urratzea ere, baldin eta ez-betetze horiek ez badira arau-hauste oso astuna.

b) Sozietate kudeatzaileek Lege honen 26. artikuluarekin bat etorriz dagokien betebeharren bat noizbehinka edo modu isolatuan ez betetzea.

c) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazioa emateko betebeharrak ez betetzea, sozietate kudeatzaile batek eska daitekeen gutxieneko mailatik beherako baliabide propioak dituenean.

d) Aplikatu beharreko araudiaren arabera baimenduta ez dauden edo liburuxkak edo titulizazio-funtsa eratzeko eskriturak onartzen ez dituen aktiboetan inbertitzea, hori arauhauste oso astuntzat hartu behar ez denean.

e) Sozietate kudeatzaileen administrazioa zein zuzendaritza benetan gauzatzea horietan zuzenbidez izaera horretako kargurik ez duten pertsonek.

f) Lege honen 28. artikuluan aipatzen diren izendapenak behar ez bezala erabiltzea.

g) Titulizazio-funtsaren aktiboan taldekatzen diren aktiboei edo jaulkitako baloreei buruz eskatutako txosten eta agirietan zehaztasunik ezak egotea edo xehetasunak ez adieraztea, baldin eta horiek arau-hauste oso astuntzat hartu behar ez badira.

h) Sozietate kudeatzailearen kapitalean partaidetza bat eskuratzea aplikatu beharreko legezko eta arauzko araudian aurreikusitako baldintzak urratuta, betiere hori oso astuntzat hartu behar ez bada.

i) Komisioak kargatzea benetan eman ez diren zerbitzuengatik, aurreikusita ez dauden komisioak kobratzea edo komisioak kobratzean sozietate kudeatzaileen estatutuetan edo erregelamenduetan ezarritako mugak eta baldintzak ez betetzea.

j) 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 quater artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada arau-hauste oso astuna.

41. artikulua. Arau-hauste arinak. Hauek dira arau-hauste arinak:

a) Kudeatzen dituzten funtsen araudian, eratzeko eskrituran edo liburuxkan xedatutakoarekin bat etorriz titulizazio-funtsen balore-edukitzaileen eta herritarren artean, oro har, zabaldu beharreko informazioa berandu argitaratzea edo igortzea.

b) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari ez bidaltzea titulizazioaren arloan xedatuta dagoenaren arabera bidali behar zaizkion agiri, datu edo informazioak –edo batzordeak bere zereginak betetzean eskatzen dituenak–, arauetan ezarritako edo batzordeak berak emandako epean, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-jardueren aurrean laguntzeko betebeharra urratzea, adibidez deklarazioa hartzeko zitazio batean ez agertzea, jokabide horiek arau-hauste astuna edo oso astuna ez direnean.

c) Halaber, arau-hauste arina izango da titulizazioari aplikatu beharreko araudia ez betetzea, baldin eta aurreko artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera arau-hauste astuna edo oso astuna ez bada.

d) 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 quinquies artikuluan jasotako betebeharra ez betetzea; hau da, idatziz adieraztea, hala dagokionean, merkatu osoaren ehuneko 10 baino gutxiagoko kuota duen kreditu-kalifikazioko agentzia bat gutxienez izendatu ez izana.

42. artikulua. Zehapenak.

Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean aurreikusitako zehapen-araubidea oro har aplikatzea alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak egunean 12.000 euro arteko isun hertsatzaileak ezarri ahal izango dizkie Lege honen 38. artikuluan aipatutako pertsona eta erakunde arau-hausleei, honetara behartzeko:

a) Hartutako kautelazko neurriak betetzera.

b) Gainbegiratzeko jardueren aurrean azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 70. artikuluan aurreikusitako laguntzeko eginbeharra betetzera; horren barruan honako alderdi hauek sartzen dira: deklarazioa hartzeko egindako zitazioetara agertzea, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aplikatu beharreko xedapenen arabera edo bere eginkizunak betetzeko eskatuta igorri beharreko datu, agiri edo informazio guztiak igortzea.

IV. TITULUA

Kapital-merkatuen sarbidea eta funtzionamendua hobetzea

43. artikulua. Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea. Honela geratuko da aldatuta Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea: Bat. Aldatu egiten da 30 bis.1 artikuluaren azken lerrokada:

«Zenbaki honen b) , c) , d) eta e) letretan jasotako jaulkipenak publiko orokorrari zuzentzen zaizkionean, publizitate-komunikazioko edozer modu erabilita, inbertsiozerbitzuak emateko baimendutako erakunde batek esku hartu beharko du, jaulkitako baloreak merkaturatzeko. Betebehar hori ez zaio aplikatuko behar bezala baimendutako partaidetzazko finantzaketarako plataformen berezko jarduerari.»

Bi. Aldatu egiten dira III. tituluaren II. kapituluaren 30 ter eta 30 quater artikuluak:

«II. KAPITULUA

Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipena

30 ter artikulua. Baldintzetatik salbuestea.

1.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie Espainiako sozietateek jaulki eta zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipen guztiei, baldin eta:

a) Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziaziorako onartu behar badira edo saltzeko eskaintza publikoaren xede izan behar badute, eta horri dagokionez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurreko kapituluan xedatutako moduan, onartu eta erregistratu beharreko liburuxka bat egiteko eskatzen bada.

b) Espainian ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziaziorako onartu behar badira.

Aurreko lerrokadan sartuko dira, bertan aurreikusitakoa betetzen badute, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategineko XI. tituluan aurreikusten diren eta zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipenak.

Ez dira zorra aitortzen edo sortzen duten obligazio edo bestelako balore gisa hartuko Lege honetako 26.2 artikuluaren bigarren lerrokadan adierazten diren partaidetzako baloreak, hala nola akzio bihur daitezkeen obligazioak, horiek azpiko akzioen jaulkitzaileek edo talde jaulkitzailearen erakunde batek jaulkitzen baditu.

2.Artikulu honetan aipatzen diren baloreen jaulkipenerako ez da eskritura publikorik egiletsi beharrik izango.

1.a) zenbakian aipatutako balore-jaulkipenei buruzko egintza guztien publizitatea Lege honetan eta garatzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera zuzenduko da.

1.b) zenbakian aipatutako balore-jaulkipenei buruzko egintza guztien publizitatea egiteko, negoziazio-sistema aldeaniztunek xede horrekin ezarritako sistemak erabiliko dira.

3.1.a) zenbakiak aipatutako jaulkipenei dagokienez, jaulkipen bakoitzaren baldintzak eta jaulkitzaileak horiek formalizatzeko duen gaitasuna, lege bidez arautzen ez direnean, jaulkitzailearen estatutu sozialetan jasotzen diren klausulen mende egongo dira eta jaulkipen-hitzarmenean nahiz informazio-liburuxkan aurreikusi bezala arautuko dira.

4.1.b) zenbakian aipatutako jaulkipenei dagokienez, jaulkipenerako legez eskatzen diren baldintzak eta baloreen ezaugarriak behar bezala jasoko dira, indarrean den araudiari jarraikiz, horretarako eskumena duten pertsonek eginiko ziurtagirian. Ziurtagiri horren bidez alta eman ahal izango zaie baloreei kontuko idatzoharretan, 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

30 quater artikulua. Obligaziodunen sindikatuaren aplikazio-eremua.

Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren XI. tituluaren IV. kapitulua aplikatuko zaie zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edota bestelako baloreen jaulkipenei, harpidetza-eskaintza publikoaren izaera badute, honako egoera hauetan:

a) Horrelakoen baldintzak Espainiako ordenamendu juridikoak edo Europar Batasuneko edo Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko kidea ez den estatu bateko ordenamendu juridikoak gidatzen dituenean.

b) Espainiako lurraldean gertatzen direnean, edota Espainiako bigarren mailako merkatu ofizial batean edo Espainian ezarritako negoziazio-sistema aldeaniztun batean negoziaziorako onartzen direnean.»

Hiru. Bat zenbakia jartzen zaio «Bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziaziorako sartzea» titulua duen oraingo 32. artikuluaren edukiari, eta artikulu horretan bi zenbakia gehitzen da. Honela dio:

«Bi. Negoziazio-sistema aldeaniztun batetik bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziaziorako sartzeko berezitasunak.

1.Erakunde baten akzioak negoziazio-sistema aldeaniztun batean beharrean bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzera igarotzen badira, erakunde horiek, gehienez bi urteko aldi baterako epe batez, ez dituzte honako betebehar hauek bete beharko:

a) Sei hilean behingo bigarren finantza-txostena argitaratzea eta zabaltzea –35.2 artikuluaren bigarren lerrokadan jasota dago.

b) Bitarteko kudeaketa-adierazpena argitaratzea eta zabaltzea –35.3 artikuluan jasota dago.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako salbuespenari heldu ahal izateko, bigarren mailako merkatu ofizialean negoziaziorako onartzeko liburuxkak adierazi beharko du erakundeak horri guztiz edo zati batez heltzeko asmoa duela, eta iraupena ere adierazi beharko da. Argibide hori beharrezkoa den informaziotzat hartuko da 27.1 artikuluaren ondorioetarako.

3.Baldin eta negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioen kapitalizazioa bostehun milioi euro baino handiagoa bada sei hilabetez baino gehiagoz jarraian, erakunde jaulkitzaileak merkatu arautu batean negoziaziorako onartzeko eskatu beharko du bederatzi hilabeteko epearen barruan.

Negoziazio-sistema aldeaniztuneko erakunde zuzentzaileak betebehar hori betetzen dutela zainduko du.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak finantzaedo inbertsio-izaera hertsia duten sozietateak aurreko betebeharretik salbuesteko baldintzak finkatu ahal izango ditu; izaera hori dute honako arau hauek araututako erakundeek, besteak beste: Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea; Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituen eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Legea, edo Higiezinen Merkatuko Inbertsioko Sozietate Anonimo Kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legea.

4.Artikulu honetan jasotako kasuetan, erakundeak ez du neurririk nahitaez hartu beharko akziodunen baloreen likideziako galerarik saihesteko.»

Lau. Aldatu egiten da 34.1. artikulua:

«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du negoziaziotik baztertzea erregelamenduz ezarritako zabalpen-, maiztasunedo bolumen-baldintzak betetzen ez dituzten finantza-tresnak, bai eta dagokien jaulkitzaileak betebeharrak betetzen ez dituenean ere, bereziki informazioa igorri eta argitaratzeko betebeharrei dagokienez; hori ere egin ahal izango du Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearekin bat etorriz likidazio-fasea ireki zaien sozietateekin, edota sozietatearen likidazio-fasean daudenekin, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean aurreikusitakoarekin bat etorriz. Har daitezkeen kautelazko neurriak alde batera utzi gabe, horrelako erabakiak erakunde jaulkitzaileari entzunaldia egin ondoren hartuko dira, betiere bazterketa hori konkurtso-likidazioko fasea ireki delako edo sozietatea likidazio-fasean dagoelako erabakitzen ez bada. Arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoak izango du eskumen hori, bere autonomia-esparruko merkatuetan bakarrik negoziatutako finantza-tresnei dagokienez.»

Bost. Gehitu egiten dira 92. artikuluan g) bis, ñ) eta o) letrak:

«g)

bis 32.Bi artikuluan aurreikusitako sozietate kotizatuen erregistro bat.

ñ)

Partaidetzazko finantzaketarako plataformen erregistro bat.

o) Titulizazio-funtsen erregistro bat; eta bertan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aplikatu beharreko araudiaren arabera erregistratu beharreko gertaerak eta egintzak inskribatuko dira.»

Sei. c) quinquies letra eransten zaio 99. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

«c) quinquies. Negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek, sistema horietan negoziaziorako onartutako finantza-tresnen jaulkitzaileek, erregistratutako aholkulariek eta horietan parte hartzen duen beste edozein erakundek Lege honen XI. tituluan aurreikusitako arauak, garatzeko xedapenak edo funtzionamenduerregelamenduak ez betetzea, baldin eta ez-betetze hori garrantzitsua bada merkatuaren gardentasuna eta osotasuna arrisku larrian jarri dituelako edo ondarekaltea eragin dielako inbertitzaile askori.»

Zazpi. a) ter letra eransten zaio 100. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

«a) ter. Negoziazio-sistema aldeaniztunetako kideek, sistema horietan onartutako finantza-tresnen jaulkitzaileek, erregistratutako aholkulariek eta horietan parte hartzen duen beste edozein erakundek Lege honen XI. tituluan aurreikusitako arauak, garatzeko xedapenak edo funtzionamendu-erregelamenduak ez betetzea, baldin eta ez-betetze hori ez bada arau-hauste oso astuntzat hartzen aurreko artikuluaren arabera.»

Zortzi. Aldatu egiten dira b) eta c) letrak eta e) letra berria erantsi da 120.3.i) artikuluan:

«b) Jendaurreko informazio horrek eskuragarri egon beharko du negoziaziorako onartutako baloreei dagokienez, inbertitzaileek erabakiak oinarritu ahal izan ditzaten. Informazio horretan, hala dagokionean, erakunde jaulkitzailearen enpresa-jarduerak zer mota eta izaerakoak diren azaldu beharko da. Informazioak baloreen izaera kontuan izan beharko du, bai eta sisteman aginduak exekutatu ditzaketen inbertitzaileena ere.

c) Kide motak, 37. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoaren arabera, bai eta haien eskubide eta betebeharrak ere.

e) Jaulkitzaileen eta negoziazio-sistema aldeaniztunean parte hartzen duen beste edozeinen eskubide eta betebeharrak; eta parte-hartzaile horien artean, hala badagokio, erregistratutako aholkulari bat ere izango da, jaulkitzaileak izendatua; hark zaindu beharko du jaulkitzaileek sozietate zuzentzailearekin eta inbertitzaileekin informazio-betebeharrak behar bezala betetzen dituztela, formaren zein funtsaren ikuspegitik. Erregelamenduak aholkulari horien eta jaulkitzaileen arteko harremanesparru orokorra zehaztuko du, bai eta egin beharreko eginkizunak eta dituzten betebeharrak ere.»

Bederatzi. f) eta g) letrak gehitzen dira 120.3.ii) artikuluan, eta honela idatzita geratzen dira:

«f) Betebeharrak eta bitartekoak, hala badagokio, kontratazioaren likidezia lortzeko.

g) Baloreak negoziaziotik baztertzeko, kasuan-kasuan jarraitu beharreko prozedura, erakunde jaulkitzailearen betebeharrak zehaztuta.»

Hamar. Aldatu egiten da 120.3.iv) artikulua:

«iv) Gainbegiraketa eta merkatu-diziplina.

a) Erakunde zuzentzaileak merkatuko erregelamendua, bai eta Lege honen manuak zein aplikatu beharreko gainerako arauak ere, benetan betetzen dituztela gainbegiratu eta kontrolatzeko metodoak, bereziki jaulkitzaileek, kideek, erregistratutako aholkulariek eta beste parte-hartzaile batzuek egindako merkatuabusuari buruzko arauei dagokienez.

b) Merkatuari buruzko erregelamendua betetzen ez bada, erakunde zuzentzaileak aplikatuko duen diziplina-araubidea, Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz aplikatu beharreko administrazio-zehapenak gorabehera.

c) Erakunde zuzentzaileak erabiliko duen prozedura, lege honen edo garatzeko arauen urraketa edota negoziazio-sistema aldeaniztunaren erregelamenduko arauen ez-betetzea izan daitezkeen gorabeherak edo bere kideen jokabideak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazteko.»

Hamaika. 4. zenbakia gehitzen zaio 120. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«4. Erakunde zuzentzaileek negoziazio-sistema aldeaniztunaren arloan, beren barne-erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat etorriz garatzen dituzten jarduera eta jokabideei buruzko informazioa igorriko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari hiru hilean behin. Aipatutako informazioa dagokion aldia amaitu eta hilabeteko epean igorriko dute.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztu ahal izango ditu betebehar hori betetzeko erakunde zuzentzaileek erabili beharreko eduki zehatza eta berariazko formatua.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak behar besteko informazio gehigarria eskatu ahal izango die erakunde zuzentzaileei, negoziazio-sistema aldeaniztunen funtzionamendu egokia zaintzearren.»

Hamabi. Aldatu egiten da 121.2. artikulua:

«2. Hala dagokionean, negoziazio-sistema aldeaniztun bateko erakunde zuzentzaileek jendaurreko informazioa eman beharko dute edo, hala badagokio, horrelakorik badagoela ziurtatu beharko dute erabiltzaileek negoziatutako tresnei buruzko iritzia osatu ahal izan dezaten, horretarako erabiltzaileen izaera zein negoziazio-sistema aldeaniztunean negoziatutako tresna motak kontuan harturik.

Negoziatutako tresnen jaulkitzaileei buruz argitaratu beharreko informazioa prestatzeko erantzukizuna horien erakunde jaulkitzaileak eta administratzaileek izango dute gutxienez. Informazio horrek jaulkitzailearen irudi zintzoa ez ematearen ondorioz baloreen titularrei eragindako kalte eta galeren erantzule izango dira horiek.»

Hamahiru. 122. artikuluaren 2. zenbakiari azken esaldi bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Aurreko zenbakian adierazitako erakundeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko diote horren arauen urraketa esanguratsu oro edo merkatu-abusua ekar dezakeen negoziazioedo jardun-baldintzetako anomalia oro. Jaulkitzaileengandik bildutako informazioa oinarri hartuta, aipatutako jaulkitzaile horiei aplikatu beharreko araudiaren gainean izan litekeen ez-betetze oro ere jakinarazi beharko dute.»

44. artikulua. Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legea aldatzea.

Bat. Aldatu egiten da 21.2. artikuluaren e) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«e) Partaidetza-tituluak eta partaidetza bereziak jaulkitzea.»

Bi. 32. artikuluaren 1. zenbakiari azken lerrokada bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«Estatutu sozialek kontrakorik xedatzen ez badute, obligazioak jaulkitzea eta balore negoziagarrien jaulkipenaren bidezko bestelako finantzabideak erabaki behar dituzte, halaber, betiere partaidetza-tituluak eta partaidetza bereziak ez badira, azken horien eskumena Biltzar Orokorrak baitu.»

Hiru. Aldatu egiten da 54.1. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Kooperatibek, Kontseilu Zuzentzailearen erabakiz –betiere estatu sozialek kontrakorik xedatzen ez badute–, obligazioak jaulki ahal izango dituzte. Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak arautuko du obligazioen jaulkipena, beharrezko diren egokitzapenak eginda.

Halaber, Kontseilu Zuzentzaileak, serieko jaulkipenak direnean, bazkideen nahiz bazkide ez diren hirugarrenen borondatezko finantzaketa onartzea erabaki ahal izango du edozein modalitate juridikoren pean eta ezartzen diren epe eta baldintzekin.»

45. artikulua. Kapital Sozietateen Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.

Hona nola geratzen den aldatuta Kapital Sozietateen Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua:

Bat. Aldatu egiten da 401. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«401. artikulua. Sozietate jaulkitzailea.

1.Kapital-sozietateek zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen serie zenbakidunak jaulki eta bermatu ahal izango dituzte.

2.Sozietate mugatuaren jaulkipenen zenbateko osoa ez da izango baliabide propioen halako bi baino gehiago, betiere jaulkipena ez badago bermatuta hipotekarekin, balore-bahiarekin, berme publikoarekin edota kreditu-erakunde baten abal solidario batekin.

Jaulkipena elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioarekin bermatuta badago, abala ematean sozietateak duen berme-gaitasunak zehaztuko ditu abalaren muga eta gainerako baldintzak, betiere haren berariazko araudiarekin bat etorriz.

Zirkulazioko zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioak edo bestelako baloreak dituzten sozietate mugatuek egiten dituzten diruzkoak ez diren ekarpenen bidezko kapital-gehikuntzei aplikatuko zaizkie 67. eta 72. arteko artikuluetan aurreikusitako betebeharrak.

Erantzukizun mugatuko sozietateak ezin izango du inola ere partaidetza sozial bihur daitekeen obligaziorik jaulki edo bermatu.

3.Lege bereziek bestelakorik ezarri ezean, zorra aitortzen edo sortzen duten baloreak titulu honetan obligazioentzat ezarritako araubidearen mende geldituko dira, baldin eta sozietate anonimoek eta erantzukizun mugatuko sozietateek jaulkiak badira.»

Bi. Aldatu egiten da 403. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«403. artikulua. Jaulkitzeko baldintzak.

Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo beste balore batzuen jaulkipenei aplikatu beharreko legeria bereziak aurreikusitako kasuetan, obligaziodunen sindikatu edo defentsa-elkarte bat eratu beharra egongo da, eta sozietateak pertsona bat izendatu beharko du –komisario deituko zaio–, jaulkitzeko kontratua ematean parte har dezan etorkizuneko obligaziodunen izenean, 419-429 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.»

Hiru. Aldatu egiten da 405. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«405. artikulua. Espainiako sozietateek atzerrian obligazioak jaulkitzea.

1.Espainiako sozietateek atzerrian obligazioak edo bestelako zor-tituluak jaulki ahal izango dituzte.

2.Jaulkitzeko ahalmena, organo eskuduna eta erabakia hartzeko baldintzak Espainiako legeak zehaztuko ditu.

3.Jaulkipenak jarraitu beharreko legeak honako alderdi hauek zuzenduko ditu: obligaziodunek jaulkitzailearen aurrean dituzten eskubideak, kolektiboki antolatzeko erak eta obligazioak itzultzeko eta amortizatzeko araubidea.

4.Obligazio bihurgarriei dagokienez, jaulkipena zuzentzen duen atzerriko legearen arabera zuzenduko da bihurtzeko eskubidearen edukia, baina beti Espainiako sozietateak ezarritako mugen barruan, horixe baita sozietatearen lege gidaria.

Obligazioak zer baliorekin jaulki daitezkeen, bihurtzeko mugak eta lehentasunezko harpidetza-eskubidea baztertzeko araubidea zehaztuko ditu Espainiako legeak.»

Lau. Aldatu egiten da 406. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«406. artikulua. Administrazio-organoaren eskumena.

1.Estatutuek kontrakoa xedatzen ez badute eta hurrengo zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, administrazio-organoak izango du obligazioak

jaulkitzeko eta negoziaziorako onartzea erabakitzeko eskumena, bai eta obligazioen jaulkipenaren bermeak eman ala ez erabakitzekoa ere.

2.Akziodunen batzar orokorrak izango du eskumena akzio bihur daitezkeen obligazioak edo obligaziodunei sozietate-irabazietako partaidetza bat egozten dioten obligazioak jaulkitzea erabakitzeko.»

Bost. Aldatu egiten da 407. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«407. artikulua. Eskritura publikoa.

1.Eskritura publikoan jasoko da obligazioen jaulkipena; sozietatearen ordezkariak eta etorkizuneko obligaziodunen ordezkariak –komisario deituko zaio– egiletsiko dute eskritura publiko hori.

2.Jaulkitzeko eskritura publikoak gutxienez honako aipamen hauek izan behar

ditu:

a) Sozietate jaulkitzailearen nortasuna, xede soziala eta kapitala, guztiz ordainduta dagoen adierazita. Zirkulazioko obligazioak baditu, erabat edo zati batez amortizatzeko, bihurtzeko edo trukatzeko dauden obligazioen jaulkipenak azaldu beharko dira, zenbatekoa adierazita.

b) Jaulkitzea zein organok erabaki duen, eta zein egunetan.

c) Jaulkipenaren zenbateko osoa eta hura osatzen duten obligazioen kopurua, horiek tituluen bidez edo kontuko idatzoharren bidez adierazten diren zehaztuta.

d) Jaulkitzen diren obligazioen balio nominala, bai eta sortzen dituzten interesak edo tasa zehazteko formula, primak, loteak eta gainerako abantailak ere, halakorik badu.

e) Obligaziodunen sindikatuaren antolakuntza-eta jarduera-erregelamendua, eta sozietate jaulkitzailearekin dituen harremanenak.

f) Obligazioak amortizatzeko araubidea, horretarako baldintzak eta epeak adierazita.

3.Baldin eta bereziki bermatuta dauden obligazioak jaulkitzen badira, eskriturak, gainera, jaulkitzeko bermeak ere adieraziko ditu. Bermeak errealak badira, zer ondasunen gainean eratu den zehaztuko da, betiere adierazita bermea inskribatuta dagoen erregistro publikoa eta inskripzio-data edota pignoratutako ondasunen edo eskubideen entitate gordailuzaina eta pignorazio-data. Bermeak pertsonalak badira, jaulkitzeko eskritura egilesteko garaian bermatzailea bertan izan beharko da.»

Sei. Aldatu egiten da 409. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«409. artikulua. Harpidetza.

Obligazioak harpidetzeak esan nahi du obligaziodun bakoitzak jaulkipenkontratua guztiz berresten duela eta, hala badagokio, obligaziodun hori sindikatuari atxikitzen zaiola.»

Zazpi. Aldatu egiten da 421. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«421. artikulua. Komisarioa.

1.Obligazioak jaulkitzea erabaki ondoren, sozietate jaulkitzaileak komisarioa izendatuko du; gai juridiko edo ekonomikoetan esperientzia egiaztatua duen pertsona fisiko edo juridikoa izan beharko du. Sozietate jaulkitzaileak komisarioaren ordainsaria finkatuko du.

2.Komisarioak obligaziodunen interes komunak babestuko ditu, eta, jaulkitzeko eskrituran eman dizkioten ahalmenak ez ezik, obligaziodunen biltzar orokorrak ematen dizkionak ere izango ditu.

3.Komisarioak sindikatuaren barne-erregelamendua ezarriko du, eta, horretarako, jaulkitzeko eskrituran ezarritako araubidean aurreikusitakoa beteko du.

4.Komisarioa obligaziodunen sindikatuaren legezko ordezkaria izango da, bai eta sozietatearen eta obligaziodunen arteko harreman-organoa ere. Horren ondorioz, sozietate jaulkitzailearen batzar orokorraren eztabaidetara joan daiteke – hitza izango du, baina botorik ez–, batzar horri informazioa eskain diezaioke sindikatuak hartutako erabakien inguruan, eta bere ustez nahiz obligaziodunen biltzarraren iritziz obligaziodunentzat interesgarriak izan daitezkeen txostenak eska diezazkioke batzar horri.

5.Obligazioak adjudikatzeko zein amortizatzeko zozketak egiten direnean, komisarioa bertan izango da; horrez gain, nominalaren itzulketa eta interesen ordainketa zainduko ditu.

6.Komisarioak, sindikatuaren izenean, egokiak diren ekintza guztiak egin ahal izango ditu sozietate jaulkitzailearen, administratzaile edo likidatzaileen kontra edo jaulkipena bermatu dutenen kontra.

7.Komisarioa erantzule izango da obligaziodunen aurrean eta, hala dagokionean, sozietatearen aurrean, kargua betetzean izan beharreko arreta profesionalik gabe egindako ekintzek eragindako kalteengatik.»

Zortzi. Aldatu egiten da 423. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«423. artikulua. Deialdia egiteko era.

Obligaziodunen biltzar orokorraren deialdia sindikatuaren erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera egingo da; obligaziodunak deialdiaren jakitun direla ziurtatu behar da.

Bederatzi. 424 bis artikulu berria erantsi da; hauxe dio:

«424 bis artikulua. Bertaratzea.

1.Obligaziodunak pertsonalki joan daitezke, edo beste obligaziodun batek ordezka ditzake. Sozietatearen administratzaileek, obligaziodunak izanik ere, ezin dituzte inola ere ordezkatu.

2.Komisarioak obligaziodunen biltzar orokorrean parte hartu beharko du, nahiz eta deialdia berak ez egin.»

Hamar. Beste artikulu bat, 424 ter, sartu da. Hona hemen nola geratzen den idatzita:

«424 ter artikulua. Boto-eskubidea.

Obligazio bakoitzak obligaziodunari boto-eskubide jakin bat emango dio, proportzionala izango dena haren titulartasunpeko obligazioen amortizatu gabeko balio nominalarekiko.»

Hamaika. Aldatu egiten da 425. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«425. artikulua. Erabakiak hartzea.

1.Erabakiak emandako botoen gehiengo osoaren bidez hartuko dira. Salbuespenez, balio nominala itzultzeko, bihurtzeko edo trukatzeko epea edo baldintzak aldatu ahal izateko, zirkulazioko obligazioen bi herenen aldeko botoa beharko da.

2.Obligaziodunen biltzar orokorrak hartutako erabakiek obligaziodun guztiak lotuko ditu, baita bertaratu ez direnak eta disidenteak ere.»

Hamabi. Aldatu egiten da 427. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«427. artikulua. Obligaziodunen biltzar orokorraren erabakien aurka egitea.

Obligaziodunen biltzar orokorraren erabakien aurka egin ahal izango dute obligaziodunek, Lege honetan sozietatearen erabakien aurka egiteko xedatutakoaren arabera betiere.»

Hamahiru. Aldatu egiten da 428. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«428. artikulua. Esku-hartzea.

Sozietateak sei hilabete baino gehiago atzeratzen badu muga-eguneratutako interesen ordainketa nahiz printzipalaren amortizazioa, komisarioak kontseiluari proposa diezaioke administratzaileetatik edozeini kargua etetea eta akziodunen batzar orokorrerako deialdia egitea, administratzaileek, ordeztuak izan behar direla jakin arren, halakorik egiten ez dutenean.»

V. TITULUA

Partaidetzazko finantzaketarako plataformen araubide juridikoa

I.KAPITULUA

Partaidetzazko finantzaketarako plataformak

46. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformak.

1.Baimendutako enpresak partaidetzazko finantzaketarako plataformak dira baldin eta, jardueratzat, modu profesionalean eta web-orriak edo bestelako bitarteko elektronikoak erabiliz, finantzaketa diruzko etekinaren truke eskaintzen duten pertsona fisiko edo juridiko anitz (inbertitzaileak) harremanetan jartzen badituzte finantzaketa beren izenean eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin (sustatzaileak) , zeinek dirua erabiliko baitute partaidetzazko finantzaketako proiektu batera bideratzeko.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako jarduera garatzen duten enpresak ez dira partaidetzazko finantzaketarako plataformatzat hartuko, baldin eta sustatzaileek erakarritako finantzaketa hauen bidez lortu badute esklusiboki:

a) Dohaintzak.

b) Ondasunen eta zerbitzuen salmenta.

c) Interesik gabeko maileguak.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformen araubide juridikoa Lege honetan eta hori garatzeko araudian aurreikusitakoa izango da, horrelako enpresei eta jarduerari aplikatu beharreko gainerako araudia alde batera utzi gabe.

47. artikulua. Lurraldeko aplikazio-eremua.

1.Aurreko artikuluan aurreikusitako jarduera lurralde nazionalean egiten duten partaidetzazko finantzaketarako plataformek zein inbertitzaile eta sustatzaileek horietan duten parte-hartzeak jarraitu beharko dute titulu honetan aurreikusitakoa.

2.Titulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, zerbitzu bat ez da joko lurralde nazionalean egindakotzat, baldin eta Espainian bizilekua duen batek, inbertitzaile edo sustatzaile gisa, bere ekimenez parte hartzen badu Lege honen 46.1 artikuluan aurreikusitako zerbitzuak ematen dituen plataforma batean, eta horrek egoitza soziala atzerrian badu.

3.Aurreko zenbakian aurreikusitako ondorioetarako, jarduera norberaren ekimenez abiarazi dela ez da joko honako egoera hauetan:

a) Baldin eta enpresak bezeroak edo balizko bezeroak Espainian iragartzen, sustatzen edo erakartzen baditu.

b) Baldin eta enpresak bere zerbitzuak Espainiako lurraldean bizilekua duten inbertitzaileei eta sustatzaileei zehazki zuzentzen badizkie.

48. artikulua. Jardueraeta izen-erreserba.

1.Lege honen 46.1 artikuluan aurreikusitako jarduera nahitaezko baimena eskuratu duten eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatuta dauden partaidetzazko finantzaketarako plataformei erreserbaturik dago.

2.«Partaidetzazko finantzaketarako plataforma» izena, bai eta horren «PFP» laburdura ere, horrelako erakundeei erreserbaturik geldituko da, eta horiek beren izen sozialean erabili beharko dituzte.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataforma gisa baimendu eta erregistratu gabeko pertsona fisiko edo juridiko orori debekatzen zaio legez horientzat gordetako jardueretan aritzea, bai eta haiei dagozkien edo haiekin nahastea sor dezaketen edozein izen erabiltzea ere.

4.Merkataritza Erregistroak eta gainerako erregistro publikoek ez dituzte inskribatuko jardueraedo izen-erreserbaren aurkako jarduera, xede soziala edo izena duten erakundeak. Irizpide hori errespetatu gabe egindako inskripzioak erabat deusezak izango dira, eta ofizioz edo administrazio-organo eskudunaren eskariz ezereztu beharko dira. Deuseztasun horrek ez ditu kaltetuko fede oneko hirugarrenen eskubideak, dagozkien erregistroen edukiaren arabera eskuratu badituzte.

49. artikulua. Partaidetzazko finantzaketako proiektuak.

Partaidetzazko finantzaketako proiektuek ezaugarri hauek edukiko dituzte:

a) Modu profesional batez edo ez inbertituz, diruzko etekina lortu nahi duten pertsona fisiko edo juridiko askori zuzenduta egotea.

b) Finantzaketa beren izenean eskatzen duten sustatzaileek –pertsona fisiko zein juridikoak– egitea.

c) Erakarri nahi duten finantzaketa sustatzailearen proiektu jakin batera bakarrik bideratzea. Proiektu horrek enpresa-, prestakuntzaedo kontsumo-izaera edukiko du, eta ez da inola ere hauetako bat izango:

1.a Hirugarrenak modu profesionalean finantzatzea, eta zehazki kredituak edo maileguak ematea.

2.a Merkatu arautu batean, negoziazio-sistema aldeaniztun batean edo beste herrialde bateko merkatu baliokideetan negoziaziorako onartutako akzioak, obligazioak eta bestelako finantza-tresnak harpidetzea edo eskuratzea.

3.a Inbertsio kolektiboko erakundeen edo haien sozietate kudeatzaileen, arriskukapitaleko erakundeen, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxien eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien sozietate kudeatzaileen akzioak eta partaidetzak harpidetzea edo eskuratzea.

d) Lege honen 50. artikuluan aurreikusitako moduetako baten bidez finantzatzea.

50. artikulua. Partaidetzazko finantzaketa gauzatzeko moduak.

1.Partaidetzazko finantzaketako proiektuak hauen bitartez bideratu daitezke:

a) Obligazioak, akzio arrunt eta pribilegiatuak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak jaulkiz edo harpidetuz, baldin eta horrek ez badu Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 25. artikuluak eta hurrengoek aipatzen duten jaulkipenaren informazio-liburuxkarik. Horrelakoetan, sustatzailetzat hartuko da baloreak jaulki behar dituen sozietatea.

Baldin eta finantzaketan egiaztatu gabeko inbertitzaileek parte hartzen badute (titulu honetako definizioaren arabera betiere) , zenbaki honetan aipatutako baloreek ezin izango dute deribatu inpliziturik eduki.

b) Erantzukizun mugatuko sozietateen partaidetzak jaulkiz edo harpidetuz; horrelakoetan, sustatzailetzat hartuko da partaidetzak jaulki behar dituen erantzukizun mugatuko sozietatea.

c) Maileguak, partaidetzazko maileguak barne, eskatuz; horrelakoetan, pertsona fisiko edo pertsona juridiko mailegu-hartzaileak izango dira sustatzaileak.

2.Maileguak partaidetzazko finantzaketarako plataformetan proiektuak argitaratuz eskatzea –Lege honetan aurreikusitako moduan betiere– ez da joko jendearen funts itzulgarriak erakartzea denik.

51. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen zerbitzuak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek honako zerbitzu hauek emango

dituzte:

a) Partaidetzazko finantzaketako proiektuak hartzea, aukeratzea eta argitaratzea.

b) inbertitzaileen eta sustatzaileen artean finantzaketaren kontratazioa errazteko, komunikazio-kanalak garatzea, ezartzea eta ustiatzea.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek aurreko zenbakian aurreikusitakoak ez beste zerbitzu osagarri batzuk eman ahal izango dituzte. Aipatutako zerbitzuok honako hauek izan daitezke, besteak beste:

a) Sustatzaileei aholkularitza ematea proiektua plataforman argitaratzearekin lotuta; zerbitzuak ematea eta informazioaren teknologiaren, marketinaren, publizitatearen eta diseinuaren arloetako aholkularitza sartzen dira horren barruan.

b) Jasotako partaidetzazko finantzaketako proiektuak aztertzea, proiektu bakoitzak inbertitzaileei ekarriko dien arrisku maila zehaztea eta inbertitzaileek inbertitzeko erabakia har dezaten baliagarria den beste edozein aldagai zehaztea. Horrelako informazioa objektibotasunez, hau da, gomendio pertsonalizatuak egin gabe, argitaratzea, sailkatzea eta taldekatzea ez da aholkularitza finantzarioa izango.

c) Urrutiko komunikazio-kanalak prestatzea erabiltzaileak, inbertitzaileak eta sustatzaileak elkarrekin harremanetan jar daitezen, proiektua finantzatzea dakarten jardueren aurretik, bitartean edo ondoren.

d) Proiektuetan parte hartzeko behar diren kontratu-ereduak jartzea alderdien esku.

e) Sustatzaileak proiektuaren bilakaerari buruz zein sozietatearen gertaera garrantzitsuenei buruz ematen duen informazioa inbertitzaileei helaraztea.

f) Kreditu-eskubideen erreklamazio judiziala eta estrajudiziala, inbertitzaileen ordezkaritzan edo norberaren izenean jardunez inbertitzaileek kreditu-eskubidea lagaz gero.

g) Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edo, haren berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehaztutako bestelakoak.

3.Aurreko zenbakietan aurreikusitako zerbitzuez gain eta Lege honen 50.1.b) eta c) artikuluan aurreikusitako eskaerekin lotuta, partaidetzazko finantzaketarako plataformaren bitartez adierazitako borondateen akordio batean oinarritzen diren mailegu-kontratuak eta partaidetzen harpidetza-kontratuak formalizatu ahal izango dituzte partaidetzazko finantzaketarako plataformek, inbertitzaileen izenean jardunez.

52. artikulua. Debekuak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ezin izango dituzte egin inbertsiozerbitzuen enpresei edo kreditu-erakundeei erreserbatutako jarduerak, eta zehazki, ezingo dute:

a) Lege honen 50.1.a) artikuluan aurreikusitako tresnei dagokienez, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63.1 artikuluaren a) eta b) letrek aipatutako bezeroen aginduak edo mandatuak hartzeko, helarazteko edo gauzatzeko zerbitzuak eman, ezta horiek zaintzekoak ere.

b) Inbertitzaileen edo sustatzaileen kontura funtsak jaso, betiere ordaintzeko xedea ez badute eta plataformak ordainketa-erakunde hibrido gisa aritzeko nahitaezko baimenik ez badu, Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legean eta hori garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz.

c) Sustatzaileen aktiboak beren izenean jaso, norbere kontura nahiz inbertitzaileen kontura izan, aipatutako sustatzaile horiek inbertitzaileen aurrean dituzten betebeharrak betetzeko bermetzat.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ezin izango dute inoiz ere:

a) Partaidetzazko finantzaketako proiektuetan inbertsioak iritziaren arabera eta banan-banan kudeatu.

b) Inbertitzaileei partaidetzazko finantzaketako proiektuei buruzko aholku pertsonalizatuak eman.

c) Inbertitzaileei edo sustatzaileei kredituak edo maileguak eman, Lege honen 63. artikuluan aurreikusitakoa salbu.

d) Sustatzaileei funtsak erakarriko dituztenik bermatu.

e) Egiaztatu gabeko inbertitzaileei inbertsio-mekanismo automatikoak eman, inbertitzeko erabakia automatizatu ahal izan dezaten; mekanismo horiek inbertitzaileak aurretik finkatutako irizpideetan oinarrituta egon edo ez. Inbertsio-mekanismo automatikotzat ez da hartuko tresna batek inbertitzaileari argitaratutako proiektuen artetik zeinetan inbertitu nahi duen aurretik hautatzeko aukera ematen badio, ondoren horietan izan beharreko partaidetza jarduketa bakar batean erabaki eta formalizatu dezan.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ezin izango dute egin ordainketaerakundeei erreserbatutako jarduerarik, eta bereziki, ezingo dituzte funtsak jaso inbertitzaileen edo sustatzaileen konturako ordainketa egiteko, baldin eta ez badute ordainketa-erakunde hibrido gisa aritzeko nahitaezko baimenik, betiere Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legean eta hori garatzeko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

II. KAPITULUA

Baimentzea eta erregistratzea

53. artikulua. Baimentzea.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak partaidetzazko finantzaketarako plataformak baimendu eta dagokion erregistroan inskribatuko ditu, Espainiako Bankuak, Lege honen 50.1.c) artikuluan aipatutako proiektuak argitaratzen dituzten plataformei dagokienez, nahitaezko txosten loteslea egin ondoren.

2.Baimen-eskaerari buruzko erabakia hiru hilabeteko epean hartu beharko da, eskaera jasotako egunetik edo beharrezko dokumentazioa osatzen den unetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, hura jaso ondorengo sei hilabeteen barruan. Baimen-eskaera administrazioaren isiltasunez ezetsiko da gehieneko epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe amaitzen bada.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honen arabera dagokion baimenahalmena baliatuz ematen dituen ebazpenek administrazio-bidea amaituko dute.

3.Baimena iraungi egingo da jakinarazpenaren ondorengo hamabi hilabeteko epealdian ez badira hasi plataformaren xede sozialaren berariazko jarduerak, erakundeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari jakinaraziko dizkio partaidetzazko finantzaketarako plataformak baimentzeko prozedurak

hasteko erabakiak, espedientearen funtsezko elementuak adierazita, horien izapideegintza kualifikatuak eta behin betiko egintzak.

54. artikulua. Erregistratzea.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatuko dira partaidetzazko finantzaketarako plataformak. Erregistroa publikoa izango da, eta bertan partaidetzazko finantzaketarako plataformaren izen sozialaren, Interneteko domeinuaren helbidearen eta egoitza sozialaren datuak eguneratuta egongo dira, bai eta administratzaileen nortasuna eta partaidetza esanguratsua duten bazkideen zerrenda ere. Inskripzioa nahitaezko baimena eman ostean egingo da, eratu eta izaeraren arabera dagokion erregistro publikoan inskribatu ondoren.

55. artikulua. Jarduteko baldintzak.

Erakundeak partaidetzazko finantzaketarako plataforma gisa jarduteko baimena lortzeko eta horri eusteko, honako eskakizun hauek bete beharko ditu:

a) Partaidetzazko finantzaketarako plataformen berezko jarduerak egitea izatea xede sozial bakarra, titulu honetan xedatutakoaren arabera, eta, hala badagokio, ordainketaerakunde hibrido baten berezko jarduerak egitea Lege honen 52.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

b) Egoitza soziala, bai eta administrazio eta zuzendaritza ere, Espainiako lurraldean edo Europar Batasuneko beste estatu batean edukitzea.

c) Kapital-sozietate gisa eratuta egotea, denbora mugagabez.

d) 56. artikuluak aipatutako kapital sozial guztia eskudirutan ordainduta edo despoltsatuta edukitzea, eta aipatutako artikuluak aipatzen dituen finantza-eskakizunak betetzea.

e) Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren administratzaileak enpresaren edo lanbidearen alorrean ohoragarritasun egiaztatuko pertsonak izatea, eta ezagutza eta esperientzia egokiak edukitzea eginkizunak betetzeko behar dituzten gaietan.

Ohoragarritasuna dute plataformaren kudeaketa on eta zuhurra egiteko gaitasunari buruzko zalantzarik sortzen ez duen jokabide pertsonala, komertziala eta profesionala azaldu duten pertsonek. Eskura dagoen informazio guztia hartuko da kontuan ohoragarritasuna baloratzeko.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformako zuzendari nagusiei edo haien parekoei ere eskatuko zaizkie ohoragarritasunaren, ezagutzen eta esperientziaren eskakizun horiek.

f) Administrazioeta kontabilitate-antolamendu ona izatea, baita barne-kontroleko prozedura egokiak ere.

g) Bide elektronikoz emandako zerbitzuaren segurtasuna, konfidentzialtasuna, fidagarritasuna eta gaitasuna bermatzeko bitarteko egokiak edukitzea.

h) Jokabideari buruzko barne-erregelamendua edukitzea, eta horrek, zehazki, izan litezkeen interes-gatazkak barne hartzea, bai eta administratzaileek, zuzendariek, langileek eta ahaldunek plataformaren bidez bideratutako finantzaketa-eskaeretan parte hartzearen nondik norakoak ere.

i) Mekanismoak aurreikustea, jarduera uztekotan, finantzaketa lortu duten partaidetzazko finantzaketako proiektuentzat hitzemandako zerbitzu guztiak edo batzuk eskaintzen jarraitzeko.

56. artikulua. Finantza-baldintzak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek uneoro hauek eduki behar dituzte:

a) Gutxienez 60.000 euroko kapital soziala, eskudirutan ordainduta.

b) Erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat, abal edo beste berme baliokide bat lanbide-jarduerako zabarkeriagatiko erantzukizunari aurre egin ahal izateko; gutxieneko

estaldura 300.000 euro izango da kalteen erreklamazioagatik, eta urtean 400.000 euro guztira erreklamazio guztientzat.

c) Aurreko a) eta b) letretako estalduraren parekoa ekarriko duen hasierako kapitalaren eta erantzukizun zibileko aseguru profesionalen, abalen edo beste berme baliokideen konbinaketa.

2.Plataforman argitaratutako proiektuek azken 12 hilabeteetan lortutako finantzaketaren batura bi milioi eurotik gorakoa bada, partaidetzazko finantzaketarako plataformek gutxienez 120.000 euroko baliabide propioak eduki beharko dituzte.

3.Halaber, plataformen guztizko baliabide propioak handituko dira honako kontzeptu hauen baturaren arabera, zeinek plataforman argitaratutako proiektuengatik azken hamabi hilabeteetan lortutako finantzaketaren zenbateko osoari egiten baitien erreferentzia:

a) Lehenengo 5.000.000 euro arte ez da gehikuntzarik beharko.

b) 5.000.000 euro baino gehiagoko zenbatekoagatik eta hurrengo 50.000.000 euro arte, zenbateko horren ehuneko 0,2.

c) 50.000.000 euro baino gehiagoko zenbatekoagatik, zenbateko horren ehuneko

0,1.

d) Aurrekoa gorabehera, eskatu beharreko zenbateko gehigarri hori ez da bi milioi euro baino handigoa izango.

4.Artikulu honetan ezarritako moduan baliabide propioen eskakizunak betetzeko, horrelakotzat hartuko da guztiz ordaindutako kapitalaren, jaulkipen-primaren eta erreserben batura.

5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honetan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten partaidetzazko finantzaketarako plataformei eskatu ahal izango die horiek berriro betetzeko plan bat aurkez dezatela, bai eta aipatutako plan horretan beharrezko diren hobekuntzak sar ditzatela ere haren irismenari eta gauzatzeepeari dagokienez.

6.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak artikulu honetan aurreikusitakoa garatu ahal izango du.

57. artikulua. Baimentzeko eta inskribatzeko eskaera.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataforma bat baimentzeko eta inskribatzeko eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Sortu berria bada, estatutuen proiektua eta erregistroko ziurtagiri negatiboa. Aurretik dagoen erakunde bat eraldatuz gero, balantze auditatua aurkezteko eskatu ahal izango zaio; eskaera aurkeztu aurreko hiruhilekoko azken egun baliodunaren ostean itxita egon beharko da aipatutako balantzea.

b) Jardueren programa; egin nahi dituzten zerbitzuak, osagarriak barne, zehaztu beharko dituzte programa horretan.

c) Administrazioeta kontabilitate-antolamenduaren deskribapena, bai eta jarduerari dagozkion bitarteko teknikoena eta giza baliabideena ere.

d) Partaidetza esanguratsua duten bazkideen zerrenda, kapital sozialean dituzten partaidetzen berri emanda.

e) Administratzaileen eta zuzendari nagusi edo haien pareko gisa jardun behar dutenen zerrenda, horien guztien ibilbide eta jarduera profesionalari buruzko informazio zehatza emanda.

f) Jokabideari buruzko barne-erregelamendua.

g) Bezeroek kexak eta erreklamazioak aurkezteko prozeduren eta bideen deskribapena, bai eta horiek konpontzeko prozedurena ere.

h) Plataformaren administratzaile eta zuzendari nagusi edo haien pareko bakoitzaren ohoragarritasun-adierazpena, behar bezala sinatuta.

i) Inbertitzaileen funtsak sustatzaileari helarazteko ezarritako prozeduren eta sistemen deskribapena; bai eta inbertitzaileek inbertitutako kapitalen ordainsaria jasotzeko

erabiliko diren prozedura eta sistemena ere. Ordainketetan bitartekotza badago, zerbitzu hori emateko baimenduta dagoen erakundearen izena eta erregistro-zenbakia adieraziko dira.

2.Nolanahi ere, artikulu honetan aurreikusitako baimena eskatzen duten pertsonei titulu honetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko egoki iritzitako datu, txosten edo aurrekari guztiak eskatu ahal izango zaizkie.

3.Titulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, partaidetza esanguratsutzat hartuko da, zuzenean edo zeharka, kapitalaren edo enpresako boto-eskubideen ehuneko 10era gutxienez iristen dena edota, aipatutako ehunekora iritsi gabe, enpresa Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako moduan kontrolatzeko eskubidea ematen duena.

58. artikulua. Baimena aldatzea.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena eskuratu beharko da partaidetzazko finantzaketarako plataformetan honako aldaketa hauek egiteko:

a) Estatutu sozialen aldaketak. Egoitza sozialaren edo lurralde nazionalean administrazioa edo zuzendaritza gauzatzen duten tokiaren aldaketek ez dute baimenik beharko, ezta aginduzko edo debekuzko erregelamenduak edo legezko manuak testuan gehitzea edo ebazpen judizialak edo administratiboak betetzea helburutzat duten aldaketek ere. Ezta beste aldaketa batzuek ere, baldin eta horietarako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurretiazko kontsulta bati erantzunez, baimen-izapidea alferrikakotzat jo badu, garrantzi txikikoa izateagatik.

b) Funtsak eskualdatzeko mekanismoaren funtsezko aldaketak. Ordainketazerbitzuak emateko baimena duen erakundearen aldaketa hutsa ez da funtsezko aldaketatzat joko.

c) Partaidetza esanguratsua duten bazkideen zerrendaren aldaketak eta administratzaile eta zuzendari nagusi edo haien pareko berrien izendapena.

2. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko dizkiote Lege honen

57. artikuluan aurreikusitako informazioari buruzko gainerako aldaketak.

59. artikulua. Baimena errebokatzea, etetea eta hari uko egitea.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak partaidetzazko finantzaketarako plataforma bati emandako baimena errebokatu ahal izango du honako kasu hauetan:

a) Baimendutako berariazko jarduerak egitez eteten badituzte urtebete baino gehiagoz.

b) Konkurtso-prozedura batean likidazio-fasea hasteko ebazpen judiziala eman bada.

c) Zehapen modura, Lege honen 93. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.Baimenaren errebokatzea jasoko da dagozkion erregistro publiko guztietan, eta plataformari jakinarazi bezain laster, baimenduta zegoen jarduera utzi beharko da.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren baimena honako kasu hauetan eten ahal izango da:

a) Titulu honetan aurreikusi eta deskribatutako arau-hausteak egin diren zantzu sendoak daudenean.

b) Partaidetza esanguratsua duten pertsonen eragina plataformaren kudeaketa zuzen eta zuhurraren kaltetan izan daitekeela ondorioztatzeko zantzu sendoak daudenean, harik eta interes-gatazkako egoera ebazten den arte.

c) Zehapen modura, Lege honen 93. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4.Partaidetzazko finantzaketarako plataforma izateko emandako baimenari uko egin nahi izanez gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko zaio, eta

erakunde horrek berariaz onartuko du, jarduera uzteak inbertitzaileei edo sustatzaileei arrisku larriak eragingo dizkiela pentsatzeko arrazoi oinarridunak ez badaude.

5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, eta Espainiako Bankuari 50.1.c) artikuluak aipatutako proiektuak argitaratzen dituzten plataformei dagokienez, gertatzen diren partaidetzazko finantzaketarako plataformen baimenen errebokatzeak, eteteak eta uko egiteak jakinaraziko dizkio.

III. KAPITULUA

Jokaera-arauak

60. artikulua. Printzipio orokorrak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek neutraltasun-, arretaeta gardentasun-printzipioekin bat etorriz eta bezeroen interes onenaren arabera jardungo dute.

2.Sustatzaileak zein inbertitzaileak hartuko dira bezerotzat.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren bitartez jardutean onartzen dituzten eskubideei eta betebeharrei buruz bezeroei ematen dieten informazioa argia, egokia, nahikoa, eskuragarria, objektiboa eta ez-engainagarria izango da.

61. artikulua. Informazio orokorraren betebeharrak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek informazio hau jaso beharko dute web-orrietan:

a) Plataformaren oinarrizko funtzionamendua, partaidetzazko finantzaketako proiektuak hautatzeko modua, sustatzaileek emandako informazioa jasotzeko eta tratatzeko modua eta hori argitaratzeko irizpideak barne; azken horiek homogeneoak eta ez-diskriminatzaileak izango dira.

b) Maileguetan parte hartzeak edo akzioak, partaidetzak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak eta obligazioak partaidetzazko finantzaketarako plataformaren bitartez harpidetzeak inbertitzaileei zer arrisku ekarriko dien ohartaraziko dute eta, edozer kasutan, inbertitutako kapital guztia edo zati bat galtzeko arriskua dutela jakinaraziko dute, bai eta espero izandako diruzko etekina ez lortzeko arriskua eta inbertsioaren likideziarik ezaren arriskua ere.

Akzio-jaulkipenaren bidezko finantzaketari dagokionez, sozietateko partaidetza diluitzeko arriskuaz, dibidenduak ez jasotzeko arriskuaz eta sozietatearen kudeaketan eragiteko aukerarik ez izateko arriskuaz ere ohartarazi beharko dute.

Partaidetza sozialen edo kapitalaren bestelako balore adierazgarrien jaulkipenaren bidezko finantzaketari dagokionez, diluitzeko arriskua ez ezik, dibidenduak ez jasotzeko arriskua, sozietatearen kudeaketan eragiteko aukerarik ez izateko arriskua eta haren araubide juridikoari datxezkion eskualdagarritasun askearen murrizketak ere jakinarazi beharko dituzte.

c) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak inbertsio-zerbitzuen enpresaren edo kreditu-erakundearen izaerarik ez dutela ohartaraziko dute, eta jakinaraziko dute, halaber, ez daudela inbertsioak bermatzeko funts bati edo gordailuak bermatzeko funts bati atxikita.

d) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak edo Espainiako Bankuak ez dituela partaidetzazko finantzaketako proiektuak baimentzen edo gainbegiratzen ohartaraziko dute, eta ez dutela berrikusi sustatzaileak emandako informazioa, eta, balore-jaulkipenaren kasuan, ez dela Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako informazio-liburuxka.

e) Iruzurraren arriskua eta eragiketaren arriskua ahalik eta txikiena izateko hartutako neurriak eta antolamendu-bitartekoak.

f) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak informazioa ematen badu ez-betetzeen kopuru edo ehunekoari, berankortasun-tasari, errentagarritasunari edo beste

aldagai analogo bati buruz, aldagai bakoitza nola definitzen duen eta kalkuluak nola egin dituzten ere jakinarazi beharko du.

g) Proiektuetan inbertitzeko prozedurak eta bideak; dela akzioak, partaidetzak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak eta obligazioak harpidetuz, dela maileguak ematean parte hartuz.

h) Inbertitzaileei eta sustatzaileei aplikatu beharreko tarifak, kontratazio-prozedura eta fakturazio-modua.

i) Interes-gatazkak saihesteko hartutako neurriak.

j) Inbertitzaileen funtsak sustatzaileari helarazteko ezarritako prozedurei eta sistemei buruzko informazioa; bai eta inbertitzaileek inbertitutako kapitalen ordainsaria jasotzeko erabiliko diren prozedura eta sistemei buruzkoa ere. Ordainketetan bitartekotzarik baldin bada, zerbitzu hori emateko baimenduta dagoen erakundearen izena eta erregistrozenbakia.

k) Bezeroek kexak eta erreklamazioak aurkezteko prozedurak eta bideak, bai eta horiek ebazteko prozedurak ere.

l) Hala badagokio, partaidetzazko finantzaketarako plataformak zorrak berreskuratzeko zerbitzuren bat eskaintzeko zer prozedura eta bide dituen.

m) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak jarduera uztekotan, finantzaketa lortu duten partaidetzazko finantzaketako proiektuei dagokienez hitzemandako zerbitzu guztiak edo batzuk ematen jarraitzeko mekanismoak. Aipatutako mekanismo horiek ez aktibatzeak inbertitzaileei eta sustatzaileei zer ondorio ekarriko zizkieten ere jakinarazi beharko dute.

n) Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren auditoreen nortasuna.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren web-orrian jaso beharko dute 1. zenbakian aipatutako informazioa, modu eskuragarri, iraunkor, eguneratu, doako eta ikuserrazean jaso ere.

3.Lehenengo zenbakiko b) , c) , d) eta h) letretan bildutako informazioa era labur eta errazean aurkeztu beharko dute, eta bereziki nabarmenduta egongo da hasierako weborrian, «Bezeroarentzako oinarrizko informazioa» izeneko epigrafearen azpian.

4.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak informazio hori argitaratzeko baldintzak finkatu ahal izango ditu, 1. zenbakiko f) letran aurreikusitako kontzeptuak kalkulatzeko metodoa barne, eta egoki deritzon beste edozer informazio jasotzeko ere eskatu ahal izango du.

62. artikulua. Interes-gatazkak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek interes-gatazken arloko politika eraginkorra ezarri eta aplikatuko dute. Aipatutako politika web-orrian jakinaraziko dute eta plataformaren neurriaren eta antolamenduaren araberakoa izango da, baita negozioen izaeraren, eskalaren eta konplexutasunaren araberakoa ere.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformaren administratzaileek, goi-mailako zuzendariek eta langileek ezin izango dute:

a) Interes-gatazkak dakartzaten jarduerak egin, edota informazio konfidentzialaren erabilera desegokia egin edo informazio hori bidegabeki zabaldu.

b) Inbertitzaileei partaidetzazko finantzaketarako plataforman argitaratutako proiektuei buruzko aholku pertsonalizatuak eman.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformen bazkideek finantza-aholkularitza zerbitzua emateko baimena dutenean baino –Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63.1.g) artikuluan aipatuta dago– ezin izango diete inbertitzaileei plataforman argitaratutako proiektuei buruzko aholkurik eman, betiere interes-gatazken arloko politika eraginkorra aplikatzen badute.

63. artikulua. Lotutako proiektuak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek beren web-orrian argitaratutako proiektuetan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Beren parte-hartzea ez da proiektu bakoitzaren finantzaketa-helburuaren ehuneko 10 baino handiagoa izango, eta ez da enpresa kontrolatzeko adina izango, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako moduan.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek partaidetzaren zenbatekoaz, edo 3. zenbakian zerrendatutako pertsonez, modu argi eta ulergarrian informatuko diete inbertitzaileei proiektu bakoitzean. Halaber, proiektuetan parte hartzea erabakitzeko barnepolitikako irizpideak ere argitaratuko dituzte webean.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek, sustatzen dituzten proiektuak beren web-orrian argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Aipatutako proiektu horien finantzaketa-helburu agregatua ez da izango aurreko ekitaldian web-orrian argitaratutako partaidetzazko finantzaketako proiektu guztiengatik bildutako funtsen ehuneko 10 baino handiagoa.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek inbertitzaileei informazio argi eta ulergarria berehala emango diete beraiek edo hurrengo zenbakian adierazitako pertsonak sustatzaile diren proiektuei buruz.

3.Aurreko zenbakietan aurreikusitakoa aplikatuko zaie, halaber, partaidetzazko finantzaketarako plataformen administratzaileei, goi-mailako exekutiboei eta partaidetza esanguratsua duten bazkideei, eta ezkontideei edo afektibitateko antzeko harremanean horiekin batera bizi diren pertsonei, bai eta odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren maila arteko senideei ere, horiek sustatzaile diren eta dagozkien plataformen web-orrietan argitaratzen dituzten proiektuei dagokienez.

4.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ezin izango dute parte hartu partaidetzazko finantzaketarako beste plataforma batzuek argitaratutako proiektuetan.

5.Aplikagarri zaien berariazko legeria, zehazki kontratazio publikoaren eta dirulaguntzen arlokoa, alde batera utzita, administrazio publikoek ez dituzte bete beharko aurreko zenbakietan ezarritako mugak, ezta sektore publikoaren kontzeptuan jasotako gainerako erakundeek ere (Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 2. artikuluan aurreikusita dago kontzeptu hori) .

64. artikulua. Publizitatea.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek lanbide-jarduera orokorrari buruzko publizitatea eta komunikazio komertzialak egin ahal izango dituzte.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek partaidetzazko finantzaketako proiektu zehatzei buruzko publizitatea eta komunikazio komertzialak egin ahal izango dituzte, baldin eta horiek aukeratzeko irizpide objektibo eta ez-diskriminatzaileak hartu badituzte kontuan; horien berri emango diete bezeroei, halaber.

3.Nolanahi ere, neutraltasun-betebeharra eta Lege honen 60. artikuluan bildutako gainerako printzipioak errespetatu beharko dituzte.

65. artikulua. Informazioa gordetzea.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek titulu honetan aipatutako informazioa

gutxienez bost urtez gorde beharko dute Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eskura.

IV. KAPITULUA

Sustatzaileak eta proiektuak

1.atala. Baldintza orokorrak

66. artikulua. Arreta onarpenean eta sustatzailearen nortasuna egiaztatzean.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak finantzaketa-proiektuen onarpena arreta egokiarekin ebaluatu beharko du, bai eta horiek kapitulu honetan ezarritako baldintzekin bat datozen ere.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak sustatzailearen nortasuna egiaztatu beharko du, eta behar bezala identifikatu.

67. artikulua. Sustatzaileen baldintzak.

1.Pertsona juridikoa den sustatzailea Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu batean baliozki eratuta egon beharko da. Pertsona fisikoei dagokienez, egoitza fiskala Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu batean eduki beharko dute.

2.Sustatzaileak edo erakunde sustatzailearen bazkideak, sustatzailearen administratzailea edo administrazio-kontseiluko kideak ezin izango dira desgaituta egon Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean edo Europar Batasuneko beste estatu batzuen araudi baliokide batean aurreikusitakoaren arabera, eta ez dira kondenarik betetzen arituko ondarearen aurkako, kapitalak zuritzeko, gizarteeta ekonomia-ordenaren aurkako, Ogasun Publikoaren aurkako eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak edo faltak egiteagatik.

68. artikulua. Proiektu kopuruaren mugak eta erakar daitekeen gehieneko zenbatekoa.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ziurtatuko dute sustatzaileek ez dutela plataforman aldi berean proiektu bat baino gehiago argitaratuta.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataforma bakoitzaren bidez partaidetzazko finantzaketako proiektu bakoitzeko gehienez erakar daitezkeen funtsen zenbatekoa ez da 2.000.000 euro baino handiagoa izango; halere, urteko kopuruan zenbateko hori gainditzen ez duten segidako finantzaketa-txandak egin daitezke. Baldin eta proiektuak egiaztatutako inbertitzaileentzat bakarrik badira, aurreko gehieneko zenbatekoa 5.000.000 eurora iritsi ahalko da.

69. artikulua. Proiektuaren denbora-mugak eta muga kuantitatiboak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ziurtatuko dute partaidetzazko finantzaketako proiektu bakoitzeko finantzaketa-helburu bat eta bertan parte hartzeko gehieneko epe bat ezarrita daudela.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak funtzionamendu-arauetan ezarri ahal izango dute finantzaketa-helburua eta 1. zenbakian aipatutako gehieneko epea ehuneko

25gaindi daitezkeela, betiere, inbertsioaren aurretik, aukera hori badagoela eta zer kasutan sortzen den jakinarazten badute.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak bermatuko du finantzaketa-helburua eta 1. eta 2. zenbakietan aipatutako gehieneko epea ez direla gainditzen.

4.Finantzaketa-helburua ez bada lortzen finkatutako denbora-epearen barruan edo, hala dagokionean, 2. zenbakiarekin bat etorriz gainditutako epearen barruan, emandako zenbatekoak itzuliko dituzte.

5.Laugarren zenbakian xedatutakoa gorabehera, partaidetzazko finantzaketarako plataformek funtzionamendu-arauetan xedatu ahal izango dute proiektuak finantzaketa jasoko duela finantzaketa-helburuaren ehuneko 90era gutxienez iritsi ondoren, plataformak berak 63.1 artikuluarekin bat etorriz proiektuan duen partaidetza kendutakoan, eta betiere,

inbertsioaren aurretik, egoera hori badagoela eta zer kasutan sortzen den jakinarazten badute.

70. artikulua. Proiektuari buruzko informazioa.

1.Proiektuak gutxienez deskribapen zehatza edukiko du, teknikoa ez den hizkuntza batean; deskribapen horrek beharrezkoa den informazioa emango du inbertitzaile arrunt batek proiektua finantzatzeko erabakiari buruzko iritzi oinarriduna eduki ahal izateko.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak aurreko zenbakian aipatutako deskribapena eta kapitulu honen 2. eta 3. ataletan jasotako informazioa argitaratu beharko ditu.

71. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformak proiektuaren informazioari dagokionez zer erantzukizun duen.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ziurtatuko dute plataforman argitaratutako informazioa osoa dela, kapitulu honetan aurreikusitakoaren arabera.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek proiektuari edo sustatzaileei buruz duten informazio garrantzitsu guztia argitaratuko dute.

72. artikulua. Betebehar gehigarriak informazioari dagokionez.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak sustatzailearen eta inbertitzaile izan daitezkeenen arteko komunikazio-kanal bat gaitzen badu, kanal horren bitartez bidalitako informazio guztia inbertitzaile izan daitezkeen gainerakoentzat ere eskuragarria izatea bermatuko du plataformaren web-orrian, erraz ikusteko moduko toki batean, argitaratuz.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek proiektuaren partaidetza-egoera eguneratuko dute web-orrian egunero, bai eta inbertitzaile egiaztatuek eta plataformak berak beren gain hartu duten finantzaketaren ehunekoa ere. Inbertsiorako ezarritako epea amaitutakoan, partaidetzazko finantzaketarako plataformak horren berri eman beharko du web-orrian dagokion proiektuari erreserbatutako espazioan.

3.Proiektu bati buruz jaso eta argitaratutako informazioa web-orrian eskuragarri izango dute proiektu horretan parte hartu duten inbertitzaileek, gutxienez hamabi hilabeteko epean, etenik gabe, funtsak erakartzeko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

4.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek hala eskatzen duten inbertitzaileen esku jarri beharko dute 1. zenbakian aurreikusitako informazioa, euskarri iraunkorrean, eta gutxienez bost urteko epean, funtsak erakartzeko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

73. artikulua. Sustatzaileen erantzukizuna argitaratutako informazioagatik.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformari argitaratzeko ematen dioten informazioaren erantzule izango dira sustatzaileak inbertitzaileen aurrean.

2.atala. Maileguei aplikatu beharreko baldintzak

74. artikulua. Emandako maileguen egokitasuna.

1.Emandako maileguak jarraitu beharreko araubide juridikoari lotuta geldituko dira.

2.Maileguetan oinarritutako proiektuek ezin izango dute mailegu-hartzailearen ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermerik jaso.

75. artikulua. Maileguen bidez finantzaketa erakartzen duen sustatzaileari buruzko informazioa.

1.Baldin eta partaidetzazko finantzaketako proiektuak maileguen bidez antolatzen badira eta sustatzailea pertsona juridikoa bada, gutxienez Lege honen 78. artikuluan adierazitako informazioa jaso beharko dute horiek.

2.Baldin eta partaidetzazko finantzaketako proiektuak maileguen bidez antolatzen badira eta sustatzailea pertsona fisikoa bada, proiektuek gutxienez informazio hau jasoko dute:

a) Curriculum vitaea.

b) Helbidea, jakinarazpenak bidaltzeko.

c) Finantza-egoeraren eta zorpetzearen deskribapena.

3.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek sustatzaileen nortasuna ezkutatu ahal izango dute hasiera batean, betiere bermatzen badute inbertitzaileek horien nortasuna ezagut dezaketela funtsak eman aurretiko faseren batean.

76. artikulua. Maileguei buruzko informazioa.

1.Maileguen bitartez antolatutako partaidetzazko finantzaketako proiektuek maileguei buruzko informazio hau jasoko dute gutxienez:

a) Maileguaren eta finantzaketari lotutako arriskuen funtsezko ezaugarrien deskribapen laburra.

b) Mailegua formalizatzeko modua eta, eskritura publiko bidez formalizatuz gero, hori non egiletsiko duten eta gastu horiek nork ordainduko dituen.

c) Maileguei lotutako eskubideen deskribapena eta horiek nola erabili, eskubideen gaineko muga oro barne. Maileguen ordainketa eta amortizazioari buruzko informazioa ere jasoko da, baita horiek lagatzeko mugak ere.

2.Zehazki, sustatzaileak eta inbertitzaileek partaidetzazko finantzaketako proiektuan zer baldintzarekin parte hartzen duten argitzeko, honako informazio hau jaso beharko dute:

a) Mailegu mota, maileguaren zenbateko osoa eta mailegu-kontratuaren iraupena.

b) Urteko tasa baliokidea, Kontsumorako Kreditu Kontratuei buruzko ekainaren 24ko 16/2011 Legearen I. eranskineko I. zatian ageri den formula matematikoaren arabera kalkulaturik.

c) Maileguaren kostu osoa, interesak, komisioak, zergak eta beste edozein gastu mota barne hartuta, baita zerbitzu osagarrienak ere, notaritzakoak izan ezik.

d) Amortizazioen taula, sustatzaileak egin beharko dituen ordainketen zenbatekoa, kopurua eta aldizkakotasuna barne.

e) Berandutze-interesen tasa, egokitzapen-modalitateak eta, hala dagokionean, ez ordaintzeagatik sortutako gastuak eta ez ordaintzeak zer ondorio ekarriko dituen ohartaraztea.

f) Hala badagokio, emandako bermeak, atzera egiteko eskubiderik eta aldez aurretik itzultzeko eskubiderik badagoen, eta mailegu-emaileek kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik duten.

3.Aurreko zenbakietan aipatutako konturen bat ez badago zehaztuta proiektua argitaratzeko momentuan edo hori egin bitartean, partaidetzazko finantzaketarako plataformak nola zehaztu edo kalkulatu adierazi beharko du finantzaketa formalizatu baino lehenago.

3.atala. Akzioei, partaidetzei, kapitalaren bestelako balore adierazgarriei eta obligazioei aplikatu beharreko baldintzak

77. artikulua. Jaulkitako baloreen egokitasuna.

Akzioak, partaidetzak eta kapitalaren bestelako balore adierazgarriak eta jaulkipenaren

xede diren obligazioak aplikagarri zaien araubide juridikoaren mende geldituko dira eta, hala badagokio, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legean eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean aurreikusitakoaren mende.

78. artikulua. Baloreak jaulkitzen dituen sustatzaileari buruzko informazioa.

1.Akzioak, partaidetzak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak eta obligazioak harpidetzeko eskaintzaren bitartez antolatutako partaidetzazko finantzaketako proiektuek, gutxienez, jaulkitzaileari buruzko honako informazio hau jasoko dute:

a) Sozietatearen, sozietate-organoen eta jarduera-planaren deskribapena.

b) Administratzaileen eta zuzendarien nortasuna eta curriculum vitaea.

c) Sozietatearen izena, egoitza soziala, Interneteko domeinuaren helbidea eta jaulkitzailearen erregistro-zenbakia.

d) Sozietatearen antolamendua.

e) Langile kopurua.

f) Finantza-egoeraren deskribapena.

g) Sozietate-kapitalaren egitura eta zorpetzea.

2.Akzioak, partaidetza sozialak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak jaulki edo harpidetuz gero, estatutu sozialak ere jaso beharko dira.

79. artikulua. Baloreen eskaintzari buruzko informazioa.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek akzioak, partaidetzak eta kapitalaren

bestelako balore adierazgarriak eta obligazioak harpidetzeko eskaintza baten bitartez eratutako partaidetzazko finantzaketako proiektuei buruz, honako informazio hau argitaratu beharko dute:

a) Eskainitako baloreen motaren eta klasearen deskribapena eta, izatekotan, balorearen identifikazio-kodea.

b) Baloreotan inbertitzearen oinarrizko ezaugarrien eta horri datxezkion arriskuen deskribapen laburra.

c) Baloreak titulu edo kontuko idatzohar modura adierazita dauden. Lehen kasuan, zaintza-erakundearen izena adieraziko da. Azken kasuan, berriz, dagozkion idatzoharrak eramateaz arduratzen den erakundearen izena eta helbidea adieraziko dira. Bi kasuotan, zerbitzu horiei aplikatu beharreko tarifak adieraziko dira.

d) Baloreei lotutako eskubideen deskribapena eta horiek nola erabili, eskubideen gaineko muga oro barne. Baloreen amortizazioari eta ordainketari buruzko informazioa edo horiek nola kalkulatu ere jasoko da, betiere aldez aurretik argitaratzerik ez badago, bai eta berrerosteko itunak eta saltzeko mugak ere.

e) Hala badagokio, emandako bermeak.

80. artikulua. Sustatzaileen estatutu sozialen baldintzak.

1.Sozietate-izaerako sustatzaileen batzarraren estatutu sozialek edo, hala badagokio, erregelamenduak, baldin eta partaidetzazko finantzaketako proiektuak akzioak, partaidetzak edo kapitalaren bestelako balore adierazgarriak harpidetzeko eskaintza baten bitartez antolatzen badituzte, bazkideen eskubide hauek arautu beharko dituzte:

a) Batzarrean bide telematikoz parte hartzeko eskubidea onartuko dute Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 182. artikuluan aurreikusitako moduan.

b) Batzar orokorrean edozein pertsonak ordezkatzeko eskubidea onartuko dute.

c) Ezarriko dute batzar orokorretan boto-eskubidea erabiltzea xedetzat duten edo akzioen, partaidetza sozialen edo kapitalaren bestelako balore adierazgarrien eskualdagarritasunean nolabaiteko eragina duten itun parasozialak berehala jakinarazi behar dizkiotela sozietateari berari, eta horrek gainerako bazkideei.

2.Artikulu honetan xedatutakoa urratzen duten estatutu-klausulak deusezak izango

dira.

V.KAPITULUA

Inbertitzailea babestea

81. artikulua. Inbertitzaile motak.

1.Inbertitzaileak egiaztatuak edo egiaztatu gabeak izan ahalko dira.

2.Lege honen 50.1.b) eta c) artikuluak aipatutako proiektuei dagokienez, hauek hartuko dira inbertitzaile egiaztatutzat:

a) Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 78 bis.3 artikuluaren a) , b) eta d) letretan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak.

b) Banaka gutxienez baldintza hauetako bi betetzen dituzten enpresaburuak:

1.a Aktiboaren partiden guztizkoa gutxienez 1 milioi euro izatea.

2.a Urteko negozio-zifraren zenbatekoa gutxienez 2 milioi euro izatea. 3.a Baliabide propioak gutxienez 300.000 euro izatea.

c) Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:

1.a Urtean 50.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak edo 100.000 eurotik gorako finantza-ondarea egiaztatzea.

2.a Aldez aurretik eskatzea inbertitzaile egiaztatutzat hartzeko, eta berariaz uko egitea egiaztatu gabeko bezero gisako tratamendua jasotzeari.

Eskaera eta uko egitea 84. artikuluan xedatutakoaren arabera onartuko dira; hartarako, baina, partaidetzazko finantzaketarako plataformak bezeroaren esperientziaren eta ezagutzen ebaluazio egokia egin beharko du, eta inbertitzeko erabakiak har ditzakeela eta arriskuak ulertzen dituela ziurtatu beharko du.

d) Aurreko zenbakietan aipatu gabeko enpresa txiki eta ertainak eta pertsona juridikoak, aurreko letrako 2. zenbakian xedatutakoa betetzen badute.

3.Aurretik aipatutako pertsonak ez ezik, pertsona fisikoak edo juridikoak ere hartuko dira inbertitzaile egiaztatutzat, baldin eta egiaztatzen badute inbertsio-zerbitzuen enpresa baimendu bat kontratatu dutela plataformaren finantzaketa-tresnen gaineko finantzaaholkularitza zerbitzua emateko.

4.Artikulu honen 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa betetzen ez duten inbertitzaileak egiaztatu gabekotzat hartuko dira.

5.Artikulu honen 2. zenbakiaren c) eta d) letren arabera egiaztatutako inbertitzaileek, partaidetzazko finantzaketarako plataformaren proiektu bati ez badiote finantzaketarik ematen hamabi hilabeteko epearen barruan, egiaztatuak izateari utziko diote; halere, izaera hori berreskuratuko dute aipatutako letretan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean. Halaber, idatziz hala eskatzen dutenean ere utziko diote egiaztatuak izateari.

82. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformetan argitaratutako proiektuetako inbertsioaren mugak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ziurtatuko dute egiaztatu gabeko inbertitzaileek ez dutela honelakorik egiten:

a) Horren bitartez 3.000 euro baino gehiago inbertitzeko konpromisoa hartzea edo inbertitzea partaidetzazko finantzaketarako plataforma batek argitaratutako proiektu batean.

b) Horren bitartez 10.000 euro baino gehiago inbertitzeko konpromisoa hartzea edo inbertitzea hamabi hilabeteko aldi baten barruan partaidetzazko finantzaketarako plataforma batek argitaratutako hainbat proiektutan.

2.Halaber, partaidetzazko finantzaketarako plataformek egiaztatu gabeko inbertitzaileei eskatu beharko diete 84.2.b) artikuluak aipatutako adierazpena egin dezatela,

era horretan saihesteko egiaztatu gabeko inbertitzaileek 12 hilabeteko epean 10.000 euro baino gehiago inbertitzen dituztela plataformen multzoan argitaratutako proiektuetan.

83. artikulua. Inbertitu aurretiko informazio-betekizunak.

1.Partaidetzazko finantzaketako proiektu bakoitzean parte hartu aurretik, partaidetzazko finantzaketarako plataformak jarduteko baliatzen duen web-orriak bermatu beharko du inbertitzaileak berariazko komunikazio bat jaso eta onartu duela, eta horretan, era argi eta ulergarri batez, honako hauek jakinarazten zaizkiola:

a) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Espainiako Bankuak ez dutela partaidetzazko finantzaketako proiektua baimentzen, ezta gainbegiratzen ere, eta ez dutela berrikusten, halaber, sustatzaileak emandako informazioa.

b) Balore-jaulkipenari dagokionez, ez Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, ez Espainiako Bankuak ez dutela hori baimentzen edo gainbegiratzen, eta jaulkitzaileak emandako informazioa ez duela Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berrikusi, eta ez dela Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako informazio-liburuxka ere.

c) Inbertitutako kapital guztia edo zati bat galtzeko arriskua, espero izandako diruzko etekina ez lortzeko arriskua eta inbertsioa berreskuratzeko likideziarik ezaren arriskua dagoela.

d) Inbertsioak bermatzeko funtsak edo gordailuak bermatzeko funtsak ez du inbertitutako kapitala bermatzen.

e) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabakitzen duen beste edozein.

2.Lehenengo zenbakian aurreikusitako betebeharra ez zaie inbertitzaile egiaztatuei eskatuko.

84. artikulua. Inbertitzailearen adierazpenak.

1.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak eskatuko du inbertitzaile egiaztatu orok, halakotzat lehen aldiz jardun aurretik, adieraz dezala jakinarazi diotela inbertitzaile egiaztatu gisa arrisku handiagoa eta babes txikiagoa dituela partaidetzazko finantzaketako proiektuetan egiten dituen inbertsioei dagokienez. Adierazpen hori Lege honen 81.2 artikuluaren c) eta d) letretan aipatutakoekin batera egin ahal izango da.

2.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak, ordaintzeko konpromisoren bat hartu baino lehenago, eskatuko du egiaztatu gabeko inbertitzaile guztiek, adostasunarekin batera, hau ere adieraz dezatela:

a) Partaidetzazko finantzaketako proiektuan edo proiektuetan –inbertitzaileak jarduketa bakar batez hainbat proiektutan parte hartzen badu– inbertitzeak dakartzan arriskuez ohartarazi dutela.

b) Egiten duen eragiketa kontuan harturik, partaidetzazko finantzaketarako plataforma guztiek argitaratutako proiektuetan azken hamabi hiletan guztira egindako inbertsioa ez dela 10.000 euro baino handiagoa.

3.Inbertitzailearen adierazpenak, artikulu honen 1. eta 2. zenbakietan zein 81.2 artikuluaren c) eta d) letretan aipatuak, eskuz idatziz zein bide elektronikoz edo telefonoz eskuratu ahal izango dira, betiere eragiketa egin ondoren informazioa manipulatzea eragozteko moduko neurri eraginkorrak ezartzen badira. Zerbitzuak bide elektronikoz emanez gero, beharrezko diren bitartekoak ezarri beharko dituzte bezeroak dagokion adierazpena tekleatu dezakeela ziurtatzeko, eta erakundea gauza izan beharko da horrela egin duela egiaztatzeko. Hartarako, bitarteko hauetakoren bat erabili beharko dute:

a) Sinadura elektroniko kualifikatua edo sinadura elektroniko aurreratua, sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatuan oinarritua.

b) Zigilu elektroniko kualifikatua edo zigilu elektroniko aurreratua, zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatu batean oinarritua, inbertitzailea pertsona juridikoa bada.

c) Eragiketan konfiantzazko hirugarren batek esku hartzea.

d) Bezeroak dagokion adierazpena inbertitzaile egiaztatuaren eskaeraren momentuan tekleatu duela egiaztatzeko aukera ematen duten bestelako metodoak.

Zerbitzuak telefono bidez ematen badira, erakundeak inbertitzaileari identifikatzeko eskatu beharko dio eragiketa hasi aurretik, eta bezeroaren hitzezko adierazpena jasotzen duen grabaketa gorde beharko du.

4.Partaidetzazko finantzaketarako plataformak aurreko zenbakietan aipatutako adierazpenen erregistroa gutxienez bost urtez gordeko du.

85. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen erabiltzaileak eta inbertitzaileak babesteko eskubidearen aplikazioa.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek garatutako jarduerak zein sustatzaileen eta inbertitzaileen arteko harremanek kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko araudia jarraitu beharko dute, kapitulu honetan aurreikusitako espezialitateak barne hartuta; halaber, finantza-zerbitzuen bezeroak babesteari buruzko legerian aurreikusitako mekanismoak eta, zehazki, Finantza Sistema Erreformatzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2002 Legearen, 29. eta 30. artikuluetan ezarritakoa ere jarraitu beharko dute.

86. artikulua. Partaidetzazko finantzaketarako plataformei kontsumorako eskubidea aplikatzea.

1.Kontsumitzailetzat hartutako sustatzaileekin dituen harremanetan, partaidetzazko finantzaketarako plataformak bitartekariaren izaera izango du martxoaren 31ko 2/2009 Legearen ondorioetarako (kontsumitzaileekin hipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu edo kredituko kontratuak sinatzeko bitartekari-zerbitzuak kontratatzea arautzen du Lege horrek) . Eta baldintza hauetan aplikatuko zaie:

a) Aipatutako Lege horren 3. artikuluak ezarritako erregistro-betebeharra ez da aplikatuko.

b) Aipatutako Lege horren 7. artikuluak ezarritako erantzukizun zibileko asegurua edo banku-abala edukitzeko betebeharra ez da aplikatuko.

c) Komunikazio komertzialei eta publizitateari buruzko betebeharrak eta bitartekaritzajardueraren betebehar gehigarriak (martxoaren 31ko 2/2009 Legearen 19.3 eta 22. artikuluetan jasoak) ez dira aplikatuko.

2.Kontsumitzaile-izaera duten sustatzaileekin dituen harremanetan, partaidetzazko finantzaketarako plataforma bitartekaritzat hartuko da Kontsumorako Kreditu Kontratuei buruzko ekainaren 24ko 16/2011 Legearen ondorioetarako. Horrela bada, proiektua nahitaezko baimena eskuratu duen eta aipatutako Legeak xedatutako erregistroan inskribatuta dagoen partaidetzazko finantzaketarako plataforma batek argitaratuz gero, honako baldintza hauek bete direla ulertuko da:

a) Aipatutako Legearen 8. artikuluan jasotako eskaintza loteslearen aurkezpena.

b) Kontratuaren aurretiko informazioaren komunikazioa eta publizitatea, aipatutako Legearen 9. eta 10. artikuluetan aipatua.

87. artikulua. Kontsumitzaileak dituzten proiektuetan hipoteka-maileguak edo -kredituak debekatzea.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ez dituzte proiektuak argitaratuko, baldin

eta kontsumitzaileek horietan hipoteka-bermea duen mailegu edo kreditu bat eskatzen badute.

88. artikulua. Egin beharreko ohartarazpenak.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ohartarazi beharko dute kontsumitzaileizaera duten sustatzaileek horren bidez finantzaketa eskuratzeak gehiegi zorpetzeko arriskua ekar dezakeela.

VI. KAPITULUA

Gainbegiratzea, ikuskatzea eta zehatzea

89. artikulua. Ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea.

1.Titulu honen gainbegiratze-, ikuskapeneta zehapen-araubidearen mendean (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esku) geratuko dira honako hauek:

a) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak.

b) Gainontzeko pertsona fisikoak eta juridikoak, 48. artikuluan aurreikusitako jardueraeta izen-erreserbak urratzen dituzten egiaztatze aldera.

2.Pertsona juridikoei dagokienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagozkion ahalmenak horietan administrazioeta zuzendaritza-karguak edo antzekoak betetzen dituztenei ere ezarri ahal izango zaizkie.

90. artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ahalmenak eta lankidetza Espainiako Bankuarekin.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Lege honetan eta gainerako antolamendu juridikoan aurreikusita dauden ikuskapen-, gainbegiratzeeta zehapen-ahalmen guztiak edukiko ditu eskura bere eginkizunak betetzeko.

2.Lankidetzaren eta elkarlanaren printzipioekin bat etorriz, Espainiako Bankuak, 50.1.c) artikuluak aipatutako proiektuak argitaratzen dituzten plataformei dagokienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari behar duen informazioa helarazi beharko dio, bai eta, bere esparruan, batzordeak eskatutako lankidetza eta elkarlan aktiboa eman ere, hark eraginkortasunez gauza ditzan titulu honek egozten dizkion eskumenak.

3.Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Espainiako Bankuaren esku dauden datu, agiri eta frogabide guztiak eskatu ahal izango ditu, eta laguntza ere eskatu ahal izango dio titulu honetan aurreikusitako gainbegiratze-, ikuskapeneta zehapen-eginkizunak hobeto gauzatzeko. Zehazki, Espainiako Bankuak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskatuta, Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 50. artikuluan aurreikusitako jarduerak eta ahalmenak gauzatu ahal izango ditu 50.1.c) artikuluan aipatutako proiektuak argitaratzen dituzten plataformentzat Lege honetan aurreikusitakoa betetzen dela egiaztatzeko.

4.Zehazki, kapitulu honek egozten dion zehatzeko ahala gauzatzearekin lotuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauek egin beharko ditu:

a) Zehatzeko prozedurak hasteko erabakiak, espedientearen funtsezko elementuak adierazita, horien izapide-egintza kualifikatuak eta behin betiko egintzak jakinarazi beharko dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.

b) 50.1.c) artikuluan aipatutako proiektuak argitaratzen dituzten plataformei zehapenak ezarri aurretik txostena eskatu beharko dio Espainiako Bankuari.

c) Espainiako Bankuari, 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, behar diren aurrekariak, txostenak eta jarduerak eskatu ahal izango dizkio ahalmenak eraginkortasunez gauzatu eta prozedurak behar bezala izapidetu ahal izan ditzan.

5.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Espainiako Bankuaren arteko laguntzeko eginbeharraren edukia, artikulu honetan aurreikusia, organismo horiek

elkarrekin eta beren borondatez ezarritako tresnen eta prozeduren bitartez zehaztu ahal izango da.

6.Eginkizunak behar bezala gauzatzeko egoki deritzeten liburu, erregistro eta agiri guztiak, era guztietako euskarrietakoak, baita programa informatikoak ere, jarri beharko dituzte 89. artikuluan aurreikusitako pertsona fisiko eta juridikoek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren edo, hark eskatuta jarduten duenean, Espainiako Bankuaren esku.

7.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, kapitulu honetan jasotako gainbegiratzeeta ikuskapen-ahalmenak erabiliz, Lege honetan eta hori garatzeko xedapenetan jasotako informazioa eta neurriak jakinarazi eta eskatu ahal izango dizkie, bitarteko elektronikoz, 89. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoei, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 85.6 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

91. artikulua. Jakinarazpenak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Partaidetzazko finantzaketarako plataformek akzio-egituraren edo partaidetzabanaketaren aldaketei buruzko informazioa igorri beharko diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eta, ekitaldia ixtean, baita honako agiri hauek ere:

a) Urteko kontu auditatuak, auditoretza-txostenarekin batera.

b) Honako alderdi hauek barne hartzen dituen memoria:

1.a Web-orriaren bitartez argitaratutako proiektuen kategorien, lortutako finantzaketaren eta finantzaketarik lortu ez duten proiektuen laburpen bat, eta berankortasun-tasa eta ez-betetzeen eta huts egindakoen kopurua eta ehunekoa, horri buruzko informaziorik edukiz gero. Argitaratzeko hautatu ez dituzten proiektuei buruzko informazio orokorra ere gehitu beharko du, bai eta hori eragin duten arrazoien kategoriak ere.

2.a Beharrezkoa denean, partaidetzazko finantzaketarako plataformak zer kredituerakunde edo ordainketa-zerbitzuen enpresa kontratatu duen inbertitzaileek eta sustatzaileek egindako ordainketetan bitartekari-lanak egin ditzan.

3.a Hala badagokio, bezeroek aurkeztutako akzio judizialak, kexak eta erreklamazioak.

4.a Galerak estaltzeko beren sistema kudeatzen badute, horren bolumena eta zer galerari aurre egin behar izan dioten.

92. artikulua. Arau-hausteak.

1. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

a) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek behin eta berriz argitaratzea 49. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak edo 50. artikuluan aurreikusitako moduen bitartez antolatzen ez direnak.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek 52. artikuluan aurreikusitako debekuak ez betetzea, edota bezeroen kontura funtsak 52.3 artikuluan ezarritako nahitaezko baimena eduki gabe jasotzeko debekua ez betetzea.

c) Partaidetzazko finantzaketarako plataformen berezko zerbitzuak ematea 53. artikuluan aurreikusitako nahitaezko baimena eduki gabe.

d) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek baimenean jasota ez dauden jarduerak egitea, hori ez bada noizbehinka edo modu isolatuan gertatu.

e) Partaidetzazko finantzaketarako plataforma gisa jarduteko baimena adierazpen faltsuen bidez edo beste bitarteko irregularren bat baliatuta lortzea.

f) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuskatzeko edo gainbegiratzeko jarduerari uko egitea edo trabak jartzea.

g) Inbertitzailea okerrera daraman informazio engainagarria argitaratzea eta, zehazki, ez-betetzeen ehunekoa, berankortasun-tasa, errentagarritasun-tasa zein proiektu jakin batean edo plataforman oro har argitaratutako proiektuetan inbertitzeak dakarren arriskumaila manipulatzea.

h) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek modu larrian eta behin eta berriz ez betetzea 60. artikuluan aipatutako jokabide-betebeharrak eta 62. eta 63. artikuluetan interes-gatazkak txikiagotzeko aipatutako arauak.

i) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea sustatzaileen nortasuna egiaztatzeko betebeharra.

j) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek ez betetzea partaidetzazko inbertsioko proiektuari aplikatu beharreko mugak, helburuak eta gehieneko epeak eta egiaztatu gabeko inbertitzaileen inbertsio-mugak –68., 69. eta 82. artikuluetan aipatuak– aplikatzen direla bermatzeko betebeharra, eta hori noizbehinka edo modu isolatuan ez gertatzea.

k) Partaidetzazko finantzaketarako plataformek behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea 83. artikuluan aipatutako aurretiko informazioa emateko betebeharra, ezta 81.2 artikuluaren c) eta d) letretan eta 84. artikuluan aipatutako inbertitzaileen adierazpenak lortzeko betebeharra ere.

l) Arau-hausleak arau-hauste astuna egitea, baldin eta aurreko bost urteen barruan administrazio-zehapen irmoa ezarri badiote arau-hauste mota beragatik.

2. Arau-hauste astunak honako hauek izango dira:

a) 61. artikuluan aurreikusitako informazio-betebeharrak guztiz edo zati batez ez betetzea, baldin eta, informazioaren garrantziagatik edo argitalpenaren atzerapenagatik, erakundearen eta bere jardueren izaera balioestea modu larrian zaildu badute, edota informazio horrek datu zehaztugabeak edo gezurrezkoak oinarri baditu, horrelako kasuetan akatsak adierazgarriak direnean.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak modu larrian eta behin eta berriz ez betetzea 64. artikuluan aurreikusitako publizitateari buruzko arauak.

c) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak arretaz jokatzeko betebeharra behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea sustatzaileek eta horien proiektuek IV. kapituluan ezarritako baldintzak zein kapitulu horretan aurreikusitako informazioa argitaratzeko betebeharra betetzen dituztela egiaztatzeko orduan.

d) Partaidetzazko finantzaketarako plataformak 72. artikuluan aurreikusitako informazio-betebeharrak modu larrian eta behin eta berriz ez betetzea.

e) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari egin beharreko jakinarazpenen araubidea, 91. artikuluan aurreikusitakoa, ez betetzea.

f) 1 zenbakiaren a) , d) , h) , i) , j) eta k) letretan aipatutako betebeharrak ez betetzea, baldin eta hori ez bada arau-hauste oso astuna.

g) Arau-hausleak arau-hauste arina egitea, baldin eta aurreko bi urteen barruan administrazio-zehapen irmoa ezarri badiote arau-hauste mota beragatik.

3.Arau-hauste arinak izango dira nahitaez bete beharreko titulu honetako manuak ez betetzea, baldin eta hori arau-hauste astuna edo oso astuna ez bada aurreko bi zenbakietan xedatutakoaren arabera.

93. artikulua. Zehapenak.

1.Arau-hauste oso astunengatik, zehapen hauetako bat edo batzuk ezarriko zaizkio arau-hausleari:

a) Zenbateko hauetako isuna: arau-haustea ekarritako egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordina halako hirutik halako bost artekoa, urteko negoziobolumen garbi osoaren ehuneko 5 eta ehuneko 10 artekoa edo 75.000 eta 200.000 euro artekoa.

b) Baimena errebokatzea.

c) Partaidetzazko finantzaketarako plataforma gisa jarduteko baimena eskatzeko gutxienez urtebeteko eta gehienez bost urteko debekua.

d) Arau-hauslea partaidetzazko finantzaketarako plataformako administrazioedo zuzendaritza-kargutik kentzea, eta beste edozein partaidetzazko finantzaketarako

plataformatan administrazioedo zuzendaritza-karguak betetzeko hamar urtez desgaitzea, gehienez ere.

2.Arau-hauste astunengatik, honako zehapen hauetako bat edo batzuk ezarriko zaizkio arau-hausleari:

a) Zenbateko hauetako isuna: arau-haustea ekarritako egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordina halako bitik halako hiru artekoa, urteko negozio-bolumen garbi osoaren ehuneko 3 eta ehuneko 5 artekoa edo 50.000 eta 100.000 euro artekoa.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataforma gisa jarduteko baimena eskatzeko urtebeteko debekua, gehienez ere.

c) Arau-hausleari partaidetzazko finantzaketarako plataforman betetzen duen administrazioedo zuzendaritza-kargualdia gehienez ere urtebetez etetea.

3.Kapitulu honetan xedatu gabeko guztiari dagokionez, zehatzeko ahala gauzatzeko modu osagarrian aplikatzekoak izango dira Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea eta hori garatzeko araudia, eta, bereziki, abenduaren 3ko 2119/1993 Errege Dekretua, finantza-merkatuetan jarduten duten subjektuei aplikatzekoa zaien zehapenprozedurari buruzkoa. Arau-hauste astun eta oso astunengatik ezarritako zehapenak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren web-orrian argitaratuko dira, Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 102. eta 103. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

4.Arau-hauste arinengatik arau-hausleari zenbateko hauetako isun zigorra ezarriko zaio: arau-haustea ekarritako egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren zenbatekoa eta etekin hori halako bi artekoa, urteko negozio-bolumen garbi osoaren ehuneko 1 eta ehuneko 3 artekoa edo 10.000 eta 50.000 euro artekoa.

VI. TITULUA

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratzeko ahalmena indartzea

94. artikulua. Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzea. Honela geratuko da aldatuta Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea:

Bat. Aldatu egiten da 12 bis.1 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Kontuko idatzoharren bidez adierazitako baloreen erregistroa eramateko arduraduna den erakunde baten edo erregistro-sisteman parte hartzen duen erakunde baten konkurtsoa deklaratuta, erregistro horietan idatzitako baloreen titularrek banantzeko eskubidea izango dute beren alde inskribatutako baloreei dagokienez, eta hori erabili ahal izango dute beste erakunde batera lekualdatzeko eskatuz, hori guztia Lege honen 44 bis.9 eta 70 ter.2.f) artikuluetan xedatutakoa alde batera utzi gabe.»

Bi. Bigarren lerrokada berri bat sartzen da 14.7 artikuluan; ondorioz, oraingo bigarren lerrokada hirugarrena izango da:

«Erakundearen ustiapeneta kapital-aurrekontuan onartutako langile-zerrendan hutsik dauden postuak betetzeko langileen hautapen-prozesuen deialdiaren egokitasunaz erabakiko du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta aipatutako prozesu horiek Lan Eskaintza Publikotik salbuetsita geldituko dira.»

Hiru. Aldatu egiten da 15. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«15. artikulua.

1.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Legeak egozten dizkion eskumenak egoki gauzatzeko, Gobernuak onartutako errege-dekretuetan edo

Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren aginduetan dauden arauak garatu eta betearazteko beharrezko diren xedapenak eman ahal izango ditu, betiere xedapen horiek horretarako gaikuntza berariaz ematen badiote.

2.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurreko zenbakian aipatutako xedapenak prestatu aurretik, horren zerbitzu eskudunek idatzitako txosten tekniko eta juridikoak izan beharko ditu. Xedapen horiei zirkular izena emango zaie, Batzordearen Kontseiluak onartuko ditu, eta ez dute ondoriorik izango harik eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituzten arte; halaber, Kode Zibilaren 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera jarriko dira indarrean.

3.Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde eta talde gainbegiratuei zuzendutako gida teknikoak prestatu ahal izango ditu, aplikatu beharreko araudia betetzeko egoki iritzitako irizpide, praktika, metodologia edo prozedurak adierazita. Gida horietan, zeinak argitara eman beharko baitira, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratze-jardueretan jarraituko dituen irizpideak jaso ahal izango dira. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erakunde eta talde gainbegiratuei eskatu ahal izango die argitzeko zergatik aldendu diren irizpide, praktika, metodologia edo prozedura horietatik –halakorik egin badute.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bere egin ahal izango ditu, eta bere izenean helarazi erakunde eta taldeei, gai horiei buruz balore-merkatuaren erregulazioan eta gainbegiratzean ari diren nazioarteko organismo edo komiteek onartutako gidak, bai eta horiek garatu, osatu edo egokitu ere.»

Lau. Aldatu egiten da 31.6. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«6. Espainiako bigarren mailako merkatu ofizialak administratzen dituzten sozietateen kapitaleko zuzeneko edo zeharkako partaidetzak Lege honen 69. artikuluan inbertsio-zerbitzuen enpresentzat aurreikusitako partaidetza esanguratsuen araubidea bete beharko du, erregelamenduz ezarritako moduan, eta, edozer kasutan ere, horrelakotzat hartuko da sozietatearen kapitalaren edo botoeskubideen ehuneko 1era, zuzenean edo zeharka, iristen den partaidetza oro edota, ehuneko horretara iritsi gabe, sozietatean eragin nabarmena izateko aukera ematen duena, betiere erregelamenduz xedatutakoaren arabera. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sozietate horien kapital sozialean partaidetza esanguratsua eskuratzearen aurka egin ahal izango du, baldin eta uste badu hori beharrezkoa dela merkatuen behar bezalako funtzionamendua ziurtatzeko edo horietan distortsioak saihesteko, bai eta, beste estatu batzuetako eskuratzaileei dagokienez, Espainiako erakundeei jatorrizko herrialdean tratu baliokidea ematen ez dietelako ere; hori guztia, aipatutako 69. artikuluaren 6. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz partaidetza esanguratsuaren aurka egiteko ahalmena alde batera utzi gabe. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak partaidetza esanguratsua eskuratzearen aurka dagoela eta horren kontra zergatik dagoen jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.»

Bost. Aldatu egiten da 31 bis.1 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Bigarren mailako merkatu ofizialek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimena eskuratu beharko dute jarduerari ekin ahal izateko. Baimenprozedura ebazteko sei hilabeteko epea izango da, eskaera edo, hala badagokio, eskatutako agiriak osatzeko informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpen espresurik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimen-prozedura ireki izana jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horren amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.

Autonomia-eremuko merkatuen kasuan, arloan eskumenak dituen autonomiaerkidegoak emango du baimena.»

Sei. Aldatu egiten da 31 bis.4 artikulua:

«4. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak errebokatu egin dezake bigarren mailako edozein merkatu ofiziali emandako baimena, honako kasu hauetan:

a) Merkatuak ez badu erabili baimena hamabi hilabeteko epean edota berariaz uko egin baldin badio.

b) Merkatuan ez bada izan inolako jarduerarik errebokatzearen aurreko sei

hiletan.

c) Baimena adierazpen faltsuen bidez edo arauz kanpoko beste edozein modutan eskuratu bada.

d) Baimena emateko baldintzak betetzeari utzi badio.

e) Arau-hauste oso astun bat egiten badu, Lege honetako VIII. tituluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena errebokatu duela jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari. Baimen baten errebokatze oro Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzari jakinaraziko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak».

Zazpi. Aldatu egiten da 31 quater.2 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimena eman beharko du bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate zuzentzailea ordezteko. Prozedura ebazteko hiru hilabeteko epea izango da, eskaera aurkezten dutenetik edo eskatutako agiri guztiak aurkezten dituztenetik hasita. Epe horretan ebazpen espresurik ez badago, eskaera ezetsitzat joko da. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baimen-prozedura ireki izana jakinaraziko dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horren amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.

Autonomia-eremuko merkatuen kasuan, arloan eskumenak dituen autonomiaerkidegoak emango du baimena.»

Zortzi. Aldatu egiten da 37.2. artikuluaren d) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«d) Europar Batasuneko kide ez den estatu batean baimendutako inbertsiozerbitzuen enpresak eta kreditu-erakundeak, betiere, Lege honen V. tituluan Espainian jarduteko aurreikusitako baldintzak betetzeaz gain, jatorrizko herrialdeko agintariek emandako baimenean bezeroen aginduak gauzatzeko edo beren kontura negoziatzeko ahalmena ere ematen bazaie. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horrelako erakundeak Espainiako merkatuetan sartzea ukatu edo baldintzatu ahal izango du zuhurtziagatik, Espainiako erakundeei jatorrizko herrialdean tratu baliokidea ez emateagatik edota Espainiako balore-merkatuen antolamendueta diziplina-arauak betetzea bermatuta ez egoteagatik.»

Bederatzi. Aldatu egiten da 44 bis.3 artikuluaren bigarren lerrokada:

«69.6 artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Sistemen Sozietatearen kapitaleko partaidetza esanguratsua eskuratzearen edo eskualdatzearen aurka egin ahal izango du, baldin eta uste badu hori beharrezkoa dela merkatuen edo baloreen erregistro-, konpentsazioeta likidazio-sistemen behar bezalako funtzionamendua ziurtatzeko edo horietan distortsioak saihesteko, bai eta eskuratzailearen jatorrizko herrialdean Espainiako erakundeei tratu baliokidea ematen ez dietelako ere. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki horren arrazoiak emango dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.»

Hamar. Aldatu egiten da 44 bis.11 artikulua:

«11. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, Espainiako Bankuak txostena egin ondoren, baimena eman ahal izango die beste finantza-erakunde batzuei artikulu honen 1. zenbakian aipatutako eginkizun guztiak edo batzuk egin ditzaten. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hasitako baimen-prozedurak jakinaraziko dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari hiru hilean behin, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horien amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.

Aipatutako erakundeek artikulu honen 8. eta 9. zenbakietan xedatutakoa jarraituko dute, eta, edozer kasutan ere, erregelamenduz ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte; horien barruan ezinbestean sartuko dira sistemetan parte-hartzaile izaera eskuratzeko araubidea, gutxieneko baliabide propioak, erakundearen ardura duten zuzendarien ohoragarritasuna eta profesionaltasuna, erakunde-egitura eta egitura operatiboa, prozedura operatiboak eta kontabilitatekoak, arriskuak mugatzeko eta kontrolatzeko neurrien ezarpena zein ordainketasistemekiko konexioa. Halaber, Sistemen Sozietateei aplikatu beharreko gainbegiraketaeta diziplina-araubide bera aplikatuko zaie, betiere erregelamenduz ezarritako zehaztapenak eginda.»

Hamaika. Aldatu egiten da 45. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«45. artikulua.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sortuko ditu balore-burtsak, 31 bis artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, betiere balore-burtsa horiek kokatuta dauden autonomia-erkidegoei autonomia-estatutuek horretarako eskumena aitortzen ez badiete. Azken kasu horietan autonomia-erkidegoek sortuko dituzte balore-burtsak.»

Hamabi. Aldatu egiten da 66.1 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio inbertsio-zerbitzuen enpresen sorrera baimentzea.

Zer motatako inbertsio-zerbitzuen enpresa den jasoko da baimenean, bai eta hurrengo zenbakian aipatutako jarduera-programan ageri direnetatik zer inbertsiozerbitzu eta zerbitzu osagarri dauzkan baimenduta ere.

Administrazio-ebazpena zioduna izango da, eta hiru hilabeteko epean jakinarazi beharko da, eskaera jaso den egunetik zenbatzen hasita, edo beharrezko dokumentazioa osatutako unean, eta, nolanahi ere, hura jaso ondorengo sei hilabeteen barruan. Epe horretan eskabideari erantzun ez bazaio, ezezkoa eman zaiola ulertuko da. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hasitako baimenprozedurak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari jakinaraziko dizkio hiru hilean behin, izapidetu beharreko espedientearen funtsezko elementuak adierazita; halaber, horien amaieraren berri ere emango dio, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak hartutako ebazpena aldekoa ala kontrakoa izan den adierazita.»

Hamahiru. Aldatu egiten da 67.1 artikuluaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, inbertsio-zerbitzuen enpresa eratzeko baimena bi kausa hauengatik soilik uka dezake:»

Hamalau. Aldatu egiten da 68.2 artikuluaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Hasieran baimendutako inbertsio-zerbitzu eta zerbitzu osagarri espezifikoak aldatu ahal izateko, aldez aurretik baimena jaso beharko da erakunde

berriak baimentzeko prozeduraren arabera, eta dena delako aldaketa hori Batzorde honen erregistroetan inskribatu beharko da, erregelamenduz xedatutako moduan. Baimena ukatu ahal izango da, baldin eta erakundeak ez badu betetzen 67., 70. eta 70 ter artikuluetan aurreikusitakoa, eta, bereziki, erakundearen administrazioeta kontabilitate-antolamendua, giza baliabideak eta bitarteko teknikoak edota barnekontrolerako prozedurak ez direla nahikoa iritziz gero.»

Hamabost. Aldatu egiten da 69.11. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«11. Inbertsio-zerbitzuen enpresa batean partaidetza esanguratsua duten pertsonen eragina kudeaketa on eta zuhurraren kalterako izan daitekeela eta erakundearen egoera finantzarioa larriki honda dezakeela irizteko arrazoi oinarridun eta egiaztatuak daudenean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak neurri hauetako bat edo batzuk hartuko ditu:

a) 8. zenbakiaren a) eta b) letretan aurreikusitakoak, baina boto-eskubideen etenaldia ezingo da izan hiru urtetik gorakoa.

b) Ohiz kanpoko neurri gisa, baimena errebokatzea.

Gainera, VIII. tituluan aurreikusitakoaren arabera dagozkion zehapenak ezarri ahal izango dira.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki horren arrazoiak emango dizkio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.»

Hamasei. Aldatu egiten da 70 quater.1 artikuluaren lehen lerrokada, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek, antolatu ez ezik, neurriak ere hartu beharko dituzte bezeroen eta enpresaren beraren edo taldearen artean – zuzendariak, langileak, agenteak edo enpresari, zuzenean edo zeharka, kontrolharreman baten bidez lotutako pertsonak barne– izan litezkeen interes-gatazkak hautemateko, bai eta enpresak obligazioak dituen bere bezeroetako biren edo gehiagoren interes ezberdinen arteko gatazkak ere; hori guztia 70 ter artikuluaren 2 zenbakiaren d) letran xedatutakoarekin bat etorriz.»

Hamazazpi. Aldatu egiten da 71 bis.2 artikuluaren seigarren lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak 70 ter artikuluaren 2 zenbakiaren e) letran ezarritako betebeharraren kontrola bere gain hartuko du sukurtsalak egindako eragiketen erregistroari dagokionez, jatorrizko estatuko agintari eskudunak erregistro horretan zuzenean sartu ahal izatea alde batera utzi gabe.»

Hemezortzi. Aldatu egiten da 73. artikuluaren f) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«f) Lege honen 70. artikuluaren 1. zenbakiaren a) letran eta 70 ter artikuluaren

2.zenbakiaren c) , e) eta f) letretan aurreikusitako betebeharren ez-betetze larria eta sistematikoa gertatuz gero.»

Hemeretzi. Aldatu egiten da 74.1. artikulua:

«1. Baimena errebokatzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan aurreikusita dagoen prozedura erkidearen arabera egingo da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala arduratuko da hura izapidetzeaz eta ebazteaz.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriori jakinaraziko dio emandako baimena errebokatu duela.»

Hogei. Aldatu egiten da 74.4. artikuluaren lehen lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«4. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak erabaki ahal izango du errebokatzearen ondorioz erakundea nahitaez desegitea. Kasu horietan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta bigarren mailako merkatu ofizialen organo zuzentzaileek, beren kabuz edo lehenak eskatuta, merkatuko kideak ukituta badaude eta inbertitzaileak eta balore-merkatuen funtzionamendu erregularra babesteko helburuz, egoki iritzitako kautelazko neurri guztiak erabaki ahal izango dituzte eta, bereziki:»

Hogeita bat. Aldatu egiten da 84. artikuluaren 1. zenbakiaren sarrera-lerrokada:

«1. Honako pertsona eta erakunde hauek, Lege hau, hori garatzeko araudia eta horiei buruzko manu espezifikoak dituzten Europar Batasunaren Zuzenbideko arauak betetzeari dagokionez:»

Hogeita bi. Aldatu egiten da 85.1 artikuluaren a) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«a) zuzenean, hirugarrenen laguntza eskatzeko ahalmena alde batera utzi gabe, 9. zenbakian ezarritako moduan;»

Hogeita hiru. Aldatu egiten da 85.2 artikuluaren i) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«i) era guztietako neurriak hartzea gainbegiratu beharreko pertsonek eta erakundeek aplikatu beharreko arauak eta xedapenak, edo zuzentzeko egindako eskaerak, betetzen dituztela ziurtatzeko; hartarako, pertsona eta erakunde horiei, modu isolatuan edo taldeka, aditu independenteen, auditoreen edota barnekontrolerako edo araudia betetzeko organoen txostenak aurkezteko eskatu ahal izango zaie;»

Hogeita lau. Beste letra bat, ñ) , gehitu zaio 85.2 artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«ñ) informazioa lortzea, langileen bitartez, gainbegiratutako erakundeek balore-merkatuei eragiten dieten arauak zer mailatan betetzen dituzten jakiteko, baina Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko langileak direla jakinarazi gabe, eta, bereziki, horien finantza-produktuak nola merkaturatzen ari diren, bai eta erakunde horiek darabiltzaten jardunbide onei eta txarrei buruzko informazioa ere.»

Hogeita bost. 9. zenbakia gehitzen zaio 85. artikuluari, eta honako hau dio:

«9. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, legez egotzita dituen gainbegiratzeko eginkizunak hobeto gauzatzeko, behar bezala arrazoitutako beharra badago, kontu-auditoreei, kontsultoreei edo bestelako aditu independenteei horretarako eskatutako laguntzaren ondoriozko aurrekariak erabili ahal izango ditu; horiek, nolanahi ere, aipatutako organismoak erabakitzen dituen arauak eta jarraibideak bete beharko dituzte.

Zehazki, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainbegiratutako erakundeek balore-merkatuei eragiten dieten arauak zer mailatan betetzen dituzten eta, bereziki, finantza-tresnak merkaturatzeko praktikak baloratu ahal izateko, adituen laguntza eskuratu ahal izango du; hain justu, adituoi txostenak egiteko eskatuta. Txosten horiek egiteko, izendatutako adituek zein langileek modu anonimoan jardun ahal izango dute, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontura ari direla jakinarazi gabe.

Zenbaki honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin lankidetza-araubidean jarduteak ez du inola ere administrazio-ahalik erabiltzea ekarriko.»

Hogeita sei. Aldatu egiten da 97.1. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Kapitulu honetan aipatutako zehapen-prozedurak hasteko, izapidetzeko eta zehatzeko eskumena honako arau hauei lotuko zaie:

a) Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokio espedienteak hastea eta izapidetzea. Espedienteei hasiera ematean, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batean baimendutako inbertsio-zerbitzuen enpresei eragiten badiete, estatu horretako gainbegiratze-agintaritzei jakinaraziko zaie, haiek ere, lege honen arabera egokiak diren kautelazko neurriak eta zehapenak alde batera utzi gabe, egokitzat jotako neurriak har ditzaten, aipatutako erakundearen arau-hausteak geldiarazteko edo arau-hausteok etorkizunean errepika daitezen saihesteko.

b) Arau-hauste oso astun, astun eta arinengatik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezarriko ditu zehapenak. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroari jakinaraziko dizkio, arrazoiak emanda, arau-hauste oso astunengatik jarritako zehapenak, eta, kasu guztietan, hiru hilean behin, izapidetzen ari diren prozedurei eta emandako ebazpenei buruzko funtsezko informazioa helaraziko dio.

Erakunde arau-hauslea Espainiako kreditu-erakundea edo Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko kreditu-erakunde baten sukurtsala denean, Espainiako Bankuaren txostena nahitaezkoa izango da arau-hauste astun edo oso astunengatik zehapena ezartzeko.»

Hogeita zazpi. 5. zenbaki berria gehitzen zaio 98. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

«5. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehapen-espedienteei hasiera eman izana jakinarazi ahal izango du jendaurrean, interesdunei horien berri eman ondoren eta, hala badagokio, horien edukiaren alderdi konfidentzialez ebatzi eta gero. Horrez gain, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 3.a) artikuluan xedatutako datu pertsonalak aurretik disoziatu egingo dira, arau-hausleen izenak izan ezik. Argitaratzea erabakitzeko orduan, behar beste arrazoituta neurtuko dira interes publikoa –balore-merkatuen gardentasun eta funtzionamendu hobean, oro har, izan ditzakeen aldeko eraginak aintzat hartuta– eta inbertitzaileen babesa zein arau-hausleei eragindako kaltea.»

Hogeita zortzi. Beste letra bat, z) decies, gehitzen zaio 99. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z) decies Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren –kreditu-kalifikazioaren agentziei buruzkoa– 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, eta hori noizbehinka edo modu isolatuan ez gertatzea.»

Hogeita bederatzi. Beste letra bat, z) octies, gehitzen zaio 100. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z octies) 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada arau-hauste oso astuna.»

Hogeita hamar. Beste letra bat, c) , gehitzen zaio 101.2. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«c) 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 8 quinquies artikuluan jasotako betebeharra ez betetzea; hau da, idatziz jasota geratzea, hala dagokionean, merkatu osoaren ehuneko 10 baino gutxiagoko kuota duen kreditu-kalifikazioko agentzia bat gutxienez izendatu ez izana.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Kredituko finantza-establezimenduen araubide fiskala.

Kredituko finantza-establezimenduek, ondorio fiskaletarako, kreditu-erakundeei aplikatu beharreko tratamendua izango dute.

Bigarren xedapen gehigarria. Kredituko finantza-establezimenduak aitortzea erregelamendu honen esparruan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko ekainaren 26ko 575/2013 (EB) Erregelamendua, kreditu-erakundeen eta inbertsioenpresen zuhurtziazko betekizunei buruzkoa, 648/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.

1.575/2013 (EB) Erregelamenduaren 81.1.a) .ii) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, kredituko finantza-establezimenduak ulertuko da kaudimenari buruzko araudia bete beharreko enpresak direla.

2.575/2013 (EB) Erregelamenduaren 119.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da kredituko finantza-establezimenduek kreditu-erakundeei aplikatzen zaizkien zuhurtziazko baldintzen parekoak –sendotasunari dagokionez– bete behar dituztela.

Hirugarren xedapen gehigarria. Arantzelak murriztea.

Ehuneko 50 murriztuko dira Lege honen III. eta IV. tituluetan xedatutakoaren arabera egindako lagapenei eta jaulkipenei lotuta gauzatutako egintzei dagozkien notarioarantzelak.

Laugarren xedapen gehigarria. Hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak.

1.Hipoteka Merkatua Arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen 2. artikuluak aipatutako erakundeek hirugarrenei parte harrarazi ahal izango diete beren zorroko hipoteka-mailegu edo -kreditu batean edo hainbatetan, osorik edo zati batez, nahiz eta mailegu edo kreditu horiek Lege horren 2. atalean ezarritako baldintzak bete ez. Balore horiei «hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak» esango zaie.

Europar Batasuneko beste estatu batean baimendutako kreditu-erakundeen Espainiako sukurtsalek hirugarrenei parte harrarazi ahal izango diete Espainian dauden higiezinen gaineko hipoteka bidez bermatutako mailegu eta kredituetan, hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak jaulkiz, betiere xedapen gehigarri honetan ezarritako moduan.

2.Ziurtagiriak inbertitzaile kualifikatuen artean ezartzeko baino ezin izango dituzte

jaulki.

3.Hirugarrenei ezin izango zaie hipoteka eskualdatzeko ziurtagirien bidez parte harrarazi apirilaren 24ko 716/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz hauta daitezkeen hipoteka-mailegu eta -kredituetan.

4.Hirugarrenei ezin izango zaie hipoteka eskualdatzeko ziurtagirien bidez parte harrarazi Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan kokatutako higiezinen bidez bermatutako hipoteka-mailegu eta -kredituetan –apirilaren 24ko 716/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan arautuak.

5.Hirugarrenei ezin izango zaie hipoteka eskualdatzeko ziurtagirien bidez parte harrarazi apirilaren 24ko 716/2009 Errege Dekretuaren 12.1.a) , c) , d) eta f) letretan jasotako hipoteka-mailegu eta -kredituetan.

6.Hipoteka eskualdatzeko ziurtagiriak jaulkitzeak ez du inola ere hipoteka-zorduna kaltetuko.

7.Hipoteka Merkatua Arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legean hipotekapartaidetzentzat ezarritako arauak aplikatuko zaizkie ziurtagiri horiei.

Bosgarren xedapen gehigarria. Kapital-sozietateak ez beste sozietateek, elkarteek eta bestelako pertsona juridikoek egindako obligazioen jaulkipenei aplikatu beharreko araubidea.

1.Obligazioen jaulkipenen zenbateko osoaren gehieneko muga ordaindutako kapitala izango da, kapital-sozietateak ez diren sozietateen kasuan, edo beren ondasunen balorazio-zifra, elkarteak edo beste pertsona juridiko batzuk direnean.

Aurreko lerrokadan ezarritako muga ez da aplikatuko, baldin eta jaulkipena hipotekarekin, balore-bahiarekin, berme publikoarekin edo kreditu-erakunde baten abal solidarioarekin bermatuta badago.

Jaulkipena elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioarekin bermatuta badago, abala ematean sozietateak duen berme-gaitasunak zehaztuko ditu abalaren muga eta gainerako baldintzak, betiere haren berariazko araudiarekin bat etorriz.

2.Xedapen honetan aurreikusita ez dagoen guztiarentzat, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren XI. titulua aplikatuko da osagarri moduan, beharrezko diren aldaketak eginda betiere.

Seigarren xedapen gehigarria. Finantza-zerbitzuen bezeroei babesa hobetzea.

Sei hilabeteko epean, Gobernuak beharrezko lege-aldaketak egingo ditu bezeroa babesteko egungo sistema instituzionala hobetzeko eta erreklamazioen, bezerodefendatzaileen eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuen oraingo zerbitzu publikoen eraginkortasuna indartzeko. Hori horrela, gaur egun Espainiako Bankuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusian barreiatuta dauden erreklamazio-zerbitzuak batera daitezen sustatzea komeni den ebaluatuko du.

Lehenengo xedapen iragankorra. Elkarren bermerako sozietateen sorrera baimentzeko aribideko prozedurak.

Lege hau indarrean jartzen denean baimenaren zain dauden elkarren bermerako sozietateak sortzeko espedienteen sustatzaileek hiru hilabeteko epea izango dute eskaera egokitzeko, hala dagokionean; horrela bada, Administrazio Kontseiluko kideei, zuzendari orokorrei edo haien parekoei eta beste langile batzuei arlo hauetan eskatutako baldintzetara egokitu beharko dituzte eskaerak: ohoragarritasun komertziala eta profesionala, eginkizunak betetzeko ezagutza eta esperientzia egokiak, eta erakundearen gobernantza egokia egiteko prestasuna. Aipatutako epe horrek prozedura etengo du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aipatutako epea amaituta ez badute egokitzapen hori egin, eskaeretan atzera egiten dutela ulertuko da eta horretarako eratutako gordailuak itzuliko zaizkie.

Bigarren xedapen iragankorra. Elkarren bermerako sozietateak araudi berrira egokitzea.

1.Elkarren bermerako sozietateek bederatzi hilabeteko epea izango dute Lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita barneko unitate eta prozedura egokiak ezar ditzaten, horien bidez administrazio-kontseiluko kideak, zuzendari nagusiak edo haien parekoak, eta barne-kontroleko zereginen arduradunak eta banku-jardueraren garapenerako giltzarrizko beste postu batzuetan daudenak hautatzeko eta etengabe ebaluatzeko Lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz. Aipatutako epean, Espainiako Bankuari jakinarazi beharko diote, halaber, badirela halakoak, eta zer elementurekin dauden konfiguratuta ere zehaztu beharko diote.

2.Elkarren bermerako sozietateek bederatzi hilabeteko epea izango dute Lege hau indarrean jartzen denetik hasita kontseilariak, zuzendari nagusiak edo haien parekoak eta bestelako langileak ordezteko, baldin eta horiek ez badituzte betetzen ohoragarritasun komertzial eta profesionaleko baldintzak, ez badituzte ezagutza eta esperientzia egokiak

eginkizunak betetzeko edo, kontseilariei dagokienez, ez badaude erakundearen gobernu ona egiteko moduan.

Hirugarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduak ordainketako edo diru elektronikoko erakunde hibrido bihurtzea.

1.Lege hau indarrean jartzen denean azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 1. artikuluan zehaztutako ordainketa-zerbitzuetako bat edo batzuk egiten zituzten kredituko finantzaestablezimenduek sei hilabeteko epea izango dute beharrezko diren egokitzapen guztiak egiteko, administrazio-baimenik behar ez duten ordainketa-erakunde hibridoen araubidera egokitu ahal izateko. Nolanahi ere, epe horren barruan Espainiako Bankuaren aurrean jakinarazi eta egiaztatu beharko dute egokitzapen hori. Espainiako Bankuak beharrezko deritzon informazio gehigarri guztia eskatu ahal izango du ordainketa-erakunde hibridoa izateko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, eta hiru hilabeteko epean, jakinarazpena jaso zuenetik edo dokumentazioa osatu zuenetik, behin aipatutako baldintzak behar bezala egiaztatuta daudenean, erakundearen inskripzioa egokituko du dagokion erregistroan, izaera hibridoa duela zehaztuta.

Aipatutako epeak amaitzen badira Espainiako Bankuaren aurrean ordainketa-erakunde hibridoaren izaera jakinarazi eta egiaztatu gabe edo Espainiako Bankuak erregistroinskripzioa egokitu gabe, ondoriorik gabe geldituko da kredituko finantza-establezimenduak azaroaren 13ko 16/2009 Legearen ordainketa-zerbitzuak emateko jasotako baimena. Nolanahi ere, Espainiako Bankuak berariaz eta arrazoituta ebatzi beharko du, baldin eta erakundeari ordainketa-erakunde hibridotzat hartzeko eskatutako baldintzak egiaztatuta ez daudela jotzen badu eta, horrenbestez, ez bada bidezkoa erregistro-inskripzioa egokitzea; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54. eta 89. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2.Lege hau indarrean jartzen denean, uztailaren 26ko 21/2011 Legean ezarritako moduan diru elektronikoa jaulkitzen ari diren kredituko finantza-establezimenduek sei hilabeteko epea izango dute beharrezko diren egokitzapen guztiak egin ditzaten administrazio-baimenik behar ez duten diru elektronikoko erakunde hibridoen araubidera egokitzeko. Nolanahi ere, epe horren barruan Espainiako Bankuaren aurrean jakinarazi eta egiaztatu beharko dute egokitzapen hori. Espainiako Bankuak beharrezko deritzon informazio gehigarri guztia eskatu ahal izango du diru elektronikoko erakunde hibridoei eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, eta hiru hilabeteko epean, jakinarazpena jaso zuenetik edo dokumentazioa osatu zuenetik, behin aipatutako baldintzak behar bezala egiaztatuta daudenean, erakundearen inskripzioa egokituko du dagokion erregistroan, izaera hibridoa duela zehaztuta.

Aipatutako epeak amaitzen badira Espainiako Bankuaren aurrean diru elektronikoko erakunde hibridoaren izaera jakinarazi eta egiaztatu gabe edo Espainiako Bankuak erregistro-inskripzioa egokitu gabe, ondoriorik gabe geldituko da kredituko finantzaestablezimenduak uztailaren 26ko 21/2011 Legearen arabera diru elektronikoa jaulkitzeko jasotako baimena. Espainiako Bankuak berariaz eta arrazoituta ebatzi beharko du beti, baldin eta erakundeari diru elektronikoko erakunde hibridotzat hartzeko eskatutako baldintzak egiaztatuta ez daudela jotzen badu eta, horrenbestez, ez bada bidezkoa erregistro-inskripzioa egokitzea; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54. eta 89. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Laugarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduak baimentzeko aribideko prozedurak.

1.Lege honen 9. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako soilik, Lege hau indarrean jartzen denean hasita dauden kredituko finantza-establezimenduak baimentzeko administrazio-prozedurek Lege hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden prozeduraarauak jarraituko dituzte, amaitu arte.

2.Lege honen 94. artikuluaren hamaikagarren zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako soilik, inbertsio-zerbitzuen enpresak baimentzeko administrazio-prozedurek eta horien estatutu sozialak aldatzeko, eraldatzeko bat egiteko, banantzeko eta jardueraadar bat bereizteko baimena ematekoek, bai eta inbertsio-zerbitzuen enpresa batek egindako aldaketa sozialeko gainerako eragiketek edo inbertsio-zerbitzuen enpresa bat sortzea dakartenek ere, Lege hau indarrean jartzen direnean jada hasita badaude, Legea indarrean jarri aurretik indarrean zeuden prozedura-arauak bete beharko dituzte, amaitu arte.

3.Lege honen 94. artikuluaren hogeita bosgarren zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako soilik, Lege hau indarrean jartzen denean hasita dauden zenbaki horretako zehapen-prozedurek Lege hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden prozedura-arauak jarraitu beharko dituzte, amaitzen diren arte.

Bosgarren xedapen iragankorra. Kredituko finantza-establezimenduek igorri beharreko kontabilitate-informazioa.

Lege honen 12. artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, kontabilitateinformazioa igortzeko berariazko erregelamendua garatu bitartean, kreditu-erakundeen araubidea aplikatuko da.

Seigarren xedapen iragankorra. Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak araudi berrira egokitzea.

Titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileek bederatzi hilabeteko epea izango dute, Lege hau indarrean jartzen denetik hasita, berak eragindako aldaketetara egokitzeko. Nolanahi ere, hemezortzi hilabeteko epea izango dute Lege honen 29.1.d) artikuluan aurreikusitako kapitalaren eta baliabide propioen baldintzetara egokitzeko.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Titulizazio-funtsen araubide iragankorra.

1.Lege hau indarrean jarri aurretik eratutako hipoteka-titulizazioko funtsek eta aktiboen titulizazioko funtsek, azkentzen diren arte, eratzeko unean aplikagarri zitzaizkien xedapenak betetzen jarraitu beharko dute; 34. eta 36. artikuluetako gardentasun-arauak, halere, salbuetsita egongo dira, berehala aplikatzekoak izango baitira Lege hau indarrean jarri ondoren, bai eta 35. artikulua ere, Lege hau indarrean jarri eta hamabi hilabetera argitaratzen diren urteko eta hiru hilean behingo txostenei aplikatzekoa izango baita.

2.Halaber, hipoteka-titulizazioko funtsek eta aktiboen titulizazioko funtsek, baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartzeko eta erregistratzeko prozesuan badaude eta Lege hau indarrean jarri ondorengo bi hilabeteko epean eratzen badituzte, aukera izango dute Legea indarrean jarri aurretik aplikatu beharreko xedapenak jarraitzeko, azkentzen diren arte. Nolanahi ere, 34. eta 36. artikuluen gardentasun-arauak berehala aplikatzekoak izango dira Lege hau indarrean jartzen denean, eta 35. artikulua Lege hau indarrean jarri eta hamabi hilabetera argitaratzen diren urteko eta hiru hilean behingo txostenei aplikatzekoa izango da.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Etorkizuneko kreditu-eskubideen titulizazioen araubide iragankorra.

Azaroaren 10eko EHA/3536/2005 Aginduak indarrean jarraituko du harik eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren zirkular bidez titulizazio-funts batera gehi daitezkeen etorkizuneko kreditu-eskubideak zehazten diren arte; aipatutako aginduak aktiboen titulizazioko funtsetara gehi daitezkeen etorkizuneko kreditu-eskubideak zehazten ditu eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gaikuntza ematen dio aktiboen titulizazioko funtsei eta horien sozietate kudeatzaileei aplikatu beharreko kontabilitatearen eta informazio-betebeharren arloko arau espezifikoak eman ditzan.

Bederatzigarren xedapen iragankorra. Negoziazio-sistema aldeaniztun batean bakarrik negoziatzen ari diren akzioak dituzten sozietateen araubide iragankorra, baldin eta bostehun milioi euro baino handiagoko burtsa-kapitalizazioa badute.

Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 32.Bi.3 artikuluak aipatutako sei hilabeteko epea Lege hau indarrean jartzen denean hasiko da zenbatzen.

Hamargarren xedapen iragankorra. Obligazioak jaulkitzea abenduaren 24ko 211/1964 Legearekin bat etorriz; horren bidez, anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dira.

Abenduaren 24ko 211/1964 Legearekin bat etorriz jaulkitako obligazioek, azkendu arte, aipatutako Legearen xedapenak jarraituko dituzte.

Hamaikagarren xedapen iragankorra. Partaidetzazko finantzaketarako plataformen jardueraren aurretiko jarduna.

1.Lege hau indarrean jartzen denean partaidetzazko finantzaketarako plataformen berezko jardueran ari diren pertsonek edo erakundeek Lege honetara egokitu eta baimena eskatu behar dute 53. artikuluaren arabera; horretarako, sei hilabeteko epea izango dute legea indarrean jartzen denetik.

2.Lege hau indarrean jartzen denetik hamabost hilabete igaro ondoren, eta oraindik inskribatuta ez badaude, partaidetzazko finantzaketarako plataforma horiek ezingo dute eragiketa berririk egin, baina Lege hau indarrean jartzen denean burutzeke zituztenak amaitu ahalko dituzte.

3.56. artikuluan aurreikusitako finantza-baldintzak kalkulatzeko orduan, Lege hau indarrean jarri ondoren plataforman argitaratutako proiektuen zenbatekoa baino ez da kontuan hartuko.

4.Partaidetzazko finantzaketarako plataforma Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagokion erregistroan inskribatu duten ekitaldiko kontuetatik aurrera eskatu ahalko da 91.a) artikuluan aurreikusitako betebeharra.

Xedapen indargabetzailea.

Indargabetu egiten dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

a) 211/1964 Legea, abenduaren 24koa, sozietate anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dituena; ezertan eragotzi gabe hamargarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa.

b) Higiezinen gaineko inbertsio-sozietate eta -funtsen araubideari eta hipotekatitulizazioko funtsei buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legearen 5., 6. eta 7. artikuluak, Lege hau onartu aurretik eratutako hipoteka-titulizazioko funtsentzat izan ezik.

d) Aurrekontuen, tributuen, finantzaren eta enpleguaren gaineko presazko neurriei buruzko 3/1993 Errege Lege Dekretuaren 16. artikulua.

d) Kredituaren arloko Espainiako legeria Diru-etxeen Koordinazioko Bigarren Zuzentarauari egokitzeko eta finantza-sistemari beste aldaketa batzuk egiteko apirilaren 14ko 3/1994 Legearen lehen xedapen gehigarria eta bosgarren xedapen gehigarriaren 2 eta 5 arteko zenbakiak.

e) Zerga-, Administrazioeta Gizarte-arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 97. artikulua.

f) Susperraldi Ekonomikoa eta Enplegua Bultzatzeko Neurriei buruzko apirilaren 9ko 6/2010 Errege Lege Dekretuaren 27. artikulua.

g) Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginaren 402., 408. eta 410. artikuluak.

h) 926/1998 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, aktiboen titulizazio-funtsak eta titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak arautzen dituena.

Azken xedapenetatik lehena. Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 2 zenbakiaren d) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«d) Enpresa Finantzaketa Sustatzeko 5/2015 Legearen 16.4 artikulua eta laugarren xedapen gehigarriaren 7. zenbakia.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Finantza Sistema Erreformatzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2002 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Finantza Sistema Erreformatzeko Neurrien azaroaren 22ko 44/2002 Legearen 60. artikuluaren lehenengo paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

«Lehenengoa. Lege honen ondorioetarako, erakunde aitortzailetzat hauek hartuko dira: Espainiako Bankua, Espainiako kreditu-erakundeak, atzerriko kredituerakundeen Espainiako sukurtsalak, gordailuak bermatzeko funtsa, elkarren bermerako eta birfinantzamenduko sozietateak, kredituko finantza-establezimenduak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Espainiako Bankuak proposaturik, erabakitzen dituen bestelako erakundeak.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea.

Honela gelditzen da aldatuta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea:

Bat. Aldatu egiten da 69. artikuluaren 1 zenbakiaren sarrera-lerrokada, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Lege honen gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko araubidearen mende gelditzen dira honako pertsona eta erakunde hauek, Lege hau, hori garatzeko araudia eta horiei buruzko manu espezifikoak dituzten Europar Batasunaren Zuzenbideko arauak betetzeari dagokionez:»

Bi. Beste letra bat, z) octies, gehitzen zaio 80. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z) octies Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren –kreditu-kalifikazioaren agentziei buruzkoa– 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, eta hori noizbehinka edo modu isolatuan ez gertatzea.»

Hiru. Beste letra bat, z) sexies, gehitzen zaio 81. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z) sexies 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada arau-hauste oso astuna.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Aseguru eta Berraseguru Pribatuetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Aseguru eta Berraseguru Pribatuetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legearen 25. artikulua, eta hona nola gelditzen den idatzita:

«25. artikulua. Aseguru-agentearen jarduera banku-aseguruen operadore gisa egitea.

1.Banku-aseguruen operadoretzat hartuko dira kreditu-erakundeak, kredituko finantza-establezimenduak eta horiek kontrolatzen dituzten edo horien partaidetza duten merkataritza-sozietateak, Lege honen 28. artikuluan adierazitakoaren arabera, baldin eta, aseguru-erakunde batekin edo hainbatekin aseguruen agentzia-kontratu bat eginez eta aseguru-bitartekarien, berraseguru-artekarien eta goi-kargudunen administrazio-erregistro berezian inskribatuz, aseguru-bitartekaritzako jarduera aseguru-agente gisa egiten badute beren banaketa-sareak erabilita. Kredituerakundeak edo kredituko finantza-establezimenduak banku-aseguruen operadore bakar baten esku jarri ahal izango du bere banaketa-sarea.

Baldin eta aseguru-bitartekaritzaren jarduera kreditu-erakundeak edo kredituko finantza-establezimenduak edo kreditu-erakundeen edo kredituko finantzaestablezimenduen taldeak kontrolatzen duen edo horien partaidetza duen merkataritza-sozietate baten bitartez egiten bada, merkataritza-sozietate horrekiko harremanak zerbitzuak emateko kontratu baten bidez arautuko dira; zerbitzu horien bitartez, zehazki, aipatutako kreditu-erakunde edo kredituko finantza-establezimendu horietako bakoitzaren banaketa-sarea banku-aseguruen operadoreari lagako zaio aseguru-produktuen bitartekari-lanak egiteko. Aipatutako kontratuan kredituerakundeek edo kredituko finantza-establezimenduek aseguru-bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duten sareko kideei prestakuntza egokia emateko betebeharra hartuko dute beren gain, haien eginkizunak bete ditzaten.

Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, kreditu-erakundearen eta kredituko finantza-establezimenduaren banaketa-sarea baliabide pertsonalen, bulego operatiboen eta agenteen antolamendurako egitura osoa dela ulertuko da, betiere sortzeko araudian eta araubide juridikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Banku-aseguruen operadore bati laga ondoren, kreditu-erakundearen edo kredituko finantza-establezimenduaren sarea ezin izango da zatitu horren atal batek bankuaseguruen beste operadore baten sare modura edo beste aseguru-bitartekari baten kanpoko laguntzaile gisa parte har dezan aseguru-bitartekaritzan.

Banku-aseguruen operadorea aseguru-bitartekaritza jarduerari dagokionez 1. azpiatalean araututako aseguru-agenteen araubide orokorraren mende geldituko da, eta banku-aseguruen operadore esklusibo edo banku-aseguruen operadore lotu gisa jarduten badu, 2. azpiatalean edo 2. atal honen 3. azpiatalean araututakoa beteko du, hurrenez hurren.

2.Aseguru-bitartekarien, aseguru-artekarien eta goi-kargudunen administrazioerregistro berezian banku-aseguruen operadore gisa inskribatuta agertzeko, gainera, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:

a) Kreditu-erakundea edo kredituko finantza-establezimendua izatea; horrelakoetan, ez da aplikatuko Lege honen 21.3.a) artikuluan xedatutakoa. Kredituerakundeek edo kredituko finantza-establezimenduek kontrolatzen duten edo horien partaidetza duten merkataritza-sozietatea ere izan ahalko da; kasu horretan, xede sozialak aseguru pribatuen agentearen jarduera banku-aseguruen operadore esklusibo edo lotu modura egitea aurreikusi beharko du.

d) Aseguru-bitartekaritzaz arduratzen den zuzendaritza-organoa izendatu beharko da eta, hori osatzen duten pertsonen erdiek gutxienez eta, edozer kasutan ere, zuzendaritza teknikoa edo lanpostu parekatua betetzen duten pertsonek, finantzaren eta aseguru pribatuen arloko prestakuntza-ikastaroa edo gaitasun-proba gainditu dutela egiaztatu beharko dute; Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez ezarritako baldintzak bete beharko dituzte horiek.

Halaber, aseguruen bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duen beste edozein pertsonak lana egiteko behar beste ezagutza eta gaitasun dituela egiaztatu beharko du.

c) Kreditu-erakundeek edo kredituko finantza-establezimenduek aseguruen bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duten banaketa-sareko kideei emango dieten prestakuntza-programa.

Ondorio horietarako, prestakuntza-programa horiek edukiari, antolaketari eta gauzatzeari dagokienez bete beharko dituzten ildo orokorrak eta oinarrizko printzipioak ezarriko ditu Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak.

d) Banku-aseguruen operadore lotu gisa jarduten duenean, Lege honen 21.3.d) artikuluan aipatutako memoriak, gainera, banku-aseguruen operadoreak aseguruen bitartekaritza egiteko zer kreditu-erakunderen edo kredituko finantzaestablezimenduren sare erabiltzen duen adierazi beharko du.

3.Banku-aseguruen operadoreen aseguru pribatuen bitartekaritza-jardueraren dokumentazioan eta merkataritza-publizitatean, modu nabarmenean, «bankuaseguruen operadore esklusiboa» edo, hala badagokio, «banku-aseguruen operadore lotua» agertu beharko da idatzita. Era berean, Lege honen 52. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribatuta dagoela ere adierazi beharko du.

Banku-aseguruen operadore lotuak oro har edo bitarteko telematikoz egiten duen publizitatean, orobat, zera aipatuko da: zer aseguru-erakunderekin duten sinatuta aseguruen agentzia-kontratua.

4.Aseguruen bitartekaritzan parte hartzen duten kreditu-erakundeen edo kredituko finantza-establezimenduen banaketa-sareek ezin izango dute aldi berean jardun beste aseguru-bitartekari batzuen laguntzaile gisa.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legea aldatzea.

Hona nola geratzen den idatzita Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legea:

Bat. Beste titulu bat, III.a, sartzen da. Hona hemen nola gelditzen den idatzita:

«III. TITULUA

Zehatzeko araubidea merkataritza-jarduera eta zerbitzu jakin batzuk hasteko eta

egiteko neurriak ez betetzeagatik

16. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Lege honen I. tituluan jasotako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak tipifikatzea du xedetzat titulu honek.

2.Ez da inolako zehapenik ezarriko Lege honetako manuen kontrako arauhausteengatik, titulu honetan aurreikusitako arauen arabera izapidetutako prozeduraren indarrez ez bada. Lege honetan aurreikusita ez dagoen guztiari dagokionez, lege hauetako aurreikuspenak aplikatuko dira: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta Zehatzeko Ahala Gauzatzeko Prozeduraren Erregelamendua (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) .

17. artikulua. Xedapen orokorrak.

1.Lege honen 5. artikuluaren arabera, toki-erakunde eskudunek I. tituluan aurreikusitakoa betetzen dela egiaztatuko dute; hartarako, ikuskatzeko beharrezko diren jarduerak egin ahal izango dituzte merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu eta jarduera jakin batzuk ematen dituztenetan.

2.Izan litezkeen erantzukizun zibilak, penalak edo beste alorrekoak alde batera utzi gabe, administrazio publikoek, ebazpen ziodunaren bidez, arau-hausteak zehatuko dituzte, dagokion espedientea izapidetu ondoren eta Herri Administrazioen

Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen IX. tituluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

3.Norbaitek, ikuskatzeko jardunean ari den bitartean, jakin badaki delitu edo falta izan litezkeen egitateak gauzatu ahal izan direla, horren berri eman beharko dio agintaritza eskudunari. Halaber, arau-hausteak argitzen edo horien irismena eta/edo larritasuna zehazten lagun dezaketen informazioa edo dokumentazioa duten edo edukitzeko betebehar juridikoa duten edozein izaera juridikotako erakundeek eta pertsonek lankidetzan jardun beharko dute aitortzaileen baldintzak egiaztatzeko jarduerak egiten dituztenekin.

4.Justizia-auzitegietan auzi penala instruitzeak etengo ditu egitate berengatik abiarazitako zehapen-espediente administratiboaren izapideak eta, hala badagokio, ebazpen zehatzaileen eraginkortasuna.

5.Toki-erakundeek izango dute zehatzeko eskumena, beren eskumenen esparruan, betiere autonomia-erkidegoek berariazko araudian bestelakorik xedatzen ez badute.

18. artikulua. Erantzuleak.

1.Arau honen ondorioetarako, arau-haustearen erantzule hartuko dira erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena aurkezteko betebeharra izanik, egite edo ez-egitearen ondorioz, hurrengo artikuluetan zehaztutako arauhauste diren egitateak gauzatzen dituztenak.

2.Arau-hauste beraren aurrean, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztu behar dutenak asko badira, horiek erantzukizun solidarioa izango dute.

19. artikulua. Tipikotasuna.

1.Arau honetan arau-hauste arin, astun edo oso astun gisa tipifikatutako ekintzak eta ez-egiteak baino ez dira, Lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako, administrazioko arau-hausteak.

2.Aurretik adierazitako administrazio arau-hausteengatik, Lege honetan araututako zehapenak ezarri beharko dira.

20. artikulua. Arau-hauste arinak. Arau-hauste arinak izango dira:

a) Lege honek aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean edo aurretiko jakinarazpenean jasotako edozein datu edo adierazpenetan funtsezkoak ez diren zehaztasunik ezak, faltsutzeak edo ez-egiteak.

b) Lege honetan aipatutako merkataritza-jardueretan eta zerbitzuetan titulartasuna aldatu aurretik ez jakinaraztea.

21. artikulua. Arau-hauste astunak. Arau-hauste astunak izango dira:

a) Lege honetan aipatutako merkataritza-jarduerak eta zerbitzuak emateko jarduerak hastea edo garatzea erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztu gabe, betiere dagokion araudiak ez badu berariazko baimenik ematen erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena merkataritza-jarduerak eta zerbitzuak emateko jarduerak hasi edo garatu ondorengo epe baten barruan aurkezteko.

b) Lege honek aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean edo aurretiko jakinarazpenean jasotako edozein datu edo adierazpenetan funtsezkoak diren zehaztasunik ezak, faltsutzeak edo ez-egiteak. Nolanahi ere, funtsezkotzat hartuko da hauei buruzko informazioa: jardueraren titulartasuna, haren izaera, jarduera

egitean segurtasun-neurriak hartzeari buruzko betebeharrak betetzea, baita ingurumena babesteari buruzkoak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen osasunari eragiten dioten betebeharrak ere.

c) Erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiko jakinarazpenak aipatutako dokumentazioa edo proiektua ez edukitzea, edo horien edukian faltsutzeak, zehaztasunik ezak edo ez-egiteak egotea.

d) Teknikari eskudunak sinatuta ez egotea 4.3 artikuluan aipatutako proiektuak.

e) Agintaritza eskudunaren ikuskatzeko eginkizunak oztopatzea.

22. artikulua. Arau-hauste oso astunak.

Arau-hauste oso astuna izango da arau-hauste astun bat behin eta berriz egitea

edo hartan berrerortzea, 24. artikuluan zehaztutako moduan.

23. artikulua. Arau-hauste iraunkorrak.

Lege honetako 21. artikuluaren a) , b) eta c) letretan aurreikusitako kasuetan, arau-hauste iraunkortzat hartuko dira, denboran irauten duen jarduera ez-zilegi bakar batek osatuta egoteaz gain, arau-hauslearen borondate hutsez eten daitezkeenak.

24. artikulua. Berriro egitea eta berrerortzea.

1.Berriro egitea gertatu dela ulertuko da mota bereko beste arau-hauste bat egiten denean –aurrekoa egin eta urtebeteko epearen barruan–, administraziobidean ebazpen irmorik izan gabe.

2.Berrerortzea gertatuko da urtebeteko epean izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egiten denean, lehendik horrelakoengatik zehapena jaso bada, baldin eta administrazio bidean ebazpen irmo bidez horrela adierazi bada.

25. artikulua. Behin-behineko neurriak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 72. artikuluan aurreikusitako baldintza eta ondorioekin, administrazio eskudunak beharrezko iritzitako behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu, ziurtatzeko eman litekeen ebazpenaren eraginkortasuna, interes orokorren eskakizunak, prozedura behar bezala amaitzea edo arau-haustearen eraginak manten daitezen saihestea.

26. artikulua. Arau-hausteak preskribatzea.

1.Arau-hauste oso astunak hiru urtera preskribatuko dira, astunak bi urtera eta arinak urtebetera.

2.Aurreko artikuluetan aurreikusitako arau-hausteen preskripzio-epea arauhaustea egin den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

3.Arau-hauste iraunkorrak direnean, preskripzio-epea jarduera arau-hauslea amaitzen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

4.Zehapen-prozedura hasten bada interesduna jakitun dela, preskripzioepearen zenbaketa eten egingo da. Ustezko erantzuleari edo arau-hausleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren bat dela eta, zehatzeko espedientea hilabetetik gora geldirik bada, jarraitu egingo da preskripzio-epea zenbatzen.

27. artikulua. Zehapen motak.

1.Arlo honetako arau-hausteak diruzko zehapenekin zigortuko dira eta, hala dagokionean, zehapen ez-diruzkoekin. Bi zehapen mota horiek elkarren bateragarriak izango dira, eta aldi berean ezarri ahal izango dira arau-hauste astun eta oso astunen kasuan, arau-haustearen izaeraren arabera.

2.Diruzko zehapenak isun izango dira, eta 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz finkatuko dira.

3.Arau-hauste astunen edo oso astunen kasuan honako zehapen ez-diruzko hauek ezarri ahal izango dira:

a) Merkataritzako jarduera behin betiko edo aldi baterako etetea eta establezimendua ixteko erabakia. Erabat eraginkorra izateko neurri osagarriak zehaztu beharko ditu ixteko erabakiak.

b) Gehienez hiru urteko desgaikuntza saltoki bat irekitzeko, merkataritzako jarduera egiteko, diru-laguntzak jasotzeko edo pizgarri fiskalak izateko.

c) Arau-hauslearen konturako esku-hartzeak eragindako gastu guztiak ordaintzea.

d) Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena ez duten salgaiak konfiskatzea eta/edo instalazioak zigilatzea.

e) Gauzen egoera arau-haustea egin aurreko egoerara itzultzeko betebeharra.

28. artikulua. Zehapenak mailakatzea.

Zehapenak ezartzeko orduan, arau-haustea ekarri duen egitatearen eta aplikatutako zehapenaren artean behar den egokitasuna egongo da; hartarako, zehapena mailakatzeko irizpide hauek jarraituko dituzte:

a) Eragindako kaltearen larritasuna eta hori konpontzeko ezintasuna.

b) Lorturiko etekinaren zenbatekoa.

c) Araua hausten zenbat denbora eman den.

d) Intentzionalitatea izatea eta/edo horren maila.

e) Urtebete baino gehiagoko epean behin eta berriz egitea edo berrerortzea.

Nolanahi ere, ezarritako diruzko zehapenaren zenbatekoa, gutxienez ere, arauhausteari esker lortutako etekin ekonomikoa eta kalte-galerak batuta ateratzen dena izango da, bidezkoak diren zehapen ez-diruzkoak ezartzea alde batera utzi gabe.

29. artikulua. Zehapenen zenbatekoa.

1.Arau-hauste oso astunengatik 60.001 eurotik 1.000.000 eurora bitarteko isuna jarriko da.

2.Arau-hauste astunengatik 3.001 eurotik 60.000 eurora bitarteko isuna jarriko

da.

3.Arau-hauste arinengatik, gehienez 3.000 euroko zehapena jarriko da.

30. artikulua. Prozedura iraungitzea.

Ebazteko gehienezko epea 6 hilabete izango da, zehatzeko prozedura hasten denetik aurrera zenbatuta. Epe hori igarota, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 42.5 artikuluan aurreikusitako eteteko kausarik ezean, prozedura iraungi egingo da.

31. artikulua. Zehapenen preskripzioa.

1.Zehapen oso astunak hiru urtera preskribatuko dira, astunak bi urtera eta arinak sei hilabetera.

2.Aurreko artikuluetan aurreikusitako zehapenen preskripzio-epea zehapena jartzeko erabakia irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

3.Preskripzio-epearen zenbaketa geldirik geratuko da, betearazteko prozedura hasten bada, interesduna jakitun dela. Arau-hausleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren bat dela eta, betearazteko prozedura hilabetetik gora geldirik bada, jarraitu egingo da preskripzio-epea zenbatzen.»

Bi. Aldatu egiten da azken xedapenetatik hamaikagarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Azken xedapenenetatik hamaikagarrena. Oinarrizko izaera eta eskumen-titulua.

Lege honen I. eta III. tituluek oinarrizko izaera dute, 27. artikuluaren 3. zenbakian, zehapen ez-diruzkoei dagokienez, eta 29. artikuluan, zehapenen zenbatekoei dagokienez, xedatzen denak izan ezik. Titulu horiek Espainiako Konstituzioaren

149.1artikuluaren 1., 13. eta 18. arauetan xedatutakoaren babesean eman dira; arau horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari, konstituzio-eskubideak egikaritzean eta konstituzio-eginbeharrak betetzean espainiar guztien berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautu, jarduera ekonomikoaren oinarriak ezarri eta hura koordinatu, eta administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriak finkatzeari dagozkion arloetan.

Aurrekoa alde batera utzi gabe eta 20., 21. eta 22. artikuluen aplikazio orokorreko oinarrizko izaera errespetatuta, autonomia-erkidegoek, eskumen propioak erabiliz, Lege honetan aurreikusitako arau-hausteen eta zehapenen koadroa handitu ahal izango dute, preskripzio-epe egokiak zehaztuta.

II. titulua Espainiako Konstituzioaren 149.1. artikuluaren 4. eta 10. arauetan xedatutakoaren babesean ematen da; artikulu horrek defentsaren eta kanpomerkataritzaren arloetako eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.»

Hiru. Aldatu egiten da azken xedapenetatik hamahirugarrena, eta honela idatzita geratzen da:

«Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Zehapenen zenbatekoa eguneratzea.

Gobernuak, errege-dekretu bidez, diruzko zehapenen zenbatekoa aldian-aldian eguneratu ahal izango du.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Azaroaren 12ko 22/2014 Legea aldatzea. Lege horrek arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen ditu, eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen du.

Azaroaren 12ko 22/2014 Legea, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen duena, honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 85. artikuluaren sarrera-lerrokada, eta honela idatzita geratzen

da:

«Lege honen gainbegiratze-, ikuskapeneta zehapen-araubidearen mende (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren esku) geratzen dira honako hauek, Lege hau, hori garatzeko araudia eta horiei buruzko manu espezifikoak dituzten Europar Batasunaren Zuzenbideko arauak betetzeari dagokionez:»

Bi. Beste letra bat, z) bis, gehitzen zaio 93. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z bis) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren –kreditu-kalifikazioaren agentziei buruzkoa– 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, eta hori noizbehinka edo modu isolatuan ez gertatzea.»

Hiru. Beste letra bat, z) , gehitzen zaio 94. artikuluari. Hona nola gelditzen den idatzita:

«z) 1060/2009 (EE) Erregelamenduaren 5 bis artikuluan jasotako betebeharrak ez betetzea, hori ez bada arau-hauste oso astuna.»

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea aldatzea.

Aldatu egiten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea, eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 7. artikuluaren 1 zenbakiaren h) letra, eta honela geratzen da idatzita:

«h) Enpresa Finantzaketa Sustatzearen 5/2015 Legearen bidez araututako titulizazio-funtsak.»

Bi. Indargabetu egiten da 7. artikuluaren 1. zenbakiaren i) letra; hala bada, j) , k) eta l) letrak i) , j) eta k) izango dira aurrerantzean, hurrenez hurren.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Abenduaren 7ko 41/2007 Legea aldatzea. Lege horrek martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen du (hipoteka-merkatua arautzen duena eta hipotekaeta finantza-sistemaren beste arau batzuk ezartzen dituena, alderantzizko hipotekak eta mendekotasun-asegurua arautzen dituena eta zenbait tributu-arau ezartzen dituena) .

Abenduaren 7ko 41/2007 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 2. zenbakia aldatzen da. Lege horrek martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen du (hipoteka-merkatua arautzen duena eta hipotekaeta finantza-sistemaren beste arau batzuk ezartzen dituena, alderantzizko hipotekak eta mendekotasun-asegurua arautzen dituena eta zenbait tributuarau ezartzen dituena) . Hona hemen nola geratzen den idatzita:

«2. Espainian jarduteko baimena duten kreditu-erakundeek, kredituko finantzaestablezimenduek eta aseguru-erakundeek baino ezin izango dituzte eman xedapen honetan aipatutako hipotekak, aseguru-erakundeei horien araudi sektorialak ezarritako mugak, betekizunak edo baldintzak alde batera utzi gabe.»

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Tasak Arautzen dituen irailaren 30eko 16/2014 Legea aldatzea.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Tasak Arautzen dituen irailaren 30eko 16/2014 Legea honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 39. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«39. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honako hauetarako beharrezkoa den dokumentazioa aztertzea izango da:

a) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak (IZE) , inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak (IKESK) , erakunde itxien sozietate kudeatzaileak (EISK) eta titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak (TFSK) baimentzeko, bai eta horien estatutuen, jarduera-programaren eta horiek guztiak eraginpean hartzen dituzten sozietate-eragiketen aldaketak baimentzeko ere.

b) IZE, IKESK eta TFSK erakundeen kontroleko partaidetzak eta partaidetza esanguratsuak eskuratzearen oposiziorik eza adierazteko.

c) IZE, IKESK eta EISK erakundeei zerbitzuak sukurtsalarekin edo sukurtsalik gabe Europar Batasunekoa ez den estatu batean emateko baimena emateko.

d) IZE, IKESK eta EISK erakundeek edo horien taldeek Europar Batasunekoa ez den estatu batean helbideratutako IZE, IKESK edo EISK atzerritar bateko partaidetza hartzeko edo sortzeko.

e) Erkidegokoa ez den edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren –Balore higigarrietako inbertsio kolektiboko organismo jakin batzuei buruzko lege-, erregelamendueta administrazio-mailako xedapenak koordinatzen ditu– eraginpean ez dauden edo Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren –Inbertsio-funts alternatiboen kudeatzaileei buruzkoa eta 2003/41/ EE eta 2009/65/EE Zuzentarauak eta 1060/2009 (EE) eta 1095/2010 (EB) Erregelamenduak aldatzen dituena– babesean baimenduta ez dauden IZE, IKESK eta EISK erakundeei baimena emateko, Espainian zerbitzuak sukurtsal bidez edo aske emateko eta beren jarduera-programa aldatzeko. Hori guztia honako arau hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: Higiezinen gaineko inbertsio-sozietate eta -funtsen araubideari eta hipoteka-titulizazioko funtsei buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legean; Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legean; Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legean; Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituen eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea – Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Legean, eta horiek guztiak garatzeko xedapenetan.»

Bi. Aldatu egiten da 41. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. 4.1 tarifa. Baimena emateko edo oposiziorik eza adierazteko beharrezkoa den dokumentazioa eta honako erakunde hauekin lotutako beste egintza batzuk aztertzeagatiko tasa:

a) IZE erakundeekin; honako hauen kasuan izan ezik: soilik aginduak hartzeko eta transmititzeko baimena eskatzen duten balore-agentziak (BA) –bezeroen tresna edo funtsei eutsi gabe, eta, horretaz gain, inbertsioei buruzko aholkularitza-zerbitzua (eremu murriztuko BA) eman ala ez eman–, zorroen sozietate kudeatzaileak (ZSK) eta finantza-aholkularitzarako enpresak (FIAE) .

b) IKESK erakundeekin.

c) EISK erakundeekin.

d) TFSK erakundeekin.

e) Europako Erkidegokoak ez diren edo uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean ez dauden edo 2011/61/EB Zuzentarauaren babesean baimenduta ez dauden IZE, IKESK eta EISK erakundeekin; betiere, Espainian zerbitzuak sukurtsal bidez edo aske ematen badituzte (Europako Erkidegokoa ez den IZE erakundea, Europako Erkidegokoa ez den IKESK erakundea eta Europako Erkidegokoa ez den EISK erakundea) .

Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira, aztertu beharreko dokumentazio motaren arabera:

Kuota finkoa

Tarifa –Aztertu beharreko dokumentazio mota Euroak

4.1.110.000,00 Aurreko a) letratik d) letrara bitartean bildutako erakundeak eta

tarifa

erakunde horiek eraginpean hartzen dituzten sozietate-eragiketak

 

baimentzea.

 

Aurreko e) letran bildutako erakundeei Espainian zerbitzuak emateko

 

baimena ematea.

 

Kuota finkoa

 

Tarifa

Aztertu beharreko dokumentazio mota

 

Euroak

 

 

 

 

4.1.2

5.000,00

Aurreko a) , b) , d) eta e) letretan bildutako erakundeetan kontroleko

tarifa

 

partaidetzak eskuratzeko oposiziorik eza adieraztea.

 

 

Aurreko a) , b) , c) eta e) letretan bildutako erakundeei edo horien

 

 

taldeei Europar Batasunekoa ez den estatu batean helbideratutako

 

 

IZE, IKESK edo EISK atzerritar bateko partaidetza hartzeko edo

 

 

sortzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) letratik c) letrara bitartean bildutako erakundeei Europar

 

 

Batasunekoa ez den estatu batean zerbitzuak sukurtsal bidez

 

 

emateko baimena ematea.

 

 

 

4.1.3

3.000,00

Aurreko a) letratik d) letrara bitartean jasotako erakundeen estatutuak

tarifa

 

aldatzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) letratik e) letrara bitartean jasotako erakundeen jarduera-

 

 

programa aldatzeko baimena ematea.

 

 

Aurreko a) , b) , d) eta e) letretan bildutako erakundeetan kontrolekoak

 

 

ez diren partaidetza esanguratsuak eskuratzeko oposiziorik eza

 

 

adieraztea.

 

 

Aurreko a) letratik c) letretara bitartean jasotako erakundeei Europar

 

 

Batasunekoa ez den estatu batean zerbitzuak aske emateko

 

 

baimena ematea.»

 

 

 

Hiru. Aldatu egiten da 44. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: IZE, IKESK, EISK eta TFSK erakundeen, inbertsio kolektiboko erakundeen (IKE) , arrisku-kapitaleko erakundeen (AKE) , inbertsio kolektiboko erakunde itxien (IKEI) , Europako arrisku-kapitaleko funtsen (EAKF) , Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen (EGEF) , IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEF entitate gordailuzainena, Espainian merkaturatutako atzerriko IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEF erakundeen, Europako Erkidegokoak ez diren IZE, IKESK eta EISK erakundeen sukurtsalen, Europar Batasunekoa den estatu batean baimendutako IZE, IKESK eta EISK erakundeen Espainiako sukurtsal eta agenteen erregistro ofizialetan pertsona edo erakundeak inskribatzea, bai eta pertsona edo erakunde horiekin lotutako egintzak inskribatzea ere, baldin eta egintza horiek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagozkion erregistro ofizialetan inskribatzekoak badira; hori guztia, honako lege hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea; Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea; Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituen eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio kolektiboko erakundeena– aldatzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Legea; Higiezinen gaineko inbertsio-sozietate eta -funtsen araubideari eta hipoteka-titulizazioko funtsei buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legea, eta horiek guztiak garatzeko xedapenak.»

Lau. Aldatu egiten da 46. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«46. artikulua. Kuotak.

1.4.3 tarifa. Espainian baimendutako IZE, IKESK, EISK eta TFSK erakundeak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere –baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatu behar badira–, Balore

Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

 

Kuota finkoa

 

Tarifa

Inskripzio mota

 

Euroak

 

 

 

 

4.3

300,00

Erregistroan inskribatzea.

tarifa

 

Estatutuen, jarduera-programen eta sozietate-eragiketen aldaketak

 

 

inskribatzea.

 

 

Aholkulariak, administratzaileak, zuzendariak eta antzekoak

 

 

inskribatzea.

 

 

IZEko erakunde nagusietako aholkulariak, administratzaileak,

 

 

zuzendariak eta antzekoak inskribatzea.

 

 

Erakundea baloreen jaulkitzaileen kontuko idatzoharren erregistroa

 

 

eramateko arduradun moduan inskribatzea.

 

 

Ordezkaritza-akordioak inskribatzea.

 

 

 

2.4.4 tarifa. Europar Batasunekoa den Estatu batean baimendutako IZE, IKESK eta EISK erakundeen sukurtsalak, Europako Erkidegokoak ez diren IZE, IKESK eta EISK erakundeak eta Espainian dituzten agenteak, eta IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen entitate gordailuzainak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa, betiere Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren dagozkien erregistro ofizialetan inskribatzekoak badira. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

 

Kuota finkoa

 

Tarifa

Inskripzio mota

 

Euroak

 

 

 

 

4.4.1

5.000,00

Europar Batasuneko estatu batean baimendutako IZE, IKESK edo

tarifa

 

EISKen sukurtsalak inskribatzea.

 

 

IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen entitate gordailuzainak

 

 

inskribatzea.

 

 

Europar Batasuneko Estatu batean baimendutako IZE edo IKESKen

 

 

lehen agentea –Espainian helbideratutakoa– inskribatzea.

4.4.2

300,00

Europar Batasuneko Estatu batean baimendutako IZE edo IKESKen

tarifa

 

bigarren agentea edo hurrengoak –Espainian helbideratutakoak–

 

 

inskribatzea.

 

 

Europako Erkidegokoa ez den IZE, IKESK eta EISKen sukurtsala

 

 

inskribatzea.

 

 

Atzerriko IZE, IKESK eta EISKen sukurtsalei dagokienez

 

 

erregistroetan ageri diren datuen aldaketak inskribatzea.

 

 

 

3.4.5 tarifa. Espainian merkaturatutako AKE, IKEI, EAKF, EGEF eta IKE erakunde atzerritarrak eta espainiarrak, bai eta erakunde horiekin lotutako egintzak ere –baldin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatu behar badira–, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatzeagatiko tasa. Zenbateko finkoko honako kuota hauek aplikatuko dira:

 

Kuota finkoa

 

Tarifa

Inskripzio mota

 

Euroak

 

 

 

 

4.5.1

2.500,00

Espainiako IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFak inskribatzea.

tarifa

 

Espainiako IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen fusioko edo zatiketako

 

 

eragiketak edo bestelako sozietate-eragiketak inskribatzea.

 

 

2009/65/EE Zuzentarauaren eraginpean ez dauden IKEak

 

 

inskribatzea.

 

 

Inbertsio-funtsetan errentagarritasun-helburu zehatz berria

 

 

inskribatzea.

 

 

Atzerriko sozietate kudeatzaileek 2011/61/EB Zuzentarauaren

 

 

babesean kudeatutako AKE, IKEI, EAKF eta EGEF atzerritarrak

 

 

inskribatzea.

4.5.2

1.000,00

Inbertsio-funtsetako inbertitzailearentzat funtsezko datuak dituzten

tarifa

 

dokumentuen eta liburuxken oinarrizko aldaketak –4.5.1 tarifan

 

 

biltzen ez direnak– inskribatzea.

 

 

AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen liburuxketako aldaketak inskribatzea.

 

 

Europar Batasuneko beste estatu batean 2009/65/EE Zuzentarauari

 

 

jarraikiz baimendutako IKEak inskribatzea.

 

 

 

4.5.3

300,00

Erregelamenduen edo estatutuen aldaketak inskribatzea.

tarifa

 

Aholkulariak, zuzendariak eta antzekoak inskribatzea.

 

 

IKE erakundeetako inbertitzailearen liburuxketako eta funtsezko

 

 

datuen dokumentuetako aldaketak –4.5.1 eta 4.5.2 tarifetan biltzen

 

 

ez direnak– inskribatzea.

 

 

Nazioko eta atzerriko IKE erakundeak bigarren mailako merkatu

 

 

ofizialetan negoziaziorako onartzeko baldintzak betetzearen

 

 

egiaztapena inskribatzea.

 

 

Aktiboak kudeatzeko akordioak edo kudeaketan ordezkaritza edo

 

 

azpiordezkaritza emateko akordioak eta bestelako ordezkaritza-

 

 

akordioak inskribatzea.

 

 

Inbertsio-sozietateak ordezkatzeaz eta/edo administratzeaz

 

 

arduratzen den erakunde-aldaketa inskribatzea.»

 

 

 

Bost. Aldatu egiten da 54. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«54. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau izango da: Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatutako pertsona edo erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak etengabe gainbegiratu eta ikuskatzea, aldizka igortzen dizkioten txostenak aztertuta, informazio hori egiaztatuta, eta beharrezkoak diren in situ ikuskapenak eginez; hori guztia honako arau hauetan aurreikusitakoari jarraikiz: Balore Merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legea; Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea; Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituen eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio Kolektiboko Erakundeena– aldatzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Legea; Higiezinen gaineko inbertsio-sozietate eta -funtsen araubideari eta hipoteka-titulizazioko funtsei buruzko uztailaren 7ko 19/1992 Legea, eta horiek guztiak garatzeko xedapenak, kaudimenari eta jarduerari buruzko honako baldintza hauei dagokienez:

a) Kaudimena, gutxieneko baliabide propioen eskakizunak, inbertsioen baldintzak edo egokitasuna, eta aplikatu beharreko koefizienteak.

b) Arauetan eskatzen diren akziodun kopuruari, ondareari eta kapitalari buruzkoak.

c) Jardueraren, baliabide material eta giza baliabideen eta eskatutako kontrolsistemen araberako erakunde-egiturarekin lotutako eskakizunak.»

Sei. Aldatu egiten da 55. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«55. artikulua. Subjektu pasiboa.

Sortzapen-egunean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan inskribatuta dauden IZE, IKESK, EISK, TFSK, IKE, AKE erakundeak, inbertsio kolektibo itxiko sozietate (IKIS) autogestionatuak, EAKF eta EGEF eta IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen entitate gordailuzainak izango dira subjektu pasiboak; betiere, sortzapen-egunean likidazioedo xurgatze-prozesuan daudenak eta egoera horren berri Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari dagokion gertaera garrantzitsuaren bidez eman diotenak izan ezik.»

Zazpi. Aldatu egiten da 56. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«56. artikulua. Zerga-oinarriak, karga-tasak eta kuotak.

1.6.1 tarifa. IZE eta IKESK erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Hala badagokio, zerga-oinarria sortzapeneguneko baliabide propioak izango dira, indarreko araudiaren arabera galdagarriak. Karga-tasa eta kuota honako hauek izango dira:

a) 6.1.1 tarifa. Aplikatu beharreko zuhurtziazko erregulazioarekin bat etorriz baliabide propioen maila jakin bat eduki behar duten IZE-entzat: ehuneko 0,1, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

b) 6.1.2 tarifa. IKESKentzat: ehuneko 0,025, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa izango da.

2.6.2 tarifa. IKE-en kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Inbertsio-funtsek eta -sozietateek sortzapen-egunean duten ondarea izango da zerga-oinarria. Karga-tasa ehuneko 0,00175 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa.

3.6.3 tarifa. IKE, AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen entitate gordailuzainen jardueraren baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Zerga-oinarria honako hau izango da: sortzapen-egunean, inbertsio-funtsek eta -sozietateek duten ondarearen zenbatekoa eta erakundean sartutako AKE, IKEI, EAKF eta EGEFen zenbatekoa. Karga-tasa ehuneko 0,0005 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 500,00 eurokoa.

4.6.4 tarifa. TFSK eta EISK erakundeen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Zerga-oinarria sortzapenaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n dituen baliabide propioak izango dira, indarreko araudiaren arabera galdagarriak. Karga-tasa hau izango da:

a) 6.4.1 tarifa. TFSK erakundeen kasuan: ehuneko 0,050, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa izango da.

b) 6.4.2 tarifa. EISK erakundeen kasuan: ehuneko 0,040, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa izango da.

5.6.5 tarifa. AKE, IKIS autogestionatu, EAKF eta EGEFen kaudimeneta jarduera-baldintzak gainbegiratu eta ikuskatzeagatiko tasa. Funtsek eta sozietateek sortzapen-egunaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n duten aktibo osoa izango da zerga-oinarria. Karga-tasa ehuneko 0,002 izango da, eta gutxieneko kuota finkoa 1.000,00 eurokoa.»

Zortzi. Aldatu egiten da 60. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«60. artikulua. Subjektu pasiboa.

Honako hauek izango dira tasaren subjektu pasiboak:

a) Tasaren sortzapen-egunean, inbertsio-zerbitzuak emateko gaituta dauden IZE erakundeak, kreditu-erakundeak (KE) , IKESK eta EISK erakundeak.

b) Tasaren sortzapen-egunean, inbertsio-zerbitzuak eta osagarriak emateko gaituta dauden atzerriko IZE, KE, IKESK eta EISK erakundeen Espainian helbideratutako sukurtsal eta agenteak.

c) Europar Batasunekoak ez diren estatuetako IZE eta KE erakundeak, Espainian inbertsio-zerbitzuak aske eta sukurtsalik gabe emateko baimenduta daudenean.»

Bederatzi. Bigarren xedapen gehigarria gehitzen da, eta jarraian adierazitako idazketa izango du. Orain arteko xedapen gehigarri bakarra lehen xedapen gehigarri bilakatuko da.

«Bigarren xedapen gehigarria. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) partaidetzazko finantzaketarako plataformei dagokienez zerbitzu jakin batzuk emateagatik aplikatzekoak diren tasak.

Partaidetzazko finantzaketarako plataformei Lege honetan aurreikusitako tarifa hauek aplikatuko zaizkie:

–4. atalaren 1. azpiatalaren 41. artikuluan ezarritako 4.2.1 tarifaren ehuneko berrogeita hamarra, baimentzeko eta sozietate-eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatik.

–4. atalaren 1. azpiatalaren 41. artikuluan ezarritako 4.2.3 tarifaren ehuneko berrogeita hamarra, estatutuak eta jarduera-programa aldatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aztertzeagatik.

–4. atalaren 2. azpiatalaren 46. artikuluan ezarritako 4.3 tarifa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro ofizialetan, bai eta erakunde horiekin lotutako bestelako egintzak ere, inskribatzeagatik.

–6. atalaren 2. azpiatalaren 61. artikuluan ezarritako 6.6 tarifa, baimendutako jarduerak eta aurrekoekin lotutako beste jarduera batzuk egitean jarraitu beharreko jokabide-arauak gainbegiratu eta ikuskatzeagatik. Ondorio horietarako, txikizkako bezeroei eta profesionalei egindako erreferentziak, inbertitzaileei, egiaztatuei eta egiaztatu gabekoei, zein sustatzaileei eginda daudela ulertuko da.»

Azken xedapenetatik hamargarrena. Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legea aldatzea.

Kreditu Erakundeen Antolamendu, Gainbegiraketa eta Kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen bigarren xedapen iragankorra honela gelditzen da idatzita:

«Bigarren xedapen iragankorra. Lehentasunezko partaidetzen eta zor-tresnen zerga-araubide iragankorra.

Lege hau indarrean jartzeak ez du aldatuko egun horren aurretik jaulkitako lehentasunezko partaidetzei eta beste zor-tresna batzuei aplikatu beharreko zergaerregimena.

Lehen xedapen gehigarriaren 3. eta 4. zenbakietan ezarritako zergaeta informazio-erregimena aplikatuko zaie aipatutako xedapen gehigarriaren 8. zenbakian aipatutako erakundeek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako zortresnen jaulkipenei, betiere aipatutako zenbaki horretan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen badituzte.»

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 11. eta 13. zenbakietan aurreikusitakoaren babesean eman da, artikulu horiek Estatuari esleitzen baitizkiote merkataritza-legeriari buruzko eskumenak, baita kreditua, bankuak eta aseguruak antolatzeko oinarriei buruzkoak eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehaztu eta horren koordinazio orokorra egitekoak ere.

Azken xedapenetatik bosgarrena horretatik salbuetsita dago; hori Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 1., 13. eta 18. arauetan xedatutakoaren babesean eman baita; arau horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari, konstituzioeskubideak egikaritzean eta konstituzio-eginbeharrak betetzean espainiar guztien berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautu, jarduera ekonomikoaren oinarriak ezarri eta hura koordinatu, eta administrazio publikoen araubide juridikoaren oinarriak finkatzeari dagozkion arloetan.

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.

1.Gobernuari ahalmena ematen zaio Lege honetan aurreikusitakoa eta, zehazki, hauek garatzeko:

a) Kredituko finantza-establezimenduei gutxieneko kapitalaren eta baliabide propioen baldintzei dagokienez aplikatu beharreko araubide juridikoa, bai eta oraingo kredituko finantza-establezimenduak ordainketako edo diru elektronikoko erakunde hibrido bihurtzeko prozedura ere, eta lege hau indarrean jarri aurretik baimendutako kredituko finantza-establezimenduak banku bihur daitezen bizkortzeko baimentze-prozedura espezifiko bat.

b) Partaidetzazko finantzaketarako plataformei funtzionamenduari, baimenari eta gainbegiratzeari dagokienez aplikatu beharreko baldintzak.

2.Espainiako Bankuak ETEaren finantza-informazioaren eredua, edukia eta formatua zehaztuko ditu, bai eta 2.3 artikuluan aipatutako ebaluatzeko txosten estandarra egiteko eredua eta metodologia ere, 5 hilabeteko epean Lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta.

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Indarrean jartzea.

1.Hurrengo zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean».

2.I. tituluan xedatutakoa, berriz, indarrean jarriko da Espainiako Bankuak ETEaren finantza-informazioaren eredua eta ETEaren kreditu-kalitatea ebaluatzeko txosten estandarra, azken xedapenetatik hamabigarrenaren 2.3 artikuluan eta 2. zenbakian aipatuak, argitaratu eta hiru hilabetera.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko apirilaren 27an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra