Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 48/2015 Legea, urriaren 29koa, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena

2015-10-29

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2016/01/19, 16. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

438Hutsen zuzenketa, honako honena: 48/2015 Legea, urriaren 29koa, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrena.

Hutsak aurkitu dira 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legean. Lege hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 260. zenbakian argitaratu zen, 2015eko urriaren 30ean, eta honen bidez honako zuzenketa hauek egiten ditugu:

25.orrialdean, 20.Bat.1 artikuluan, lehenengo lerrokadaren bosgarren eta seigarren lerroetan, honako hau dioen lekuan: «…lege honen hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren mende egongo dira…» honakoa esan behar du: «…lege honen hamabosgarren, hamaseigarren eta hamazazpigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren mende egongo dira…».

54.orrialdean, 38.Bat artikuluan, honako hau dioen lekuan: «…Gerra zibilean edo gerra zibilaren ondorioz hildako espainiarren alargunen eta gainerako senideen alde pentsioak, laguntza mediko-farmazeutikoa eta gizarte-laguntza aitortzeari buruzko Legearen (irailaren 18ko 5/1979) babesean gerra zibilean edo gerra zibilaren ondorioz hildako espainiarren senideen alde aitortutako pentsioen zenbatekoa ezin izango da…» honakoa esan behar du: «…Gerra zibilean edo gerra zibilaren ondorioz hildako espainiarren alargunen, seme-alaben eta gainerako senideen alde pentsioak, laguntza mediko- farmazeutikoa eta gizarte-laguntza aitortzeari buruzko Legearen (irailaren 18ko 5/1979) babesean gerra zibilean edo gerra zibilaren ondorioz hildako espainiarren senideen alde aitortutako pentsioen zenbatekoa ezin izango da…».

166.orrialdean, berrogeita zortzigarren xedapen gehigarriaren Bat ataleko hamahirugarren zenbakian, hau dioen lekuan: «…Espainiako Liburutegi Nazionala Arautzen duen Legean (martxoaren 24ko 1/2005)...» honakoa esan behar du: «… Espainiako Liburutegi Nazionala Arautzen duen Legean (martxoaren 24ko 1/2015)...».

196.orrialdean, azken xedapenetatik hamalaugarrenaren azken lerroan, hau dioen lekuan: «Artikuluaren gainerako zatia bere horretan idatzita geratzen da.» honakoa esan behar du: «Xedapenaren gainerako zatia bere horretan idatzita geratzen da.».

221.orrialdean, V. eranskinaren amaieran, bi ohar hauek txertatu behar dira:

«1 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako irakasleei dagokienez, ikastetxe publikoetan maila horietako irakasleentzat ezarritako zenbateko berbera ordainduko zaie 2016an.

2Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan irakasle diren lizentziadunei modulu hau aplikatuko zaie.»

224.orrialdean, A Coruñako Portu-agintaritzaren hobarien taulan, «PRODUKTU EOLIKOAK. Haize-sorgailuak. Makineria eta piezak» atalari dagokion muga-zergen zutabean hau dioen lekuan: «7308B, 8501B, 8502, 8503», honakoa esan behar du: «7308B, 8501B, 8502, 8503 eta 8412.».

226.orrialdean, Almeriako Portu-agintaritzaren hobarien taulan, «Burdinazko produktu ijeztu planoak» atalari dagokion muga-zergen zutabean hau dioen lekuan: «7208A, 7208B, 7209A, 7209B, 7210, 7211, eta», honakoa esan behar du: «7208A, 7208B, 7209A, 7209B, 7210, 7211 eta 7212».

238.orrialdean, Bartzelonako Portu-agintaritzaren «1.1. TAULA. ITSASONTZIEN

ZIRKULAZIOA. ITSASONTZIAREN TASAREN HOBARIA» taulan, «GT (4) ≥ 38.000» zutabean, aurreko urteko zirkulazio-kuota % 7,0 eta % 20,0 artekoa den kasuetarako, hau dioen lekuan: «% 15», honakoa esan behar du: «% 5».

260.orrialdean, Málagako Portu-agintaritzaren hobarien taulan, «ZEREALAK, PENTSUAK eta HAZIAK. Soltean.» atalari dagokion muga-zergen zutabean hau dioen lekuan: «1101 a 1109; 1201, 1206, 1207, 1208, 1212, 1213 eta», honakoa esan behar du: «1001etik 1008ra; 1101etik 1109ra; 1201, 1206, 1207, 1208, 1212, 1213 eta 1214».

271.orrialdean, Santa Cruz Tenerifeko Portu-agintaritzaren hobarien taulan, «ITSAS ZIRKULAZIO ETA ZERBITZU BEREZIAK, LEHENTASUNEZKOAK EDO ESTRATEGIKOAK» atalari zutabean hau dioen lekuan:

«ITSAS ZIRKULAZIO ETA ZERBITZU

BEREZIAK, LEHENTASUNEZKOAK EDO

ESTRATEGIKOAK

GURUTZONTZI TURISTIKOAK

F R U TA K E TA B A R A Z K I A K

ONTZIRATZEA.

B O T I L A R AT U TA K O A R D O A

ONTZIRATZEA

ARRAIN IZOZTUAK iraganbide- edo ontziratze-erregimenean

HORNIDURA

ERREGAI HORNIKETA bidez

ERREGAI HORNIKETA bidez

KONPONTZEN ARI DIREN

ITSASONTZIAK ETA INAKTIBO

D A U D E N I T S A S O N T Z I A K ,

ARRANTZA ONTZIAK ETA TRESNA

FLOTATZAILEAK BARNE

KABLE ONTZIAK

LN ONTZIRATZEA/LEHORRERATZEA

ZEMENTUA ONTZIRATZEA»

Hau esan behar du:

«ITSAS ZIRKULAZIO ETA ZERBITZU

BEREZIAK, LEHENTASUNEZKOAK EDO

ESTRATEGIKOAK

GURUTZONTZI TURISTIKOAK

F R U TA K E TA B A R A Z K I A K

ONTZIRATZEA.

B O T I L A R AT U TA K O A R D O A

ONTZIRATZEA

ARRAIN IZOZTUAK iraganbide- edo ontziratze-erregimenean

HORNIDURA

ERREGAI HORNIKETA, gabarra bidez

ERREGAI HORNIKETA, hodi bidez

KONPONTZEN ARI DIREN

ITSASONTZIAK ETA INAKTIBO

D A U D E N I T S A S O N T Z I A K ,

ARRANTZA ONTZIAK ETA TRESNA

FLOTATZAILEAK BARNE

KABLE ONTZIAK

L N G O N T Z I R A T Z E A /

LEHORRERATZEA

ZEMENTUA ONTZIRATZEA»

279.orrialdean, Almeriako Portu-agintaritzaren hobarien taulan, «Burdinazko produktu ijeztu planoak» atalari dagokion muga-zergen zutabean hau dioen lekuan: RO-RO zirkulazioko itsas zerbitzua (ROPAX motako itsas zerbitzuak izan ezik) «50.0000 eta 60.000 unitate artean…», honakoa esan behar du: «50.000 eta 60.000 unitate artean…».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra