Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 25/2015 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena

2015-07-28

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/12/11, 296. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13432 Hutsen zuzenketa, honako honena: 25/2015 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena.

Hutsak atzeman dira uztailaren 28ko 25/2015 Legean (Bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena), zeina «Estatuko Aldizkari Ofizialaren» 2015eko uztailaren 29ko alean (180. zk.) argitaratu baitzen. Hortaz, honen bidez zuzenketa hauek egiten dira:

30.orrialdean, II. kapituluaren izenburuan, hau dioen lekuan: «Enplegu mugagabea, enplegu autonomoa eta nekazaritzako gizarte-babesa sustatzeari buruzko neurriak.»; hau esan behar du: «Enplegu mugagabea eta enplegu autonomoa sustatzeari buruzko neurriak».

43.orrialdean, azken xedapenetatik bosgarrenean, 26. artikulu aldatuaren 2. zenbakiaren azken-aurreko paragrafoan, honako hau dioen lekuan: «1. zenbakian adierazitako pertsonen ezkontidea...»; hau esan behar du: «a) 1. zenbakian adierazitako pertsonen ezkontidea...».

43.orrialdean, azken xedapenetatik bosgarrenean, 26. artikulu aldatuaren 2. zenbakiaren azken paragrafoan, hau dioen lekuan: «1. zenbakian adierazitako pertsonen ondorengo ahaideak...»; hau esan behar du: «b) 1. zenbakian adierazitako pertsonen ondorengo ahaideak...».

63.orrialdean, azken xedapenetatik hemeretzigarrenaren 3. zenbakiaren lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «3. 8. eta 10. artikuluak eta bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak...»; hau esan behar du: «3. 8. artikulua eta bigarren xedapen iragankorra...».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra