Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 10/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 23koa, zenbait finantza-arau aldatzen dituena Gainbegiratze-arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez

2012-03-23

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/4/12, 88. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

4956

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 10/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 23koa, zenbait finantza-arau aldatzen dituena Gainbegiratze-arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez.

Martxoaren 23ko 10/2012 Errege Lege Dekretua –Zenbait finantza‑arau aldatzen dituena Gainbegiratze‑arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez– Estatuko Aldizkari Ofizialaren euskarazko gehigarrian argitaratu zen, 2012ko martxoaren 24ko alean, 72. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira.

11. orrialdean, hirugarren artikuluaren hamaikagarren paragrafoan, hau dioen lekuan:

«Hamaika. Honela geratzen da idatzita 71. artikuluko 4. paragrafoa: “4.  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak...ˮ», hauxe esan behar du: «Hamaika. Honela geratzen da idatzita 71. artikuluko 4. paragrafoko bigarren lerrokada: “Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak...ˮ».

12. orrialdean, hirugarren artikuluaren hamabosgarren paragrafoan, hau dioen lekuan:

«8. paragrafo berri bat eransten zaio 85. artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:

“8.  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko...ˮ», hauxe esan behar du:

«Hamabost.  85. artikuluaren 7. paragrafoa honela geratuko da idatzita: “7.  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko...ˮ», eta 7sic paragrafoa 8. paragrafoa izango da.

17. orrialdean, hirugarren artikuluaren hogeita zazpigarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «Hogeita zazpi.  107 bis artikulu berri bat eransten da, eta honela geratzen idatzita: “107 bis artikulua.  Arau‑hausteen eta administrazio‑zehapenen informazioa eta jakinarazpena.ˮ», hauxe esan behar du: «Hogeita zazpi.  107 ter artikulu berri bat eransten da, eta honela geratzen idatzita: “107 ter artikulua.  Arau‑hausteen eta administrazio‑zehapenen informazioa eta jakinarazpena.ˮ».

22. orrialdean, azken xedapenetatik lehenaren hirugarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «Lege honetako 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera...», hauxe esan behar du: «Errege lege‑dekretu honetako 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera...».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra