Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, aire-segurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena

2013-07-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/10/17, 249. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10859

Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, aire-segurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena.

2013ko uztailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 160. zenbakiaren euskarazko bertsioan argitaratu zen uztailaren 4ko 9/2013 Legeak, lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea eta aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatzen dituenak, akats bat zuela ikusirik, honako zuzenketa hau egin behar da:

43. orrialdean, bigarren artikuluaren lehen lerrokadan, hau dioen lekuan: «78. artikulua aldatu da, eta hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legeari.», hauxe esan behar du: «78. artikulua aldatu da, eta hamaseigarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legeari.».

Bigarren artikulu horren bigarren paragrafoan, honako hau dio:

«Bi.  Hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:

‟Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Aire-segurtasunaren tasa.” (…) », hauxe esan behar du:

«Bi.  Hamaseigarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:

‟Hamaseigarren xedapen gehigarria.  Aire-segurtasunaren tasa.” (…) ».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra