Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

9/2013 Lege Organikoa, abenduaren 20koa, sektore publikoko merkataritza-zorraren kontrolari buruzkoa

2013-12-20

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/12/21, 305. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13425

9/2013 Lege Organikoa, abenduaren 20koa, sektore publikoko merkataritzazorraren kontrolari buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

ATARIKOA Aurrekontu-egonkortasuna babestea ezinbesteko tresna bilakatu zen zergabaterakuntza lortu eta Espainia Ekonomia eta Diru Batasunean sartzeko. Babes hori, ondoren, hainbat legetan jaso zen. Ildo horretatik, Egonkortasun eta Hazkunderako Itunaren helburua da euro-zonan gehiegizko aurrekontu-defizita agertzea saihestea; hartara, egonkortasun ekonomikoari konfiantza eman eta estatu kideen ekonomien konbergentzia iraunkorra bermatzen da.

Testuinguru horretan, Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketak aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa bermatu du –hori lortzeko herri-administrazio guztiak tartean sartuz–, baita gure herrialdeko egonkortasun ekonomiko eta soziala ere, eta Espainiak Europar Batasunarekin duen konpromisoa indartu du.

Konstituzioaren aipatu 135. artikulua garatzeko, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa onartu zen. Hori funtsezko mugarria izan zen, arrazoi askogatik, besteak beste: aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa indartu du ekonomiarentzat benetako egiturazko balioa izan dezan, eta finantzairaunkortasuna txertatu du, herri-administrazio guztien, Estatuaren eta autonomiaerkidegoen, tokiko korporazioen eta Gizarte Segurantzaren jarduera ekonomikofinantzarioaren printzipio nagusi gisa.

Bi printzipio, sektore publikoaren aurrekontu-egonkortasuna eta finantzairaunkortasuna, gure antolamendu juridikoan hazkunde ekonomiko eta gizarteongizaterako funtsezko zutabe bihurtu dira.

Finantza-iraunkortasunak –egungo eta etorkizuneko gastu-konpromisoak onartzeko gaitasun gisa ulertuta– zorraren kontrol eza du etsai. Sektore publikoaren zorraren neurrigabeko igoerak hazkunde ekonomikoa oztopatzen du, etorkizuneko baliabideak baldintzatu eta irabaziak hipotekatzen baititu.

2/2012 Lege Organikoak, apirilaren 27koak, zorpetzearen kontrola jorratzen du, zor publikoaren bolumena mugatzen baitu, baina sektore publikoaren zorpetzea ez da bere finantza-zorraren bolumenean bakarrik islatzen, bere merkataritza-zorrean ere islatzen da. Zorpetzearen kontrola finantza-zor publikora mugatzeak zorpetzearen adierazle esanguratsuenetako bat alboratzea dakar: merkataritza-zorra, alegia. Finantzairaunkortasuna ez da finantza-zor publikoa kontrolatzea bakarrik, merkataritza-zorra kontrolatzea ere bada.

Herri-administrazioak beren hornitzaileei hogeita hamar eguneko epean ordaintzera derrigortuta daude. Hala ere, merkataritza-zorrak, herri-administrazioen hornitzaileei ordaintzeke dagoen zorraren bolumentzat ulertuta, atzerapen nabarmena islatzen du hornitzaileen ordainketan, eta horrek sektore pribatua kaltetzeaz gain, herri-administrazioei ere eragiten die. Zenbat eta berankortasun handiagoa izan, gero eta merkataritza-zor handiagoa sortzen da, eta epe ertainera arriskuan jartzen du horrek aurrekontu- egonkortasuneko helburuak eta zor publikoaren mugak betetzea, baita muga horien barruan egungo eta etorkizuneko gastuen konpromisoa onartzeko gaitasuna ere. Hortaz, egonkortasun- eta iraunkortasun-printzipioei eragiten die.

Berankortasun publikoak sektore publiko eta pribatuari eragiten die. Sektore pribatuaren kasuan, herri-administrazioen berankortasunak, transakzio- eta finantziaziokostuak sortzen dituenez, ondorio negatiboak ditu hornitzaileentzat, eta, beraz, berankortasunak ekoizpen-kate osoan du eragina, ekonomiarentzat eraginkortasun- eta lehiakortasun-galera eraginez. Beraz, berankortasun publiko gisa hasi dena berankortasun pribatu ere izango da.

Sektore publikoarentzat, ondorio negatiboak bereziki finantza-iraunkortasunean duen eraginean azaltzen dira; izan ere, berandutze-interesekin berandu ordaintzeak dakarren gainkostuaz gain, etorkizunerako gastu-konpromiso handiagoa sortzen baita, denboran luzatzen dena, eta horrek etorkizunean baliabiderik ez izateko arriskua sortzen du. Zenbat eta berankortasun handiagoa izan, gero eta merkataritza-zor handiagoa sortzen da; merkataritza-zor handiak finantza-iraunkortasun txikiagoa eragiten du eta, beraz, aurrekontu-ezegonkortasuna.

Horri guztiari dagokionez, erreforma honek zor publikoaren kontzeptua zabaltzen du, hartzekodun guztien babesa hobetzeko. Zorpetze publikoaren muga berri horiek Konstituzioaren 135. artikuluan dute oinarria, eta finantza-iraunkortasunaren printzipioaren funtsezko zati bat dira; eta, hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera, finantza-autonomiaren muga gisa jarduten du finantza-iraunkortasun horrek.

Hala ere, hartzekodunen artean badira ezberdintasun batzuk oraindik ere, Konstituzioaren 135.3 artikuluan aurreikusten den zor publikoaren ordaintzeko lehentasuna, zentzu hertsian, finantza-zorrari baino ez baitzaio aplikagarria.

Herri-administrazioen erreformarako Batzordearen txostenak biltzen duen moduan, merkataritza-zorra kontrolatu eta herri-administrazioen berankortasuna errotik kentzeko erronkak tresna bat sortzea eskatzen du, automatikoa, erraz aplikatzekoa, haren jarraipenak kontrol orokor eta eraginkorra ahalbidetu dezan, eta herri-administrazio eta herritarrentzat ulerterraza izan dadin, eta, batez ere, publikoa. Helburu hori lortzeko, ordaintzeko batez besteko epea txertatu da, merkataritza-zorraren bolumenaren adierazpen gisa, eta, beraz, herri-administrazio guztiek, gardentasun-printzipioa aplikatuta, ordaintzeko batez besteko epea publiko egin beharko dute, eta zorra murrizten joango da, neurrien egiturazko sistema mailakatu eta automatiko baten bitartez.

Helburu horiek lortzeko, lege hau bi artikulutan egituratu da. Lehenengoak hamasei paragrafo ditu eta 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, aldatzen du, finantzairaunkortasunaren kontzeptua zabaltzeko; oraingoan merkataritza-zorraren kontrola ere barne hartuko du, eta epe ertainera aurrekontu-egonkortasuna eta finantza publikoen iraunkortasuna arriskuan jartzea ekidingo du.

Herri-administrazioek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea publiko egiteko betebeharra sortu da, eta merkataritza-zorraren jarraipenerako tresna sortu da horretarako; tresna hori ulerterraza izango da eta horren bilakaeraren jarraipena egiteko aukera emango du. Administrazioen barruan, administrazioek beren diruzaintza-planetan txertatu behar dute hornitzaileen ordainketari dagokion informazioa, finantza-kudeaketa hornitzaileen babesarekin bat joan dadin.

Horrez gain, administrazio bakoitzak bere aldetik neurriak ezarriko ditu, baimendutako mugak gainditzen dituzten ordaintzeko batez besteko epeak antzematen direnean. Jarraian, autonomia-erkidegoentzat neurri berriak ezarri dira, prebentziorako neurriak, neurri zuzentzaileak eta hertsapen-neurriak, hornitzaileek kobratu egingo dutela bermatzeko.

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aplikatu ditu; hona hemen neurriok, besteak beste: hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea murrizteko hartu beharreko gastuak murrizteko edo irabaziak areagotzeko neurriak diruzaintza-planean zenbatzea, hornitzaileei ordaintzeko bideratu beharreko baliabideen zenbatekoa ezartzea edo Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak zuzenean hornitzaileei ordaintzeko aplikagarriak diren finantzazio-erregimenen baliabideak atxikitzeko aukera.

Bestalde, tokiko korporazioen kasuan, kontu-hartzailetzarako organoa izango da ordaintzeko batez besteko epea betetzen dela kontrolatzeaz arduratuko dena, eta berariazko kontrola aurreikusi da toki-ogasunak arautzen dituen legearen testu bateginaren 111. eta 135. artikuluetan (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa) zehaztutako esparru subjektiboan jasotako toki-erakundeentzat.

Horrela, kontu-hartzaileen protagonismoa areagotuko da toki-iraunkortasunaren kontrolean, hornitzaileei ordainketak bermatzeko.

Azpimarratzekoa da apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ere beste aldaketa batzuk egin direla, aurrekontu-egonkortasuneko, zor publikoko eta gastu-arauko helburuak betetzeko jarraipen eta kontrol automatikoa hobetzeko. Horrez gain, estatu kideen aurrekontu-esparruei aplikatu beharreko eskakizunei buruzko 2011ko azaroaren 8ko Kontseiluaren 2011/85/EB Zuzentarauaren transposizioa egin da partez, eta aldaketak egin dira erantzukizun-printzipioan eta Europar Batasuneko Zuzenbidearen edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko itun edo hitzarmenak ez betetzeak dakarren erantzukizunaren gainean.

Legeak, bigarren artikuluan, autonomia-erkidegoak finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa aldatzen du, eta muga berri bat ezarri die, malguagoa, hornitzaileei ordaintzeko ezarritako batez besteko epea betetzen ez den kasuetan, Estatuak finantzazio-sistemaren baliabideetan egin ditzakeen hileko atxikipen edo dedukzioei.

Hainbat xedapen gehigarri ere sartu dira: hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epearen argitalpenari buruzkoa, «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa Santander 2014» interes publiko bereziko ekimenari laguntzeko neurriei buruzkoa eta kontu-ikuskapenera lotu gabeko herri-administrazioen erakundeen kontrolari buruzkoa.

Xedapen iragankor berri bat txertatu da, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginean aldatutako arauen aplikazioari buruzkoa.

Azkenik, azken xedapen berri batzuk gehitu dira, honako hauei buruzkoak: Estatuko Segurtasuneko indar eta gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren aldaketari buruzkoa; Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari buruzkoa; gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen aldaketari buruzkoa; Kanariar Uharteetan itsasontzi eta aireontzi jakin batzuk hornitzera bideratzen diren hornigaien inportazioari buruzkoa; hainbat xedapenen izaera arruntari buruzkoa; Europar Batasuneko Zuzenbidearen transposizioari buruzkoa; eta Legea indarrean sartzeari buruzkoa, bai orokorrean, bai Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari eta aipatu legearen esandako erreformari eragiten dion xedapen iragankorrari dagokionez.

1. artikulua.  Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzea.

Aldatu egiten da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa. Hona hemen nola geratzen den: Bat.  Honela geratzen da idatzita 4. artikulua:

«4. artikulua.  Finantza-iraunkortasunaren printzipioa.

1.  Herri-administrazioen eta lege honen aplikazio-eremuko gainerako subjektuen jarduerak finantza-iraunkortasunaren printzipioari lotuta egongo dira.

2.  Finantza-iraunkortasuna hauxe dela ulertuko da: defizit, zor publiko eta merkataritza-zorraren berankortasunaren mugen barruan oraingo eta etorkizuneko gastu-konpromisoak finantzatzeko ahalmena, lege honetan, berankortasunari buruzko araudian eta Europako araudian ezarritakoaren arabera.

Merkataritza-zorraren iraunkortasuna dagoela ulertuko da, hornitzaileei ordaintzeko epeak ez duenean berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako gehienezko epea gainditzen.» Bi.  Honela geratzen da idatzita 8. artikuluaren 1. paragrafoa:

«1.  Lege honetan jasotako betebeharrak urratzen dituzten herriadministrazioek, baita Espainiak Europako araudiarekin bat etorriz onartutako konpromisoak edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko itun edo hitzarmenen barneko xedapenak ez betetzea eragiten duten edo horretan laguntzen dutenek ere, ez-betetze horrek eragindako erantzukizunak beren gain hartuko dituzte, egotz dakiekeen neurrian.

Aurreko lerrokadan esandako erantzukizuna onartzeko prozesuan, nolanahi ere, bermatuta egongo da dagokion administrazioari edo erakundeari entzutea.» Hiru.  Paragrafo berri bat eransten zaio 13. artikuluari, 6. paragrafoa, eta honela geratzen da idatzita:

«6.  Herri-administrazioek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea argitaratuko dute, eta diruzaintza-plan bat izango dute; bertan, gutxienez, hornitzaileei ordaintzeko aurreikuspenari buruzko informazioa bilduko da, berankortasunari buruzko araudiak ezartzen duen gehienezko epea betetzen dela bermatzeko. Herri-administrazioek beren gastu-konpromisoak onartzeko erritmoa diruzaintza-planaren gauzatzeari egokitzen zaiola bermatuko dute.

Herri-administrazio baten ordaintzeko batez besteko epeak, argitaratutako datuen arabera, berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako gehienezko epea gainditzen duenean, Administrazioak, aipatu argitalpenaren segidako altxortegi-planaren eguneratzean, plan horren parte gisa, honako hau txertatuko du:

a)  Hornitzaileei ordaintzeko hilero bideratuko dituen baliabideen zenbatekoa, ordaintzeko batez besteko epea berankortasunari buruzko araudiak ezartzen duen gehienezko epera murrizteko.

b)  Gastuak murrizteko eta diru-sarrerak handitzeko neurri kuantifikatuak edo kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko beste neurri batzuk hartzeko konpromisoa, horiei esker, beharrezko altxortegia sortzeko aukera izan dezan, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea berankortasunari buruzko araudiak ezartzen duen gehienezko epera murrizteko.» Lau.  Aldatu egiten dira 17. artikuluko hiru, lau eta bosgarren paragrafoak, eta honela geratzen dira idatzita:

«3.  Urte bakoitzeko apirilaren 15a baino lehen, Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak txosten bat helaraziko dio Gobernuari, aurreko ekitaldiko aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak eta gastu-araua bete diren jakinarazteko; halaber, ekonomiaren bilakaera erreala eta lege honen 15.5 artikuluak aipatutako txostenean jasotako hasierako aurreikuspenarekin alderatuta izandako desbideratzeak ere jasoko dira. Txosten horren oinarria izango da, Europako araudiaren arabera, Europako agintaritzari igorri beharreko informazioa; eta, bestetik, betetze maila baloratzean, kontuan hartuko da datuak eskura izateko egutegitik eratorritako bariazioak –hurrengo paragrafoan adierazitako txostenari dagokionez– estali ahal izango dituen arrazoizko marjina.

4.  Urte bakoitzeko urriaren 15a baino lehen, Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak txosten bat helaraziko dio Gobernuari, aurreko ekitaldiko aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak eta gastu-araua bete diren jakinarazteko; halaber, ekonomiaren bilakaera erreala eta lege honen 15.5 artikuluak aipatutako txostenean jasotako hasierako aurreikuspenarekin alderatuta izandako desbideratzeak ere jasoko dira. Txosten hori egiteko, kontuan hartuko da, Europako araudia aplikatuz, Europako agintariei igorri beharreko informazioa eta autonomia-erkidegoek Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari igorritako informazio eguneratua.

Dagokion ekitaldiko betetze mailaren gaineko aurreikuspena ere jasoko da txosten horretan, europar araudiari jarraituz Europako Batzordeari igortzen zaion informazioarekin bat datorrena.

5.  Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak aurrekontuegonkortasuneko, zor publikoko eta gastu-arauko helburuen betetze mailaren berri emango die Autonomia-erkidegoetako Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluari eta Toki Administrazioko Batzorde Nazionalari, bakoitzari dagozkion eskumenesparruen barruan.

Artikulu honetan aipatutako txostenak argitaratu egingo dira, jende guztiak horien berri izan dezan.» Bost.  Honela geratzen da idatzita 18. artikulua:

«18. artikulua.  Prebentziorako neurri automatikoak.

1.  Herri-administrazioek aurrekontuaren gauzatze-mailari buruzko datuen jarraipena egingo dute, eta gastu publikoa egokituko dute, ekitaldia amaitzean aurrekontu-egonkortasuneko helburua betetzen dela bermatzeko.

2.  Zor publikoa herri-administrazio bakoitzerako lege honen 13.1 artikuluan ezarritako mugen % 95 baino handiagoa bada, dagokion herri-administrazioak egin ahal izango dituen zorpetze-eragiketa bakarrak altxortegikoak izango dira.

3.  Gizarte Segurantzaren sistemaren aurrekontu-oreka eta finantzairaunkortasuna bermatzeko beharrezkoak izango diren errebalorizazio eta doikuntzarako mekanismoak lege-mailako arauen bitartez ezarriko dira. Gobernuak pentsio-sistemaren errebalorizazio eta doikuntzarako mekanismoen aplikazioaren jarraipena egingo du, Gizarte Segurantzaren aurrekontu-oreka eta finantzairaunkortasuna zaintzeko.

4.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak jarraipena egingo du autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak betetzen diren ikusteko.

Autonomia-erkidegoaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, 13.6

artikuluaren araberako diruzaintza-planaren eguneratzetik hasita segidako bi hilabetetan, berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen duenean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak alerta-oharra helaraziko dio, eta bertan adieraziko du hornitzaileei ordaintzeko hilero bideratu beharreko zenbatekoa, bai eta gastuak murrizteko eta diru-sarrerak handitzeko neurri kuantifikatuak edo kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko beste neurri batzuk ere. Eta neurri horiek hartu beharko ditu, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea murriztu ahal izateko beharrezko diruzaintza sortzeko. Autonomiaerkidegoak hori guztia txertatuko du bere diruzaintza-planean, alerta-ohar hori jaso eta hurrengo hilabetean.

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aurreko paragrafoak adierazitako alerta-oharra igorri ostean, haren ondorioak autonomia-erkidegoak berankortasunaraudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea bete arte egongo dira indarrean.

5.  Toki-erakundearen kontu-hartzailetzak jarraipena egingo du hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea betetzen den ikusteko.

Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 111. eta 135. artikuluetan zehaztutako esparru subjektiboan jasotako toki-erakundeen kasuan, kontu-hartzailetzak antzematen badu, 13.6 artikuluaren araberako diruzaintzaplanaren eguneratzetik hasita segidako bi hilabetetan, toki-korporazioari ordaintzeko batez besteko epeak berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30

egunetik gora gainditzen duela, alerta-oharra igorriko dio, egoera hori antzeman eta hamabost eguneko epean, toki-erakundeen finantza-babesa esleitua duen Administrazioari eta toki-erakundearen gobernu-batzordeari. Finantza-babesa esleitua duen Administrazioak gastuak murrizteko eta diru-sarrerak handitzeko neurri kuantifikatuak edo kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko beste neurri batzuk ezarri ahal izango ditu. Eta neurri horiek hartu beharko ditu toki-erakundeak, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea murriztu ahal izateko beharrezko diruzaintza sortzeko. Aipatu finantza-babesa autonomia-erkidegoak esleitua duenean, ekintza horien berri emango dio Ogasun et Herri Administrazio Ministerioari.

Aurreko neurriak aplikatu arren berankortasun-araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen bada, Estatuko Administrazio Orokorraren organo eskudunak, autonomia-erkidegoari aurretik jakinarazita – berau baldin bada toki-erakundearen finantza-babesa esleitua duena–, Estatuaren tributuetako parte-hartzetik eratorritako baliabideak atxiki ditzake, toki-erakundeek beren hornitzaileei ordaintzeke dituzten betebeharrak ordaintzeko. Horretarako, toki-erakundeari beharrezko informazio guztia eskatuko zaio, aipatu baliabideen kontura ordaindu behar den merkataritza-zorraren zatia zenbatu eta zehazteko.» Sei.  20. artikulua honela geratzen da idatzita:

«20. artikulua.  Zuzentzeko neurri automatikoak.

1.  Gobernuak, lege honen 17. artikuluan aipatutako txostenen arabera, aurrekontu-egonkortasun, zor publiko edo gastu-arauaren helburua betetzen ez dela egiaztatzen badu, autonomia-erkidegoaren zorpetze-eragiketa guztiek beharko dute Estatuaren baimena, aipatu ez-betetze horrek irauten duen bitartean. Baimen hori apurka-apurka eman ahal izango da, atalka, eta nahitaezkoa izango da Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aurrekontu-egonkortasun, zor publiko eta gastu-arauaren helburuak bete direla egiaztatu bitartean.

Autonomia-erkidegoak aurrekontu-egonkortasunaren helburua, zor publikoaren helburua edo gastu-arauaren helburua ez betetzeagatik aurkeztutako plan ekonomiko-finantzarioa Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak egokitzat jotzen badu, kanpoko finantziaziotzat hartzen ez diren epe laburreko kreditu-eragiketek ez dute Estatuaren baimenik beharko.

2.  Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 111. eta 135. artikuluetan zehaztutako esparru subjektiboan jasotako toki-erakundeen aurrekontu-egonkortasuneko edo zor publikoko helburua bete ezean, helburua bete ez duen toki-erakundearen epe luzeko zorpetze-eragiketa guztiek Estatuaren edo, hala badagokio, finantza-babesa esleitua duen autonomia-erkidegoaren baimena beharko dute.

3.  Aurrekontu-egonkortasun, zor publiko edo gastu-arauko helburua betetzen ez den kasuetan, Administrazio Zentralak helburuak betetzen ez dituzten autonomia-erkidegoei diru-laguntzak emateko edo haiekin hitzarmenak sinatzeko, aldez aurretik, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aldeko txostena beharko da.

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeek ezarriko dituzte atal honetan araututako txostenaren oinarri izango diren irizpideak. Edonola ere, kontuan izango da helburuak bete ez dituzten autonomia-erkidegoek ez-betetzea zuzentzeko aplikatu beharreko neurriak noraino bete dituzten.

4.  Lege honen 19. artikuluan aurreikusitako aurretiko ohartarazpena egiten denean ere aplikatuko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako neurriak.

5.  Autonomia-erkidegoaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, 18.4 artikuluaren araberako diruzaintza-planaren eguneratzetik hasita segidako bi hilabetetan, berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen duenean, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak autonomiaerkidegoari jakinaraziko dio, eta hortik aurrera egin beharrekoa zehaztuko dio:

a)  Autonomia-erkidegoaren gastu ez-finantzarioaren areagotze gordina sortzen duten aurrekontu-aldaketa guztiak eta, indarrean dagoen autonomia- araudien arabera, kontingentzietarako funtsetik edo beste kreditu batzuk jaitsita finantzatzen ez direnak egin ahal izateko, kopuru bereko kreditua ezin xedatzeko erabakia hartu beharko da. Hori guztia Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari jakinaraziko zaio, eta eragindako kreditua, kredituari eusten dion gastu-neurria eta berau eragin duen aurrekontu-aldaketa adieraziko zaizkio.

b)  Epe luzeko zorpetze-eragiketa guztiek Estatuaren baimena beharko dute.

Baimen hori apurka-apurka eman ahal izango da, atalka.

c)  Autonomia-erkidegoak, segidako diruzaintza-planaren eguneratzean, berankortasun-araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea betetzeko neurri berriak txertatuko ditu.

6.  Aurreko 5. paragrafoan aurreikusitako neurriak aplikatuta, autonomiaerkidegoaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, aurreko 5. paragrafoaren c) idatz-zatian ezarritakoaren araberako diruzaintza-planaren eguneratzetik hasita segidako bi hilabetetan, berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen badu, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, hornitzaileei zuzenean ordaintzeko, finantzazio-erregimenen baliabideen bidezko zenbatekoak atxikitzeko prozedura abiaraziko du. Horretarako, autonomia-erkidegoak beharrezko informazio guztia emango dio aipatu baliabideen kontura ordaindu behar den merkataritza-zorraren zatia zenbatu eta zehazteko, eta hori jakinaraziko zaio Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluari, jakinaren gainean egoteko.

7.  Aurreko 5 eta 6. paragrafoetan aurreikusitako neurriei eutsiko zaie harik eta autonomia-erkidegoak berankortasun-araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea segidako sei hilabetetan betetzen duen arte.» Zazpi.  Honela geratzen da idatzita 21. artikuluaren 1. paragrafoa:

«1.  Aurrekontu-egonkortasuneko, zor publikoko edo gastu-arauko helburua bete ezean, administrazio urratzaileak unean uneko urteko eta hurrengo urteko epean helburuak edo gastu-araua bete ahal izatea bermatuko duen plan ekonomiko-finantzario bat prestatu beharko du, betiere artikulu honetan aurreikusitako edukia eta norainokoa barne hartuko dituena.» Zortzi.  Honela geratzen da idatzita 25. artikulua:

«25. artikulua.  Neurri hertsagarriak.

1.  Plan ekonomiko-finantzarioa edo berroreka-plana aurkezten, onartzen edo betetzen ez bada, edo autonomia-erkidegoaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, 20.6 artikuluan adierazitako jakinarazpenetik hasita segidako bi hilabetetan, berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen badu, ardura duen herri-administrazioak honako hau egin beharko du:

a)  Krediturik ez dagoela onartu, 15 eguneko epean, ez-betetzea gertatzen denetik zenbatuta, eta dagokion kreditu-atxikipena egitea, finkatutako helburua betetzea bermatzearren. Akordio horrek dagozkion gastu-murrizketarako neurriak zehaztuko ditu eta eragindako aurrekontu-kreditua identifikatu, eta ezingo da baliogabetu onartzen den aurrekontu-ekitaldian zehar edo ezarritako helburua betetzen dela bermatzen duten neurriak hartu arte; halaber, akordioaren eraginez, ezingo da kontu osagarrietan erregistratutako gastua areagotu, hori gertatzen bada berariazko jarraipena egingo baitzaio informazio horri. Halaber, Europar Batasunarekin zerga-baterakuntzari dagokionez hartutako konpromisoak betetzeko beharrezko ikusten bada, autonomia-erkidegoei eskualdatutako zergei dagozkien araudi-ahalmenak Estatuak beteko ditu.

b)  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak hala eskatzen duenean, Espainiako Bankuan Barne Produktu Gordin nominalaren % 0,2ari dagokion interesdun gordailua eratu. Gordailua ezeztatu egingo da, helburuak betetzea bermatzen duten neurriak aplikatzen direnean.

Gordailuak ez du interesik sortuko, baldin eta berau eratu eta 3 hilabeteren buruan ez badute plana aurkeztu edo onartu, edo ez badituzte neurriak aplikatu.

Baldin eta 3 hilabeteko beste epe bat igaro ostean ez-betetzeak bere horretan badirau, gordailua isun hertsagarri bihurtzea erabaki ahal izango da.

2.  Aurreko a) idatz-zatian aurreikusitako neurriak hartzen ez badira, edo nahikoa ez badira, Gobernuak aditu-batzorde bat bidaltzea erabaki ahal izango du, betiere Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren zuzendaritzapean, eragindako administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-egoera baloratzeko.

Batzorde horrek edozein datu, informazio edo aurrekari eskatu ahal izango du dirusarreren edo gastuen partidei dagokienez, eta administrazioak eman egin beharko du. Batzordeak neurrien proposamen bat aurkeztuko du eta horren ondorioak publikoki argitaratuko ditu astebeteko epean. Ez-betetzea eragin duen administrazioak nahitaez bete beharko ditu proposatutako neurriak.» Bederatzi.  Aldatu egiten da 27. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«27. artikulua.  Gardentasun-printzipioaren bideratzea.

1.  Herri-administrazio bakoitzaren aurrekontuekin batera, aurrekontuko dirusarreren eta gastuen ondoriozko saldoa finantzatzeko ahalmenarekin edo beharrarekin lotzeko beharrezko informazioa ere jasoko da, berau Nazioetako eta Eskualdeetako Kontuen Europako Sistemaren arauen arabera kalkulaturik.

2.  Urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, autonomia-erkidegoek eta tokierakundeek beren aurrekontuek izango dituzten funtsezko ildoei buruzko informazioa igorriko diote Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari, Europako araudiaren eskaerak betetzearren.

3.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak, lege honen aurreikuspenak betetzen direla bermatzeko beharrezko informazioa bildu ahal izango du autonomiaerkidegoen eta toki-erakundeen eskutik, baita Erkidegoko araudiak eskatutako beste edozein informazio eskaerari erantzuteko ere.

Emandako informazioan, agiri hauek jasoko dira, gutxienez, aintzat hartutako aldiaren arabera:

a)  Hasierako aurrekontu-proiektuen edo hasierako finantza-egoeren informazioa, agiri horietan aurreikusten diren funtsezko ildoak adierazita.

b)  Aurrekontu orokorra edo, hala badagokio, hasierako finantza-egoerak, eta autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen urteko kontuak.

c)  Toki-erakundeen diru-sarreren eta gastuen likidazioak, edo, hala badagokio, galera eta irabazien balantzea eta kontua, araudiak ezarritakoaren arabera betiere.

d)  Autonomia-erkidegoen diru-sarreren eta gastuen hileko likidazioak.

e)  Legearen aplikazio-eremuan jasota dauden autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen mendeko erakunde guztien xehetasuna (ez da aldizkakoa izango).

f)  Aurrekontuaren gauzatzea kontabilitate nazionalari dagokionez kalkulatzeko beharrezkoa den beste edozein informazio.

4.  Autonomia-erkidego eta toki-korporazioek igorri beharreko informazio guztiaren zehaztapena, prozedura eta igorpen-epea, baita ezagutzera emateko argitaratuko den dokumentazioa ere, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aginduz garatu egingo dira, Autonomia-erkidegoetako Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren eta Toki Administrazioko Batzorde Nazionalaren aurretiazko txosnarekin, bakoitzari dagokion esparruan.

5.  Legearen xedapenen ondoriozko gardentasun-printzipioa eta publizitatebetebeharrak betetzearren, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak herriadministrazioen informazio ekonomiko-finantzarioa argitaratu ahal izango du, eta akordio eta arau nazionalekin eta Erkidegoko xedapenekin bat etorriz erabakitzen diren irismena, metodologia eta aldizkakotasuna izango ditu.

6.  Herri-administrazio guztiek eta horiei lotutako edo horien mendeko erakunde eta organismo guztiek hornitzaileei ordaintzeko beren batez besteko epea argitaratuko dute, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aginduz ezarritakoaren arabera.

7.  Lege honen xedapenen ondoriozko gardentasuneko eta informazioa emateko betebeharrak urratzen badira, bai ezarritako epeei, eduki zuzenari eta datuen egokitasun edo bidalketa-moduei dagokienez, 20. artikuluan aurreikusitako neurriak ezarri ahal izango dira.» Hamar.  Aldatu egiten da 29. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«29. artikulua.  Epe ertainerako aurrekontu-plana.

1.  Epe ertainerako aurrekontu-plan bat osatuko da eta Egonkortasun Planean txertatu, eta urteko aurrekontuak egiteko garaian horri jarraituko zaio, eta, horren bitartez, aurrekontu-egonkortasuneko, zor publikoko eta gastu-arauko helburuekin bat datorren aurrekontu-programazioa bermatuko da.

2.  Epe ertainerako aurrekontu-plana hiru urterako izango da, gutxienez, eta parametro hauek jasoko ditu, besteak beste:

a)  Herri-administrazioen aurrekontu-egonkortasuneko, zor publikoko eta gastu-arauko helburuak.

b)  Diru-sarreren eta gastuen partida nagusien proiekzioak, joera-bilakaera (hots, aldaketei lotu gabeko politiketan oinarritua) eta aintzat hartutako aldirako aurreikusitako neurrien eragina kontuan harturik.

c)  Aipatu diru-sarreren eta gastuen proiekzio horiek oinarri dituzten kasu nagusiak.

d)  Ebaluazio bat, aurreikusitako neurriek finantza publikoen epe luzerako egonkortasunari nola eragin diezaioketen aztertzeko.

3.  Epe ertainerako aurrekontu-planean hartutako proiekzioak aurreikuspen makroekonomiko eta aurrekontu-aurreikuspenetan oinarrituko dira, eta horiek urteko aurrekontu-prozesuan ezarritako metodologia eta prozeduren arabera egingo dira.

4.  Epe ertainerako aurrekontu-plana aldatu edo desbideratzen bada, horren berri emango da.» Hamaika.  Aldatu egiten da 32. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«32. artikulua.  Aurrekontu-superabitaren xedea.

1.  Aurrekontu-likidazioan superabita baldin badago, Estatu, autonomiaerkidego eta toki-korporazioen kasuan, zorpetze gordinaren maila murriztera bideratuko da, zorpetze-bolumenaren mugaren barnean betiere, berau zorra murriztera bideratutako superabitaren zenbatekoa baino txikiagoa baldin bada.

2.  Gizarte Segurantzari dagokionez, superabita Erreserba Funtsera bideratuko da, sistemaren etorkizuneko beharrei erantzutearren.

3.  Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, superabit gisa ulertuko da Europako sistemaren araberako finantzazio-ahalmena, eta zorpetze gisa gehiegizko defizit-prozeduraren ondoriozko zor publikoa, Europako araudian definitzen denaren arabera.» Hamabi.  Lehenengo xedapen gehigarrian hiru paragrafo berri txertatzen dira (7, 8

eta 9.a) eta honela gelditzen dira idatzita:

«7.  20. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako neurriak aplikatutakoan, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak autonomia-erkidegoari proposatu ahalko dio indarrean dauden finantzazio-mekanismo gehigarrietara sarbidea izatea.

Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak igorritako proposamenetik hilabete bat igarotakoan, autonomia-erkidegoak ez badu proposamena modu justifikatuan errefusatu, proposatutako finantzazio-mekanismo gehigarria automatikoki txertatu dela ulertuko da. Autonomia-erkidegoak proposamena errefusatzea justifikatzeko, frogatu egin beharko du likidezia eskura dezakeela, eta Estatuak proposatutako mekanismoak eskaintzen diona baino prezio baxuagoan lor dezakeela.

8.  Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 111. eta 135. artikuluetan zehaztutako esparru subjektiboan jasotako toki-korporazioek 18.5

artikuluan aurreikusitakoa aplikatutakoan berankortasun-araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea ez betetzen jarraitzen badute, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak toki-korporazioari ezarri ahalko dio indarrean dauden finantzazio-mekanismo gehigarriak erabiltzea.

9.  Finantza-mekanismo gehigarrien konturako autonomia-erkidegoen kreditueragiketek, finantza-baldintzak aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak onartuta dituztenek eta horien epea hamar urte baino gehiagokoa ez dutenek, ez dute Ministroen Kontseiluaren nahitaezko baimena beharko eta ez zaizkie aplikagarria izango Autonomia Erkidegoen Finantzazioari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 14. artikuluaren bigarren paragrafoan eta Lege honetako hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako murrizketak.

Salbuespenez, lege honen hirugarren xedapen iragankorrean jasotako epearen mugak baliteke ez izatea aplikatzekoak aurreko paragrafoan aipatutako kreditueragiketen kasuan, Ministroen Kontseiluak eragiketa horiek baimentzean hala baderitzo.» Hamahiru.  Bigarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:

«Bigarren xedapen gehigarria.  Europar Batasuneko Zuzenbidearen arauak edo Espainiak parte hartzen duen nazioarteko itun edo hitzarmenak ez betetzearen erantzukizuna.

1.  Herri-administrazioek, eta Lege honetako 2. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako erakunde guztiek, beren eskumenak gauzatzean, Europar Batasuneko zuzenbide-arauetatik edo Espainia parte den nazioarteko itunetatik ondorioztatutako betebeharrak beteko ez balituzte, eta, ondorioz, Espainiako Erresuma Europako erakundeek zigortuko balute, edo nazioarteko auzitegi edo arbitro-organoek kondenatuko balute, ez-betetze horrek eragindako erantzukizunak beren gain hartuko dituzte, egotz dakiekeen neurrian, xedapen honetan eta berau garatu eta gauzatzean erregelamendu gisa ezartzen direnetan aurreikusitakoaren arabera.

2.  Ministroen Kontseilua izango da, dagokien administrazioei edo erakundeei entzun ondoren, aurreko paragrafoetan aurreikusitako erantzukizunak adierazteko eskuduna eta, hala badagokio, aipatu zor horien atxikipena erabakitzeko, Estatuak administrazio edo erakunde erantzuleari edozer kontzeptu dela medio (aurrekontukoa edo aurrekontuz kanpokoa) transferitu behar dizkion kopuruei dagokiena. Ebazpen horretan, Europako erakundeen, nazioarteko auzitegien edo arbitro-organoen ebazpenean jasotako gertaerak eta oinarriak hartuko dira kontuan, eta erantzukizuna adierazteko aintzat hartutako egozpen-irizpideak bilduko dira.

Ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3.  Gobernuari ahalmena emango zaio xedapen honetan ezarritakoa erregelamendu bidez garatzeko, xedapen honen 1. paragrafoan aipatutako herriadministrazioei eta erakundeei aplikatu beharreko berezitasunak arautuz.» Hamalau.  Bosgarren xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, honako hau dioena:

«Bosgarren xedapen gehigarria.  Hornitzaileei ordaintzeko epea.

Hornitzaileei ordaintzeko berankortasunari buruzko araudiak ezartzen duen gehienezko epeari Lege honek egiten dizkion erreferentzietan, indarrean dagoen aipatutako araudiak unean-unean ezartzen duen epeari egindakoak ulertuko dira, eta, Lege hau indarrean sartutakoan, hogeita hamar egunekoa izango da.» Hamabost.  Seigarren xedapen gehigarria gehitzen da, honako hau dioena:

«Seigarren xedapen gehigarria.  Aurrekontu-superabita bideratzeko arau bereziak.

1.  Xedapen gehigarri honetako ondorengo paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko zaie honako bi kasu hauek betetzen dituzten toki-korporazioei:

a)  Zorpetze-eragiketen baimenari dagokionez toki-ogasunak arautzen dituen legeriak ezartzen dituen mugak betetzen dituztenak edo gainditzen ez dituztenak.

b)  Aurreko ekitaldian, kontabilitate nazionalari dagozkionez superabita aurkeztea, baita gastu orokorretarako diruzaintza soberakin positiboa ere, Lege honen lehen xedapen gehigarriaren esparruan ezartzen diren finantzaziorako neurri berezien emaitza deskontatuta.

2.  2014 urtean, 32. artikuluak dioena aplikatzeko (aurrekontu-superabitaren xedeari buruzkoa), honako hau hartuko da kontuan:

a)  Toki-korporazioek kontabilitate nazionalari dagokion superabita edo, txikiagoa balitz, gastu orokorretarako diruzaintza-soberakina, aurreko ekitaldiko abenduaren 31n aurrekontuari aplikatu gabeko betebehar kontabilizatuetara bideratuko dute, «Aurrekontuari aplikatu gabeko eragiketengatiko hartzekodunak» kontuan, edo parekoan, aplikagarria den kontabilitate- eta aurrekontu-araudian ezarritakoaren arabera. Horren ondoren, hornitzaileei ordaintzeke dauden gainerako betebeharrak, aurreko ekitaldia ixtean zenbatu eta aplikatutakoak, bertan behera utziko dituzte.

b)  Aurreko a) idatz-zatian aipatutako betebeharra beteta, a) idatz-zatian adierazitako zenbatekoa positibo mantenduko balitz eta toki-korporazioak hurrengo c) idatz-zatian xedatutakoa aplikatzea erabakiko balu, saldo horren portzentajea bideratuko da, gutxienez, toki-korporazioak beharrezko dituen eta indarrean dauden zorpetze-eragiketak amortizatzeko, 2014ko ekitaldian, kontabilitate nazionalari dagokionez, defizitik izan ez dezan.

c)  Aurreko a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitakoa beteta, toki-korporazioak a) idatz-zatian adierazitako zenbatekoaren saldo positiboa balu, inbertsioak finantzatzeko bidera daiteke, inbertsioaren bizitza baliagarrian zehar finantza ikuspegitik iraunkorra denean betiere. Helburu horretarako, legeak ezarriko ditu baldintza formal eta parametroak, inbertsio bat finantza-ikuspegitik iraunkorra dela adierazteko, eta bereziki baloratuko da epe luzera horrek hazkuntzari egiten dion ekarpena.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa aplikatzeko, beharrezkoa izango da, baita ere, toki-korporazioaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, argitaratutako datuen arabera, berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea ez gainditzea.

3.  Salbuespenez, 2012ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokionez 1. paragrafoan aurreikusitakoa 2013ko ekitaldian bete eta, gainera, 2014ko ekitaldian 1. paragrafoan aurreikusitakoa betetzen duten toki-korporazioen kasuan, 2014an kontabilitate nazionalari dagokion superabita edo, txikiagoa balitz, 2012ko likidazioaren emaitzaren arabera gastu orokorretarako diruzaintza-soberakina aplikatu ahalko dute, aurreko 2. paragrafoaren arauen arabera, gobernu-organoak hala adosten badu.

4.  Xedapen honetako bigarren eta hirugarren paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera egindako gastuaren zenbatekoa ez da gastu konputagarritzat hartuko, 12. artikuluan definitutako gastu-araua aplikatzerakoan.

5.  2014etik aurrerako ekitaldiei dagokienez, Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen bitartez, artikulu honetan aurreikusitako aplikazio-epea luza daiteke, egoera ekonomikoaren arabera.» Hamasei.  Aldatu egin da azken xedapenetako bigarrena, eta honela idatzita geldituko da:

«Azken xedapenetako bigarrena.  Legearen arau-garapena.

1.  Ministro Kontseiluari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen esparruan, beharrezko arau-xedapen guztiak eman ditzan lege hau garatzeko, baita lege honen aurreikuspenak eraginkortasunez ezartzea bermatzeko ere. Zehazki, Ministroen Kontseiluaren Errege Dekretu bidez, autonomia-erkidegoen finantzazioerregimenen baliabideek ordaindu beharreko zenbatekoa atxikitzeko baldintza eta prozedurak garatuko dira hornitzaileei zuzenean ordaintzeko, baita Lege honetan merkataritza-zorraren iraunkortasunari dagokionez xedatutakoa aplikatzeko beharrezkoak diren gainerako neurriak ere.

2.  Gardentasun-printzipioa betetzen dela bermatzeko, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aginduz, eta aurretik autonomia-erkidegoetako Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak eta Toki Administrazioko Batzorde Nazionalak txostena igorri ondoren, ezagutzera eman beharreko aldizka argitaratuko diren datu eta dokumentuak ezarriko dira, baita horiek argitaratzeko epeak eta horiek argitaratzeko modua ere.

3.  Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren aginduz, aurretik Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren txostena igorrita, herri-administrazioek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea kalkulatzeko metodologia garatuko da. Hori irizpide homogeneoen arabera egingo da, eta ordaindutakoa eta ordaintzeke dauden prozedurak hartuko ditu kontuan.

4.  Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroaren agindu bidez onartuko dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak zein urte anitzeko aurrekontuak egiteko arauak.

5.  Lege hau garatzeko Estatuko Administrazio Nagusiak emandako arauxedapenak, oinarrizkoak direnean, horren berri berariaz emango dute.» Bigarren artikulua.  Autonomia-erkidegoak finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa aldatzea.

Autonomia-erkidegoak finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarriari 3. atal berri bat gehitzen zaio, eta hauxe dio:

«Zortzigarren xedapen gehigarria.  Autonomia-erkidegoen eta autonomiaestatutudun hirien finantzaketa-sistemaren baliabideen dedukzioa edo atxikipena.

3.  Autonomia-erkidegoek haien hornitzaileekin dituzten ordainketabetebeharrak betetzeko finantzazio-erregimenen baliabideen zenbatekoari Estatuak egiten dion dedukzio edo atxikipenak, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 20. artikuluak aurreikusitako kasuetan (kudeaketari lotutako kostuak barne hartuko ditu), ezingo da izan aipatu Lege Organikoaren 18.4 artikuluak aurreikusitako zenbatekoaren eta autonomia-erkidegoak hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea murrizteko bideratutako zenbatekoaren arteko ezberdintasuna baino handiagoa.» Lehenengo xedapen gehigarria.  Ordaintzeko batez besteko epea argitaratzea.

Lege hau indarrean sartu eta hilabete bat igaro ostean, herri-administrazio guztiek, eta haiei lotuta edo haien mende dauden erakunde eta organismo guztiek, beren webgunean argitaratuko dute hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea, eta argitalpen horren segidako diruzaintza-planean txertatuko dituzte hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea murrizteko neurriak, berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea betetzeko.

Bigarren xedapen gehigarria.  «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014.» interes publiko bereziko ekimenari laguntzeko neurriak.

2014ko uztailaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitartean ondorioak izanez, «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014» ekimeneko Batzorde Antolatzaileak, haren baitako administrazio eta erakundeek, ekimenaren helburuei laguntzeko sortutako zuzenbide pribatuko erakundeek, Munduko Txapelketaren ustiapen, antolakuntza eta zuzendaritzarako eskubideak dituzten erakundeek, baita parte hartuko duten taldeek ere, ez dute honako tasa eta tarifa hauek ordaintzeko betebeharrik, ekimena prestatu, antolatu eta ospatzeko jarduerei dagokienez: I.  Estatuko tasak.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren tasak (irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori).

– Okupazio-tasa.

– Jarduera-tasa.

–  Ontziaren tasa (T1).

–  Bidaiarien tasa (T2).

–  Merkantziaren tasa (T3).

–  Arrantza freskoaren tasa (T4).

–  Kirol- eta jolas-itsasontzien tasa (T5).

–  Zirkulazio-gunearen erabilera berezirako tasa (T6).

Uztailaren 28ko 22/1988 Itsasertzen Legearen tasak:

–  Estatuko itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa kontzesio edo baimenaren bidez okupatzeko edo aprobetxatzeko kanonak –  Administrazioak egindako jarduerak ordaintzeko tasak.

Estatuko jabari publikoko ondasunen erabilera pribatuaren edo aprobetxamendu bereziaren tasa.

II.  Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren zerbitzuen tarifak (irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

–  Portu Agintaritzek eskainitako merkataritza-zerbitzuen tarifak.

–  Itsasontziek sortutako hondakinak jasotzeko tarifa finkoa.

«Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014» ekimenaren Batzorde Antolatzaileak, haren baitako administrazio eta erakundeek eta ekimenaren helburuei laguntzeko sortutako zuzenbide pribatuko erakundeek onurak jasotzeko eskubidea izango dute Batzorde hori osatzen duten administrazioentzat aurreikusitako ordainsari eta tasa notarial eta erregistrozkoei dagokienez.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Kontu-ikuskapenera lotu gabeko herri-administrazioen erakundeak kontrolatzea.

Kontu-ikuskapenik igaro beharrik ez duten herri-administrazioen erakundeen kasuan, urtero egingo dira kontrol-lan zehatzak, hartara, ikuskapen-tekniken bitartez, egiaztatzeko ea aurrekontuan egozpenik egin gabe egindako gastuengatik edo jasotako zerbitzuengatik betebeharrik ba ote duten.

Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiak kontrol-lanak egiteko metodologia proposatuko du eta, betiere, barne-kontroleko dagozkion organoek onetsiko dute esparru bakoitzean.

Laugarren xedapen gehigarria.

Lehenengoa.  Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48. artikuluko k idatz-zatia honela geratzen da:

«Norberaren gauzak egiteko, lau egun urtean».

Bigarrena.  Aurrekontu-egonkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeari buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 8. artikuluaren hirugarren paragrafoak herri-administrazioetako eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakundeetako funtzionario eta langileentzako hitzarmen, itun eta akordioei dagokienez ezartzen duen muga Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48. artikuluak emandako testu berriaren arabera ulertuko da, xedapen honen lehenengo paragrafoaren arabera.

Xedapen iragankorra.  «Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketak» izeneko azken xedapenetako bigarrenean jasotzen diren zerga-aldaketak aplikatzea xedapen hori indarrean sartu baino lehen emandako kontzesio eta baimenei.

Lege honen azken xedapenetako bigarrena indarrean sartu aurretik emandako kontzesio eta baimenei aplikatuko zaizkie okupazio- eta jarduera-tasen zenbatekoaren elementu determinatzaileei azken xedapen horretan ezarritako aldaketak; salbuespena izango dira azken xedapen horrek txertatutako 181. artikuluaren okupazio-tasaren kuotaren hobari-erregimenaren aldaketak, horiek ez baitira aplikatuko.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa aldatzea.

Honela geratzen da idatzita 53.3. artikuluaren lehenengo paragrafoa:

«Biztanle-kopuru handiko udalerrietan eta autonomia-estatutua duten hirietan, aukeran izango da 1 a paragrafoko b) idatz-zatian haien funtzionarioetako batzuentzat aurreikusitako eginkizunen erabilera esklusiborako izendatzea, dela udalbatzak edo kasuan kasuko biltzarrek hala erabakita, eta, funtzionario horiek agintaritza-agenteak izango dira, dagokien Udaltzaingoetako kideen mendekoak, betiere Estatuko Segurtasuneko indar eta kidegoetan sartu gabe, eta, betiere, horrek gehikuntzarik eragin gabe ez kideen kopuruan ez langile-kostuetan.» Azken xedapenetako bigarrena.  Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina aldatzea, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Aldatu egiten dira Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren 166, 177, 178, 181, 190 eta 214. artikuluak (irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Hona nola geratzen diren idatzita:

Bat.  Honela geratzen da idatzita 166. artikuluaren 1. paragrafoa:

«1.  Portu Agintaritza bakoitzaren kostu-egitura kontuan hartzeko eta autosufizientzia ekonomiko-finantzarioaren printzipioa portuen arteko bidezko lehiaren esparruan bermatzeko helburuarekin, Portu Agintaritza bakoitzak, urteko Enpresa Planaren esparruan, hiru koefiziente zuzentzaile proposatu ahalko ditu, eta hurrenez hurren aplikatuko zaizkie ontziaren tasaren oinarrizko zenbatekoari (T-1), bidaiarien tasaren oinarrizko zenbatekoari (T2) eta merkantziaren tasaren (T3) oinarrizko zenbatekoari, honako muga hauek kontuan hartuta:

a)  Proposatutako koefiziente zuzentzaileek ezingo dira izan 1,30 baino handiagoak.

b)  Proposatutako koefiziente zuzentzaileren bat unitatea baino txikiagoa den kasuan, Enpresa Plana onartu den urtearen aurreko hiru ekitaldien batez besteko errentagarritasunak, proposatutako koefiziente zuzentzaileak aplikatu baldin badira, positiboa behar du izan.

c)  Proposatutako koefiziente zuzentzaileren bat unitatea baino handiagoa den kasuan, Enpresa Plana onartu den urtearen aurreko hiru ekitaldien batez besteko errentagarritasunak, proposatutako koefiziente zuzentzaileak aplikatu baldin badira, ezingo du portu-sistemaren osotasunari ezarritako urteko errentagarritasuneko helburua baino handiagoa izan.

d)  Proposatutako koefiziente zuzentzaileren bat 0,70 baino txikiagoa den kasuan, Enpresa Plana onartu den urtearen aurreko hiru ekitaldien batez besteko errentagarritasuna, proposatutako koefiziente zuzentzaileak aplikatu baldin badira, ezingo da izan portu-sistemaren osotasunari ezarritako urteko errentagarritasuneko helburua baino txikiagoa.

e)  Proposatutako koefiziente zuzentzaileen arteko diferentziak ezingo du 0,30

baino handiagoa izan.

Helburu horietarako, hiru ekitaldien batez besteko errentagarritasuna dagozkien hiru ekitaldietako emaitzen batez bestekoaren zatidura izango da, Lege honetako 157. artikuluko a) letran xedatutakoaren arabera kalkulatuta, ekitaldi horien batez besteko aktibo ez-korronte gordinen batez bestekoaren bitartez, Lege honetako 157. artikuluko b) letran xedatutakoaren arabera kalkulatuta.

Baldin koefiziente zuzentzaileak aplikatu behar diren ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak edo, hala badagokio, ondorio horretarako onartutako beste legeren batek erabilera-tasen oinarrizko zenbatekoen berrikuspenak txertatzen baditu, Lege honetako 202, 210, 217, 229 eta 235. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, edo 176. artikuluan ezarritako okupazio-tasaren kargak aldatzen baditu, aurreko hiru ekitaldien errentagarritasuna kalkulatzeko kontuan hartuko da zer eragin dituzten berrikuspen eta aldaketa horiek ekitaldi horietako diru-sarreren gainean.

Aldiz, aurreko muga horiek gorabehera, Lege honen 160.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera Normalizazio Finantzariorako Hitzarmena sinatu duten Portu Agintaritzek edozein kasutan aplikatuko dituzte koefiziente zuzentzaile unitatea baino handiagoak eta 1,30 baino txikiagokoak. Portu Agintaritzak Estatuko Portuekin adostuko ditu koefiziente zuzentzaile horiek, dagokion Enpresa Planaren esparruan.» Bi.  177. artikuluaren 2. paragrafoa honela geratzen da:

«2.  Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez edo, hala badagokio, ondorio horretarako onartutako beste lege baten bitartez, onartutako balioak alda daitezke, kostuetako edo eskariaren baldintzetako aldaketa gisa justifikatzen badira, betiere. Elementu horiek eraginkortasun ekonomikoaren eta enpresaren kudeaketa onaren arabera ebaluatuko dira, eta ez dira inola ere aintzat hartuko eskulanari lotutako kostuak, finantza-kostuak, gastu orokor edo egiturazkoak, ezta industria-irabaziak ere, enpresei edo eragile ekonomikoen erabakiei egotz dakiekeenak. Aldaketa horiek behar bezala justifikatuko dira horretarako prestatutako txosten ekonomiko batean.

Eguneratzea ezingo da aplikatu baldin eta, Portu Agintaritzari egotz dakiokeen arrazoiengatik, portuko lursail eta uren balioespena ez bada berrikusi artikulu honen hurrengo atalean xedatutakoaren arabera.

Portuko lursail eta uren balioen eguneratzeak ez die eragingo emandako kontzesioei eta baimenei; hala ere, hori ez da eragozpen izango tasaren zenbatekoa hurrengo artikuluan aurreikusitakoaren arabera eguneratzeko.» Hiru.  Honela geratzen da idatzita 178. artikuluaren 1. paragrafoa:

«1.  Portu Agintaritzak tasaren kuota osoa adieraziko du kontzesioaren edo baimenaren baldintzen artean.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez edo, hala badagokio, horretarako onartutako beste lege baten bitartez, tasaren kuota osoa aldatu ahal izango da, lursail eta uren okupazioari dagokionez, kostuetako edo eskariaren baldintzetako aldaketa gisa justifikatzen bada. Elementu horiek eraginkortasun ekonomikoaren eta enpresaren kudeaketa onaren arabera ebaluatuko dira, eta ez dira inola ere aintzat hartuko eskulanari lotutako kostuak, finantza-kostuak, gastu orokor edo egiturazkoak, ezta industria-irabaziak ere, enpresei edo eragile ekonomikoen erabakiei egotzi ahal zaizkienean. Aldaketa horiek behar bezala justifikatuko dira horretarako prestatuko den txosten ekonomiko batean.» Lau.  Aldatu egiten da 181. artikuluaren f) idatz-zatia, eta beste idatz-zati bat gehitzen zaio, h). Honela geratzen da idatzita:

1.  181. artikuluaren f) idatz-zatia honela geratzen da idatzita:

«f)  Kontzesioaren titularrak bere kargura azpiegiturak, lursaila sendotzeko eta hobetzeko obrak, superegiturak eta portu-erabilerarako instalazioei dagokien obra zibila egiten badu, gauzatzeko epea gutxienez hiru hilabetekoa izanik eta gutxieneko eremua 1.000 metro karratukoa: hobari horren zenbatekoa tasaren kuotaren ehuneko 95ekoa izango da, obrak egiten diren azalerari aplikatuta eta gauzatzen ari diren bitartean, proiektua onartzean Portu Agintaritzak ezarritako amaiera-egunera arte, edo kontzesio-tituluan ezarritakora arte baina gehienez ere bi urtera arte, honako honen arabera:

–  Kontzesiodunak obrak hasi baino lehen eskatu beharko du.

–  Obrak egingo diren azaleran ez da egingo kontzesiodunari irabazi ekonomikorik eman ahal dion ustiapen-jarduerarik.

–  Obrak Portu Agintaritzak onetsitako proiektu batenak izan beharko dira.

– Kontzesiodunak egunean izango ditu kontzesio-betebeharrak, bereziki inbertsio-konpromisoei, portu-tasen ordainketei eta, hala badagokio, merkataritzapolitikorako konpromisoei dagozkienak.

– Kontzesiodunak ezingo du izan tasarik ordaindu gabe, ezta zehapenespedienterik irekita, edo kontzesioaren iraungipenik edo baimenaren etendura edo iraungipenik ere.

–  Proiektuak obraren gauzatzea faseka egitea aurreikusten badu, hobaria aplikatzean fase bakoitza bereizita hartuko da kontuan.

–  Kontzesiodunak ez badu betetzen baldintza horietakoren bat, hobaria iraungi egingo da, eta kontzesiodunak ordaindu egin beharko dizkio Portu Agintzari hobaridun zenbatekoak eta dagozkien interesak.» 2.  h) idatz-zatia eransten zaio 181. artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:

«h)  Kontzesioaren helburua merkantzia edo bidaiarien manipulaziorako terminal bat egitea baldin bada, eta kontzesio-tituluan xedatzen bada kontzesiodunak kaiak, zingiradi, alba-duke edo atrakaketa eta amarradurarako bestelako obrak egin behar dituela, bai eta horiekin lotutako hastapeneko dragatzelanetarako obrak: hobariaren zenbatekoa kontzeptu horiengatik egindako inbertsioaren araberakoa izango da, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

b = (Ca ∙100)/(Vt ∙ S ∙ t ∙ n) (b≤%75) non:

b = Hobaria (%), lehenengo zifra dezimala borobilduta, obrak amaitutako unean aplikagarria, adostutako epearen arabera.

Ca = Portu Agintaritzak ezarritako obren kostua (€), kontzesioa emateko unean kalkulatua.

Vt = Jabari publikoko eremuak kontzesioaren ondorioetarako duen balioa (€/m2) kontzesioa emateko unean kalkulatua.

S = Kontzesioaren azalera (m2). t = Urteko zerga mota (%), kontzesioa emateko unean ezarria. n = Kontzesioaren gainerako epea, obrak amaitzeko unean.

Une berean, kontzesiodunaren kargura, betetze-lanak edo sendotzeko edo hobetzeko lanak egiten ari badira aldi berean, edota amarratze-lanak egin behar badira, dagokion hobaria artikulu honetako a) eta h) paragrafoetan xedatutakoaren arabera lortutakoaren batura izango da, batura osoak % 75 gainditu gabe.

Emandako hobari horiek ez zaizkie aplikatuko luzapenei, horrek ez du eragotziko, hala ere, hobari berriak ematea,era horretako inbertsio berriengatik, kontzesio luzatuetarako.» Bost.  190. artikulua honela geratzen da idatzita:

«190. artikulua.  Oinarri zergagarriaren eguneratzea.

Tasaren oinarri zergagarria negozio-zifra edo -bolumenaren arabera finkatzen ez bada, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bitartez edo, hala badagokio, horretarakoxe onartutako beste lege baten bitartez, badago zerga-tasa aldatzea, kostuetako edo eskakizun-baldintzetako aldaketa gisa justifikatzen bada. Aipatu elementuak eraginkortasun ekonomiko eta enpresaren kudeaketa onaren arabera ebaluatuko dira, eta ez dira inola ere aintzat hartuko eskulanari lotutako kostuak, finantza-kostuak, gastu orokor edo egiturazkoak, ezta industria-irabaziak ere, enpresei edo eragile ekonomikoen erabakiei egotzi ahal zaizkienean. Aldaketa horiek behar bezala justifikatuko dira horretarako prestatuko den txosten ekonomiko batean.» Sei.  Aldatu egiten da 214. artikuluaren a) idatz-zatia. Hona hemen nola geratzen den:

«a)  Itsas sarrera edo irteerako operazioak bakarrik egiten dituzten merkantzia eta garraio-elementuak direnean, tasaren kuota osoa honako erregimen hauetako baten arabera kalkulatuko da:

1.  Balioztapen sinplifikatuko erregimena: merkantzia gisa garraiatzen diren ibilgailuetarako eta jarraian zerrendatzen diren garraio-elementuetan garraiatutako merkantzietarako, kuota osoa kalkulatzeko, garraio-elementu bakoitzari edo ontziratu edo lehorreratutako merkantzia gisa garraiatzen den ibilgailu bakoitzari honako hauek biderkatuta ateratzen den emaitza aplikatuko zaio: ondorengo taulan adierazten diren koefizienteak, batetik, eta oinarrizko zenbatekoa (M) eta 166. artikuluan xedatutakoaren arabera dagokion merkantzia-tasaren koefiziente zuzentzailea, bestetik.

Kargatua edo deskargatua dagoen garraio-elementua Koefizientea Edukiontzia ≤ 20´ (6,10 m arteko plataforma barne hartuta) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ibilgailu zurruna, 6,10 metro artekoa, kutxa edo plataformaduna . . . . . . . . . . . . . . . . Edukiontzia > 20´ (hala behar denean, garraiatzeko 6,10 metro baino gehiagoko plataforma barne hartuta) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Erdiatoia eta atoia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ibilgailu zurruna, 6,10 metro baino gehiagokoa, kutxa edo plataformaduna . . . . . . . . Ibilgailu artikulatua, 16,50 metro arteko kutxa edo plataformaduna . . . . . . . . . . . . . . Atoia duen ibilgailu zurruna (errepideko trena) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Merkantzia gisa garraiatzen diren ibilgailuak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.500  kg arteko ibilgailua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.500  kg-tik gorako ibilgailua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10,00

10,00

15,00

15,00

15,00

15,00

25,00

0,50

2,00

Hutsik doazen garraio-elementuei, merkantzia gisa garraiatzen diren ibilgailuak salbu, a).2.2 paragrafoan aurreikusitako kuota aplikatuko zaie.

Erregimen hori subjektu pasiboak eskatuta aplikatu zaio ontzi baten ontziratzeedo lehorreratze-operazio berari dagokion garraio-elementuetan garraiatutako kargaren osotasunari.

2.  Merkantzia-taldeen araberako erregimena: tasaren kuota osoa honako kontzeptu hauen ondoriozko, hala badagokie, zenbatekoen batuketa izango da.

2.1  Ontziratu edo lehorreratutako karga-tona bakoitzari biderkatuko zaio oinarrizko kuota (M) eta 166. artikuluaren arabera dagokion merkantzia-tasaren koefiziente zuzentzailea, baita honako taulan adierazitako koefizienteak ere, Lege honen III. Eranskinean ezarritakoaren merkantzia-taldeari dagokionaren arabera: Merkantzia taldea Koefizientea Lehenengoa . . . . . . .

Bigarrena . . . . . . . . . .

Hirugarrena . . . . . . . .

Laugarrena . . . . . . . .

Bosgarrena . . . . . . . .

0,16

0,27

0,43

0,72

1

2.2  Ontzi-, enbalaje-, edukiontzi-, depositu- edo galdu edo iragankor izaera izan dezakeen eta garraiatzean merkantziak edukitzeko erabiltzen den garraiorako bestelako ontzi- edo elementu-unitate edo -tona bakoitzari, (ontziratu edo lehorreratua), baita hutsik doazen edo merkantziak dituzten ibilgailu, atoi edo erdiatoiei ere, lurreko garraio-elementuak izanik, oinarrizko zenbatekoaren (M), 166. artikuluaren arabera dagokion merkantziaren tasa zuzentzailearen koefizientearen eta honako taulan adierazitako koefizienteen biderkadura aplikatuko zaie, hala badagokio: Kargatua edo deskargatua dagoen garraio-elementua Koefizientea Edukiontzia ≤ 20´ (6,10 m arteko plataforma barne hartuta) (unitateko) . . . . . . . . . . . Ibilgailu zurruna, 6,10 metro artekoa, kutxa edo plataformaduna (unitateko) . . . . . . . 6,10 m arteko plataforma (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Edukiontzia > 20´ (6,10 m baino gehiagoko plataforma barne hartuta) (unitateko) . . Erdiatoia eta atoia (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ibilgailu zurruna, 6,10 metro baino gehiagokoa, kutxa edo plataformaduna (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ibilgailu artikulatua, 16,50 metro arteko kutxa edo plataformaduna (unitateko) . . . . . 6,10 m-tik gorako plataforma (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 0,90

0,90

0,90

1,80

1,80

1,80

1,80

1,80

Kargatua edo deskargatua dagoen garraio-elementua Koefizientea Trakzio-buruak (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Atoia duen ibilgailu zurruna (errepideko trena) (unitateko) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aurreko kontzeptuetan sartzen diren beste hainbat (tonako) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 0,60

2,90

0,50

2.3  Hutsik dagoen garraio-elementua merkantzia denean, erregimen horretan aplikatu beharreko zenbatekoa aplikatuko da, pisuaren arabera eta Lege honen III. eranskinean ezarritako taldearen arabera. Ezingo da aplikatu balioztapen sinplifikatuko erregimena, merkantzia gisa garraiatzen diren ibilgailuen kasuan izan ezik, eta, kasu horretan, balioztapen sinplifikatua aplikatu ahal zaie.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea aldatzea.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Legearen 28. artikuluaren f) eta n) paragrafoak honela geratzen dira idatzita:

«f)  Aurrekontuetan aurreikusitakoaren gainetik lortutako irabaziak zor publikoaren maila murriztera bideratzeko betebeharra ez betetzea, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta aurrekontu-superabita aipatu Legearen 32. artikuluan eta seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera zorpetze gordinaren maila murriztera bideratzeko betebeharra ez betetzea.

n)  Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 20.5 a) eta 25. artikuluek erreferentzia egiten dion eskuragarritasun ezaren akordioa aurreikusitako epean ez betetzea, baita aipatu Legearen 25. artikuluan aurreikusitako gordailua ez eratzea ere, hala eskatu denean.» Azken xedapenetako laugarrena.  Kanariar Uharteetan itsasontzi eta aireontzi jakin batzuk hornitzera bideratzen diren hornigai-inportazioak.

Inportatzeko eskubidedun frankiziarekin onartuko dira hirugarren herrialdeetako merkantziak, merkantzia horiek Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari lotuta ez dauden eragiketetarako baldin badira, Kanariar Uharteetako Zerga Erregimen Ekonomikoaren zerga-alderdiak aldatzeko ekainaren 7ko 20/1991 Legearen 14. artikuluaren 1. paragrafoaren 6. zenbakiak xedatutakoaren arabera.

Horrez gain, Petroliotik Eratorritako Erregaien gaineko Zergaren aplikazio-esparruaren baitan dauden merkantzien kasuan ere, inportatzeko eskubidedun frankiziarekin onartuko dira hirugarren herrialdeetako merkantziak, merkantzia horiek aipatu zergari lotu gabeko eragiketetarako erabiltzen badira, Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoko Zerga Bereziari buruzko uztailaren 28ko 5/1986 Legearen 10. artikuluaren a) idatz-zatiak xedatutakoaren arabera, Lege horren 11. artikuluaren 2. paragrafoaren c) eta d) idatzzatiei erreferentzia egiten dieten kasuetarako.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Xedapen batzuen izaera arrunta.

Hirugarren xedapen gehigarria. Kontu-ikuskapenera lotu gabeko herri-administrazioen erakundeen kontrola: bigarren xedapen gehigarria. «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014» Aparteko Interes Publikoko Gertaerari babesa emateko neurriak; laugarren xedapen gehigarria; azken xedapenetako hirugarrena. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Legearen aldaketa; azken xedapenetako laugarrena. Kanariar Uharteetan itsasontzi eta aireontzi jakin batzuk hornitzera bideratzen diren hornigai-inportazioak; «Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari» buruzko azken xedapenetako bigarrena, eta xedapen iragankorra, aipatu testu bateginaren aldaketa aldaketa bera indarrean sartu baino lehen emandako baimenei aplikatzeari buruzkoa; horiek guztiak lege arrunt izango dira.

Azken xedapenetako seigarrena.  Erkidegoko Zuzenbidea txertatzea.

Lege honen bitartez Espainiako Zuzenbidera txertatzen da, partez, estatu kideen aurrekontu-esparruei aplikatu beharreko eskakizunei buruzko 2011ko azaroaren 8ko Kontseiluaren 2011/85/EB Zuzentaraua.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Indarrean sartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Hala ere, azken xedapenetako bigarrena, «Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari» buruzkoa eta xedapen iragankorra, aipatu testu bateginaren aldaketa aldaketa bera indarrean sartu baino lehen emandako baimenei aplikatzeari buruzkoa, 2014ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Horrenbestez, Lege organiko hau bete eta betearaz dezaten agintzen diet Espainiako herritar eta agintari guztiei.

Madrilen, 2013ko abenduaren 20an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko jarduneko presidentea, SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra