Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

8/2015 Legea, maiatzaren 21ekoa, Hidrokarburoen Sektorearen urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatu eta hidrokarburoen esplorazio, ikerketa eta ustiaketarekin loturiko hainbat zerga-neurri eta zerga-neurri ez direnak arautzen dituena

2015-05-21

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/05/22, 122. zk.

bcl_1325502430.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

5633

8/2015 Legea, maiatzaren 21ekoa, Hidrokarburoen Sektorearen urriaren 7ko

 

34/1998 Legea aldatu eta hidrokarburoen esplorazio, ikerketa eta

 

ustiaketarekin loturiko hainbat zerga-neurri eta zerga-neurri ez direnak

 

arautzen dituena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

I

Zerbitzu-jardueren eskuragarritasuneta erabilera-askatasunari buruzko legera egokitzeko, hainbat lege aldatu zituen abenduaren 22ko 25/2009 Legeak –zeina 2006ko abenduaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/123/EE Zuzentarauaren transposizioa egiteko eman baitzen–; besteak beste, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatu zuen, eta handizkako operadorearen jardueran aritzeko aldez aurreko administrazio-baimenaren ordez dena delako jardueran aritzeko ezarritako eskakizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat eta jarduera hastearen jakinarazpena ezarri zituen.

Jarduerari ekiteko modu bezala erantzukizunpeko adierazpena mantentzeari kalterik egin gabe, egoki ikusten da, handizkako operadoreen aldetik ahalmen ekonomikoa existitzen dela ziurtatzeko, eta hura egiaztatzeko, erantzukizunpeko adierazpenarekin batera gordailuen kutxa nagusian berme bat eratu izanaren agiria aurkeztea, zeina bere jardueran ez-betetzeren bat gertatzen den kasuan gauzatuko bailitzateke, hala nola iruzur kasuetan. Neurri hori beharrezko bilakatu da maiz gertatu direlako ez-betetzeak, zeinen ondorioak ez diren arlo ekonomikoan soilik nozitu, tributu-arauen eskumen eta betetze arloetara ere heldu baitira. Esandako eskakizun hori operadore berriei soilik galdatuko zaie, indarrean dauden ahalmen tekniko eta ekonomikoen arloko eskakizunak betetzeko obligazioaren kaltetan izan gabe. Era berean, eta helburu berberarekin, zenbait zehapenespedienteren –horien artean, iruzur fiskalaren ingurukoak– instrukzioak irauten duen bitartean, petrolio-produktuen operadoreei aldi batez eginkizun horretan aritzeko gaitasuna kentzeko aukera sartu da.

Horrez gainera, hidrokarburo likidoen esparruan, arau-hauste administratibo mota berriak sartu dira, bai eta ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legean lehiakortasunaren alde jasotako neurrietako zenbait ez betetzea falta astun gisa katalogatu ere.

Halaber, petrolio-produktuen hornidura jarduerei buruzko informazioa Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriora igortzeko modua zehazten duen uztailaren 25eko ITC/2308/2007 Agindua betetzeko bidalitako informazioa urriaren 7ko 34/1998 Legearen

44. artikuluan jasotako banaketa-instalazioen erregistrora gehitu dadila ezarri da.

II

Petrolio-gas likidotuei (PGL) dagokienez, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea onartu izanak eta haren ondorengo aldaketek eredu-aldaketa ekarri zuten

une horretara arte aplikatutako erregulazioarekin alderatuta, zeina petrolio-gas likidotuen banaketa jardueraren Erregelamendua onartzen zuen eta oraindik indarrean dagoen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan baitzegoen jasota.

Aipatutako jarduera erregulatzen duen esandako errege dekretuan jasotako alderdi batzuek, nahitaez lege mailarekin erregulatu behar direnak hala eskatzen duten geroztiko arau-aldaketak daudelako, eta sektoreak azken urteotan izan duen bilakaerak hidrokarburoen legea zenbait alderditan aldatzea komenigarri egiten dute.

Horrekin loturik, lege honetan jasotako aldaketa nagusia PGL kanalizatuaren hornidurari buruzkoa da. Aipatutako hornidura esplizituki definitu da, solteko hornidura modalitatearen barruan, eta ezarri da gas erregaien kanalizazio bidezko hornidurarako aurreikusitakoa aplikatuko zaiola solteko PGL hornidurari, harik eta gaiari buruzko berariazko erregelamendua garatzen ez den bitartean.

PGLren hornidurarekin loturiko jarduerak gauzatzen dituzten subjektuei dagokienez, gaikuntza bat sartu da kontuan hartu beharreko betebeharrak eta eskubideak erregelamendu bidez arautzeko.

Bestalde, PGLren handizkako operadore eta PGLren solteko txikizkako merkaturatzaile jardueran aritzeko, aldaketa honen bidez ezarri da jarduera horietan aritzen direnek erantzukizun zibileko aseguru bat edo jardueren arriskuak behar besteko zenbatekoan estaltzeko adinako beste finantza berme batzuk eratuta eta eguneratuta eduki behar dituztela. Obligazio hori lehendik jasota zegoen erregelamendu mailan, baina zerbitzujardueren eskuragarritasuneta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legeak eta, gerora, merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak arlo honetan ezarritako erregulazioaren ondorioz, lege mailako arau batean jaso beharra dago.

Era berean, jasota geratu da aurrez aipatutako bi subjektuek jakinarazi beharra daukatela jarduerari hasiera emateko aurkeztu duten erantzukizunpeko adierazpenean jasotako daturen baten aldaketa lekarkeen zeinahi egitate ez ezik, bai eta, kasua hala bada, jarduera utzi izana ere. Halaber, zehaztuta gelditu da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak PGLren handizkako operadoreen zerrendatik edo PGLren solteko txikizkako merkaturatzaileen zerrendatik ezabatu beharko dituela jarduera utzi izana jakinarazi dioten operadore edo merkaturatzaileak.

Gainera, eguneratu egin da PGLren solteko txikizkako merkaturatzailearen hornidura obligazioa. Irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuak jasotzen du solteko PGL hornitzen duten enpresek eskatzaile orori eman beharko diotela hornidura, bai eta zabaltzea eskatzen duen harpidedun orori ere, baldin eta gasa entregatu beharreko tokia emandako baimenaren eremu geografikoaren barruan sartzen baldin bada. Jardueran aritu ahal izateko baimenaren ordez jarduera hastearen jakinarazpena –jardueran aritzeko araututako eskakizunak betetzeari buruzko dagokion erantzukizunpeko adierazpenarekin batera– ezartzean, aipatutako obligazio hori edukirik gabe geratu da. Horregatik erantsi da solteko PGLren txikizkako merkaturatzaileek PGL hornitzeko obligazioa dutela, merkaturatzaileak diharduen probintziaren barruan, eskatzen dioten kontsumitzaile guztiei.

Horretaz gain, PGLren handizkako operadoreek beren instalazioek indarrean dagoen araudia betetzen dutela egiaztatzen duten agiriak galdatu behar dizkiote bai PGLren txikizkako merkaturatzaileei eta bai hornitzen dituzten instalazio guztietako titularrei. Orain, ontziratutako PGLren txikizkako merkaturatzaileetara eta solteko PGLren instalazioen titularretara mugatuta dago, eta hori instalazioen segurtasunaren kontrako murrizketa bat da.

Azkenik, arau-hauste oso astun berri bat sartu da, ontziratutako PGL etxean hornitzeko obligazioarekin lotura duena, eta aldatu egin da tarifa eta prezio erregulatuen araubideko kontsumitzaileak kanalizazio bidez gasez hornitzea ukatzeari buruzko arau-haustea, ontziratutako edota kanalizatutako PGLra hedatzeko.

III

Gas naturalaren handizkako merkatuan, bi azpimerkatu bereizten dira: lehen mailako merkatua eta bigarren mailakoa.

Lehen mailako merkatuan, eskaintzari dagokionez, gas ekoizleen arteko transakzioak sartzen dira, eta eskaerari dagokionez, berriz, gasa inportatzen edo zuzkitzen duten agenteak. Ekoizleak ez diren herrialdeen kasuan –Espainia, adibidez–, transakzio horiek herrialde horien gas-sistematik kanpo egiten dira.

Bigarren mailako merkatuan sartzen dira jatorrian gasa inportatzen dutenen eta beste merkaturatzaile batzuen artean, gas-sistemaren esparruan, gertatzen diren transakzio guztiak. Merkatu horrek, argi eta garbi, dimentsio nazionala du, bere izaera dela eta, hor sartzen baitira inportatzaileek beste merkaturatzaileei egindako salmenta kontratuak eta, azken kontsumitzaileen hornikuntza-premiei begira beren salmenta kokapenak doitzeko, merkaturatzaileen artean egiten diren transakzioak.

Espainiako gas-sisteman ez da existitzen antolatutako bigarren mailako merkaturik. Baina existitzen da merkatu bat non egiten diren transakzioek merkaturatzaileen arteko aldebiko negoziazio mekanismoei erantzuten dieten eta zeinaren emaitza ez den islatzen gasaren erreferentzia-prezio batean Espainiako merkatuan.

Lege honen bitartez handizkako merkatu antolatua eratzen da eta gasaren merkatu antolatuaren operadorea izendatzen da. Merkatu horrek, guztiz garatuta dagoenean, prezioen seinale garden bat islatuko du, merkatua dinamizatuko duten merkaturatzaile berrien sarrera erraztuko du eta, horren ondorioz, sektore barruko lehiakortasuna areagotuko du.

Lege honetan jasotzen den erregulazioak iberiar penintsula osoan, bai Espainian eta bai Portugalen, garatzen den jarduera integratu nahi du gasaren merkatu antolatuan. Xede horretarako, merkatu elektrikoaren titularrak sustatutako enpresaren inguruan gasaren merkatu antolatua eratzeko oinarriak ezarri dira, merkatu horretan agente ugari egotea – eta, kasua hala bada, finantza-inbertsiogileak ere bai– ahalbidetuko duen akzio banaketarekin. Finkatu diren akzio mugaketen bitartez, enpresaren kudeaketan itzal adierazgarria gerta dadin ekiditea bilatzen da, gomendatzen zaion zerbitzuan eraginik izan ez dezan. Gainera, Portugalgo erakundeei eragin diezaieketen arauei dagokienez, auzo herrialdean antzeko erregulazio bat inplementatu zain geratzen da horien aplikazioa, elkarrekikotasun printzipioaren arabera, edota nazioarteko akordio edo hitzarmen posible baten zain.

Gas naturalaren sektorean, halaber, zenbait neurri hartu dira gutxieneko segurtasunizakinei dagokienez, beroriek, horniduraren segurtasuna kaltetu gabe, malgutasun handiagoa eta kostu txikiagoa ematen baitiete merkaturatzaileei. Ildo horretan, gaikuntza ematen zaio Gobernuari gutxieneko segurtasun-izakinen artean, izaera estrategikoko izakinak eta izaera operatibokoak bereiz ditzan.

Gainera, gaikuntza ematen zaio Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioari (CORES) gas naturaleko eta gas natural likidotutako (GNL) izaera estrategikoko izakinak eratu, mantendu eta kudeatu ditzan, horrela agente berriek edo hala erabakitzen dutenek hornidura segurtasunari buruz ezarritako obligazioak errazago bete ditzaten.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen V. tituluari dagokionez, aldaketa bat sartu da gas instalazioak eta oliobideak eraikitzearen ondorioz lursail partikularrei eragindako kalteak zehazteko xedearekin; izan ere, halako eraikuntzak gaur egun ezein arautan jasota ez dauden arren, beharrezkoak baitira aipatutako instalazioen segurtasuna babesteko.

Lege honetan hartu den beste neurri bat izan da gas naturala instalatzeko gaikuntza duen edozein enpresatara hedatzea gas naturala hartzeko prestatuta dauden instalazioen ikuskapenak egiteko ahalmena. Gaur egun, banatzaileen bitartez soilik egin daiteke hori.

Azkenik, arau-hausteen sailkapenaren berrikuspen bat egin da eta arau-hauste mota berriak sartu dira, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean kontuan hartu ez ziren zenbait jokabide identifikatu izanaren ondorioz; era berean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala arau-hauste prozeduran eskudun izan daitekeen arau-hauste motak zehaztu dira.

IV

Espainiako lur azpian dauden hidrokarburo hobiak jabari publikoko ondasuntzat hartzen dira, eta badago berorien ustiapena pertsona fisiko edo juridiko pribatuei esleitzea, administrazioak emandako kontzesio titulu baten bidez. Aipatutako hobien ikerketa eta ustiapena merkataritza-arrisku handiko jarduera da, komertzialki ustiagarriak diren hobien bilaketari lotutako ziurgabetasuna kontuan hartzen bada, baina, industriako beste sektore batzuen batez bestekotik gorako errentagarritasuna sor dezake.

Arrazoi horregatik, lege honek hainbat xedapen jasotzen ditu –zergen ingurukoak eta bestelakoak–, aurrez aipatutako arriskua eta errentagarritasuna hidrokarburo-hobien ikerketa eta ustiapen jardueren interes orokorrarekin harmonizatzeko xedez, horrela hidrokarburoen hobi berrien aurkikuntzatik eratorritako errenta ekonomikoek eragin mesedegarria izan dezaten gizarte osoarengan. Hala, oinarrizko zenbait zerga-printzipio kontuan harturik –justizia eta eraginkortasuna–, beharrezkoa iritzi zaio eta bidezkoa gizartearen gainerako zatiarentzat, gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga ezartzeari, «jabari publikoko ondasunen ustiaketatik eratorritako aberastasunaren» parte bat gizartera itzultzea bilatzen duen tresna izan dadin; izan ere, Konstituzioaren eta legearen arabera, gizartearen jabetzakoak dira ondasun horiek.

Ildo horretan, zuzeneko eta benetako izaera duen gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga arautu da, zeinak Espainiako lurraldean erauzitako gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen jabari publikoko produktuen balioa zergapetzen baitu. Karga-eskala progresibo bat ezarri da ekoizpen-bolumenaren arabera aplikatuko dena eta kontuan hartzen duena, orobat, errentagarritasun ekonomikoan proiektuetako zenbait ezaugarri teknikok izan dezaketen eragina, hala nola haren kokapen zehatza edo aplikatutako teknologia.

Bestalde, aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 2. artikuluan ezarritako aipatutako jabari publikoari dagokion gainazal-kanona, gaur egun lehenengo xedapen gehigarriak arautzen duena, haren egitura edozein zergaren erregulaziora egokitzeko eta tarifak ordenatu ahal izateko, aurrerantzean lau izango direlarik. Hirugarren tarifa bat sartu da zundatze-lanen kokapenagatik, ikerketa baimenetan eta ustiapen-kontzesioetan, eta laugarren bat datu sismikoak eskuratzeagatik, esplorazio eta ikerketa baimenetan eta ustiapen-kontzesioetan; lehendik zeuden tarifei dagokienez, zenbatekoak mantendu egin dira, bai eta bi tarifa berriei dagozkienak finkatu ere. Hortaz, berariaz indargabetuta geratu da aipatutako xedapen gehigarria.

Hidrokarburoen esplorazio, ikerketa eta ustiapen jarduerek gizarte osoaren aberastasunari laguntzen diote, energia hornikuntzen segurtasuna hobetzeaz gainera, aberastasuna baitakarte jarduera ekonomikoak eta zerga-ordainketak sorraraziz, eta ingurumenaren iraungarritasuna ere bermatzen dute ingurumena babesteko estandar zorrotzak aplikatzearen ondorioz. Lege honek aurreko printzipioak sendotzen ditu aipatutako jarduerak garatzen diren tokietako erkidegoekin gizarte konpromiso bat hartzeko obligazioa ezarriz, hala, oreka egokia eratu dadin hidrokarburoen ekoizpenaren eta aipatutako erkidego horien beharrizanen artean.

Azkenik, eta aurretik aipatutako zergetatik eratorritako errendimenduei dagokienez, dagozkion irizpideak aplikatu beharko dira etekin horiek intentsitate bereziz itzul daitezen esandako jarduerak kokaturik dauden autonomia erkidego eta udalerrietara, era horretan, bidezkotasun handiagoz doitu daitezen hidrokarburoen ekoizpenetik sorrarazitako etekin publiko nazionalen eta eskualdekoen esferak. Era horretan, aldez aurretik dagokion aurrekontu-zuzkidura egin ondoren, hainbat pizgarri ezarri dira hidrokarburoen esplorazio, ikerketa eta ustiaketa jarduerak gauzatzen diren autonomia erkidego eta tokierakundeentzat. Adibidez, aipatutako jarduerak jasaten dituzten lurraldeetan –bai zuzenean eta bai hurbilekoetan– eragiten dituzten ondorioak arintzea xede izango duten dirulaguntzen sistema garatuko da.

Halaber, hobien ustiapen-kontzesioen titularrek hidrokarburoen salmentatik lortutako diru-sarrerak partekatu beharko dituzte esandako hidrokarburoak barnean dituzten formazio geologikoen gainean kokatuta dauden lursailen jabeekin. Ordainketa horiek – aipatutako salmenten ehuneko 1eko portzentajea finkatu da– hurbileko lursailen jabeei

errenta ekonomiko batzuk lortzea ahalbidetuko die, baina horrek ez du eragotziko esandako titularrek beren lursailak erabili ahal izatea egin ditzaketen negozio juridiko pribatuetarako, kontuan izanik aurkitutako hidrokarburoak erauzteko beharrezkoak gerta daitezkeen ekipamenduak eta instalazioak aipatutako lursail horietan kokatu beharko direla.

I. TITULUA

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen aldaketa

1 artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen II. tituluaren aldaketa.

Aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen II. titulua, eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Gehitu egiten da 35 bis artikulua eta honela idatzita geratzen da:

«35 bis artikulua. Administrazio-isiltasunaren eta jakinarazpenen araubidea.

1.Interesdunaren eskariz hasitako eta titulu honetan araututako gaiei buruzko prozeduretan, eperik luzeena igaro baldin bada prozedurei amaiera ematen dien berariazko ebazpena jakinarazi gabe, eskaria egin duten edo eskaintzak egin dituzten interesdunek administrazio-isiltasunaren indarrez ezezkoa eman zaiela ulertu ahalko dute, lege honetako 22.1 eta 25.3 artikuluetan aipatzen diren planen kasuan izan ezik.

2.Aipatutako prozeduretan, administrazio-egintzen eta har daitezkeen administrazio-ebazpenen jakinarazpen pertsonala bakarrik egin beharko zaie eskatzaileei beraiei, haiekin lehian eskaintzak aurkeztu dituztenei eta, kasua hala denean, operadoreari edota baimenen edo kontzesioen titularrei. Gainera, egintza eta ebazpen horiek azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 60. artikuluan aurreikusitako formalitateen arabera argitaratuko dira, eta argitalpen horrek ordeztuko du beste zeinahi interesdunentzako jakinarazpena.»

Bi. Aldatu egiten da 36. artikulua eta honela idatzita geratzen da:

«Kapitulu honetan xedatutakoa administrazio-prozedura erkidearen legeria nagusian eta hura garatzen duten administrazio-xedapenetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe ulertuko da. Hala eta guztiz ere, administrazio-isiltasunaren eta jakinarazpenen araubideari buruz 35 bis artikuluan jasotzen diren aurreikuspenak, nolanahi ere, lehentasunez aplikatuko dira, eta kasu horietan, aipatutako legeria ordezko gisa aplikatuko da soilik.»

2. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen III. tituluaren aldaketa.

Aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen III. titulua eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Hona nola geratzen den 41.1 b) artikulua:

«b) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari aurkeztea aplikatu den tarifametodologia, deskontu aplikagarrien tasa desberdinak barne, hirugarrenak haien instalazioetara sartzeko sistema eta urteko inbertsio-plana. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zirkular bidez arautzen duen moduan argitaratuko da informazio hori. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gomendioak egin ahalko dizkio esandako tarifa-metodologiari. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena jaulki eta igorriko du urtero Industria, Energia eta Turismo

Ministeriora metodologia horiei buruz egiten dituen oharpen eta gomendioekin, bai eta aurreko ekitaldietan egindako gomendioek zenbaterainoko betetze-maila izan duten ere.»

Bi. Aldatu egiten dira 42. artikuluaren 1. zenbakia eta 2. zenbakiko lehen paragrafoa, eta 3. zenbaki berri bat erantsi egiten zaio aipatutako 42. artikuluari. Honela idatzita geratzen dira:

«1. Handizkako operadoreak izango dira gero txikizka banatzeko xedez petrolio-produktuak merkaturatzen dituzten subjektuak. Nolanahi ere, handizkako operadoretzat hartuko dira bioerregaien findegi eta ekoizpen lantegietako titularrak.

2.Jardueran aritzeko erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten merkataritza-sozietateek soilik jardun ahalko dute handizkako operadore gisa; esandako baldintza horien artean egongo dira bai eskatzaileak behar adinako ahalmen teknikoa edukitzea eta, bai, zerga-betebeharrei dagokienez, haiek ordainduta eta egunean egotea.

(…)

3.Petrolio-produktuen handizkako operadore batek ez baldin badu betetzen bere jardueran aritzeko beharrezkoa den eskakizunen bat, Industria, Energia eta Turismoko ministroak petrolio-produktuen handizkako operadore gisa jarduteko gaikuntzaren amaiera deklaratu ahal izango du, betiere interesdunari entzutea bermatuko duen prozedura bat aldez aurretik izapidetu ondoren.

Aipatutako prozeduraren esparruan eta kasu bakoitzean biltzen diren inguruabarrak aintzat hartuta, ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira, petrolioproduktuen handizkako operadore gisa jarduteko gaikuntza aldi baterako kentzea barne.»

Hiru. Aldatu egiten da 43. artikuluaren 1. zenbakia eta 5. paragrafoa erantsi egiten zaio esandako artikuluari. Honela idatzita geratzen da:

«43. artikulua. Petrolio-produktuen txikizkako banaketa.

1.Petrolio-produktuen txikizkako banaketa jarduerak, gutxienez, ondorengo aktibitate hauetakoren bat hartu beharko du barnean:

a) Horretarako prestatutako instalazioetan ibilgailuak erregaiz hornitzea.

b) Instalazioan bertan kontsumitzeko instalazio finkoak erregaiz hornitzea.

c) Hegazkinak kerosenoz hornitzea.

d) Ontziak erregaiz hornitzea.

e) Produktu horien kontsumoa helburutzat duen beste zeinahi hornikuntza.

Aurreko jarduera horietakoren bat gauzatzen duten guztietan, banatzaileek hornitu ahal izango dituzte petrolio-produktuen txikizkako beste banatzaile batzuk. Kasu horretan, zerga berezien erregistroan eman beharko dute izena aldez aurretik, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 18. artikuluko 7. zenbakian eta esandako legea garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.»

«5. Handizkako operadore baten banaketa-sarekoak ez diren petrolioproduktuen txikizkako banaketa-instalazioen titularrek merkaturatzen duten erregaiaren jatorriari buruzko informazioa eman ahalko dute erregaia erosten dioten handizkako operadorearen publizitatea eginez.»

Lau. Aldatu egiten da 43 bis artikuluaren 3. zenbakia eta honela idatzita geratzen da:

«3. Handizkako operadoreek Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko diote mota horretako zer kontratu izenpetu dituzten eta horien amaierako data; Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren web-orri ofizialean

argitaratuko da azken datu hori. Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak aipatutako kontratuen kopia bat eskatu ahal izango du nahi duenean.»

Bost. Honela idatzita geratzen dira 44. artikuluaren eta 1. eta 3. Zenbakiak:

«1. Autonomia-erkidegoek txikizkako banaketa-instalazioen erregistro bat eratuko dute eta hor egon beharko dute jasota lurralde esparru horretan esandako jarduera garatzen duten instalazio guztiek, zeinek aldez aurretik egiaztatu beharko duten galdatzekoak zaizkien legeeta erregelamendu-eskakizun guztiak betetzen dituztela; esandako erregistroan jasoko dira, orobat, gasolina-zerbitzugune berriak irekitzeko proiektuak eta haien izapidetze egoera.»

«3. Autonomia-erkidegoek Industria, Energia eta Turismoko Ministerioaren erregistrora igorri beharko dituzte, izen-emate, alta, baja, aldaketa edo irekitze proiektuaren datatik hilabeteko gehieneko epearen barruan, esandako egoerei buruzko datu guztiak, datak barne, eta dena delako instalazioaren deskribapen zehatza egin beharko dute eta honako hauek adierazi: zenbaterainoko biltegiratzeko ahalmena duen eta haren kokapenari eta titularrari buruzko datuak, ondorengo hauei buruz:

a) Ibilgailuak erregaiz hornitzeko prestatuak dauden instalazioak.

b) Instalazioan bertan kontsumitzeko instalazio finkoak erregaiz hornitzeko instalazioak.

c) Hegazkinak kerosenoz hornitzeko instalazioak.

d) Itsasontziak erregaiz hornitzeko instalazioak.

e) Ibilgailuak erregaiz hornitzeko prestatutako instalazio berriak irekitzeko proiektuak eta berorien izapidetze egoera.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak erabakiko du, autonomiaerkidegoekin elkarlanean, esandako informazioa datu-basean nola gehitu eta hura eskuratzeko bete beharreko baldintzak zein hartara iristeko modua.»

Sei. Aldatu egiten da 44 bis artikuluaren 3. zenbakia eta 6. zenbakia erantsi esandako artikuluari. Honela idatzita geratzen da:

«3. PGLak ontziratuta eta solteko modalitateetan hornitu ahal izango dira; azken modalitate horren barruan sartzen da PGL kanalizazio bidez banatu eta/edo hornitzea. Hona zer den PGLren kanalizazio bidezko hornidura: depositu bat edo gehiagotatik, kanalizazio bidez, PGL banatzea eta hornitzea hornidura-puntu bat baino gehiagotara; bezeroari gas fasean entregatzen zaio produktua eta kontsumoa kontagailu bidez neurtzen zaio kontsumitzaile bakoitzari.»

(…)

«6. Erregelamendu bidez arautuko dira petrolio-gas likidotuen hornikuntzarekin loturiko jarduerak gauzatzen dituzten subjektuen eskubideak eta obligazioak.»

Zazpi. Beste titulu hau hartu du 45. artikuluak: «PGLren handizkako operadoreak». Gainera, 2. zenbakiko laugarren eta bosgarren paragrafoak eta 4. eta 5. zenbakiak aldatu egiten dira, bai eta 6. zenbaki berri bat erantsi ere. Honela idatzita geratzen da:

«2. (…)

Jatorrizko adierazpenean jasotako daturen baten aldaketa dakarren edozein egitate, bai eta jardueraren amaiera ere, jakinarazi egin beharko du interesdunak hilabeteko gehieneko epearen barruan, hura gertatu den egunetik zenbatuta.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere web orrian argitaratuko du PGLren handizkako operadoreen zerrenda; bertan jasota egongo dira Ministerioari jarduera horretan ari direla jakinarazi dioten sozietateak, eta esandako zerrendatik ezabatuko dira beren jarduera bertan behera utzi dutenak.»

(…)

«4. Handizkako operadoreek PGLren txikizkako merkaturatzaileei eta PGLren instalazioen titularrei, edo, kasua hala bada, hornitzen dituzten erabiltzaileei, haien instalazioek erregelamenduaren arabera galdagarriak diren baldintza teknikoak eta segurtasunekoak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eskatu beharko diete.

5.Artikulu honetan aipatzen diren jarduerak, lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, askatasunez burutu ahalko dira, eta ez da beharrezkoa izango Industria, Energia eta Turismo Ministerioari jakinaraztea, jardueraren xedea 8 litroko edukiera gainditzen ez duten ontziak direnean.

6.PGLren handizkako operadoreek erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste finantza berme batzuk eratuta eta eguneratuta eduki beharko dituzte esandako jardueretatik pertsonentzat eta/edo ondasunentzat erator daitezkeen arriskuak estaltzeko xedez, eta eragindako balizko kalteengatik erantzuteko behar besteko zenbatekoan.»

Zortzi. Aldatu egiten dira 46. artikuluaren 2. zenbakiko laugarren eta bosgarren paragrafoak, eta 5. eta 6. zenbakiak erantsi. Honela idatzita geratzen da:

«2. (…)

Jatorrizko adierazpenean jasotako daturen baten aldaketa dakarren edozein egitate, bai eta jardueraren amaiera ere, jakinarazi egin beharko du interesdunak hilabeteko gehieneko epearen barruan, hura gertatu den egunetik zenbatuta.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bere web orrian argitaratuko du petrolio-gas likidotuaren txikizkako merkaturatzaileen zerrenda; bertan jasota egongo dira Ministerioari jarduera horretan ari direla jakinarazi dioten sozietateak, eta esandako zerrendatik ezabatuko dira beren jarduera bertan behera utzi dutenak.»

(…)

«5. Solteko PGLren txikizkako merkaturatzaileek hura eskatzen dioten guztiak hornitu beharko ditu, betiere, gasa entregatu behar duten tokia merkaturatzailea jarduten duen probintziaren barruan baldin badago. Solteko PGL entregatzeko epeak hornitzailearen eta erabiltzailearen arteko kontratu-estipulazioen araberakoak izango dira.

Solteko kanalizatutako PGLren txikizkako merkaturatzaileek hura eskatzen dioten guztiak hornitu beharko ditu, betiere, gasa entregatu behar duten tokia merkaturatzailearen titulartasuneko kanalizazio sarearen barruan baldin badago.

6.Solteko PGLren txikizkako merkaturatzaileek erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste finantza berme batzuk eratuta eta eguneratuta eduki beharko dituzte esandako jardueretatik pertsonentzat eta/edo ondasunentzat erator daitezkeen arriskuak estaltzeko xedez, eta eragindako balizko kalteengatik erantzuteko behar besteko zenbatekoan.»

Bederatzi. Aldatu egiten dira 52. artikuluko 1, 6 eta 9. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren helburua izango da, Biltegiratze Erakunde Zentrala den neurrian, hidrokarburoen erreserbak eskuratzea, eratzea, mantentzea eta kudeatzea, gas naturalekoak barne, erregelamendu bidez erabakitzen den moduan eta zenbatekoan, bai eta lege honetan aurreikusitako segurtasuneko gutxieneko izakinak mantentzen direla eta gas naturalaren hornidura dibertsifikatzeko obligazioa betetzen dela kontrolatzea ere.»

(…)

«6. Korporazioak, dagozkion betebeharrak betetzen dituela bermatzeko, petrolio gordina, petrolio-produktuak, gas naturala eta gas natural likidotua erosi eta alokatu ahalko ditu, bai eta kontratuak sinatu ere, erregelamenduz ezarritako muga

eta baldintzekin. Alokairu-kontratuak direla medio eskuragarri dituen erreserbak ezin izango dizkie hirugarrenei laga edo alokatu.

Halaber, sarbidea izango du aipatutako Korporazioak gas naturalaren birgasifikatze, garraio eta biltegiratze instalazioetara eta gasaren merkatu antolatura, lege honetan eta berau garatzeko araudian merkatuan jarduten duten beste subjektuentzat ezarritako baldintzetan.

Korporazioak Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurretiazko baimena jaso beharko du izakin estrategikoak erabili ahal izateko. Izakin horiek batez besteko erosketa-kostu haztatuaren prezioan erabili beharko ditu, edo merkatuko prezioan bestela, bestea baino handiagoa balitz, erregelamenduz ezarritako salbuespenetan izan ezik. Halaber, Korporazioak, izakinak kontabilizatzeko, sortu zenetik aurrerako batez besteko erosketa-kostu haztatua erabiliko du.»

(…)

«9. Gobernuak Korporazioaren eginkizunak garatu eta antolamendua eta jarduteko araubidea zehaztuko ditu erregelamendu bidez. Bere administrazioorganoetan, modu egokian ordezkatuta egongo dira lege honen 42. eta 45. artikuluan aipatutako handizkako operadoreak eta 58. artikuluan araututako gas naturalaren merkaturatzaileak; halaber, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren ordezkariak izango dira bertan. Azken hauek energiaren sektorean eskarmentu egiaztatua duten enplegatu publikoen artetik izendatu beharko dira.

Aurreko zenbakian aipatutako subjektu obligaziodunen ordezkariak Korporazioaren kide izango dira eta haren Batzarrean parte hartuko dute; bertan izango duten botoa haien urteko finantza-ekarpenaren bolumenaren araberakoa izango da.

Industria, Energia eta Turismo Ministroak izendatuko ditu hala Korporazioaren presidentea nola erregelamenduz zehaztutako administrazio-organoko kideen kopurua. Aipatutako departamentuaren titularrak betoa ezarri ahalko die lege honetan eta berau garatzeko xedapenetan ezarritakoa urratzen duten Korporazioaren akordioei.»

3. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. tituluaren aldaketa.

Aldatu egin da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. titulua, eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Ezabatu egin da 54. artikuluaren 1. zenbakiko azken paragrafoa

Bi. Aldatu egiten da 58. artikuluaren f) letra, eta g) letra erantsi zaio. Honela idatzita geratzen da:

«f) Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioa, erakunde horren helburua izango baita gas naturalaren izaera estrategikoko izakinak eratzea, mantentzea eta kudeatzea, erregelamendu bidez erabakitzen den partean.

g) Gasaren merkatu antolatuko operadorea, lege honen 65 ter artikuluan ezarritakoaren arabera eta erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin bat etorririk.»

Hiru. Letra berri bat eransten zaio 61. artikuluaren 1. zenbakiari, e) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«e) Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioa, izaera estrategikoko gas naturalaren izakinak eratzeko, mantentzeko eta kudeatzeko dituen eginkizunetarako.»

Lau. Lau letra berri –s) , t) , u) eta v) – eransten zaizkio 64. artikuluaren 3. zenbakiari, hona nola geratzen den:

«s) Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioari behar lezakeen informazioa ematea, erakunde horrek izaera estrategikoko gas naturalaren izakinak mantentzearen arloan betetzen duen eginkizuna gauzatzeko.

t) Gasaren merkatu antolatuko operadorearekin koordinatuta, erregelamenduz esleitzen zaizkion eginkizunak gauzatzea, aipatutako merkatuak behar bezala funtziona dezan.

u) Garraio-sareetan gasaren balantzeari buruzko sareko kodea ezartzen duen 2014ko martxoaren 26ko Batzordearen 312/2014/EB Erregelamenduan garraiosarearen kudeatzailearentzat aurreikusitako eginkizunak bere gain hartzea, balantze egintzak gauzatzea barne.

v) Lege honetako 65 bis artikuluan aipatzen den gasaren merkatu antolatuan, bere eginkizuzak burutzeko beharrezkoa den gasa erostea edo saltzea, eta bereziki, aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz, balantze eragiketetan sistema mantentzeko gas erosketak eta salmentak egitea.»

Bost. IV. tituluko III. kapituluak beste izen hau hartu du: «Gas naturalaren sistemaren kudeaketa teknikoa eta gasaren merkatu antolatua», eta 65 bis artikulua eransten zaio honako hau dioena:

«65 bis artikulua. Gasaren merkatu antolatua.

1.Lege honen eraginetarako, honako hau da gasaren merkatu antolatua: garraio eta banaketa sistemaren balantzeko puntu birtualean gas naturalaren erosketa eta salmenta transakzioek eratzen dutena, epe laburreko kontratazioz eta gasaren emate fisikoaren bidez. Epe laburreko kontratazioak, gutxienez, barnean hartuko ditu hurrengo hilaren azken egunera arteko entregatze epea duten produktuak.

Merkatu antolatuaren barruan sartuko dira, halaber, gasaren erosketa eta salmenta transakzioak edota erregelamenduz zehazten diren beste transakzio batzuk.

Merkatu antolatuko kontratazioa era anonimoan, askatasunez eta borondatez egingo da, lege honetan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan.

Gobernuak arautuko ditu, erregelamendu bidez, merkatu horretan jardun ahal izango duten subjektuak, zer baldintzetan jardun ahalko duten, negoziatu beharreko produktuen ezaugarriak, garraio eta banaketa sistemaren balantzeko puntu birtuala eta Merkatuko Operadoreari eta Sistemaren Kudeatzaile Teknikoari jakinarazi beharko zaion informazioa, betiere gas-sistemaren behar bezalako funtzionamendua ziurtatzeko helburuarekin.

Merkatu hori «Merkataritza Plataforma» gisa eratu da garraio-sareetan gasaren balantzeari buruzko sareko kodea ezartzen duen Batzordearen 2014ko martxoaren 26ko 312/2014/EB Erregelamenduaren 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

2.Edonola ere, gasaren merkatu antolatuan jardun ahalko dute ondorengo subjektu hauek:

a) Gasaren merkatu antolatuko operadorea; berori izango da gas naturalaren merkatu antolatuan burutzen diren gasaren erosketa eta salmenta eskaintzen sistema kudeatzeko sozietate arduraduna.

b) Merkaturatzaileak eta merkatuko zuzeneko kontsumitzaileak; gasa erosteko eta saltzeko eskaintzak aurkeztuz parte hartu ahalko dute.

c) Sistemaren Kudeatzaile Teknikoa.

d) Garraiolariak eta banatzaileak.

e) Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioa.

f) Merkatuko gainerako parte-hartzaileekin, hirugarrenen instalazioetara sartu gabe, gasaren erosketa-salmenta eragiketak egiten dituen beste zeinahi subjektu.

Kasu honetan, esandako subjektuak balantze aldiaren azkenean duen balantzea zero izan beharko da. Subjektu horiek ez dute merkaturatzaile kategoriarik eduki beharko, betiere, merkatuan parte hartzeko erregelamendu bidez ezartzen diren

eskakizunak betetzen badituzte. Aipatutako agenteen jarduera bakarra merkatuko gainerako parte-hartzaileei gasa erostea edo saltzea izango da.

Agente horiek titular gisa duten gasa aipatutako salerosketa xedeetarako soilik erabili ahal izango da, eta gas hori ez da, ezein kasutan, merkaturatzaileekiko lagatze edo alokairu xede izan ahalko, segurtasuneko izakinen mantentze obligazioak bete ahal izateko.»

Sei. Gehitu egiten da 65 ter artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«65 ter artikulua. Gasaren merkatu antolatuko operadorea.

1.Gasaren merkatu antolatuko operadoreak, gas naturalaren merkatuan, gas naturala erosteko eta saltzeko eskaintza sistemaren kudeaketa hartuko du bere gain, erregelamendu bidez ezartzen den moduan eta eginkizunekin.

Nolanahi ere, merkatuko operadorearen eginkizunak izango dira:

a) Merkatu antolatuan parte hartzen duten subjektuek egiten dituzten salmenta eta erosketa eskaintzen harrera egitea. Merkatuko operadoreak merkatuko kontratazio plataforman argitaratuko ditu salmenta eta erosketa eskaintzen prezioak eta bolumena, era anonimoan.

b) Baldin eta hala badagokio, dagozkion bermeak jasotzea. Berme horiek zuzenean edo baimendutako hirugarrenen bitartez kudea ditzake.

c) Merkatu antolatuko kasazioetatik ondorioztatzen diren produktu desberdinen prezioen kasazioa egitea eta erabakitzea.

d) Interesdunei eskaintzen kasazioaren emaitzak jakinaraztea.

e) Produktu bakoitzaren prezio eta bolumen negoziatuak argitaratzea.

f) Ordainketa eta kobrantzen likidazioa eta jakinarazpena, zuzenean edo hirugarren baten bitartez.

g) Aplikatzekoa den araudiarekin bat etorririk, merkatu antolatuan parte hartzen duten subjektuek gauzatutako eragiketen berri ematea Sistemaren Kudeatzaile Teknikoari.

h) Merkatuaren bilakaeraren berri ematea publikoki, erabakitzen den aldizkakotasunarekin.

i) Erregelamendu bidez esleitzen zaizkion beste zeinahi eginkizun gauzatzea.

Merkatuko operadoreak Espainiako gas-sisteman jardungo du bere eginkizunak gardentasunaren, objektibotasunaren, diskriminazio ezaren eta independentziaren printzipioak errespetatuz.

2.Gasaren merkatu antolatuko operadore gisa, merkataritza-sozietate batek jardungo du eta edozein pertsona fisiko edo juridiko izan ahalko da sozietate horretako akziodun.

Polo Español SA Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadorearen sozietate horretako kapitaleko zuzeneko partaidetzen eta, kasua hala bada, SGPS SA (Portugalgo) Merkatu Iberiarreko operadorearen sozietateko partaidetzen batura ehuneko 30ekoa izango da. Aipatutako sozietateek gasaren merkatu antolatuko operadorean duten partaidetzaren pisu erlatiboa, 2/3 eta 1/3 izango da, hurrenez hurren.

Espainiako eta Portugalgo gas-sistemetako Kudeatzaile Teknikoen kasuan, esandako sozietatearen kapitalean eduki daitezkeen zuzeneko partaidetzen batura ehuneko 20koa izango da. Bi sozietateek gasaren merkatu antolatuko operadorean duten partaidetzaren pisu erlatiboa, 2/3 eta 1/3 izango da, hurrenez hurren.

Energiaren sektorean jarduerak gauzatzen dituzten subjektuen kasuan, esandako sozietatearen kapitalean zuzenean edo zeharka eduki daitezkeen partaidetzen baturak ezingo du ehuneko 3a gainditu. Era berean, subjektu horien partaidetzen baturak ez du ehuneko 30 gainditu behar, eta akzio horiek ezin izango dira sindikatu, ezein ondoriotarako.

Sozietatean parte hartzen duten gainerako subjektuen kasuan, haien zuzeneko edo zeharkako partaidetza, gehienera ere, ehuneko 5era mugatuko da, inpaktu garrantzitsurik edo eragin adierazgarririk izan ez dezan sozietatearen jardueren garapenean.

Pertsona fisiko edo juridiko batek merkatuko operadore gisa jarduten duen merkataritza-sozietateari jakinarazten badio sozietatearen kapitalean parte hartu nahi duela, eskaera, bai eta gas naturalaren sektorean jarduerak burutzen dituen ala ez adierazten duen eskatzailearen egiaztagiria ere, Akziodunen Batzar Nagusira helaraziko da.

Batzar Nagusiak aurkeztutako eskaera onartu egin beharko du, eta partaidetzak, gehienez, eskaera egin duenari dagokion akziodun motan existitzen diren partaidetzen batez bestekoaren baliokide izan beharko du; honako prozedura hauetako baten edo batzuen bidez gauzatuko da:

a) Sozietateak edo bertako akziodunen batek bere akzioak saldu nahi dituela adieraziko du Batzar Nagusian.

b) Sozietatearen kapitala zabaldu egingo da akzio berriak jaulkita, baina energiaren sektorean jarduten duten subjektuek harpidetu ditzaketen ehuneko 30eko gehieneko muga errespetatu beharko da.

Gasaren merkatu antolatuko operadorearen kapitalean parte hartzeko eskaera egin dutenek energiaren sektorean jarduten baldin badute, aipatu dugun ehuneko hori errespetatzearren, kapitala behar baino gehiago zabaltzea erabaki daiteke, betiere Batzar Nagusian argi geratzen bada akzio horiek gasarekin loturiko jarduerak burutzen ez dituen edozein akziodunek harpidetu nahi dituela.

Nolanahi ere, jaulkitzen diren akzioen gaineko lehentasunezko harpidetzaeskubidetik at geratuko dira akziodunak, partaidetza-eskaera berriei kasu egiteko.

3.Gasaren merkatu antolatuko operadorearen ordainsaria merkatuan eragiketak egiten dituzten agente guztiek hartuko dute beren gain, Industria, Energia eta Turismo Ministroaren aginduz finkatzen diren baldintzetan.»

Zazpi. Bigarren paragrafoa gehitu egiten zaio 70. artikuluaren 1. zenbakiari, 2. zenbakia aldatu egiten da eta bigarren paragrafoa erantsi egiten zaio 4. zenbakiari. Honela idatzita geratzen dira:

«1. (…)

Era berean, aipatutako instalazioak erabiltzen utziko diote Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioari, izaera estrategikoko gas natural izakinen eratze, mantentze eta kudeaketa arloan dituen eginkizunetarako.

2.Gobernuak arautuko ditu erregelamendu bidez hirugarrenak instalazioetara sartzeko baldintzak eta instalazioen titularrek hirugarrenak sartzearekin lotuta dituzten betebehar eta eskubideak, bai eta Merkatuko Zuzeneko Kontsumitzaileenak, merkaturatzaileenak, Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioarenak eta Sistemaren Kudeatzaile Teknikoarenak ere. Halaber, kontratuen gutxieneko edukia definituko da; bai eta, hala badagokio, bigarren mailako ahalmen-merkatuaren baldintzak arautu ere.»

(…)

«4. (…)

Ezingo zaio mugatu edo ukatu sarera sartzea Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioari, eta kasu guztietan izango du lehentasuna beste subjektuekiko, larrialdi egoeretan eta kasu bakoitzean Gobernuak halako kasuetarako onartzen dituen neurriak gauzatzerakoan.»

Zortzi. Bi paragrafo gehitu egiten zaizkio 73. artikuluaren 1. zenbakiari, eta honela idatzita geratzen dira:

«1. (…)

Era berean, banaketa-instalaziotzat hartuko dira, orobat, banaketa sare bat elikatzen duten gas natural likidotuaren instalazio sateliteak ere.

Halaber, banaketa-instalaziotzat hartuko dira garraio-sarearen eta banaketasarearen arteko konexio instalazioak, erregelamendu bidez erabakitzen diren termino eta baldintzetan.»

Bederatzi. Aldatu egiten da 74. artikuluaren 1. zenbakiko p) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«p) Bere sarera konektatutako erabiltzaileei jakinaraztea, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan eta aldizkakotasunez, instalazio hartzaileetan ikuskapenak egin beharra.

Jakinarazpen horretan adieraziko zaie erabiltzaileei gas naturalaren enpresa instalatzaile gaituek egin dezaketela esandako ikuskapena.

Zehazttutako epean eta moduan, ez bazaio enpresa banatzaileari jakinarazi gas naturalaren enpresa instalatzaile gaitu batek ikuskapena egin duela, enpresa banatzailea ikuskapena egitera behartuta egongo da.

Erregelamendu bidez ezarriko dira enpresa banatzaileari dagokion ziurtagiria ez igortzearen ondoriozko prozedurak eta eraginak.»

Hamar. Aldatu egiten da 80. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:

«1. Gas naturalaren merkaturatzaileek erregelamendu bidez ezartzen diren eskakizunak bete beharko dituzte, eta horien artean jasota egongo da eskatzailearen behar besteko ahalmen teknikoa. Enpresa merkaturatzaileek galdagarriak diren bermeak aurkeztu beharko dituzte.

Beti jakinarazi beharko diote administrazio eskudunari eta, kasu guztietan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari –zeinak, bere aldetik, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioari jakinaraziko baitie– jarduera hasi dutela edo utzi dutela, eta jakinarazpenari aurreko lerrokadan aipatutako eskakizunei buruzko erantzukizunpeko adierazpena gehitu beharko diote.

Jarduera hasteari buruzko aipatutako jakinarazpenarekin batera, gas naturalaren merkaturatzaileek jardueraren lehen urterako salmenten aurreikuspena igorri beharko dute Industria, Energia eta Turismo Ministeriora. Aurreikuspen horretan, azken kontsumitzaileari egindako salmenta irmoak eta salmenta etengarriak, eta beste salmenta mota batzuk banatuta jasoko dira.

Gas naturalaren merkaturatzaileek egiaztatu beharko dute betetzen dituztela eskakizun horiek, baldin eta administrazio eskudunak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak edota Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak horren ziurtagiria eskatzen badiete.

Jatorrizko adierazpenean jasotako daturen baten aldaketa dakarren edozein egitate jakinarazi egin beharko du interesdunak hilabeteko gehieneko epearen barruan, hura gertatu den egunetik zenbatuta.

Europar Batasuneko kide den herrialde batean gas naturala merkaturatzeko enpresa gaituen kasuan eta esandako herrialdearekin gas naturala merkaturatzeko baimenak elkarri aitortzeko hitzarmena sinatuta baldin badago, nahikoa izango da jarduera hasi edo utzi dela jakinaraztea, instalazioetara heltzeko kontratazioan beharrezkoak diren berme ekonomikoak eratzearen kaltetan izan gabe.»

Hamaika. Bigarren paragrafoa erantsi egiten zaio 87. artikuluaren 1. zenbakiari eta honela idatzita geratzen da:

«1. (…)

Ikuskapen-jarduerak hamabi hilabeteko epean amaitu beharko dira, interesdunari jardueren hasiera jakinarazi zitzaion egunetik kontatzen hasita. Jarduerak amaitu direla ulertuko da jardueren amaiera eta emaitzak biltzen dituen akta jakinarazten

den egunean. Epe hori etenda uzteko kasuak erregelamendu bidez erabaki ahal izango dira.»

Hamabi. Aldatu ondoren, honela idatzita geratzen da 91. artikuluaren 1. zenbakia:

«1. Erregai gaseosoen hornidurara bideratutako jarduerek lege honetan ezarritakoaren araberako ordainsari ekonomikoa izango dute, azken baliabideko tarifen, Gobernuak zehazten dituen bidesari eta kanonen eta ordaindutako prezioen kargura.

Aurreko hori gorabehera, gas naturalaren hobien eta garraio instalazioen artean eratu beharreko konexioak hobiaren ustiapen-kontzesioaren titularraren bizkar joango dira eta ez dira gas-sistemaren kostuen barruan sartuko.»

Hamahiru. Bigarren paragrafoa erantsi egiten zaio 92.5 artikuluari eta honela idatzita geratzen da:

«5. (…)

Gobernuak erabaki eta ezarriko ditu gas instalazioetara heltzeko bidesari eta kanonen egitura eta aplikazio-baldintzak.»

Hamalau. Hona nola geratu den idatzita 98. artikulua:

«98. artikulua. Hornidura segurtasuna.

1.Gas naturalaren merkaturatzaileak gutxieneko segurtasun-izakin batzuk edukitzera behartuta egongo dira eta Espainiako lurraldean azken kontsumitzaileei egindako salmenta irmoen baliokide diren egunen bitartez adieraziko dira izakin horiek.

Merkatuko Zuzeneko Kontsumitzaileak gutxieneko segurtasun-izakin batzuk edukitzera behartuta egongo dira eta haien kontsumo irmoen baliokide diren egunen bitartez adieraziko dira, merkaturatzaile batek hornitu gabeko partean.

2.Obligazio hori bere jabetzako gasarekin edo alokatuz edota, kasua hala bada, dagozkion biltegiratze zerbitzuak kontratatuz bete ahalko du behartuta dagoen subjektuak. Gobernuak zehaztuko du, sistemaren erabilgarritasunen arabera, gutxieneko segurtasun-izakinen baliokide den egun kopurua.

3.Erregelamendu bidez zehaztuko dira izaera estrategikoa izango duten gutxieneko segurtasun-izakinen partea eta izaera operatiboa izango dutenena, bai eta zer modutan zenbatu ahalko diren izakin horiek eta nor izango diren haiek eratzeaz, mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratuko diren subjektuak.

Izaera estrategikoko gutxieneko segurtasun-izakinak eratzea, mantentzea eta kudeatzea 52. artikuluan aipatzen den Korporazioak egin ahal izango du, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintza eta proportzioen barruan.

Segurtasuneko gutxieneko izakinak oinarrizko biltegiratzeetan mantenduko dira erregelamenduz zehazten diren proportzioetan, lege honetako 78.4 artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe.

4.Gaitasuna eman zaio Industria, Energia eta Turismo Ministroari ezar dezan zer eratan eta baldintzetan bete dezaketen beren obligazioa Espainian behartuta dauden subjektuek eta, kasua hala denean, Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioak, Europar Batasuneko Estatu kideetan erreserbak eratzeari dagokionez. Era berean, esandako herrialdeetan behartuta dauden subjektuek Espainiako lurraldean gutxieneko segurtasun-izakinak nola eta zer baldintzatan eratu behar dituzten ere zehaztu ahalko du.»

4. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen V. tituluaren aldaketa.

Aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen V. titulua, eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da 107. artikuluaren 4. zenbakia eta 5. zenbakia erantsi egiten zaio artikuluari; honela idatzita geratzen da:

«4. Gas instalazioen eta oliobideen eraikuntzak lursail partikularretan izango duen eragina ondoren adierazten den moduan zehaztuko da:

a) Gainazaleko instalazio finkoak eraiki behar direneko lursailen nahitaezko desjabetzea.

b) Eroanbideen kanalizazioen eta komunikazio-kableen kasuan:

1.a Bide-zor iraunkorra inposatuko da lau (4) metro zabaleko lursail zerrenda batean –bi metro ardatzaren alde banatara–, baimenaren ebazpenean zehaztuko dena, eroanbiderako beharrezkoa den hoditeria –edo hoditeriak– lurperatuta egongo den kanalizazioaren luzera guztian. Ezarritako bide-zor hori ondorengo jabarimugaketen pean egongo da:

i.Debekatuta egongo da berrogeita hamar zentimetro baino sakonagoko goldaketa edo antzeko lanak egitea, bai eta zurtoin garaiko zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea ere, bi metro baino gutxiagoko distantzian, hoditeriaren ardatzetik zenbatuta.

ii.Debekatuta egongo da zeinahi motatako obrak edo eraikuntzak egitea, edota instalazioen funtzionamendu egokia kaltetu edo galaraz dezaketen inolako egintzarik gauzatzea, hoditeriaren ardatzetik hamar metro (10 m) baino gutxiagoko distantziara, haren bi aldeetan. Distantzia hori murriztu ahal izango da, berariaz hala eskatzen bada eta, kasu bakoitzean, Administrazio Publikoko organo eskudunak finkatzen dituen baldintzak betetzen badira.

iii.Instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berritzeko beharrezkoak diren langileei eta tresneriei sarbidea libre uztea eta, kasua hala denean, eragin diren kalteak ordaintzea.

iv.Seinale edo mugaketa zedarriak eta aireztatzeko hodiak instalatu ahal izatea eta instalazioak egiteko edo haien funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren lurrazaleko edo lurpeko lanak gauzatzeko eragozpenik ez jartzea.

2.a Zerrendako obrak gauzatzeko beharrezkoak diren lursailen aldi baterako okupazioa, zeina, jabego bakoitzaren kasuan, desjabetzeari dagozkion lur-zati planoetan islatuko baita. Gune horretan, aldi batez, leudekeen oztopo guztiak kenduko dira eta beharrezkoak diren lanak egingo dira kanalizazioa eta hari lotuta doazen elementuak instalatzeko, xede horietarako behar diren lan eta eragiketa guztiak gauzatuz.

5.Kasu bakoitzean segurtasun arrazoiengatik inposatu beharko diren baldintzak eta mugaketak aldatu ahal izango dira horretarako ematen diren erregelamenduen eta arau teknikoen arabera.»

5. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen VI. tituluaren aldaketa.

Aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen VI. titulua eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten dira 109. artikuluaren 1. zenbakiko a) , i) , k) , ab) eta ad) letrak eta ae) -tik bf) -ra arteko letrak erantsi ondoren, honela idatzita geratzen dira:

«a) Lege honen aplikazio-eremuan bildutako jarduerak egitea edo jarduera horiei atxikitako instalazioak eraikitzea, zabaltzea, ustiatzea edo aldatzea, beharrezkoak diren kontzesioa, administrazio-baimena, erantzukizunpeko adierazpena, jakinarazpena edo, kasua halakoa denean, dagokion erregistroan izena eman gabe, eta horietan bildutako edukia, preskripzioak eta baldintzak ez

betetzea, baldin eta pertsonak, ondasunak edo ingurumena arrisku nabarian jartzen baldin badira.»

(…)

«i) Sozietateetako partaidetzak hartzeari dagokionez, erabakitako baldintzak edo betebeharrak Industria, Energia eta Turismo Ministerioari ez jakinaraztea edo ez betetzea, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzetan.»

(…)

«k) Ontziratutako PGL edo kanalizazio bidez gasak hornitzeari uko egitea tarifa araubidean edo lege honetako III. eta IV. tituluen eta garapeneko xedapenen arabera araututako prezioak dituzten kontsumitzaileei.»

(…)

«ab) Gasaren merkatu antolatuko operadoreak 65 ter.1 artikuluaren c) eta d) letretan aipatzen diren eginkizunak ez betetzea, lege honetan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, baldin eta horrek sistemarentzat edo gainerako subjektuentzat kalteak eragiten baditu.»

(…)

 

«ad)

Ontziratutako PGL etxera hornitzeko obligazioa ez betetzea.

ae)

ENAGAS SAren akzioetako partaidetzari dagokionez, ezartzen diren

mugak ez betetzea, bai eta 63 bis 2 artikuluan zehazten den jakinarazpena ez egitea ere, garraio-sarearen kudeatzailetzat egiaztatutako sozietatearentzat ezarritako eskakizunak betetzeko garaian eragina izan dezakeen edozein egoerari dagokionez. af) Sistemako subjektuek behin eta berriro ez betetzea sistemako beste subjektu batzuekiko dituzten informazio edo komunikazio betebeharrak, eta informazioa behin

eta berriro ez igortzea galdagarriak diren moduan eta epearen barruan.

ag) Administrazio publikoan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsari arautuan ehuneko 5etik gorako inpaktua eragiten bada.

ah) Kasuan kasu, administrazio publiko eskudunak – Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala eta Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioa barne direla– erabaki dituen ikuskapen-jarduerei aurka egitea, eragozpenak edo aitzakiak jartzea, edo uko egitea.

ai) Indarrean dagoen araudian horretara behartuta daudenek 101. artikuluan aurreikusitakoaren aplikazioan ezarritako neurriak begiratzeko obligazioak ez betetzea esandako araudian erregulatutako jardueraren bat gauzatzen dutenen

aldetik.

 

aj)

Indarrean dagoen araudian horretara behartuta daudenek isilpeko

informaziorako sarbidea zaintzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez betetzea.

ak)

Aplikatu beharreko araudian ezarritako eskakizunak ez betetzea ordainsari

arautua duten jardueren ordainsarien araubidea jasotzeko eskubidea izatearren, baldin eta espresuki larritzat tipifikatu ez bada.

al) Neurketa-puntuaren arduradunek neurtzeko eta kontrolatzeko ekipoak eta erregelamendu bidez ezarritako gainerako gailuak izateko betebeharra ez betetzea eta, horren ondorioz, neurketa eta fakturazioa zuzen egitea eragozten bada, edo ez-betetze horrek pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria eragiten badu; halaber, irakurketa egiteaz arduratzen direnei, egiaztatzaileei edo administrazio publiko eskudunak irakurketa egiteko edo ekipoak egiaztatzeko baimendutako erakundeei sarbidea ukatzea edo eragoztea.

am) Horretara behartuta daudenek indarrean dagoen araudia ez betetzea, neurketa-sistemak egoki funtzionatzeko beharrezkoak diren neurketa-ekipoak eta informazioa tratatzeko eta jakinarazteko gainerako gailuei dagokienez, bai eta

erregelamendu bidez ezartzen diren segurtasuneko eta pribatutasuneko irizpideak ez betetzea ere.

an) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta daudenek alta prozesuak, neurrien irakurketa eta tratamendua, eta informazioaren elkartrukea behin eta berriro ez betetzea, informazioa ez igortzea edo, hala badagokio, bidaltzera behartuta dauden hartzaileei erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan, epean eta moduan ez eskaintzea.

añ) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta daudenek igorritako neurketari buruzko informazioa oker edo desitxuratuta egotea, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuak nabarmen areagotzen badira edo diru-sarrerak nabarmen gutxitu.

ao) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta daudenek neurketa-ekipoen egiaztapenak kudeatzeko betebeharra behin eta berriro ez betetzea.

ap) Neurketa-ekipoen edo instalazioen edozein manipulazio, edo beharrezko gailuak ez izatea, baldin eta horren ondorioz hornitutako edo kontsumitutako zenbatekoen neurketa, edo hornitutako edo kontsumitutako energia fakturatzeko oinarritzat hartzen den edozein kontzeptu alda badaiteke.

aq) Sarearen puntu batera konektatzeko baimena ukatzea edo aldatzea, justifikaziorik gabe. Ukatzea justifikatu gabekotzat hartuko da lege honetan edo berau garatzeko Gobernuak onartutako arauetan aurreikusitakoa betetzen ez bada. ar) Lege honetan eta berau garatzeko Gobernuak onartutako arauetan aurreikusita ez dauden beste mekanismo batzuk ezartzea konexioeta sarbidebaimenak emateko edo baimen horiek ematean lehentasuna izateko.

as) Konexioedo sarbide-baimenak ematea horretarako beharrezkoa den ahalmenik izan gabe, betiere Gobernuak erregelamendu bidez ezarritako baldintza eta irizpideen arabera.

at) Lege honetako 65 ter.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gasaren merkatu antolatuko operadorearen akzioen partaidetzari buruz ezarritako mugaketak ez betetzea.

au) Enpresa banatzaile edo garraiatzaileek, jarduten duten guneetan, eskatzen dizkieten hornidura berrien konexioa eta hartuneak egiteko betebeharra, edo lehendik daudenak zabaltzeko betebeharra ez betetzea, aplikatu beharreko araudiaren arabera egin beharra daukatenean.

av) Enpresa banatzaileek edo merkaturatzaileek kontsumitzailearen babeserako neurri egokien aplikazioa ez betetzea, lege honetan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako baldintzetan, baldin eta egitate horren ondorioz eraginpeko subjektuek kalte ekonomikoa izaten badute.

aw) Banatzaileek eta merkaturatzaileek lege honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako legezko gaitasunaren, gaitasun teknikoaren eta ekonomikoaren eskakizunak ez betetzea.

ax) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta dauden subjektuek hornidura kontratuak eta sareratzeari buruzkoak ez formalizatzea.

ay) Gas naturalaren horniduran edo kontsumoan egindako beste edozein

jarduketa, baldin eta hornitutako edo kontsumitutako gasaren errealitatea aldarazten badu ehuneko 15etik gora eta, aldi berean, 300.000 euroz gaindi.

az)

Banatzaileek beren eginkizunaren egikaritzan ezarritako betebeharrak ez

betetzea, nolaz eta ez den, berariaz, larri edo astuntzat tipifikatu.

ba)

Operadore nagusiek indarrean dagoen araudian ezarritako murrizketak ez

betetzea.

bb) Galdatutako eskakizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenean edo interesdunek aurkeztutako jakinarazpenean jasotako funtsezko datu edo adierazpenen bat okerra edo faltsua izatea, edo ez aipatzea.

bc) Gasaren enpresa instalatzailearen edo gas-instalatzailearen jardueran aritzea, indarrean dagoen araudiaren arabera dagokion administrazioaren baimenik

edo instalatzaile-agiririk gabe, pertsonen edo ondasunen segurtasunerako arriskua dakarrenean.

bd)

Hidrokarburoen ustiapen-kontzesioetan ekoiztutako hidrokarburoen

neurketa fiskalerako gailuak ez instalatzea edo bidegabeki manipulatzea.

be)

43 bis.1. artikuluak ezartzen dituen mugak eta obligazioak ez betetzea.

bf)

Petrolio-produktuak biltegiratu eta garraiatzeko instalazioak norberarentzat

hartzea eta haien edukieratik nabarmen behera erabiltzea, baldin eta, Lege honetako

41. artikuluak arautzen duenaren arabera, hirugarrenen sarbidea baimendu behar badute.»

Bi. Ezabatu egiten da 110. artikuluaren t) letra, u) eta v) letrak aldatu eta berrizendatu –orain t) eta u) dira–, w) letra berrizendatu –orain v) da– eta w) -tik añ) -ra arteko letrak erantsi egiten dira. Hona nola geratzen diren idatzita:

«t) Gas naturala banatzen eta merkaturatzen duten enpresek kontratatutako edo eskainitako zerbitzuari buruzko edonolako kexa, erreklamazio eta gorabeherari erantzuteko, bai eta kontratazioari eta hornidurari buruzko alderdiekin loturiko informazio-eskaerei ere erantzuteko zerbitzuaren mantentze-lanak eta funtzionamendu egokia bermatzeko betebeharra ez betetzea; zerbitzu horretan telefono bidezko arreta-zerbitzua eta telefono-zenbaki bat sartuko dira, biak doakoak. Halaber, Lege honetan eta berau garatzeko araudian ezarritakoaren arabera, kontsumitzailea babesteko neurriak ere ez betetzea.

u) Behartuta dauden subjektuek hidrokarburoen sektorean aplikatzekoak zaizkien Europar Batasunaren Erregelamenduak eta erabakiak ez betetzea. Bereziki, merkatua manipulatzeari edo manipulatzen saiatzeari, informazio pribilegiatua erabiltzeari edo informazio pribilegiatua ezkutatzeari lotutako edozein arau-hauste, energiaren handizkako merkatuaren osotasun eta gardentasunari buruzko 2011ko urriaren 25eko 1227/2001/EB Erregelamenduan eta berori garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera, bai eta gas naturalaren garraio-sareetara sarbidea izateko baldintzei buruzko 2009ko uztailaren 13ko 715/2009 Erregelamenduan eta berori garatzeko araudian ezarritakoa ez betetzearekin lotutako edozein arau-hauste ere.»

(…)

«w) 65.ter.1 artikuluan eta berori garatzeko araudian ezarritakoari kasu eginik, gasaren merkatu antolatuko operadoreak dagozkion eginkizunak eta betebeharrak ez betetzea, nolaz eta ez den, berariaz, oso larri edo astuntzat hartu.

x) Administrazio publikoan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, baldin eta horren ondorioz sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsarian ehuneko 1etik 5era bitarteko inpaktua eragiten bada.

y) Segurtasun-neurriak ez betetzea, nahiz eta ondasunentzat ageriko arriskurik ez eragin.

z) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta daudenek alta prozesuak, neurrien irakurketa eta tratamendua, eta informazioaren elkartrukea ez betetzea, bai eta informazioa ez igortzea edo, hala badagokio, bidaltzera behartuta dauden hartzaileei erregelamendu bidez xedatutako baldintzetan, epean eta moduan ez eskaintzea ere.

aa) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta daudenek neurketa-ekipoen egiaztapenak kudeatzeko betebeharra ez betetzea, nolaz eta arau-hauste oso larri edo astuntzat tipifikatuta ez dagoen.

ab) Indarrean dagoen araudiaren arabera horretara behartuta dauden subjektuek zerbitzuaren kalitate-indizeei, edo zerbitzuaren kalitateeta jarraitasunbaldintzei buruzko eskakizunak ez betetzea.

ac) Erabiltzaile berriei zerbitzua ematen hastean justifikatu gabeko atzerapena izatea.

ad) Banatzaile edo merkaturatzaileek honako betebehar hauek ez betetzea: euren sareetara eta euren guneko garraio-sareetara konektatuta dauden hornidurapuntu guztien datu-base bat izateko betebeharra, sarerako sarbidea ahalbidetzeko betebeharra, eta hornidura-puntuen erregistroko datuak kontsultatzea eta energiakontsumitzaile eta -merkaturatzaileekiko komunikazioak eta eskaerak informatikaren bitartez jaso eta baliozkotzea ahalbidetzen duten sistema informatikoak izatea.

ae) Hornitzaile-aldaketan edo kontratu-baldintzen aldaketak egitean esku hartu behar duen edozein subjekturekiko komunikazioetarako ezarritako epeak eta edukiak behin eta berriro ez betetzea, justifikaziorik gabe.

af) Merkaturatzaileek gas naturalaren hornidura-kontratuak formalizatzeko ezarritako eskakizunak behin eta berriro ez betetzea, eta bezeroekin ahalordea emateko eta kontratuak egiteko baldintzak ere ez.

ag) Lege honetan aurreikusitako baldintzetan jarduera arautuak eta libreak egiten dituen sozietate-talde baten barruan sartuta dauden erreferentziako enpresa banatzaile eta merkaturatzaileen marka eta markaren irudia aurkeztean eta horri buruzko informazioa ematean nahasmendua eragitea, merkaturatze-jarduerak egiten dituzten talde bereko filialen berezko nortasunari dagokionez.

ah) Banatzaileek edo merkaturatzaileek euren betebeharrak eta indarrean dagoen araudiaren arabera jardueran aritzeko ezinbestekoak diren eskakizunak ez betetzea, nolaz eta ez den, berariaz, oso astuntzat edo arintzat tipifikatu.

ai) Banatzaileek edo merkaturatzaileek Administrazio Publikoak onartutako eskaria kudeatzeko programak praktikan jartzeko duten obligazioa ez betetzea.

aj) Eraginpeko lursailen titularrek edota beste edozein pertsonak, 107. artikuluaren 4. zenbakiko b) letran ezarritakoaren arabera, instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berritzeko beharrezkoak diren langileei eta tresneriei sarbidea libre uztea eragozten edo oztopatzen duten egintzak eta hidrokarburoen kanalizazioetarako inposatutako bide-zor iraunkorraren urraketak edota jabarimugaketaren ez-betetzeak dakartzatenak egitea.

Bereziki eta izaera mugatzailerik gabe, legez kontrako egintzak izango dira bidezor iraunkorreko lur-zerrendaren barruan zuhaitzak landatzea; ezarritakoa baino tarte laburragora eraikuntzaren bat egitea, Lege honetako 107. artikuluan aurreikusitako baimenik izan gabe; seinale-zedarriak eta/edo aireztatzeko hodiak kentzea, edota pertsonen edo instalazioen segurtasunean eragin kaltegarria izan

dezakeen beste zeinahi egintza gauzatzea.

ak) Gasaren enpresa instalatzailearen edo gas-instalatzailearen jardueran aritzea, indarrean dagoen araudiaren arabera dagokion administrazioaren baimenik edo instalatzaile-agiririk gabe.

al) Erantzukizunpeko adierazpenean edo interesdunek aurkeztutako jakinarazpenean jasotako eskakizunak betetzeari dagokionez, edozein datu edo adierazpen zehaztugabea edo faltsua izatea, edo ez jasotzea; betiere, funtsezkoak ez badira.

am)

Horretara behartuta dauden ustiapen-kontzesioaren operadoreek hobiaren

gaineko lursailen titularrei dagokien ordainketa egiteko obligazioa ez betetzea.

an)

Handizkako operadoreek gasolina-zerbitzuguneen kopuruari buruz ezarrita

dauden mugak ez errespetatzea eta legez ezarritako merkatu kuotak gainditzen diren eremu geografikoetan erregaia era esklusiboan hornitzeko loturei buruz dauden mugak ez betetzea.

añ) Gasolina-zerbitzuguneei erregaiaren salmenta-prezioa zuzenean edo zeharka erabakitzera zuzenduta dagoen handizkako operadoreen edozein praktika, arau-hauste oso astuntzat hartzen ez denean.»

Hiru. Honela idatzita geratzen da 111. artikulua:

«111. artikulua. Arau-hauste arinak.

Honako arau-hauste hauek arinak dira:

a) Horretara behartuta dauden subjektuek hornidura-kontratuak formalizatzearekin loturiko betebeharrak ez betetzea, arau-hauste astuntzat edo oso astuntzat hartzen ez denean.

b) Sistemaren kudeaketa teknikorako arauetatik eratorritako betebeharrak ez betetzea, 109 eta 110. artikuluen arabera arau-hauste astuntzat edo oso astuntzat hartzen ez direnean eta ez-betetze horren ondorioz merkatuaren edo gas-sistemaren funtzionamenduari kalterik eragiten ez zaionean.

c) Merkaturatzaileekiko eta bezeroekiko komunikazioetarako ezarritako epea, hornitzaile-aldaketak egiteko epea, eta kontratuetako baldintzen edozein aldaketa egiteko epea ez betetzea, justifikaziorik gabe.

d) Merkaturatzaileek bezeroekin ahalordea emateko eta kontratuak egiteko eskakizunak ez betetzea.

e) Merkaturatzaileek eta banatzaileek fakturetan galdatzekoa den edozein informazio eskakizun ez betetzea.

f) Lege honetan edo berau garatzeko xedapenetan araututako prezio, tarifa edo bidesariak eta kanonak modu irregularrean aplikatzea, eta horren ondorioz, prezioa aldatzea, arau-hauste astuntzat edo oso astuntzat hartzen ez denean.

g) Administrazio Publikoan aurkezten den edozein datu, adierazpen edo dokumentu oker edo desitxuratuta egotea, bai eta behar ez den epean eta moduan aurkeztea ere, ordainsari arautua duten jardueren ordainsarien araubidea zehazteko edo jasotzeko xedea izanik, betiere sistemaren kostuetan subjektuaren urteko ordainsari arautuaren gehienez ehuneko 1eko inpaktua eragiten bada.

h) Hidrokarburoen ekoizpen, garraio edo horniketarako instalazioen eraikuntzaren eraginpean dauden lursailetarako ezarritako erabilera-mugak ez betetzea.»

Lau. Zenbaki bat, 7a, erantsi egiten zaio 113. artikuluari eta honela idatzita geratzen da:

«7. Lege honen eraginetarako, ez-betetze bat behin eta berriro egin dela ulertuko da baldin eta hori egin aurreko urtean arau-hauste berdinari dagokion zehapena ezarri bazaio subjektuari, administrazio-bidean irmoa den ebazpenaz.»

Bost. Hona nola geratzen den idatzita, aldatu ostean, 114. artikulua:

«114. artikulua. Hertsapen-isunak.

Ematen diren ebazpenak edo informazio-errekerimenduak betetzen direla ziurtatzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak edota Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hertsapen-isunak jarri ahal izango dituzte, egunean 100 eurotik 10.000 eurora bitartekoak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako baldintzetan.

Isunen zenbatekoa ondorengo irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Arau-haustearen ondorioz pertsonen bizitza eta osasunarentzat eta gauzen eta ingurumenaren segurtasunarentzat sortutako arriskua.

b) Eragindako kalte edo hondamenaren garrantzia.

c) Horniduraren jarraitasunean eta erregulartasunean eragindako kalteak.

d) Eragindako kalte ekonomikoak.

Hertsapen-isunak ezar litezkeen zehapenekiko independenteak izango dira, eta horiekiko bateragarriak.

Xedapen honetan aurreikusitako hertsapen-isunen zenbatekoa Altxor Publikoan sartuko da.»

Sei. Honela idatzita geratzen da 115. artikuluaren 2. zenbakia:

«2. Lege honetan tipifikatutako administrazio-arloko arau-hausteen ondoriozko zehapen-prozedurak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hemezortzi hilabetekoa izango da arau-hauste oso astun eta astunei buruzko espedienteen kasuan, eta bederatzi hilabetekoa arau-hauste arinengatik hasitakoen kasuan. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ematen ez bada, Energiaren Estatu Idazkaritzako dagokion zuzendari nagusiak edo, hala badagokio, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean eskumen hori esleituta duen organoak prozedura iraungi dela adieraziko du eta jarduketak artxibatzeko aginduko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92. artikuluan aurreikusitako ondorioekin.»

Zazpi. Honela idatzita geratzen da 116. artikulua:

«116. artikulua. Zehapenak jartzeko eskumenak.

1.Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, arau-hausteei dagozkien zehapenak jartzea honako hauei dagokie:

a) Ministroen Kontseiluari, arau-hauste oso astunak egiteagatik zehapenak ezarri behar direnean.

b) Industria, Energia eta Turismo Ministerioko titularrari, arau-hauste astunak egiteagatik zehapenak ezarri behar direnean.

c) Energiaren Estatu Idazkaritzako Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiko titularrari, arau-hauste arinak egiteagatik zehapenak ezarri behar direnean.

2.Autonomia-erkidegoen esparruan, bakoitzaren araudian xedatuta dagoena bete beharko da.

3.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere eskumenen esparruan, administrazio-arloko honako arau-hauste hauek egiteagatik zehapenak ezartzeko eskumena izango du:

a) 109. artikuluaren d) , g) , h) , j) , k) , l) , q) , r) , u) , v) , w) , z) , ab) , ac) , ae) , af) , ah) , aq) , ar) , as) , at) , au) , av) , ax) , ay) , az) eta ba) letretan oso astuntzat tipifikatutako arau-hausteak.

b) Aurreko letran aipatu eta astuntzat tipifikatuta daudenak, baldin eta, gertatzen diren zirkunstantzien arabera, ezin badira oso astuntzat jo eta, bereziki,

110.artikuluko c) , d) , f) , k) , l) , m) ,n) , o) , p) , s) , t) , u) , v) , w) , ad) , ae) , af) eta ag) letretan tipifikatuta daudenak.

c) 111. artikuluaren a) , b) , c) , d) , eta e) letretan arintzat tipifikatuta daudenak.»

6. artikulua. Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen beste aldaketa batzuk.

Aldatu egiten da Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea eta honela idatzita geratzen da:

Bat. Aldatu egiten da hogeita hamabigarren xedapen gehigarria eta honela idatzita geratzen da:

«ENAGAS SAk ezingo du sistemaren kudeaketa teknikoa, garraioa eta garraiosarearen kudeaketa ez diren beste jarduerarik burutu hogeita hamaikagarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen filialen bidez. Era berean, aipatutako filial erregulatu horiek ezingo dute partaidetzarik eskuratu beste helburu sozial bat duten sozietateetan, hori guztia lege honetako 65.ter artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe.»

Bi. Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria gehitu egiten da, eta honela dio:

«Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria. Gas merkatuaren likidezia.

Gobernuak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak, nork bere eskumenen esparruan, gas merkatuaren likidezia bermatzera zuzendutako dagozkion xedapenak ezarriko dituzte.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txosten bat argitaratuko du urtero non azterketak eta gomendioak egingo diren gasaren merkatu antolatuko likidezia maila, gardentasuna eta lehia maila aztergai hartuta. Baldin eta esandako likidezia hori merkatuan beren borondatez sortzeko prest dagoen operadorerik ez balego, edota iritziko balitzaio haiek egiten duten ekarpena ez dela nahikoa, Gobernuak operadore nagusi gisa kalifikatuta dauden gas naturalaren merkaturatzaileak behartu ahal izango ditu, Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriei buruzko ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, gasa erosteko eta saltzeko eskaintzak aurkeztera, bolumen jakin batean, aipatutako merkatuan diferentzial batekin.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, zer produktu den kontuan harturik, metodologia bat proposatuko dio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, bai aipatutako diferentziala eta bai eskaini beharreko bolumena kalkulatzeko. Esandako metodologia hori Energiaren Estatu Idazkaritzaren ebazpen bidez onartuko da.»

Hiru. Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria gehitu egiten da, eta honela dio:

«Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria. Gasolina-zerbitzuguneetako informazioa.

Lege honetako 44. artikuluan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren txikizkako banaketa-instalazioen Erregistroko informazioa Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari petrolio-produktuen hornidura jarduerei buruzko informazioa igortzeko modua zehazten duen uztailaren 25eko ITC/2308/2007 Aginduan aurreikusitako informazioarekin osatuko da.»

Lau. Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria gehitu egiten da eta honela dio:

«Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Behin betiko likidazioa.

Gas-sistemaren ekitaldi bakoitzeko diru-sarrera eta kostuen behin-betiko likidazioa, 2015. urteari dagokionetik hasi eta hortik aurrera, dagokion ekitaldiaren hurrengo urteko abenduaren 1.a baino lehen egin beharko da.»

II. TITULUA

Hidrokarburoen esplorazioarekin, ikerketarekin eta ekoizpenarekin lotutako

neurriak

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

7. artikulua. Pizgarriak hidrokarburoen esplorazio, ikerketa eta ustiaketa jarduerak gauzatzen diren autonomia-erkidego eta toki-erakundeentzat.

Estatuaren Aurrekontu Orokorrek, existitzen diren finantza baliabideen arabera, beren lurraldeetan hidrokarburo hobien esplorazio, ikerketa eta ustiapen jarduerak abian dituzten autonomia-erkidegoak eta tokierakundeak xede dituzten zuzkidurak ezarriko dituzte, jarduera horiek eratuko baitituzte gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zergaren zerga-egitatea eta lege honetan araututako gainazalkanonaren hirugarren eta laugarren tarifak.

Zenbatekoa, banaketa eta gainerako alderdiak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera arautuko dira.

8. artikulua. Hidrokarburoen erauzketa neurtzeko gailuak.

1.Kontzesiodunak behartuta egongo dira hidrokarburoen erauzketa neurtuko duten gailuak instalatzera. Administrazio Publikoak esandako gailu horiek markatzen dutena denbora errealean irakurtzea galdatu ahal izango du, urruneko neurketen bidez.

Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduaren bitartez arautu ahalko dira esandako gailuen kokapena eta haiek bete beharko dituzten ezaugarri teknikoak, operatiboak eta logistikoak, bai eta beroriek egindako neurketen erregistroak bete beharko dituen eskakizunak ere.

2.Halaber, Administrazio Publikoak laginak hartu ahalko ditu, eta erauzitako hidrokarburoen ezaugarriak sistematikoki aztertzeko eskemak ezartzea galdatu ahalko du; hain zuzen ere, azterketa horiek erabiliko dira bai erreferentziako prezioak eta bai konbertsio-faktoreak zehazteko eta eguneratzeko edota titulu honetan xedatutakoa behar bezala aplikatzeko egoki diren beste zeinahi helburutarako.

II. KAPITULUA

Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga

9. artikulua. Izaera.

Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga zuzeneko eta benetako izaera duen tributua da eta zergaren aplikazio eremuan erauzitako gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen jabari publikoko produktuen balioa zergapetzen du, hidrokarburoen lehenengo arazketa eta bereizketa tratamendua egin ostean.

10. artikulua. Xede-eremua.

Zerga honen xede-eremua Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean araututako hidrokarburo likidoak eta gaseosoak dira.

11. artikulua. Lurralde-eremua.

1.Espainiako lurralde osoan aplikatuko da zerga. Ondorio horietarako, Espainiako lurraldekoa dela ulertuko da jurisdikziopeko uren, ekonomia-eremu esklusiboaren, plataforma kontinentalaren eta nazioaren subiranotasunaren pean dauden gainerako itsas hondoen lur-azpia.

2.Aurreko zenbakian adierazitakoak ez du eraginik izango indarrean dauden tributuen foru-araubideetan, hots, Nafarroako Foru Komunitarearen hitzarmen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia itunean.

12. artikulua. Tratatuak eta hitzarmenak.

Lege honen bitartez ezarritakoak ez du eraginik izango barne-ordenamenduaren parte diren nazioarteko itun eta hitzarmenetan, Espainiako Konstituzioaren 96. artikuluarekin bat etorririk.

13. artikulua. Zerga-egitatea.

1.Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen II. tituluan aipatzen diren hidrokarburo hobien ustiapen-kontzesioetako gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketa –betiere Espainiako lurraldearen barruan egiten dena– izango da zerga-egitatea.

2.Kapitulu honetan ageri diren eta berezko izaera duten kontzeptuei eta terminoei dagokienez, hidrokarburoen sektorearen Estatuko araudian xedatutakoa beteko da, kapituluan bertan zehazten dena izan ezik.

14. artikulua. Zergadunak.

Aurreko artikuluan adierazitako jarduerak gauzatzen dituzten pertsona juridikoak eta

erakundeak dira esandako zerga honen zergadun.

15. artikulua. Zerga-oinarria.

1.Zergaren zerga-oinarria gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketaren balioak eratuko du.

Erauzketaren balioa, berriz, honako hau izango da: zergaldian zehar erauzi diren eta zergaren xede-eremuan sarturik dauden produktuen balioaren batura, lehenengo arazketa eta bereizketa tratamendua egin ostean.

Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen kantitatea zehazteko, 8. artikuluan aipatzen diren hidrokarburoen erauzketa neurtzeko gailuetan neurtutako bolumena hartu beharko da kontuan. Neurketa horrek bat etorri beharko du putzuaren buruko bolumenarekin, operadoreak berak gauzatuko duen arazketa eta bereizketa prozesuaren barruan

erretiratzen zaizkion ur, CO2 eta bestelako substantzien kantitateak osoko bolumenetik kendu ondoren.

Eragin horietarako, honela kalkulatuko da erauzketaren balioa: Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz onartutako erreferentzia-prezioari aplikatuko zaio erauzi den produktuaren osoko bolumena. Bolumen hori honela adieraziko da:

a) Petrolioa eta kondentsatuak: upel petroliotan; upelaren edukiera eta neurtzeko baldintzak aipatutako aginduan zehaztuko dira.

b) Gas naturala: metro kubikotan, zero gradu zentigraduko hozberoan eta bar bateko presioan neurtuta.

Produktu bakoitzaren erreferentzia-prezioa zergaldi bakoitzeko hamabi hiletako prezioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatzearen emaitza izango da. Hileko prezio horiek kalkulatzeko produktu bakoitzak ordezkagarritasun handieneko merkatuetan duen kotizazioa hartuko da erreferentzia gisa.

Horrez gainera, esandako aginduan jasoko dira egoki irizten zaien konbertsio-faktoreak eta artikulu honetan xedatutakoa behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako berezitasunak.

2.Lege honetako 13. artikuluan adierazitako jarduerak gauzatzen dituzten ustiapenkontzesio guztietarako erabakiko da aurreko zenbakian zehaztutako zerga-oinarria.

16. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1.Zergaldia urte naturalarekin bat etorriko da, non eta ustiapen-kontzesioaren jarduera ez den eteten, azken kasu honetan, jarduera eten den egunean amaituko baita zergaldia ere.

2.Zergaldiaren azkeneko egunean sortuko da zerga.

17. artikulua. Karga-eskala.

1.Ekoizpena petrolioa eta kondentsatuak direnean, ondorengo karga-eskalaren arabera galdatuko da zerga:

 

 

Zerga tasa

Zergaldian erauzitako upelak

 

 

Ustiapena

Itsaspeko

 

 

 

 

lehorrean

ustiapena

 

 

 

 

365.000

arte. . . . . . . . . . . . . . . .

% 2

% 1

365.001etik 3.650.000ra arte . . . .

% 6

% 5

3.650.000

baino gehiago . . . . . .

% 8

% 7

 

 

 

 

2.Gasaren kasuan, berriz, ondorengo karga-eskalaren arabera galdatuko da zerga:

 

 

Zerga tasa

 

 

 

 

 

Zergaldian erauzitako bolumena

Itsaspeko

Ustiapena lehorrean

ustiapena

 

 

 

 

 

 

 

 

Ohikoa

Ohikoa

Ez-ohikoa

 

 

 

 

32.850.000 m3ra arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

% 1

% 3

% 1

32.850.000 m3-tik 164.250.000 m3-ra arte . .

% 3

% 4

% 3

164.250.000 m3 baino gehiago . . . . . . . . . . . .

% 4

% 5

% 4

 

 

 

 

Eragin horietarako, erauzketa ez-ohikotzat hartuko da aldez aurretik bolumen handiko haustura hidraulikoko teknikak aplikatzea eskatzen duena, hau da, putzu batean 1.000 m3 edo gehiago ur injektatzea haustura fase bakoitzeko, edo 10.000 m3 edo gehiago ur injektatzea haustura prozesu guztian zehar; aldiz, ohikoa iritziko zaio gainerako teknikak erabiltzearen bidez egiten den erauzketari.

18. artikulua. Kuota osoa.

Zerga-oinarriari aurreko artikuluan ezarritako karga-eskala aplikatzearen emaitza gisa ateratzen den kantitatea izango da kuota osoa.

19. artikulua. Likidazioa eta ordainketa.

1.Zergadunek, zerga sortu eta hurrengo urteko apirilaren lehenengo 20 egun naturalen barruan, zergaren autolikidazioa egin eta kuota ordaintzeko obligazioa izango dute, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak ezartzen dituen arau eta ereduekin bat etorririk.

2.Zerga sortu den urteko urriaren lehenengo 20 egun naturalen barruan, zergadunek ordainketa zatikatu bat egin beharko dute abian den zergaldiari dagokion likidazioaren kontura, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak ezartzen dituen arau eta ereduekin bat etorririk.

Ordainketa zatikatua kalkulatzeko oinarria urte natural bakoitzaren lehenengo sei hiletako erauzketaren balioaren arabera zehaztuko da, 15. artikuluan esandako balioa erabakitzeko ezarritako arauak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduaren bitartez eragin horietarako onartzen den erreferentzia--prezioa aplikatuta.

Produktu bakoitzaren erreferentzia-prezioa urteko lehenengo sei hiletako prezioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatzearen emaitza izango da. Hileko prezio horiek kalkulatzeko produktu bakoitzak ordezkagarritasun handieneko merkatuetan duen kotizazioa hartuko da erreferentzia gisa.

Ordainketa zatikatuaren zenbatekoa aurreko paragrafoan aurreikusitako oinarriari 17. artikuluan jasotako dagokion karga-eskala aplikatzearen emaitza gisa ateratzen dena izango da.

20. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zerga honi dagozkion tributu-arloko arau-hausteak Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren arabera sailkatuko eta zigortuko dira.

III. KAPITULUA

Gainazal-kanona

21. artikulua. Gainazal-kanona.

1.Gainazal-kanona, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen II. tituluan araututako zenbait esplorazio eta ikerketa baimen eta ustiapen-kontzesio eman izanaren ondorioz, jabari publiko estatalaren parte diren hidrokarburoen erabilera pribatiborako edo haien ustiapen berezirako eskubideak kargatzen dituen tasa bat da; era berean, lursailen, lur-azpiaren edo itsas hondoaren okupazioa ere kargatzen du, zundaketak egin ahal izateko eta datu sismikoak eskuratzeko beharrezkoak diren neurrian.

2.Zergadun gisa tasa hori ordaintzeko obligazioa izango dute esplorazio baimenen, ikerketa baimenen eta ustiapen-kontzesioen titularrek.

3.Kanon hori lege honetan xedatutakoaren, Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean ezarritakoaren eta aplikatzekoa den gainerako tributu araudian jasotakoaren arabera eraenduko da.

4.Hidrokarburoen ikerketa baimenen eta ustiapen-kontzesioen titular direnen kasuan, hektarea eta urteko kanon bat eskatuko da, lehen eta bigarren tarifetatik dagokionaren arabera:

 

Lehen tarifa: ikerketa baimenak

Euro Ha eta urteko

 

 

 

1.

Baimenaren indarraldian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,07631

2.

Luzapen bakoitzean. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,15262

 

 

 

 

 

 

 

Bigarren tarifa: ustiapen-kontzesioak

Euro Ha eta urteko

 

 

 

1.

Lehenengo bost urteetan. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

1,907752

2.

Hurrengo bost urteetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5,341706

3.

Hurrengo bost urteetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

14,117364

4.

Hurrengo bost urteetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

17,551318

5.

Hurrengo bost urteetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

14,117364

6.

Hurrengo bost urteetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

7,249458

7.

Luzapenetan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

5,341706

 

 

 

5.Aurrez zehaztutako lehen eta bigarren tarifei dagozkien gainazal-kanonak jabari publiko estatalaren titularraren alde sortuko dira urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehen egunean, data horretan existitzen diren baimen edo kontzesio guztiei dagokienez, eta urte bereko lehen hiruhilekoaren barruan ordaindu beharko dira.

6.Baldin eta ikerketa baimenak edo ustiapen-kontzesioak urtarrilaren 1.a baino geroago ematen badira, esleitu diren urtean ordaindu beharreko kanona ez da osoa izango, dagokion heinekoa baizik, hau da, esleitu diren egunetik urte naturala amaitu arteko aldiari dagozkion urteko kuoten zati proportzionala. Kasu horietan, kanona baimena edo kontzesioa eman den egunean sortuko da eta 90 eguneko epearen barruan ordaindu beharko da, esandako data horretatik zenbatuta.

7.Irizpide berbera jarraituko da ikerketa baimena edo ustiapen-kontzesioa iraungi den kasuetan, eta esandako urte naturalean hura indarrean egon den egun eraginkorrei dagokien kanona ordaindu beharko da.

8.Ikerketa edo ustiapeneko zundaketen perforazioak egiteagatik hirugarren tarifaren araberako kanona ordaindu beharko da:

Hirugarren tarifa: zundaketen perforazioa ikerketa baimenetan eta ustiapen-kontzesioetan

Euro/zundaketa

 

 

 

1.

Lehorreko zundaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

125.000

2.

Itsasoko zundaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

600.000

 

 

 

9.Esplorazio edo ikerketa baimenen zein ustiapen-kontzesioen bitartez datu sismikoak eskuratzeko laugarren tarifaren araberako kanona ordaindu beharko da:

Laugarren tarifa: Kanpaina sismikoak eskuratzea esplorazio zein ikerketa baimenetan eta

Zenbatekoa

 

ustiapen-kontzesioetan

 

 

 

 

 

1.

2Dko kanpaina sismikoa (€/m) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,3000

2.

3Dko kanpaina sismikoa (€/m2) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

0,0003

 

 

 

10.Hirugarren eta laugarren tarifen kanonak kanpaina sismikorako edo zundaketaren perforaziorako lanak hasten direnean sortuko dira, hau da, kontrakoa frogatzen ez bada, hasita daudela ulertuko da nahitaezko udal kontroleko azken egintza jaulki denetik, zundaketa lurralde nazionalean kokatuta baldin badago, edota sektoreko administraziobaimena jaulki denetik, baldin eta lanak jurisdikziopeko uren, ekonomia-eremu esklusiboaren, plataforma kontinentalaren edota nazioaren subiranotasunaren pean dagoen beste itsas hondoren batean kokatzen bada.

Eragin horietarako, ez zaio iritziko zundaketa berri bat perforatzen ari denik:

a) Zundaketa berri bat edo gehiago perforatzen direnean lehorreko kokaleku batean non aurreko bi urteetan tasa sortu duen zundaketa bat perforatu izan den.

Lehorreko kokaleku gisa ulertuko da, bai proiektu teknikoetan eta bai tokian bertan, garbi identifikatzeko moduan mugatutako lursail bat, bere itxiturarekin, publiko orokorrak sartzea debekatuta daukana,non obra zibileko egokitze eta eraikuntza lanak egin diren, bertan, geroago, perforazio-dorre bat eta gainerako laguntza ekipamenduak instalatzeko, kokaleku horretan zundaketa baten perforazioa egiteko eta, aurrerago, bertan behera uzteko, aldi batez edo behin betiko.

b) Perforazioa aurrez zulatutako zundaketa batean berriro barneratzea denean, hura sakonago zulatzeko xedearekin edota zundaketa berriak perforatzeko, hasierako zundaketaren ibilbideko punturen batetik abiatuta.

c) Zundaketek ikerketa edo ustiapena ez den beste xede bat dutenean, adibidez, testiguak hartzea, jariakinak berriro injektatzea, monitorizazioak egitea edo beste batzuk.

11.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren ardura izango da tasa horien kudeaketa eta diru-bilketa. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari gaikuntza eman zaio tasa hori ordaintzeko lekua eta modua ezar ditzan.

IV. KAPITULUA

Ordainketak lur-jabeei

22. artikulua. Ordainketak gaineko lursailen jabeei.

1.Hidrokarburo hobien ustiapen-kontzesioen titularrek, lurrazpiko biltegiratzeenek salbu, urteko kopuru bat ordaintzeko obligazioa izango dute erreferentziako perimetroaren barruan dauden hobi gaineko lursailen jabeei, Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

Aipatutako obligazioa Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 25.2 artikuluan aipatzen den ustiapen-kontzesioa ematen duen errege dekretuan ezarriko da.

2.Lur-jabe bakoitzari urtean ordaindu beharreko zenbatekoa ondorengo formula aplikatzetik lortuko da:

Qi

= QT

×

Si

ST

 

 

 

Non,

a) Qi «i» jabeari urtean ordaindu beharreko zenbatekoa den; jabetzat ulertuko dira, bai erreferentziako urteko abenduaren 31n lursailaren jabe zirenak, bai eta, jabe izan gabe, kontzesioaren titularrek desjabetu zituzten haiek ere, kokalekua eta haren eraginpeko instalazio guztiak eraikitzeko; instalazio horien barruan ez dira sartuko obra edo lan linealak, nola diren gasbideak edota linea elektrikoak.

b) QT erauzitako hidrokarburo kantitatearen balio monetarioaren ehuneko 1 izango den; balio hori II. tituluko II. kapituluko irizpideak aplikatzetik lortuko da.

c) Si «i» jabearen titulartasuneko lursailaren azalera den; betiere, erreferentziako perimetroaren barruan baldin badago.

d) ST erreferentziako perimetroaren barruan sartzen den osoko azalera den, ustiapenkontzesio bakoitzean zehazten denaren arabera.

3.Ustiapen-kontzesioa emateko prozeduran zehaztuko dira ordainketa honen onuradun izango diren hobi gaineko lursailen jabeen izenak. Eragin horietarako, Estatuko Administrazio Orokorra katastroen kudeaketa arloan eskumena duen organoari zuzenduko zaio eta hark jakinaraziko dizkio esandako lur-jabeei dagozkien datu garrantzitsuak; lurjabe horiek interesdun izango dira aipatutako prozeduran.

Behin titularrei kontzesioa eman zaienean, hauek lur-jabeengana zuzenduko dira eta ordainketa gauzatu ahal izateko behar dituzten datuak eskatuko dizkiete.

4.Dagokion urte naturalean erauzitako hidrokarburo kantitatearen kalkulua 15. artikuluan xedatutakoa aplikatuta zehaztuko da.

Operadoreak bigarren zenbakiko formula aplikatzetik ondorioztatzen diren kantitateak ordainduko dizkie dagokien lur-jabeei erreferentziako urte naturaleko ekainaren 1a baino lehen. Aldez aurretik, operadoreak banaka jakinaraziko die lur-jabeei, gutxienez, ordainduko dien zenbatekoa, dagokien zenbatekoa kalkulatzeko zer oinarri erabili diren, gardentasunez eta erraz ulertzeko moduan, eta 6. zenbakian aipatzen den prozeduraren berri ere emango die.

Epearen barruan ordaindu ezin izan diren kantitateak Gordailu Kutxa Orokorrean kontsignatuko dira harik eta dagokion lur-jabeari behin-betiko ordainketa egiten zaion arte edota, kasua hala bada, Altxorrera transferentzia egin arte, ustiapen-kontzesioa iraungitzean.

5.Kasu bakoitzari legokiokeen zehapen-araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, artikulu honetan aipatzen diren ordainketak ez egiteari kontzesioa emateko baldintzak ez betetzea iritziko zaio, eta, hortaz, ustiapen-kontzesioa iraungitzeko arrazoia izan liteke.

6.Aurreko zenbakietan xedatutakoa gorabehera, jabeak uko egin ahal izango dio eskubide horri Industria, Energia eta Turismo Ministerioari jakinarazita.

7.Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz, hobi gaineko lursailen jabeei egin beharreko ordainketak erabaki ahal izateko aplikatzekoak izango diren erreferentziako perimetroak zehazteko beharrezkoak diren xedapenak emango dira.

Lehenengo xedapen gehigarria.

Operador do Mercado Ibérico (Portugal) deituari, SGPS, SA-ri edo Portugalgo Gassistemaren Kudeatzaile Teknikoari buruz Lege honetan jasota dauden xedapen guztiak nazioarteko hitzarmen edo akordio batean xedatzen denaren edo Portugalgo Errepublikak ezartzen duen araudiaren baldintzapean daude, xedapen horiek aipatutako erakundeei aplikatu ahal izateko.

Bigarren xedapen gehigarria. Lurrazpiko biltegiratzeen ordainketa egin gabeak.

2015ean zehar ordainsarien araubidean sartzen diren oinarrizko izaerako lurrazpiko biltegiratzeen kasuan, behin-behineko zerbitzua abian jarritako dataren eta 2014ko abenduaren 31 arteko aldiaren barruan sortu diren eta artean aitortzeko dauden kantitateak 2014ko ekitaldiko behin-betiko likidazioaren barruan sartuko dira.

Hirugarren xedapen gehigarria. Elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarau lekualdatzen dituen eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuko 8. artikuluaren eraginkortasuna.

Eraginik gabe geratu da elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarau lekualdatzen dituen eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuko 8. artikuluan ezarritakoa.

Laugarren xedapen gehigarria. Esklusibotasun-kontratuak handizkako operadoreekin.

1.Petrolio-produktuak handizka saldu eta ehuneko 30etik gorako merkatu-kuota duten operadoreek ezingo dute handitu jabetzan edo bestelako tituluren baten pean dituzten instalazioen kopurua, baldin eta instalazio horien kudeaketa zuzena edo zeharkakoa eskuratzea badakarkie, eta ezingo dituzte banaketa esklusiboko banaketakontratu berriak izenpetu ibilgailuentzako erregaiak eta karburanteak hornitzeko instalazioak ustiatzen dituzten txikizkako banatzaileekin, aintzat hartu gabe nork duen haiekiko titulartasuna edo eskubide erreala.

Dena dela, aurretik izenpetuta zeuden kontratuak berritu egin ahal izango dira, horrela aurretiaz adierazitako merkatu-kuota gainditzen bada ere.

Era berean, esandako probintzian edo lurralde-eremuan ehuneko 30etik gorako merkatu-kuota duten petrolio-produktuen handizkako operadoreek ezingo dituzte jabetzaerregimenean eskuratu ez eta instalazio berriak ustiatu, baldin horrek beren merkatu-kuota handitzea badakar, aurreko ekitaldiko urteko salmentekin alderatuta, jabetza-erregimenean edo instalazioaren zuzeneko edo zeharkako kudeaketa ahalbidetzen dien beste zeinahi tituluren pean dituzten instalazioen kopurua ez handitu izana aintzat hartu gabe.

2.Aurreko merkatu-kuotaren ehuneko hori zenbatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Handizkako operadoreak edo enpresa-talde bereko operadoreek probintzia bakoitzeko banaketa-sarearen barruan ibilgailuak erregaiz hornitzeko dituen edo dituzten instalazioetako aurreko ekitaldiko urteko salmentak. Penintsulatik kanpoko lurraldeen kasuan, zenbaketa modu bereizian egingo da uharte bakoitzerako eta Ceuta eta Melillarako.

b) Banaketa-sare berekoak direla ulertuko da operadore nagusiak jabetzaerregimenean dituen instalazio guztiak, bai haien zuzeneko ustiapena duen kasuetan, bai eta hirugarrenei edozein tituluren pean lagata dituenak ere; halaber, egoera berean egongo dira handizkako operadoreak instalazioaren titularrarekin hornidura kontratuak esklusiban izenpetuta badituzte.

c) Aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera, banaketa-sare berekoak direla ulertuko da, orobat, ibilgailuei erregaia hornitzeko instalazio guztiak, baldin eta talde bereko partaide den erakunderen baten instalazioak baldin badira, Merkataritza Kodeko 42. artikuluak xedatutakoaren arabera.

3.Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehaztuko da urtero petrolio-produktuak handizka eta araututako ehunekoaz gaindiko merkatu-kuotarekin banatzen dituzten operadoreen zerrenda. Ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da».

4.Hiru urteko epean, edo merkatuaren bilakaerak eta sektorearen enpresa-egiturak horretarako bide ematen duenean, 1. zenbakian adierazitako ehunekoa berrikus dezake Gobernuak, edo xedapen honek ezarritako debekua bertan behera uztea erabaki dezake.

Lehenengo xedapen iragankorra. Merkatuko operadorea eratzeko agindua.

1.Lege hau indarrean jartzen den egunetik bi hilabeteko epean, Polo Español SA Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadoreak MIBGAS SA merkataritza-sozietatea Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 65 ter artikuluan ezarritako irizpideetara egokitzea sustatuko du.

Aipatutako artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorririk, aurreikusitako partaidetza guztiak estaltzen ez diren kasuan, Polo Español SAk, hau da, Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadoreak, bere partaidetza handituko du, denboraldi batez, harik eta kapitalaren ehuneko 100 estali arte.

2.Gasaren merkatu antolatuko operadoreak eragiketak egiteko prest egon behar du lau hilabeteko gehieneko epean, lege hau indarrean jartzen denetik zenbatuta.

Bigarren xedapen iragankorra. Merkatuko operadorearen finantzaketa.

1.Harik eta Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz, gasaren merkatu antolatuan behar adinako likidezia baldintzak lortu direla erabakitzen den arte, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren gas-sistemaren kostuen artean sartuko da merkatuko operadorearen ordainsariari dagokion zatia.

Aipatutako aldi iragankor horretan, merkatuko operadorearen ordainsaria Industria, Energia eta Turismoko ministroaren aginduz finkatuko da.

Lege hau indarrean jartzen den egunetik bi hilabeteko epean, gasaren merkatu antolatuko Operadoreak ordainsari proposamen bat eta merkatuan eragiketak egiteko zenbait arau proposamen igorriko ditu Industria, Energia eta Turismo Ministeriora.

2.Lege hau indarrean jartzen den egunetik lau hilabeteko epean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak merkatuko operadorearentzako ordainsari metodologia baten proposamena igorriko du Industria, Energia eta Turismo Ministeriora.

Hirugarren xedapen iragankorra. Ordainketak jabeei.

II.tituluko IV. kapituluan xedatutakoa aplikatzekoa izango zaie lege hau indarrean jartzen denetik aurrera ematen diren ustiapen-kontzesioei.

Laugarren xedapen iragankorra. Zehapen arloko eginkizunak eta eskumenak; berorien egikaritza, modu iragankorrez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren esku egongo baita.

Lege honek Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen VI. tituluan sartutako aldaketen kaltetan izan gabe, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortu zuen ekainaren 4ko 3/2013 Legeko laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak segituko du aipatutako ekainaren 4ko 3/2013 Legeko zortzigarren xedapen gehigarriaren 2 eta 3 zenbakietan eta sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian aipatzen diren eginkizunak gauzatzea.

Bosgarren xedapen iragankorra. Zenbait aldaketaren araubide iragankorra.

1.Gas naturalaren garraio-sareen eta banaketa-sareen arteko konexioetarako terminoak eta baldintzak erregelamendu bidez garatzen ez diren arte, ez zaizkie aplikatzekoa izango lege honetako 2. artikuluaren zortzigarren zenbakiak urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.1 artikuluan egindako aldaketak.

2.Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 91.1 artikuluan egin diren aldaketak ez zaizkie aplikatzekoak izango gas naturalaren hobien eta garraiosarearen arteko konexio-instalazioei baldin eta xedapen hau indarrean jartzen den unean instalazioak egikaritzeko administrazioaren baimena eskuratuta badute.

Seigarren xedapen iragankorra. Administrazio-isiltasunaren eta jakinarazpenen araubidea.

Lege honek Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 35 bis artikuluan sartu dituen aldaketak aplikatzekoak izango zaizkie lege hau indarrean jartzen denean abian dauden prozedurei.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Handizkako operadoreen esklusibotasun-kontratuak.

Lege honen laugarren xedapen gehigarrian handizkako operadoreen esklusibotasunkontratuei buruz xedatutakoa 2016ko uztailaren 1etik aurrera izango da aplikatzekoa; une horretara arte, berriz, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legearen bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa egongo da indarrean.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Eraginkortasun arloko baldintzak mantentzea 2015 urterako.

Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 71.1 artikuluan egindako aldaketak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dira aplikagarri.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetuta geratu dira lege honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko mailako arau guztiak.

Bereziki, eta 2016ko uztailaren 1etik aurrerako eraginekin, indargabetuta geratu da ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legearen bosgarren xedapen iragankorra.

Azken xedapenetatik lehenengoa. Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriak ezartzen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuaren aldaketa.

Honela idatzita geratzen da, aldatua izan ondoren, Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriak ezartzen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuko 5. artikuluaren lehen lerrokada:

«Ibilgailuei hidrokarburoak txikizka banatzen dizkien instalazioetako titularrek Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dituzte, erabakitzen den aldizkakotasunez eta prezioak aldatzen diren guztietan, eskainitako produktuei buruzko datuak, haien prezioa eta salmenta bolumena barne, bai eta marka ere, banderamendu kasuan.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarau lekualdatzen dituen eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren aldaketa.

Elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarau lekualdatzen dituen eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko

neurriak onartzen dituen martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren 14. artikuluko 1. zenbakia aldatu da eta honela geratu da idatzita:

«1. Lurrazpiko biltegiratzeen kasuan, inbertsio-kostuen eta eragiketaeta mantentze-kostuen ondoriozko ordainsaria hizpide dugun instalazioa zerbitzu komertzialean jarri osteko biharamunetik aurrera sortuko da. Zerbitzua abian jartzen den urterako, honela kalkulatuko dira inbertsio-kostuak: «i» ibilgetuaren elementua zerbitzuan egon den egun osoen kopurua proportzionalki zatituko da.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea aldatzea.

Hona nola geratzen den idatzita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea:

Bat. Honela geratzen da idatzita 4.4 artikuluaren azkenaurreko paragrafoa:

«Sistemaren operadoreak proposatuta eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurretik txostena eginda, Industria, Energia eta Turismoko ministroak plangintza elektrikoan jasotako garapen-planak betetzeko beharrezkoak diren egokitzapen teknikoak onartu ahal izango ditu.»

Bi. Honela geratzen da itdatzita 15.3. artikulua:

«3. Gobernuak ezarriko du, erregelamendu bidez, zer baldintzatan – salbuespenez eta aldi baterako izaeraz– baimendu ahalko den penintsulaz kanpoko lurraldeetako sistema elektrikoen ekoizpen instalazioetako erregai aldaketetatik eratorritako gainkostua, sistema elektrikoaren diru-sarreren kargura joango dena, arrazoi teknikoengatik justifikatzen ez bada eta esandako lurraldeetan elektrizitatearen hornidura bermatzeko ezinbestekoa baldin bada.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen aldaketa.

Bat. Honela idatzita geratzen da 65. artikuluaren 2. zenbakia:

«2. Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jarri zenetik jaso beharreko ordainsarian ondorioak izanik, lehen erregulazio-aldian, gassistemaren konturako ordainsari-eskubidea duten garraioko, birgasifikazioko eta oinarrizko biltegiratzeko aktiboen ordainsari-tasa honako hau izango da: Estatuaren hamar urterako Obligazioek kontu-titularrei –bereizi gabekoei– araua indarrean jarri aurreko hogeita lau hilabeteetan bigarren mailako merkatuan ematen dieten errendimenduaren batez bestekoa, gehi oinarrizko 50 puntuko balioa izango duen diferentziala.»

Bi. Honela idatzita geratzen da 69. artikuluaren 2. zenbakia:

«2. Energia-eraginkortasuneko obligazioen sistema nazionalaren iraunaldia honako hau izango da: hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik 2020ko abenduaren 31ra arte.»

Hiru. Hemendik aurrera, idazketa hau izango du 75. artikuluaren 5. zenbakiko hirugarren paragrafoak:

«Behartutako subjektuei, ehunekoei, salmentei eta gainerako aldagaiei buruz eta artikulu honen 2. zenbakiaren arabera zehaztutakoei buruz emandako datuen ondoriozko aldakuntzak aintzat hartu ahal izango dira, zentzu positiboan edo

negatiboan, behartutako subjektu bakoitzari 2015. urtean dagokion zenbatekoa zehazteko edota, kasua hala denean, dagozkien kobrantza eskubideak aitortzeko.»

Lau. Aldatu egiten da 70. artikuluaren 1. zenbakiko laugarren paragrafoa eta paragrafo berri bat erantsi egiten zaio. Hona nola geratzen den idatzita:

«1. (…)

(…)

(…)

Behartutako subjektu batek merkaturatzaile edo handizkako operadore gisa baja hartzen baldin badu obligazioa betetzea dagokion urtean, lege honen ondorioetarako behartutako subjektutzat hartuko da baina baja hartu duen hiruhilekoko azken egunera arte proportzioz dagokion obligaziozko urte-aldiari dagokionez soilik. Eragin horietarako, behartutako subjektuak jardueran baja hartu izana egiaztatu beharko du Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, eta hark Energia Eraginkortasuneko Funts Nazionalaren organo kudeatzaileari jakinaraziko dio.

Behartutako subjektu bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, behartutako subjektuei, ehunekoei, salmentei eta gainerako aldagaiei buruz emandako datuetatik eratortzen diren doiketak, zentzu positiboan zein negatiboan, eta obligazioa ezartzen den aurreko urteko dagokion ministerio-aginduan finkatutakoak hartuko dira aintzat.»

Bost. Honela idatzita geratzen da 70. artikuluaren 2. zenbakia:

«2. Ondorio horietarako, behartutako subjektuek aurreko urteari dagozkion energia-salmentaren datuak, GWh-tan adierazita, igorri beharko dituzte urtero, irailaren 30a baino lehen, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira.

Era berean, behartutako subjektuen urteko aurrezteko obligazioa ezartzeko eta egiaztatzeko, kontuan hartuko da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eta Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioak –beste organismo batzuen artean– emandako informazioa.

Baldin eta behartutako subjektu batek ez badu ezarritako epearen barruan esandako informazioa bidaltzen eta eskura ez badago huts hori konpon dezakeen informaziorik, aurrezteko obligazio gisa, urteko helburuaren banaketa alde batera utzita, esandako behartutako subjektua agertzen den azkeneko ministerio-aginduan esleitu zitzaiona izendatuko zaio, ehuneko 10eko gehikuntzarekin.

Aurrezteko obligaziorik inoiz izendatu ez zaion kasuan, urteko helburuaren banaketa alde batera utzita, ondorengo eragiketatik ateratzen den zenbatekoa izendatuko zaio aurrezteko obligazio gisa: aurreko urteko aurrezteko obligazioari dagokion zenbateko ekonomikoa zati aipatutako subjektuaren sektorean urte horretan dauden behartutako subjektuen kopurua, bider esandako sektoreari dagokion kuota aurreko urteko aurrezte-helburuarekiko.

Ondorio horietarako, honela ulertuko dira kontzeptuok:

a) Jarduera sektorea: gas eta elektrizitate merkaturatzaileak, petrolioproduktuen handizkako operadoreak, eta petrolio-gas likidotuen handizkako operadoreak.

b) Aurrezteko obligazioari dagokion zenbateko ekonomikoa: urteko aurrezpen helburua bider dagokion finantza baliokidetasuna biderketaren emaitza.

c) Sektore bati dagokion kuota urteko aurrezte-helburuarekiko: esandako sektoreari dagozkion azken energiako salmenta bolumena zati behartutako sektore guztien multzoaren azken energiako salmenta bolumena zatiketaren emaitza.

Horrela izendatutako kantitateak kontuan hartuko dira hurrengo urteko aurreztehelburuaren banaketa egin behar denean behartutako subjektu guztien artean.

Aurreko hori aplikagarri den zehapen-araubidearen eta hurrengo urtean egin beharko diren doiketen kaltetan izan gabe ulertuko da.»

Sei. Honela idatzita geratzen da 71. artikuluaren 1. zenbakia:

«1. Energia aurrezteko urteko obligazioak eraginkortasunez betetzeko, behartutako subjektuek urteko finantza-ekarpen bat egin beharko diote hurrengo artikuluan aipatzen den Energia Eraginkortasuneko Funts Nazionalari. Ondorengo eragiketatik kalkulatuko da esandako ekarpena: dagokion urteko aurrezteko obligazioa bider ezartzen den finantza-baliokidetasuna.

Aipatutako finantza-betebeharra hiruhileko osoen arabera ordaindu beharko da, lau zati berdinetan, urte bakoitzeko martxoaren 31, ekainaren 30, irailaren 30 eta abenduaren 31 azken egunak direla.

Finantza-baliokidetasuna Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez erabakiko da, urteko aurrezte-helburua betetzeko ezinbestekoak diren jardunetako inbertsioak sektore guztietan mobilizatzeko aurreikusitako batez besteko kostuan oinarrituta.»

Zazpi. Aldatu egiten da 84. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«84. artikulua. Hasteko, bideratzeko eta ebazteko eskumena.

1.Energia-eraginkortasuneko betebeharren sistema nazionalaren arloan tipifikatutako arau-hauste administratiboen ondoriozko zehapen-prozedurak hastea eta instrukzio-prozesua, eta haiek ebatzi ostean, egindako jardunak artxibatzeko prozesua Energiaren Estatu Idazkaritzako dagokion Zuzendaritza Nagusiari dagozkio.

2.Energia-eraginkortasuneko betebeharren sistema nazionalaren arloko arauhausteei dagozkien zehapenak ezartzeko eskumena honako hauei dagokie:

a) Ministroen Kontseiluari, arau-hauste oso astunak egiteagatik zehapenak ezarri behar direnean.

b) Industria, Energia eta Turismoko ministroari, arau-hauste astunak egiteagatik zehapenak ezarri behar direnean.

c) Energiaren Estatu Idazkariari, zehapen arinak ezarri behar direnean.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Legearen izaera.

Lege honek oinarrizko izaera du, Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 13., 18. eta 25. zenbakietan ezarritakoaren arabera.

Halaber, II. tituluko II. kapitulua Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean eman da, zeinak Estatuari egozten baitio Ogasun Orokorraren arloko eskumen esklusiboa.

Azken xedapenetatik seigarrena. Araugintzarako gaikuntza eta erregelamenduaren garapena.

Gobernuari eta Industria, Energia eta Turismoko ministroari gaikuntza ematen zaie, beren eskumenen esparruan, Lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak eman ditzaten.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeari gaikuntzak.

Espainiako Konstituzioaren 134.7 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorririk, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak aldatu ahal izango ditu lege honetan ezartzen diren kanonen, karga-tasen eta ordainketa zatikatuen zenbatekoak.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Indarrean jartzea.

1.Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

2.Aurreko hori gorabehera, II. tituluan xedatutakoa, III. kapitulua salbu, 2016ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 21ean.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra