Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

7/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, tributuei, aurrekontuei eta ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeari buruzko premiazko neurriei buruzkoa

2013-06-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/6/29, 155. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7062

7/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, tributuei, aurrekontuei eta ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeari buruzko premiazko neurriei buruzkoa.

I

2012an hasitako kontsolidazio fiskalaren bidetik jarraitzekotan, hainbat neurri onartu beharra dago. Neurri horietako batzuk Espainiako Erresumaren 2013-2016 Egonkortasun Programan jasotako konpromisoen ondorio dira, hala nola errege lege-dekretu honen bidez ordenamenduan sartutakoak, eta zerga bereziei eta higiezinen katastroari eragiten diete.

Zerga berezien arloan, errege lege-dekretu honek aldaketak sartzen ditu bitarteko produktuen zergaren eta alkoholaren eta edari eratorrien zergaren eremu objektiboan sartzen diren alkoholdun edarien zergapetzean, eta, hala, 100etik 10 gehitzen da haien tributazioa; hartara, tributuzko diru-sarrera esanguratsua izango da Espainiako Ogasunarentzat. Gainera, oso kontuan hartzekoa da zergapetze hori, halaber, tresna garrantzitsua dela osasun-politikarako ere.

Horretarako, ordea, komeni da kontuan hartzea ezen, Espainian, alkoholaren gaineko zerga-tasak Europar Batasuneko apalenetakoak direla eta zerga-tasa horiek irailaren 16ko 12/2005 Errege Lege Dekretuaren bidez gehitu zirela (12/2005 Errege Lege Dekretua, irailaren 16koa, osasun-finantzaketaren arloko zenbait neurri premiazko onartzekoa).

Gobernuak betebeharra du aurrekontu-egonkortasunaren helburuak iristea, eta, bestalde, tabako-mozkinen gaineko zergak herri-ogasunaren tributuzko diru-sarreren iturri garrantzitsua dira; hala, bidezkoa da tabako-mozkinen gaineko zerga-tasak gehitzea, aldi berean zergapetze horrek osasunari buruz dituen helburuei eutsiz.

Lehen-lehenik, nabarmentzekoa da zigarretei eragiten dieten zerga-tasei buruz egiten den aldaketa. Gehitu egiten da osagai espezifikoak ad valorem osagaiaren aldean duen pisua. Hala, neurri horren bidez, aurrera egiten du tabako-mozkin horren zergapetzeegitura mistoa erreformatzeko prozesuak, martxoaren 30eko 12/2012 Errege Lege Dekretuarekin hasitakoak (12/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri onartzen dituena), zeinaren helburua baita apurka-apurka oreka doiagoa lortzea zergaren ehuneko-elementu prezioarekin lotuaren eta produktu-unitateko zehaztutako elementu espezifikoaren artean.

Aldi berean, zabalagotu egiten da zigarreten gutxieneko zergapetzearen tartea, tabakomozkin horren tributazioan lortu nahiko liratekeen mailak ziurtatzeko hartara.

Gainerako tabako-mozkinei aplikatzekoak diren gutxieneko zerga-tasak ere gehitu egiten dira. Zigarro eta zigarretez den bezainbatean, gutxitu egiten da apur bat zigarreten eta zigarroen artean zegoen tributazio-aldea, eta gehitu egiten da haiei aplikatzekoa den zerga-tasa, zigarreten gutxieneko zergapetzea gehitu zen baino ehuneko handiagoan.

Tabako xeheaz den bezainbatean, doikuntzak agerian jartzen ditu tabako-mozkin horren eta zigarreten zergapetzearen artean dauden aldeak. Hala bada, beharrezkoa zen tabako xeheari ezarritako gutxieneko zergapetze-mailak eta zigarretei ezarritakoak elkarrengana hurbiltzea, hartara bi produktu horien artean dagoen lehia areago aintzat har dadin (produktu horien kontsumo-ereduek erakusten dute lehia hori).

Era berean, nabarmentzekoa da gainerako tabako-mozkinetarako gutxieneko zergatasa bat sartu izana; izan ere, gerta liteke tabako-mozkin batzuen eta besteen artean distortsioak eragitea haien zergapetzea egokiro doitu ezean. Hala ere, komenigarria da epigrafe guztien egitura berdintzea. Azkenik, egokitu egiten dira arauan erreferentzia gisa ezarritako prezioetan baino prezio apalagoetan saltzen diren tabako-mozkinen gutxienekoak.

Kapitulu honetan jasotzen diren neurriak premia aparteko eta presazkoaren pean onartu dira, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak ezartzen baitu baldintza hori araugintza-tresna horretaz baliatzeko. Izan ere, kontsolidazio fiskalaren prozesuan aurrera egin eta hartara aurrekontu-egonkortasuna iristeko, eta egonkortasun-programan ezarritako neurriak begiratzeko, beharrezkoa da neurri horiek gehiago luzatu gabe onartzea.

II Egungo ekonomi egoeran, garrantzi handiko kontua da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako ehuneko izendatuarekin finantzatzen diren interes sozialeko programen kudeaketan koherentzia sektorial eta eraginkortasun handiagoa sartzea. Nahiz eta, orain arte, laguntza hauek kolektibo babestuen arabera egituratu izan diren, banaketa hori dagoeneko ez da behar bezain eraginkorra, presarik gehien duten sektoreen beharrizanei erantzuteko.

Hala bada, garatu beharreko programak antolatzeko lehentasunezko sei ardatzetako baten barruan sailkatu behar dira ezinbestean ehuneko horrek xede dituen helburuak.

Hona hemen ardatz horiek: gizarte- eta osasun-arreta osoaren beharra duten pertsonentzako arreta, prestakuntza-beharrizanak edo laneratzeko beharrizana duten pertsonentzako arreta, herri-segurtasuna sustatzea eta delinkuentziaren prebentzioa, ingurumena zaintzea eta garapenerako lankidetza.

Neurri horiek talde ahulenen egoerari eta haietaz arduratzen diren erakundeen beharrizanei lehenbailehen erantzuteko dira, eta aurreko paragrafoan aipatzen diren gaietan Espainiako Konstituzioak Konstituzioaren 149.1. artikuluaren 2., 3., 5., 6., 7., 13., 15., 16., 23., 29., 30., 31. zenbakietan Estatuari aitortzen dizkion eskumenen babesean onartu dira.

Bestalde, ezin atzeratuzkoa da zuzenbidez aitortzea irabazi asmorik gabeko zenbait erakunde eta entitatek betetzen duten zeregin funtsezkoa, gizarteak dituen beharrizan geroz eta larriagoei erantzuten baitiete, herri-administrazioekin zuzeneko lankidetzan arituz; hartara, bermea ematen da beren helburu horiek bete eta garatzeko ezinbestekoak dituzten diru-funts publikoak bideratuko zaizkiela. Hain zuzen horrexetarako eta horrexegatik, bidezko jo da erakunde eta entitate horiek bereziki ezagutzea hirugarren sektoreko entitate herri-administrazioen laguntzailetzat. Kategoria berria da, oinarrizkoa, Espainiako Konstituzioak herri-administrazioen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko estatuari esleitutako eskumenaren bitartez ezarria, eta, kategoria horren bidez, aukera izan behar da herritarren ekimenez sortutako hainbat eta hainbat erakunde pribatu politika publikoak gauzatzen laguntzen duten irabazi asmorik gabeko eta interes orokorreko erakunde laguntzailetzat ezagutzeko, edozein dela ere haien forma juridikoa.

III III. kapituluan, berriz, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontua 128.972.249,86 euroko kreditu batez hornitzen da, hartara larrialdiko obrak eta beste zenbait inbertsio egin ahal izan ditzan. Halaber, 104.000.000 euroko kreditu-osagarriz hornitzen da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontua, Zientzia-eta Teknika-ikerketako eta Berrikuntzako Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko eta «Zientzia-ikerketako Kontseilu Nagusia» estatu-agentziaren finantzaketari aurre egiteko.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontua, bestalde, honako hauek gauzatzeko kredituz hornitzen da:

1.  Euriak eta uholdeek jabari publiko hidraulikoan eta haren ondoko inguruetan eragindako kalteak konpontzea.

Aurten, lehenbiziko hiruhilekoan, euriak batez bestekotik gora izan dira penintsularen iparraldeko zerrendan, hasi Galizian eta Aragoi iparraldera arte, tartean Gaztela eta Leon eta Andaluzia erdialdea ere bazirela. Gainera, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko inguru zabal hainbatetan, prezipitazio-kantitate metatuak ohiko balioak halako bi baino gehiago izan ziren lehenbiziko hiruhilekoan.

Egoera honetan, urtegiak funtsezko izan diren arren erregulatzeko orduan, handiak izan dira uholdeek zuzen-zuzenean eragindako kalteak edo urtegiak hustu beharrak zeharka eragindakoak. Hori dela eta, beharrezkoa eta lehentasunezkoa da kalteak jasan dituzten azpiegituren funtzionalitatea konpondu eta leheneratzea eta ibai-ibilguak garbitu eta oneratzea.

Beste alde batetik, urtegiak tresna eraginkorra izan diren arren urek ibaietan behera eragindako kalteak urritzeko, premiazkoa da urtegien kudeaketa hobetzea eta telekontrolerako eta erabakiak hartzen laguntzeko teknika berriak ezartzea.

Sail honetako beharrizanei erantzuteko egin beharreko inbertsioen zenbatekoa 39.972.249,86 da guztira.

2.  Lehenagoko ekitaldietan hartutako konpromisoei erantzutea.

Lehenagoko ekitaldietan gauzatutako zenbait jardunen ondorioz, badira 2013. urtearen gain egotzi beharreko gastu-konpromiso zenbait, nahikoa kreditu ez izateagatik ezin erantzun zaienak, hala nola, «Uraren Kudeaketa eta Azpiegitura» eta «Uraren Kalitatea» izeneko programei buruzko gastu-konpromisoak.

Konpromiso horiek direla eta, azaroaren 26ko Aurrekontuei buruzko 47/2003 Lege Orokorraren hemeretzigarren xedapen gehigarria aplikatuz, badaezpadako zenbait kreditu-atxikipen egin dira Uraren Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontuaren zenbait aplikaziotan, eta, hori dela eta, zaildu egin da aurrekontu-kudeaketa.

Egoera hori zuzentzeko, beharrezkoa da 61.000.000 euro bideratzea kreditutan.

3.  Baso-suteak itzaltzeko hegazkin bat eskuratzea.

Landa-inguruneen Garapenerako eta Baso-politikarako Zuzendaritza Nagusiak «Natur Ingurunea Babesteko eta Hobetzeko» programa kudeatzen du, zeinaren helburuen artekoak baitira, alde batetik, baso-suteak itzali eta haien aurka defendatzea eta hartara basozko estalkia babestea –autonomia-erkidegoei bitartekoak helarazten dizkie, suteak itzaltzen laguntzeko– eta, bestetik, beharrezkoak diren jardunak optimizatzea eta koordinatzea.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 23 hegazkin dauzka, laguntza emateko eta bitartekoak optimizatu eta koordinatzeko.

Hegazkin horietako batzuk zaharrak dira, eta, hartara, segurtasun gutxiago dute, eta, beraz, Ministerioak kendu egingo ditu. Horrenbestez, beharrezkoa da hegazkin-flota berritzea, eta, hala, gutxienez beste hegazkin bat eskuratuko du, jardunean ari diren hegazkinak ordezkatu ahal izateko eta aginduzkoak diren ikuskatzeak egin ahal izateko.

Horretarako, beharrezkoa da kreditu-hornikuntza gehigarri bat egitea, 28.000.000

eurokoa.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan 104.000.000 euro izendatu dira Zientzia- eta Teknika-ikerketako eta Berrikuntzako Planean jasotako jarduerak gauzatzeko eta «Zientzia-ikerketako Kontseilu Gorena Estatuko Agentziaren» finantzaketarako. Hona hemen zer jarduera finantzatuko diren diru-izendapen horrekin:

1.  Zientzia- eta Teknika-ikerketako eta Berrikuntzako Planean jasotako jardunak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan eta Estrategiaren xedeak dira I+G+b dohaina eta enplegagarritasuna aintzat hartu eta sustatzea, I+G+b arloko enpresalidergoa sustatzea, bikaintasunezko zientzia- eta teknika-ikerketa sustatzea eta gizartearen lorkizun orokorrak iristeko I+G+b jarduerak sustatzea.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2013-2020 Espainiar Estrategian, I+G+b arloa hazi eta eragina izan dezan gauzatu beharreko xedeak, erreformak eta neurriak daude jasota, eta aurrerapauso garrantzitsua da Ikerketako eta Berrikuntzako Europar eremua eraikitzeko bidean.

Zientzia eta Teknika-ikerketako eta Berrikuntzako 2013-2016 Estatuko Plana, bestalde, estatuko administrazio orokorrak estrategiaren xedeak gauzatzeko duen tresna da, eta sinplifikatzeko ahalegin handia dakar; kudeaketa eta herritarrekiko harremanak errazteko aukera eman behar du, eta Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko nahitaezkoak diren alderdi guztietako jardunak bete behar ditu, finantzaketa-maila egokiekin, betiere.

Urteko Jardute Plana da estatu-planak iraun bitartean hura etengabe eguneratzeko tresna bat. Horregatik, hain zuzen, egitekoak diren jardun eta deialdien zerrenda jasotzen du deialdi publikoen egutegiaren bitartez, non proposamenak aurkezteko eta ebazteko epeak eta kudeaketa-organismoak, hitzarmenak egiteko aurreikuspenak, akordiogarapenak eta beste jardun batzuk ere zehazten diren.

2013 Urteko Jardute Planaren barruan, Zientzia- eta Teknika-ikerketako Zuzendaritza Nagusiak eta Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza Nagusiak, biak ere Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatuidazkaritzaren mendekoak, asmoa dute ekitaldi honetarako eta hurrengoetarako I+G+b proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdiak argitaratzeko; deialdiok lehia bidez ebaztekoak izango dira, betiere.

Deialdi horiek lehenbailehen argitaratu beharrekoak dira, zeren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Sistemaren iraunkortasuna bermatu behar baita, eta ezin atzeratuzko irizten baitzaie, I+G+b arloko mailari eutsiko bazaio Europar Batasunaren barruan aurreratuenetakoa izateko asmoa duen herrialde bati dagokion bezala, eta ezin atzeratuzko, halaber, H2020 (Horizon 2020, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzaren programa esparru berria) delakoari begira aztertzen ari diren europar funtsak eskuratzeko aukera handiagoa izango bada.

Deialdi horien kostuari aurre egiteko kreditu-beharrizana, 2013an, 79.000.000 eurokoa izango da.

2.  «Zientzia-ikerketako Kontseilu Gorena» estatu-agentziaren finantzaketabeharrizanak.

«Zientzia-ikerketako Kontseilu Gorena» estatu-agentziak finantzaketa gehigarria behar du, hain zuzen ere, 25.000.000 euro, bere aurrekontua egikaritzeko egin beharreko ordainketak egin ahal izateko. Altxortegiko gerakinak 2012ko abenduaren 31n duen egoeraren ondorioz da hori, zeren eta 2013rako diru-sarreren aurrekontuari aplikatuta ageri den gerakina baino txikiagoa baita.

IV Lehenbiziko xedapen gehigarriaren arabera, toki-erakundeen mendeko zenbait entitatek edo toki-erakundeekin lotura duten zenbait entitatek, salbuespen gisa, aukera izango dute Toki-ogasunak arautzen dituen Legean (2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa) aurreikusten den zorpetze-araubidearen pean ez egoteko, baldin herri-administrazioen artean sailkatuta badaude. Hala sailkatuak izan diren ekitaldian eta hurrengoan baliatu ahal izango dute aukera hori, xedapen gehigarri horretan aurreikusitako baldintzen arabera, betiere.

Bigarren xedapen gehigarrian, toki-erakundeek Estatuaren tributuetan duten partizipazioaren likidazioaren funts juridikoa azaltzen da.

Bestalde, Estatuaren tributuzko diru-sarrerek 2004 eta 2011 urteen artean edo 2006

eta 2011 urteen artean izandako bilakaeraren indizea zehazteko homogeneizazioirizpideak ezartzen dira, 2006tik aurrerako onartu zen ekonomia-jardueren gaineko zergaren erreformaren ondoriozko konpentsazio gehigarriari begira. Horrekin, autonomiaerkidegoen finantzaketa-sistemaren erreforma toki-erakundeentzat finantzen aldetik neutroa izan dadin erdiesten da, indize horri dagokionez.

Xedapenak ez du inolako finantza-eraginik izango, zeren eta likidazio horren ordainketarako aurreikusitako kredituak kalkulatuak ziren engoitik irizpide horien arabera.

Xedapen hori salbuespenezkoa eta premiazkoa da, zeren eta urte jakin bati buruzkoa baita (2011. urtea), eta urte horretako likidazioa kalkulatu eta komunikatu egin behar baita, eta, hala balegokio, baita emaitza hurrengo uztailean transferitu ere; izan ere, ordurako, ezagunak izango dira prozesu hori gauzatzeko behar diren elementu guztiak, Estatuaren 2013. urterako Aurrekontu Orokorren Legearen 82. artikuluaren lehenbiziko paragrafoan xedatutakoa betetze aldera (17/2012 legea, abenduaren 27koa).

V Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak, bigarren xedapen gehigarrian, Europako Erkidegoko zuzenbidearen arauak ez betetzeak dakarren erantzukizuna arautzen du. Xedapen horren arabera, herri-administrazioek eta sektore publikoa osatzen duten entitateek, beren eskumenak baliatzean, Europar Batasuneko zuzenbideak eratorritako betebeharrak betetzen ez badituzte, eta, horren ondorioz, Europako erakundeek Espainiako Erresuma zigortzen badute, administrazio eta entitate horiek beren gain hartuko dituzte ez-betetze horren erantzukizunak, egotzi ahal zaien heinean. Era berean, lege horrek xedatzen du ezen Ministro Kontseiluari dagokiola ez-betetze horren erantzukizuna deklaratzea eta, hala balegokio, dagokion konpentsazioa edo atxikipena erabakitzea.

Beste alde batetik, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak (38/2003 Legea, azaroaren 17koa), zazpigarren artikuluan, Europar Batasunetik datozen funtsen kudeaketaren ondoriozko finantza-erantzukizuna arautzen du, eta han xedatutakoa ez dator bat Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin.

Hori dela-eta, beharrezkoa da Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren zazpigarren artikulu hori aldatzea; azken xedapenetako bigarrenean dator jasota aldaketa hori, eta, xedapen horretan, sektore publikoa osatzen duten subjektuek Europar Batasunaren araudian ezarritako betebeharrak ez betetzeak eragindako erantzukizuna zehazteko eta erantzukizun hori beste batzuei igaroarazteko prozedurak ebazteko eskumena Ministro Kontseiluari esleitzen zaio, eta, aldi berean, Aurrekontu Egonkortasuneko eta Finantza Iraunkortasuneko Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoez besteko kasuei aplikatzekoa den prozedura ezartzen da.

Era berean, indargabetu egiten dira Europar araudia ez betetzeak eragindako erantzukizunak zehazteko eta igaroarazteko prozedura espezifiko bat arautzen duten arau sektorialak, eta, hartara, ezabatu egiten da arlo horretan zegoen arau-barreiadura.

VI Azken xedapenetako hirugarrenak aldatu egiten du Prozedura Zibilaren Legearen 669. artikulua, eta, hartara, aldatu egiten da eskaintzaileek ondasun higiezinen enkantean parte hartzeko jarri beharreko zenbatekoa, ehuneko 20tik ehuneko 5era, hain zuzen.

Aldaketa honen xedea da ondasun higiezinen enkantearen araubidea eta ondasun higigarriena –hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legeak oraintsu ezarritakoa– parekatzea.

VII Espainiako Erresumaren 2013-2016 Egonkortasun Programa eguneratzeko, besteak beste, neurri hauek ezarri dira: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tasa gehitzen jarraitzea (ondorioak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izateko sartu zen tasaren gehitze hori). Nolanahi ere, Gobernu Kontseiluak martxoaren 1aren ostean onartu du programa hori, eta, hain zuzen ere, udalek horixe zuten azken eguna Higiezinen Katastroaren Legearen testu bateginaren 32. artikuluaren 2. idatz-zatian (1/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa) aurreikusitako katastro-balioak eguneratzeko koefizienteak 2014. ekitaldian aplika dakien eskatzeko, eta, hala, gerta liteke udalek, egoera berri horretan, premia izatea eskabide horri buruzko irizpidea aldatzeko. Horrexegatik luzatzen da epe hori, eta, aldi berean, aukera ematen da epe berriaren barruan aurkeztutako eskabidean atzera egiteko.

Aurreko horren ildotik, luzatu egiten da koefiziente horiek zein udalerritan aplikatuko diren zehaztuko duen ministro-agindua argitaratzeko epea.

Azkenik, azken xedapenetako bosgarrenean, gaitasuna ematen zaie Gobernuari eta Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroari errege lege-dekretuan aurreikusitakoa garatzeko; azken xedapenetako seigarrenean, berriz, errege lege-dekretuaren indarrean sartzea arautzen da.

Errege lege-dekretu honetako neurri guztiak, orokorrean zein banan-banan hartuta, ezaugarriak eta helburuak kontuan izanda, premia aparteko eta presazkoa dagoelako hartutakoak dira, aurreko paragrafoetan azaldu dugunez, eta, hain zuzen ere, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan, premia apartekoa eta presazkoa izatea eskatzen da errege lege-dekretu bat onartu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluak kredituosagarriak emateari eta haiek finantzatzeari buruz erabakitakoarekin bat etorriz, eta Ministro Kontseiluak 2013ko ekainaren 28ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: I. KAPITULUA Tributuen arloko neurriak 1.  artikulua. Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatzea.

Aldaketa hauek egiten dira abenduaren 28ko 38/1992 Legean (38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa): Bat. Aldatu egiten dira 23. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoak. Hona nola geratzen diren idatzita:

«5. Bitarteko Produktuen gaineko Zerga honako zerga-tasa hauen arabera eskatuko da Kanariar Uharteetan:

a)  Bitarteko produktuak, alkohol bolumetrikoaren gradu eskuratua ez delarik bolumenaren 100eko 15 baino handiagoa: 28,70 euro, hektolitroko.

b)  Gainerako bitarteko produktuak: 47,82 euro, hektolitroko.

6.  Alkoholaren eta Edari Eratorrien gaineko Zerga, Kanariar Uharteetan, lege honen 40. eta 41. artikuluetan xedatutakoa gorabehera: alkohol huts hektolitro bakoitzeko, 714,63 euro.» Bi. Aldatu egiten da 34. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«34. artikulua. Zerga-tasa.

23.  artikuluan xedatutakoa gorabehera, zerga honako tasa hauen arabera eskatuko da:

1.  Bitarteko produktuak, alkohol-bolumenaren gradu eskuratua ez delarik bolumenaren 100eko 15 baino handiagoa: 36,65 euro, hektolitroko.

2.  Gainerako bitarteko produktuak: 61,08 euro, hektolitroko.» Hiru. Aldatu egiten da 39. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«39. artikulua. Zerga-tasa.

Zergaren tasa izango da 913,28 euro alkohol hutseko hektolitroko, 23., 40.eta 41. artikuluetan xedatutakoa gorabehera.» Lau. Aldatu egiten dira 40. artikuluaren 2. paragrafoko a) eta b) letretako 5. zenbakia eta artikulu horretako 4. paragrafoa. Hona hemen nola geratzen diren idatzita:

«40. artikulua. Artisau-destilazioaren araubidea.

[…] a)  Artisau-destilazioaren araubideko lehenbiziko tarifa.

[…] 5.  Zerga-tasa. Zerga-tasa hau ezarriko da: 799,19 euro, alkohol hutsezko hektolitroko. Zerga Kanariar Uharteetan ezartzen denean, zerga-tasa honako hau izango da: 622,23 euro, alkohol hutsezko hektolitroko. Zenbaki honetan ezarritakoak ez du kentzen 41. artikuluan ezarritakoa.

b)  Artisau-destilazioaren araubideko bigarren tarifa.

[…] 5.  Zerga-tasa. Zerga-tasa hau ezarriko da: 799,19 euro, alkohol hutsezko hektolitroko. Zerga Kanariar Uharteetan ezartzen denean, zerga-tasa honako hau izango da: 622,23 euro, alkohol hutsezko hektolitroko. Zenbaki honetan ezarritakoak ez du kentzen 41. artikuluan ezarritakoa.

[…] 4.  Destilatzaile txikiek beste estatu kide batzuetan egindako alkoholaren edari eratorriak sartzea.

Beste estatu kide batzuetako ekoizle beregainek egindako alkoholaren edari eratorrien zerga-tasa, urteko produkzioa alkohol hutsezko 10 hektolitro baino gutxiago bada, 799,19 euro izango da, alkohol hutsezko hektolitroko. Zerga Kanariar Uharteetan ezartzen denean, zerga-tasa honako hau izango da: 622,23

euro, alkohol hutsezko hektolitroko.» Bost. Aldatu egiten da 41. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:

«41. artikulua. Uztakoaren araubidea.

Artisau-destilazioko araubidearen arabera sortutako edari eratorriak fabrikatik zuzen-zuzenean uztakoen kontsumorako ateratzen direnean erregelamenduz ezarritako moduan eta baldintzen arabera, zerga-tasa 215,58 euro izango da, alkohol hutsezko hektolitroko. Zerga Kanariar Uharteetan ezartzen denean, zergatasa honako hau izango da: 167,05 euro, alkohol hutsezko hektolitroko. Zerga-tasa hau, uztako eta urteko, alkohol hutsezko 16 litro adinako edari kantitateari baizik ez zaio aplikatuko.» Sei. Aldatu egiten da 60. artikuluko 1. paragrafoa; hona nola geratzen den idatzita:

«1. Zerga tarifa honen arabera ezarriko da:

1.  epigrafea. –Zigarroak eta zigarretak: Honako paragrafo hau aplikagarria den kasuetan izan ezik, ehuneko15,8 izango da zigarro eta zigarreten zerga-tasa.

Zergaren zenbatekoa ezingo da izan 1.000 unitateko 41,5 euroko tasa bakarra baino txikiagoa, eta gehitu egingo da, 44,5 euro arte, zigarro eta zigarretei 1.000

unitateko 215 euro baino publikoarentzako salmenta-prezio txikiagoa ezartzen zaienean.

2.  epigrafea. –Zigarretak: hurrengo paragrafoa aplikatu behar denean izan ezik, zerga-tasa hauek aplikatuko zaizkie zigarretei, aldi berean eta biak batera:

a)  Tasa proportzionala: Ehuneko 51.

b)  Tasa espezifikoa: 24,1 euro 1.000 zigarretako.

Zergaren zenbatekoa ezin da izan mila zigarretako 128,65 euroko tasa bakarra baino txikiagoa, eta 138 eurokoa izango da, zigarretei mila zigarretako 196 eurotik beherako publikoarentzako salmenta-prezioa jartzen zaienean.

3.  epigrafea. –Biltzeko tabako xehea: hurrengo paragrafoa aplikatu behar denean izan ezik, zerga-tasa hauek aplikatuko zaizkio biltzeko tabako xeheari, aldi berean eta biak batera:

a)  Tasa proportzionala: Ehuneko 41,5.

b)  Tasa espezifikoa: 22 euro kilogramoko.

Zergaren zenbatekoa ezin da izan kilogramoko 96,5 euroko tasa bakarra baino txikiagoa, eta 100,5 eurokoa izango da, biltzeko tabako xeheari kilogramoko 165

eurotik beherako publikoarentzako salmenta-prezioa jartzen zaionean.

4.  epigrafea. –Gainerako tabako-mozkinak: Ehuneko 28,4.

Gainerako tabako-mozkinei kilogramoko 22 euroko zerga-tasa bakarra ezarriko zaie, baldin aurreko paragrafoan ezarritako tasa aplikatuz aterako litzatekeen kuota tasa bakar horren zenbatekoa baino txikiagoa bada.» II. KAPITULUA

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan interes orokorreko helburuetarako izendatutako ehunekoa dela-eta, interes orokorreko helburu horiek arautzea eta hirugarren sektoreko entitate herri-administrazioen laguntzaileen araubidea.

2.  artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan izendatutako zenbatekoaren ardatzak eta interes sozialekotzat jotako interes orokorreko jarduerak.

1.  Interes sozialekotzat jotako interes orokorreko jardueren ardatzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan interes orokorreko helburuetarako izendatutako ehunekoarekin finantzatutako laguntzen oinarri arautzaileak zehazteko orduan halakotzat joko direnak, hauek dira:

a)  b)  c)  d)  e)  Arreta sozial eta osasunezko osoa behar duten pertsonentzako arreta.

Hezkuntza-beharrak edo laneratzeko beharrak dituzten pertsonentzako arreta.

Herritarren segurtasuna eta delinkuentziaren prebentzioa sustatzea.

Ingurumena babestea.

Garapenerako lankidetza.

2.  Betiere aurreko paragrafoan ezarritako ardatzak kontuan hartuz, eta Espainiako Estatuak eta Egoitza Santuak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoetarako egindako akordioaren II. artikuluan aurreikusitakoa egikaritzearren, 2013. urtean eta hurrengoetan banatu beharreko zenbatekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan interes sozialeko beste helburu batzuetarako izendatutako ehunekotik ateratakoak, Boluntariotzari buruzko 6/1996 Legearen 4. artikuluan ezarritako interes orokorreko jardueren artean erregelamenduz interes sozialekotzat jo daitezkeenetarako izango dira. Ehuneko hori urtero-urtero ezarriko da Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean.

Era berean, Espainiako Gurutze Gorriak eta aurreko paragrafoan aipatzen diren jarduerak gauzatzen dituzten gobernuz kanpoko beste entitate eta erakunde batzuek ere jaso ahal izango dituzte laguntza ekonomikoak eta diru-laguntzak, interes orokorreko beste helburu batzuetarako izendatzen diren kredituen kargura.

3.  artikulua. Hirugarren sektoreko entitate herri-administrazioen laguntzaileak.

Herri-administrazioek, zeinek bere eskumenen eremuan, hirugarren sektoreko entitate laguntzailetzat onar ditzakete interes orokorreko jarduerak gauzatzen dituzten erakundeak edo entitateak.

4.  artikulua. Hirugarren sektoreko entitateen eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-araubidea.

1.  Estatuaren Administrazio Orokorraren eremuan, hirugarren sektoreko entitate laguntzailetzat onartu ahal izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten erakundeak edo entitateak:

a)  Estatu osoaren eremuko entitate gisa eratuta egotea legez eta, dagokion entitatemotaren arabera, behar bezala inskribatuta egotea estatuaren eremuan dagokion administrazio-erregistroan.

b)  Ez edukitzea irabaziak egiteko asmorik, edo ez inbertitzea irabazi guztiak merkataritzaz besteko xede instituzionaletan.

c)  Interes orokorreko jarduerak gauzatzea; halakotzat joko dira, honako ondorioetarako, Boluntariotzari buruzko urtarrilaren 15eko 6/1996 Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoak.

d)  Legez edo erregelamenduz ezarritako beste edozein.

Ez dira inolaz ere hirugarren sektoreko erakunde Estatuko Administrazio Orokorraren laguntzailetzat onartuko herri-administrazioari atxikitako edo harekin lotutako organismo edo erakunde publikoak, unibertsitateak, alderdi politikoak, elkargo profesionalak, merkataritza, industria eta itsasketako ganbera ofizialak, sozietate zibilak, enpresaerakunde eta sindikatuak eta horien antzeko helburu espezifikoak eta izaera dituzten beste erakunde batzuk, nahiz eta aurreko paragrafoko c) letran sartutako jardueretako batzuk gauzatu.

2.  Hirugarren sektoreko entitate Estatuaren Administrazio Orokorraren laguntzaileek honako jarduera hauek gauzatu ahal izango dituzte:

a)  Estatuko Administrazio Orokorrari informazioa eman eta lagundu, haren jardueraeremuko gaietan, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera.

b)  Estatuaren Administrazio Orokorraren solaskide gisa parte hartu, parte-hartzeko eta kontsultarako haren organoen bitartez, aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzen arabera.

c)  Estatuko Administrazio Orokorrari laguntzea planak, programak eta sustapenneurriak garatu eta aplikatzeko orduan, betiere lankidetzaren xedea ez badago Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak arautzen dituen kontratuen artean sartuta (3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa), edo, betiere, lankidetzak ez badakar kosturik Administrazioarentzat.» d)  Erregelamenduz ezarritako beste edozein.

3.  Erregelamenduz ezarriko da hirugarren sektoreko entitate Estatuaren Administrazio Orokorraren laguntzaileak onartzeko prozedura, eta erregelamenduz zehaztuko onarpen horrek dakartzan eskubideak eta obligazioak.

Nolanahi ere, Hirugarren sektoreko entitate Estatuaren Administrazio Orokorraren laguntzailetzat onartua izateko ebazpena, bai eta onarpen horren ezeztapena ere, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko dira.

III. KAPITULUA Kreditu-osagarriak 5.  artikulua. Kreditu-osagarriak bideratzea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan.

1.  Larrialdiko obrak egiteko eta aurreko ekitaldietako jarduerengatik hartutako gastukonpromisoei aurre egiteko, kreditu-osagarri bat bideratzen da «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren» aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen: 23. sekzioa (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa), 05 Zerbitzua (Uraren Zuzendaritza Nagusia), 452A Programa (Uraren Kudeaketa eta Azpiegitura), 6. kapitulua (Inbertsio errealak), 61. artikulua (Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berrezartzeko inbertsioa), 611 kontzeptua (Beste batzuk). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa 80.732.154,92 euro da.

2.  Aurreko ekitaldietako jarduerengatik hartutako gastu-konpromisoei aurre egiteko, kreditu-osagarri bat bideratzen da «Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren» aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen: 23. sekzioa (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa), 05 Zerbitzua (Uraren Zuzendaritza Nagusia), 456A Programa (Uraren Kalitatea), 6. kapitulua (Inbertsio errealak), 60. artikulua (Erabilera orokorreko azpiegitura eta ondasunak berrezartzeko inbertsioa), 601 kontzeptua (Beste batzuk). Kredituosagarriaren zenbatekoa 20.240.094,94 euro da.

3.  Suteen aurka egiteko hegazkin bat eskuratzeko, kreditu-osagarri bat bideratzen da Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan, hain zuzen hemen:

23. sekzioa (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa); 18. zerbitzua (Landa Garapen eta Basogintza Politikako Zuzendaritza Nagusia), 446C programa (Natur Ingurumena Babestu eta Hobetzea), 6. kapitulua (inbertsio Errealak), 63. artikulua (zerbitzuen funtzionamendu operatiboarekin lotutako berrezarpen-inbertsioa), 630

kontzeptua (Beste batzuk). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa, 28.000.000 euro.

6.  artikulua. Kreditu-osagarriak bideratzea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrekontuan.

1.  2013 Urteko Ekintza Planaren esparruan deialdi publikoak egiteko, honako kreditu-osagarri hauek bideratzen dira Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen:

27 sekzioa (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa); 13. zerbitzua (Zientzia eta Teknika Ikerketako Zuzendaritza Nagusia), 463B programa (zientzia- eta teknika-ikerketa sustatu eta koordinatzea), 780 kontzeptua (zientzia- eta teknika-ikerketarako Estatuko funtsa). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa, 71.000.000 euro.

27.  sekzioa (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa); 14. zerbitzua (Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza Nagusia), 467C programa (Ikerketa eta teknologia- eta industria-garapena), 775 kontzeptua (ZTE sistemako ikerkuntza, garapen teknologiko eta berrikuntzari laguntzea –ZTE, zientzia, teknologia eta enpresa–). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa, 8.000.000 euro.

2.  Zientzia-ikerketako Kontseilu Nagusia estatu-agentziaren finantzaketabeharrizanei aurre egiteko, kreditu-osagarri bat bideratzen da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen: 27. sekzioa (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa), 11. zerbitzua (Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatuidazkaritza), 000X programa (Barne-transferentziak), 730 Kontzeptua (Zientzia Ikerketako Kontseilu Nagusiari –CSIC–). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa, 25.000.000 euro.

Kreditu-osagarri hau honela agertuko da «Zientzia-ikerketarako Kontseilu Nagusia» estatu-agentziaren aurrekontuan: Diru-sarreren aurrekontua.

Aurrekontu aplikazioa Izena 27.401.700.00 Atxikita dagoen ministerioaren izena 27.401.870 Altxortegiko gerakina Zenbatekoa – (eurotan) + 25.000.000,00

– 25.000.000,00

7.  artikulua. Kreditu-osagarriak kudeatzeko araubidea.

6.1  artikuluan bideratu diren kreditu-osagarriak Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 27ko 17/2012 Legearen 10.Bi.5 artikuluan ezarritako kredituen lotespenmaila juridikoaren araubideari jarraituz kudeatuko dira.

8.  artikulua. Kreditu-osagarrien finantzaketa.

Errege Lege Dekretu honetan bideratzen diren kreditu-osagarriak zor publikoaren kontura finantzatuko dira.

Lehenengo xedapen gehigarria. Toki-erakundeen mendeko entitateei edo haiei lotutakoei aplikatzekoa den zorpetze-araubidea.

Toki-erakundeen mendeko entitateak edo toki-erakundeekin lotura dutenak, herriadministrazioen artean sailkaturik badaude, sailkapen hori onartzen den ekitaldian eta hurrengoan, ez dira sartuko Toki-ogasunak arautzen dituen legearen Testu Bateginean (2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 53koa) eta indarraldi mugagabe edo aldi baterakoarekin hura osatzen edo garatzen duten arauetan ezarritako zorpetzearaubidearen aplikazio-eremuaren barruan. Salbuespenezkoa eta aldi batez izango da zorpetze-araubide horretatik at geratzea, eta, mendeko entitate horiek, bitarte horretan, beren aurrekontuetan edo hasierako finantzazko egoera-orrietan aurreikusitako zorpetzeeragiketak egin ahal izango dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria. Estatuaren tributuzko diru-sarreren eboluzioaren indizea kalkulatzeko irizpideak, toki-erakundeek Estatuaren 2011ko tributuetan izan beharreko partizipazioaren likidazioa egiteko.

Toki-erakundeek Estatuaren 2011ko tributuetan izan beharreko partizipazioaren behin betiko likidazioa egitearren eta Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 121. artikulua aplikatzearren (2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa), Estatuak 2004 eta 2011 urteen artean izandako tributuzko diru-sarreren eboluzioaren indizea finkatzeko, 22/2009 Legearen 20. artikuluan ezarritako irizpideak baliatuko dira (22/2009 Legea, abenduaren 18koa, araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutudun hirien finantzaketa-sistema arautzekoa eta zenbait tributu-arau aldatzekoa). Hona hemen irizpide horiek:

1.  Estatuak 2011n izandako tributuzko diru-sarrerak honako hauekin daude osatuta:

dena delako ekitaldian estatuak bildutako zergak, salbu eta Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren gaineko Zergan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta Zerga Berezietan autonomia-erkidegoei lagatako tributu-baliabideak, 22/2009 Legearen 10. artikulua aurreikusitako baldintzen arabera.

2.  Estatuaren 2004. urteko tributuzko diru-sarreren kalkuluari dagokionez, 22/2009 Legearen laugarren xedapen iragankorraren c) letran ezarritako irizpideak erabiliko dira, eta 2004. edo 2006. urtea hartuko dira oinarri-urtetzat, dagokionaren arabera.

Xedapen iragankor bakarra. Hirugarren sektoreko entitate Estatuaren Administrazio Orokorraren laguntzaileak onartzeko aldi baterako araubidea.

1.  Hirugarren sektoreko entitate Estatuaren Administrazio Orokorraren laguntzailetzat onartua izateko prozedura, 4. artikuluan aurreikusia, erregelamenduz garatu artean, halakotzat joko dira artikulu horren lehenbiziko paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateak.

2.  Behin erregelamenduz garatutakoan, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera hirugarren sektoreko entitate Estatuko Administrazio Orokorraren laguntzailetzat jotako entitateek halakotzat onartua izateko eskabidea aurkeztu beharko dute, eta, han, erregelamenduz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Xedapen honen babesean entitate laguntzailetzat onartua izateak ezingo du sorrarazi inolako eskubide edo prerrogatibarik.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arau-indargabetzea.

1.  Errege Lege Dekretu hau indarrean sartutakoan, indarrik gabe geratuko dira beraren kontra doazen maila berbereko edo txikiagoko xedapenak, honako hauek bereziki:

a)  Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Uren Legearen testu bategineko 121. bis artikulua.

b)  Zerbitzu-jardueretan askatasunez sartu eta aritzeari buruzko Legearen azken xedapenetako laugarrena (17/2009 Legea, azaroaren 23koa).

c)  Itsas Ingurunea babesteko Legearen hirugarren xedapen gehigarriko hirugarren eta laugarren paragrafoak (41/2010 Legea, abenduaren 29koa, itsas ingurunea babestekoa).

d)  Ekonomia Iraunkorrari buruzko Legearen lehenbiziko xedapen gehigarria (2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia Iraunkorrari buruzkoa).

2.  Honako hauek, egun idatzita dauden bezala, indarrean daudela jotzen da berariaz, Errege Lege Dekretu honen kontra ez doazen heinean: 825/1988 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako ehuneko izendatuaren helburu sozialak arautzen dituena; 195/1989 Errege Dekretua, otsailaren 17koa, interes sozialeko helburuetarako laguntzak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako ehuneko izendatutik eratorriak, eskatzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena. Bi arau horien araberakoa izango da Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren gaineko Zergako helburu sozialetarako ehunekoaren aplikazioa, harik eta 2. artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko garapena onartzen den arte.

Azken xedapenetako lehena. Eskumen-titulua.

Errege Lege Dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 2., 3., 5., 6., 7., 13., 14., 16., 16., 18., 23., 29., 30., 31. paragrafoetan Estatuari esleitzen zaizkion eskumen esklusiboen babesean eman da.

Azken xedapenetako bigarrena. 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa, aldatzea (34/1988 Lege Orokorra, azaroaren 17koa).

Hona nola geratzen den idatzita Publizitateari buruzko Lege Orokorraren 7. artikulua (38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa):

«7. artikulua. Europar Batasuneko funtsen kudeaketaren ondoriozko finantzaerantzukizuna.

1.  Herri-administrazioek edo haren organo edo kudeaketa-erakundeek, zeinek bere eskumenen arabera Europar Batasuneko funtsen konturako finantza-laguntzak kudeatu eta kontrolatzeko jarduerak gauzatzen dituztenean, beren gain hartuko dituzte jarduera horien ondoriozko erantzukizunak, Europar Batasuneko organoen erabakien ondorioz gauzatzen dituzten jardueren ondoriozkoak barne, bereziki jarduerok kontuak likidatzeko prozesuari dagozkionean eta Europako Batzordeak aurrekontu-diziplina ezartzeari dagozkionean. Hona hemen erantzukizun horren araubideak:

a)  Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarrian (2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa) aipatzen diren subjektuen erantzukizuna, Europako erakundeen epaien, egintzen edo erabakien bidez onartutako finantza arloko zuzenketen ondorio denean, lege horretan eta hura garatzeko araudian ezarritako araubidearen arabera ezarri eta jasanaraziko da.

b)  Aurreko a) letran aurreikusitakoez besteko kasuetan, erantzukizuna lege honen II. tituluan ezarritako izapideen arabera finkatuko da.

Estatuko Administrazio Orokorreko organoek eta haren mendeko edo hari lotutako entitateek, baldin europar funts edo bitarteko horietako bakoitza koordinatzeko eskumena badute, edo, eskumen hori ezean, funts edo bitarteko bakoitzeko laguntzen ordainketa proposatu edo koordinatzeko eskumena badute, finantza-erantzukizun horiek finkatzeko ebazpenak emango dituzte, aurreko paragrafoan aipatutako entitate horiei entzunaldia eman ondoren. Funtsa kudeatzeko eskumena duen organo edo entitateari jakinaraziko zaizkio ebazpen horiek, gauzatze aldera.

Borondatezko ordainketarik ezean, aurreko paragrafoan aipatutako jardueren ondorioz egin beharreko konpentsazio edo atxikipenak egiteko, haien zenbatekoen araberako kenketa egingo da Europar Batasuneko finantza-funts edo bitarteko horien kontura egingo diren ordainketetan, betiere funts edo bitarteko horien izaeraren arabera; eta, funtsik edo bitartekorik ezean, Estatuak dena delako administrazio edo entitate erantzuleari aurrekontuzko edo aurrekontuz besteko edozein kontzeptu dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoetan egingo da kenketa hori, betiere zenbateko horiek finantzaketa-sistemako baliabideak ez badira, eta, betiere, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.

2.  Erantzukizuna aurreko paragrafoan aurreikusitakoez besteko subjektuei igaroarazi behar zaienean, aurreko paragrafoko b) letran ezarritakoari jarraituko zaio.» Azken xedapenetako hirugarrena. Prozedura Zibilari buruzko Legearen 669. artikulua aldatzea (1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa).

Hona nola geratzen den idatzita 669. artikuluaren lehenbiziko paragrafoa:

«1. Enkantean parte hartzeko, eskaintzaileek aurretiaz gordailutu behar dute lege honen 666. artikuluan ezarritakoaren arabera ondasunei eratxeki zaien balioaren 100eko 5. Gordailua egingo da 647. artikuluaren 1. paragrafoko 3. zenbakian xedatutakoari helduta.» Azken xedapenetako laugarrena. Higiezinen Katastroko Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) aldatzea.

Aldatu egiten da Higiezinen Katastroaren Legearen testu bateginaren bederatzigarren xedapen iragankorra (martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori). Hona nola geratzen den idatzita:

«Bederatzigarren xedapen iragankorra. 2014. urteko ekitaldian 32. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako koefizienteak aplikatzeko epeak.

Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak 2013ko azaroaren 15era arteko epea du udalei 2014. urteko ekitaldirako 32. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako koefizienteak aplikatzeko eskabidea helarazteko. Egun horretara arte, zuzendaritza horri eskabidean atzera egin dutela jakinarazteko epea izango dute udalek.

Halaber, 2013ko abenduaren 15a arte luzatzen da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» koefiziente horiek aplikatuko diren udalerrien zerrenda zehazten duen Ministro Agindua argitaratzeko epea.» Azken xedapenetako bosgarrena. Araugintzarako gaikuntza.

Gaikuntza ematen zaio Gobernuari eta Ogasun eta Herri Administrazioko ministroari errege lege-dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eta neurriak onar ditzan, bere eskumenen esparruan.

Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean sartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.» Nolanahi ere, Zerga Berezien Legearen 60. artikuluaren 1. paragrafoan jasotzen diren gehikuntzak (38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Errege Lege Dekretu honen 1. artikuluaren 6. paragrafoan emandako idazketaren arabera) 2013ko uztailaren 5etik aurrerako ondorioekin aplikatuko dira:

1.  epigrafea. Zigarroak eta zigarretak: Gehikuntza 44, 5 euro artekoa izango da, zigarro eta zigarretei ezarritako publikoarentzako salmenta-prezioa 1.000 unitateko 215

euro baino txikiagoa bada.

2.  epigrafea. Zigarretak: Gehikuntza 138 euro artekoa izango da, zigarro eta zigarretei ezarritako publikoarentzako salmenta-prezioa 1.000 unitateko 196 euro baino txikiagoa bada.

3.  epigrafea. Biltzeko tabako xehea: Gehikuntza 100,5 euro artekoa izango da, biltzeko tabako xeheari ezarritako publikoarentzako salmenta-prezioa kilogramoko 165

euro baino txikiagoa bada.

4.  epigrafea. Gainerako tabako-mozkinak: Zerga-tasa bakarra, kilogramoko 22

eurokoa, tasa proportzionala aplikatuta aterako litzatekeen kuota txikiagoa denean tasa bakar horren zenbatekoa baino.

Madrilen emana, 2013ko ekainaren 28an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko jarduneko presidentea, SORAYA SAÉNZ DE SANTAMARÍA ANTÓN

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra