Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Huts-zuzenketa, errege lege-dekretu honena: 7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko presako neurriak hartzen dituena.

2020-03-12

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 03/25/2020, 82. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

4025 Huts-zuzenketa, errege lege-dekretu honena: 7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko presako neurriak hartzen dituena.

Martxoaren 12ko 7/2020 Errege Lege Dekretua argitaratu zen 2020ko martxoaren 13an Estatuko Aldizkari Ofizialean, 65. zenbakian, errege lege-dekretu haren bidez presako neurriak hartzeko COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; bada, hutsak aurkitu ditugu testu horretan, eta honen bidez zuzentzen ditugu:

11. orrialdean 10. artikuluan, honela dio: «[...] eskola-egunen gutxieneko muga egokitu ahal izango dute osasuna babesteko euste-neurrien ondorioz irakaskuntza presentziala eteteak sortzen dituen beharretara, jarduera presentzial horien ordez ikasleei laguntzeko beste modalitate batzuk ezartzen direnean;». Eta honela behar du: «[.] osasuna babesteko euste-neurrien beharretara egokitu ahal izango dute eskola-egunen gutxieneko muga, horiek irakaskuntza presentziala etetea dakartenean eta jarduera presentzial horien ordez ikasleei laguntzeko beste modalitate batzuk ezartzen direnean;»

15. orrialdean lehenengo xedapen gehigarrian, turismo-sektoreko EJSN 2009 taulan, hamahirugarren lerroan, honela dio: «5520 Ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk». Eta honela behar du: «553 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.»

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra