Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 18/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 11koa, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa

2012-05-11

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/5/30, 129. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7137

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 18/2012 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 11koa, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa.

Hutsegiteak aurkitu ditugu Finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzko maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuan (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2012ko maiatzaren 12ko alean argitaratu zen, 114 zenbakikoan) eta dagozkion zuzenketak egiten ditugu honen bidez:

5. orrialdean, 8. artikuluaren 1. paragrafoan, honako hau dioen lekuan: «maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuko 3. artikuluan», beste hau esan behar du: «errege lege dekretu honetako 3. artikuluan».

5. orrialdean, 8. artikuluaren 1. paragrafoan, hau dioen lekuan: «aipatu Legeko 83. eta 94. artikuluetan», beste hau esan behar du: «Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 83. eta 94. artikuluetan.».

5. orrialdean, 8. artikuluaren 2. paragrafoan, hau dioen lekuan: «Balore Merkatuari buruzko uztailaren 27ko 24/1988 Legeko 108. artikuluko», beste hau esan behar du:

«Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeko 108. artikuluko».

5. orrialdean, 8. artikuluaren 2. paragrafoan, hau dioen lekuan: «aktibo higiezinen kudeaketarako errege lege-dekretu honetako 3. artikuluan aurreikusitako sozietateen eraketaren ondorioz», beste hau esan behar du: «aktibo higiezinen kudeaketarako errege lege-dekretu honetako 3. artikuluan aurreikusitako sozietatei aktiboen ekarpena egitearen ondorioz».

7. orrialdean, azken xedapenetako bigarrenaren sarrera gisako testuan, honako hau dioen lekuan: «hirugarren xedapen gehigarri bat eransten zaio…», beste hau esan behar du: «laugarren xedapen gehigarri bat eransten zaio…».

7. orrialdean, gehitzen den xedapen gehigarriaren izenburuan, honako hau dioen lekuan: «Hirugarren xedapen gehigarria.», beste hau esan behar du: «Laugarren xedapen gehigarria.» 8. orrialdean, azken xedapenetako laugarrenean, Bat paragrafoan, honako hau dioen lekuan: «Finantza-sektorearen aktibo higiezinen saneamenduari eta salmentari buruzko xx/2012 Errege Lege Dekretuko 2. artikuluan», beste hau esan behar du: «Finantzasektorearen aktibo higiezinen saneamenduari eta salmentari buruzko maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuko 2. artikuluan».

11. orrialdean, eranskinean, hau dioen lekuan: «Hipoteka bermearekin», beste hau esan behar du: «Berme errealarekin».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra