Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 24/2012 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 31koa, kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzkoa

2012-08-31

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/9/13, 221. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

11523

Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 24/2012 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 31koa, kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzkoa.

2012ko abuztuaren 31n Estatuko Aldizkari Ofizialaren 210. alean argitaratu zen kreditu-erakundeak berregituratzeari eta desegiteari buruzko abuztuaren 31ko 24/2012 Errege Lege Dekretuak hainbat akats zituen. Hori horrela izanik, honako zuzenketa hauek egin behar dira:

2. orrialdean, azalpen-zatiaren II. atalaren hirugarren lerrokadan, honako hau dio:

«(…) 2011ko urrian (…)». Baina honela behar du: «(…) 2011ko azaroan (…)».

14. orrialdean, 11.2 artikuluaren bigarren lerroan, honako hau dio: «Espainiako Bankuak jakinaren gainean jarriko du.». Baina honela behar du: «Espainiako Bankuak jakinaren gainean jarriko du:».

19. orrialdean, 24.c) artikuluan, honako hau dio: «(…) martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren 2. atalean aipatutako (…)». Baina honela behar du: «(…) martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren I. tituluaren II. kapituluaren 2. atalean aipatutako (…)».

30. orrialdean, 47.2 artikuluan, honako hau dio: «(…) 71.1 artikuluan xedatutakoaz kanpo (…)». Baina honela behar du: «(…) 71. artikuluan xedatutakoaz kanpo (…)».

37. orrialdean, 66 a) artikuluaren bigarren lerrokadan, honela dio: «(…) 15. eta 24. artikuluetan aipatutako (…)». Baina honela behar du: «(…) 14. eta 23. artikuluetan aipatutako (…)».

38.  orrialdean, 69.1 artikuluan, honako hau dio: «(…) 23. artikuluan xedatutakoarekin bat (…)». Baina honela behar du: «(…) 67. artikuluan xedatutakoarekin bat (…)».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra